text
stringlengths
0
2.68k
herrialde hauetan ere aurrikuspen ekonomiko ezkorrak dituzte datorren urteari begira hauxe dugu begien aurrean aurkezten zaigun errealitatea
egoera latza da baina itxaropenez jantzitako mezua adierazi nahiko nuke egoera honetan aukera berriak ere baditugulako
ziur nago garrantzizkoari erantzuna emango dion egitasmoa planteatzen ari naizela hiritarren eskari eta beharrizanei erantzuna emateko konbentzituta nago elkarrekin lortu egingo dugula euskadik hurrengo urteotan aurre egin beharko dien erronkak gainditzea
aurkezpenari hasiera emateko orainaldiari eskainiko diot begirada errealista eta zintzoa krisialdi ekonomiko luze larri eta sakona bizi dugu krisialdi ekonomiko hau krisi finantzieroak eragin du eta ondorioz ekarri du krisialdi instituzionala eta politikoa
krisi honek egunero planteatzen dizkigu egoera berriak pertsona eta familiak kaltetzen dituelako azken bi hamarkada hauetan euskadin ezagutu izan ez dugun eran
krisi honek langabeziaren gorakada itzela eta izugarria eragin izan du azken hiru urteotan euskal autonomi erkidegoan 171000 gora lagun langabe ditugu
pertsona hauek lanbidera joan dira lanpostua bilatzeko ekimenean ari dira beraz enpleguaren beherakadak oraingo bidea jarraituko du are larriago dena ez dago adierazle ekonomikorik 2013 urtean enplegua berreskuratuko delakoaren itxaropena emango digunik
une honetan bizi dugun krisiak egunetik egunera erakusten digu gure inguru hurbiletan pobrezia eta babes gabetasun latza bizi diren egoeren errealitatea
duela bost urte eskas etxe berriarekin amesten zuten familiek gaur egun kaleratzeen amets gaiztoa sofritzen dute duela gutxi emantzipatu diren gazteak lanposturik gabe aurkitzen dira eta ez dute etorkizun hurbilean lanpostu berria eskuratzeko aukerarik antzematen
langile autonomoak merkatariak enpresa eta negozio txikietako arduradunak kooperatibistak nekazariak abeltzainak denak ari dira atzeraldi ekonomiko honen ondorioak pairatzen egunero bizi dute kontsumoaren beherakada eskaririk eza eta kasu askotan bere iharduerari bultzada berria emateko finantziaketa eta mailegua eskur...
alargun eta pentsiodunek ikusi egin dute beren geroz ahalmen eskasa are makalago egiten dela prezioek gora egin dutelako eta hori zehar zergen igoera ezarri delako
pertsona horiek guztiek profesional eta familia horiek guztiek guri galdetzen digute guri begira daude batasuna eta ekimena
pertsona horiek guztiek profesional eta familia horiek guztiek guri galdetzen digute guri begira daude
batasuna eta ekimena eskatzen digute pertsona horiek guztiek larrialdi ekonomiakoa bizi dute eta egoera horretan dauden bitartean guk egoera hori nazio larrialdi gisa biziko dugu
lehendakarigai izan dudan konpromezua eta beraz gure gobernuaren konpromezua beti egongo da ardurari eta ekimenari lotuta gobernu guztien egitekorik garrantzitsuena da hiritar guztientzat ahal dugun ongizate mailarik handiena lortzea hauxe da neure buruari jarri diodan derrigorra bizitzea egokitu zaigun aldi honetarako...
eusko jaurlaritza berriak izango duen testuinguru ekonomikoa benetan larria da hala adierazi dute oraingo jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoek bost datu emango ditut
2013 urtean barne produktu gordinaren 08ko hazkunde negatiboa emango da eusko jaurlaritzak 700 milioi gutxiago izango ditu bere aurrekonturako zorpetze bidezko sarrerak 500 milioitan murriztuko dira defizitaren helburua betetzeko langabeziak hazten jarraituko du eta datorren urtean 16000 lanpostu galduko dira eta gain...
