date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-7-7 | https://www.berria.eus/albisteak/183945/bolsonarok-positibo-eman-du-covid-19an.htm | Mundua | Bolsonarok positibo eman du COVID-19an | «Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat izan da, eta horrek ekarri du Brasil kutsatu gehien dituzten herrialdeetako bat izatea. | Bolsonarok positibo eman du COVID-19an. «Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat izan da, eta horrek ekarri du Brasil kutsatu gehien dituzten herrialdeetako bat izatea. | Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak positibo eman du COVID-19an. 65 urte ditu, eta, azaldu duenez, igandean hasi zen ondoezik sentitzen. 38 graduko sukarra eduki du, eta tratamenduan jarri dute, klorokinarekin. Bolsonarok berak «bikain» dagoela adierazi die kazetariei.
Brasilgo presidenteak luzaro uko egin zion konfi... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183984/gorpu-bat-aurkitu-dute-leitzaran-errekan-andoainen.htm | Gizartea | Gorpu bat aurkitu dute Leitzaran errekan, Andoainen | Gorpu bat aurkitu dute Leitzaran errekan, Andoainen. | Andoaingo Udaltzaingoak (Gipuzkoa) gizonezko bat gorpua aurkitu zuen atzo gauean Leitzaran errekan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, 21:00ak inguruan topatu zuten, Andoaingo Olazar parkearen inguruan. Larrialdi zerbitzuek bertara jo zuten, baina ordu erdi geroago baieztatu zuten gizonezkoa hilda zegoel... | |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183985/urkulluk-ez-du-ordizian-bozketak-atzeratzeko-asmorik.htm | Gizartea | Urkulluk ez du Ordizian bozketak atzeratzeko asmorik | Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariaren ustez, bozkatu ahal izateko baldintzak «guztiz» bermatuta daude. | Urkulluk ez du Ordizian bozketak atzeratzeko asmorik. Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariaren ustez, bozkatu ahal izateko baldintzak «guztiz» bermatuta daude. | Ordizian (Gipuzkoa) agertutako COVID-19aren oldarraldi batek 48 pertsona kutsatu ditu, oraingoz. Iñigo Urkulluri galdetu diote, gaur, SER irratian, ea herri horretan eta ingurukoetan datorren igandeko hauteskundeetako bozketak atzeratzea pentsatu duten. Eta Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak erantzun du ezetz,... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183987/hauteskunde-eztabaida-egingo-dute-gaur-hamaika-telebistan-2200etan.htm | Politika | Hauteskunde eztabaida egingo dute gaur Hamaika telebistan, 22:00etan | Hauteskunde gauean bozen zuzeneko jarraipena egingo du Hamaika Telebistak, 19:30ean. Zuzeneko datuak, grafikoak, alderdien lehen erreakzioak eta adituen analisiak emango dituzte. | Hauteskunde eztabaida egingo dute gaur Hamaika telebistan, 22:00etan. Hauteskunde gauean bozen zuzeneko jarraipena egingo du Hamaika Telebistak, 19:30ean. Zuzeneko datuak, grafikoak, alderdien lehen erreakzioak eta adituen analisiak emango dituzte. | Eusko Jaurlaritzarako hautagai nagusiak bilduko ditu gaur Hamaika Telebistak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten hauteskunde eztabaidan. Hauteskunde kanpaina betean, alderdi nagusietako hautagaien arteko eztabaida egingo dute.
Eztabaidan parte hartuko dute Eugenia Arrizabalaga EAJko Gipuzkoako hautagaiak, EH Bil... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183988/omek-dio-ezin-dela-baztertu-koronabirusa-airetik-kutsatzea.htm | Gizartea | OMEk dio ezin dela baztertu koronabirusa airetik kutsatzea | Baieztatuz gero, Osasunaren Mundu Erakundeak aldatu egingo lituzke leku itxietan ez kutsatzeko jarraibideak. | OMEk dio ezin dela baztertu koronabirusa airetik kutsatzea. Baieztatuz gero, Osasunaren Mundu Erakundeak aldatu egingo lituzke leku itxietan ez kutsatzeko jarraibideak. | Izurria zabaltzen hasi zenetik bolo-bolo ibili da eztabaida: frogatuta dago koronabirusa kutsatzen dela listuz edo mukiz zikinduriko gainazalak ukituta; baina kutsa al daiteke airearen bidez?
Eztabaida askoren ondoren, Osasunaren Mundu Erakundeak azkenean onartu egin du balitekeela. «Leku itxi, jendetsu eta gaizki egu... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183989/eusko-jaurlaritzak-5039-familiari-jakinarazi-die-etxea-izateko-laquoeskubide-subjektiboaraquo-dutela.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak 5.039 familiari jakinarazi die etxea izateko «eskubide subjektiboa» dutela | Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren arabera, EAEko Etxebizitza Legeak eskatutakoa betetzen dute familia horiek, baina oraindik ez dituzte hasi etxebizitza bat izateko tramiteak. | Eusko Jaurlaritzak 5.039 familiari jakinarazi die etxea izateko «eskubide subjektiboa» dutela. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren arabera, EAEko Etxebizitza Legeak eskatutakoa betetzen dute familia horiek, baina oraindik ez dituzte hasi etxebizitza bat izateko tramiteak. | Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.039 familiarekin harremanetan jarri da gutun bidez, eta jakinarazi die etxea izateko «eskubide subjektiboa» dutela, EAEko Etxebizitza Legeak horretarako eskatutako baldintzak betetzen dituztelako. Iñaki Arriola ... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183990/ecnko-langile-bat-amiantoak-hil-zuela-berretsi-dute.htm | Ekonomia | ECNko langile bat amiantoak hil zuela berretsi dute | EAEko Auzitegi Gorenak Gizarte Segurantza zigortu du alargunari laneko gaixotasunengatik hildakoei ematen zaien prestazioa ordaintzera. Igeltseroa zen hildakoa, eta Gasteizko enpresan jardun zen 1966 eta 1997 artean. | ECNko langile bat amiantoak hil zuela berretsi dute. EAEko Auzitegi Gorenak Gizarte Segurantza zigortu du alargunari laneko gaixotasunengatik hildakoei ematen zaien prestazioa ordaintzera. Igeltseroa zen hildakoa, eta Gasteizko enpresan jardun zen 1966 eta 1997 artean. | Rodolfo N. igeltseroa 2017ko maiatzean hil zen, pleurako mesotelioma baten ondorioz. Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gasteizko Epaitegiaren epaia, eta baieztatu du beharginak gaixotasun hori garatu zuela hainbat urtetan Echeverria Cablerias del Norte enpresan amiantoarekin lanean jarduteagatik.
Gizarte... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183992/lekukoen-testigantzak-gaur-inocente-montanoren-aurkako-epaiketan.htm | Gizartea | Lekukoen testigantzak gaur Inocente Montanoren aurkako epaiketan | Rene Yusshy Mendoza El Salvadorko armadako tenienteak deklaratuko du gaur lekuko gisa. Justiziarekin kolaboratu eta egindakoa onartu duen militar bakarra da Yusshy Mendoza. | Lekukoen testigantzak gaur Inocente Montanoren aurkako epaiketan. Rene Yusshy Mendoza El Salvadorko armadako tenienteak deklaratuko du gaur lekuko gisa. Justiziarekin kolaboratu eta egindakoa onartu duen militar bakarra da Yusshy Mendoza. | Gaur ekingo diote berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Inocente Montano El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronel izandakoaren aurkako epaiketari. 1989ko azaroaren 16an Ignacio Ellakuria euskal herritarra eta bertze lau jesuita eta hiru herritar hiltzea egozten diote. Fiskaltzak 150 urteko kartzela zi... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183993/bere-burua-entregatu-du-atzo-eibarren-andre-bati-aizto-batekin-eraso-zion-mutilak.htm | Gizartea | Bere burua entregatu du atzo Eibarren andre bati aizto batekin eraso zion mutilak | Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, biktimaren «bikotekidea edo bikotekide ohia da» atxilotutakoa. | Bere burua entregatu du atzo Eibarren andre bati aizto batekin eraso zion mutilak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, biktimaren «bikotekidea edo bikotekide ohia da» atxilotutakoa. | Atxilotu egin dute atzo Eibarren (Gipuzkoa) andre bati eraso egin zion 17 urteko gizonezkoa. Bere burua entregatu du Eibarren, Ertzaintzaren komisarian. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren arabera, erasotzailea biktimaren «bikotekidea edo bikotekide ohia» da. Atxilotua indarkeria matxistako delitu batengatik eta l... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183994/txinak-eta-errusiak-betoa-jarri-diote-nbek-siriarako-sortutako-pasabide-humanitarioa-luzatzeari.htm | Mundua | Txinak eta Errusiak betoa jarri diote NBEk Siriarako sortutako pasabide humanitarioa luzatzeari | Ostirala baino lehen beste testu bat onartzen ez bada, bertan behera geldituko dira herrialde horretara zuzendutako laguntza humanitarioak | Txinak eta Errusiak betoa jarri diote NBEk Siriarako sortutako pasabide humanitarioa luzatzeari. Ostirala baino lehen beste testu bat onartzen ez bada, bertan behera geldituko dira herrialde horretara zuzendutako laguntza humanitarioak | NBE Nazio Batuen Erakundeak aste honetan zuen aurreikusita Siriari laguntza humanitarioa ematea ahalbidetzen dion mugako sistema luzatzea, baina Txinak eta Errusiak betoa jarri diote ebazpenari, eta, ondorioz, bertan behera gera liteke.
Ondorio larriak izan ditzake erabaki horrek. Izan ere, ostirala baino lehen ez bad... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183995/hauteskunde-batzordeak-bihar-aztertuko-du-ordiziako-egoera.htm | Gizartea | Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera | Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Beste taberna bat itxi dute, langile batek «positibo ahula» eman duela eta. | Hauteskunde Batzordeak bihar aztertuko du Ordiziako egoera. Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Beste taberna bat itxi dute, langile batek «positibo ahula» eman duela eta. | Nekane Murga Osasun sailburuak jakinarazi du Ordizian egunotan koronabirus kasuak detektatzeko egin dituzten 1.692 testetan 28 positibo atzeman dituztela, eta izurriaren oldarraldi horri dagozkion 48 kasu daudela denera. «Gaur beste 350 test inguru egingo ditugu», adierazi du: «Agertuko dira kasu gehiago». Hala ere, az... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183996/preso-sartu-dituzte-baionako-autobus-gidariaren-ustezko-erasotzaileak.htm | Gizartea | Preso sartu dituzte Baionako autobus gidariaren ustezko erasotzaileak | Lau dira susmagarriak, eta horietako biri leporatzen diote autobus gidaria jo izana. Garun heriotza du 58 urteko biktimak. Ehunka lagunek haren omenezko martxa bat egin dute arratsaldean, Baionan. | Preso sartu dituzte Baionako autobus gidariaren ustezko erasotzaileak. Lau dira susmagarriak, eta horietako biri leporatzen diote autobus gidaria jo izana. Garun heriotza du 58 urteko biktimak. Ehunka lagunek haren omenezko martxa bat egin dute arratsaldean, Baionan. | 22 urte ditu susmagarrietako batek, eta 23 urte besteak; igande arratsean Baionako Chronoplus sareko autobus gidari bat jipoitzea leporatzen dieten. «Nahita eginiko giza hilketa» leporatuta preso sartu zituzten atzo arratsean. Haiekin zeuden beste bi pertsonak ere presondegian dira. Horietako bati «kriminal bat atxilok... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183997/venezuelako-auzitegi-gorenak-vp-alderdiaren-zuzendaritza-ezeztatu-du.htm | Mundua | Venezuelako Auzitegi Gorenak VP alderdiaren zuzendaritza ezeztatu du | Abenduko hauteskundeetarako zuzendaritza berria ezarri beharko du orain alderdiak. | Venezuelako Auzitegi Gorenak VP alderdiaren zuzendaritza ezeztatu du. Abenduko hauteskundeetarako zuzendaritza berria ezarri beharko du orain alderdiak. | Leopoldo Lopez oposizioko liderraren VP Herri Borondatea alderdiko zuzendaritza ezeztatzeko agindua eman zuen atzo Venezuelako Auzitegi Gorenak. Alderdiak Guillermo Luces, Jose Gregorio Noriega eta Lucila Pacheco diputatuak kaleratu zituen “Chavismoarekin” bat egiteagatik, eta, orain, haien esku utzi du Gorenak alderdi... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183998/internet-bidez-eskatu-ahalko-dira-aldi-baterako-erregulazioak-osatzeko-laguntzak.htm | Ekonomia | Internet bidez eskatu ahalko dira aldi baterako erregulazioak osatzeko laguntzak | Lanbidek uztaileko bigarren hamabostalditik aurrera ahalbidetuko du aukera hori. Eusko Jaurlaritzak 15,4 milioi jarriko ditu. | Internet bidez eskatu ahalko dira aldi baterako erregulazioak osatzeko laguntzak. Lanbidek uztaileko bigarren hamabostalditik aurrera ahalbidetuko du aukera hori. Eusko Jaurlaritzak 15,4 milioi jarriko ditu. | Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean dauden langileek Internet bidez eskatu ahalko dituzte soldatak osatzeko laguntzak. Araban, Bizkain eta Gipuzkoan uztaileko bigarren hamabostalditik aurrera jarriko du martxan aukera hori Lanbidek; gaur onartu du neurria enplegu zerbitzuko administrazio kontseiluak.
