[ { "id": "67", "alignments": [ { "src": "Irune Muguruzak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurtzaroko zuzendariak, eta David Álvarez Ogasun zuzendaria, BECeko Gabonetako Haur Parkearen irekieran parte hartu dute gaur goizean. Parkea urtarrilaren 8ra arte izango da, eta Eusko Jaurlaritzaren stand-ek bizikidetza-, errespetu- eta berdintasun-balioak sustatzen dituzte.", "tgt": "Gaur ireki egin da UGP, Umeen Gabonetako Parkea. Urtarrilaren 8ra arte irekita egongo da Barakaldako BECen. Irekiera ekitaldian egon dira Irune Muguruza, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurtzaroko zuzendaria eta David Álvarez Ogasun zuzendaria.", "score": 0.14818831085221584 }, { "src": "UGPren gune batean daude Emakundek eta Familia eta Haurren Zuzendaritzak eta Gazteria Sailak antolatutako ekimenak. Trivial joko baten bidez, kontzientzia hartzen dute eta injustizia egoerei aurre egiten diete, hala nola bullying-ari edo ziberbullying-ari. Zeuk Esan (116 111) haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzuaren informazioa ere eskaintzen da.", "tgt": "UPGan hainbat stand daude eta batzuk Eusko Jaurlaritzakoak dira. Horietako bat da Emakunderena, Familia eta Haurren Zuzendaritzarena eta Gazteria Sailarena. Stand honetan bullyingarekin edo ziberbullyingarekin zerikusia duen Trivial joko batean jolas daiteke. Zeuk Esan-i (116 111) buruzko informazioa ere ematen da. Haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzua da.", "score": 0.14026838750140777 } ] }, { "id": "167", "alignments": [ { "src": "Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak sustatuta, Eusko Jaurlaritzak 87 milioi euroko gastua onartu du HAZITEK programarako. Programa horrek bi babes-ildo biltzen ditu: lehia-izaerako I+G proiektuak babesteko ildoa eta I+G proiektu estrategikoak garatzeko ildoa.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 125 milioi euro gastatzea onartu du enpresei laguntzeko bi programetan: Hazitek eta Elkartek programetan.", "score": 0.30553563437980297 }, { "src": "Programaren azken helburua da euskal industria enpresa-arloko I+Garen bitartez sendotzea eta, era horretan, euskal produkzio-sarearen lehiakortasun globalean modu erabakigarrian laguntzea eta eragin ekonomiko esanguratsua izateko moduko ahalmena izango duten emaitzak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegorako estrategikoak diren espezializazio-esparruak eta I+Garen barruan merkatutik hurbilen dauden faseak ardatz izango dituen babes baten bitartez.", "tgt": "Helburua da EAEko industria indartzea eta emaitza hobeak lortzea, bi motatako I+G proiektuen bidez: lehiakorrak eta estrategikoak.", "score": 0.2694410170738946 }, { "src": "Lehia-izaerako I+G proiektuak babesteko ildoaren xedea da produktu berriak garatzeko zein oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abiarazteko proiektuak sustatzeko laguntzak ematea. I+G proiektu estrategikoen garapena babesteko ildoari dagokionez, proiektu horiek enpresa-lidergoan oinarrituta eta Euskal Autonomia Erkidegoko ahalmen zientifiko-teknologikoak baliatuta sortu dira, eta lankidetzan edota bereziki Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planaren espezializazio-esparruetan egin behar dira.", "tgt": "Proiektu lehiakorretarako ia 40 mila euro daude, eta honetarako erabiliko dira: • Produktu berriak sortzeko • Zientzian eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko.", "score": 0.3424310617397125 }, { "src": "o Proiektu estrategikoak", "tgt": "Proiektu estrategikoetarako 48 mila euro daude, enpresa batzuen eta besteen artean egin behar dira, lankidetzan.", "score": 0.20979162233181975 }, { "src": "Laguntzen hartzaileak enpresak (enpresa handiak eta ETEak), enpresa taldeak eta enpresa-elkarteak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agente egiaztatuak izango dira.", "tgt": "Hauei emango zaizkie laguntzak: • Enpresei (handiak, ertainak eta txikiak) • Enpresa-talde eta -elkarteei • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen parte diren", "score": 0.37635627656781295 }, { "src": "SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Unitate Estrategikoaren bidez esku hartzen du erakunde laguntzaile gisa, eta proiektuak jaso, erregistratu, ebaluatu eta kontrolatzeko lanak egiten ditu. SPRIk eskaerak banatu eta biltzeko gunearen zerbitzua ere eskaintzen du, baita programaren beste alderdi batzuei buruzko informazio-zerbitzua ere, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren arteko lankidetza-hitzarmenaren arabera.", "tgt": "SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea arduratuko da proiektuak aurkeztearekin zerikusia duen guztiaz.", "score": 0.27271321280478716 }, { "src": "ELKARTEK programaren lehen deialdia 2015ean egin zen. Ondorengo ekitaldietan, proiektuen ezaugarrien eta bete beharreko eskakizunen inguruko hainbat aldaketa egin ziren. Zehazki, 2017. urteaz geroztik, izapidetzeak bi fase ditu: proiektuak hautatzeko fasea eta laguntzak emateko fasea.", "tgt": "Bi fase ditu programak: proiektuak hautatzea, batetik, eta laguntzak ematea, bestetik.", "score": 0.3662317138899257 } ] }, { "id": "341", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoa eskaini du Jon Darpón Osasuneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Osasuneko sailburu Jon Darponek Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.38628383572951813 }, { "src": "Osasuneko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak erabaki duela Osakidetzaren lantaldea handitzea eta beste 97 lanpostu sortzea. Laster ateak zabalduko dituen Eibarko Ospitalea giza baliabideez zuzkitzeko beharrari erantzuten dio erabakiak. Hartara, 26.497 profesionalek osatuko dute Osakidetzaren lantalde estrukturala. Darpónek adierazi du Osakidetzak \"Euskadiko enpresa publikorik handienaren\" izaera indartuko duela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak beste 97 lanpostu sortuko ditu Eibarko Ospitale berrian. Osasuneko sailburuak esan du Euskadiko enpresa publiko handiena dela Osakidetza.", "score": 0.27757512594017875 }, { "src": "Era berean, Josu Erkoreka bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak \"Arrantzaren eta Akuikulturaren Sektoreari Laguntzeko Programa (2018) \" onartu duela, 8,5 milioi euroko zuzkidurarekin —Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaren babesarekin finantzatuko da programa hori—.Erkorekaren arabera, programa horrekin sektore horretako jarduera jasangarria, berrikuntza, sektorearekiko gizarte-elkarrizketa eta enpleguaren sorrera erraztuko da, baita sektorea gaztetzea ere.", "tgt": "Arrantzaren eta Akuikulturaren sektoreari laguntzeko 2018ko programa Eusko Jaurlaritzak, Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaren babesarekin, 8,5 milioi inbertituko ditu arrantza eta akuikulturaren sektoreari laguntzeko. Programa honekin lortu nahi dena arrantzaren sektorean: • arrantza jasangarria egitea, ingurunea kaltetuko ez duena • berrikuntza egon dadila, sektorean nobedadeak sartzea • lanpostu berriak sortzea • gazte gehiago sartzea lan egitera • sektoreko profesionalen artean elkarrizketa egon dadila", "score": 0.4870509513713063 }, { "src": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Durangon lau lokal erostea onartu du. Lokal horietan Lanbideren beste bulego bat irekiko da, zerbitzu hobea eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko", "tgt": "Durangon Lanbideren bulego berria Eusko Jaurlaritzak 4 lokal erosiko ditu Durangon Lanbideren bulego berri bat irekitzeko.", "score": 0.34871634823705344 } ] }, { "id": "280", "alignments": [ { "src": "Gaur, astelehena, maiatzak 6, 20 egun falta direnean Europako Parlamenturako hauteskundeetarako, Europa Batasuneko Estatuz azpiko zenbait gobernuk Eskualde bakoitzean komunikazio publikoak egiten ari gara aldi berean. Komunikazio hauen helburua Share Proposamena aurkeztea eta erakundeei eta Estatuetako gobernuei zuzentzea da.", "tgt": "20 egun barru izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak. Herri bakoitzaren estatuetako gobernuei eta Europako erakundeei aurkeztu nahi izan diete, erakunde horietan baitaude ordezkatuta Europar Batasuneko herrialde guztiak.", "score": 0.29124333449293327 }, { "src": "Bruselako bileran ondorio hauek adostu ziren: • Hurrengo hilabeteetan lanean jarraitzea Estatuz azpiko gobernu-talde zabal batek Share Proposamena bultza dezan elkarrekin. • Maiatzaren 6an ekimenaren lehen aurkezpen publikoa egitea aldiberean Herrialde guztietan. • Atxikimenduak jasotzen jarraitzea eta horretarako bilera berri bat deitzea Europako Parlamenturako hauteskundeen ondoren.", "tgt": "Ekimen horretan parte hartzen duten gobernuetako arduradun guztiek aldi berean egin dute publiko gaur Share proposamena.", "score": 0.23587440453286357 }, { "src": "Gaur arte ekimen honetan parte hartzen dugun Gobernuek Kanariak, Nafarroa, Katalunia, Melilla, Euskal Hirigune Elkargoa, Attica, Nouvelle Aquitaine eta Euskadi ordezkatzen ditugu. Beste hogeiren bat gobernu proposamen honi atxikitzea aztertzen ari dira lehen urratsak ematen ari den eta, horrebestez, zabalik dagoen prozesu batean.", "tgt": "Gaur egun, gobernu hauek hartzen dute parte proposamenean: • Kanariak • Nafarroa • Katalunia • Melilla • Communauté d'Agglomération Pays Basque • Attica • Nouvelle Aquitaine • Euskadi", "score": 0.377483825598553 }, { "src": "\"Europako migrazioari erantzuteko, zerbait gehiago eta hobea egin daiteke. Egungo erantzuna eskasa da\"", "tgt": "Immigrazioaren arloan eta immigrazioak gaur egun eragiten dituen arazoetan gobernuek elkarrekin lan egitea eta erantzukizuna partekatzea da proposamenaren helburua.", "score": 0.19991891502698164 }, { "src": "Share gakoaren aplikazioa zeharka proiekta daiteke, hiru gai-esparrutan, gutxienez: (1) errefuxiatuak eta asilo-eskatzaileak, (2) migratzaile ekonomikoak larrialdiko, zaurgarritasuneko edo aglomerazioko testuingurutan, eta (3) bidaiderik gabe migratzen duten adingabeak edo gazteak. Eta hiru lurralde-esparrutan: EB barruko estatuen artean, Estatu bateko Herrialde edo Autonomia Erkidegoen artean, eta Autonomia Erkidego edo Herrialde bakoitzaren barruan udalerrien eta eskualdeen artean.", "tgt": "Share proposamenak immigrazioarekin erlazionatutako 3 gaitan egin dezaken lan: • Errefuxiatuak beste herrialde batean asiloa eskatzen dutenak. • Arrazoi ekonomikoengatik emigratzen dutenak. • Bakarrik, familiarik gabe emigratzen duten adingabe eta gazteak. 3 eremutan egin dezake lan Share proposamenak: • Europar Batasuneko herrialdeen artean. • Herrialde bateko eskualde eta autonomia erkidegoen artean. • Autonomia erkidego edo eskualde baten barruko herri eta eskualdeen artean. Immigrazioaren arloan, erakundeen zeregina da pertsonen arteko bizikidetzaren eta gizarteratzearen alde lan egitea.", "score": 0.3951065439909238 } ] }, { "id": "311", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.3646884426297677 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Espainiako Gobernuak gaur goizean egiteko dauden transferentzien negoziazio-egutegia bidali duela. Sailburuaren azalpenaren arabera, egutegiak negoziazioa 3 bloketan sekuentziatzen du, akordio guztiak hurrengo 12 hileetan ixteko. \"Negoziazioa berehala hasiko da\", esan du.", "tgt": "Espainiako Gobernuak oraindik egin gabe dauden transferentziak negoziatzeko egunak bidali dizkio Eusko Jaurlaritzari. Negoziazioa berehala hasiko da, eta hurrengo 12 hilabeteetan iritsi nahi da akordio batera.", "score": 0.3431271207798957 }, { "src": "Era berean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du egutegiak ez duela Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa jasotzen. \"Puntu honetan, bi gobernuen arteko desadostasuna erabatekoa da; izan ere, dakizuen bezala, transferentzia hau egiteko dago eta gure Gobernu Programan lehentasun gisa dago katalogatuta\", esan du.", "tgt": "Egin gabe dauden eta negoziatu behar diren transferentzien zerrendan ez dago sartuta Gizarte Segurantzaren gestioa.", "score": 0.258040926480292 }, { "src": "Erkoreka sailburuak esan du espetxe sistema dela eta, badagoela aurten aztertzeko jasota, baina EZ lehenetsita, eta, horrek, halaber, desadostasunak eragiten dituela. \"Eusko Jaurlaritzaren iritziz, transferentzia hori premiazkoa da, eta hala jakinarazi diogu Espainiako Gobernuari\", esan du. Gai hori dela eta, Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela ulertzen Espainiako Gobernua Martuteneri eta Zubietako espetxe berriari buruzko erabakiak Eusko Jaurlaritza aintzat hartu gabe hartzen aritzea, eskumenaren titularra baita. \"Espainiako Gobernua espetxeen eskumena modu \"anomaloan\" gauzatzen ari da Euskadin\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza ez dago ados, uste duelako egin gabe dagoen transferentzia bat dela eta, gainera, lehentasunezkoa, urgentea dela.", "score": 0.19412892428677345 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean \"Xedapen Orokorrak Prestatzeko Prozedurari buruzko Lege Proiektua\" aurkeztuko du", "tgt": "Xedapen orokorrei buruzko lege-proiektuari buruz Gobernu Kontseiluak Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko Lege-proiektua onartu du.", "score": 0.44024433129519275 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak \"Xedapen Orokorrak Prestatzeko Prozedurari buruzko Lege Proiektua\" onetsi duela; arau berriak Eusko Jaurlaritzak bere lege eta dekretuak prestatzeko bete behar dituen fase eta eskakizun guztiak definitzen, mugatzen eta arautzen ditu.", "tgt": "Proiektu hori arau berri bat da, eta hor azaltzen da Eusko Jaurlaritzak nola egin behar dituen bere legeak eta proiektuak.", "score": 0.28007562535225883 }, { "src": "Erkorekak esan du aste honetan bertan lege-proiektua Legebiltzarrera bidaliko dela eta, bertan, Legebiltzarreko taldeei xehetasun guztiak emango zaizkiela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak aste honetan bidaliko du proiektu hori Eusko Legebiltzarrera.", "score": 0.43486454825089715 }, { "src": "Sailburuak azaldu duenez, lege honek helburu hirukoitza du: izapideak murriztea eta arauak prestatzeko prozedurak arintzea; genero-ikuspegia aztertzen duten txostenak lehenestea eta araudi-testuetan emakume eta gizonen berdintasuna bermatzea; eta prozedura modernizatzea eta \"Gobernamendu Ona\"ren eskakizunetara egokitzea. Lege honek emakume eta gizonen arteko berdintasun-politiketan ekarriko duen jauzi kualitatiboa nabarmendu du Gobernuko bozeramaileak. Era berean, modernizazioaren elementu gisa, Erkorekak azpimarratu du legeak herritarrentzat aurretik kontsulta egiteko epea irekitzeko betebeharra jaso duela; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren web-orri ofiziala baliatuko da: euskadi.eus. \"Gure helburua da herritarrek sasoiz eman ahal izatea iritzia, baita gai jakin bat arautzea egokia den ala ez esateko ere\", esan du.", "tgt": "Lege horrek 3 helburu ditu: • arauak azkarrago egitea • arau horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna islatzea (hori oso aurrerapen garrantzitsua da) • arauak egiteko prozedura modernoagoa izatea, eta gaur egun \"Gobernantza Ona\"k eskatzen duena betetzea (adibidez, Eusko Jaurlaritzak aurretik kontsultatu beharko die herritarrei arau bat egin baino lehen haien iritzia jakiteko).", "score": 0.32267105686931036 } ] }, { "id": "48", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko tresnak indartuko ditu 2023an. Egoera oso ahulean dauden pertsonen eta familien oinarrizko premiei premiazko arreta emateko urtarrilean iragarritako programa berriari Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) agindu berrian jasotako berrikuntzak gehitu behar zaizkio, bai eta Euskadiko Gurutze Gorriak jasotzen duen dirulaguntza igotzea ere, zailtasun ekonomiko larriak dituzten eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradun ez diren familiei argiaren, uraren eta gasaren fakturak ordaintzen laguntzeko.", "tgt": "Aurten 2023an, Eusko Jaurlaritzak diru gehiago gastatuko du gizarte-bazterkeriara bideratutako programetan, laguntzetan eta diru-laguntzetan. Neurri garrantzitsuenen artean daude: • Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan (GLL) nobedadeak. • Egoera oso ahulean dauden pertsonen eta familien oinarrizko premiei premiazko arreta emateko programa berria. • Euskadiko Gurutze Gorriaren dirulaguntza igotzea zailtasun ekonomiko larriak dituzten eta GLL edo DSBE kobratzen ez duten familiei argindar, ur eta gas fakturak ordaintzen laguntzeko. GLLak Udalen bidez ematen diren laguntzak dira. Eta pertsonen eta familien premien arabera ematen dira. 2021ean, Euskadin, 53 mila pertsonak baino gehiagok jaso zituzten GLLak eta mota honetako 60 mila laguntza baino gehiago eman ziren.", "score": 0.3453701336849644 }, { "src": "Zehazki, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, hasiera batean, 41,5 milioi euro emango ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako (GLL) (37 milioi lehen partidan eta 4,5 milioi euro gehiago urtero banatzen diren udalentzako konpentsazioa). 2022an, hasierako aurrekontu hori 27 + 10 milioikoa izan zen, baina 49,5 milioi euroraino handitu zen Ukrainaren inbasioaren ondorioei aurre egiteko.", "tgt": "2023an Eusko Jaurlaritzak 41 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu GLLetara. Aurreko urteetan, pandemiagatik eta Ukrainako gerragatik, hasierako aurrekontutik milioi batzuk gehiago bideratu ziren. Aurten, milioi horiek GLLetarako ohiko aurrekontu gisa sartuko dira.", "score": 0.21811709887496217 }, { "src": "Hasieratik aurrekontu egonkorragoa izateaz gain, 2023ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzek aldaketak sartzen dituzte familiek jaso beharreko urteko gehieneko zenbatekoetan, prezioen igoeraren eta bizitzaren kostuaren eragina arintzeko: • Alokairurako zenbatekoa 3.600 euro igotzen da gehienez urtean bizikidetza-unitate bakoitzeko, eta 1.800 euro urtean bi bizikidetza-unitate bakoitzeko. • Era berean, interesen eta kredituen amortizazioaren ondoriozko gastuei aurre egiteko gehieneko zenbatekoa 3.600 eurokoa izango da urteko. • Oinarrizko beharrei erantzuteko zenbatekoa ere handitu da, urteko 2.500 euroraino.", "tgt": "Aurten, prezio igoeragatik, GLLak kobratzen dituzten familiek zenbateko handiagoak jasoko dituzte alokairua ordaintzeko (3.600 euro arte urtean), kreditu-gastuetarako (3.600 euro arte urtean) eta oinarrizko premiak ordaintzeko (2.500 euro arte urtean).", "score": 0.34362813194991787 }, { "src": "Euskadiko Gurutze Gorriaren eskutik", "tgt": "Euskadiko Gurutze Gorria", "score": 0.6898387713016588 } ] }, { "id": "176", "alignments": [ { "src": "Erabaki honek Gernikako Estatutuan onartutako eskuduntza guztiak berreskuratu ahal izateko balioko du, Ezohiko Gobernu Kontseilua egin ostean prentsaurrekoan Josu Erkoreka sailburu bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako eta Nekane Murga Osasuneko sailburuek azaldu duten bezala.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Nekane Murga Osasun sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomia eta Azpiegituretako sailburuak bilera honetan zer landu den azaldu dute.", "score": 0.45816149343644996 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak \" ekainaren 18ko 14/2020 Dekretua \" sinatu du gaur. Haren bidez, gainditutzat eman da Deskonfinamendu Planeko 3. fasea, eta ondoriorik gabe utziko dira alarma-egoeraren testuinguruan hartutako neurriak. Beraz, 2020ko ekainaren 19ko 00:00etatik aurrera normaltasun berria sartuko da indarrean.", "tgt": "Iñigo Urkullu Lehendakariak dekretu bat sinatu du. Dekretu horren arabera, Euskadik deseskaladaren 3. fasea gainditu du. Beraz, ekainaren 19tik aurrera alarma egoera amaituko da. Eta normaltasun berrian sartuko gara.", "score": 0.527039861298751 } ] }, { "id": "0", "alignments": [ { "src": "Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok agerraldia egin du gaur Gobernu Kontseiluaren ondoren, alde batetik, Euskadirako Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Planaren onarpena azaltzeko; hirugarren eta azken planarena, alegia. Eta bestetik, Eusko Ikaskuntzarentzako zuzeneko dirulaguntzaren onarpena, Euskadiko herri txikietako tokiko merkataritzaren egoera aztertzeko.", "tgt": "Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu. Eusko Jaurlaritzak onartu du Hirugarren Jasangarritasun Turistikoko Plana. Plan hau azkena izango da eta Eusko Jaurlaritzak baditu jada aurreko bi planak martxan, Euskadiko turismoko sektoreari laguntzeko.", "score": 0.3963124529576912 }, { "src": "Euskadirako Helmugako Jasangarritasun Turistikoko hirugarren Lurralde Plana Next Generation funtsek finantzatzen dute, eta 19,5 milioi euroko zuzkidura du euskal turismo-sektorerako. Hirugarren honekin, Jasangarritasun Turistikoko Planen deialdiak ixten dira. Plan horiek Espainiako Gobernuaren Jasangarritasun Turistikoko Estrategiaren zati dira, eta Next Generation berreskuratze-funtsekin finantzatzen dira.", "tgt": "Hirugarren Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Plana 3 plan horiek Espainiako Gobernuaren Jasangarritasun Turistikoko Estrategiaren parte dira. Plan honekin, Eusko Jaurlaritzak ia 20 milioi euro gastatu ahal izango ditu gai honetan. Guztira hiru planetarako, Euskadik 80 milioi euro jaso ditu Europar Batasuneko Next Generation funtsetik.", "score": 0.5301184923228239 }, { "src": "Euskadik, guztira, 80 milioi jaso ditu jasangarritasun-planen eta plan nazionalen 3 deialdi horietan. Hiru lurraldeetako 34 proiektu dira, eta jatorri oso desberdinekoak: kostaldeko, landako eta hiriko eremuetako proiektuak, 3 hiriburuetan eta tamaina oso desberdineko udalerrietan, baita lurraldeen arteko edo udalerrien arteko aliantzen ondoriozko proiektuak ere. Eta, gainera, askotariko gaiak jorratzen dituzte, besteak beste industria-turismoa, kultura-turismoa, ekoturismoa eta natura, enogastronomia, bide berdeak, adimen turistikoa, eta \"baliabideen aniztasuna, lurralde-oreka eta jasangarritasuna bermatzen dituzten\" beste batzuk.", "tgt": "Hiru plan horiekin, 34 proiektu jarriko dira martxan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Leku desberdinetan egingo diren proiektuak dira, hala nola, hirietan, herrietan, landa-eremuetan eta euskal kostaldeko eremuetan. Gainera, proiektu bakoitzak gai desberdinak lantzen ditu: • Industria- eta kultura-turismoa: balioa duten kultura eta industriaren historiako tokiak, objektuak eta ezaguerak ezagutzeko. • Ekoturismoa eta natura: garrantzitsuena naturarekin harremana da. • Enogastronomia: tokiko janari- eta ardo-produktuak eskaintzen eta erlazionatzen dituzten lekuak. • Bide berdeak: oinez, txirringaz edo zaldiz egiteko naturan dauden bideak dira. Jada erabiltzen ez diren lehengo trenbideak dira. • Adimen turistikoa, aplikazio bat da. Datuak eta informazioa aztertzea ahalbidetzen du, Euskadi bisitatzen duten pertsonei zerbitzu hobea eman ahal izateko. Proiektu horiek jaiotzen dira lurraldeen eta udalerrien arteko lankidetzatik. Izan ere, lortu nahi dute ere baliabideen aniztasuna eskaintzea Euskadi osoan turismo-eskaintza antzekoa izatea eta jasangarriak izatea.", "score": 0.1966099445165586 }, { "src": "\"Proiektu horiek dagoeneko gauzatzen ari dira udalerri eta eskualdeetan kasu askotan, eta lizitazio-bidean daude beste batzuetan. Hau da, Euskadira iritsi diren funtsak dira eta proiektuak garatuko dituzten enpresen eskuetan daude. Eta lankidetza jarraitu, serio eta zorrotz baten emaitza da, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Espainiako Gobernuarekin eta euskal erakunde eta entitateekin izandako lankidetzarena\", azaldu du sailburuak.", "tgt": "Proiektu horietako batzuk egiten ari dira jada eta besteak lizitazio-bidean (lehiaketa) daude, Euskadik dagoeneko jaso duen diruari esker. Hori guztia posible da euskal instituzio eta erakundeek eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Espainiako Gobernuarekin batera egiten duten etengabeko lanari esker.", "score": 0.4399251840296636 }, { "src": "Gainera, gaur ere zuzeneko dirulaguntza onartu da Eusko Ikaskuntzarentzat, Euskadiko herri txikietako tokiko merkataritzaren egoera aztertzeko. \"Kezkatzen gaituen gaia da, eta ardatz garrantzitsua da Merkataritza 2030 Plan Estrategikoan. Plan horren helburua da gure merkataritzak udalerri txikietan duen egoeraren diagnostikoa eta azterketa egitea, hura hobetzen lagunduko duten politikak diseinatzeko\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak zuzeneko laguntza bat emango dio Eusko Ikaskuntzari, Euskadiko herri txikietako tokiko merkataritzaren eta denden egoera aztertzeko. Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago Merkataritza mota horren egoerarekin. Horregatik, gai hau garrantzitsuenetako bat da Merkataritza 2030 Plan Estrategikoaren barruan.", "score": 0.6253536885893478 } ] }, { "id": "192", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Osasun sailburu Nekane Murgak azaldu dute zer erabakitara iritsi diren.", "score": 0.3312605894644471 }, { "src": "Normaltasun Berrirako Trantsizio Plana apirilaren 27an, astelehenean, hasiko da neska-mutilak irteteko baimenarekin; denbora-baldintza mugatuetan, urruntze fisikoa gordez eta taldekatu gabe irten ahal izango dira.", "tgt": "Normaltasun Berrira igarotzeko Trantsizio Plana Apirilaren 27an, astelehenez, haurrak kalera irten ahal izango dira.", "score": 0.5000148549447215 }, { "src": "Helburua gizarte-ohiturak mailakatuta eta berme osoz berreskuratzea da. Mailaz maila egitea, betiere hurrengo hiletan indarrean jarraituko duten hiru baldintzak errespetatzeko konpromiso sozialarekin: • Urruntze fisikoa. • Maskaren erabilera. • Eskuen garbiketarako eta espazio partekatuen higienerako neurriak.", "tgt": "Horrez gain, herritarrek 3 gauza egin behar dute hurrengo hilabeteetan: • gutxienez, metro 1 eta erdiko distantzia mantendu pertsonen artean • maskarak erabili • egunean, hainbat alditan garbitu eskuak; bereziki, beste pertsona batzuekin • partekatzen ditugun tokietan.", "score": 0.24578912451658183 }, { "src": "Jorratzen ari den plana osasun-bilakaeraren baldintzapean dago, baita osasun publikoko agintariek ezartzen dituzten gidalerroen baldintzapean ere. Osasun-egoerari dagokienez, bozeramaileak gaineratu du egunez egun gehitzen ari direla funtsezko kolektiboei eta pertsonei egiten dieten test kopurua. Erkorekak azaldu duenez, horrek aukera ematen du kutsatzearen mapa erreala eta kasu positiboen tasaren mapa erreala egiteko. Helburua da hil honetan milioi biztanleko 20.000 test egitea.", "tgt": "Horrela, profesionalek jakin dezakete: • zenbat pertsona kutsatu diren. • zenbat pertsona kutsatu dauden EAEko herri edo hiri bakoitzean. • ea areagotu daitekeen kutsatzen diren pertsonen kopurua. • ea pertsona gutxiago dagoen gaixorik eta egoera manten daitekeen luzaroan gaixo gutxirekin.", "score": 0.21106758034855863 }, { "src": "Neurri horren atzetik berehalako beste neurri batzuk jarri beharko dira abian, eta Josu Erkorekak azaldu duenez, neurri horietan lan egiten ari da Jaurlaritza: • Helduek banaka eta denbora-tarte jakin batez jarduera fisikoa egin ahal izateko irteerak. • Saltokien eta denda txikien irekiera mailakatua. Era berean, segurtasuneko eta urruntze fisikoko neurri guztiak bete beharko dira. Erkorekarentzat \"joan den astelehenean produkzio-jarduerara itzultzeak frogatu du osasuna eta enplegua bateragarriak direla. Produkzio-ehunaren osotasuna ahalegin handia egiten ari da eta emaitzak ikusten ari dira\". • Industriaren eta eraikuntzaren jardueraren gehikuntza, une honetan jardueraren % 30ean baitago. Pixkanaka egingo du gora, gizarte-eragileekin itunduta eta beti enpresetan laneko segurtasuna bermatuta.", "tgt": "Gainera, hona zer ari den antolatzen Eusko Jaurlaritza honako hauentzat: • helduentzat: kirola egitea aire librean eta denbora gutxian. • denda eta negozio txikientzat: apurka-apurka zabaltzea. Pertsonen osasuna segurtatuko da. • Industrian eta eraikuntzan lan egiten dutenentzat: apurka-apurka itzul daitezela lanera Langileen osasuna segurtatuko da.", "score": 0.22225640199404653 }, { "src": "Bozeramaileak azaldu duenez, Planak Hezkuntzarako atal espezifiko bat jasotzen du, eta aste honetan hezkuntza-eragileekin kontrastatuko dute, ikastetxeetara bidali aurretik. Hiru alderdi jorratzen ditu: • Funtsezko hezkuntza-edukia. • Irakasleentzako tresnak ebaluatzeko eta abian jartzeko irizpideak. • Ikasgeletara itzultzeko agertokiak. Adinaren araberako agertoki mailakatuak dira, eta beti egongo dira osasun-agintarien irizpideen mende.", "tgt": "Planak honako 3 gai hauek aztertzen ditu: • zer hezkuntza-eduki diren beharrezko • zelan ebaluatu ikasleak, eta irakasleek zer erreminta izango dituzten ebaluatzeko. • zelan itzuli klaseetara: adinaren arabera, apurka-apurka eta osasun-sistemako profesionalek diotenari jarraiki.", "score": 0.29488304096691986 }, { "src": "Eusko Jaurlaritza lanean ari da jada bere egoitzetan lan presentziala arian-arian berreskuratzeko kronograman. Orain, presentzia fisikoa eskatzen duten funtsezko zerbitzu kritikoak garatzen dituzten langileak soilik ari dira zentroetara bertaratzen.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako zentroetako langileak Eusko Jaurlaritza, era berean, lanean ari da antolatzeko nola itzuliko diren lanera Eusko Jaurlaritzako zentroetako langileak. Une honetan, bakarrik doaz zentro horietara oinarrizko zerbitzuetan lan egiten duten pertsonak eta soilik aurrez aurre lan egin behar dutenak.", "score": 0.26813375351139945 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako laneko arriskuen prebentzioko zerbitzuen gainbegiradapean eta kontrolpean egiten ari dira. Kopuruetan, 7.200 langileetatik 1.200 inguru bertaratzen dira egunero Eusko Jaurlaritzaren eta erakundea autonomoen egoitzetara.", "tgt": "Une honetan, Eusko Jaurlaritzako zentroetan, 1.200 pertsona inguru ari dira lanean. Normalean, 7.200 langile izaten dira.", "score": 0.33314833914098085 }, { "src": "Josu Erkorekak iragarri duenez, helburua normaltasunera arian-arian itzultzea da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak nahi du pertsona horiek normaltasunez itzultzea lanera, apurka- apurka.", "score": 0.22067581214954948 }, { "src": "Horretarako, talde bakoitza zereginen, funtzioen eta itzultzeko timing-aren plan espezifikoa prestatzen ari da, herritarrei egiten zaien zerbitzu publikoaren arabera. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, herritarrentzako arreta presentziala izango da leheneratuko den azken zerbitzu publikoa; zerbitzu hori abian jartzean, edukiera neurtuko da eta higiene-neurri zorrotzak ezarriko dira.", "tgt": "Horretarako, zerbitzu publiko guztiak ari dira antolatzen nola itzuli, herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuen arabera. Herritarrei irekitzen azkenak herritarrarenganako aurrez aurreko arreta-zerbitzuak izango dira. Horrez gain, kontrolatuko da zenbat pertsona artatzen diren, eta higiene-neurriak beteko dira.", "score": 0.3662314072965755 }, { "src": "Azkenik, Erkorekak adierazi du, normaltasunera itzultzeko denbora gehien beharko duen arloa bada ere, jada lanean ari direla \"pertsonak pilatzea eragiten duten ekitaldietarako eta aisialdirako deseskalatzea\" aztertzeko proposamenetan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak zenbait proposamen egin ditu antolatzeko nola gozatu berriro aisialdiaz eta nola prestatu jendetza biltzen duten ekitaldiak.", "score": 0.24444065051325925 }, { "src": "Gogoratu duenez, aste honetan bertan, Lehendakariak bilera monografiko batera deitu die ahaldun nagusiei eta Eudelen lehendakariari. Bilera horretan elkarrekin aztertuko dituzte udako jaien, ekitaldien eta bestelako kultura-jardueren inguruko aurreikuspenak.", "tgt": "Aste honetan, lehendakaria ahaldun nagusiekin eta Eudeleko lehendakariarekin bilduko da aztertzeko zelan prestatu udan: • jaiak • ekitaldiak • beste kultura-jarduera batzuk; adibidez, jaialdiak, kontzertuak, erakusketak... Eusko Jaurlaritzak badaki zer ahalegin ari diren egiten etxean dauden herritarrek eta badaki itzuli behar dutela lehengo bizimodura.", "score": 0.35575815880753314 }, { "src": "Gai zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 0.42564901344714284 } ] }, { "id": "360", "alignments": [ { "src": "OGP Euskadiren Ohiko Bilera izan zen atzo Gasteizko Artium Museoan, 2018-2020 Ekintza Plana euskal herritarrek eta instituzioek batera sortzeko prozesuan aurrera jarraitzeko.", "tgt": "OGPren Euskadiko Foro Erregularrak bilera egin zuen atzo Gasteizen. Bilera Artium museoan izan zen. Bileran, 2018, 2019 eta 2020 urteetarako Ekintza Plana lantzen jarraitu zuten.", "score": 0.25011297790414283 }, { "src": "Bileran, proiektuaren sustatzaile diren zortzi erakundeetako ordezkariak izan ziren (Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak eta Innobaque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia) baita herritarren ordezkariak ere, Innobasque-Berrikuntzaren Agentziarekin lankidetzan garatutako auto-hautaketa prozesuaren emaitzaz izendatuak.", "tgt": "Hain zuzen, Innobasqueren laguntzarekin aukeratu ziren bileran parte hartu zuten herritarren ordezkariak, eta esan bezala, proiektua bultzatu duten 8 erakundetako ordezkariak ere han izan ziren. Erakundeak dira: • Eusko Jaurlaritza • Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako foru-aldundiak • Bilbo, Gasteiz eta Donostiako udalak eta • Innobasque", "score": 0.353629333556603 }, { "src": "Herritarrekin batera sortutako eta Foro Irekian baliozkotutako konpromisoak betetzeko, aitzindaritza instituzional sendo bat behar da, Ohiko Bileran berretsia. Hala, konpromiso bakoitza betetzeko instituzioek borondatea berretsi zuten konpromiso-taldeen buru izateko, herritarrekin batera hala badagokio. Konpromiso-talde horiek instituzioen, herritarren eta adituen ikuspegiarekin sortuko dira, eta horretarako beharrezkoak izango diren baliabide pertsonalak eta finantzarioak emango dira, plan horretan Ohiko Bilerak beteko duen zeregin bateratzailea eta monitorizazio-zeregina kontuan hartuta betiere.", "tgt": "Uztailaren 2an herritarren ordezkariek beren ekarpenak egin zizkioten prestatze-bidean dagoen planari. Eta atzo egindako bileran, bada, ekarpen horiek aztertu zituzten, kontuan hartzeko. Izan ere, hori da plan hau egiteko modua: lankidetza. Instituzioek konpromiso hauek hartu dituzte bere gain: • Planean lan egiten jarraitzeko eratuko diren taldeak zuzentzea edo haiei laguntzea. • Horretarako beharrezkoak diren baliabideak (dirua eta pertsonalak) eskaintzea. Herritarren eta elkarteen ordezkariek esan dute haiek ere lan egiten jarraituko dutela Planean jasotako konpromisoak betetzeko.", "score": 0.1328811001952252 } ] }, { "id": "154", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu. Bilera amaitu ondoren, .Erabaki horiek Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza-politikako sailburuak azaldu ditu.", "score": 0.31966386807239067 }, { "src": "Bozeramaileak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa da konfinamendu orokorrera jo behar ez izatea egoerari aurre egiteko, hartu beharreko ezohiko neurri guztiak hartuz. Hala, Gobernuak jarduera ekonomiko eta hezitzaileari eutsi nahi diola adierazi du, herritarrei ariketa fisikoa egiteko eta gutxieneko jarduera sozial, kultural eta kirol jarduera segurua izateko ateak irekita uzteaz gain.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak neurri batzuk hartu ditu, koronabirusa jende gutxiagok har dezan saiatzeko. Eusko Jaurlaritzak ez du atzera konfinamendurik nahi. Horregatik, herri batetik bestera behar denean bakarrik mugitzeko eskatu dio jendeari. Jendeak lan egiten jarrai dezake, eta ikastetxeek eskolak aurrez aurre ematen jarraituko dute. Eta beste jarduera batzuk ere egin ahal izango dira: • Kultura-arlokoak. • Kirokal • Aisialdi-arlokoak. Segurtasun neurriak jarduera guztietan bete behar dira.", "score": 0.15720342007533827 }, { "src": "Sailburuak aitortu du ez dakiela zenbat iraungo duen pandemia honek, eta, beraz, beharrezkotzat jo du neurri murriztaileak hartzea ahalbidetuko duten tresnak izatea, berme juridikoekin, 19-Kodeari aurre egiteko. \"Zerbait behar da. Une honetan dagoen tresna bakarra alarma-egoera da, iraun behar duenak iraungo duena, baina komenigarria litzateke egoera horri aurre egiteko beste formula batzuk bilatzea, alarma-egoerara etengabe jo behar izan gabe \", adierazi du.", "tgt": "Gaur egun, zaila da jakitea zenbat iraungo duen pandemia honek. Eusko Jaurlaritzarentzat, jende gutxiago kutsatzeko modu bakarra, momentu honetan, alarma-egoera ezartzea da. Alarma-egoerak behar bezain beste iraungo du, gai honi aurre egiteko beste era bat aurkitu arte.", "score": 0.30058792987572464 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman duenez, Gobernu Kontseiluak Sailen arteko Batzordea sortzea onartu du, Euskadiko Erresilientzia Berreskuratzeko Programa (PRRE 2020-2023) –Euskadi Next – programa lantzeko. Zupiriak azaldu du batzordearen egitekoa, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion proiektuak biltzea, koordinatzeea, jarraipena egin eta ebaluatzea dela; eta, zentzu horretan, programaren eta batzordearen eginkizuna, ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu Programaren osagarri izango dela.", "tgt": "Batzorde berri bat, Erresilientzia Berreskuratzeko Programarako. Sail batzuen artean Eusko Jaurlaritzak batzorde bat osatu du, Euskadiko Erresilientzia Berreskuratzeko Programa burutzeko Euskadi Next. Batzorde horrek aztertuko du Euskadiko zer proiektutarako eska daitezkeen laguntzak Europan. Proiektu horiek bildu, koordinatu eta ebaluatu egingo ditu. Berpiztu Programaren osagarri jardungo du, ekonomia eta enplegua berrindartzeko.", "score": 0.3914764782031143 }, { "src": "Bozeramaileak azpimarratu du programa honetara bilduko diren eta gaur sortu den batzordeak koordinatu eta ebaluatuko dituen proiektuek, Euskadiren gaurko eta etorkizuneko premiei erantzun beharko dietela, bideragarriak izan beharko dutela, Europar Batasunak markatutako eremuekin lerrokatuta egon beharko dutela jasangarritasunaren ikuspegitik eta, ikuspuntu teknikotik, egingarriak izan beharko dutela, 2026ko abendua baino lehen gauzatzeko konpromiso neurgarri eta kontrastagarriekin.", "tgt": "Programa horretan parte hartzeko, proiektuek baldintza batzuk bete behar dituzte: • Euskadiren gaurko eta etorkizuneko beharrei erantzutea. • Egingarria izatea. • Jasangarria izatea, alegia, denbora luzea iraun ahal izatea, ingurunea kaltetu gabe. • 2026ko abendua baino lehenago martxan izatea.", "score": 0.3596332010575394 }, { "src": "Gainera, Bingen Zupiriak argitu du Batzordeak Euskadiko beste administrazio publikoekin, gizarteko solaskideekin eta maila anitzeko sektoreekin eta kolektiboekin proposamenak trukatzeko eta integratzeko eredua ezarriko duela, ekimenak koherenteak izan daitezen, onar daitezen eta Euskadi Next arrakastaz ezarri ahal izateko.", "tgt": "Proiektuak onartzeko eta ondo gauzatzeko, batzordeak lan-eredu bat sortuko du, eragile hauekin batera: • Euskadiko beste administrazio publiko batzuekin. • Gizarte-ordezkariekin. • Beste arlo eta jendarte batzuekin.", "score": 0.28890088755707977 }, { "src": "Bestalde, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak onartu egin duela Zallako Bolunburun dagoen herri gotortu edo kastroa Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatzeko dekretu-proiektua. Sailburuak nabarmendu du Zallako Udala aspaldidanik ari zela eskatzen indusketarekin jarraitu, aztarnak sakon aztertu eta ondarea balioan jartzeko aukera ematen duen aitortza hau.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Bolunburu gaineko kastro edo herri harresitua babes bereziko kultura-ondasun izendatu du (Zallan dago). Zallako Udalak kastroan zer egingo duen: • Indusketa arkeologikoa • Ikerlana • kultura-ondasun horri bere balioa eman.", "score": 0.35854757671538734 } ] }, { "id": "20", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.2378127431945169 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.5334035222362491 }, { "src": "Bere aldetik, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluak gaur onartu dituen 2024rako Euskadiko aurrekontuen gidalerroak aurkeztu ditu. Hain zuzen, legegintzaldi honetako azken aurrekontua izango da honako hau. Horrela, euskal kontuen planteamendu estrategikoak susperraldi ekonomikoa sendotzea du helburu, pandemiaren eta munduko ziurgabetasunen ondoren, garapen ekonomiko jasangarria eta kalitatezko enplegua bermatzeko, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea ziurtatzen duten politika sozial sendoekin batera, erronka demografikoari aurre eginez eta gazteriaren aldeko apustua eginez. \"Aurrekontu hauek etorkizuneko berme dira\", Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak irmo adierazi duenez.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du datorren urterako aurrekontuak nola izango diren. Gastatuko duen dirua honako hauetarako izango da: • Euskal ekonomia berreskuratzeko pandemiaren ondorioetatik eta nazioartean gerta daitekeenetik. • Ekonomiaren garapen jasangarrirako eta kalitatezko enplegurako. • Politika sozialetarako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, kontuan hartuko ditu gazteriari zuzendutako politikak eta euskal gizartea are eta zaharragoa dela.", "score": 0.22973034536223336 }, { "src": "Testuinguru horretan, finantza publikoen iraunkortasuna Gobernu gisa dugun erronka handienetako bat da. Izan ere, gai izan beharko dugu kontsolidazio fiskala inbertsio-premia izugarri batzuekin uztartzeko. Izan ere, inbertsio hori beharrezkoa da klima-aldaketaren aurkako borrokaren eskakizunetara ehun ekonomiko eta soziala egokitzeko, gizarte-azpiegiturak berritzeko eta ezagutzan, teknologian eta berrikuntzan oinarrituta hazkunde ekonomikoaren potentziala bultzatzeko.", "tgt": "Aurrekontuetako erronka handienetako bat da jasangarriak izan daitezela, beharrezkoa izango baita diru asko inbertitzea euskal ekonomiarako oso beharrezkoak diren gauzetan. Adibidez, klima aldaketaren aurkako borrokan edo ezagutza, teknologia eta berrikuntzaren aldeko apustuan.", "score": 0.20827408079581985 }, { "src": "Aukera-berdintasunaren ikuspegitik, Euskadik jarraibide horiek berresten ditu Garapen Jasangarriko Helburuekiko konpromisoan, hala erakusten baitu Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontua Nazio Batuetara bidalitako GJHekin lerrokatzeko txostenak, zeinak nabarmentzen baitu lerrokatze-maila handia dagoela garapen jasangarriaren oinarri hirukoitzarekin: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.", "tgt": "Gainera, aurrekontuek erantzungo diote Eusko Jaurlaritzak duen Garapen Jasangarriko Helburuekiko konpromisoari.", "score": 0.341679449928229 }, { "src": "Ekonomia sozialaren eremuan, bi erabaki hartu dira gaurkoan. Alde batetik, Lan eta Enplegu Sailak 1,2 milioi euroko laguntzen deialdia egin du Gizarte Ekonomiarako, zehazki prestakuntzarako eta laguntza teknikorako. Eta bestetik, Gobernu Kontseiluak Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren Dekretua onartu du, Kooperatiben Legea garatzen duena izapide elektronikoak errazteko. Zupiriak azaldu duenez, Dekretu hau kooperatibekin landutako dekretu bat da eta bide elektronikoen bidez harreman arinagoa izateko aukera emango die, enpresa kooperatibo berriak sortzea erraztuz.", "tgt": "EKONOMIA SOZIALA: Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro baino gehiago emango ditu prestakuntza eta laguntza teknikorako laguntzetan. Baita ere, onartu du Euskadiko kooperatiben erregistroaren Erregelamendua. Horrela, errazagoa izango da Internet bidez tramiteak egitea.", "score": 0.30852327998400886 }, { "src": "Eta bestalde, Lan eta Enplegu sailari lotuta baita ere, erakunde sindikalen funtzionamendurako dirulaguntzen deialdia onartu da. Erakundeen ordezkagarritasunaren arabera ematen diren laguntzak dira, Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalek jaso ahal izango dituzte eta jarduera sindikalaren gastu arruntak finantzatzeko erabili beharko dira, baita beren bulego eta zerbitzuen antolaketa eta funtzionamendurako beharrezkoak diren gastu guztiak finantzatzeko ere. Zenbatekoa milioi bat eurotik gorakoa da.", "tgt": "SINDIKATUAK. Eusko Jaurlaritzak onartu du sindikatuei laguntzak ematea, duten ordezkapenaren arabera.", "score": 0.0 }, { "src": "Gobernantza saialen eskutik, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteei eta informatzaileak babesteari buruzko informazioaren barne kanala sortu eta arautzen duen Dekretuari. Arauak erakunde publikoak barne sistema bat ahalbidetzera behartzen ditu arau-hauste penalak edo administratiboak antzematen dituztenek horien berri eman dezaten eta inplikatutako erakundeak berak bideratu ditzan. Modu honetara erakundean bertan modu eraginkorrean jarduteak ondorio negatiboak lehenago geldiarazi eta eragindako kalteak lehenago konpondu ahal izango da.", "tgt": "BERRI EMATEKO KANALA. Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartu du euskal sektore publikoaren barruan informazio-kanal bat sortzeko. Kanal honen bidez, pertsona batek jakinarazi ahal izango du administrazioen barne-funtzionamenduaren barruan egon daitekeen arau-hausteren baten berri badu.", "score": 0.0 }, { "src": "Jaurlaritzak, halaber, animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ditu 2023rako. Bozeramaileak jakinarazi duenez, guztira, 200.000 euro bideratuko dira abeltzaintzako ustiategien titularrei edo elkarteei laguntzeko, Welfair ziurtagiria lortzeak eta animalien ongizatea kontrolatzeko prozedurak ezartzeak, arduradunak prestatzeak eta ziurtagiri honen berezko gastuek eragiten dizkieten kostuengatik.", "tgt": "ANIMALIEN ONGIZATEA. Eusko Jaurlaritzak laguntza ematea onartu du norbanakoek edo abeltzaintza-enpresek animalien ongizaterako Welfair ziurtagiria izan dezaten. Laguntzek prestakuntza jasotzeko eta animalien ongizatea kontrolatzeko sistemak abian jartzeko balioko dizkiete.", "score": 0.0 } ] }, { "id": "230", "alignments": [ { "src": "Osasun Sailak, urtea amaitu aurretik, lehen mailako arretako profesionalak askatasunez aukeratzeko dekretua onetsiko du; horren bidez, herritarrek askatasunez aukeratu ahalko dute zer erizainek edo emaginek ematen dieten arreta, dagoeneko familia-medikuarekin egiten den bezala. Hala iragarri du Nekane Murga Osasun sailburuak, Nursing Now Euskadi jardunaldien inaugurazioan; jardunaldiak gaur antolatu dira, Bilbon, erizaintzari ikusgaitasuna emateko eta profesional horien gaitasunak sustatzeko moduak aztertzeko.", "tgt": "Urtea amaitu baino lehen, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartuko du, pertsonei aukera emango diena honako hauek libreki hautatzeko: • erizainak • familia-medikuak • emaginak. Osasun Sailak eta Osakidetzak antolatuta egin dira jardunaldiak, Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian.", "score": 0.28733803166567745 }, { "src": "Sailburuak, halaber, Osakidetzak biztanleen esleipenaren alde eginiko apustua nabarmendu du; horrela, herritar bakoitzak erreferentziazko erizain bat izango du esleituta. Neurri hori sendotzeko, lehen mailako arretako profesionalak askatasunez aukeratzeko dekretua onetsiko da; urte-amaierarako argitaratuta egongo da, iragarri duen bezala. Era berean, Osasun Saila eta Osakidetza erizaintzarako medikamentuen eta osasun-materialaren indikaziorako, erabilerarako eta banaketarako dekretuaren garapenean ari dira lanean.", "tgt": "Dekretu horri esker, gainera, pertsona bakoitzak erreferentziazko erizain bat eduki ahal izango du. Eusko Jaurlaritza, era berean, sendagaiei eta osasun-materialari buruzko dekretu bat ari da lantzen erizainentzat.", "score": 0.3182657179241776 }, { "src": "Oraintsu abian jarri diren ekintzetako batzuk batik bat lehen mailako arretan oinarritzen dira. Eskariaren kudeaketa-eredu berria nabarmendu behar da; pixkanaka garatzen ari da Osakidetzako ESI guztietan, erizaintzako langileek zuzenean zer prozesu akuturi eman diezaieketen arreta identifikatzeko. Era berean, aste honetan bertan, lehen mailako arretako erizaintzako beste 23 plaza gehiago esleituko dira, laguntza-maila hori sendotzeko Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategian konprometitu bezala. Plazak honela banatuta daude: 1 Debagoiena ESIa, 3 Araba ESIa, 1 Arabako Errioxa ESIa, 1 Barakaldo-Sestao ESIa, 2 Barrualde-Galdakao ESIa, 2 Bidasoa ESIa, 3 Bilbao-Basurto ESIa, 2 Debabarrena ESIa, 5 Donostialdea ESIa, 3 Uribe ESIa.", "tgt": "Gainera, lehen mailako arreta hobetzeko, Eusko Jaurlaritzak abian jarri du pazienteen beharrak kudeatzeko beste modu bat. Lanpostuok honela banatuko dira: • Debagoieneko ESI: erizain 1 • Arabako ESI: 3 erizain • Arabako Errioxako ESI: erizain 1 • Barakaldo-Sestaoko ESI: erizain 1 • Barrualde-Galdakaoko ESI: 2 erizain • Bidasoko ESI: 2 erizain • Bilbo-Basurtuko ESI: 3 erizain • Debabarreneko ESI: 2 erizain • Donostialdeko ESI: 5 erizain • Uribeko ESI: 3 erizain.", "score": 0.2508751486143162 }, { "src": "Inaugurazioan, Osasun sailburuak berretsi egin du Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-sisteman erizaintzako langileen gaitasun eta jarduerak sendotzeko duten konpromiso irmoa. Hori horrela, Nekane Murgak gogorarazi du Euskadi ez dela hutsetik abiatzen; izan ere, 2015etik, hainbat estrategiatan ari da lanean, Osakidetza barruan erizainen lanbidea sendotzen eta garatzen laguntzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2015etik lanean dihardu Osakidetzako erizainen lana eta zeregina indartzeko.", "score": 0.27672710782836535 }, { "src": "Nekane Murga sailburuak, Nursing Now Euskadi jardunaldien inaugurazioan, erizainen lanbidea osasun-sisteman \"funtsezko oinarria\" dela nabarmendu du", "tgt": "Nursing Now Euskadi jardunaldiak", "score": 0.33097880653866674 }, { "src": "Nursing Now Osasunaren Mundu Erakundearen eta Erizaintzako Nazioarteko Kontseiluaren ekimen globala da, eta Euskadi pasa den maiatzean atxiki zitzaion. Jardunaldiak Osasun Sailak eta Osakidetzak sustatzen dituzte, eta, haietan, Bidebarrieta Liburutegian, erizaintzari ikusgaitasuna emateko inplikatuta dauden eragileak batu dira. Besteak beste, Araceli Garín UPV/EHUko Graduko eta Graduondoko errektoreordeak eta Adelaida Zabalegui Nursing Nowk Espainian duen arduradunak parte hartu dute.", "tgt": "Nekane Murga Osasun sailburuak, Araceli Garín UPV/EHUko Gradu eta Graduondoko errektoreordeak eta Adelaida Zabalegi Espainiako Nursing Now-ren arduradunak parte hartu dute Nursing Now Euskadi jardunaldien inaugurazioan. Nursing Now Osasunaren Mundu Erakundearen eta Erizaintzako Nazioarteko Kontseiluaren arteko proiektu bat da.", "score": 0.7453760916667612 } ] }, { "id": "298", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondoren izan ohi den prentsaurrekoan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal lagun zituela.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Iñaki Arriola Ingurumeneko sailburuak, Jon Darpón Osasuneko sailburuak eta Beatriz Artolazabal Enpleguko sailburuak azaldu dituzte hartutako erabakiak. Artolazabal eta Darpón sailburuek azaldu dute Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartu duela.", "score": 0.46357846427797805 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du \"Gernikako Estatutua defendatzeko akordioa bere 40. urteurrenean, estatutua ez betetzea sustatzen dutenen aurrean.\" Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak salatu egiten ditu instituzioen leialtasun falta eta Senatuaren instrumentalizazioa.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak erabaki du jarraituko duela defendatzen Estatutua bete egin behar dela, nahiz eta batzuek ez duten nahi. Horregatik, agiri bat onartu dute: \" Gernikako Estatutuaren 40. urteurrenean, Estatutua ez betetzea sustatzen dutenen aurrean hura defendatzeko akordioa \"", "score": 0.28985414603224063 }, { "src": "Zentzu horretan argitu duenez, Eusko Jaurlaritzak ukatu egiten du zeharo estatutu-legearen betearazpena izatea Estatuko herritarren arteko desberdintasunen iturria. \"Hori defendatzeak ekarriko luke eredu autonomikoa suntsitzea eta euskal Autogobernua baztertzea\", zehaztu du. Hala, Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza beti egon da ordenamendu juridikoan aurreikusita dauden beharrezko lankidetzaren, elkarlanaren, koordinazioaren eta lurralde-koordinazioaren alde. \"Dena den, lankidetza sortzekotan aitortu eta errespetatu egin behar dira instituzio bakoitzari legez dagozkion konpetentziak\", gaineratu du.", "tgt": "Erkoreka bozeramaileak esan duenez, Estatutua betetzeak ez ditu desberdintasunak sortzen EAEko herritarren eta Espainiako gainerako lurraldeetako herritarren artean. Erkorekaren ustez, hori pentsatzen dutenek autonomien eredua eta euskal autogobernua kendu nahi dituzte, ez dutelako horretan sinesten. Erkorekak dio Eusko Jaurlaritza beti egon dela beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetzan aritzearen alde, eta elkarri laguntzaren alde. Erakunde bakoitzak eskumen batzuk ditu, legeak emanda, eta eskumen horiek aitortu eta errespetatu egin behar dira.", "score": 0.3382928954338058 }, { "src": "Gainera, Josu Erkorekak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa lanean jarraitzeko Espainiako Gobernuak osorik bete dezan Gernikako Estatutua. Zentzu horretan, azaldu duenez, datozen orduetan lehenengo negoziazio-blokeko gainerako gaien dokumentazioa jasotzea espero dute. \"Komunikazioa arina eta etengabea da Lurralde Politikako Ministroaren taldearekin duguna, eta espero dut akordio batera iritsi ahal izatea eta Transferentzien Batzorde Misto berri baten deialdia egitea\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak jarraituko du Espainiako Gobernuarekin lan egiten, Estatutua bete dadin. Komunikazio ona dute Espainiako Gobernuarekin, eta dokumentu batzuen zain daude, orain arte egin ez diren transferentzien lehenengo multzoa negoziatzen hasteko, eta akordio batera heltzeko.", "score": 0.4387667912606668 }, { "src": "Bere aldetik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Gobernuaren lankidetza-hitzarmen bat BJKNrekin eta EUDELekin kalteberatasun-kasuak detektatzeko eta etxegabetzeen aurrean neurri sozialak aplikatzeko. Arriolak adierazi duenez, hitzarmenaren aplikazioarekin arindu egin nahi da, ahal den gehien, fede oneko zordunentzat adierazten duen drama bizi diren etxeetatik bota izateak; hau da, kalteberatasun-egoeran bizi den pertsona edo familia bakar bat ere kalean ez geratzea inolako babesik gabe. Arriola sailburuak azaldu duenez, hitzarmenaren berrikuntza nabarmenetako bat da orain antzematen den gabeziarik handiena konpontzen duena: inplikatutako eragileen artean komunikaziorako kanal eraginkorrik eta operatiborik ez egotearena. \"Gabezia hori erregistro informatiko bat sortuz konponduko da; erregistro horrek erraztu egingo du instituzioen arteko komunikazioa eta burututako ekintzen azterlan estatistikoa, espedienteen kudeaketa bizkorra eta eraginkorra izan dadin, eta aurreikusitako ekintza sozialak planifikatu ahal izateko, horien premia izanez gero\", argitu du.", "tgt": "Iñaki Arriola sailburuak esan duenez, Gobernu Kontseiluak hitzarmen bat onartu du, etxegabetze-kasurik larrien berri izateko, eta haien gaineko neurriak hartzeko. Hemendik aurrera, berriz, programa informatiko bat egongo da, helburu hauek betetzeko: • Erakundeen arteko komunikazioa errazteko. • Datuak partekatzeko eta trukatzeko. • Espedienteak bizkorrago eta hobeto kudeatzeko, eta, modu horretan, jardun ahal izateko.", "score": 0.3523901394425274 }, { "src": "Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek jakinarazi dutenez, Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du Dekretua, adinekoen egoitzetako farmazia-zerbitzuei eta medikamentuen gordailuei buruzkoa. Osasuneko sailburuak adierazi duenez, Dekretu horrekin prestazio farmazeutikoaren kudeaketa-eredu berri bati ematen zaio hasiera adinekoen egoitzetan. \"Eredu berri horrek segurtasun handiagoa eta kalitateko prestazio farmazeutikoa emango dizkie Euskadiko egoitzetan bizi diren adineko pertsonei eta, aldi berean, hobetu egingo du eraginkortasunean\", zehaztu du Darpónek.", "tgt": "Pertsona zaharren egoitzetan farmazia-zerbitzuak eta botika-gordetegiak ezartzeko Dekretua da. Dekretu horren ondorioz, zahar-egoitzetan beste modu batez emango da farmazia‑zerbitzua.", "score": 0.22315815432884398 }, { "src": "• Euskadiko egoitzetan bizi diren adineko pertsonei segurtasun handiagoa eta kalitateko prestazio farmazeutikoa emango dizkien eredu berri bat onetsi du Eusko Jaurlaritzak", "tgt": "Zerbitzuaren kalitatea, segurtasuna eta efizientzia hobetuko dira.", "score": 0.2111794347953356 } ] }, { "id": "336", "alignments": [ { "src": "OGP Euskadi ekimeneko erakundeek Euskadirako Gobernu Irekiaren 2018-2020 aldiko Ekintza Plana onartu dute lankidetzan, eta konpromisoetan finkatutako zereginak egiteko lantaldeak osatu dituzte.", "tgt": "Euskadiko Gobernu Irekirako Ekintza Plana 2 urtez landuko da (2018tik 2020ra). OGP Euskadi osatzen duten erakundeek beren kabuz erabaki dute ekimen horren parte izatea, eta erabakia, hain zuzen, denon artean hartu dute, lankidetzan oinarrituta.", "score": 0.25720396427430586 }, { "src": "Bi urterako Ekintza Planeko bost konpromisoak honako hauek dira: • Kontuak ematea agintaldiko planen bidez • Open data Euskadi eta Linked open data • Herritarren parte-hartzearen I-laba Euskadin • Open Eskola: herritarrentzat irekitako eskola • Integritatearen euskal sistema", "tgt": "Hain zuzen, lan-taldeak arduratuko dira Ekintza Planean ezarritako konpromisoak betetzeko beharrezkoak diren zereginez. Ekintza Planak 5 konpromiso ditu: • Kontuak ematea (Planen bitartez egiten da, gobernuak irauten duen bitartean). • Open data Euskadi eta Linked Open data • I-lab de participación ciudadana en Euskadi • Open Eskola: herritarrentzako eskola irekia • Zuzentasunaren euskal sistema", "score": 0.1869033239454794 } ] }, { "id": "226", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Iñigo Urkullu gaur goizean izan da, Osasun sailburu Nekane Murgarekin, Osakidetzako Zuzendari nagusi Juan Luis Diegorekin eta Osasun Saileko, Osakidetzako eta Arabako ESIko hainbat ordezkarirekin batera, Arabako ESIko AUO Txagorritxuko Zerbitzu Orokorren Eraikin berriaren obrak bisitatzen.", "tgt": "Osasuneko sailburu Nekane Murgarekin, Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Luis Diegorekin eta Osasun Saileko Osakidetzako Arabako hainbat ordezkarirekin, Arabako Unibertsitate Ospitalearen eraikin berria bisitatu du Txagorritxun.", "score": 0.6601538524512832 }, { "src": "Lehenik eta behin, lan-bilera bat egin dute, eta, bertan, AUOko Plan Zuzentzailearen Proiektu Taldeko arduradunek Lehendakariari jakinarazi diote unitate berrien banaketa eta ekipamenduak, asistentzia-zirkuituak, arreta emango zaien pazienteak eta proiektu honetan txertatutako berrikuntza teknologikoak.", "tgt": "Eraikin berria bisitatu aurretik, ospitaleko arduradunek lehendakariari azaldu diote: • nola antolatuko den. • nolako ekipamenduak izango dituen. • nolako pazienteak artatuko dituen. • nolakoa izango den arreta. • teknologia-berritasunak.", "score": 0.26330945043622206 }, { "src": "Ondoren, Lehendakariak instalazioak bisitatu ditu, zehazki, Zainketa Intentsiboetako Unitatea. Horrek banakako 31 box ditu, horietako 6 isolamendukoak, hiru modulutan banatuta, eta urtean 2.000 paziente inguru artatuko ditu.", "tgt": "Ospitale berriak Zainketa Intentsiboen Unitatea izango du. Unitate horretan artatuko dira arreta berezia eta jarraitua behar duten pazienteak, oso gaixo daudenak. Zainketa Intentsiboen Unitateak 2.000 pertsona inguru artatuko ditu urtean. Horretarako, unitateak 31 box ditu, banakakoak.", "score": 0.31462398397157976 }, { "src": "Bisitaren ondoren, Lehendakariak adierazi duenez, \"Araban ematen den osasun-zerbitzu publikoa nabarmen hobetuko du eraikin berriak, eta eraikin berriak izango dituen eremu berriak irekitzeak hobekuntza asistentzial garrantzitsua ekarriko du, arabarrei arreta hobea eskaintzea ahalbidetuko baitu, eta, horren ondorioz, pertsonen segurtasuna, eraginkortasuna eta erosotasuna nabarmen hobetuko dira, paziente zein profesionalentzat\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ustez, ospitale berriak Arabako osasun zerbitzu publikoa hobetzen lagunduko du, arreta seguru, eroso eta eraginkorra eskainiko baitu.", "score": 0.3596386578440327 }, { "src": "Hala, AUO Txagorritxun, 2013ko azaroan jarri zen martxan Kanpoko Kontsulten Eraikina, eta 2016ko urrian abiarazi ziren Eguneko Ospitale Medikoak eta Onko-Hematologikoak, Odol Banku berria eta Bihotzeko Errehabilitazio Unitatea. AUO Santiagon ere martxan jarri zen Zentro Oftalmologikoa 2016ko apirilean, Eguneko Ospitale Kirurgikoa 2016ko ekainean eta Errehabilitazio Zerbitzua 2017ko martxoan.", "tgt": "Arabako Unibertsitate Ospitalea Txagorritxun: • 2013an, Kanpo Kontsulten Eraikina, pazienteen gaixotasunak diagnostikatzeko ospitalean ingresatu gabe. • 2016an: • Eguneko Ospitale Medikoa, ospitalean ordu batzuk baino egon behar ez duten pazienteentzat. • Ospitale Onko-Hematologikoa, odoleko minbizia dutenentzat. • Odol Banku berria, non odola analizatu eta gorde egiten den. • Bihotzeko Errahabilitazio Unitatea, infartua izan duten pazienteentzat Arabako Unibertsitate Ospitalea Santiagon: • 2016an: • Oftalmologia Zentroa, begietako gaixotasun guztiak tratatzeko. • Eguneko Ospitale Kirurgikoa, ebakuntza egin eta ospitalean ordu batzuk baino egon behar ez duten pazienteentzat. • 2017an, Errehabilitazio Zerbitzua, istripu edo gaixotasun baten ondorioz gorputzeko funtzio edo jarduera bat berreskuratu behar dutenentzat.", "score": 0.3365118681320885 }, { "src": "Lehen Mailako Arretan, Kanpezuko Osasun Zentro berria 2017ko uztailean ireki zen, eta joan den irailean Murgian Osasun Zentro berria eraikitzeko obrak hasi ziren.", "tgt": "Lehen Mailako Arretan: • 2017an, Kanpezuko Osasun Zentro berria. • 2019an, Murgiako Osasun Zentroa eraikitzen hasi dira.", "score": 0.571358977271666 } ] }, { "id": "265", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, \"betiOn telelaguntza zerbitzua nazioarteko erreferentea da, eta adinekoentzako arreta-eredua; autonomia, segurtasun eta ahalduntze maila handia eskaintzen die\". Artolazabalek, gaur goizean, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin eta Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariarekin batera, betiON Euskadiko telelaguntza zerbitzu publikoaren bi liburuxka berri aurkeztu ditu.", "tgt": "Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuak eta Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariak Euskadiko betiON telelaguntza-zerbitzuaren 4 gida berri aurkeztu dituzte BetiON Eusko Jaurlaritzak duen telelaguntza-zerbitzu publikoa da.", "score": 0.6299721569571595 }, { "src": "Gaur egun, betiON zerbitzua bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei zuzentzen zaie; gizarte-zerbitzuek aitortutako mendekotasun-egoeran edo ahultasun-egoeran bizi diren 65 urtetik gorakoei; adimen-desgaitasuna, fisikoa edo sentsoriala eta mendekotasun aitortua duten pertsonei, maila edozein dela ere; eta buruko gaixotasuna diagnostikatuta duten eta mendekotasun-egoera aitortua edo gizarte-bazterketako arriskua bizi dutenei.", "tgt": "Telelaguntza-zerbitzua bakarrik bizi diren adineko pertsonentzat da, edo desgaitasuna dutenentzat, larrialdi-kasuetan beren etxetik laguntza eskatzeko erabil dezaketena. Gaur egun, betiONek arreta ematen die: • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei • 65 urtetik gorakoei, mendetasuna edo mendetasun-arriskua aitortua dutenei. • Desgaitasun intelektuala fisikoa edo sentsoriala izanik mendetasuna aitortua dutenei • Buru-gaixotasuna diagnostikatua izanik mendetasuna aitortua dutenei • Gizarte-bazterketaren arriskua dutenei.", "score": 0.27077203245243847 }, { "src": "Telelaguntza gizartean laguntzeko eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen duena, eta erabiltzaileei aukera ematen die, telefonoaren bidez eta komunikaziorako ekipamendu informatiko bereziarekin, etengabeko arreta-zerbitzua izateko, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, gizarte-larrialdietako edo -beharrizaneko egoeretara egokitutako erantzuna emateko prestakuntza berezia duten pertsonen eskutik.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hobetu egin nahi du betiON zerbitzua erabiltzaileei arreta ona eta pertsonalizatua emateko. betiOn zerbitzua dutenek honako hauek dituzte: • telefono-linea bat • komunikazio- eta informatika-ekipo berezi bat. Modu horretan, betiON zerbitzuko langile espezializatuek arreta eskaintzen diete larrialdi bat duten edo laguntza behar duten pertsonei, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.", "score": 0.31348673795144494 }, { "src": "\"Euskadiko telelaguntza teknologia berrien eskutik bilakatzen joan da, harik eta pertsonan oinarritzen den laguntzarako eta segimendurako zerbitzu proaktibo bilakatu arte, eta harekin dihardu elkarreraginean zenbait baliabideren bidez: telefono-deiak eta alerta teknologikoak hartu eta jasotzea, asistentziak eta baliabideetara bideratzea eta etxeko bisitak. Horrela, pertsonak beren ohiko familia- eta gizarte-ingurunean denbora gehiagoz mantentzeko bide ematen da\", esan du Beatriz Artolazabal sailburuak.", "tgt": "Zerbitzuak arreta hauek ematen ditu: • telefono-deiak eta mezuak • beste zerbitzu batzuk eskuratzeko laguntza • etxeko bisitak. Zerbitzu honek laguntza eskaintzen die bakarrik bizi diren adinekoei eta desgaitasunak dituztenei: • beren buruan konfiantza eta segurtasuna izan dezaten modu horretan beren egoera hobetzeko • beren ingurune familiar eta sozialean ahalik eta denbora gehien bizi daitezen.", "score": 0.2712142351954142 }, { "src": "Horietako bat generikoa da, eta zerbitzuari buruzko informazioa eskaintzen du. Bertan, honako hauek aipatzen dira: betiONek zer eskaintzen duen, nola kudeatzen den, zer teknologia erabiltzen duen eta gorabehera tekniko baten kasuan zer egin daitekeen. Beste gida \"autozaintzan eta zaintzaileentzako oinarrizko zainketan\" datza, eta zaintzailearentzako laguntzarako telelaguntza programaren barruan sartzen da.", "tgt": "Zerbitzu Publikoaren 4 gida berriak • zer zerbitzu eskaintzen dituen betiONek • zer teknologia-mota duen • zer egin behar den arazo tekniko bat dagoenean. zaintzaileek • nola zaindu beren buruak • zein diren zaindu behar dituztenen oinarrizko zainketak.", "score": 0.2888116032701828 }, { "src": "2018ko azken urteko inkestan, erabiltzaileek 4,46ko nota eman zioten 5etik gogobetetasun-mailari; horrek erakusten du zerbitzu horrek onarpen-maila handia duela erabiltzaileen artean.", "tgt": "2018an egindako azken azterketan, erabiltzaileek 5etik 4,5eko nota eman diote orokorrean betiON zerbitzuari.", "score": 0.3592188163306026 } ] }, { "id": "138", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak azaldu dituzte hartu dituzten erabakiak.", "score": 0.17245373120017277 }, { "src": "Eta, bestalde, gertatzen ari diren kutsatze-mailen eta erkidego mugakideetan hartu beharreko neurrietan gertatzen ari diren egoera desberdinen aurrean, Lehendakariak Presidenteari eskatu dio, formalki eta benetako baterako gobernantza eraginkor baten izenean, aste honetan bertan, beharrezkoak diren neurriak premiaz har ditzala autonomia-erkidego guztiei segurtasun juridikoko esparru nahikoa emateko, beharrezko neurriak berehala aplikatu ahal izateko, hala nola taldekatzearen gehieneko kopurua edo gaueko mugikortasuna.", "tgt": "Lehendakariak espainiar Gobernuko Presidenteari gutun bat idatzi zion 2 gauza eskatzeko: • Herritarrei maskara une oro erabiltzera behartzea eta bakarrik kendu ahal izatea pertsona gutxi dauden naturaguneetan. Horretarako, maskararen erabilerari buruzko Dekretua aldatu behar da. • Autonomia-erkidego guztiei segurtasun juridikoa ematea muga jarri ahal izateko gauean ateratzeari eta bildu daitezkeen pertsona kopuruari.", "score": 0.23993165855691198 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, Emaitek Plus laguntzen programa arautzen duen agindua onartu du; haren bidez, 68 milioi euro bideratzen dira Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko ikerkuntza kooperatiborako zentro eta zentro teknologikoetara.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak gai hauek onartu ditu: • Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko 2021-2024 Plana, Euskadiko ekonomia berriro martxan jartzeko. • Euskal Adimen Artifizial Zentroa sortzea eta laster Japonian eta Korean 2 ordezkaritza • Euskadiko langile autonomoen elkarte profesionalen erregistroa antolatzeko eta martxan jartzeko • Diru-laguntza Gizarte Ekonomiako proiektuak martxan jartzeko eta laguntza teknikoa jasotzeko. • Emaitek Plus laguntzen programa Zentro Teknologikoetarako eta Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko Ikerkuntza Kooperatiborako • Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A. sozietate publikoaren 2021eko kapital eta ustiapen-aurrekontuak.", "score": 0.32913839437157943 }, { "src": "Hezkuntza arloan, Gobernu Kontseiluak bi laguntza-deialdi onartu ditu. Lehena , Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial egiteko , hain zuzen, eta 985.000 euro bideratzen dira. Beste deialdia berriz, 500.000 euroko diru-kopurua duena, 2022 urtean ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak dira, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragileei daude zuzenduak, UPV/EHU salbu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntza hauek onartu ditu: • euskarazko ikasmaterialak sortzeko unibertsitate aurreko mailetarako. • 2022 urtean ekipamendu zientifikoa erosteko.", "score": 0.3187883324506973 }, { "src": "Gainera, jakinarazi du gaurko Gobernu Kontseiluak 410.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu duela Urtxintxa Aisialdiko Eskola Gipuzkoa Elkartearentzat IKUSIKA 2021 udalekuak antolatzeko. Udaleku hauen helburua ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea izan da, izan ere, COVID-19aren ondorioz gazte asko euskaratik aldendu dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntza hauek onartu ditu: • \"Bitartez\" arte garaikidearen arloan ikerketa eta kultura eta gizarte bitartekaritza eta berrikuntza • Urtxintxa Aisialdiko Eskola Gipuzkoa Elkartearentzat Ikusika 2021 udalekuakantolatzeko, ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko.", "score": 0.38724663572604545 }, { "src": "Horrez gainera, Gobernu Kontseiluak Auzolana II Babes Komunitarioko Programa ri bi urteko luzapena ematea onartu du, nazioarteko babesaren onuradun diren pertsonei arreta emateko. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak, Migrazioen Estatu Idazkaritzak, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzak (UNHCR), Ignacio Ellacuría Fundazioak eta Cáritasek luzatu egingo dute familia gehiago hartzeko beharrezkoak diren ekintzak egiteko lankidetza-hitzarmena.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hauek ere egingo ditu: • etxebizitza eta eraikinak birgaitzeko laguntzen araudia eguneratzea. • Auzolana 2 Babes Komunitarioko Programa 2 urtez luzatzea nazioarteko babesa duten pertsonei arreta emateko. Pandemiako egoerari buruz", "score": 0.48288752199518314 }, { "src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratu en berri eman du, baita txertaketa prozesuaren inguruko informazioa ere.", "tgt": "Osasun sailburuak Euskadin koronabirusari eta txertaketari buruzko datuak eman ditu.", "score": 0.4972400849487282 } ] }, { "id": "163", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zein akordiotara iritsi diren azaldu du.", "score": 0.2894514896104813 }, { "src": "Zupiria bozeramaileak, hezkuntza-sektoreko grebari dagokionez, adierazi du Eusko Jaurlaritzak ulertzen duela hezkuntza-sektoreko familien eta profesionalen kezka, eta hezkuntza presentzialerako eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko dituela Jaurlaritzak. Hala ere, aitortu du deigarria dela Euskal Autonomia Erkidegoa izatea ikasturte hasieran greba egiten den erkidego bakarra.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago grebarekin ikasleen familiak dauden bezala. Gobernuak beharrezko erabakiak hartuko dituela esan du Izan ere, ikasleek eskolara joateko eskubidea dute. Zupiriak esan du harritu egiten dela Euskadi autonomia-erkidego bakarra delako kurtsoa hasi bezain pronto greba egiten.", "score": 0.24639855564193208 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak lehendakariak Jaurlaritzaren lehen ehun egunetarako zehaztu dituen helburu nagusien berri eman du: Gobernu Programa, lege egutegia eta 2021eko aurrekontuaren jarraibide ekonomikoak zehaztea.", "tgt": "Gobernuaren lehen 100 egunen helburuak Lehenengo 100 egunetan, Eusko Jaurlaritzak honako hau egingo du: • Gobernu programa: gauzatuko dituen politikak gobernatzen ari den bitartean • Legezko egutegia: gauzak noiz egingo dituen legeak ezartzen duenaren arabera. • 2021eko aurrekontuaren gidalerroak: dirua non gastatuko ikusteko ideia nagusiak. Bozeramailearen esanetan, euskal gizarteak une zailak bizi ditu.", "score": 0.34945558276478356 }, { "src": "Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du Euskal gizarteak demokrazia-garaian izan duen erronkarik handienari aurre egin behar diola, eta erronka horretan, denbora luzez oso kutsakorra den birus batekin bizitzen ohitu beharko duela. Testuinguru horretan, Bingen Zupiriak ziurtatu du Jaurlaritzak ez diola uko egingo bere betebeharrei, eta bere esku dauden neurri guztiak hartuko dituela ahalik eta segurtasunik handienaz bete ditzan bere eginkizunak. Gainera, esan du behar beharrezkoa izango dela guztion eta gutariko bakoitzaren konpromisoa osasun eta kutsatze arriskuei aurre egiteko. \"Osasun arriskuez gainera zailtasunak izango ditugu gure bizitzaren arlo askotan: ekonomiaren eta enpleguaren arloan, hezkuntzan, osasun arloan. Zailtasunak arlo emozionalean. Denok joko gaituen egoera berri bat da, eta denon arteko konpromisoa eta elkarlana beharko dugu. Jaurlaritzak argi dauka erakunde, gizarte-ordezkari eta herritarren arteko konpromisoa beharko dela egoera zail honi aurre egiteko\", adierazi du.", "tgt": "Eta horretan, Eusko Jaurlaritzak bere betebehar guztiak beteko ditu. Adibidez, ahalik eta segurtasun handiena izateko neurriak hartzea. Kutsaduraren aurrean. Denok aurkituko ditugu zailtasunak lanean, eskolan, ekonomian, osasunean eta ondo sentitzean, baina laguntzen badugu eta arduratsuak bagara, denon artean aurre egin diezaiokegu.", "score": 0.36946488748122913 }, { "src": "Era berean, Bozeramaileak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak 623,5 milioi euro onartu dituela ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak finantzatzeko. 2020-2021 ikasturte honetan 314 itunpeko ikastetxe daude Euskadin. Orotara, unibertsitatez kanpoko 7.159 itunpeko gela batzen dituzte.", "tgt": "Itunak ikastetxe pribatuekin Gobernu Kontseiluak 623 milioi euro baino gehiago gastatzea onartu du unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuekin egindako itunetarako. 2020-2021 ikasturtean 314 itunpeko ikastetxe egongo dira; guztira, ikastetxe horiek 7 mila ikasgela baino gehiago dituzte", "score": 0.5091169785655818 }, { "src": "Bestalde, Zupiria sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak \"Ikasiker, ikerketa lanetan laguntzeko beketarako deialdia\" onartu duela. 300.000 euroko diru-kopurua izango du deialdiak, eta 200 beka eskainiko dira.", "tgt": "Ikasiker bekak deitzea onartu du Gobernu Kontseiluak 200 beka emango dira, eta guztira 300 mila euro banatuko dira.", "score": 0.3934934761059801 }, { "src": "Azkenik, Bingen Zupiriak azaldu du Gobernu Kontseiluak udal euskaltegien zein euskaltegi pribatuen lana babesteko diru-laguntzak onartu dituela. 22.158.000 euro bideratuko dira euskaltegi pribatuetara, eta 12.810.000 udal euskaltegietara. Hortaz, guztira 35.000.000 euro bideratuko dituzte, iaz baino 2 milioi gehiago.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 35 milioi euro gastatzea onartu du, iaz baino 2 milioi gehiago, euskaltegientzako laguntzetan: • Euskaltegi pribatuek 22 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte • Euskaltegi publikoek edo udaletako euskaltegiek ia 13 milioi euro jasoko dituzte.", "score": 0.3478661278991854 } ] }, { "id": "389", "alignments": [ { "src": "Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkoreka bozeramailearen bidez, aditzera eman du ez dela egongo ETAren desegitearen harira datorren maiatzaren 4an Kanbon egingo den ekitaldian, uste baitu \"ekitaldiaren edukia eta diseinua itxita dagoela eta ez dela aurrez adostu\". \"Ezagutzen ez den adierazpen bat bermatzea proposatzen da; ez gatoz bat horren esanahi etikoarekin eta politikoarekin\" adierazi du Erkorekak. Ildo horretan, bozeramaileak erantsi du ekitaldia errespetatzen dutela eta, \"garrantzia kendu gabe, uste dugu gure lekua beste bat dela\", ñabartu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak prentsaurreko batean esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela parte hartuko datorren maiatzaren 4an Kanbon (Frantzia) egingo den ekitaldian. Ekitaldi horretan, ETAk desagertzera doala iragarriko du. Bozeramailearen esanetan, Eusko Jaurlaritza ez dator bat ekitaldia antolatzeko moduarekin, kontsultatu gabe antolatu baita. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ez daki zein izango den Kanboko ekitaldian irakurriko den adierazpenaren testua. Nolanahi ere, Josu Erkoreka bozeramaileak aditzera eman du ekitaldia errespetatzen dutela.", "score": 0.4723289340730066 }, { "src": "Iparraldeko herri horretan egingo den ekitaldiari dagokionez, Erkorekak aditzera eman du espero dutela ekintza \"soila izatea eta benetan garrantzitsua den horretan zentratzea: ETAren desegitea eta desagertzea argia eta behin betikoa izatea, eta biktima guztiak aintzat hartzea\".Era berean, azaldu duenez, ETAren erabakia gauzatzen eta amaitzen denean, Eusko Jaurlaritzak \"balorazio sakona egingo du\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat, oso garrantzitsua da ETAk argi hitz egitea, desagertzera doala esatea eta biktima guztiekiko errespetua erakustea.", "score": 0.37395444001331823 }, { "src": "Estatutua betetzea", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Gernikako Estatutua betetzeko eskatu du", "score": 0.5509358876111762 }, { "src": "Fátima Báñez ministroak gaur goizean pentsioen inguruan adierazitakoaren harira, Erkorekak Gobernu Zentralari eskatu dio aditzera eman dezala pentsioen arloari dagokionez Gernikako Estatutua betetzearen alde dagoen edo ez. \"Hamarkadak dira Gernikako Estatutua onartu zela, eta oraindik Gobernu Zentral bakar batek ere ez du Gernikako Estatutuan jasotako transferentzia hori gauzatzeko urratsik egin\" eman du aditzera Erkorekak.", "tgt": "Espainiako Gobernuaren Enpleguko ministro Fátima Báñezek pentsioen gainean hitz egin du. Josu Erkoreka bozeramaileak, Fátima Báñez ministroari entzun ostean, Espainiako Gobernuari eskatu dio esan dezala Gernikako Estatutua beteko duen ala ez. Gernikako Estatutua 1979. urtean onartutako arau bat da, adierazten duena Euskadik, Euskal Autonomia Erkidegoak, autogobernu - eskumenak dituela. Besteak beste, pentsioekin lotutako gaiak gestionatu ditzake, baina Euskadik ez dauzka oraindik eskumen guztiak.", "score": 0.32675240726410765 }, { "src": "Elkarrizketa Sozialerako Mahaia", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko Elkarrizketa Sozialerako Mahaia Sindikatuek ez dute parte hartuko Eusko Jaurlaritzak antolatutako Elkarrizketa Sozialerako Mahaian.", "score": 0.738432634132532 }, { "src": "Sindikatuek elkarrizketa sozialerako mahaian ez parte hartzeko erabakiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak esan du \"ez dela albiste ona izan\" eta berretsi du solasaren bitartez elkarrizketa bideratzeko duen konpromisoa. Horretarako, lehenik balorazioa egingo dute, eta, gero, estrategia diseinatuko dute.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat ez da albiste ona, eta berriz adierazi du elkarrizketan jardun nahi duela.", "score": 0.34241280116077755 }, { "src": "Langile publikoen baja", "tgt": "Enplegatu publikoen baja-osagarriak Baja-osagarriak lotuta daude langile publikoek –gaixotasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik– lanean jardun ezin dutenean kobratzen dutenarekin.", "score": 0.39494532229806795 }, { "src": "Era berean, langile publikoen bajen ondoriozko osagarriei dagokionez, Erkorekak nabarmendu du mahai orokorrean adostu ondoren posible izan dela hori Ertzaintzan.\"Gobernu Zentralak eta sindikatuek adostutakoa eta Estatuaren 2018ko aurrekontu orokorren proiektuan proiektatutakoa ez dago indarrean; mugak dituen aurreko araudia dago indarrean, eta, horrenbestez, Gobernuaren proposamena egungo araudian indarrean dauden mugen arabera formulatuta dago, baina ahalik eta eskuzabaltasun handienarekin\".", "tgt": "Josu Erkoreka bozeramaileak esan du mahai orokorrean adostu direla Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren, Ertzaintzaren, baja-osagarriak. Bozeramaileak azaldutakoaren arabera, Espainiako Gobernuak sindikatuekin lortutako akordioa ez dago oraindik martxan, Estatuaren 2018ko aurrekontuetarako. Gobernuak baja-osagarrietarako egindako proposamena aurreko legeetan oinarritzen da.", "score": 0.31241124801843895 }, { "src": "Ildo berean, Eusko Jaurlaritzak adierazi du Bakerako eta bizikidetzarako hezkuntzaren arloko lankidetza-esparru bat garatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko \"Asmo Gutuna\" sinatzea baimendu dutela gaur. \"Indarkeria eta terrorismoaren amaieraren eta bake egonkor eta iraunkor baten eraikuntzaren testuinguru honetan, hezkuntzaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko esperientziak elkartrukatu nahi ditugu\", azaldu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak eta Kolonbiako Gobernuak Asmo Gutun bat sinatuko dute, lankidetzan aritzeko bake eta bizikidetzarako hezkuntzaren alde. Eusko Jaurlaritzak Asmo Gutun bat sinatuko du Kolonbiako Gobernuarekin, lankidetzan aritzeko bake eta bizikidetzarako hezkuntzaren alde.", "score": 0.5594525127452062 }, { "src": "Lankidetza-esparru hori Iñigo Urkullu Lehendakariak 2017ko maiatzean Kolonbiara egindako bisitaldi ofizialean sinatu zituen akordioak gauzatzen ditu. Horren helburua esperientziak partekatzea eta herrialde bakoitza sustatzen eta ezartzen ari den hezkuntza-planetatik ikastea da. \"Interes handia agertu dugu Kolonbiako Gobernuak garatu duen \"Gatazkaren Ondorengo Hezkuntza Planaren\" inguruan, azaldu du.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria Kolonbian izan zen 2017an. Bisita horretan, akordio bat izenpetu zuten esperientziak partekatzeko eta herrialde bakoitzaren hezkuntza-planetatik ikasteko.", "score": 0.4272631870564004 }, { "src": "Gatazkaren amaieraren inguruko akordioa Kolonbiarekin", "tgt": "Josu Erkoreka bozeramaileak esan du Eusko Jaurlaritzari interesatzen zaiola Kolonbiako Gobernuaren Gatazka Ondorenerako Hezkuntza Plana.", "score": 0.26400314207230285 }, { "src": "Plan horren helburuak honako hauek dira: pertsona guztien hezkuntza bermatzea, gizarteratzeko prozesua hobetzea, eta, nagusiki, gerrak gehien kaltetu dituen eremuetan kalitateko hezkuntza bultzatzea.", "tgt": "Planaren helburua da pertsona guztien hezkuntza bermatzea, gizarteratzeal hobetzea eta gerrak gehien kaltetu dituen eremuetan hezkuntzaren alde egitea.", "score": 0.6861607583013866 }, { "src": "Erkorekak azaldu legez, Kolonbia lehentasunezko bazkidea da Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020an. Kasu honetan, Kolonbiako Hezkuntza Ministerioaren, Euskadiko Hezkuntza Sailaren eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritza Nagusiaren artean ezarri da lankidetza: \"Bi herrialdeok honako hau adostu dugu: bizikidetzarako hezkuntzaren inguruko esperientziak elkartrukatzea, balioetan oinarritutako prestakuntzaren inguruko topaketak antolatzea, hezkuntzaren arloko hizkuntza-eredu malguak lantzea, laguntza eta asistentzia teknikoko jarduerak egitea, prestatzaileak elkartrukatzea, eta giza eskubideetan, bizikidetzan eta lankidetzan oinarritutako hezkuntzaren esparruan bakearen eraikuntzari lotutako ekintzak finantzatzeko nazioarteko funtsetan laguntzea\", esan du.", "tgt": "Bozeramaileak esan du Eusko Jaurlaritzak eta Kolonbiako Gobernuak hau guztia adostu dutela giza eskubideen eta bizikidetzaren aldeko hezkuntzaren arloan: • Esperientziak eta profesionalak trukatzea. • Topaketak antolatzea. • Hizkuntzen irakaskuntza malgu bat sustatzea. • Nazioarteko laguntza ekonomikoak bilatzea, giza eskubideen eta kooperazioaren aldeko hezkuntzaren bidez bakea eraikitzeko proiektuetarako. Josu Erkorekak azaldu duenez, Kolonbiak parte hartuko du Euskadi Basque Country Nazioartekotzeko 2020 Esparru Estrategian. Estrategia horretan, lankidetzan jarduten dute Kolonbiako Hezkuntza Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak.", "score": 0.4080728514618791 }, { "src": "Hezkuntza bereziko 50 plaza", "tgt": "Hezkuntza Bereziko 50 lanpostu berri, Euskal Hezkuntza Sisteman", "score": 0.38878532440623376 }, { "src": "Gaurkoan ere Euskal Hezkuntza Sistemarako 50 lanpostu berriren sorkuntza onartu du Eusko Jaurlaritzak. Hauek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakaskuntzaz kanpoko langile lan-kontradunentzako 50 plaza dira. Plaza horiek 2017. urtearen amaieran egin zen \"Lanpostuen Zerrendan\" sortutako 122 plazei gaineratzen zaizkie.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du 50 lanpostu berri sortu behar dituztela Euskal Hezkuntza Sisteman. Lanpostu berri horiek irakasle ez diren langileentzat eta premia bereziak dituzten ikasleei laguntzen dieten langileentzat izango dira. Bozeramaileak gogoratu du, gainera, 2017. urtearen amaieran 122 lanpostu sortu zirela Hezkuntza Berezian.", "score": 0.5091747149176282 }, { "src": "\"Euskal Hezkuntza Sistema\" hobetzeko ildo horretan, Euskadiko 50 ikastetxe itundutan \"Genero Indarkeriaren Prebentziorako Programaren\" beste edizio bat abian jartzeko deialdia onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Hori horrela, ikastetxeek haur-hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako edo bigarren hezkuntzarako proiektuak aurkeztu beharko dituzte.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Genero Indarkeria Prebenitzeko Programaren beste edizio bati ekingo dio Eusko Jaurlaritzak Genero Indarkeria Prebenitzeko Programaren beste edizio bati ekingo dio Euskadiko 50 ikastetxetan. Parte hartu nahi duten ikastetxeek proiektu bat aurkeztu beharko dute. Ziklo guztietako ikastetxeek parte hartu ahal izango dute, hots, Haur Hezkuntzakoek, Lehen Hezkuntzakoek zein Bigarren Hezkuntzakoek.", "score": 0.5234605749897997 }, { "src": "\"Horren helburua euskal eskolek diskriminazio eta indarkeria sexista mota ororen gaitzespenean heztea eta genero-bereizketarik gabeko orientazio akademiko eta profesionala ahalbidetzea da\", azaldu du Gobernuko bozeramaileak.", "tgt": "Programa honen bidez, lortu nahi da diskriminazio eta indarkeria sexista oro baztertzen irakastea Euskadiko ikastetxeetan. Eta, halaber, eskain dezatela irakaskuntza akademiko eta profesional bat, gizona edo emakumea izateagatik desberdintasunik egiten ez duena.", "score": 0.3659637451361283 }, { "src": "Programa hori 2013an abian jarritako \"Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren\" parte da. Harrez geroztik, 250 ikastetxe inguruk garatzen dituzte pertsonen hezkuntza integrala (sexuaren araberako estereotipo eta rolik gabe) sustatzen duten proiektu propioak.", "tgt": "Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez, programa hau Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren barruan dago, zeinari 2013an ekin baitzitzaion. 2013az geroztik, 250 ikastetxe ari dira beren proiektu propioak lantzen, gizon edo emakume izateagatiko rolik eta estereotiporik gabeko hezkuntza bat eskaintzeko.", "score": 0.44965365250317396 }, { "src": "Hizkuntzak ikastetxeetan", "tgt": "Hizkuntzak, ikastetxeetan", "score": 0.8099989164517107 }, { "src": "Azkenik, Eusko Jaurlaritzak milioi eta erdi euroko gastua baimendu du gaur hizkuntzen inguruko bi hezkuntza-programa garatzeko. Batetik, milioi bat euro bideratuko ditu ikastetxeetan eta hizkuntza-eskola ofizialetan elkarrizketa-laguntzaile gisa jardungo duten 150 pertsona kontratatzeko. Profesional horiek ingelesez, frantsesez eta alemanez ahozko trebetasuna eskuratzen lagunduko dute. Eta, bestetik, milioi-erdi euro Lanbide Heziketan hizkuntzak ikastera bideratutako nazioarteko mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko. \"Erasmus Plus\" programaren esparruko programak dira, hain zuzen. Programa horretan, erdi-mailako eta goi-mailako ia mila ikaslek eta irakaslek hartzen dute parte urtero.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak milioi bat eta erdi euro inbertituko ditu hizkuntzetan oinarritutako 2 hezkuntza-programatan. Diru horrekin, 150 langile kontratatuko dira mintzapraktikarako laguntzaile gisa, ikastetxe eta hizkuntza-eskoletan. Mintzapraktikarako laguntzaile horiek ikasleei lagunduko diete ingelesez, frantsesez eta alemanez hitz egiteko erraztasuna lor dezaten. Eusko Jaurlaritzak, halaber, 500.000 euro inbertituko ditu Lanbide Heziketan hizkuntzen irakaskuntza antolatzeko eta garatzeko, Erasmus Plus programaren bidez. Programa horretan parte hartzen dutenak beste herrialde batera joango dira ikastera.", "score": 0.43974426642015824 } ] }, { "id": "188", "alignments": [ { "src": "Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak webgune bat jarri du abian euskaraz eta gaztelaniaz, ikasleentzat askotariko prestakuntza-baliabideak biltzen dituena. Material hori Kontsumobidek Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián hirietako bere prestakuntza-zentroetan egin ohi dituen ikastaro eta tailerren bilduma eta egokitzapena da; izan ere, zentro horiek itxita daude une honetan, Covid-19aren krisia dela eta.", "tgt": "Kontsumobidek Bilbo, Gasteiz eta Donostiako zentroetan aurrez aurrez ematen dituen tailer eta kurtsoetako material berberak dira. Jakina, zentro horiek itxita daude orain, Covid-19 dela-eta, horregatik internet bidez egin daitezke edonork eskura izateko, batez ere: • Eskola-umeek • Ikastetxeak • Hezkuntzaren arloko profesionalak", "score": 0.30992242840243994 }, { "src": "Webgunean, askotariko infografiak aurki daitezke, askotariko kontsumo-gaien arabera sailkatuak: IKT arloa, jasangarritasun arloa, publizitate arloa, etiketatze arloa, elikadura arloa, kontsumoko oinarrizko eskubideak, finantzen arloa eta lanbide-heziketa. Gainera, hezkuntza-premia berezietara egokitutako bi kontsumo-erronka daude, erosketei eta elikadura-segurtasunari lotuta. Infografia bakoitza aukeratuz eta klikatuz, bideoak, jolasak, testa, oinarrizko informazioa eta abar eskura ditzakegu.", "tgt": "Gaika banatuta datoz materialak web orrian, atal desberdinetan: • IKT, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak • Jasangarritasuna • Publizitatea • Etiketatzea • Jan-edanak • Kontsumoko oinarrizko eskubideak • Finantza-arloko gaiak (ekonomiarekin lotuta dago) • Lanbide Heziketa • Erosketak • Elikagaien arloko segurtasuna", "score": 0.25249632519085297 }, { "src": "Web-orrira www.kontsumobide.eus hasiera-orritik sar daiteke, edo http://www.kontsumobide.euskadi.eus/retos-consumo/ helbide-barran tekleatuz.", "tgt": "Hona web orriaren helbidea: www.kontsumobide.eus Hori da espazio berrira sartzeko bidea.", "score": 0.28834580729475473 } ] }, { "id": "343", "alignments": [ { "src": "OGP Euskadi ekimeneko erakundeek gonbidapena luzatu nahi diete herritarrei 2018-2020 Ekintza Plana ezartzeko konpromiso-taldeetan parte har dezaten, joan den ekainean Ohiko Bileran eta Foro Irekian hartutako akordioei jarraipena emateko.", "tgt": "Euskadiko OGP proiektuan parte hartzen duten erakundeek 2018, 2019 eta 2020rako Ekintza Plana martxan jartzeko taldeetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.", "score": 0.3482547662434705 }, { "src": "Parte hartu nahi dutenek ideiak eman ditzakete, gaiari buruz herritarrek, adituek zein erakundeek dituzten ikuspuntuak jaso ahal izateko.", "tgt": "Foro Erregularra eta Foro Irekia uztailean bildu ziren. Bilera horretan ados jarri ziren hainbat gairen inguruan. Adostutako gai horiek lantzen jarraitzeko, Euskadiko OGPek herritarrak parte hartzea nahi du. Horrela, herritarren, adituen eta erakundeen ikuspuntua eta ideiak bilduko dira.", "score": 0.02438697487535692 }, { "src": "4.