Dataset Viewer
Auto-converted to Parquet Duplicate
id
int64
1
117
question
stringlengths
28
678
answer
stringlengths
80
4.06k
1
Nola esaten da 'patria potestad' euskaraz?
Euskaraz, guraso ahal edo guraso-ahal da patria potestad edo puissance paternelle / autorité parentale adierazteko termino estandarra, forma hori jaso baitu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Halaxe ageri da Euskalterm datu base terminologikoan ere.Hona hemen BERRIAko adibide bat: Guraso ahala kenduko zaie, halaber, adingabe...
2
Azken galdera, Kazetaritza Fakultatetik. Instragrameko bideo laburrei nola esaten diezue? Reel, reels, bere horretan?
BERRIAn, bideo laburrak sortzeko funtzionalitate baten izena da Reels, Instagram aplikazioari dagokiona. Tresna horren bitartez sortu eta partekatzen diren lanak izendatzeko, bideo hitza erabiltzen dugu.
3
Kazetaritza Fakultatetik, berriro. Pertsona famatu batek norbait iraintzen badu, iraina literalki erreproduzitu behar da, edo beste irtenbide bat bilatzea komeni da? Adibidez, irainaren ordez *** edo "..." jartzea, AEBetako hedabide batzuek egiten duten moduan?
Lehenbizi, pentsatu behar litzateke argitaratzeko moduko albistea den, eta, baiezkoan, aztertu behar litzateke ea merezi duen irain hori hitzez hitz eta aipu marken artean ematea, xehetasun guztiak jakingarriak eta esanguratsuak direlako, edo, kontrara, aski den kontatzea urliak irainezko hitzak esan dizkiola sandiari,...
4
Kaixo. Kazetaritza Fakultatetik idazten dizuet, Leioatik. Zalantza bat sortu zaigu klasean, Ukrainako gerrari buruzko ariketa batean. Nola esan "alerta anti-aérea"? Alegia, aire espazioa ixtea bonbardaketen arriskua dela eta? "Aire alerta" ongi legoke?
Halakoetan, BERRIAn bi ordain erabili ohi ditugu: airekoen kontrakoaantiaereoaBeraz, airekoen kontrako alerta edo alerta antiaereoa esango genuke.
5
Nola esaten diozue europar erakunde honi? Autoridad Europea de Seguridad Alimentaria, European Food Safety Authority.
Kontuan harturik nola deitzen dioten gure auzo hizkuntzetan (es: Autoridad Europea de Seguridad de Alimentaria; fr: Autorité Européenne de Sécurité des Aliments; en: European Food Safety Authority), BERRIAn honela izendatzea erabaki dugu:Elikagaien Segurtasuneko Europako AgintaritzaNazioartean erabiltzen den sigla erab...
6
Egun on! Nola esanen zenukete "larga vida a" hori? "Larga vida al Rock'n'Roll", "Long life to the king"... Bilatzen saiatu naiz, eta aurkitu ez. Zorionak egiten duzuen lanagatik, oso lagungarria zaigu askori. Mila esker!
Tradizioko esamolde hauek erabil ditzakegu gaur egun ere hori adierazteko:bizi bedibizi bedi betibeti bizi bedibizi bedi luzeluze bizi bedibizi bedi luzazluzaz bizi bedibizi bedi urte askoanurte askoan bizi bedibizi dadila betibizi dadila anitz urtezanitz urtez bizi dadila...Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko bi adi...
7
'Bistadizoa' hitza erabiltzea zuzena da?
Dirudienez, bistadizo hitzak ez du idatzizko tradizio handirik, ez baita ageri Orotariko Euskal Hiztegian.Gaur egungo testuetatik edaten duten hiztegietan ere ez da ageri:Elhuyar: gainbegiratu, begirada, ikusi, begiratu, begirakune; begi-kolpe, begi-ukaldi; begiratua egin, begiratu bat egin, begirada bat eman/egin, beh...
8
Nola esanen zenukete euskaraz 'planazo'? Mila esker.
Modu asko izan litezke egokiak hori adierazteko. Hemen dituzu batzuk:plan itzelaitzelezko planaplan ederraplan bikainasekulako planaegundoko planaplan puskaplan apartaplan apartekoaplan ikaragarriaplan izugarriaberebiziko planaberealdiko planademaseko plana (lagunarteko erregistroa)kristoren plana (lagunarteko erregist...
9
Nola esango zenukete 'cazafortunas'? Eskerrik asko!
Testuetan ez dugu aurkitu halakorik. Kontuan hartuta gure inguruko hizkuntzetan nola adierazten den (es: cazafortunas; fr: croqueur de diamants; en: gold digger, fortune hunter), forma hauek bururatu zaizkigu:fortuna harrapatzailefortuna harraparifortuna harrapakarifortuna ehiztaridirutza harrapatzailedirutza harrapari...
10
Nola esango zenukete euskaraz 'quedarse en papel mojado', hau da, hitzematen den zerbait ez denean betetzen? Mila esker.
Hori adierazteko, paper errea erabiltzen da, eta halaxe jasoa dugu estilo liburuan: paper erre (paper busti*). Irudizko zentzuan, ezertarako balio ez duena. Aspalditik erabiltzen da esamolde hori euskal prentsan; gutxienez, 1991ko ekainaren 5eko adibide honetan agertu zenetik:Ez da gauerdiko ahuntzaren eztula. Eskualde...
11
Nola esango zenuke euskaraz 'síndrome del nido'?
Ez dugu inon aurkitu euskaraz emana. BERRIAn erabili beharko bagenu, honela adieraziko genuke: habia sindromea.Ez dugu nahasi behar habia hutsaren sindromearekin: Habia sindromea: Emakume haurdun batzuk normalean baino askoz zorrotzago aritzen dira etxea, arropa eta beste garbitzen eta ordenatzen, batez ere haurdunaldi...
12
Igandean, 'Berdin du' zekarren izenburu Vicent Partalen zutabeak. Onartuta al dago 'berdin du'? Ikasleei zuzentzen ari gara, eguna joan eta eguna etorri, esanez horixe bakarra dagoela gaizki, alegia, 'berdin da/zaio/dio' erabili behar dutela. Ea laguntzen diguzuen.