Lag... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/183999/german-rodriguez-oroitu-dute-iruntildeean.htm | Politika | German Rodriguez oroitu dute Iruñean | 42 urte bete dira gaur Espainiako Poliziak German Rodriguez tiroz hil zuela. Sanferminik ez egonagatik ere, herritarrak haren omenez paratutako oroitarrian bildu dira Rodriguez oroitzeko. | German Rodriguez oroitu dute Iruñean. 42 urte bete dira gaur Espainiako Poliziak German Rodriguez tiroz hil zuela. Sanferminik ez egonagatik ere, herritarrak haren omenez paratutako oroitarrian bildu dira Rodriguez oroitzeko. | Sanferminak memoria ere badira Iruñean. Urteroko ekitaldirik gabe, baina krabelin gorriekin oroitu dute Iruñean German Rodriguez. 42 urte bete dira gaur Espainiako Poliziak Rodriguez hil zuela, eta «egia, justizia eta erreparazioa» eskatu dute berriz ehunka herritarrek.
Jendea ez pilatzeko, 11:00ak eta 13:00ak artean ... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184000/ahtaren-geltokiaren-obrak-hasi-dira-donostian.htm | Gizartea | AHTaren geltokiaren obrak hasi dira Donostian | Gaur hasi dituzte Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren obrak Donostian. Faseka eraikiko dute, eta 2023rako erabilgarri egongo dela aurreikusten dute. | AHTaren geltokiaren obrak hasi dira Donostian. Gaur hasi dituzte Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren obrak Donostian. Faseka eraikiko dute, eta 2023rako erabilgarri egongo dela aurreikusten dute. | Topografia lanekin hasi dituzte gaur Abiadura Handiko Trenaren (AHT) geltokiaren obrak Donostian. Atotxako geltoki berria egiteko 42 hilabeteko epea dute, eta beraz, 2023. urte erdialderako erabilgarri egotea aurreikusten dute.
Euskal Trenbide Sareak (ETS) azaldu duenez, geltoki berria oraingoaren arkitekturan eta Tab... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184001/labek-langileen-neurrirako-eredu-aldaketa-bat-eskatu-die-alderdiei.htm | Ekonomia | LABek «langileen neurrirako eredu aldaketa bat» eskatu die alderdiei | Sindikatuaren erronka nagusietakoak dira zerbitzu publikoak indartzea eta zaintza sistema publiko bat sortzea: «Horregatik, U-12an aldaketa sozialaren aldeko borroka erakundeetara eraman behar dugu». | LABek «langileen neurrirako eredu aldaketa bat» eskatu die alderdiei. Sindikatuaren erronka nagusietakoak dira zerbitzu publikoak indartzea eta zaintza sistema publiko bat sortzea: «Horregatik, U-12an aldaketa sozialaren aldeko borroka erakundeetara eraman behar dugu». | LAB sindikatuak zerbitzu publikoen aldeko aldarria egin du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen atarian: «Pandemiak agerian utzi ditu osasungintzan edota helduen zaintzan dauden hutsuneak. Orain dugu aukera zerbitzu publikoen ereduak behar duen aldaketa sakona egiteko; ez dira negozioa egiteko, eta herritarrei kalitat... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184002/brasilgo-kazetarien-elkarteak-salaketa-jarri-du-bolsonaroren-aurka.htm | Mundua | Brasilgo Kazetarien Elkarteak salaketa jarri du Bolsonaroren aurka | Elkarteak kazetarien bizitza "arriskuan jartzea" egozten dio Brasilgo presidenteari. | Brasilgo Kazetarien Elkarteak salaketa jarri du Bolsonaroren aurka. Elkarteak kazetarien bizitza "arriskuan jartzea" egozten dio Brasilgo presidenteari. | Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak atzo jakinarazi zuen positibo eman duela COVID-19aren proban. Prentsaurreko baten bitartez eman zuen horren berri, eta, orain, bertan izandako kazetarien bizitza “arriskuan jartzeagatik”, salaketa jarri du Brasilgo Kazetarien Elkarteak Auzitegi Gorenean.
Elkarteak salatu du Bolsona... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184003/bukatu-da-unibertsitaterako-hautaproba.htm | Gizartea | Bukatu da unibertsitaterako hautaproba | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleak izan dira amaitzen azkenak, segurtasun neurri berezien artean | Bukatu da unibertsitaterako hautaproba. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleak izan dira amaitzen azkenak, segurtasun neurri berezien artean | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleek uztailaren 6ean hasi zuten unibertsitate sarbiderako proba, eta bukatu dituzte azken azterketak. Nafarroako ikasleek, berriz, ekainaren 22ko astean egin zituzten azterketak. Iparraldeko ikasleek ez dute unibertsitatera sartzeko hautaprobarik egingo, eta, horren ordez, ebaluazio jar... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184004/beldurrezko-filmen-zaleak-hobeto-moldatu-dira-psikologikoki-izurrian.htm | Gizartea | Beldurrezko filmen zaleak hobeto moldatu dira psikologikoki izurrian | Nazioarteko psikologo talde batek eginiko ikerketa baten arabera, genero horrek lagundu egiten die zaleei estresa jasaten eta halako egoeretarako prestatzen. | Beldurrezko filmen zaleak hobeto moldatu dira psikologikoki izurrian. Nazioarteko psikologo talde batek eginiko ikerketa baten arabera, genero horrek lagundu egiten die zaleei estresa jasaten eta halako egoeretarako prestatzen. | —Zonbi telesail horren beste denboraldi batekin denbora galtzen?
—Ez da denbora galtzea; izurriaren hurrengo agerraldirako prestatzen ari naiz!
Sketch baterako elkarrizketa ematen du, baina, beharbada, zientzian oinarrituta dago. Izan ere, psikologo talde baten arabera, beldurrezko filmen, pandemien, zonbien eta apok... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184005/tabernak-2300etan-itxi-beharko-dituzte-baionako-ez-festetan.htm | Gizartea | Tabernak 23:00etan itxi beharko dituzte Baionako «ez-festetan» | Baionako Udalak neurri bereziak hartuko ditu uztailaren 29tik abuztuaren 2ra festarik egon ez dadila kontrolatzeko. Saltokietan ez dute salduko edari alkoholdunik 15:00etatik aurrera, eta ezingo da alkoholik edan kalean, ezta musika jarri ere. | Tabernak 23:00etan itxi beharko dituzte Baionako «ez-festetan». Baionako Udalak neurri bereziak hartuko ditu uztailaren 29tik abuztuaren 2ra festarik egon ez dadila kontrolatzeko. Saltokietan ez dute salduko edari alkoholdunik 15:00etatik aurrera, eta ezingo da alkoholik edan kalean, ezta musika jarri ere. | «Ez dago Baionako festarik 2020an», adierazi dute Jean Rene Etxegarai alkateak eta Herve Jonathan Pirinio Atlantikoetako suprefetak gaur goizean. Ez da gaurko albistea, udalak apirilean utzi baitzituen bertan behera uztailaren 29tik abuztuaren 2ra egitekoak ziren festak, baina, egun horietarako hiru aste falta direla, ... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184006/hidrogenoaren-merkatua-eratzeko-estrategia-hautatu-du-bruselak.htm | Ekonomia | Hidrogenoaren merkatua eratzeko estrategia hautatu du Bruselak | Hidrogenoaren Estrategia aurkeztu du Europako Batzordeak. Hidrogeno berdeaz gain, gas naturala erabiliz ekoitzitakoa ere sustatuko du. 2050ra arte inbertsioa 470.000 milioi euroraino irits daiteke. | Hidrogenoaren merkatua eratzeko estrategia hautatu du Bruselak. Hidrogenoaren Estrategia aurkeztu du Europako Batzordeak. Hidrogeno berdeaz gain, gas naturala erabiliz ekoitzitakoa ere sustatuko du. 2050ra arte inbertsioa 470.000 milioi euroraino irits daiteke. | Moda-modan jarri da hidrogenoa. Handik eta hemendik hidrogeno berdea ekoizteko eta erabiltzeko proiektuak agertzen ari dira, eta Euskal Herrian, adibidez, Petronorrek lantegi bat egingo du Bilboko Portuan, hidrogeno berde bidez erregai sintetikoak ekoizteko.