hona hemen bestelako interes eta helburuen gainetik jartzen dudan helburua jakin badakit laguntasun eta babes guztiak beharko ditugula nire gobernuaren ardurakoa izango da ateak zabalik mantentzea eta egoera larri honek eskatzen digun batasuna ahalbidetzea
ezagun dut eta hala ulertzen dut nik ere ñabardura guztiekin indar politikoek krisiaren aurrean laguntzeko duten gogoa nire ahaleginik handiena egingo dut adostasun ekonomiko gorena lortzerik izan dezagun gu guztiok konturatu gara gobernuko eta oposizioko alderdien arteko adostasun mailarik handiena lortu duten europar...
lehenago esan bezala gaurko honetan aurkezten ditugu gure egitasmoaren ildo nagusiak jaurlaritzak oraingo ekitaldian duen egoera ekonomiko eta finantzieroaren inguruko informazio zehatza jaso bezain laster sailen egoera sektoriala zehatzmehatz ezagutu eta 2013 urterako aurrekontuen eszenatokia jakin bezain laster hurre...
berriz ere esan nahi dut nire asmoa dela proposamen honen kontrastea lehenestea azken hilabete eta erdi honetan izan ditugun era guztietako harreman eta topaketetan adostasun maila bat antzeman izan dut adostasuna egoeraren diagnosia egiterako orduan zein premia osoz neurri ekonomiko adostuak hartzeko dugun beharra bai...
hiru hilabete ditugu orain elkarrekin partekatzen dugun helburu horretan aurrera egin dezagun martxan jarri beharko ditugun neurritarako egutegia zehazteko eta gauzatzeko ahalik eta adostasun mailarik handiena lortzeko erronka daukagu
berrabiatzeko eta enplegua sortzeko egitasmo honek barnean hartuko ditu euskadin ekonomia errealari eustearren kudeatzeko gai izango garen ekimenak
ez gara hutsetik hasten autogobernuaren beraren tresnak ditu itun ekonomikoa barne finantzaketa eredua edo zergak arautzeko gaitasuna oinarri sendoa dugu lehenago esandakoez gain ehun ekonomiko propioa dugulako egitura konpentsatu eta orekatuarekin gaitasun egiaztatuarekin euskadin ekonomia ekoizlean dugun esperientzia...
bakoitzak bere lana egiteko garaia dugu oraingoa iraganean egin genuen moduan krisi bakoitzaren aurrean hortzak ondo estutu eta eutsi egin izan diogu beharra izan da aurrera egiteko izan dugun bertutea oraingoan ere lor dezakegu erakundeetatik emango dugun bultzadizoarekin gure ehun ekonomikoari lagunduz
ataza honi ekiteko orduan bi uste nagusi ditut lehenengoa guztiz argia da edozein zalantzatatik kanpo dago guztiz ezinbestekoa da jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzeko neurriak hartzea eta aldi berean gure enpresak modernizatzeko eta bizi berritzeko ekimenak garatzea
bigarren usteak esaten digu neurri horiek premiaz eta bezain arinen gauzatu beharra daudela zenbat eta arinago martxan jarri orduan eta eraginkorragoak izango dira horixe baita egoera ekonomiko honek eskatzen diguna
lehenengo eta behin industriari laguntzeko konpromezu irmoa planteatzen dut industriak gure barne produktu gordinaren 25a suposatzen du eta jarduera hori betidanik egon da gure garapen ekonomikoaren oinarrian
industria politikaren eredu propioa berreskuratuko dugu bost ekimen martxan jarriz berrikuntza sustatu sektore estrategikoetan produktibitatea hobetu lehiakortasun politikak garatuz enpresei modernizazio eta euste prozesuan lagundu euskal enpresen erabaki zentroen mantentzean babestu eta gizarte ekonomia eta industria ...
horrekin batera herri honetako enpresa txiki eta ertainekiko konpromezua lehenetsiko dut enpresa txiki eta ertain horiek gure euskal ehun ekonomikoaren 90a direlako biziberritze ekonomikorako bidean ezinbestean behar ditugu enpresa txiki eta ertainak enpresa da enpleguak sortzen dituenak ez administrazioa baina admini...