- Open Eskola: herritarrentzat irekitako eskola", "tgt": "Ekintza Planak 5 konpromiso ditu: • Kontuak ematea • Herritarrentzako zerbitzuak (Open Data eta Linked Open Data) • Ilab: herritarren parte-hartzea Euskadin • Open Eskola: herritarrentzako eskola irekia • Zuzentasunaren euskal sistema", "score": 0.3540905842895002 }, { "src": "Izen-ematea OGP Euskadiren webgunean egin daiteke http://www.ogp.euskadi.eus/ogp-konpromisoak/-/konpromisoak-egindako-taldeak/ , Planaren bost konpromisoetako bat aukeratuta eta eskatzen diren datuak web-orrialde horretan adierazten den helbide elektronikora bidalita 2018ko urriaren 14a baino lehen.", "tgt": "Parte hartu nahi izanez gero, Euskadiko OGPren web-orrian eman behar da izena: http://www.ogp.euskadi.eus/ogp-compromisos/-/grupos-por-compromisos/", "score": 0.2539717573818341 } ] }, { "id": "366", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka gaur eguerdian izan da Gobernu Kontseiluan heldu zaien gaien kontu emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak azaldu ditu.", "score": 0.18304673647708075 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren ondoren izandako prentsaurrekoan Gobernuko bozeramaile Josu Erkorekak jakinarazi duenez, onetsi egin da 26 milioi euroko gastu bat gazteek euskal unibertsitateetan prestakuntza jaso ahal izateko Euskaditik kanpo ere, edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egin ahal izateko. Bozeramaileak adierazi duenez, unibertsitateko beka-programa horren azken helburua da familiei ekonomikoki laguntzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro emango ditu beketarako. Familiei ekonomikoki laguntzea da beka horien helburua, gazteek unibertsitatean ikas dezaten edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egin ditzaten, Euskadin edo Euskaditik kanpo. Hauek dira Gobernu Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk: • Gardentasunaren 2017ko balantzea onartu da: Legeak dio administrazio publikoek -Eusko Jaurlaritzak, horien artean- gardenak izan behar dutela eta herritar guztiei jakitera eman eurei buruzko informazio garrantzitsuena. Gardentasunari buruzko balantzearen arabera, Eusko Jaurlaritza ari da legea betetzen eta oso ondo ari da betetzen gardena izatearen zeregina. • Lehendakaria Galesera joango da datorren astean. Gales Erresuma Batuan dago. Lehendakariaren bisita ofiziala da bidaia hori. Galeseko erakundeetako eta enpresetako ordezkariekin bilduko da.", "score": 0.1978955341855403 } ] }, { "id": "160", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakariak, Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Euskadiko ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko Berpiztu Programa aurkeztu dute. Hau da, Programa horren helburua da ekonomia suspertzea eta, honen bidez, galdutako enplegu guztia berreskuratzea eta enplegu aukera berriak sortzen laguntzea. \"Gure helburua, hain zuzen ere, langabezia % 10etik behera kokatzea da.Helburu hori denok batera lan egiteko gai bagara bakarrik lor daiteke. Hori da auzolana\", adierazi du Lehendakariak.", "tgt": "Bileraren ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburu eta lehendakariordeak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko sailburuarekin batera, Euskadin ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu programa zertan datzan azaldu dute. BERPIZTUk Euskadiko ekonomia hobetzea lortu nahi du; koronabirusa dela eta galdu diren enpleguak berreskuratuz baita lanpostu berriak sortuz. Lehendakariak esan du denok elkarrekin lan egiten badugu Euskadik langabezia % 10etik behera egotea lor dezakeela. Horrek esan nahi du helburua hau dela: 100 pertsonatik 10etik bera ez egotea lanik gabe. Eusko Jaurlaritzak hilabete honetan zehar aurkeztuko die programa hau EAEko hiru aldundiei eta udalei, Eudelen bitartez. Arantza Tapia sailburuak uste du Ekonomiaren sektore guztiak garrantzitsuak direla programaren helburuak lortzeko.", "score": 0.7188941781259013 }, { "src": "Laster, programa hiru foru-aldundiekin eta euskal udalekin partekatuko da, Eudelen bidez, eta, gainera, eragile ekonomiko eta sozialen ekarpenak jasoko dira, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren eta Mahai Sozioekonomikoaren bidez. Ekarpen horiek jaso ondoren, behin betiko dokumentua adostuko da, eta Berpiztu Programa urriaren amaieran onartuko da Gobernu Kontseiluan.", "tgt": "Elkarrizketa Sozialerako Mahaira ere eramango da. Horrekin guztiarekin, programaren behin betiko dokumentua adostuko da. Gobernu Kontseiluak urriaren amaieran onartuko du.", "score": 0.4303937994039192 }, { "src": "Zehazki, Berpiztu Programak helburu hauek ditu: 135.000 lanpostu sustatu; 6.000 enpresa eta mikroenpresa berri sortzen lagundu; Ikerketa eta Garapeneko 1.000 proiektu berri sustatu;10.000 industria-enpresei lagundu; 4.000 industriaren eta zerbitzu aurreratuen balio erantsia handitu; 100 elikagai-industriaren balio erantsia handitu; eta 1.400ean handitu merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren balio erantsia.", "tgt": "Zer lortu nahi du Berpiztuk?? • 135 mila lanpostu sortzea. • 6 mila enpresa berri eta mikroenpresa sortzen laguntzea. • Ikerketako eta garapeneko 1.000 proiektu berri sustatzea. • 10 mila industria-enpresari laguntzea. • Balio erantsia handitzea: - 4.000 industria eta aurreratutako zerbitzuena. - 100 elikagaien industriena -1.400 saltoki, ostalaritza eta turismo enpresena. Hori guztia datozen 4 urteetan lortzea espero da.", "score": 0.04615534867864425 }, { "src": "Hazkunde Jasangarriaren esparruan kokatzen den eta hiru trantsizioei erantzuteko konpromisoa hartzen duen programa honek 13.250 milioi euroko aurrekontua izango du 2020-2024 aldirako.", "tgt": "Eta Eusko Jaurlaritzak programa honetarako duen aurrekontua, Hau da, zer diru duen horretarako, 13.250 milioi euro dira", "score": 0.3170249121744161 }, { "src": "Lehendakariak azpimarratu du Euskadik bere indarguneak eta aktiboak dituela ekonomiaren eta enpleguaren suspertze horri bermeekin aurre egiteko; hala nola, Ekonomia Ituna, aurreko krisiak gainditzearen esperientzia, lankidetza publiko-pribatua, industria onbideratua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sare indartsua. \"Batez ere, Gobernu sendoa dugu, aurrekontuak arrera ateratzeko gehiengo nahikoarekin, eta horrek Berpiztu Programa martxan jartzea ahalbidetzen du\", nabarmendu du.", "tgt": "Lehendakariak esan du Euskadik hori egin dezakeela honako hau duelako: • Kontzertu ekonomikoa. • Esperientzia, lehenago beste krisi ekonomiko batzuk gainditu dituelako. • Administrazio publikoaren eta enpresa pribatuaren arteko lankidetza. • Industria indartsua. • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako sare garrantzitsua. • Gobernu indartsua eta programa hau martxan jartzeko gehiengoa. Baina, batez ere, industriak lagunduko duela gehien euskal ekonomia suspertzeko.", "score": 0.48059222850141786 }, { "src": "Bestalde, Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du anbizio handiko programa dela une zail baterako, \"arazo berriei erantzun berriak emanez\". Hala, esan du zuzentzen duen sailak bere gain hartzen duela enplegu-sistema publikoa eraldatzeko zeregina, sortuko diren eskaera berriei erantzuteko eta inor atzean gera ez dadin. Kalitatezko enplegua sortzeko konpromisoa ere azpimarratu du. \"Enpresetako eredu inklusibo eta parte-hartzaile berriaz ari gara\", gaineratu du.", "tgt": "Idoia Mendía sail honetako sailburuak programa hau oso garrantzitsua dela uste du une zaila bizitzen ari garelako eta erantzuna eman behar zaielako Euskadin enpleguari eta ekonomiari buruz dauden arazoei. Bere Sailak lana egingo du honako honetarako: • Sortzen den enplegua kalitatezkoa izateko • Gizarteak eskatzen duenari eta pertsonek behar dutenari erantzuteko, inor baztertu gabe. • Enpresetan lan-eredu inklusibo berri bat egoteko, eta pertsonek parte hartze handiagoa izateko.", "score": 0.3374805413818655 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu duenez , nahiz eta sektore guztiak, salbuespenik gabe, ezinbestekoak izango diren misio honetan, zalantzarik gabe, industriak jarraitzen du eta jarraituko du izaten bermerik onena susperraldi sendo eta lehiakor bati ekiteko eta hain beharrezkoa den gizarte-susperraldi batera itzultzeko. Era berean, Tapia sailburuak ziurtatu du krisi honek ez duela geldiaraziko Eusko Jaurlaritzak I+Gren alde egiten duen inbertsio-apustua, guztiz kontrakoa baizik; hala, suspertzeak % 6ko gehikuntza izango du urtero enpresa-produktu eta -zerbitzu berriak sortzeko, 2.512 milioi euroko inbertsioa aurreikusita. Ildo horretan, iragarri du Euskadik Inteligentzia Artifizialeko Zentro berri bat izango duela, eta, aldi berean, Digitalizazio Estrategia bati ekingo zaiola.", "tgt": "Tapiak ere esan du krisi honetan bagaude ere, Eusko Jaurlaritzak I+G+bren alde egiten jarraituko duela. Bere sailak hainbat gauza egingo ditu: • Laguntza ekonomiko gehiago eman produktu berriak fabrikatzeko, 500 milioi euro baino gehiago. • Adimen Artifizialeko Zentro berri bat sortu. • Digitalizazio - estrategia bat, Data Center berri bat sortzeko.", "score": 0.28286851576123345 } ] }, { "id": "303", "alignments": [ { "src": "Programa horren garapena koordinatzeko sortu den lan-taldean, non kontzesionarioetako lurralde-ordezkariak dauden, laguntza programak martxoaren 1a arteko atzeraeginezko izaera izatea eskatu dute eta hala onartu du Energiaren Euskal Erakundeak.", "tgt": "Elkarteetako ordezkariek uste dute salerosketetarako dirulaguntzek atzeraeraginezko izaera izan beharko luketela.", "score": 0.22168778137865014 }, { "src": "Energiaren Euskal Erakundeak martxoaren 1etik aurrera egingo diren jarduketak eta atzeraeginezko izaeraz onartuko ditu auto erangikorretan eta alternatiboetan inbertitzeko laguntzak emateko programaren baitan.", "tgt": "Horrek zera esan nahi du: Energiaren Euskal Erakundeak 2019ko martxoaren 1etik aurrera egindako salerosketen gaineko eskabideak onartuko dituela. Hain zuzen, erakunde hori arduratuko da dirulaguntzen eskabideak jaso eta izapidetzeaz.", "score": 0.3501549064496937 }, { "src": "Errepide-garraioan erregai alternatiboei oniritzi estrategikoa emateaz gain, (elektriko puruak, hibrido entxufagarriak eta autonomia handituta dutenak, PGL, gas naturala, hidrogenoa), Euskal Autonomia Erkidegoko ibilgailuen atala berritu nahi du Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez; efizienteagoak diren eta, beraz, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erosketa bultzatuz (hibridoak, A energia-sailkapena duten gasolinako edo gasolioko autoak, eta 114 gr CO2/km-tik edo 184 gr CO2/km-tik beherako emisioak dituzten ibilgailuak, euren Baimendutako Gehieneko Masaren arabera).", "tgt": "Zein dira Renove Planaren helburuak? • Energia gutxiago kontsumitzea garraiobideetan (gutxiago kontsumitzen duten ibilgailuak bultzatuz). • Garraioak ingurumenean eragiten duen kaltea murriztea. • Jendea bultzatzea orain arte erabili ez diren eta garbiagoak diren beste erregai batzuk (gasa, hidrogenoa, elektrizitatea...) erabiltzera errepide bidezko garraioan. • Ibilgailu kutsagarrien ordez, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak erabiltzea (hibridoak, gasolina edo A gasolioa darabiltenak eta abar).", "score": 0.03934279693793111 }, { "src": "Plan horretarako bideratuko den zuzkidura ekonomikoa 5 milioi euro da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo helbide soziala eta fiskala bertan duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta toki-erakundeak (Udalak, Mankomunitateak, Koadrilak eta abar) izango dira onuradunak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bideratuko ditu plan honetara. Honako hauek eska ditzakete laguntzak: • Pertsona fisikoek; hau da, partikularrek. • Pertsona juridikoek, hala nola enpresek.", "score": 0.22072331676041307 }, { "src": "Bestalde, laguntza-deialdi honen eremutik kanpo geratzen dira espresuki Kontzesionario gisa eratutako pertsonak eta enpresak eta ibilgailuen salmentan edo alokairuan diharduten enpresak.", "tgt": "Kontzesionarioek edo ibilgailuak alokatzen dituzten enpresek ezingo dituzte laguntzak eskatu.", "score": 0.30657711928741166 } ] }, { "id": "271", "alignments": [ { "src": "Bere beste eginkizunetako bat ezagutzaren transferentziarekin zerikusia izango du: Partzuergoko agenteak merkatu berriak arakatzera eta irekitzera bultzatuko ditu eta horretan lagunduko die, euskal zientzia eta teknologia koordinatuko ditu Europako Ikerketa Eremuan eta enpresa-sektorearentzako teknologiaren transferentzia sustatu eta garatuko du. Halaber, Partzuergoaren markaren kudeaketaren inguruan koordinatuta jardutea bermatuko da, eta euskal gizartean zientzia eta teknologia sustatu eta zabalduko dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak BRTA aurkeztu du gaur. BRTA Euskadiko zientzia- eta teknologia-partzuergo bat da, hau da, helburu berarekin elkartu diren enpresa eta erakunde multzo bat. Euskadiko zientziaren eta teknologiaren garapenarekin du zerikusia BRTA-k.", "score": 0.04857444061054533 }, { "src": "Rikardo Bueno Zabalo izendatu dute BRTAren zuzendari", "tgt": "BRTA aurkezteko ekitaldian Urkullu lehendakaria eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapia egon dira. Arantza Tapia BRTA-ko lehendakaria da. Gaur, BRTA-ko Batzar Orokorrak bere zuzendaria izendatu du: Rikardo Bueno Zabalo.", "score": 0.0411877330809418 }, { "src": "Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoa Eusko Jaurlaritzaren, SPRI taldearen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 16 zientzia- eta teknologia-agenteren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez sortu da. 16 agente horiek honako hauek dira: elkarlaneko 4 ikerketa-zentro –CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune– eta 12 teknologia-zentro –Tecnalia, Tekniker, Ikerlan, Ceit, Cidetec, Vicometch, Gaiker, Azti, Neiker, Ideko, Azterlan eta Lortek–. Horren helburu nagusia da Euskadiko etorkizuneko teknologia- eta industria-erronkei aurre egin eta Euskadik nazioartean duen posizionamendua hobetu ahal izateko lankidetza-dinamika ziurtatzea. Egoitza Gipuzkoako Mendaro udalerriko Kurutz-Gain industrialdean dago.", "tgt": "Partzuergo hori, erakundeen, enpresen eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza-akordio bati esker jaio da. BRTA-ren egoitza Kurutz-Gain industria-poligonoan egongo da, Mendaron (Gipuzkoa).", "score": 0.18094973236936177 }, { "src": "• Horren helburu nagusia da Euskadiko teknologia- eta industria-erronkei aurre egin eta Euskadik nazioartean duen posizionamendua hobetu ahal izateko lankidetza-dinamika ziurtatzea", "tgt": "BRTA-ren helburua denen arteko lankidetza lortzea da, Euskadi prestatuta egon dadin etorkizuneko erronkei eta industrian eta teknologian egongo diren aldaketei aurre egiteko. Eta Euskadi nazioartean ondo kokatua egon dadin eta beste herrialde batzuekin lehiatzeko gai izan dadin.", "score": 0.3448356970080927 }, { "src": "• Zuzenbide publikoko erakunde gisa eratu da, Eusko Jaurlaritzaren, SPRI taldearen, foru-aldundien eta ZTBESko 16 zientzia- eta teknologia-agenteren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez", "tgt": "Nortzuk osatzen dute BRTA? • Eusko Jaurlaritzak • SPRI taldeak • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko 16 zentro", "score": 0.009342415927439594 }, { "src": "Gaur egun, Euskadi dagoeneko Europar Batasunean berrikuntza handiko taldean sartzen da. Nahiz eta EAEko biztanle- eta geografia-dimentsioa testuinguru globalean oso txikia izan, BRTA aliantzaren inguruan batzen diren ikerketa-zentroen zientzia- eta teknologia-gaitasun handiak aintzat hartuta, partzuergo berria nazioarteko erreferentziazkoak diren zientzia- eta teknologia-erakundeen –besteak beste, RISE (Suedia) edo SINTEF (Norvegia) – tamainarekin parekatu daitekeen agente gisa ikusten da.", "tgt": "Euskadi lurraldeari eta biztanleriari dagokionez txikia den arren, gaur egun, Europako eskualde aurreratuenetarikoa da berrikuntza gaietan. BRTA osatzen duten enpresek eta zentroek duten gaitasuna munduan garrantzitsuak diren beste partzuergo batzuenaren antzekoa da, Suediako RISE-k eta Norvegiako SINTEF-ek dutenaren antzekoa.", "score": 0.2940979739129859 }, { "src": "BRTA partzuergoak zenbait gaitasun koordinatzen ditu, eta 3.700 pertsona eta 300M€-ko diru-sarrerak mobilizatzen ditu, eta Euskadiko I+G jardueraren gastuaren % 22 inguru exekutatzen du. Zientzia- eta teknologia-gaitasunen tamaina nagusiak honako hauetan laburtzen dira: zientzia-arloko 1.300 argitalpen indexatuak eta urtean 100 EPO eta PCT patente.", "tgt": "BRTA partzuergoak: • 700 pertsona ditu • 300 millioi euroko fakturazioa urtean • Euskadin I+G-n inbertitzen diren 100 euro bakoitzeko 22 BRTA osatzen duten eragileek inbertitzen dute. • Zientzia-arloko 1.300 argitalpen (artikuluak, ikerketak...) • 100 EPO eta PCT patente", "score": 0.35479931546517435 } ] }, { "id": "150", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Gobernu Kontseiluak adierazpen instituzional bat onartu du. Bingen Zupiriaren hitzetan, adierazpen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du Gobernuko sailen eta beste erakunde batzuen artean, koordinazioan, lan egiten jarraitzeko konpromisoa, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte batean aurrera egiteko eta indarkeriaren biktima diren emakumeei behar bezalako arreta eskaintzeko, ahal den berme guztiekin.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu. Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Bihar azaroaren 25a da, eta emakumeen aukako indarkeriarekin bukatzeko eguna izango da. Gobernu Kontseiluak erakunde-adierazpen bat onartu du azaroaren 25a dela eta. Adierazpen horretan Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du jaurlaritzako sailekin eta beste erakunde batzuekin lanean jarraitzeko helburu hauek lortzeko: • Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat izateko urratsak egiteko. • Indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta egoki bat emateko.", "score": 0.23743484093461575 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera.", "tgt": "Bileraren ostean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte-politiketako sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak hartutako erabakien berri eman dute.", "score": 0.6503119686243378 }, { "src": "\"Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren\" bezperan, emakumeen aurkako indarkeriaren errealitateak kolpatu gaitu gaur, beste kasu larri batekin: bikotekideak labankadaz zaurtitutako emakume bat egoera kritikoan dago. Zupiria bozeramaileak eraso bortitz eta onartezin berri hau gogor salatu eta gaitzetsi du, eta esan du funtsezkoa eta premiazkoa dela emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde lan egiten jarraitzea.", "tgt": "Emakume baten kontrako beste indarkeri kasu larri baten berri izan dugu gaur, beste behin, EAEn. Zupiria sailburuak gaitzetsi egin du gertakaria, eta esan du oso garrantzitsua dela lanean jarraitzean horrelakoekin bukatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea izateko.", "score": 0.298954247072319 }, { "src": "Era berean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak iragarri duenez, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du zuzeneko dirulaguntzak ematea hezkuntza-ituna indarrean duten ikastetxeei, Covid-19ren aurkako prebentzio-protokoloek eskatzen dituzten neurriak aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzeko. Gastu gehigarri horiek ordaintzeko erabiliko den diru-kopurua 36,6 milioi eurokoa da.", "tgt": "Laguntzak itunpeko ikastetxeentzat , Covid-19ak eragindako gastuei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzak 36 milioi euro baino gehiago emango die itunpeko ikastetxeei.", "score": 0.29255995282738934 }, { "src": "Hezkuntza sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna dela aurrez aurreko hezkuntzari eustea eta ikasturtea segurtasun-baldintzetan amaitzea; eta, helburu hori lortzeko, ziurtatu du giza baliabideak, baliabide materialak eta koordinazio-baliabideak aktibatu direla ikastetxe guztientzat, gaur onartutako diru-laguntzekin, baita hezkuntza-ituna duten ikastetxeentzat ere. Jokin Bildarratzek hezkuntza komunitateak presentzialtasunari eusteko egin duen ahalegina eskertu du eta osasun agintariek ematen dituzten neurri guztiak mantentzen jarraitzeko deia egin du. \"Ezinbestekoa da hori egitea, ikasturtea segurtasunez amaitu ahal izateko\", gaineratu du.", "tgt": "Gastu hauei aurre egiten laguntzeko emango da dirulaguntza: materialak, garbiketa, irakasle gehiago... Eusko Jaurlaritzarentzat oso garrantzitsua da irakaskuntzak presentziala izaten jarraitzea, eskolak ikasgelatan ematea eta segurtasun-baldintza egokiak edukitzea beti.", "score": 0.1723841398472195 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Gazteriaren Euskal Legearen proiektuari, gazteria-politikak garatzeko araudi- eta eskumen-esparrua ezartzea bilatzen duena", "tgt": "Gazteriaren Euskal Legearen proiektua . Gobernu Kontseiluak Gazteriaren Euskal Legearen proiektua onartu du.", "score": 0.35395250672202805 }, { "src": "Bestalde, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek jakinarazi du Gobernu Kontseiluak argi berdea eman diola Gazteriaren Euskal Legearen proiektua ri. haren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gazteria-politikak garatzeko araudi- eta eskumen-esparrua ezartzea. \"Gobernu honentzat, gazteria gure kapital sozial onena da, eta konpromisoa hartu dugu baterako politika koordinatua sustatzeko, euskal gazteriari zeharkako ekintza eskainiko diona, haien emantzipazioari eta familia-proiektua garatzeari bide emango diona\", esan du Artolazabalek. Zehazki, lege honen helburuetako bat da gazte-ikuspegia euskal politika publikoetan sartzea.", "tgt": "Lege izango den horren helburua da Eusko Jaurlaritzari eskumenak emango dizkion arau bat edukitzea, EAEn gazteriari zuzendutako politikak egin daitezen. Eusko Jaurlaritzak politika bateratua egin nahi du, gazteei bizimodu independentea eta familia-proiektua izatea errazagoa gerta dakien.", "score": 0.19357149985468242 }, { "src": "Artolazabal sailburuak argitu du Gazteriaren euskal legeak modu egonkorrean eta bermatzailean erakutsiko dituela Eusko Jaurlaritzako sailak, hiru foru-aldundiak eta EUDEL eta gazte-erakundeak eta gazteak eurak ekintza positiboko zein neurritan dauden inplikatuta\", esan du. Gainera, sailburuak azaldu duenez, lege-proiektu honek «gazte» izendatzen du 12 eta 30 urte bitarteko pertsona oro.", "tgt": "Artolazabal sailburuak esan du gazteria balio handikoa dela gizartearentzat. Eusko Jaurlaritzako sailak, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta EUDEL eta gazteen elkarteak ari dira lantzen Gazteriaren Euskal Legean jaso beharreko neurriak. Lege-proiektuan gazte izateko adina zein izango den ere jaso da: 12 eta 30 urte bitartean.", "score": 0.23674724635997382 } ] }, { "id": "9", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan gaurko bileran jorratutako hainbat gai azaltzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.25365307209144033 }, { "src": "Lehendakariak joan den osteguneko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran aurreratu zuen bezala, Gobernu Kontseiluak, gaur, oniritzia eman dio eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak sustatzeko gastua handitzeari, eta 7,35 milioi euro gehiago izango du partida honek: 400.000 euro Arabarako, 4,2 milioi Bizkairako eta 2,75 milioi Gipuzkoarako. Orain arte birgaitze-lanetarako ohiko laguntzei erantzuteko zeuden 29 milioi euroei batuko zaie 400.000 euro horiek. Laguntzak, besteak beste, eraikinen kontserbazioa eta bizigarritasuna, irisgarritasuna edo energia-efizientzia hobetzeko zaharberritze-lanak egiteko izango dira.", "tgt": "Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak laguntzetan diru gehiago ematea onartu du 3 probintzietan eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko. Orain arte, 29 milioi euro eman ziren. Orain 7,35 milioi euro gehiago gehitzen dira: 400 mila euro Araban egingo diren obretarako, 4,2 milioi Bizkairako eta 2,75 Gipuzkoarako. Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza horiekin eraikinak eta etxebizitzak hobetu nahi ditu, horrela, hobeto kontserbatuta egongo dira, bizitzeko egokiagoak, irisgarriagoak eta energia-gastuarekin efizienteagoak izango dira.", "score": 0.29675331440714836 }, { "src": "Era berean, Lanbidek gazte langabeei administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala ematen dien programarako aurreikusita zuen hasierako zuzkidura 6,2 milioi handitzea erabaki da. Deialdiak arrakasta handia izan du eta jasotako eskaerei aurre egiteko, ia bikoiztu egin da aurreikusitako partida: orain 13,7 milioi eurokoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek eta sektore publiko instituzionaleko, autonomikoko eta tokiko sektore publikoko erakundeek 16 eta 30 urte bitarteko gazte langabeak kontratatzeko partida. \"Helburua da pertsona horiek beren lehen lan-esperientziak, gaitasunak eta trebetasun sozial eta profesionalak lortzea, administrazio horiek ematen dituzten zerbitzuen esparruan\" azaldu du Zupiriak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak dirua handitzea onartu du Lanbideren langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako programarako laguntzetarako, lan-esperientzia izan dezaten administrazio publikoan lan eginez: Eusko Jaurlaritzan, Aldundietan eta Euskal Udaletan. Programak arrakasta handia izan du eta gazte askok aurkeztu dute parte hartzeko eskaera. Horregatik emango zaio diru gehiago programa honi, 13,7 milioi euro guztira.", "score": 0.34536914314667627 }, { "src": "Eta lehen sektoreari lotuta, 600.000 euro bideratuko dira nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskadiko kanpo-merkatuetan sustatzeko. LEHIATU SUSTAPENA programak Euskadiko kalitatezko produktuen ezagutza eta banaketa sendotzea ditu helburu, nazioarteko esparruan euskal elikaduraren eta gastronomiaren erreferentzialtasuna indartzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du honako laguntza hauek ematea: • Elkartek: 41 milioi euro 2023ko industria-ikerketako proiektuetarako laguntzetarako. Proiektu horietan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek parte hartzen duten. • Landa-udalerriak: 5,2 milioi euro landa-udalerriak garatzeko eta hobetzeko laguntzetarako. Europar Batasuneko LEADER programaren parte da. Guztira 250 mila biztanletik gora dituzten 200 landa-udalerri baino gehiagok lor dezakete onura. • LEHIATU SUSTAPENA: 600 mila euro nekazaritza, elikadura, arrantza eta basogintzako produktuak ezagutarazteko Euskaditik kanpoko merkatuetan. Helburua da euskal produktuak kanpoan kalitatezko produktu gisa ezagutu daitezela.", "score": 0.10094864603604894 } ] }, { "id": "175", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin, eta Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Nekane Murga Osasun sailburuak eta Arantza Tapia Ekonomia eta Azpiegituretako sailburuak zein akordiotara iritsi diren azaldu dute.", "score": 0.6185826520975292 }, { "src": "• Egoitza-eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea sustatzeko programa, egiturako, irisgarritasuneko eta efizientzia energetikoko hobekuntzetarako. 20,4 milioi euro dira dirulaguntzetan, eta kopuru horren bidez aurreikusten dute 400 milioi euro baino gehiago mobilizatuko direla inbertsio pribatuetan, eraikuntza-sektoreko enpresetan.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 3 milioi euro baino gehiago onartu ditu enpresentzako laguntzetan.", "score": 0.275557167982468 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak etxebizitzarekin zerikusia duten 4 programa onartu ditu; guztira 66 milioi euro dira. Besteak beste, Covid-19aren krisialdian txarren pasatzen ari direnei laguntzeko planak dira.", "tgt": "Laguntza horiek \"txoke-planaren\" parte dira. Covid-19ko krisiari aurre egiteko.", "score": 0.13823916640898792 }, { "src": "Gizarte-ekonomiako enpresei laguntzeko 3,2 milioi euroko gastua egiteko baimena eman da. Helburua honako hauei bide ematea da: • Kooperatiba berrien ekintzailetza • Haren lurralde-sustapen planifikatua • Dagoeneko badauden eta zailtasunak jasaten ari diren enpresak finkatzea • Aholkularitza tekniko berezia eskaintzea, krisi ekonomikoa gainditzeko.", "tgt": "Laguntzak gizarte-ekonomiako enpresentzat dira. Eta horrekin lortu nahi da: • Kooperatiba berriak sortzea. • Beste lurralde batzuetan sustatzea. • Zailtasunak izaten ari direnei laguntzea. • Krisia gainditzeko laguntza teknikoa eskaintzea.", "score": 0.32674642197730347 }, { "src": "Programa hau sendotu eta Covid-19aren ondoriozko krisi ekonomikoaren egoerara egokitu du Jaurlaritzak. Dagoeneko Gobernuaren laguntzak jasotzen dituzten eta krisi honen eraginpean dauden gizarte-ekonomiako enpresek kapital dirulaguntzak jasoko dituzte, finantza-egitura sendotzeko. Gainera, krisi honen espezifikotasunei buruzko aholkularitza bereziko bi ildo berri sartu dira. Gizarte-ekonomiako enpresei lehia-egoera hobetzeko diagnostiko espezializatuak prestatzen lagundu nahi zaie.", "tgt": "Gizarte-ekonomiako enpresek jada jasotzen zituzten Gobernuaren laguntzak. Laguntza horiek berriak dira, enpresek aukera izan dezaten haien egoera hobetzeko eta lehiakorragoak izateko.", "score": 0.45812131994707245 }, { "src": "Krisi-uneetan, aukera-egoerak ere sortzen dira-eta, programa honek zailtasunak bizi dituzten enpresak sozietate kooperatibo bilakatu ahal izateko laguntza-ildo bat jaso du.", "tgt": "Baita zailtasunak dituzten enpresak kooperatiba bihur daitezen.", "score": 0.2668414503712078 }, { "src": "Helburua da langileen eskumenak eta kualifikazioak hobetzea. Enpresek enpresaren proiektuarekin lotura duten prestakuntza-ekintza estrategikoak abian jartzea nahi du Jaurlaritzak.", "tgt": "Langileak enpresetan prestatzeko laguntzei buruz. Gobernu Kontseiluak 3 milioi euro baino gehiago onartu ditu enpresetan langileek kualifikazioa eta gaitasunak hobetzeko.", "score": 0.16821677449849717 }, { "src": "Covid-19aren ondorioz, prestakuntza-programen epea luzatzea erabaki du Gobernuak.Datorren urteko ekainaren 30era arte programatu ahalko dira. 250 prestakuntza-programa inguru abian jartzea espero du Jaurlaritzak.", "tgt": "Prestakuntza-programak 2021eko ekainaren 30era arte egin ahal izango dira.. Eusko Jaurlaritzak 250 ikastaro inguru martxan jartzea espero du.", "score": 0.37159802599698294 }, { "src": "Bozeramaileak adierazi duenez \"garrantzitsua da langileak eta enpresak errealitate berrietara egokitzea. Horretarako, garrantzitsua da ekoizpen-prozesuen aldaketetan langileek lanbide-gaikuntzari eustea\".", "tgt": "Prestakuntzak zerikusia izan behar du langileek enpresan ekoizteko modu berrietara egoki daitezen.", "score": 0.22609406593094628 }, { "src": "• Kredituak Ordaintzeko Laguntza Programa, alokairu babestuko etxebizitzak eta etxebizitza hutsaren irisgarritasuna hobetzeko edo hura mobilizatzeko birgaitzeak sustatzen dituztenentzat. 12 milioi euro onetsi dira.", "tgt": "Etxebizitzarako laguntzei buruz Gobernu Kontseiluak 66 milioi euro onartu ditu etxebizitzarekin lotutako 4 laguntza-programatarako. • Ia 20 milioi euro Gaztelagun Programarako. Laguntza horiek gazteak etxebizitzak alokatzeko izango dira. • 12 milioi euro Alokairu Babestuari Laguntzeko Programarako. • 12 milioi euro hainbat proeiktu laguntzeko programarako: Alokairu babestuko etxebizitzetarako, birgaitzeko, irisgarritasuna hobetzeko edo hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko. • 20 milioi eurotik gora etxebizitzak birgaitzeko , irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzeko. Laguntza horien ondorioz, eraikuntza-sektoreko enpresek lan gehiago izango dute.", "score": 0.257757664119787 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak baimena eman du Zallan bi lokal erosteko, Lanbideren egungo bulegoa handitu eta hobetzeko. Lanbidek Zallan duen bulegoak 32.000 pertsonari ematen die zerbitzu; bertan, 2.428 pertsona daude enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta. Lokal berriek 354 metro koadro dituzte, eta José Etxezarraga kalean daude. Erosketa horren bidez, irisgarritasuna eta zerbitzua hobetu ahalko dira. Lanbideren bulego berria 15 eta 18 hil bitartean eraginkor egongo da.", "tgt": "Lanbideren bulego berria Zallan Gobernu Kontseiluak onartu du 2 lokal erostea Zallan, Lanbideren bulegoa handitzeko eta hobetzeko. Bulego honek 32 mila pertsonari ematen die zerbitzua. Lokal berriak Zallako José Etxezarraga kalean daude. Bulego berria irisgarriagoa izango da eta zerbitzu hobea emango du.", "score": 0.7130942318752362 }, { "src": "LANBIDE", "tgt": "Zallako eskualdean ia 2.500 pertsona daude LANBIDEn izena emanda.", "score": 0.3449527287578755 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak baimena eman du Nafarroako Foru Erkidegoarekin lakidetza-hitzarmena luzatzeko, EiTBren zerbitzuak Nafarroan ere zabaltzeko. Hala, beste lau urtez berrituko da 2016an sinatutako aurreko akordioa.", "tgt": "2016an sinatu zen azken akordioa Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren artean, EITB, Euskal telebista eta irrati publikoa, Nafarroan ikusteko.", "score": 0.3650539064847594 }, { "src": "Gainera, 2,2 milioi euro onetsi ditu, ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko. Lau modalitateko laguntzen deialdia da; Jaurlaritzak espero du horren bidez \"Made In Euskadi\" ikus-entzunezko 24 proiektu bultzatzea.", "tgt": "Akordio hau beste 4 urterako berritu da. 2 milioi euro baino gehiago ere onartu dira Euskadin egiten diren ikus-entzunezko proiektuak laguntzeko. Eusko Jaurlaritzak 24 proiektu babestea espero du.", "score": 0.2832430868968052 }, { "src": "Azkenik, Gobernu Kontseiluak baimena eman du milioi erdi euroko programarako, kirol-taldeek, kirol-elkarteek eta nortasun juridikoa duten erakundeek goi-mailako kirol-lehiaketetan parte hartu ahal izateko. Deialdiak honako hauek jaso ditu: • Nazioarteko eremuko eta izaerako kirol-proba ofizialetan parte hartzea bultzatzeko laguntza-ildoa • Emakumeen estatuko ligetan parte hartzea sustatzeko beste bat.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 500 mila euro onartu ditu laguntzetarako Goi-mailako lehiaketak egiten dituzten kirol-klubei, kirol-elkarteei. Nazioarteko lehiaketak laguntzeko laguntzak emango dira eta emakumeek liga nazionaletan parte har dezaten.", "score": 0.41567615760585114 }, { "src": "Prentsaurrekoan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak, \" GESTAMP NORTH EUROPE SERVICES\" enpresarekin, \"Bikaintasun Zentroa Ibilgailu Elektrikoa Fabrikatzeko Teknologiei eta 4.0 Fabrikazio Malguari buruzko Ikerketan\" abian jartzeko hitzarmena baimendu du.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak Gestamp enpresarentzako laguntzak onartu ditu auto elektrikoaren fabrikazioari buruzko ikerketa-zentro bat martxan jartzeko.", "score": 0.250866257481727 }, { "src": "Arantxa Tapiak azaldu duenez, bikaintasun-zentroa Zornotzan kokatuko da eta 17 miloiko inbertsioa egiteko konpromisoa dakar, eta Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro arteko dirulaguntza onartu du horretarako. Sektore osoan izango du inpaktua, lehiakortasuna hobetzea ekarriko du eta fabrikazio-prozesuan ikerketaren transferentzia bermatuko du.", "tgt": "Zentroa Zornotzan jarriko da, 17 milioi euroko kostua izango du.", "score": 0.33800666446238925 }, { "src": "Gaur, Gobenru Kontseiluan, osasun publikoko txostenak aztertu dituzte, eta zehazten dutenez \"osasun- eta epidemiologia-egoera aintzat hartuta, gainditutzat eman dezakegu Euskadin Deseskalada Planeko III. Fasea\". Prentsaurrekoan Nekane Murga Osasun sailburuak Covid-19 datuak ere eguneratu ditu.", "tgt": "Nekane Murga Osasun sailburuak eman ditu azken datuak Koronabirusak Euskadin duen egoeraz.", "score": 0.40240080598445466 }, { "src": "Gainera Osasun Sailak eguzkitik eta berotik babestea gomendatzen du, uda iristean osasun ona izateko, eguzki-errotazio handieneko eta tenperatura altuetako garaia baita.", "tgt": "Osasun Sailak uda honetarako eguzkitik eta berotik babestea gomendatu du.", "score": 0.6160249601007423 } ] }, { "id": "27", "alignments": [ { "src": "Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak parte hartu du gaur Gasteizko campusean egin den Gasteizko Egibide-Molinuevok emandako Genero Berdintasuneko LHko goi-mailako graduaren aurkezpen-ekitaldian. Josune Lekuona López de Robles heziketa zikloko koordinatzailearekin egon da Melgosa, eta azaldu du prestakuntza datorren ikasturtean hasiko dela, 2023-2024 ikasturtean, arratsaldeko ordutegian eta euskara hutsean.", "tgt": "Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da. Gaur parte hartu du Genero Berdintasuneko LHko goi-mailako gradu berriaren aurkezpenean Egibide-Molinuevo zentroan, Gasteizen. Aurkezpenean Josune Lekuona López de Robles gradu berriaren koordinatzaileak ere parte hartu du. Gradu berri hau 2023-2024 ikasturtean hasiko da, arratsaldeko ordutegian eta euskara hutsean.", "score": 0.434575639749346 }, { "src": "Melgosak esan duenez, \"belaunaldi berriak ere arduratzen dira bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna bilatzeaz; berdintasunean hezi behar delako\". Eta puntu honetan Emakunderen programak gogoratu ditu: Nahiko, haurrentzat; Beldur barik, nerabeentzat, eta Gizonduz, gizon helduentzat.", "tgt": "Sailburuak esan du goi-mailako gradu hau oso garrantzitsua dela honako arrazoi hauengatik: • belaunaldi berriak prestatuko ditu Euskadin berdintasuna eta pertsona guztientzako bidezko gizartea lortzeko. • errespetuan heziko da, pertsonen eskubideak errespetatzen dituen bizikidetza lortzeko. Nerea Melgosak gogoratu ditu: • Eusko Jaurlaritzako #Berdinaldia ekimena. #Berdinaldiak Euskadiko hainbat emakume kolektibori entzuten die, adineko emakumeen esperientziak ezagutzeko eta emakume gazteenei entzuteko. Horrek gure gizartea azkarrago aldatzen lagunduko du. • Emakunderen programak adin guztietan berdintasuna lantzeko: • Nahiko: haurrekin lan egiten du. • Beldur barik: nerabeekin lan egiten du. • Gizonduz: gizon helduekin lan egiten du.", "score": 0.29176962021074127 }, { "src": "LHko Goi Mailako etorkizuneko ikasleei hitz eginez, Berdintasun sailburuak \"erne egoteko\" eskatu die ikasleei. \"Zuen zeregina garrantzitsua izango da desberdintasun-testuinguruak detektatzeko, prestakuntza horrek horretarako tresnak emango ditu eta. Eta, zalantzarik gabe, zuen ekarpena garrantzitsua izango da enpresetan, elkarteetan, gizarte-taldeetan edo sindikatuetan\", azpimarratu du Melgosak.", "tgt": "Horregatik, Melgosak eskatu die ikasleei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko arlo guztietan eta erne egoteko berdintasuna errespetatzen ez den egoerak detektatzeko. Horretarako, formakuntzan zehar emango dizkiete egoera horiek bideratzeko beharrezko tresnak. Tresna horiek oso garrantzitsuak dira etorkizunean berdintasunaren arloan lan egin ahal izateko enpresetan, elkarteetan, sindikatuetan...", "score": 0.3072954387177476 }, { "src": "\"Haurrak berdin eta aukera berdinekin jaiotzen dira. Hazten goazen heinean, desberdintasuna gero eta handiagoa egiten da. Horregatik, funtsezkoa da arreta berezia jartzea haren garapenean, eta haren bideak prozesu horretan ez piztea\", azaldu du.", "tgt": "Sailburuak esan du oso garrantzitsua dela gai hau adin guztietan lantzea, izan ere, mutilak eta neskak berdinak dira eta jaiotzen direnean aukera berberak dituzte.", "score": 0.3556127031973046 } ] }, { "id": "221", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarekin eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak azaldu dute zein akordiotara iritsi diren.", "score": 0.6233517954243422 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak onartutako gaien inguruan, Josu Erkorekak azpimarratu du baimena eman zaiola Finantzen Euskal Institutuari \" ABE PRIVATE EQUITY FUND\" arrisku-kapitaleko funts berriko 12 milioi euroko partaidetzak sinatzeko. Funts hori partaidetza publiko-pribatuarekin sortu da. Alde publikoa hiru foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, Kreditu Ofizialaren Institutuak eta Europako Inbertsio Funtsak sinatzen dute, besteak beste. Partaidetza pribatua finantza-erakundeei, enpresa-taldeei edo borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei dagokie, besteak beste.", "tgt": "Finantzen Euskal Institutuari buruz Gobernu Kontseiluak hala onartu duenez, Finantzen Euskal Institutuak 12 milioi euro izango digu inbertsio-funts berri bat hornitzeko. ABE PRIVATE EQUITY FUND da funtsa, eta honako partaide hauek ditu: • Erakunde publikoak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Kreditu Ofizialeko Institutua eta Europako Inbertsio Funtsa. • Erakunde pribatuak: bankuak, enpresa-taldeak edo BGAEak.", "score": 0.33944761337304463 }, { "src": "Funts hau sortu berria da. Lehen fase honetan, 75 milioi euroko harpidetza-konpromisoak lortzea espero da, baina helburua da kapitala 200 milioi euro artekoak izatea.", "tgt": "200 milioi euro Bildu nahi lituzke funts honek. 75 milioi izango ditu orain, hasteko.", "score": 0.23509452185115245 }, { "src": "Era berean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela 1 milioi euroko laguntzetarako, oinarrizko eta bikaintasuneko 4 ikerketa-zentrotarako. Honako hauek dira zentroak: Achucarro, Biofisika Bizkaia fundazioa, Materials Physics Center eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Laguntza ikerketa-lana sustatzeko zientzia-ekipamendua eta -azpiegiturak eskuratzera bideratzen da. Hori da \"2020ko Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Plan\"aren helburuetako bat.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak erabaki du milioi 1 euroko laguntza ematea, Euskadiko honako 4 ikerketa-zentrori: • Achucarro ikerketa-zentroa • Bizkaia Biofisika Fundazioa • Materials Physics Center • Euskal Herriko Unibertsitatea Ekipoak hobetzeko moduan izango dira zentrook diru horri esker. Ikerketari indarra ematea baita Eusko Jaurlaritzako \"Zientzia eta Teknologiaren 2020 planaren\" helburuetako bat.", "score": 0.5618945035782276 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak 522 milioi euroko partida ere onetsi du, 2020an farmazia-gastua finantzatzeko. Zenbateko horren bidez, herritarrei errezeta elektronikoaren bidez agindutako medikazioa finantzatuko da. Eusko Jaurlaritzak farmazia-gastua farmaziako profesionalen elkargoekin hitzartutako sistema baten bidez finantzatzen du. Sistema hori arrakastatsua da, eta aukera ematen du familiek medikazio egokira erraz eta eraginkortasunez jotzeko aukera izan dezaten laguntzeko. Euskadi aitzindaria da farmazia-arretan.", "tgt": "2020 urteko farmazia-gastuetarako 522 milioi euro ematea erabaki du Gobernu Kontseiluak. Hau da, diru publiko hori emango du, besteak beste, ospitaletako medikamentuak ordaintzeko edo osasun-publikoari lotutako beste kontu batzuk ordaintzeko. Diru horren parte bat, 33 milioi inguru, errezeta elektronikoaren zerbitzuaren gastua ordaintzeko izango da. Herritarrentzat askoz errazagoa da medikamentuak horrela eskuratzea, medikuaren eta farmaziaren arteko zubia eginda; eta oso ondo dabil sistema.", "score": 0.4401564073610244 }, { "src": "Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak dekretu bi aurkeztu ditu gaur. Batetik \" Kreditu-erakundeekiko finantza-lankidetzarako dekretua, etxebizitza eta lurzorua finantzatzeko dekretua \" onartu du Gobernu Kontseiluak.", "tgt": "Etxebizitza eta ingurumenari buruz Bi dekretu onartu ditu Gobernu Kontseiluak: • Bata bankuekin elkarlanean jarduteko, etxebizitza eta lurzoruaren inguruko kontuak finantzatzeko. • Bestea lurzoruko kutsadurari aurre hartzeko edo kutsadura kentzeko legea taxutzeko.", "score": 0.3461039862517131 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ere hartu du hitza. Gaur onetsi den \" 2020-2023rako eremu sozioekonomikorako Euskara Plana \" azaldu du berak.", "tgt": "Zupiria sailburuak azaldu du nola izango den arlo sozioekonomikorako Euskara Plana, hurrengo 3 urteetan.", "score": 0.36128770473692046 }, { "src": "Gai zerrenda", "tgt": "Gai zerrenda", "score": 1.0 } ] }, { "id": "109", "alignments": [ { "src": "3.- Etxeko sarrerako atea giltzaz itxi dela ziurtatu behar da beti, baita barruan gaudenean ere, eta, batez ere, gauez. Ateko giltzari beti eman buelta, etxetik kanpora minutu gutxi batzuetan egon behar baduzu ere. Atea kolpez itxita bakarrik badago, mekanismoari kalterik egin gabe zabal dezakete sarraila. Saiatu beti etxean norbait dagoela aditzera ematen, eta saihestu postontzietan gutunak edo propaganda pilatzea.", "tgt": "Orokorrean etxebizitzetan: • Ez fidatu auzokideen komunitateetan sartzen diren eta etxeei edo auzoari buruzko informazioa lortzeko aitzakia arraroak erabiltzen dituzten pertsonengan. Zer egin? SOS-Deiak 112 telefonora deitu eta zalantza edo susmoak kontatu. • Egiaztatu plastikozko markak, itsasgarri-hariak, edo beste seinaleak dauden etxeetako ateetan. Zer egin? Ertzaintza edo Udaltzaingora deitu, ezer ukitu gabe. Lapur taldeek erabiltzen dituzten moduak dira jakiteko zein etxe dauden hutsik eta noiz. Horrelako markak jartzen dituzte atearen beheko aldean, hor gutxiago begiratzen dugulako. • Itxi giltzaz etxeko atea beti, baita barruan gaudenean ere eta, batez ere, gauez. Bi bueltarekin itxi, nahiz eta etxetik kanpo denbora gutxi egon. Giltzarik gabe ixten badugu, erraza da atea irekitzea sarraila kaltetu gabe. • Susmoa eman etxean norbait dagoela, nahiz eta gu ez egon. Adibidez, postontzian ez utzi gutunak pilatzen. Konfiantzazko pertsona bati eskatu husteko noizean behin, etxea bisitatzeko. Utzi harremanetarako zenbaki bat larrialdi-kasuetan gu aurkitzeko. Irrati edo telebista batekin konekta daitekeen korronte elektrikoko tenporizadore bat erabili, barruan jendea dagoela eman dezan. • Instalatu bideozaintzako kamerak edo irekitze-sentsoreak ateetan eta leihoetan. • Segurtasun-sistemak instalatu, hala nola bumping edo zulagailu kontrako sarrailak, hauek haustea eragozteko. Irudiak grabatzen dituzten behatxuloak eta atezain automatikoak ere badaude. • Ez argitaratu sare sozialetan bidaia-planik, oporrik. Etxean ez gaudela erakusten die lapurrei. • Atariko atea itxi. Etxean zaudenean beti erantzun atezain automatikoari. Lapurrek behin eta berriz txirrina jotzen dute, besteak atean dauden bitartean etxean mugimendurik dagoen entzuten. • Etxean egon daitezkeen balioa duten gauzen zerrenda egin: artelanak, bitxiak... Atera argazkiak eta serie-zenbakiak apuntatu. Gorde itzazu kutxa gotor batean.", "score": 0.09671998465334261 }, { "src": "11- Era guztietako egoeretan, baita iluntasun osoan ere, irudiak hartuko dituzten autobabeseko gailu elektronikoak edo neurriak instalatu etxean.", "tgt": "Gainera, txaletetan eta beheko solairuetako etxeetan: • Burdin hesiak jarri kanpotik erraz iris daitekeen leihoetan. Barra batetik bestera 12 zentimetro baino gehiagoko tartea egon behar da. • Arreta jarri balkoi, teilatu-hegal, hormetako irtengune, hoditerietatik gertu dauden leiho edo terrazei. Hemendik erraz igo daitezke lapurrak. • Auto-babeseko gailu elektronikoak edo neurriak jarri, irudiak grabatzen dituztenak, baita iluntasun osoan ere. • Arreta jarri teilatuko eta garajeko ateei. Etxea zuzenean aparkalekuarekin lotuta badago, itxaron garajeko ate automatizatuak itxi arte.", "score": 0.08819216075140715 }, { "src": "13- Lapurreta egiten badizute, ez ukitu ezer, ez jarri gauzak bere lekuan, eta berehala deitu Ertzaintzara. Ertzaintzak edo Udaltzaingoak etxea miatu ondoren, jasandako kalteen eta lapurtutako objektuen zerrenda egin, eta, batez ere, adierazi gailu elektronikoen marka, modeloa eta serie-zenbakia eta bitxietako inskripzioak, salaketa jartzerakoan lapurtutzat jo ahal izateko.", "tgt": "Zer egin sartu badira eta lapurtu badute? Ez ukitu ezer, ez jarri gauzak bere lekuan. Deitu Ertzaintza edo Udaltzaingoei 112ra. Horiek etxea ikuskatu dutenean, egindako kalteen eta lapurtutako objektuen zerrenda egin. Idatzi aparatu elektronikoen eta bitxien markak, modeloak eta serie-zenbakiak. Horrek lapurretagatik salaketa jartzean balioko du.", "score": 0.15499443831142148 }, { "src": "14- Etxe barruan lapurrekin topo egiten baduzu, ez aurre egin eta, ahal izanez gero, susmagarriei argazkiak atera, geroko identifikazioa erraztu ahal izateko. Ahal izanez gero, ikusi nola eta norantz ihes egin duten.", "tgt": "Zer egin lapurrak barruan aurkitzen badituzu? Ez aurre egin. Ahal baduzu, argazkiak atera, errazago identifikatzeko eta begiratu nola ihes egiten duten eta zer norabidetan. Gero deitu Ertzaintzari 112ra.", "score": 0.21027405106098515 }, { "src": "Ertzaintzak herritarrei eskatzen die 112ra deitzeko etxeetan edo etxebizitzetan bizilagunen mugimenduak kontrolatzen aritu daitezkeen ibilgailu edo pertsona susmagarriak ikusiz gero.", "tgt": "Nola lagundu Ertzaintzari herritar bezala? Bizilagunen etxeko mugimenduak zelatatzen egon daitezkeen ibilgailu edo pertsona susmagarriak daudela susmatzen baduzu, deitu 112 telefonora.", "score": 0.19269876077608433 }, { "src": "Garrantzizkoa izango litzateke, ahal den neurrian, herritarrek poliziari pertsona horien ezaugarri fisikoen berri ematea eta, ibilgailuren batean badabiltza, ibilgailuaren matrikula, marka eta modeloa gogoan hartzea eta lehenbailehen jakinaraztea 112ra deituta.", "tgt": "Garrantzitsua da poliziari adieraztea pertsona horien ezaugarri fisikoak (altuera, ile-kolorea, arropa...) eta autoaren matrikula, marka eta modeloa.", "score": 0.40350069151978185 }, { "src": "Herritarrek Ertzaintzaren APPa ere erabil dezakete informazioa bidaltzeko, telefono-dei, SMS, posta elektroniko edo whatsapp bidez polizia-erakundearekin harremanetan jartzeko aukera ematen baitu.", "tgt": "Ertzaintzara abisa daiteke bere APParen bidez. APParekin telefono-dei, testu mezu, posta elektroniko edo whatsapp bidez harremanetan jar daiteke.", "score": 0.19878632825169826 } ] }, { "id": "151", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu. Bilera amaitu ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.17149552655860645 }, { "src": "Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jakitera eman duenez, Gobernu Kontseiluak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzeko lege-proiektua onartu du. Sailburuak azaldu duenez, legearen aldaketa honen bidez, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako politikak indartu nahi dira, eta, aldi berean, politika horiek testuinguru arauemaile eta sozial berriaren ondoriozko behar berrietara egokitu. \"Proposamenean nazioarteko araudiaren aurrerapenak, gizarte-kontzientzia, gaiari buruzko ikaskuntzak, lanaren ebaluazioak eta etengabeko egokitzapenak eta politika publikoen koordinazioa, talde feministen aldarrikapenak eta biziraun duten emakumeen eskaerak integratzen saiatu gara. Eta Legearen alderdirik azpimarragarrienetako bat mantentzen eta indartzen saiatu gara: emakumeen aurkako indarkeria genero-desberdintasunaren adierazpen goren gisa kokatzea, eta berdintasunean aurrera egitea indarkeria desagerrarazteko \", adierazi du.", "tgt": "Berdintasunerako Legea aldatzeko lege-proiektuari buruz Gobernu Kontseiluak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aldatzeko balioko duen lege-proiektua onartu du. Aldaketa horren ondorioz, lege hori eguneratuago egongo da, hau da, gehiago hartuko du kontuan egungo egoera, baita berdintasun-politiketan eta biolentzia matxistari aldatu diren gaiak ere, hala nola: • Nazioarteko beste berdintasun-lege batzuetan izandako aldaketak. • Gizartea arazo honetaz gehiago kontzientziatzea • Gai honi buruz ikasi, ebaluatu eta egokitu den guztia. • Talde feministen eta biolentzia matxistaren biktimen aldarrikapenak. Legeak honako ideia hauek are gehiago indartuko ditu: • Emakumeen aurkako indarkeria da genero-desberdintasunik larriena. • Berdintasuna da indarkeria hori desagerrarazteko bidea. Sailburuak esan duenez, legea aldatzeko lana arrakastatsua izango da, baldin eta alderdi politikoek eta herritarrek bat egiten badute, iritzi eta sentsibilitate mota desberdinak biltzea lortuz. Osalan -ek lantokietan izaten diren Covid-19 kasuak kontrolatzeko programari buruz", "score": 0.6539072995497567 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Euskadiko COVID-19 pandemiaren lan-arloko kasuak eta harreman estuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa onartzea erabaki duela. Zupiriak azaldu duenez, Osalanek garatuko du programa hori, eta, horretarako, erakunde autonomoaren baliabideak indartu egingo dira, prestakuntza tekniko-epidemiologikoa izango duten 12 pertsona gehiago kontratatuz, lurralde bakoitzeko lau, 708.500 euroko aurrekontuarekin.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak Osalanek garatuko duen programa onartu du. Birusak infektatutako langileen kasuak eta lanean haiekin harremanetan egon diren pertsonak kontrolatzeko programa bat da. Pertsona horiek epidemiei buruzko prestakuntza izango dute. Horretarako, 700 mila euro baino gehiago gastatuko ditu.", "score": 0.25980017831789903 }, { "src": "Bestalde, Zupiria sailburuak adierazi du gaurko Gobernu Kontseiluak ontzat eman duela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoa garatzen jarraitzeko hitzarmena sinatzea. \"Ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaltzeko eta ikasle-kolektiboan zerga-kontzientziazio handiagoa sustatzea du helburu\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundiekin akordio bat egiteko.", "score": 0.2779087118090767 }, { "src": "Gainera, Bingen Zupiriak azaldu du Gobernu Kontseiluak oniritzia eman diola Garraio, Etxebizita eta Lurralde Plangintza sailak Azkoitiako Udalarekin hitzarmen bat sinatzeari, 2026ra bitartean, Txalon Errekako eremuan, babespeko alokairuan emateko 40 etxebizitza eraikitzeko. Lur-zoruen erosketa, urbanizazio-lanak eta etxebizitzen eraikuntza, guztira 5,9 milioi euroko inbertsioa izango da.", "tgt": "Azkoitiko alokairurako etxebizitza berriak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Azkoitiko Udalak akordio bat sinatuko dute udalerri horretan 40 BOE eraikitzeko. Hau dio aipatutako akordioak: • Hiru lursail erosiko dira Txalon Errekan. Lursail horrek 1.200 metro koadro baino gehiago ditu. • Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro ordainduko dizkio Udalari. • Etxebizitza horiek alokatzeko izango dira.", "score": 0.3896062998255716 }, { "src": "Amaitzeko, Bozeramaileak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak argi berdea eman diola Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Araba, Gipuzkoa eta Bilboko Merkatal-Ganbarekin, merkataritza minoristari aholkularitza-zerbitzuak emateko lankidetza-hitzarmena sinatzeari. Zupiriak azaldu duenez, merkatal-etxe txikiei zuzentzen da batipat, EUS-COMMERCE 2020 egitasmoaren esparruan, eraldaketa digitalari eta merkataritza elektronikoaren erronkei aurre egiteko aholkularitza eta formakuntza jaso ahal izan dezaten.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak akordio bat sinatu du Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-ganberekin. Akordioa saltoki txikiek teknologia berriei buruzko prestakuntza eta aholkularitza jasotzea izan dezaten da, teknologia horiek beren negozioetan aplikatzeko. Programaren izena EUS-COMERCE 2020 da, eta merkataritza elektronikoa eta eraldaketa digitala bultzatu nahi ditu sektore horretan.", "score": 0.5035878606343972 } ] }, { "id": "217", "alignments": [ { "src": "Hala, Osasun Sailak bultzatutako neurrien artean, informazio-kanpaina bat abiarazi da, gai nagusitzat plater osasungarria duena. Kanpaina horrek modu grafikoan jasotzen du elikadura osasungarria lortzeko egunean zehar elikagai-taldeak zer proportziotan jan behar diren: % 50 fruta eta barazkiak; % 25 karbohidratoak, hala nola zerealak, patatak edo pasta; eta % 25 proteina osasungarriak, arraina, arrautzak, fruitu lehorrak, haragi bigunak eta esnekiak txandakatuta.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak informazio-kanpaina bat abiarazi dute. Kanpainak elikadurarekin du zerikusia, eta \"plater osasungarria\" du ardatz, hau da, zer elikagai eta zenbat jan behar den egunero. Kanpainaren irudiak elikadura osasuntsua osatzen duten elikagaiak erakutsi nahi ditu: • Egunean jaten dugunaren erdia frutak eta barazkiak izan behar dira. • Laurden bat karbohidratoak izan behar dira: zerealak, patatak edo pasta. • Eta beste laurdena proteina sanoak izan behar dira: arraina, arrautzak, lekaleak, fruitu lehorrak, haragi zuriak edo esnekiak.", "score": 0.4234740451623273 }, { "src": "Osasuneko sailburu Nekane Murgak gogorarazi du \"osasun publikoko arazo\" baten aurrean gaudela eta lehentasunezkoa dela ingurune eta ohitura osasungarriak sortzeko lan egitea", "tgt": "Osasuneko sailburu Nekane Murgak egin du gaur aurkezpena.", "score": 0.3808959237249165 }, { "src": "Hain zuzen ere, ehuneko horiek murrizteko, eta Haurren Obesitatearen aurkako Estrategiaren esparruan, dagoeneko beste proiektu batzuk garatzen ari dira, eta horien artean hauek aipa daitezke:", "tgt": "Haurren Obesitatearen aurkako SANO Estrategiaren parte da kanpaina (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila).", "score": 0.25414101503288883 }, { "src": "Osasun Sailak eta Osakidetzak laguntza-material batzuk argitaratu dituzte herritarrei elikaduraren arloko ohitura osasungarrien berri emateko, gehiegizko pisua eta obesitatea prebenitzea helburu dela. Gainera, Osakidetza seihileko honetan hasiko da Pediatriako kontsultetan tratamendu berri bat garatzen, teknologia berrien erabilera aurrez aurreko kontsultekin uztartzen duena.", "tgt": "Gaur egun, gehiegizko pisua eta obesitatea da gizarteak duen osasun arazo garrantzitsuenetako bat. Datozen 6 hilabeteetan, haurren obesitatea prebenitzeko tratamendu berri bat jarriko da abian.", "score": 0.26622347324746126 }, { "src": "Plater osasungarria hainbat euskarriren bidez iritsiko da herritarrengana: olanak osasun-zentroetako fatxadetan, kartelak, azalpen-triptikoak, zamau-babesak, prentsako iragarkiak eta bideoak sare sozialetan. Baina, gainera, Pediatriako kontsultek, elikadura osasungarriari buruzko osasun-aholkua egitean, plater berrerabilgarriak izango dituzte, familiei informazio grafikoarekin emateko, eguneroko elikadura prestatzeko garaian lagun diezaieten.", "tgt": "Herritarrek hemen ikusi ahal izango dute informazio hori: • Osasun-zentroetako fatxadak (olanak) • Kartelak, azalpen-liburuxkak, mahai-zapiaren babesak... • Egunkarietako iragarkiak • Sare sozialetako bideoak • Pediatriako kontsultetan familiei emango zaizkien plater berrerabilgarriak.", "score": 0.37549986306754257 }, { "src": "Osasun arloan, gainera, haurren gehiegizko pisua eta obesitatea lantzeko tresna berri bat izango da. El Mangolsen bidaia da, teknologia berriak eta pediatriako erreferentea duten protokolizatutako aurrez aurreko kontsultak konbinatzen dituen tratamendua. Tratamendu berri hori ESI guztietan garatuko da lehen seihilekoan, baina mailaka, 40 profesionaleko talde batetik hasita (pediatrak eta pediatren erizainak).", "tgt": "40 pediatra eta pediatra-erizain hasiko dira erabiltzen Osakidetzako osasun-zentro guztietan.", "score": 0.30278597046727945 }, { "src": "Tratamendu horrek Serious Games metodologia erabiltzen du tresna gisa —prestakuntza-jolasak ere esaten zaio—, eta helburu du haurrak eta familiak ahalduntzea, paziente aditu bihur daitezen. Horretarako, elikadurari, elikadurari, jarduera fisikoari, autoestimuari, aisialdi aktiboari edo etiketen irakurketari buruzko ebidentzia zientifiko handiko ezagutzak helaraziko zaizkie, besteak beste. Jokoa pazientearen historia digitalarekin integratuta egongo da, eta horrek aukera emango dio osasun arloko profesionalari hurrengo maila aktibatzeko eta haren bilakaera monitorizatzeko.", "tgt": "Jolas horrekin, haurrak eta haien familiak paziente aditu bihurtzen dira. Elikadura Jarduera fisikoa Autoestimua Aisia Etiketen irakurketa", "score": 0.30310091563590835 } ] }, { "id": "363", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta bozeramaileak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua aldamenean zuela, gaur eguerdian, Gobernu Kontseiluan aztertutako gaien berri eman du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.13792185198199947 }, { "src": "Beatriz Artolazabal sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana onartu duela. Artolazabalek azaldu du, plan honen bitartez ekintza-ildo nagusiak ezarri direla \"herritarren eskubideak eskuratzeko euskal gizarte berdinzale bat eraikitzeko helburuarekin. Planak Euskadin bizi diren pertsona guztien aukera-berdintasuna errazten du, sozialki bateratzen du eta sozialki baztertuen dauden kolektiboekin elkartasuna sustatzen du, pertsona eta kultura guztien dibertsitatea errespetatuz eta gizarte-elkarrekintzako testuinguru positibo bat sustatuz\".", "tgt": "Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana 2020 onartu du Eusko Jaurlaritzak. Plan horretan jasao da zer egingo duen Eusko Jaurlaritzak honako helburu hauek lortzeko: • Euskadin bizi diren pertsona guztiek edukitzea aukera eta eskubide berberak • gizarte bateratu bat, herritar guztien parte-hartzea ahalbidetzen duena • beharrik handiena dutenei laguntzen dien gizarte bat • pertsona eta kultura guztien aniztasuna errespetatzea", "score": 0.6800940831040849 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak, gaur, \"Emakunde Saria 2018\" edizioa onartu du. Sariaren azken helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan egindako lanagatik nabarmentzen diren pertsonen, entitateen edo erakundeen jarduketa saritzea. \"Aurten ere, emakumeen lana eta euren ahalduntzea nabarmentzen duten, emakumearen papera baloratzen edo duintzen laguntzen duten, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen duten ekintzak, lanak edo proiektuak eredu gisa jarri nahi ditugu\", adierazi du Jaurlaritzako bozeramaileak.", "tgt": "Hauek dira Gobernu Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk: • 2018ko Emakunde Saria banatuko du Jaurlaritzak: Sari horren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lanean diharduten pertsona, enpresa eta erakundeen esfortzua aitortzen da. • Enpresei laguntzeko programa onartu da: Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak 600 milioi euro emango dizkie enpresa txiki eta ertainei eta profesional autonomoei, bankuei dirua eska diezaieten eta beren lana aurrera eramateko dirua izan dezaten. • Eusko Jaurlaritzak Euskadi Bandazabala jarriko du martxan: Proiektu horrek herritarrei eta enpresei esaten die non konektatu daitezkeen Internetera Euskadiko herri, hiri eta industria- poligonoetan.", "score": 0.2552993142217949 } ] }, { "id": "312", "alignments": [ { "src": "Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordea lagun zuela, gaur goizez aurkeztu du Bilbon 2019-2020 ikasturterako aurrematrikula kanpaina, \"Zatoz gurera!\" leloarekin. \"¡Ven a nuestra escuela!\" erabiliko da gaztelaniaz.", "tgt": "Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako sailburua da. Bilbon aurkeztu du sailburuak 2019-2020 hurrengo ikasturterako aurrematrikula kanpaina. Aurtengo kanpainari \"¡Ven a nuestra escuela\"! deitu diote gaztelaniaz, eta \"Zatoz gurera\" euskaraz.", "score": 0.29423774881008286 }, { "src": "- 12 ikastetxe eskaeran. Eskaeran familia bakoitzak 12 ikastetxe hautatu ahal izango ditu gehienez, lehentasunaren araberako hurrenkeran jasorik. Berritasun honekin batera, ikastetxea esleitzeko sistema ere aldatu egin da. Orain arte ikasle bakoitzeko 3 ikastetxe hautatu zitezkeen gehienez, eta plazak lehen aukeratzat markatuta zeuden eskaeren artean banatzen ziren, lehentasunez. Euren bigarren edo hirugarren aukeretara jo beharra zuten familiek, zenbait kasutan, ikastetxe horiek ordurako beteta aurkitzen zituzten, lehen aukeran hautatu zituzten ikasleekin, nahiz eta azken hauek puntuazio gutxiago izan.", "tgt": "Aurrematrikula egiten da ikastetxea aukeratzeko, gure seme-alabentzako hautatu dugun ikastetxean plaza eskatzeko.", "score": 0.22069141260598993 }, { "src": "Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, urtarrilaren 28an irekiko du Haur Hezkuntzarako (bi urtetik aurrera), Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea. Otsailaren 8ra arte egongo da irekia epe hori (otsailaren 7ra arte, online eginez gero)", "tgt": "Urtarrilaren 28tik aurrera egin ahal izango da aurrematrikula.", "score": 0.270160280547761 }, { "src": "Datorren ikasturterako aurrematrikula egiterakoan, euren lehen aukerako ikastetxeetan bertan nahiz Internet bidez egiteko aukera izango dute familiek, www.hezkuntza.net helbidean. Bigarren bide hau aukeratzen dutenek ez dute beharrezko izango, beraz, eskatutako dokumentazioa hautatutako ikastetxera eramatea. Pauso hori online egin beharko dute, eta dokumentuak eskaneatuta bidali. Aurrematrikula online egiteko azken eguna otsailaren 7a izango da, egun bat lehenago. Era berean, Hezkuntza Sailak gogorarazi du Ikasgunea atariak (www.ikasgunea.euskadi.eus) informazio praktikoa eskainiko diela familiei, hala nola, ikastetxeen bilatzaile bat, hurbiltasunagatik horietako ikastetxe bakoitzean familiari hurbiltasunagatik dagozkion puntuak erakusten dituena.", "tgt": "Familiek hainbat modutan egin ahal izango dute aurrematrikula: • Aurrez aurre: (Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra) lehen aukerako ikastetxean bertan. • Internet bidez: (Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra) www.hezkuntza.net helbidean. Beharrezkoak diren dokumentuak eskaneatuta bidaliko dituzte. • Informazioa, familia ugarientzat lagungarri izan daitekeena: www.ikasgunea.euskadi.eus", "score": 0.47489801142845856 }, { "src": "Aurrematrikula prozesuari ekiteko prest daude dagoeneko Euskadiko 695 ikastetxe (452 publikoak, %65). Seme-alabak lehen aldiz matrikulatuko dituzten gurasoek, 540 ikastetxe izango dituzte bi urteko haurrentzat (horietatik 330 publikoak, hots, %61), eta 543 ikastetxe Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeentzat (334 publikoak, hau da, %61,5). Bestetik, Lehen Hezkuntza 534 ikastetxetan eskainiko da hurrengo ikasturtean (330 publikoak), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskainiko dutenak aldiz 330 izango dira orotara.", "tgt": "Euskadi osoko 695 ikastetxetan egin ahal izango da aurrematrikula. • Horietatik, erdia baino gehiago ikastetxe publikoak dira: 452 • Haur Hezkuntzako lehen zikloa -2 urteko haurrentzat- ematen duten ikastetxeen erdia baino gehiago publikoak dira: 330 (guztira, 540) • Haur Hezkuntzako bigarren zikloa ematen duten ikastetxeen erdia baino gehiago publikoak dira: 334 (guztira, 543) • Lehen Hezkuntza 534 ikastetxetan ematen da. • Bigarren Hezkuntza 330 ikastetxetan ematen da.", "score": 0.33272716657381873 }, { "src": "Aurkezpenean, onarpen prozesuak aurten dituen berritasun nagusiak azaldu ditu Uriarte sailburuak. Familiei tramiteak erraztea eta, ikastetxea aukeratzeko prozedurak familien lehentasunei era egokiagoan erantzutea dira berritasun hauen helburuak.", "tgt": "Aldaketak egin dira aurten aurrematrikulazio- eta onartze-prozesua errazteko eta familien beharrizanei egokiago erantzuteko.", "score": 0.35162418228783765 }, { "src": "- Aurrekoari beste berrikuntza garrantzitsu bat ere gehitzen zaio aurten, familia askori izapideak egiteko lana arinduko diona: aurrerantzean, ez da beharrezko izango sare publikoko Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHrako jauzia egiten duten ikasleek eskaera egitea. Hau horrela izango da familiek ibilbideko ikastetxe atxikia aukeratzen badute, hau da, euren Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikiriko institutu publikoa hautatzen badute, eta hizkuntza eredu berean jarraitu nahi badute. Beste edozein ikastetxetan jarraitu nahi badu, eskaera egin beharra izango du, eta baita atxikiriko institutu bat baino gehiago baditu Lehen Hezkuntza amaitu berri duen ikastetxe publiko horrek ere.", "tgt": "Adibidez: • Familia bakoitzak 12 ikastetxe hautatu ahal izango ditu, lehentasunaren arabera. • Ikastetxe bakoitzak barematu egingo ditu jasotako eskaera guztiak, ez bakarrik lehen aukerakoak. Horrela, beste batek baino puntu gutxiago duen familia batek ezingo du plaza lortu lehen aukeratzat hautatutako ikastetxean. • Ikastetxe publiko bateko Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHra doazen ikasleak ez dute eskabiderik egin behar. Hori horrela izango da euren Lehen Hezkuntzako ikastetxeari atxikitako institutua hautatzen badute, eta hizkuntza eredu berean jarraitzen badute. Eskabidea egin beharko da: - Beste institutu batera joan nahi izanez gero. - Lehen Hezkuntzako ikastetxeak institutu bat baino gehiago badauka atxikita.", "score": 0.17711800025497712 }, { "src": ".- Informazio eta orientazio puntuak. Lehen aldiz, familientzako informazio eta orientazio puntuak irekiko dira Bilbon, Gasteizen eta Arrasaten: 13 gune Gasteizen (gizarte etxeetako bulegoetan nahiz San Martin eta San Antonioko bulegoetan), 8 puntu Bilbon (barrutietako udal bulegoetan), eta bat Arrasaten. Informazio gune hauek Hezkuntza Sailak iaz Lurralde Ordezkaritzetan abian jarri zituen Eskolatze Bulegoekin koordinazioan arituko dira. Herritarrei gure hezkuntza sistemak eskaintzen dituen aukeren inguruko informazioa emateaz arduratuko dira, eta baita familiei matrikulazio garaiko izapideez orientazioa emateaz ere.", "tgt": "Ikastetxeen aukerei eta matrikula egiteko moduari buruzko informazio puntuak Gizarte etxeetan eta San Martin eta San Antonioko udal bulegoetan Barrutietako bulegoetan", "score": 0.4997258299496439 }, { "src": "Kontuan izan beharreko egutegia: • urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra: eskabideak eta agiriak aurkeztea (Online eginez gero, azken eguna otsailaren 7a) • otsailak 14: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira. • martxoak 21: behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Martxoaren 28ra arte erreklamazioak egiteko epea. • apirilak 4: behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Errekurtsoak aurkezteko epea, maiatzaren 6ra arte.", "tgt": "Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra Urtarrilaren 28tik otsailaren 7ra Eskabideen zerrenda argitaratu Esleitutako plazen behin-behineko zerrendak argitaratu Erreklamazioak aurkezteko epea Behin betiko zerrendak argitaratu", "score": 0.5147508875902952 } ] }, { "id": "335", "alignments": [] }, { "id": "147", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiriak gogoratu duenez, aste honetan betetzen dira ehun egun hamabigarren legealdiko koalizio-gobernua osatu zenetik eta gaur Gobernu Kontseiluak bi erabaki nagusi hartu ditu, Gobernuaren lehen ehun egunetako jarduerarekin zerikusi zuzena dutenak. Batetik, legealdi honetarako aurreikusita dauden Plan Estrategikoen onarpena, bestetik, 2021eko aurrekontuen lege-proiektuarena.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.33033052374871863 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bilera ostean, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuk, zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.", "score": 0.5198410531700661 }, { "src": "Gobernuaren hasierako ehun egun hauetako ekimen nagusien titularrak hamar ataletan laburbil ditzazkegu: • Gobernu-programa onartzea • Sailburuek Legebiltzarrean egindako agerraldiak, legegintzaldi honetarako jarduera-ildo nagusiak azaltzeko. • Aurrekontu-gidalerroak onartzea; erabaki hori gaur amaitu da, 2021eko aurrekontuen lege-proiektua onartu baita. • Ekonomia suspertzeko eta enplegua berreskuratzeko BERPIZTU programak eta NEXT-Euskadi proiektu eraldatzaileen programa egitea eta abian jartzea, ekonomia suspertzeko Europako funtsak erakartzeko eta gauzatzeko. • Lehendakariak alderdi politikoekin izandako topaketak. • Legegintza-programa onartzea; guztira, 36 ekimen. • Sailetako egitura-dekretuak onartzea eta plan estrategikoen agenda onartzea; gaur goizean onartu da dokumentu hori. • Eta, bistan denez, Gobernuaren ekintza eta erreakzioko 100 egun hauetako ardura eta okupazio nagusi gisa, koronabirusaren pandemiaren aurkako borroka irmoa, iraunkorra eta koordinatua.", "tgt": "Hauek dira gauza garrantzitsuenak: • Onartu: • gobernu-programa. • 2021eko Aurrekontu Orokorrerako gidalerroak edo jarraibideak, hau da, gobernuak gauzak egiteko gastatu ahal izango duen dirua. • legegintzaldi honetan egiteko 36 ekimenak. • Sailak antolatzeko dekretuak. • Plan estrategikoen agenda. • Programak egitea eta abian jartzea: - BERPIZTU, ekonomia eta lanpostuak berriro martxan jartzeko. - NEXT-Euskadi, ekonomia martxan jartzen lagunduko duten Europako funtsak lortzeko. • Lehendakariak alderdi politikoekin egindako bilerak. • Sailburuen aurkezpenak, legegintzaldi honetan egingo den guztia azaltzeko. • Koronabirusak sortu duen krisi-egoerari Eusko Jaurlaritzak eman dion erantzuna. Gainera, gaur, Eusko Jaurlaritzak gai garrantzitsu hauek onartu ditu: • Euskadiko 2021erako Aurrekontu Orokorra. • Legegintzaldi berriko plan estrategikoak. Plan horietako 7 BERPIZTU Programakoak dira, ekonomia eta enplegua berriz martxan jartzeko. Plan horiekin guztiekin, Eusko Jaurlaritzak Gobernu-programaren 4 ardatzak bete nahi ditu: • oparotasuna: pertsona guztiek lan bat eduki ahal izatea eta ekonomia suspertzea. • pertsonak: Euskadin bizi diren pertsonei ziurtatzea osasuna, hezkuntza, zerbitzu publikoak, berdintasuna, gizarte- eta kultura-politikak, bizikidetza eta giza eskubideak. • planeta: Euskadin planeta kaltetzen ez duten energiak erabiltzea. • autogobernua: Euskadiren berezko gobernu-modua hobea eta independenteagoa izatea, erabaki propioak hartzeko.", "score": 0.4770135056351025 }, { "src": "Politika publikoetan murrizketarik izango ez duten eta austeritatetik urrun egongo diren aurrekontuak izango dira, Azpiazu sailburuak gidalerroen aurkezpenean aurreratu zuenez. \"Aurrekontu hau, gure etorkizunari ematen zaion begirada ausarta da, Euskadin gizartea berreraikitzeko eta ekonomia eta enplegua suspertzeko bidea. Indarrarekin eta konfiantzarekin egingo diogu aurre\", aurreratu du Azpiazuk.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak, aurrekontu horiekin, ekonomia eta enplegua berriz martxan jarri nahi ditu eta gizartearen beharrei erantzutea.", "score": 0.27240092636056934 }, { "src": "Abenduaren 17an erregistratuko da aurrekontu-proiektua Eusko Legebiltzarrean.", "tgt": "Aurrekontu hauek Eusko Legebiltzarrean erregistratuko dira, abenduaren 17an.", "score": 0.7138500519449247 }, { "src": "Gaurko Gobernu-Kontseiluak Lehendakaritzak berak eta Sail bakoitzak legealdi honetarako aurrikusita dauzkan Plan Estrategikoak ere onartu ditu. Guztira 16 plan nagusi dira Jaurlaritzak euskal gizartearen aurrean hartutako konpromisoen muina osatzen dutenak, eta Sailez-Saileko beste 78 plan osagarrirekin, Jaurlaritzatik eragin nahi diren hobekuntza-ekimenen motorra osatzen dute.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 16 plan estrategiko onartu ditu.", "score": 0.2227672987524798 }, { "src": "BESTELAKO NEURRIAK", "tgt": "BESTE NEURRI BATZUK", "score": 0.370203474043625 }, { "src": "Beste era bateko neurrien artean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa Arautzen duen legea aldatzeko, Elkarrekin-Podemos legebiltzar taldeak egindako lege-proposamenari, ezezkoa emateko arrazoiak agertu ditu.", "tgt": "Elkarrekin-Podemosek Euskadin jokoa arautzen duen legea aldatzea proposatu zuen.", "score": 0.35331320260427707 }, { "src": "Bestalde, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saiak bi diru-laguntzetarako deialdiak jakinarazi ditu gaur . Batetik hiru milioi ta erdi (3,56 milioi €) EREIN programan , landa-eremuko 116 herritan ekimen pribatuko enpresak sortu eta garatzeko, dibersifikazioa eta autonomoen ekintzailetza sustatu, eta enplegu berriak sortzeko helburuarekin. Bestetik lau milioi euro, landa eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetu eta bisitariak erakartzeko proiektuei zuzenduak, informazio eta azpiegituretan, nahiz kultura-ondarearekin edo ingurumenarekin zerikusia duten proiektutan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro baino gehiago emango ditu: • inbertsio pribatuetarako, dibertsifikaziorako, hau da, enpresei dirua emango die produktu berriak eskain ditzaten. • autonomoek sor ditzaten mikroenpresak edo enpresa txikiak eta ertainak. • enplegua sortzeko landa-inguruneko 116 herritan. Gainera, Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro emango ditu honako hauetarako: • Landa-eremuetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. • Erabilera publikoko aisialdi-, turismo- eta informazio-guneak eraikitzeko landa-eremuetan.", "score": 0.3914515331375101 }, { "src": "Hezkuntza Sailak, bere aldetik, milioi bat euro bideratuko ditu ikasturte honetan Sailak berak antolatzen dituen ibilbideetara egokitu ezin litezkeen ikasleen garraio-premiak betetzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak milioi 1 euroko laguntzak emango ditu behar duten ikasleak garraiatzeko.", "score": 0.24671962386912819 }, { "src": "Azkenik, Lan eta Enplegu Sailak proposatuta, gaurko Gobernu Kontseiluak 459,5 milioko gastu aurreratua baimendu du, urtarriletik Aurrekontuak onartu arteko denboran, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria ordaindu ahal izateko.", "tgt": "Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) Eusko Jaurlaritzak ia 460 milioi euro aurreratuko ditu honetarako: • DSBE: baliabide gutxi dituzten pertsonentzako laguntza da. • Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria: ohiko etxebizitza baten alokairu-gastuak ordaintzeko laguntza da", "score": 0.30200902692654563 } ] }, { "id": "101", "alignments": [ { "src": "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur argitaratu du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuaren Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko prozesuak deitzeko oinarri espezifikoak eta lan kontratuko langileentzako salbuespenezko prozesuen eta prozesu berezien oinarri orokorrak onartzen dituena, bai eta lan kontratuko hainbat kategoriatako oinarri espezifikoak ere. Guztira 1.034 plaza deitu dira; horietatik 957 funtzionarioen hogei bat eskalari dagozkie, eta 77 lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiborako gordetako plazei.", "tgt": "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko hainbat lanposturako EPEren deialdirako oinarriak. Guztira 1.034 plaza deitu dira: • 957 funtzionarioentzat • 77 lan-kontratukoenentzat", "score": 0.5169625452090959 }, { "src": "• Funtzionarien hogei bat eskaletako eta lan kontratuko langileen hainbat kategoriatako oinarri espezifikoak onartzen dituen Agindua argitaratu du gaur EHAAk", "tgt": "Honako hauek argitaratu dira: • Karrerako funtzionario izateko oinarri espezifikoak • Lan-kontratuko langileentzako oinarri orokorrak • Lan-kontratukoen hainbat kategoriatarako oinarri espezifikoak", "score": 0.419253090211965 }, { "src": "Maiatzean 1.272 lanposturen oinarri orokorrak eta espezifikoak argitaratu ondoren, bigarren deialdi hau funtzionarien plaza hutsei dagokie. Deialdi horren probak datorren asteburuan (irailak 17 eta 18) egingo dira Barakaldoko BECen. Asteburu honetako probetarako, 24.061 pertsona eta 48.054 eskaera erregistratu dira; izan ere, horietako gehienek eskala edo eskala bat baino gehiago izango dute bi sarbide prozesuetan (berezia eta salbuezpenekoa).", "tgt": "Maiatzean talde horrentzako 1.272 lanpostuko lehen deialdia egin zen. Probak irailaren 17an eta 18an egingo dira BECen, Barakaldon. 25 mila pertsonak baino gehiagok izena eman dute eta 48 mila eskaera baino gehiago daude. Pertsona batzuk hainbat eskalatan aurkezten dira.", "score": 0.28966790353402505 }, { "src": "Bigarren deialdirako argitaratutako funtzionarioen oinarri espezifikoek 23 eskalatarako baldintza zehatzak zehazten dituzte. Horien artean, adibidez, Administrazioko Goi Mailako Eskalari, Teknika Juridikoko Eskalari, Kudeaketa Eskalari, Estatistika Eskalari eta Datuen Analisiari edo Hizkuntza Normalkuntzako Eskalari dagozkien plazak deitzen dira. Enplegua finkatzeko prozesu hori lehiaketa-oposizio bidez (308 plaza) edo merezimendu-lehiaketa bidez (649 plaza) eskura daiteke.", "tgt": "Orain argitaratu dena, bigarren deialdia da. 23 eskalatarako lanpostuak deitu dira. Adibidez, Administrazioko Goi Mailakoa, Teknika Juridikokoa, Kudeaketa, Estatistika, Hizkuntza Normalkuntza... EPE honetara sar daiteke: • Lehiaketa-oposizio bidez (308 plaza) • Merezimendu-lehiaketa bidez (649 plaza)", "score": 0.278437592637824 }, { "src": "Lan kontratuko langileei dagokienez, argitaratutako oinarri espezifikoek 77 lanposturen deialdia arautzen dute. Horietatik 26 Ibaiondo ikastetxeko gizarte hezitzaileei buruzkoak dira, eta gainerakoak beste lan kategoria batzuei buruzkoak, hala nola garbiketa, sukaldea, inprimategia, gaueko zaintza, etab.", "tgt": "77 lanpostu deitu dira: • 26 Ibaiondo ikastetxeko gizarte hezitzaileentzat. • 51 garbiketa, sukalde, inprenta, gaueko zaintzarako eta halako postuetarako.", "score": 0.4849949348570784 } ] }, { "id": "97", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.23505131935340473 }, { "src": "Alde batetik, Gobernuak Euskadi Bono Dendaren 2022ko edizioaren bigarren aldia onartu du gaurkoan eta zuzkiduraren aurrekontua handitzea erabaki du: hasieran aurreikusitako 5.000.000 eurotik 9.000.000 eurotara igoko da, lehen aldiko emaitza onak eta merkataritzaren salmenten suspertzea lortu zuela kontuan hartuta. Programa hau Jaurlaritzak Ukrainaren inbasioak ekonomian eragiten dituen ondorioen aurrean hartutako neurri osagarrien barruan kokatzen da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak diru gehiago ematea erabaki du 2022ko Euskadi Denda Bonuaren ediziorako. Kantitatea 5etik 9 milioi eurotara igoko da.", "score": 0.2663286005021529 }, { "src": "Ukrainaren inbasioaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzak aparteko laguntzak deitu ditu nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei laguntzeko eta ekoizpen-kostuen igoeraren ondorioz bizi dituzten zailtasunak arintzeko . 14,1 milioi euroko laguntza horiek honako azpisektore hauen jarduerak mantentzen lagunduko dute: behi-azienda, ardiak, ahuntzak, haragi‑hegaztiak, hegazti erruleak, txerriak, untxiak, zaldiak, patata, erremolatxa, bazka-artoa eta zenbait lekadun.", "tgt": "Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei dagokienez Eusko Jaurlaritzak onartu du 14 milioi euro ematea nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei laguntzeko. Era guztietako abereekin lan egiten duten edo patata, erremolatxa, artoa... landatzen duten enpresa horiek ikusi dute Ukrainako gerrak eragina izan duela ekoizteko kostuetan.", "score": 0.31869275595115837 }, { "src": "Gaienra, Gobernu Kontseiluak Gizarte Ekonomian ekiteko 5 milioi euroko laguntza-agindu bat onartu du gaur. Ukrainako gerrak eragindako afekzioen eta Errusiari ezarritako zigorreen ondorioz, hasieran aurreikusitako 3 milioiko partida bi milioi gehiago handitu da. Laguntzak bost kapitulu desberdin finantzatzeko izango dira. Alde batetik, bultzatu eta indartu nahi da gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko eta sendotzeko euskal sare publiko-pribatua, bai eta gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzeko eta berriki eratu direnak sendotzeko ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Gizarte Ekonomian ekiteko laguntza gisa eman behar zuen diru kopurua handitzea. Zenbatekoa 3tik 5 milioi eurora igo da. Laguntzak dira duela gutxi sortu diren gizarte-ekonomiako enpresentzako edo berriak sortzeko.", "score": 0.3319381621137148 }, { "src": "Bere aldetik, Jokin Bildarratz Hezuntza sailburuak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran Udalaguntza 2022 izenez ezagutzen den dirulaguntza deialdia onartu du. Deialdi honen bidez, hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeak dauden udal jabegoko eraikinetan obrak egiteko dirulaguntzak ematen ditu Hezkuntza Sailak. Deialdi honek 7 milioi euroko diru-kopurua du. Sailburuak azaldu duenez, ikastetxeen irisgarritasuna hobetzeko lanak izan ohi dira sarritan deialdi honen bidez diruz laguntzen direnak, edo baita eraikin horien instalazioak eguneratu edo egokitzeko lanak ere. \"Guztiak ere irakaskuntzaren kalitatean modu zuzen-zuzenean eragiten duten jarduerak izan ohi dira\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du dirulaguntzak ematea ikastetxeek udal jabegoko eraikinetan obrak egin ahal izateko. Eraikinak hobetzea irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko modu bat ere bada. Dirulaguntzen deialdiak Udalaguntza 2022 izena du eta 7 milioi euroko diru-kopurua du. Hezkuntza Sailaren eta udalen arteko lankidetza da. Hezkuntza Sailak emango du obrek balio dutenaren ehuneko 60a eta udalerri bakoitzeko udalak emango du gainerako ehuneko 40a.", "score": 0.4247880155630546 }, { "src": "Hezkuntza Sailak deialdi honen bidez emango duen dirulaguntza balorazio-batzordeak onarturiko aurrekontuaren %60koa izango da. Gainerako %40 proiektua aurkeztu duen udalaren gain izango da. Eskaera bakoitzeko gehienezko kopurua, dena den, 360.000 eurokoa izango da.", "tgt": "Udalek aurkeztuko dute proiektu bakoitzerako eskaera. Eskaera bakoitzak ezingo ditu 360 mila euro baino gehiago jaso.", "score": 0.3845109646449593 }, { "src": "Halaber, Hezkuntza sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Euskadiko musika ikastegiak diruz laguntzea helburua duen agindua onartu ditu, udal ikastegiak zein pribatuak izan. Bi deialdi horiek jasotzen duten diru-kopurua 13,6 milioi eurokoa da, orotara. Deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzak 2021-2022 ikasturteari dagozkion kostuak ordaintzeko erabiliko dira. Diruz lagundu ahal izango dira ikastetxe horietako langileen kostuak (irakasleak eta ez irakasleak), ekipamenduaren eta funtzionamenduaren gastuak, betiere musika-irakaskuntzarekin lotura zuzena badute.", "tgt": "Halaber, 13 milioi euroko dirulaguntzak egongo dira udal-titulartasuneko musika-irakaskuntzako ikastegientzat. Joan den 2021-2022 ikasturteko kostuak ordaintzen laguntzeko balioko dute, hala nola, irakasleak eta ikastegietako beste lanpostu batzuk eta ikastegietan funtzionatzeko behar den ekipamendua.", "score": 0.2501105068049196 }, { "src": "Eta lehen sektorearekin lotuta, Gobernuak beste neurri bat ere hartu du gaurkoan: HANDITU INNOVA programa jarri du abian, bost milioi eurokoa, nekazaritza-ekoizpenean berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handiak finantzatzeko. Orain arte ez zegoen lehen sektoreari laguntzeko tresnarik berrikuntza teknologikoaren ekimen handiekin lotuta eta programa honek helburu izango ditu Nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna eta efizientzia hobetzea eta ingurumen-eragina murriztea, energia-efizientzia handituz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 5 milioi euro gastatzea HANDITU INNOVA izeneko programa berri baterako laguntzetan. Laguntzak berrikuntza teknologikoko proiektuak dituzten nekazaritza-sektoreko enpresei emango zaizkie. Enpresa horietako berrikuntzak energiaren erabileran eta ingurumenaren zaintzan lehiakorragoak eta efizienteagoak izaten laguntzen die.", "score": 0.34934909139678855 }, { "src": "Bestetik, Gobernu Kontseiluak Bilboko Metroko L5 linea (Etxebarriren eta Busturialdeko eta Durangaldeko trenbide-sarearen konexioaren artean) eraiki eta finantzatzeko eta sistema metropolitarrean integratzeko Eusko Jaurlaritzaren –Ogasuna eta Garraioak–, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzea baimendu du gaur.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du bere Ogasun eta Garraio Sailaren, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea. Akordioak Etxebarri eta Busturialdea eta Durangaldea artean Bilboko Metroko 5. linea eraikitzearekin du zerikusia.", "score": 0.49962533285472416 }, { "src": "Alde batetik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hitzarmena sinatu du Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA), euskarazko zinema- eta ikus-entzunezko industriaren ekoizpena, banaketa eta hedapena sustatzeko . Horrela, ICAAk 760.000 euro transferituko dizkio Jaurlaritzari, 2021ean euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena, banaketa, erakusketa eta hedapena sustatzeko Euskadin egin zen inbertsioari dagozkionak.", "tgt": "Euskarazko zinema eta ikus-entzunezkoari dagokionez Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hitzarmena sinatu du Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA). Hitzarmen honek dio Ministerioak Eusko Jaurlaritzari 700 mila euro baino gehiago emango dizkiola euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena, banaketa, erakusketa eta hedapena sustatzeko 2021ean egin ziren inbertsioetarako.", "score": 0.8182648445186357 } ] }, { "id": "205", "alignments": [ { "src": "Martxoaren 2an amaitu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara hautagai-zerrendak aurkezteko epea, eta gaur argitaratu dira aurkeztutako zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Guztira hamazazpi alderdi politiko aurkeztu dira, horietatik 12 hiru lurralde historikoetan aurkeztu dira, 4, berriz, hautesbarruti bakarrean eta bat bi lurraldeetan.", "tgt": "Apirilaren 5ean izango dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak. Martxoaren 2an amaitu zen alderdi politikoek hautagai-zerrendak aurkezteko zuten epea. Zerrenda horiek gaur argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. EAEko 17 alderdi aurkezten dira hauteskunde horietara. Denak ez dira aurkezten 3 lurraldeetan: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. • 12 alderdi politiko hiru lurraldeetan aurkezten dira • 4 alderdi politiko bi lurraldetan aurkezten dira • Alderdi politiko 1 lurralde baten aurkezten da", "score": 0.2900055302669558 }, { "src": "Gora egin du hautagai-zerrendak hiru lurralde historikoetan aurkeztu dituzten alderdien kopuruak. 2012an 9 izan ziren Euskadi osoan aurkeztu ziren alderdiak, eta orain, berriz, 13 dira. Lau alderdi aurkeztu dira lurralde historiko bakarrean.", "tgt": "Araban aurkezten diren alderdiak Bizkaian aurkezten diren alderdiak", "score": 0.2951926129500242 }, { "src": "Araban 12 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren 2016an, eta orain, berriz, 14 aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:", "tgt": "Aurreko hauteskundeetan, 2016an, 12 alderdi aurkeztu ziren Araban Oraingoetan, berriz, 14 aurkeztu dira.", "score": 0.5112007870421201 }, { "src": "3.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE)", "tgt": "- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV) 2.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE) 3.- ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (PACMA) 4.- ONGI ETORRI (O. E.) 5.- EUSKAL HERRIA BILDU Federazioa (EH BILDU) 6.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ) 7.- EQUO BERDEAK – VERDES EUSKADI 8.- VOX (VOX) 9.- LIGA FORALISTA - FORUZALEAK (L.F.F.) 10.- LIBRES POR EUSKADI (LxE) 11.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J 12.- PP+Cs (PP+Cs) 13.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU) 14.- RECORTES CERO-SOLIDARIA-LOS VERDES (Recortes Cero-LV-S)", "score": 0.5534129900924999 }, { "src": "Bizkaian, 2016an bezala, 15 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:", "tgt": "Aurreko hauteskundeetan, 2016an, 15 alderdi aurkeztu ziren Bizkaian Oraingoetan ere 15 aurkeztu dira.", "score": 0.32779397433076485 }, { "src": "8.- PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES EUSKADI / EUSKADIKO LANGILEEN ALDERDI KOMUNISTA (ELAK/PCTE)", "tgt": "1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV) 2.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE) 3.- LIBRES POR EUSKADI (LxE) 4.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ) 5.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO (PACMA) / ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (PACMA/ATTKAA) 6.- LIGA FORALISTA - FORUZALEAK (L.F.F.) 7.- EUSKAL HERRIA BILDU Federazioa (EH BILDU) 8.- PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES EUSKADI / EUSKADIKO LANGILEEN ALDERDI KOMUNISTA (ELAK/PCTE) 9.- EQUO BERDEAK – VERDES EUSKADI 10.- VOX (VOX) 11.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J 12.- PP+CS (PP+Cs) 13.- ALDERDI HUMANISTA - PH 14.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU) 15.- RECORTES CERO-SOLIDARIA-LOS VERDES (Recortes Cero-LV-S)", "score": 0.48067840781262566 }, { "src": "Gipuzkoan 11 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren 2016an, eta orain, berriz, 13 aurkeztu dira, honako hurrenkera honetan:", "tgt": "Gipuzkoan aurkezten diren alderdiak Aurreko hauteskundeetan, 2016an, 11 alderdi aurkeztu ziren Gipuzkoan. Oraingoetan, berriz, 13 aurkeztu dira.", "score": 0.4255283410508518 }, { "src": "2.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE)", "tgt": "1.- EUSKAL HERRIA BILDU Federazioa (EH BILDU) 2.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV) 3.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE) 4.- ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (PACMA) 5.- LIBRES POR EUSKADI (LxE) 6.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ) 7.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J 8.- EQUO BERDEAK – VERDES EUSKADI 9.- VOX (VOX) 10.- PP+Cs (PP+Cs) 11.- UNIÓN CRISTIANO DEMÓCRATA ESPAÑOLA (UCDE) 12.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU) 13.- RECORTES CERO-SOLIDARIA-LOS VERDES (Recortes Cero-LV-S)", "score": 0.367691534464988 } ] }, { "id": "148", "alignments": [ { "src": "Halaber, Zupiria bozeramaileak azaldu du Gobernu Kontseiluak Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Eustaten-Euskal Estatistika Erakundearen arteko hitzarmena sinatzea onartu duela, 2021eko biztanleria eta etxebizitza errolden eta horiei lotutako biztanleriaren beste estatistika batzuen lankidetzarako.", "tgt": "Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua. eta zenbait erabaki hartu ditu. Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika 2021. Estatistikako Institutu Nazionalak eta Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak hitzarmen bat sinatu dute 2021ean biztanleriaren eta etxebizitzen errolda egiteko.", "score": 0.17772459105962393 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.5513193918813053 }, { "src": "Energiaren ikuspegitik eta klima-aldaketaren aurkako erantzun gisa, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak azpimarratu du ekonomia eta enplegua sortzeko aukera bat dela. Hala, ehuneko ehun tokiko ekimenak aktibatzeko unea dela esan du: teknologia, garapen industriala, kudeaketa, kokalekuak edo haizea bera. \"Euskadiko eta Euskadirako energia sortzea eta kontsumitzea ahalbidetuko duen prozesu bat\", gaineratu du.", "tgt": "izan ere, horrek lagunduko du: • Energiak sortzeko modua aldatzen, kutsadurarik sortzen ez duten energia garbiagoak lortzeko. • Klima-aldaketaren kontra borrokatzen. • ekonomia berrabiarazten eta lanpostu berriak sortzen. Gainera, proiektu honekin tokiko enpresak martxan jarriko dira, energia sortzeko Euskadin eta Euskadirako, bertan kontsumitzeko.", "score": 0.23905680786267153 }, { "src": "Arantxa Tapiak gogorarazi duenez, Herri-helburu nagusien artean, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du energia berriztagarrien kuota energia-kontsumoaren % 20 izan dadin lortzea. Ildo horretan, aitortu du, kontuan hartuta abiapuntua benetan atzeratua dela - gaur egun, % 8 sortzen dugu eta % 16 kontsumitzen dugu-, beharrezkoa dela produkzio eta kontsumo handiagoari lagunduko dioten politikak areagotzea, eta, behin eta berriz adierazi dugun bezala, ekimen ugari beharko da hobekuntza-emaitzak lortu ahal izateko.", "tgt": "Gaur egun, Euskadik sortutako energiaren % 8 energia berriztagarriak dira. eta %16 erabiltzen du, hau da, bi aldiz gehiago. Horregatik, beharrezkoa da: • energia berriztagarri gehiago sortzea • energia berriztagarri gehiago erabiltzea.", "score": 0.22899400539808548 }, { "src": "Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman du Lan eta Enplegu Sailak Bizkaiko Foru Aldundiarekin koordinazio-protokolo bat sinatuko duela enpleguaren eta gizarteratze sozio-laboralaren arloan. Zupiriak azaldu duenez, helburua da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak, enplegua eta diru-sarrerak bermatzeko eskaintzen duen arreta hobetzea, eta eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzea sustapen ekonomikoan, enpresa-sarearen produktibitatean, enpleguan, ekintzailetzan, enpresagintzan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte-politiketan.", "tgt": "Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arreta hobetzea Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak protokolo izenpetu dute, Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen arreta hobetzeko Adibidez, enpleguaren eta diru-sarreren bermearen arloan. Helburua da zerbitzu hori efizienteagoa izatea, modu horretan bultzatzeko: • ekonomia • enpresak • enplegua • ekintzailetza • Bizkaiko gizarte-politikak.", "score": 0.4692348647809533 }, { "src": "Bestalde, Zupiria sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak oniritzia eman diola 593.000€ko diru laguntza bideratzeari Euskadiko turismoa bultzatzeko eta komerzializatzeko. Sailburuak zehaztu du laguntzak batez ere mikroenpresentzat, ETEentzat, enpresa-elkarteentzat, fundazioentzat eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat izango direla, baldin eta horien helburu soziala sustapen turistikoa bada, edo nazioko eta nazioarteko proiekzio turistikoko ekitaldi kulturalak, gastronomikoak eta kirol-arlokoak antolatzen dituzten enpresentzat.", "tgt": "Euskadiko turismoa bultzatzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak 590 mila eurotik gorako laguntza emango du Euskadiko turismoa bultzatzeko estatuan zein nazioartean. Laguntzak hauentzat izango dira: • enpresa txikiak eta ertainak • enpresa-elkarteak • fundazioak • irabazi-asmorik gabeko entitateak • ekitaldi-enpresak Laguntzak dira: • produktuak eta esperientziak sortzeko. • nazioko eta nazioarteko ekitaldiak antolatzeko.", "score": 0.34160955274026233 }, { "src": "Hezkuntza arloan, Bingen Zupiria sailburuak adierazi du Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, hiru dirulaguntza zuzen ematea onetsi duela, euskal unibertsitate-ekosistemari lotutako bikaintasuneko ikerketaren eremuko eragileei zuzenduta. Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitatearentzako (UPV/EHU) eta BCMaterials eta BCBL bikaintasuneko ikerketa-zentroentzako laguntza zuzenak baimendu dira. Zupiriak zehaztu du ekipamendu zientifikoa erostera eta bikaintasuneko ikerketa-proiektuak bultzatzera bideratuta daudela laguntza hauek eta 1.113.000 euroko kopurua dutela orotara.", "tgt": "Bikaintasun-ikerketarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak 1 mila eurotik gorako hiru laguntza emango ditu: • ekipo zientifikoak erosteko. • ikerketa-proiektuak babesteko. Laguntzak hauentzat dira: • Euskal Herriko Unibertsitatea • bikaintasuneko ikerketa-zentroak: • BCMaterials • BCBL.", "score": 0.34514936839889365 }, { "src": "Gai-zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 1.0 } ] }, { "id": "5", "alignments": [ { "src": "• Hezkuntza Sailaren eta Atzegiren arteko lankidetzak helburua du desgaitasun intelektuala duten 30 pertsona kontratatzea hiru ikasturtetan, Euskadiko ikastetxeetan", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Atzegik lankidetza- hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bidez programa bat jarriko da martxan desgaitasun intelektuala duten pertsonak kontratatzeko, Euskadiko ikastetxeetan lan egin dezaten. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lan-programa Programa honen helburua da desgaitasun intelektual duten 30 pertsonak lan egin ahal izatea 10 ikastetxe publiko eta itunpekotan. Hau hurrengo 3 ikasturteetan zehar egingo da.", "score": 0.28311885435074596 }, { "src": "Esperientzia honek aukera emango die desgaitasuna duten pertsonei, eta beste urrats bat izango da gizartean dibertsitate funtzionala ikusarazteko, bereziki eskoletan. Ikasleek zuzenean ezagutuko dituzte desgaitasun intelektuala duten pertsonen gaitasunak eta gizarteari egiten dioten ekarpena, eta, aldi berean, inklusioa eta aukera-berdintasuna bezalako balioak sendotuko dituzte. Era berean, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeari buruzko aurreiritziak eta joerak ezabatzen lagunduko du.", "tgt": "Programa honek aniztasun funtzionala ezagutaraziko du gizartean eta, batez ere, ikastetxeetan. Izan ere, ikasleek pertsona horiekin egunerokoa partekatuko dute eta ezagutuko dituzte haien errealitatea eta ematen duten guztia. Horrela, sustatzen jarraituko dira desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarteratzea lanean eta gizartean, gainontzeko pertsonek dituzten eskubide eta aukera berberak izan ditzaten. Eta gure gizartea bidezkoagoa izatea lortuko da.", "score": 0.2925338567984134 }, { "src": "Araba eta Bizkaia", "tgt": "Lehenengo, Gipuzkoan hasiko da programarekin. Gero Araban eta Bizkaian jarriko da martxan.", "score": 0.0 }, { "src": "Antzeko ekimenetan bildu duen esperientzian oinarrituta, Atzegi arduratuko da kontratu horietarako hautagai diren eta desgaitasun intelektuala duten pertsonak hautatzeaz —pertsona horien baldintzek aukera emango diete ikastetxeetan askotariko lanak egiteko—, baita programan parte hartzeko ikastetxe egokienak aukeratzeaz ere. Kasu guztietan, hautatutako pertsonek 234 orduko berariazko prestakuntza jasoko dute zerbitzu anizkoitzen laguntzaile espezialitatean. Prestakuntza hori beharrezkoa izango da ikastetxeetan esleituko zaizkien eginkizunak betetzeko. Era berean, elkartea arduratuko da kontratatutako pertsonen jarraipena egiteaz eta haiei laguntzeaz. Hezkuntza Sailaren ikuskapen eta lankidetzarekin egingo du hori guztia.", "tgt": "Programa Gipuzkoan martxan jartzeko, Atzegi gai hauetaz arduratuko da: • 2023-2024 ikasturtean lanean hasiko diren 10 pertsonak aukeratuko ditu. • Pertsona horientzat egokien diren Gipuzkoako ikastetxeak aukeratuko ditu. • Uneoro lagunduko diete programan parte hartuko duten pertsonei. Horretarako, Hezkuntza Sailaren laguntza ere izango du. Programan lan egingo duten pertsonek lan baldintza hauek izango dituzte: • Lana ezberdina izango da ikastetxe bakoitzean eta pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokituta egongo da. • Pertsonek lanaldi partzialeko kontratua izango dute. Soldata, gutxienez, lanaldi osoa duen pertsona baten lanbide arteko gutxieneko soldataren ehuneko 50ekoa (erdia) izango da. • Lanean hasi aurretik, gero lanean eskatuko zaizkien zereginak egiteko beharrezko prestakuntza emango zaie. Prestakuntzak 234 ordukoak izango dira.", "score": 0.36318108919638425 }, { "src": "Atzegi", "tgt": "Atzegi elkarteari bisita", "score": 0.2927253403537113 }, { "src": "Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Begoña Pedrosa sailburuordearekin batera, Donostian izan da gaur goizean, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako Atzegi Elkartearen egoitzan, Euskadiko ikastetxeetan desgaitasun intelektuala duten pertsonak laneratzeko eta gizarteratzeko bi erakundeek duten lankidetzaren harira. Josean Idoeta eta Mitxel Lakunza, Atzegiko presidente eta zuzendaria lagun zituela Atzegira egin duen bisitan, Bildarratz sailburuak bertatik bertara ezagutu du elkarte horrek duela 60 urte baino gehiagotik egiten duen lana, desgaitasun intelektuala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko.", "tgt": "Hitzarmena sinatu ondoren, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Begoña Pedrosa sailburuordeak Atzegi elkartearen egoitza bisitatu dute, Donostian. Bisitan parte hartu dute ere Josean Idoeta Atzegiko presidenteak eta Mitxel Lakunza Atzegiko zuzendariak. Bisitan zehar, ezagutu dute Atzegik egiten duen lan guztia desgaitasun intelektuala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko.", "score": 0.5128496321595484 } ] }, { "id": "237", "alignments": [ { "src": "Uztailaren 15 eta 16an, Basque Culinary World Prize sariaren epaimahaia San Frantziskon elkartu zen eta bere erabakiaren berri eman zuen maila internazionalean. Antony Myint 2019ko Basque Culinary World Prize sariaren irabazle bihurtzen zen.", "tgt": "Basque Culinary World Prize 2019 saria irabazi du.", "score": 0.4512783892828173 }, { "src": "• Joan Roca sukaldariak presiditutako eta munduan eragin gehien duten sukaldarietako batzuek eta nazioarteko adituek osatutako epaimahai batek aukeratu zuen sukaldari irabazlea", "tgt": "Sukaldaritzan aditu diren pertsonez osatutako epaimahai batek hautatzen du irabazlea.", "score": 0.3568550663848856 }, { "src": "\"Basque Culinary World Prize saria jasotzea da sukaldaritzan egin dudan ibilbideari egindako ohorerik handiena. Baina garrantzitsuena da sariak eta epaimahaikide izan diren sukaldari ospetsuek Zero Foodprint ekimenean parte hartzeko erakutsitako konpromisoak munduari erakutsiko diotela nola jatetxeek klima aldaketari aurre egitera eraman dezaketen gizartea.\"", "tgt": "Munduan oso ezagun eta sona handiko diren zenbait sukaldari izan dira epaimahaikide. Myntek esan du sari hau jasotzea oso garrantzitsua dela, sukaldari gisa egiten duen lana eskertzen diolako. Baina are garrantzitsuagoa dela epaimahaiko kide izan diren sukaldariak Zero Foodprint proiektuarekin konprometitu izana", "score": 0.20640534768113145 }, { "src": "• Antony Myint sukaldari estatubatuarrak irabazi du 2019ko Basque Culinary World Prize saria, gastronomia gizarteak dituen erronkarik premiazkoenetako bati, hau da, klima aldaketari aurre egiteko motor gisa erabiltzeagatik", "tgt": "Gastronomiari klima-aldaketaren ikuspegitik heltzen diolako hautatu dute Mynt irabazle.", "score": 0.24024761225901026 }, { "src": "Bere ZeroFoodprint proiektuaren bitartez eta The Perennial Farming Initiativeren bitartez, jatetxeen eta ingurumenaren arteko harremana esploratzen du Myintek. Sukaldariak karbono aztarna murrizteko aukera bideragarriak gomendatzen dizkie elikagaien enpresei, eta karbono igorpenei dagokienez neutrala izateko moduak ere proposatzen dizkie. Gama handiko dozenaka jatetxe konbentzitu ditu mundu osoan, iraunkortasunaren alde berak gidatzen duen mugimenduarekin bat egin dezaten, tartean Noma (Danimarka), Benu (San Frantzisko) eta Atelier Crenn (Dominique Crenn) jatetxeak direla.", "tgt": "Sukaldari horrek bi proiektu ditu abian, eta horien bidez jatetxeen eta ingurumenaren artean zer erlazio dagoen ari da ikertzen. Esate baterako, elikagaiak erosten dizkien enpresei haien karbono-aztarna nola gutxitu jakiteko aholkuak ematen dizkie. Munduko jatetxe oso garrantzitsuak konbentzitu ditu horretaz, hala nola Danimarkako Noma edo San Franciscoko Benu jatetxeak. 100 mila euro eraman ditu saritan, eta proiektu horiek bultzatzeko eta mundu osoko jatetxeak jasangarritasunaren aldeko mugimendu horrekin bat egin dezaten animatzeko erabiliko ditu.", "score": 0.24665065152537075 } ] }, { "id": "361", "alignments": [ { "src": "Galesera egindako bigarren bisita ofizialaren jardunaldian, Lehendakaria Carwyn Jones ministro nagusiarekin batu da, eta lankidetza memoranduma sinatu dute. Galesek bat egin du, horrela, Euskadi munduko eskualde liderrekin garatzen ari den Aliantza Estrategikoen Sarearekin. Akordioaren bidez, bi aldeen helburua da zenbait gairen inguruko alde biko harremanetan sakontzea: garraioaren azpiegiturak, berrikuntza, itsas energiak, nekazaritzako elikagaien industria, prestakuntza, zerga-politika, gizarte-politikak eta klima-aldaketaren aurkako borroka.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria Galesen dago bisita ofizialean. Erresuma Batuan dago Gales. Carwyn Jones da Galeseko ministro nagusia. Harekin bildu da lehendakaria. Bilera horretan lankidetza-memorandum bat sinatu dute. Euskadik eta Galesek elkarrekin egingo dute lan gai hauetan: • garraio-azpiegituretan; adibidez, errepideak, trenbideak... • berrikuntzan; hau da, zerbaitetarako berrikuntzak dakartzan aldaketetan. • itsasotik eskuratzen den energia berriztagarrian. • nekazaritzako elikagaien industrian; elikagaiekin zerikusia duen guztian aritzen den industria da. • politika fiskalaren arloan; diru publikoa, zergak eta abar nola bildu eta gastatu behar diren antolatzen duen politika ekonomikoa da. • gizarte politiken arloan, pertsona guztien ongizatera iristeko. • klima aldaketaren aurka borrokatzen, ingurumena zaintzeko.", "score": 0.24300786037551272 }, { "src": "Gales lehentasunezko bazkide gisa dago identifikatuta Euskadi-Basque Country 2020 Nazioartekotzeko Esparru Estrategian. Hala katalogatu da, geografikoki hurbil dagoelako, sektore anitzeko loturengatik eta identitate handiko lurraldea delako. Akordio honen bidez, Gales Euskadiko Aliantza Estrategikoen Sarean sartuko da. Sareak, gaur egun arte, mundu mailan 7 kide ditu: Quebec, Akitania Berria, Bavaria, Flandes, Querétaro, Jiangtsu eta Cundinamarca.", "tgt": "Galesek bat egingo du Euskadi osatzen ari den Aliantza Estrategikoen Sarearekin. Sarea munduko zenbait eskualdek osatzen dute: • Quebec • Akitania berria • Bavaria • Flandria • Querétaro • Jiangsu • Cundinamarca", "score": 0.38468184847448267 }, { "src": "EUROPAKO BATZORDEARENTZAKO PROPOSAMENA", "tgt": "PROPOSAMENA EUROPAKO BATZORDEARI", "score": 0.7481515863385134 }, { "src": "• Galesek, Euskadik, Brusela hiriburuak, Flandesek, Nafarroak, Piemontek eta Salzburgok Europako Batzordeari legegintzako botereak eta errealitate nazional bereziak dituzten eskualdeen eginkizuna sendotzeko eskatu diote", "tgt": "Euskadiko eta Galeseko gobernuek zeregin gehiago izan nahi dute Europako Batzordean. Badira zenbait eskualde, hala nola Euskadi, Gales, Brusela hiriburua, Flandria, Nafarroa, Piemonte eta Salzburgo, errealitate nazional berezia dutenak, eta legeak egiteko boterea.", "score": 0.19378379853570776 }, { "src": "Galesek eta Euskadik, halaber, Europako esparruan lankidetza gehiagoko handinahia ere partekatzen dute. Galesek, Euskadik, Brusela hiriburuak, Flandesek, Nafarroak, Piemontek eta Salzburgok Europako Batzordeari legegintzarako eskumenak eta errealitate nazional bereziak dituzten eskualdeen eginkizuna sendotzeko proposamen formala egin diote. Lehendakariak azaldu duen bezala, zazpi gobernuek Europako Batzordeari eskatu diote \"maila anitzeko gobernamendu-eredua errealitate eraginkor bilakatzeko beharrezko erabakiak hartzeko\". Zehazki, Lehendakariak proposatu du Maila anitzeko gobernamenduari buruzko Konbentzioa abiaraztea, Europako Konbentzioaren subsidiariotasuneko lantaldeak aurreratutako emaitzei helduko diena; zehazki, Eskualde Elkartuaren irudiari buruzko Lammassoure txostenari. Ideia hori jaso zen aurtengo martxoan aurkeztu zen Europari buruzko Ikuspegiaren dokumentuan.", "tgt": "Europako Batzordeari eskatu diote kontuan har ditzatela erabakiak hartzeko garaian.", "score": 0.37305933246737305 } ] }, { "id": "75", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.19474406983991152 }, { "src": "Lineak 4,1 milioi euroko zuzkidura du Euskadirentzat Next Generation Europako Funtsekin finantzatutako 2 deialditan (2022-2023). Sailburuak azaldu duenez, lehenengo deialdiak proiektuak bultzatuko ditu 2022an, eta 2 milioi euroko zuzkidura izango du. Funts horren helburua lehiakortasuna eta modernizazioa bultzatzea eta bultzatzea da, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta iraunkorraren bidez. 2022an 30 milioi Next Generation Funts baino gehiago gauzatzen ari dira turismoaren eta merkataritzaren sektoreetarako, eta 2023rako 40 milioi baino gehiago daude aurreikusita Euskadin.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntza programa berria martxan jarriko du Euskadiko denden modernizazioa bultzatzeko. Programak Funts Teknologikoa du izena eta horretarako Europar Batasuneko Next Generation Funtseko dirua erabiliko da. Funts horietatik, merkataritza eta turismoaren sektoreetarako aurten 2022an 30 milioi euro daude eta 2023 urterako, beste 40 milioi euro. Funts Teknologikoak programak 4 milioi euro baino gehiago emango ditu laguntzetan 2022tik 2023ra bitarteko merkataritzako proiektuetarako. Helburua da dendek teknologia berriak gehiago erabiltzea eta sektore jasangarria izatea.", "score": 0.2025913264151977 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Musikene Fundazioaren 2022. urterako aurrekontua 1,5 milioi eurotan handitzea . Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, Musikenek, irakaskuntzarako, ikasketetarako eta kontzertuetarako erabiltzen dituen musika-tresnak erostera eta berritzera bideratuko du zenbateko hori.", "tgt": "Musikene Fundazioari dagokionez Eusko Jaurlaritzak onartu du Musikene Fundazioaren 2022rako aurrekontua handitzea eta milioi eta erdi euro gehiago emango dizkio. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroa da. Diru horrekin, Musikenek musika-tresnak erosi eta berrituko ditu, bai eskolak emateko, bai kontzertuetarako.", "score": 0.4910390149846968 }, { "src": "Hezkuntza lotuta baita ere, Kontseiluak gaurko bileran onartu du Batxilergoko Sari Bereziak arautzen dituen eta sari horiek emateko baldintzak ezartzen dituen Dekretua aldatzea eta aldaketa honen ondorioz, irabazle gertatzen diren ikasleek, ohiko egiaztagiriarekin batera, 1.200 euro gordineko dirulaguntza bana jasoko dute gailu digitalak (ordenagailu eramangarriak edo antzekoak) eskuratzeko, ibilbide akademikoan erabil ditzaten.", "tgt": "Sari horiek ikastetxe irabazle bateko ikasleei ematen zaizkie urtero. Eusko Jaurlaritzak onartu du sariaren arauak aldatzea. Beraz, ikasturte honetatik aurrera saria ziurtagiria izateaz gain 1.200 euroko dirulaguntza ere izango da, ikasgelan erabiltzeko ordenagailu eramangarriak edo antzekoak erosteko.", "score": 0.19265883700643616 }, { "src": "Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailaren alorrean, alde batetik, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur hiri jasangarriak sortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko (BAI+D+i programa) dirulaguntzak emateko aginduari. Laguntza hauek 815.000 euroko aurrekontua dute. Laguntza-programa honek hiri-garapen osasungarri eta jasangarrirako proiektuekin berrikuntza bultzatzea du helburu, smart city izenekoak sustatzeko soluzioekin.", "tgt": "Hiri jasangarriak sortzeko laguntzei dagokienez Eusko Jaurlaritzak onartu du 800 mila euro baino gehiago ematea hiriak jasangarriagoak izaten laguntzen duten ideia eta proiektu berritzaileei. Laguntza-programa horrek BAI+D+i du izena eta hiriak hobetzea eta smart city gisa garatzea du helburu.", "score": 0.37981896261315373 }, { "src": "Bestetik, Gobernu Kontseiluak Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietateari orube bat erosteko oniritzia eman du, alokatzeko etxebizitza babestuen promozio bat eraikitzeko . Otxarkoagako Aixe Ona eremuan kokatuta dagoen orubeak 439,88 metro karratuko azalera du, eta alokatzeko 46 etxebizitza babestu izango dituen eraikina eraikiko du bertan Visesak.", "tgt": "Alokatzeko etxebizitza babestuei dagokienez Eusko Jaurlaritzak onartu du Bilboko Udaleko Udal Etxebizitzak sozietateari lursail bat erostea Otxarkoaga auzoan. Ia 500 metro karratuko lursail horretan, Visesak 46 etxebizitza babestu eraikiko ditu alokairurako. Visesa Eusko Jaurlaritzaren erakundea da eta erosteko eta alokatzeko etxebizitza merkeagoak eraikitzea sustatzen du.", "score": 0.44251204990328225 }, { "src": "Azkenik, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak proposatuta, Sestaoko Labe garaia balioan jartzeko lanetara bideratutako dirulaguntza 543.000 euroan handitzea erabaki du gaur Gobernuak. Eusko Jaurlaritzak, 2,4 milioi euroko urte anitzeko zuzeneko dirulaguntza onartuta zuen iada Sestaoko Udalarentzat monumentu-kategoriako kultura-ondasun izendatuta dagoen Labe Garaia balioan jartzeko lanetarako. Sestaoko Labe Garaia gainera, egoera ahulean dauden eskualdeak bultzatzeko Lehentasunezko Jarduteko Guneetako batean (ZAP) kokatzen da. Jarduera horiek indartzeko asmoz milloi erdiko diru laguntza gehitzea erabaki du Gobernuak gaurkoan eta ahalegin guzti honen helburua da euskal kultura-ondare izendatutako monumentua babestea, kontserbatzea eta balioestea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak handitu egin du Sestaoko Labe Garaiaren garrantzia berreskuratzeko proiekturako dirulaguntza. Sestaoko Udalari ematen zitzaion dirulaguntza 2 milioi euro baino gehiagokoa zen, orain emango zaizkio milioi erdi euro gehiago.", "score": 0.26457630913850216 } ] }, { "id": "46", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2095038301561095 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gogorarazi du, atzo, otsailak 6, 3 urte bete zirela Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik. Horren ondorioz, Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuce hil ziren, eta kalte larriak eragin ziren inguruko ingurumenean. Eusko Jaurlaritzak, modu subsidiarioan, hasiera-hasieratik egikaritu zituen desagertutako pertsonak bilatzeko lanak, baita zabortegia egonkortzeko eta ingurumenaren gaineko kalte gehiagori aurrea hartzeko lanak ere. \"Gaur egun, Zaldibarko zabortegia egonkortuta eta aurrezigilatuta dago, eta ingurumen-baimena aldatu egin da. Horren arabera, zabortegiko titularrek behin betiko zigilatu beharko dute zabortegia, eta itxi ondorengo kontrol- eta jarraipen-neurriak hartu beharko dituzte\", azaldu du sailburuak.", "tgt": "Arantxa Tapiak gogorarazi du otsailaren 6an 3 urte bete zirela Zaldibarko zabortegian istripua izan zenetik. Istripu horretan bi pertsona hil ziren eta kalte larriak eragin zituen ingurumenean. Lehen unetik, Eusko Jaurlaritzak jokatu zuen desagertu ziren pertsonak bilatzeko eta ingurumenean kalte gehiagorik ez egoteko. Sailburuak esan du gaur egun Zaldibarko zabortegia itxita dagoela. Gainera, ingurumen-baimena aldatu egin da zabortegia kontrolatzen jarraitu ahal izateko. Eta Eusko Jaurlaritzak eskatu dio kontrol- eta jarraipen-neurriak betetzeko zabortegiaren ardura duen enpresari.", "score": 0.4936103510092694 }, { "src": "Gainera, Arantxa Tapiak aipatu du konkurtso-, zigor- eta administrazio-prozesuek aurrera jarraitzen dutela.", "tgt": "Azkenik, sailburuak esan du istripuarekin lotutako prozesu administratibo eta judizial guztiek aurrera jarraitzen dutela.", "score": 0.3030816629634159 }, { "src": "Delitu gehienak bide publikoan eta lokaletan edo jai-giroan egiten dira, eta, batez ere, larunbat eta igandeetan, jarduera handiagoa baitago; horregatik, Segurtasuneko sailburuak arma zuriak eta bestelako objektu arriskutsuak erabiltzearen aurkako ekintza-plan bat iragarri zuen joan den ostiralean, Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen artean koordinatutako polizia-neurri zehatzekin. Zupiriak azaldu duenez, segurtasun-operatibo bat da, jende gehien biltzen den guneetako eta gaueko aisialdiko inguruetako polizia-kontrola barne hartzen duena, eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Araudia aldatzeko aukerak aztertzea ere jasotzen du, arazo horri aurre egiteko zer erabaki har daitezkeen ikusteko.", "tgt": "Azkenaldian gehiagotu egin dira arma zuriz (labanak) eta bestelako objektu arriskutsuz egindako erasoak. Gehiagotu dira batez ere larunbat eta igandeetan kalean, tabernetan eta diskoteketan. Arazoa konpontzeko Eusko Jaurlaritza honako gauza hauek egiten ari dira: • Martxan jarri du arma zuriak eta bestelako objektu arriskutsuak erabiltzearen aurkako ekintza-plan bat, Ertzaintzarekin eta Euskadiko udaltzaingoekin batera. Horrela, poliziak zaindu eta kontrolatuko ditu gauez jende gehien dagoen taberna eta diskoteketako kaleak eta guneak. • Aztertzen ari da tabernei eta diskotekei behartzea metalen detektagailuak • Aztertzen ari da beharrezkoa den Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Araudia aldatzea.", "score": 0.243838643919843 }, { "src": "Alde batetik, Gobernuaren bozeramaileak jakitera eman du Irekia plataformak denbora errealean azpititulazioaren soluzioa estreinatu du ela gaur, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Horrela, bileran hartutako erabakien berri emateko eta komunikabideetako galderei erantzuteko Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egin ohi duen agerraldia –maiz beste sailburu batekin batera– aurrerantzean azpitituluekin jarraitu ahal izango da streamingez, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekiaren webgunearen bidez.", "tgt": "Gobernu Kontseiluaren prentsaurrekoaren azpitituluei dagokienez Hemendik aurrera, prentsaurrekoa zuzenean eta azpitituluekin jarraitu ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekiaren webgunearen bidez.", "score": 0.4590871322967141 }, { "src": "Halaber, Gaurko Gobernu Kontseiluak baztertu egin du EH Bilduk proposatutako jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzea , Organo hori sortzeko lege proposamena aintzat hartzearen aurkako irizpidea adieraziz. Zupiriak azaldu duenez, Legebiltzarreko talde berak 2020an aurkeztutako ia ekimen bera da, eta orduan ere atzera bota zen eta orduan emandako arrazoia oraingoaren antzekoak dira, hau da, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan badagoela egitura juridiko eta instituzional bat indarrean eta aktibo, gardentasuna bultzatzeko eta euskal administrazio publikoetan ustelkeriari aurrea hartu eta aurre egiteko.", "tgt": "Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren aurkako bulegoari dagokionez EH Bilduk proposatu du Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzea. Gobernu Kontseiluan uko egin diote bulego hori sortzeari. Eusko Jaurlaritzak esan du Euskadin badaudela gardentasuna bultzatzeko eta ustelkeria saihesteko lan egiten duten erakundeak eta epaileak. 2020an, EH Bilduk proiektu bera aurkeztu zuen eta arrazoi beragatik ere uko egin zioten.", "score": 0.5838101816587578 }, { "src": "Hezkuntza arloan, hezkuntza-konplexutasun berezia duten itunpeko 21 ikastetxeri zuzeneko dirulaguntzak ematea erabaki da, guztira, 2.200.000 eurokoa, ikasle hauek Lehen Hezkuntza eta DBHrako errefortzuko irakasle gehigarri bat izan dezaten. Sailburuak azpimarratu du Jaurlaritzak, eta bere Hezkuntza Sailak konpromiso irmoa duela gizarte eta hezkuntza ikuspegietatik zaurgarritasun egoera argian dauden ikasleen portzentaje handia hartzen duten eta funts publikoekin sostengatzen diren ikastetxe guztiei laguntzeko, eta helburu honi eutsiz, Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen arreta hobetzea, eta hezkuntza-aukeretan ekitatea lortzen laguntzea da neurri honen helburua.", "tgt": "Laguntza horiek dira ikastetxe horiek errefortzuko langileak kontratatzeko premia espezifikoak dituzten ikasleak artatzeko. Horrela, Eusko Jaurlaritzak premia espezifikoak dituzten gazte asko dituzten ikastetxe guztiei laguntzeko konpromisoa bete nahi du, ikasle horiek ikasketetan hobetzeko eta ikastetxez aldatu edo ikasketak utzi behar ez izateko.", "score": 0.3295797692048935 }, { "src": "• Indarkeriaren biktima diren emakumeak independizatzea xede duen \"ordainketa bakarreko\" laguntzak areagotu egin ditu jasoko diren kopuruak", "tgt": "\"Ordainketa bakarreko\" laguntzari dagokionez", "score": 0.2561861859008434 }, { "src": "Gainera, gaurko bileran, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako ordainketa bakarreko laguntzaren zenbatekoak handitzea erabaki da, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko Lege Organikoak ezarritakoa betez. Ordainketa bakar honen helburua da egoera hau bizitzen ari diren emakumeei erasotzailearengandik independizatzen laguntzea eta bizitza berri bati ekitea. Horrela, eurten, Jaurlaritzak 1,6 milioi euroko partida bat bideratu du eskari horri erantzuteko eta esan beharrekoa da ere laguntza hori behar duten eta baldintzak betetzen dituzten emakume guztiek jaso ahal izango dutela laguntza, partida hau handitu daitekelako.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak erabaki du handitzea genero indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaizkien \"ordainketa bakarreko\" laguntzaren zenbatekoak. Horrela, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko Lege Organikoa beteko da. Ordainketa bakarreko laguntza honekin emakumeei bizitza berri bat hasten lagundu nahi zaie. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du genero indarkeria jasaten duten emakume guztiek laguntza hori eska dezaketela.", "score": 0.48405639334462414 } ] }, { "id": "30", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.26647194815164876 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera. Berak gaur onartu den Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege Proiektua aurkeztu du. Lege-proiektu hau Legebiltzarrera bidaliko da dagokion tramitazioa betez legebiltzar-taldeek eztabaidatu dezaten. Bildarratz sailburuak nabarmendu du Hezkuntza Lege Proiektuaren helburu nagusia Euskadiko ikasleei ahalik eta hezkuntzarik onena eskaintzea dela; kalitatezko hezkuntza, integratzailea, aukera-berdintasuna eskaintzen duena, euskalduna, eskola publikoa funtsezko zutabe duena eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egiten duena. \"Egungo erronkei erantzuna emango dien testu berri bat, baina begirada etorkizunean jarria izango duena; gero eta prestatuago eta kohesionatuago dagoen gizarte baterantz aurrera egiteko beharrezko tresnak eskainiko dizkigun testua\", azpimarratu du.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege Proiektua Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege Proiektua eta Legebiltzarrera bidali da tramita dezaten. Lege Proiektu honek 101 artikulu ditu eta 6 ataletan banatuta dago. Lege berri horrekin, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ikasleei eskaini nahi die honako hezkuntza hau: • kalitatezkoa • euskaraz • mota guztietako pertsonei, hau da, ezaugarri pertsonal, sozial, kultural, ekonomiko eta jatorri desberdinak dituztenei aukera berberak ematen eta integratzen dituena • berritzailea, hau da, gauzak modu berri batean egiten direla • eskola publikoa dena oinarririk garrantzitsuena. Hezkuntza sailburuak esan du lege honekin hezkuntzak eta gizarteak gaur egun dituzten erronkei erantzun nahi dietela. Eta era berean, Euskadiko gizartea prestatuagoa eta bateratuagoa izatea nahi dute.", "score": 0.5093744320988325 }, { "src": "Bildarratz adierazi duenez, gaur entzute eta eztabaida-prozesu mamitsu bati amaiera ematen zaio, prozesu trinkoa izan da, exijentzia handikoa... baina zalantzarik gabe, zirraragarria. Zentzu honetan, erronka honi Euskal Hezkuntza Sistema osatzen duten eragileen parte-hartzearekin heltzearen garrantzia azpimarratu du, baita gizarte guztiaren parte-hartzeareakin ere, guztion artean Hezkuntza Lege berri baten oinarriak zehazteko, 30 urteren ondoren. \"Aitortuko dizuet, gaurkoa niretzat, sailburu naizen aldetik, eta nire lantalde guztiarentzat, egun berezia dela. Baina ziur naiz prozesu honetan parte hartu duten ehunka pertsonentzat ere egun berezia izango dela\", gaineratu du.", "tgt": "Horrela eztabaida-prozesu luze bat amaitu da. Prozesu horretan Euskal Hezkuntza Sistemako eragile guztiek eta gizarte osoak parte hartu du.", "score": 0.28530669656315943 }, { "src": "Alde batetik, Gobernuak hiru Aldundiekin Zerga Hezkuntzako programa beste bi ikasturtez lanean jarraitzea onartu du gaurkoan. Zupiriak azaldu duenez, Gobernuaren ustetan iniziatiba honek erantzun ona jaso du ikastetxeen partetik: lehen ikasturtean 132 ikastetxek parte hartu zuten, eta ikasturte honetan, 22-23an, hiru lurralde historikoetako 262 ikastetxek egin dute. Eta gero eta ikasle gehiagorengana zabaldu da. \"Zergen zentzu soziala ulertuta, uste dugu errazagoa izango dela iruzurraren ondorio kaltegarriak barneratzea, eta espero dugu haien aurkako jarrera naturala izango dela\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ikastetxeei zerga hezkuntzako programa eskaintzen jarraituko du. Orain arte, ia 400 ikastetxek hartu dute parte programan.", "score": 0.29298120171788306 }, { "src": "Osasun sailaren agindu bat ere onartu da gaurkoan aurten ere Hiesaren, C hepatitisaren edo sexu-transmisioaren bidezko infekzioen prebentzioan eta kontrolean jarduerak egiten dituzten gizarte-ekimeneko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntzak deitzeko. Guztira 300.000 euro. Osasun Sailak erakunde horiek Euskadin gaixotasun hauen bidezko infekzioen eremuan egiten duten lana sustatzen jarraitzen du, kontuan hartuta lan hori ezinbestekoa dela, administrazio publikoek infekzio horien transmisioa prebenitzeko eta dagoeneko birusaren eramaileak diren pertsonen egoera hobetzeko baterako kausan duten ekintza bezala, aintzat hartuta maila sozioekonomikoan kalteberenak diren kolektiboak direla lehentasunezkoak.", "tgt": "Programa honek ulertzen laguntzen du zergek zertarako balio duten eta administrazioak herritarrentzat zer egiten duen zergetatik jasotako diruarekin. Laguntzen du ere zergak ordaintzean egiten diren engainuak edo iruzurrak herritarrentzat txarrak direla ulertzen. Laguntza horiek zuzentzen zaizkie GIBaren (hiesa), C hepatitisaren edo sexu-transmisiozko gaixotasunen kutsatzeak prebenitzeko eta kontrolatzeko lan egiten duten elkarte eta erakundeei.", "score": 0.2232463608781271 }, { "src": "Bestetik, Kontseiluak onartu du 80.000 € erabiltzea, Gerra Zibiletik gaurdaino Euskadiren memoria demokratikoa berreskuratzeko , argitaratu gabeko ez-fikziozko liburuen argitalpena eta dokumentalen errealizazioa diruz lagundu. Laguntza horien urteko deialdi hau GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren ebazpenean jasotzen da. Helburua: memoria historikoa berreskuratzearekin eta oraintsuko memoriaren egia argitzearekin zerikusia duten gaiak demokraziaren eta giza eskubideen defentsaren ikuspegitik lantzen dituzten liburuak eta ikus-entzunezko ekoizpenak diruz laguntzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 80 mila euro emango ditu Gerra Zibiletik gaur egun arte Euskadiren memoria historikoari buruzko liburu berriak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko.", "score": 0.4284336666988637 }, { "src": "Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailaren eskutik, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan adinagatik lanbidea bertan behera uzten duten garraiolariei zuzendutako 2023rako laguntza-programa onartu da. 2000. urtean sortutako programa da, eta ordutik 63 eta 64 urteko garraiolariei eta ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortuta dutenei zuzenduta dago. 2023an, 450.000 euroko aurrekontua izango du, iaz baino % 12 gehiago.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 450 mila euro ematea salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloari laguntzeko programarako. Programa hau da adinagatik eta ezintasun osoa edo handia aitortu zaielako garraiolari lana utzi behar duten 63 eta 64 urteko pertsonentzat. Programa 2000. urtetik dago martxan eta aurten 2022an baino ehuneko 12 diru gehiago jasoko du.", "score": 0.3386985606587291 }, { "src": "Eta amaitzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin zerikusia duten bi aipamen egin ditu sailburuak. Alde batetik, jakinarazi du Gobernuak onartu duela 700.000 eurorekin finantzatzea euskarazko eta gaztelaniazko literatura ekoizpena , baita euskarazko audioliburuak argitaratzea ere. Bestetik, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteek garatuko dituzten proiektu, programa ikerketa edo jarduerak laguntzeko 280.000 euroko diru partida bat onartu da ere gaurkoan.", "tgt": "Literatura euskaraz eta gaztelaniaz Eusko Jaurlaritzak 700 mila euro emango ditu euskarazko eta gaztelaniazko liburuak eta euskarazko audioliburuak argitaratzeko.", "score": 0.574842885363886 } ] }, { "id": "317", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak \"Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programa, 2020\" programaren emaitzen aurrerapena aztertu duela. Bozeramailearen hitzen arabera, une hauetan, Eusko Jaurlaritzak 2016an ezarri zituen helburuen bi heren bete ditu, dagoeneko. Horrela, Erkorekak azaldu du, batetik, Euskadin enplegua sortzeko emaitzak positiboak direla eta, bestetik, suspertze ekonomikoa finkatzen ari dela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu. Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programako helburuen betetze-maila Erkoreka bozeramaileak azaldu du Eusko Jaurlaritzak helburu batzuk ezarri zituela 2016an, 2020ra bitartean betetzekoak, Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programaren barruan. Orain arte, helburuen bi heren bete dira; erdia baino gehiago, beraz. Horren isla da, esate baterako, Euskadin lanpostu gehiago sortu direla eta Euskadiko ekonomiaren egoera gero eta hobea dela. Helburuak betetzen jarraitzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak 1.100 milioi euro bideratu ditu programa horretara. Diru-kopuru hori, zehazki, enpleguari eta ekonomiari lotutako 40 proiektutan erabiliko da.", "score": 0.19166717900991062 }, { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ekonomiako sailburu Arantza Tapiak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.4019668953811904 } ] }, { "id": "152", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak aste honetan bilera egin du eta zenbait erabaki hartu ditu. Bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok azaldu dituzte hartu diren erabakiak.", "score": 0.2220810602904913 }, { "src": "Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak 30 milioiko laguntza-programa berri bat aurkeztu du pandemiak euskal ostalaritzan izan dituen ondorioak arintzeko . \"Ostalaritza bezalako oinarrizko zerbitzu bat eskaintzeko lan egiten duten pertsonei laguntzea da helburua. Askotan bereziki kaltetuak izan dira eta modurik eraginkor eta zuzenenean iritsi nahi dugu beraiengana\", adierazi du Hurtadok. Gainera, azpimarratu duenez, laguntza-programa hau premiazkoa denez, premiazko kudeaketa-talde bat sortuko da, gutxienez 20 teknikarirekin, laguntza-programa hori kudeatzen arituko dena esklusiboki.", "tgt": "Jaurlaritzak 30 milioi euro emango ditu premiazko eta zuzeneko laguntzetan enpresa horientzat, zeinetatik gehienak txikiak eta familiakoak baitira. 20 teknikariz osatutako talde bat laguntza-programa hori kudeatzeaz arduratuko da.", "score": 0.3696929779119172 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak \"XII. Legealdiko Lege Programa\" onartu duela. Zupiriak azaldu duenez, dokumentu honen helburua legealdiko informazioa modu integratzailean, gardenean eta errealitatera egokituta ematea da, gizarteak eta legebiltzar-taldeek Jaurlaritza prestatzen ari den lege-proiektu bakoitzaren jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egin dezaten. Gainera, esan du, hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritzak eguneratu, Eusko Legebiltzarrera bidali eta www.euskadi.eus webgunean argitaratuko duela sei hilean behin lege-programa.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du programa bat non jasota baitaude Eusko Jaurlaritzak datozen lau urteotan onartu nahi dituen legeak. Dokumentuak balio du gizarteak eta legebiltzar-taldeek informazio guztia jaso eta haren jarraipena egin dezaten, bai eta proiektu bakoitzean nola lan egiten den kontrola dezaten ere. Hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritzak sei hilean behin dokumentu hori Eusko Legebiltzarrera bidaliko du, eguneratuta, eta www.euskadi.eus web-orrian argitaratuko du.", "score": 0.22628769704646634 }, { "src": "Bestalde, Zupiria sailburuak ezagutzera eman du Gobernu Kontseiluak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroko Fundazioaren Patronatua n Eusko Jaurlaritza ordezkatuko duten kideak hautatu dituela. Hauek izango dira: Josu Erkoreka, Lehenengo lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua; Idoia Mendia, Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua; eta Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.", "tgt": "Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioa Gobernu Kontseiluak hautatu ditu Eusko Jaurlaritzak Zentro Fundazioaren Patronatuan izango dituen ordezkariak. Pertsona hauek izango dira: • Josu Erkoreka. Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua. • Idoia Mendia. Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua. • Beatriz Artolazabal. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua", "score": 0.6784096074441287 }, { "src": "Horrez gain, Bingen Zupiriak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez, 140.000 euro bideratuko dituela Nazio Batuen Biztanleria Funtsera , Bosniako eta Herzegovinako emakume eta neska errefuxiatuen eta migratzaileen genero-indarkeria eta sexu- eta ugalketa-osasunaren beharrak jorratzen dituen proiektu baterako. Bozeramaileak zehaztu du lankidetza hori Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen duen konpromiso proaktiboaren ekintza humanitarioaren ardatzari dagokiola; une bakoitzean premiazko inplikazio humanitarioa behar duten egoerei eta Europan nazioarteko babesa bilatzen duten pertsonek pairatzen dituzten bidegabekeriei bizkortasunez eta presaz erantzuteko helburuaz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak 140.000 euro emango dizkio Nazio Batuetako Biztanleriaren Funtsari. Diru horrekin Bosnia eta Herzegovinako proiektu batean lagundu nahi da. Proiektuak zerikusia du Europako alde horretan dauden emakume eta neskato errefuxiatu eta migratzaileek dituzten beharrizanekin eta pairatzen duten genero- indarkeriarekin. Erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak erantzun nahi dio ekintza humanitarioak bultzatzeko eta babesa eta erantzun azkar bat behar duten pertsonek pairatzen dituzten bidegabekeriei aurka egiteko hartuta daukan konpromisoari.", "score": 0.45831664896553126 } ] }, { "id": "367", "alignments": [ { "src": "\"Eraso sexistarik gabeko jaiak\" kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.", "tgt": "Emakundek , Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) kanpaina bat sortu dute, jaietan eraso sexistarik egon ez dadin lortzeko. Kanpaina hori Beldur Barik programaren barruan dago. Programa horren helburua da indarkeria sexista prebenitzea gazteen artean.", "score": 0.3594402734329447 }, { "src": "Kanpaina bultzatzen duten erakundeen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko. Hortaz, jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra. Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera.", "tgt": "Honako hauek lortu nahi dituzte herrietako jaietan: • pertsona guztien eskubideak errespetatzea • emakumeen eta gizonen eta neska eta mutil gazteen arteko harremanak berdintasunean eta errespetuan oinarritzea • emakumeak seguru sentiaraztea • emakumeek jaiez gozatzea • bakarrik ibiltzeari beldurrik izan gabe • emakumeen aurkako eraso sexistarik ez egotea", "score": 0.29019100468688364 }, { "src": "Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako. Horregatik, eta jai-lekuetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, Beldur Barik programaren barruan zenbait material bidali zaizkie EAEko udalei haien bidez herritarrak gai horrekin sentikortzera eta inplikatzera zuzendutakoak. Materialak honakoak dira: Kartel bat, gida bat eta kanpainaren irudia ematen duten pegatinak eta bestelako elementu batzuk, udalaren logoa eransteko aukera ematen dutenak.", "tgt": "Erakundeak eta herritarrak kezkatuta daude gai horrekin, eta horregatik sortu da Beldur Barik kanpaina.", "score": 0.26975056218034654 } ] }, { "id": "181", "alignments": [ { "src": "Prentsaurrekoan Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluan landu diren gaien ingurukoak azaldu ditu. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza erabat murgilduta dago datorren astelehenetik aurrera, ekainaren 8tik aurrera, 3. fasera igarotzeko lanetan. Bozeramaileak gaineratu duenez, \"oso positiboa iruditzen zaigu Lehendakariari Euskadin agintaritza eskudun bakarra berreskuratzeko aukera ematen dion politika- eta erakunde-akordioa. Datorren astelehenetik aurrera, Euskadin deskonfinamenduaren neurri guztiak erabaki eta kudeatuko ditugu. Oso albiste ona da martxoaren erdialdetik bizi dugun salbuespen-egoerari amaiera ematen joatea\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta hainbat erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren ustez, Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa oso albiste ona da.", "score": 0.23746151361168596 }, { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren GArapena eta Azpiegituretako sailburuarekin, Iñaki Arriola Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarekin eta Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak , Josu Erkorekak, Osasun sailburuak, Nekane Murgak, eta Ingurumenaren sailburuak, Iñaki Arriolak zein akordiotara iritsi diren azaldu dute.", "score": 0.3972195954601544 }, { "src": "Gaurko Gobernu Kontseilua \"Ekoetxea Meatzaldea\"n, Abanto eta Zierbenako ingurumeneko interpretazio-zentroan, egin da ekainaren 5ean \"Ingurumenaren Mundu Eguna\" dela eta.", "tgt": "Datorren ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna da. Horregatik, Gobernu Kontseilua gaur Abanto Zierbenan egin da. Bilera Meatzaldeko Ekoetxean egin da. Ingurumena interpretatzeko zentroa da hori.", "score": 0.36755593482001847 }, { "src": "Prentsaurrekoan, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko deialdia aurkeztu du. Iñaki Arriolak BC3rekin klima aldaketari buruzko ikerketa, dibulgazio eta prestakuntza jarduerak sustatzeko egindako hitzarmena ere azaldu du.", "tgt": "Arriola sailburuak bi ekimen aurkeztu ditu bere Ingurumen Sailarekin lotutakoak: • Ingurumena babesten laguntzeko neurrietan inbertitzen duten enpresentzako diru-laguntzak. • Hitzarmena BC3rekin klima-aldaketari buruzko ikerketa-azterlanak egiteko eta dibulgazioa eta prestakuntza emateko.", "score": 0.4454937668425752 }, { "src": "Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak eta Osasun sailburu Nekane Murgak azaldu dutenez atzo Eusko Jaurlaritzak ekainaren 8ean hirugarren Fasera igarotzeko eskabidea aurkeztu zuen. Espainiako Gobernuari eskatutako dokumentazio guztia bidali zaiola adierazi dute bi sailburuek. Eusko Jaurlaritzak eskatu du Euskadi osoak aurrera egin dezala 3.fasera Lehendakariak gidatutako \"Bizi Berri\" planaren arabera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu dio Euskadi osoa 3. fasera pasatzea. Horretarako, beharrezko dokumentazio eta datu guztiak bidali ditu.", "score": 0.31640056788168197 }, { "src": "Estatuko 3. fasearen behin betiko baldintzak ezagutu bitartean, Eusko Jaurlaritzak Euskadiren errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin aurrera egitea proposatu du.", "tgt": "Jakiten direnean, Eusko Jaurlaritzak aldaketak proposatuko ditu. Euskadiko errealitatea kontuan hartuta.", "score": 0.2707709650366405 }, { "src": "Josu Erkorekak gogorarazi duenez, asteon, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera sartuko da indarrean; Euskadin, DSBEarekin batera kudeatuko da, Lanbideren bidez. Bozeramaileak azaldu duenez \"kudeaketa-gomendioa\" izango da, eta gastua Kupotik deskontatuko da eta herritarrentzako izapideak argitzeko eta sinplifikatzeko aukera emango du; izan ere, Lanbide izango da laguntza horien \"leihatila bakarra\". Josu Erkorekarentzat \"akordio oso garrantzitsua da; izan ere, aurrerantzean, Euskadiko gizarte-babesaren sistema gure Ekonomia Itunaren erregimen bereziaren arabera finantzatuko dugu. Dagoeneko eskumen horretan ari gara lanean; Transferentzien Batzorde Mistoan sinatuko dugu, udazkenean\".", "tgt": "Espainiako Gobernuaren laguntza da, baina Euskadin Lanbidek kudeatuko du, Diru-sarreren Errenta Orokorrarekin batera (RGI). Laguntza horiek eskatu eta jasotzeko, Lanbide izango da leku bakarra. Espainiako Gobernuarekin egindako akordio honek aukera emango du Euskadik bere gizarte-babeseko sistema finantzatu ahal izatea. Gizarte-laguntzak kudeatzeko eskumen honen transferentzia Lanean ari dira eta udazkenean sinatuko dute.", "score": 0.3148695223682326 }, { "src": "\"Meatzaldea Ekoetxean\" egindako prentsaurrekoan, Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburuak adierazi duenez Eusko Jaurlaritzari \"oso garrantzitsua iruditzen zaio Espainiako Gobernuak \"Next Generation Europe\" Planaren baterako kudeaketarako duen konpromisoa; hura Europako Kontseiluak onetsiko du, ekainaren 19an. Egoera ekonomikoak ziurgabetasun ugari eragiten ditu eta, hori dela eta, oso garrantzitsua da Europako Funtsen kudeaketa bateratua egitea\".", "tgt": "Europako Kontseiluak ekainaren 19an onartuko du Europako herrialdeei laguntzak emateko plana bere ekonomien egoera hobetzeko, COVID 19a dela eta.", "score": 0.26053750631083095 }, { "src": "Galdutako enplegua berreskuratzeko eta jarduera ekonomikoa martxan jartzeko, jarduketa sakona beharko da eta hura, gutxienez, hurrengo legegintzaldi osoan zehar luzatuko da. \"Lehen neurriak abian jarri ditugu, dagoeneko, \"Talka Plan\"aren bidez, eta, dagoeneko, \"Ekonomia eta enplegua suspertzeko estrategia\"n ari gara lanean, 2025era begira. Estrategia horren helburua izango da hazkuntza-bideari berriz ekitea eta langabezia-tasa berriz ere % 10etik behera murriztea\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat hori albiste ona da. Gainera, plan bat jarri du martxan euskal ekonomia eta enplegua 2025ean berreskuratzeko.", "score": 0.07148508919020491 } ] }, { "id": "111", "alignments": [ { "src": "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur eta bihar argitaratuko ditu deialdiaren oinarriak, kategoria bakoitzaren araberako gai-zerrenda", "tgt": "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira 2018-2019ko EPEren deialdirako oinarriak.", "score": 0.5985832581856999 }, { "src": "eta bibliografia", "tgt": "Osakidetzako web -orrian aurki daitezke: • EPEri buruzko informazioa • gaitegi orokorra • kategoria bakoitzeko gaitegia • bibliografia.", "score": 0.2831907103747643 }, { "src": "Aurretik iragarri zen bezala, 2018-2019ko LEPa bi fasetan egingo da: lehen deialdia orain izango da, abenduan, eta 1.611 plaza horiek aterako dira; bigarrena, 2022ko udan izango da, eta gainerako kategoria guztiak egingo dira orduan. Guztira, bi faseen artean, 3.535 plaza eskainiko dira.", "tgt": "EPE bi fasetan banatuko da eta 3.535 plaza eskainiko dira. Fase hau 2022ko udaberrian hasiko da. Gainontzeko kategorietarako 1.924 plaza eskainiko dira.", "score": 0.5245520311338873 }, { "src": "Deialdi honetan eskaintzen diren plazen artean, Lehen Mailako Arreta sendotzera bideratutakoak daude, eta hala dira Familia Medikuntzako 322 plazak eta Pediatriako 62 plazak. LEPek aukera emango du plantillak finkatzeko eta sare horretan eta osasun-sistema osoan egonkortasun handiagoa emateko.", "tgt": "Fase honetan 1.611 plaza eskainiko dira, 19 kategoriatan bananduta. Plaza asko Lehen Mailako Arretarako dira (322 Familia Medikuntzarako eta 62 Pediatriarako). Beharrezkoa da Lehen Mailako Arretako langile gehiago izatea eta plaza horiek balioko dute langileek lan-postu egonkorragoa izateko.", "score": 0.13464203924577178 }, { "src": "Lehen deialdi honetako azterketak maiatza eta uztaila bitartean izango dira, aurreikuspenak betetzen badira, baina, laster, probak egiteko lekuari, egunari eta orduari buruzko informazio gehiago emango da.", "tgt": "Azterketak maiatza eta uztaila bitartean izango dira ziurrenik. Aurrerago emango da informazio gehiago probak egiteko lekuari, egunari eta orduari buruz.", "score": 0.3855360137242086 }, { "src": "Osakidetzak gogorarazten du 2018/2019ko LEPek berme guztiak izango dituela, profesional onenak aukeratu eta talentua erakartzeko, berdintasuneko, merezimenduko, gaitasuneko, objektibotasuneko, inpartzialtasuneko, gardentasuneko, arintasuneko eta fidagarritasuneko printzipioei jarraikiz. Hori da helburu nagusia.", "tgt": "Osakidetzak dio EPE honek bermatuko duela plazak lortzen dituzten pertsonak profesional onenak izatea. EPE egingo da pertsonen berdintasuna, merezimenduak eta gaitasuna kontuan hartuta, eta prozesua izango da objektiboa, inpartziala, gardena, arina eta fidagarria.", "score": 0.27831778871461194 } ] }, { "id": "190", "alignments": [ { "src": "Maiatzaren 5ean Mauthausen kontzentrazio-esparruaren askapena oroitzen da, eta, data horrekin bat eginez, GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak txosten bat argitaratu du 1940-1945 bitartean nazionalsozialisten kontzentrazio-esparruetara deportatutako euskal herritarrei buruz. Txostenean dokumentatzen denez, 253 euskal herritar, gutxienez, deportatu zituzten, eta 253 pertsona horietatik 125ek bizirik irtetea lortu zuten, 113 hil ziren eta, orain arte, ez dakigu gainerako 15ekin zer gertatu zen.", "tgt": "\"Gogora\" Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua da. Gogora Institutuak azterlan bat egin du jakiteko zenbat euskal herritar deportatu ziren nazien 1940tik 1945era bitartean. Gogora Institutuak gaur, maiatzaren 5ean, aurkeztu du azterlan hau, Mauthausen kontzentrazio-esparrua askatu zen eguna gogoratzen delako. Gogora Institutuaren txostenak datu hauek ematen ditu euskal herritarrei buruz: • Kontzentrazio-eremuetara deportatutakoak: 235 • Esparruetatik bizirik atera zirenak: 124 • Esparruetan hil zirenak: 113 • Zer gertatu zitzaien ez dakigun pertsonak: 15 • Matahausen izan zen euskal herritar gehien izan zituen kontzentrazio-esparrua bai eta gehien hil zirena ere. • Ravensbrück-eko esparruan 10 emakume izan ziren: 4 bertan hil ziren, 2 bizirik irten ziren eta 2 desagertutzat eman dira. • Bizirik iraun zuten pertsona asko esparruak askatu eta handik oso gutxira hil ziren, edo hurrengo urteetan, esperientzia horren sekuelengatik. Gogora Institutuak azterlan hau egin du jakiteko zer gertatu zen pertsona horiekin.", "score": 0.3739788198636395 }, { "src": "Txosten horren helburu nagusia da Hirugarren Reich-eko kontzentrazio-esparruetara (1940-1945) eraman zituzten euskal herritarren deportazioa argitzea eta biktimen erreparazio morala erraztea. Horretarako, txostenak pertsona horien deportazioaren inguruabarrak modu eskematikoan kokatzen ditu testuinguruan, eta, gainera, deportatutako euskal herritarren errolda eguneratua aurkezten du. Hartara, deportazioaren biktimak ahaztu ez daitezen eta euskal gizartearen memoria kolektiboaren parte izan daitezen lortu nahi da.", "tgt": "Horren bidez, biktimen erreparazio morala lortzen da, ez dezagun hori ahaztu eta euskal gizartearen memoria kolektiboaren parte izan daitezen.", "score": 0.6436121142025188 }, { "src": "Txosten horretarako ikerketa eta landa-lana egin dute Etxahun Galparsoro UPV/EHUko historian lizentziatuak eta Josu Chueca UPV/EHUko Historia Garaikideko doktoreak eta Historia Garaikidearen Saileko irakasleak.", "tgt": "Euskal Herriko Unibertsitateko bi historialarik egin dute azterlana: Etxahun Galparsoro eta Josu Chueca.", "score": 0.33442804872899645 } ] }, { "id": "114", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.15309726409293092 }, { "src": "Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur Gobernu Kontseiluak datorren azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, dela-eta onartutako adierazpen instituzionala irakurri du.", "tgt": "Azaroaren 25a: Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko eguna Gobernu Kontseiluak adierazpen instituzionala onartu du azaroaren 25a dela eta. Artolazabal sailburuak prentsaurrekoan irakurri du. Eusko Jaurlaritza emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurka dago eta lanean jarraituko du emakumeak bizi ahal izateko indarkeriarik gabeko gizarte batean.", "score": 0.5801649677162467 }, { "src": "Indarkeria sexistaren adierazpen guztiak gaitzesteaz gain, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko konpromisoa berresteaz gain, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktima izan direnak gogoratu ditu, biktima eta biziraun duten emakumeei babes eta elkartasun osoa adierazi die, eta Jaurlaritzak dituen baliabide eta zerbitzu guztiak eskura dituztela gogorarazi du. Gainerako erakundeekin biktima diren emakumeei arreta hobea emateko erakunde arteko Hitzarmenaren bidez lankidetzan jarraitzeko konpromisoa gogoratzeaz gain, Jaurlaritzak aitorpen osoa helarazi nahi izan die egunero indarkeriaren biktima diren eta bizirik atera diren emakumeekin lan egiten duten profesionalei.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak gogoratu ditu eta laguntza adierazi die indarkeria matxistaren biktima diren eta bizirik atera diren emakume guztiei eta baita beraiekin lan egiten duten profesionalei ere.", "score": 0.4887291351962751 }, { "src": "Adierazpenak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen aldaketa onartzeari egiten dio erreferentzia. Aldaketa horrek \"berdintasun-politikak eta indarkeria matxistaren aurkako politikak indartuko ditu, eta pizgarri izango da gobernu hau berdintasunaren arloan egiten ari den lanean; izan ere, Legearen aldaketak berresten duen bezala, ezinbestekoa da berdintasunean lan egiten jarraitzea emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko\". Azkenik, Gobernuak konpromisoa hartzen du belaunaldi berriei begira lan egiten jarraitzeko, indarkeriarik gabeko eta berdintasunean oinarritutako etorkizuna eraikitzen laguntzen jarraitzeko.", "tgt": "Adierazpenean ere aipatzen da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen aldatzea onartuko dela. Eta horrek balioko duela Eusko Jaurlaritzak indarkeria mota horrekin bukatzeko berdintasun politikak lantzen jarraitzeko.", "score": 0.5960581402504849 }, { "src": "Adierazpen horretan, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du, halaber, euskal gizarteak argi eta garbi adierazi duela berdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzearekin duen konpromisoa, eta gaur egun sentsibilizatuago dagoela berdintasunarekin, eta gero eta neurri gehiago eskatzen dituela. Hala jasotzen da, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako eta Berdintasuneko sailburuak aurkeztu duen « Emakumeen aurkako indarkeria Euskadin: pertzepzio soziala eta jarrerak» azterlanean; Euskadiko emakumeen aurkako indarkeriari buruzko gizarte-pertzepzioari eta jarrerei buruzko azterlan bat.", "tgt": "Sailburuak hitz egin du ere Eusko Jaurlaritzak egindako azterlanaren ondorioei buruz. Azterlanak erakusten du euskal gizarteak nola ikusten duen emakumeen aurkako indarkeriaren arazoa: • Lehen baino konprometituago eta sentsibilizatuago dago. • Gero eta neurri gehiago eskatzen ditu arazo horrekin bukatzeko.", "score": 0.20824099892656825 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak onartu du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza-programa batzuetara bideratutako partidak areagotzea, hala nola, Bilakatu, Emaitek, Azpitek eta Hazitek laguntza-programetakoak; eta, horretarako, Sailaren beste aurrekontu-programa batzuetan izan diren soberakinen zati bat erabiltzea, erabiliko ez diren kopuruak. Guztira, ia 48 milioi euroan areagotuko dira; beraz, Eusko Jaurlaritzak enpresetara bideratuko dituen laguntzen zenbatekoa –hainbat kontzeptugatik– 223.488.631 eurokoa izango da, guztira.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak laguntzak gehitzea onartu du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko programa hauentzako: Bilakatu, Emaitek, Azpitek eta Hazitek. Saileko beste programa batzuetan gastatu ez den dirua erabiliko da.", "score": 0.5693433230733023 }, { "src": "Kultura eta hizkuntza politika arloan, Gobernu Kontseiluak, gaurko bilkuran 5 milioi euroz hornitutako diru-laguntza programa bat onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko prentsa idatziari eta irratiei zuzendutakoa. Sailburuak azaldu duenez, diru-laguntza zuzen hauek, Covid-19ak eragindako lurrikarra ekonomikoan kokatzen dira, zeinetan, hedabideen sektorea ere kaltetua irten den: egunkarien salmenten beherakada batetik, eta irratietan publizitatearen jaitsiera bestetik.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du 5 milioi euro ematea Euskal Autonomia Erkidegoko egunkari eta irratientzako laguntzetan. Laguntza horiek ematen dira komunikabideen sektoreak ere COVID-19agatik ondorioak jasan dituelako: egunkari gutxiago saldu dira eta irratian publizitatea gutxitu egin da.", "score": 0.458326330516218 }, { "src": "Halaber, Gobernu Kontseiluak Errenteriako Udalari milioi bat euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du gaur, Errenteriako Agustinetako Eskola Zaharren eraikinean kultura- eta sormen-ekintzailetzako gune berri bat, artisten barruti bat, sortu ahal izateko. \"Agustinak Sormen Enpresen Zentroa\" proiektua Lehentasunezko Jarduteko Guneen (ZAP) barruan sartzen da, Berpiztu programaren barruan dagoen plan berezi bat, egoera ahulean dauden eskualdeak bultzatzeko.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du Errenteriako Udalari milioi bat euroko laguntza ematea. Diru hori kultura eta sormen-ekintzailetzako gune berri bat eraikitzeko da: \"Agustinak Sormen Enpresen Zentroa\".", "score": 0.4675455385463843 } ] }, { "id": "346", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakaria, Jon Darpón Osasuneko sailburua eta José Arnau Amancio Ortega Fundazioko presidenteordea Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean izan dira gaur, erradioterapiarako azken belaunaldiko azeleragailu lineala bisitatzen. Amancio Ortega Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasota zegoen azeleragailua. Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Amancio Ortega Fundazioak iazko apirilean sinatu zuten lankidetza-hitzarmenean jasotako bost azeleragailuetako bigarrena martxan jarri da (lehenengoa Donostia Unibertsitate Ospitalean instalatu zen uztailean). Gaixotasun onkologikoen diagnostikoa eta tratamendua egiteko Euskadiko osasun-sistema publikoaren ekipamendua hobetzeko 14.700.000 euroko inbertsioa egin da horrela.", "tgt": "Iaz, Eusko Jaurlaritzak eta Amancio Ortega Fundazioak akordio bat sinatu zuten, Euskadiko ospitale publikoetako ekipo teknologikoak hobetzeko. Iragan uztailean, Donostia Ospitalean instalatu zen lehendabiziko aparatua. Orain, bigarrena instalatu da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Aparatu hori honela deitzen da: azken belaunaldiko azeleragailu lineala, erradioterapiarako Iñigo Urkullu lehendakaria eta Osasuneko sailburu Jon Darpon Barakaldon izan dira, Gurutzetako Ospitalean, azeleragailu berria ikusten. Amancio Ortega Fundazioko presidenteorde José Arnau ere bertan izan da.", "score": 0.2932168993886187 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Amancio Ortega Fundazioko presidenteordea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko instalazio berrietan izan dira, eta onkologia erradioterapikoko zerbitzuko profesionalekin bildu dira, azeleragailu berriak profesionalentzat zein gaixotasun onkologikoak dituzten pazienteentzat izango dituen abantailak eta hobekuntzak zeintzuk izango diren zuzenetik ezagutzeko.", "tgt": "Akordio horrek zioen 5 aparatu instalatuko direla, teknologiarik aurreratuenekoak, gaixotasun onkologikoak tratatzeko. Bisitan zehar, ospitaleko profesionalekin egon dira; zehazki, minbizia duten gaixoekin teknologia hori erabiliko duen zerbitzuko profesionalekin. Profesionalek aditzera eman diete nola hobetuko den pertsona horien tratamendua, azeleragailu berriari esker. Amancio Ortega Fundazioko presidenteordearen esanetan, oso garrantzitsua da ondo prestatutako profesionalak egotea, pazienteei arreta ezin hobea emateko prest daudenak.", "score": 0.21712291931827624 }, { "src": "Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi duenez, «gaixotasun onkologikoak tratatzeko azeleragailu honen bidez 500 pazientek jasoko dute tratamendua urtero. Egun dagoen azeleragailu lineal zehatz, fidagarri eta osatuena da, eta kontzeptu berri bat ere badakar: zauri txikiko erradioterapia».", "tgt": "Lehendakariak hau adierazi du azeleragailu berriaren inguruan: • Urtean 500 paziente tratatu ahal izango dira. • Gaur egun existitzen den aparaturik aurreratuena eta zehatzena da. • Pazienteentzat oso agresiboa ez den erradioterapia erabiltzen du.", "score": 0.24279899242937392 }, { "src": "Lehendakariak gogora ekarri duenez, «bigarren azeleragailu honen ondoren erradioterapiarako beste hiru azeleragailu lineal etorriko dira, Gurutzetan, Basurtun eta Txagorritxun instalatuko direnak; bai eta bularreko minbizirako baheketa-programan erabiliko den mamografo digital bat ere».", "tgt": "Lehendakariak adierazi du, bestalde, beste azeleragailu bat jarriko dela Gurutzetan, beste bat Basurtuko Ospitalean, Bilbon, eta beste bat Gasteizen, Txagorritxu Ospitalean.", "score": 0.29629102404008717 } ] }, { "id": "259", "alignments": [ { "src": "UNIDO - Nazio Batuen Erakundearen industria-garapeneko erakunde espezializatua azterlan bat prestatzen ari da Basque Industry 4.0 estrategiaren inguruan, NBEeko herrialde kideei bidaltzen dien erreferentziazko bi urtean behingo txostenean sartzeko.", "tgt": "Nazio Batuen erakundea da UNIDO; industria-garapenean espezializatuta dago, eta askotan bisitatu du Euskadi, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategia ezagutzeko. Erakunde horrek bi urtetik behin txosten bat egiten du, aditzera ematen duena zer egiten den gai honen inguruan, herrialde desberdinetan. 2020ko txostenean, Basque Industry 4.0 estrategiak zer egiten duen kontatuko da, helburu izanik beste herrialde batzuk eredutzat hartzea Euskadik egiten duena.", "score": 0.3825744604556031 }, { "src": "UNIDOko ordezkaritza bat zenbait aldiz bidaiatu da Euskadira, azterlan horri heltzeko eta, gaur, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak bisita egin du Vienan dagoen egoitzan.", "tgt": "Horregatik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapia Vienara joan da Nazio Batuen egoitza bisitatzera.", "score": 0.4566757364973616 }, { "src": "Topaketa horretan, bi erakundeetako ordezkariek testuinguru globalarekin zerikusia duten industria-garapenaren beraren kontuak aztertu dituzte, bai eta enpresek 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen sustapenean izan beharreko inplikazioa ere.", "tgt": "Bisitan zehar, Eusko Jaurlaritzako eta Nazio Batuen erakundeko ordezkariek gai hauetaz hitz egin zuten: • Nola ari den garatzen industria munduan zehar. • Badagoela premia bat, enpresek Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuak bete ditzaten. Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak industrian", "score": 0.2886180494210438 }, { "src": "Basque Industry 4.0, praktika eredugarri gisa", "tgt": "Basque Industry 4.0 estrategia, eredu gisa", "score": 0.5142205820676022 }, { "src": "UNIDOren 2020ko txostenak manufaktura-ekoizpenaren etorkizuna eta teknologia berriak herrialde garatuenen industrializazio-prozesuan izaten ari diren teknologia berrien inpaktua aztertuko ditu. Zehazki, 4.0 industriari lotutako teknologietan zentratuko da, besteak beste: robotika, inteligentzia artifiziala eta Big Data.", "tgt": "UNIDOk 2020an argitaratuko duen txostenean, honako hauek aztertuko dira: • Industriaren etorkizuna. • Teknologia berriek duten eragina, teknologia horiek erabiltzen dituzten herrialdeetako industriaren ekoizteko eta lan egiteko moduan. Kasu honetan, teknologia berri hauetaz jardungo dute, besteak beste: • Robotika, zeinaren bidez robotak diseinatzen eta sortzen baitira. • Adimen Artifiziala, zeinaren bidez programa informatikoak sortzen baitira, pertsona baten buruak egiten dituen gauzen antzekoak egiten dituztenak. Adibidez: zerbait egiten ikasi. • Big data edo datu masiboak: datu-base oso handiak dira, eta horiek tratatzeko, sistema bereziak erabili behar dira.", "score": 0.41374753423696053 }, { "src": "Txosteneko kapitulu bat Euskadin zentratuko da; izan ere, NBErako intereseko estrategia bat duela uste du, eta eredugarri izan daitekeela beste herrialde batzuetan ezartzeko. Lankidetza publiko-pribatuak, BI 4.0ren zehaztapenaren oinarriak, interes berezia eragin du Nazio Batuen ikertzaileen artean.", "tgt": "Txostenean, Euskadik egiten duen lanari buruz ere jardungo da. Izan ere... • Oso interesgarria da, eta eredugarria beste herrialde batzuentzat. • Administrazio publikoek eta enpresek batera lan egiten dute, eta hori ez da normalean hala gertatzen beste herrialde batzuetan.", "score": 0.13389853000576948 }, { "src": "Egunotan Iñigo Urkullu Lehendakariak New Yorken izan duen topaketarekin bat etorriz, Tapia sailburua industriari eta enpresa-nazioartekotzeari buruzko 2030 Agendako helburuetan zentratu da.", "tgt": "Aste honetan zehar, Iñigo Urkullu lehendakariak (New Yorketik) eta Arantxa Tapia sailburuak (Vienatik) aditzera eman dute Euskadi zer ari den egiten Agenda 2030eko helburuak betetzeko: • Industria • Enpresen nazioartekotze", "score": 0.3986990755492848 }, { "src": "2019ko martxoan, Mundu Itunak eta Eusko Jaurlaritzak, CEBEK, SEA eta ADEGI hiru euskal enpresa-elkarteekin batera, lankidetza-akordioa sinatu zuten, 2030 Agenda sustatzeko, industria-egitura enpresa-emaitzak lortzeko prestatzeko, jasangarritasunaren ikuspegitik.", "tgt": "SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriola Vienan izan da Tapia sailburuarekin. Sailburuaren eta SPRIko zuzendari nagusiaren ustez, oso interesgarriak dira Nazio Batuen erakundeak aholkatzen dituen prozesuak, helburu hauek betetzeko: • Garapen Jasangarriaren Helburuak azkarrago betetzea. • Ondo betetzen ote diren jakitea. 2019ko martxoan: • Nazio Batuen Munduko Itunak • Eusko Jaurlaritzak • Bizkai, Araba eta Gipuzkoako enpresa-elkarteek Akordio bat sinatu zuten Agenda 2030i laguntza eta bultzada emateko, helburu izanik Euskadiko industriak modu jasangarri batean lan egitea.", "score": 0.04327331365719354 }, { "src": "Erakunde-agenda amaitzeko, bisita egin da Kapsch TrafficCom enpresara, Advantage Austria enpresa-sozietatearen eskutik.", "tgt": "VienakoKapsch TrafficCom enpresara bisita Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta Austriako Advantage enpresak Vienako Kapsch TrafficCom enpresa bisitatu dute.", "score": 0.5255073275308885 }, { "src": "Kapsch TrafficComek garraiobiderako sistema adimendunen merkaturako zerbitzuak eskaintzen ditu, eta Euskadin duen inbertsioa I+Gko zentro bat da, Bilboko Iberdrola dorrean. Advantage Austria sozietateak harreman sendoa du Spri taldearekin, eta bere enpresei zerbitzuak ematen dizkie, inportatzaileak, banatzaileak eta merkataritza-ordezkariak bilatzeko.", "tgt": "Enpresa horrek Garraio Sistema Adimendunen zerbitzuak eskaintzen ditu, eta Bilboko Iberdrola Dorrean dauka berrikuntza -zentro bat.", "score": 0.4677765692370439 } ] }, { "id": "1", "alignments": [ { "src": "Gaur goizean Bilboko Itsasmuseumen egin duten landa-lanaren ostean, Forensic Science proiektuan parte hartzen ari diren ikasleek euren ikastetxeetan jarraitu beharko dute ikerketarekin, ebidentzia guztiak aztertuz eta dauzkaten susmoak arrazoituz. Ikerketa ahozko epaiketa egiten denean amaituko da, eta epaiketa hori ere proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeetako bakoitzean egingo dute.", "tgt": "26 ikastetxek \"Forensic Science\" proiektuan parte hartu dute. Proiektu honetan ikasleek hainbat jarduera egiten dituzte eskola-maila guztietan zientzia, teknologia eta arteak sustatzeko. Helburua gai hauek etorkizunean lanbide bezala ikustea da, batez ere nesken artean.", "score": 0.2689873739174973 }, { "src": "Nazioarteko banda batek lapurreta egin du Itsasmuseumen. Merkataritza Arautzeko Ordenantzen liburu historikoa lapurtu dute, balio historiko handia duena eta Bilboko itsas-museoko bilduma iraunkorrean ikusgai zegoena. Horixe da Aurtengo \"Forensic Science\" proiektuan parte hartzen duten ikasleek ikertu eta argitu beharko duten kasua. Horretarako, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Burutzak delitu hori sortu du Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako \"Forensic Science\" Hezkuntzako STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) proiektuaren barruan.", "tgt": "Bigarren hezkuntzako ikasleek egin duten jardueretako bat Ertzaintzak asmatutako lapurreta bat argitzea da: herrialde desberdinetako lapurrek lapurtu dute Bilboko Itsasmuseumen erakusten den Merkataritza arautzeko ordenantzen liburu historiko bat.", "score": 0.31630236207339785 }, { "src": "Proiektuak Bilboko Itsasmuseumen ikusgai zegoen Ordenantzen liburu historikoaren lapurreta simulatzen du", "tgt": "Ordenantzen liburua oso garrantzitsua da Itsasmuseumentzat eta Bilboko historiarentzat. Izan ere, oso zaharra den Ordenantzak garai bateko itsasoko merkataritza nola antolatzen zen azaltzen du.", "score": 0.37000253011238304 }, { "src": "Forensic Science proiektuak zientzia eta teknologia arteekin eta humanitateekin integratzen ditu arrakasta osoz, Artearekin, horren testuinguru historikoarekin eta Zuzenbidearekin erlazionatutako alderdiak barne hartzen baititu. Ikasleek ikastetxeetan diziplina zientifiko eta teknikoetan eskuratzen ari diren ezagutzak erabiltzen dituzte krimenaren lekuan bildutako ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoa jarraituz ikerketa egiteko eta poliziaren aurrean defendatuko dituzten ondorioak ezartzeko.", "tgt": "Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak polizia zientifiko bihurtzen dira egun batez. Lapurreta ikertzeko eta argitzeko metodo zientifikoa erabili dute eta ikastetxean zientzia eta teknologiari buruz ikasitakoa praktikan jarri dute. Gainera, ikerketan ere landu dituzte testuinguru historikoa eta artea eta zuzenbidea bezalako gaiak. Datuak ondo ikertu ondoren, ikasleek poliziaren aurrean azaldu behar dituzte lapurretatik ateratako ondorioak.", "score": 0.1840604138703933 }, { "src": "Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea eta Amaia Agirre Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria izan dira Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiarekin ezin hobeto lerrokaturiko hezkuntza-jardueran.", "tgt": "Jardueran ere lagundu diete Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Amaia Agirre Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak.", "score": 0.6608924824550197 }, { "src": "Forensic Science proiektuaren oinarrian profesionalek eta UPV/EHUko irakasleek osatzen duten batzorde zientifiko bat dago:", "tgt": "Proiektu hau STEAM Euskadi Estrategiaren parte da. Hezkuntza Sailak, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoak eta Gaztelueta ikastetxeak antolatzen dute eta batzorde zientifiko baten laguntza dute. Batzorde zientifiko hori EHU Euskal Herriko Unibertsitateko profesional eta irakasleek osatzen dute. \"Forensic Science\" proiektuan parte hartu duten 10 ikaslek begi-ikuspen praktika ere egin dute, Ertzaintzako Polizia Zientifikoko profesionalek lagunduta.", "score": 0.05344392008467563 }, { "src": "Begi-ikuskapena", "tgt": "Ikasleek begi-ikuskapen praktika egin dute", "score": 0.5563277854548832 }, { "src": "Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Burutzako kideek lagunduta, ikasleek begi-ikuskapena egin dute gaur gertaeren lekuan bertan, kasua argitzen lagunduko luketen ebidentziak aurkitzen saiatzeko: eszenaren krokisa egin dute, eszena osoari eta zatiei argazkiak atera dizkiete; ebidentziak finkatu, deskribatu, jaso eta enbalatu dituzte, horien artean, hatz-markak; eta jasotako ebidentzia guztien erregistro dokumentala egin dute. Horretarako, Ertzaintzako polizia zientifikoak erabiltzen dituen baliabideak eta materialak –benetakoak– izan dituzte.", "tgt": "Begi-ikuspen praktika museoan bertan egin dute. Horrek balio du lapurretaren arrastoak eta datuak bilatzeko eta jasotzeko. Horretarako, honako gauza hauek egin dituzte: • Argazkiak eta lekuaren mapa edo marrazkia egin. • Lapurren arrastoak eta aurkitu ditzaketen beste gauzak jaso. • Jasotako gauzak oso ondo gorde eta katalogatu. Praktika egiteko polizia zientifikoak erabiltzen dituen baliabide eta material berak erabili dituzte.", "score": 0.13786791334446238 } ] }, { "id": "120", "alignments": [ { "src": "Lehendakariak B-Kanpus Bilbao inauguratu du gaur goizean, Bridgestone lantegiak Basauriko instalazioetan sustatu duen Euskadiko industria-prestakuntzako lehen eskola. Zentro berriak langabetuak prestatu nahi ditu manufaktura-sektorean lan egiteko. Ekitaldian izan dira, halaber, Idoia Mendia lehendakariordea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ainara Basaurko Ekonomia Sustapeneko diputatua eta Asier Iragorri Basauriko alkatea.", "tgt": "Iñigo Urkullu Lehendakaria joan da Basauriko Bridgestone lantegira Euskadiko industria-prestakuntzako lehen eskola inauguratzera. Eskola honek B-Kanpus du izena eta Bridgestone enpresak sustatu du. Bertan langabezian dauden gazteak prestatuko dira industriako sektorean lan egin ahal izateko. Inaugurazioan egon dira ere: • Idoia Mendia, lehendakariordea • Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia • Ainara Basaurko, Ekonomia Sustapeneko diputatua • Asier Iragorri, Basauriko alkatea.", "score": 0.49121815924210843 }, { "src": "Instalazioak bisitatu eta zentro berria irailaz geroztik ematen ari den prestakuntza-lana bertatik bertara ezagutu ondoren, lehendakariak adierazi du proiektu aitzindari honek lidergo- eta egokitzapen-gaitasuna erakusten duela. Ezin dugu pentsatu dena ondo dabilenik, gazteak ondo prestatuta daudenik edo enplegagarritasun-tasak altuak direnik. Aitzitik, egokitzeko gaitasuna erakusten eta erantzun berriak bilatzen jarraitu behar dugu.", "tgt": "Lehendakariak eskolako instalazioak bisitatu ditu eta esan du orain arte beste inon egin ez den proiektua dela.", "score": 0.33040794994226474 }, { "src": "Lehendakariaren ustez, helburua da industrian lan-etorkizunaren alde egiten duten gazteek ahalik eta prestakuntzarik onena, eguneratuena eta enpresen errealitatetik hurbil dagoena izatea. Hori dela eta, Bridgestoneri eskerrak eman dizkio esperientzia aitzindari hori abian jartzeagatik; izan ere, benetako pizgarria da industriaren eraldaketa digitala eta berdea bultzatzen ari den garai honetan.", "tgt": "Errealitatera egokitu behar dela ere esan du, gaur egun aldaketa asko gertatzen ari direlako: gero lan bat aurkitzeko prestakuntzan, enpresek nola funtzionatzen duten eta gizartean bertan. Horregatik, beharrezkoak dira eskola hau bezalako proiektuak eta industrietan lan egin nahi duten gazteek ahalik eta prestakuntzarik onena izan dezatela. Lehendakariak Bridgestoneri eskerrak eman dizkio eskola martxan jartzeagatik. Oso garrantzitsua da momentu honetan, industria egokitu behar denean arlo digitalaren eta ingurumenaren zaintzaren aldaketa berrietara. Prestakuntza honen helburua da gazteek industria- teknologian ezagutza handia izatea. Hori oso garrantzitsua da etorkizuneko industria une oro aldatuko baita eta prestatutako pertsonak behar dira.", "score": 0.22298472583735002 }, { "src": "B-Kanpus Bilbao", "tgt": "Nolakoa da B-Kanpus Bilbao?", "score": 0.7006089980074878 }, { "src": "Orain arte, Basauriko Bridgestone lantegiak 600.000 euro inbertitu ditu lehen fasean, eta kopuru hori handitu egingo da beste ekoizpen-sail batzuetara zabaltzen denean.", "tgt": "Eskola hau irailean hasi zen lanean. Bridgestionek guztira 600 mila euro gastatu ditu eskola martxan jartzeko lehen fase honetan.", "score": 0.09431347096032991 }, { "src": "B-Kanpusek ehun pertsona inguru bost hilabeteko bi deialditan trebatzeko aukera emango du.", "tgt": "Guztira, 100 gazte trebatuko dira. Lehenik, 50 bost hilabetez eta gero beste 50. Gazteek aurrez aurreko klaseetan ikasiko dute, baina denbora gehien prestakuntza praktikoa egingo dute enpresetan.", "score": 0.12922775936058292 } ] }, { "id": "264", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak gaur bisitatu dute Mendexako akuikulturako ekoizpenerako itsasoko poligonoa. Ekimenak egiaztatu du akuikultura itsasoko produktu gehiago ekoizteko eta Euskadin jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko etorkizuneko bidea dela. Lehendakariak Matxitxako Moluskoak enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Poligonoan instalatu den lehenengo enpresa hori Kantauri aldean, itsaso zabalean, muskuilua ekoizteko lehenengo enpresa-ekimena da.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren, Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiak Mendexan (Bizkaia) dagoen Poligono Akuikola bisitatu dute.", "score": 0.6876137111710786 }, { "src": "• Matxitxako Moluskoak Kantauri aldean, itsaso zabalean, muskuiluak ekoizteko akuikulturako lehenengo enpresa-ekimena da.", "tgt": "Matxitxako Moluskuak da Kantauri itsasoan, itsaso zabalean, muskuiluak ekoizten hasi den lehen enpresa. Muskuiluak ekoizteko enpresa horrek akuikultura egiten du.", "score": 0.573568598971758 }, { "src": "Lehendakariak, bere bisitan, Lekeitio eta Ondarroa artean, Bizkaiko kostaldean, dagoen Mendexako akuikulturako ekoizpenerako itsasoko poligonoa ezagutu ahal izan du. Eusko Jaurlaritzak, 2015-2020 aldirako Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoaren esparruan, long-lines bidezko (itsaso zabalean kuskubikoak hazteko sistema bat) itsas-hazkuntzarako interes bereziko eremu deklaratu du. Poligonoak 556 hektarea ditu guztira, eta lehenengo fase batean 290 hektarea balizatu dira; horietatik 210 ekoizpenerako erabiliko dira.", "tgt": "Mendexako Poligono Akuikolan dago kokatua, Bermeo eta Ondarroa arteko Bizkaiko kostaldean.", "score": 0.40416541581177384 }, { "src": "Itsasoko akuikultura-jarduera oinarrizkoa da arrantza-sektore lehiakorrago baterako bidean aurrera egiten jarraitzeko. Matxitxako Moluskoak ekimena itsasoko elikagaiak ekoizteko aukera jasangarri eta berritzailea da, eta, horrez gainera, arrantzako eta akuikulturako eremuetako sare sozioekonomikoa integratzen du. Horrela, Euskadiko arrantza-sektorearen erauzketa-jarduera areagotzen eta dibertsifikatzen lagunduko du eta, gainera, itsasoko elikagaien inportazioekiko mendekotasuna murriztuko du.", "tgt": "Beste modu bat da, jasangarria eta berritzailea itsasoko jakiak ekoizteko. Eusko Jaurlaritzarentzat akuikultura garrantzitsua da arrazoi hauengatik: • Itsas-produktu gehiago ekoizteko. • Ekonomia-jarduera berri bat eta lan-postu berriak sortzeko Euskadin. • Arrantzaren sektorea lehiakorragoa izan dadin. • Gehiago arrantzatzeko eta modu desberdinetan. • Beste herrialde batzuetatik ekarritako itsasoko elikagai gutxiago erosteko.", "score": 0.3003026349337121 }, { "src": "• 2015-2020 aldirako Euskadiko Arrantza eta Akuikulturako Plan Estrategikoak arrantza-sektore lehiakorra nahi du, itsasoko elikagaien balio-kate osoan jardunbide jasangarriak eta berritzaileak jarraituko dituena eta arrantza eta akuikultura eremuetako egitura sozioekonomikoa integratuko duena.", "tgt": "Horrelako proiektuak bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Arrantza eta Akuikulturako 2015-2020 Plan Estrategikoa.", "score": 0.3205037096001307 } ] }, { "id": "8", "alignments": [ { "src": "• BRTA aliantzak Emakume Ikerlarien I. Topaketa antolatu du.", "tgt": "BRTA aliantzak Emakume Ikerlarien Lehen Topaketa antolatu du. Aliantza 2019an sortu zen erakundea da eta 4 ikerketa-zentrok eta 13 zentro teknologikok osatzen dute.", "score": 0.5335212323545416 }, { "src": "2019an sortu zen Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantza eta berau osatzen duten zentroen helburua da ikerkuntzan eta teknologian oinarritutako ezagutza transferitzea euskal industriari eta enpresei, betiere lurraldearen ekonomia indartzeko helburuarekin. 4 ikerketa-zentro kooperatibok eta 13 zentro teknologikok osatzen dute aliantza: CIC bioGUNE, CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Leartiker, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech.", "tgt": "BRTAren helburua da euskal industriei eta enpresei ikerkuntzan eta teknologian duen ezagutza eskaintzea. Hori guztia gure ekonomia indartsuago egiteko.", "score": 0.29485537476563334 }, { "src": "BRTA (Basque Research & Technology Alliance) aliantzak Emakume Ikerlarien I. Topaketa antolatu du gaur, astelehena, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Arantxa Tapia Otaegi Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Estibaliz Hernáez Laviña, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, Rikardo Bueno Zabalo BRTAko zuzendari nagusiak eta Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTAko Transferentzia arduradunak parte hartu dute ekitaldian, BRTAko hainbat zentrotako emakume ikertzaile seniorrekin eta juniorrekin batera.", "tgt": "Topaketa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean ospatu da. Ekitaldian parte hartu dute: • Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak. • Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak. • Rikardo Bueno, BRTAko zuzendari nagusiak. • Garbiñe Manterola, BRTAko Transferentzia arduradunak. • BRTAko hainbat zentrotako emakume ikertzaile helduk eta gaztek.", "score": 0.5961054643847178 }, { "src": "• Ekimenaren helburua da emakume ikerlarien ahalduntzea, erreferenteak ikusaraziz, belaunaldien arteko esperientzia trukaketak sustatuz eta berdintasunaren bidean etorkizuneko bide-orria landuz.", "tgt": "Lehen topaketa honen helburua izan da emakume ikertzaileak ahalduntzea , erreferente diren ikertzaile emakumeak ezagutaraztea eta belaunaldi desberdinetako emakume ikertzaile gazteen eta helduen esperientziak partekatzea.", "score": 0.3684380102294001 }, { "src": "BRTA aliantzako emakume ikertzaile seniorrak eta juniorrak elkartu dituen topaketa honen helburua da emakume ikerlarien ahalduntzea, erreferenteak ikusaraziz, belaunaldien arteko esperientzia trukaketak sustatuz eta berdintasunaren bidean etorkizuneko bide-orria izan litekeenaren oinarria landuz. Rikardo Bueno Zabalo BRTAko zuzendariak ireki du ekitaldia eta Arantxa Tapia Otaegi Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuari eman dio hitza. Arantxa Tapia Otaegik sarrerako hitzaldian nabarmendu du \"bokazioa duten pertsonak behar dira, eta inspirazio hori landu egin behar da; are gehiago Euskadin teknologiaren sektorean I+G arloan diharduten profesionalen % 32 baino ez direnean emakumeak. Horrenbestez, emakume ikertzaileak ezinbestekoak zarete Euskadiko zientzia eta teknologiaren alorrean. Gaur urrats bat gehiago eman dugu; ez dugu bukatu oraindik\".", "tgt": "Tapia sailburuak gogorarazi du, Euskadin teknologiaren sektorean I+G-arloan lan egiten duten pertsona guztietatik, % 32 bakarrik direla emakumeak. Horregatik dira garrantzitsuak topaketa hau bezalako ekitaldiak, arlo honetan lan egiten duten emakume gehiago egon daitezen.", "score": 0.38864866758139227 }, { "src": "Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTAko Transferentzia arduradunak itxi du ekitaldia. Azken hitzaldian, ekitaldiaren amaieran, hau nabarmendu du: \"BRTA aliantzak berdintasunaren eremuan lanean dihardu hasiera-hasieratik. Testuinguru horretan eta berdintasunaren bidean beste urrats bat emateko asmoz antolatu dugu gaur emakume junior eta senior ikertzaileen lehenengo topaketa. Zientzia eta teknologiaren alorrean ere emakumeek bizi dituzten ezberdinkeriez jakitun gara eta egoera hau eraldatzeko gure konpromezuaren isla da gaurkoa\". \"Emakume ikerlariek beren ibilbide profesionalean topatzen dituzten egiturazko oztopoak identifikatu eta hauetan esku-hartzeko tresnak sortzea dugu helburu, egungo ikerlari juniorrei etorkizun berdinzale eta justuago bat eskaintzeko asmoz. Hausnarketa honetatik emakumeek aukera berdintasunez jarduteko estrategia eraginkorrak garatuko ditugu\", gehitu du Garbiñe Manterolak.", "tgt": "Saioari hasiera emateko, hainbat emakume ikertzailek euren esperientziak eta eguneroko lana kontatu dituzte.", "score": 0.17174167285048364 }, { "src": "Jarraian, ikertzaile senior horiek topaketara hurbildu diren ikertzaile juniorrekin elkartu dira talde ezberdinetan. Modu horretan, ikertzaile juniorrei emakumezko erreferenteak eskaini zaizkie inspirazio gisa. Ibilbide profesionalean topaturiko oztopo eta aukerak partekatuz, gogoeta egin dute emakumeek zientzia eta teknologiaren alorrean bizi dituzten egiturazko ezberdinkeriez. Giro lasai eta atseginean egindako belaunaldien arteko hausnarketa horretatik, berdintasunera bidean errealitate horietan eragiteko tresnak identifikatu dituzte eta etorkizuneko bide-orria izan litekeenaren oinarria landu dute.", "tgt": "Ondoren, ikertzaile helduenak (senior) ikertzaile gazteagoekin (junior) elkartu dira taldetan. Ibilbidean zehar topatu dituzten oztopo eta zailtasunei buruz hitz egin dute eta etorkizunari begira oztopo horiek nola konpondu daitezkeen pentsatu dute.", "score": 0.38408864779115914 } ] }, { "id": "348", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak jakinarazi duenez, ostegun honetan izango da Legebiltzarrean Politika Orokorreko Osoko Bilkura, \"garrantzizko bilera agenda politiko eta instituzionalean\", adierazi du. Hala, datorren ostegunean, Lehendakariak bere jardunean hizpide izango dituen gaiak ezagutzera eman ditu: oraingo ingurunearen eta koiunturaren ikuspegi orokorra; Gobernuko ekintzaren balantzea legealdiaren erdian; eta etorkizuneko erronka nagusiak.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Legebiltzarreko bozeramailea da. Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoren, zer erabaki hartu dituzten azaldu du prentsaurreko batean. Erkorekak aditzera eman du Politika Orokorreko Osoko Bilkura egingo dela datorren ostegunean. Lehendakariak gai hauen inguruan hitz egingo du: • Zein den gaur egungo egoera Euskadin: politika, ekonomia... • Zer egin duen Eusko Jaurlaritzak bere agintaldiaren erdira iritsi den honetan. • Zer egin nahi duen eta zer egingo duen Eusko Jaurlaritzak etorkizunean. • Autogobernua. Lehendakariak horri buruzko datu gehiago emango du Legebiltzarreko Osoko Bilkuran.", "score": 0.3531236142460069 }, { "src": "Ingurunearen ikuspegi orokorrari buruz, Eusko Jaurlaritzak eusten dion Giza Garapen Jasangarriaren eredua aipatu du Erkoreka bozeramaileak. Oinarri horretatik abiatuta, sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza ziurgabetasun eta ezegonkortasun ekonomikoa, politikoa eta soziala nagusi diren testuinguru batean ari da. Nahiz eta, azpimarratu duenez, \"Euskadi errealismoz eta erantzukizunez ari zaio egoerari aurre egiten, etorkizuneko erronkei lankidetzatik erantzuteko behar diren aldaketei ekinez\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Giza Garapen Jasangarriaren ereduarekin dihardu lanean. Ziurgabetasuna dugu nagusi ekonomian, politikan, eta, baita ere, arlo sozialean. Baina Eusko Jaurlaritza erantzukizunez eta elkarlanean ari da lanean, etorkizunean Euskadin gauzak ondo joan daitezen.", "score": 0.4505042898364775 }, { "src": "Gainera, legealdiaren erdian Gobernuko ekintzaren balantzea aipatzean, Gobernu Programaren betearazpen-maila handia erakusten duela azpimarratu du bozeramaileak. Erkorekak, adibide gisa, ekintza hauek aipatu ditu: Programa Eragilea % 100ean gauzatu izana (175 Konpromisoak eta 655 ekimenak); 3 lege-proiektu onetsi izana, Legealdiko Egutegia osatzen duten 28etatik (beste 16 tramitatzen ari dira); 15 Plan Estrategiko eta sailetako 45 Plan onetsi eta abian jarri izana; eta 2018rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoak onetsi izana.", "tgt": "Adibidez: lege-proiektuak, plan estrategikoak.", "score": 0.2557626414863172 }, { "src": "Etorkizuneko erronkak direla-eta, Eusko Jaurlaritzak datozen hilabete hauetan abian jarriko dituen ekimenen berri eman du Erkorekak. Hala, azaldu duenez, Hazkunde Jasangarriaren eta Giza Garapenaren eremuan, ekonomia suspertzen jarraituko dute enplegu gehiago eta hobeagoa bultzatzeko. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eremuan, garrantzi berezia izango duen ekimen bat planteatuko dute Soldata Arrailaren aurkako Estrategiarekin, baita 2019-2020 Plan Eragilea ere. Eta, Bizikidetza eta Giza Eskubideak arloan, azpimarratu duenez, saiatu egingo dira terrorismoaren biktimekin elkarrizketan, lankidetzan eta akordioan sakontzen, Bertizeko Aldarrikapenaren aurreikuspenak sustatzen, Memoriaren politikak eta, zehazki, Memoria Historikoarenak lantzen jarraitzen, eta Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen erronka sortu berriei erantzutera bideratutako ekimenak abian jartzen. Ekimen horiek Politika Orokorreko Osoko Bilkuran zehaztuko ditu Lehendakariak.", "tgt": "- Euskadin enplegu gehiago eta hobea izatea. -Gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala murriztea. - Bizikidetza eta giza eskubideei buruzko politika bat egotea. Lehendakariak horri buruzko datu gehiago emango du Legebiltzarreko Osoko Bilkuran.", "score": 0.3502927927728496 }, { "src": "Autogobernuaren erronka, Erkorekaren arabera, osteguneko Osoko Bilkuran Lehendakariak hizpide izango duen beste gaietako bat izango da. Horren haritik, sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela aurrerapausoak ematea Gernikako Estatutua, \"Autogobernu aintzatetsia\" osorik bete dadin. Gainera, adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak laguntzen jarraituko du dagoeneko lortutako akordioak zabaltzea berekin ekarriko duen giroa sorrarazteko helburuz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat, gai honetan garrantzitsuena dena da Gernikako Estatutuak esaten duen guztia betetzea. Eusko Jaurlaritzak uste du lor daitekeela Estatutuak aitortzen duen Autogobernua.", "score": 0.287935259742071 }, { "src": "\"Oraingoak baldintza egokiak dira gure Autogobernua arrakastaz eguneratzeari ekiteko, proposamen instituzional bideragarri bat adosteko, garai hautetara eta gure Bizikidetza aurre egiten ari zaizkion erronketara egokitua\", esanez amaitu du.", "tgt": "Horretarako, proposamen politikoak partekatua izan behar du, bideragarria , gaur egunera egokitua eta erakundeen barrukoa.", "score": 0.3393026966419058 }, { "src": "\"2018ko Politika Orokorrari buruzko Eztabaidaren Lehendakariaren hitzaldiko FUNTSEZKO ILDOAK\"", "tgt": "\"Lehendakariak 2018ko Politika Orokorrari buruz emandako diskurtsoaren FUNTSEZKO ILDOAK", "score": 0.5742161742360006 } ] }, { "id": "108", "alignments": [ { "src": "2021eko Emakunde Saria genero-ikuspegia txertatzen duen eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dagoen kazetaritzarentzat izan da. Epaimahaiak saria eman die genero-ikuspegia presente duten kazetaritza prestakuntza eta haren aplikazio praktikoa (bai orotariko komunikabidetan zein espezializatuetan) egiten duten hiru figura ezberdinei: saritutako hautagaiak EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta kazetaria zen Lucía Martínez Odriozola (hil ondoren), Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria izan dira. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak adierazi duen bezala, \"Ezinbestekoa den genero ikuspegia txertatua duen formakuntzatik, aplikazio praktikora dagoen bidea saritu da\". Sari partekatua emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako ekarpenagatik eman zaie, kazetaritza-zereginean ikuspegi feminista eta genero-ikuspegia sustatzeagatik.", "tgt": "Aurten, Emakunde Saria izan da kazetaritzarekin eta genero ikuspegiarekin zerikusia duten proiektu eta pertsonentzat. Hau da, lanean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin konpromisoa hartu dutenentzat. Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariak esan duenez saritu dituzte genero-ikuspegidun etorkizuneko kazetariak prestatu zituen pertsona bat eta ikuspegi hori praktikan jartzen duten komunikabideak.", "score": 0.3600884524471355 }, { "src": "• Lucía Martínez Odriozola (hil ondoren), Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria dira sarituak, emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako kazetaritza egiteagatik", "tgt": "Honako hauek saritu dira: • Lucía Martínez Odriozola, kazetaria eta EHUko kazetaritza-irakaslea. Duela hilabete batzuk hil zen. • Berria egunkaria. • Pikara Magazine aldizkaria. Lucía Martínez Odriozola Pikara Magazine Berria egunkaria", "score": 0.3287946037399407 }, { "src": "Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea. Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da. Kasu honetan, hiru hautagaitzen artean banatuko da.", "tgt": "Saria 14.400 eurokoa da eta saritutako 3 hautagaien artean banatuko da.", "score": 0.37625879875537693 }, { "src": "Bereziki, Lucía Martínez Odriozolak arlo akademikoari eta kazetaritzari egindako ekarpen aitzindari eta erreferentziala nabarmendu du epaimahaiak, bai eta kazetaritza generalistari eta kazetaritza espezializatuari egindako ekarpena ere. EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea, Genero ikuspegia duen Kazetarien Euskal sarearen sustatzailea eta Pikara Magazineren sortzailea izan zen. Epaimahaiak nabarmendu du, gainera, Emakundeko Begira, Publizitate eta Komunikazio ez-sexistarako Aholku Batzordeko kidea izan zela 2013tik, eta, bertan, bere trebetasuna eta ezagutza eskaini zituela hil zen arte.", "tgt": "Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea. Genero ikuspegia duten Kazetarien Euskal Sarea eta Pikara Magazine aldizkaria sortu zituen. 2013tik Emakundeko Begira sareko, publizitate eta komunikazio ez-sexistarako Aholku Batzordeko kide izan zen. Sariaren bidez aitortu nahi izan da Unibertsitatean eta idazten zuen komunikabideetan feminismoari buruzko ekarpen handia egin zuela.", "score": 0.4614362703981776 }, { "src": "Pikara Magazine aldizkaria, bestalde, aldizkari feminista da, eta epaimahaiaren arabera, erreferentziazko gune bihurtu da giza eskubideekiko konpromisoagatik, batez ere berdintasunarekiko konpromisoagatik, emakumeen mugimenduen jardueren dokumentazioarekiko konpromisoagatik, eta emakumeek hedabideetan parte hartzeko, eztabaidatzeko, komunikatzeko trebetasunak hobetzeko eta sare sozialen erabilera deskubritzeko eskaintzen dituen aukerengatik. Era berean, Euskadin komunikazio eta publizitate ez-sexistarako kode deontologikoari eta autorregulazio-kodeari atxikitzeko sarearen parte dira.", "tgt": "Aldizkari feminista da eta Emakundeko komunikazio eta publizitate ez-sexistarako Begira Sareko kide ere bada. Sariaren bidez aitortu nahi izan da lana egiten duela hauen alde: giza eskubideak, berdintasuna, emakumeen mugimenduak, komunikabideetan emakumeen parte-hartzea, sare sozialen erabileran emakumeen ahalduntzea eta aktibismoa.", "score": 0.3071923055981348 }, { "src": "Azkenik, Berria egunkariak berdintasunarekin eta feminismoarekin duen konpromisoa nabarmendu du epaimahaiak, genero-ikuspegia erredakzio-lanean eguneroko praktika gisa txertatzen duen kalitatezko informazioaren bidez. Bereziki nabarmentzekoa da indarkeria matxisten tratamenduari egiten dioten ekarpena. Estilo-liburuak egin ditu, berdintasun-planak diseinatu ditu, Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortu du, eta Begira Komunikazio eta Publizitate ez Sexisten Kode Deontologikoaren sareko kide da eta BAI Sareako kide ere bai, biak Emakundek sustatuak. Ildo horretan, epaimahaiak nabarmendu du jardunbide egoki horiek guztiak erreferentzialak direla orotariko gainerako komunikabideentzat.", "tgt": "Egunkari honek indarkeria matxisten gaia jorratu du bereziki, eta diseinatu ditu berdintasun-planak eta berdintasunari buruzko kazetaritza estilo-liburuak. Emakunderen Berdintasunerako erakunde laguntzailea da eta Emakunderen Begira sarearen eta BAI Sarearen parte da. Sariarekin aitortu nahi izan da konpromiso hori informazioa berdintasunetik eta feminismotik egiteko garaian.", "score": 0.33703755237344535 } ] }, { "id": "268", "alignments": [ { "src": "\"BILBAO-ABANDO, hurrengo geltokia\" izenburua daraman eta Zazpikaleetako metro geltokiaren atarian dagoen erakusketak azpiegitura berriari buruzko informazioa jasotzen du", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak antolatu du erakusketa, eta izenburu hau dauka: \"BILBAO-ABANDO, hurrengo geltokia\". Bilbon jarri dute erakusketa, Zazpikaleak-Alde Zaharreko metro-geltokiaren atarian.", "score": 0.3555836128051599 }, { "src": "Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Julián López Sustapen Ministerioko Azpiegitura Idazkari Nagusia erakusketaren inaugurazio ekitaldian egon dira gaur arratsaldean, eta bat etorri dira abiadura handia Bilbora eta Euskadira heltzeari lehentasuna emateko beharrean.", "tgt": "Erakusketaren irekitze-ekitaldian egon dira: • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua. • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. • Julián López, Sustapen Ministerioko Azpiegituren idazkari nagusia.", "score": 0.539322876003212 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak bultzatutako erakusketak, argiztatutako hogei panel ditu, testu eta irudi askorekin, bisitariek Abandoko terminal berria nolakoa izango den eta AHTa Bilbora heltzeak eragingo duen eraldaketa ikus dezaten. Halaber, pantaila batek, Bizkaiko hiriburuko biztanle batzuen lekukotzak jasotzen ditu, euren iritziz, lur azpiko geltoki berriaren eraikuntzak eta garraio publiko berria martxan jartzeak euren jardunean izango dituzten ondorioak azalduz.", "tgt": "Zer ikus daiteke erakusketan? • 20 bat argazki-panel, testuekin, non azaltzen baita zer aldaketa egongo diren; besteak beste, Abandoko geltokiko lurperatzea. • Bideoak, bilbotarren iritziekin: nola uste duten aldatuko dela hiria eta hiriko eguneroko bizitza.", "score": 0.10366314240536588 }, { "src": "Egungo trenbide zabalgunea lur azpian sartzeak, trenbide trintxerak bereizita izan dituen auzoak (Bilbo Zaharra, Abando eta Zabala) elkartzeko eta herritarrentzako gune berriak irabazteko aukera emango du", "tgt": "Gaur egun, trenbideak banatzen dituen auzoak (besteak beste, Bilbo Zaharra, Abando eta Zabala) batuta geldituko dira.", "score": 0.39545831101937895 }, { "src": "Beste panel batzuek, trenbideak hartzen zituen guneak aprobetxatzeak hiri bereko hainbat puntutan eragin duen hirigintza arloko birgaitzearen adibideak erakusten dituzte, Ametzolan, Abandoibarran edo, duela denbora gutxi, Matikon, adibidez.", "tgt": "Bilboko hainbat zonetan trenentzat zeuden espazioak berreraiki egin dira beste erabilera batzuetarako; besteak beste, Amezola, Abadoibarra eta Matiko.", "score": 0.24372857430673991 } ] }, { "id": "394", "alignments": [] }, { "id": "169", "alignments": [ { "src": "Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, ostalaritzako establezimenduek (tabernak, jatetxeak, txokoak edo diskotekak) ezin izango dute irekita egon 01.30 ordutik aurrera, asteko egun guztietan. COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko Osasun Sailak lantzen jardundako azken Aginduan biltzen diren neurri nagusietako bat da, eta aste honetan sartuko da indarrean.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak erabaki du tabernak, jatetxeak edo diskotekak zabalik egon daitezkeela gaueko 1:30ak arte, gehienez, asteko egun guztietan.", "score": 0.31282052959189666 }, { "src": "Agindu berriak eguneratu egiten du 2020ko ekainaren 18an argitara ateratakoa, eta neurri-pakete bat ezartzen du, nabarmentzekoak: • Ostalaritzaren eremuan establezimenduek ezin izango dute itxi 01:30 ordua baino beranduago, eta ordu erdi izango dute taberna husteko. Gainera, ezin izango dute ireki 06:00ak baino lehenago. Ordu erdi izango dute establezimenduak husteko. Neurri hori tabernetan, jatetxeetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan aplikatuko da. Gaueko aisiako diskotekek eta establezimenduek ere ezingo dute irekita egon 01:30 ordutik aurrera; % 60koa izango da gehienezko aforoa, eta dantza-pistarik gabe jarraituko dute (horren ordez mahaiak).", "tgt": "Ostalaritzan: tabernetan, jatetxetan, diskoteketan, elkarte gastronomikoetan... • Barruan: • gaueko 1:30ak arte egon daitezke irekita. • ordu erdi izango dute alde egiteko, gehien jota 02:00ak arte. • goizeko 06:00etatik aurrera ireki ahal izango dituzte. • diskoteketan dantza lekuetan mahaiak jarraituko dute. Eta asko jota okupazioa %60koa izango da. • Kanpoan: • gaueko 12:00etatik aurrera, jango edo edango da eserita eta terrazan. • 100 pertsonatik gorako ekitaldietan: • espazioaren % 80a okupatu ahal izango da, asko jota. • taldeak 10 lagunekoak izango dira, asko jota.", "score": 0.3057771843559979 }, { "src": "Gainera, establezimendu guztietan, oro har, 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean. Distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da. Gehienezko okupazioa 10 pertsonakoa izango da.", "tgt": "Ostalaritzako kasu guztietan, gutxienez metro eta erdiko tartea egon behar da mahaien artean.", "score": 0.3418195154492059 }, { "src": "• Beilatokietan gehienez 60 pertsona bilduko dira, bizikide izan ala ez, eta gehienezko aforoa % 60koa izango da leku itxietan. Beilatokietara ezin izango da bertaratu adierazitako pertsonen kopurua gainditzen denean, aldi berean etorri ez badira ere. Ehorzketetan ere 60 pertsona izango da gehienez onartuko direnak.", "tgt": "Beilatokietan: • asko jota 60 pertsona izango dira bertan, elkarrekin bizi direnak edo ez. • Espazio itxietan, espazioaren % 60a beteta, asko jota. • Nahiz eta pertsona guztiak batera ez joan, ezin dira joan hemen markatzen direnak baino pertsona gehiago. Ehorzketetan: gehienez 60 pertsona egon ahal izango dira.", "score": 0.28147230160500153 }, { "src": "• Gainera, debekatu egiten da edozein jarduera gazteen lonjatan eta antzeko lokaletan.", "tgt": "Gazteen lokalak: ez dute jarduerarik izango.", "score": 0.3347312801127591 }, { "src": "• Bestalde, argitu egin dira alderdi batzuk maskararen derrigorrezko erabilerari Zehazki, lantokian, maskara ez da derrigorrezkoa izango langileak beren lanpostuetan eserita daudenean. Derrigorrezkoa izango da espazioak partekatzen dituztenean, korridoreetatik dabiltzanean, bileretara joaten direnean edo beste edozein zirkunstantziatan, langileak elkarrengandik hurbil daudenean.", "tgt": "Lanean: • Nahitaezkoa da maskara espazio komunetan erabiltzea, korridoreetan, bileretan edo beste pertsona batzuekin harremanetan dauden edozein egoeratan. • Langileak maskararik gabe egon ahalko dira lanpostuan eserita daudenean bakarrik.", "score": 0.4039936551490875 } ] }, { "id": "140", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu dituzte hartu dituzten erabakiak.", "score": 0.23051120319335436 }, { "src": "Bingen Zupiriaren bozeramaileak, Espainiako Gobernuaren birmoldaketari dagokionez, adierazi du Eusko Jaurlaritzaren nahia dela aldaketek erakundeen arteko harremanetan sakontzeko eta dagoeneko lantzen ari diren gaietan aurrera egiteko balio izatea, sinatutako akordioak betez. Ildo horretan, azpimarratu du Espainiako Gobernuaren etapa berri honetan bereziki garrantzitsua dela adostutako transferentziak gauzatzeko eta Gernikako Estatutua osorik betetzeko ezarritako egutegia negoziatzeko bidean aurrera egitea, bai eta, epe hurbilago batean, Euskadi Next Programari erantzuten dion Europako Funtsen kudeaketa eta zergak hitzartzeko bidean aurrera egitea ere, Ekonomia Itunaren hurrengo Batzorde bati begira.", "tgt": "Espainiako Gobernuan aldaketak Eusko Jaurlaritzak espero du Espainiako Gobernuan egindako aldaketek elkarrekin lantzen ari diren gaietan aurrera egiteko balio izatea. Gaietako batzuk dira: • konpetentzien transferentzia. • Gernikako Estatutu osoarekin betetzeko egutegia. • Euskadi Next Programarako Europako Funtsen", "score": 0.49612964296071677 }, { "src": "Bere aldetik, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 2021-2022 ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beka eta dirulaguntzak deitzen dituen Agindua onartu duela. Deialdiak 60 milioi euroko zenbatekoa du orotara, baina Hezkuntza sailburuak nabarmendu du baldintzak betetzen dituen familia orok laguntza jasoko duela. Gainera, Bildarratz sailburuak adierazi du, ikasturte honetan, iazkoan bezala, %5eko kenkari bat aurreikusten duela deialdiak, Covid-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz, egoera ekonomikoa larriki kaltetu zaien familientzat.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 60 milioi euro onartu ditu hurrengo 2021-2022 ikasturteko unibertsitatez kanpoko mailetako beka eta dirulaguntzetarako. Laguntzak lortzeko beharrezkoa da familiek baldintzak betetzea. Gainera, Covid-19ak haien egoera ekonomikoan asko eragin dien familiek %5a gutxiago ordainduko dute errenta aitorpenean.", "score": 0.4708765700212866 }, { "src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du, eta azpimarratu du 14 urteko intzidentzia % 90 handiagoa dela 7 egun lehenago baino, eta gora egiten jarraitzen duela. Gainera, azken 7 egunetan erreprodukzio indizeari edo kasu bakoitzeko batez besteko kutsatze kopuruari dagokionez nolabaiteko murrizketa eman dela azaldu du. Kutsadurek osasun sisteman izan duten eraginari dagokionez, atzo 28 pertsonari eman zieten alta, 26 ospitaleratu ziren eta 23 pertsona daude COVID positiboarekin Osakidetzako Zainketa Intentsiboetako Unitateetan, atzo baino 5 gutxiago. \"Eragina murriztu egin da, baina gertakari larriek gazteei ere eragiten diete\", gaineratu du. Hala, ospitaleratutakoen artean, gaur 85, 14 urteko adingabe bat dago, 15 eta 18 urte arteko bat, 18 eta 30 urte arteko 6, 31 eta 40 urte arteko 10, eta 14 urteko adingabe bat ZIUn. Horregatik, egoera kezkagarria dela azpimarratu du.", "tgt": "Osasun sailburuak Euskadiko koronabirusari buruzko datuak eman ditu. Gainera, 16 eta 29 urte arteko gazte asko txertatzen ari direla esan du.", "score": 0.3511420935029812 }, { "src": "Gainera, gaur, asteartea, Gobernu Kontseiluak onartu du lankidetza-hitzarmen bat sinatzea Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) eta Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) artean, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza pribatuan, 2020-2021 ikasturtean, izandako finantzazioari eta gastuei buruzko inkesta bat egiteko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak gai hauek ere onartu ditu: • Protokolo berria Euskadiko eta Gaztela eta Leongo 112 zentroen artean larrialdi eta babes zibilean koordinatzeko. Dirulaguntza Gizarte Ekonomiako enpresen kudeaketan langileek parte-hartzeko. • Nekazaritza sektoreko profesional eta enpresa elkarte eta federazioetarako laguntzak. • EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen eta Estatistikako Institutu Nazionalaren arteko hitzarmena. Honekin inkesta bat egingo da 2020-2021 ikasturtean irakaskuntza pribatuan finantzazioari eta gastuei buruz. • 400 mila euroko diru-laguntza Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteari \"Zinemazale Berriak\" programa abian jartzeko.", "score": 0.11023513609886224 }, { "src": "Prentsa-txostena", "tgt": "Gai-zerrenda Prentsa-txostena", "score": 0.6941210610847424 } ] }, { "id": "321", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak beharrezko mekanismoak ditu, juridikoak eta aurrekontuei dagozkienak, Euskadiko herritarren ongizatea eta Euskadiren garapen ekonomikoa bermatzen jarraitzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza euskal herritarren ongizatea eta Euskadiren garapen ekonomikoa eusteko moduan dago. Baditu horretarako beharrezkoak diren baliabide juridikoak eta ekonomikoak.", "score": 0.5114358130139536 }, { "src": "- Elkarrekin-Podemos eta PP taldeek ez dute negoziatzeko borondaterik izan. Hori argi geratu zen hasieratik.", "tgt": "hasieratik ez zuten parte hartu nahi izan aurrekontuen negoziazioan.", "score": 0.22697204818847883 }, { "src": "- Eusko Jaurlaritzaren baldintzak jende aurrean azaldu dira behin eta berriro azken hilabeteetan: • Aurrekontuekin zerikusirik ez duen ezer, • Eskumenen barruan ez dagoen ezer, • Euskadiren etorkizuna hipotekatu dezakeen ezer.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarekin arrazoi hauengatik: • dituzten barne-arazoengatik • pentsioetan eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan (DSBE) zentratu zirelako. • aurrekontuetako gaiak lantzea bakarrik • Jaurlaritzak dituen eskumenen barruko gaiak lantzea bakarrik • Euskadiren etorkizuna ez jartzea arriskuan", "score": 0.2679393950543296 }, { "src": "Jaurlaritzak beste buelta bat eman zuen atzo. EH BILDUri, ikuspegi erabat ekonomikotik koalizioaren eskariak modu errealistan eta arduratasuan jasotzen zituen eskaintza bideratu zion: • DSBE-RGIaren hartzaile diren pentsiodun guztien zenbatekoak eguneratzea, 2021ean 858 €-ra heltzeko. • Norbanakotze konpromisoa, legeak finkatua, baina norbanakotze horrek hartuko lukeen unibertsoa ezagututa, hartzaile zaurgarrienetatik hasita. • Mugarik gabeko kontratazioa sustatzea, hiru urtez eusteko konpromisoarekin, eta erreferentziazko hitzarmena aplikatzea, 1.200 euroak erreferentziazko batez besteko soldata gisa hartuz, akordioan jasotzen diren enplegu programetan.", "tgt": "eta bataz besteko 1.200 euroko soldata adostea enplegu-programetan.", "score": 0.24969140659727526 }, { "src": "Atzo jakin izan genuen, eskaini zuten prentsa aurrekoan, euren asmoa 190.000 pentsioduni gutxieneko errenta eskaintzea zela.", "tgt": "Atzo, EH Bilduk esan zuen gutxieneko errenta bat eskaini nahi diela 190.000 pentsiodun baino gehiagori.", "score": 0.42214590217751913 }, { "src": "• Horrek arriskuan jartzen ditu gure DSBE-RGI sistema eta gure aurrekontua.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ezin du EH Bilduren eskaintza hori onartu arrazoi hauengatik: • ez dago gizarte-babesaren arloan. • pentsioak bezalakoak dira. • arriskuan jartzen du DSBE sistema eta aurrekontua. • aurrerabidearen eta berdintasunaren aurka doa. Pentsioekin zerikusia duten gai guztiak Madrilen erabakitzen dira.", "score": 0.2705907245342615 }, { "src": "Pentsioak eskaintzeko proposamena egitea milaka pentsiodun engainatzea da. Denok dakigu ondo baino hobeto non eztabaidatzen den kontu hori. Madrilen, Toledoko Hitzarmenaren barruan. EH Bilduk ez zituen onartu milioika pentsiodunentzat hobekuntza nabarmenak jasotzen zituzten Estatuko aurrekontu orokorrak. Non daude EH Bilduren ekimenak Gizarte Segurantzako pentsiodun guztiek 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa izan dezaten? Eta, Nafarroan, Gobernuko kide diren Erkidegoan, hor ere kopuru horretako gutxieneko pentsioa ezarri al dute? Ez. Ezta 858 €-koa ere.", "tgt": "Gainera, Nafarroan EH Bildu gobernuko taldean dago, eta han ez zituen proposatu Euskadin proposatutako hobekuntza berberak.", "score": 0.207936381181397 }, { "src": "- EH Bilduk ez du inolako ardurarik erakutsi Aurrekontuen Lege Proiektu osoaren aurrean. Beraz, EH Bildu arduratzen duena ez da Aurrekontuen Lege Proiektuaren eraginak jasoko lukeen euskal gizarte osoa.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntutik, EH Bilduk: • Ez du Eusko Jaurlaritzarekiko beharrezko errespetua eduki. • Ez da arduratu Aurrekontuen Lege-proiektuaz. • Jaurlaritzak akordioa lortzeko eskaintzen ziona kontuan hartu gabe negoziatu du • Bakarrik izan ditu kontuan pentsiodun eta emakume multzo zehatz bat, eta gazte eta iraupen luzeko langabe multzo txiki bat.", "score": 0.21160161403783065 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duen eta EAJ-PNV eta PSE alderdiek eusten duten Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du. Egiten dakigun bezala. Helburu argiekin, errealistekin eta bideragarriekin, konpromisoarekin.", "tgt": "Hala ere, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du Euskadiko Alderdi Sozialistarekin.", "score": 0.28379273282588774 } ] }, { "id": "246", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak aditzera eman du zein gai eztabaidatu diren eta zer adostu den.", "score": 0.20425094292340534 }, { "src": "2008az geroztik, Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarriak barneratu ditu Euskal Sektore Publikoko eraikinetako eta instalazioetako energia-horniduraren kontratazioan.Orain, azken oniritzia ematen zaio prozesu horri eta energia berriztagarrietatik erabat, %100 portzentajean, sortutako kontratazioari ematen zaio hasiera.", "tgt": "% 100 berriztagarria den energia elektrikoa kontratatzeari buruz Eusko Jaurlaritzak onartu du EAEko sektore publikoaren eraikinetan eta instalazioetan elektrizitatearen hornidura kontratatzea, % 100 energia berriztagarrietatik sortutako elektrizitatearen bidez. Eusko Jaurlaritza 2008an hasi zen energia berriztagarriak kontratatzen.", "score": 0.39870122478695696 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak ezagutzera eman duenez, atzo Lehendakariak iragarri bezala, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du energia-iturri berriztagarrietatik erabat sortua den horniduraren kontratazio zentralizatua . Sailburuak nabarmendu duenez, bikoitza da kontratuaren helburua; batetik, erosketa zentralizatu bat egitea sektore publiko osoarentzat eta, bestetik, energetikoki jasangarriagoa den Euskal Administrazio Publiko baterantz aurrerapausoak ematea.\"Estrategia Energetikoa 2030\" dela eta, Erkorekak azpimarratu duenez, estrategia horrekin Eusko Jaurlaritzak beregain hartzen du erantzukizun partekatuaren printzipioa, emisioak murrizteko nazioarteko politikak ezarria, baita trantsizio energetikoarena ere.", "tgt": "Erabaki horrek 2 helburu ditu: • Elektrizitatearen erosketa bakarra egitea sektore publiko osorako. • Energian jasangarria den administrazio publiko bat lortzeko urratsak egitea. Munduan egiten ari diren energia-politikekin lotuta dago, eta horien denen helburua da emisio kutsagarriak murriztea eta trantsizio energetikoa lortzea.", "score": 0.3290771908298576 }, { "src": "Europako lehenengo bost herrialdeen artean kokatzen da Euskadi eraginkortasun energetikoan. Hala, sailburuak nabarmendu duenez, Euskadi erkidego aitzindari bat da garapen iraunkorrarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta klima-aldaketaren aurka borroka egiteko estrategiarekin hartutako konpromisoan.Gainera, azpimarratu duenez, instituzio publikoetatik bultzatutako ekimenek beti izan dute euskal gizartearen babesa eta laguntza, kontzientziatuta eta konprometituta baitago helburu horrekin.\"Aurre egiten ari garen erronka premiazkoena eta konplexuena da, zalantzarik gabe.Bat egiten dugu mundu osoko instituzio politikoekin, sozialekin eta akademikoekin karbonoan lurralde neutro bat lortzeko premiazko helburua gure gain hartzean 2050 baino lehen berandu jota\", adierazi du.", "tgt": "Euskadi gaur egun: • Europan efizientzia energetiko handiena duten bost herrialdeetako bat da. • Konpromisoa hartua du garapen jasangarriarekin , ingurumenarekiko errespetuarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin. • Konpromisoa hartua du Euskadi 2050ean karbonoan neutro den lurraldea izateko; hau da, atmosferara egiten diren karbono dioxidoaren emisioak oso gutxi izateko edo orekatuta egoteko. • Euskal gizartea konbentzituta eta konprometituta dago helburu horiekin.", "score": 0.4734868950433762 }, { "src": "Bestalde, Erkoreka sailburuak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onartu egin ditu \"jardute-lerro nagusiak desgaitasun intelektuala duten pertsonen enplegu publikorako sarbidea sustatzeko eta bermatzeko\". Bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da enplegu publikoko plazen % 2 desgaitasun intelektuala duten pertsonek ‒% 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek‒ betetzea.\"Desgaitasun intelektuala duten pertsonak hartu nahi ditugu Administrazio Publikoan eta lanerako duten eskubideak bermatu, tratu-berdintasun eta ez diskriminazio-baldintzetan\", gaineratu du.", "tgt": "Desgaitasun intelektuala dutenentzako enplegu publikoari buruz Gobernu Kontseiluak onartu du zer egingo duen desgaitasun intelektuala dutenek aukera izan dezaten Administrazio publikoko enplegu bat eskuratzeko. Neurri horrek pertsona horien lan-eskubidea bermatzen du, gainerakoen baldintza berberetan eta diskriminaziorik gabe. Eusko Jaurlaritzak nahi du EAEko sektore publikoko 100 enplegutik 2, hain zuzen, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala dutenentzako izatea.", "score": 0.4078911201802667 }, { "src": "Katalunian 155. artikuluaren aplikazioari buruz kazetariek galdetuta, Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, inolaz ere ez datoz bat zirkunstantziak hain muturreko agindu bat aplikatzeko. Bestalde, gaineratu duenez, Lehendakariaren hitzak gogora ekarriz, Eusko Jaurlaritzaren ustez ez zen \"ez orain ez inoiz\" egokia 155. artikulua aplikatzea. Gainera, bozeramaileak azpimarratu egin du jardunean den Gobernuak autonomia bat eten badezake, berdintsu osatu dezakeela estatutu bat.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak beste gai batzuei buruz duen iritziaz ere galdetu diote kazetariek Erkorekari: • Kataluniako egoerari buruz: ez zaie iruditzen Espainiako Gobernuak artikuluan aplikatu behar duenik, ez orain ez inoiz. Bere iritziz, jarduneko gobernuak ahalmena badu artikulu hori aplikatzeko eta Kataluniako autonomia eteteko, orduan estatutu bat osatzeko ere bai, kasu honetan euskal estatutua. • Bizkaiko metaleko enpresen grebari buruz: uste dute greba egitea dagoeneko aurreikusita zegoela aurreko udaberrian, eta horrek erakusten duela greba-deialdia egin duten sindikatuek ez dutela negoziatu nahi.", "score": 0.3358246034463216 } ] }, { "id": "371", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta bozeramaile Josu Erkoreka eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabal, Emakundeko Zuzendari Izaskun Landaidarekin batera, gaur eguerdian izan dira Gobernu Kontseiluan aztertutako gaien kontu emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da aste honetan ere bildu da eta zenbait erabaki hartu ditu. Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Beatriz Artolazabalek aditzera eman dute zein diren Kontseiluan eztabaidatu eta adostutako gaiak. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida ere ondoan izan dute.", "score": 0.15435264043359004 }, { "src": "Beatriz Artolazabal sailburuak jakinarazi duenez, Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko IV. Plana onetsi du Kontseiluak. Artolazabalek honela azaldu du Plana: \"Familien eta Haurren aldeko Euskal Ituna hedarazi eta gauzatzeko plangintza-tresna nagusia, eta pertsonek euren famili proiektua abian jartzea eta nahi duten seme-alaba kopurua edukitzea zailtzen dituzten oztopoak gutxika ezabatu edo murriztera zuzendua.\"", "tgt": "Sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko 4. Plana onartu duela datozen 4 urteetarako (2018tik 2022ra). Familia eta Haurtzaroaren aldeko Euskal Itunaren zati bat da plan hau. Baliagarri izango da pertsonek erraztasun gehiago izan dezaten familia bat osatzeko eta nahi duten adina haur izateko.", "score": 0.4707113084879168 }, { "src": "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak. Prozesuan aurrera jarraitzea da Plan honen helburua, hain zuzen ere, gizonen eta emakumeen benetako berdintasuna lortzea ahalbidetuko duena bizitza politikoaren, ekonomikoaren, kulturalaren eta sozialaren eremu guztietan. Balio-aldaketa bat proposatzen du, emakumeen eta gizonen bizitzek balio bera izan dezaten, eta ez ditzaten baldintzatu ez estereotipoek ezta aurreiritziek ere. Horretarako, dokumentu horrek ibilbide-orri gisa balioko die euskal instituzioei berdintasunaren eremuan: Eusko Jaurlaritzako sailen, foru aldundien eta euskal udalen ekintza-planek xedetzat hartu behar dituzten helburuak adierazten ditu. Gaur onetsitako testua honela dago egituratuta: 4 interbentzio-eremu, 13 programa, 37 helburu estrategiko eta 150 helburu operatibo.", "tgt": "Gobernu Kontseiluan onartu diren beste gai batzuk: • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 7. Plana Plan honen bidez, lortu nahi da gizonak eta emakumeak berdintasunean bizitzea eta aukera berberak izatea bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean. Euskal erakundeei baliagarri izango zaie Planaren dokumentua berdintasunaren inguruko gaiak lantzeko. • 1,1 milioi euro ematea laguntza humanitarioetarako. Eusko Jaurlaritzak diru hori erabiliko du, hain zuzen ere, larrialdi-egoeran dauden errefuxiatuei laguntzeko, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) eta antzekoek hala eskatzen dutenean", "score": 0.42485881564743694 }, { "src": "Bestalde, espetxe-politiketako neurri berrien gaiari helduz, Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi duenez \"neurria beharrezkoa eta egokia da\". Bozeramaileak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren jarrera islatuta dago jadanik bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko bere planetan eta politika hori beti defendatu izan du instituzio guztien aurrean.", "tgt": "Prentsaurrekoan, espetxe-politikaz galdetu dute kazetariek. Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du Jaurlaritzari ondo iruditzen zaiola Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak planteatu duen neurria. Eusko Jaurlaritzak espetxe-politikaren inguruan daukan iritzia jasota dago Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza eta giza eskubideen planetan.", "score": 0.19739398218529805 } ] }, { "id": "203", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du gaur Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Nekane Murga Osasuneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Osasuneko sailburu Nekane Murgak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.47261378686274835 }, { "src": "Osasun sailburu Nekane Murga hedabideen aurrean agertu da, koronabirusak Euskadin izaten ari duen bilakaera ren berri emateko.Sailburuak eskerrak eman dizkie osasun-profesionalei koronabirusaren ondorioz sortzen ari den egoeraren aurrean egiten ari diren ahaleginagatik, eta, aldi berean, herritarrei dei egin die birus horren hedapenari eusteko ezarritako gomendioei jarrai diezaieten.", "tgt": "Murga sailburuak eskerrak eman dizkie osasun-arloko profesionalei, hau da, mediku, erizain eta osasun-zentroetako gainerako langileei koronabirusaren arazoaren aurrean egindako lanagatik eta ahaleginagatik. Era berean, birusa gehiago hedatu ez dadin ematen ari diren gomendioak jarraitzeko eskatu die herritarrei. Erkoreka bozeramaileak, bere aldetik, koronabirusaren arazoagatik hartzen ari diren beste neurri batzuen berri eman du.", "score": 0.45257475335027403 }, { "src": "Bestalde, Gobernuak neurri soziosanitarioak hartzen jarraitzen duela azpimarratu du Gobernuko bozeramaileak, telelanaren ezarpena esaterako. Ildo horretan, Gobernuak duela hamarkada batetik lanean ari den telelana sistema bat duela argitu du, eta sistema horrek urtero deialdiak egiten dituela telelanean interesa duten pertsonen artean txandakatzea errazteko. Erkoreka sailburuak jakinarazi duenez, egungo deialdia ebatzi bitartean, oraingoa ekainera arte luzatzea erabaki dute. Halaber, Jaurlaritzak lanpostu estrategiko jakin batzuk telelanezko tresnekin hornitzeko beharra jasotzen duela adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak duela 10 urtetik dauka sistema bat euskal administrazio publikoko langileek, nahi izanez gero, etxetik lan egiteko aukera izan dezaten aldian behin. Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da telelana ezartzea zenbait lanpostu garrantzitsutan.", "score": 0.2406784729474374 }, { "src": "Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak", "tgt": "Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartu du informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzkoa Euskadiko sektore publikoan.", "score": 0.7142180235092158 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak \"Euskadiko sektore publikoko informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa-eredua arautzen duen dekretua\" onartu duela.Erkoreka sailburuak argitu du hura \"Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien\" gaian sektore publiko osoaren politika bateratua bultzatu eta arautzen duen arau berri bat dela. \"Gure helburua da erakunde publiko guztientzako antolamendu-mekanismo koordinatu, eraginkor eta jasangarriak ezartzea: Eusko Jaurlaritza, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazioak eta partzuergoak\", adierazi du.Bozeramailearen arabera, Dekretu hau indarrean sartzen den unetik, Jaurlaritzak bateratuta kudeatuko ditu autonomia-erkidego publikoan bat egiten duten IKT zerbitzu guztiak. Era horretan, Eusko Jaurlaritzak bermatu egingo du sareen eta sistemen arteko bateragarritasuna, komunikagarritasuna eta segurtasuna, baita informazio publikoaren integraltasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna ere.", "tgt": "Aurrerantzean, Eusko Jaurlaritzak bateratuta kudeatuko ditu sektore publiko osoan erabiliko diren IKT zerbitzuak: • Eusko Jaurlaritza • Erakunde autonomoak • Sozietate publikoak • Fundazioak • ...eta abar Bermatu egingo da, horrela, entitate publiko guztiek erabiliko duten informazioaren eta datuen segurtasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna.", "score": 0.4827884924426904 }, { "src": "Halaber, bozeramaileak jakinarazi du urtebete baino lehen Eusko Jaurlaritzak \"informazioaren eta komunikazioaren teknologia gaietako Plan Estrategikoa\" onartuko duela. Bada, Plan horrek Eusko Jaurlaritzaren estrategia definituko du informazio-sistema, telefonia, sare- eta zerbitzu-azpiegitura edo komunikazioei buruz, baita komunikabide sozialetarako euskarri teknikoa ere. Josu Erkorekak azaldu du \"IKTen Batzorde Estrategiko\" bat sortzea ere agertzen dela testuan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak urte bete baino lehen onartuko du teknologia berriei buruzko Plan Estrategiko bat.", "score": 0.534466834262912 }, { "src": "Bizikidetza eta Giza Eskubide Proiektuak", "tgt": "Bizikidetza eta giza eskubideei buruzko proiektuetarako laguntzak", "score": 0.4922571784681142 }, { "src": "Bestetik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Bizikidetza eta Giza Eskubide Proiektuetarako Laguntza Programa onartu duela, 1,1 milioi euroko programa bat, eta haren helburua da bizikidetzaren kultura, Giza Eskubideen errespetua, enpatia eta elkartasuna sustatzea, baita biktimak gizartera hurbiltzea ere, gune partekatuak sortzearen bidez. Josu Erkorekak adierazi duenez, tokikoak edo pribatuak diren irabazi asmorik gabeko erakundeentzako laguntzak dira, Bizikidetza eta Giza Eskubideekin, biktimekin eta gizartearekin eta dibertsitate eta elkartasunarekin zerikusia duten programak egin edo jarduerak sustatu nahi dituztenak.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak milioi bat euroko laguntzak ematea erabaki du irabazi asmorik gabeko tokiko elkarte edo elkarte pribatuentzat bizikidetza eta giza eskubideekin zerikusia duten proiektuetarako. Laguntza emango zaie programei nahiz jarduerei, baldin eta honako hauek bultzatzen badituzte: • Bizikidetzaren kultura. • Giza eskubideen errespetua. • Elkartasuna, enpatia. • Biktimak gizartera hurbiltzea, elkarrekin egongo diren espazioetara.", "score": 0.5521600620938846 }, { "src": "Jesus Maria Leizaola Saria", "tgt": "Jesus Maria Leizaola saria Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak, Jesus Maria Leizaola saria deituko du.", "score": 0.7164822591211909 }, { "src": "Halaber, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azaldu du Gobernu Kontseiluak \"Jesus Maria Leizaola Sarirako\" beste deialdi bat onartu duela; Sari hori IVAPek antolatzen du Euskadiko autonomiaren banakotasunari buruzko ikerlan zientifikoak ezagutzera emateko. Erkoreka sailburuak nabarmendu du oraingoan, Gernikako Estatutuak 40 urte bete dituenez, IVAPek gogoeta bat proposatu duela, Euskadiko erakundeen finkapen eta garapenari buruzkoa, eta etorkizunean haiek garatzeko eredu, parametro eta proposamenen aurrerabideari buruzkoa.", "tgt": "Sari hau IVAPek, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen du euskal Autonomiarekin lotutako ikerketa-lanak saritzeko. Gernikako Estatutuak 40 urte bete ditu. Horregatik, aurtengo Leizaola saria zuzenduta egongo da euskal erakundeak nola garatu diren aztertu duten eta etorkizunean nolakoak izango diren proposamenak egiten dituzten lanei.", "score": 0.24729924150437754 } ] }, { "id": "142", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailbururekin eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu. Iñigo Urkullu lehendakariak, Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduyk eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok, hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.26249668658503306 }, { "src": "Sailburuak, halaber, merkataritzako sektorerik kaltetuenei laguntzeko plan bat eta euskal ostalaritzarako laguntza-programa berri bat lantzen ari direla iragarri du.", "tgt": "Hurtado sailburuak laguntza-programa bat aurkeztu du turismoaren sektorerako, 2021. urterako. Saila laguntza berriak prestatzen ari da beste sektore batzuetarako: merkataritza eta ostalaritzarako.", "score": 0.29431329653494104 }, { "src": "Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Euskal Turismoari Eusteko 2021eko Laguntza Programa arautzen duen Agindua aurkeztu du. Programak ia 18 milioi euroko zuzkidura du (17,7), eta euskal turismoari eusteko plan baten parte da. Planak, gainera, turismoaren sektorea sustatu eta dinamizatzeko ardatz bat (3 milioi euroko zuzkidura duena) eta ikuskapen-lanaren berregituratzea biltzen ditu.\"Euskal Turismoari Eusteko Plana sektorearekin eta erakundeekin partekatutako proiektu bat da; oraingoz, 21 milioi euroko zuzkidura du, eta euskal turismoaren sektorea babestea eta sektoreari euskarria ematea du helburu, osasun-arloko krisiaren inpaktu ekonomikoa txikiagotu ahal izan dadin\", esan du", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ia 18 milioi euro emango ditu osasun-krisiaren eragina izan duten turismoarekin lotutako enpresei laguntzeko. Turismoari eusteko Eusko Jaurlaritzaren Planak 21 milioi euro ditu guztira; 3 milioi ere emango dira sektorea sustatzeko eta dinamizatzeko.", "score": 0.25646908850177896 }, { "src": "Lehendakariak atzo Pedro Sánchez Gobernuko presidentearekin izandako bilera izan du hizpide. Bilera \"adeitsua\" izan dela adierazi du, eta bi aldeek aurkeztutako jarrera eraikitzailea azpimarratu du. Urkulluk azaldu duenez, joan den uztailaren 12ko hauteskundeen osteko aldebiko lehen bilera bi gobernuentzat interesgarriak diren lehentasunezko gaien agendan oinarritu zen: Osasun larrialdia eta alarma egoera; autogobernua eta Gernikako Estatutua betetzea; Europako Funtsak; eta erakundeen konpromisoak arintzea.", "tgt": "Pedro Sánchezekin izandako bilera Lehendakaria Gobernuko presidentearekin bildu zen atzo. Uztailaren 12ko euskal hauteskundeetatik izandako lehenengo bilera da. Bilera adeitsua izan da eta bi aldeek jarrera eraikitzailea erakutsi dute, lehendakariaren esanetan. Honako gai hauei buruz hitz egin zuten: • Larrialdi sanitarioa eta alarma egoera. • Autogobernua eta Gernikako Estatutua. • Europako funtsak, hau da, Europar Batasunak pandemia dela eta herrialdeei emango dien dirua. Lehendakariak uste du ez dela liskarrik egon behar politikan; hitz egin behar dela eta akordioak lortu.", "score": 0.7045604484194469 }, { "src": "Bizi dugun une delikatuaz jabetuta, Lehendakariak adierazi du beharrezkoa dela Estatuan gertatzen ari den liskar politikoaren etapa gainditzea eta elkarrizketarako eta akordiorako agertoki bat bideratzea, bi gobernuei eragiten dieten arazo globalei erantzun ahal izateko. \"Bat gatoz lehentasunekin: osasun-krisiari eraginkortasunez erantzutea eta krisi horren ondoriozko ekonomia- eta enplegu-krisia gainditzea\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernua bat datoz osasun-krisiari erantzuteko eta ekonomia- eta enplegu-krisia gainditzeko, jardun egin behar dela.", "score": 0.4657607003814023 }, { "src": "Osasun sailburuak Euskadiko datu epidemiologikoak errepasatu ditu, eta nabarmendu du egoera larria eta kezkagarria dela. \"Bilakaera epidemiologikoa neurtzeko erabiltzen ditugun adierazle guztiak gora egiten jarraitzen dute. Lehentasunezkoa da arduraz jokatzen jarraitzea, birusaren transmisioa geldiarazteko\", esan du.", "tgt": "Esan du egoera larria dela eta kezkatzekoa, kutsatzeak igotzen jarraitzen dutelako. Oso garrantzitsua da denok arduraz jokatzea birusaren transmisioa gelditzeko.", "score": 0.25336289535627826 } ] }, { "id": "98", "alignments": [ { "src": "• Iñigo Urkullu COVID-19aren biktimak oroitzeko Gasteizko Sempervirens parkean egindako ekitaldiaren buru izan da", "tgt": "Urkullu Lehendakaria Euskadiko Covid19aren biktimak oroitzeko ekitaldiaren buru izan da. Bi urte eta erdi hauetan ia 8.000 pertsona hil dira.", "score": 0.48564849182684783 }, { "src": "Lehendakaria COVID-19aren biktimak oroitzeko ekitaldi instituzionalaren buru izan da. Ekitaldi hori hirugarren urtez egin da Gasteizko Sempervirens parkean. Han, biktima guztien oroimenez landatutako sekuoia gaztearen aurrean, Iñigo Urkulluk ziurtatu du oroitzeak eta memoria egiteak gizatiartu egiten gaituela, biktima bakoitzarekiko hurbiltasuna errotzen laguntzen digula.", "tgt": "Ekitaldia Sempervirens parkean ospatu da Gasteizen. Aurtengoa ospatzen den hirugarren urtea da. Sempervirens parkea 2020an inauguratu zen. Horretarako, Sekuoiaren parkean hobekuntzak egin ziren. Han bazen sekuoia erraldoi bat, 1860an landatu eta 2014an ihartu zena. Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak parke berrian mantentzea erabaki zuten, zuhaitz monumentala delako.", "score": 0.5114336856724889 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako sailburuez gain, Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejería, Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi, Arabako ahaldun nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta gizarte zibilaren ordezkaritza bat izan dira omenaldian.", "tgt": "Lehendakariaz gain, erakundeetako beste ordezkari batzuk ere izan dira ekitaldian, hala nola: Legebiltzarreko presidentea Bakartxo Tejeria, Arabako Batzar Nagusietako presidentea Pedro Elosegi, Arabako ahaldun nagusia Ramiro González, Gasteizko alkatea Gorka Urtaran. Gizarte zibilaren ordezkaritza ere izan da. Lehendakariaren hitzaldia", "score": 0.7259643652047428 }, { "src": "Lehendakariak adierazi duenez, tunel luzearen amaiera hurbilago dagoen arren, pandemian jarraitzen dugu oraindik, eta gogorarazi du Euskadin 7.937 pertsona hil direla bi urte eta erdi hauetan. \"Kopuru horren atzean familiak eta pertsonak daude. Banan-banan gogoratu nahi ditugu\"- esan du.", "tgt": "Lehendakariak esan du gogoratzea garrantzitsua dela biktimengana hurbiltzen gaituelako. Are gehiago oroigarri hori komunitarioa bada, denona. Hildako pertsonen kopuruaren atzean familiak eta pertsona horiek daude. Urkulluk esan du \"banan-banan gogoratu nahi ditugu\". Ahaztea, aldiz, berekoia izatea da.", "score": 0.19715605417448134 }, { "src": "Bere hitzaldiaren beste une batean, Lehendakariak eskerrak eman dizkie osasun-arloko, arlo soziosanitarioko eta funtsezko zerbitzuetako profesionalei, eta boluntariotzaren eta erronka horri erantzun zibikoa emateko konpromisoa hartu zuten pertsonen ahalegina aitortu du.\"Zuhaitz gazte honek bizitza irudikatzen du. Batu gaituen guztia. Elkarlanaren indarra eta guztion ongiaren espiritua adierazten ditu. Itxaropenaren indarra da. Hauxe da Sempervirens espiritua: etorkizunari itxaropenez begiratzea, jasandako sufrimendua ahaztu gabe\"- esan du amaitzeko.", "tgt": "Lehendakariak ere eskertu eta aitortu du langile soziosanitarioek (medikuek, erizainek...) funtsezko zerbitzuetako profesionalek eta boluntarioek egindako lana pandemian zehar.", "score": 0.3971157482301046 } ] }, { "id": "119", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2674671236349205 }, { "src": "Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria Bilbon egingo da, Basurtuko Ospitalearen ondoan. Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako Graduak hartuko ditu, baita Osasun Zientzien arloko master ofizialen irakaskuntza ere. Aipaturiko gradu horiez gain, Hezkuntza sailburuak nabarmendu du eraikin berrian Polo aurreratu bat ere kokatuko dela: \"Osasun Zientzien Unibertsitate Prestakuntzarako, Ikerketarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Polo Aurreratua\". Polo hau Ingeniaritza Biomedikoaren sektoreko enpresen berrikuntzarako ikerketa aplikatuko proiektuak garatzeko ingurunea izango da; eta patenteak eta start-up-ak jaiotzean sortutako ezagutzaren transferentziarako elementu dinamizatzailea ere bai.", "tgt": "Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria Eraikin berria Bilbon egongo da, Basurtuko Ospitalearen ondoan. Hara, Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako ikasleak joango dira. Baita Osasun Zientzien arloko master ofizialetako ikasleak ere. Eraikin berrian ere kokatuko da \"Osasun Zientzien Unibertsitate Prestakuntzarako, Ikerketarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Polo Aurreratua\".", "score": 0.9214439155526897 }, { "src": "Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak jakitera eman du Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran Euskal Herriko Unibertsitateari dirulaguntza zuzen bat ematea onartu dela, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria egiteko lanak finantzatzeko . Onartutako kopurua 55 milioi eurokoa da eta, kopuru horri, beste 580.000 euro gehitu behar zaizkio, dagoeneko proiektua erredaktatzeko EHUri ordaindu zaizkionak. Bildarratz sailburuak nabarmendu du Euskadirentzat estrategikoa den proiektu baten aurrean gaudela, izan ere, bere ustez, \"gizarte moderno eta aurreratu batek, ezinbesteko ditu etorkizuneko profesionalak behar bezala prestatzeko azpiegiturak; eta premia hori are nabarmenagoa da, Osasun kontuez ari bagara\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Euskal Herriko Unibertsitateari 55 milioi euroko diru-laguntza bat emateko, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria eraikitzeko.", "score": 0.5172256582981183 }, { "src": "Osasuneko sailburuak adierazi duenez, atzera begiratuz gero, zalantzarik gabe duela urtebete baino hobeto gaude, baina ospakizun-datei begira, guztiok ospatu nahi ditugula kontuan hartuta, babes-neurriak bete behar direla azpimarratu du. Ildo horretan, nabarmendu du txertoa dela birusa garaitzeko tresnarik onena, baina ez bakarra: eskuen higienea, espazio itxien aireztapena, jende-pilaketak saihestea eta, batez ere, maskara erabiltzea. \"Gure esku dago. Jar gaitezen martxan bihar ospatu ahal izateko\", azpimarratu du.", "tgt": "Osasun sailburuak eman ditu Euskadiko koronabirusari eta txertoari buruzko azken datuak. Datuak duela urte bat baino hobeak dira eta hobeto gaude. Hala ere, neurriak hartzen jarraitu behar dugu: txertoa da hoberena. Ahaztu gabe eskuak maiz garbitzea, toki itxiak aireztatzea, jendea ez pilatzea edo maskara erabiltzea.", "score": 0.10932820146863945 }, { "src": "Txertaketari dagokionez, beste behin ere, Osasun sailburuak dei egin die oraindik txertoa hartu ez dutenei Osakidetzan hitzordua eska dezaten, bai osasun-zentrora deituta, bai web-orriaren bidez; izan ere, \"txertoa hartu EZ duen pertsona batek 4 aldiz aukera gehiago ditu ospitaleratuta amaitzeko, txertatuta dagoen pertsona batek baino\".", "tgt": "Sailburuak gogoratu du: • Txertoa oraindik hartu ez duten pertsonei. Txertoa har dezakete hitzordua eskatzen: osasun zentroan edo Osakidetzako web orrian. Txertoa hartu ez duten pertsonek 4 aldiz aukera gehiago dute ospitaleratuta amaitzeko, txertatuta dagoen pertsona batek baino. • Abuztuan COVID a pasatu zutenei. Mezu bat jasoko dute mugikorrean (SMSa) txertoa hartu dezaketela gogorarazteko. • 70 urtetik gorako pertsonei eta immunodeprimitu Txertoaren hirugarren dosia jar dezakete. • Janssen txertoajaso zutenei. Atzotik errefortzu-dosia har dezakete.", "score": 0.27903021932736766 }, { "src": "• 3 hilabete baino gehiago igaro behar dira lehen dosia eman zaionetik.", "tgt": "Errefortzu-dosiari buruz honako hauek hartu behar dira kontuan: • Ez da beharrezkoa jartzea pertsonak COVIDa pasa bazuen lehen dosia jarri baino lehen. 65 urte edo gehiago dituzten pertsonek errefortzukoa jarri behar dute. • 3 hilabete baino gehiago pasatu behar dira lehen dosia eman zenetik. • 3 hilabete itxaron behar da errefortzua jartzeko lehenengo dosia hartu ondoren COVIDa pasa badu. • EMAk onartutako txertoak erabiliko dira: Pfizer edo Moderna.", "score": 0.4592589158597948 }, { "src": "Era berean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Autonomoei eta enpresei zuzendutako zuzeneko laguntzei dagokienez, iragarri du Euskadin 5.850 eskaera jaso direla, eta horietatik % 64, 3770, ebatzi direla. Dagoeneko ordainduta dagoen zenbatekoa 41,2 milioi eurokoa da, eta horiei beste 58,6 milioi gehitu behar zaizkie, konprometituta daudenak. Beraz, Zupiriaren arabera, erabiliko den gehieneko zenbatekoa 115 milioi eurokoa izango da, aurreikusita zegoen 270 milioi euroko poltsatik. Sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak esleitzen ez dituen baliabideak – Eusko Jaurlaritzak laguntza horiei eman zien zenbatekotik datozenak – ahalik eta modu egokienean erabiliko ditu, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko politika publikoetara bidera daitezen.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du COVID-19ak eragin dien zenbat enpresa eta autonomok eskatu dituzten euskal eta espainiar gobernuetako laguntzak. • 850 eskaera jaso dira. • 370 onartu dira (erdia baino gehiago). • Guztira 41 milioi euro eman dira. • Guztira 115 milioi euro ematea espero da.", "score": 0.2733285863014672 } ] }, { "id": "99", "alignments": [ { "src": "Osasun Sailak, Osakidetzarekin batera, herritarrei zuzendutako zerbitzu berria jarri du abian, modernizazioan aurrera egiteko eta teknologia berrietara egokitzeko duen konpromisoarekin jarraitzeko: osasun-txartel indibidualaren formatu digitala abian jartzea. Zerbitzua Vitoria-Gasteizko Lakuabizkarrako osasun-zentroari atxikita dauden herritarrentzako proiektu pilotu baten esparruan jarri da abian.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrentzat zerbitzu berri bat jarriko dute abian. Osasun-txartela da formatu digitalean. Orain arte, OTI osasun-txartela fisikoa, plastikozkoa zen. Sistema berri honekin modernizatuko da eta telefono mugikorretik erabili ahal izango da. Txartel fisikoak existitzen jarraituko du.", "score": 0.35528632905375224 }, { "src": "Lakuabizkarrako osasun-zentroko herritarrek, laster, gutun bat jasoko dute, proiektu honetan parte hartzera gonbidatzeko.", "tgt": "Oraingoz Lakuabizkarrako osasun-zentroko Vitoria-Gasteizko herritarrek bakarrik erabili ahal izango dute. Datozen egunetan, pertsona horiek guztiek gutun bat jasoko dute proiektuan parte hartzera gonbidatzeko.", "score": 0.2981685937839136 }, { "src": "Zertan datza?", "tgt": "Zertan datza txartela?", "score": 0.5622647315020705 }, { "src": "Proiektu pilotua datza Lakuabizkarrako osasun-zentroari atxikita dauden herritarrek gaur egun duten plastikozko txartelen (OTI) bertsio digitala izatean, telefono mugikorrean. Hala, \"OTI digitala\" dutenek elkarreraginean jardun ahalko dute osasungintza-sistemarekin, bai Osakidetzan bai botiketan dagokien medikamentua emateko, keinu erraz baten bidez: telefono mugikorra erakutsi beharko dute. Nolanahi ere, zerbitzu digital horrek (OTI digitala) ez du ohiko txartela ordezkatuko; herritarrek osasungintza-sistemarekin duten elkarreragina hobetzeko zerbitzu osagarria baino ez da.", "tgt": "OTI txartelaren bertsio digitalak balioko du pertsonek txartela fisikoa bezala erabili ahal izateko: Osakidetzako kudeaketetan eta farmazietan, baina telefono mugikorrean erakutsiz.", "score": 0.275662919773461 }, { "src": "Proiektu pilotuaren esparruan, OTI digitala, hasieran, Lakuabizkarrako osasun-zentroan eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) kanpoko kontsultetan identifikatzeko eta Lakuabizkarra auzoan dauden botiketan medikazioa emateko erabili ahalko da.", "tgt": "Oraingoz Lakuabizkarrako zentroko erabiltzaileek bakarrik erabili ahal izango dute: • Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpoko kontsultetan. • Lakuabizkarra auzoan dauden farmazietan.", "score": 0.5387869431223635 }, { "src": "Nola eskuratu OTI digitala?", "tgt": "Nola lortu ahal izango da OTI digitala?", "score": 0.34918646497273725 }, { "src": "OTI digitala izan ahal izateko, egiaztagiri digitala behar da (B@Kq edo antzekoa), besteak beste, Osasun Karpetara sarbidea ematen duena. Parte hartu nahi duten eta egiaztagiri digitala ez duten pertsonek hura Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean Herritarrei Arreta emateko bulegoetan eskatu ahalko dute, nagusiki, edo zentro zibikoetan dagoen edozein KZgunetan.", "tgt": "Proba pilotuan parte hartu nahi duten pertsonek txartela bi modutan lor dezakete: • Ziurtagiri digitalarekin (B@Kq edo antzekoa). Aplikazio bat deskargatu behar da: NIK AppStore eta Play Store-aren bidez. Mugikorrean aplikazio hori erakutsiz gero, osasun-zentroan edo farmazian identifikatu ahal izango da • Egiaztagiri digitala ez badute: Eusko Jaurlaritzako Zuzenean Herritarrei Arreta emateko bulegoetan edo zentro zibikoetan dagoen KZgunetan eskatu ahalko dute.", "score": 0.244203706276854 }, { "src": "NIK Patrika digitala/Cartera digital aplikazioa", "tgt": "NIK aplikazioa NIK Patrika digitala/Cartera digital aplikazioak aukera ematen die pertsonei dokumentu pertsonalak digitalean gordeta izateko administrazio publikoekin kudeaketak egiteko.", "score": 0.5397191119083966 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak mugikorretarako aplikazio bat jarri du abian, herritarrek euskarri digitalean administrazio publikoetan egiaztatzeko agiriak biltzeko. NIK wallet aplikazioa zorro digitala da, normalean plastikozko txartel gisa eramaten diren dokumentuak eramateko eta aurkezteko; hala, erosoagoa, arinagoa eta seguruagoa izango da beharrezkoak diren zerbitzu eta izapideak jasotzeko orduan. Hura da Eusko Jaurlaritzaren programan eraldaketa digitalaren arloan jaso den proiektu estrategikoetako bat.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren gobernu-programan herritarrei zuzendutako gero eta digitalagoak diren zerbitzuak egiteko proiektu bat jasotzen zen. Hau horietako bat da. Orain arte, dokumentuak plastikozko txarteletan erabiltzen ziren. Formatu digitalean erosoagoa, arinagoa eta seguruagoa da.", "score": 0.3564559280213922 } ] }, { "id": "365", "alignments": [ { "src": "Bestalde, gehiengoa dira iritzi hauen kontra agertu direnak: immigrante batzuen erlijio jarduerek arriskuan jartzen dutela gure bizimodua (%57 erabat kontra edo kontra), eta erlijioak sortutako indarkeria fanatikoa arazo bat dela Euskadin (%49). Iritziak banatuagoak agertu dira beste kultura eta erlijioetako pertsonak Euskadin bizi direnean beren ohituren arabera janztearen inguruan (%45 ados agertu da baieztapen horrekin eta %35 kontra, gainerakoak ez dute iritzirik eman).", "tgt": "Besteak beste, gai hauei buruzko galderak egin zaizkie: immigrazioa hau da, beste herrialde batzuetatik Euskadira etortzen diren pertsonak; bake-prozesua, ETAren amaieraren ostean, edo munduan gertatzen diren gauzetatik zerk kezkatzen dituen gehien.", "score": 0.21916635470572146 }, { "src": "Adostasun handiena jaso duten iritziak dira bizikidetza hobetzeko guztiok egin behar dugula ahalegin bat, bai pertsona atzerritarrek zein hemengoek (%91 erabat ados edo ados), eta beste talde etnikoetako etorkin atzerritarrek Euskadiko bizitza kulturala aberasten dutela (%65).", "tgt": "Inkesta egin duten ia pertsona guztiek uste dute hobetu daitekeela Euskadiko herritarren eta kanpotik datozen pertsonen arteko elkarbizitza, baldin eta ahalegin bat egiten badugu guztiok.", "score": 0.3106900779026112 }, { "src": "Bake prozesuari dagokionez, herritarren erdiak baino gehiagok uste dute aurrera egiten ari dela (%55), aurreko urteetan baino dezente gehiago (2006an soilik %23k uste zuten aurrera egiten ari zela, eta 2014an %28k).", "tgt": "Inkestatuen erdiek baino gehiagok uste dute Euskadiko bake-prozesua ondo doala aurrera.", "score": 0.3240392712875833 }, { "src": "Nazioarteko terrorismoa eta gerrateak dira kezka handiena sortzen dutenak", "tgt": "Duela urte batzuk, jende gutxiagok zeukan iritzi hori. Euskadiko herritarrei kezka sortzen dieten beste gai batzuk nazioarteko terrorismoa eta gerrak dira.", "score": 0.021266989610267004 } ] }, { "id": "204", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluak \"Non ikusten duzu Europa Euskadin?\" argazki-lehiaketaren bederatzigarren ediziorako deialdia egiten duen Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren agindua onartu du gaur.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak argazki-lehiaketa honen edizio berri bat onartu du: Non ikusten duzu Europa Euskadin? Lehiaketaren bederatzigarren edizioa izango da.", "score": 0.6283272286811401 }, { "src": "Argazkiek EGEFen finantzaketa edo Europako beste laguntza batzuk jaso dituzten Euskadiko ekimenak edo proiektuak agertu beharko dituzte.", "tgt": "EGEF Europako funts bat da, eta laguntzak ematen ditu Europako eskualdeetako ekonomia garatzeko proiektuetarako. EGEFen edota Europako beste laguntza batzuen finantzazioa jaso duten proiektuen argazkiak argitaratu behar dituzte eta sare sozialetara igo: • Instagram instagram.com/federeuropaeuskadi • Facebook • Twitter", "score": 0.28553662698032034 }, { "src": "• Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren ekimen horren asmoa Europa gazteei hurbiltzea da, eta, horretarako, gazteek Europak ingurunearen garapenean egiten duen ekarpenaz duten ikuspegia argazki batean islatzea proposatzen da", "tgt": "Gai horietan gazteek interesa erakustea da lehiaketaren asmoa, gazteentzat gertukoa den modu batean, hain zuzen: teknologiaren eta sare sozialen bitartez.", "score": 0.255740500684475 }, { "src": "• Argazkiak martxoaren 18tik apirilaren 24ra bitarte aurkeztu ahal izango dira", "tgt": "Argazkiak aurkezteko epea:", "score": 0.22568796393364107 }, { "src": "Argazkiak www.instagram.com/federeuropaeuskadi webgunean aurkeztu beharko dira 2020ko martxoaren 18tik apirilaren 24ra bitarte, biak barne.", "tgt": "2020ko martxoaren 18tik apirilaren 24ra arte, egun biak barne hartuta.", "score": 0.4886404990645403 }, { "src": "Hiru sari emango dira: smartphone bat, smartwatch bat eta bluetooth entzungailu batzuk.", "tgt": "3 sari: Smartphone bat, Smartwatch bat eta bluetooth entzungailuak.", "score": 0.5831425644130578 }, { "src": "Informazioa eta lehiaketaren oinarriak honako honetan:", "tgt": "Lehiaketari buruzko informazioa eta oinarriak:", "score": 0.45832876601652234 } ] }, { "id": "172", "alignments": [ { "src": "Gaur, astelehena, lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak hedabideei helarazi die atzo, igandea, egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako behin-behineko emaitzei buruzko txosten osoa.", "tgt": "Igandean, uztailaren 12an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren.", "score": 0.2761445791234171 }, { "src": "Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak ehunen bat hedabideri eta erakunde publiko eta talde politiko ugariri helarazi die Txostena. Txostenak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien emaitzak jasotzen ditu zehatz-mehatz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hauteskunde hauetako emaitzak jasotzen dituen txostena bidali du hona: • komunikabideetara • erakundeetara • alderdi politikoetara.", "score": 0.20739587928535738 } ] }, { "id": "200", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak aurre egin diezaioke egoera honi gure kontuak orekatuta daudelako eta beharrezko kaudimena dugulako.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.25225712606086254 }, { "src": "Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du Gobernu Kontseilua ren osteko ohiko prentsaurrekoan, bide digitaletik, Osasun sailburu Nekane Murgarekin batera.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nekane Murga Osasuneko sailburuak bileran hartutako erabakien berri eman dute.", "score": 0.47829492122225153 }, { "src": "Gaur Gobernu Kontseiluak Covid 19-ri aurre egiteko onartutako Programaren berri emango dugu.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak dirulaguntza-programa bat onartu du, koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko.", "score": 0.3742758275089229 }, { "src": "Zailtasun eta behar gehien pairatzen ari direnek Gobernuaren babesa izango dute:", "tgt": "Geroago, beste laguntza batzuk onartu ahal izango dira. Oraingo laguntzei Espainiako Gobernuak joan den astean onartu zituen laguntzak gehitu behar zaizkie.", "score": 0.11617469869869192 }, { "src": "-Bestetik, jarduera ekonomikoa mantentzeko zailtasunak dituzten enpresa eta autonomoak, bai eta premia gehien dituzten pertsona eta familiak ere.", "tgt": "Zein dira laguntzen hiru helburu nagusiak? • Sistema sanitarioari eta beste osasun-zerbitzu batzuei dagokienez: Baliabideak ematea, beharrizan guztiei erantzun ahal izateko. • Premia gehien duten pertsonei dagokienez: Gizarte-babeserako euskal sistemak eskaintzen duen diru-kopurua handitzea. • Enpresei eta langileei dagokienez: Laguntzak ematea krisia dela-eta beren jarduera eten behar izan duten enpresa txikiei, dendei, lantegiei, autonomoei eta bestelako negozioei. Asmoa da denek egoerari eustea, jarduerari berriro ekitea eta lanposturik ez galtzea. 55 milioi euro, pertsona, familia eta talde behartsuenentzat. • 16 milioi euro bideratuko dira gizarte-larrialdietarako laguntzak handitzeko. Udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuek ematen dituzte halako laguntzak, etxebizitza-, arropa-, prestakuntza- eta osasun-beharrei erantzuteko. • Gizarte-bazterketaren aurkako laguntzen funts berezia. Baliabiderik ez duten familientzat izango dira, haurren pobrezia ekiditeko, eta etxegabeentzat eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzat ere bai. • Lana eta familia kontziliatzeko laguntzak familientzat. Ikastetxeak eta adinekoen zentroak itxita daudenez, jende askok adingabeak edo mendekotasuna duten pertsonak zaindu behar ditu. Laguntzei esker, egoera horretan dauden pertsonek lanaldia murriztu ahal izango dute, edo eszedentziak eskatu, zaintza-lanak egin ahal izateko. • Eskola-garraioko, jantokiko eta akonpainamenduko gastuetarako laguntzak. Ikastetxeak itxita daudenez, zerbitzu horiek ez dira eskaintzen, baina, hala ere, ordaindu egin behar dira. • Maiatzeko eta ekaineko alokairuak ordaintzeko laguntzak. Babes ofizialeko etxebizitzetan alokairuan bizi diren pertsonek ez dute maiatzeko eta ekaineko alokairua ordaindu beharko, baldin eta langabezian geratu badira edo zailtasun ekonomikoak badituzte koronabirusaren ondorioz. 586 milioi euro, ETE -entzat eta autonomoentzat. • Autonomoek beren negozioak itxi behar izan dituzte krisiagatik. Lanbidek laguntzak emango dizkie, kuotak eta alokairuak ordaindu ahal izan ditzaten. • Hotelak, jatetxeak eta kafetegiak itxita daudenez, elikagaiak ekoizten dituzten enpresa txiki batzuek ez dute eskaririk. Galdutako produktuak eta saldu ezin dituztenak konpentsatzeko, laguntzak jasoko dituzte. • Enpresa lehiakorrak ere zailtasunak izaten ari dira, krisiaren ondorioz. Bideratu programaren laguntzei esker, aurrera jarraitu ahal izango dute. • Prebentzioko material sanitarioa ekoizteko ikertzen ari diren Lanbide Heziketako zentroak edo enpresak. I+G+B proiektuak egiteko laguntzak jasoko dituzte. • 25 milioi euro emango dira Finantzen Euskal Institutuaren bidez, likideziarik ez duten enpresa oso txikientzat, ETE-entzat eta Hau da, dirua edo maileguak eskatu ahal izango dituzte, eta interesik gabe itzuli. • 500 milioi euro euskal enpresentzat, ordaintzeari utzi ezin dioten Erraztasunak izango dituzte, Elkargiren eta bankuen bidez maileguak eskatzeko. Ez dute interesik ordaindu behar izango, eta itzultzeko epea 5 urte izango da. Urtebete igaro arte ez dute maileguak itzultzen hasi beharko. • Gauzatu, Bideratu edo Indartu programen maileguak eskatzeko eta itzultzeko baldintzak samurragoak izango dira.", "score": 0.0271283767626944 }, { "src": "Destinamos 200 millones de euros a reforzar el sistema sanitario, con las siguientes prioridades:", "tgt": "200 milioi euro, sistema sanitarioarentzat", "score": 0.3059160018888424 } ] }, { "id": "304", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean. \"Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Gizarteratzeko IV. Plana\" azaldu du, \"desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatura hurbiltzeko, eta alderantziz\". Artolazabalek \"Enplegua eta Aniztasuna, lehiakortasunerako gakoak\" topaketa irekitzeko ekitaldian parte hartu du, Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Sailburuaren hitzen arabera, \"Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzen da, gizarte-inklusiorako lan-inklusioa nahikoa ez delako ustean oinarrituta\".", "tgt": "Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua da. Jardunaldian, sailburuak Eusko Jaurlaritzaren 4. Inklusio Planaz hitz egin du, eta desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatuan, hau da, lan-munduan, duten egoerari buruzko datuak eman ditu.", "score": 0.5945031990777399 }, { "src": "\"Enplegua eta Aniztasuna, lehiakortasunerako gakoak\" topaketa Deustuko Unibertsitatean", "tgt": "Sailburuak Deustuko Unibertsitatean parte hartu du, Bilbon, jardunaldi honetan \"Enplegua eta Aniztasuna , lehiakortasuna irabazteko gakoak.", "score": 0.5171148074123438 }, { "src": "Sailburuak gogorarazi du 2018an Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bidez, \"47,6 milioi euro bideratu zituela desgaitasuna duten pertsonak laneratzera, enplegu-zentro berezien bidez. Euskadin enplegua duten eta desgaitasuna duten hiru pertsonetatik bi enpresa arruntean edo enplegu publikoan ari direla lanean edo autonomoak direla aintzat hartuta\".", "tgt": "Espainiaren barruan, Euskadiko desgaitasundunek daukate lan-egoerarik onena: • Jarduera- eta enplegu-tasarik handiena: Desgaitasuna duten 10 pertsonatik 4k lan egiten dute (%39,4) • Langabezi-tasa txikinean: 100 pertsonatik 16 dira lanik ez dutenak (%15,9) • Desgaitasuna duten 3tik 2k enpresa arruntetan, sektore publikoan edo autonomo bezala egiten dute lan gainerakoek lan-zentro berezietan.", "score": 0.32506796645551206 }, { "src": "\"Euskadin lanerako adinean dauden eta desgaitasuna duten 82.400 pertsonatik (16 eta 64 urte bitartean), guztira 27.356 pertsonak zuten lana, alegia, enplegu-tasa % 33,2koa zen. Bestalde, langabezia-tasa % 15,9koa da. Kopuru horiek hirugarren sektoreko erakundeekin eta gizarte-eragileekin eginiko \"auzolan\"aren ondorio dira. Desgaitasuna duten pertsonen laneratzearen aldeko apustuak du gure kasuan gogobetetze-maila handiena\", esan du Artolazabalek.", "tgt": "Euskadin desgaitasuna dutenen artean, 80 milatik gora 16 eta 64 urte artekoak dira, hau da, lan egiteko adinean daude. Datu horiek onak dira Auzolanatik egiten den lanari esker, non parte hartzen baitute hirugarren sektoreko entitateek eta gizarte eragileek.", "score": 0.3224936912863242 }, { "src": "Era berean, Beatriz Artolazabalek esan du 2019an Eusko Jaurlaritzak \"gizarteratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta hari eusteko beste 10,22 milioi euro inbertitzea\" onartu duela, \"eta milioi bat gehiago, enplegu lagunduaren jarduketak garatzeko laguntzetara bideratzeko, desgaitasuna duten pertsonak integratzeko neurri gisa\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntzak eman ditu desgaitasuna duten pertsonen lan-egoera hobetzeko: • 2018an, Lanbideren bitartez: 47 milioi euro enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonek lan egin dezaten. • 2019an: Laneratze-enpresei 10 milioi baino gehiago, lanpostuak sortu eta mantentzeko _1 milioi bat euro, lanean laguntza behar duten desgaitasundun pertsonen enplegurako.", "score": 0.4292104525946794 }, { "src": "Artolazabal sailburuak esan du \"Gizarteratzeko IV. Planak enplegagarritasunerako laguntza jasotzeko behar gehien duten pertsonen laneratzea sustatzen\" duela, \"horien artean desgaitasuna duten pertsonak daudela\". Alderdi horretan, besteak beste desgaitasuna duten pertsonak enpresetan lanean txerta daitezen sustatzen du, beren baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokitzen diren lanpostuak egon daitezen sustatzeko laguntza-programen bidez edo pertsona horien esku enpresetan beren eginkizunak errazago betetzeko profesional espezializatuak jartzeko enplegu lagundurako jarduketen bidez\".", "tgt": "Inklusio Planean ere laguntzak daude lanpostuak egon daitezen lanean laguntza gehiago behar duten desgaitasundun pertsonentzat.", "score": 0.33751335145265926 } ] }, { "id": "293", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakaria Jaurlaritzaren Kontseilu bileraren buru izan da. Bilera gaur gozean ospatu da Lehendakaritzan, Nekane Murga Eizagaechavarria Osasuneko sailburu karguaz jabetzeko ekitaldiaren ondoren, hain zuzen.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria Jaurlaritzaren Kontseiluko bileraren buru izan da. Bilera horretan izendatu dute Osasuneko sailburu Nekane Murga Eizagaechavarria.", "score": 0.9290128254918643 }, { "src": "Beste hainbat gaien artean, gaur, Gobernu Kontseilua, Aita Mari proiektuaren inguruan jaurdun da. Horrela, Gobernu Kontseiluak baimena eman du, 350.000 euroko laguntza emateko Salvamento Marítimo Humanitario-SMH GKEari, AitaMariZubia#MAYDAYTERRANEO2019 proiekturako. Laguntza horren bidez –Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusitik jasoko du laguntza hori–, larrialdietako profesionalek eta boluntario askok eratzen duten elkarte horrek Erdialdeko Mediterraneoan galdutako pertsonak zaintzeko eta biltzeko lan humanitarioa egingo du. Lan humanitario hori funtsezkoa da ehundaka pertsonen bizitza salbatzeko, izan ere, horietako asko emakumeak eta haurrak dira, oso bidaia arriskutsu bati ekin behar izan diotenak egoera dramatikoetatik ihes egiteko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzak 350.000 euro emango dizkio Salvamento Marítimo Humanitario GKEri, proiektu honetarako: AitaMari Zubia #MAYDAYTERRANEO2019 Salvamento Marítimo Humanitario GKEk Mediterraneo itsasoa zeharkatzea erabakitzen duten pertsonei laguntzen die, gerrak edo indarkeria egoerak bizi dituzten herrialdeetatik etorkizun hobe baten bila ihesi doazen pertsonei. GKE horretan boluntario askok lan egiten du, larrialdietako profesionalak... Eman zaion laguntzari esker, GKE horrek lanean jarraitu ahal izango du: pertsona askoren bizitza salbatu, horietako asko emakumeak eta haurrak.", "score": 0.2141118169620765 } ] }, { "id": "342", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola lagun zuela, agerraldia egin du gaur eguerdian Gobernu Kontseiluan heldu zaizkien gaien kontu emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2039006049472513 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak positibotzat jo du Konstituzio Auzitegiak eman berri duen epaia 2015eko ekainean Legebiltzarrak onetsitako Etxebizitzaren Legeari buruz. \"Lege horrekin berretsita garatzen dira etxebizitzaren funtzio soziala eta berau arautzeko Autonomia Erkidegoaren eskumen osoa\", gaineratu du.", "tgt": "Sailburuak adierazi duenez, Konstituzio Auzitegiaren epaia , Etxebizitzaren Legeari buruzkoa, oso berri ona da. Epai horri esker, Eusko Jaurlaritzak segurtasun juridiko osoarekin (legezkoa da) garatu ahal izango du Etxebizitza Legea.", "score": 0.39924486597513376 }, { "src": "Bestalde, azaldu du baliozkotu egiten dela, inolako mugarik gabe, Eusko Jaurlaritzak duen ahalmena funtzio sozial hori betetzen ez duten etxebizitza hutsen gainean jarduteko; bai etxebizitza bat noiz har daitekeen etxebizitza hustzat zehazteko garaian, bai etxebizitza horien okupazioa sustatzeko edo erabilerarik eza zigortzeko aurreikusitako tresnetara jotzeko garaian. \"Etxebizitzaren Legea bere funtsezko alderdi guztietan aplikatu ahal izango dugu segurtasun juridiko osoz\", azpimarratu du.", "tgt": "Eusko Legebiltzarrak 2015ean onartu zuen Etxebizitza Legea. Pertsona guztiek etxebizitza bat izango dutela bermatu nahi du lege horrek. Horregatik, hutsik dagoen eta funtzio soziala ez duen etxebizitza batekin zer egin erabaki ahal izango du Eusko Jaurlaritzak. Hau da, norbaiten bizitokia izateko eraikia izan zen arren, inor ez bada bertan bizi. Lege honi esker, hauek egin ahal izango dira: • etxebizitza bat noiz har daitekeen etxebizitza hustzat zehaztu • jendea bizitzera joatea sustatu • zigortu, bizitzeko erabiltzen ez bada", "score": 0.11207731247544239 }, { "src": "Erkoreka bozeramaileak jakinarazi duenez, gainera, Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Bilboko Udalarekin bi hitzarmen sinatzea , Zorrotzaurren eta Deustun alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko. Hala, sailburuak azaldu duenez, 74 apartamentu eraikiko dira 35 urtetik beherako pertsonei alokatzeko, eta gaineratu du aldi baterako etxebizitza-soluziotzat hartzen diren alojamenduak izango direla, apartamentu horiek hartzen dituztenek ezin izango baitute bost urte baino gehiago bertan bizi. \"Ezaugarri egokiak dira horiek aurreneko etxebizitza bat izateko gazteen premiei lehentasunez erantzuteko\", nabarmendu du Erkorekak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hitzarmen 2 izenpetuko ditu Bilboko Udalarekin alokairu publikoko etxebizitzak eraikitzeko Zorrotzaurren eta Deustun. 35 urtetik beherako pertsonei alokatzeko 74 etxebizitza eraikiko dira. Gehienez, bost urte bizi ahal izango dute etxebizitza horietan.", "score": 0.465116280014301 }, { "src": "Bestalde, gaurko saioan, Josu Erkorekak jakinarazi du onartu egin dela Euskadiko merkataritzari zuzendutako laguntzen programa berri bat abian jartzea. \"Euskadiko autonomoen eta enpresen ekintzailetza komertziala sustatu nahi dugu\", zehaztu du. Hala, azaldu duenez, onartu egin da 2,2 milioi euroko aurrekontua, lehenbiziko aldiz jarduera komertzial bati ekiten diotenen nahiz dagoeneko saltoki bat edukita euren lan-lerroa handitu nahi dutenen ekintzailetzan laguntzearren. Berritasun gisa, Erkoreka sailburuak adierazi du programa berritzaile bat dela, % 50eko erreserba baitu emakumeen ekintzailetzarako.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Euskadiko saltokiei laguntzeko programa bat jarriko du martxan. Eusko Jaurlaritzak lagundu egin nahi die pertsona autonomoei eta euskal enpresei ekintzailetza komertziala sustatuta. Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro inbertituko ditu jendeari laguntzeko: • saltoki bat martxan jartzen • martxan dagoena handitzen", "score": 0.2802375343612121 } ] }, { "id": "393", "alignments": [ { "src": "Lehendakaritzako atrioan izan da harrera eta bertan izan dira ere bai Lankidetzarako Euskal Agentziako zuzendari Paul Ortega eta Bikarte Elkarteko lehendakari Amaia Aretxaga, hitza hartu duena.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari Paul Ortegak eta Bikarte elkarteko presidente Amaia Aretxagak harrera egin diete Bieloerrusiako haurrei.", "score": 0.3999580845856882 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak lagunduta, harrera egin dio gaur Bielorrusiako haur-talde bati. Haur horiek Euskadin daude Bikarte elkartearen bitartez euskal familiek hartuta. Lehendakariak eskertu egin du erakunde horren lana, ahalbidetu egiten baitie haur horiei Gabonetako oporrak harrerako familietan igarotzea, Txernobyleko erradiazio nuklearreko guneetatik urrun. \"Ematen duzuen exenpluarekin indartu egiten dituzue herri solidario, ireki eta abegitsu honen balioak\", ziurtatu du.", "tgt": "Haur horiek Euskadiko familietara etorri dira Bidarte elkartearen bitartez. Lehendakariak eskerrak eman zizkion Bikarte elkarteari, haiek egiten duten lanari esker haurrek Txernobyletik urrun igaro ditzakete-eta Gabonetako oporrak. Urkulluk esan zien euskal herritarren balioen isla dela haien lana. Solidarioa, irekia eta abegikorra izatea, horiexek dira gure herriaren ezaugarriak.", "score": 0.5277675457609738 }, { "src": "Urkulluk haurrei ere hitz egin die esanez bere nahia dela egin duten bidaiak haientzat \"Euskadi ezagutzeko eta elkarrengandik gertuago egoteko\" balio izatea. \"Jakinarazi nahi dizuegu geuk ere asko ikasten dugula zuen bisitaldiarekin\", gaineratu du.", "tgt": "Bestalde, lehendakariak zera esan zien haurrei: bidaia Euskadi ezagutzeko aukera bat dela, baina baita bi herriak elkar hobeto ezagutzeko aukera ere. Azkenik, adierazi zuen Euskadiko herritarrok asko ikasten dugula haien bisitari esker.", "score": 0.2646022391671559 } ] }, { "id": "117", "alignments": [ { "src": "Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ezagutzera eman ditu intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 150 kasutik gorakoa duten udalerriei zuzendutako neurri berriak. Ekitaldi jendetsuak saihestera edo horiek modu seguruan egiteko neurriak indartzera bideratutako neurriak dira. Era berean, sailburuak aurreratu du Eusko Jaurlaritzak baimena eskatuko diola EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari gaueko aisialdiarekin edo jatetxearekin lotutako jarduera jakin batzuetan COVID ziurtagiria eskatzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Gotzone Sagarduik berri eman du Euskal udalerri batzuetan jarriko diren koronabirusa kontrolatzeko neurri berriei buruz. Neurriak jarriko dira 100 mila biztanleko 150 kasu baino gehiago dituzten udalerrietan. Euskadin, 19 udalerri daude egoera horretan.", "score": 0.3580575807489883 }, { "src": "Bi - Prebentzio-neurriak mantenduz antolatzen diren ekitaldietan, bai barruko espazioetan, bai aire zabalean, neurriak indartzea komeni da. Hau da: • Jendearentzako espazioa handitzea kontzentrazioak aurreikusten diren tokietan. • Pasabideak ezartzea, pertsonen fluxu ordenatua errazteko. • Elikagaiak eta edariak saltzeko eta kontsumitzeko guneak mugatzea. • Ahal denean, kanpoan antolatu jarduerak. Aire zabaleko jarduerak dira seguruenak, eta COVID-19a hartzeko edo transmititzeko arriskua handiagoa da espazio itxietan eta jende askorekin.", "tgt": "Neurriak hauek dira: • Bertan behera uztea edo atzeratzea Udalen ustez prebentzio-neurriak beteko ez dituzten jarduerak. Batez ere, jan eta edan daitekeelako eta errazagoa delako jendeak maskara ez erabiltzea. • Neurriak indartzea antolatzen diren jarduera guztietan, bai barruko espazioetan, bai aire zabalean. • Espazioa handitzea. • Pasabideak ezartzea, pertsonak modu antolatuan pasatzeko. • Elikagaiak eta edariak saltzeko eta kontsumitzeko guneak erreserbatzea. • Posible denean, jarduerak aire zabalean antolatzea. • Astelehen eta ostegun guztietan bidaltzea koronabirusaren egoerari buruzko buletin informatiboa. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bidaliko du. Honek balioko du udalerriek haien datuak ezagutzeko, haien lanean laguntzeko eta herritarrak kontzientziatzeko pandemiaren bilakaeran denok garela erantzule.", "score": 0.18490190615426677 }, { "src": "Aldi berean, Osasun Sailak aste honetan bertan baimena eskatuko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari jarduera jakin batzuetan COVID ziurtagiria eskatzeko. Baloratzen ari dira, 12 urtetik gorako pertsonentzat, honako toki hauetan eskatzea: gaueko aisialdiko establezimenduetan, musika- eta dantza-jarduerak egiten diren establezimendu edo lekuetan (kontzertuak, adibidez) edo baimendutako talde handiek aldi berean bat egin dezaketen jatetxeetan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Auzitegi Nagusiari baimena eskatuko dio COVID ziurtagiria eskatu ahal izateko 12 urtetik gorako pertsonei leku batzuetan sartzeko, hala nola: • Dantzarako, musikarako eta kontzertuetarako lokalak. • 50 pertsonatik gorako edukiera duten jatetxeak eta aldi berean pertsona-talde handiak elkartu daitezkeenak.", "score": 0.35218288560043337 }, { "src": "• Agindu berriarekin batera, indarrean jarraituko dute maskara nahitaez erabiltzea, eskuen higienea eta espazio itxien aireztapena bezalako neurriek, bai eta urriaren 6ko aginduaren eranskinean jasotakoek ere.", "tgt": "Neurri berriak Eusko Jaurlaritzako agindu berri batean jasoko dira. Agindu hori bihar indarrean sartuko da eta urriaren 6ko agindua osatzen du. Agindu horren neurriak betetzen jarraitu behar dira: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak garbitzea eta espazio itxiak aireztatzea.", "score": 0.20712859588675386 } ] }, { "id": "61", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Trantsizio Sozialerako eta Agenda 2030erako idazkari nagusi Jonan Fernándezekin batera. Azken horrek Gazteen Euskal Behatokiaren \"Etxebizitzen emantzipazioaren kostua Euskadin 2021\" txostena aurkeztu du. Txostenaren helburua 18 eta 34 urte bitarteko soldatapeko gazte batentzat etxebizitza erosita edo alokatuta bakarrik emantzipatzea zer nolako ahalegin ekonomikoa neurtzea da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jonan Fernandez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Jonan Fernandezek aurkeztu du Gazteen Euskal Behatokiak egindako txosten bat. Txostenaren helburua zen ikustea zer dakarren 18 eta 34 urte bitarteko gazteentzat emantzipatzeak, hau da, familiaren etxetik alde egitea modu independentean bizitzeko etxebizitza erosita edo alokatuta. Txostenaren datuek diote oso zaila dela etxebizitza erostea edo alokatzea soldata arrunta duen gazte batentzat.", "score": 0.21582940043657908 }, { "src": "Jonan Fernándezek azaldu duenez, txosteneko datuek berretsi egiten dute gazteen emantzipazioa bultzatzeko estrategia espezifiko bat hedatzeko beharra eta garrantzia. Idazkari nagusiaren hitzetan, \"datuek erakusten dute gazte batek zailtasun handiak dituela, batez besteko soldata bat kobratzen baitu, etxebizitza-merkatu librean emantzipatzeko\". Hori dela eta, esan du bere sailaren lehentasuna dela 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzako emantzipaziorako laguntza ekonomikoa martxoa baino lehen definitzea, eta iragarri du data horretan eskuragarri egongo dela emantzipaziorako eta gazteen mugikortasunerako orientazioko eta laguntza pertsonalizatuko Gazte-ibilbideak abiarazteko zerbitzua.", "tgt": "Horregatik, Eusko Jaurlaritzak uste du garrantzitsua dela gazteei emantzipatzen lagunduko dien politika egitea. Jonan Fernandezek esan du martxoa baino lehen jakingo dela nolakoa izango den 25 eta 29 urte bitarteko gazteei emango zaien laguntza ekonomikoa. Gazte-ibilbideak abiarazteko zerbitzua ere eskuragarri egongo da. Internet bidezko aholkularitza eta laguntza pertsonaleko zerbitzua da, gazteak emantzipatzeko eta mugitzeko.", "score": 0.2037269599883306 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak argi berdea eman die 2023rako Gales, Flandria eta Korsikako eskualdeekin lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzei. Gaurko akordioarekin 40.000 euro gaitzen dira alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektuak proposatzeko. Lankidetza horiek mugikortasunari, zerga-politikei edo nekazaritzako elikagaien industriei buruzkoak dira, eskualde bakoitzarekin interes komunak dituzten gai ugariren barruan.", "tgt": "Lankidetzako proiektuei dagokienez Eusko Jaurlaritzak onartu du 40 mila euro ematea lankidetzako proiektuetarako Frantzia eta Erresuma Batuan dauden Gales, Flandria eta Korsikako eskualdeekin. Euskadiko erakundeen eta eremu horien arteko zerga-politikei, nekazaritzako elikagaien industriari... eta horrelako gaiei buruzko lankidetza-proiektuak izan behar dute.", "score": 0.4529093023292206 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak 2022-2026ko Gizarteratzeko V. Euskal Plana onartu du gaur", "tgt": "Gizarteratzeko 5. Planari dagokionez", "score": 0.2443641642605268 }, { "src": "Era berean, Gobernu Kontseiluak 2022-2026 Gizarteratzeko V. Euskal Plana onartu du gaur. Plan horren bidez, desberdintasun-arrakala berriak eten, enpleguko pobrezia murriztu eta prestazioen eraginkortasuna areagotu nahi dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 2022-2026rako Gizarteratzeko 5. Plana. Plan horrek balioko du kolektiboen arteko desberdintasuna eta enplegu-pobrezia murrizteko eta laguntza ekonomikoak hobetzeko.", "score": 0.3435048178905004 }, { "src": "Jaurlaritzak euskal funtzio publikoan ordezkaritza duten sindikatuen jarduera errazten duten laguntzak onartu ditu. Hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko eta erakunde autonomoetako funtzionarioak eta lan-kontratuko langileak; Osakidetzaren zerbitzuko estatutupeko eta lan-kontratuko langileak; unibertsitateaz kanpoko irakasle publikoak; Ertzaintzako langileak; Hezkuntza Sailaren eta Segurtasun Sailaren mendeko lan-kontratuko langileak. Guztira, laguntzaren zenbateko osoa 432.000 eurokoa da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu ditu euskal sektore publikoan ordezkariak dituzten sindikatuei ematen zaizkien laguntzak: Osakidetza, Ertzaintza, Hezkuntza eta Segurtasun Sailak, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeak... Laguntza horiek guztira 400 mila eurotik gorakoak dira.", "score": 0.36619889556983987 }, { "src": "Hezkuntza Sailaren eskutik, Jaurlaritzak itunpeko ikastetxeetako 18 liberatu sindikalen kostua finantzatzea erabaki du, guztira 1.170.000 euro. 12 sindikalista dira Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan, eta 6 liberatu sindikal Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastoletan.", "tgt": "Baita onartu da milioi 1 euro baino gehiago ematea itunpeko ikastetxeetako (gizarte-ekimeneko ikastetxeak eta ikastolak) 18 langilek ikastetxeetako ordezkari sindikal gisa lanaldi osoan lan egin ahal izan dezaten.", "score": 0.3197495637474846 } ] }, { "id": "373", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, gaur Bilbon egingo den pertsona gorren Estatuko Konferentziaren batzar orokorrean parte hartzen dutenak \"hirugarren gizarte-sektorearen barruan antzeko beste erakunde batzuekin batera lanean jarraitzera\" animatu ditu, \"sare bereko kide izan ala ez\".", "tgt": "Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua da. Sailburua BBK aretoan egon da, Bilbon Han, egunotan bildu dira Estatu osoko gorrak.", "score": 0.38176220683337264 }, { "src": "\"Gaurko eta asteburuko topaketak aukera paregabea dira gizarte osoak pertsona gorren gizarte-inklusioan inplikatzeko eta beren ahalduntzea sustatzeko duten premia zabaltzeko. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu naizen aldetik, hirugarren gizarte-sektorearen barruan antzeko beste erakunde batzuekin batera lanean jarraitzera animatzen zaituztet\", esan du Artolazabalek.", "tgt": "Esan die mota horretako topaketak oso garrantzitsuak direla, gizarteak ikusten duelako beharrezkoa dela gorren inklusio soziala eta haien ahalduntzea. Sailburuak, gainera, gorren elkarteak animatu ditu elkarrekin lan egitera Hirugarren Sektore Soziala delakoaren barruan.", "score": 0.29110979990535774 }, { "src": "Telelaguntza", "tgt": "Telelaguntza", "score": 1.0000000000000004 }, { "src": "Artolazabalek, gaur arratsaldean, \"Eusko Jaurlaritzak telelaguntzarekin eta gortasunarekin lotuta eginiko lana\" aurkeztu du. \"Gure zerbitzuaren izena betiON da, eta Europako eta Ameriketako administrazio ugari etortzen dira ezagutzera. Telelaguntzako kolektiboen zati handi bat batez ere gerora sortutako gortasuna duten pertsonek, adina dela eta pixkana entzumena galtzen doazenek edo gaixotasun berantiarrak dituztenek eratzen dute\".", "tgt": "Sailburuak BetiON zerbitzua aurkeztu du. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzarena da. Telelaguntzako zerbitzu bat da, eta lagun askok erabiltzen dute. Adibidez: gorrek edo gaixotasun bat edo zahartzea direla-eta behar bezala entzuten ez dutenek. BetiON erreferentzia bat da beste toki batzuetan. Europako eta Amerikako administrazioak Euskadira etortzen dira nola funtzionatzen duen ikustera.", "score": 0.2022201174279927 }, { "src": "\"Irisgarritasuna modu integralean ulertzen du, eta entzuteko desgaitasuna duten pertsonen eta gorren zerbitzura jartzen ditugu informaziora eta ezagutzara gainerako herritarren baldintza beretan jotzeko behar dituzten baliabideak\", esan du sailburuak, BBK aretoan.", "tgt": "Sailburuak irisgarritasunari buruz ere hitz egin du. Zehazki, adierazi du gorrek eta behar bezala entzuten ez dutenek eskubidea dutela informaziora iristeko gainerako herritarren baldintza berberetan.", "score": 0.18407487887050045 }, { "src": "Bihar, ostiralean, CNSE-Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioaren VII. Biltzarra hasiko da, honako lema honekin: \"Elkartze-balioa: etorkizuneko konpromisoa\". Iñigo Urkullu Lehendakariak irekiko du, Euskalduna Jauregian.", "tgt": "Urkullu lehendakariak ere topaketa horietan parte hartuko du. Bihar, CNSEren (Confederación Estatal de Personas Sordas- Gorren Estatuko Konfederazioa) zazpigarren kongresuaren irekiera-ekitaldian parte hartuko du.", "score": 0.34296664338038246 } ] }, { "id": "235", "alignments": [ { "src": "• Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu duen ekitaldiarekin inauguratu dute gaur goizean Bilbon Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XIX. Astea", "tgt": "Bilbon, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 19. Astea egingo da, azaroaren 4tik 10era bitartean. 50 proiektuk baino gehiagok hartuko dute parte Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren aste honetan.", "score": 0.34869325528521744 }, { "src": "Gaur goizean inauguratu dute Bilbon Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XIX. Astea Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako Global Innovation Day ekimenaren aurtengo edizioaren baitan. Ekitaldian izan da Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, bera buru duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluarekin batera. Presentzia horrekin, Euskadik gai horiekin lotuta duen konpromisoa erakutsi nahi izan du.", "tgt": "Berrikuntzaren Munduko Eguna esan nahi du horrek ingelesez, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du.", "score": 0.36854463090373346 }, { "src": "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua", "tgt": "Global Innovation Day egunean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideak egon ziren.", "score": 0.5139843287652582 }, { "src": "Global Innovation Dayren aurtengo edizioan aurkezteko Innobasquek jaso dituen berrikuntza disruptiboko 50 proposamen baino gehiagoen artean, aipatutako horiek sei baino ez dira. Presidenteak, Manuel Salaverriak, aipatu duenez, \"ez diogu muzin egiten lehendik dagoenari bilakaera eta hobekuntzak gehitzen dizkion berrikuntza inkrementalari. Baina orain arte lehiakorrak eta oso eragingarriak ziren enpresak berrikuntza inkrementala dela eta ezin susmatuzkoak ziren lehiatzaileek ustekabean harrapatzen dituztela ikusi dugu. Berrikuntza disruptiboena, merkatu-proposamen berriak ahalbidetzen dituena, ezinbestekoa da lehiakortasunerako\".", "tgt": "Manuel Salaverria Innobasqueko presidenteak azaldu zuen berrikuntza disruptiboak lehiakortasuna hobetzen laguntzen duela, hau da, beste enpresa batzuena baino hobea den produktu edo zerbitzu bat eskaintzen duela.", "score": 0.26392964099919397 }, { "src": "• The Art of Discoveryk adimen artifiziala erabiltzen du medikamentu berrien aurkikuntza bultzateko. Botika hauek gaizotasun katastrofikoak sendatzen dituzte eta zahartzaroa baretzen dute.", "tgt": "Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko 6 proiektuak: • Asimob: adimen artifiziala erabiltzen du istripu gutxiago egon dadin errepideetan. • Biotech Foods: laborategian sortzen dute okela, animaliarik ez hiltzeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko. • Graphenea: grafenoa ekoizten dute, eta gehiago erabil dadin dabiltza lanean. Gauza asko egiteko erabil daiteke grafenoa, adibidez energia elektrikoa sortzeko eguzkiaren energia erabiliz. • Naiz Fit: mugikorrerako aplikazio bat da, pertsonek aukera izan dezaten duten gorputzaren arabera arropa nola geratuko zaien ikusteko. • Polimerbio: material biodegradagarriak erabiltzen ditu pertsonen bizimodua hobetzen laguntzeko. Adibidez: horrelako materialak ipintzen dira gorputzean ebakuntza gutxiago egin behar izateko. • The Art of Discovery: adimen artifiziala erabiltzen du medikamentu berriak aurkitzeko, esaterako: • zahartzaroa baretzeko • gaixotasun katastrofikoak geldiarazteko, hau da, pertsona asko gaixotzen edo hiltzen dituzten gaixotasunak. Esaterako minbizia edo malaria.", "score": 0.15946187544512902 }, { "src": "Adimen artifiziala", "tgt": "Adimen artifiziala Adimen artifizialari buruz hitz egin zuten, eta berrikuntza disruptiboetan nola laguntzen duten azaldu zuten.", "score": 0.4378927139771737 }, { "src": "Ekitaldi horretan hartu dute parte Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedradunak diren Concha Bielzak eta Pedro Larrañagak. Sortzen dituen aukerak direla eta berrikuntza disruptiboak gehien errazten dituen teknologietako batean dira biak adituak: adimen artifizialean. Adimen artifizialaren iraganarekin, orainaldiarekin eta aurrez ikus daitekeen etorkizunarekin lotutako alderdi esanguratsuenak azaldu dituzte espezialista horiek. Euskadiko RIS3 estrategiarekin lotutako alderdi tematikoetan aplikatutako eta arrakasta izandako adibide batzuk ere izan dituzte hizpide: fabrikazio aurreratua, energia, biozientzia, elikadura, ekosistemak, hiriko habitata, eta sormen eta kultura arloko industriak.Amaitzeko, adimen artifizialaren gero eta arruntagoa den aplikazioak mahaigaineratzen dituen erronka etikoak landu dituzte.", "tgt": "Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasleak diren Concha Bielzak eta Pedro Larrañagak ere hartu zuten parte Global Innovation Day egunean.", "score": 0.6752464903865314 } ] }, { "id": "377", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak bilera izan dute desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen EHLABE-Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartearekin, Lantegi Batuakek Loiun, Bizkaian, duen egoitzan. Topaketan, enpresa horien lana aztertu da eta lankidetzarako formula berriak proposatu dira.", "tgt": "Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua da. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomiako sailburua da. Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak (EHLABE) desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko egiten du lan. Beatriz Artolazabal eta Pedro Azpiazu EHLABEren ordezkariekin bildu dira Lantegi Batuak erakundearen egoitzan, Bizkaian. Bileran, enpresa horiek egiten duten lana aztertu dute eta lankidetzan jarduteko modu berriak proposatu dituzte.", "score": 0.44160751223842204 }, { "src": "Txema Franco EHLABEko presidentea eta Pablo Moratalla erakundeko koordinatzailea sailburuekin eta Eusko Jaurlaritzako gainerako ordezkariekin batu dira, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin, Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordearekin, Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariarekin, Borja Belandia Lanbideko zuzendariarekin eta David Álvarez Ondare eta Kontratazioko zuzendariarekin.", "tgt": "Bileran egon dira, era berean: • Txema Franco, EHLABEren lehendakaria • Pablo Moratalla, EHLABEren koordinatzailea • Marcos Muro, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea • Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea • Amaia Arteaga, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria • Borja Belandia, Lanbideko zuzendaria • David Alvarez Ondare eta Kontratazioko zuzendaria", "score": 0.6865261896265407 }, { "src": "Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Lege berria urrats bat da gizarte-klausulen arloan; izan ere, besteak beste, administrazio publikoak erreserbarako gutxieneko ehunekoak finkatzera eta erreserba hori betetzen dela bermatzeko gutxieneko baldintzak ezartzera derrigortzen du.", "tgt": "Iaz geroztik, Lege berri bat dago indarrean eta horren arabera, administrazio publikoek nahitaez gorde behar dute kontratuen gutxieneko kopuru bat enplegu-zentro berezi eta laneratzeko enpresentzat eta hori betetzen dela egiaztatu behar dute.", "score": 0.34520364582935 }, { "src": "Azpiazu sailburuak zera ekarri du gogora: \"pasa den martxoan, Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen sektore publikoko kontratazio-organo bakoitzak kategoria ekonomikoen oinarrizko lizitazio-zenbatekoen % 5 –gutxienez– erreserbatutako kontratu gisa izapidetu beharko dituela\", eta nabarmendu du \"Eusko Jaurlaritzaren eta bere sozietate publikoen konpromiso horrek % 30eko igoera ekar dezakeela Euskadiko laneratzeko enpresen eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezien urteko fakturazioan\". 2017an, erreserba izan zezakeen zenbatekoa 9M/€ ingurukoa izango litzateke.", "tgt": "Pedro Azpiazuk adierazi du Eusko Jaurlaritzak martxoan onetsi zuela erreserbatutako kontratuak egitea. Erabaki honi esker, Eusko Jaurlaritzak eta bere enpresa publikoek zerbitzu gehiago kontratatzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko laneratze-enpresekin eta enplegu-zentro bereziekin.", "score": 0.3044140963125557 }, { "src": "Erkidegoan dauden 76 enplegu-zentro berezietan, desgaitasuna duten 8.629 pertsonak lan egiten dute: 1.028, Araban dauden 17 enplegu-zentro berezietan; 4.026, Gipuzkoako 19 enplegu-zentro berezietan; eta 3.575 Bizkaiko 40 enplegu-zentro berezietan. Horrek esan nahi du Euskadin daudela Estatuko enplegu-zentro berezietan lanean dauden desgaitasuna duten pertsonen % 12, nahiz eta Euskadin lan egiteko adina duten eta desgaitasuna duten biztanleen % 4,64 (82.400) baino ez den bizi.", "tgt": "Euskal Autonomia Erkidegoan 82.400 dira desgaitasuna duten pertsonak. Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko 76 enplegu-zentro daude. Enplegu-zentro horietan, desgaitasuna duten 8.629 pertsona daude. • Araban 17 zentro daude eta 1.028 pertsona lanean • Gipuzkoan 19 zentro daude eta026 pertsona lanean • Bizkaian 40 zentro daude eta 3.575 pertsona lanean", "score": 0.23340200132998726 }, { "src": "Azken datuen arabera (ODISMET 2017ko txostena, 2015eko datuak), Euskadin desgaitasunen bat duten 82.400 pertsona daude lan egiteko adinean (16 eta 64 urte bitartean) eta, horietatik, 66.000k desgaitasunen bat dute eta 16.400ek, ezgaitasun iraunkor homolagarria.", "tgt": "Pertsona horiek 16 eta 64 urte bitartean dituzte.", "score": 0.240410331916412 } ] }, { "id": "222", "alignments": [ { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du \"2019ko Enplegu Publikorako Eskaintza\" Euskal Administrazio Publiko osorako. Erkoreka sailburuak azaldu duenez, enplegu publikorako 6.592 plaza dira, Eusko Jaurlaritzak lehiaketara edo oposiziora aterako dituenak 2019. urtearen kargura. Gainera, bozeramaileak gogora ekarri duenez, XI. Legealdi honetan Eusko Jaurlaritzak onetsitako \"Enplegu Plan Estrategikoa 2016-2020\"-n, 2020ra arteko Enplegu Publikorako Eskaintzetan 13.500 plazaren deialdia konprometitu zuen; eta nabarmendu duenez, gaur onetsitako eskaintzarekin, 16.400 baino gehiago dira plazak Hezkuntzan, Osakidetzan, Segurtasunean eta Euskadiko Administrazio Orokorrean. \"Urtebeteko aurrerapenarekin konprometituak baino 3.200 plaza gehiago deitu ditugu\", zehaztu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Gobernu Kontseiluak erabaki du lehiaketa edo oposaketara ateratzea 6.500 plaza baino gehiago euskal Administrazio publikoan. Gaur onartutako 6.500 plazekin, 16.400 baino gehiago eskaini dira Euskadiko Hezkuntzan, Osakidetzan, Segurtasunean eta Administrazio Orokorrean.", "score": 0.1903659983364962 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Osasuneko Sailburu Nekane Murga lagun zituela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, eta Osasuneko sailburu Nekane Murgak, hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.49947268397764233 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak onetsi egin du Euskadiko turismo-ibilgailu gidaridunen (TIG) alokairu-zerbitzua emateko baldintzak arautzen dituen dekretua. Tapia sailburuak azaldu duenez, Dekretuaren helburua eta xedea da ibilgailu gidaridunak alokatzeko jardueraren ustiapen- eta kontrol-baldintza jakin batzuk arautzea, aurrez kontratatzeko, zerbitzuak eskatzeko eta bezeroak erakartzeko baldintzei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan osorik ematen diren zerbitzuetan aplikatzeko.", "tgt": "TIG-ak turismo-ibilgailu gidaridunak dira, hau da, taxi-zerbitzu bat bezala, eta alokatzen dena garraio-zerbitzu bat da. Eusko Jaurlaritzak dekretu bat prestatu du TIG-ek Euskadin ematen duten zerbitzua arautzeko.", "score": 0.27837513435426553 } ] }, { "id": "69", "alignments": [ { "src": "Gaurtik abenduaren 22ra arte, euskal gizarteari zuzendutako elikagaiak alferrik galtzearen aurkako sentsibilizazio-kanpaina berrargitaratzen dugu, \"Janaria ez da botatzen\" lelopean.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak berriro martxan jarri du elikagaiak xahutzearen aurkako kanpaina \"Janaria ez da botatzen\". Kanpainaren helburua da euskal gizartea elikadurak botatzearen arazoaz jabetzea.", "score": 0.31439199882403757 }, { "src": "Gabonak baino bi aste lehenago, mezuak eta gomendioak zabalduko dira EAEko hiru hiriburuetako irrati-iragarkien, sare sozialen eta markesinen bidez. Aurtengo edizioan, arazoa dimentsionatzeko, ELIKA fundazioak uztailean aurkeztutako Kuantifikazio Azterlanean jasotzen diren euskal elikadura-katean sortzen den hondakinari buruzko datuak erabiliko dira.", "tgt": "Horretarako, hurrengo abenduaren 22ra arte gai honi buruz mezuak eta gomendioak emango dira irrati, sare sozial eta markesinetako iragarkien bidez, Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Mezuek emango dituzte pasa den uztailean ELIKA Fundazioak egindako ikerketa batetik ateratako elikagaiak alferrik galtzeari buruzko datuak.", "score": 0.3758668256251758 }, { "src": "Javier Rivero Tolosako AMA jatetxeko sukaldariarekin lankidetzan, 50 Next zerrendan munduko gastronomiaren promesarik garrantzitsuenetako bat da, eta gure etxeetan elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko aholkuak proposatuko dira, eta soberakinak berrerabiltzeko aprobetxamendu-errezeta batzuk gomendatuko dizkigu.", "tgt": "Kanpainan Tolosako AMA jatetxeko sukaldariak parte hartzen du. Javier Rivero munduan etorkizun handiena duen sukaldari gazteetako bat bezala aitortua izan da. Javierrek emango ditu gure etxeetan elikagai gutxiago alferrik xahutzeko aholkuak eta soberan duguna berrerabiltzeko errezetak, horrela ez botatzeko.", "score": 0.23392231302636826 } ] }, { "id": "105", "alignments": [ { "src": "Gaurko bileran , LABIren Aholku Batzordeak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, eta LABIren Batzorde Teknikoaren irizpenaren eta Bizi Berri IV Planaren gomendio zientifiko-sanitarioak aintzat hartuta, dekretu berri bat onartzea erabaki du, prebentzio-neurriak indartzeko eta egungo egoera epidemiologikoari aurre egiteko.", "tgt": "Gaurko Aholku Batzordearen bilerako buru Iñigo Urkullu izan da. Pandemiaren egungo egoera geldiarazteko hainbat neurri onartzea erabaki dute.", "score": 0.36466851767027497 }, { "src": "• Lehendakariak azpimarratu du tresnarik onena neurriak konbinatzea eta betetzea dela: txertaketa, interakzio sozialak mugatzea eta prebentzio-neurriak betetzeko erantzukizun indibidual eta kolektiboa", "tgt": "Lehendakariak esan du egoerari aurre egiteko onena hau dela: • txertaketa • pertsonen arteko harremanak murriztea • pertsona bakoitzaren erantzukizun neurriak betetzean.", "score": 0.34744917964535427 }, { "src": "Lehendakariak bere hitzaldian azpimarratu duenez, dekretu hau onartu izana mugakide diren erkidegoetako gobernuekin eta gertuko ingurune geografikoko gobernuekin izandako harremanen isla da, Presidenteen Konferentziaren bileraren aurretik zein ondoren, antzeko prebentzio-neurriak aplikatzeko helburuarekin. \"Neurrien aplikazioan komunztadura hori bilatzea izan da Eusko Jaurlaritzaren fase honetako jardunaren irizpide zuzentzailea. Ia bi urteko pandemiaren ondoren, akordioa ezinbesteko baldintza zen aplikatu beharreko neurrien eraginkortasunerako eta gizarte-ulermenerako\", adierazi du.", "tgt": "Neurri berriak dekretu batean jasoko dira. Neurri horiek hartu dira Euskaditik hurbilen dauden autonomia erkidegoetako gobernuekin hitz egin ondoren, neurri berberak edo antzekoak hartzeko.", "score": 0.11088577299700175 }, { "src": "Neurriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtarrilaren 28ra arte mantenduko dira.", "tgt": "Neurri berriak nahitaezkoak izango dira abenduaren 29tik urtarrilaren 28ra arte. Aurreko neurriak mantentzen dira.", "score": 0.30284624702401053 }, { "src": "Egoera berriaren esparruan, LABIren Aholku Batzordeak beste dekretu bat onartu du. Bihar, abenduak 29, jarriko da indarrean, eta indarrean dauden neurriei eusteaz gain, honako erabaki hauek ere hartuko ditu: • Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan izango da. • Oro har, edukiera % 60koa izango da mota guztietako establezimenduetan eta barnealdean. • Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako gehienez 600 pertsona barnealdean eta 800 pertsona kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeko gehienekoa 800 pertsonakoa da, eta 1.200 pertsonakoa kanpokoetan. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera % 50ekoa izango da; nolanahi ere, Estatuan beste muga jakin bat aplikatu ahal izango da. • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduetan, debekatuta dago zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzeko edo mahai multzo bakoitzeko bezero-taldeak gehienez 10 pertsonara mugatzen dira, bai barrualdeetan, bai terrazetan. Mahaien edo mahai-multzoen arteko distantzia metro eta erdikoa izango da. Neurri horiek berak aplikatuko zaizkie gazteen lokal edo lonjei, txokoei eta elkarte gastronomikoei. • Barrualdeko kirol-jarduera gehienez 10 pertsonako taldeetan egituratu beharko da. Aldagelak % 50ean bakarrik bete ahal izango dira. • 2022ko urtarrilaren 1ean eta 6an, merkataritza-, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak ezin izango dira 08: 00ak baino lehen ireki jendearentzat. • Gomendio gisa 2021eko abenduaren 31tik 2022ko urtarrilaren 1era eta 2022ko urtarrilaren 5etik 6ra bitartean, Gabonetako bazkariak eta afariak egiteko familia-topaketak gehienez hamar pertsonara mugatzea eta gehienez bi familia-unitate bilzea.", "tgt": "Zein dira neurri berriak? • Ordutegiak: merkataritza, gizarte eta kultura-jarduera guztiak gehienez goizaldeko 1etan itxiko dira da. Urtarrilaren 1ean eta 6an ezin izango dute goizeko 8ak baino lehen ireki. • Edukiera establezimendu eta barruko espazioetan: % 60. • Edukiera gizarte, kultura edo kirol-ekitaldietan: gehienez 600 pertsona barruko espazioetan eta gehienez 800 pertsona kanpoko espazioetan. • Edukiera 1.600 eta 5.000 pertsona artean sartzen diren espazioetan: gehienez 800 pertsona barrualdean eta gehienez 1.200 pertsona kanpoaldean. • Edukiera 5.000 pertsonatik gora sartzen diren espazioetan: gehienez 2.500 pertsona. • Tabernak, jatetxeak, diskotekak, lokalak, gazteen lonjak, txokoak eta elkarte gastronomikoak: ezin da zutik edan eta jan. Barruan eta kanpoan ezin dira 10 pertsona baino gehiago egon elkarrekin. Mahaien arteko distantzia metro eta erdikoa izango da. • Barrualdeko kirol-jardueretan: gehienez 10 pertsonako taldeetan. Aldagelen edukiera: % 50. • Familia-topaketak Urtezahar, Urteberri eta Errege gauean: gomendatzen da 10 pertsonara mugatzea eta gehienez 2 familia-unitate elkartzea.", "score": 0.06475657382225306 } ] }, { "id": "219", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.5302270860224093 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak adierazi duenez, gaur, Estatuko legealdi berriko lehen Ministro Kontseilua egin ondoren, aro berri bat ireki da, non, lehen aldiz, koalizio-gobernua eratu den. Josu Erkorekak positiboki baloratu du ezberdinen arteko elkarrizketan, negoziazioan eta ituneanoinarritutako garai berri hau. Aro berri honi bergira, Erkoreka sailburuak jakitera eman du, lehendakariak ministerio berrietan dauden pertsonekin komunikabide bat ireki dezatela eskatu diela sailburuei.", "tgt": "Gobernu berriak gaur ospatu du lehendabiziko Ministro Kontseilua. Eta, lehen aldiz, koalizio-gobernua izango da, hau da, bi alderdi politikok osatutakoa, Partido Socialistak (PSOE) eta Unidas Podemosek (UP). Koalizio-gobernua ona dela uste du, ezberdinen arteko elkarrizketan, negoziazioan eta itunean oinarritutakoa delako. Lehendakariak Espainiako gobernuko ministro berriekin harremanetan jartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzako sailburuei.", "score": 0.24964577321955167 }, { "src": "Gauzatzeke dauden konpromisoi dagokienez, Bozeramaileak nabarmendu du, Espainiako Gobernuak duela ia urtebete, 2019ko urtarrilaren 22an, onartu zituen eta gauzatzeke dauden transferentzien egutegian eta planean aurrera egitea dela lehentasunezko gaietako bat. Ildo horretatik, aste honetan bertan Carolina Darias Lurralde Politikako ministro berriarekin harremanetan jarriko dela jakinarazi du, lan-programa eguneratzea ahalbidetuko duen lehen bilera bat eskatzeko, gauzatzeke dauden transferentziak burutzea helburu dela.", "tgt": "Eta gai garrantzitsuetako bat da gauzatu gabe dauden transferentzien planaren egutegia. Eusko Jaurlaritza Carolina Darias Lurralde Politikako ministro berriarekin jarriko da harremanetan aste honetan, negoziazioei berriz ekiteko.", "score": 0.3342041729834297 }, { "src": "Josu Erkorekak gogorarazi duenez, Pedro Sanchezek berak lehendakariarekin izandako lehen elkarrizketan adierazi zuen Gernikako Estatutua osatzea lehentasunezko helburua dela 2020. urte honetarako. \"Egindako lanak eta bi aldeek adierazitako borondate politikoak Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzeko helburuan aurrera egitea ahalbidetuko digutela espero dugu\", adierazi du. Hala, nabarmendu du aintzatetsitako autogobernua elkarrizketaren, negoziazioaren eta hitzarmenaren bidez burutzea albiste ona izango litzatekeela.", "tgt": "Lehen elkarrizketa batean Gobernuko presidente Pedro Sanchezek lehendakariari esandakoaren arabera, 2020. urte honetan osatuko da Gernikako Estatutua egiteke dauden transferentziekin.", "score": 0.5006585574538301 }, { "src": "Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorra berrikustea", "tgt": "Jokoaren Erregelamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorra berrikustea erabaki du Gobernu Kontseiluak.", "score": 0.8496480837678321 }, { "src": "Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrean aurreikusitako plangintza berrikustea erabaki duela.Sailburuak azaldu duenez, jokoaren sektore sozioekonomikoari eta jokoaren pertzepzio sozialari buruz Jokoaren Euskal Behatokiak egindako azterlanetan oinarrituko da berrikuspena.", "tgt": "Jokoaren Euskal Behatokiak aztertu egin du sektore horren egoera ekonomia mailan eta jokoari buruz euskal gizarteak duen iritzia.", "score": 0.4145807799251261 } ] }, { "id": "236", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta erabaki batzuk hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek aditzera eman dute zer erabaki hartu dituzten.", "score": 0.2793539231254605 }, { "src": "Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, greba orokorra deitzearen inguruan, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren ustez ez dagoela arrazoi objektiborik Euskadin greba orokorra deitzeko. \"Guztiz kontrakoa\", gaineratu du. Horren harira, Erkorekak nabarmendu du ekonomiaren, gizartearen eta enpleguaren egoerari buruzko datuek adierazten dutela Euskadin bizi den errealitatea, hobetu daitekeela, baina arrazoizkoa dela.", "tgt": "Esate baterako, sindikatuek eta erakunde sozialek Euskadin datorren urterako deitu duten greba orokorrari buruz. Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak uste duela ez dagoela arrazoirik greba hori deitzeko. Izan ere, Euskadiko gizartearen, ekonomiaren eta enpleguaren egoera ez da greba baterako deia egiteko bezain txarra.", "score": 0.2674728089157311 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak deialdi baten berri eman du: Lan Eskaintza Publikoa Euskadiko Administrazio Orokorrean, 1.026 plaza berrirekin . LEP zabalena da hau 30 urtetan, 1989az geroztik. Erkoreka sailburuak adierazi duenez, azterketa guztiak 2020 eta 2021 bitartean egingo dira, plantilla gaztetzeko eta dagoeneko Euskal Administrazio Publikoan lanean dihardutenen enplegu publikoa finkatzeko helburuz.", "tgt": "Erkorekak iragarri du Enplegu Publikorako Eskaintza berri bat egingo dela (EPE). EPE horretan, 1.026 lanpostu eskainiko dira, Euskadiko Administrazio Orokorrean, helburu honekin: • Erretiroa hartzera doazen langile publikoen lanpostuak betetzea. • Bitarteko langile gisa lanean dihardutenek lanpostu finko bat izatea. • urtetik egin gabe zegoen horrenbeste lanpostuko EPE bat.", "score": 0.28755241407538984 }, { "src": "Gainera, Josu Erkoreka sailburuak ezagutzera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak aurreikusita du 2020rako, gutxienez, beste 500 plaza gehiagoren deialdia egitea. \"Bete egiten dugu horrela legealdi honetan oposizioen deialdiak egiteko gure konpromisoa 2.000 plazarekin baino gehiagorekin Administrazio Orokorrean\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak bete egingo du horrela emandako hitza: bere legegintzaldian zehar, mota horretako EPE bat egitea, guztira, bi mila lanpostu baino gehiagokoa.", "score": 0.2313791210633381 }, { "src": "Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programa eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen Dekretua ezagutzera eman du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek. Artolazabal sailburuak bere poza adierazi du dekretua onetsi izanagatik, \"erakutsi egiten baitu ez dagoela gizarte-politika hobeagorik kalitateko enplegua baino, baita desgaitasuna duten pertsonentzat ere\". Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu duenez, lan babestuak, Dekretu honekin arautzen diren enplegu-zentro berezi horien bitartez, aukera ematen du ohitura sozialak eta lanekoak hartzeko, hobetu egiten du enplegagarritasuna eta ahalbidetu egiten du produkzio-sistema arrunterako igarobidea. Gainera, nabarmendu duenez, dekretuak ekintza positiboko neurriak jasotzen ditu desgaitasuna duten emakumeak kontratatzearen alde, eta horretarako % 10 gehitzen dira laguntzak.", "tgt": "Desgaitasuna dutenentzako enplegua Artolazabal sailburuak esan du oso gustura dagoela, desgaitasuna duten pertsonei enplegua emateko programa eta zerbitzuei buruzko Dekretua onartu delako. Eta, baita ere, Enplegu-zentro berezien Euskal Erregistro bat dagoelako. Dekretuan arautzen da desgaitasuna duten pertsonek Enplegu Zentro Berezietan izango duten enplegua kalitatezkoa izango dela. Horrek hau ekarriko die pertsona horiei: • Gizarte- eta lan-bizitzan hobeto moldatzen ikasiko dute. • Beste lan batzuk topatzeko aukera hobeak izango dituzte. • Enplegu-zentro bereziak ez diren enpresetan – hau da, lan-merkatu arrunteko enpresetan– lan egitera igarotzea errazagoa izango da beraientzat. Dekretuak neurri batzuk ezartzen ditu, halaber, enpresa horietan desgaitasuna duten emakume gehiago kontrata daitezen.", "score": 0.40630544353947035 }, { "src": "Gai-zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 1.0 } ] }, { "id": "146", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bilera amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak hartu diren erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.24963988698017692 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, datuek erakusten dutenaren arabera, indarrean dauden arauak betetzea egokia izaten ari da; hala ere, egiaztatu da bilkura sozialetan, leku jendetsu eta itxietan ezagunekin pilaketak edo topaketak egiten direnean, erlaxazio handia dagoela eta arrisku-egoerak sortzen direla.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak esan du segurtasun-neurriak behar bezala betetzen direla. Baina kontuz ibili behar da topaketetan: • pertsona ezagunen artean. • leku itxietan. • jende asko dagoen tokietan.", "score": 0.1766037913970198 }, { "src": "Hala, orain auzitan dagoena ez dira Gabonak, aurretik ditugun hilabeteak baizik. \"Neurriak betetzeko konpromisoa beharrezkoa izango da datozen hilabeteetan, pertsona askoren bizitza eta osasuna daude auzitan\"\", adierazi du.", "tgt": "Horregatik, herritarrei eskatu die segurtasun-neurriak betetzen jarrai dezatela une oro pertsona askoren bizitza eta osasuna arriskuan ez jartzeko. Hala egitea garrantzitsua da bai gaur bai etorkizunean, bai Gabonetan bai datozen hilabeteetan. Gai horiez guztiez hitz egiteko bilera egingo du LABIk gaur arratsaldean. LABI larrialdi-egoeretan kontsultak egiteko eta antolatzeko organoa da.", "score": 0.29289184712765737 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren bileran hartutako erabakiei dagokienez, Bingen Zupiriak jakitera eman duenez, gaurko Gobernu Kontseiluak ontzat eman du Lehendakariak aurkeztutako ekimena, zeinaren bitartez Eusko Jaurlaritzak bat egiten duen New Yorkeko udalak 2030 Agenda sustatzeko bultzatu duen adierazpenarekin. Zupiria sailburuak azaldu duenez, atxikimendu horrekin Gobernuak Garapen Iraunkorrarekin konpromisoa hartzen du, pobrezia egoera larrienekin amaitzeko, ezberdinasunen eta injustizien aurka lan egiteko, eta aldaketa klimatikoaren ondorio kaltegarriak ekiditeko konpromisoa, hain zuzen.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak bat egin du New Yorkeko Udalaren adierazpenarekin Eusko Jaurlaritzak bat egin du New Yorkeko Udalak 2030 Agenda sustatzeko egin duen adierazpenarekin. Helburua zera da: munduan Garapen Jasangarriko helburuak betetzea, honako hauek lortzeko: • pobreziarekin amaitzea. • desberdintasunaren eta bidegabekeriaren aurka borrokatzea. • klima-aldaketaren ondorioak saihestea.", "score": 0.5084019019863258 }, { "src": "\"Euskal Herriko Poliziaren Gardentasun eta Kontrolerako Batzordea\" osatuko duten sei pertsonen izendapena ere onartu du gaur goizeko Gobernu Kontseiluak. Kide anitzeko organo horrek polizia-erakundearekiko eta Segurtasun Sailarekiko autonomia funtzionala du (1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duena, 15. artikulutik 20. artikulura), eta eskubideak urratu ahal izan dituen Ertzaintza edo Udaltzaingo barruko edozein jokabide edo ekintza ofizioz edo interesdunak eskatuta aztertzeko sortu da. Zupiriak nabarmendu duenez, polizia-jardueraren gaineko kontrolen neutraltasunean eta objektibotasunean herritarrek duten legitimitatea eta konfiantza indartzeko, Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoari erantzuten dio batzorderaren sorrerak.", "tgt": "Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea Eusko Jaurlaritzak 6 pertsona izendatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izateko. Batzorde hori honako hauek aztertzeko organoa da: Ertzaintzak edo Udaltzaingoak modu egokian jarduten dutela eta herritarren eskubideak errespetatzen dituztela. Batzorde hori helburu honekin sortu da: herritarren artean poliziaren lana indartzea eta poliziaren lanaren gainean konfiantza sortzea.", "score": 0.36057991795027666 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak 2020ko Lan Eskaintzaren akordioa onartu du gaurko bileran. Zehazki, akordio honen arabera deituko diren plazetan 836 Hezkuntza Administrazioari dagozkie; 700 dira Ertzaintzaren oinarrizko eskalan agente bezala sartzeko; eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan 1.002 langile estatutario finkorako deialdia izango da.", "tgt": "Lanpostu berri hauek eskainiko dira: • hezkuntza-administrazioa: 836 lanpostu. • Ertzaintza: 700 lanpostu. • Osakidetza: 1.002 lanpostu langile finkoentzat.", "score": 0.3179315345004884 }, { "src": "Hezkuntza arloan, gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran, alde batetik, Euskadi Ikerketa Sariaren deialdia egiten duen agindua onartu da; eta, beste aldetik, Donostia International Physics Center Fundazioari (FDIPC) 500.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea erabaki da, Neutrinoen Fisika-Laborategia hornitzeko eta ekipatzeko baliatuko dena, hain zuzen.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak: • 42 mila euro jarriko ditu Ikerkuntzako Euskadi Sarirako. • 500 mila euro jarriko ditu Donostia International Physics Center Fundaziorako. neutrinoen laborategirako ekipamenduak erosteko.", "score": 0.4036415287458654 }, { "src": "Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagokionean, gaurko Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Zineuskadi elkarteari 236.000 euroko zuzeneko diru-laguntza emateko erabaki-proposamenari, \"Itxitik\" ezohiko sorkuntza-programa kudeatzeko. Zupiria sailburuak azaldu du, ikus-entzunezko produktu honek Covid-19k eragindako konfinamenduan zehar sektoreak pairaturako egoera dramatikoa eta bizi izandako errealitate artistikoa jasoko ditu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 236 mila euroko laguntza emango dio Zineuskadi elkarteari \"Itxitik\" programarako. \"Itxitik\" programan 7 euskal sortzailek hartu dute parte, berrogeialdian ikus-entzunezkoen sektorean lan egin duten pertsonen egoera ezagutarazteko.", "score": 0.447845407118631 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak, bestalde, 1.487.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du gaur EHME-Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearentzat. Diru-laguntzaren helburua \"BESTE BAT!\" zuzeneko arteen zirkuitua garatzea da; zehazki, honako helburu hauek ditu: Arte bizien programazioa eta lan jarduera areagotzea; segurtasun neurriak betez, publikoa kultur ekitaldietara eramatea; gizartea kultura sektorearen egoeraz sentsibilizatzea eta musika-aretoen jarduera babestea; eta bide batez bideragarritasun-ereduei buruzko hausnarketa-prozesu bati ekitea.", "tgt": "Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearentzako laguntza Eusko Jaurlaritzak ia 1,5 milioi euroko laguntza emango dio Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteari \"Beste Bat!\" ekimenaren bidez zuzeneko arteen jarduerak egiteko. Laguntzaren helburua da zuzeneko arteen jarduera gehiago izatea, hala nola musika, antzerkia eta dantza. Horrela, Eusko Jaurlaritzak hau lortu nahi du: • jendea kultura-jardueretara joatera animatzea. • herritarrei kultura-sektorearen zer-nolakoak ezagutaraztea. Horren bidez, zuzeneko arteen jarduerei eta musika-aretoei lagunduko zaie.", "score": 0.46240459903026426 }, { "src": "Bestelako neurrien artean, Eusko Jaurlaritzak Etika Publikorako Batzordearen osaera onartu du gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran eta aurrerantzean Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburu Olatz Garamendi Landa izango da batzordeburu. Bingen Zupiria sailburuak azaldu du, batzorde horren helburua da Eusko Jaurlaritzako kargu guztiek sinatu behar izaten dugun Etika eta Jokabide Kodean ezarritako aurreikuspenak betetzen direla zaintzea.", "tgt": "Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzak Etika Publikorako Batzordea sortu du. Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburu Olatz Garamendi Landa izango da batzordeburua. Batzordearen helburua da Eusko Jaurlaritzako politikari guztiek Etika eta Jokabide Kodea betetzen dutela zaintzea.", "score": 0.4717002531131149 }, { "src": "Gai-zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 0.9999999999999999 } ] }, { "id": "195", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan —modu digitalean— agertu da, Nekane Murga Osasun sailburuarekin eta Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Osasuneko sailburu Nekane Murgak eta Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.5245941011211687 }, { "src": "Gaur Osasun Larrialdi Adierazpena sinatu eta Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI) aktibatu zenetik hilabete bat betetzen denean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak azpimarratu nahi izan du, osasun-egoeraren datuen arabera, Covid 19 koronabirusaren hedapena geldiaraztea lortu dela. \"Gaur esan dezakegu, duela hilabete abian jarritako planak nahiko ondo funtzionatu duela\", azpimarratu du. Hala, esan du, \"zerra-hortzak\" gorabehera, astebetez jarraian joera positiboa antzeman dela hiru adierazletan: kutsatutako pazienteen kopuruan beherakada txikia baina jarraitua eman da, ospitaleratutako pazienteen kopuruak behera egin du, eta Zainketa Intentsiboetako Unitateetan dauden pazienteen kopuruak ere behera egin du. \"Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalak joera positibo horri eustea lortzen ari dira eguneroko ahaleginaren eta arduraren bidez, eta Eusko Jaurlaritzak behin berriro ere eskertu egin nahi die ahalegin hori\", azpimarratu du Erkorekak. Gainera, nabarmendu du aditu-taldeek diotela \"okerrena jada pasatu dela\" eta \"bigarren fase\" batean gaudela\"; hala ere, kutsatuei buruzko zifrek eta, batez ere, osasun-krisi honek eragin dituen heriotzek min ematen jarraitzen dutela esan du.", "tgt": "Duela hilabete 1 Eusko Jaurlaritzak: • osasun-larrialdia deklaratu zuen koronabirusarengatik • plan bat jarri zuen martxan gaixotasun horrekin ez kutsatzeko. Astebetetik hona datuak onak dira: • gero eta pertsona gutxiago kutsatzen da • paziente gutxiago dago ospitaletan • paziente gutxiago dago Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. Gai honetan adituek diote okerrena pasatu dela eta Euskadi bigarren fase batean sartu dela.", "score": 0.1938889465563706 }, { "src": "Nekane Murga Osasun sailburuak informazio hori zabaldu du Euskadin koronabirusaren egoeraren datu eguneratuak eskainiz.", "tgt": "Osasun Sailaren eta Osakidetzaren datuen arabera, koronabirusak eragindako egoera kontrolpean dago. Osasuneko sailburuak eskura dauden azken datuen berri eman du koronabirusa Euskadin nola eragiten ari den jakiteko. Datuei buruzko informazioa: Koronabirusak Euskadin eragin duen egoerari buruzko datu eguneratuak .", "score": 0.2555568214506938 }, { "src": "Bestalde, Euskadin, gaur, lan-jarduerara pixkanakako itzulera hasi da. Erkoreka sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak itzulera hori langileentzako, oro har, ordenatua eta segurua izatea lortzeko lanean jardun duela. \"Gure helburua lantegiak berriro zabaltzeko prozesuetan laguntzea da, lan-arloan osasuneko eta segurtasuneko derrigorrezko protokoloak bete daitezen lortzeko\", esan du. Horretarako, bozeramaileak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak \"Jarduerari Berrekiteko Jarduketa Gida\" bat prestatu du alde guztien laguntzarekin, inplikazioarekin eta konpromisoarekin: sindikatuak, enpresa-erakundeak, OSALANeko prebentzio-zerbitzuak, Lan Agintaritza edo Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza. Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak langileen osasunarekiko eragile horiek guztiek duten konpromisoa azpimarratu du. \"Guztien konpromisoarekin horixe bermatu nahi dugu\", adierazi du.", "tgt": "Helburua da langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak \"Jarduerari berrekiteko jarduketa-gida\" prestatu du. Gida egiten lagundu dute: • sindikatuek • enpresa erakundeek • OSALANeko prebentzio-zerbitzuek • Laneko Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzak.", "score": 0.22663011780761214 }, { "src": "Lan-jarduerara itzultzeko testuinguru horretan, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Euskadiko Garraio Agintaritzak, gaurtik aurrera, lanegunetan garraio-publikoko eskaintza leheneratzea erabaki duela. Halaber esan du, behar izanez gero, euskal erakundeek zerbitzu publikoaren % 100 bermatuko dutela puntako orduetan, jende gehien elkartu daitekeen uneetan. Josu Erkorekak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela, osasun-agintariek ezarri dituzten kontrol- eta prebentzio-neurri guztiak garraio publikoan ere betetzea. Gauzak horrela, Erkoreka sailburuak jakinarazi du Segurtasun Saila, babes zibileko Euskadiko boluntarioen bidez, gaur goizean, 494.000 higiene-maskara banatzen hasi dela Euskadiko garraio publiko kolektiboko gune nagusietan. \"Maskaren erabilera boluntarioa da; osasun-gomendio nagusiak distantzia soziala errespetatzen jarraitzea eta eskuak maiz garbitzea izaten jarraitzen du\", zehaztu du.", "tgt": "Horrez gain, langileak modu seguruan itzul daitezen lanera, neurri hauek hartu dira: • Garraio publikoa bermatzea langileen laneko sarrera eta irteera orduetan • 500 mila maskara inguru banatu Euskadiko garraio publikoko gune nagusietan. Nahi dutenek erabil dezakete maskara. • Pertsonek metro eta erdiko tartea errespetatu behar dute, gutxienez, euren artean. • Eskuak sarri garbitu behar dira.", "score": 0.29136733043986723 }, { "src": "Gai-zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 1.0 } ] }, { "id": "42", "alignments": [ { "src": "• Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak gaurtik aurrera telefono zenbaki bat jarri du martxan, 945 062 040, kontsultak egiteko", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak laguntza berri bat emango die 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiei.", "score": 0.4211849141909091 }, { "src": "Hiru urtetik beherako seme-alabak beren kargura dituzten euskal familiek zuzeneko laguntza ekonomiko berria izango dute datorren asteazkenetik aurrera. Hilero seme-alabak hazi eta mantentzeko Eusko Jaurlaritzak sustatutako laguntza berriak dira; hilean 200 euroko ordainketa, adingabearen jaiotzatik hiru urte bete arte. Laguntza hori ehun eurokoa izango da hilabetean, harik eta adingabeak zazpi urte betetzen dituen arte, hirugarren seme-alaben edo hurrengoen kasuan (familia ugariak). Iñigo Urkullu lehendakariak 2022ko maiatzean iragarri zuenez, neurri horien helburua da \"jaiotza-tasetan joera negatiboa aldatzea\".", "tgt": "Euskadin, azken urteetan are eta haur gutxiago jaiotzen dira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak familiei lagundu nahi die seme-alabak hazten eta mantentzen, horrela nahi duten seme-alabak izan ditzaten.", "score": 0.15006406106205578 }, { "src": "Gaur goizean, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak jakinarazi du martxoaren 1etik aurrera eskabideak osatu ahal izango direla. \"Oso neurri garrantzitsua da. Gure aurrekontutik 110 milioi euro baino gehiago bideratu ditugu prestazio horiei aurre egiteko\" esan du. \"Laguntza ekonomiko hauek euskal herritarrei nahi adina seme-alaba izaten laguntzea espero dugu\".", "tgt": "Martxoaren 1etik aurrera eskatu ahal izango da eta 65.000 pertsona baino gehiagok eskatu ahal izango dute.", "score": 0.2646465252883136 }, { "src": "Neurri horrek 2030eko Erronka Demografikorako Euskal Estrategia sustatzeko balio du, 2022ko ekainean onartuta. Gogoratu behar da legegintzaldi honetako Gobernu Programak berak ezartzen duela demografiaren erronka herrialdearen hamar helburuetako bat. Gainera, ekimen hori bat dator UNICEFek sustatutako lehen 1.000 eguneko Programarekin. Haren irizpidearen arabera, administrazio publikoek haurraren bizitzako lehen hiru urteetan egin behar dituzte inbertsioak, etorkizunean duten garrantziagatik.", "tgt": "Laguntza berri hau haur gehiago jaiotzeko sortu den 2030eko Erronka Demografikorako Euskal Estrategiaren barruan dago. Gainera, UNICEFen lehen 1.000 eguneko Programarekin ere bat dator. Programa honek administrazio publikoei eskatzen die familiei laguntzeko haurraren bizitzako lehen hiru urteetan.", "score": 0.5450975066175427 }, { "src": "• Hiru urtetik beherako haurrak dituzten familia guztiek hilean 200 euroko ordainketa eska dezakete. Hirugarren seme-alabatik aurrera zazpi urte bete arte luzatzen da laguntza, 100 euro hilean", "tgt": "Laguntza berria eska dezakete baldintzak betetzen eta 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiek guztiek. Familiek 200 euro jasoko dituzte hilean 3 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko, jaiotzetik 3 urte bete arte. Guztira, 2.400 euro jasoko dituzte urtean. Gainera, familia ugariek, hau da, 3 seme-alaba edo gehiago dituztenek, 100 euro kobratuko dute hilean haurrak 3 urte dituenetik 7 urte bete arte.", "score": 0.47715577268725123 }, { "src": "Adin baldintzak betetzen dituzten euskal familia guztiek hileko laguntza kobratu ahalko dute beren ardurapean duten seme-alaba bakoitzeko, jaiotzagatik, adopzioagatik, adopzio aurreko bizikidetzarako zaintza eskuordetzeagatik edo tutoretzagatik. Horrela, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiek hilean 200 euroko laguntza eskatu ahal izango dute; hirugarren eta ondorengo seme-alaben kasuan, 100 euroko laguntza gehigarria egongo da hilean, hiru urtetik haurrak zazpi urte bete arte. Adingabeak ardurapean dituzten familia guztiek ere diru-lahguntza hori jaso ahalko dute, 2023a baino lehen jaio arren, betiere baldintzak betetzen badituzte.", "tgt": "Baita ere, eskatu ahal izango da 2023 baino lehen jaio diren eta 3 urtetik beherako haurrentzat. Laguntza hori honako familiek ere eska dezakete: • 3 urtetik beherako seme-alaba adoptatuak • adopzio aurreko bizikidetzarako prozesuan", "score": 0.2545370470000732 }, { "src": "Laguntza sortzen duen alabak edo semeak % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortua badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira (birekin biderkatuko dira).", "tgt": "% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortua duten seme-alaben senideek, 400 euroko laguntza bikoitza kobratuko dute hilero.", "score": 0.5067588422296802 }, { "src": "Hilabeteko laguntza jasotzeaz gain, ume bat baino gehiagoko erditzeek eta adopzio anitzek aparteko laguntza jasoko ahalko dute. Ordainketa bakarreko laguntza da. Laguntzaren zenbatekoa erditze edo adopzio multipleko seme-alaba kopuruaren eta familiaren errenta estandarizatuaren arabera finkatuko da.", "tgt": "2 haur baino gehiago adoptatzen edo erditze berean 2 edo seme-alaba gehiago duten familiek (bikiak, hirukiak...) ordainketa bakarreko aparteko laguntza jaso dezakete. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da seme-alaba kopuruaren eta familiaren diru-sarreren arabera.", "score": 0.34270494732787754 }, { "src": "Laguntza hauek arautzen dituen dekretuaren arabera, atzeraeraginezko efektua sortzen dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hori dela eta, adin txikikoak beren kargura dituzten euskal familiek aurtengo urtarrileko eta otsaileko dagokien kopuru ekonomikoa eskatu ahalko dute. Horretarako, eskaerak egiteko epea aurtengo urriaren 31 arte luzatuko da.", "tgt": "Laguntza ematen zaien familiek ere jasoko dute 2023an pasa diren urtarrileko eta otsaileko dirua.", "score": 0.2733029331949822 }, { "src": "Neurriaren bultzatzaile den Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gaurtik aurrera (otsailaren 20a, astelehena), telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat jarri ditu martxan, seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntza berriei buruzko informazioa jasotzeko. 945 062 040 telefono-zenbakira deituz edo umeak@euskadi.eushelbide elektronikora mezu bat bidaliz, nahi dutenek laguntza berri honekin lotutako edozein gai kontsultatu ahal izango dute. Galde-erantzunen atal bat ere badago euskadi.eus/hilekolaguntzak (euskadi.eus/ayudasmensuales gaztelaniazko bertsiorako).", "tgt": "Otsailaren 20tik aurrera, interesa duten pertsonek informazioa eskatu eta dudak argitu ahal izango dituzte honako hauen bidez: • 945 062 040 telefonoan • mezu elektroniko bidez: umeak@euskadi.eus • web-orri honetako galdera eta erantzunen atalean: eus/hilekolaguntzak", "score": 0.3867840714444028 } ] }, { "id": "81", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bidez, datorren azaroaren 10ean, 10:00etatik aurrera, probatuko du biztanleriari abisuak helarazteko ES-Alert sistemaren eraginkortasuna, Bilboko Txurdinaga eta Begoñako Andramaria auzoetako eta inguruko bizilagunen telefono mugikorretara abisu simulatu bat bidaliz. Abisu horiek jasoko dituzten pertsonek egiaztatuko dute euren dispositiboek txistu bat igortzen dutela, eta dispositiboan lasaitzeko mezu bat ere jasoko dute biztanleriari zuzendutako alerta-sistema berriaren proba bat dela adieraziz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak probatu du ES-Alert sistema eraginkorra den. Sistema horrek herritarrei abisua ematen die larrialdi handi edo hondamendi kasuetan. Egun horretan, auzo horietako bizilagunek abisu bat jaso zuten telefono mugikorretan: • Lehen, telefonoek txistu bat egin zuten. • Ondoren, lasaitzeko mezu bat jaso zuten. Mezuak azaltzen zuen alerta-sistema berriaren proba bat zela.", "score": 0.3351495856709339 }, { "src": "Txurdinaga eta Begoñako Andramaria auzoetako eta inguruko bizilagunek larrialdietako alerta simulatua jasoko dute euren telefono mugikorretan", "tgt": "Proba azaroaren 10ean egin zen, goizeko 10etatik aurrera Bilboko Txurdinaga eta Begoñako Andramaria auzoetan.", "score": 0.3740517185683751 }, { "src": "Berez, simulazioa abisu-eremuko antenetara konektatuta dauden telefono guztietara iritsiko da zuzenean. Alde horretatik, nabarmendu behar da Euskadik 2020tik duela biztanleriari abisuak igortzeko \"Alderantzizko 112\" sistema propioa, 112 SOS Deiak aplikazioan integratuta, eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendari Nagusiak babestutako ekimen berriak, beraz, EAEn jada ezarrita dauden autobabes-erremintak osatuko ditu.", "tgt": "Mezua jaso zuten auzo horietako antenetara konektatuta zeuden telefono mugikor guztiek.", "score": 0.4366325832342307 }, { "src": "Ez erantzun mezu honi.Ez deitu 112ra. Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko", "tgt": "Mezuak hau zioen: \"112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA Ez erantzun mezu honi. Ez deitu 112ra. Larrialdi hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko.\"", "score": 0.22536516781464289 }, { "src": "Probak txandaka ari dira egiten autonomia-erkidego guztietan. Larrialdi handiko egoera erreal bat gertatuko balitz, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak kaltetutako eremuetako gailuetara bidaliko lituzke era horretako mezuak.", "tgt": "Proba hau antolatu zuen SOS Deiak, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak.", "score": 0.41606350007278226 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak gogoratzen du SOS Deiak app-ak, beste funtzionalitate batzuetan artean, \"Alderantzizko 112\" izenekoa duela, eta biztanleriari zuzendutako alerta goiztiarreko sistema horren bidez arrisku-egoerei buruzko abisu zehatzak jaso daitezke eragindako pertsonak dauden lekuaren arabera.", "tgt": "2020tik, Euskadik sistema propioa du biztanleriari abisuak emateko: \"Alderantzizko 112\". Sistema horren bidez, biztanleriak arrisku-egoerei buruzko abisuak jasotzen ditu kaltetutako pertsonak dauden lekuaren arabera. \"Alderantzizko 112\" 112 SOS Deiak aplikazio barruan dago.", "score": 0.2346451460817421 } ] }, { "id": "294", "alignments": [ { "src": "Berri faltsuak saihestea eta haien zabalkundea txikitzea, hori izan zen Eusko Jaurlaritzaren Irekia atariak Bilbon antolatutako ekitaldiaren gai nagusia. Ekitaldi horretan, hain zuzen, kazetaritzan eta hedabide digital espezializatuetan diharduten lau profesionalek parte hartu zuten.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Irekiak topaketa bat antolatu zuen Bilbon: nola saihestu eta murriztu notizia faltsuak sinetsi eta zabaltzea. Topaketan lau kazetarik eta komunikabide digital batzuek parte hartu zuten, berri faltsuetan espezializatutakoak denak.", "score": 0.3374781074990296 }, { "src": "Aurretik, hausnarketa partekatuko prozesu parte-hartzaile bat abiarazi zen on-line. Irekia eta Osoigo plataformen bidez, herritarrek bere iritziak eta proposamenak bidali zituzten berri faltsuak sortzeko eta zabaltzeko prozesuei buruz. Plataforma horietan bildutako proposamenak, bada, Bilboko ekitaldian antolatutako bi mahai-inguruetan aurkeztu eta eztabaidatu ziren. Kazetarien, sektoreko adituen eta hara joandako publikoaren hausnarketak ere entzun zituzten.", "tgt": "Otsailaren 26tik martxoaren 12ra bitartean, herritarrek berri faltsuei buruzko iritzia eman zuten eta proposamenak egin zituzten, Irekia eta Osoigo web-orrialdeetan.", "score": 0.4053642670500788 } ] }, { "id": "354", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, agerraldi bat egin du gaur eguerdian Gobernu Kontseiluan heldu dieten gaien kontu emateko.", "tgt": "Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Erkorekak, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak, landutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.19674202279571268 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren aldetik egindako legealdiaren urte-erdiko balantzearen berri eman du Josu Erkorekak prentsaurrekoan. \"Hamaikagarren legealdi honetako \"Gobernu Programaren\" betearazpenaren balorazio positiboa egin dugu\", adierazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Hala, azaldu duenez, martxan daude dagoeneko \"Gobernu Programako\" 655 ekimen eta 175 konpromiso. Besteren artean, \"Euskadi Basque Country 2020 Estrategia\", \"VII. Berdintasun Plana\" eta \"Lanbide Heziketako IV. Plana\" onetsi izana nabarmendu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak modu positiboan baloratu du bere Gobernu Programa; uste du gauzak ondo egiten ari direla. Gobernu Programa horretatik, dagoeneko abian daude: • 655 ekimen • 175 konpromiso Ekimen eta konpromiso horien artean, Eusko Jaurlaritzak hauek jotzen ditu garrantzitsutzat: • Nazioartekotzeko Euskal Estrategia, Euskadi-Basque Country 2020 • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako 7. lana • Lanbide Heziketako 4. plana", "score": 0.3072337599048593 }, { "src": "Gainera, Erkorekak azpimarratu duenez, aurtengo lehenengo seihilekoaren helburua zen 18 legeetara iristea eta, orain, 15 arau ari dira izapidetzen; mugikortasun jasangarriari buruzko legea, ekarpenei buruzkoa, eta emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzkoa geratzen dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren helburua zen 18 lege onartzea 2018ko urtarrila eta ekaina bitartean 18 lege horietatik, 15 lege izapidetzen ari dira. Falta diren 3 legeak hauek dira: • Garraio jasangarriari buruzko legea, hau da, denbora asko iraun dezakeen garraioa, ingurunea kaltetu gabe • Ekarpenen legea, dirua EAEko administrazioen artean nola banatu behar den zehazten duena. • Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko legea. Gobernu Kontseiluan landu diren beste gai batzuk hauek dira:", "score": 0.3163239827571825 }, { "src": "Azkenik, eta ETA behin betiko desegin izanari aipamen eginez, sailburuak adierazi du irmotu egin dela bizikidetza normalizaturako horizonte berri bat eraikitzeko aukera. \"Harreman diskretu baten lerro etengabe bati hasiera eman diogu espetxe-politika berri batean aurrera egiteko, lehenaldiko salbuespenetatik urrunduko den batean\", azpimarratu du Erkorekak. Ildo horretatik, Euskadi / Estatua Lankidetzarako Batzorde Bilateral Teknikoaren bilera aipatu du Erkoreka sailburuak, eta baita zabaltzen den aukera ere Gobernu Programaren bi helburu nagusitan aurrera egiteko: Gernikako Estatutua osorik betetzea, eta euskal Autogobernua eguneratzea eta horretan sakontzea.", "tgt": "Aro berri bati hasiera eman zaio: • Elkarbizitza normala eta bakean izateko • espetxe-politika berri bat sortzeko Lankidetzako Aldebiko Batzorde Teknikoa Euskadiko Administrazioaren eta Estatuko Administrazioren artekoa: aro berri bati eman zaio hasiera Gernikako Estatutua betetzeko. Gernikako Estatutua arau bat da zeinak esaten baitu Euskal Autonomia Erkidegoak autogobernu-eskumenak dituela.", "score": 0.29605341634615795 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak 2018-2020 urteetarako \"Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala\" onetsi duela jakinarazi du Arantxa Tapia sailburuak. Hala, azaldu duenez, mugikortasun elektrikoa balio-katea osatzen duten eragile publikoekin eta pribatuekin modu koordinatu batean bultzatzea du helburu plan horrek, eta baita lurraldearen garapen sozioekonomikoari eta ezagutzaren sorkuntzari egiten dien ekarpena areagotzea ere.", "tgt": "Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala", "score": 0.44339539807996375 } ] }, { "id": "66", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak lagunduta, Gomiztegi Artzain Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da.", "tgt": "Gaur Gomiztegi Artzain Eskolaren 25. urteurrena ospatu da. Ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Arantxa Tapia sailburua izan dira.", "score": 0.3939552227897463 }, { "src": "Gaurko ekitaldian, Lehendakariak artzainaren lana jarri nahi izan du balioan, aitorpen publikoa eginez Euskadiko ardi-sektoreari, artzain eta gazta-egile guztiei. Sektorearen bokazioak eta lanak aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzen dituela eta landa-ingurunea biziberritzen laguntzen duela azpimarratu du Iñigo Urkulluk. \"Milaka urteko jarduera bat babestea eta horri prestigioa ematea lortzen ari zarete, baita gazteenen artean ere\", gaineratu du.", "tgt": "Lehendakariak balioan jarri du artzain eta gazta-egileen lana. Euskadiko ardi-sektoreak ematen ditu lana, aberastasuna eta ongizatea eta landa-inguruneen egoera hobetzen laguntzen du. Badira milaka urte jarduera hau egiten dela eta jarraitzen da egiten, baita gazteen artean ere.", "score": 0.39287112653841677 }, { "src": "Bere hitzaldian, Lehendakariak emakumeak sektorean duen presentzia indartzen jarraitzeko asmoa erakutsi du. Hau horrela, balioan jarri du Artzain Eskolan antolatu diren ikastaroetan parte-hartzaileen laurdena emakumeak izan direla. \"Ez da nahikoa. Emakumeak sektorean duen presentzia ikusarazi behar dugu\", esan du.", "tgt": "Lehendakariak ere esan du sektore honetan are eta emakume gehiago daudela. Artzain Eskolan antolatu diren ikastaroetan parte-hartzaileen laurdena emakumeak izan dira. Presentzia hori garrantzitsua da eta ikusarazi behar da.", "score": 0.2759662628827583 }, { "src": "Gomiztegi Artzain Eskolak 300 pertsona prestatu dira, \"eta hezkuntza-eredu horrek arrakasta izan duenez\", aurten Behizain Eskola sortu da.", "tgt": "Gomiztegi Artzain Eskola", "score": 0.3253671780997516 }, { "src": "Historia hau 1950garren urtean hasi zen. Arantzazuko frantziskotarrek Gomiztegi baserria erosi zuten, Santutegitik hiru kilometrora zegoen Aizkorri Parke Naturalaren bihotzean. Duela 26 urte, artalde bat eratu zuten baserrian, eta artisau-gaztandegi bat egokitu zuten.", "tgt": "Eskolaren historia 1950ean hasi da. Arantzazuko monje frantziskotarrek Gomiztegi baserria erosi zuten. Baserria Aizkorri Parke Naturalean dago, Arantzazuko Santutegitik 3 kilometrora. Hor artisau-gaztandegi bat sortu zuten. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Artzain Eskola sortu zuten 1997an.", "score": 0.5010363596403782 }, { "src": "Duela 25 urte Artzain Eskola sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren babesean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Harrezkero, urtero, ikastaroa antolatzen da, artzain berriak edo artzain profesionalak prestatzeko edo gaitzeko, HAZI-rekin lankidetzan. 2007garren urtean, Artzain Eskolak bultzada berria izan zuen, eta aprisko berria inauguratu zen. Gaur Gomiztegiko artaldeak 400 ardi baino gehiago ditu.", "tgt": "Geroztik, urtero ikastaro bat egiten da HAZIrekin lankidetzan, artzain profesional berriak prestatzeko. 2007an, aprisko berria sortu zen.", "score": 0.5092592503567649 } ] }, { "id": "82", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako beste hainbat akordio, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.2294404540088058 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren bileran onartutako gaiak aipatu aurretik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aurrekontuen negoziazioa izan du hizapide. Oposizioko taldeekin deitutako bilerak bihar bertan hasiko dira, joan den astean sail bakoitzaren proiektuak aurkeztu ondoren.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak bihar hasiko ditu gainontzeko talde politikoekin bilerak Euskadiko 2023rako aurrekontuetarako akordioak lortzeko.", "score": 0.22930675190601285 }, { "src": "\"Kontu publikoen kaudimenari esker, ahaleginak ekonomia suspertzera eta enplegu-aukerak sortzera bideratu ditzakegu. Bizi behar dugun egoera ekonomiko eta sozial zurrunbilotsuari aurre egiteko bidea ere bada hori\", gehitu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak talde politikoekin lan egin nahi du aurrekontuak onartu ahal izateko, horrela gaur egungo egoera ekonomikoaren aurrean prest egoteko eta horrek dakartzan beharrei erantzuteko. Bingen Zupiriak esan du Euskadik 2023rako honako hauek lor ditzakeela: • ekonomia bultzatzea • enplegu gehiago sortzea • gaur egungo egoera ekonomikoak dakartzan aldaketei aurre egitea.", "score": 0.22073837663920326 }, { "src": "Inbertsioari dagokionez, zuzkidura errekorra proposatzen dela azpimarratu du, 1.800 milioi eurorekin, eta % 12ko hazkundea berrikuntzako inbertsio publikoan, bi urteren buruan Europarekin konbergentzia lortzeko helburuari eutsiz.", "tgt": "Horretarako, Eusko Jaurlaritzak gastatuko ditu: • 800 milioi euro baino gehiago inbertsio publikoan • hau da, herritarrentzako gauzak egiteko, • hala nola, ospitaleak, errepideak... • % 12 gehiago berrikuntzako inbertsio publikoan. Horrekin, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du 2 urteren buruan Europako maila berean egotea gai honetan.", "score": 0.30633682044337546 }, { "src": "Alde batetik, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du kredituaren gehikuntza hori, laneratzeko lanpostuei lotutako dirulaguntzen eskaerak nabarmen handitu direlako. Horrela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak 1.429.110 euro gehiago emango dizkie laneratzeko enpresei , gizarte-ekonomiako ekimen horietan enplegua sortzeko gaitasunagatik erabilgarri dauden baliabideak agortu ondoren.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ia 1,5 milioi euro gehiago emango ditu Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren laguntzetarako. Laguntza horiek laneratzeko enpresentzat dira. Eusko Jaurlaritzak diru gehiago emango du azken hilabeteetan, enpresa horiek askoz laguntza gehiago eskatu dituztelako, lanpostu berri asko sortzen baitituzte.", "score": 0.35636192752103724 }, { "src": "Gainera, Gobernu Kontseiluak onetsi du gaurko bileran Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan berdintasun-planak garatzeko laguntzen deialdia egiten duen agindua. Horrela, Lan eta Enplegu Sailak 150.000 euro bideratuko ditu enpresek berdintasun-batzordeetako kideak prestatu eta gaitzeko eta berdintasun-planak garatzeko.", "tgt": "Enpresetako berdintasun planei dagokienez Eusko Jaurlaritzak 150 mila euro emango ditu berdintasun gaietan lan egiten duten pertsonei prestakuntza ematen dieten enpresei laguntzeko. Prestakuntza jasotzen duten pertsona horiek enpresako berdintasun-batzordeetan parte hartzen dute eta berdintasun-planak egiten dituzte.", "score": 0.32449690605724474 }, { "src": "Hezkuntza sailari lotuta, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran hartu du 2022ko Euskadi Ikerkuntza Sariaren deialdia egiten duen Agindua onartzeko erabakia.Euskadi Ikerkuntza Sariak, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoa duenak, 42.000 euroko hornikuntza du, zatiezina eta bakarra. Urtero deitzen da, baina bi urtean behingo errotazioa du, jarraian zehazten den eran: urte bikoitietan saria Zientzia eta Teknologiaren arloan ematen da, eta urte bakoitietan, aldiz, Gizarte Zientzien eta Humanitateen eremuan. 2022ko deialdia, beraz, Zientzia eta Teknologiaren arloan deituko da.", "tgt": "2022ko Euskadi Ikerkuntza Sariari dagokionez Eusko Jaurlaritzak deituko du 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria. 42 mila euroko sari honekin, Eusko Jaurlaritzak jarduera zientifikoa sustatu nahi du.", "score": 0.5298209738221586 } ] }, { "id": "39", "alignments": [ { "src": "Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du, Emakunderen eskutik; hiru foru-aldundien, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako udalen elkarlanaren bitartez. Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izateko baldintzak sortu behar direla.", "tgt": "Euskal erakunde publikoek kanpaina bakarra egingo dute elkarrekin martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko egunerako. Kanpainaren leloa hauxe da: \"Emakumeak gora!\" Aurten, kanpainak eskatzen du emakume gehiago egon daitezela erantzukizun- eta lidergo -postuetan, hau da, erabakiak hartzen dituzten emakumeak. Lortzeko, beharrezkoa da baldintza egokiak sortzea emakumeek beren ahalmen guztia garatu ahal izateko gizonen baldintza berberekin.", "score": 0.31702716058419667 }, { "src": "Kanpainaren protagonistak hainbat emakume dira, Berdintasun ezari buruzko zenbait datu gogorarazten dizkigutenak eta horiek eragiten dituzten arrazoietako batzuk erakusten dituztenak, hala nola: • Emakumeak gerentzia-postuen %6a baino ez izatea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik, erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik. • Emakumeak titulazio teknikoetako matrikulen %23a baino ez izatea, ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, gure erabakiak mugatzen dituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza. • Zaintzeko eszedentzien %73a emakumeek hartzea ez da emakumeek bakarrik dakitelako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek gure garapen profesionala mugatzen du.", "tgt": "Kanpaina honetan emakumeak berak dira honako hauek gogorarazten dizkigutenak: • Emakumeek erantzukizun-postuen %6a betetzen dute bakarrik. Izan ere, lanpostu horiek beti izan dira gizonentzat eta hori ez da aldatzen urteekin, nahiz eta postu horietarako ondo prestatutako emakumeak egon. • Titulazio teknikoetako (ingeniaritza, arkitektura...) matrikulen %23a bakarrik dira emakumeenak. Izan ere, gizartean oraindik uste da emakumeek ezin dituztela gai batzuk ikasi, hori ikasi eta horretan jardun nahi badute ere. • Familia zaintzeko eszedentzien %73a emakumeek hartzen dute. Izan ere, gizarteak esaten du hori dela emakumeen zeregina eta horrek mugatu egiten ditu lanean garatzeko.", "score": 0.33313054505818895 }, { "src": "Kanpainaren aurkezpenean izan dira Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria, Gasteizko alkate eta EUDELeko elkarteburua, Nerea Isasi, Ainhoa Campo eta Patricia Campelo, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Berdintasun zuzendariak, hurrenez hurren; eta Nekane Alonso eta Ane Oyarbide, Bilboko eta Donostiako Berdintasun zinegotziak.", "tgt": "Kanpaina Euskadiko erakunde publiko guzti hauek antolatu dute: • Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila • Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak • EUDEL, Euskadiko Udalen Elkartea • Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu du kanpaina otsailak 27an. Bertan egon dira kanpainan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariak ere.", "score": 0.3492872630840198 }, { "src": "Nerea Melgosaren hitzetan, \"Gizarte honek emakume gehiago behar ditu erabaki eta eragin postuetan eta kanpaina honetan erakusten dugu zein diren emakumeei lidergo-postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak\". Hala, kanpainak mito faltsuak eraisten ditu, hala nola emakumeak ez daudela hain prestatuta postu horiek betetzeko. Izan ere, Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik, emakumeak ia %60a dira.", "tgt": "Nerea Melgosak esan du gure gizartean erantzukizun-postuak dituzten emakume gehiago behar ditugula. Gainera, sailburuak esan zuen kanpaina honekin amaitu nahi dela emakumeak erantzukizun-postuetan lan egiteko gutxiago prestatuta daudela dioen ustearekin. Izan ere, Euskadin emakumeak goi-mailako ikasketak dituztenen erdia baino gehiago dira (% 60).", "score": 0.31664355325578974 }, { "src": "Melgosak zailtasun horietako batzuk zerrendatu ditu, hala nola \"boterea gizonen kontu gisa ikusten jarraitzen dugula; emakumeei perfekzioa eskatzen zaiela erantzukizun-postuetara iristeko (eta euren buruei eskatzen diete ere); haurrek oraindik ere jasotzen dituzten mezuetan mutilen lidergoa indartzen dela; edo anbizioa sozialki zigortuagoa dagoela emakumeen artean\".", "tgt": "Hona hemen zailtasun horietako batzuk: • Oraindik boterea gizonen gauza dela uste da. • Neskei eta mutilei mezuak ematen zaizkie mutilek bakarrik dutela liderrak izateko gaitasuna esanez. • Askoz gehiago eskatzen zaie emakumeei gizonei baino. • Uste da hobetu nahi duten eta erantzukizun-postuak izan nahi dituzten emakumeak anbiziotsuak", "score": 0.33965918314579985 }, { "src": "Kanpainaren materialak", "tgt": "Kanpaina", "score": 0.3907702554768831 }, { "src": "Webguneaz gain, kanpainak kartelak, irrati-iragarkiak, bannerrak eta iragarkiak ditu, eta otsailaren 27tik martxoaren 14ra bitartean egingo da, kanpoko euskarrietan, komunikabideetan eta sare sozialetan. Gainera, kartelak bidali dira erakundeetara, ikastetxeetara, osasun-zentroetara, elkarteetara, enpresetara, kultura-etxeetara eta liburutegietara, etab. Halaber, sare sozialetan #emakumeakgora traola erabiliko da.", "tgt": "Emakumeak gora! kanpainak otsailaren 27tik martxoaren 14ra iraungo du. Publizitatea: • Iragarkiak egingo dira irratian, telebistan eta sare sozialetan #emakumeakgora hashtaga • Kartelak jarriko dira ikastetxeetan, osasun-zentroetan, elkarteetan, enpresetan, kultura-etxeetan, liburutegietan...", "score": 0.09132374622871714 }, { "src": "Bestalde, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak kanpainaren datuetan eta kontzeptuetan sakontzeko sortu den webgunea aurkeztu du: www.emakumeakgora.eus. \"Urrats bat eman nahi izan dugu eta kontzeptu batzuetan gehiago sakondu, laguntzen baitigute ulertzen zergatik emakumeei zailagoa egiten zaien iristea eta ardura-postuetan mantentzea\", esan du. Webgunean, kanpainako emakume hainbat kontzeptu azaltzen dituzte, hala nola kristalezko sabaiak, zoru itsaskorrak, iruzurgilearen sindromea, konfiantza-arrakala, soldata-arrakala, rolak edo esterotipoak edo meritokrazia faltsua. Elgarrestak azaldu duenez, kanpaina kalean ere islatuko da, zenbait puntutan jarriko diren eskailera moduan, eta berdintasun ezari eta emakumeak emakume izateagatik oztoporik gabe igotzeko beharrari buruzko datu batzuk gogoraraziko dizkigute.", "tgt": "Web orri honetan kontzeptu batzuk azaltzen dira eta lagunduko digute ulertzen zergatik dituzten emakumeek hainbeste zailtasun erantzukizun-postuak izateko. Hona hemen web orrian azaltzen diren kontzeptu horietako batzuk: • kristalezko sabaia, hau da, oso emakume gutxik lortzen dute erantzukizun-postuetara iristea. • soldata-arrakala, gizonek eta emakumeek desberdin kobratzen dute lan berbera egiteagatik. • estereotipoak, emakume edo gizon izateagatik pertsonak izan behar diren moduari buruz gizarteak duen ideia edo irudia da. Ez dira aldatzen eta denboran zehar mantentzen dira. Eskailera formako kartelak: Kartel horiek kale batzuetan jarriko dira eta gogoraraziko digute emakumeak ere lanean garatu behar direla, zailtasunik gabe emakumea izateagatik.", "score": 0.3579824938918999 } ] }, { "id": "74", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak 2022ko garapenerako lankidetzako Ignacio Ellacuria Saria eman dio Vandana Shiva doktoreari. Mundu mailako erreferentea da nazioarteko mugimendu ekofeministan eta biodibertsitatea babesteko eta krisi klimatikoaren aurrean nekazaritza alternatiba iraunkorrak eraikitzeko borrokan. Calcuta Ondoan elkarteak proposatu zuen hautagaitza.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak 2022ko garapenerako lankidetzako Ignacio Ellacuria saria eman zuen azaroaren 29an. Irabazlea Vandana Shiva doktore indiarra izan da. Vandana oso ezaguna da mundu osoan ekologia eta feminismoa defendatzeagatik eta nekazaritza jasangarrirako eta ingurumena babesteko proiektuak sortzeko egindako borrokagatik. Calcuta Ondoan euskal erakundeak proposatu zuen saria Vandanari ematea.", "score": 0.6543164251691588 }, { "src": "Urkullu lagundu dute Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak, Paul Ortegak.", "tgt": "Sari banaketan ere egon dira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria, Paul Ortega.", "score": 0.7857385148227253 }, { "src": "Epaimahaiak Indiako ekintzailearen lana aitortu nahi izan du \"bizitza eman duelako besteena salbatzen, lurraren eta gizakiaren bizitza babestuko duen indarkeria gabeko nekazaritzaren bidez\", eta, gaineratu du, \"larrialdi klimatikoaren arazo handiari buruzko ahots zuzena eta gertukoa izateagatik, eta, batez ere, ingurumenarekin oreka bat lortzeko alternatiba eskuragarriak, zientifikoki kontrastatuak eta eraginkorrak eskaintzeagatik, emakumeen balioa protagonista gisa jarriz\".", "tgt": "Vandanak saria jaso du lurra babestuz, klima-aldaketaren arazoa azalduz eta konponbideak bilatuz, bizitza pertsonak salbatzen eman duen emakumea izateagatik. Gainera, emakumeak nekazaritza-proiektu askoren protagonista izatea lortu du.", "score": 0.2810163957050146 }, { "src": "Vandana Shiva Navdanya (bederatzi hazi) Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Ekologikorako Fundazioaren ordezkari moduan aritu da, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak babestua Calcuta Ondoan bidez. Fundazioak biodibertsitatearen eta hazien kontserbazioa eta nekazarien eskubideak sustatzen ditu, bereziki, emakumeenak. Hitzaldian saria eskertu du, eta tokiko ekonomiak aldarrikatu ditu egungo krisiei aurre egiteko alternatiba gisa.", "tgt": "Vandana bere hitzaldian aritu da Navdanya Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Ekologikorako Fundazioaren ordezkari gisa. GKE honek eLankidetza Euskal Agentziarekin lan egiten du biodibertsitatea , haziak eta nekazarien eskubideak, batez ere emakumeenak, mantentzeko proiektuetan.", "score": 0.624971280637479 }, { "src": "Nazioartean, Shivak ekofeminismotik nekazarien eta naturaren eskubideen aldeko mundu osoko ekimenetan parte hartu du. 1998an, Diverse Women for Diversity mugimendua sortu zuen, 10 milioi emakume baino gehiagorekin batera horien segurtasuna eta elikadura burujabetza ziurtatzeko. Horregatik guztiagatik, Vandana Shivak Right Livehood Award saria jaso du, Nobel Saria alternatiboa izateagatik ezaguna, eta liburu ugari idatzi ditu horien artean Staying Alive, Hegoaldeko herrialdeetako emakumeen pertzepzioak aldatzen lagundu zuena.", "tgt": "Vandana fisikaria da, baina ikertzaile lana aldatzea erabaki zuen, nekazaritza proiektu ezberdinetan aritzeko, herri indigenen eta komunitate txiki eta lokalen alde borrokatzeko. 1998an mundu osoan 10 milioi emakume baino gehiago elkartu zituen mugimendua bultzatu zuen. Sari asko jaso ditu eta hainbat liburu idatzi ditu.", "score": 0.34112661197985533 }, { "src": "Ignacio Ellacuria Saria", "tgt": "Ignacio Ellacuría saria", "score": 0.6699689235512319 }, { "src": "Vandana Shivak pentsamenduarekin bat etorriz, Urkulluk gogorarazi du \"munduan emakumeak dira, bereziki pobreenak eta lurrari lotuen daudenak, klima-aldaketaren ondorioak pairatzen ari diren lehenak. Emakumeak dira bide berri bat irekitzen ari direnak\". Amaitzeko, eskerrak eman dizkio Shiva doktoreari euskal lankidetzari ematen dion laguntzagatik, baita ere klima-aldaketaren aurkako borrokagatik eta emakumeek borroka horretan duten zeregina aldarrikatzeagatik ere.", "tgt": "Lehendakariak Vandana Shivaren papera aitortu du klima-aldaketaren aurkako borrokan eta lurrari lotutako emakume pobreenei protagonismoa ematen. Ignacio Ellacuría sariaz eta horrek esan nahi duenaz ere hitz egin du.", "score": 0.31508201012211823 }, { "src": "Bere hitzaldian , Lehendakariak aitortu du, \"aurtengo Ignacio Ellacuría Saria Himalaia eta Euskadiren arteko topalekua da, balio unibertsalak eta pertsonalak, tokikoa eta globala ikuspegia duena\", larrialdi klimatikoaren erronka komunari eta 2030 Agendari erreferentzia eginez. \"Erronka global eta planetario horren aurrean, Euskadik konponbideak bilatzeko hurbilen dagoenaren papera aldarrikatzen du; izan ere, lurraldetik eta komunitatetik gertuen dauden gobernuok erantzukizun berezia dugu, eta irtenbideak aztertzeko eta praktikan jartzeko aukera dugu, geure gaitasunak erabiliz\".", "tgt": "Urkulluk esan du sari hau Himalaia eta Euskadi lotzeko modu bat dela eta klimaren krisia planeta osoaren arazoa dela, baina gertuko lekuetatik ere irtenbideak bila daitezkeela. Euskadiko gobernuek eta bertako herritarrek erantzukizuna eta gaitasuna dugu irtenbide horiek martxan jartzeko.", "score": 0.20716395498092388 }, { "src": "Ignacio Ellacuría sariak El Salvadorren 1989an militarrek eraildako euskal filosofo eta teologoaren izena eramaten du, eta bere xedea da publikoki aitortzea herrien artean berdintasuna eta justizia sustatzen, pobrezia gainditzen eta ekarpen hori hedatzen laguntzen duten pertsonak, antolakundeak, taldeak edota ekimenak. Era berean, sariak ekimen hori ezagutaraztea eta gizartea sentsibilizatzea ere du helburu. Eusko Jaurlaritzak ematen du eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez.", "tgt": "Sariak Ignacio Ellacuría izena du 1989an El Salvadorren hil zuten euskal filosofo eta teologoaren omenez.", "score": 0.4380556759613058 } ] }, { "id": "23", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Kontseiluaren beste akordioak", "score": 0.2591957633349994 }, { "src": "Bilera ren ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du prentsaurrekoan, Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuarekin eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Oraingo honetan, Kontseilua Busturian elkartu da. Bilera Ekoetxea Urdaibain egin da Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan, ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordeak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.06132234279924193 }, { "src": "Prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak BOOST proiektua aurkeztu du, ingurumen-hezkuntzak dituen erronkei erantzuteko . Tapiak azaldu duenez, proiektuaren helburua zubiak eraikitzea da, ingurumen-hezkuntza ikasgeletara eta ikasgeletatik harago eramateko lankidetzan aritzea; komunitatearen ahaleginak aldaketa eraginkor baterantz zabaltzeko diziplina anitzeko sareak eraikitzea; Ingurumen Hezkuntzaren arloan Euskadin lan egiten duten eragile guztien komunikazio-kanal erreferente bat izatea; eta Ingurumen/Klima Hezkuntzaren arloan hezitzaileak gaitzea, bizitzan zehar etengabeko prestakuntza bultzatuz, zirkunstantzietara eta testuinguruetara egokitua. Era berean, beste helburuetako batzuk dira gazteak gaitzea eta ahalduntzea Ingurumen/Klima Hezkuntzaren esparruan; ingurumen-hezkuntzaz bestelako sektoreetako kolektibo profesionalak eta erakunde publiko eta pribatuak gaitzea; Hezkuntza Ez-formala bultzatzea; eta Ingurumen Hezkuntza eta Herritarren Zientzia gaitzeko eta ahalduntzeko programak garatzea, familiei, gazteei eta herritar arloko kolektibo eta elkarteei zuzenduta.", "tgt": "Tapia sailburuak ingurumen-hezkuntzari buruzko proiektua aurkeztu du. Proiektuak BOOST izena du eta honako helburu hauek ditu: • Ingurumen-hezkuntza ikasgeletara eramatea. • Komunitateko eragileen artean sareak sortzea, ingurumena babestearen aldeko aldaketak gerta daitezen. • Komunikazio-kanal bat izatea, Euskadin ingurumenaren alde lan egiten duten eragile guztiak elkar daitezen. • Hezitzaileei lan-ibilbide osoan prestakuntza ematea, ingurumenari eta klimari buruz hezteko. • Beste sektore batzuetako, erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak prestatzea. • Irakaskuntza ofizialetik kanpo ematen den hezkuntza ez-formala, bultzatzea. • Familientzako, gazteentzako eta elkarteentzako ingurumen-hezkuntzako prestakuntza- eta ahalduntze-programak abian jartzea.", "score": 0.40187032937482636 }, { "src": "Ingurumenko sailburuak ingurumen-hezkuntza garrantzia azpimarratu du. \"Ingurumen-hezkuntza etengabeko prestakuntza-prozesu bat da, non herritarrak informatuta eta inplikatuta dauden, eta tresnak, gaitasunak eta konpromisoa dituzte garapen iraunkorraren alde banaka zein taldean jarduteko, iraunkortasunaren hiru ardatzak kontuan hartuta: soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa\", adierazi du. Hala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du Euskadik ingurumen-hezkuntza bultzatzearen eta herritar guztiei hedatzearen aldeko apustua egin duela, ez soilik enpresen, erakundeen eta hezkuntzaren esparruan.", "tgt": "Sailburuak esan du jasangarritasun-hezkuntza oso garrantzitsua dela gure gizartearentzat. Herritarrak denbora guztian trebatzen aritu behar dira, informatuta egoteko eta iraunkortasunaren 3 ardatzetan jardun ahal izateko: gizartean, ingurumenean eta ekonomian.", "score": 0.2701688479885487 }, { "src": "Era berean, Tapia sailburuak Sailak azken bi urteetan landu dituen ingurumen-mugarri garrantzitsuenetako batzuk azpimarratu ditu;azkena Trantsizio Energetikoari eta Klima-aldaketari buruzko Lege-proiektua da, helburutzat duena klima-neutraltasuna Euskadin 2050. urtea baino lehen lortzea. Gobernu-taldeak legegintzaldi honetarako hartuta zuen konpromiso hori maiatzaren 16an onartu zen, eta Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari da dagoeneko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza gai hau lantzen ari da. Zehazki, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen proiektuan. Etorkizuneko lege horren helburua da Euskadik klima-neutraltasuna izatea 2050. urtea baino lehen.", "score": 0.13541967156659043 }, { "src": "Bere aldetik, Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluak onartu duen Agencia Vasca de Ciberseguridad-Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia Sortzeko Lege Proiektua aurkeztu du. \"Cyberzaintza\" deituko den erakunde publiko berri horrek berezko nortasun juridiko izango du, eta Internet eta teknologia berrien erabileraren ondoriozko mehatxuei modu integralean eta zeharkakotasunez aurre egiteko sortuko da. Eusko Legebiltzarrak onartzen duenean, Agentzia berria Segurtasun Sailari atxikita egongo da eta Eusko Jaurlaritzak, agentzia sortzen denetik aurrera, Euskadin zibersegurtasunaren arloko arriskuei aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak eta baliabideak izango ditu.", "tgt": "Etorkizuneko Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren aurkezpena Eusko Jaurlaritzak lege proiektu bat egingo du Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia sortzeko. \"Cyberzaintza\" izango du izena. Agentzia hau Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren mende egongo da eta Internetek eta teknologia berriek ekar ditzaketen arriskuei aurre egiteko balioko du.", "score": 0.4223717943799036 }, { "src": "Halaber, Josu Erkorekak 2023ko lehengo hiruhilekoan erregistratutako ziberdelinkueltzia datuak errepasatu ditu. Datuen arabera, Euskadin salatzen diren delituen % 25 teknologia berrien bidez egiten dira. Denbora horretan, zehazki, 6.086 ziberdelitu erregistratu dira, iazko aldi berean baino % 22 gehiago. Horietako gehien-gehienak, orain arte bezala, ziberiruzurrak izan dira, eta ziberdelitu guztien % 88 dira.", "tgt": "Teknologia arazo bat izan daiteke orain egiten diren delitu asko Internet bidez egiten direlako. Honi ziberdelinkuentzia deitzen zaio. Aurtengo lehen hiru hilabeteetan, Euskadin salatu diren delituen ehuneko 25 teknologia berriak erabiliz egin dira. Mota horretako delituak ziberdelituak dira eta asko ugaritu dira iaztik. Ia delitu guztiak ziberiruzurrak izan dira. Hau da, jendeari dirua lapurtzea Internet bidez.", "score": 0.3806340480338769 }, { "src": "Segurtasuneko sailburuak azaldu duenez, Euskadiko zibersegurtasunaren agentzia berriak, batez ere, hiru arlo landuko ditu: ziberdelituak, azpiegitura eta datu publikoen babesa, eta enpresa datuen eta azpiegituren babesa.", "tgt": "Agentzia berriak 3 gai landuko ditu: • Ziberdelinkuentzia • Datu publikoen babesa • Enpresen datuen babesa", "score": 0.3788996108543421 }, { "src": "Alde batetik, Gobernu Kontseiluak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegurako 15 orientazio-plaza berri sortzeko baimena eman du gaurkoan, lana aurkitu edo dagoena hobetu nahi duten pertsonen arreta hobetzeko. 15 langile hauek, gaur egun orientazio-plaza duten plantillarekin egingo dute bat, beraz, 259 lagun izango dira hemendik aurrera Lanbiden zeregin horretara jarrita.", "tgt": "LANBIDE. Eusko Jaurlaritzak lan-orientatzaileen 15 plaza berri sortuko ditu, lan bila dabiltzan pertsonen arreta hobetzeko. Orain 244 lan-orientatzaile ari dira lanean Lanbiden. Langile kopurua handitzeak balioko du Lanbide Hobetzen hobetzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea eta etorkizuneko Enpleguaren Euskal Legea abian jartzeko.", "score": 0.0 }, { "src": "Hezkuntza arloan, UNED Urrutiko Unibertsitateari zuzeneko laguntza ematea erabaki du gaurkoan Gobernuak, 500.000 euroko diru kopuruakin . UNEDen Euskadiko hiru ikastegien artean banatuko da partida hau (Vitoria-Gasteiz, Bergara eta Bizkaia) matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera banatzen dena, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta UNEDek 2021eko apirilean sinatu zuten hitzarmenean jasotzen denez.", "tgt": "UNED. Eusko Jaurlaritzak laguntza bat emango dio UNED Urrutiko Unibertsitateari. Euskadin UNEDen matrikulatzen diren ikasle kopuruaren arabera banatuko da dirua.", "score": 0.07353990344887489 }, { "src": "• Etxebizitza Sailak 71 milioi euro bideratuko ditu alokairuan eta birgaitzean laguntzeko dirulaguntza programetara", "tgt": "ETXEBIZITZA. Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Visesaren akzioak erosteko eta 71 milioi euro gastatzeko alokairu sozialerako eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzetan.", "score": 0.0 } ] }, { "id": "291", "alignments": [ { "src": "WindEurope 2019 Konferentzia eta Erakusketa", "tgt": "WindEurope , Energia Eolikoaren Europako Elkarteak WindEurope deritzon konferentzia eta erakusketa antolatu du Barakaldoko BECen apirilaren 2an, 3an eta 4an.", "score": 0.2972496319673159 }, { "src": "Bere jardunean, Eusko Jaurlaritzak energia eolikoaren alde egindako apustua nabarmendu du Lehendakariak. Iñigo Urkulluk esan duenez, sektore honen garapena ondasun komun bat da ekonomiaren garapenerako eta ingurumenerako. Zentzu horretan, Lehendakariak apustua ezartzen den hiru oinarri aipatu ditu: Euskadiko espezializazio adimendunaren RIS 3 programa; industriaren berrikuntza eta digitalizazioa; eta Euskadi munduko erreferente gisa energia eolikoaren sektorean. \"Energia eolikoan duen ahalmen industrialagatik Europan ezagun den Erkidegoa da Euskadi\", gaineratu du.", "tgt": "Azoka hori da Europan egiten den garrantzitsuena energia eolikoaren arloan. Energia eolikoa diogunean, haizearen indarrak sortutako energiaz ari gara. Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak energia eolikoaren aldeko apustua egiten duela. Eusko Jaurlaritzak energia mota hori garatu nahi du ekonomiarako eta ingurumenerako ona delako. Energia mota hori garatzeko, bada, Eusko Jaurlaritzak 3 oinarri hauek dauzka: • RIS 3 programa, adimendun espezializazioa bultzatzeko Euskadin • Industria eolikoa berritzea eta digitalizatzea, proiektu berriak aurrera atera ahal izateko teknologia berrien bidez. • Euskadi erreferentziazko eskualde bilakatzea munduan energia eolikoaren sektorean. Izan ere, energia eolikoaren industrian daukan ahalmena dela-eta, Euskadi erreferentziazko eskualdea da Europan.", "score": 0.21222635802433254 }, { "src": "Energia Eolikoaren Europako Elkarteak, WindEurope-k, Bilbao Exhibition Centre-n egingo du 2019ko apirilaren 2tik 4ra bere \"WindEurope Conference & Exhibition\" ekitaldia. Azoka hau Europako elkarraldi garrantzitsuena da bere espezialitatean, baita elkartearen erreferentziazko ekitaldietako bat ere; batez beste mundu osoko 8.000 profesional bertaratzen dira, eta 400 enpresa erakusketari ere, 50 herrialdetakoak.", "tgt": "Mundu osoko 8.0000 profesionaletik gora parte hartu dute ekitaldian, eta 50 herrialdetako 400 enpresak baino gehiagok jarri dute standa erakusketan.", "score": 0.41105599164389495 }, { "src": "Felipe VII.a erregeak inauguratutako WindEurope Konferentzia eta Erakusketa 2019 ekitaldian parte hartu du gaur goizean Iñigo Urkullu Lehendakariak.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak eta Felipe VI.a erregeak WindEurope inauguratu zuten apirilaren 2an.", "score": 0.4724405707475968 }, { "src": "Barakaldoko BECen egin da ekitaldia, eta bertan izan dira baita ere Ekologiaren Trantsizioko ministro Teresa Ribera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Gobernuko ordezkari Jesús Loza, Bizkaiko Diputatu Nagusi Unai Rementeria, eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui.", "tgt": "Han ere izan ziren, besteak beste: • Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako ministroa • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua • Jesus Loza, Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn • Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia • Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria", "score": 0.6536879499850741 }, { "src": "• 2020. urtean industria euskal ekonomiaren balio erantsi gordinaren % 25 izatea du helburu Eusko Jaurlaritzak", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak helburu bat du 2020rako: industria eolikoa sektore garrantzitsu bilakatzea euskal ekonomiaren barruan.", "score": 0.38645718843857774 }, { "src": "Gainera, Lehendakariak azpimarratu duenez, Herrialde industrial bat da Euskadi. Zentzu horretan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak helburutzat du industria euskal ekonomiaren balio erantsi gordinaren % 25 izatea 2020. urtean. \"Herrialde txiki bat gara, baina mundura eta lankidetzara irekia\", gaineratu du.", "tgt": "Euskadi herrialde txikia da baina lankidetzan jardun nahi du beste herrialde batzuetako industriekin, eta haiek arlo horretan zer egiten ari diren jakin.", "score": 0.3210708357145221 }, { "src": "Lehendakariak gogora ekarri duenez, EnergiBasque da Euskadiko Estrategia Teknologikoa eta Garapen Industrialekoa. \"Konektatuta gaude Europako ikerketa-sare nagusiekin\", zehaztu du. Gainera, adierazi duenez, Estrategia erreferentziazko azpiegiturekin osatzen da ekipo eta osagai eolikoen fabrikazio aurreraturako eta balidaziorako ‒WINDBOX besteak beste‒.", "tgt": "Estrategia horren bidez: • Euskadik Europan egiten ari diren ikerketen berri dauka. • Ekipo eta osagai berriak fabrikatzen ari dira energia eolikoaren esparruan.", "score": 0.2865072538555941 }, { "src": "Bere jardunaren ondoren, agintariek bisita bat egin dute standetara. Besteren artean, hauek bisitatu dituzte: AEE, Siemens Gamesa, Iberdrola, TPI Composites, Nordex Acciona, Vestas eta WindEurope. Baita Eusko Jaurlaritzaren standa ere, Euskal Pabiloia izenekoan kokatua, non energia-sektorearen Clusterreko 37 euskal enpresa biltzen diren.", "tgt": "Inaugurazioan izan diren ordezkariek stand nagusiak bisitatu dituzte, hala nola: • Asociación Empresarial Eólica • Siemens Gamesa • Iberdrola • TPI Composites • Nordex Acciona • Vestas • WindEurope", "score": 0.48160618272623806 } ] }, { "id": "255", "alignments": [ { "src": "Ohitura duen bezala, Eusko Jaurlaritzak, gaur, ikasturte politiko berriko bere lehen Gobernu Kontseilua Donostiako Miramar Jauregian egin du. Donostiako alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Xabier Ezeizabarrenak harrera egin diete Iñigo Urkullu lehendakariari eta sailburuei.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan batzartu da lehenengoz oporren ostean, ikasturte politiko berriari hasiera emateko. Aurreko urteetan bezala, batzarra Donostian egin da, Miramar Jauregian. Iñigo Urkullu lehendakariari eta haren sailburuei harrera egin diote Donostiako alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Xabier Ezeizabarrenak.", "score": 0.43672584676393433 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak bere bilera amaitu ondoren, Iñigo Urkullu lehendakaria hedabideen aurrean agertu da bilera horretan aztertu diren gaien berri emateko.", "tgt": "Batzarraren ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu du zer gai landu dituzten lehenengo batzar honetan.", "score": 0.21639236015738414 }, { "src": "Lehen Gobernu Kontseilu horretan, euskal ekonomiaren eboluzioak positiboa izaten jarraitzen duela azpimarratu du Lehendakariak. Zentzu honetan, Lehendakariak azaldu du hazkunde aurreikuspena %2,83koa dela urte honetarako eta %2datorren urterako eta helburua, urtea amaitu aurretik, 16.000 eta datorren urtean 12.000 enplegu sortzea dela. Horren inguruan esan du Euskadik nazioartean dituen enpresen hazkundeak eta lehiakortasunak oinarri sendoak dituztela nahiz eta Brexita gertatzeke egon, Estatu Batuen protekzionismoa nagusitu eta Txinaren eta Estatu Batuen guda komertzialak iraun.", "tgt": "Hazi egino da, halaber, enplegua, eta lanpostu berriak sortuko dira: 16.000 aurten, eta 12.000 datorren urtean. Lehendakariak esan du euskal ekonomia sendoa dela eta ondo jarrai dezakeela, nahiz eta mundu-mailan arazoak egon: Brexit-a (Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea), Txinaren eta Estatu Batuen arteko borroka komertziala, edo Estatu Batuek zerga gehiago ezarri nahi izatea beste herrialde batzuei erositako produktuei.", "score": 0.3322469079782576 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak Enpleguaren eta Suspertze ekonomikoaren aldeko Esparru Programaren datuak eguneratu ditu gaur. Aurten, guztira 1.600 milioi euroko inbertsioa eta 600 milioi gehiago abaletan eskainiko dituela Jaurlaritzak azaldu du Lehendakariak. Horretaz gain, Ikerketa eta Garapenean 460 milioi baino gehiago inbertituko direla 2019an esan du. Ondorioz, urtero %5eko gehikuntza betearazteko helburua beteko luke Jaurlaritzak. Berrikuntzak aberastasuna eta enplegua dakarrela eta gizarte politikak bermatzea ahalbideratzen duela gehitu du Lehendakariak.", "tgt": "Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Esparru Programari buruz Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren programa horri buruzko aurtengo datuak: • 600 milioi euro baino gehiago emango dira plan horretarako. • 460 milioi baino gehiago inbertituko dira I+G+b-n • Asko inbertituko da gizarte-gaietan: dagoen Aurrekontuko 4 euro bakoitzeko 3.", "score": 0.317567008052503 }, { "src": "Espainiako Gobernuarekin harremanei dagokionez, Lehendakariak azpimarratu du martxan dagoen Espainiako Gobernua izatea benetan garrantzitsua eta premiazkoa dela. Iñigo Urkulluk azaldu duenaren arabera, Jaurlaritzaren Saila guztiek dute Espainiako Gobernuarekin harremana berreskuratzeko helburua. Dena den, hiru dira gaurkoan nabaritu dituzten arloak: Autogobernua, Ekonomia eta Bizikidetza.", "tgt": "Espainiako Gobernuari buruz Lehendakariak esan du garrantzitsua eta presazkoa dela Espainian gobernu berria osatzea.", "score": 0.4651877762675006 } ] }, { "id": "83", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.17813934372960147 }, { "src": "Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur aurkeztu du, Gobernu Kontseiluaren ostean, Espainiako etorkizuneko Espazio Agentzia ezartzeko Euskadiren hautagaitza ren egokitasuna. Eusko Jaurlaritzak babestu du hautagaitza, eta babes hori hautagai-zerrendaren aurkezpen ofizialean sartuko da, hilaren 7an amaituko baita epea.", "tgt": "Espainiako Espazio Agentziari dagokionez Eusko Jaurlaritzak Euskadi hautagai gisa aurkeztu du etorkizuneko Espainiako Espazio Agentziaren egoitza hemen egon dadin.", "score": 0.5244894102250025 }, { "src": "Euskadik, gainera, lehen mailako gaitasun eta azpiegitura zientifiko-teknologiko garrantzitsuak dituela esan du Tapiak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen bidez, batez ere Basque Research Technology Alliance (BRTA) osatzen duten zentroak nabarmenduz.", "tgt": "Arantxa Tapiak esan du Euskadi toki ona izango dela Agentziaren egoitzarako honako hauengatik: • Horretarako beharrezkoak diren azpiegitura zientifiko eta teknologikoak ditu. Adibidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) eta Basque Research Technology Alliance (BRTA) • Eusko Jaurlaritzak espazioaren sektorearen alde egiten du, ITP Aereo enpresaren ehuneko 6 erosi baitzuen Finkatuz Funtsaren laguntzarekin. Halaber, hitzarmen bat sinatu du Airbusekin uztailean, jasangarritasuna eta digitalizazioa bezalako gaietan elkarrekin lan egiteko. • Gaur egun, 70 satelite eta ibilgailu espazialek baino gehiagok Euskadin egindako teknologia dute. Eta urtetik urtera gehiago egiten da. • Azken 10 urtetan, euskal espazioaren sektorea asko hazi da eta enpresen bikoitza du.", "score": 0.28714972418788065 }, { "src": "• Gobernuak 1,3 milioi euro bideratuko ditu logistikako eta garraioko prestakuntzara", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro emango dizkio garraio sektoreari langileek prestakuntzak egin ahal izateko. Sektore hori oso garrantzitsua da Euskadirentzat.", "score": 0.3511052255463706 }, { "src": "Gaurko Gobernu Kontseiluak logistikaren eta garraioaren arloko prestakuntzara 1,3 milioi euro bideratzea erabaki du. Euskal Autonomia Erkidegorako estrategikoa den sektore bati buruz ari gara eta jabetuta gaude trantsizio berriek eragindako aldaketetara egokitutako langile kualifikatuak behar dituela, beraz, logistikaren eta garraioaren eremuan prestakuntza-planak gauzatzeko Gasteizko Udalera eta Arabako Foru Aldundira bideratuko diren laguntzak onartu dira gaurko bileran. Diru-laguntza hauek Gipuzkoara eta Bizkaira zabalduko dira laister.", "tgt": "Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala izango dira laguntza jasotzen lehenak. Eta datozen hilabeteetan Bizkaiak eta Gipuzkoak jasoko dute.", "score": 0.30770001863345275 }, { "src": "Halaber, beste diru-laguntza batzuk onartu ditu Gobernu Kontseiluak. Alde batetik, Berriker 2022 deialdia ren oinarriak onartu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura‑produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak. 3,5 milioi euroko zuzkidura dute, eta elikaduraren eta zuraren balio‑kateko enpresetan praktika jasangarriei buruzko ezagutza sustatzea eta sortzea dute helburu, sektore horien epe labur eta ertaineko erronkei aurre egiteko. Eta, bestetik, onartu da 2.413.071,00 eurotan handitzea ELKARTEK programa , arlo estrategikoetan lankidetza-ikerketarako laguntzak emateko dena. Horrela, aurten, laguntza horiek 44.413.071 eurokoak dira.", "tgt": "Nekazaritza, baso, arrantza eta akuikulturaren sektoreei dagokienez Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro emango ditu Berriker 2022 deialdirako laguntzetan. Laguntza horiek nekazaritzaren, basoen, arrantzaren eta akuikulturaren sektoreetan ikertzeko eta berritzeko dira, hau da, gauzak egiteko modu berriak sortzeko. Horrekin, Eusko Jaurlaritzak elikagaien eta zuraren enpresetan praktika jasangarriak bultzatu nahi ditu. Elkarlaneko ikerketarako laguntzei dagokionez", "score": 0.3894826632706494 }, { "src": "Ingurumenaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak dekretu berri bat onartu du gaur, Euskadin iraunkortasunerako ingurumen-hezkuntza sustatu eta sendotzeko , esparru horretan lan egiten duten eragile guztien eskutik, iraunkortasunaren kultura berri baterantz eta osasunaren sustapenerantz aurrera egiteko.", "tgt": "2022an, Eusko Jaurlaritzak 44 milioi euro baino gehiago emango dizkio guztira programa honi, gai hauetan elkarlanean ikertzeko: • industria adimenduna, hau da, teknologia digitala erabiltzen duten industriak. • ingurumena kutsatzen ez duten energia garbiagoak. • osasun pertsonalizatua. Ingurumenari dagokionez Eusko Jaurlaritzak dekretu berria onartu du. Dekretu horren bidez, ingurumenari buruzko hezkuntza bultzatu eta indartu nahi du. Horrekin, iraunkortasuna eta osasuna hobetu nahi dituzte Euskadin, gai horietan lan egiten duten erakunde eta pertsona guztien laguntzarekin.", "score": 0.20372526883991995 }, { "src": "Hezkuntzari lotuta, alde batetik, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du ikasleak eskolara garraiatzeko banan banako dirulaguntzak arautzen dituen Agindua. Laguntza hauek, 2022-2023 ikasturtean honako hezkuntza-maila hauetan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduak dira: Haur Hezkuntzan (lehen zikloko hirugarren mailan eta bigarren zikloan), Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan. Deialdi honek milioi bat euroko diru kopurua du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak agindu bat onartu du banakako laguntzak deitzeko ikasleek eskola-garraioa ordaindu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro emango ditu. Laguntza hauek 2022-2023 ikasturteko ikasle hauentzat dira: • Haur Hezkuntza, bi urtetik sei urtera arte • Lehen Hezkuntza • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza • Oinarrizko Lanbide Heziketa", "score": 0.2903451011696955 }, { "src": "Bestetik, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du indarrean dagoen hezkuntza-ituna duten ikastetxeetako federazio eta elkarteei zuzeneko dirulaguntzak ematea. Ikastetxe horiek Euskal Hezkuntza Sistemaren mentoria digitaleko #CompDigEdu programan parte har dezaten erabili beharko dira. 