Hidrogenoa elektrifikatzeko zailak diren alorrak deskarboniz... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184007/agoizko-gamesa-ez-ixteko-eskatu-dute-sindikatuek-lehen-bileran.htm | Ekonomia | Agoizko Gamesa ez ixteko eskatu dute sindikatuek lehen bileran | Planta lehiakorra izan daitekeela esan dio langile batzordeak enpresari bJabeek ez dute jarrera aldatu. 239 langileek greba hasi dute | Agoizko Gamesa ez ixteko eskatu dute sindikatuek lehen bileran. Planta lehiakorra izan daitekeela esan dio langile batzordeak enpresari bJabeek ez dute jarrera aldatu. 239 langileek greba hasi dute | Agoizko (Nafarroa) Siemens Gamesa bideragarria dela esan dio langile batzordeak enpresako zuzendaritzari. Bi aldeek lantegiaren itxiera ekarriko lukeen espedientearen baldintzak negoziatzeko lehen bilera egin dute asteazken honetan, eta sindikatuek atzera egiteko eskatu diete multinazional eolikoko buruei. «Ez dugu bes... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184008/maiatzaren-20tik-ez-zen-hain-datu-txarrik-positibo-berrietan.htm | Gizartea | Maiatzaren 20tik ez zen hain datu txarrik positibo berrietan | Hego Euskal Herrian azkeneko 24 orduetan 35 kasu positibo agertu dira PCR probak eginda. Maiatzaren 20an 31 kasu izan ziren, eta hilabete eta erdian ez da izan hain emaitza txarrik. | Maiatzaren 20tik ez zen hain datu txarrik positibo berrietan. Hego Euskal Herrian azkeneko 24 orduetan 35 kasu positibo agertu dira PCR probak eginda. Maiatzaren 20an 31 kasu izan ziren, eta hilabete eta erdian ez da izan hain emaitza txarrik. | Goiz da esateko joera okertu ote den edo aldi bateko datu solte bat den, baina aspaldiko daturik okerrena agerrarazi dute PCR probek azken 24 orduetan. Maiatzaren 19an 39 positibo atzeman zituzten Hegoaldeko lau probintzietan, eta maiatzaren 20an, 31 positibo. Harrezkero, asko jaitsi da kasu berrien agerpena. Eguneko h... |
2020-7-8 | https://www.berria.eus/albisteak/184009/burua-oporretan.htm | Kirola | Burua, oporretan | Osasunak partida eskasa jokatu du Benito Villamarinen, eta 3-0 galdu du. Arrasateren taldeak huts argiak egin ditu atzealdean. | Burua, oporretan. Osasunak partida eskasa jokatu du Benito Villamarinen, eta 3-0 galdu du. Arrasateren taldeak huts argiak egin ditu atzealdean. | Oporrak gertu izan, eta lanak eginda edukitzean, ohikoa da egunerokoan izaten den gogo edo adorea apur bat galtzea. Lanean bainoago, atsedenean pentsatzen da. Hori pasatu zaio Osasunari, Betisen zelaian. Jagoba Arrasateren taldeak 3-0 galdu du, ezer jokoan ez zuen lehian. Lehen ordu erdian nafarrek bi akats egin dituzt... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184027/adingabekoen-fiskaltzaren-esku-geratu-da-eibarren-andre-bat-labanaz-zauritu-duen-mutila.htm | Gizartea | Adingabekoen Fiskaltzaren esku geratu da Eibarren andre bat labanaz zauritu duen mutila | Zaurien ondorioz, larri daukate biktima Donostiako ospitalean. Bere burua Poliziaren esku utzi zuen atzo erasotzaileak. Adingabea da; semearen aurrean eraso zion andreari. | Adingabekoen Fiskaltzaren esku geratu da Eibarren andre bat labanaz zauritu duen mutila. Zaurien ondorioz, larri daukate biktima Donostiako ospitalean. Bere burua Poliziaren esku utzi zuen atzo erasotzaileak. Adingabea da; semearen aurrean eraso zion andreari. | Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi dute Eibarren (Gipuzkoa) andre bati eraso egin zion 17 urteko mutila —biktima adinduna da—. Bere burua entregatu zuen atzo Hernanin (Gipuzkoa), Ertzaintzaren komisarian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, erasotzailea biktimaren bikotekidea da. Genero indarkeria eta les... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184042/george-floyd-hil-egingo-nauzue.htm | Mundua | George Floyd: "Hil egingo nauzue" | Floyden atxiloketan parte hartu zuen polizietako baten abokatuak zabaldu du hura atzeman zuten uneko elkarrizketen transkripzioa. Bertan, gizonak hogei alditan errepikatzen du itotzen ari dela. | George Floyd: "Hil egingo nauzue". Floyden atxiloketan parte hartu zuen polizietako baten abokatuak zabaldu du hura atzeman zuten uneko elkarrizketen transkripzioa. Bertan, gizonak hogei alditan errepikatzen du itotzen ari dela. | Maiatzaren 25ean hil zuten George Floyd, 46 urteko gizonezko afro-amerikarra. Haren atxiloketan parte hartu zuten lau poliziak, Derek Chauvin, Thomas Lane, J Alexander Kueng eta Tou Thao kargugabetuta eta auzipetuta daude egun; bigarren mailako hilketa egozten diote Chauvini —40 urte arteko kartzela zigorra jaso dezake... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184043/estatu-kolpe-saio-bat-egin-dutela-salatu-du-serbiako-gobernuak.htm | Mundua | "Estatu-kolpe saio bat" egin dutela salatu du Serbiako Gobernuak | Asteartean hasi ziren protestak, Vucic presidenteak itxialdia ezarriko zuela iragarri zuenean COVID-19 kasuek gora egin ostean. | "Estatu-kolpe saio bat" egin dutela salatu du Serbiako Gobernuak. Asteartean hasi ziren protestak, Vucic presidenteak itxialdia ezarriko zuela iragarri zuenean COVID-19 kasuek gora egin ostean. | Protestak koronabirusa dela-eta gobernuak ezarri asmo zuen itxialdiaren aurka hasi baziren ere, Aleksander Vucic presidentearen aurka jo dute ondoren manifestariek. Bigarren egunez jarraian, istiluak izan ziren atzo hiriburuan, eta hainbat manifestari parlamentura sartzen saiatu ziren. Poliziak negar gasarekin eta blin... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184044/xengelia-moskuko-cskara-doa.htm | Kirola | Xengelia Moskuko CSKAra doa | Baskoniak eta Georgiako jokalariak tratua itxi dute kontratua eteteko, eta Moskurako bidea hartu du. Sei denboralditan jokatu du Gasteizen, eta ACB liga irabazi. | Xengelia Moskuko CSKAra doa. Baskoniak eta Georgiako jokalariak tratua itxi dute kontratua eteteko, eta Moskurako bidea hartu du. Sei denboralditan jokatu du Gasteizen, eta ACB liga irabazi. | Jakina zena gauzatu egin da: Tornike Xengelia badoa Baskoniatik, eta datozen hiru denboralditan Moskuko CSKA taldean ariko da. Kontratua zeukan Georgiako jokalariak Baskoniarekin, baina eteteko tratua egin dute. Sei denboralditan jokatu du Gasteizeko taldean, eta ACB liga bat irabazi, duela bederatzi egun lorturikoa, h... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184045/mutil-bat-atxilotu-dute-basaurin-bere-ama-labana-batekin-sastatzeagatik.htm | Gizartea | Mutil bat atxilotu dute Basaurin bere ama labana batekin sastatzeagatik | Homizidio saiakera egitea egotzita atxilotu dute 19 urteko gaztea. Emakumea erietxean dago. | Mutil bat atxilotu dute Basaurin bere ama labana batekin sastatzeagatik. Homizidio saiakera egitea egotzita atxilotu dute 19 urteko gaztea. Emakumea erietxean dago. | 19 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Basaurin ustez bere ama labana batekin sastatzeagatik. Erasoa atzo 16:30ean izan zen, Basauriko etxebizitza batean. Erasotzaileak berak deitu zion aitari, egindakoa kontatzeko, eta hark deitu zion Poliziari. Erasotzailea etxean bertan atxilotu zuten, homizidio saiakera... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184046/58-dira-ordiziako-agerraldiarekin-lotutako-kasuak.htm | Gizartea | 58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak | Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean. | 58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak. Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean. | Ordiziako (Gipuzkoa) fokuaren jarraipen batzordea gaur goizean bildu da Zumarragako ospitalean (Gipuzkoa), eta, bileraren ostean, COVID-19aren inguruko azken datuen berri eman du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Azken 24 orduetan, ez da heriotzarik erregistratu, baina 30 kasu atzeman dituzte PCR bide... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184048/labek-salatu-du-gipuzkoako-lau-obratan-ez-dela-betetzen-eraikuntzako-hitzarmena.htm | Ekonomia | LABek salatu du Gipuzkoako lau obratan ez dela betetzen eraikuntzako hitzarmena | AHTaren zati batean langileek egunean 11 orduko jardunaldiak egiten dituzte, sindikatuaren arabera. Lau salaketek elementu komun bat dute: azpikontratazioa. | LABek salatu du Gipuzkoako lau obratan ez dela betetzen eraikuntzako hitzarmena. AHTaren zati batean langileek egunean 11 orduko jardunaldiak egiten dituzte, sindikatuaren arabera. Lau salaketek elementu komun bat dute: azpikontratazioa. | «Lan hitzarmena ez betetzea eguneroko ogia da eraikuntzan». Horixe salatu du gaur LAB sindikatuak; hainbat obratara bisitak egin dituzte sindikatuko kideek, eta Gipuzkoako lau obra salatu dituzte Lan Ikuskaritzan, herrialdeko ituna betetzen ez dutela egotzita.
Obra horietako bi publikoak dira. Bat abiadura handiko tre... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184049/ehuk-aurrez-aurre-egin-nahi-du-irakaskuntzaren-75-datorren-ikasturtean.htm | Gizartea | EHUk aurrez aurre egin nahi du irakaskuntzaren %75 datorren ikasturtean | «Presentzialtasun egokituko eredu bat» onartu du gaur unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak. | EHUk aurrez aurre egin nahi du irakaskuntzaren %75 datorren ikasturtean. «Presentzialtasun egokituko eredu bat» onartu du gaur unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak. | Datorren ikasturteko jarduna atontzen ari da EHU Euskal Herriko Unibertsitatea. Irakaskuntzan gutxienez % 75 aurrez aurrekoa izatea nahi du; horretarako, «presentzialtasun egokituko eredu» bat ezarriko du, «2020-2021eko ikasturtea ahalik eta baldintza akademikorik eta sanitariorik onenetan garatzeko». Hala, EHUren Gobe... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184050/nben-arabera-pandemiak-nabarmen-areagotuko-du-pobrezia-latinoamerikan.htm | Mundua | NBEn arabera, pandemiak nabarmen areagotuko du pobrezia Latinoamerikan | Joan den urtean baino 45 milioi txiro gehiago izatea aurreikusten dute, eta larria izango da atzeraldi ekonomikoa. | NBEn arabera, pandemiak nabarmen areagotuko du pobrezia Latinoamerikan. Joan den urtean baino 45 milioi txiro gehiago izatea aurreikusten dute, eta larria izango da atzeraldi ekonomikoa. | NBE Nazio Batuen Erakundeak COVID-19aren pandemiak Latinoamerikan utziko dituen ondorioen inguruko txosten bat landu du, eta ilunak dira marraztutako panorama eta aurreikuspenak. Ohartarazi dutenez, eremu horretan nabarmen areagotuko dira pobrezia eta desberdintasunak. Hala, horri aurre egiteko asmoarekin, eskualdeko g... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184051/osasun-sailak-laquoneurriak-aurreikusiraquo-dituela-laquoegiaztaturaquo-du-hauteskunde-batzordeak.htm | Politika | Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela «egiaztatu» du Hauteskunde Batzordeak | Ordiziako agerraldiaren harira, osasun eta boto eskubideak bermatze aldera EH Bilduk eginiko eskaera aztertu du batzordeak. | Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela «egiaztatu» du Hauteskunde Batzordeak. Ordiziako agerraldiaren harira, osasun eta boto eskubideak bermatze aldera EH Bilduk eginiko eskaera aztertu du batzordeak. | EAEko Hauteskunde Batzordea bildu egin da gaur goizean, eta, besteak beste, EH Bilduren eskaera bat aztertu du, neurriak hartzeko Ordizian (Gipuzkoa) eta inguruetan osasun eta boto eskubideak bermatze aldera. Batzordeak adierazi duenez, «egiaztatu» egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184052/bilboko-ingeniaritza-eskola-igogailuetan-ez-kutsatzeko-patentearen-bila.htm | Gizartea | Bilboko Ingeniaritza Eskola, igogailuetan ez kutsatzeko patentearen bila | Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Barnealdeko Tokien Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundea elkarlanean hasi dira igogailuetan kutsatzerik ez izateko patente baten bila. | Bilboko Ingeniaritza Eskola, igogailuetan ez kutsatzeko patentearen bila. Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Barnealdeko Tokien Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundea elkarlanean hasi dira igogailuetan kutsatzerik ez izateko patente baten bila. | Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Barnealdeko Tokien Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundeak (WOSHIE) hitzarmen bat sinatu dute gaur Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoaren egoitzan. Elkarlanean hasi dira igogailuetan edozein birus kutsatzea eragozteko patente bat sortzeko as... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184053/martutenera-ekarri-dute-jagoba-codo-euskal-presoa.htm | Politika | Martutenera ekarri dute Jagoba Codo euskal presoa | Apirilean eman zioten hirugarren gradua Codori. Eri dauden presoetako bat da. | Martutenera ekarri dute Jagoba Codo euskal presoa. Apirilean eman zioten hirugarren gradua Codori. Eri dauden presoetako bat da. | Hirugarren gradua eman zioten joan den apirilean Jagoba Codo euskal presoari (EPPK), eta, Etxerat-ek jakinarazi duenez, azken orduetan Logroñoko espetxetik (Espainia) Donostiako Martutenekora ekarri dute.