kualifikazio handiko profesionalek autonomoek eta ekintzaileek gure babes eta laguntasuna izango dute dibertzifikazio ekonomikoan zein sektore gainerako eta aukera esparru berriak bilatzeko orduan
bigarren helburu bat planteatu nahi dut hau da gure finantza sistema propioa kaudimenduna eta eraginkorra lortzeko bideak aurrera egiteko beharra euskal enpresa eta ekonomia ehunarekin konprometitua ekintzaile industria merkatari eta jarduera sektore berriekin konprometitua gure dagokigu mailegu erakundeen konpromezua ...
aurrera egiteko erregaia behar dugu herria geldi ez dadin finantziaketa behar dugu jarduera enpresariala sustatzeko industria merkataritza autonomoek martxan jarrai dezaten hurrengo jaurlaritzak bere indar guztia jarriko du horrela izan dadin
hirugarren tokian inbertsio publikoarekin dugun konpromezua bideratzeko beharra planteatzen dut inbertsio publikoa ezinbesteko helburua da herrialdeen eta hirien garapenerako aurrerapen ekonomikorako lehiakortasuna eta enplegua hobetzeko baina gaur egun honek talka egiten du baliabide publikoak izateko zailtasunen kont...
zentzu honetan iragarri nahi dut gobernu berriaren inbertsio publikoaren lehentasuna izango dela pertsonen beharrak asetzea pertsonak beti lehenago pertsonengan inbertitzeko momentuak dira eta horrela gure esfortzua jarriko dugu izaera sozialeko inbertsioetan osasunari eta gizarte zerbitzuei lotutako ekipamenduetan hau...
zentzu honetan gure aktiborik onenean inbertituko dugu hau da giza kapitala hezkuntza eta ezagutza gure konpromezua esan ditudan bi erronka hauei ekitea ere bada esandako arlo biotan euskal ereduaren egiturak mantentzea eta aldi berean herriaren modernizazio eta eraldaketa ekonomikoari ekitea jakin badakigu onenak lehi...
laugarrenez hona hemen euskal enpresaren etorkizunerako planteatzen dudan konpromezua merkatu globalaren eszenatokian berrikuntzaren eta lehiakorragoa eta mundura irekiagoa izango den ehun ekonomikoaren nazioartekotzearen aldeko apustua ekonomia lehiakorragoa gure inguruko hiru iharduera sektoreetan lehen sektoretik et...
berezko balore bat dute herriari egiten dioten ekarpen ekonomikoagatik gure herriaren nortasun sozialarekin duten loturagatik eta horrekin batera lurralde orekarako bermea direlako nekazaritza abeltzaintza arrantza lehen sektorea bere osotasunean da euskadirako garapen ekonomiko eta lehiakorrerako dugun egitasmoaren le...
jaunandreok berriz esan nahi dut hau gure konpromezua lehiakortasunera eta berrikuntzara uztartuta egongo da jakin badakigu europako herrialderik lehiakorrenak direla beren enpresei zientzia teknologia eta berrikuntza sistema eskaintzeko aukera dutenak zuzenean lan egin dezaten sistema honen kudeaketa garatuko dugu adm...
ehunka euskal profesional eta enpresa ari dira ihardun horretan ondo egiten ari dira eta hobeto egin beharko dute ez dira bakarrik egongo gure konpromezua da bidean laguntzea bultzatzea koordinatzea erantzunak eragiteko hemen dugun tokia ondo finkatzeko
gure egitekoa izango da enpresen euskal unibertsitateen eta euskal administrazio osoaren arteko harremanaren makinaria ondo koipeztatzea denok basque country aterkiaren babespean munduarekin hobeto konektatua egongo den euskadi izan dezagun basque country izanak eta izenak lagunduko gaitu mundu zabalean herri giza hazt...
puntu honetan egokia da gogoratzea giza garapen maila duten herriak direla hiru elementu nagusiok uztartzen dituztenak ondo finkatutako demokrazia parlamentarioa ekonomia produktibo bat garapen sortzailea eta gizarte kohesiorako politikak hiritarrak babesteko eta kalitatezko gizarte zerbitzuak emateko euskal autonomia ...