Lau modu egoki ditugu berdin izan jokatzeko, eta laurak arautu ditu Euskaltzaindiak:berdin daberdin zaioberdin duberdin dioHementxe duzu gure estilo liburuan horri buruzko sarrera: https://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=berdin+izan&d=all
13
Nola itzuliko zenukete Koheletenean agertzen den 'Vanitas vanitatum omnia vanitas' (gaztelaniaz 'Vanidad de vanidades, todo es vanidad')?
Gaur egun gehien erabiltzen den bertsioan, Elizen Arteko Bibliarenean, honela emana dago:Huskeria hutsa, huskeria hutsa, dena huskeria da.
14
Nola esaten da euskaraz 'más lento que el caballo del malo'?
Hona hemen hori adierazteko zenbait esamolde; batzuk, gure irakurleek proposatuak:Barea baino motelagoaBare zaharra baino motelagoaDortoka baino makalagoaJotako astoa baino makalagoAstarrak umea egingo dik/din hi mugitu ordukoGeldoa baino geldoagoaMakala baino makalagoaMotela baino motelagoaOiloak pixa egingo dik/din h...
15
Egun on! Zelan esango genuke euskaraz erdarazko 'está hecho de otra pasta'? Eskerrik asko
Hona hemen hori adierazteko erabili izan den pare bat molde:Beste kasta batekoa daBeste hariko ezpala da
16
Nola esan daiteke euskaraz 'Consejos vendo y para mí no tengo' eta 'A Dios rogando y con el mazo dando'? Mila esker.
Hona hemen Consejos vendo y para mí no tengo / Faites ce que je dis, et non ce que je fais adierazteko esamolde batzuk: Apaizak sermoi gogorra baina besteentzat Aholkurik ez du inork beretzat eta bai besterentzat Bertzeendako apez, eta geronendako eskolaua ez Besteentzat mediku, eta beretzat barberu ere ez Bertzeendako...
17
Zein da zuzena: 'etxeko lanak', 'etxerako lanak' ala 'eskolako lanak'?
Euskaraz, etxeko lanak erabiltzen da eskolarako etxean egin beharreko lanak direla zehaztu nahi denean.
18
Nola esango zenukete euskaraz: 'Darse con un canto en los dientes'? Eskerrik asko!
Testuinguru batzuetan, gustura hartu, gustura, pozik, kontentu eta gisakoak egokiak izan litezke. Esaterako:Arrebaren erdia kobratuta ere, gustura hartuko lukeArrebaren erdia kobratuta ere, gusturaArrebaren erdia kobratuta ere, pozikArrebaren erdia kobratuta ere, kontentu
19
Nola itzuliko zenuke euskarara 'buen vivir' terminoa?
Badirudi euskaraz oraindik ez dela finkatu termino hori emateko modua. Latinoamerikako komunitate batzuetan landu eta zabaldu dute kontzeptua, eta kitxuatik itzuli da beste hizkuntzetara: kitxuaz, sumak kawsay esaten diote; gaztelaniaz, buen vivir; frantsesez, bien-vivre; ingelesez, good living edo well living. Gure us...
20
Zelan esango zenukete euskaraz gaztelaniaz 'Genio y figura hasta la sepultura' esaten dena?
Hona hemen ordain batzuk. Denek ez dute esanahi berbera, eta testuinguruak aginduko du egokiak diren ala ez.Lehengo lepotik buruaAsto jaio, asto bizi eta asto hilAstoa beti astoAzeri zaharrari ilea joan eta buztana soildu, baina larrua geldituAzeri zaharrari ilea joan, baina antza ezAztura txarrak sortzetik hilobiraino...
21
DJ batek zer egiten du euskaraz, musika "pintxatu"? Musika "jarri"?
Gure ustez, musika jartzen du, eta, hain zuzen, horrexegatik deitzen diegu disko jartzaile DJei.
22
Nola esango zenukete euskaraz 'pagar justos por pecadores' gaztelaniazko esamoldea?
Esamolde hauek erabili izan dira hori adierazteko:Ardiaren kulpak bildotsak pagatuArdiak egin bekatu, eta bildotsak behar pagatuErretoreari jausten zaion urak bikarioa bustitzenLapur txikiak handiaren kulpak pagatu beharNagusiak hobenak, etxeko andereak penakNagusiaren haserrea morroiak pagatuZaku berean sartu, eta den...
23
Nola esan euskaraz "pensamiento visual"? Eskerrik asko.
Visual / visuel adierazteko, begi-, bista- eta ikusmen- erabiltzen dira askotan. Esaterako, honelakoetan:bista arazo, ikusmen arazo (problema visual, trouble visuel) begi zorroztasun, begi zolitasun (agudeza visual, acuité visuelle) Zilegi da, ordea, bisual erabiltzea ere, eta guk bide hori aukeratuko genuke pensamient...
24
Kaixo: Sare sozialetan zerbait argitaratu behar dut. Nire lanagatik, beti hiru hizkuntzatan egin behar dut (euskara, ingelesa eta gaztelera). 'BIG NEWS!!'-ekin hasi behar dut esaldia. Euskaraz, nola izango litzateke? 'BERRI HANDIA!!' ? Mila esker.
Zaila da erantzutea jakin gabe testuingurua zein den eta zer erregistro komeni den, baina hona hemen aukera bat:Berri handiak!!Albiste handiak!!Lehendik ere erabili izan da handi adjektiboa berri hitza kalifikatzeko.Ekhartzen darotzuet bozkariozko berri handi bat. (Joannategi, Sainduen Bizitzea)Eta huna non heldu zarok...
25
Kaixo: Ingelesez BCE (Before the Common Era) and CE (Common Era) erabiltzen dituzte kristauak ez direnek, BC (Before Christ) eta AD (Anno Domini) erabili beharrean. Euskaraz ba al dugu horien ordainik? Nola emango genituzke? Eskerrik asko.
Ez dugu halakorik aurkitu euskaraz. Hona hemen aukera bat:Before the Common Era (BCE) = Oraingo Aroaren Aurreko (o.a.a.)Common Era (CE) = Oraingo Aroko (o.a.) Esaldietan honela txerta daitezke:Periklesen garaian, o.a.a. V. mendeanO.a. V. mendean desegin zen Mendebaldeko Erromatar Inperioa
26
Nola esan euskaraz 'materiales manipulativos'? Matematikaren irakaskuntzan jokoak erabiltzeari buruz ari naiz. Mila esker.
Gure ustez, manipulatzeko material izan liteke modu egoki bat kontzeptu hori adierazteko.