Eri dauden presoetako bat da Codo —espondilitis ankilosatzailea du—, eta 22 urteko zigorra ari da betetzen. 2001ea... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184054/laboral-kutxa-euskal-ekonomiak-bi-urte-beharko-ditu-aurrekora-itzultzeko.htm | Ekonomia | Laboral Kutxa: «Euskal ekonomiak bi urte beharko ditu aurrekora itzultzeko» | Bankuaren aurreikuspenen arabera, BPGa %8,9 jaitsiko da EAEn, eta %8,6 Nafarroan, betiere koronabirusaren beste agerraldirik ez badago. | Laboral Kutxa: «Euskal ekonomiak bi urte beharko ditu aurrekora itzultzeko». Bankuaren aurreikuspenen arabera, BPGa %8,9 jaitsiko da EAEn, eta %8,6 Nafarroan, betiere koronabirusaren beste agerraldirik ez badago. | «Sekula izan gabeko astindu bat izan da, oso epe motzean izan delako, eta, neurri publikoek arindu duten arren, lan merkatuan izango duen eragina nabarmena izango da». Ibon Urgoiti Laboral Kutxaren negozio garapenerako arduradunak horrela laburbildu ditu banketxeak 2020rako eginiko aurreikuspenak. Urtero egiten dute tx... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184055/gose-greba-mugagabea-iragarri-du-euskararen-jatorriak.htm | Kultura | Gose greba mugagabea iragarri du Euskararen Jatorriak | Iruña-Veleiaren auzia argitzeko bide bakarra zientziarena dela adierazi dute, eta «ez bide judiziala». Eskakizun horrekin, uztailaren 23an hasiko dute gose greba. | Gose greba mugagabea iragarri du Euskararen Jatorriak. Iruña-Veleiaren auzia argitzeko bide bakarra zientziarena dela adierazi dute, eta «ez bide judiziala». Eskakizun horrekin, uztailaren 23an hasiko dute gose greba. | Ekain hasieran heldu zen sententzia: Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla ondorioztatu zuen epaileak, eta bi urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri zion Eliseo Gil arkeologoari, iruzur egin eta ondarea hondatzeagatik. Euskararen Jatorria taldeko kideek, baina, salatu dute epaiketan erabilitako azterketek ez dutela... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184056/zoru-klausulen-berritzea-baliogabetu-egin-daiteke-bankuak-ez-badu-ondo-informatzen.htm | Ekonomia | Zoru klausulen berritzea baliogabetu egin daiteke bankuak ez badu ondo informatzen | Europako auzitegiak susmopean jarri du kontratu berrietan bankuek sartutako baldintza bezeroek auzitara jo ez dezaten. Ez du legez kanpokotzat jo, baina salaketa bakoitza kasuz kasu aztertu behar dela dio, abusurik egon zen ala ez ebazteko. | Zoru klausulen berritzea baliogabetu egin daiteke bankuak ez badu ondo informatzen. Europako auzitegiak susmopean jarri du kontratu berrietan bankuek sartutako baldintza bezeroek auzitara jo ez dezaten. Ez du legez kanpokotzat jo, baina salaketa bakoitza kasuz kasu aztertu behar dela dio, abusurik egon zen ala ez ebazt... | Hipoteka kontratuetan zoru klausulak berritzea legezkoa da, baina bankuak ondo informatu behar du, eta ziurtatu behar du bezeroak ulertzen duela hark sinatutakoa eta kontratuko baldintzak negoziatzeko gai izan dela.
Horixe adierazi du ostegun honetan Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak. Erabaki horren arabera, aur... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184057/bilboko-konpartsek-salatu-dute-udalak-inposizioaren-bidea-hautatu-duela.htm | Bizigiro | Bilboko Konpartsek salatu dute Udalak «inposizioaren bidea hautatu» duela | Aste Nagusia eta auzoetako jaiak bertan behera uztea «aldebakarreko» erabakiak izan direla diote, eta horiek ordezkatzeko egitaraua «lantzen» ari direla iragarri dute. | Bilboko Konpartsek salatu dute Udalak «inposizioaren bidea hautatu» duela. Aste Nagusia eta auzoetako jaiak bertan behera uztea «aldebakarreko» erabakiak izan direla diote, eta horiek ordezkatzeko egitaraua «lantzen» ari direla iragarri dute. | Bilboko Konpartsek «elkarlana berreskuratzeko» deia egin diote Bilboko udalari Arriaga plazan goizean egindako agerraldian. Pandemia hasi zenetik jaien inguruko erabakiak «aldebakartasunez» hartu izana leporatu dio Itziar Martinez Rodriguez Konpartsetako eledunak, eta Bilboko Jai Batzorde Mistoa, «orain arteko elkarlan... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184058/doako-21-kontzertu-izango-dira-donostiako-55-jazzaldian.htm | Kultura | Doako 21 kontzertu izango dira Donostiako 55. Jazzaldian | Besteak beste, Sara Mansilla y los Juanes, Connection Trio, Les Fous, Idoia Asurmendi, Sean Clapis Duo, Lemy River eta Randy Greer Trio ariko dira Frigo gunean eta Zurriola terrazan. | Doako 21 kontzertu izango dira Donostiako 55. Jazzaldian. Besteak beste, Sara Mansilla y los Juanes, Connection Trio, Les Fous, Idoia Asurmendi, Sean Clapis Duo, Lemy River eta Randy Greer Trio ariko dira Frigo gunean eta Zurriola terrazan. | Aurretik iragarritako emanaldiei beste 21 gehitu dizkio gaur Donostiako 55. Jazzaldiak. 21 dira guztira, eta doakoak izango dira. Hain zuzen ere, Kursaalaren inguruan egongo diren bi agertokitan banatuko dira emanaldi horiek.
Doako emanaldi horiek emango dituzten artista guztiak aurretik ere izan dira jazzaldian. Izan... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184059/fernando-buesaren-hilarriari-eraso-egin-diote-pintura-gorriz.htm | Politika | Fernando Buesaren hilarriari eraso egin diote pintura gorriz | Bart gertatu da, Gasteizen; alderdiek arbuiatu egin dute ETAk hildako PSEko kidea zenaren hilarriaren aurkako erasoa. | Fernando Buesaren hilarriari eraso egin diote pintura gorriz. Bart gertatu da, Gasteizen; alderdiek arbuiatu egin dute ETAk hildako PSEko kidea zenaren hilarriaren aurkako erasoa. | Fernando Buesaren hilarria pintura gorriz margortu dute bart. Buesaren izen-abizenak ez ezik, «Bake gizona izan zen. Guztion askatasuna defendatu zuen hitzarekin» dioen epitafioa ere margotu dute. Baina Gasteizko Udalak arratsalde hasierarako garbitua zuen panteoia. Buesa PSE-EEko kidea izan zen, Eusko Jaurlaritzako He... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184060/burdin-aroko-umetxo-baskoi-baten-gorpuzkiak-aurkitu-ditu-aranzadik-nafarroan.htm | Kultura | Burdin Aroko umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik Nafarroan | Aranguren ibarreko Irulegi herri gotortuan topatu dute aztarna. Erromatarren aurreko baskoiak duela 2.700 urte nola bizi ziren hobeto ezagutzeko aukera emango du. | Burdin Aroko umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik Nafarroan. Aranguren ibarreko Irulegi herri gotortuan topatu dute aztarna. Erromatarren aurreko baskoiak duela 2.700 urte nola bizi ziren hobeto ezagutzeko aukera emango du. | «Zundaketa txiki bat egin genuen ikusteko non aurki genezakeen etxearen zola, zorua. Eta zolan bertan aurkitu genuen, lurperaturik, haur jaio berri bat». Halaxe azaldu du aurkikuntza Mattin Aiestaran arkeologoak, gaur, indusketa lekuan bertan. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo talde bat Aranguren ibarreko Irulegin ... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184061/agoizko-gamesan-laquogehiago-inplikatzekoraquo-eskatu-diote-nafarroako-gobernuari.htm | Ekonomia | Agoizko Gamesan «gehiago inplikatzeko» eskatu diote Nafarroako Gobernuari | Inguruko herrietako hautetsiek larunbat arratsaldean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ere bat egin du mobilizazioarekin. | Agoizko Gamesan «gehiago inplikatzeko» eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Inguruko herrietako hautetsiek larunbat arratsaldean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ere bat egin du mobilizazioarekin. | Agoizko (Nafarroa) talde sozial eta kulturalek eta inguruko alkateek datorren larunbaterako deitutako manifestaziora joateko deia egin diete herritarrei, Siemens Gamesak han duen lantegia ixteko hartu duen erabakia salatzeko. Enpresa batzordeak greba hasi du asteazken honetan, eta lantegiaren itxieraren aurkako mobiliz... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184062/23-positibo-detektatu-dituzte-tuterako-agerraldian.htm | Gizartea | 23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian | Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute | 23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian. Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute | COVID-19aren bi agerraldi izan dira Nafarroan azken orduetan. Santos Indurain Nafarroako Gobernuaren Osasun kontseilariak jakinarazi du Tuterako agerraldian 23 pertsonak positibo eman dutela, eta Iruñekoan, bostek. Indurainek nabarmendu du egoera aztertzen ari direla ikusteko zein neurri har daitezkeen.
Tuterako agerr... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184063/frederic-haranburu-preso-atxikitzea-eskatu-du-fiskaltzak.htm | Politika | Frederic Haranburu preso atxikitzea eskatu du fiskaltzak | Gaur aztertu dute euskal presoak baldintzapean aske geratzeko eginiko hirugarren eskaera. Heldu den uztailaren 24an emanen dute haren inguruko erabakia. | Frederic Haranburu preso atxikitzea eskatu du fiskaltzak. Gaur aztertu dute euskal presoak baldintzapean aske geratzeko eginiko hirugarren eskaera. Heldu den uztailaren 24an emanen dute haren inguruko erabakia. | Frederic Haranburu Xistor euskal presoak baldintzapean aske geratzeko eginiko eskaera aztertu du gaur arratsaldean Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak. Haranburuk orain arte egin duen hirugarren eskaera da. Terrorismoaren kontrako fiskaltzak euskal presoa askatzearen kontrako iritzia eman du, beste behin. Heldu den u... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184064/laudioar-bat-zigortu-dute-eh-bilduko-ordezkariei-mehatxu-egiteagatik.htm | Politika | Laudioar bat zigortu dute EH Bilduko ordezkariei mehatxu egiteagatik | «Ez duzue legealdia bizirik amaituko. Zuen bila goaz, sasikume horiek», idatzi zien, besteak beste, Ibon Aizek Laudioko ezker abertzaleko hainbat ordezkariri, sare sozialen bidez bidalitako mezutan. | Laudioar bat zigortu dute EH Bilduko ordezkariei mehatxu egiteagatik. «Ez duzue legealdia bizirik amaituko. Zuen bila goaz, sasikume horiek», idatzi zien, besteak beste, Ibon Aizek Laudioko ezker abertzaleko hainbat ordezkariri, sare sozialen bidez bidalitako mezutan. | Ibon Aiz laudioarra zigortu egin du Amurrioko (Araba) epaitegiak EH Bilduko ordezkari publikoei sare sozialen bidez bidalitako mehatxuengatik.
«Ez duzue legealdia bizirik amaituko. Zuen bila goaz, sasikume horiek», idatzi zuen Aizek, epaileak frogatutzat eman duenez. Beste mezu batean, «soka eta ganbara. Kanpora orain... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184065/aita-mari-ontzia-bihar-itzuliko-da-pasaiara-italiak-ezarritako-blokeoaren-ondoren.htm | Gizartea | 'Aita Mari' ontzia bihar itzuliko da Pasaiara, Italiak ezarritako blokeoaren ondoren | Palermon 49 egunez blokeatuta egon da salbamendu ontzia. Salatu dute Italiak haiei ez dagozkien neurriko eskakizunak egin dizkiela. | 'Aita Mari' ontzia bihar itzuliko da Pasaiara, Italiak ezarritako blokeoaren ondoren. Palermon 49 egunez blokeatuta egon da salbamendu ontzia. Salatu dute Italiak haiei ez dagozkien neurriko eskakizunak egin dizkiela. | Aita Mari ontziak noraezean zeuden 44 migratzaile erreskatatu zituen apirilaren 13an, Mediterraneoan. Horiek Palermon porturatu zituzten, baina Italiako Gobernuak, kaian zeudela, erabaki zuen ontzia ikuskatzea. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundea negoziatzen aritu zen Italiako itsas autoritateekin,... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184066/zortzi-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-adingabe-bat-bortxatu-duen-gizon-bati.htm | Gizartea | Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote adingabe bat bortxatu duen gizon bati | Erasoa Donostian gertatu zen joan den urrian. Akusatuari zortzi urteko kartzela zigorra eta 15.000 euroko ordaina ezarri dizkiote. | Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote adingabe bat bortxatu duen gizon bati. Erasoa Donostian gertatu zen joan den urrian. Akusatuari zortzi urteko kartzela zigorra eta 15.000 euroko ordaina ezarri dizkiote. | 23 urteko gizon bati zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote joan den urrian adingabe bat bortxatzeagatik. Biktima «koma etilikotik hurbil» zegoen, eta akusatuak egoera hori erabili zuen lokal batean bortxatzeko.