hona hemen beraz nire gobernuak izango duen premiazko lehentasuna berrabiatze ekonomikoa suspertzeko eta enplegua sortzeko neurriak hartzea
une honetan berrezten dut elkarrizketarako eta akordiorako dudan jarrera nire helburua da partekatutako erabakiak erraztuko dituen giro lasai eta egokia eragitea
amesten dugun eta gure lanaren bidez bilatzen dugun eraikuntza soziala da pertsona guztiei ongizate ekonomikoa eta bizimodu duina izateko bermea ematen diena hauxe da zerbitzu publikoa den aldetik ekimen politikoaren lehen eta azken helburu nagusia
hauxe beraz ongi gorenaren ordezkari eta arduradun giza neureganatu dudan konpromezu pertsonala
testuinguru honetan lehentasunen artean aipatu nahiko nuke premiazko beste helburu bat oinarrizko dena pertsonen segurtasuna hobetzea alegia terrorismorik gabeko eskenatoki aukera ona da esfortzu publikoa hiritarrentzako neurriak aplikatzeko ekimenean jartzeko hauxe izango da jaurlaritza berriarentzako ildo nagusi bat
honekin batera gure helbururik nagusienetako bat izango da bikaintasuna euskal hezkuntza sistemaren motore gisa berreskuratzea oinarri sendoa dugu lehenagotik itun integratzailea dugulako eta hala aitortzen dut une honetan itun hori indartu behar dugu arreta hezkuntza komunitate osoan jarriz
ez dugu onartuko hezkuntza banaketa elementu bihurtzerik espainian bada baina ez europan madriletik banatzeko inposatzen saiatzen diren eredu horren aurrean euskal hezkuntzaren autogobernu eredua indartzea planteatuko dugu alor honetan hezkuntza komunitate bera oinarrizko subjektua delarik hezkuntza funtsezko sektorea ...
gure etorkizuna prestakuntzan egingo dugun inbertsioaren neurrikoa izango da ondorioz gure egitasmoan oinarrizko hezkuntza lanbide heziketa unibertsitatea eta ikerkuntza oinarrizko behar izan dira gurea moduko gizarte modernoan eleaniztasuna eta hezkuntza digitala bultzatzea eta irakasleak prestatzea dira hezkuntza alo...
hori ere lotzen zaie etengabe prestatzeko kultura hedatzeko konpromezua eta baita ere barneko eta kanpoko ebaluazioari irekita dagoen hezkuntza sistema sustatzea kalitatezko zerbitzu publikoen alorrean baita ere kultura aipatu nahi dut gizarte kohesiorako motorea delako gure konpromezua honako hau da kultura politika b...
konpromezu honek lau ardatz jasotzen ditu hiritar guztiek ondasun kulturalak gozatzeko duten eskubidea gizarte eragileen partehartzea ekoizpena sustatzea industria sortzaileen esparruan eta hiritarren hazkunde kulturala sustatzea helburu gisa jarri dugu gure gizartearen bizitasun kulturalari bide berria ematea ondareak...
era berean euskadin konpromezua bultzatu nahi dugu euskararekin eta elkarbizitza linguistikoarekin zuen baimenarekin gizartearen elkarbizitzarako zutabetzat hartuko dut elebitasun berdintzaile eta orekatzailean sinesten dudalako hiritarrei aukera berdintasuna eta askatasuna benetan bermatzeko zentzu honetan gobernu ber...
horretarako politika ekintzaile proaktibo eta eraginkorra bultzatzea planteatuko du sendotasun osoz aurrera egin dezagun konpromezu honek euskararen erabateko normaltasunera hurbil gaitzan jaunandreok hurrengo hitz hauekin amaituko dut lehen zatia zuek hala erabakitzen baduzue zuzenduko dudan gobernuak izango du berega...