27
Honako hau da nire galdera: Nola esaten da 'pasar la hoja' esamoldea euskaraz? Ez literalki. EHko gatazka gainditzeko 'orria pasatu beharra' esaten dela adierazi nahi dut, baina ez da oso euskara jatorra... Eskerrik asko aurrez.
Gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, antzeko esamoldeak darabiltzate ideia hori irudiz emateko: pasar página, tourner la page, to turn over a new leaf. Euskaraz ere erabili izan da inoiz, baina oso adibide gutxi daude, denak berriki idatziak. Kalkoa egin nahi ez baduzu, hemen dituzu bestelako molde batzuk:egoera gain...
28
Nola esango zenukete 'bañado en oro'? 'Pendientes de plata bañados en oro' da erabili behar dugun esaldia.
Hori adierazteko, urreztatu aditza erabiltzen da. Halaxe jaso dute Orotariko Euskal Hiztegian, Euskaltzaindiaren Hiztegian, Elhuyarrenean eta Zehazkin. Beraz, honela eman dezakezue:Zilarrezko belarritako urreztatuak
29
Kaixo! Nola esango zenukete euskaraz 'margen de maniobra' eta 'estrecho margen de maniobra'? Adibidez, PSOEren gobernu berriak daukanaz ari garelarik.
Ez dugu aurkitu hori esateko tradizioko molderik. Hona hemen guri bururatutako batzuk:ekiteko tarte estuajarduteko tarte estuajokaleku estua
30
Nola esan daiteke euskaraz 'nadar y guardar la ropa'? 'Busti gabe igeri egin'? Mila esker.
Bakarrik Elhuyar hiztegian aurkitu dugu esamolde horren ordainik. Hona hemen:arriskurik gabe probetxu ateraarriskurik gabe aprobetxatu
31
'Getxotarra' izan beharrean, zergatik esaten da 'getxoztarra'? Eta 'galdakaoztarra', eta abar.
Koldo Zuazok Mendebaldeko euskara liburuan dioenez (Elkar, 2017), Bizkaiko mendebaldean erabiltzen da -ztar, -tar atzizkiarekin batera, eta, haren ustez, agian urduliztar, fruiztar eta halakoen analogiaz sortu da -ztar esateko joera.Getxotar eta getxoztar, biak erabiltzen dira, eta biak jaso ditu Euskaltzaindiak bere i...
32
Arratsalde on. Ez dakit gaur Administrazioan funtzionario ez diren langileek egin duten elkarretaratzean erabili duten pankarta ikusi duzuen. Honela zioen: 'Langileria publikoa lege iruzurrean'. Ez dakit horrela idatzi behar den ala anbiguoa den. Paralelismoa erabiliz: 'Langileak greban' = langileak greba egiten ari di...
Hona hemen aukera pare bat ideia hori ahalik eta laburrena emateko, pankartetan jartzeko moduan: Langile publikoak, lege iruzurren jomugaLangile publikoak, lege iruzurren mende
33
Nola idatzi behar da esaldi hau? "Mikelek, gelan sartu, eta leihoa ireki zuen" / "Mikelek gelan sartu, eta leihoa ireki zuen" / "Mikelek gelan sartu eta leihoa ireki zuen" / "Mikel gelan sartu, eta leihoa ireki zuen" / "Mikel gelan sartu eta leihoa ireki zuen".
Subjektu bereko bi esaldi koordinatu ditugu adibide guztietan, eta aditz laguntzailea isildua dago esaldietako batean. Halakoetan, laguntzailea agerian duen aditzarekin komunztatzen da subjektua, eta komaz mugatzen elipsia duen esaldia. Beraz, hauek biak jotzen dira ontzat:Mikelek, gelan sartu, eta leihoa ireki zuenMik...
34
Nola esan daiteke euskaraz "espero que sea de su interés" (idatzi formal batean amaiera bezala)?
Hona hemen aukera pare bat:Interesgarria izango zaizulakoanZure interesekoa izango delakoan
35
Nola esan behar da euskaraz honoko lelo hau: 'Ni una menos' (feministon aldarrikapenetako bat).
Bi aukera badira, gutxienez:Ezta bat gutxiago ereEzta emakume / andrazko / emazte bat gutxiago ereTestuinguru batzuetan, emakume aipatu gabe ere argi dago zer esan nahi den. Halakoetan, aski da lehenbizikoa, eta, lelo laburrak indartsuagoak izaten direnez, abantaila hori du.Beste batzuetan, ordea, esplizitatu egin beha...
36
Zalantza sortu zait. Hau irakurri dut gaur BERRIAn: "Ez zen lehen aldia Koxkan parranda egiten zutela, [...]". 'Zutela' hori egoki dago? Ez luke behar 'zutena'? Mila esker!
Biak dira zuzenak. Adibide hauek jaso dituzte Euskaltzaindiaren EGLU-V liburuan (50. or), zutela moldeko erabileraren erakusgarri:Ez baitzuen lehen aldia iheska zabilela (Hiriart-Urruti, Zezenak Errepublikan)Lehen aldia zen nik pertsulariak entzuten nituela (Xalbador, Odolaren mintzoa)
37
Kaixo! Idatzi bat egiten nabil, eta ordenagailuko zuzentzaileak 'izenburupean' azpimarratzen dit. Zein da ideia hori jasotzeko modu zuzena? Mila esker.
Gure ustez, izenburupean zuzena da. Egia da tradizioan ez dagoela halakorik, baina gaur egun erruz erabiltzen dute idazleek, itzultzaileek, kazetariek... Ereduzko Prosa Gaur eta Lexikoaren Behatokia arakatuz gero, egile hauen lanetan ageri da: Aingeru Epaltza, Andres Urrutia, Itxaro Borda, Ibon Uribarri, Iñaki Mendigur...
38
Aulki-jokoan, nola esango zenukete: 'Se ponen tantas sillas como jugadores menos una'. Esker mila.
Hona hemen hori adierazteko modu bat:Jokalari adina aulki jartzen dira, bat kenduta
39
Nola euskaratu genezake, edo zer hitz erabili genezake, gaztelerazko 'desigualdad' esateko? Mila esker!
Adieraren arabera, honela adieraz daiteke gaztelaniazko desigualdad:Desberdintasun: Diferentzia, aldea. Hitz neutroa da.Berdintasunik eza, desberdinkeria: Gizarte egoerari buruz mintzatuz, desberdintasun gaitzesgarria.