Adingabea Donostiako diskoteka batetik irten zen gizonarekin. Erasotzaileak Groseko lokal batera erama... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184067/bere-postua-utzi-du-hezkuntza-saileko-euskara-zerbitzuko-buruak.htm | Gizartea | Bere postua utzi du Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buruak | Hezkuntza Sailak Iralerekin eta euskal girotze barnetegiekin egindako kudeaketa kritikatu du Iñigo Barrusok. | Bere postua utzi du Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buruak. Hezkuntza Sailak Iralerekin eta euskal girotze barnetegiekin egindako kudeaketa kritikatu du Iñigo Barrusok. | «Funtsean, ez nago inolaz ere ados Hezkuntza Sailak euskara zerbitzuaren inguruan hartu dituen erabakiekin». Horrela azaldu dio Iñigo Barruso Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buru ohiak bere postua utzi izanaren arrazoia BERRIAri. Erabaki berri du datorren ikasturtean ez duela jarraituko Eusko Jaurlaritzako Hezkunt... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184068/askatu-egin-dituzte-voxen-kontrako-protesta-batean-barakaldon-atxiloturiko-bostak.htm | Politika | Askatu egin dituzte Voxen kontrako protesta batean Barakaldon atxiloturiko bostak | Ehunka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean alderdi ultraeskuindarraren aurkako mobilizazio batean. Epailearen aurrean pasatu beharko dute Ertzaintzak atxilotutakoek. | Askatu egin dituzte Voxen kontrako protesta batean Barakaldon atxiloturiko bostak. Ehunka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean alderdi ultraeskuindarraren aurkako mobilizazio batean. Epailearen aurrean pasatu beharko dute Ertzaintzak atxilotutakoek. | Ertzaintzak bost pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Barakaldon (Bizkaia), desordena publikoa egotzita, Vox alderdi ultraeskuindarraren ekitaldi baten kontrako protesta batean. Atzo gauean libre utzi zituzten, baina epailearen aurretik pasatu beharko dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
E... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184069/erabakitzeko-eredu-partekatua-da-bidea.htm | Politika | «Erabakitzeko eredu partekatua da bidea» | Urkulluk bi legealdi daramatza Jaurlaritzako lehendakaritzan, eta berriro aurkeztu da. «Egonkortasuna» helburu, enplegua, gizarte kohesioa eta autogobernua ditu ardatz. (papereko elkarrizketaren bertsio luzea da hau) | «Erabakitzeko eredu partekatua da bidea». Urkulluk bi legealdi daramatza Jaurlaritzako lehendakaritzan, eta berriro aurkeztu da. «Egonkortasuna» helburu, enplegua, gizarte kohesioa eta autogobernua ditu ardatz. (papereko elkarrizketaren bertsio luzea da hau) | Barakaldoko (Bizkaia) plaza elektoral garrantzitsuan hitz egin baino bi ordu lehenago Bilbon dago, Sabin Etxean. Trajea eta gorbata. Jaurlaritzako jarduneko lehendakari gisa ere hitz egiten du. Iñigo Urkullu da (Alonsotegi, Bizkaia, 1961), EAJren lehendakarigaia.
Indartsu al dago Iñigo?
Indartsu nago, eta ilusioz.
L... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184070/ez-du-lortu-nahi-zuena.htm | Kirola | Ez du lortu nahi zuena | Eibarrek hutsean berdindu du Leganesen aurka. Gipuzkoarrek aukera garbirik ez dute sortu, eta puntu bakarra poltsikoratu dute. | Ez du lortu nahi zuena. Eibarrek hutsean berdindu du Leganesen aurka. Gipuzkoarrek aukera garbirik ez dute sortu, eta puntu bakarra poltsikoratu dute. | Partida atariko prentsaurrekoan Jose Luis Mendilibar eta Javier Agirre bat zetozen Eibar eta Leganesen arteko norgehiagokak hutsean amaitzeko aukera zuela. Biek puntuen beharra zuten, eta garaipena lortzea garesti zegoen. Aurreikuspena bete egin da. Joko gutxiko partida izan da, bi aldeetan aukera garbirik sortu gabeko... |
2020-7-9 | https://www.berria.eus/albisteak/184071/maitane-lopez-beste-fitxaketa-bat-datorren-denboraldirako.htm | Kirola | Maitane Lopez, beste fitxaketa bat datorren denboraldirako | Mallorcan jaiotako erdilariak Levanten jokatu du azken bost denboraldietan, eta sasoi baterako kontratua sinatu du. | Maitane Lopez, beste fitxaketa bat datorren denboraldirako. Mallorcan jaiotako erdilariak Levanten jokatu du azken bost denboraldietan, eta sasoi baterako kontratua sinatu du. | Maitane Lopez erdilariak (Mallorca, Herrialde Katalanak, 1995) Realean jokatuko du datorren sasoian. Levanten aritu da azken bost denboraldietan. Lotura berezia du Realeko bi jokalari ohirekin, Aitor eta Luis Mari Lopez Rekarteren iloba baita. Espainiako selekzioan jokatutakoa da gazte mailetan; Europako txapeldun izan... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184072/enbata-bat-igaro-da-san-mamesetik.htm | Kirola | Enbata bat igaro da San Mamesetik | Athletic esku hutsik geratu da Sevillaren aurkako partidan, bisitariek lau minutuan neurketa irauli eta gero. Irabazten hasi da, baina Banegaren eta Munirren gol banak garaipena eman diete Julen Lopetegiren jokalariei. | Enbata bat igaro da San Mamesetik. Athletic esku hutsik geratu da Sevillaren aurkako partidan, bisitariek lau minutuan neurketa irauli eta gero. Irabazten hasi da, baina Banegaren eta Munirren gol banak garaipena eman diete Julen Lopetegiren jokalariei. | Denbora gutxian guztia hankaz gora jarri zaio Athletici. Udako iluntze betean, enbata bat heldu da San Mamesera, eta txikitu egin du aurrez eraikitako gaztelua. Sevillak lau minutu eskas behar izan ditu zuri-gorriak astindu eta haien egunari kolorea aldatzeko. Julen Lopetegiren taldeak hiru puntuak eskuratu eta ezereze... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184100/jean-rene-etxegaraik-bidea-libre-du-euskal-elkargoko-lehendakaritzarako.htm | Politika | Jean Rene Etxegaraik bidea libre du Euskal Elkargoko lehendakaritzarako | Ezkerreko abertzaleen mugimendu politikoaren iritziz, Ipar Euskal Herriko egoera politikoa kontuan hartuta, «baldintzak ez dira beteak» lehendakaritzarako hautagai abertzale bat aurkezteko. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezarekin mintzatzea lehenetsi dute. Uztailaren 17an izanen da Euskal Elkargoaren lehen biltzarre... | Jean Rene Etxegaraik bidea libre du Euskal Elkargoko lehendakaritzarako. Ezkerreko abertzaleen mugimendu politikoaren iritziz, Ipar Euskal Herriko egoera politikoa kontuan hartuta, «baldintzak ez dira beteak» lehendakaritzarako hautagai abertzale bat aurkezteko. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezarekin mintzatzea leh... | Atzo arratsaldean bildu ziren biltzar nagusian EH Baiko kideak, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariaren hautaketari begira hartuko duten jarrera finkatzeko. Jean Rene Etxegarai orain arteko lehendakariari babesa eman ala hautagai abertzale bat aurkeztu zen eztabaida nagusia. Hain zuzen, Alain Iriart Hiriburuko (Lapur... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184102/positibo-bat-gasteizko-gimnasio-batean-eta-beste-bat-baionako-erietxe-batean.htm | Gizartea | Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean | Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute. | Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean. Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute. | Arabako hiriburuko gimnasio bateko ikasle batek positiboa eman du PCR proban. Harekin kirolean ibilitakoak aztertzen aritu dira azken orduetan. Borroka arteen eskoletan parte hartu zuen kutsatuak.
Ez dute gimnasioa itxi, kutsatuaren ikaskideen artean ez dutelako beste kasurik atzeman. Edonola ere, kirol guneko ardurad... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184103/israelgo-poliziak-palestinar-bat-hil-du-zisjordanian-tiroz.htm | Mundua | Israelgo Poliziak palestinar bat hil du Zisjordanian, tiroz | Tel Aviven arabera, Nablusko kontrol gunera koktel molotov bat bota zuen gazteak. Palestinako berri agentziak ordea gezurtatu egin du hori eta poliziak gaztea inolako arrazoirik gabe hil duela nabarmendu du. | Israelgo Poliziak palestinar bat hil du Zisjordanian, tiroz. Tel Aviven arabera, Nablusko kontrol gunera koktel molotov bat bota zuen gazteak. Palestinako berri agentziak ordea gezurtatu egin du hori eta poliziak gaztea inolako arrazoirik gabe hil duela nabarmendu du. | Israelgo Poliziak palestinar bat hil zuen atzo tiroz Nablusen, Abu Diseko kontrolgunean, Zisjordanian. Tel Avivek zabaldu zuenez, bi gaztek molotov koktel bat bota zuten kontrol postu baten aurka, eta poliziek tiroka erantzun zuten. Horietako batek ihes egitea lortu zuen, eta bertzea hil zuten, Isam Abu Yaqub, 34 urtek... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184104/german-rodriguezen-omenezko-krabelinak-suntsitu-dituzte-irunean.htm | Gizartea | German Rodriguezen omenezko krabelinak suntsitu dituzte Iruñean | Asteazkenean oroitu zuten Rodriguez, eta oroitarriari atzo egin zioen erasoa. | German Rodriguezen omenezko krabelinak suntsitu dituzte Iruñean. Asteazkenean oroitu zuten Rodriguez, eta oroitarriari atzo egin zioen erasoa. | German Rodiguezen oroitarriari eraso egin zioten atzo Iruñean, jarri eta denbora gutxira. Izan ere, asteazkenean jarri zuten haren omenez krabelin koadroa Orreaga etorbidean. Ehunka lagun hurbildu ziren omenaldira, krabelin gorriak utzi zituzten bertan, eta ekitaldi xume bat egin zioten: aurreskua dantzatu zioten, eta ... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184105/pasaiako-portura-iritsi-da-aita-mari-ontzia.htm | Gizartea | Pasaiako portura iritsi da 'Aita Mari' ontzia | 49 egunez Palermon blokeatuta egon ondotik, gaur iritsi da Aita Mari Pasaiara. Urtarrilaren 31n abiatu zen Mediterraneorantz. | Pasaiako portura iritsi da 'Aita Mari' ontzia. 49 egunez Palermon blokeatuta egon ondotik, gaur iritsi da Aita Mari Pasaiara. Urtarrilaren 31n abiatu zen Mediterraneorantz. | 49 egunez Palermon blokeatuta egon ondotik, gaur 11:00etan iritsi da Aita Mari ontzia Pasaiako portura. Garaiz iritsi ere: ordua baino lehen ailegatu da, eta Pasaiako badian ibili da itzuliak emanez lehorreratzeko ordua iritsi aitzin. Portuan zain zituen, bertzeak bertze, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartek... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184106/martxan-jarri-dute-iruneko-herri-haur-eskola-finantzatzeko-kanpaina.htm | Gizartea | Martxan jarri dute Iruñeko herri haur-eskola finantzatzeko kanpaina | Itsulapikoa.eus webgunean ireki dute kanpaina, eta proiektuari buruzko azalpenak daude bertan. | Martxan jarri dute Iruñeko herri haur-eskola finantzatzeko kanpaina. Itsulapikoa.eus webgunean ireki dute kanpaina, eta proiektuari buruzko azalpenak daude bertan. | SOS Euskara Iruñean lelopean jarri dute martxan herri haur-eskola finantzatzeko kanpaina. HE Gurasoak plataformak ohar bat hedatu die euskaltzaleei, plataformaren helburuak lortu ahal izateko itsulapikoa.eus webgunean herri haur-eskolaren aldeko ekarpenak egitea eskatzeko.
Euskarazko haur eskolen aukerak murriztu izan... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184107/gasteizko-jazzaldiak-zortzi-emanaldi-murriztu-antolatu-ditu.htm | Kultura | Gasteizko Jazzaldiak zortzi emanaldi murriztu antolatu ditu | Jazz VG Club izenburupean, hainbat artista hilaren 16tik 19ra ariko dira Santa Catalinako lorategi botanikoan eta The Garage aretoan. | Gasteizko Jazzaldiak zortzi emanaldi murriztu antolatu ditu. Jazz VG Club izenburupean, hainbat artista hilaren 16tik 19ra ariko dira Santa Catalinako lorategi botanikoan eta The Garage aretoan. | Aurten ez da Gasteizko Jazzaldirik izango. Ekainaren hasieran iragarri zuten antolatzaileek koronabirusak eragindako egoerak ezinezkoa egiten zuela jaialdia bere horretan egitea, nahiz eta «azken momentura arte» irtenbideak bilatzen saiatu.