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetarako zuzeneko dirulaguntza horien kopuura 4.739.416 eurokoa da.", "tgt": "#CompDigEdu programarako laguntzei dagokienez Eusko Jaurlaritzak 4,7 milioi euro baino gehiagoko zuzeneko laguntzak emango dizkie gaur egun hezkuntza-ituna duten ikastetxeetako federazio eta elkarteei. Laguntza horiek zentro horiek #CompDigEdu programan parte hartzeko dira. Euskal Hezkuntza Sistemaren programa honek ikastetxeei laguntzen die hezkuntzan teknologia berriak erabiltzen.", "score": 0.4568048547234695 }, { "src": "Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak jakinarazi du Jaurlaritzak 712.000 euro bideratuko dituela arte eszenikoen eta musikalen azpiegitura pribatuak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko. Arlo hauetara daude zuzenduak: zuzeneko arteen erakusketa; saiakera eta ekoizpen eszenikoa; eta saiakera eta/edo musika-ekoizpena. Bozeramaileak adierazi duenez, gaur onartutako deialdia Next Generation EU Planaren barruan dago. Bigarren aldia da, Next funts europarren barruan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntza hauek deitzen dituela eta iaz zortzi proiektu lagundu ziren diruz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 710 mila euro baino gehiago emango ditu kontzertuak, antzezlanak, musika- edo antzerki-entseguak... egiten diren espazioak modu jasangarrian berritzeko eta kudeatzeko. Laguntza horiek Next Generation Planaren parte dira eta ematen diren bigarren aldia da. 2021ean, laguntza horiei esker, 8 proiektu egin ziren.", "score": 0.2954294873275613 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak 883.000 euroko laguntza onartu du Sestaoko industria ondarearen eta itsasadarraren balorizazioa proiekturako", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 883 mila euroko laguntza emango dio Sestaoko Udalari hainbat urtez, bertako industria turismoa bultzatzeko.", "score": 0.2784836506416804 } ] }, { "id": "292", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak erabaki egin du, aurten ere, \"Planetaren ordua\" nazioarteko ekimenera elkartzea. Erkorekak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du ekimen horrekin ekonomia lehiakor bat eta karbono gutxikoa bultzatzeko hartua duen konpromisoa. Sailburuak azaldu duenez, Naturarako Munduko Funtsak antolatutako ekimen hori ingurumenaren gaineko hedadura globaleko mugimendu handienetako bat da orain. \"\"Planetaren ordua\" bezalako ekimenek, gizarte zibiletik sortuek, lagundu egiten dute ingurumen-erronken hedapena handitzen eta herritarrak parte aktibo izaten zuzenean eragiten dieten gaietan\", zehaztu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Ekimen hori Naturarako Munduko Funtsak antolatu du. Naturarako Munduko Funtsa erakunde bat da, lan egiten duena baliabide naturalak zaintzeko, kutsadura murrizteko... Eusko Jaurlaritzak ekimen horretan parte hartuko du, jarraitu ahal izateko bultzatzen ekonomía lehiakor bat eta karbono gutxikoa, hau da, gutxi kutsatzen duena.", "score": 0.26248869821909415 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Segurtsuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.5481277710557463 }, { "src": "Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Segurtasun Sailak hartutako erabakiaren berri eman du, 700era handitzea 28. promozioko hautaketa-prozesuari esleitutako plazen kopurua Ertzaintzako oinarrizko eskalan sartzeko. Sailburuak azaldu duenez, kopurua handitzeko erabaki horrek belaunaldi-berrikuntzaren premiari erantzuten dio, epe laburrera eta ertainera aurre egin behar zaion errealitate bat delako. \"Ahalegin handiagoa eta sakonagoa egitera behartuta gaude ertzain berrien prestakuntzan, arrakastaz aurre egin ahal izateko sortzen ari den belaunaldi-berrikuntzari\", adierazi du. Beltrán de Heredia sailburuak gogora ekarri duenez, Sailetik eta Akademiatik erantzukizunez eta ilusioz aurre egiten ari zaion erronka bat da hori.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 700era handituko du Ertzaintzako lanpostuen kopurua. Horregatik, libre gelditzen diren lanpostuak modu ordenatuan betetze aldera, Eusko Jaurlaritzak hau erabaki du: • Beste hautaketa-prozesu bat egitea 2019aren amaieran, behar diren lanpostuak betetzen jarraitu ahal izateko. • Urtero hautaketa-prozesu berri bat egitea Ertzaintzarako. • Lanpostu gehiago sortzea, ertzaina gehiago egon daitezen. Segurtasun Sailak eta Ertzaintzaren Akademiak gogoz eta erantzukizunez erantzun nahi die behar horri.", "score": 0.2614687460098448 }, { "src": "Laneko Jaiegunen Egutegi Ofiziala", "tgt": "2020ko jaiegunen egutegi ofiziala", "score": 0.44678357422701237 }, { "src": "Gobernuko bozeramaileak ezagutzera eman duenez, Gobernu Kontseiluak onartu egin du 2020rako \"Laneko Jaiegunen Egutegi Ofiziala\". Sailburuak argitu duenez, datorren urtean, urte osoko igandeak eta jai-egunak baliogabetzat hartuko dira lan-ondorioetarako, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko: urtarrilaren 1a, urtarrilaren 6a, martxoaren 19a, apirilaren 9a, apirilaren 10a, apirilaren 13a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, abenduaren 8a, abenduaren 25a.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du. Jaiegunak izango dira honako hauek: • Urtarrilaren 1a. • Urtarrilaren 6a. • Martxoaren 19a. • Apirilaren 9a. • Apirilaren 10a. • Apirilaren 13a. • Maiatzaren 1a. • Uztailaren 25a. • Abuztuaren 15a. • Urriaren 12a. • Abenduaren 8a. • Abenduaren 25a. Egun horiek eta igandeak honelakoak izango dira: • egun baliogabeak, hau da, lanegunak ez direnak. • ordainduak, alegia, ordaindu egingo da egun horiengatik. • berreskuraezinak, alegia, ez da urteko beste egun batean lan egingo jaiegun horretan egin gabeko orduak berreskuratzeko.", "score": 0.29593754759957164 }, { "src": "\"Planetaren ordua\" ekimena", "tgt": "\"Planetaren ordua\" ekimena Eusko Jaurlaritzak \"Planetaren ordua\" nazioarteko ekimenean parte hartuko du. \"Planetaren ordua\" ekimenaren bidez, herritarrak sentsibilizatu nahi dira aldaketa klimatikoaren inguruan. Aurten, Planetaren ordua egun eta ordu honetan izango da:", "score": 0.6733258229916568 }, { "src": "Eskualde estrategikoak", "tgt": "Eskualde estrategikoentzako laguntzen Dekretua Eusko Jaurlaritzak eskualde estrategikoentzako laguntzen Dekretua onartu du.", "score": 0.4718150669464845 }, { "src": "Gainera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Euskadiri \"Eskualde estrategikoak\" gisa sailkatutako horiekin lankidetzan aritzeko aukera emango dioten laguntzak arautzen dituen Dekretua. Sailburuaren arabera, harreman bilateralak sendotzea eta estrategikotzat hartzen diren kanpoko Eskualdeekin aliantza berriak ezartzea da helburua. \"Onetsitako Dekretuak dirulaguntza-lerro bat arautzen du, jarduera edo lankidetza bilateralerako proiektuak aurkezten dituzten euskal erakundeei zuzendua, Eskualde estrategiko horietako tokiko bazkideen partaidetzarekin\", gaineratu du.", "tgt": "Dekretu horrekin, Eusko Jaurlaritzak lan-harreman berriak bultzatu eta sortu nahi ditu Euskadiren eta munduko eskualde desberdinen artean. Dekretuaren bidez, dirua emango zaie euskal enpresei, eskualde horietako enpresekin lanean aritzeko proiektuak gauza ditzaten.", "score": 0.19980432537614382 } ] }, { "id": "133", "alignments": [ { "src": "\"Euskadi harro dago kanpoan dituen euskal komunitateez eta euskal etxeez: komunitate aktibo, irekia eta dinamikoa delako, eta, gaur ere, irudimena erabiliz, munduari euskal izaera eta sentipena erakusten dizkiolako\" esan du Lehendakariak Gasteizen, laugarren urtez jarraian ospatzen den Euskal Diasporaren Eguna dela-eta antolatutako ekitaldi instituzionalean. Ekitaldia streaming bidez eman da kanpoko euskal gizatalde guztientzat, eta bertan izan dira Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Arabako diputatu nagusi Ramiro González eta Jon Urresti eta Axier Urresti Vital Fundazioen presidentea eta zuzendari exekutiboa.", "tgt": "Irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzen da. Aurten Gasteizen ekitaldi bat egin da eta bertan izan dira: • Iñigo Urkullu, Lehendakaria • Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria • Ramiro González, Arabako diputatu nagusia • Jon Urresti, Vital Fundazioko presidentea • Axier Urresti, Vital Fundazioko zuzendari exekutiboa. Ekitaldia Internet bidez ere zabaldu da munduko euskal komunitate guztientzat. Laugarren urtea da Euskal Diasporaren Eguna ospatzen dela. Lehendakariak dio Euskadi harro dagoela kanpoan dituen euskal komunitateez eta euskal etxeez, arrazoi hauengatik: • munduari euskal kultura eta nortasuna erakusten dizkiotelako. • komunitate aktiboak eta irekiak direlako.", "score": 0.18878326059326164 }, { "src": "Hitzaldiaren beste une batean, Iñigo Urkulluk euskal erakundeek diasporarekin duten konpromisoari buruz hitz egin du. Konpromiso horrek esan nahi du euskal migrazioaren historia aintzatetsi eta balioan jarri behar dela; gaur egun dauden eta etorkizunean izango diren euskal komunitateei lagundu behar zaiela; eta munduan zehar euskal eta euskal herritar sare handi bat sortu behar dela, teknologia berrietan oinarrituta, Euskadi Basque Country-ren presentziari eta proiekzioari balioa emango diona.", "tgt": "Horregatik, euskal erakundeek diasporari eta euskal komunitateei laguntzen diete eta hau lortu nahi dute: • euskal emigrazioaren historiari balioa ematea. • euskaldunen sare bat sortzea munduan Euskadi ezagutarazteko. Gainera, Lehendakariak dio oso garrantzitsua dela pandemian zehar munduko euskal komunitateek egin duten lana, gehien behar zutenei lagundu baitiete.", "score": 0.3453433510186279 }, { "src": "Azaldu duenez, partekatutako erronka hori aurrera doa, eta adibide gisa aipatu du - Euskal Diasporaren Artxiboak bi urte pasatxoan euskal presentziaren historian sakondu nahi duten pertsonen eskura dohaintzak jaso dituela; - laster Euskal Herriko Unibertsitatean hasiko den Unibertsitateko Espezializazio Maila, Europan aparteko espezializazio-eskaintza, oso harrera ona izan duena; - HanHemen ekimena, sare handi bat eraikitzeko prozesu mailakatua, berrikuntza sozial eta digitaleko prozesu batean ideiak, esperientziak, proposamenak, beharrak... bateratuz.", "tgt": "Euskal komunitate horiei emandako laguntzaren adibide batzuk: • Euskal Diasporaren Artxiboa, euskal komunitateek urteetan zehar izan duten jarduerari buruzko dokumentuak dituena. • Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Diasporako Espezializazio Gradua, Europan bakarra dena. • HanHemen ekimena: Interneteko gune bat da munduko euskaldunek ideiak eta esperientziak partekatzeko.", "score": 0.44735035238768506 }, { "src": "Ekitaldi instituzionalaren aurretik, Lehendakariak Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioan Basques in California erakusketa inauguratu du. Bertan, Boiseko (Idaho) Euskal Museotik datozen objektuekin azalpen-panelak eta beira-arasak biltzen dira. Erakusketa Sancho el Sabio Fundazioaren funtsekin osatzen da. Fundazio hori euskal kulturaren dokumentazio-zentrorik handiena da, eta Arabak Kalifornian duen presentzian sakontzen du.", "tgt": "1- Basques in California erakusketak Erakusketak Sancho el Sabio Fundazioko materialak ere ditu. Fundazio honek euskal kulturari buruzko dokumentu gehien ditu. Diasporaren egunean inauguratu zen erakusketa Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioan. Erakusketa ibiltaria izango da, hau da, leku batetik bestera joango da. Eta 2021eko urriaren 28ra arte bisitatu ahal izango da.", "score": 0.5173017360400397 }, { "src": "Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko (\"eskaera historikoa\"), munduko 14 herrialdetako gizarte-sareen bidez antolatutako berrogeita hamar bat ekitaldi eta ekimenetako bat izan dira Gasteizen egin direnak. Lehendakariak dioenez, munduko hainbat tokitan euskal komunitateak kohesionatzen jarraitzea da helburua. \"Euskaldunak gara, urrun edo hurbil, eta gure herriaren balioak zabaltzen ditugu: hurbiltasuna, konpromisoa, eskuzabaltasuna eta elkartasuna\" esan du.", "tgt": "2 sare sozialetan 100 ekitaldi baino gehiago • munduko hainbat lekutako euskal komunitateak lotzea. • euskal balioak ezagutaraztea, adibidez, eskuzabaltasuna eta elkartasuna.", "score": 0.2799047186130979 } ] }, { "id": "378", "alignments": [ { "src": "Gorbernuko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Josu Erkoreka saiburuak eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, gaur eguardian prentsaurrekoa eman dute Gobernu Kontseiluan jorratu diren gaien berri emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak, Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.1681543116171162 }, { "src": "Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoan jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak zotzi milioi euro bideratuko dituela, 2018ko INDARTU programaren bidez, inbertsio produktiboa egiten duten eta, ondorioz, Nerbioi Ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean hobekuntza lehiakorra eta garapen ekonomikoa dakarten enpresentzako laguntzetara. Gainera esan du programa horri esker laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietara ere iritsiko direla.", "tgt": "Arantxa Tapiak INDARTU 2018 programari Eusko Jaurlaritzak emango dion diruaz hitz egin du: 8 milioi euro. Laguntza horiek Bizkaiko Ezkerraldeko eta Gipuzkoako Oiartzualdeko enpresentzat izango dira. Diru-laguntza horiek inbertitua, enpresei eta, oro har, inguruko ekonomiari, lehiakorragoak izaten lagundu nahi zaie. INDARTU programarekin langabezia-tasa altuenak dituzten udalerriei ere lagundu nahi zaie.", "score": 0.22805513438816213 } ] }, { "id": "349", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Gobernuko bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoan jakinarazi du datorren irailaren 19an zentral sindikalei \"Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra\" ren bilera egiteko dei egin zaiela. Horrela, bilera monografikoa izango dela azaldu du, 2018ko langile publikoen lan-baldintzak ixteko. \"Une hauetan, dagoeneko, erabateko berme juridikoak eta aurrekontu-bermeak ditugu, Gobernu Kontseiluan beharrezko neurri guztiak onetsi ahal izateko\", esan du bozeramaileak.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Legebiltzarreko bozeramailea da. Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoren, zer erabaki hartu dituzten azaldu du prentsaurreko batean. Erkorekak adierazi du irailaren 19an sindikatuekin bilduko direla. \"Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren\" bilera honetan, gai bakar batez hitz egingo da: langile publikoen lan-baldintzak hobetzea 2018rako.", "score": 0.2225154595953862 }, { "src": "Hori horrela, sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen lansarien eta lan-baldintzen hobekuntzak 90 milioi eurokoak direla, guztira. Erkoreka sailburuak nabarmendu du 2018a % 1,75eko soldata igoerarekin, Itzarrirentzako % 1eko ekarpenarekin eta laneko bajaren kasuan % 100 jasotzeko eskubidearekin itxiko dela. \"Suspertze ekonomikoaren giroa euskal funtzio publikora zabaltzeko konpromisoa hartu genuen, eta hala ari gara onartzen\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak proposamen bat aurkeztuko die sindikatuei. Erkorekak azaldu du proposamen hori egin daitekeela segurtasun juridikoa dagoelako, alegia, legezkoa delako, eta horretarako dirua dagoelako: 90 milioi euro.", "score": 0.21837274396736842 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak, \"Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra\"ren bileran, soldata % 1,75 igotzea, Itzarriri % 1eko ekarpena egitea eta laneko baja-kasuan soldataren % 100 berreskuratzea proposatuko du", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hobekuntza hauek proposatzen ditu 2018 amaitzen denerako: • Soldatak % 1,75 igotzea (2019an, igoera handiagoa izan liteke; % 2,25) • Soldataren % 1eko ekarpena egitea Itzarrin (2019an, handiagoa izan liteke; % 1,5) • Soldataren % 100 berreskuratzea, laneko bajan egonez gero.", "score": 0.3968984760772145 } ] }, { "id": "364", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak \"Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz\" ekimena sustatzeko bere 11koa aurkeztu du gaur, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Talde enbaxadore honen lana izango da ekimena Saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia izango den 11 egun horietan. Euskaraldiak apirilaren 18an bere lehen hamaikakoa aurkeztu zuenetik antzeko talde enbaxadoreak euskararen lurralde osoan zabaldu dira, eta Eusko Jaurlaritzako sail guztiek beren hamaikakoak aurkeztuko dituzte.", "tgt": "\"Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz\" ekimen bat da, helburu duena euskaraz gehiago egitea eta euskaraz bizitzea. Iragan apirilaren 18an eman zitzaion hasiera, Bilboko Itsas Museoan egin zen ekitaldi batean. Hantxe aurkeztu zen lehen \" talde enbaxadorea \", Euskadin ezagunak diren 11 lagunez osatua.", "score": 0.2501168941267567 }, { "src": "Lehen 11ko hura aurkeztu zenetik, hainbat hiri, herri, erakunde edota elkarte talde enbaxadoreak aurkezten ari dira. Hamaikakoa modu pertsonalean eta borondatez \"Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz\" ekimenean parte hartzea erabaki duten lagunek osatzen dute, 'belarriprest' eta 'ahobizi' rolen bitartez. Horrelako taldeak funtsezkoak izango dira proiektua arrakastatsua izan dadin.", "tgt": "Pertsona horiek Euskaraldian parte hartzen dute eta ezagutzera ematen dute ekimena, beste pertsona batzuek euskara gehiago erabil dezaten.", "score": 0.3072872887467253 }, { "src": "Hauexek dira Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko 11koa osatzen duten lagunak: • Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua. • Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea. • Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria. • Almudena Otaola, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria. • Jon Redondo, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. • Mikel Aizpuru, Kultura Ondarearen zuzendaria. • Raquel Carmona, Hizkuntza Politika Sailburuordetzako langilea. • Ramón Suinaga, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako langilea. • Jabier Oses, Zerbitzu Zuzendaritzako langilea. • Olaia Fernández, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako langilea. • Amaia Gezala, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako langilea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean, hamaikako honek osatzen du enbaxadore-taldea: • Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza-politikako sailburua. • Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea. • Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria. • Almudena Otaola, Kabinetearen eta Hedabideen zuzendaria. • Jon Redondo, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. • Mikel Aizpuru, Kultura Ondarearen zuzendaria. • Raquel Carmona, Hizkuntza Politika Sailburuordetzako langilea. • Ramón Suinaga, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako langilea. • Jabier Oses, Zerbitzu Zuzendaritzako langilea. • Olaia Fernández, Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzako langilea. • Amaia Gezala, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako langilea. Taldeak Euskaraldia ekimenaren berri emango die Saileko langileei. Sailean, batik bat euskaraz egiten da, baina badago zer hobetu.", "score": 0.926498094827363 } ] }, { "id": "260", "alignments": [ { "src": "Local 2030en bidez, 2019ko Goi Mailako Foro Politikoan aztergai dauden Garapenerako Lankidetzaren Helburuen toki-dimentsioa birpasatzen da, eta, zehatzago esateko, tokiko ekarpenak nabarmendu nahi dira, esperientziak ikasi eta trukatzeko espazioa eman nahi da, adituak erakarri eta elkarrekin harremanetan jarri nahi dira eta tartean diren aldeen esperientziei buruzko eztabaida egituratuari bide eman nahi zaio.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria Nazio Batuen 2019ko Goi Mailako Foro Politikoan parte hartzen ari da.", "score": 0.21238332195611784 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak berriro ere esan du Euskadi Europan aitzindaria izan dela 2030 Agendarekiko konpromisoa bere gain hartzen, \"Euskadiko Bonu Jasangarria\"ren ezarpenaren bitartez. Hori horrela, Euskadiko Bonu Jasangarria finantza-produktu sendoa, sinesgarria eta gardena dela nabarmendu du. \"Kaudimena, gardentasuna eta sinesgarritasuna kudeaketa publikoan funtsezko konpromisoa da baliabideak eskuratzeko eta gizarte- eta ingurumen-izaerako inbertsioetara bideratzeko\", esan du. Hori horrela, izaera globaleko \"2030 Agenda\"n aurrera egiteak maila anitzeko gobernamendua eta garapenerako lankidetza edo \"auzolana\" sustatzera bideratzen duela.", "tgt": "Foro horren helburua da munduko garapen jasangarriaren gaia lantzea, eta ziurtatzea betetzen direla Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren Helburuak. 1.- Euskadiren pentsatzeko eta gauzak egiteko modua bat dator Garapen Jasangarriaren Helburuekin. Euskadi lehena izan da Europan Garapen Jasangarriaren 17 Helburuekin bat egiten eta horiek ezartzen. 2.- Euskadi da Herri bat... • Oso balio argiak dituena • Hobera egiten ari dena kohesio sozialean • Migratzaileekin solidarioa eta irekia dena • Ingurumena babesten duena eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzen duena • Modu jasangarrian hazten dena eta kalitatezko enplegua eskaintzen diena, batik bat, gazteei • Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko lanean diharduena.", "score": 0.1913281056379757 } ] }, { "id": "144", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Bingen Zupiriak, jakitera eman du, Gobernu Kontseiluaren urteko lehen bilkuran, lehendakariak aurretik dauden hilabeteen gaineko gogoeta egin duela, Gobernuak datorren aldi honetarako esku artean dituen lanen errepasoa eginez.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu. • urtean egindako lehena izan da. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak hartutako erabakiak azaldu ditu. Lehendakariak azaldu du zer egingo duen bere Gobernuak datozen hilabeteetan. Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko da gai horretan aurrera egiteko", "score": 0.35684571714023144 }, { "src": "Horrela, azaldu du Gobernua osatu zenetik ehun egun igaro direlarik, Eusko Jaurlaritzak eskura dituela bere jardunaren nondik norakoa gidatuko duten plangintza eta konpromiso nagusiak: Gobernu programa, eta, horrekin batera, Lege asmoen bilduma eta Plan Estrategikoen inguruko erabakia. Zentzu honetan, zehaztu du hilabete batean onartuko direla sailen Egiturak finkatzen dituzten dekretuak; eta otsailaren 11rako dagoela aurreikusia Eusko Legebiltzarrak 2021eko aurrekontua onartzea. Horrez gainera, gogorarazi du onartuta eta abiarazita daudela Berpiztu programa eta Euskadi Next proiektua. \"Gure iritziz egitasmo guzti horiek sendotasuna eta anbizioa ematen diote Jaurlaritzaren jarduerari eta sailez sail egin beharreko lanak modu zehatzean finkatuta geratu dira\", adierazi du.", "tgt": "Datozen 4 urteetarako duen programaren barruan, dagoeneko hasi da hainbat gai lantzen: • Lan-asmoak eta konpromisoak • Lege berriak egiteko proiektuak • Plan estrategikoak • 2021eko Aurrekontua: otsailaren 11n onartuko da. • Sailen egiturei buruzko dekretuak • Berpiztu eta Euskadi Next programak: onartuta eta martxan", "score": 0.3142303051954538 }, { "src": "Era berean, Zupiria sailburuak nabarmendu du urte honetarako zehaztuta geratu dela Espainiako Gobernuaren aldetik Gernikako Estatutua erabat betetzeko hitzartu diren lehentasunak eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren asmoa eman behar diren pausu guztiak ematea dela, modu adostuan gure Autogobernuan aurrera egiteko.", "tgt": "Autogobernuari buruz, Espainiako Gobernuak onartu du Gernikako Estatutua erabat bete behar dela.", "score": 0.44744474493185954 }, { "src": "Lan guzti hauekin batera, Bingen Zupiria bozeramaileak ziurtatu du Gobernuak etengabeko jarraipena egingo diola osasun egoerari eta COVID gaixotasunari aurre egiteko hartu beharreko erabaki guztiak hartuko dituela. \"Osasunarekin batera, ekonomiaren sarea martxan mantentzea enpleguari eusteko eta aurrez aurreko ikaskuntza bermatzea helburu nagusiak dira Jaurlaritzarentzat. Baita herritarren ongizatea eta gehien behar dutenei babesa bermatzea\", gaineratu du.", "tgt": "COVIDari buruz, Eusko Jaurlaritzak egunero aztertzen du nola dagoen egoera sanitarioa, eta erabakiak hartuko ditu honako hauek kontuan hartuta: • Osasuna zaintzea • Jarduera ekonomikoa ziurtatzea, lanpostuak mantentzeko. • Ikasleen hezkuntza presentziala ziurtatzea. • Gehien behar duten pertsonen ongizatea eta babesa bermatzea.", "score": 0.28049385302780727 }, { "src": "Helburu guzti hauek aurrera ateratzeko, sailburuaren iritziz behar beharrezkoa izango da erakunde guztien arteko gobernantza zintzoa, lankidetza publiko-pribatuaren eredua jorratzea eta gizartearekin harreman sarea indartzen jarraitzea. \"Erakundeak gobernatzeko erantzukizuna duten arduradun guztien arteko elkarlana behar beharrezkoa izango da aurrean dauzkagun erronkei aurre egiteko. Hau da auzolana. Auzolana Jaurlaritza, Aldundi eta Udalen artean. Auzolana Legebiltzarrarekin. Auzolana Estatuko gobernuarekin\", esan du.", "tgt": "Erakundeen arteko lankidetzari dagokionez, oso beharrezkoa baita helburuak lortzeko. Eusko Jaurlaritzak kogobernantzaren alde egiten du: lankidetza, Gobernuaren, aldundien eta euskal udalen artean baita Legebiltzarrarekin eta Espainiako Gobernuarekin ere.", "score": 0.24245992839698705 }, { "src": "Zentzu honetan, eta joan den larunbatean telefono bidez Sanchez presidenteak eta Urkullu lehendakariak izan zuten solasaldiaren ondoren, bozeramaileak jakinarazi du bidea zabalik geratu dela aurrez aurreko lan-bilera bat egiteko. Otsailean elkartzea aurreikusi dute presidenteak eta lehendakariak, bi Gobernuen interesekoak diren gaien inguruan akordio-bideak sakontzen jarraitzeko.", "tgt": "Lehendakariak eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak telefonoz hitz egin zuten joan den astean.", "score": 0.3079738125154982 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren bileran hartutako erabakiei dagokienez, Bingen Zupiriak jakitera eman duenez, gaurko Gobernu kontseiluak oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketako Erregelamendu berria onartzen duen Dekretuari. 1998ko azaroan jarri zen indarrean diru-bilketa kudeatzeko erregulazioa eta erregulazio hori arautzen zuen dekretua; eta, Zupiria bozeramailearen iritziz, beharrezkoa zen erregelamendu berri hau garatzea, batetik arau- eta jurisprudentzia-esparruan gertatu diren aldaketetara egokitzeko eta, aldi berean, antolaketa aldetik, gardentasunaren ikuspegitik eta baliabide elektronikoen erabilerak eskatzen dituen baldintza eta betebeharren aldetik ere bai.", "tgt": "Ogasunaren diru-bilketaren Erregelamenduari buruz Ogasunari eta zergak biltzeari lotutako gaien arloan aldaketak egon dira arauetan, sententzietan, antolaketan, gardentasunean eta bitarteko elektronikoen erabileran.", "score": 0.39166015908435736 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren erabakiak", "tgt": "Gobernu Kontseiluak dekretua bat onetsi du, Ogasunaren Diru-bilketaren Erregelamendu berri bat onartzeko.", "score": 0.31006760296449815 } ] }, { "id": "318", "alignments": [ { "src": "Web orrialde berriak, bisualagoa, intuitiboagoa eta erabiltzeko errazagoa, Euskotreneko tren, metro, tranbia, funikular eta autobus zerbitzuetan bidaiatu ahal izateko informazio praktikoagoa, eguneratua eta zehaztua eskaintzen du.", "tgt": "Euskotren Eusko Jaurlaritzaren enpresa publikoa da. Garraio-zerbitzua eskaintzen du: trenez, metroz, autobusez eta funikularrez.", "score": 0.07710952864441023 }, { "src": "Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoak, www.euskotren.eus informazio ataria berritu du. Bertan, garraio modu desberdinetako erabiltzaileei eskainitako informazioa eta zerbitzua hobetzen duten zerbitzu gehiago daude.", "tgt": "Euskotrenek bere web orria aldatu du, eta orain hobea da. Informazio gehiago bilatzeko aukera ematen du, modu errazagoan eta hizkuntza gehiagotan.", "score": 0.14012362359618033 } ] }, { "id": "258", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen informazio-ekitaldi batean, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk zehaztasunez eguneratu dituzte enpresei, bakoitzaren jarduera-egoeraren arabera, laguntzeko kapital-erremintak.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Euskadiko industriako alorreko enpresei nola lagunduko dioten azaldu dute.", "score": 0.6648276969018291 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak finantzazio alternatiborako tresnak zehaztu eta artikulatu ditu, kapitalari lotuta eta Euskadiko industria sendotzen eta finkatzen laguntzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak finantzaketa-tresna berriak jarriko ditu martxan industriako enpresentzat: • dauden enpresak indartzeko. • enpresa berriei egonkortasuna emateko.", "score": 0.25122941638295315 }, { "src": "Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko enpresa-ehunak kapital-tresnak izango dituzte hemendik aurrera, enpresen hiru fase eta egoeratarako: startup edo hasierako fasean dauden enpresetarako inbertsioa, hazkunde-fasean dauden enpresetarako epe laburreko inbertsioa eta enpresa estrategikoetarako epe luzeko inbertsio zuzena.", "tgt": "Horretarako, enpresa bakoitza zer egoeratan dagoen aztertuko da, hau da, enpresak urteak daramatzan jardunean ala enpresa berria den. Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko enpresek diru- inbertsioak dituzte 3 fasetarako: • Inbertsioa hasiera fasean: hasi berriak diren enpresentzat edo lekua hartzen ari diren enpresentzat, hau da, gauza berriak martxan jarri nahi dituzten enpresentzat. • Epe laburreko inbertsioa: hazten dauden enpresentzat. • Epe luzeko inbertsio zuzena: Euskadiko ekonomiarentzat garrantzitsuak diren enpresentzat.", "score": 0.21712028173957235 }, { "src": "Orain dela urtebete euskal administrazioak goitik behera aldatu zuen finantzazio-erreminten arkitektura, esku hartzeko eredu arrazoitu eta efiziente batekin, merkatuaren akatsei erantzuteko eta esku hartzeko hiru tresna-mota nagusiak –kapitala, bermea eta mailegua– ahalik eta modurik onenean antolatzeko asmoz.", "tgt": "Urte bete darama Eusko Jaurlaritzak lanean enpresak finantzatzeko moduari esker: • erantzunak eman ahal izateko merkatuek huts egiten badute. • inbertsioak modu efizientean antolatu ahal izateko.", "score": 0.2976594109391659 }, { "src": "Euskadik parte-hartze publiko-pribatua izango duen funts berri bat izango du, kapitalaren gehiengoa pribatua izango da eta kudeaketa pribatukoa izango da. Euskadiko enpresek hazteko eta sendotzeko planak aurrera eramateko gaur egun dituztenei gehitzen zaien beste bat da, eta horixe da, hain zuzen ere, Euskadiko enpresa-ehunak lehiakorragoa izateko eman behar duen jauzia emateko ezarritako helburu nagusietako bat.", "tgt": "Dagoeneko, Eusko Jaurlaritzak jarri ditu martxan funts mota bi: Funts horiei esker: • diru-kopuru bat egongo da enpresei laguntzeko. • euskal enpresei lagunduko zaie beste enpresa batzuekin lehiatzen eta hobeak izaten.", "score": 0.21564561031828106 }, { "src": "Finkatuz funts berria, erabat publikoa dena, 75 milioirekin abiatuko da, eta 2020an 100 milioira handitzea aurreikusten da. Bolumen handia duten eta estrategikoak diren enpresetan epe luzera parte hartzeko sortu da, eta Finantzen Euskal Erakundeak kudeatuko du", "tgt": "1.- Finkatuz funts publikoa: Epe luzeko inbertsioetarako Eusko Jaurlaritzak gordetzen duen dirua. Diru hori Finantzen Euskal Institutuak kudeatzen du. 2019an 75 milioi euro egongo dira funts horretan eta 2020an, 100 milioi euro.", "score": 0.18994638864755348 }, { "src": "Kapital publiko-pribatua duen funts berria ABE Capital Partners sozietateak kudeatuko du. Erreminta abian jarriko dela jada jakinarazi zaio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (BMBN), eta honek baimena ematen duen bitartean, udazkenerako 100 milioiko lehenengo itxiera aurreikusten da, eta bigarren fase batean 200 milioira iritsiko da", "tgt": "2.- Funts publiko eta pribatua Eusko Jaurlaritzaren eta enpresa pribatuen dirua da. ABE Capital Partner enpresa pribatuak kudeatzen du. Hasieran, 100 miloi euro izango ditu eta gero, 200 milioi euro. Funts hori enpresa berriei emateko da, merkatuan lehiatu eta beren produktuak saltzen laguntzeko. Funts hori martxan jarriko duela jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, hark baimena eman dezan.", "score": 0.221342864612148 }, { "src": "Merkatuan leku bat aurkitu eta bideari ekin nahi dioten enpresa berrien hasierako garapena sustatzen laguntzen duten eragiketak dira. Jaurlaritzak 9,3 milioi euro jarri ditu eragiketa horietarako.", "tgt": "Funts horiek martxan jarri aurretik, Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro arte banatu ditu hasi berriak diren enpresa eta enpresa txiki eta ertainen artean.", "score": 0.2595588146364024 } ] }, { "id": "32", "alignments": [ { "src": "Gaurko Gobernu Kontseiluak EH Bilduren eskutik datorren Lege Proposamena aintzat hartzearen aldeko iritzia eman duela azaldu du Gobernuaren bozeramaileak. Baliabide publikoak jaso ondoren deslokalizaziora doazen enpresek azken hamar urteetan jasotako laguntza guztiak itzuli behar izatea planteatzen duen proposamena da aintzat hartu dena. Gai honi buruz erregulazio nahihoa dagoen arren, Eusko Jaurlaritzak egoki ikusi du, Zupiriaren hitzetan, aurki Gobernuak berak onartuko duen dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen Lege Proiektua eta gaur onetsitako EH Bilduren Lege Proposamena bateratzea eta izapidetzea, betiere Eusko Legebiltzarrak kontuan hartzen badu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Eusko Jaurlaritzak azaldu du ados dagoela EH Bilduren lege berri bat egiteko proposamenarekin. Alderdi politiko honen proposamena da deslokalizatzen diren enpresek, hau da, Euskaditik kanpo joaten direnek, azken 10 urteetan jasotako laguntza publikoak itzuli behar izatea. Eusko Jaurlaritzak uste du batera izapidetu daitezkeela lege proposamena hau eta dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen beste lege-proiektu bat.", "score": 0.2491379632971715 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarekin batera. Mendiak, bere aldetik, gaurko bileran onartu den Enpleguaren Euskal Lege-aurreproiektua aurkeztu du.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.6091533506208426 }, { "src": "Alde batetik, Gaurko Gobernu Kontseiluan ADOS Aholku Batzordearen 2023-2026 Jarduera Programa aurkeztu da, Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan aritzeko. Zupiriak azaldu duenez, ezaugarri horiek dituen bigarren dokumentua da abian jartzen dena, eta lehenengoan jada aurreikusten zen Komunitate Islamikoekin Lankidetzan Aritzeko Aholku Batzorde bat -ADOS- sortzea eta geroztik, batzorde hau sailen, erakundeen eta gizartearen arteko lankidetzarako gune bat izan da. 2026ra arteko Jarduera Programa berri honen helburua, besteak beste, ADOS Batzordearen zeregina sendotzea da, komunitate musulmaneko euskal herritarren kezkak edo aldarrikapenak aztertzeko elkarrizketarako eta baloraziorako gune gisa, aniztasuna eta eskubide eta betebeharren berdintasuna errespetatzeko esparru baten barruan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ADOS Aholku Batzordearen programa aurkeztu du 2023-2026 urteetarako. Programa honek zerikusia du Euskadiko komunitate islamikoekiko lankidetzarekin. Komunitate horiek islamaren erlijioa jarraitzen duten pertsonek osatzen dituzte. ADOS Aholku Batzordea sortu zen Eusko Jaurlaritzaren, erakundeen eta komunitate islamikoen artean lankidetzan aritzeko gune bezala. Helburua da 2026ra arte Batzordearen lana sendotzea, kezkatzen eta behar dituzten gauzei buruz hitz egiteko gune moduan.", "score": 0.5043726233537096 }, { "src": "Hezkuntza arloan, Lanbide Heziketarako Agindu bat onartu du gaurkoan Gobernuak 2023-2024 ikasturtean prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan garatu beharreko berrikuntza eta ekintzailetza-proiektuak egiteko. Ia 800.000 euroko diru kopurua du programa honek eta deialdiaren xedea da Lanbide Heziketako zentroetan irakasleak erabat edo partzialki liberatzeko aukera izatea berrikuntza aplikatuko eta ekintzailetza proiektuak egin ahal izateko, ondoren jasotako ezagutza hori ikasleengana transferitu dadin, batez ere fabrikazio aurreratuan; Fabrika digitala eta konektatuan; Eraginkortasun energetikoa eta energia garbiak sortzen; Biozientziak eta Bioteknologian; Ekonomia jasangarrian; Ingurune birtualetan; 4.0 Osasunan etab. \"Gobernua erabat jabetuta dago Lanbide Heziketa ezinbesteko bidelaguna dela enpresentzat profil profesional berriak garatzeko unean, eta ikasleen prestakuntza zein espezializazioa hobetzeko zereginean\", adierazi du sailburuak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 800 mila euro ematea lanbide heziketarako itunpeko ikastetxeetan berrikuntza eta ekintzailetza proiektuak egin ahal izateko. Proiektuen helburua da irakasleak treba daitezela honako gai hauetan: fabrikazio aurreratua, eraginkortasun energetikoa , bioteknologia edo ekonomia jasangarria. Ondoren, ikasleei horiei buruz irakatsi ahal izango diete.", "score": 0.449407882100604 }, { "src": "Halaber, Bingen Zupiriak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hemendik gutxira sinatuko duten hitzarmen bat baliozkotu dela gaur, tokiko zainketa-ekosistemak dinamizatu, ebaluatu eta zabaltzeko helburuarekin. Tokiko arreta pertsonalizatua eskaintzea du helburu, pertsona kalteberenei eta bereziki adinekoei. Bozeramaileak azaldu duenez, ekosistema horiek etxeko eta egoitza-zentroetako zainketen jarraitutasunaren inguruan egituratzen dira, eta pertsonalizatuak dira bakoitzaren beharrak eta lehentasunak zerbitzu eta eragileekin lotzeko. Eta tokiko dimentsio bat ematen zaio, hau da, arreta eta zaintza hurbiltasunaren printzipioan oinarritzen dira; horrek maila anitzeko gobernantza-estrategia bat aktibatzea dakar, udal-, foru- eta autonomia-mailak erlazionatuz eta familiak eta komunitatea bera aktiboki parte hartuz zainketetan eta erabiltzaileen arretarako sareen diseinuan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bat sinatzea. Hitzarmen hau udalerrietan ematen diren zerbitzuekin zerikusia duen akordio bat da. Zerbitzu horiek ematen dira pertsona kalteberak zaintzeko, batez ere adinekoak, eta pertsonaren etxean bertan edo egoitzetan ematen diren zerbitzu pertsonalizatuak dira.", "score": 0.5655137103865551 }, { "src": "Eta bukatzeko, gaur Gobernuak onartutakoaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 157.000 eurorekin artxibo pribatuen digitalizazioa lagunduko du . Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak dira eta dirulaguntzen onuradunak artxibo-dokumentuan eta artxibo-funtsen titular diren eta izaera publikorik ez duten pertsonak, fisikoak zein juridikoak, izan daitezke.", "tgt": "Artxibo pribatuak digitalizatzeko laguntzak", "score": 0.3526189811877775 } ] }, { "id": "344", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak inauguratu du gaur Gasteizen, Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatu Josean Galera eta Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Espazio Publikoko zinegotzi Iñaki Prusillarekin batera, Birziklapenean jaioak gara kanpainaren instalazioa; Arabako hiriburuko Probintzia plazan egongo da irailaren 30era arte (igandea).", "tgt": "Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko sailburua da. Arriola sailburuak birziklatzeari buruzko kanpaina inauguratu du Gasteizen. Inaugurazioan Arabako Foru Aldundiaren Ingurumeneko arduradun Josean Galera eta Gasteizko Udalaren Ingurumeneko zinegotzi Iñaki Prusilla ere egon dira. Karpa bat jarri dute Probintzia plazan eta bertan egongo da irailaren 30era arte.", "score": 0.371182785846436 }, { "src": "Kaleko ekintzak karparen kanpoaldean egingo diren hiru jarduera ludikorekin osatuko dira: • Nire konpromisoa: photocall saioa, non atrezzo txiki baten bidez, nahi duenak, gehiago eta hobeto birziklatzeko zer konpromiso hartzen duten adieraziz, argazki bat egin dezakeen. • Birziklapenean jaioak gara: kanpainako pertsonaietako bat izatera jolastuz, norbere buruaren argazkiak egiteko panela. • Batukada: ordu erditik ordu erdira, gutxi gorabehera, kanpainako abestia entzungo da (Reciclar es lo nuestro, ta zurea ere bai) eta dinamizazio berezi bat egingo da, inguruetan dabilen jendea parte hartzera animatzeko: musika-tresna birziklatuak eta ontziekin eginak banatuko dira, kanpainako abestia eta koreografia interpreta dezan.", "tgt": "Reciclar es lo nuestro. Birziklapenean jaioak gara\" du izena kanpainak.", "score": 0.15849842030412564 }, { "src": "Birziklapenean jaioak gara kanpaina guztira hogeita hamar udalerri ingurura iritsiko da 2018an, karpa ibiltari handi baten bidez. Gasteiztik igaro ostean, kanpaina Tolosa, Bilbo, Irun, Gernika eta Donostiara iritsiko da.", "tgt": "Gero, Euskadiko beste 30 herritara iritsiko da: Tolosa, Bilbo, Irun, Gernika edo Donostia.", "score": 0.5900748938218225 }, { "src": "Hiru atal izango ditu: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera. Jendeak parte hartzeko modukoak izango dira hirurak, bi helbururekin. Batetik, gehiago birziklatzeko, eta, horretarako, jendeak ez birziklatzeko izaten dituen aitzakiei erantzuna emango zaie, eta, bestetik, hobeto birziklatzeko, eta, horretarako, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota utzi behar den azalduko zaie. Hiriburuan dagoela baliatuta, euskarazko bisitaldi gidatuak egingo dira Lehen Hezkuntzako lehen mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.", "tgt": "Karpan erakusketa bat dago eta bertan azalduko zaie herritarrei: • Nola birziklatu gehiago eta hobeto. • Zer hondakin mota utzi behar den edukiontzi bakoitzean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek bisita gidatuak izango dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, erakusketa ezagutzeko.", "score": 0.44722633404778056 }, { "src": "Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean euskal udalerri zenbaitetan egiten ari diren kanpainaren helburua da Euskadin, 2030era bitartean, ontzi guztien % 60a birzikla daitezen lortzea, eta pertsonen artean ekonomia zirkularraren printzipioak sustatzea. Arabak gainditu du Europako birziklatze-helburua beirazko ontziei dagokienez, haien % 81 birziklatzen baititu. Kartoi-paperezko ontziei dagokienez, berriz, arabarrek % 61 birziklatzen dituzte.", "tgt": "Europako herrialdeentzat ezarri diren birziklatze-helburuak betetzea da kanpainarekin lortu nahi dena. Botatzen ditugun ontzi guztien % 60 birziklatzea lortu nahi da Euskadin 2030. urterako; hau da, botatzen ditugun ontzien erdia baino gehiago.", "score": 0.2800211960312205 }, { "src": "Araban, ditugun azken datuen arabera, 136.000 tona inguru hiri-hondakin sortzen dira urtean, eta horietatik 51.000 beira, paper eta ontzi arinei dagozkie.", "tgt": "Araban esaterako, 136.000 tona hondakin biltzen da urtero. Horietatik erdiak inguru, beira-ontziak, papera eta ontzi arinak dira.", "score": 0.3914611594452058 } ] }, { "id": "162", "alignments": [ { "src": "Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak Euskal Arbitraje Sistemari atxikitako saltokiak aukeratzea gomendatzen die kontsumitzaileei. Kontsumoko arbitrajea kontsumitzaile eta erabiltzaileen eta enpresa, merkatari edo zerbitzu-emaileen artean sortzen diren gatazkak konpontzeko biderik sinpleena da. Judizioz kanpoko eta borondatezko sistema bat da, eta gatazkak 90 eguneko epean konpontzea ahalbidetzen du.", "tgt": "Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutua da. Eusko Jaurlaritzaren erakunde honek kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko balio Kontsumobideren bidez, pertsonek kontsultak egin ditzakete edo kontsumoari buruzko erreklamazioak, hau da, erosten eta saltzen diren gauzei eta zerbitzuei buruzkoak. Arbitrajea egon daitezkeen arazoak konpontzeko erabiltzen da ondasunak edo zerbitzuak erosten dituzten kontsumitzaileen artean eta saltzen dituzten enpresek, saltokiek edo zerbitzuek. Kanpainak kontsumitzaileak Euskal Arbitraje Sistemarekin bat egin duten dendetan erostera animatzen ditu.", "score": 0.48899461603762945 }, { "src": "• Kontsumobidek kontsumoko arbitrajea sustatzeko kanpaina bat jarri du abian, eta hainbat fasetan egingo da", "tgt": "Kontsumobidek Kontsumoko Arbitrajeari buruzko kanpaina hasi du.", "score": 0.3090652227192501 }, { "src": "Arbitrajearekiko konpromisoa saltokiko erakusleihoan ipinitako identifikazio-pegatina baten bidez adierazten da, eta, gaur egun, 15.000 enpresa baino gehiago daude gatazkak konpontzeko sistema horri atxikita.", "tgt": "Euskadin 15.000 enpresa baino gehiagok egin dute arbitrajearekin bat.", "score": 0.2938567288724399 }, { "src": "Kontsumobideko zuzendari Olga Santamaríak azpimarratu duenez, \"Euskal Arbitraje Sistemari atxikitako saltokiek kalitate-plus bat eskaintzen diete kontsumitzaileei; gatazkak era adiskidetsuan konpontzeko konpromiso publiko eta loteslea da. Abantaila handia da kontsumitzaileentzat, eta, horregatik, arbitrajearekin konprometituta dauden saltokiak aukeratzea gomendatzen dugu\".", "tgt": "Kontsumobideko zuzendariak, Olga Santamariak, saltoki horiek kontsumitzaileei kalitate eta abantaila gehiago ematen dizkietela esan modu adiskidetsuan.", "score": 0.3551935288590691 } ] }, { "id": "391", "alignments": [ { "src": "Joan den ostegunean Legebiltzarrean onetsitako ekimena helarazi dio Iñigo Urkullu Lehendakariak Espainiako Gobernuko lehendakari Mariano Rajoyri, Madrilgo Exekutiboari eskatzen diona sei hilabetetan gehienez Gernikako Estatutua osorik garatzeko. Hala, Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur azaldu duenez, Espainiako Gobernuko lehendakariorde Soraya Sanz de Santamaríarekin izan du elkarrizketa bat, eta prest dagoela adierazi dio Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo trenbideko lineak transferitzeari ekiteko, kontuan izanik Euskadiri dagokiola haien titulartasuna, Gernikako Estatutuak jaso eta Konstituzio Auzitegiak berretsi bezala.", "tgt": "Joan den ostegunean, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen zera eskatzea Espainiako gobernuari: Gernikako Estatutuak esaten duena bete dezala, beranduenez hemendik 6 hilabetera. Eusko Legebiltzarraren eskaera hori Urkullu lehendakariak helarazi dio Mariano Rajoy gobernuko presidenteari. Oraindik 11 trenbide daude transferitu gabe. Bilbao eta Basauri artekoa eta Alonsotegi eta Barakaldo artekoa dira haietariko bi. Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak, Josu Erkorekak, hitz egin du gai horretaz Soraya Sáenz de Santamaría Espainiako gobernuko bozeramalearekin, eta badirudi ados daudela: gai hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena izan behar da.", "score": 0.30537899604832563 }, { "src": "Horren haritik, Erkorekak azaldu duenez, transferitzeko eskatzen diren 11 lineetatik 2 dira horiek, trenbideen eta obra publikoen arloan duen eskumena betez. Bozeramaileak gaineratu du Espainiako Gobernuari eskatu egin diotela \"laneko plan eta egutegi bat Gernikako Estatutua osatzeko\", kontuan izanik \"Espainiako Gobernua betetzen ari ez den euskaldunen eskubide bat eta agindu bat dela\".", "tgt": "Gernikako Estatutua 1979an onartu zen arau bat da. Han esaten denez, Euskadik, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoak, autogobernatzeko eskumenak dauzka, eta, esate baterako, tren-garraioarekin eta lan publikoekin zerikusia duten gaiak kudatu ditzake. Baina Euskadik ez ditu eskuratu oraindik eskumen guztiak, eta horregatik Eusko Jaurlaritzak egutegi bat adostu nahi du Espainiako gobernuarekin, bete gabe dagoen guztia betetzen hasteko: euskal herritarrek hori nahi dutelako, eta beren eskubidea delako.", "score": 0.22355528122649065 }, { "src": "10 milioi landa-eremuetarako", "tgt": "10 milioi landa-eremuetarako", "score": 1.0000000000000002 } ] }, { "id": "64", "alignments": [ { "src": "Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak, 2023-2024 ikasturterako onarpen prozesuan (edo matrikulazio-prozesuan) Hezkuntza Sailak abian jarriko dituen neurri berriak azaldu ditu gaur goizez, prentsaurrekoan. Zeregin horretan lagun izan ditu Eugenio Jimenez, Ikastetxe eta Plangintza zuzendaria, eta Eduardo Ubieta, ISEI-IVEIko zuzendaria (Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea). 2023ko otsailean abiatuko den prozesu honetan, bai eskaintzaren plangintzak, bai onarpena arautzen duten mekanismoek lagundu egingo dute aniztasuna eta zaurgarritasuna funts publikoekin sostengatutako ikastetxe guztien artean modu orekatuan banatzen.", "tgt": "Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea da. Gaur Hezkuntza Sailak aurkeztu ditu martxan jarri dituen 2023-2024 ikasturterako zentro batean sartzeko matrikulazioa egiteko neurriak. Matrikulazioa 2023ko otsailean hasiko da.", "score": 0.3600828731686957 }, { "src": "Ikasleak modu orekatuan banatzearen aldeko apustua egiten du prozedura berriak, Haur Hezkuntzan sartzen denetik (2 urteko geletan). Honako hauek dira prozedurak dakartzan aldaketa nagusiak: • Eskaintzaren plangintza Haur Hezkuntzako sarrera-mailan (2 urte). Onarpen prozesuan ikastetxe bakoitzean eskainiko den plaza kopuruaren irizpide nagusia izango da azpieskaintza eta gaineskaintza saihestea. Hasteko, ikastetxe guztiek beren plaza libre eta planifikatu guztiak eskaini ahal izango dituzte. • Plazen erreserba: diru publikoarekin sostengatutako ikastetxe guztiek gorde beharko dute Hezkuntza Sailak zehaztutako plaza kopurua, ikasle zaurgarriak eskolatzeko. Plazen erreserba hori izena emateko epean eskaerak jaso ondoren ezarriko da. Aniztasunaren eta zaurgarritasunaren banaketa orekatua bilatzen du neurri honek, Hezkuntzako Euskal Zerbitzu Publikoko ikastetxe guztien artean, ikasleak arrazoi sozioekonomikoengatik edo beste mota batekoengatik segregatzea saihesteko. Erreserben ehuneko berdina izango da eragin-eremu bereko ikastetxe guztientzat. • Zaurgarritasun Indizea sortu da horretarako. Ikastetxe bakoitzari erreferentziazko zaurgarritasun indize bat ezarriko zaio, eragin-eremuaren barruan. Eskaerak aurkezterakoan, familia guztiek haien egoera sozio-ekonomikoari buruzko inkesta bat bete beharko dute. Bildutako informazioarekin definituko da Zaurgarritasun Indizea, eta zein ikasle hartuko diren zaurgarritzat eta zein ez. Era honetan, zona bakoitzerako erreferentzia-maila zehazten da, ikastetxe bakoitzean ikasle zaurgarrientzat erreserbatu beharreko plaza kopuruarekin. Hezkuntza Sailak ofizioz zehaztuko du ikastetxe bakoitzerako erreserba. Helburua: eragin-eremu bateko ikastetxe guztiak eremu horretako zaurgarritasun indizera hurbiltzea. • Zonifikazioan ere doikuntzak egin dira, Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako, ezarritako neurrien eraginkortasuna benetakoa izan dadin. Esaterako, udalerri handietan, hiriburuetan izan ezik, hainbat eragin-eremu izatetik eragin eremu bakarra izatera pasatu da. Eragin-eremu guztietan dago ikastetxe publiko bat. • Hurbiltasuneko eskolatzea. Baremoko irizpideetan dagoen aldaketarik esanguratsuena, etxebizitzaren hurbiltasunagatik ematen den puntuazioan dago. Puntuaziorik handiena eskuratuko da aukeratutako ikastetxea familiaren bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxea (publiko zein itunpekoa) den kasuetan: 7 puntu. Eragin-eremuko beste edozein ikastetxek –baina ez bizilekutik hurbilen dagoenak- 5 puntu eskuratuko ditu. Eragin-eremu berberaren barnean hurbiltasuna saritzen duen neurria da. Hurbileko eskolatzea bultzatzea da helburua (orain arte bizilekua eragin eremuan egoteak 6 puntu ematen zituen). • Familiek ikastetxeak hautatzeko mugarik ez. Familia bakoitzak bere eragin-eremuko ikastetxe guztiak hautatu ahal izango ditu seme-alabak eskolatzeko, edo beste eremu batzuetakoak, mugakideak izan edo ez, baldin eta beren planteamenduen arabera egokitzat jotzen dituzten hezkuntza-baldintzak betetzen badituzte. Beren interesen arabera lehenetsiko dituzte. Onarpen-prozesua ikasle bakoitzari familiak lehenetsitako ikastetxea eskaintzen saiatuko da, eta hautatutakoetan eskolatzeko aukerarik ez balego bakarrik eskainiko litzateke beste ikastetxe bat, markatutako ezaugarriak izango lituzkeena eta ikaslearen bizilekutik hurbil egongo litzatekeena. Horregatik, oso garrantzitsua da familiek ahalik eta ikastetxe gehien hautatzea, dagokien ikastetxea ahalik eta gehien egokitu dadin euren interesetara.", "tgt": "Neurrien helburua da diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztietan ikasleen aniztasunean oreka egotea. Eskola-segregaziorik ez egotea da helburua. Haur-hezkuntza sartu orduko (2 urteko gelak) ikasleak modu orekatuan banatzeko: • Plazen eskaintza planifikatzea. Ez daitezela plaza gehiegi, ezta gutxiegi ere egon. Ikastetxe guztiek plaza libreak eskaintzea. • Plazak erreserbatzea. Ikastetxe bakoitzak plaza kopuru bat izango du ikasle zaurgarrientzat. • Zaurgarritasun-indize bat ikastetxe bakoitzerako. Seme-alabak ikastetxe batean matrikulatu nahi dituzten familiek egoera ekonomikoari buruzko inkesta bete beharko dute. Datu horiekin, ikastetxe bakoitzean ikasle zaurgarrien mailaren erreferentzia bat izango da. • Zonak egokitzea, hiri handietako eragin-eremu guztietan zentro publikoren bat egon dadin. • Hurbileko eskolatzea. Ikastetxe batera sartzerakoan familiei ematen zaien puntuazioan aldaketak egongo dira, bizi diren lekuaren arabera. 7 puntu gehienez etxetik hurbilen dagoen zentroagatik; lehen 6 ziren. 5 puntu beste edozein ikastetxegatik, baina ez hurbilenagatik. Horren bidez, ikasleen bizilekua ikastetxetik gertu egotea saritu nahi da. • Familien interesen araberako hautaketa. Onarpen-prozesua familiek lehenik aukeratutako ikastetxeetan plaza-eskaintza egotea saiatuko da. Horregatik, garrantzitsua da familiek beren interesetara hurbiltzen diren ahalik eta ikastetxe gehien aukeratzea. Ikasle mota horiek matrikulatzeko orduan, ikastetxe bakoitzaren aniztasuna eta zaurgarritasuna eta etxebizitzarekiko hurbiltasuna hartuko dira kontuan.", "score": 0.25039846512605324 }, { "src": "Abian jarriko diren neurri eta berritasunak azaldu aurretik, dena den, eskola-segregazioaz ari garenean zertaz ari garen azaldu nahi izan du Pedrosak. Ikastetxeetan gertatzen den banaketa desberdina da eskola-segregazioa, haien ezaugarri pertsonalen, sozialen, kulturalen, ekonomikoen eta jatorriaren arabera. Banaketa hori ez da bat etortzen, estatistikoki, kokatuta dauden eremuko biztanleriaren osaera sozioekonomikoarekin eta kulturalarekin, eta desberdintasun egoerak sortzen ditu.", "tgt": "Eskola-segregazioa dago ikastetxe guztiek ikasleen aniztasun osoa modu berdinean jasotzen ez dutenean. Ikasleak desberdinak dira ezaugarri pertsonalen, sozialen, kulturalen, ekonomikoen edo jatorrizkoen arabera. Eta horrek desberdintasun-egoerak egotea eragiten du.", "score": 0.19258891560476643 }, { "src": "Gaiaren inguruan egindako hainbat ikerlanek jaso izan dituzte segregazioak eskola eremuan eta ikasleen artean dituen eraginak, hala nola, Ikasteko aukerak murriztea, gizarte-ekitate txikiagoa, gizarte-kohesio txikiagoa edo mugikortasun sozial txikiagoa.", "tgt": "Egoera horiek honako hauek izan daitezke: ikasteko aukera, ekitate , gizarte-kohesio edo mugikortasun sozial gutxiago izatea.", "score": 0.41030515579606264 }, { "src": "Era berean, sailburuordeak gogorarazi duenez, Hezkuntza Sailak hainbat neurri bultzatu izan ditu ikasle zaurgarrienen egoerari ikastetxeetatik bertatik erantzun ahal izateko: baliabide pertsonalak gehitzea hezkuntza-konplexutasun handiko ikastetxeetan, diagnostikoak garatzea eta proiektu estrategikoak diseinatzea hezkuntza-konplexutasun handiko ikastetxeetan ikasleen aniztasunari erantzuteko (Eraldatu), edo profesionalak gehitzea, ikasle iritsi berriei hizkuntza-sarbidea errazteko (EUSLE).", "tgt": "Ikasle zaurgarrienak dituzten ikastetxeetan neurri hauek jarri dira: • Irakasle gehiago. • Ikasleen aniztasunari erantzuteko proiektuak (Eraldatzen programa). • Beste herrialde batzuetatik etorri berri diren ikasleei hizkuntza irakasteko profesional gehiago (EUSLE programa).", "score": 0.37314865478252734 }, { "src": "Erantzuna emateko neurri horiez gain, zonaldeetako eta ikastetxeetako segregazioaren egoeraren diagnostiko espezifikoa egin da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle-talde baten esperientziarekin. Talde horrek aholkularitza eman dio Hezkuntza Sailari Euskadiren kasurako politika egokienaren gakoak garatzeko. Bertan jasotzen denez, hezkuntza-zaurgarritasun egoera handietan dauden ikastetxeetan esku hartzeko proposamenez gain, zenbait neurri hartu behar dira hezkuntza-sistemarako sarbidetik bertatik, eskola-segregazioa mugatzeko.", "tgt": "Ikerketa bat ere egin da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleen laguntzarekin, eskola-segregazioaren arazoa nola tratatu ikusteko, matrikulak egiten diren lehen unetik.", "score": 0.40995959353658024 }, { "src": "2023-2024 ikasturterako onarpen prozesurako neurri berri hauek Euskadiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietako zuzendaritzei azaldu dizkie dagoeneko Hezkuntza Sailak, joan zen abenduaren 15 eta 16an burututako bileretan.", "tgt": "Hezkuntza Sailak abenduaren 15ean eta 16an haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako zuzendaritzak bildu ditu abian jarriko dituzten neurriak azaltzeko.", "score": 0.4663039506241438 }, { "src": "Onarpen prozesuko aldaketa nagusiak", "tgt": "Aldaketak onarpen-prozesuan", "score": 0.38860825240386704 }, { "src": "Matrikulazio-prozesurako erabilitako irizpide eta printzipioak matrikula bizira ere hedatuko dira, hau da, behin ikasturtea hasita dela eta ohiko matrikulazio ofizialetik kanpo gertatze den prozesu horretarako. Horregatik, ikastetxeen artean dibertsitatea eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatzea izango da irizpide nagusia kasu hauetan ere, eskolatze inklusiboa sustatuz. Ikastetxea familiaren etxetik hurbil egotea ere aintzat hartuko da.", "tgt": "Matrikula bizia ematen da ikasle bat ikastetxe batean ikasturtea hasita dagoela matrikulatzen denean. Kasu horietan, ikastetxeetan ere oreka egotea nahi da.", "score": 0.3618828610397301 }, { "src": "Agindu horretatik aurrera, ohiko matrikulazio-aldian egiten ez diren matrikula guztiak Hezkuntza Sailaren aplikazioaren bidez egin beharko dira, ikastetxeetan sartzeko aukera-berdintasuna zaintzeko.", "tgt": "Ohiko alditik kanpo egiten diren matrikulak Hezkuntza Sailaren bidez egin beharko dira, sarbidean aukera-berdintasuna egon dadin.", "score": 0.5828265467789574 } ] }, { "id": "223", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluak asteroko bilera egin du gaur goizean, eta, bertan, enplegua sustatzeko hainbat programak onartu dira, guztira 24,5 milioi euro bideratuko dira laguntza horietara.", "tgt": "Enplegua sustatzeko dirulaguntzak", "score": 0.2805481876587866 }, { "src": "Bestetik, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 2020an Gizarteratzeko eta Laneratzeko Proiektu Bereziak garatzeko laguntzetarako 4 milioi euroko aurrekontua bideratzeari; Lanbidek enplegura jotzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langile okupatuei eta langabeei zuzendutakoak dira.", "tgt": "Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak diru kopuru hauek jarriko ditu: • 10 milioi eurotik gora datozen 3 urteetan, laneratze-enpresak sortzeko eta haiei laguntzeko. • 2 milioi euro Lanbiden izena emanda dauden langabeentzako ikastaroetarako, gero lanerako kontratatuak izan daitezen. • 4 milioi euro 2020. urtean, gizarteratze- eta laneratze-proiektu bereziak egiteko; Lanbidek eramaten ditu proiektu horiek, eta lana aurkitzeko edo mantentzeko zailtasunak dituztenek parte har dezakete. • 4 milioi euro Lehen Aukera programarako; programa horren helburua da EAEko enpresek gazteak kontratatzea. • Milioi bat euro, Lanbidek 2020an txanda-kontratuetarako laguntzak eman ditzan.", "score": 0.4014859875567142 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak onartutako beste deialdietako bat honakoa izan da, Lanbidek txanda-kontratuen laguntzetarako 2020rako egin duen deialdia. Laguntzak 1 milioi eurokoak izango dira. 8.400 euro izango dira kontratatutako pertsona bakoitzeko; kopuru hori % 10 handituko da, txandakaria emakumea bada.", "tgt": "Txanda-kontratua egiten duten enpresek 8.400 euro jasoko dituzte kontratatutako pertsona bakoitzeko, eta zertxobait gehiago pertsona hori emakumea bada. • Milioi eta erdi euro baino gehiago Gazteen Itzulerarako Programarako; programa hori, hain zuzen, lanera Euskaditik kanpo joan behar izan duten gazteak kontratatzen dituzten EAEko enpresa edo lan-zentroentzat dago pentsatuta. • Ia milioi eta erdi euro datozen 2 urteetarako, luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko.", "score": 0.3419917315145855 }, { "src": "Hezkuntza esparruari dagokionez, Gobernu Kontseiluak, alde batetik, oinarrizko ikerketako edota ikerketa aplikatuko proiektuetarako eta ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak onartu ditu orotara 970.000 euro bideratuko dira. Eta, beste alde batetik, doktore ikertzailearen mugikortasun-programa deitzen duen Agindua onartu da, 250.000 euroko diru-kopuruarekin.", "tgt": "Hezkuntzarako dirulaguntzak • Ia milioi bat euro ikerketa-proiektuetarako. Mota jakin bateko proiektuak izan behar dute: oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko proiektuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuak. • 250 mila euro doktore ikertzaileen mugikortasunaren programarako, hau da, doktorego-ikasketak dituzten eta ikertzera Euskadira etortzen diren edo hemendik kanpo joaten diren ikertzaileentzat.", "score": 0.3108004067525263 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondarea Saria ekimena deitu eta arautzeko agindua onartu du. Sari horren helburua da gazteen artean kultura-ondarea nabarmentzea.", "tgt": "Kultura Ondarea Saria Gobernu Kontseiluak, halaber, Kultura Ondarea Sariaren deialdia onartu du. Sari horrek zerikusia du gazteekin eta euskal kultur ondarearekin.", "score": 0.4127048954142876 } ] }, { "id": "313", "alignments": [ { "src": "Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatzen duten \"Vitoria-Gasteiz Abiadura Handia\" sozietate publikoaren administrazio kontseiluak baieztatu duenez, abiadura handiaren Vitoria-Gasteizko sarbideak egungo Madril-Hendaia linea konbentzionalak hiritik pasatzean eratzen duen igarobidea baliatuko du, hirian zehar lur azpitik joateko, Pedro Asua kalearen eta Salburuako Bulebarraren artean. 3.610 metro luze den lur azpiko tarteak gainazalean 90.000 metro karratu utziko ditu libre, hiri erabileretarako.", "tgt": "\"Vitoria-Gasteiz Abiadura Handia\" sozietate publikoa honako hauek osatzen dute: Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.", "score": 0.4636745636058872 }, { "src": "Obrak egiten ari diren bitartean trenbideko trafikoei eutsiko zaie, eta horrek garestitu egingo du operazioaren kostua. Hartutako soluzioaren barruan konexioa ezarriko da Jundizeko portu lehorrarekin eta etorkizunean eraikiko den trenbideko autopistarekin, eta, gainera, 750 metroko bazterbidea eraikiko da, zabalera estandarreko merkantzien trenentzat.", "tgt": "Sozietate horrek adierazitakoaren arabera, etorkizuneko abiadura handiko trenak lur azpitik egingo du bere ibilbidea, Gasteiza iristen denean.", "score": 0.20306150488024388 }, { "src": "• Lur azpitik joango den tarteak 3.610 metroko luzapena izango du Pedro Asua kalearen eta Salburuako Bulebarraren artean, eta gainazalean 90.000 metro karratuko azalera utziko du libre hiri erabileretarako", "tgt": "Trena hiriaren azpitik joango denez, gainazalean 90.000 metro karratuko azalera utziko da hiri-erabileretarako.", "score": 0.5397650257992692 }, { "src": "José Luis Ábalos Sustapen ministroak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusiak eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak, Sustapen Ministerioaren (ADIF) eta Eusko Jaurlaritzaren (ETS) artean, trenbidea Arabako hiriburuan integratzeko proiektuari buruz prestatu duten soluzioaren aurkezpen ekitaldian hartu dute parte gaur goizean. Administrazio horiek osatutako erakunde arteko batzordeak 2018ko irailaren 13an berretsitako soluzioa da.", "tgt": "Abiadura handiko trena Gasteizen sartzeko proiektua Espainiako, Euskadiko eta Arabako administrazioek osatutako batzorde batek onartu zuen, 2018ko irailean. Aurkezpenean, honako hauek izan dira: • José Luis Ábalos, Sustapeneko ministroa. • Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua. • Ramiro González, Arabako diputatu nagusia. • Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.", "score": 0.3803384907695109 }, { "src": "Epeen aurreikuspenaren arabera, aurten informazio azterlana onetsi eta jende aurrean aurkeztuko da, eraikuntza proiektuen idazketa lizitatzen den bitartean, 2020an amaitzeko. Obrak egiteko aurreikusten den epea 36 hilabete ingurukoa da. Jarduketaren aurrekontu osoa 724 milioi eurokoa da, BEZ barne. Horietatik 434 geltokiaren lur azpiko tarteari dagozkio, 206 Arkauteko lotuneari, 41 Burgos-Gasteiz linearekin egin behar den konexioari eta 42 proiektuen idazketari eta obren zuzendaritzari.", "tgt": "Gasteizko Abiadura Handiko Trenaren proiektuari buruzko datuak • Jundizko zentro logistikoan hasiko da, eta Arratzua/Ubarrundia-Legution amaituko da. • 14,3 kilometroko luzera izango du, guztira. • 3 trenbide izango ditu: - 2 trenbide, bidaiarien garraiorako. - Trenbide bat, merkantzien garraiorako. • Lehenengo 3 kilometroetan, hiru trenbideak batera joango dira, gainazalean zehar. • Pedro Asua kalera iritsitakoan, tunel batean sartuko dira trenak; 1.126 metroko tunela izango da, geltokian amaituko dena. • Hauek dira proiektua egiteko epeak: - 2019an, azterlana onartuko da, eta jendaurrean jarriko da. - 2019an, eraikuntza-proiektuen idazketa lizitatuko da. - 2020an, amaituta egon behar dute eraikuntza-proiektuek. - 2023an, amaituta egon behar lukete obrek. • Obra horretarako aurrekontua 724 milioi eurokoa da: - 434 milioi, geltokiaren lur azpiko tarterako. - 206 milioi, Arkautiko lotunerako. - 41 milioi, Burgos-Gasteiz linearekin egin behar den konexiorako. - 42 milioi, proiektuen idazketa eta obra-zuzendaritzarako. • Gasteizko geltoki berriak 3.000 metro karratu baino gehiago izango ditu: - Datoko eraikina erabiliko da, eta egokitu egingo da. - Kristalezko eraikin berri bat gehituko da. - Lur azpiko 2 solairu izango ditu. - Bi lekutatik sartu ahal izango da geltokira: gaur egun daukan sarreratik eta Unibertsitateen Pasealekutik. - Geltokiaren barruan, itxaroteko gunea, komunak, dendak eta herritarrei arreta emateko gunea egongo dira.", "score": 0.3430487983666173 }, { "src": "Aukera gune berria", "tgt": "Geltokiaren inguruan, gainazalean, gune berriak egongo dira.", "score": 0.2912289606002711 }, { "src": "Trenbideak hartzen duen hiru kilometro eta erdi baino gehiagoko tartea lur azpian sartzeak hiri erabileretarako libre utziko ditu gainazaleko 90.000 metro karratu, horietatik 44.000 geltokiaren ingurunean. Horrela, gurpil gaineko trafikorako ahalmen handiko ekialde-mendebalde luzexkako beste bide bat eraikitzea planteatzen da, bi errailekin noranzko bakoitzean, Gaztelako Atetik abiatuta Carmelo Bernaola Pasealekuaren hegoaldera lurgainetik joango dena, egungo trenbide igarobidetik, 200 metrotan. Musikaren Pasealekuko glorietan bidea lur azpian sartuko da, eta San Kristobal kalearen azpitik igaro eta gero berriro ere azaleratu egingo da.", "tgt": "Beste bide bat eraikiko da, bi erreirekin: Gaztelako Atetik abiatuko da, eta 200 metro izango ditu.", "score": 0.33836309444881696 } ] }, { "id": "241", "alignments": [ { "src": "• Arantxa Tapia sailburuak esnearen sektorean nazioarteko erreferente den Emmi taldea bisitatu du, Eduardo Urrutia Kaikuko presidentearekin batera, Eusko Jaurlaritzak enpresa horren % 7,3 erosi duela iragarri ondoren", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako sailburua Arantxa Tapia da. Kaiku enpresaren presidentea Eduardo Urrutia da. Tapia sailburuak esan du erosketa-operazio hori oso garrantzitsua dela Euskadiko esne- industriarentzat.", "score": 0.27288603167479547 }, { "src": "Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Kaiku enpresako lehendakari Eduardo Urrutia buru zituen euskal ordezkaritzak, gaur goizean, Emmi Taldearen egoitza nagusia bisitatu du. Emmi esne-enpresen taldea Suitzan erreferentea da eta Europako nagusienetako bat; gainera, 2006. urteaz geroztik, Kaiku enpresa erreferentziako bazkide dauka.", "tgt": "Elkarrekin joan dira Suitzara Emmi Taldearen egoitza bisitatzera. Emmi esne-enpresen taldea Suitzako eta Europa guztiko talde garrantzitsuena eta berritzaileena da. 2006a geroztik, Kaiku euskal esne-enpresak aliantza bat du Emmirekin, hau da, elkarri laguntzen dioten bazkideak dira.", "score": 0.23962898902465415 }, { "src": "Bisita egin den garai berean, Finantzen Euskal Institutuak Kaiku Elikadura Korporazioaren % 7,3 erosi duela —6.6 milioi euroko balioagatik— iragarri dute. Operazio hori Finkatuz Funtsaren barne hartu ahal izango da, hau formalki eratzen denean.", "tgt": "Azken egunotan, Finantzen Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen erakundeak, Kaiku enpresaren zati bat erosi du. Kaikuren % 7,3 erosi du 6,5 milioi euroko balioagatik.", "score": 0.24062132041435924 }, { "src": "• Euskal esne-sektorea estrategikoa da, funtsezko ekarpena egiten baitu landa-eremuak, bai eta Euskadi bere ere, mantentzeko", "tgt": "Eta Euskadiko landa-eremuei eusten laguntzen duela.", "score": 0.2541570004853698 }, { "src": "Kaiku kooperatibak EAEko eta Nafarroako 300 ustiapen biltzen ditu eta, familia-nekazaritzako produkzio-eredu batekin, urtero Euskadin 138 milioi litro esne produzitzen ditu, EAEn produzitzen den esnearen % 82.", "tgt": "Kaikuri buruzko datuak • Kaiku kooperatiba bat da. • Euskadin eta Nafarroan 300 familia-ustiategi • Urtero 138 milioi litro esne ekoizten ditu. • Teknologia modernoa erabiltzen duen enpresa modernoa da, produktu desberdin asko ditu eta Euskadin nahiz hemendik kanpo saltzen ditu", "score": 0.36105513988844684 } ] }, { "id": "324", "alignments": [ { "src": "Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak 2019rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran; bertan, lege-proiektuaren osoko zuzenketak eztabaidatu dira. Azpiazuk berretsi du Eusko Jaurlaritzak Euskadi gizarte- eta ekonomia-norabide onuragarrian bilakarazteko duen gaitasuna. Era berean, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak gogorarazi du planteatzen diren aurrekontuek orientazio estrategikoa dutela, eta, horretarako, epe ertaineko horizontean txertatu eta legegintzaldirako idatzitako eta aurreikusitako plan estrategiko eta sailetako plan nagusien helburuekin lotzen direla, bai eta etengabeko hazkuntzarako eta zerga-baterakuntzarako helburu egokiak betetzen dituen programazioarekin ere. Azkenik, borondatea badago, negoziatzeko eta akordioa lortzeko denbora dagoela azpimarratu du Azpiazuk, \"baina marjina ekonomikoa eta edukiari dagokiona minimoa da eskainitakoaren aldean\", esan du.", "tgt": "Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua da. Sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2019. urteko aurrekontu orokorren lege-proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Eusko Jaurlaritzaren nahia da aurrekontuek legegintzaldi honetako helburuak betetzea. Hauek dira helburuetako batzuk: • Ekonomia eta enplegua suspertu. • Gizarte-politikak hobetu; hau da, erabaki politikoei esker, herritarrek bizi-kalitate ona eta ongizatea izan ditzaten bermatu.", "score": 0.3902447809032717 }, { "src": "Euskal ganberak lege-proiektuaren osoko zuzenketak eztabaidatu ditu", "tgt": "Gainerako alderdi politikoek aurkeztutako zuzenketak ere eztabaidatu dituzte.", "score": 0.3101436752660103 } ] }, { "id": "302", "alignments": [ { "src": "IRMko arduradun Gustavo Pérez Arak (Senior Research Officer, Open Government Partnership, OGP) Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo) egin den jardunaldi batean aurkeztu du zer metodologia, prozedura eta dinamika garatzen ari diren IRMn, OGPko kide diren estatu eta tokiko gobernu desberdinen ekintza-planak ebaluatzeko.", "tgt": "Gustavo Pérez Ara IRMren arduraduna da OGPren parte ere bada. Bilboko Artxibo Historikoan egin den jardunaldi batean hartu du parte Gustavok, OGPren parte diren toki- eta estatu-gobernuen ekintza-planak ebaluatzeko IRM-n nola lan egiten duten azaltzeko.", "score": 0.22617795773113963 }, { "src": "Dibulgazio-prestakuntza jardunaldia OGP Euskadiko erakundeek antolatu dute, eta bertan izan dira Foro Erregularreko, Foro Irekiko eta OGP Euskadi Ekintza Plana garatzen diharduten konpromiso-taldeetako kideak, eta hizlariak informazioa eman die prozesuen ebaluazioari eta metodologiari buruz , baita bere ibilbide zabalean zehar bereganatu dituen ezagutza praktikoei buruz ere.", "tgt": "Euskadiko OGPren parte diren erakundeek antolatu dute jardunaldia. Erakunde hauetako ordezkariak izan dira jardunaldian: • Ohiko Foroa. • Foro Irekia. • Euskadiko OGPren ekintza-plana egiten ari diren konpromiso-taldeak.", "score": 0.2510449025396976 }, { "src": "Independent Repport Mechanism (IRM) bitartez alderdi interesatu guztiek OGPen parte hartzen duten herrialdeen aurrerapenaren jarraipena egin dezakete. IRM-ek aurrerapen independenteak egiten ditu urtero OGPren kide diren herrialde bakoitzerako. Aurrerabide-txostenek Gobernuen OGPko ekintza-planen garapenaren eta ezartzearen betetze-maila neurtzen dute, gobernu irekiaren printzipioak betetzeko aurrerapenak aztertu eta hobetzeko gomendio teknikoak egiten dituzte. Txosten horiek elkarrizketa bultzatu nahi dute, eta gobernuen eta herritarren arteko erantzukizuna sustatu.", "tgt": "OGPn parte hartzen duten herrialdeak beren ekintza-planak garatzerakoan aurrera nola egiten ari diren jarraitu daiteke IRMren bidez.", "score": 0.2510186323303452 } ] }, { "id": "307", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondoren izan ohi den prentsaurrekoan Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediarekin eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazurekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.6122176976881645 }, { "src": "Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du lehenengo Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren araudia. Sailburuak azaldu duenez, araudiaren asmoa da ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak bertaratuentzat segurtasunez garatzea, erabiltzaileen eta hirugarrenen eskubideak errespetatuz, aisiarako eskubidearen eta herritarrek dituzten gainerako eskubideen artean bizikidetza baketsua lortzen laguntzeko. Sailburuak adierazi duenez, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak ospatzen diren leku eta aretoetan harrera lanetan jarduten direnentzako habilitazio berezia beharrezkoa izango da aurrerantzean.", "tgt": "Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren alorreko erregelamendua Gobernu Kontseiluak erregelamendu hori onartu du. Han jasotzen dira jendaurreko ikuskizunak eta aisialdiko jarduerak egiteko bete behar diren arauak. Arau horiek alderdi hauekin dute zerikusia: • ikuskizun eta jarduera horietara doazen pertsonen segurtasuna • pertsona horiek aisialdiaz gozatzeko duten eskubideen babesa, baita herritarren eskubideen babesa ere • lokalen, jendaurreko ikuskizunen eta abarren sarrera kontrolatzen dutenek lan hori egiteko baimena eta txartel profesionala izateko betebeharra", "score": 0.23797044221093977 }, { "src": "Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk jakinarazi duenez, gaur goizean bertan ezagutu du Eusko Jaurlaritzak Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektuaren legaltasunari buruzko txostena, Legebiltzarrak landua, non babestu egiten den erabili den prozedura. \"Txosten honek, azken batean, oniritzia ematen dio gure kudeaketari, Ganberako berme juridiko guztiak biltzen baititu\", zehaztu du.", "tgt": "Eusko Legebiltzarrak txosten bat egin du, eta esaten du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu- neurriei buruzko Lege-proiektua legezkoa dela.", "score": 0.3495004489032302 }, { "src": "Azpiazuk gogora ekarri duenez, Gobernuaren asmo bakarra da neurri batzuk onestea, positiboki eta berehalakoan eragiten dietenak langile publikoei, itunpeko ikastetxeetako langileei, Euskadiko unibertsitateei, DSBEren hartzaile diren familia eta pertsonei. Horregatik, Azpiazu sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak gaur onetsi dituela hiru Lege Proiektuak, 2019. urterako Premiazko Aurrekontu Neurrien irakurketa bakarrekoak , 2018ko Aurrekontu Orokorren Luzapenaren osagarri izango direnak. Azpiazuk argitu duenez, erantzun hori eman bada arrazoi honengatik izan da: joan den astean aurkeztutako Lege Proiektuan jasotako neurriek aurrera eramatea eragozteko dagoen arrisku larria oposizioko taldeen aldetik, Legearekin berarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak neurri horiek hauentzat onuragarriak direlako onartu nahi ditu: • Euskal Administrazio Publikoko langileak • itunpeko ikastetxeetako langileak • DSBE jasotzen duten familiak eta pertsonak Neurri horiek abian jarri ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak 3 lege-proiektu onartu ditu.", "score": 0.30171267826127307 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du \"Euskal Autonomia Erkidegoko langile lan-kontratudun finkoentzako erretiro partzialeko Plana 2020\". Erkoreka sailburuak azaldu duenez, Plan horrek lotu egiten ditu erretiro partzial guztiak errelebo-kontratu berriekin. \"Langile publikoen borondatezko erretiro partzialak sustatzen ari gara eta, horrekin batera, pertsona berrien prestakuntza eta belaunaldi-erreleboa\", zehaztu du. Gainera, nabarmendu duenez, akordio honen oso balorazio positiboa egin du Eusko Jaurlaritzak, 700 pertsona berri kontratatzea ekarriko baitu berekin, bi urtez, gutxienez.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak plan hori onartu du; planak erretiro partziala hartu nahi duten Euskal Administrazio Publikoko langile finkoei eragiten die.", "score": 0.26798952054627523 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako sailburuak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak gaur ezagutu du \"Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana 2020ren urteko jarraipen-txostena.\" \"Planari dagokionez 2018an izan duen exekuzioaren oso balantze positiboa egin dugu\", azpimarratu du. Zentzu horretan, Erkoreka sailburuak azaldu duenez, osatutako 15 ekimenetatik, aurreikusitako konpromisoak % 100ean bete dituzte 12k; eta gainerako 3 ekimenek % 80an bete dituzte, beste instituzio edo erakunde batzuekin lankidetzan egutegian egin behar izan diren doikuntzengatik.", "tgt": "Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana", "score": 0.45689584313671316 } ] }, { "id": "213", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabal sailburuak adierazi du \"immigrazioa eta dibertsitatea jada, eta betiko, estrukturalak direla gure gizartean\". Hala esan du Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkesta —EABI 2018— aurkeztean. Atzerritar horien kopurua 211.208 arte igo da. Hortaz, EAEko biztanleen % 9,7 dira; euren artean emakumeak asko haziz, etorkinen % 55,1 izatera helduz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren (EABI) 2018ko emaitzak aurkeztu ditu.", "score": 0.3959119294477931 }, { "src": "• Krisi ekonomikoa gainditzeak etorkinen egoerak hobera egitea ekarri du Euskadin.", "tgt": "Azken urteotan euskal ekonomiak hobera egin du.", "score": 0.2642267716261633 }, { "src": "\"EABIn —sailburuak aitortu duenez— herritarren artean prekarietate, zaurgarritasun eta hauskortasuneko arazoak ere agertzen da, batez ere, jatorri afrikarra dutenen artean eta, neurri txikiagoan, Latinoamerikako zenbait herrialdetakoen artean. Halaber, diskriminazio-pertzepzio subjektiboa pixka bat handitu da, ia % 90ek bertako herritarren artean integratzeko arazorik ez duela aitortzen duen arren\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak bereziki aztertu du ondorengo hauen egoera: • Afrikatik eta Latinoamerikatik iritsitako pertsonak. Horiek dira arazorik gehien dituztenak; izan ere: • egonkortasun gutxi dute • ahulagoak eta zaurgarriagoak dira • diskriminazioa jasaten dute.", "score": 0.2117874781614026 }, { "src": "EABI 2018n jasotakoaren arabera, kolektibo txinatarrak du lan-okupazio maila handiena; ez dute langabeziarik edo DSBErik edo bestelako gizarte-laguntzarik jasotzen. Jatorri txinatarreko kolektiboak aurrezten du gehien, baina euren burua gutxien integratuta ikusten dute eta bertako herritarrekin harremanak sortzeko asmo gutxi dute, 2010. urteaz geroztik hobekuntza nabarmena antzematen ari den arren.", "tgt": "Nolanahi ere, immigrante gehienek diotenez, ez dute arazorik euskal gizartean integratzeko. • Txinatik datozen pertsonak: • enplegu gehien dutenak dira, eta ez dute gizarte-laguntzarik jasotzen, DSBE adibidez. • gutxien integratuta daudenak dira, eta euskal gizartearekin erlazionatzeko zailtasunak dituzte. Dena den, inkestaren arabera, egoera horrek hobera egin du 2010etik.", "score": 0.26039916320962847 }, { "src": "Sailburuak jatorri txinatarra duen kolektiboaren errealitatea zehatzago analizatu du, \"izan ere, platetako beste leku batzuetan kolektibo txinatarraren aurkako erreakzio xenofoboak ematen hasi baitira. Azpimarratu behar da osasun-arazoa koronabirusaren gaixotasunak eragiten duela, eta ez Txinako herritarrek\".", "tgt": "Gainera, azkenaldi honetan, Txinatik datozenek diskriminazio-arazoak izan dituzte beste herrialde batzuetan, koronabirusaren gaixotasuna dela-eta.", "score": 0.2886888559041796 } ] }, { "id": "214", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.22896206765957486 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak gaur onartu du apirilaren 5eko hauteskundeetarako operatiboa . 1,8 milioi pertsonak izango dute botoa emateko eskubidea. Atzerrian bizi diren 75.000 pertsona daude botoa emateko eskubidearekin, duela 4 urte baino 6.000 gehiago. Eusko Legebiltzarrerako 75 ordezkariak aukeratuko dira.", "tgt": "Apirilaren 5eko hauteskundeetan 2 milioi pertsona inguruk bozkatu ahal izango dute. Boto eman ahal izango duten pertsona horietatik, 75.000 Euskaditik kanpo bizi dira. 2016ko azken hauteskundeetan baino 6.000 pertsona gehiago bizi diran kanpoan. Guztira, 75 ordezkari hautatuko dira Eusko Legebiltzarrerako.", "score": 0.3483299009135027 }, { "src": "Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitzeko Lehendakariaren Dekretua argitaratu ondoren, egutegi bat jarri dugu abian, data hauekin: • Otsailaren 12tik 19ra, alderdi politikoek beren ordezkariak izendatu ahal izango dituzte Hauteskunde Batzordearen aurrean. • Gaurtik martxoaren 26ra bitartean, posta bidezko botoa eskatu ahal izango da. • Atzerrian modu iraunkorrean bizi diren pertsonek otsailaren 11tik martxoaren 7ra bitartean eskatu ahal izango dute. • Gaurtik aurrera debekatuta dago hauteskunde-propaganda egitea. Udalek izendatu beharko dituzte, orain, alderdiek zein leku eta espaziotan egin ahal izango dituzten ekitaldiak hauteskunde kanpainan zehar. • Udal eta kontsuletxeetako hautesle-errolda otsailaren 17tik aurrera publikatuko da. • Bozketa-mahaiak osatuko dituzten pertsonak izendatzeko zozketa martxoaren 7tik 11ra egingo da. • Hauteskundeetara aurkezten diren hautagai-zerrendak martxoaren 10ean argitaratuko dira. • Hauteskunde-kanpainaren hasiera martxoaren 20ean izango da. • Hautetsien izendapena apirilaren 30a baino lehen egingo da. • Emaitzen behin betiko argitalpena egingo da maiatzaren 8a baino lehen. • Maiatzaren hasieran eratuko da Eusko Legebiltzarra. • Horrekin emango zaio hasiera hamabigarren euskal legealdiari.