euskal hiritargo osoari ongizatezko zeru muga berria eskaintzeko politikak egin ditzagun ardura hori geureganatuko dugu argi jakinik lan handi honek denon lankidetza eta laguntasuna beharko duela jakin badakit jakin badakigu etengabeko erronka izango dela hala neureganatuko dut hala geureganatuko dugu
aurkezpenaren hasieran begirada errealista egin diot orainaldiari zuen baimenarekin begirada itxaropentsua egin nahiko nioke etorkizunari konbentzituta bainago aukera
orainaldiari zuen baimenarekin begirada itxaropentsua egin nahiko nioke etorkizunari konbentzituta bainago aukera bakar eta egiazkoa dugula oraingoa herri gisa bizi izan dugun historia hurbilean ezezaguna aukera historikoa
bakea finkatzeko eta euskadin elkarbizitza oinarritzeko aukera dugu alor honetan ere asko partekatuko dugulakoan nago ezberdinen artekoa akordioa behar dugula argi izanik
hasiera ematen diogu eusko legebiltzarraren x legealdiari lehenago konpartitu ez genituen oinarrizko printzipioak eta baloreak partekatzeko bidean gaude azken urte honetan asko irabazi dugu eta ez dugu ezer galdu
urte gehiegi daramagu aldean eta ez dugu gure burua engainatzen arriskuak aurrikus ditzakegu biktimak pertsonalki ezagutu ditugu eta ezagutzen ditugu eta jakin badakigu ezin direla behar duten ordainik gabe geratu oinarrizkoenetatik hasita ordain morala bakea oroimena delako
zentzugabekeria sufritu dugu gure gizartean iraina laidoa gorrotoa agerian dago adiskidetzea bere kasuan elkartasun eta elkarbizitzarako beharrezkoa izango dela iraganaren balorazio kritikoa egindako kaltea aitortzea eta ordaina eskaintzea
gatazka eta inposaketa dinamikak ezabatzeko gai izan behar dugu harreman pertsonalak sozialak eta politikoak berriro gizaki hartu behar ditugu banaketa pairatu dugu elkarbizitzaren ezina badakigu elkarbizitzak berarekin dakartzala ezberdina onartzea bakoitzak bere ardurak hartzea eta pertsona guztien duintasuna sustatz...
bakea eta elkarbizitza dira gure aukerarik nagusiena garrantzitsuena da aurrera egitea arinkerietan edo premian erori gabe elkarrekin egitea egunotan ospatzen dugu emakume abertzale batzaren fundazioaren 90 urteurrena emakume aitzindariaren horietako baten hitzak hartuko ditut orain nekane legorburuk guda zibilaren ost...
ematen du gugan pentsatu zuela zera esan zuenean ez ezazue euskadiren etorkizunaren minutu bakarra alferrik galdu esfortzu handia eman dugulako odol asko malko asko bere hitza da gaur neure hitza
jaurlaritza berriaren konpromezua izango da aukera hau sortarazte gobernuaren helburua izango da euskal gizarte osoari dagokion egitekoa erraztea eta gizarte hori guk guztiok ordezkatzen dugu orain
behin betiko bakea eraikitzen eta elkarbizitza bilatzen lagundu behar dugu hainbeste nahi eta desio dugun hori lortzeko gai izan behar dugu
badakit alor honetan ere gobernu berriari dagokiola lehen ardura lehen egitekoa guztiz konprometituta gaude ibilbide partekatua sustatzeko eta marrazteko
nire konpromezuaren abiapuntuan dago bake eta giza eskubideetarako euskal egitasmoa elkarrekin egitea eskaintzea
beharrezko gerta daiteke egindako bidearen ebaluazio kritikoa eta ez dugu baztertuko garrantzitsuena da ariketa horrek elkarrekin egin beharko dugun bidea zehazten laguntzea
gure derrigorra da oroimenaren elkarbizitzaren eta giza eskubideen institutoa sortzeko behar den konpromezua eskaintzea gobernu berriak instituto hau egiteko lanari ekingo dio giza inbertsioa bailitzan inbertsio kulturala hezkuntzazkoa eta soziala biktima guztiei oroimena eta aitortza eskaintzeko gogoan oinarrituta eta...