Ohiko formatuko jaialdiaren faltan, ordea, Gasteizko Jazzaldiko antolatzaileek... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184108/erakundeek-ahaztu-egin-dituztela-salatu-dute-zaldibarko-zabortegi-inguruko-herritarrek.htm | Gizartea | Erakundeek «ahaztu» egin dituztela salatu dute Zaldibarko zabortegi inguruko herritarrek | «Kudeaketa ankerra» egotzi diote Eusko Jaurlaritzari; kamioiek amiantoa aireratzen ari direla salatu dute, eta osasun azterketak egiteko eskatu. | Erakundeek «ahaztu» egin dituztela salatu dute Zaldibarko zabortegi inguruko herritarrek. «Kudeaketa ankerra» egotzi diote Eusko Jaurlaritzari; kamioiek amiantoa aireratzen ari direla salatu dute, eta osasun azterketak egiteko eskatu. | «Ahaztuak eta triste» izenburuko gutuna idatzi eta zabaldu du Eitzagako Auzokideak taldeak. Inguru horretan dago urte hasieran hondamendia eragin zuen zabortegia. Auzoek salatu dute erakundeek «ahaztu» egin dituztela.
Auzoek gogoan hartu dituzte Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, otsailaren 6tik zaborraren azpian l... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184109/hauteskunde-batzordeak-dio-bermeak-daudela-botoa-emateko-segmentu-txiki-batzuetan-izan-ezik.htm | Politika | Hauteskunde Batzordeak dio bermeak daudela botoa emateko, «segmentu txiki batzuetan izan ezik» | Jaurlaritzak azaldu du gaur egun atzemandako positibo «aktiboak» 200 bat lagun direla eta horiek ezingo dutela botorik eman. Ordiziako Udalak PCR proban negatibo eman baina konfinatuta daudenei gomendatu die 14:00 eta 15:00 artean joateko botoa ematera, ordu horretan jende gutxiago joan ohi delako. | Hauteskunde Batzordeak dio bermeak daudela botoa emateko, «segmentu txiki batzuetan izan ezik». Jaurlaritzak azaldu du gaur egun atzemandako positibo «aktiboak» 200 bat lagun direla eta horiek ezingo dutela botorik eman. Ordiziako Udalak PCR proban negatibo eman baina konfinatuta daudenei gomendatu die 14:00 eta 15:00 ... | Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak gaur egindako bileran erabakitakoen berri eman du. Horien artean, berretsi egin du atzo hartutako erabakia; ontzat jo zituen Jaurlaritzako Osasun Sailak iganderako ezarritako segurtasun neurriak. Gaurko oharrean, ordea, azaldu du «administrazioak hartutako neurriek joa... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184110/beste-11-positibo-zenbatu-dituzte-ordiziako-agerraldiarekin-zerikusia-dutenak.htm | Gizartea | Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako agerraldiarekin zerikusia dutenak | Denera 69 kasu dagozkio positibo multzo horri, eta 31 Tuterakoari. | Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako agerraldiarekin zerikusia dutenak. Denera 69 kasu dagozkio positibo multzo horri, eta 31 Tuterakoari. | Azken zenbaketan COVID-19a duten 31 positibo berri atzeman dituztela esan du Osasun sailburu Nekane Murgak. Bost Araban, zortzi Bizkaian eta hemezortzi Gipuzkoan. Ordizian tabernagune batean abiatutako kasu sortari dagokionez, birusaren oldarraldi horri lotuta 11 positibo berri atzeman dituztela onartu du, eta jada 69 ... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184111/eibarko-erasotzailea-zumarragako-ibaiondo-zentrora-eraman-dute.htm | Gizartea | Eibarko erasotzailea Zumarragako Ibaiondo zentrora eraman dute | Genero indarkeria eta lesio delituak egotzi dizkiote. | Eibarko erasotzailea Zumarragako Ibaiondo zentrora eraman dute. Genero indarkeria eta lesio delituak egotzi dizkiote. | Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi du joan den asteartean Eibarren (Gipuzkoa) andre bati eraso egin zion 17 urteko mutila Zumarragako (Gipuzkoa) Ibaiondo adingabeen zentrora eraman dutela, fiskalaren aurretik pasatu ondoren. Ertzaintzaren arabera, erasotzailea biktimaren —adinduna da— bikotekidea da. Gen... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184112/tituluetatik-at.htm | Mundua | Tituluetatik at | Komunikabide handientzat hirugarren edo laugarren mailako gatazka diren horiek bertatik bertara ezagutu izan dituzte Orsola Casagrandek eta Oskar Epeldek. Bizitzaz, kazetaritzaz eta, batez ere, egunkarien lerroburuetan agertzen ez diren horietaz mintzatu dira BERRIArekin. | Tituluetatik at. Komunikabide handientzat hirugarren edo laugarren mailako gatazka diren horiek bertatik bertara ezagutu izan dituzte Orsola Casagrandek eta Oskar Epeldek. Bizitzaz, kazetaritzaz eta, batez ere, egunkarien lerroburuetan agertzen ez diren horietaz mintzatu dira BERRIArekin. | Jaioterrik urrun bizi dira Orsola Casagrande (Venezia, 1968) eta Oskar Epelde (Bermeo, 1968). Casagrandek Euskal Herria du bizitoki azken hilabeteetan, eta Afrika kontinentea Epeldek. Baina mundua dute biek lantoki. Kazetaritza ikasketak amaituta, bidaiatzeari ekin zioten. Casagrandek Italiatik Irlandara, handik Katalu... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184113/orsola-casagrande.htm | Orsola Casagrande | Orsola Casagrande. | Casagrande Il Manifesto egunkarian hasi zen kazetari lanetan, hogei urte zituela. 1990ean, Belfastera bidali zuten lanera, eta han egin zituen lehen urratsak nazioarteko kazetari gisa. Hurrengo urteetan helduko ziren Turkiaren menpeko Kurdistan, Katalunia eta Kuba. Azken egonaldi horretan bertatik bertara jarraitu zuen... | ||
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184114/oskar-epelde.htm | Oskar Epelde | Oskar Epelde. | Unibertsitate ikasketak amaituta hasi zen Epelde kazetari lanetan. Albistegietako kazetari gisa egin zituen lehen urratsak, eta ondoren 11 urte iraun zuen ETBko Elkartasun bideak programan; orduan piztu zitzaion Afrika ezagutzeko harra. Saioa amaituta, bizitzak eta unean uneko erabakiek eraman dute han geratzera. Berak... | ||
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184115/sinatuko-nuke.htm | Kultura | Sinatuko nuke | Tolosa (Gipuzkoa), 1951. Pott Bandaren sortzaileetariko bat izan zen, 1977an, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. 1983an argitaratu zuen lehen liburua: Dudular (Erein) narrazio sorta. Ordutik, literatur genero ia guztiak landu ditu. Itzultzaile ere aritu izan... | Sinatuko nuke. Tolosa (Gipuzkoa), 1951. Pott Bandaren sortzaileetariko bat izan zen, 1977an, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. 1983an argitaratu zuen lehen liburua: Dudular (Erein) narrazio sorta. Ordutik, literatur genero ia guztiak landu ditu. Itzultzaile... | Bi gorpu ari ziren sanitarioak jaisten gure bloketik anbulantzietara. Haietako bat, Reymirez anderea, ederki ezagutzen nuen, 7 A-n bizi zelako, nire parean. Bakarrik bizi zen alarguntsa, nik laguntzen nion erosketak egiten, zaborra jaisten... Apartamentuko giltza utzia zidan, eta, astean behin edo, dirua ematen zidanea... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184116/hil-egin-da-baionan-jipoitu-zuten-autobus-gidaria.htm | Gizartea | Hil egin da Baionan jipoitu zuten autobus gidaria | 58 urteko gizona Baionako ospitalean zegoen garun heriotzarekin. Asteazkenean ehunka pertsona elkartu zen haren kontrako erasoa salatu eta familiari babesa erakusteko. Aste guzian geldirik egon ondotik, astelehenean itzuliko dira lanera Baionako Hiriguneko autobus gidariak, segurtasun neurriak zorrozteko akordioa lortu... | Hil egin da Baionan jipoitu zuten autobus gidaria. 58 urteko gizona Baionako ospitalean zegoen garun heriotzarekin. Asteazkenean ehunka pertsona elkartu zen haren kontrako erasoa salatu eta familiari babesa erakusteko. Aste guzian geldirik egon ondotik, astelehenean itzuliko dira lanera Baionako Hiriguneko autobus gida... | Hil egin da Philippe Monguilot, Chronoplus sareko autobus gidaria. Joan den igandean, bortizki eraso zioten 58 urteko gizonari, eta Baionako ospitalean zegoen garun heriotzarekin. Talde bati maskara jar zezatela eskatzeko jaitsi zen, iskanbila sortu zen, eta bi pertsonak jipoia eman zioten. Konorterik gabe utzi zuten, ... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184117/garikoitz-arruarte-presoa-soriara-gerturatuko-dute-eta-josune-ona-logronora.htm | Politika | Garikoitz Arruarte presoa Soriara gerturatuko dute, eta Josune Oña, Logroñora | Arruarte larriki gaixo dago, Sarek salatu duenez. Oña lehen gradutik bigarrenera igaro da. | Garikoitz Arruarte presoa Soriara gerturatuko dute, eta Josune Oña, Logroñora. Arruarte larriki gaixo dago, Sarek salatu duenez. Oña lehen gradutik bigarrenera igaro da. | Espainiako Espetxe Idazkaritza Nagusiak Garikoitz Arruarte eta Josune Oña euskal presoak espetxez aldatu ditu, eta Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletan egongo dira aurrerantzean. Arruarte Almeriako (Espainia) espetxean zegoen, eta Soriakora (Espainia) eramango dute.