40
Batzuek diote Justiziak daukala 'una doble vara de medir'. Nola esango zenukete hori? Esker mila.
Askotan itzuli behar izan dugu esapide hori, eta bi neurri erabili idatzi izan dugu:Epaileek bi neurri erabiltzen dituzte: aberatsentzat bata, eta pobreentzat bestea.Heriotza zigorraren aldekoek bi neurri erabiltzen dituzte batzuk eta besteak epaitzeko.
41
Kaixo! Antzezlan baten izenburua itzuli behar dugu eta itzulpen literala ez zaigu gustatzen: 'Elgetaren erorketa'? 'La caída de Elgeta' itzultzeko... Mila esker!
Testuingurua 36ko gerra izango da, ezta? Hala bada, uste dugu ordain hauek egokiak izango direla:Elgetaren erorialdiaElgetaren jausialdiaNola erori zen ElgetaElgeta erori zenekoa
42
Nola esan dezakegu euskaraz 'para ti la perra gorda', eztabaida batean?
Hiztegietan-eta ez dugu aurkitu erdal esapide horren baliokidetzat jotzen denik, baina uste dugu halakoetan molde hauek erabiltzen direla behintzat, ironia doinuan:Hiretzat tantoaZuretzat tantoaJaso alea!Hik arrazoi orain ere Zuk arrazoi orain ereBaietz, hik beti arrazoi Baietz, zuk beti arrazoiHala badiok/n, hala izan...
43
Nola esango zenukete 'que cada palo aguante su vela' gaztelaniazko esamoldea? Mila esker.
Hona hemen ideia hori adierazteko esamolde batzuk:Nork bere gurutzeaBakoitzak bere gurutzea bizkarreanBakoitzak bere basta eroan behar Nekerik gabe ezin bizi
44
Nola esan daiteke euskaraz 'de aquellos polvos vienen estos lodos' esamoldea? Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Ez dirudi asko erabili direnik, baina hona hemen bi baliokide, biak Justo Mokoroaren Ortik eta emendik lanean aurkituak:Hautsok ekarriko dituzte lohiakZain zaharraren usainak
45
Nola esango zenukete euskaraz 'ver las orejas al lobo' gaztelaniazko esamoldea? Eta 'marear la perdiz'? Mila esker.
Ez dugu aurkitu verle las orejas al lobo esamoldearen baliokide peto-petorik. Arriskuaz ohartu / konturatu / jabetu erabiliz gero, esanahia emango genuke, baina adierazkortasunik gabe. Testuinguru batzuetan, egokiak izan litezke eskapada egin, eskapada ederra egin, eskapadaz jabetu... Marear la perdiz esateko, berriz, ...
46
Nola euskaratuko zenukete 'menos es más' erdarazko esamoldea? Eskerrik asko!
Hona hemen ordain batzuk, testuingurua zein den jakin gabe asmatuak.Gutxiago gehiago daGutxi asko daSoilago, eta landuagoZenbat eta gutxiago, orduan eta gehiagoGutxituz gehituBakanduz landuGehiago bakandu, eta gehiago landu
47
Nola esaten da 'una vida vivible'? 'La lucha debe ser por una vida vivible'.
BERRIAn erabili behar izanez gero, honela itzuliko genuke:bizitzeko moduko bizia / bizitzeko moduko bizitza
48
Nola euskaratu zenukete Alonsok Urkulluri esandakoa: "El que siembra vientos recoge tempestades"? Mila esker.
Hona hemen aukera batzuk:Nola erein, hala bilduErein karduak, eta bilduko ditun/k xixtakoakAbadeak zelan kantatu, monagilloak hala erantzunNola apezaren kantatzea, hala beretterraren ihardesteaHalako egitekoak, halako ondoreaHalako ezteietan, halako zopakHazi txarretik uzta onik ezNolako kanpaia, halako soinuaKanpairik...
49
Nola esaten da: 'Basta ya de manipular'?
Euskaraz badira zenbait modu hori adierazteko. Hauetakoren bat erabil dezakezu, testuingurua kontuan izanik.Manipulazio gehiagorik ez!Utzi manipulatzeari!Utzi behingoz manipulatzeari!Bukatu da manipulazioa!Aski da / dugu manipulaziorik!Nahikoa da / dugu manipulaziorik!Nahikoa da / dugu manipulaziotik!Nahikoa da / dugu ...
50
Nola esaten da '¿Cuanto pesas? Peso 65 kilos'? Mila esker.
Bi modu badira, behintzat, hori adierazteko:Zenbat pisatzen duzu? 65 kilo pisatzen dut / ditut.Zer pisu duzu? 65 kilo.
51
Gomendioa 'eman' edo 'egin'?
Biak erabili izan dira.Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko zer adibidetan ageri den gomendio egin: Apezak berriz elizako behar ororen gomendiak egiten deritzo. (Atanase Belapeire) Eliza Ama Santak zure animaren gomendio edo rekomendazioa zu ill artean modu onetan egiten du. (Agustin Kardaberaz)Gomendio hau egiñ zaroe...
52
Nola esaten da 'texto discontinuo' euskaraz?
Badirudi bi forma erabiltzen direla testu jarraituak ez direnak izendatzeko: testu etendun eta testu eten. Esaterako, Nafarroako Gobernuak argitaraturiko Hezkuntzako Hiztegian testu etendun proposatu dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak, berriz, testu eten erabili izan ...
53
Nola esango zenukete euskaraz 'poner a los pies de los caballos'? Mila esker.
Ataka eta estutasun hitzak erabiliz, esaterako, honela adieraz dezakegu:Norbait ataka gaiztoan (txarrean / gaitzean / estuan...) jarri (ipini / paratu...)Norbait estutasun handian jarri...
54
Nola itzuliko zenukete euskarara 'obsolescencia programada'? Eskerrik asko.
Hona hemen nola esaten dugun BERRIAn obsolescencia programada (es) / obsolescence programmée (fr): zaharkitze programatua
55
Katalunian egin dutena 'deklarazio' bezala itzultzen duzue. Ez al zen 'aldarrikapen' hitza hobea izango?