jaun andreok horixe dugu euskadiren iragana eta etorkizuna lotzen dituen belaun burua gizarte honek zintzotasuna eskatzen digu eskuzabaltasuna helburu gorenei begiratzea
xede horrekin gure ahalegin osoa jarriko dugu borondatea gogoa eta sen ona den dena guk guztiok partekatzen dugun helburu nagusiaren zerbitzura bakea eta elkarbizitza izan daitezela legebiltzar honetan ordezkatuta dagoen gaurko euskal gizarteak biharko euskal gizarteari utziko dion ondare bikaina
bide honetan eusko legebiltzarra izango da politika publiko guztiak eta letra handiez idatzitako politika garatzeko giltzarri eta muina
gu guztiok astero elkartuko gara ganbara honetan elkar ikusiko dugu konplizitateak bilatuko ditugu elkarrekin itzartuko dugu batzuek besteekin hementxe bertan gaur ezinezko iruditzen zaizkigun urreratze eta aliantzak ezagutuko ditugu
gure hitzak eta hitzaldiak batzuetan izango dira besteetan baino beroagoak baina hemen egongo gara elkarrekin astero
horregatik eztabaida leku honek izan beharko du behin betiko bakean elkarbizitzan eta elkartasunean aurrera egiteko tresna
horretan ere izan behar dugu eredugarri benetan motibagarria da aldi berri hau orain dugun askatasun eta aniztasun egoeran hastea motibagarria da etorkizunari begira itxaropenez betetako begirada baimentzen digulako orain aldi latza dugun arren
jaun andreok nire hitzaldiaren hasieran aipatu ditut ideal politikoak eta eusko legebiltzar honetan aztertzeko onartzeko eta martxan jartzeko ideiak
gu guztiok jabetu –eta jabetu gara– x lege aldi honek hasiera emango diola aldi berriari hala ez badirudi ere hasiera euskadin ziklo politiko berriari trantsizio berrian aurkitzen gara euskal trantsizioa
duela 35 urte inguru estatutuaren inguruko akordioa egin genuenean diktadura aldi luze eta gogorraren ostean egin genuen aurretik guda zibil ankerra bizi genuelarik
ordutik aurrera euskadik ibilbide luzea egin du autogobernuarekin orain dena aldatu da eta guztiok dakigu hori gure barne eszenatokia aldatu da
gaur egun indarkeriarik edo terrorismoari gabeko aldi berria dugu aurrean atzean utzi dugu terrorearen diktadura eta ganbera honetan ordezkatuta dauden askatasuna eta demokrazia besarkatu ditugu
autonomiek estatuaren egituraketan izan duten kontzeptua aldatu egin da oraingo egunetan hautsita geratu da eredu autonomikoan zegoen konfidantza krisialdi ekonomikoak agerian utzi du nazio errealitate ezberdinak autonomia homogenizatuekin berdintzeko ezarri zen ereduaren ahulezia
espainiar estatuak orain ikusten du autonomi erkidego batzuek kudeatzen dituzten eskumen batzuk estatuari itzuli nahi dizkiotela baina alde berean beste erkidego batzuk errealitate nazional garenok oraindik transferitu ez zaizkigun eskuduntzak aldarrikatzen ari gara
honekin batera gure nazio errealitate bereziaren aitortza eta aldebiko berme sistema barnean hartuko dituen aldarrikapen historiakoa mantentzen ari gara
gure proposamena da alternatiba politiko guztiei atea irekiko diren lan talde eratzea ideal guztiak barnean hartuko dituena batasun konstituzionalaren bana ezintasuna zein independentzia defendatzen dituztenak
euskal hiritargoa izan da horiek guztiek legebiltzar honetan ordezkatuta egotea nahi izan duen eta proposamen guztiek behar dute defendatua izateko aukera
guri dagokigu eztabaidari bidea ematea ideia guztia aurkeztu ahal izatea etorkizunerako elkar bizitza eredua adosterik izan dezagun aniztasunean sinesten dut ezberdinen arteko akordioa benetan uste dut akordio hau egingarria dela aldi honetan eta toki honetan
demokrazia eta ituna binomioa partekatzen dugu guztiok demokrazia eta itun horiek errespetatuko dituen proposamena plantatzen dut euskadirentzako status berria egiten eta onartzen lagunduko diguna bide berri hau ibiltzeko akordioa
hauek dira legebiltzarkide jaunandreok orain hastera goazen aldi berrirako planteatzen ditugun hiru konpromezu nagusiak gobernu berriak ausardiaz ekingo dio aldi berri honi ekimena adierazteko borondatea munarri harturik
berriz esan nahi dut hau oraingo errealitateaz jabeturik nago gizartea ziurgabetasun maila handia pairatzen ari dela eta zorrotzagoa izango dela erakunde publikoek gauzatu beharko dituzten ekimenekiko lidergoa eskatzen zaigu gizarteak merezi duen konpromezu politiko eta publikoa berreskuratzeko errealitate honetaz jabe...