Oña, berriz, Alacant I espetxean (Herrialde K... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184118/jose-montilla-negoziaziorako-lehenengo-baldintza-ezinezko-gauzarik-ez-proposatzea-da.htm | Mundua | Jose Montilla: «Negoziaziorako lehenengo baldintza ezinezko gauzarik ez proposatzea da» | Kataluniako presidente eta PSCko idazkari nagusi izandakoari egin dio elkarrizketa BERRIAk, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontrako epaia eman zuenetik hamar urte bete direla aitzakia hartuta. | Jose Montilla: «Negoziaziorako lehenengo baldintza ezinezko gauzarik ez proposatzea da». Kataluniako presidente eta PSCko idazkari nagusi izandakoari egin dio elkarrizketa BERRIAk, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontrako epaia eman zuenetik hamar urte bete direla aitzakia hartuta. | Hamar urte bete dira, gaur, Bartzelonan milioi bat pertsona baino gehiago manifestatu zirela Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Estatutuaren kontra eman zuen epaia salatzeko. Nazioa gara. Guk erabakitzen dugu izan zen mobilizazioko leloa. Buruan joan zen Jose Montilla Kataluniako orduko presidentea eta PSCko burua... |
2020-7-10 | https://www.berria.eus/albisteak/184119/joera-aldatu-ezinik.htm | Kirola | Joera aldatu ezinik | Reala hobea izan da, baina garesti ordaindu ditu atzealdean egindako akatsak, eta 2-3 galdu du Granadaren kontra. Imanolenei asko estutu zaie Europa Ligarako borroka. | Joera aldatu ezinik. Reala hobea izan da, baina garesti ordaindu ditu atzealdean egindako akatsak, eta 2-3 galdu du Granadaren kontra. Imanolenei asko estutu zaie Europa Ligarako borroka. | Konfinamenduak min egin dion talde bat badago, Reala da hori. Itxialdiaren aurretik joko distiratsua egiten zuen talde bat zen, eta dena zuen alde. Ziurrenik, itzulera osteko partida onena du. Gutxienez puntu bat batzea merezi zuen. Baina 2-3 galdu du Granadaren kontra. Garesti ordaindu ditu atzean egindako akatsak. Bi... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184120/lehiatu-egin-da-behintzat.htm | Kirola | Lehiatu egin da behintzat | Alaves duin aritu da Muñizen debutean, baina ezin izan du punturik urratu Real Madrilen aurka. Itxura hobea eman du erasoan, eta aukera dezente sortu. Atzean, bigun samar egon da. | Lehiatu egin da behintzat. Alaves duin aritu da Muñizen debutean, baina ezin izan du punturik urratu Real Madrilen aurka. Itxura hobea eman du erasoan, eta aukera dezente sortu. Atzean, bigun samar egon da. | Alavesek seigarren lehia galdu du jarraian, Real Madrilen zelaian. Punturen bat urratzeko premia zeukan, Mallorcak irabazi eta jaitsieraren lehia estutu ostean; baina esku hutsik gelditu da sailkapeneko liderraren zelaian. Bederen, itxura duina eman du Juan Ramon Muñizen lehen partidan. Aurreko partidetan baino kemen h... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184152/aske-daude-atzo-voxen-ekitaldiaren-aurkako-protestan-atxilotutakoak.htm | Politika | Aske daude atzo Voxen ekitaldiaren aurkako protestan atxilotutakoak | Voxen Gasteizen egin zuen kanpaina amaierako ekitaldia, eta Ertzaintzak agerraldiaren aurka protestan ari ziren bi lagun atxilotu zituen. | Aske daude atzo Voxen ekitaldiaren aurkako protestan atxilotutakoak. Voxen Gasteizen egin zuen kanpaina amaierako ekitaldia, eta Ertzaintzak agerraldiaren aurka protestan ari ziren bi lagun atxilotu zituen. | Kanpainari amaiera eman zion atzo eskuin muturreko Vox alderdiak ere. Kanpaina honetan egin dituen ekitaldi gehienetan bezala, liskarrak izan ziren Gasteizen ere. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du bi lagun atxilotu zituztela, eta jada aske daudela. Horrez gain, ekitaldiaren aurka protestan zen gazteetak... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184153/trumpek-kommutatu-egin-du-bere-aholkulari-ohiari-ezarritako-espetxe-zigorra.htm | Mundua | Trumpek kommutatu egin du bere aholkulari ohiari ezarritako espetxe zigorra | Roger Stone datorren asteartean zen espetxean sartzekoa, epaileen esanetan, Trumpen hauteskunde kanpainaren eta WikiLeaks plataformaren arteko lotura lana egiteagatik. | Trumpek kommutatu egin du bere aholkulari ohiari ezarritako espetxe zigorra. Roger Stone datorren asteartean zen espetxean sartzekoa, epaileen esanetan, Trumpen hauteskunde kanpainaren eta WikiLeaks plataformaren arteko lotura lana egiteagatik. | AEBetako iritzi publikoa astindu zuen Donald Trumpek presidente kargura iristeko Errusiako Gobernuaren laguntza jaso izanaren zurrumurruek. Gaia epaitegietara iritsi zen, eta Trump epaitua izan ez zen arren, haren aholkulari izaniko Roger Stonek 40 hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen. Datorren asteartean zen kartzelan... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184154/gizon-bat-hil-dute-bilbon-labankadaz.htm | Gizartea | Gizon bat hil dute Bilbon, labankadaz | Haren bikotekidea atxilotu du Ertzaintzak. Segurtasun Sailaren arabera, eztabaida baten ostean eraso egin izana onartu du emakumeak. | Gizon bat hil dute Bilbon, labankadaz. Haren bikotekidea atxilotu du Ertzaintzak. Segurtasun Sailaren arabera, eztabaida baten ostean eraso egin izana onartu du emakumeak. | 35 urteko gizonezko bat hil du haren bikotekideak, Bilboko Abando auzoko ostatu batean, 3:45ak aldera. Segurtasun Sailak adierazi du gizonak hiru labankada jaso zituela, bi bularrean eta beste bat saihetsetan. Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin. Ertzaintza jazoeren lekura iritsi denean, ... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184155/osasun-publikoaren-kontrako-delitua-izango-da-gaixorik-bozkatzea.htm | Gizartea | «Osasun publikoaren kontrako delitua» izango da gaixorik bozkatzea | Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako beste lau kasu atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baieztatutako positiboak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua gaur bozkatzea. Nafarroari dagokionez, Tuteran hiru kasu gehiago atzeman di... | «Osasun publikoaren kontrako delitua» izango da gaixorik bozkatzea. Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako beste lau kasu atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baieztatutako positiboak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua gaur bo... | Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak azaldu du azken 24 orduetan 31 COVID-19 kasu atzeman dituztela PCR proben bidez: bi Araban, hamabi Bizkaian eta hamazazpi Gipuzkoan. Gainera, herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. Ordiziako agerraldiari lotutako kasuei dagokionez, orain arte atzemandakoak 70 dir... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184156/baskoniak-tonye-jekiri-pibota-fitxatu-du.htm | Kirola | Baskoniak Tonye Jekiri pibota fitxatu du | Euroligako bigarren erreboteatzaile onena izan da denboraldi honetan jokalari nigeriarra. Asvel Villeurbanne taldetik dator. | Baskoniak Tonye Jekiri pibota fitxatu du. Euroligako bigarren erreboteatzaile onena izan da denboraldi honetan jokalari nigeriarra. Asvel Villeurbanne taldetik dator. | Hirugarren fitxaketa egin du Baskoniak datorren sasoirako: Tonye Jekiri pibota (Lagos, Nigeria, 1994). Frantziako Asvel taldean aritu da sasoi honetan, eta Euroligan errebote gehien hartu duen bigarren jokalaria izan da, 7,5ekO batez bestekoarekin. 8,7 puntu sartu ditu partidako. Bi denboraldirako tratua egin du Baskon... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184157/donostiarra-nagusi-etxean.htm | Kirola | Donostiarra nagusi etxean | Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian, Donostian, etxeko taldea izan da azkarrena, eta bigarren bandera astindu du liga nagusiaren historian. Euskotren ligan, Oriok bandera irabazi eta sendotu egin du lehen postua. | Donostiarra nagusi etxean. Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian, Donostian, etxeko taldea izan da azkarrena, eta bigarren bandera astindu du liga nagusiaren historian. Euskotren ligan, Oriok bandera irabazi eta sendotu egin du lehen postua. | Donostiarrak estropada historikoa izan du gaur etxean, Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian bandera astindu baitu. Bigarren garaipen du liga nagusian, aurrenekoa iaz Getxon lortu baitzuen. Azkeneko txandatik irabazi du estropada, eta bigarren luzearen erdialdean eman die kolpea txandakide zituen Santurtziri, Orio... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184158/berriro-mugimendu-bat-espetxe-arloan.htm | Politika | Berriro mugimendu bat espetxe arloan | Hilabeteetako etenaren ondoren, Espainiako Espetxeetako Erakundeek zazpina Euskal Herriratze, gerturatze eta hirugarren gradu agindu dituzte azkenaldian. | Berriro mugimendu bat espetxe arloan. Hilabeteetako etenaren ondoren, Espainiako Espetxeetako Erakundeek zazpina Euskal Herriratze, gerturatze eta hirugarren gradu agindu dituzte azkenaldian. | Etxerat elkarteak atzo jakinarazi zuen Espainiako Espetxeetako Erakundeek beste bi euskal preso gerturatu dituztela Euskal Herri inguruko kartzeletara —Josune Oña Alacant I-eko espetxetik (745 kilometro) Logroñokora (170 km) eta Gari Arruarte, Almeriakotik (1.005 km) Soriakora (260 km)—, eta bi horiekin, Madrilek azken... |
2020-7-11 | https://www.berria.eus/albisteak/184159/manifestazioa-egin-dute-siemens-gamesaren-agoizko-lanpostuen-defentsan.htm | Ekonomia | Manifestazioa egin dute Siemens Gamesaren Agoizko lanpostuen defentsan | Agoizko Siemens Gamesaren fabrika itxi ez dezatela eskatu dute ehunka lagunek Iruñean, eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote langileak eta eskualdea babestu ditzala. | Manifestazioa egin dute Siemens Gamesaren Agoizko lanpostuen defentsan. Agoizko Siemens Gamesaren fabrika itxi ez dezatela eskatu dute ehunka lagunek Iruñean, eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote langileak eta eskualdea babestu ditzala. | Agoizko Siemens Gamesa ez itxi. Ehunka pertsonak manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean, Iruñeko geltoki zaharretik Nafarroaren jauregiraino. Hara iritsitakoan, Ainara Lizarragak hitz egin du enpresa batzordearen izenean: «Agoizko Gamesako langileak gure indar guztiekin borrokatuko gara enpresaren erabakia... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184197/eajk-irabazi-ditu-hauteskundeak-50000-boto-galdu-arren.htm | Politika | EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 50.000 boto galdu arren | Hamarretik lau boto jaso dituzte, eta hiru legebiltzarkide irabazi dituzte: 31 izango dituzte. EH Bildu da botoetan igo den bakarra; lau eserleku gehiago izango ditu, 22 guztira. Inoizko parte hartze txikiena izan da, eta zazpi puntu jaitsi da: bitik batek bozkatu du. Ordizian eta Zaldibarko hondakindegiaren inguruan, ... | EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 50.000 boto galdu arren. Hamarretik lau boto jaso dituzte, eta hiru legebiltzarkide irabazi dituzte: 31 izango dituzte. EH Bildu da botoetan igo den bakarra; lau eserleku gehiago izango ditu, 22 guztira. Inoizko parte hartze txikiena izan da, eta zazpi puntu jaitsi da: bitik batek bozka... | Izurri baten erdian egin dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Abstentzioa %47 izan da. Ordizian, udal gobernuaren lana saritu dute herritarrek, eta EAJk 350etik gora boto galdu ditu. Zaldibarko hondakindegiaren inguruan ere EH Bilduk egin du gora. EAJ eta PSE jaitsi egin dira bo... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184200/inaxi-etxabe-bertsolaria-hil-da.htm | Kultura | Inaxi Etxabe bertsolaria hil da | Bertsopaper asko idatzi zituen, eta XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen. | Inaxi Etxabe bertsolaria hil da. Bertsopaper asko idatzi zituen, eta XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen. | Oikiako (Zumaia, Gipuzkoa) Soburutz baserrian 1933an jaioa eta Zarautzera ezkondua zen (Gipuzkoa). Hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bertso idatziak, eta Basarriren bertso batzuei erantzunez egindako sorta hau izango da beharbada ezagunena.
Segi irakurtzen 'Urola Kostako Hitza'-n. |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184201/normaltasunez-osatu-dituzte-mahaiak-ordizian.htm | Politika | Normaltasunez osatu dituzte mahaiak Ordizian | Denera hamar mahai jarri dituzte 70 positibo dituen herrian. | Normaltasunez osatu dituzte mahaiak Ordizian. Denera hamar mahai jarri dituzte 70 positibo dituen herrian. | Ordiziako Udalak adierazi duenez, normaltasunez osatu ahal izan dituzte mahai guztiak Ordizian (Gipuzkoa).
Hasieran, ordezkoei ere eskatu diete bozkalekuetan geratzeko, ziurtatzeko mahaiak osatuko zirela.
Denera hamar mahai jarri dituzte herrian. Azken egunetan 70 positibo baino gehiago atzeman dituzte Ordizian. 6.99... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184202/lehendakari-izateko-hautagai-nagusiek-goizean-bozkatu-dute.htm | Politika | Lehendakari izateko hautagai nagusiek goizean bozkatu dute | Lehendakarigaietako hiruk —Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek eta Miren Gorrotxategik— Durangon eman dute botoa, eta izurriak eragindako egoeraren gainetik bozkatzera deitu dituzte herritarrak. | Lehendakari izateko hautagai nagusiek goizean bozkatu dute. Lehendakarigaietako hiruk —Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek eta Miren Gorrotxategik— Durangon eman dute botoa, eta izurriak eragindako egoeraren gainetik bozkatzera deitu dituzte herritarrak. | Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia izan da goiztiarrenetako bat. Durangon (Bizkaia) bozkatu du. «Neurriek segurtasuna bermatzen dute», adierazi du. «Trena lau urtetik behin» pasatzen dela ohartarazi du, eta dei egin die herritarrei horretaz baliatzeko.