Katalunian azken boladan gertaturikoa dela eta, bi kontzeptu bereizi behar izan ditugu: declaració eta proclamació. Testuinguru arruntetan, parekoak izaten dira semantikoki, baina zeinek bere ñabardurak ditu oso testu espezializatuetan, hala nola testu akademikoetan eta adierazpen politikoetan: —declaració zera da, est...
56
Nola esango zenukete 'pie de página' euskaraz? Mila esker.
Batez ere, bi hitz erabiltzen dira hori adierazteko: oinalde eta oin.Hona hemen adibide batzuk:Eta han zegoen Big Joeren hatz-marka ere, tintaz zikinduriko zirriborroan, orriaren oinaldean, beti ohi bezala. (Peaceful soldadua, Michael Morpurgo, Mirentxu Larrañaga Sueskunek itzulia)Eskutitza eskuz sinatua da, denen erru...
57
Zerbaiten luzera neurtzean, nola esango zenukete 'CADA CUANTO aparece esta raya'? 'Zenbatero'?
Hona hemen hori adierazteko modu bat:Zenbatetik zenbatera dago halako marra bat? Hiru metrotik hiru metrora.
58
Nola idatziko zenukete 'política de hechos consumados' euskaraz? Eskerrik asko.
Behin baino gehiagotan itzuli behar izan dugu política de hechos consumados, eta bi modutara eman izan dugu:ekintza burutuen politikaekintza gauzatuen politika
59
Nola esan euskaraz 'montaña rusa'?
BERRIAn, errusiar mendi erabiltzen dugu, eta halaxe proposatzen dute bai Elhuyar eta Zehazki hiztegietan, bai euskarazko Wikipedian.
60
Ondo dago "hobeagoa" esanda? Nik betidanik erabili dut eta. Eskerrik asko.
Euskaltzaindiaren Hiztegian jasoa dago, hobe-rekin batera, eta ezin bestela izan, asko erabili izan da eta. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegian ageri diren adibideak: HOBEAGO (gral.; SP, Urt I 24, Lar, Añ, Gèze (-ia-), Foix ap. Lh (-ia-), Dv, H; obago Dv (V)). Ref.: A; Lh; Etxba Eib (obiagua); Holmer ApuntV; Gte Erd ...
61
Itzulpen bat egiteko garaian, zalantza sortu zaigu: gazteleraz, "ven con tu familia y disfruta del día" izango litzateke; euskaraz, "etor zaitez familiarekin eta gozatu eguna!!" edo "gozatu egunaz". Bietatik zein da zuzena eta zergatik?
Biak dira zuzenak. Tradizioan biak erabili izan dira, Orotariko Euskal Hiztegiko adibideetan ikusten den bezala. Hona hemen zer dioen Euskaltzaindiaren Hiztegiak gozatu sarrerako lehen adieran (guk jarria da adibideetako letra lodia):gozatu, goza, gozatzen 1 da/du ad. Zerbaitek eskaintzen duen atseginaz edo onuraz jabe...
62
Nola esango zenukete hau euskaraz? "Eres el reflejo de tus actos" edo antzeko zerbait..
Arriskutsua da testuingururik gabe itzultzea, erraza baita hanka sartzea, baina tira: hona hemen aukera bat.Zure eginen ispilua zara
63
Franco hil eta gutxira Espainiako Estatuan sortu ziren erakunde hauen izenak gaztelaniaz utzi behar dira ala euskaratu egin behar dira: 'Plataforma de Convergencia Democrática', 'Junta Democrática de España', 'Coordinación Democrática'? Zein da zuen irizpidea horrelako kasuetan?
Zaila izaten da erdarazko erakundeen izenekin nola jokatu ebaztea; irizpide orokor batzuk zehaztuak izanagatik, beti izaten dira dudako kasuak, erdibidean geratzen direnak. Hona hemen erakundeen izenei buruzko gure irizpide nagusia, estilo liburuan jaso bezala:Itzuli egiten dira, salbu euskaraz baliokide argirik ez dut...
64
'Erestituere'. Erreparazioa baino zerbait gehiago. Nola esan behar da euskaraz espainolez 'restituir' azaltzen den kontzeptua?
Orotariko Euskal Hiztegian, badaude errestituitu eta errestituzio. Hona hemen han zer dioen:errestituitu, restituitu. Restituir, devolver, reparar. Eta hanbatez gehiago othoitz egiten drauzuet haur dagizuen sarriago restitui nakizuenzat. "Je vous sois plutôt rendu". Lç He 13, 19. Ea [...] errestituidu ezteusan edo paga...
65
Zein da ICOMA (Ilustre Colegio Oficial de Médicos de Álava) siglaren ordaina euskaraz?
Guk dakigula, ez du euskarazko siglarik. Beraz, Arabako Medikuen Elkargo Ofiziala izendatuz gero, AMEO sigla asma daiteke. Nolanahi ere, siglak asmatzeko bide hori malkartsua izaten da, guztiz ezezagunak gertatzen baitira.
66
Siglen esanahia batzuetan maiskulaz idazten da, eta beste batzuetan minuskulaz. Zein da irizpidea? Mila esker
Sigla batzuek izen bereziak ordezkatzen dituzte. AEK sigla, esaterako, Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea izendapena laburtzeko modua da, eta, bistan denez, letra larriz idazten da, izen berezia baita.Beste sigla batzuen atzean, berriz, izen arruntak daude, letra xehez idaztekoak. Hona hemen adibide batzuk:LGTB, l...
67
Begiratu esteka hau (uste dut akats bat dagoela): http://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia. "Petrona dorreak; Arriurdiñeta plaza; Estafeta kalea; Euskalduna jauregia; Lekaio kultur etxea; Biteri kultur etxea; San Joan Bataiatzailearen eliza; Moneda jauregia; Barakaldo antzokia; San Telmo museoa; Alki...
Adibide horien aurretik, azalpen hau dugu:[Letra larriz idazten dira] Herri eta hirietako toponimoak, eraikinak, gelen izen bereziak. Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte. Izan ere, batzuetan, kultur etxea generikoa izen bereziaren parte da, ezin bereizizkoa. Esaterako, hala gertatzen ...
68
Zalantza sortu zait Simone de Beauvoir-ekin. Abizenetik izendatu behar izanez gero, zelan izendatu behar da? "Beauvoir-ek zioenez" ala "De Beauvoir-ek zioenez"? Eskerrik asko aldez aurretik.