aukeratua banaiz eusko jaurlaritza berria murritzagoa izango da bizi dugun atzeraldi eta langabezi egoera honetan zorioneko gara lan egiteko aukera dugunok aparteko ardura bat dugu gizartearekin gehiago lan egin beharko dugu baliabide falta hori lan handiagoarekin osatu beharko dugu pertsonalki zein taldeka
hauxe izango da eusko jaurlaritza berriaren zuzendaritza taldea osatuko dutenek hartuko duten lehen konpromezu pertsonala konpromezu hau administrazio publiko osoarentzat ere nahi dugu eredugarri eta erreferentzia izatea erakunde guztiok funtzio publikoa bere osotasunean doikuntza eta gastua murrizteko aldia bizitzen a...
orain bai argi izan behar dugu lan egin beharko dugula gizartearen zerbitzura krisiaren ondorioak arintzeko eta europa krisitik irteten hasten denerako ahalik eta prestatuen eta lehen lerroan egoteko eusko jaurlaritzak baliabide publikoa zorroztasun osoz eta austeritatez kudeatuko ditu gure herriko enpresa eta familiak...
zentzu honetan nahiago izan dut lehen urratsa nik neuk ematea jaunandreok honen bidez iragartzen dizuet euskadiko demokraziaren historia osoko jaurlaritzarik murriztuena izango dugula jaurlaritzaren egitura murriztuko dut sail eta sailburu kopurutik hasita
orain bai eztabaida honi ekiteko orduan ezin dugu errealitate ukaezina ahaztu gaur egun gure inguruan erkidego bat baino gehiago dago euskadirentzako pribilegiotzat jotzen duena gure herrian bertan batzuek gutxiesten edo kendu nahi duten berori
ondo kostata lortu dugu europak gure berezitasun ekonomikoa aitortzea kanpotik pirinioetako alde bietatik batzuek arrakastatzat joko lukete euskadik bere egituraketa instituzionalaren zati bat galduko balu
guk ez dugu gure antolaketa instituzionalaren inguruko ezbai eraikitzailerik saihestuko are gehiago esango nuke hasiera baterako planteatu nahi ditugun erabakien bidez mezu argia helarazi nahi genioke gizarteari gobernu berriak ez die eztabaida luzeei itxarongo austeritate eta zorroztasun neurri batzuk hartzeko
badakit oraingo zein etorkizun hurbileko egoera ekonomikoak administrazioa murriztea eskatzen digula badakit hori eta nire gobernu proposamenean aplikatzen hasia naiz austeritatea gobernuaren egituran funtzionamendurako ohiko gastu partidak murriztea eta sozietate era erakunde publikoetako gastua murriztea sozietate et...
horri lotuta dago baita ere gobernuaren jarduna gardenagoa izango delakoaren konpromezua gardenagoa hurbilagoa hiritar guztientzat eskuragarriagoa hala eskatzen digu europako herrialde guztietan hedatzen ari den gobernu berriaren praktikak gardentasuna eta herriaren partehartzea partehartzearekin dugun konpromezua gard...