«Erantzukizunarengatik» bozkatzeko deia egin du EH Bilduren lehe... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184203/hondarribiarentzat-eta-donostiarrarentzat-lehen-bi-banderak-zierbenan.htm | Kirola | Hondarribiarentzat eta Donostiarrarentzat lehen bi banderak, Zierbenan | Ama Guadalupekoa ontziak denboraldiko aurreneko bandera irabazi du, lehen txandan lehiatuta. Ez bigarrengoek ezta ohorezko txandakoek ere ezin izan dute hobetu hondarribiarren denbora. Donostiarrak ere lehen garaipena erdietsi du Euskotren Ligan, Oriori azken luzean aurrea hartuta. Santurtzik eta Oriok jarraitzen dute ... | Hondarribiarentzat eta Donostiarrarentzat lehen bi banderak, Zierbenan. Ama Guadalupekoa ontziak denboraldiko aurreneko bandera irabazi du, lehen txandan lehiatuta. Ez bigarrengoek ezta ohorezko txandakoek ere ezin izan dute hobetu hondarribiarren denbora. Donostiarrak ere lehen garaipena erdietsi du Euskotren Ligan, O... | Iritsi dira Hondarribiarentzako eta Donostiarrarentzako denboraldiko lehen garaipenak, Zierbenan, laugarren jardunaldian. Hondarribikoek Coruñako lehen estropada kenduta (lehenak izan ziren), hurrengo bi jardunaldietan ez zituzten haiek esperotako emaitzak erdietsi. Gaur jaso dute saria, ordea. Lehen txandan lehiatu di... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184204/salbazioa-ia-ziurtatuta.htm | Kirola | Salbazioa, ia ziurtatuta | Eibarrek 0-2 irabazi du Cornellan, Expositok sartutako bi goli esker. Hala, gauean Mallorcak Sevillari irabazten ez badio, ziurtatuta izango du beste denboraldi batez Lehen Mailan segitzea. | Salbazioa, ia ziurtatuta. Eibarrek 0-2 irabazi du Cornellan, Expositok sartutako bi goli esker. Hala, gauean Mallorcak Sevillari irabazten ez badio, ziurtatuta izango du beste denboraldi batez Lehen Mailan segitzea. | Hilabete inguru da ikasturtea amaitu zela ikasleentzat. Modu berezian amaitu ere. Hala izaten ari da futbol denboraldiaren bukaera ere. Eibarren kasuan, nahiko batekin bukatzear da. Mailari eusteko helburua ia ziurtatua du. Mallorcak gauean Sevillari irabazten ez badio, beste denboraldi batez izango da Lehen Mailan. Ho... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184206/iruneko-agerraldian-21-kasu-atzeman-dituzte.htm | Gizartea | Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte | Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean. | Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte. Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean. | Nafarroako osasun agintariek atzo jakinarazi zuten Iruñean agerraldi bat atzeman zutela, zortzi positibo erregistratu ondoren. Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, dagoeneko 21 dira agerraldi horretako kasuak. Hain zuzen, orain dela astebete Iruñean egindako hamaiketako batekin lotu dituzte positibo hori... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184207/maskara-beti-jartzera-derrigortzea-aztertzen-ari-da-nafarroako-osasun-departamentua.htm | Gizartea | Maskara beti jartzera derrigortzea aztertzen ari da Nafarroako Osasun Departamentua | Gutxieneko distantzia mantenduta ere neurri hori ezartzea aztertzen ari da, azken agerraldien joera eteteko. | Maskara beti jartzera derrigortzea aztertzen ari da Nafarroako Osasun Departamentua. Gutxieneko distantzia mantenduta ere neurri hori ezartzea aztertzen ari da, azken agerraldien joera eteteko. | Maskarak nahitaez erabiltzeko arautze zorrotzago bat lantzen ari dela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak, azken egunotan COVID-19 kasuen gorakadak atzeman ostean zenbait tokitan. Iragarri duenez, maskararen erabilera derrigortzea aztertzen ari da, baita gutxieneko distantzia mantentzen den kasuetan ere. Osasun Departam... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184208/inoizko-parte-hartzerik-txikiena-53.htm | Politika | Inoizko parte hartzerik txikiena: %53 | Parte hartzea zazpi puntu jaitsi da duela lau urteko datuen aldean. Bizkaian eta Araban, zortzi puntu inguru egin du behera, eta Gipuzkoan, bost puntu. | Inoizko parte hartzerik txikiena: %53. Parte hartzea zazpi puntu jaitsi da duela lau urteko datuen aldean. Bizkaian eta Araban, zortzi puntu inguru egin du behera, eta Gipuzkoan, bost puntu. | Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eguneko aurrerapenetan iragartzen zutena bete da, eta inoizko parte hartzerik txikiena izan da 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Hautesleen %52,8k eman dute botoa, 2016ko bozetan baino zazpi puntu txikiagoa izan da parte hartzea, ordua... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184209/maskaren-azpiko-galderak-errenterian-eta-ordizian.htm | Politika | Maskaren azpiko galderak Errenterian eta Ordizian | Maskara jarrita bozkatu behar izan dute herritarrek, izurri betean. Asteon kasuek izan duten oldarraldiaren harira, Ordiziara begirako lerroburuek aparteko indarra hartu dute. | Maskaren azpiko galderak Errenterian eta Ordizian. Maskara jarrita bozkatu behar izan dute herritarrek, izurri betean. Asteon kasuek izan duten oldarraldiaren harira, Ordiziara begirako lerroburuek aparteko indarra hartu dute. | Izurriak antzaldatu egin ditu jarduera asko, eta gaurko bozetan ere izan dira aparteko ezaugarriak, inoiz ikusi gabeak. Beste jarduera asko egiteko beharrezkoa den moduan, maskarak jantzita eramatea ezinbestekoa izan da, eskuak garbitzeko baliabideak jarri dira, botoa deus ukitu gabe emateko irizpideak eman dira, eta p... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184210/eitbren-inkestaren-arabera-eajk-30-eta-32-eserleku-artean-lortuko-ditu.htm | Politika | EITBren inkestaren arabera, EAJk 30 eta 32 eserleku artean lortuko ditu | Gizakerren galdeketak dio EH Bilduk hogei aulki lortuko dituela; PSE-EEk, hamar eta hamabi artean; Elkarrekin Podemosek, zazpi edo zortzi; PP eta Ciudadanosek, lau eta sei artean; eta Voxek, bat edo batere ez. | EITBren inkestaren arabera, EAJk 30 eta 32 eserleku artean lortuko ditu. Gizakerren galdeketak dio EH Bilduk hogei aulki lortuko dituela; PSE-EEk, hamar eta hamabi artean; Elkarrekin Podemosek, zazpi edo zortzi; PP eta Ciudadanosek, lau eta sei artean; eta Voxek, bat edo batere ez. | Hauteslekuak ixtearekin batera, Gizaker ikerketa etxeak EITBrentzat eginiko inkestaren lehen emaitzak argitaratu dituzte. Galdeketa horren arabera, EAJk 2016an baino bi edo lau eserleku gehiago eskuratuko ditu (30 eta 32 artean), botoen %39,5 bereganatuta.
EH Bilduk ere bi gehiago lortuko ditu: hogei. Hirugarren indar... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184211/gizonezko-bat-hil-da-diman-bere-ibilgailua-irauli-ostean.htm | Gizartea | Gizonezko bat hil da Diman, bere ibilgailua irauli ostean | Istripuan 14 urteko gazte bat zauritu da, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. | Gizonezko bat hil da Diman, bere ibilgailua irauli ostean. Istripuan 14 urteko gazte bat zauritu da, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. | 83 urteko gizon bat hil da, gaur eguerdian, Diman, auto istripuan. Baso pista batean zihoala, autoa bidetik atera eta irauli egin dela jakinarazi dute SOS Deiak eta Bizkaiko Suhiltzaileek. 12:45ean gertatu da istripua. Haren 4x4 ibilgailuak ezponda baten kontra jo du eta irauli egin da, Artaun auzoan.
Suhiltzaileak be... |
2020-7-12 | https://www.berria.eus/albisteak/184212/ppk-gehiengo-osoa-berretsi-du.htm | Mundua | PPk gehiengo osoa berretsi du | BNG izango da oposizioko alderdi nagusia: hirukoiztu egingo ditu egungo eserlekuak, eta hemeretzi hautetsi izango ditu. | PPk gehiengo osoa berretsi du. BNG izango da oposizioko alderdi nagusia: hirukoiztu egingo ditu egungo eserlekuak, eta hemeretzi hautetsi izango ditu. | Alberto Nuñez Feijook Galiziako presidente karguan jarraituko du. PPk aurreko hauteskundeetan baino hautetsi bat gehiago lortu du, azken uneko aldaketarik ezean: 42 eserleku. Eroso, beraz, gehiengo osorako 38 eserlekurekin nahikoa baitzuen. Galiziatik iritsi den berritasun nagusia, ordea, ezkerreko alderdien artean ger... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184213/vox-eusko-legebiltzarrean-sartu-da.htm | Politika | Vox Eusko Legebiltzarrean sartu da | Boto guztiak zenbatuta, Voxek eserleku bat lortu du Araban. Guztira, 17.517 boto lortu dituzte. | Vox Eusko Legebiltzarrean sartu da. Boto guztiak zenbatuta, Voxek eserleku bat lortu du Araban. Guztira, 17.517 boto lortu dituzte. | ESERLEKUAK
BOTOAK
LEGEBILTZARKIDEA
Araba: Maria Amaia Martinez.
Eskuin muturrak lekua izango du Eusko Legebiltzarrean. Boto guztiak zenbatuta, eserleku bat lortu du Voxek. Horrenbestez, argitu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako zalantza nagusietako bat. Eskuin muturrak Araban zuen aulki bat lortzeko aukera... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184214/gehiengoarekin-gobernatu-ahalko-dute-eajk-eta-pse-eek.htm | Politika | Gehiengoarekin gobernatu ahalko dute EAJk eta PSE-EEk | Jeltzaleek azken urteetako eserleku kopururik handiena eskuratu dute, eta PSE-EErekin aise dute gehiengoa, nahiz eta sozialistek ez duten lortu emaitzak hobetzea. EH Bildu ere indartuta irten da bozetatik, ordezkaritza handiagoarekin. Elkarrekin Podemosek galera izan du, eta PP-Ciudadanos koalizioak ez du arrakastarik ... | Gehiengoarekin gobernatu ahalko dute EAJk eta PSE-EEk. Jeltzaleek azken urteetako eserleku kopururik handiena eskuratu dute, eta PSE-EErekin aise dute gehiengoa, nahiz eta sozialistek ez duten lortu emaitzak hobetzea. EH Bildu ere indartuta irten da bozetatik, ordezkaritza handiagoarekin. Elkarrekin Podemosek galera iz... | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako botoen kontaketa amaituta, mahai gainean daude datorren parlamentuari begirako lehen ondorioak. Hona bost gako:
1. EAJk eta PSE-EEk, gehiengo osoa. Azken legealdian elkarrekin aritu dira Eusko Jaurlaritzan EAJ eta PSE-EE —akordioak dituzte aldundietan eta udal batzuetan ere—, b... |
2020-7-13 | https://www.berria.eus/albisteak/184215/eh-bildu-igo-egin-da-zaldibarko-zabortegiaren-inguruko-herrietan.htm | Politika | EH Bildu igo egin da Zaldibarko zabortegiaren inguruko herrietan | EAJ eta PSE jaitsi egin dira botoetan Eibarren eta Ermuan. Zaldibarren, berriz, aldaketa txikiagoa da. EH Bildu zabortegiaren inguruko herri guztietan igo da. | EH Bildu igo egin da Zaldibarko zabortegiaren inguruko herrietan. EAJ eta PSE jaitsi egin dira botoetan Eibarren eta Ermuan. Zaldibarren, berriz, aldaketa txikiagoa da. EH Bildu zabortegiaren inguruko herri guztietan igo da. | Galdera zen ea Zaldibarko zabortegiko hondamendiak hauteskundeetan eragina izango al zuen, eta, inguruetako herrietako emaitzak aztertuta, kea iritsi zen tokietan nozitu da gehien. Eibarren eta Ermuan PSE-EEk —Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila haren esku zegoen— eta EAJk behera egin dute; EH Bilduk, aldiz, gora. Herr... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.