Normalean, Beauvoir erabiltzen da halakoetan, de gabe. Hona hemen Simone de Beauvoirri buruzko lan batzuen izenburuak, horren erakusgarri:Beauvoir intime et politique: la fabrique des Mémoires (Annabelle Martin Golay, 2013)Les Amants de la liberté. Sartre et Beauvoir dans le siècle (Claudine Monteil, 1999)Beauvoir (Éli...
69
Testu itzulpen bat amaitzeko, erdaraz eta beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen den 'ambidiestro' hitzarekin trabatuta nabil. Euskaraz, nola idatziko zenukete hitz hori? Eskerrik asko.
Hori adierazteko, eskuin-ezkerti edo eskuma-ezkerti erabil dezakegu. Orotariko Euskal Hiztegian, eskuma-ezkerti ageri da; Elhuyar hiztegian, eskuin-ezkerti eta eskuma-ezkerti; Zehazkin eta Nolaerran-en, eskuin-ezkerti.
70
Kaixo, kezkarik gehienak teknologia berriei eta informatika arloari dagozkion hitz teknikoetan sortzen zaizkit. Ia hitz guztiak ingelesetik datoz, eta sarritan ez da erraza izaten itzulpen egoki bat aurkitzea. Agian izango da horretarako hiztegi zehatzik, baina nik ez dut ezagutzen. Oraingo honetan ondorengo hitz-jokoa...
Command-line euskaratzeko, komando-lerro erabili izan da, bai, gutxienez lan hauetan: Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008Datu-base sist...
71
Nola erabiliko genuke 'ari izan' / 'aritu' aditza kasu hauetan? 'Ogia erosi dizut: ogia erosten ari natzaizu' esaten da, ezta? Esan liteke "zuri ogia erosten ari naiz"? Nola esanen litzateke 'zu eraman zaitut' 'ari izan' aditza erabiliz? Eskerrik asko zeuen laguntzarengatik.
Gehienetan, nori kasua aditz laguntzailean ere agertu ohi da ari izan eta aritu erabiltzen direnean. Nolanahi ere, Orotariko Euskal Hiztegian, honela dio ari izan aditzaren erabileraz ari dela:Aunque no es lo más frecuente, no faltan ejemplos sin marca de dativo en el auxiliar, habiendo en la frase un sintagma con dich...
72
Gustatuko litzaidake jakitea nola deitu ohi den euskaraz 'la zona cero' deritzogun lekua. Milesker.
BERRIAn, zero eremu deitzen diogu. Berez, bonba atomikoek suntsituriko eremuari esaten zaio hala; esaterako, 1945eko Hiroshimari. Hedaduraz, bestela ere erabat deuseztaturiko eremua izendatzen du, hala nola New Yorkeko World Trade Center.
73
Nola esango genuke: 'euskaraz mintzatu' ala 'euskara mintzatu'? Eskerrik asko.
Tradizioan, euskaraz mintzatu / hitz egin / berba egin erabili izan da gehienbat, baina badira bestelako adibideak ere:Egiazko azkaindarrek behar lukete [...] Chourio, Lapeire eta Hiribarren batzuen euskara mintzatu. (Zerbitzari)Eskolan ebilzanian, milla zemai ta agirakaz bere, ezin itxi eutseen euskera berba egitiari....
74
Futboleko terminologiaren harira, nola esaten da gaztelaniaz 'segada' edo ingelesez 'sliding tackle' deritzon terminoa euskaraz? 'Segada' futbolariak zelaiaren gainean irristatuz egiten duen sarrera-mota da. Eskerrik asko.
Futboleko sarrera mota hori aipatzeko, segaren irudia erabiltzen da gure inguruko hizkuntza gehienetan (gaztelaniaz eta katalanez, segada; frantsesez, fauchage; alemanez, sense), eta euskaraz ere hala joka daiteke. Esaterako, Euskaltermek bide horretatik jo du: segatu, segakada eman. Segaren irudia emankorra da, gure u...
75
Nola esango genuke: 'Lau pastel egin behar ditut/dut'? Edo biak daude ondo? Mila esker.
Halako gehien-gehienetan, plurala erabiltzen da gaur egun. Eimaren Morfosintaxia liburuan, esaterako, honela diote Zenbakiak eta komunztadura atalean:Pluralean egiten dute komunztadura zenbaki arruntek, batetik gora: «Bi liburu erosi ditut»; «Zazpi azterketa egin ditugu astebetean».BERRIAn ere halaxe jokatzen dugu, hor...
76
1960ko hamarkadako Kazetaritza Berriaren ondorengoa den eta Robert Boynton-ek ingelesez 'New New Journalism' izenpetu duen mugimendua euskaraz eman nahi dut. 'Kazetaritza Berri Berria' adieraz nezake? Ba al duzue laguntzerik? Mila esker.
BERRIAn ere zuk aipatu duzun eran idatziko genuke: Kazetaritza Berri Berria. Ez genuke marratxorik erabiliko, garbi gera dadin ez dugula oso kazetaritza berria esan nahi, baizik eta beste zerbait.
77
Hementxe nire zalantza: 'Gezurra dirudi Londresen gaudela!' edo 'Gezurra dirudi Londresen gaudenik!'. Zein da zuzena? Milesker zuen laguntzagatik.
Gure ustez, halakoetan -ELA erabiltzea da joera nagusia. Euskaltzaindiaren EGLU-V lanean, garbi esana dago -ENIK ezezkako perpaus osagarri zenbaitetan erabiltzen dela eta, inoiz, kutsu erretorikoko galderetan, baina ez bestelako perpausetan (67.-76. or.). Gainera, Hegoaldekoa da -ENIK. Orotariko Euskal Hiztegian begira...
78
Zein da zuzena: 'Sakanako Mankomunitateko lehendakaria' edo 'Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria'?
Lehendakari hitza, normalean, nongo lehendakaria egituran agertzen da, eta hala idazten dugu BERRIAn ere.Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan, halakoak dira aurkitu ditugun adibide gehien-gehienak: Gipuzkoako Diputazioko Lehendakari Julian Elorza jaunak (diputazio sarreran)Errepublikako lehendakaria (errepublika sarreran...
79
'Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurretan'. Zuzena al da esaldia? Ala 'haurrengan' jartzea hobe?
Bizidunei buruz ari garela, bi atzizkiak erabiltzen dira, zein bere balioarekin. Nahiz eta mintzairen artean badiren aldeak, oro har esan daiteke -engan atzizkia erabiltzen denean -en baitan adierazten dela, eta -etan erabiltzen denean, berriz, multzoa aipatzen dela. Hona hemen adibide batzuk:Gizakiengan duen fede send...
80
Gaztelerazko 'videojuego' nola idatzi euskaraz? 'Bideojoko' ala 'bideo joko'?
Euskaltzaindiak bi forma hauek onartu ditu Hiztegi Batuan:bideo joko, bideo-joko
81
'Pianojole', 'piano jotzailea', 'piano-jole'... Zein da irizpidea?
Hiztegi Batuan, hiru forma jaso dituzte:pianista, piano-jotzaile, piano jotzaileDena dela, jole ere erabiltzen da, jakina. Honela ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian:Jole iz. Jotzailea.BERRIAn, marratxorik gabe idazten ditugu halako hitz elkartuak, baina egokiak dira marratxodunak ere:piano jotzaile, piano jole nahiz ...
82
Kausazko deklinabidea erabili nahi dugunean, zein da partikula egokia? '-gatik' ala '-rengatik'? Mila-mila esker, eta animo lanean!
Euskaltzaindiak EGLU-I eta Euskal gramatika laburra lanetan dioenez, singularrean bi forma hauek onartu dira baturako:etxearengatik, etxeagatikMugagabean, beste hainbeste:etxerengatik, etxegatikEta izen bereziei ere badagokie hori:Koldorengatik, Koldogatik Pluralean, bi modu hauetan deklina daiteke:etxeengatik, etxeaka...
83
'Maestro' eta 'maestra' euskaraz nola esango genuke?
Gehienbat, maisu eta maistra erabiltzen dira, eta multzoa adierazteko, maisu-maistrak. Hor dago irakasle ere, eta Iparraldean errient eta errientsa ere baditugu.Adierari dagokionez, irakasle zabalagoa da: berdin balio du haur txiki-txikiekin aritzen dena izendatzeko nahiz unibertsitatean irakasten duenari esateko. Mais...
84
Nola itzuli beharko genuke gaztelerazko ERE (Expediente de Regulación de Empleo) delakoa? Milesker zuen laguntzagatik!
BERRIAn, enplegua erregulatzeko dosier edo enplegua erregulatzeko espediente erabiltzen dugu prozedura hori izendatzeko; laburtu behar izanez gero, erregulazio txosten edo erregulazio espediente. Siglarik ez dugu sortu, erregulazio dosier argiagoa delakoan, esaterako, EED edo EEE baino.
85
Azken egunotako albisteak irakurtzean sortu zaidan zalantza: 'Edozein gaiz hitz egitea' ala 'edozein gaiez hitz egitea'? Eta 'hainbat gauzataz hitz egiten dugu' ala 'hainbat gauzaz hitz egiten dugu'? Zein da forma egokia, eta zergatik? Milesker zuen laguntzagatik, eta segi gogor lanean!
Bai zenbait eta bai hainbat ondoan duten hitzak mugagabean egon ohi dira. Beraz, bi adibide horietan zertaz kasuko mugagabea erabili behar da.Hona hemen nola osatzen den:alaba > alabazseme > semezilun > ilunezIkusten den bezala, aski da hitzari -z eranstea bokalez bukatua bada, eta -ez eranstea kontsonantez bukatua bad...
86
Nola eman euskaraz Bartzelonako Les Rambles pasealeku ospetsuaren izena? Ba al da euskarazko forma arauturik?
BERRIAn, Ramblak forma erabiltzen dugu, izen arruntak bezala deklinaturik: Rambletan ibili ginen.Gure etxea Rambletatik urruti zegoen.Hona hemen BERRIAtik kanpoko adibide bat, Jean-Paul Sartreren Goragalea liburua itzultzean Monika Etxebarriak erabilia:Bai, neu, Erroman, Tiber ibaiaren ertzean jartzea, Bartzelonan, gau...
87
Onartua al dago edo egokia al da 'hara-hemenka' idaztea?
Guk dakigula, hara-hemenka ez da erabiltzen. Han eta hemen bila ibili, eta forma ezagun hauek aurkitu ditugu:han-hemen, han-hemenka, han-hor, hor-hemenka (han eta hemen)hara-hona, hara-honaka, harat-honaka (hara eta hona)Horietaz gain, badira gaur egun hainbeste erabiltzen ez diren beste aldaera batzuk, zein bere funtz...
88
Bi esaldi hauen artean zein litzateke egokiena: 'Urbasan izanen den bazkarirako 100 pertsonek eman dute izena' ala 'Urbasan izanen den bazkarirako 100 pertsonak eman dute izena'? Nire iritziz, mugagabea erabiltzea da egokiena, baina ez nago ziur... Mila esker!!
Bazkarirako izena zenbatek eman duten jakinarazi nahi bada, mugagabea erabili beharra dago, dudarik gabe:Urbasan izanen den bazkarirako 100 pertsonak eman dute izena.Plurala erabiliko bagenu, aditzera emango genuke lehendik hitz egin dugula ehun pertsona horietaz edo, nolabait, ezaguna zaigula erreferentzia hori. Ez di...
89
Ekintza bat abiarazi edo zerbaitetan arreta osoa jartzen dela adierazteko erabiltzen den 'lotu' aditza nola erabiltzen da? 'Zerbaiti / Zerbaitekin lotu da / zaio'? Adibidez: 'Kazetariak mugikorrei lotu dira / zaizkie'? Eskerrik asko!
Halakoetan, zerbaiti lotu da ohiko joskera. Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela jaso du, lotu aditzaren bosgarren adieran: 5 zaio ad. Heldu, oratu; ekin. Zeri lot ez dakizula. Bizitza berri bati lotu. Bideari lotu zaio. Ausikika lotu zitzaion. Behin lanari lotu zaizkionez gero, nahiago izan dute lana burutik burura egin...
90
'Neba-ahizpak' forma erabil liteke, emakumezko baten haurrideez jarduteko? Ala 'neba-arrebak' / 'anai-arrebak' erabili behar da derrigor? Mila esker!
Orain arte, anai-arrebak eta neba-arrebak erabili izan dira oro har. Pentsa liteke anai-arrebak formaren atzean ikuspegi androzentrikoa dagoela, baina gogoan izan anaia, hizkera gehienetan, gizonezko senidea dela gizonentzat bezala emakumeentzat ere. Neba-arrebak elkartean, berriz, nabarmena da ikuspegi mistoa: neba, i...
91
Nola idatziko zenukete, 'New Jerseyn' edo 'New Jerseyen'? Eskerrik asko aldez aurretik.
Atzerriko izen berezietan, bukaerako i grekoa bokala edo erdibokala izan liteke, baina BERRIAn, deklinatzeko orduan, bokaltzat hartzen dugu beti: Derryn, Kentuckyn, Midwayn eta New Jerseyn idazten dugu, eta ez Derryen*, Kentuckyen*, Midwayen* eta New Jerseyen*.
92
Gaur webgunean titulu hau irakurri dut: "Duela 20 urte baino gutxiago hitz egiten da euskaraz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetan". Kasu horretan, 'Bizkai' edo 'Bizkaia' idatzi beharko genuke? Eskerrik asko.
Izen bereziz osaturiko enumerazio bat dugunean, bi modu ditugu deklinatzeko:a) Izen guztiak jokaturik: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetan, esaterako. b) Azkena bakarrik deklinaturik: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetan. Halakoetan, dena dela, kontuz ibili beharra dago bereziak izanik ere artikulua duten izenek...
93
Egun on, lagunok. Galdera bat daukat zuentzat. Nola esan beharko genuke: 'makina-erreminta' ala 'erreminta-makina'? Gure eskualdean erremintak egiteko makinen sektoreak tradizio handia dauka, eta haren inguruko instituzio eta gainerakoek 'makina-erreminta' berba erabiltzen dute. Erremintak egiteko makinez ari dira, bai...
BERRIAn, makina-erreminta erabiltzen dugu. Tradizioan, hurrenkera horretan erabili izan da, eta Hiztegi Batuan ere halaxe jaso dute: makina-erreminta Heg. h. makina-tresna, makina tresnaHitz elkartuen osaera eta idazkera lanean, Euskaltzaindiak azaldua du zer elkarte mota den hori. Hona hemen pasarterik esanguratsuenak...
94
Nola esaten da 'enfermedad de depósito'? 'Gordailuzko gaixotasuna' ona daiteke?
EHUko Euskara Zerbitzuak eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak 2005ean argitaraturiko hiztegian (Erizaintzako Hiztegia), metaketa proposatu zuten depósito adierazteko. Hau da definizioa:Hainbat gairen pilaketa, zelula-ehunean zein beste atal batzuetan.Hori ikusirik, hobe izango da gordailu ez baizik metaket...
95
Atentzioa eman dit izen deskriptiboak irizten badiezue (izen propioei) izen arrunten moduan deklinatzea hobesten duzuela eta adibiderako 'Eusko AlkartasunEkoa' diozuela. Berdin '(Herri) BatasunEkoa'? Hirurek belarriko mina ematen didate!
Izen bereziak nola deklinatu erabakitzeko, aski joera zabaldua da, gure ustez, deskriptibotasuna kontuan hartzea, oharkabean edo ohartuki. Esaterako, denok esango edo idatziko genuke Eusko Alderdi Jeltzaleko, Eusko Alderdi Jeltzaletik, Euskal Nekazarien Batasuneko, Euskal Aktoreen Batasunetik, Ezker Batuko... Izan ere,...
96
Siglak edo laburdurak erabiltzen direnean, eta bai letrak eta bai zenbakiak baldin badituzte (adibidez, CD4 eta gp41 proteinak), deklinatzean marratxoa jarri behar zaie? Eskerrik asko.
BERRIAn, gutxi izaten dira letrak eta zenbakiak dituzten laburtzapenak. Halakoak erabili behar ditugunean, beste siglak bezala deklinatzen ditugu, salbuespenik egin gabe; beraz, ez dugu marratxorik jartzen. Hona hemen adibide batzuk:HGI-352ko; A-15eko; I-11n; M-15en; G8koak...Nolanahi ere, zientziari buruzko testu espe...
97
Euskaltzaindiak honako hau proposatu zuen 'Bilboko Metroaren geltokiei buruzko diktamena' dokumentuan (Bilbon, 1993ko otsailaren 25ean): Casco Viejo metro-geltokiari 'Zazpi Kaleak' izena jartzea, Bilboko alde zaharrak betidanik izen hori izan duelako. BERRIAren estilo liburuko hiztegian, ordea, 'Zazpikaleak' lotuta ida...
Euskaltzaindiak Bilboko kale izendegia landu zuenean (1998an eta 1999an), Zazpikaleak idazkera hobetsi zuen. Esteka honetan, Hamaika kale dago Zazpikaleetan artikulu guztiz argigarria duzu, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkariak Deia-n idatzia: http://tinyurl.com/pacur6u.Hona hemen zatitxo ...
98
Zalantza txiki bat baino ez: 'eskerrik asko denoi' ala 'eskerrik asko denori'? Milesker zuen zerbitzuagatik.
Eskerrik asko denoi da euskara batuko forma. Izan ere, plural hurbileko datiboa -oi da, EGLU-I liburuko 421. orrialdean diotenez. Beraz, denoi, umeoi, jaun-andreoi...
99
Zalantza daukat: euskaraz ondo edo zuzen erabilita al dago 'ziertzo' hitza?
Ebro aldean jotzen duen ipar-mendebaldeko haizeari deitzen zaio ziertzo.Euskaltermen eta Elhuyarren jasoa dute hitza, eta testuetan ere ikusten da han eta hemen:Ekaitza, hegoa, ziertzoa, enbata, soperna jeneralaren hatsa eta mortu erreak. (Itxaro Borda: %100 basque, 211. or.)Pello Zabalak ere erabili zuen Eguraldia bet...
100
Aukeran, alderik bai bi hauen artean? 'Urlia Berendiari elkarrizketa' / 'Urlia Berendiarekin' elkarrizketa. Mila esker.
Bi horietatik, BERRIAn nahiago dugu Urliari elkarrizketa, edo Elkarrizketa Urliari, tradizioan horrelakoak gehiago direlakoan. Gogoan izan, besteak beste, Joseba Sarrionandiaren Ainhoari gutunak liburua.Euskaltzaindiaren EGLU-I liburuan (233. or.), honela diote, nori kasuari dagozkion elipsiez ari direla:Nolanahi ere, ...
End of preview. Expand in Data Studio

No dataset card yet

Downloads last month
9