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak lehendakariaren dekretua argitaratu du: • Eusko Legebiltzarra desegiteko • hurrengo hauteskundeak Hauxe da hurrengo hauteskundeetako egutegia: • otsailaren 12tik 19ra, alderdi politikoek beren ordezkariak hautatuko dituzte Hauteskunde Batzordean. • otsailaren 11tik martxoaren 26ra, posta bidezko botoa eskatu ahal izango dute behar dutenek. • otsailaren 11tik martxoaren 7ra, posta bidezko botoa eskatu ahal izango dute Euskaditik kanpo bizi diren pertsonek • otsailaren 11tik aurrera debekatuta dago hauteskunde-propaganda egitea. Udalek izendatuko dituzte alderdi politikoek hauteskunde-kanpainan zehar ekintzak egiteko erabili ahal izango dituzten tokiak eta espazioak. • otsailaren 17tik aurrera, udaletxeetan kontsultatu ahal izango da hautesle-errolda. Hau da, hauteskunde batzuetan botoa emateko eskubidea duten herritarren zerrenda ofiziala. • martxoaren 7tik 11ra, zozketa egingo da hauteskunde egunean bozketa-mahaietan egon beharko diren pertsonak hautatzeko. • martxoaren 10ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hautatuak izateko hauteskundeetara aurkezten diren hautagaien zerrenda. • Martxoaren 20tik apirilaren 3ra, egingo da hauteskunde-kanpaina ofiziala. • Apirilaren 30a aurretik egingo da Eusko Jaurlaritza berria osatuko duten hautetsien izendapena. • Maiatzaren 8a aurretik argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hauteskundeen emaitza behin betikoak. • Maiatzaren hasieran osatuko da Eusko Legebiltzar berria. Horrela jarriko da martxan Euskadiko 12. legegintzaldia.", "score": 0.6793439889928781 }, { "src": "Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak Eusko Jaurlaritzak esku-hartze sozialaren esparruan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko 4,7 milioi euroko dirulaguntzetarako deialdia onartu duela azaldu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 4,7 milioi euro inbertituko ditu Hirugarren Sektoreko entitateetan, gizartea hobetzeko jardueretan laguntzeko.", "score": 0.34962229669083444 }, { "src": "Aurrekontu horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak ekonomikoki lagunduko die irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei, gizarte-zerbitzuen eta esku-hartze sozialaren esparruan jarduerak egin ahal izan ditzaten.", "tgt": "Aurrekontu horrekin, Eusko Jaurlaritzak lagundu egin nahi die desberdintasun-egoeran dauden edo herritar gisa dituzten eskubide eta askatasunez gozatzeko zailtasunak dituzten pertsonen beharrei erantzuten dieten eta haien bizi-kalitatea hobetzen duten irabazi-asmorik gabeko entitateei .", "score": 0.29387052436637456 }, { "src": "Gai zerrenda", "tgt": "Gai zerrenda", "score": 1.0 } ] }, { "id": "325", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua ohiko prentsaurrekoan agertu da, Gobernu Kontseiluaren ondoren, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta Kulturako sailburu Bingen Zupiriak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte. Haiekin batera agertu da Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida.", "score": 0.48924305684450625 }, { "src": "Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak esan du Gobernu Kontseiluak Euskadin Soldata Arraila murrizteko Ekintzaren Estrategia eta Plan Operatiboa onetsi duela. Landaidak azaldu duenez, Estrategian honako xede hau ezartzen da: Euskadi, 2030erako, soldata-arrail txikiena duten Europako herrialdeen artean egotea. Horrela, Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, hiru erronkari egin behar zaie aurre: soldata-bazterketa kentzea, bereizketa okupazionala murriztea eta berdintasunean oinarritzen den eta berdintasuna xede duen hezkuntzan sakontzea.", "tgt": "Landaidak esan du Gobernu Kontseiluak estrategia bat adostu duela, soldata-arrakala murrizteko Euskadin. Estrategia horren bidez, zera lortu nahi da: Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako herrialdean artean egotea 2013. urterako.", "score": 0.43631928878439447 }, { "src": "Soldata-arraila dela eta, Emakundeko zuzendariak honako hau nabarmendu du: arazo konplexua da, egiturazkoa eta dimentsio anitzekoa, eta arazo horri heltzeko erantzunak ere integrala izan behar du eta tartean diren eragile eta eremu guztiek eman behar diote erantzun bat. \"Administrazioaren aldetik, daukagun erantzukizuna aintzat hartuta, ezin dugu beste alde batera begiratu\", esan du.", "tgt": "Hori lortzeko: • Lan berdina egiteagatik gizonen eta emakumeen soldaten artean dagoen aldea desagerrarazi behar da. Gizartearen arazo zaila da hori, eta konpontzeko, bada, ezinbestekoa da gu guztion lana. Administrazioaren erantzukizuna ere bada, eta hark ere zerbait egin behar du. • Lan-segregazioa murriztu behar da. • Hezkuntzak berdintasunean oinarrituta egon behar du.", "score": 0.15906602494738975 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak 2018-2022 aldirako Euskal Estatistika Planaren VIII. Lege Proiektua onetsi", "tgt": "Euskal Estatistika Plana 2018-2022 aldirako Euskal Estatistika Planari buruzko Lege Proiektuaz aritu da.", "score": 0.5939593816546797 }, { "src": "Bestalde, gaurko saioan, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 2018-2022 aldirako Euskal Estatistika Planaren VIII. Lege Proiektua onetsi duela. Azpiazu sailburuak azaldu duenez, lege horren bidez euskal estatistika-antolaketa errealitate berrietara egokitu nahi da, bere jarduketa Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodearen funtsezko hamabost printzipioek arautu behar dutela.", "tgt": "Azpiazu sailburuak Gobernu Kontseiluan onartutako beste proiektu baten berri eman du. Estatistikari buruzko lege berriari esker, Euskadiko eredua eguneratuago egongo da, baina nahitaez egokitu beharko du Europako arauetara.", "score": 0.25685661247782493 }, { "src": "Era berean, Azpiazuk nabarmendu du zer garrantzitsua den estatistika ofiziala. \"Ezinbestekoa da, gizarteko errealitate sozioekonomikoa ezagutzeko, eta estatistiketarako emaitzak funtsezkoak dira erabakiak hartzeko orduan zuzenean baitute eragina, bai sektore publikoan, bai pribatuan\", esan du.", "tgt": "Datu ofizialak garrantzitsuak dira jakiteko Euskadiko ekonomia zer egoeratan dagoen eta sektore publikoari (Administrazioa) eta pribatuari (enpresak) laguntzeko erabakiak hartzen.", "score": 0.28279084640656127 }, { "src": "Bestalde, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak administrazioetan euskararen erabilera zertan den azaldu du. Horrela, bada, esan du Euskaraldiak \"administraziorako eragingarria izan behar duela, herritarren hizkuntza-eskubideen bermean urrats berriak emateko\". Zupiria sailburuak azaldu duenez, administrazioetan euskararen ezagutza- eta erabilera-maila altua da, batik bat gazteen artean; hala ere, oraindik ez dago kasu guztietan herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan erantzuteko gaitasunik. \"Eusko Jaurlaritzaren helburuak, jakina, herritarren hizkuntza-eskubideak beti bermatzea izan behar du, eta administrazioan euskararen erabilera sustatzen jarraitzea\", esan du.", "tgt": "Zupiria sailburuak azaldu du zer erabilera duen euskarak Administrazioetan. Euskaraldia ekimenak lagun dezake euskara sarriago erabiltzen Administrazioan. Administrazioan lan egiten dutenek, eta gazteenek batez ere, euskara-maila altua daukate. Baina euskaraz informazioa jasotzeko eskubidea ez dago bermatuta Administrazioko toki guztietan. Eta Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-eskubide hori benetan gauzatu ahal izatea nahi du.", "score": 0.4665695637467037 }, { "src": "• Erkoreka Gobernu Kontseiluak \"Euskadiko Administrazio Publikoen Zehapen Ahalaren Lege Proiektua\" onartu duela jakinarazi du", "tgt": "Zehatzeko Ahalaren Legea", "score": 0.26999742202891 }, { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak onartu egin duela \"Euskadiko Administrazio Publikoen Zehapen Ahalaren Lege Proiektua\". Erkorekaren hitzen arabera, testu horren helburua da herritarrei berme gehiago ematea erakunde publiko guztien –autonomia-, foru- eta udal-mailakoa– zehapen-prozesuan. \"Araua justizia leheneratzailearen printzipio eta balioetan oinarritzen da, zigor- eta zehapen-araubide hutsaren aurrean\", esan du.", "tgt": "Erkoreka bozeramaileak Euskal Administrazio Publikoen Zehatzeko Ahalari buruzko etorkizuneko Legeari buruz hitz egin du. Lege berriaren bidez, zera lortu nahi da: herritarrek berme gehiago izatea administrazioren batek (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak...) isuna jartzen dienean. Legearen ezaugarriak hauek dira: • Bide konpontzailetik joko du. Hau da, zigor edo zehapenei baino garrantzi handiagoa emango dio biktimen eta arduradunen premiei erantzuteari. • Adingabeak eta desgaitasunen bat duten pertsonak babestuko ditu. • Legean ageri diren euskarazko hitz juridikoak eguneratuko ditu.", "score": 0.3878508626685339 } ] }, { "id": "319", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburuak agerraldia egin du María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuarekin batera Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Laneko sailburu Maria Jesus San Josek Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.12467286970174578 }, { "src": "Ostegunean erretiratu zen 2019ko Aurrekontuen Lege Egitasmoan aurreikusitako enplegu publikoen soldata-igoeraren inguruan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du Gobernua Lege Egitasmo berezi batean ari dela lanean hartutako konpromisoak betetzeko eta langile publikoei soldata ahal bezain laster igotzeko. Adierazi duenez, \"ahal den guztia egingo dugu langile publikoei soldata igotzeko, Aurrekontuen Lege Egitasmoa onartu izan balitz orain egin nahi izango genukeen bezala\".", "tgt": "Langile publikoei soldata igotzeko lege-proiektu espezifikoa Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoetan lan egiten duten langileei soldata igotzeko helburua bete nahi du. Horretarako, lege-proiektu espezifiko bat egingo du.", "score": 0.34137045718446996 }, { "src": "Bestalde, gaurko saioan, Josu Erkorekak azaldu du Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publikorako \"2018ko Enplegu Publikorako Eskaintza\" onartu duela. Sailburuak azaldu duenez, Euskadiko Hezkuntza, Osakidetza, Ertzaintza eta Administrazio Orokorreko 4.402 lanpostutik gora dira guztira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2018ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du. 4.400 lanpostu baino gehiago eskainiko dira, arlo hauetan: • Hezkuntza • Osakidetza • Ertzaintza • Euskadiko Administrazio Orokorra", "score": 0.4325844887432185 }, { "src": "\"2020ko Enplegurako Plan Estrategikoa\"n kokatuta, Erkoreka jakinarazi du ere enpleguaren sorrera hauspotzeko 4 programari argi berdea eman diotela: \"Gizarteratze\" Programa, \"Lanbide Jardueraren Laguntza Unitatea\", \"Lehen Aukera\" Programa eta \"Gazte Itzulera\" Programa. Sailburuak adierazi duenez, 20 milioi euro bideratuko dira hiru gizatalderen kontratazioan laguntzeko: gazteak, gizarte-bazterketa arriskupeko pertsonak eta dibertsitate funtzionaleko pertsonak.", "tgt": "Gainera, Eusko Jaurlaritzak onartua du Enplegu Plan Estrategikoa 2020. Plan horren barruan: • 500 lanpostu eskainiko dira • Lana sortzeko 4 programa ditu: • Gizarteratzea, pertsonei lanaren bidez gizartean txertatzen laguntzeko. • Jarduera Profesionala Babesteko Unitatea, desgaitasuna dutenei lanean hasten eta lanpostu horretan jarraitzen laguntzeko. • Lehen Aukera, lanik gabe dauden gazteak euskal enpresetan kontrata ditzaten laguntzeko. • Gazteen itzulera, gutxienez urtebete kanpoan eman duten gazteak euskal enpresetan kontrata ditzaten laguntzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro inbertituko ditu 3 pertsona-talde hauei lana emateko: gazteak, gizarte-bazterketako arriskuan daudenak eta desgaitasuna dutenak.", "score": 0.20192216152210613 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kooperatiben Lege Egitasmoa onartu du", "tgt": "Euskadiko Kooperatiben Lege Proiektua Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kooperatiben Lege Proiektua onartu du. Hala, hobetu egingo da euskal kooperatiben egoera: • Legez babesten ditu • Kooperatiben garapena bultzatzen du, eta egonkortasuna ematen die", "score": 0.6129610959265366 }, { "src": "Lan eta Justizia Sailburuak adierazi du Gobernu Kontseiluak Euskadiko Kooperatiben Lege Egitasmoa onartu duela gaur. San Josék azaldu duenez, oinarrizko araudi berri bat da, euskal kooperatiboen ahalmenaren errealitate eta ahalmen handiari egokitua. Haien jarduerari estaldura juridikoa eta egonkortasuna eman ez ezik, kooperatiben etorkizuneko garapena bultzatzeko balio du, haien identitate ikurrak sendotuz. \"Laburbilduz, araudi moderno bat da, eta kooperatibismo indartsu baterako bidea emango du, etorkizunekoa eta etorkizunerako prest\", gaineratu du.", "tgt": "Horri esker, euskal kooperatibek indartsu jarraituko dute, eta etorkizun ona izango dute.", "score": 0.29132181208513164 } ] }, { "id": "84", "alignments": [ { "src": "Osakidetza, asteon, herritar ororentzako gripearen aurkako txertaketa-kanpainarekin hasi da Euskadiko osasun-zentroetan. Gaur arte, gripearen aurkako txertoaren 330.788 dosi eman dira, guztira.", "tgt": "Osakidetza hasi da aste honetan herritar guztiei gripearen aurkako txertoa jartzen. Txertaketa Euskadiko osasun zentroetan egingo da.", "score": 0.38190957940388537 }, { "src": "Osakidetza, iaz egin zuen bezala, herritarrei gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak eskaintzen ari zaie, aldi berean hartzeko, eta arrisku handiena duten kolektiboekin hasi da. Hori horrela, joan den urriaren 3an, Osakidetza gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpainarekin hasi zen Euskadiko osasun-zentroetan, arrisku-taldeei zuzenduta, eta, gaur egun, dagoeneko, 255.081 pertsonek hartu dute, dagoeneko, oroitzapen-dosia. Haietatik, 93.189 pertsona 80 urtetik gorakoak dira, alegia, % 62,7.", "tgt": "Lehenengo, urriaren 3an hasi zen arrisku-taldeei gripearen aurkako txertoa jartzen, hau da: • 65 urtetik gorako pertsonei • gaixotasun kronikoak dituztenei, hala nola, diabetesa, bihotzeko gaixotasunak... • haurdun daudenei • osasun-arloko profesionalei eta soziosanitarioei.", "score": 0.21061071477552767 }, { "src": "• Abian jarraitzen du arrisku-populazioarentzako aldi bereko txertaketarako kanpainak; 255.081 pertsonak jaso dute, dagoeneko, oroitzapen-dosia", "tgt": "Oraingoz, arrisku-taldeek bakarrik jasoko dute COVIDaren aurkako oroitzapen-dosia, izan ere, Osasun Sistema Nazionalak ez du onartu herritar guztiei dosi hori jartzea.", "score": 0.23990011481423465 }, { "src": "https://www.osakidetza.euskadi.eus/osasun-eskola-ataria/-/2022eko-gripearen-aurkako-txertaketa-kanpaina/", "tgt": "Txertaketari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu Osakidetzako web-orri honetan: https://www.osakidetza.euskadi.eus/osasun-eskola-ataria/-/2022eko-gripearen-aurkako-txertaketa-kanpaina/", "score": 0.6844875544433019 } ] }, { "id": "350", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuarekin batera, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen 2018-2019 ikasturtea ireki du. Lehendakariak nabarmendu du Hezkuntza herrialdeko erronka dela, eta Eusko Jaurlaritzak \"bikaintasunaren alde batera lan egiteko\" duen konpromisoa adierazi du.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria Leioako campusean izan da, ekitaldi bat egin eta UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasturte berri honi hasiera emateko. Urkuluk adierazi du hezkuntza oso garrantzitsua dela herrialde batentzat. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak nahi du euskal gizarte osoak elkar hartuta lan egitea, Euskadin unibertsitate publikoko hezkuntzan bikaintasuna lor dadin.", "score": 0.4324600015331717 }, { "src": "Ekitaldia Bizkaiko Campusean izan da, Leioan; bertan, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Mª Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua ere izan dira.", "tgt": "Ekitaldi horretan izan dira Eusko Jaurlaritzako beste kide batzuk ere: • Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburua. • Beatriz Artolazabal, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua. • Maria Jesus San Jose, Lan eta Justiziako sailburua.", "score": 0.5525922185850392 }, { "src": "Lehendakariak nabarmendu du prestakuntza ezinbestekoa dela Euskadiren etorkizunerako. Gainera esan du \"prestakuntza gizarte osoarentzako inbertsioa dela\".", "tgt": "Horrez gain, gogorarazi du pertsonen prestakuntza gizarte osoaren etorkizunean inbertitzeko modu bat dela.", "score": 0.28248879592800896 }, { "src": "Oraintsu onetsi den Estrategia partekatua dela eta, Lehendakariak azaldu du estrategiak prestakuntza eta ikerketa unibertsitate-proiektuaren oinarri izateko erronkari erantzuten diola. Horrela, zenbait adibide eman ditu: unibertsitate-enpresa estrategia, goi-mailako prestakuntza dualaren eredua, espezializazio adimenduneko RIS3rekin bat datorren Zientzia eta Teknologia fakultateetako Klusterra, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearekiko aliantzak eta beste hainbat.", "tgt": "Horretarako, proiektuak egiten ari dira helburu honekin: • Unibertsitatea eta enpresetako lana lotzea. • Unibertsitatea eta zientzia, teknologia eta la berrikuntza", "score": 0.23665348305985973 }, { "src": "Era berean, Lehendakariak esan du 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana aukera berria dela \"elkarlanean jarduteko, bikaintasuna nagusitzeko eta Unibertsitatearekiko konpromisoa sendotzeko\". Hori horrela, Urkullu Lehendakariak honako hauek nabarmendu ditu: 4gune Klusterreko elkarlana; bikaintasun-campusaren sustapena; oinarrizko ikerketa-zentroak eta Ikerbasque edo bikaintasuneko ikerketa-taldeak; berrikuntza IKD ereduaren garapenean; eta nazioartekotzea mugikortasunaren sustapenarekin, elkarlan-programak edo nazioarteko eskaintzaren gorakada. \"Erronka, ekintza eta programa horien bidez, beste urrats bat gehiago eman dezakegu Euskal Unibertsitate Publikoaren bikaintasunean\", esan du.", "tgt": "Denbora-tarte horretan, hobetu eta bikaintasunerako bidean aurrera egin nahi da; adibidez, euskal unibertsitate publikoaren eta beste zentro batzuen arteko lankidetzari eta elkarlanari esker; Cluster 4gune da zentro horietako bat.", "score": 0.22940586445221586 } ] }, { "id": "283", "alignments": [ { "src": "Gernikako Bakearen Museoak BIZITAKO BONBAKETA. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron, Gernikako bonbaketaren lekukoek bizitako testigantzak ikus-entzunezko edukien bitartez jaso dituen erakusketari hasiera eman dio gaur.", "tgt": "\"BIZITAKO BONBAKETA. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron\" da erakusketaren izenburua. Gernikako bonbaketaren lekuko izan ziren pertsonen bideoak ikusi ahal izango dira.", "score": 0.6996545351811638 }, { "src": "Bertan egon dira, Gernikako alkate den José María Gorroño, Gernikako Bakearen Museoaren zuzendari, Iratxe Momoitio, testigantza eman duten pertsonak berak eta memoria historikoan lanean dabiltzan elkarteetako ordezkariak.", "tgt": "Erakusketaren irekitze-ekitaldian egon dira: • José Maria Gorroño, Gernikako alkatea. • Iratxe Momoitio, Bakearen Museoko zuzendaria. • Beste pertsona batzuk, bonbaketari buruz hitz egin dutenak edota memoria historikoan lanean ari direnak.", "score": 0.5145875238750338 }, { "src": "Erakusketan daude ikusgai garai desberdinetan jasotako testigantzak. Adibidez, William Smallwood-ek, \"Egurtxiki\"-k, 70. hamarkadan jaso zituenak eta orain ikus-entzunezkoak bihurtu direnak. Hauei gehitu dira 2018.urtean Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jasotakoak.", "tgt": "Erakusketan garai desberdinetan grabatutako testigantzak dituzten bideoak ikusi ahal izango dira. Bideo batzuk 70eko hamarkadakoak dira, William Smallwood-ek \"Egurtxiki-k\" jasotakoak.", "score": 0.4682531425713853 } ] }, { "id": "145", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan elkartu da, eta erabaki batzuk hartu ditu. Bileraren ondoren, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azaldu dute zer erabaki duten.", "score": 0.18535696686522668 }, { "src": "Programa hau, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiekin eta hiru hiriburuetako udalekin koordinatuta, Espainiako Gobernuari helaraziko dio, Next Generation EU funtsak, Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismotik –BEM- datozenak, zehatzago esanez, eskuratzeko Europara bidaliko duen Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia planean sar dezan. \"Euskadik plan propioa eta estrategikoa du gaur egun, eta Espainiako Gobernuari helaraziko dio, lankidetzarako bokazioarekin, Euskadin ilusioz, uste sendoz eta irmotasunez aurre egingo diogun datozen urteetako erronkari arrakastaz erantzuteko\", adierazi du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak.", "tgt": "Espainiako Gobernuak plan bat prestatuko du, gero Europara bidaltzeko: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP), Next Generation Funtsetatik dirua inguratzeko. Eusko Jaurlaritzak bere programa hori Espainiako Gobernuari emango dio, SEEPra bildu dezan. Datozen urteetan Euskadik erronka handia izango du esku artean; Next programaren bidez, erronka horri erantzuten lagundu nahi du Eusko Jaurlaritzak.", "score": 0.35245814493560196 }, { "src": "Iñigo Urkullu lehendakariak jakitera eman du gaur goizeko Gobernu Kontseiluak Euskadi Next 21-26 programa onartu duela, Euskadiren berreskurapenerako, eraldaketarako eta erresilientziarako inbertsio programa, hain zuzen. \"Euskadiren erantzuna da, Next Generation EU Funtsei begira egindako proposamena. Etorkizuneko hiru eraldaketa handiak bizkortzeko akuilu eta aukera da: teknologikoa eta digitala; energetikoa eta ingurumenekoa; demografikoa eta soziala. Hiru trantsizio global, hiru aukera handi Euskadirentzat \", azpimarratu du Lehendakariak.", "tgt": "Funts horretako dirua erabiliz, aldaketa handiak egin ahal izango dira Euskadiren etorkizunerako, arlo hauetan: • teknologia, informatika eta internet; • energia eta ingurumena; • jendartea eta gizartea.", "score": 0.2767216959687856 }, { "src": "Hala, euskal programaren lehen bertsioak 188 inbertsio jasotzen ditu 8 eremu estrategikotan (osagaiak) –horien artean Euskadiko Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko 16 Proiektu Estrategikoak nabarmendu behar dira–, eta BEM-MRR funtsen 5.702,6 M/€ jasotzea aurreikusten da. Kopuru horrek eta euskal administrazioen aurrekontuek eta inbertsio pribatuak emandakoak, 13.135M/€ aktibatuko lituzkete Euskadin datozen 5 urteetan. Lehendakariak Euskadi Next programaren bost gako azpimarratu ditu: osagarritasuna, integrazioa, parte-hartzea, sinesgarritasuna eta bideragarritasuna.", "tgt": "Lehen euskal programa honek 188 inbertsio dakartza, 8 arlo estrategikotarako. Horrenbestez, batuketa egiten badugu diru horren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen eta inbertsio pribatuaren artean, Euskadik 13 mila eta 100 milioi euro baino gehiago izango ditu datozen 5 urteetan gastatzeko.", "score": 0.2887605869987219 }, { "src": "Bestalde, Lehendakariak gogorarazi duenez, Euskadi, krisi bakoitzaren ondoren, berriro berpiztu da; \"egoera honetaz baliatu nahi dugu indarberritzeko, aurrera egiteko\". \" Krisi bakoitza akuilu bat izan da. Krisi bakoitzak gure egokitzeko gaitasuna, izaera ekintzailea eta biziraupen sena indartu ditu\", gaineratu du. Zentzu horretan, Euskadiko ibilbide-orri ekonomiko eta soziala \"Berpiztu\", \"Aurrekontu\" eta \"Euskadi Next\" proiektuetan oinarritzen dela esan du. \" Gure helburua da pandemiaren osteko susperraldi ekonomikoa eta soziala aurreratzea. Horixe da euskal erakunde eta gizarte osoaren helburua: elkarrekin egitea, lankidetza publikoa eta pribatua uztartzea, denon artean aurrera ateratzea\", adierazi du.", "tgt": "Euskadi Next programak 5 gako ditu: • Bateragarria da: aurrekontuak osatzeko lortzen da dirua. • Elkargarria da: erakunde publikoek eta sektore pribatuak elkarrekin adostu dituzte programako proiektuak. Finantzaketa ere pribatua eta publikoa da. • Parte hartzearen ondorio da: programa prestatzeko, Eusko Jaurlaritzak lankidetzan jardun du: • hiru foru-aldundiekin eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalekin. • Beste erakunde batzuei ere galdetu zaie. • Sinesgarria da: proiektuak jasangarriak izango dira gizartearentzat, ingurumenerako eta ekonomiarako. • Bideragarria da: proiektu egingarriak dira.", "score": 0.23804664002290712 } ] }, { "id": "36", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2534622097633505 }, { "src": "Bere aldetik, Berdintasuneko sailburuak Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna , dela eta Gobernu Kontseiluak onatu duen Adierazpen instituzionala irakurri du, azpimarratuz Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna dela emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzea. \"Gaur berdintasunaren sustapenarekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, ez bakarrik zeharka Jaurlaritzaren barruan, baita gure herriko gainerako erakunde eta gizarte-eragileekin elkarlanean arituz ere\", esan du.", "tgt": "Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko eguna Nerea Melgosak Eusko Jaurlaritzaren adierazpen bat irakurri du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari buruz. Eusko Jaurlaritzarentzat oso garrantzitsua da lanean jarraitzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetakoa izan dadin.", "score": 0.4434551381318297 }, { "src": "Elkarlanerako nahi honen ondorioz, Martxoaren 8an, bat egin du Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek, Berdintasun Sailak eta Emakundek koordinatuta, Emakumeak Gora! kanpainarekin, elkarrekin gizarteari mezu bat helarazteko: emakume gehiago erabaki- eta lidergo-postuetan egotea ahalbidetuko dituzten baldintzak sortu behar ditugu. \"Badakigu emakumeek bidean aurkitzen dituzten oztopoek ez dutela zerikusirik prestakuntza edo lidergo faltarekin- adierazi du sailburuak-; baizik eta txikitatik ikasten ditugun genero-rol eta estereotipoen eraginarekin, hauek gure ibilbide profesional eta bizi-ibilbide osoa baldintzatzen baitute\". Horrela, Nerea Melgosak emakumeek duten ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izatea defendatu du, \"justizia sozialagatik behar dugu, baina baita gizarte hobe bat eraikitzeko, horrela ikuspegi anitzagoa, aberatsagoa eta osoagoa izango baitugu, gizartea osatzen duten persona guztiak ordezkatuko dituena\".", "tgt": "Aurten, kanpainak eskatzen du emakume gehiago egon daitezela erantzukizun- eta lidergo -postuetan, hau da, erabakiak hartzen dituzten emakumeak.", "score": 0.38954862969201964 }, { "src": "Martxoaren 8an, halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen lehen urteurrena ospatzen da, \"Lege horrek aukera emango digu berdintasun-egoera berri baterantz aurrera egiten jarraitzeko, arlo honetan aurreratuen dauden herrialdeen mailan\". \"Eta berdintasunerako legeekin eta politika publikoekin batera, gizarte osoaren ekarpena ere behar dugu\", gehitu du.", "tgt": "Gainera, egun horretan urte bat betetzen da onartu zela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legea. Lege horrek lagunduko du Euskadik aurrera egin dezan eta gai honetan asko aurrera egin duten herrialdeen berdintasun maila bera lor dezala.", "score": 0.5201819558693391 }, { "src": "• Lehendakariak Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteak bilduko ditu lurralde atlantikoen erronka eta interes komunei buruzko hausnarketa eta ekimenak partekatzeko", "tgt": "Lehendakariaren bilera Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako presidenteekin Iñigo Urkullu Lehendakaria bilduko da Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin. Bilera martxoaren 13an egingo da Ajuria Enean, Gasteizen.", "score": 0.5257647681443222 }, { "src": "Alde batetik, jakinarazi du Lehendakariak hurrengo Martxoaren 13an bilera deitu duela Ajuria Enea jauregian Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako presidenteekin, lurralde atlantikoen erronka eta interes komunei buruzko gogoetak eta ekimenak partekatzeko. Zupiriak azaldu duenez, lau presidenteak lehen aldiz bilduko dira interkonexioekin eta trantsizio hirukoitzarekin lotutako gaiak jorratzeko (trantsizio berdea, digitala eta sozio-demografikoa) eta bilera hau testuinguru oso konkretuan egin da kontutan izanik pandemiaren ondorioek, Ukrainako gerrak eta egungo energia- eta klima-krisiek agerian utzi dutela interdependentzia eta Europaren erantzunak artikulatzeko beharra.", "tgt": "Bileran lurralde horiek partekatzen dituzten gaiei buruz hitz egingo dute, hala nola: • Ingurumena kaltetzen ez duten garraioak erabiltzeko beharra. • Trantsizio digitala, sistema informatikoak eta Internet hainbat gaitan erabiltzeko moduan modu batetik bestera pasatzea. • Biztanleriaren ezaugarriak: adina, sexua... Bilera egoera berezi batean egingo da, izan ere azken hiru urteetan gizartean aldaketa asko egon dira: • pandemia • Ukraniako gerra • energia-krisia • klima-krisia.", "score": 0.1955957140979749 }, { "src": "Bozeramaileak gaurko bileran onartu den Segurtasun Sailaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren berri eman du. Dokumentu horrek elkarte, entitate edo organismoek Sailaren aldetik jasoko dituzten dirulaguntza guztiak biltzen ditu hainbat ataletan: Jokoarekiko adikzioak prebenitzeko; Gizarteak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman parte har dezan sustatzeko, edo UPV/EHUrekin batera gorroto-delituen aurka lan egiteko programak dira, bai eta informazio ozeaniko-meteorologikoa, mugikortasun segurua edo ikerketa kriminologikoa lantzeko programak ere. Guztira, 1,5 milioi euro baino gehiago dirulaguntza guztietarako.", "tgt": "Segurtasun Sailaren Plan Estrategikoa Eusko Jaurlaritzak onartu du Segurtasun Sailaren 2023rako dirulaguntzen Plan Estrategikoa. Plan honen barruan honako programa hauek egingo dira: • Jokoak sortzen duen mendekotasuna prebenitzea, hau da, pertsonek asko jolasten eta apustu egiten dutenean eta horrek norberaren eta familiaren bizitzan eragiten duenean. • Gizarteak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman parte har dezan bultzatzea. • Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera gorroto-delituen aurka borrokatzeko lana bultzatzea. • Informazio lortzea honako gau hauei buruz: • ozeanoak eta klima • mugikortasun segurua, hau da, pertsonak mugitzen direnean hirietan edo haien artean modu seguruan egitea. • krimenen ikerketa.", "score": 0.6965472848161927 }, { "src": "Garapen sozioekonomiko iraunkorrean laguntzeko helburuarekin, Jaurlaritzak Erosketa eta Kontratazio Berdearen hirugarren Programa abian jartzea ere onartu du gaurkoan, Bingen Zupiria sailburuak adierazi duenez. Programa horren helburua da Euskadiko sektore publikoaren eta pribatuaren erosteko ahalmena erabiltzea sostenigarritasun helburuarekin bat egin dezan eta, praktikan, Administrazioak egiten dituen erosketetan eta kontratazioetan ingurumen-klausulak txertatzeari buruzko instrukzioa aktibatzea dakar. Jarraibide hori Ihobe sozietate publikoarekin lankidetzan egin da.", "tgt": "Erosketa eta kontratazio berdearen programa Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko du Erosketa eta Kontratazio Berdearen 3. Programa. Programa honek urratsak ematen jarraitzen lagunduko du garapen ekonomiko jasangarria lortzeko, hau da, denbora luzez iraun ahal izatea ingurumena kaltetu gabe. Horretarako, baldintzak berriak izango dira administrazio publikoek ingurumena zaintzeko betebeharrak bete ditzaten erosketa eta kontratazioak egiten dituztenean.", "score": 0.39854038028297245 }, { "src": "Eta azkenik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Gure Artea Sarien 2023ko deialdia onartu duela gaur goizean. Zupiriak azaldu duenez, arte plastikoa eta ikusizkoak sustatzeko helburuz ematen dira urtero Gure Artea sariak eta artistek euskal arte garaikideari eta euskal kulturari egiten dioten ekarpenaren aitorpena dira. Batetik sortzaileak saritzen dira, bai beren ibilbide profesionalagatik bai azken urteetan egindako jarduera sortzailearengatik, eta bestetik, beste agente batzuk ere saritzen dira arte plastiko eta ikusizkoen arloan izandako jarduera orokor edo zehatzarengatik.", "tgt": "2023ko Gure Artea sariak Eusko Jaurlaritzak onartu du 2023ko Gure Artea sarien deialdia. Sari horiek arte plastikoa eta ikusizkoak sustatzeko sariak dira. Adibidez, pintura, eskultura, zinema...", "score": 0.38622500339797544 } ] }, { "id": "93", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.19507645729578577 }, { "src": "Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Europako Batzordeak 2020ko otsailaren 6an Zaldibarko hondakin ez-arriskutsuen zabortegian izandako istripuari dagokionez hondakinen eta zabortegien kudeaketa arautzen duen Batasuneko legediaren balizko arau-hauste bat ikertzeko eskariaren inguruan emandako erantzuna izan du hizpide.", "tgt": "Zaldibarko zabortegiko istripuari dagokionez", "score": 0.30757277220579976 }, { "src": "Sailburuak nabarmendu du batzordeak eskuduntza duten agintariek ez dutela Europar Batasuneko legeria urratu ondorioztatu duela. Gainera, azpimarratu du Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren jarduera bermatzen du ela administrazio-baimenei eta gertakariaren aurreko kontrolari dagokienez, eta baita larrialdiari aurre egiteko eta ingurumen-kalteak saihesteko ondorengo jarduketei dagokienez.", "tgt": "Europako Batzordeak ikertu du Eusko Jaurlaritzak nola kudeatu duen Zaldibarko zabortegia 2020an gertatu zen istripuaren aurretik eta ondoren. Europako Batzordeak esan du Eusko Jaurlaritzak: • Europako arauak zaborren eta zabortegien kudeaketari buruz dioena bete zuela. • baimen guztiak eta zabortegiaren kontrola ondo kudeatu zituela istripuaren aurretik eta ondoren. • ondo jokatu zuen istripuari aurre egiteko eta ingurumenean kalte gehiagorik ez egoteko.", "score": 0.2616342115712049 }, { "src": "Bestalde, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak espetxeen kudeaketaren lehen urtearen balantzea egin du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza pozik dago lehenengo urtean zehar euskal kartzeletan egin den kudeaketarekin.", "score": 0.19794486048697665 }, { "src": "Beatriz Artolazabal sailburuak onartu du erronka zail baten aurrean aurkitzen direla, baina oso atsegina dena. \"Pertsonei beren bizitza bideratzen laguntzea, tratu duina emanez, bigarren aukerez gozatzeko tresnak eskainiz. Ziur gaude denok merezi dugula bigarren aukera bat nahiz eta egun batean marra gurutzatu zuten.Bizitza bideratzeko bigarren aukera da eta bizikidetzara itzultzeko\", adierazi du.", "tgt": "Justizia sailburuak esan du lana zaila dela. Baina era berean, oso lan gogobetegarria dela, preso dauden pertsonei eskaintzen dielako tratu ona eta bigarren aukera berriro gizarteratu eta bizikide izan daitezen.", "score": 0.22584526946825914 }, { "src": "Sailburuak azaldu duenez, Espetxeetako zuzendaritzak deitutako lekualdatze-lehiaketa bost pertsonako saldo negatiboarekin itxi zen; hala ere, \"langileak falta direla\" ere onartu du, aurtengo erretiroak direla eta.", "tgt": "Artolazabalek esan du pertsonala falta dela kartzeletan: • ez direlako Espainiako beste kartzela batzuetatik espero zuten adina langile iritsi. • aurten erretiroa hartu duten langileengatik.", "score": 0.2921455148408256 }, { "src": "Gainera, Beatriz Artolazabalek jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Emakundeko eta Gazteriako zuzendari berriak izendatu dituela gaur. Miren Elgarresta Larrabidek hartuko du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritzaren ardura, Izaskun Landaidaren ordez, eta Miren Saratxaga Islak hartuko du Gazteriako Zuzendaritza, Agurtzane Llanoren ordez.", "tgt": "Emakunderi eta Gazteriako Zuzendaritzari dagokienez Eusko Jaurlaritzak izendatu ditu: • Miren Elgarresta Larrabide, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari berria. • Miren Saratxaga Isla, Gazteriako Zuzendaritzako zuzendari berria.", "score": 0.5634520121492238 }, { "src": "Halaber, Euskadik plastikoen ekonomia berriaren aldeko konpromiso globalarekin ba t egin duela adierazi du Tapiak. Borondatezko esparru horrek, (Ellen MacArthur Fundazioak bultzatzen du Nazio Batuen Ingurumen Programarekin elkarlanean) gobernuak eta enpresak gidatu nahi ditu, plastikoetarako ekonomia zirkular baterako trantsizioa bizkortzeko neurri zehatzak ezar ditzaten. 2025era begira helburu anbiziotsuak ezartzeko eta, urtero, aurrerapenari buruzko txostenak egiteko konpromisoarekin, bat egin duten enpresek eta gobernuek honako hauek lortzeko lan egiteko konpromisoa hartzen dute: plastiko gutxiago erabiltzeko, arlo honetan berrikuntzak egiteko eta plastikozko produktuak ekonomian eta ingurumenetik kanpo mantentzeko.", "tgt": "Euskadik plastikoen ekonomia berriaren aldeko konpromiso globalarekin bat egin du, plastikoetarako ekonomia zirkular batera aldaketa lortzeko lan egiteko. Bertan parte hartzen duten gobernu eta enpresek lan egin beharko dute plastiko gutxiago erabiltzeko eta ingurumenean eragin gehiago izan ez dezan.", "score": 0.5932352206175632 }, { "src": "Bestetik, Gobernu Kontseiluak onartu egin du Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietateak orube bat doan lagatzea, bertan alokairurako etxebizitza sozialen sustapen bat eraikitzeko . Zupiriak azaldu duenez, orubea Bilbo Zaharreko Gorte kalean kokatua dago, 608,55 metro koadroko azalera du, eta 23 etxebizitza eraikiko dira, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Visesa sozietate publikoaren eskutik.", "tgt": "Bilboko etxebizitza sozialei dagokienez Eusko Jaurlaritzak alokairurako 23 etxebizitza sozial eraikiko ditu Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietateak eman duen lur-eremu batean. Lur-eremua Bilbo Zaharreko Gorte kalean dago eta 600 metro karratu ditu.", "score": 0.5554270471001473 } ] }, { "id": "225", "alignments": [ { "src": "Gaur, larunbatean, azaroaren 30ean, Migraziorako Euskal Itun Soziala aurkeztu da Lehendakaritzaren egoitzan izan den ekitaldi batean, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zela, Beatriz Artolazabal sailburuarekin batera, eta migrazioaren fenomenoekin lotuta lanean diharduten euskal instituzioen eta gizarte-erakunde gehienen babesean. \"Adostasuna eta batasuna erakusten dituen irudi bat da, garrantzi eta esanahi handikoa oraingoa bezalako testuinguru batean, kontuan hartuta migrazioaren gaineko mezu xenofobo, populista eta demagogikoen agerraldiak markatuta dagoela\" azpimarratu du Lehendakariak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Migraziorako Itun Soziala aurkeztu du, azaroaren 30ean, Lehendakaritzan (Gasteiz).", "score": 0.3688894781253989 }, { "src": "Ekitaldian ondokoek jardun dute: Nahia Díaz de Corcuera, Euskadiko Gurutze Gorrikoa; Maya Amrame, Biltzen-ekoa; Ousman Dramé, kirolaria; Filomena Abrantes, Afro Elkarteko presidentea; Patricia Barcena, CEAR-Euskadiko presidentea, Pablo Gonzalez, Sareen Sareko presidentea; eta Beatriz Marquínez, ZASekoa. Lehendakariaren jardunarekin amaitu da ekitaldia, eta berak xehatu du sinatutako itunaren edukia.", "tgt": "Ekitaldian izan dira: • Iñigo Urkullu lehendakaria. • Beatriz Artolazabal sailburua. • Nahia Díaz de Corcuera (Euskadiko Gurutze Gorria). • Maya Amrame (Biltzen) • Ousman Dramé (kirolaria) • Filomena Abrantes (Afro Elkarteko presidentea). • Patricia Barcena (CEAR-Euskadiko zuzendaria). • Pablo Gonzalez (Sareen Sarea elkarteko presidentea). • Beatriz Marquínez (ZAS).", "score": 0.5621859310110927 }, { "src": "Ekitaldiaren garapenean ordezkari sozialen eta instituzionalen ahotsak entzun dira. Bideoan grabatutako hainbat mezuk ondokoen iritziak jaso dituzte: Jose Angel Cuerda, Mikel Saiasola (Harresiak apurtuz), Martin Iriberri (Loiolaetxea), Jorge Perez de Heredia (Gurutze Gorria), Lhossayn Kouva, ekintzaile gaztea adingabe zenean Euskadira iritsia, Iñaki Williams, Gasteizko alkate eta EUDELeko presidente Gorka Urtaran, Araba eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi Ramiro Gonzalez eta Markel Olano, Donostiako eta Bilboko alkate Eneko Goia eta Juan Maria Aburto, EUDELeko presidenteorde José Antonio Santano, Juan Trujillo (Gentes del Mundo), Nadeth Agirre, Orioko traineruaren patroia, Marta Macho, zientzialaria eta UPV-EHUko irakaslea, Karmele Jaio idazlea, Izaro abeslaria, Toch Saar IDKeko saskibaloi-jokalaria eta Toti Martinez de Lezea idazlea.", "tgt": "Ekitaldian parte hartzerik izan ez duten zenbaitek bideo-mezu bat grabatu dute beren iritzia emateko: • Jose Angel Cuerda, Mikel Saiasola (Harresiak apurtuz). • Martin Iriberri (Loiola etxea). • Jorge Perez de Heredia (Gurutze Gorria). • Lhossayn Kouva (ekintzaile gazte bat, adingabe zela Euskadira etorritakoa). • Iñaki Williams. • Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea, EUDELeko presidentea). • Markel Olano (Gipuzkoako Diputatu Nagusia). • Ramiro Gonzalez (Arabako Diputatu Nagusia). • Eneko Goia (Donostiako alkatea). • Juan Maria Aburto (Bilboko alkatea). • José Antonio Santano (EUDELeko presidenteordea). • Juan Trujillo (Gentes del Mundo). • Nadeth Agirre (Orioko traineruko patroia). • Marta Macho (EHUko irakasle eta zientzialaria). • Karmele Jaio (idazlea). • Izaro (abeslaria). • Toch Saar (IDKko saskibaloi-jokalaria). • Toti Martínez de Lezea (idazlea).", "score": 0.7232364910162791 }, { "src": "\"Jaso nahi genukeena eskaini\" da Migraziorako Euskal Itun Sozialaren izena. Munduan edozein pertsona egon daiteke migratzera behartua. Gure arbasoetako askori gertatu zitzaien, guri gertatu ahal izango zaigu, edo gure seme-alabei gertatu ahal izango zaie. Horrekin lotuta, Urkullu Lehendakariak galdera bat planteatu du: \"Zer nahi genuke jaso migratzaile, errefuxiatu edo egoera kaltebera batean den pertsona baten azalean egongo bagina? adierazi du Iñigo Urkulluk.", "tgt": "Migraziorako Itun Sozialaren izenburua hau da: \"Jaso nahiko genukeena eskaintzea\".", "score": 0.5798120493306717 }, { "src": "Hau da lekua, itun honek gure burua kokatzera gonbidatzen gaituen lekua\" azaldu du Lehendakariak. \"Kontua hau da, oinarrizko duintasun-baldintza unibertsalak definitzea, migratzaileak bagina jaso nahi genituzkeenak, hori bera eskaintzeko orain behar dutenei\".", "tgt": "Horregatik, Eusko Jaurlaritzak, itun honekin lortu nahi du Euskadin bizi diren pertsonek pentsatzea zer nolako tratua jasotzea gustatuko litzaiekeen beren bizilekua utzi eta beste leku batera bizitzera joan beharrean gertatuko balira.", "score": 0.22478714471005878 }, { "src": "Itunak hau jasotzen du, \"migrazioaren erronkari zuzendutako erantzunak, dimentsio etikoaz eta araubidezkoaz gain, aurrerabidearen alderdi bat ere badu; dibertsitate kulturala integratzen eta positiboki aprobetxatzen jakin dutenak dira herrialde oparoenak. Horrekin lotuta, Lehendakariak azpimarratu duenez, \"euskal gizarteak immigrazioa behar du laneko eta demografiako bere premiei erantzuteko\".", "tgt": "Gaur egun, herrialderik aberatsenek gizarteratu dituzte migratzaileak, eta positiboki baliatzen dituzte gizarte batean biltzen diren kultura desberdinak.", "score": 0.27459982704938807 }, { "src": "Bere jardunean Itun hau definitzen duten konpromisoetako bat nabarmendu du Lehendakariak: \"Mezu xenofoboak erabilita politikan eta hauteskundeetan abantaila lortzeko edozein asmoren aurrean, konpromisoa hartzen dugu batasun sozial eta politiko bat mantentzeko, gehiengo demokratikoaren pisuari eraginkortasuna emango diona\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du hori egiten dutela alderdi politiko batzuk onura lortzeko, hau da, hurrengo hauteskundeetan boto gehiago lortzeko.", "score": 0.28510364655325243 } ] }, { "id": "124", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2526315209401072 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak ETAren amaieraren hamargarren urteurrenaren harira egindako adierazpen instituzionala irakurri du. Urteurren honetan, Eusko Jaurlaritzak hiru gogoeta adierazi ditu:", "tgt": "Gaur, ETAren amaieratik 10 urte betetzen direnean, Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzionala egin du. Adierazpen honekin, Eusko Jaurlaritzak biktima guztien aitorpen instituzional, sozial eta morala egin nahi du.", "score": 0.47852424758784706 }, { "src": "Eta hirugarren gogoeta etorkizunari buruzkoa da. Itxaropenez eta konpromisoz betetako gogoeta, bozeramailearen hitzetan. \"Etorkizuna guztion artean eraiki beharko dugu, eta zutabe sendoak beharko ditu, printzipio eta balio etiko eta demokratikoetan oinarriturik. Pertsonaren duintasuna, giza eskubideen errespetua eta berme eraginkorra, indarkeriarik eza, errespetua, elkarrizketa, aniztasuna eta pluralitatea denok aitortzen ditugun printzipioak dira. Bat gatoz denok bizikidetza indartzeko eta hobetzeko printzipioak direla, eta bizikidetza da bidea. Denon arteko bizikidetza, guztiontzakoa. Inor atzean utzi gabe\", amaitu du.", "tgt": "Gainera, Eusko Jaurlaritzak ere nahi du Euskadin balio etiko eta demokratikoak dituen bizikidetza egotea. Hau da, Euskadin gizartean bizitzea beste pertsonekin modu arruntean eta bakean eta zuzen, egoki eta errespetuarekin jokatzen delarik. 3.- Etorkizuna • pertsonaren duintasuna errespetatzen duena. • terrorismoa eta indarkeria ez duena. • giza eskubideak babesten dituena. • aniztasuna errespetatzen duena.", "score": 0.2741564143407443 }, { "src": "Bigarren gogoeta, 2011ko urriaren 20tik igaro diren hamar urteen ingurukoa da. Baikorra da, bozeramailearen arabera, hamar urte hauei buruz egiten duten gogoeta; indarkeriaren trabak gainetik kendu ondoren, pausu sendo eta erabakiorrak eman baitira gizarte bezala norabide onean. Zentzu honetan, adierazi du biktimen aitortza dela lehen pausua, biktima guztiena, bai ETAren biktimena eta bai eskubideen urraketa guztien biktima izan diren guztiena. \"Biktimek aitorpena behar dute: Legezkoa, erakundeena, gizartearena eta morala\", esan du. Bestetik, Zupiria sailburuak etorkizunaren oinarri memoriak izan behar duela nabarmendu du. \"Gizarte bezala konfiantza berreskuratu dugu geure gaitasunetan eta hori ere aurrerapen esanguratsua da\", gaineratu du.", "tgt": "10 urte hauetan, Eusko Jaurlaritzak lan egin du hauek lortzeko: • bake kultura bat sortzeko eta etorkizun hobea izateko. • ez ahaztea terrorismoaren eta beste indarkeria mota batzuen biktima guztiak. • biktimei eta beren familiei egindako mina aitortu eta erreparatzea. • gaur egungo memoria sortzea bakean elkar bizitzeko, gizarte zuzenago eta demokratikoago batean.", "score": 0.232273841482613 }, { "src": "NEXT PROIEKTUAK", "tgt": "NEXT proiektuak", "score": 0.2800494793674875 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Eusko Jaurlaritzak Nadia Calviño lehen presidenteordeak egindako eskaerari erantzuteko bidaliko dituen hiru proiektu estrategikoak aurkeztu ditu. Proiektu horietan, jarduera ekonomikoa eraldatzen eta bultzatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ekimenak identifikatzen dira.", "tgt": "Espainiako gobernuak eskatu du autonomi erkidego bakoitzak ekonomia hobetu eta bultzatuko duten proiektuak aukeratzea.", "score": 0.3184473589084417 }, { "src": "\"Basque Mobility\", \"Datuaren ekosistema\" eta \"Basque Advanced Therapies\" herrialde-ikuspegiarekin definitutako proiektuak dira, Euskadi Next programan jasotako proiektuak integratzen dituztenak. Bat datoz Euskadiko espezializazio adimenduneko hiru arloekin eta Espainiako Susperraldi Planarekin. Bestalde, Europak finkatutako epeetan betearaz daitezke eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren eraldatzaileak izango dira. Arantxa Tapiak azaldu duenez, guztizko inbertsioa 1.854 milioi eurokoa izango da, Europako finantzaketa, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien inbertsio publikoa eta inbertsio pribatua batuta. Zenbateko horretatik % 35 Europako funtsetatik etor daitekeela gaineratu du, I+Gko osagai handia baitu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 3 proiektu hauek aukeratu ditu: • Basque Mobility • Datuaren ekosistema • Basque Advanced Therapies. Gainera, proiektu hauek honakoak betetzen dituzte: • Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana. • Espainiako Susperraldi Plana. • Europar Batasunak markatzen dituen epeak. Eusko Jaurlaritzak ia 2 milioi euro emango ditu guztira 3 proiektu hauentzako. Diru kopuru hau emateko, Eusko Jaurlaritzak ditu: • Foru Aldundien laguntza. • euskal inbertsio publikoa. • inbertsio pribatua. • Europako funtsen laguntza I+G proiektuetan", "score": 0.48648661568767065 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak hiru proposamen hauek bidali dizkio Nadia Calviñori: mugikortasun berria, trantsizio digitala eta osasun-terapia aurreratuak", "tgt": "Proiektu hauek Euskadiko ekonomia hobetu eta martxan jarri eta lanpostu berriak sortu nahi dituzte, Euskadiko espezializazio adimenduneko 3 gai hauetan: • garraiobideetan aurrerapenak • trantsizio digitala • osasuneko terapia aurreratuak.", "score": 0.3024842943185889 }, { "src": "Aukeratutako proiektuak hauek izan badira ere, Tapia sailburuak Euskadi Next programan biltzen diren gainerako proiektuek Europako baliabideak lortzeko aukera izango dutela azpimarratu du, orain arte bezala, Espainiako Gobernuak gaitutako bideetatik: PERTE proiektuak eta laguntzen eta deialdien programak.", "tgt": "3 proiektu hauek Euskadi Next programan parte hartu dute eta bertatik aukeratuak izan dira. Programan parte hartu duten beste proiektuek, parte hartzen jarraituko dute Europako funtsetatik dirua lortzeko.", "score": 0.4389378371016664 } ] }, { "id": "2", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarekin eta Jokin Bildarratz, Hezkuntzako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Jokin Bildarratz, Hezkuntzako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.23026692052153885 }, { "src": "2024 urterako Aurrekontu Proiektua", "tgt": "2024 urterako Aurrekontu Proiektua Eusko Jaurlaritzak onartu du 2024 urterako Aurrekontu Proiektua. 2024 urterako aurrekontuak 2023koak baina diru gehiago izango du, ia 775 milioi euro gehiago.", "score": 0.6803198300825387 }, { "src": "• Azpiazu sailburuaren hitzetan: \"apustu sendoa da Euskadiko bizi-kalitatea bermatzeko eta hobetzeko eta haren garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzeko\".", "tgt": "2024an, aurrekontua 15 mila milioi euro baino gehiagokoa izango da Euskadin eta gai hauetan gastatuko da: • Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. • Planeta zaintzea, adibidez, kutsatzen ez duten energiak erabiltzen, zabor kantitatea murrizten... • Oparotasuna, hau da, lan-postu gehiago sortzea eta ekonomia hobetzea. • Autogobernua hobetzea, hau da, berariazko gobernu forma, beste arloen erabakiengandik independentea.", "score": 0.2272616319352607 }, { "src": "Sailburuaren hitzetan, \"apustu sendoa da Euskadiko bizi-kalitatea bermatzeko eta hobetzeko eta haren garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzeko\". Azpiazuk azaldu duenez, aurrekontu-proiektuaren % 76 (10.934,4 M €) gizarte-politiketara bideratuko da; 653M € inguruko igoerarekin. Osasuna da aurrekontu handieneko saila —4.896,6 M €—, eta zenbateko horren %79 Osakidetzari dagokio. Jarraian, Hezkuntza eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak dira hazkunderik handiena izango duten sailak, hezkuntzako langileen eta etxebizitzako igoera handiagatik, hurrenez hurren. Apustu irmoa egiten da inbertsio publikoaren alde: 2.000M €-tik gorakoa baita aurrekontua eta I+G+B-ren alde, baita ere, % 6,5eko hazkundearekin. I+G+B-ra bideratutako aurrekontua %31 hazi da 2021etik.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako sail guztiek izango dute iaz baino diru gehiago gastatzeko, bereziki sail eta gai hauetan: • Osasun saila: ia 5 mila milioi euro. Gastatzeko gehien izango duen saila da eta Osakidetzak diru horren zati handiena jasoko du, ia-ia ehuneko 80a. • Hezkuntza eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailek ere diru gehiago izango dute 2024an gastatzeko. 2 sail horien aurrekontua gehien handitu dena da. • Gizarte politiketarako ia 11 mila milioi euro izango dira. • Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diruaren ehuneko 20 gehiago egongo da. • Zientzia eta teknologiaren I+G+b -rako 700 milioi euro baino gehiago izango dira. • Inbertsio publikorako 2 milioi euro gehiago izango dira.", "score": 0.12120339739546605 }, { "src": "\"Ziurgabetasun globalaren testuinguru honetan, aurrekontua gure zerbitzu publikoak mantentzeko eta hobetzeko euskarri eta bermatzaile bihurtzen da, pertsonekin, garapen ekonomikoarekin, enpleguarekin eta gure planetaren zaintzarekin konprometitutako etorkizuna eraikitzea helburu hartuta\" adierazi du sailburuak.", "tgt": "Honekin, Eusko Jaurlaritzak nahi du zerbitzu publikoak mantentzea eta hobetzea, seriotasunez etorkizunean pentsatzen.", "score": 0.3400085781816056 }, { "src": "Ostiral honetan, Eusko Jaurlaritzak Aurrekontuen Proiektua erregistratuko du Eusko Legebiltzarrean, eta sailburuek agerraldia egingo dute azaroaren 6tik 8ra bitartean Legebiltzarrean. Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, abenduaren 22an onartuko dira aurrekontuak. Azpiazuk berretsi du, aliantza posibleak aztertzeko lan egingo duela, \"badakit ez dela erraza urte honetan babesak lortzea, baina konfiantza dut guztiok jakingo dugula egoerak eskatzen duen mailan egoten, eta Euskadi politikak izan beharko lukeen horren isla bihur daitekeela\" amaitu du.", "tgt": "Euskadirako aurrekontuak onartu ahal izateko, prozesu hau jarraitzen da: • aurrekontuen Proiektua urriaren 27an, ostiralean erregistratuko da Eusko Legebiltzarrean. • Azaroaren 6tik 8ra bitartean, sailburuek proposamen horiek guztiak aurkeztuko dituzte. • Ondoren aurrekontuak bozkatzen dira. Eusko Jaurlaritzak uste du abenduaren 22an onartu ahal izango direla Euskadirako aurrekontuak. Eusko Jaurlaritzak badaki zaila dela akordioa lortzea, oraindik ez baita Espainiako Gobernua osatu. Horregatik, aurrekontu hori onartu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak aliantzak egiteko asmoa du, gainerako alderdi politikoen babesa lortzeko. Horrela, Euskadi herritarrengan pentsatuz erabakiak hartzeko eredu izan daitekeela uste du.", "score": 0.4934953856180609 }, { "src": "Hezkuntzako sailburuak gaurko deituta dagoen sare publikoko greba egunaren lehen balorazioa egin du eta parte-hartze datuen berri eman du: \"orain arte, sare publikoko ikastetxeen %80 –aren gaineko informazioa dugu jasorik eta ikastetxe horietan, irakasleen %22,2 ari da greba egunean parte hartzen\".", "tgt": "Greba hezkuntzako ikastetxe publikoetan Urriak 24ean, asteartea, greba bat egon da Euskadiko hezkuntzako ikastetxe publikoetan. Eusko Jaurlaritzak esan du greba honetan irakasleen ehuneko 20ak parte hartu duela.", "score": 0.3612767084218418 }, { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratutako beste hainbat gai. Lehenik eta behin, gaurko eguna dela-eta, onartutako Klima Aldaketaren Aurkako Egunaren adierazpen instituzionala irakurri du bozeramaileak.", "tgt": "Klima Aldaketaren aurkako eguna Gobernu Kontseilua hasi baino lehen, Iñigo Urkullu Lehendakariak Klima Aldaketaren aurkako egunaren adierazpen bat irakurri du.", "score": 0.4607671182706665 }, { "src": "Amaitzeko, bozeramaileak, Kultura sailari lotutako izendapen baten berri eman du, Gobernu Kontseiluak onartu baitu Vasco-Navarro trenbidearen Euskadiko tartea Babes Bereziko Kultura-Ondare izendatzea, monumentu-multzoaren kategoriarekin. Vasco-Navarro trenbideak 140 km-ko luzera dauka eta horietatik, 110 kilometro Erkidegoan daude eta gainerakoa berriz, Nafarroan. Gaur onartutako dekretuak azpimarratzen duenez, Vasco-Navarro trenbidearen Monumentu multzoa ondare aparta da Euskadiko industria-ondarean eta balio kulturalak azpimarratzen ditu: balio historikoa, soziala, teknologikoa eta beste bereizitasun bat ere azpimarratzen du Dekretuak Vasco-Navarro trenbidea XIX. mendean eta XX.aren lehen erdian espainiar estatuan eraikitako bide metrikoko trenbiderik luzeena izan zelako.", "tgt": "Vasco-Navarro trenbidearen monumentu-multzoa Eusko Jaurlaritzak onartu du Babes Bereziko Kultur-ondarea izendatzea Vasco-Navarro trenbidearen monumentu-multzoari. Babesten den trenbide honen zatia da Euskaditik eta Nafarroatik igarotzen dena. Guztira, zati horrek 110 kilometro ditu.", "score": 0.5782230709245363 } ] }, { "id": "72", "alignments": [ { "src": "eLankidetzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean dagoena, urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan.", "tgt": "eLankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia da. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren barruan dago. Urtero eLankidetzak deialdi bat jartzen du abian erakundeei genero-desberdintasunak ezabatzeko laguntzak emateko, hau da, gizonen eta emakumeen artekoak, erakundeen barruan.", "score": 0.1402936380782995 }, { "src": "Laguntza jasoko duten erakundeen artean daude, Alboan Fundazioa, UN Etxea, Mugarik Gabeko Ekonomistak, Amekadi, Munduko Landagunea eta Calcuta Ondoan erakundeek generoaren partaidetza-diagnostikoa egiteko eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko, eta, planaren ezarpena eta ondorengo ebaluazioa egingo dute REAS Euskadi, Mugarik Gabe eta Lagun Artean erakundeek.", "tgt": "Aurten 300 mil euro baino gehiago emango ditu laguntzetan 9 GKKEentzat , besteak beste: • Alboan Fundazioa • UN Etxea • Mugarik Gabeko Ekonomistak • Amekadi • Munduko Landagunea • Calcuta Ondoan Erakunde horiek ikerketa egingo dute erakundeetan genero-desberdintasunaren egoera zein den ikusteko eta ekintza-plana egingo dute egoera hori hobetzeko. Beste erakundeek, hala nola REAS Euskadi, Mugarik Gabe eta Lagun Artean, plana abian jarriko dute eta gero ebaluatuko dute.", "score": 0.43164522194363114 }, { "src": "Aipatzeko da, plan horiek ezartzen direnenean aurreikusten direla lan-politikak ikuspegi feministarekin gaineko prozesua abiaraztea; sexu- eta genero-aniztasun inguruko ikuspegian sakontzea; sexu eta genero jazarpenaren inguruko protokoloa egitea, edo erakundeen baitan zaintza garatzea, besteak beste.", "tgt": "Plan horietan landuko dira gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lan eremuetan, sexu eta genero jazarpenak, beste gaien artean.", "score": 0.27355673994059576 } ] }, { "id": "28", "alignments": [] }, { "id": "212", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Osasun, Segurtasun, Lan eta Justizia Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bilera egin dute gaur goizean Zaldibarren, koordinaziorako eta jarraipenerako mahai tekniko batean. Organo hori txandakakoa izango da, eta astero bilduko da Zaldibarko, Ermuko eta Eibarko udaletan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak bilkura egin du otsailaren 13an, Zaldibarko udaletxean Zaldibarko zabortegian izandako luizia aztertzeko. Bilkura horretan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait kidek; hain zuzen ere, sail hauetan lan egiten dutenek: • Ingurumena • Osasuna • Segurtasuna • Lana eta Justizia Saila Pertsona-talde hori astero bilduko da, Zaldibar, Ermua eta Eibarko udaletxeetan. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak zabortegiko enpresarekin batera egingo dituzte gauza horiek guztiak.", "score": 0.3017200381124684 }, { "src": "Bilera goizeko 9:30etan hasi da, eta mahaikideak bat etorri dira ekintzaren lehentasuna pertsonak direla esatean: Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze aurkitzea, tokian bertan bilaketa lanetan ari diren pertsonen segurtasuna zaintzea, eta inguruan bizi diren pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzea. Lehentasun horrekin, premiazkoenak diren alderdiak jorratu ditu lan taldeak.", "tgt": "Bileran erabaki dute lehentasuna dela: • Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze aurkitzea, luizian harrapatuta geratu ziren langileak. • Bilaketan dabiltzan pertsonen segurtasuna bermatzea. • Gertu bizi direnen segurtasuna eta osasuna bermatzea. Lehentasunak zein diren erabaki ondoren, lan-taldeak egin beharreko lanik premiazkoenak zein diren erabaki du.", "score": 0.550090440529194 }, { "src": "Goizaldean bertan, desagertutako bi pertsonak bilatzeko lanei berrekin diote. Sartu ezin zen denboran, langileek ez diote lanari utzi, bilaketa gunera sartzeko biderik egokiena bilatzeko.", "tgt": "Desagertutako 2 lagunak bilatzen hasi berriz ere. Lan horri ekin diote berriz ere otsailaren 13ko goizaldean. Denbora-tarte batez lan horiek geldirik egon badira ere, lanean jarraitu dute, aurkitzeko ea nola sar daitekeen desagertutako pertsonak dauden lekura.", "score": 0.33530965051326717 }, { "src": "Premiazko beste neurrietako bat sutea etetea eta lurrak egonkortzea dira. Sua dagoen puntura iristeko lanean ari dira, sutea \"itotzeko\", larrialdietako taldeen segurtasuna mantenduz.", "tgt": "Langileak lanean ari dira sua dagoen lekura iritsi eta sua itzaltzeko.", "score": 0.23662940905116878 }, { "src": "Bestalde, diziplina anitzeko langile geoteknikoen talde bat sortu da hegalaren egoera aztertzeko eta obretako ekipoei laguntza emateko.", "tgt": "Profesional geoteknikoen talde bat osatu da, lan hori egin dezaten.", "score": 0.2331634984694917 }, { "src": "Gainera, zabortegiko urak leheneratzea eta hustea edo lixibiatuen irteera erraztea aldi berean egingo diren lanak dira", "tgt": "Zabortegiko urak hustu eta berrezarri.", "score": 0.2524001454859389 }, { "src": "Bestalde, aire- eta ur-neurketei buruzko informazioaren hedapena indartuko da, bizilagunengana hobeto iristeko.", "tgt": "Herritarrei airearen eta uraren egoerari buruzko informazioa eman", "score": 0.3565166350104312 }, { "src": "Aldian-aldian airearen eta uraren analisiak egiten ari dira, eta emaitzek parametro normalak dituzte. Analisiek erakusten dute ez dagoela intzidenteari lotutako osasunerako arriskurik.", "tgt": "Aldizka, airearen eta uraren kalitatea neurtzen da jakiteko dena ongi dagoela eta ez dagoela arriskurik herritarren osasunerako. Oraingoz, emaitzak onak dira, eta ez dago arriskurik.", "score": 0.3164481518435662 } ] }, { "id": "136", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu dituzte hartu dituzten erabakiak. Lege-proiektuak Eusko Jaurlaritzak 3 lege-proiektu hauek onartu ditu:", "score": 0.233363173092544 }, { "src": "Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Gobernu Kontseiluak gaur onatu duen, \" Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-Proiektua \" aurkeztu du. Lege honek, Euskadiren kasuan, ez du esan nahi arlo honetako jarduera publiko eta instituzionala hasi denik, Artolazabal sailburuaren hitzetan \"hamarkadetako ibilbide honek Euskadi erreferentzia gisa jarri du memoria historiko eta demokratikoan. Ibilbide horri Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen lege-aurreproiektuak arau-esparrua indartu eta eman nahi dio\".", "tgt": "Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-proiektua", "score": 0.49728940379136577 }, { "src": "Etorkizuneko legeak bi helburu ditu: batetik, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimen memoria, aitortza eta erreparazioa sustatzea; eta, bestetik, printzipio eta balio etiko eta demokratikoak sustatzea.", "tgt": "Proiektuak 2 helburu ditu: memoria bultzatzea eta Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimei egindako kaltea aitortzea eta erreparatzea. balio etiko eta demokratikoak sustatzea. Ekarpen Lege-proiektua Eusko Jaurlaritza akordio batera iritsi da hauekin: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru-aldundiak Eudel , Euskadiko Udalen Elkartea. Akordio honek dio baliabideak nola banatuko diren eta Aldundiek 2022tik 2026ra Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei zenbat eman behar dieten.", "score": 0.6368101321601531 }, { "src": "Bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Gobernu Kontseiluak onartu berri duen \"Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren Lege-proiektua\" aurkeztu du. Zupiria sailburuak zaladu duenez, arau berriak jarduera fisikoaren eta kirol-sektorearen oraingo premiei erantzun nahi die; horrela, testuak kirol inklusiboago bat bultzatzeko premia jasotzen du, non herritar guztiek, 0 urtetik hasita, lekua izan dezaten eta ohitura hauek transmititu daitezen: errespetua, tolerantzia eta joko garbia.", "tgt": "Kirolaren Lege-proiektua Eusko Jaurlaritzak kirol inklusiboagoa bultzatu nahi du, helburu hauek lortzeko: pertsona guztiek parte hartu ahal izatea. kirola egiten denean errespetua eta joko garbia transmititzea.", "score": 0.40543699453774157 }, { "src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratu en berri eman du, eta azpimarratu du 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa 242 puntu igo dela astebetean. \"Joerak goranzko izaten jarraitzen du, eta datozen egunetan horrela mantenduko dela aurreikusten da, nahiz eta egia den azken egunotan kutsatze-kurbak abiadura moteldu duen. Oraindik ere asko dira egunero diagnostikatutako positiboak \", azaldu du.", "tgt": "Osasuna Osasun sailburuak Euskadiko koronabirusari buruzko datuak eman ditu.", "score": 0.37305745762550446 }, { "src": "Osasun sailburuak txertaketa prozesua ere izan du hizpide. Xede-populazioaren (12 urtetik gorakoa) % 73k dosi bat du gutxienez, eta % 67k jarraibide osoa bete du. Gotzone Sagarduik gogorarazi duenez, 12 urtetik gorako edonork har dezake txertoa. \"Ez dugu itxaron behar Osakidetza gurekin harremanetan jarri arte. Osakidetzak gure agendetan eskuragarri dauden txertoen hitzordu guztiak herritarren eskura jartzen jarraituko du \", adierazi du.", "tgt": "Gainera, gogorarazi du hitzordua eska daitekeela 12 urtetik gorako pertsonei txertoa jartzeko.", "score": 0.35872821683238765 }, { "src": "Azken asteotan, batez ere adingabeen txertaketarekin lotuta, agertu diren txertaketaren aurkako mugimenduen aurrean, Osasun sailburuak dei egin die adin horretako gazteen gurasoei hitzordua eskatzeko. \"Garrantzitsua da gure seme-alabek txertoa hartzea, zenbat lehenago. Osasun publikoaren, segurtasunaren eta elkartasunaren kontua da\", azpimarratu du.", "tgt": "Hori dela eta, gurasoei hitzordua eskatzeko eskatu die, izan ere, garrantzitsua da lehenbailehen txertoa jartzea. Herritar guztiei txertoa jartzea garrantzitsua da pertsona guztien osasunerako eta segurtasunerako.", "score": 0.32098140447935836 }, { "src": "Gainera, arlo asistentzialean goranzko joera hori nabaritzen ari dela adierazi du. Sailburuaren arabera, ospitaleratze kopuruak gora egiten jarraituko du. \"Ospitaleratutakoen profila gazteagoa eta ez hain larria dela egia izanik, datuek berez hitz egiten dute: atzo ospitaleratutakoen herena 40 urtetik beherakoa da\", zehaztu du. ZIUei dagokienez, aurreikuspenen arabera, harreta behar duten paziente kopuruak gora jarraituko du, baina aurreko igoerak baino erritmo txikiagoan. \"Ideia bat egiteko, une honetan, unitate horietan dauden pertsonen % 20 40 urtetik beherakoak dira\", gaineratu du. Hori dela eta, beste behin ere prebentzio-neurriak mantentzea, pilaketak saihestea, eskuak garbitzea, espazio itxiak aireztatzea, pertsonen arteko distantzia eta maskara etengabe erabiltzea eskatu du. \"Jakin badakit kosta egiten dela. Hilabete asko dira. Hori egin behar dugu egoera hobe baterantz aurrera egiten jarraitzeko \", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak herritarrei neurri hauek mantentzeko eskatu die: eskuak garbitzea maskara beti erabiltzea pertsonen arteko distantzia mantentzea pertsona asko dauden lekuak saihestea espazio itxiak aireztatzea.", "score": 0.6086594283420491 } ] }, { "id": "115", "alignments": [ { "src": "Irekia-Euskadi Gardena ataria Zerbitzu Publikoen Berrikuntzari buruzko Estatuko Biltzarrak (CNIS) urtero ematen duen Gobernu Irekiko proiektu onenaren sarirako hiru finalistetako bat da. Herritarren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko komunikazio zuzeneko kanala, Internet bidez, Estatu mailako sari ezagun honen azken fasera iritsi da Gaztela eta Leongo Juntarekin eta Santa Coloma de Grameneteko Udalarekin (Bartzelona) batera.", "tgt": "Zerbitzu Publikoen Berrikuntzari buruzko Estatuko Biltzarrak (CNIS) urtero ematen du Gobernu Irekiko proiektu onenaren sari bat. Eusko Jaurlaritzako Irekia-Euskadi Gardena ataria aurtengo saria lortzeko finalistetako bat da. Beste bi finalistak dira Gaztela eta Leongo Junta eta Santa Coloma de Grameneteko Udala, Bartzelonako probintzian.", "score": 0.7729181367511863 }, { "src": "Irabazlea nor izango den azaroaren 26an Madrilgo La Nave Auditorioan egingo den ekitaldian jakinaraziko da. Epaimahaiak gardentasunaren, osotasunaren, kontu-ematearen eta alderdi interesdunen parte-hartzearen printzipioak sustatzen dituzten gobernantza proiektuak edo estrategiak baloratzen ditu, betiere demokraziaren eta hazkunde inklusiboaren alde. Ekitaldi horretan beste hamabi sari banatuko dira beste hainbeste kategoriatarako, besteak beste, administrazio elektronikoaren, herritarren arretaren edo teknologia berrien sariketaren proiektuak aintzatesteko. Guztira, ehun bat hautagai aurkeztu dira berrikuntza foro honek antolatutako sari modalitate desberdinetara.", "tgt": "Sariak Madrilen emango dira azaroaren 26an. Epaimahaiak kontuan hartzen du proiektuek honako hauek sustatzea: • Gardentasuna • Osotasuna • Kontu-ematea • Parte-hartzea demokraziarako eta inklusiorako 100 proiektu inguru aurkeztu dira sarira. 12 sari emango dira, proiektu motaren arabera: administrazio elektronikoa, hiritarrei arreta, teknologia berriak...", "score": 0.3321055298187774 }, { "src": "Irekia Euskadiko Gobernu Irekiaren kanala da, gardentasunean, parte-hartzean eta lankidetzan oinarritutako gobernantza ona gauzatzeko. Leihatila horretan, Eusko Jaurlaritzak herritarren zerbitzura jartzen ditu bere jarduerari, erabakiei eta planei buruzko informazioa eta datuak denbora errealean, baina, aldi berean, herritar horiei beren proposamen, ideia edo kontsultak planteatzeko aukera ematen die, kontuan hartzeko eta aztertzeko. Gainera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mendeko kanal horren bidez, Eusko Jaurlaritzak herritarrekin, enpresekin eta gainerako euskal administrazioekin elkarlanean dihardu, tresna berritzaileak emanez.", "tgt": "Irekia Euskadiko Gobernu Irekiaren kanala da. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mende dago. Interneteko kanal honetan, Eusko Jaurlaritzak euskal herritarren eskura jartzen du Eusko Jaurlaritzak egiten duen guztiaren informazioa eta datuak denbora errealean: planak, erabakiak,... Herritarrek proposamen, ideia edo kontsultak azaltzeko ere balio du. Eta Eusko Jaurlaritzak kontuan hartzen ditu politiketan. Herritarrekin, enpresekin eta euskal administrazio publiko batzuekin elkarlanean aritzeko modu bat da, tresna berritzaileak erabiliz.", "score": 0.4603738263012972 } ] }, { "id": "49", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2110279289939466 }, { "src": "Bere aldetik, Hezkuntza sailburuak gaurko Gobernu Kontseiluan onartu den Hezkuntza Sailaren 2023 urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aurkeztu du. Dokumentu honetan, Sailaren lau Sailburuordetzek eta hamabi Zuzendaritzek kudeatzen dituzten dirulaguntza deialdiak jasotzen dira, eta era berean, laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Hezkuntza Sailaren 2023. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. Bildarratzek azaldu du plan horrek balioko duela euskal hezkuntza sisteman gauzak ondo egiteko, eraginkorrak eta gardenak izateko.", "score": 0.5315979954890695 }, { "src": "Orotara, 113 dirulaguntza lerro ditu egun Hezkuntza Sailak, eta horien kopuru osoa 175.446.963 eurokoa da 2023 urterako. 113 lerro horien artean Bildarratz sailburuak hauek nabarmendu ditu: eskolatzeko bekak eta laguntzak, unibertsitate-bekak, edoo Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak edo ikertzaileen mugikortasuna laguntzeko deialdiak.", "tgt": "2023an, Eusko Jaurlaritzak emango ditu 175 milioi eurotik gorako dirulaguntzak. Diru horrekin bekak eta laguntzak emango dira: • eskolatzerako • unibertsitaterako • Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasleen eta ikertzaileen mugikortasunerako.", "score": 0.139585657674718 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak zor publikoaren jaulkipen bat edo batzuk egitea erabaki du gaur. Honela, baimena ematen du gehienez ere ia 1.200.000 euroko mailegu-eragiketak hitzartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean ezarritakoaren arabera. Lege horren arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzeak muga hau izango du: ekitaldiaren amaierako saldoak ezin izango du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, hau da, 419.159.000 euro baino gehiago.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak baimena eman du ia 1.200 milioi euroko maileguen zor publikoa jaulkitzeko. Hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Aurrekontu Orokorren Legearen barruan sartzen da.", "score": 0.3051267911842066 }, { "src": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailari lotuta, Gobernu Kontseiluak zainketen ekonomiari buruzko proiektuak finantzatzeko eta berdintasun- eta gizarteratze-politikak indartzeko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (2021eko apirilean onartua) jasotzen diren Europako funtsen banaketa onartu du. Banaketa horren arabera, 200arn Eusko Jaurlaritzari 4.400.000 euro dagozkio; Arabako Foru Aldundiari, 5.700.000 euro; Bizkaiko Foru Aldundiari, 17.700.000 euro; eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, 11.800.000 euro. Zupiriak azaldu duenez, Zaintzaren Ekonomiarako eta berdintasun- eta gizarteratze-politikak indartzeko Europako Planaren helburu nagusia da gizarte-zerbitzu guztiak modernizatzea eta indartzea da, arreta berezia jarriz iraupen luzeko zainketen ereduan, berrikuntzaren sustapenean eta pertsonengan oinarritutako arretaren ereduan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Europar Batasuneko funtsak banatzea zainketen ekonomiari eta berdintasun- eta gizarteratze -politikei buruzko proiektuak finantzatzeko. Erakundeen arteko banaketa horrela geratu da: • Eusko Jaurlaritzarako: 4 milioi euro baino gehiago. • Arabako Foru Aldundirako: 5 milioi euro baino gehiago. • Bizkaiko Foru Aldundirako: 17 milioi euro baino gehiago. • Gipuzkoako Foru Aldundirako: 11 milioi euro baino gehiago. Proiektuak gizarte-zerbitzuak modernizatzeko eta indartzeko izango dira, batez ere, pertsonen iraupen luzeko zainketara zuzenduak, berritzaileak eta pertsonarengan zentratuak direnentzat.", "score": 0.4582764142266898 }, { "src": "Halaber, Gobernu Kontseiluak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren \"Berdintzen 2023\" bekak onartu ditu gaurkoan. Beka horien bidez, euskararen eta genero-berdintasunaren arloko ikerketa-lanak bultzatu nahi dira, hau da, generoa eta hizkuntza gurutzatzen dituen ezagutza-esparrua osatu eta indartu. Guztira, 7.500 euroko lau beka emango dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 4 beka ematea, beka bakoitza 7.500 eurokoa, euskarari eta genero-berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egiteko.", "score": 0.3565757280469976 }, { "src": "Lehendakariaren eta Calviñoren arteko bilera", "tgt": "Lehendakariaren eta Calviñoren arteko bilerari dagokionez", "score": 0.8638531166490204 } ] }, { "id": "63", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2629137107791517 }, { "src": "Bingen Zupiria bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren kezka azaldu du Auzitegi Konstituzionalaren inguruko egoeragatik. Hala, gogorarazi du Lehendakariak urte judizialaren hasieran eskatu zuela \"interes alderdikoien, korporatiboen edo asoziatiboen gaineko ondasun komuna\" lehenesteko, une horretan organo judizialak berritzeari dagokionez bizitzen ari zen krisi instituzional hori gainditu ahal izateko.", "tgt": "Auzitegi Konstituzionalaren egoerari dagokionez Prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzari galdetu diote zer iritzia duen Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren egoerari buruz. Bozeramaileak dio, Eusko Jaurlaritzak betidanik eskatu duela guztion ongia gehiago kontuan hartzea, ez soilik alderdi politikoen interesak, Auzitegia bizitzen ari den krisia gainditu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak uste du alderdi politikoek denbora gehiegi daramatela ados jarri gabe Auzitegi Konstituzionaleko kideak berritzeko.", "score": 0.37632244445836843 }, { "src": "Gainera, Zupiria sailburuak esan du Europako erakundeek arreta jarri dutela krisi honetan, eta horrek \"kolokan jar dezake Espainiako estatuaren sinesgarritasuna Europako kideen aurrean\".", "tgt": "Gainera, Europar Batasuneko erakundeak ere ikusten ari dira gertatzen ari dena eta horrek irudi txarra eman dezake espainiar estatuaz eta haren justizia-sistemaz.", "score": 0.30871196616010377 }, { "src": "Era berean, Bingen Zupiriak nabarmendu du hori guztia norgehiagoka alderdikoi eta politiko batean gertatzen ari dela, eta zantzu guztien arabera datorren urte osoan luzatuko da hauteskunde-deialdi desberdinen ondorioz, eta hori ez da agertoki egokia organo instituzionalak berritzeko.", "tgt": "Eta horrek egiten du egoera are eta larriagoa izatea, politika justiziaren esparruan sartzen ari delako. Bozeramaileak uste du egoera luzatuko dela datorren urtean zehar.", "score": 0.17441118332306835 }, { "src": "\"Arrisku larria dago politika herritarren arazoak konpontzeko gai ez den tresnatzat hartzeko; eta hori erakunde demokratikoen zilegitasuna zalantzan jartzen ari denean gertatzea bereziki kezkagarria da\", amaitu du.", "tgt": "Datorren urtean, hainbat hauteskunde-deialdi eginda daude eta hori ez da ona krisia konpontzeko. Gainera, esan du gizarteak ikus dezakeela politika ez dela gai jendearen arazoak konpontzeko eta erakunde demokratikoek ez dutela balio.", "score": 0.2041171673340321 }, { "src": "Gai garrantzitsuenen artea, Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planaren baitan, esparru-akordio bat egingo dela , ikastetxe publikoen hezkuntza eta kudeaketa-beharrak asetzeko ezinbestekoa den material informatikoa hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko; 14,5 milioi euroko laguntzak, Euskadiko ikerketa-zentroetan garatzen ari diren eta IKUR Estrategiarekin bat datozen bikaintasuneko ikerketari lotutako hainbat ekimeni laguntzeko; eta Araba eta Bizkaiko ikastetxe publikoetako eskola-garraio zerbitzua kontratatzeari argi berdea ematea erabaki dela, guztira 29,3 milioi eurorekin .", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 125 milioi euro baino gehiago ematea hezkuntzarekin lotutako hainbat proiektuei: • 54 milioi euro Gela digitalak sortzeko ikastetxe publikoetan. • 14 milioi euro baino gehiago ikerketa proiektuei Ikur estrategiaren barruan. • Eskola-garraioa kontratatzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publikoentzako.", "score": 0.4351255416346001 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak Ertzaintzako fakultatiboen eta teknikarien eskala garatzeari buruzko dekretu berria onartzea erabaki du. Dekretu honi esker, Ertzaintzako talde profesional erabat espezializatuetera sartzeko hautaketa-prozesua, eginkizuna eta araubideak zerrendatzen dira, hau da, titulazio akademiko oso jakinak eta espezializazio handia eskatzen duten eginkizun oso teknikoetan Ertzaintzari laguntzeko behar diren profesional, hala nola informazio-teknologiak, analitika, auzitegi-teknika espezializatua edo zientifikoa, artxibokoa, komunikazioa edo laguntza psikologikoa, eta abar.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Ertzaintzako fakultatibo eta teknikoei buruzko dekretu berri bat. Hau euskal erkidegoko poliziaren barruan espezializatuen dagoen taldeetako bat da. Dokumentu honetan arautzen da nolakoa den lanpostu horiek eskuratu ahal izateko hautaketa-prozesua, eginkizunak... Lanpostu horietarako, beharrezkoa da prestakuntza izatea informazioaren teknologietan , forentse teknikan, artxiboan, komunikazioan, laguntza psikologikoan...", "score": 0.5760472510635889 } ] }, { "id": "183", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak , Josu Ekorekak, eta Osasun sailburuak, Nekane Murgak, azaldu dituzte zein erabaki erdietsi dituzten. Zenbait hilabeteren ondoren, Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin bildu da eskualdatu gabeko eskumen transferentzia aztertzeko.", "score": 0.2645347678471609 }, { "src": "Josu Erkorekak gogoratu duenez, \"atzoko bileran, ekainean Transferentzien Batzorde Mistoari berriz ekitea erabaki genuen. Bilera presentziala izango da, Euskadi 3. fasera igaro bezain laster\".", "tgt": "Bilera horretan erabaki da Eskumenen Batzorde Mistoa aurrez aurre bilduko dela ekainean.", "score": 0.4119608359385093 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Euskadiri transferitzeko dagoeneko adostuta dauden hiru gaien eskualdatzeak gogoratu ditu: • Farmazia-produktuei buruzko legeria betearazteko funtzioak. Euskadi, besteak beste, osasun-produktuen eta giza erabilerarako medikamentuen publizitate-mezuen kontrolaz arduratuko da, bai eta fabrikatzaileen eta Euskadin dauden laborategien ikuskaritzaz eta farmakozaintzako eta medikamentuen kalitate-kontrolerako eginkizunez ere, besteak beste. • \"Derrigorrezko Eskola Asegurua\"ren osasun-prestazioen kudeaketari atxikitako baliabideak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerako ikasleen asegurua da, unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko ikasleena. • Kaleratze kolektiboaren espedienteen eraginpean dauden langileen erretiro arruntaren aurretiko laguntzen kudeaketari atxikitako funtzio eta zerbitzuak.", "tgt": "Ekaineko bilera horretan ofizialki jakinaraziko da 3 eskumen hauen transferentzia: • Farmazia-produktuei buruzko legeak. Hauetaz arduratuko da, besteak beste: -pertsonentzako osasun-produktuei eta sendagaiei buruzko publizitate-mezuez. -sendagaiak Euskadin fabrikatzen dituztenen ikuskapenez. sendagaien kalitatea zaintzeaz eta kontrolatzeaz. • Derrigorrezko eskola-asegurua. Unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko ikasleen osasun-asegurua kudeatuko du, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailatik aurrera (DBH) • Jubilazio arrunterako laguntzak. Kaleratze kolektiboa jasan duten langileei erretiroa hartu aurretik ematen zaizkien laguntzak kudeatuko ditu.", "score": 0.40372395091679353 }, { "src": "Josu Erkorekak adierazi duenez, \"itxita ditugu hiru transferentzia-dekretuen testu juridikoak eta Kupotik deskontatu beharreko kopuru ekonomikoa. 3 gaiak 7,5 milioi euroan baloratu ditugu; haietatik, Euskadik, urtero, Kupotik % 6,24 deskontatuko ditu\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak adostu ditu dagoeneko: • transferentzien 3 dekretuen • Euskadiri eskualdatutako 3 transferentzia horiekin, Eusko Jaurlaritzak 7,5 milioi euro kenduko ditu urtero kupotik.", "score": 0.3456346086391156 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu eta bozeramaileak azaldu duenez, Covid aurreko normaltasunari heldu dio Eusko Jaurlaritzak, baita autogobernuaren gaiari dagokionez ere eta adierazi duenez \"hasteko, martxoan eten zen transferentzien egutegia eguneratuko dugu. Euskadirentzat oso garrantzitsua da eremu horretan erakunde-harremanen normaltasunera bueltatzea\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak transferentzien egutegia ere eguneratuko du, bertan behera geratu baitzen egutegi hori martxoan Covid-19aren arazoarengatik. Euskadirentzat oso garrantzitsua da normaltasunera itzultzea gai honen inguruan Espainiako gobernuarekin izaten diren harremanetan.", "score": 0.3380268384931565 }, { "src": "Historian lehen aldiz Euskadiri transferitzeko dauden eskumen guztiak eskualdatzeko lan-plan bat dago, Gobernu Programan lehenetsitakoak barne: • Espetxe-sistema • Gizarte Segurantzako Sistemarekin zerikusia duten gai guztiak.", "tgt": "Izan ere, historian lehen aldiz, egutegi horretan zehaztu da noiz transferituko diren eskualdatu gabe dauden eskumen guztiak. Eusko Jaurlaritzarentzat, honako hauek dira eskumen garrantzitsuenak: • Espetxe-sistema. • Gizarte Segurantzarekin zerikusia duen guztia", "score": 0.3808870263353577 }, { "src": "Prentsaurrekoan Josu Erkorekak azaldu duenez Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio eskularruak, maskarak eta gel hidroalkoholikoak erosi direla, presako prozeduraren bidez, Euskadiko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten langileentzat. Helburua da higiene- eta babes-materiala ematea langileei, beren lanpostuaren arrisku-balorazioaren arabera.", "tgt": "Euskadiko Administrazio Orokorreko langileentzako babes-materiala Eusko Jaurlaritzak beharrezko babes-materiala erosi du Euskadiko Administrazio Orokorrean lan egiten duten langileentzat. Langileek lana egitean duten arriskuaren arabera banatuko dute materiala.", "score": 0.42047765292552414 }, { "src": "Zehazki, Eusko Jaurlaritzak honako hauek erosi ditu: • Binilozko, nitrilozko eta latexezko eskularruak. • FFP2 maskarak eta kirurgikoak. • Osasun-erabilerako eta erabilera orokorreko gel higienizatzailea.", "tgt": "Hona hemen zer erosi duen Eusko Jaurlaritzak: • binilozko, nitrilozko eta latex-ezko eskularruak. • FFP2 maskarak eta maskara kirurgikoak. • osasun arloan erabiltzeko gel desinfektatzailea eta erabilera orokorrekoa.", "score": 0.6150803875606216 }, { "src": "Josu Erkorekak gogorarazi duenez, pasa den maiatzaren 11tik, langile publikoak Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan lan presentzialean hasi dira berriz, mailaz maila eta pixkanaka. Une hauetan, langile publikoen % 65 dagoeneko presentzialki ari da lanean. Zerbitzu-zuzendaritza bakoitzak eta erakunde autonomoetako langileen kudeaketa-organoek beren antolamendu- eta babes-neurri bereziak zehaztu dituzte, haietako langileek egiten duten lan-motaren arabera.", "tgt": "Zerbitzu zuzendaritza bakoitzak bere babes-neurriak ezarri ditu zerbitzu eta lanpostu bakoitzerako.", "score": 0.38602819428917223 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak positiboki balioesten du deskonfinamendu-prozesua Funtzio Publikoaren eremuan. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez \"prozesua planifikatua eta antolatua izaten ari da. Ez da jende-pilaketarik egon, eta segurtasun-distantzia gorde da; ez da gorabeherarik erregistratu\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren iritziz, ongi betetzen ari da deseskalatze prozesua administrazio publikoan. Josu Erkoreka bozeramaileak esan duenez, honela betetzen ari da prozesua: • era ordenatuan • lagun asko bildu gabe • pertsonen artean 2 metroko segurtasun-tartea zainduta • arazorik gabe.", "score": 0.2311920393514312 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak gaur datorren uztailaren 12ko hauteskundeak finantzatzeko euskal udalen esleipena aldatzea ere onetsi du. Horrela 300€-ra arte igoko da mahaiko, Covid-19aren kutsadurak prebenitzeko higiene- eta segurtasun-operatiboak eragingo duen aparteko gastua aintzat hartuta. Udalek honako ardura hauek dituzte: • Hauteskundeetan parte hartzen duten pertsonei haborokina ordaintzea • Hauteskunde-lokalak egokitu eta garbitzea • Hauteskunde-mahaien idazmahairako materialak izatea • Hautetsontziak, kabinak eta hauteskundeetako gainerako materiala muntatu, desmuntatu eta garraiatzea.", "tgt": "Diru gehiago udalentzat hauteskundeetarako Eusko Jaurlaritzak diru gehiago emango die Euskadiko udalei Uztailaren 12ko hauteskundeetarako. Udalek honako hauetaz arduratuko dira: • hauteskundeetan parte hartzen duten pertsonei ordaintzeaz, • bozkatzeko lekuak prestatzeaz eta garbitzeaz • materialak hauteskunde-mahaietan banatzeaz: papera, boligrafoak ...... • hautestontziak, kabinak eta hauteskundeetarako behar den material guztia muntatzeaz, desmuntatzeaz eta garraiatzeaz • botoa emateko lekuen barruko sarrera eta mugimendua kudeatzeaz.", "score": 0.2627302084804801 }, { "src": "Bozeramaileak azaldu duenez 205 euroko gastua aurreikusi zen mahaiko, baina 300 €-koa izatea erabaki dute. Uztailaren 12an, 2.677 mahai egongo dira: 426 Araban, 1.400 Bizkaian eta 851 Gipuzkoan. Euskal udalek guztira 803.100 euroko gastua egitea aurreikusten dugu.", "tgt": "Uztailaren 12an 2.677 bozketa-mahai egongo dira, honela banatuta: • 426 Araban • 400 Bizkaian. • 851 Gipuzkoan Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, euskal udalek guztira 800 mila euro baino gehiago gastatuko dituzte.", "score": 0.5350830169750022 }, { "src": "Bestalde, osasun sailburu Nekane Murgak Euskadiko koronabirusaren inguruko azken datuak eman ditu.", "tgt": "Koronabirusaren bilakaeraren datuei buruz Osasun sailburuak azken datuak eman ditu koronabirusaren Euskadiko datuei buruz. Datuei buruzko informazioa: Euskadiko koronabirusaren egoerari buruzko datu eguneratuak.", "score": 0.48748035814947493 } ] }, { "id": "224", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak aditzera eman dute zer akordiotara iritsi diren.", "score": 0.25539499210793754 }, { "src": "Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak jakinarazi du euskal industriako hogeita hamar bat enpresak eta eragilek abenduaren 11n Sustainable Innovation Forum foroaren goi-mailako saioan parte hartuko dutela, COP25en ekitaldi ofizialean. Tapiak azaldu duenaren arabera, helburua da, batetik, euskal enpresak klima-aldaketarekin duen konpromisoa erakustea, eta, bestetik, Euskadik klima-erronkan irtenbide berriak eskaintzeko duen industria- eta teknologia-ahalmena aurkeztea.Hala, aztertuko diren gaiak honako hauek izango direla nabarmendu du: euskal industria trantsizio energetikoan eta mugikortasun jasangarria. Tapiak azpimarratu du klima-erronkak aukera bat irekitzen diola enpresa-egiturari, teknologia berrietan oinarritutako produktu eta zerbitzuak sortzeko. Arantxa Tapia sailburuak, zehazki, Smart Cities for Sustainability osoko bilkuran parte hartuko du. Bertan parte hartuko du, Eusko Jaurlaritzaren iritziz beharrezkoa delako administrazio publikoak hiri-plangintza eta -kudeaketaren buru izatea, hiri eta herriak espazio inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak izateko.", "tgt": "Foro horretan, Euskadiko 30 enpresek parte hartuko dute. Gai hau landuko dute: Euskadiko industria, trantsizio energetikoan eta mugikortasun jasangarria. Horrela, agerian utziko dute: • Klima-aldaketaren aurkako borrokan lan egingo dutela. • Euskadik industrian eta teknologian daukan gaitasuna gai honen inguruan soluzio berriak aurkitzeko.", "score": 0.16216406507403833 }, { "src": "Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela Mugikortasun Jasangarriaren Lege Proiekturako; proiektu horrek Euskadiko mugikortasun-politikak koordinatzen eta antolatzen ditu. Tapia sailburuak azaldu duenez, Euskadi ez da hutsetik hasten gai honetan, baina egungo ereduaren gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-kostuak arintzen lagunduko duten alternatibak aurkitu behar ditu eta, zehazki, jasangarritasunean oinarrituko den mugikortasunean aurrera egin.", "tgt": "Mugikortasun Jasangarriaren Legea. Eusko Jaurlaritzak Mugikortasun Jasangarriaren Legea onartu du.", "score": 0.31987233441986446 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak berretsi egin duela Jaurlaritzak berak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek, Eudelek eta UEMAk \"Euskararen Nazioarteko Eguna\" dela-eta adostutako erakunde arteko adierazpena. Bozeramaileak nabarmendu du euskara sustatzeko erakunde- eta gizarte-konpromisoa eguneratzeko eta berritzeko etengabeko beharra dagoela.", "tgt": "Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko, ekitaldi bat egin da Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldi horretan, Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du, eta erakundeen arteko akordioa irakurri du, erakunde hauekin batera sinatu duena: • Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiak. • Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalak. • EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartea. • UEMA, udalerri euskaldunen Mankomunitatea erakunde publikoa.", "score": 0.25684946689331617 }, { "src": "Era berean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela zor publikoko 597 milioiko amortizazio aurreraturako; hala, Euskadik 9.500 milioi eurora murriztuko du zor publikoa. Josu Erkoreka sailburuak nabarmendu du zor-amortizazio hori posible izan dela ekitaldi osoan zehar kontu publikoen inguruan egin den betearazpen zorrotzari esker. Era berean ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak jarraituko duela zorroztasunez betetzen zorraren, defizitaren eta gastu-arauaren helburuak, datorren 2020ko ekitaldirako aurrekontu-proiektuan ezartzen den bezala. \"Gure ekonomia- eta aurrekontu-politikaren gakoak honako hauek dira eta izaten jarraituko dute: zorroztasuna kudeaketan, onartutako konpromisoak betetzea eta aurrekontu-oreka\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste zuena baino lehenago ordainduko ditu 590 milioi euro baino gehiago, Euskadiko zor publikoari dagozkionak. Horrela, ordaintzeko gelditzen den zor publikoa 9.500 milioi eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak helburu hori bete ahal izan du, efizienteki lan egin duelako. Horregatik, 2020ko aurrekontuak ezarritako zorra ordaintzeko helburua ere beteko du. Hau da Eusko Jaurlaritzak ekonomiaren eta aurrekontuaren arloan lan egiteko daukan modua: • Modu egokian kudeatzea. • Bere obligazioak betetzea. • Aurrekontua egonkorra izan dadin lortzea.", "score": 0.2657018620357429 } ] }, { "id": "353", "alignments": [ { "src": "OGP (Open Government Partnership) Euskadi ekimeneko ordezkariak OGP Global Summit 2018 gailurrean izan dira, Tbilisi-n (Georgia); besteren artean, Eneko Agirre eta Gotzon Bernaola, hurrenez hurren gizarte zibila eta Innobasque ordezkatuz; Maitane Leizaola, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik; Goizeder Manotas, Iker Goiria, Joseba Muxika, Gipuzkoako Aldundiaren aldetik, eta Javier Bikandi eta Luis Petrikorena, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, gobernu irekiaren printzipioen alde orain arte garatutako lana partekatu eta aurre egin beharreko erronkak eztabaidatzeko.", "tgt": "OGP Global gailurra Tbilisi-n egin da, Georgiako hiriburuan. Gailur horretan, OGP Euskadiko ordezkariek parte hartu dute, helburu izanik taldeak Euskadin orain arte egindako lana partekatzea, eta, baita ere, beste parte-hartzaile batzuekin gobernu irekiaren inguruan hitz egitea. OGP Euskadiko ordezkari hauek izan dira Georgian, besteak beste: • Gizarte zibiletik: Eneko Agirre • Innobasquetik: Gotzon Bernaola • Bizkaiko Foru Aldunditik: Maitane Leizaola • Gipuzkoako Foru Aldunditik: Goizeder Manotas, Iker Goiria, Joseba Muxika. • Eusko Jaurlaritzatik: Javier Bikandi eta Luis Petrikorena. Iragan apirilaz geroztik, Tokiko Gobernuentzako Programan dago Euskadi. Programa hori Gobernu Irekirako Aliantzaren barruan dago. Ekintza Plana sortzeko, lan egiteko modu irekia eta lankidetzazkoa baliatzen da. OGP metodologia deitzen zaio. Horrek esan nahi du herritarrek parte har dezaketela Planaren sorkuntzan.", "score": 0.18323013401057875 }, { "src": "Gailurra, berez, Funicular Complex-en garatu zen, eta bertan bildu ziren mundu osoko 2.000 ordezkari baino gehiago, datozen urteetarako gobernu irekiaren giltzarriak zehazteko. Bereziki azpimarratu zen Garapen Jasangarrirako Helburuak erakunde bakoitzaren agendetan gehitzearen garrantzia. Gipuzkoako eta Bizkaiko esperientziak aurkeztu zituen Euskadik, eta hiru panel tematikoetan parte hartu zuten.", "tgt": "Zenbait egun iraun du Georgiako gailurrak. Funicular Complex-en egin da, eta bertan Bildu dira mundu osoko 2.000 ordezkari baino gehiago, datozen urteetan gobernu irekiaren inguruan egingo denari buruz hitz egiteko.", "score": 0.08671743364603939 }, { "src": "Gailurraren inaugurazio ofizialean, Georgiako lehen ministro Mamuka Bajtadzeren aurkezpenaren ondoren, OGPko Local Program-era ongietorri ofiziala egin zitzaion Euskadiri, Thea Tsukulaniren (Georgiako justizia ministroa) eta Mukelani Dimbaren (OGPko Steering Comitee-ko kidea) eskutik.", "tgt": "Lehen eguna: • Georgiako lehen ministro Mamuka Baitdze-k eman zion hasiera gailurrari. • Georgiako Justizia ministro Thea Tsukulani-k eta OGPko Steering Comitee-ko kide Mukelani Dimba-k ongi etorria eman zien OGP Euskadi ekimenari. • OGP Euskadiko ordezkariek tokiko gobernuei buruzko tailer batean parte hartu zuten, 2018-2020 Euskal Ekintza Planean lagungarri izango dituzten gauzak ikasteko.", "score": 0.40706826186803624 } ] }, { "id": "80", "alignments": [ { "src": "Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean kanpaina bakarra izango da aurten Euskadin. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek; eta EUDELek kanpaina bateratua sinatu dute. Erakunde guztien artean koordinatutako kanpaina honek \"bakarrik bai dela baietz\" oraindik ulertu ez duten gizonei zuzentzen da eta gogorarazten die \"ezetz esateko modu asko daudela, baina bat bakarra ulertzeko\". Gizonek beraiek, emakumeekin batera, egiten diete galdera beste gizon batzuei: \"Zer ez duzu ulertu nahi? Bakarrik bai da baietz\"", "tgt": "Euskal erakunde publikoek elkarrekin kanpaina bakarra egingo dute azaroaren 25erako, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko nazioarteko egunerako. Kanpainaren leloa hauxe da: \"Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz.\" Kanpainarekin indarkeria matxistarekin amaitu nahi da. Horretarako, aurtengo leloak gizonei gogorarazten die EZ esateko modu asko daudela, baina ulertzeko modu bakarra dagoela. Kanpaina honetan, gizonek galdetzen diete beste gizon batzuei zer ez duten ulertu nahi. Aurten kanpaina bakarra egongo da Euskadiko erakunde publiko hauek guztiek antolatuta: • Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila • Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak • EUDEL, Euskadiko Udalen Elkartea.", "score": 0.47028954899046843 }, { "src": "Gaur goizeko aurkezpenean izan dira Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Emilio Sola Arabako Gizarte Politiketako foru diputatua, Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako foru diputatua eta Gorka Urtaran EUDELeko presidentea.", "tgt": "Kanpaina hau azaroaren 15ean aurkeztu zen eta honako hauek parte hartu dute aurkezpenean: • Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua • Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria • Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia • Emilio Sola, Arabako Gizarte Politiketako foru diputatua • Maite Peña, Gipuzkoako Gizarte Politiketako foru diputatua • Gorka Urtaran, EUDELeko presidentea.", "score": 0.751934941745025 }, { "src": "Beatriz Artolazabal sailburuak nabarmendu du oso garrantzitsua dela erakunde guztiek modu koordinatuan lan egin izana gizarteari mezu bakar bat helarazteko, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko herri konpromisoaren irudia erakutsiz: \"Berdintasunean eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan beharrezkoa da elkarrekin lan egitea, herri bezala, taldean, jarraibide berberekin\".", "tgt": "Beatriz Artolazabalek esan du oso garrantzitsua dela erakunde guztiek elkarrekin egin duten lana gizarteari mezu bakarra emateko: lortu behar dugu euskal gizartea emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizartea izatea. Eta hori bakarrik lortuko da pertsona guztiek batera lan egiten badugu. Maite Peñak esan du oso beharrezkoa dela erakundeek elkarrekin lan egitea eta emakumeek eta gizonek emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jokatu behar dugula, herritar guztien arazoa baita.", "score": 0.4716691014103998 }, { "src": "Era berean, nabarmendu du garrantzitsua dela kanpaina gizonei zuzentzea eta gizonak izatea indarkeriari ezetz esaten diotenak eta beste gizon batzuei zuzentzen direnak gogorarazteko beharrezkoa dela emakumeen erabakia eta hitza errespetatzea: \"Indarkeria matxista ez da emakumeen arazoa. Gizarte osoaren arazoa da. Eta, bereziki, gizarte matxista batean sozializatutako gizonena. Maskulinitate modu bat ikasi duten gizonak\". Artolazabalen iritziz, \"berdintasun ezaren aurka altxatzen diren eta korporatibismo maskulinoa hausten duten gizonak egotea behar-beharrezkoa da indarkeria geldiarazteko\".", "tgt": "Gainera esan du kanpaina gizonei zuzentzea ere oso garrantzitsua dela, indarkeria matxista gizarte osoaren arazoa delako, ez soilik emakumeena. Bereziki gizarte matxista batean hezi diren gizonen arazoa da, hau da, hau pentsatzen duen gizartea: emakumeak gizonak baino gutxiago direla eta ezin dutela nahi dutena egin edo gizonek egiten dituzten gauza berak egin. Hori guztia dela eta, beharrezkoa da gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna defendatzen duten eta jarrera matxistak dituzten beste gizonak defendatzen ez dituzten gizonak egotea. Horregatik, kanpaina honetan gizonek beste gizon batzuei gogorarazten diete emakumeen erabakiak eta hitzak errespetatu behar direla.", "score": 0.4564585559382564 }, { "src": "Azkenik, gogorarazi du, Istanbulgo Hitzarmenean (Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari buruzko Europako Kontseiluaren hitzarmena) ezarritakoari jarraiki, Berdintasunerako Lege berrituak eta Berdintasunerako Herri Itunak printzipio orokorren eta erronken artean jasotzen dutela gizonekin eta mutilekin lan egitea.", "tgt": "Amaitzeko, Artolazabalek gogorarazi du hainbat lege daudela helburu nagusia gizonekin eta mutilekin lan egitea dutenak. Legeak honako hauek dira: • Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta aurka borrokatzeko Europako Kontseiluaren Hitzarmena • Berdintasunerako Lege berria • Berdintasunerako Herri Ituna.", "score": 0.21420865431255245 }, { "src": "Azkenik, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak nabarmendu du garrantzitsua dela kanpaina bateratu bat egitea, eta bereziki garrantzitsua dela erakundeen arteko lankidetza. Lankidetza hau etorkizunean indartu egingo dela esan du \"indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren sinadurarekin eta emakume biktimen espedienteak modu integratuan kudeatzeko egiten ari garen lanarekin, azken honek ere, ahalegin handia eskatzen baitu erakundeen arteko koordinazioan\".", "tgt": "Unai Rementeriak esan du azken urteotan berdintasunaren inguruan lan garrantzitsua egin dela. Eta erakundeen eta gizartearen lan horri esker asko egin dugu aurrera gai honetan.", "score": 0.25502746469023463 }, { "src": "Bestalde, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azken hamarkadetan berdintasunean egindako lana azpimarratu du: \"Atzera begiratuz gero, egindako lan guztiak, baita erakundeenak ere, asko eta norabide egokian aurrera egin dugula ikusten dugu, baina etorkizunera begiratuz gero, oraindik ere egiteko dagoen bidea ikusten dugu, beraz, urrats sendoak eta orain arte bezain probetxuzkoak ematen jarraitu behar dugu. Aurrera goaz, orain arte bezain indartsu edo gehiago\".", "tgt": "Baina oraindik lan asko dago egiteko eta erakundeek gizartearekin batera lanean jarraituko dute are eta indar handiagoz.", "score": 0.25924413400920654 }, { "src": "Emilio Sola, Arabako Gizarte Politiketako foru diputatuak adierazi duenez, emakumeek egindako bide luzearen ondoren, \"gizonek aldarrikapen historiko horrekin bat egiteko garaia da\". Adierazi duzunez, \"kanpainak guri, gizonoi, eskatu nahi digu emakumeen, beste gizon batzuen eta logika patriarkala auzitan jartzen duten arauz kanpoko beste identitate batzuen aurkako indarkeriazko jarreren aurrean, maskulinotasun eredu bat zalantzan jarri dezagun eta jarrera matxisten konplizitatea hautsi dezagun\".", "tgt": "Emilio Solak esan du emakumeek lan handia egin dutela eta orain gizonezkoei ere dagokiela lan egitea emakumeen, beste gizon batzuen eta beste genero-identitate batzuen aurkako indarkeriazko jarrerak aldatzeko.", "score": 0.33478468040708376 }, { "src": "Gorka Urtaranek, euskal udalen ordezkariak, gizon politiko eta herritar gisa, eremu publiko eta pribatutik, gure gizarteari egindako kalte larri hau geldiarazteko inplikatzea funtsezkoa dela defendatu du. Gaineratu duenez, kanpainarekin lerrokatuta, EUDELen azaroaren 25eko adierazpenak espazio partekatuak, fisikoak eta birtualak eraikitzea eskatzen du, pertsonen arteko berdintasunezko eta errespetuzko harremanak nagusi izan daitezen gure udalerrietan\".", "tgt": "Gorka Urtaranek esan du pertsona guztiak parte sentitu behar garela eta lan egin behar dugula gure gizartearen arazo larri honekin amaitzeko. EUDEL lanean ari da espazio partekatuak sor daitezen, gure udalerrietan bizi diren pertsonen artean berdintasun- eta errespetu-harremanak egoteko.", "score": 0.22862889718647555 } ] }, { "id": "211", "alignments": [ { "src": "Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak informazio-bilera bat izan du hedabideekin, Turismoko zuzendari Goyo Zurrorekin batera. Bertan, erabilera turistikorako etxebizitzetako eta geletako iruzurraren aurka duela 3 hilabete martxan jarritako postontziaren emaitzak azaldu dituzte, baita erregistroaren eta zehapen-prozeduren egoera ere.", "tgt": "Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Perez Ezquerrak eta Turismoko zuzendari Goyo Zurrok, ezagutzera eman dute Euskadi bisitatzen duten turistei alokatutako gela eta etxebizitzetako iruzurraren aurkako postontziaren informazioa. Iruzurraren aurkako postontzia duela 3 hilabete jarri zen martxan. Herritarrek postontzi hori erabil dezakete jakitera emateko turistei alokatzekoak diren etxebizitza edo gelek bete behar dituzten betekizunak betetzen ez duten kasuren bat ezagutzen badute.", "score": 0.5566491141718094 }, { "src": "Iruzurraren aurkako postontziari dagokionez, 267 jakinarazpen jaso ditu erabilera turistikorako etxebizitzei eta gelei buruz, gehienak erregistroan inskribatuta ez egoteagatik (% 24), baimendutakoak baino plaza gehiago eskaintzeagatik (% 24) eta ikur ofiziala ez izateagatik (% 14). Intzidentziak ere detektatu dira Gizarte Erantzukizuneko Asegururik ez izateagatik edo publizitate engainagarria egiteagatik.", "tgt": "Hona hemen salaketaren arrazoiak: • Ez egotea Establezimendu Turistikoen Erregistroan (ETEJE): salaketen %24 • Legeak baimendutakoak baino plaza gehiago eskaintzea: salaketen %24. • Etxebizitzek izan behar duten ikur ofiziala ez izatea: salaketen %14. • Ez izatea Gizarte Erantzukizuneko Asegururik. • Publizitate engainagarria egitea, hau da, etxebizitza ez denean iragarri den modukoa.", "score": 0.35262542686311504 }, { "src": "Sailburuak adierazi duenez, Saileko ikuskariek 442 ziurtatze-prozedura burutu dituzte; etxebizitzei dagozkie % 93 eta prozedura horien emaitzaz etxebizitza horietatik 117 baja eman dira ETEJEtik (Establezimendu Turistikoen Erregistroa) eta zehapen-espediente amaituak dira 69.", "tgt": "Euskadin 3.700 etxebizitza eta gela baino gehiago daude, bisitatzen gaituzten turistei alokatzen direnak: • 100 baino zertxobait gehiago etxebizitzak dira • 600 inguru gelak dira. Baina iragarkietan 3.000 inguru etxebizitza edo gela baino ez daude. Turismoko Sailak ikertu egin ditu etxebizitza eta gela horietako 400 inguru. • Hona emaitzak: • 110 baino gehiagori baja eman diote Establezimendu Turistikoen Erregistroan. • 69 dira zehapen-espediente", "score": 0.1426392950785217 } ] }, { "id": "300", "alignments": [ { "src": "SUM Bilbao 2019 mugikortasunaren etorkizunari eta XXI. mendeko hirietako Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) lorpenean duen inpaktuari buruzko hausnarketa globalean aitzindari izateko helburuz sortutako nazioarteko ekitaldi baten aurreneko edizioa da. Bilboko Udalak eta Petronor-ek antolatutako ekitaldia Bilboko Euskalduna jauregian egingo da 2019ko otsailaren 20an eta 21ean.", "tgt": "Nazioarte-mailako jardunaldia da, Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatua. Lehenengo aldiz egiten da, eta honetaz hitz egingo da: mugikortasunaren etorkizuna, eta nola eragiten dien horrek XXI. mendeko hiriei.", "score": 0.4559785781041157 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak SUM BIO 19 – XXI. mendeko hiriak mugitzen jardunaldia inauguratu du.", "tgt": "Jardunaldia Urkullu lehendakariak inauguratu du.", "score": 0.4726137310356662 }, { "src": "Bere jardunean, Lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da hiri-mugikortasunaren hobekuntzan inbertitzen eta giza garapen-eredu jasangarrian aurrera egiten jarraitzea. \"Euskadik \"Europako hiri handi baten\" dimentsioa du eta orientazio horrekin inbertitzen dugu barneko mugikortasuna eta kanpoko konexioa hobetzen\", adierazi du.", "tgt": "Urkulluk esan du Eusko Jaurlaritzak inbertsioak egiten jarraituko duela: • Euskadiko hiri-mugikortasuna hobetzeko • aurrera egiteko giza garapen jasangarri baten barruan. Lehendakariaren esanetan, Euskadi Europako hiri handi bat bezalakoa da eta barne-mugikortasun ona eduki behar du, gure hiri eta herrietan eta kanpoarekin ondo konektatuta egon behar du, hala nola, Espainiako beste leku batzuekin eta beste herrialde batzuekin.", "score": 0.4663574991094722 }, { "src": "Lehendakariaren hitzetan, gertu dago benetako eraldaketa hiri-mugikortasunean, hiru eragilerekin: Automatizazioa, Elektrifikazioa eta abiaburua-helmuga Mugikortasun Zerbitzuak. Zentzu horretan, azaldu duenez, hiru joera horiek elkartzeak bide emango dio garraio eraginkorrago, garbiago eta automatizatuago bati; eta eragin positiboa izango du ibilgailuen murrizketan, istripuen prebentzioan eta ingurumenaren hobekuntzan. Zehazten ari den etorkizun berri honen aurrean, Lehendakariak azpimarratu duenez, Euskadik aitzindaritzan egon nahi du eta proiektu pilotuak garatu nahi ditu, proba-bankutzat balio izango dutenak eskala handiago batean aplikatuak izateko. \"Hori da gure erronka eta konpromisoa\", gaineratu du.", "tgt": "Lehendakariak esan du hiri-mugikortasunean aldaketa handiak ari direla gertatzen, hiru eragile hauen bidez: • Automatizazioa; gehiago funtzionatzen da makinekin pertsonekin baino • Elektrifikazioa; gauza elektrikoekin funtzionatzen da • Abiaburua-helmuga mugikortasun-zerbitzuak Horrela lortu ahal izango baitugu garraioa efizienteagoa izatea, garbiagoa eta automatizatua. Ibilgailu gutxiago ibiltzea eta istripuak prebenitzea eta Ingurumena hobetzea. Lehendakariak esan du Euskadik proiektuak egin behar dituela gai hauetan onenetarikoak izateko.", "score": 0.42439353441429656 } ] }, { "id": "193", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak atari berri bat jarri du martxan interneten: #covid19Laguntzak. Haren helburua da EAEko herritarrei, gizarte-zerbitzuen profesionalei eta EAEko hirugarren sektoreko erakundeei COVID-19aren eraginari aurre egiteko dauden gizarte-laguntza guztien gaineko informazio osoa eskueran jartzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoei buruzko web orri berri bat jarri du martxan; bertan, azaltzen da zer gizarte-laguntza dauden laguntza-beharrean dauden pertsonentzat koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak espero du web hau lagungarri izatea herritar eta profesionalentzat, koronabirusaren garai honetan dauden laguntzei buruz behar duten informazioa eskuratzeko.", "score": 0.27392084692585517 }, { "src": "• Atari berria herritarrei eta gizarte-zerbitzuen eta EAEko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzentzen zaie.", "tgt": "Hauei dago zuzenduta weba: herritarrei, gizarte-zerbitzuetako profesionalei eta EAEko hirugarren sektoreari.", "score": 0.6053890356006203 }, { "src": "Laguntza bakoitzaren ezaugarriei buruz dagoen informazioa bistaratu ez ezik, atari berriak, gainera, organo kudeatzailerako esteka bana ematen du, laguntza bertan eskatu ahal izateko.", "tgt": "Hona webaren ezaugarriak: • azaltzen du zer laguntza ekonomiko dauden bizi dugun egoera honetan laguntzeko • informazioa erraz eta azkar kontsulta daiteke • unean uneko informazio eguneratua eskaintzen du Hau da, laguntza berririk dagoen, zer aldaketa gertatu diren laguntzetan, zer epe dauden zergak ordaintzeko.... • eta laguntza-mota bakoitzari dagokionez: • zer baldintza bete behar diren • epeak • non eskatu behar diren • zer erakunde ofizialek ematen dituzten laguntzak: • Eusko Jaurlaritza • foru-aldundiak • Estatu espainola", "score": 0.27825760410125294 }, { "src": "Bilatzaileak balio du aktibatu diren prestazioak laster eta erraz aurkitzeko: langabeziarako, diru-sarrerak gutxitzeagatik, etxebizitzarako, kontziliaziorako edo oinarrizko beharrizan eta hornikuntzetarako. Gainera, etengabe eguneratzen den atariak erraztu egiten du Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Espainiako Gobernuak martxan jarritako laguntzak, prestazioak, luzamenduak eta salbuespenak kontsultatzea.", "tgt": "Laguntzak honetarako dira: • langabeentzat • diru-sarrera gutxien dituztenentzat. Hau da, gutxien irabazten dutenentzat • etxebizitzen alokairuak eta hipotekak ordaintzeko • familia-bizitza eta lana kontziliatzeko • oinarrizko beharrei erantzuteko", "score": 0.2074168339513178 }, { "src": "Adibidez, bilatzaileak aukera ematen du DSBE edo RGIren hartzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko: ezin dute Aldi baterako kontratu-amaierako langabezia-sorospen berezia eskatu, bateraezina baita dagoeneko jasotzen duten laguntzarekin; aldiz, Etxe-zerbitzarientzat onartutako sorospen berezia jaso dezakete. Edo 30 urte baino gutxiago duten gazteek ezagutu dezakete zein prestazio dituzten alokairurako laguntzak jasotzeko, edo zer eska dezaketen aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente edo ERTE batean badaude.", "tgt": "Adibidez, hauei nola lagundu azaltzen da: • DSBEa kobratu, eta: - EZIN dute langabeziako salbuespenezko laguntza eskatu aldi baterako kontratua bukatzen zaienean, laguntza jasotzen ari direlako. - BAI eskatu ahal dute etxeko langileentzako aparteko laguntza • 30 urte baino gutxiago duten gazteentzat: - alokairua ordaintzeko - lanean ABEEE bat aplikatu badute", "score": 0.2819468470585512 } ] }, { "id": "383", "alignments": [] }, { "id": "68", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2005734820526722 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, bere aldetik, jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak 6,6 milioi gehiago emango dituela 2022ko LEADER laguntzetan . Eusko Jaurlaritzako kontseiluak 2022rako laguntzen deialdia onetsi zuen urtarrilean LEADER eremuetako landa-udalerrietako sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako. Zuzkidura ekonomikoa bederatzi milioi eurotik gorakoa zen. Pertsona fisiko eta juridikoek eta erakunde publikoek 398 esakera egin dituztenez, eta ahalik eta proiektu gehienei laguntze aldera, kontseiluak LEADER deialdiko funtsak 15,7 milioi euroraino handitzea erabaki du. Arantxa Tapiak nabarmendu du gehigarri honi esker \"gure herri txiki eta mendiguneetako guneak hobeto hornituak izango dira; bizitza kalitate hobea eskaini ahal izango da eta bizitzeko ez bakarrik, herrietan lan egiteko aukerak ere areagotu egingo dira\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak aurtengo urtarrilean onartu zuen 9 milioi euro baino gehiago ematea 2022ko LEADER programa barruan landa-eremuei laguntzak emateko. Ordutik hona ia 400 proiektu aurkeztu dira, espero zirenak baino gehiago. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du laguntzak handitzea eta 6,6 milioi euro gehiago emango ditu proiektu horiek finantzatzeko. Proiektu horiek lagunduko dute herri txikiek zerbitzu hobeak izan eta horietan bizitzeko eta lan egiteko bizi-kalitate hobea eskaini dezaten.", "score": 0.3128676303930702 }, { "src": "Gainera, sailburuak gogorarazi du Euskadiko Garapen jasangarriaren ereduan, hau da, Basque Green Deal delakoaren ereduan, deskarbonizazioaren apustuaz haratago, eta energiaren trantsizioaz gainera, lurralde oreka dela Euskadin lantzen den neurrietako bat. \"Euskadiren kasuan ezin dugu esan herri hustuak ditugunik, baina jabetuta gaude benetako lurralde eta gizarte orekaren lanketan ezinbestekoa dugula herri txikienetan eta hiri guneetatik urrutien kokatzen diren horietan babes berezia jartzea\", adierazi du.", "tgt": "Tapia sailburuak esan du hori ere Eusko Jaurlaritzaren \"Basque Green Deal\" izeneko politikaren parte dela, natura, energia berriak eta gizarte-inklusioa zaintzen dituen ekonomia batekin zerikusia duena.", "score": 0.25280902101248565 }, { "src": "Hori horrela, Tapiak jakitera eman du gaur bertan Gobernu Kontseiluan 15,5 milioi euroko zuzeneko laguntza onartu zaiola Basquevolti, izaera industrialeko ikerketa-proiektu bat garatzeko egoera solidoko baterien inguruan eta horiek abian jartzeko beharrezko azpiegiturei zuzenduta.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 15,5 milioi euro ematea Basquevolt programa barruan. Laguntza da egoera solidoko baterien fabrikazioa abian jartzeko ikerketa-proiektu baterako.", "score": 0.2579680896483791 }, { "src": "Era berean, Gasteizko Mercedes-Benz fabrikak 2025etik aurrera furgoneta elektriko berria egingo duela jakin ostean, Arantxa Tapia sailburuak adierazi du inbertsio oso garrantzitsua dela, bai Gasteizko lantegiko langileentzat, bai Euskadin dagoen eta etorkizunean ibilgailu elektrikoaren teknologia horren inguruan gara daitekeen industria laguntzaile osoarentzat.", "tgt": "Bateria mota horiek ibilgailu elektrikoek erabiltzen dituztenak dira. Horregatik, Tapia sailburuak esan du garrantzitsua dela Gasteizko Mercedes-Benz fabrikak igarri izana marka horretako furgoneta elektriko berria egingo duela 2025etik aurrera. Horrek esan nahi du lan handia emango diola enpresa honi eta Euskadiko beste batzuei.", "score": 0.19358320439732665 }, { "src": "Alde batetik, Gobernu Kontseiluak arau-aldaketa bat onartu du gaurkoan, euskal sektore publikoaren kontratazio-araubideari segurtasun juridiko handiagoa emateko eta, batez ere, toki-administrazioen kontratu askoren administrazio-prozedura arintzeko. Erabaki honen helburua da orain arte gertatzen ziren alferrikako atzerapenak saihestu eta herri erakundeen kudeaketa publikoa arintzea. Horretarako, 2016ko Dekretu bat aldatzea erabaki du Gobernuak eta aldaketa honi esker Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazioko Aholku Batzordeak toki-erakundeentzako nahitaezko txostena egiteko aukera izango du, baldin eta, besteak beste, kontratazioaren prezioa bost milioi eurokoa edo handiagoa bada.", "tgt": "Sektore publikoaren kontratazioei dagokienez Eusko Jaurlaritzak arau bat aldatzea onartu du sektore publikoan egiten diren kontratazioek segurtasun-juridiko handiagoa izan dezaten. Baita, tokiko-administrazio batzuetan, hau da, udaletan, kontratazio horiek errazago eta arinago bideratu daitezen. Orain arte, 2016ko dekretu batek arautzen zuen hori. Dekretu hori aldatu egin da eta orain, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazioko Aholku Batzordeak aztertuko ditu lehenengo 5 milioi eurotik gorako udalen kontratazioak.", "score": 0.45173548932734053 }, { "src": "Hizkuntza politikekin lotuta, Gobernu Kontseiluak Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2021eko txostena onartu du. Txosten horren arabera, iaz 277 gorabehera izan ziren hizkuntza-eskubideen urraketei dagokienez, aurreko urtean baino 31 gehiago. Zupiria sailburuak azaldu duenez, kexa horietatik 224k (%98) euskara erabiltzeko eskubidea urratzeari egiten diote erreferentzia, eta hiru kasutan gaztelaniaren erabilera urratzeagatik. Kexa horien guztien artean, gehienek (%83) eremu publikoko hizkuntza-eskubideen urraketarekin dute zerikusia eta %16k eremu pribatuarekin. Bozeramaileak kontuan hartu beharreko beste datu bat ere nabarmendu du: intzidentzia hauen % 62a gizonek aurkezten dituztela eta %28 emakumeek.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 2021eko Elebide Txostena. Elebide da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua.", "score": 0.303428878947221 } ] }, { "id": "171", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin eta Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak eta Nekane Murga Osasun sailburuak zein akordiotara iritsi diren azaldu dute eta uztailaren 12ko hauteskundeen emaitzak eman dituzte. Gobernu Kontseiluaren erabakiak", "score": 0.24204981509117013 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du kanpaina eta hauteskunde-eguna normaltasun osoz igaro direla, inolako gorabeherarik gabe. Hori horrela nabarmendu du Segurtasun eta Osasun sailek osasun- eta segurtasun-berme osoekin bozkatzeko abian izan zuten operatiboa arrakastatsua izan zela. \"Hauteslekuetan lan egin zuten pertsonek eta botoa ematera joan zirenek berme guztiekin egin zuten\", esan du.", "tgt": "Bozeramaileak azaldu duenez, uztailaren 12ko hauteskundeetan dena ondo atera da: • herritarrek arazorik gabe bozkatu ahal izan dutelako. • osasun- eta segurtasun-neurri guztiek ondo funtzionatu dutelako. Baina Eusko Jaurlaritzarentzat garrantzitsuena zera da: Pertsona guztiek nahi zutena egin ahal izan dutela: • bozkatu nahi izan dutenek lasaitasunez bozkatu dute. • bozkatu nahi izan ez dutenek, ez dute bozkatu.", "score": 0.24597642792044633 }, { "src": "Era berean, zorionak eman dizkie euskal herritarrei, jarrera eredugarria izan baitute eta Osasun Publikoaren jarraibideak bete baitituzte. \"Bozkatzera joan zirenek maskara eraman zuten jantzita, eta distantziak gorde zituzten; eta herritar gehienek hautetsontzietara boto-paperak etxetik prest eraman zituzten\", esan du.", "tgt": "Osasun Publikotik eskatzen zuten bezala, botoa ematera joan diren pertsonak: • maskarak erabili dituzte. • segurtasun neurriak zaindu dituzte. • botoa etxetik eraman dute.", "score": 0.30767599157839043 }, { "src": "Erkoreka sailburuak, halaber, euskal herritarrek hauteskundeetan izan duten parte-hartzea nabarmendu du, eta esan du % 53ko partaidetzak erakusten duela azken hilotan Covid-19-aren ondorioz bizi dugun egoera zaila. \"Garrantzitsuena da herritarrek beren erabakia askatasun osoz hartu dutela, bai botoa ematera joan zirenek, bai ez joatea erabaki zutenek\", esan du.", "tgt": "Hauteskunde hauetan parte hartu du herritarren erdiak baino gehixeagok. Eusko Jaurlaritzak uste du parte hartu dutela beste hauteskunde batzuetan baino pertsona gutxiagok Covid-19aren krisiagatik.", "score": 0.16928078465257404 }, { "src": "Bozeramaileak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, eskerrak eman ditu \"herritarren gehiengo handi batek erakutsi duen konfiantzagatik, azken lau urteotan eginiko lanari erakutsitako babesagatik\", eta esan du Gobernuaren konpromisoa dela betearazpen-eginkizunarekin jarraitzea eta denbora-tarte laburrenean erabakiak hartzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du emaitza hori herritarrek izan dela Eusko Jaurlaritzak 4 urte hauetan egin duen lanean duten konfiantzagatik. Eusko Jaurlaritzak esan du gauzak egingo dituztela eta erabakiak hartuko dituztela herritarren ongizaterako. Orain arte bezala.", "score": 0.36054745270188693 }, { "src": "Eginkizun eta erabaki horien artean, honako hauek aipatu ditu, besteak beste: • Egoera berrira egokitzen diren eta datorren urtea onetsitako aurrekontuarekin hasteko aukera emango duten ekonomia- eta aurrekontu-jarraibideetan aurrera egitea. \"Helburu partekatua da herritarrentzako funtsezko zerbitzuak eta gizarte-kohesioa bermatzea\", esan du. • Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Plana adostea euskal erakunde guztiekin. Ekonomia- eta gizarte-eragileekin lankidetzan jarduteko aukera ematen duen plana, ekonomia suspertzea eta enplegua sortzen laguntzea helburu dituena. • Ahalegin guztia euskal gizartearen eta Gobernuaren helburu nagusian zentratzea: langabezia-tasa berriz ere % 10etik beherakoa izatea. \"Enplegua gizarte-politikarik onena da\", esan du.", "tgt": "1.- Aurrekontuari buruz • errealitate berri horretarako erabaki egokiak hartzea • urtea onartutako aurrekontuarekin hastea. Horrela, herritarrei oinarrizko zerbitzuak bermatu nahi dizkiete eta gizarte-kohesioa. Ekonomia eta Enplegua Berreskuratzeko Plana. Plan hau honetarako da: • lanpostu berriak sortzeko. • ekonomia suspertzeko.", "score": 0.3851611735483222 }, { "src": "Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Saretik ikerketa eta garapena sustatzeko programa garrantzitsu bat onetsi duela. Emaitek Plus 2020 laguntzen deialdia baimentzea onartu da. Emaitek Plus Basque Research and Technology Aliance (BRTA) aliantzako zentro teknologiko multifokalizatuen eta ikerkuntza kooperatiborako zentroen jarduera ez-ekonomikoa bultzatzeko urteko programa da.", "tgt": "Zientzia eta teknologiaren ikerketa eta garapena. Eusko Jaurlaritzak Emaitek Plus 2020 laguntzak onartu ditu. Laguntza hauek ikerketa sustatzeko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Saretik. Laguntza horiek honako hauei laguntzeko balio dute: • Foku Anitzeko Teknologia Zentroei • Ikerketa Teknologikorako Euskal Aliantzaren Ikerketa kooperatiboko zentroei", "score": 0.38795628401623167 }, { "src": "Bestalde, Nekane Murga Osasun sailburuak Euskadik koronabirusaren inguruan bizi duen egoerari buruzko azken datuen berri eman du.", "tgt": "Osasuneko sailburuak eman ditu Euskadiko koronabirusari buruzko azken datuak. Datuei buruzko informazioa: Koronabirusaren egoerari buruzko datu eguneratuak Euskadin.", "score": 0.5443115470299595 } ] }, { "id": "369", "alignments": [ { "src": "Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek oinarri-dokumentu bat aurkeztu du Gobernu Kontseiluan, \" hezkuntzaren aldeko akordio \" bat lortzeko. Uriartek dokumentuaren edukia azaldu du ondoren egin den prentsaurrekoan. Prentsaurreko horretan, halaber, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka izan dira, eta Euskal Herriko Poliziaren Legearen Proiektua eta bileran aztertutako gainerako gaiak aurkeztu dituzte, hurrenez hurren.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek eta Segurtasuneko sailburu Estefania Beltranek, Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak azaldu dituzte. Cristina Uriartek esan du dokumentu bat aurkeztu duela Gobernu Kontseiluan, Euskadin hezkuntzaren aldeko akordioa lortzeko hainbat ideia biltzen dituena. Ideia horiek hezkuntza-eragileek prestatu dituzte. Denak daude ados ideia horiekin eta akordioaren alde lanean hasteko prest ere bai.", "score": 0.15214896103129777 }, { "src": "Hezkuntzako sailburuak adierazi duenez, aurkeztutako dokumentuak \"hezkuntza-akordio bat bultzatzeko premiari\" erantzuten dio. Aurkeztutako dokumentuak, nolanahi ere, hezkuntza-agenteekin batera landutako \"zoru komun bat\" ezartzen du. Uriartek gogorarazi duenez, Euskal Eskola Publikoaren Legeak hogeita bost urte bete ditu 2018an, eta \"beharrezkoa da euskal hezkuntza-eredua berriz pentsatu eta formulatzea eta testuinguru berrira, paradigma berrira egokitzea, euskal gizartea etorkizun hurbilean hezkuntza-eremuan ere planteatuko diren erronkei aurre egiteko prestatze aldera\". \"Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Akordioaren Oinarriak\" dokumentuak hezkuntzaren testuinguru berria zein aurrean dituen erronka ugariak identifikatzen ditu. Uriartek adierazi duenez, akordioaren azken helburua honako hau da: \"euskal hezkuntza-sistemaren oinarriak eta denboran iraungo duten printzipio egonkorrak finkatzea ahalbidetuko duen gogoeta partekatu bat egitea, eta asmo handiagoko helburuak (hala nola etorkizuneko Hezkuntzaren Euskal Legea) lortzeko erreferentzia bihurtzea\". Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrera igorriko du hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzearekin landu den eta joan den irailean hasitako prozesu baten ondorioa den dokumentu hori.", "tgt": "Euskal Eskola Publikoaren Legea duela 25 urte egin zen. Denbora horretan, gizartea aldatu egin da eta are gehiago aldatuko da etorkizunean. Hori dela eta, hezkuntzan gauzak nola aldatu pentsatzen hasi behar da, garai berrietarako prestatuta egon dadin.", "score": 0.2619014704104208 }, { "src": "Bestalde, Segurtasuneko sailburuak Euskal Herriko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketari buruzko proiektua aurkeztu du. Proiektu horretan, polizia-ereduaren alderdi batzuk sendotzeko hainbat erreforma jasotzen dira. Beltrán de Herediak zehaztu duenez, eredu horrek herritarrei zerbitzua ematea (eta herritarrei kontuak ematea) eta polizia-zerbitzuak eskubideetan berdinak diren emakumeez eta gizonez osatutako gizarte ireki, plural eta elebidun batean txertatzea ditu ardatz. Gobernu Kontseiluak onartutako testuak, besteak beste, Poliziaren Etikaren Europako kodea txertatzea eta poliziaren jardunbide egokia sustatzeko sistema sendotzea hartzen ditu kontuan, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia polizia-segurtasunari atxikitako funtzionarioak hautatzeko organo iraunkorra izatea ezartzen du, beste zenbait ekimenen artean.", "tgt": "Estefania Beltran de Herediak Euskal Herriko Poliziaren Legeari buruz hitz egin du. Lege horrek esaten du nolakoa den eta nola jardun behar duen Ertzaintzak Euskadin. Aldatu egingo da Legea eta gauza berriak jasoko ditu herritarrei poliza-zerbitzu ona eman ahal izateko.", "score": 0.3588291167784596 }, { "src": "Urkullu lehendakariak eta Sanchez presidentearekin atzo izan zuen bilerari buruz galdetuta, bozeramaileak esan du lehendakariak Jaurlaritzako sailburuei eskatu diela berehala harremanetan jartzeko Gobernu Zentralarekin, bi aldeetako presidenteek ezarri dituzten lerroetako akordioak ahalik eta azkarren gauzatu daitezen.", "tgt": "Josu Erkorekak, bere aldetik, Gobernu Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk aipatu ditu: • Iritsi dira Aquariuseko errefuxiatuak Bart iritsi dira Euskadira Aquarius itsasontzian zetozen 8 iheslari. CEAR - Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordearen laguntza izan dute. Gasteiz, Bilbo eta Tolosako etxebizitza batzuetara eraman dituzte. • Lehendakariaren eta Sanchezen arteko bilera Urkullu lehendakaria atzo bildu zen Espainiako Gobernuaren presidente Pedro Sanchezekin. Bi gobernuek (Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak) eztabaidatu behar dituzten gaiei buruz hitz egin zuten bileran. Lehendakariak Jaurlaritzako sailburuei eskatu die berehala harremanetan jartzeko Espainiako Gobernuaren ordezkariekin, gaiak landu eta akordioak ahalik eta azkarren gauzatu daitezen.", "score": 0.10002072698118106 } ] }, { "id": "65", "alignments": [ { "src": "Zarauzko Modelo Aretoak dozenaka pertsona bildu ditu gaur goizean Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Egunean. Eusko Jaurlaritzak antolatutako jaia Migrazioaren aldeko Euskal Foro Sozialari atxikitako euskal udalek sinatutako konpromisoen barruan kokatzen da, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Zarauzko alkate Xabier Txurrukak parte hartu dute.", "tgt": "Gaur Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eusko Jaurlaritzak jai bat ospatu du Zarautzen, Migrazioaren aldeko Euskal Foro Soziala osatzen duten udalekin batera. Jaian egon dira, beste ordezkarien artean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal eta Zarauzko alkate Xabier Txurruka. Hasteko sailburuak esan du Euskadik badakiela zein gogorra den zure lurra etorkizun hobe baten bila utzi behar izatea.", "score": 0.4321168044663126 }, { "src": "Sailburuak Eustaten azken txostena aipatu du Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerritarrak 186.000 direla aitortzen duena. \"Edozein dela ere zuen herrialdea uzteko arrazoia, bihotzez espero dut Euskadin zuen etxe berria aurkitu izana\", esan die.", "tgt": "Beste garaietan, euskaldun askok emigratu behar izan zuten. Orain, Euskadira ere etortzen dira beste herrialdeetako eta lekuetako pertsonak arrazoi desberdinengatik: gerrak, arrazoi ekonomikoak eta sozialak. Azken datuen arabera, Euskadin bizi dira beste herrialdeetako 180 mila pertsona baino gehiago. Sailburuak esan die pertsona horiei guztiei Euskadin etxe berria aurkitu izana espero duela.", "score": 0.0832311568835668 }, { "src": "\"Indarberritzen hasi ginenean, Ukrainaren inbasioa etorri zen berriro gerren errealitate gogorra erakusteko. Egoera gogor hori, egunero ikusten dugu Irungo mugan muga gurutzatzen saiatzen diren Saharaz hegoaldeko pertsonekin\", azaldu du. Era berean, sailburuak gogorarazi du Euskadi \"herri konprometitua eta inklusiboa\" dela, eta hala erakutsi duela egoera zail bat izan denean, \"bai pandemia garaian, bai gerran\".", "tgt": "Sailburuak gogorarazi du ere euskal gizartea beti migratzaileekin konprometitua egon dela. Aipatu ditu Ukraniako gerraren egoera edo Irungo mugan bizitza jokoan jarrita muga gurutzatzen saiatzen diren gazte afrikarrak.", "score": 0.31630923904183783 }, { "src": "Urtero beste herri batean egingo da jaia, Migrazioaren aldeko Euskal Itun Sozialaren esparruan. Bilbok 2023ko edizioa ospatuko du", "tgt": "Migraziorako Euskal Itun Soziala", "score": 0.4100800012562629 }, { "src": "Artolazabal: \"Bistakoa da pertsona migratzaileak, batez ere emakumeak, gure gizarteko talde ahulenen parte direla. Errealitate hori arintzeko, Migraziorako Euskal Itun Soziala sortu zen\"", "tgt": "Migratzaileak, eta haien artean, emakumeak gure gizarteko talde ahulenak dira. Pertsona horiei egoera horietan laguntzeko, Migraziorako Euskal Itun Soziala egin zen. Garrantzitsua da migratzaileen hirugarren sektoreko elkarteen eta erakundeen lana.", "score": 0.5558223490746945 }, { "src": "Puntu horretan, Beatriz Artolazabalek balioa eman dio euskal udalek egindako lanari; horietatik 130 inguru dagoeneko Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikita daude. \"Haiek dira gaurko ekitaldietako protagonistak. Gure udalek dedikazioa, konpromisoa, elkartasuna erakutsi dute, eta irudimena ere bai, herritar berriei bidea egiteko. Eta tokiko jardunbide egokiak saritu nahi ditugu. Beraz, gaur hasiko dugu Zarautzen ekimen hori, eta urtez urte errepikatuko da udalerri antolatzaile bakoitzean\".", "tgt": "Itun horrekin 130 euskal udalerrik egin dute bat dagoeneko. Gaurko jaiarekin horien papera ere aitortu nahi izan da. Aurten Zarautzen ospatu da eta hemendik aurrera urtero udalerri desberdin batek antolatuko du. Datorren urtean, 2023an, Bilbon egingo da Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguneko Udalerrien 2. Topaketa.", "score": 0.315963277767037 }, { "src": "Artolazabalek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak udal talde teknikoen egitura, prestakuntza eta proiektuen alde egindako ekarpenak berrikusi ditu. \"2022an, 2022an ia milioi erdi euro bideratu ditugu 33 udal proiektutara, elkarbizitza anitzagoa bultzatzeko; eta datorren urteko aurrekontuetan, programa horiek indartu egingo dira, aurrekontuak egin duen bezala, %60 gehituta\".", "tgt": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak laguntzen ditu udaletako prestakuntza eta proiektuak. 2022an ia milioi erdi euro eman ditu 33 udal proiektu finantziatzeko. Datorren urtean, aurrekontuan diru gehiago izango da.", "score": 0.5188941568800743 }, { "src": "Bere aldetik, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eskerrak eman ditu topaketa honen lehen edizioa Zarautzen egiteko aukeragatik. Alkateak gogorarazi du, \"Zarautz jatorri ezberdinetako pertsonek osaturiko herria\" dela, eta \"aniztasun hori, beharrezkoa eta saihestezina izateaz gain, ahalik eta ondoen kudeatzen jakin behar dugun aberastasuna\" dela.", "tgt": "Zarauzko alkateak eskerrak eman ditu lehen topaketa bertan ospatu ahal izateagatik. Zarautz gero eta anitzagoa da eta leku desberdinetako pertsonak ditu.", "score": 0.5109709800658147 } ] }, { "id": "199", "alignments": [ { "src": "Osasuneko sailburu Nekane Murgak gaur aurkeztu du ekimen hau. Lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, eta dagoeneko eskuragarri dago Androiden eta laster prest egongo da IOSen ere. Tresnak OMEren eta Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroaren jarraipen-eredu bera erabiltzen du. Aurkezpenean, sailburuarekin batera izan dira BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioko zuzendaria, Iñaki Gutierrez; eta ERICTEL ingeniaritzako euskal enpresako presidentea, Mikel Carcedo.", "tgt": "Nekane Murga Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburua da. Iñaki Gutiérrez, BIOEF-aren zuzendaria, Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa, eta Mikel Carcedo, EricTeL-eko presidentea 8ere egon dira aurkezpenean. Erakunde publikoen eta enpresa pribatuen arteko lankidetza da. MOE-Munduko Osasun Erakundeak eta Gaixotasunen Prebentzioko Europako Zentroak bezala, informazioa erabiltzen du APPak.", "score": 0.4099278126164639 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak, EricTel euskal enpresarekin batera, COVID.EUS garatu du, koronabirusa geldiarazten lagunduko duen HERRITARREN SARE bat sortzea helburu duen aplikazioa. Horretarako, haren prebentzioan, detekzioan eta jarraipenean lagunduko du.", "tgt": "Osasuneko sailburuak APP berri bat aurkeztu du, herritarren partaidetzarekin koronabirusari eusten lagunduko duena.", "score": 0.2881416479008453 }, { "src": "Edonork aukera du aplikazioa deskargatzeko, autodiagnostiko baten bidez bere osasun-egoera gehitzeko eta bere hurbileko zirkulua eransteko, bai familiakoa, bai lagunartekoa, bai lanekoa/hezkuntzakoa. Horrela, pertsona guztiak elkarrekin konektatuta egongo dira, ohiko gomendioak jasoko dituzte, beren osasunaren jarraipena egingo dute eta besteen egoera ikusiko dute. Horrek, prebentzioa oraindik ere gehiago areagotzen lagunduko du.", "tgt": "Konektatuta dauden pertsonek hau egin dezakete APParen bidez: • Osasun-egoerari buruzko datuak eman. • Gomendioak jaso birusetik babesteko. • Osasunaren jarraipena egin. • Gainerako pertsonen osasun-egoera ikusi.", "score": 0.3433630162991204 }, { "src": "Osasun Sailari eta Osakidetzari beren etxeetan sintomekin dauden pertsonak gehiago ezagutzea eta haien jarraipen handiagoa egitea ahalbidetuko die, betiere modu anonimoan. Horrek aurrerapen garrantzitsua dakar hobeto eta hurbiltasun handiagoaz artatzeko, baita ahaleginak gehien behar dutenengan zentratzeko ere. Laguntzako osasun-profesionalek egunero emango diete estaldura berrogeialdian dauden eta afektazio arina edo moderatua duten pertsonei, litekeen larriagotze bat aurreikusten saiatzeko. Osasun-profesionalek egunero ebatziko dituzte beren zalantzak eta, horrela, antsietatea murrizten lagunduko dute.", "tgt": "2. Osasuneko profesionalentzat Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakin eta jarraitu ahal izango dituzte sintomak dituzten eta etxean dauden pertsonak. Datu horiek ezagutzeak osasun-profesionalei lagunduko die egunero artatzen sintoma arinak edo moderatuak dituzten koarentenan dauden pertsonak, haien egoera ez izateko astunagoa.", "score": 0.0 }, { "src": "Epidemiologia-taldeen lanerako errefortzu gisa balioko du. Izan ere, kasuak non dauden kokatu ahal izango dute, eta, behar izanez gero, transmisio handiko eremuetan diagnostikorako eta jarraipenerako esku-hartze indibidualizatuagoak egin ahal izango dituzte.", "tgt": "3. Epidemiologia-taldeentzat", "score": 0.0 }, { "src": "Osasun Sailak berretsi du ebidentzia zientifikoan oinarrituta dagoela aplikazio hori, eta \"berme guztiak\" betetzen dituela. Gainera, azpimarratu dute datuak modu \"anonimoan\" partekatuko direla. Alta emateko hurrengo bi gauza soilik beharko dira: posta edo telefono mugikor bat (kontu faltsua ez dela egiaztatzeko) eta posta kodea, erabiltzailea bizi den gunea zein den jakiteko. Hori guztia anonimotasuna zaintzeko eta datuen babesa betetzeko helburuarekin.", "tgt": "Era anonimoan partekatuko dira eta babestuta egongo dira aplikazioa erabiliko duten pertsonen datuak.", "score": 0.3058894879878039 } ] }, { "id": "372", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian, Gobernu Kontseiluak jorratutako gaien berri emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte. Josu Erkorekak, bere aldetik, Gobernu Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk aipatu ditu:", "score": 0.13704962040059912 }, { "src": "Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onartu egin ditu 2019ko Aurrekontuen Jarraibideak. Horien arabera, 2019an Nazio Batuen Agenda 2030 programarekin bat egingo da, Agenda Euskadi Basque Country 2030 programan jaso den moduan. Gainera, adierazi duenez, programa horri esker, giza garapen iraunkorraren aldeko euskal apustua indartuko da, pertsona guztiei oinarrizko zerbitzuak bermatu eta kalitate handiagoko enplegurako aukerak sortzeko hazkunde iraunkorra bermatzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2019ko Aurrekontuen Jarraibideak onartu ditu. Jarraibide horien arabera, 2019. urtean Eusko Jaurlaritzaren gobernu-programak bat egingo du Nazio Batuen 2030 Agendarekin.", "score": 0.47812468170764943 }, { "src": "\"Giza garapen iraunkorraren aldeko euskal apustua indartuko da, pertsona guztiei oinarrizko zerbitzuak bermatu eta kalitate handiagoko enplegurako aukerak sortzeko hazkunde iraunkorra bermatzeko. Binomio bereiziezin hori pertsonan oinarritutako munduaren ikuspegiaren ondorioa da\", azpimarratu du Azpiazuk.", "tgt": "Programa horrekin, era berean, Eusko Jaurlaritzak giza garapen iraunkorraren aldeko apustua egin nahi duela esan du, hain zuzen honako hauek bermatzeko: • oinarrizko zerbitzuak pertsona guztiei. • kalitate handiagoko enplegu aukerak.", "score": 0.5367984038472048 }, { "src": "LANBIDE", "tgt": "LANBIDE", "score": 0.9999999999999999 }, { "src": "Gaurko prentsaurrekoan jorratutako beste gai bat Euskadin enpleguaren sorrera eta egonkortasuna sustatzeko 5 programa onartzea izan da, \"2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiaren\" baitan. Erkoreka sailburuak adierazi du 32 milioi eurotik gorako inbertsioa izango dela, eta LANBIDE Euskal Lanbide Zerbitzuak kudeatuko du.", "tgt": "Enplegua sortzeko eta egonkortzeko 5 programa onartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Programa horiek 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiaren barruan daude. Eusko Jaurlaritzak 32milioi baino gehiago inbertituko ditu. LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko du diru hori.", "score": 0.3985796390210528 }, { "src": "HEZKUNTZA PROGRAMAK", "tgt": "HEZKUNTZA PROGRAMAK", "score": 0.9999999999999998 } ] }, { "id": "282", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak aditzera eman dute zer akordio lortu dituzten.", "score": 0.2382082639844316 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, Euskadin, Gobernuan oinarri diren bi alderdiek babes handiagoa lortu dute gizartearengandik. \"Sendotu egin ditugu gure posizioak\", adierazi du. Eusko Jaurlaritza egiten ari den lanarekiko herritarrek jarria duten konfiantzaren erakusgarri gisa interpretatu du hori Erkoreka sailburuak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ustez, hori horrela izan da, hain zuzen ere, herritarrek konfiantza dutelako Eusko Jaurlaritza egiten ari den lanean.", "score": 0.41919657251946324 }, { "src": "Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza itxaropenez aurre egiten ari zaio Estatuan irekitako etapa berri honi. \"Harreman bilaterala emankorra izatea espero dugu, eta lankidetzazkoa, leialtasunean oinarritua, euskal herritarren onurarako\", adierazi du. Zentzu horretan, Pedro Sánchez presidente izanda, gobernatzean harreman instituzionalak sendotu eta hobetzeko nahia utzi du agerian Erkorekak. \"Garrantzizkoa da aurrerapausoak ematen jarraitzea Estatutua osorik bete dadin, konprometitutako plan bat eta egutegi bat dituela kontuan hartuta\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak, Pedro Sánchez presidente izango duen etapa berri honetan, hau espero du: • Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremana hobetzea. • Gernikako Estatutuak esaten duena betetzea. • Elkarrekin lan egitea, Euskadiko herritarrek behar dutena izan dezaten.", "score": 0.2935564485809017 }, { "src": "Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak bi hitzarmen onetsi ditu, bultzada handi bat adierazten dutenak Gipuzkoako etxebizitza sozialari , Donostian eta Urretxun zehazki.", "tgt": "Etxebizitza soziala Eusko Jaurlaritzak 2 hitzarmen onartu ditu bultzatzeko, Gipuzkoan, udalerri hauetan: • Donostia • Urretxu", "score": 0.3302002958347064 }, { "src": "Urretxuko Udalarekin sinatutako hitzarmenari buruz, Arriolak azaldu duenez, alokairuko 24 etxebizitza sozial eraikiko dira Gainzabal auzoko partzela batean.", "tgt": "Donostiako hitzarmenarekin, alokairuko 300 etxebizitza sortuko dira. Urretxuko hitzarmenarekin, alokairuko 24 etxebizitza sortuko dira, Gaintzabal auzoan.", "score": 0.28691128604660204 }, { "src": "Gipuzkoako hiriburuari dagokionez, Arriolak azaldu duenez, akordio horrek azken urteetan etxebizitza publikoan Donostian burutu izan diren jarduera nabarmenetako bat ahalbidetuko du: alokairuko 300 apartamentu eraikitzea. \"Euskadin inoiz egin den operazio handiena da zuzkidura-bizitokietan\", adierazi du. Arriola sailburuak nabarmendu duenez, hitzarmen honek klausula bat hartzen du barnean, zuzkidura-bizitokien parte bat adineko gaituei zuzentzeko borondatea biltzen duena, beren ohiko etxebizitza Alokabidek kudeatzen duen Bizigune programari lagatzea erabakitzen dutenei, alegia.", "tgt": "Azken urteetan egin den hitzarmenik garrantzitsuena da, alokairuko etxebizitza gehien eskainiko dituena baita. Gainera, hitzarmen horren arabera, etxebizitza horiek adinekoentzat izan daitezke, beren ohiko etxebizitza Bizigune programari emateko prest badaude.", "score": 0.2262184832227497 }, { "src": "Erkoreka sailburuak jakinarazi duenez, Osasunaren arloan garrantzizko bi Programa onetsi dira.", "tgt": "Osasuna", "score": 0.24951170082016588 }, { "src": "Lehenik, 11 milioi euroko gastua onetsi da etxeko dialisi-zerbitzua finantzatzeko. \"Programa honi esker pazienteek aukera izango dute lan egiteko eta bizi-modu independente eta malgu bat izateko\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 11 milioi euro emango ditu etxez etxeko dialisi -zerbitzurako programa bat martxan jartzeko. Programa horren bidez, pazienteek lan egin ahal izango dute eta bizitza independente eta malguago bat izan ahalko dute.", "score": 0.3960746533989184 }, { "src": "Bigarren, Erkorekak ezagutzera eman duenez, baimendu egin da 4 milioi euroko gastua osasunaren arloan ikerketa- eta garapen-proiektuak finantzatzeko. \"Euskal sistema sanitarioa hobetzea da gure helburua eta, horrekin batera, pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea\", gaineratu du.", "tgt": "Halaber, 4 milioi euro emango ditu osasunaren arloan ikertzeko eta aurrera egiteko. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko osasun-sistema hobetu nahi du, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.", "score": 0.34534888363671534 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak erabaki egin du milioi 1 euro inbertitzea Eibarko Ipurua futbol-zelaia birmoldatzen. Erkorekak azpimarratu duenez, inbertsio horrek aukera emango du kirol-espazioak eta instalazioak edukitzeko Basque Team Fundazioak erabil ditzan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak milioi 1 euro emango ditu Eibarko Ipuruako futbol-zelaia berritzeko. Horrela, Basque Team Fundazioak kirol-gune berriak izango ditu Ipuruan, bere lana egin ahal izateko.", "score": 0.44147923837707803 } ] }, { "id": "384", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluaren ondoren gaur izan den prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Lehendakaria atzo jarri zen harremanetan Kataluniako president berria den Quim Torrarekin, eta zorionak emateaz gain Eusko Jaurlaritzaren nahia adierazi zion, Kataluniako bizitza politikoan hemendik aurrera etapa berri bati hasiera eman ahal izan diezaioten, eremu politikoan eta instituzionalean elkarrizketaren eta akordioaren bidea berreskuratzeko. Gainera, Lehendakariak adierazi dio Eusko Jaurlaritza prest dagoela euskal Exekutiboaren eta Kataluniakoaren artean Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu aurretik lehen izandako kontaktu eta lankidetza sektorialeko agendari berriro heltzeko.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea da. Bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak Quim Torra, Kataluniako president berriarekin hitz egin du. Quim Torra zoriondu du lehendakariak eta Kataluniak etapa berri bat ekingo dion itxaropena duela adierazi dio, lortuko dutela Espainiako gobernuaren eta Kataluniako gobernuaren arteko akordio politikoa. Eusko Jaurlaritzak berreskuratu egin nahi du Jaurlaritzaren eta Kataluniako gobernuaren arteko lehengo lankidetza, Espainiako gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu aurretik zegoena. Eusko Jaurlaritzaren ustez, Kataluniak president berria eta gobernua ditu, hori da garrantzitsua, eta orain hitz egiteko eta akordio bat lortzeko garaia iritsi da.", "score": 0.26943726174099597 }, { "src": "Horren haritik, Erkorekak adierazi duenez, 155. artikuluaren aplikazioari eta Senatuaren ebazpenari buruz, zeinaren bidez Katalunian aplikatzea erabaki baitzen, Eusko Jaurlaritzak egiten duen irakurketa hauxe da, behin Govern de la Generalitat eratu eta gero, 155. artikuluaren aplikazioa desagertuko litzatekeela. \"Ez ditugu ulertzen ez eta gutxiagorik partekatzen ere beste talde politiko batzuen aldetik egiten diren irakurketak eta interpretazioak, Ciudadanos-en aldetik nabarmena izanik\". Euskal Exekutiboko bozeramaileak adierazi duenez ez da \"zoritxar-igarle\" izango etorkizunari begira gertatuko denaren inguruan, eta esan duenez une honetan hobe da baikor jokatzea, garrantzizkoena baita azpimarratzea Exekutibo bat eratu ahal izango dela, elkarrizketaren eta akordioaren bidea berreskuratzea ahalbidetuko duen etapa berri bati hasiera eman ahal izateko.", "tgt": "Bozeramaileak esandakoaren arabera, Kataluniako gobernua osatu ondoren, 155. artikulua ez zela aplikatuko uste zuen Eusko Jaurlaritzak. Horrez gain, Eusko Jaurlaritza ez dago ados egoera horri buruz beste alderdi politiko batzuk, batez ere Ciudadanosek, esandakoarekin.", "score": 0.3610872867473992 }, { "src": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaurko Gobernu Kontseiluak adostutako erabakien berri eman du. Horien artean, esaterako, hezkuntzari bideratuta dagoen diru-laguntza dago. Bozeramaileak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak 32,3 milioi euroko gastua baimendu du, Euskadin hezkuntza berezia ituntzeko, datorren 2018-2019 ikasturterako.", "tgt": "Gainera, Gobernu Kontseiluan hurrengo gaiak tratatu ziren: 2) Eusko Jaurlaritzak hezkuntza berezia sustatuko du 2018-2019 ikasturtean. Jaurlaritzak 32,3 milioi euro gastatuko ditu hezkuntza berezia sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan datorren ikasturtean.", "score": 0.421991354263696 }, { "src": "Gasteiz, 2019ko Final Four-en egoitza", "tgt": "1) Gasteizen jokatuko da saskibaloiko Euroligaren 2019ko Final Four delakoa", "score": 0.4200421559772784 }, { "src": "Bestalde, kirol munduarekin lotutakoa izan da gaurko prentsaurrekoan hizpide izan den beste gai bat. Hala, gaur goizean jakin ahal izan denez, Vitoria-Gasteiz izango da 2019an Saskibaloiko Final Four-en egoitza. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, aretoan zenak kulturari buruzko Soziometro azterlan bat aurkezten, adierazi du garrantzi handiko berria dela Arabako hiriburuarentzat eta Euskadi osoarentzat.", "tgt": "Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza-politikako sailburua da. Sailburuak adierazi du Gasteizen jokatuko dela saskibaloiko Euroligaren 2019ko Final Four.", "score": 0.4607130432100358 }, { "src": "Sailburuak azaldu duenez, Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin batera aritu da Eusko Jaurlaritza kandidatura hori bultzatzen. \"Ekitaldi horren garrantziaren erakusgarri dugu berau antolatu izan duten hirien zerrenda: Belgrado, Istanbul, Berlin, Madril, Milan, Londres, Bartzelona, Paris, Atenas eta Praga. Saskibaloiaren mundua maila horretan kokatuko du Gasteiz\", adierazi du sailburuak.", "tgt": "Hiriaren hautagaitza aurkezteko, Eusko Jaurlaritza Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin aritu da lankidetzan. Sailburuaren esanetan, berri oso garrantzitsua da Gasteizentzat eta Euskadirentzat ere, kirol-ekitaldi oso inportantea delako. Finala, besteak beste, hiri hauetan jokatu da aurretik: Belgrad, Istanbul, Berlin, Milan, London, Bartzelona, Paris edo Pragan.", "score": 0.5222607393777194 }, { "src": "Zupiriak azpimarratu nahi izan du, dena ondo irten dadin, beharrezkoa izango dela gizarte osoaren lankidetza, eragile ekonomiko eta sozialena batik bat. \"Halako ekitaldi batek ekar dezakeen aberastasun ekonomikoa Euskadirekin partekatzeko aukera ematen digu, eta baita garena, herrialde irekia eta kirolzalea alegia, proiektatzeko eta Gasteiz errespetuan oinarritutako saskibaloiaren hiriburuan kokatzeko ere\".", "tgt": "Bingen Zupiriak adierazi duenez, dena ondo irten dadin, gizarte guztiak, herritarrak, enpresak eta elkarteak elkarrekin lan egin behar dute. Eta gaineratu du aukera bat dela, horrelako ekitaldiek dirua ekartzen dutelako hirira, eta aukera bat dela Euskadiren irudia zabaltzeko, herrialde ireki eta kirol-zale gisa, betiere errespetua oinarri hartuta.", "score": 0.33883189390773344 }, { "src": "Bilboko hotel batzuek hartu zuten erabakiari buruz kazetariek galdetuta, logelen prezioa igotzekoa joan den asteburuan izandako errugbiko finala zela-eta, Sailburuak adierazi duenez, halako ezaugarriak dituen ekitaldi bat ekartzea instituzioek egiten duten ahaleginari esker da; dena ondo irteteko, ordea, beharrezkoa da eragile sozialen eta ekonomikoen ahalegina, instituzioei ekitaldi horien antolamenduan eta garapenean laguntzeko. Halako ekitaldi bat ekartzea lortu ondoren, \"konpromisoa denok hartu behar dugula uste dut, instituzioek, hotelek, ostalariek... dena ondo joan dadin. Bada esaera bat: sobera sakatu, zorroa lehertu. Uste dut kontuz ibili beharko genukeela guri horrelakorik ez gertatzeko eta instituzioetatik halako ekitaldi bati ematen diogun babesa inbertsio bihurtzeko etorkizunari begira\", amaitu du esanez.", "tgt": "Bilbon prezioekin geratu berri dena, Gasteizen errepikatuko ez delakoan dago Eusko Jaurlaritza. Errugbiaren 2018 finala jokatu da Bilbon. Finala jokatu den egunetan Bilboko zenbait hotelek igo egin dituzte logelen prezioak. Hori dela eta, sailburuak deia egin du herritarrak, enpresak, erakundeak eta hotelak elkarlanean aritu daitezen, horrelako ekitaldiak aukera bat izan daitezen denontzat, bai orain, bai etorkizunean ere.", "score": 0.1683165981052305 }, { "src": "Diru kantitate horren bidez, itunpeko ikastetxeetako Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko baliabide profesionalak finantzatuko dira. Hala, programa horri esker, ikasleek ikasgela berezi irekietan ikasi ahalko dute, beren prestakuntza errefortzu bereziarekin osatu ahalko dute eta laguntza jaso ahalko dute, ikaskuntza eta etekina hobetzeko.", "tgt": "Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du diru horrekin profesionalak kontratatuko direla hezkuntza-premia bereziak dituzten itunpeko ikastetxeetako ikasleentzat, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan. Horrela, ikasleek gela ireki berezietan ikasi ahal izango dute. • prestakuntzarako errefortzu espezifikoa izango dute • Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko laguntza jaso ahal izango dute.", "score": 0.6008688024299793 }, { "src": "Era horretan, Erkorekak azaldu du amaitzear dagoen ikasturte honetan hezkuntza berezi irekiko 457 ikasgela jarri dira martxan eta 5.392 ikasleri eman zaie arreta; Pedagogia Terapeutikoko 458 irakasleren kontratazioa finantzatu da, eta Errefortzu bereziko 75 proiektu eta ikaskuntza eta etekina hobetzeko 48 programa itundu dira. \"Bi proiektuetan, hezkuntzako 123 profesionalek lan egiten dute, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker\", nabarmendu du.", "tgt": "2017-2018 ikasturte honetan, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri ditu: Hezkuntza bereziko 457 gela ireki. • 75 errefortzu-proiektu espezifiko. • Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko 48 programa. Proiektu eta programa horietan hezkuntza 123 profesional ari dira lanean. Pedagogia Terapeutikoko 458 profesional kontratatu dira eta 5.392 ikasleri lagundu die.", "score": 0.4285658501722997 }, { "src": "Arkitektura Garaikidearen Institutua", "tgt": "3) Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Arkitektura Garaikidearen Institutua sortuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Arkitektura Garaikidearen Institutua sortuko dute Donostian. Arkitektura Garaikidearen Institutua MUGAK - Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren egoitza ere izango da.", "score": 0.5216425887335616 }, { "src": "Ildo berean, gaurko saioan Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko Arkitektura Garaikidearen Institutua sortuko dutela erabaki dute, eta institutu berri hori Donostian egongo dela erabaki dute. Beraz, Euskadiko Arkitektura Garaikidearen Institutua Santa Teresa komentuan egongo da; balio historiko handiko eraikina da, 2004an birgaitua, eta Donostiako alde zaharrean dago. Institutuak 1.386 metro koadro izango ditu, hiru solairutan banatuta eta, bertan, MUGAK - Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren egoitza eta bulegoa egongo dira.", "tgt": "Donostiako Alde Zaharrean egongo da, Santa Teresa komentuan. Balio historiko handiko komentua da eta 2004. urtean birgaitu zuten. Institutuak 1.400 metro koadro ditu eta hiru solairu.", "score": 0.46479568102249696 }, { "src": "Euskadiko Arkitektura Garaikidearen Institutua arkitekturaren, hiriaren eta ingurunearen inguruko topaleku eta eztabaida-gune izango da. \"Nazioartean erreferentziazko zentro bilakatzeko sortuko da. Helburu bikoitza izango du: batetik, Euskal arkitektura garaikidea zabaldu eta sustatzea, eta, bestetik, Arkitekturaren inguruko jarduerak antolatzeko gunea eta topaleku iraunkorra eskaintzea\", azaldu du Erkorekak.", "tgt": "Arkitektura, hiria eta hiri baten inguruneari buruz gogoeta egin eta eztabaidatzeko lekua izango da. Josu Erkoreka bozeramailearen hitzetan, nazioarteko erreferentzia-zentroa izatea nahi dute eta 2 helburu izango ditu: • euskal arkitektura garaikidea hedatzea eta sustatzea. • arkitekturaren inguruko jarduerak antolatzeko espazio bat eskaintzea.", "score": 0.4994632350085284 }, { "src": "Era berean, gaurko saioan Arkitekturako Goi Eskolarekin lankidetza-hitzarmena onartu du Eusko Jaurlaritzak, Euskadin arkitekturaren eta hirigintzaren azterlana, sustapena eta zabalkundea sustatzeko. Hitzarmen horren bidez, I+G+b eraikuntzako sistema eta materialetan aplikatzea sustatzen da, ingurumena babes ditzaten. \"Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du etxebizitza berriko edo eraikitzen duen etxebizitza birgaituko sustapenetan sartzeko\", azaldu du Jaurlaritzako bozeramaileak.", "tgt": "4) Lankidetza-hitzarmena Arkitekturako Goi Eskolarekin Eusko Jaurlaritzak eta Arkitekturako Goi Eskolak lankidetza-hitzarmena sinatu dute arkitektura eta hirigintza zabaltzeko eta sustatzeko Euskadin. Hitzarmen honek, era berean, I+g+b bultzatuko du ingurumena errespetatzen duten sistemetan eta eraikuntza-materialetan. Jaurlaritzak adierazi du material horiek erabiliko dituela etxebizitza berriak eraikitzeko edota birgaitzeko.", "score": 0.6672896998547142 }, { "src": "Hitzarmenak 720.000 euro izango ditu, \"Giza Garapen Jasangarrirako\" funtsezko gaietan laguntzeko, besteak beste: Eraikuntzako ezarpen-ereduak aztertzea; bertan, paisaia-eragina, irisgarritasuna eta mugikortasuna, garapen berriak eta klima-aldaketa, etxebizitzak garraio publikoarekin duen harremana aztertuko dira; Eskakizun sozial berrietara, familia- eta bizikidetza-ereduetara egokitutako arkitekturak garatzea; eta Europako gomendioekin bat datozen eta ingurumenarekin errespetuzkoak diren eraikuntzako material eta sistema berriak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 720 milioi euro emango ditu Giza Garapen Jasangarria bultzatzeko. Ingurunea eta garraioa kontuan dituzten gizarte premiei, familia- eta bizikidetza-eredu berriei egokitutako espazio irisgarriak diseinatzeko ereduak bilatu nahi dira.", "score": 0.26519650122413174 }, { "src": "Elikagaiak erregistratzea", "tgt": "5) Euskadiko Elikagaien Erregistroa sortzea onartu du Eusko Jaurlaritzak.", "score": 0.3715000459328481 }, { "src": "Gaurko batzarrean \"Euskadiko Elikadura Establezimenduen Erregistro\" berria sortzea onartu du Gobernu Kontseiluak, bai eta enpresek eta establezimenduek beren jarduera ekonomikoari ekin ahal izateko derrigorrezko osasun-baimena eskuratzeko prozeduren arauketa ere. \"Gure helburua da osasun publikoa eta pertsonen eskubideak babestea eta, horretarako, elikagaien enpresa eta establezimenduen jarduerak kontrolatzea\", azaldu du Josu Erkorekak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Elikadura Establezimenduen Erregistroa sortuko du. Horrez gain, elikagaien enpresak eta saltokiak irekitzen direnean, derrigorrezko osasun-baimena lortzeko prozesuak ere arautuko ditu. Elikagaien enpresen eta saltokien jarduera kontrolatzeko modu berri honekin, Eusko Jaurlaritzak osasun publikoa eta pertsonen eskubideak babestu nahi ditu.", "score": 0.4727008863164446 }, { "src": "Hala, aurrerantzean, elikagaien inguruko jarduera edo elikagaiekin harremanetan egongo diren elikagaiak, materialak eta objektuak saltzeko lokal guztiak erregistro berri horretan inskribatu beharko dira. \"Elikagaiak ekoizteaz, eraldatzeaz, prestatzeaz, ontziratzeaz, biltegiratzeaz, banatzeaz, garraiatzeaz edo inportatzeaz arduratzen diren establezimenduez ari gara\", esan du.", "tgt": "Elikagaiak edo elikagaiekin kontaktuan dauden materialak saltzen dituzten saltokiek erregistro berri horretan inskribatu beharko dira. Erregistroan inskribatu beharko dira elikagaiak produzitu, eraldatu, prestatu, ontziratu, biltegiratu, banatu, garraiatu eta inportatu nahi dituzten saltoki guztiak.", "score": 0.5794591309222954 } ] }, { "id": "178", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Lehendakarirekin batera Nekane Murga Osasun sailburua ere agertu da prentsaurrean. Nekane Murgak Covid-19-ren datuak eguneratu ditu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Iñigo Urkullu lehendakariak, eta Nekane Murga Osasun sailburuak landu dituzten gaiak azaldu dituzte.", "score": 0.20943462723382777 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak agerraldia egin du gaur goizean, Gobernu Kontseiluan landutako gaien berri emateko. Azaldu duenez, Espainiako Gobernuko Presidentearekin eta Erkidegoetako Presidenteekin egindako hamalau bileratan egindako ekarpenen balorazioa partekatu du exekutiboak.", "tgt": "Espainiako Gobernuarekin egindako bilerei buruz Covid-19aren krisialdian Autonomia-erkidegoetako presidenteen eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen artean 3 hilabete hauetan izan diren 14 bileren balantzea egin du Urkulluk", "score": 0.3992607674443387 }, { "src": "Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak hiru hilabete hauetan izan duen proposamen-jarrera defendatu du eta egindako proposamenak hiru arlotan banatuta aurkeztu ditu lehentasun sanitarioa, lehentasun sozioekonomikoa eta Autogobernuaren defentsa.", "tgt": "Lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritzak egin ditu proposamenak beti positiboan izan direla. Eta 3 izan dira garrantzi handiena izan dituzten gaiak: • osasuna • gizarte- eta osasun-arloa, osasun-sistemarekin zerikusia duena • autogobernuaren defentsa.", "score": 0.3432556577681225 }, { "src": "Lehendakariak jakinarazi du Euskadin enplegua sortzeko lau neurri onartu direla. Guztira 140 milioi euro dira Covid-19ko krisiaren ondorioz suntsitutako enplegua berreskuratzeko lehentasunari erantzuteko: Urkulluk azaldu duenez, honako hauek dira gaur goizean onartutako laguntzen jarduera-eremuak: • 42 milioi euro Udalek enplegua sustatze aldera tokiko planak abian jartzeko. • 66 milioi euro langabezian dauden pertsonak prestatzeko. • Gazteei prestakuntza eta lana bultzatzeko \" HEZIBI Programa \"-ren edizio berri bat, 2,3 milioi euro inbertituz. • 30 milioi euroko gastua lanean ari diren pertsonei prestakuntza emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 140 milioi euro onartu ditu Euskadin lanpostuak sortzeko. Diru hori 4 planetan banatuko da: • 42 milioi tokiko planetarako, udalen planetarako. • 66 milioi langabezian dauden pertsonentzako, prestakuntza jasotzea eta lana aurkitzea errazagoa izateko. • 2,3 milioi HEZIBIZI programarako. Programa hau lanbide-heziketa eta lana konbinatzen duten gazteentzat da. • 30 milioi, lanean ari direnentzat, beren enpresetako aldaketetara egokitzeko prestakuntza jaso nahi badute.", "score": 0.3268369478276478 } ] }, { "id": "269", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 8,7 milioi euroko gastua egiteko baimena eman duela, doktorego aurreko ikertzaileen kontratuak finantzatzeko. Erkokekak esan duenez, zenbateko horren bidez, 384 euskal ikertzailek doktorego aurreko kontratua izan dezakete. \"Gure helburua da beren lanbide-jarduera ikerketara bideratu nahi duten pertsonen prestakuntza sustatzea. Gainera, zientziaren eta teknologiaren arloan ikerketaren erreleboa bermatzen dugu\", gehitu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzak 8,7 milioi euro gastatuko ditu doktorego aurreko kontratuak egiteko, hau da, Euskadiko 384 ikertzaileri kontratuak egiteko, doktoregoa lortu aurretik. Horren bidez, prestakuntza eman ahal izango zaie zientzia eta teknologiaren arloko ikerketan aritu nahi dutenei, gai izan daitezen arlo horretan lan egiteari utziko dioten pertsona helduak ordezteko.", "score": 0.22483170040996958 }, { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak zer erabaki hartu dituzten azaldu du.", "score": 0.23078930054287553 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka adikor agertu da inbestiduraren inguruko negoziazioen atzerapenaren aurrean, baina azpimarratu duenez premiazkoa izaten hasi da Espainiako Gobernu berri bat eratuta egotea. \"Negoziazioa behingoz onestea espero dugu lehenbailehen Espainiako Gobernu berri bat edukitzeko, gobernatzen hasteko eta aurrean dituen erronka sozialei, ekonomikoei, lurraldekoei eta politikoei erantzuteko prest\", adierazi du.", "tgt": "Espainiako Gobernu berria Presidente berri bat egoteko negoziazioak luzatzen ari dira. Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak ulertzen duela atzerapena, baina premiazkoa duela Espainiak gobernu berri bat edukitzea.", "score": 0.322015552033871 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azpimarratu du suspertze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera lehentasunezko helburua dela Eusko Jaurlaritzarentzat. \"Enplegu gehiago eta hobea\", esan du. Helburu horrekin, \"2020rako Enplegu Plan Estrategikoa\" jarri zen abian; horrek hainbat ekintza jaso ditu, besteak beste, gaur onartu dituzten bi programa.", "tgt": "Sailburuak esan du Euskadiko ekonomia hobetzea eta Euskadin enplegua sortzea dela Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusietako bat. Hala dago ezarrita \" 2020rako Enplegu Plan Estrategikoa \"n.", "score": 0.3809223608357099 }, { "src": "Beste alde batetik, Autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko programa onartu duGobernu Kontseiluak eta baimena eman dugu 4,1 milioi euroko gastua egiteko. Sailburuak azaldu duenez, 4,1 milioi euro horien bidez, ekintzaileei enpresa berria sortzeko prozesu osoan lagundu ahalko da: ideiaren garapenean edo jarduera berria abian jartzean, besteak beste.", "tgt": "Horretarako, Gobernu Kontseiluak onartu du 2 programa hauek martxan jartzea: • 6,5 milioi euro, gazteentzako enplegu-programa Programa horren bidez, gazteak kontratatuko dituzte udalek. • 4,1 milioi euro, autoenplegurako eta enplegua sortzeko programa Programa horren bidez, beren enpresa sortu nahi dutenei lagunduko zaie, ideia hori duten momentutik enpresa martxan jartzen duten arte.", "score": 0.3751894483569252 }, { "src": "Josu Erkoreka sailburuak Eusko Jaurlaritzak emakume eta gizonen benetako berdintasun eraginkorra lortzeko lanean jarraitzen duela nabarmendu du. Izan ere, bere ustez, berdintasunean aurrera egitea da indarkeria matxista prebenitzeko modu bakarra. Ibilbide luze horretan, Eusko Jaurlaritzak, gaur, bi ekimen abiarazi ditu: alde batetik, 2019-20 ikasturterako Emakumeen kontrako Indarkerian Esku hartzeko Masterra egin nahi duten ikasleen matrikulak finantzatzeko bekak; eta, beste alde batetik, \"Emakunde Saria\" ren edizio berria, emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan lan egiteagatik bereizi diren pertsona edo erakundeen jarduketa aintzatesteko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ustez, emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko, ezinbestekoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egitea. Horregatik, 2 ekimen jarri dira martxan: • Bekak , 2019-2020 ikasturtean Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko Masterrean matrikulatu nahi duten ikasleentzat. • Emakunde Saria: emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan handia egiten duten pertsona eta entitateei aitorpen bat egiteko.", "score": 0.5259659419794882 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak kanpoan Euskadiren irudia sustatzen laguntzen duten pertsonentzako aintzatespen berria sortzea onetsi duela. \"Euskadi Basque Country Laguna\" da Eusko Jaurlaritzak sortu duen bereizgarria, kanpoan Euskadi Basque Countryren irudia sendotu nahi dutenak aintzatesteko. \"Gure helburua da kanpoko euskal erkidegoarekin eta Euskadirekin kidetasuna sentitzen duten pertsonekin loturak sendotzea\", esan du.", "tgt": "Euskadiren irudia, atzerrian Eusko Jaurlaritzak \" Euskadi Basque Country Laguna \" sortu du. Horren bidez, aitorpen bat egin nahi zaie Euskaditik kanpo bizi ez arren Euskadik beste herrialde batzuetan irudi ona izan dezan lan egiten duten pertsonei.", "score": 0.6329123698543667 } ] }, { "id": "310", "alignments": [ { "src": "Hezkuntzako sailburuorde Maite Alonsok azpimarratu du funtsezkoa dela hezkuntzaren helburua eta bizikidetza aurretik jartzea ekarpenek biltzen dituzten iritzi desberdinak ebatzi ahal izateko.", "tgt": "Hezkuntza-material horren helburua da ikasleek euskal historiaren zati hori ezagutzea eta ulertzea, gertatu zenari buruz pentsatzea eta ezin dela errepikatu ikastea.", "score": 0.21283956211387017 }, { "src": "Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernándezek, Hezkuntzako sailburuorde Maite Alonsok eta Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarrok prentsaurreko bat eman dute gaur goizean, eta bertan adierazi dutenez ekarpenetan bildu diren askotariko iritziak ikuspegien pluraltasunaren isla bat dira. Bestalde, adierazi dutenez, elkarrizketarekin, denborarekin eta harmenarekin kudeatuko du Eusko Jaurlaritzak Herenegun hezkuntza-materialari buruzko adostasuna.", "tgt": "Emaitzen aurkezpenean Eusko Jaurlaritzaren kide hauek egon dira: Jonan Fernandez, Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusia. Maite Alonso, Hezkuntzako sailburuordea. Aintzane Ezenarro, Gogora institutuko zuzendaria.", "score": 0.4006676505257862 }, { "src": "-Bestetik, biktimen kopuru nabarmen batek norbere izenean eta Euskadiko ia erakunde akademiko eta unibertsitario ia guztiek adierazi dutenez, materiala baliozkoa edo egokia da, eta zenbait proposamen egin dituzte materiala hobetzeko.", "tgt": "31 iritzi jaso dira • 16k egokitzat jotzen dute materiala eta hobetzeko proposamenak egin dituzte Horien artean daude terrorismoaren biktimak eta instituzio akademiko eta euskal unibertsitate ia guztiak. • 7k uste dute materialak ez duela balio eta erretiratu egin behar dela Horien artean daude zenbait komunikabide, terrorismoaren biktimen elkarteak eta alderdi politiko batzuk. • 7k uste dute materiala sakonki berrikusi behar dela", "score": 0.35834209242039694 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak 31 ekarpen jaso ditu Herenegun hezkuntza-materialerako. Zehazki, zazpi alegaziok materiala kentzeko eskatzen dute, beste zazpik bere edukia sakonetik berritzea iradokitzen dute eta 16k baliozkotzat edo egokitzat jotzen dute. Euskadiko unibertsitate- eta hezkuntza-erakunde nagusiek ontzat hartzen dute materiala eta hobetzeko proposamen puntualak egin dituzte. Bihartik aurrera, Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa-prozesu bati ekingo dio ekarpenak egin dituzten erakundeekin eta pertsonekin, ahalik eta iradokizun gehienak biltzearren.", "tgt": "Iritzi horiek guztiak jaso eta gero, orain Eusko Jaurlaritzak parte hartu duten pertsona, entitate eta erakunde guztiekin hitz egingo du Herenegun-en hobekuntza-proposamenak sartzeko. Eusko Jaurlaritzak irizpide hauen arabera jardungo du: • Elkarrizketa: denekin hitz egingo du eta denak entzungo ditu, Euskadiren indarkeria eta terrorismo iragan hurbilari buruzko iritzi eta ikuspuntu asko daude eta. • Denbora: gai honen inguruko lanerako epeak zabaldu egingo dira. • Jarrera irekia: iritzi guztiak hartuko ditu kontuan eta saiatuko da sartzen Herenegun proiektuari egindako ahalik eta proposamen gehien.", "score": 0.27841060361394226 }, { "src": "Jonan Fernándezek bi muga etiko bakarrak gogora ekarri ditu: \"Ezin da onartu terrorismoaren eta indarkeriaren inolako legitimazio-modurik. Eta ezin da baztertu edo ezkutatu gertaera bakar bat ere, azken 60 urte hauetan giza eskubideen edo bizitzarako eskubidearen eraso larri bat izan bada\".", "tgt": "Jonan Fernandezen esanetan, onartuko ez diren gauza bakarrak hauek izango dira: Indarkeria edo terrorismoa justifikatzen edo babesten dutenak eta Euskadin indarkeriako 60 urte horietan gertatutako bizitzaren edo giza eskubideen aurkako gertakariren bat ezkutatzen dutenak.", "score": 0.41016074644248784 } ] }, { "id": "275", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak eta erabaki batzuk hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak zer erabaki hartu dituzten azaldu du.", "score": 0.24561888592939674 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak pasa den igandeko hauteskundeak direla eta nabarmendu du emaitzak berriro ere direla euskal erakundeek politika egiteko duten moduaren berme; \"herritarren aurrean hartutako konpromisoei erantzutea dute oinarri\", esan du. Erkorekak esan du gizarteak 4 urte hauetako erakunde-lanari jarraitutasuna ematearen aldeko apustua egin duela. \"Argi dago herritarrek koalizioko gobernuen eredua balioetsi dutela, eta, nire ustez, oposizioko hiru alderdiek aurrerantzean zer egin nahi duten aztertu beharko lukete\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzei buruz zer iritzi duen ere azaldu du Josu Erkorekak. Esan duenez, hau esan nahi dute emaitzek: • Herritarrek babesten dutela euskal erakundeek politika egiteko duten modua, eta datozen 4 urteetan horrela jarraitzea nahi dutela. • herritarrek ondo ikusten dituztela koalizio-gobernuak. Eusko Jaurlaritzaren ustez, oposizioan dauden 3 alderdiek emaitzak aztertu behar dituzte, eta hemendik aurrera zer egin behar duten ikusi behar dute. Erkorekak esan duenez, espero dute alderdi horiek, Eusko Legebiltzarrean hasiko dugun etapa berri honetan, nahiago izango dutela akordioetara iristea, Jaurlaritzari oztopoak jartzea baino.", "score": 0.21115363847952603 }, { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak aditzera eman du Gobernu Kontseiluak garapenerako lankidetzako proiektuak abian jartzeko 30 milioi euroko laguntzak onetsi dituela. Erkorekak azaldu duenez, programa guztiak dira euskal GGKEenak edo Euskadin ordezkaritza dutenenak eta hiru proiektu-mota finantzatzen dira: hegoaldeko herrialde pobretuetan pobreziaren aurkako borrokan laguntzen duten garapenerako lankidetzako proiektuak; ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuak; eta Euskadin abian jartzen diren garapenerako hezkuntza-proiektuak. Gainera, sailburuak gogorarazi du une hauetan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 250 proiektu finantzatzen dituela mundu osoan.", "tgt": "Garapen lankidetzarako proiektuak Eusko Jaurlaritzak 30 milioi emango ditu Euskadiko gobernuz kanpoko erakundeentzat , Garapen lankidetzarako programak abian jartzeko. Laguntza horiei esker, 3 motatako proiektuak egingo dira: • Hegoaldeko herrialde pobreetan pobreziaren kontrako proiektuak • Teknologiaren laguntzaz prestakuntza emateko, produzitzeko eta laguntzeko proiektuak • Euskadin egiten diren garapenerako hezkuntza-proiektuak. Gaur egun, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari esker, 250 proiektu egiten ari dira mundu osoan.", "score": 0.39982455531565364 }, { "src": "Bestetik, Erkoreka sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 1 milioi euroko gastua baimendu duela, Oñatiko Larraña Etxea lehen harrerarako zentroa finantzatzeko . Erkorekak azaldu duenez, CEAR bidez kudeatzen da zentroa, errefuxiatuari laguntza emateko batzordearen bidez; eta batzordea nazioarteko babesaren pertsona eta familia eskatzaileei harrera, orientazioa eta laguntza emateaz arduratzen da. \"Larraña Etxeak ahultasun-egoeran dauden, iragaitzazkoak diren edo Euskadira heldu berriak diren migratzaileak hartzen ditu, pertsona horiei harrera ematen diegu, aukera bideragarriak eta egonkorrak aurkitu bitartean, beren egoera eta interesetara egokituta\", esan du. Bozeramaileak Euskadi herrialde solidarioa dela azpimarratu du, gehien behar duenari laguntzen dion herrialdea. \"Orain gure elkarlana gehien behar duten kolektiboetako batzuk gerren edo krisi ekonomikoen ondorioz beren herrialdeetatik ihes egin behar duten migratzaileak dira\", adierazi du.", "tgt": "Aterpe honetan, nazioarteko babesa eskatu duten pertsonei eta familiei laguntzen zaie. Larraña Etxean migratzaileak hartzen dira, hau da, beste herrialde batzuetatik etorri, eta hemen egoera zailetan daudenak. Zentroak laguntza ematen die irtenbide bat aurkitu arte, haiek zer nahi eta behar duten kontuan hartuta. Erkoreka sailburuak esan du Euskadi herrialde solidarioa dela, gehien behar duenari laguntza ematen dakiena. Laguntza handiena behar duen taldeetariko bat gerragatik edo arazo ekonomikoengatik beren herrialdeetatik ihesi datozenena da.", "score": 0.32281455326164027 } ] }, { "id": "299", "alignments": [ { "src": "Klima-aldaketaren aurkako borroka herritar guztiei eskainitako erakusketa, tailer eta mikrotopaketa batzuetan gauzatuko da Euskadiko berrogeita bederatzi udalerri ingurutan. Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, beste erakunde batzuekin batera (hala nola URA-Uraren Euskal Agentzia, Visesa, AZTI, Neiker, Tecnalia, Aclima klusterra, Itsas Mater Museoa, BC3, Iberdrola, Ecodes, Ekoetxea ingurumen-zentroen sarea, Kristina Enea Fundazioa eta UNESCO-Etxea) ia ehun ekimen antolatuko dituzte gizartea arazo global horren inguruan kontzientziatzeko. Jarduera horiek guztiak Asteklima izeneko Euskadiko Klima Aldaketaren lehen Astearen barruan egingo dira. Asteklima martxoaren 1etik 10era egingo da, eta Klima Aldaketari buruzko \"Change the Change\" Nazioarteko Konferentzia izango da ekitaldi nagusia.", "tgt": "Asteklima Euskadiko Klima Aldaketari buruzko astea da. Jardueren antolatzaileen artean hauek daude, besteak beste: • Ihobe • Gipuzkoako Foru Aldundia • Donostiako Udala • URA, Uraren Euskal Agentzia • Visesa, AZTI, Neiker, Tecnalia, Aclima, Itsas Mater Museoa, BCE, Iberdrola ... • Ekoetxea, Kristina Enea Fundazioa, Unesco-Etxea...", "score": 0.45699616485396405 }, { "src": "Berotze globala planeta osoa eraginpean hartzen duen arazoa da, eta, 2019. urtean, arazo horri aurre egiteko moduari buruz eztabaidatzeko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango dugu Euskadin. \"Change the Change\" (\"aldaketa aldatu\", ingelesez) izeneko Nazioarteko Konferentziak arloko espezialistarik onenetako 50 bilduko ditu, eta 600 pertsona inguruk parte hartzea dago aurreikusita.", "tgt": "Martxoaren 1etik 10a bitartean egingo da, Euskal Autonomia Erkideko 50 lekutan (herrietan eta hirietan). Mota horretako astea egiten den aurreneko aldia da. \"Change the Change\" Nazioarteko Biltzarra izango da ekimen nagusia. Berotze globalari buruzko 50 adituk parte hartuko dute. Guztira, 600 lagun inguru joango dira biltzarrera. Biltzar horrek ekitaldi jasangarrien \"Erronka Garbia\" ziurtagiria lortu du.", "score": 0.08068738589138623 }, { "src": "Konferentzia Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak antolatu dute, eta Ekitaldi Jasangarriaren Erronka Garbia ziurtagiria lortu du. Ziurtagiri horrek egiaztatzen du ekitaldiak ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatuz diseinatu, antolatu eta burutu direla.", "tgt": "Horrek zera esan nahi du: ekitaldi guztia ingurumena zainduz antolatu dela.", "score": 0.25434884348549996 }, { "src": "Euskadiko Klima Aldaketaren lehen Astearen helburua, nolanahi ere, herritarrak erronka global horri aurre egiteko konpromiso pertsonala hartzeko mobilizatzea da, ekintza oro, txikia izanik ere, baliagarria delako premisapean.", "tgt": "Hona Asteklimaren helburua: herritarrek klima-aldaketaren arazoa kontuan hartzea, eta laguntzea egoera hobetzeko, apurtxo bat bada ere.", "score": 0.23426273783989143 }, { "src": "Donostian, martxoaren 6tik 8ra bitarte izango da hitzordua, eta berotze globalari lotutako urteko garrantzitsuenetako bat izango da. Nazioarteko lehen mailako hizlariek gogoeta egitera eta soluzioak bilatzera bultzatuko duten bitartean, Euskadiko 49 herri eta hiritan herritar guztientzako ia ehun jarduera egingo dira martxoaren 1etik 10era bitarte.", "tgt": "Euskadiko 49 herri eta hirietan, martxoaren 1etik 10a bitartean. Donostian, martxoaren 6an eta 7an", "score": 0.4781243310252733 }, { "src": "86 ekimen egingo dira guztira: 37 Araban, 26 Bizkaian eta 23 Gipuzkoan. Gainera, ondorengo astean ere (martxoaren 11tik 17ra bitarte) beste 6 jarduera egingo dira, eta, beraz, guztira 92 ekimen egingo dira klima-aldaketaren aurka.", "tgt": "Araban, 37; Bizkaian, 26; eta, Gipuzkoan, 23 lehenengo astean eta 6 bigarrenean.", "score": 0.4226550079518058 }, { "src": "Ekintza horietan, ahalik eta jende gehien bildu eta inplikatu nahi da. Programaren zati handi bat hitzaldi, tailer eta jardunaldiekin osatuko da, baina herritarrei, gainera, zinema-saioak, lehiaketak, ipuin-kontalariak, erakusketak eta adin-tarte guztietarako beste jarduera batzuk eskainiko zaizkie.", "tgt": "Adin guztietako jendeari zuzendutako hitzaldiak, tailerrak, jardunaldiak, erakusketak, zinema-saioak, lehiaketak, ipuin‑kontaketak...", "score": 0.4540494928543376 }, { "src": "Jarduerarik erakargarrienetako bat Mater Itsas EkoMuseoan egingo da. Martxoko lehen bi asteburuetan, herritar guztientzako itsasontzi-irteerak egingo dira, Pasaiako portutik Jaizkibelgo itsaslabarretara. Irteera horietan, klima-aldaketak itsas ingurunean dituen ondorioak landuko dira dinamikoki (itsas mailaren igoera, espezieen desagerpena, aldaketa meteorologikoak eta abar). Eta hilaren 1etik 8ra bitarteko lanegunetan, bi eskola-tailer eskainiko dira egunero, klima-aldaketak itsas ingurunean duen inpaktua azaltzeko. Itsasontzi-irteerak zein tailerrak doakoak izango dira, baina erreserba egin beharko da aldez aurretik.", "tgt": "Jarduera guztietan, klima-aldaketari buruzko gaiak landuko dira. Eskola-umeentzako txango, hitzaldi eta tailerretan ikusi ahalko da zelako eragina duen itsasoan klima-aldaketak. Jarduerak doakoak izango dira, lekua erreserbatu behar da aurretik.", "score": 0.23732566737308353 }, { "src": "Udalerriek bultzatutako jarduerez gain, industriak, zientziak eta kulturak ere zeregin garrantzitsua beteko dute lehen Astekliman. Jardunaldi eta topaketa horietan landuko diren ikuspegien artean, klima-aldaketak hainbat arlotan (osasuna, moda, big data, ura, enpresa-sektorea, diseinua, itsasertzaren gaineko inpaktua, eraikuntza jasangarria, nekazaritza-sektorea, giza eskubideak eta abar) izango duen eragina azpimarra daiteke.", "tgt": "Industria, zientzia eta kultura ere egongo dira islatuta. Sektore horiek ere lotuta daudelako klimarekin. Izan ere, klimak beste gai batzuk ere ukitzen ditu, hala nola osasuna, moda, diseinua, eraikinen eraikuntza, itsasoa eta kostaldea, landa-eremua edo giza eskubideak.", "score": 0.38480637689502006 }, { "src": "Halaber, beste ekintza mota batzuk ere izango ditugu, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta Miramar Jauregian egingo den \"Slow Fashion\" desfilea, erakusketak Donostiako Aquariumean, Alderdi Ederren eta Boulevardean, eta argazki-erakusketa bat Gasteizen, Gasteizko Argazkilarien Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak berak bultzatuta.", "tgt": "Oso jarduera interesgarriak egongo dira; besteak beste: • \" Slow Fashion \" desfile bat Donostiako Miramar jauregian. • Argazki-erakusketak Donostiako Aquarium, Alderdi Eder eta Boulevard-ean. • Vitoria-Gasteizko Argazkilarien Elkartearen erakusketa bat, Gasteizen. • Txangoak itsasora, Itsas EkoMuseoaren Mater ontzian, Pasaiako portuan, eta Jaizkibel mendiko itsaslabarretan.", "score": 0.5237965443493434 } ] }, { "id": "245", "alignments": [ { "src": "Gaurko Gobernu Kontseiluak adimen-desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikora jo dezaten sustatzeko eta bermatzeko jardun-ildo orokorrak onetsi ditu. Helburua da Euskadiko Administrazio Orokorrean eta erakunde autonomoetan % 33ko edo gehiagoko adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako plaza publikoen % 2ko erreserba betetzea.", "tgt": "% 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala dutenek gainerakoen aukera berberak izango dituzte lanpostu bat eskuratu ahal izateko EAEko Administrazioan eta haren erakunde autonomiadunetan. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak zenbait neurri onartu ditu lanpostu publikoen % 2 talde honentzat gordetzeko.", "score": 0.28052357520867166 }, { "src": "\"2020rako Enplegu Plan Estrategikoaren\" esparruan, Gobernu Kontseiluak, jardun-ildo berezi horien bidez, Euskal Administrazio Publikoan dagokien lekua eman nahi die adimen-desgaitasuna duten pertsonei, eta tratu-berdintasuneko eta bazterketarik gabeko baldintzetan lanera jotzeko duten eskubidea bermatu nahi die.", "tgt": "Neurri horiek lotuta daude 2020ko Enplegu Plan Estrategikoarekin , eta lanerako eskubidea bermatzen dute, tratu-berdintasunean eta diskriminaziorik gabe.", "score": 0.3608221504284963 } ] }, { "id": "164", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritza berria aurkezteko ekitaldia amaitzeko, sailburuek hartu dute hitza.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza berria lehendakariak eta 11 sailburuak osatzen dute. Gobernu berriaren aurkezpena izan da gaur Ajuria Enea Jauregian, eta han kontseilariek beren karguak hartu dituzte. Eusko Jaurlaritza berria nork osatzen duen ikusteko, klikatu hemen:", "score": 0.3151993611058827 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako hamaika sailburu berriek karguari zin egin diote gaur goizean Ajuria Enea jauregian. Formula tradizionalari jarraikiz, Gernikako Estatutuaren ale baten gainean eskuak jarrita egin dute karguaren zina. Bada, \"Euskadiren zerbitzuan\" eta \"legearen arabera\" hartzen duten agintea \"zintzo eta leialki\" erabiltzea hitz eman dute.", "tgt": "Bakoitzak hitz batzuk esan ditu Gernikako Estatutuaren ale baten gainean eskua jarrita. Hitz horiekin, beren lana egingo dutela agindu dute. Legearen arabera eta Euskadiren zerbitzura.", "score": 0.5164830243889538 }, { "src": "Ekitaldia lehendakari Iñigo Urkulluren aurrean garatu da, eta berak irakurri ditu izendapenen dekretuak. Bertan izan dira, halaber, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejería, Euskal Ganberako Mahaiko kideak eta aurreko legealdiko gobernuko kargua utzi duten sailburuak. Urkulluk eskertu egin die egindako lana.", "tgt": "Ekitaldian Urkullu lehendakaria izan da, eta berak irakurri du sailburu bakoitzaren izendapena. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea ere bertan izan da. Legebiltzarreko Mahaia osatzen duten pertsonak eta aurreko gobernuko sailburuak, hemendik aurrera ez dira gobernuan egongo.", "score": 0.4974428440980213 }, { "src": "Gobernu osatu berriak lehen bilkura egin ondoren, Lehendakariak nabarmendu du Jaurlaritza \"zintzotasunarekiko, osotasunarekiko eta gardentasunarekiko\" konpromisoarekin datorrela, \"Kudeaketa hurbil, errealista, arduratsu, ireki eta eraginkorrarekiko\" konpromisoarekin. \"Gobernu hurbila, entzun eta erantzun egiten duena. Euskadiren orainarekin eta etorkizunarekin konprometitua. Guztion etorkizunarekin konprometituta\", azpimarratu du.", "tgt": "Ondoren, sailburuek hitz egin dute, banan banan. Lehendakaria lehen aldiz bildu da bere gobernuarekin Eta zintzotasunez, osotasunez eta gardentasunez lan egingo dutela esan du.", "score": 0.0834328761085595 }, { "src": "Halaber, Lehendakariak gogorarazi du eskua luzatuta dagoela unean uneko larrialdiei erantzuteko, oinarrizko zerbitzuak bermatzeko, suspertze ekonomikoa bultzatzeko eta enplegu-aukerak sortzen laguntzeko; eskua luzatuta dagoela euskal autogobernua eguneratzeko eta indartzeko. \"Gure ardura indarrak batzea da, aurrera egiteko eta Euskadirentzat etorkizun berri bat bermatzeko. Hauxe da gizarteak eskatzen diguna eta, aldi berean, guk gizarteari eskatu behar dioguna. Gizartea eta erakundeak, erakundeak eta gizartea elkarlanean, auzolanean bat egitea. Gizartetik gertu egon behar gara. Gizarteari entzun eta gizarteari erantzun behar diogu, etengabeko elkarrizketa batetan. Nekaezinak izan behar gara honetan. Hau da jarrera\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza, batez ere, honetarako lan egiteko prest dago: • Uneko larrialdiei erantzuteko. • Oinarrizko zerbitzuak bermatzeko. • Ekonomia hobetzen eta lanpostuak sortzen laguntzeko. • Euskal autogobernua indartzeko. Urkulluren hitzetan, Euskadirik onena gure gizartean berdintasuna, elkartasuna eta askatasuna dagoela bermatzen duena da.", "score": 0.41006506763603306 } ] }, { "id": "78", "alignments": [ { "src": "Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldian izan da Azkuna Zentroan. Bihartik abenduaren 2ra bitartean egingo den ariketa sozialari hasiera emateko ekitaldiak Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan ere egin dira.", "tgt": "Euskaraldia aurten azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da. Hasiera ekitaldiak egin dira Donostian, Gasteizen, Iruñean, Baionan eta Bilbon. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak parte hartu du Bilboko Azkuna Zentroan egindako ekitaldian.", "score": 0.22952414947875607 }, { "src": "Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea oraindik irekita dago izenematea.euskaraldia.eus gunean; baita aurreko urteetan izena eman eta aurten ere parte hartu nahi duenarentzat. Eta behin izena emanda, bakoitzak bere txapa jasotzeko aukera izango du, tokian tokian jartzen ari diren banaketa puntuetan. Herrietako batzordeen inguruko informazioa eta banaketa puntuen berri jakiteko euskaraldia.eus gunean dago informazio mapa.", "tgt": "Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena Euskaraldian parte hartu nahi duten pertsonek urrats hauek jarraitu behar dituzte: • Sartu euskadi.eus webgunean. • Formularioa bete. • Txapa bildu banatzen diren puntuetako batean. Puntu horiek web orrian agertzen dira mapa batean.", "score": 0.2779372785966606 } ] }, { "id": "297", "alignments": [ { "src": "betiON teleasistentziako zerbitzu publikoak, 2018aren amaierarako, 50.236 erabiltzaile izan zituen; alegia, lehen aldiz gainditu da 50.000 erabiltzaileen muga, eta % 6 egin du gora (2.907 pertsona gehiago), 2017aren aldean. Hala jakinarazi du, gaur goizean, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, betiONek Bilbon dituen instalazioak bisitatu dituenean.", "tgt": "Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua da. Sailburuak betiON zerbitzuak Bilbon dituen bulegoak bisitatu ditu.", "score": 0.6163307838692167 }, { "src": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzak gizarte- eta osasun-zerbitzuen koordinazioaren alde eginiko apustua nabarmendu du sailburuak, \"zahartze demografikoaren erronkari heltzeko eta eredu komunitarioa sendotu eta garatzeko tresna gisa\". Telelaguntzako zerbitzu publikoa borondate horren adierazgarri da, sailburuaren hitzen arabera; izan ere, erakunde eta zerbitzu publikoen arteko elkarlanak ezartzen ditu. \"Osasun Batzordearekin koordinazioa, aurretiko hitzorduen kudeaketa eta arreta-zentroa gripearen txertaketa-kanpainaren informazio-plataforma gisa horren adibide argiak dira\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak duen telelaguntzako zerbitzu publikoa da BetiON.", "score": 0.3343226121908592 }, { "src": "betiON zerbitzua bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei zuzentzen zaie; gizarte-zerbitzuek aitortutako mendekotasun-egoeran edo ahultasun-egoeran bizi diren 65 urtetik gorakoei; adimen-desgaitasuna, fisikoa edo sentsoriala eta mendekotasun aitortua duten pertsonei, maila edozein dela ere; eta buruko gaixotasuna diagnostikatuta duten eta mendekotasun-egoera aitortua edo gizarte-bazterketako arriskua bizi dutenei.", "tgt": "Bakarrik bizi diren pertsona helduei edo desgaitasun bat duten pertsonei zuzendutako zerbitzua da telelaguntza, urgentzia-kasuetan etxetik bertatik laguntza eskatu ahal izateko. Nola funtzionatzen du betiON-ek? • Urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan. • Langile espezializatuak ditu. • Hauek eska dezakete zerbitzua: -Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoek -Mendekotasun-egoeran dauden edo zaurgarritasun onartua duten 65 urtetik gorakoek -Mendekotasun onartua izan eta desgaitasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala dutenek. -Gaixotasun mental diagnostikatu bat, mendekotasun onartua edo gizarte-bazterketarako arriskua dutenek • Nola eska daitekeen: -Zure udaletxeko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan. -Telefonoz: Zuzenean zerbitzuen 012 zenbakian -Internet bidez:", "score": 0.2809501556124005 }, { "src": "Artolazabal sailburuak honako hau azaldu du: \"pertsona bakoitzean oinarritzeak dakar deien periodikotasuna, laguntzarako teknologia-mota edo beren beharren balioa handitzeko modua neurtzea\"", "tgt": "Artolazabal sailburuak zerbitzu honen erabilerari buruzko datuak eman ditu.", "score": 0.21191350814277526 }, { "src": "• Erabiltzaile bakoitzak behar duen esku-hartzearen maila zehazteko egiten diren bisitek % 41 egin dute gora, azken bi urtean", "tgt": "Erabiltzaile-kopuruak nabarmen egin du gora urte batetik bestera. Bisita-kopuruak nabarmen egin du gora azken bi urteetan, zerbitzu honen bidez pertsonak uneoro zer egoera bizi duen jakin eta balioetsi nahi baita, zer laguntza-behar dituen jakiteko.", "score": 0.22220036860247755 }, { "src": "Zerbitzuak arreta pertsonalizatuan oinarritzen den eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten du. Artolazabalen hitzen arabera, \"alde batetik, eredu hori lankidetza soziosanitarioaren adierazgarri handia da, eta hori betiONentzako lan-ildo nagusietako bat da\". Gainera, \"nahiz eta adinekoen kolektiboa, zalantzarik gabe, zerbitzua ematean oinarrizkoa den, desgaitasuna duten pertsonetara eta gaixotasun mentala duten pertsonetara zabaltzean azken horien normalizazioa lortu nahi da eta zerbitzuari eskaintzen duen babesean aurrera egiteko aukera ematen dio\". Azkenik, betiONek \"arreta pertsonalizatuan oinarritzen den eredua garatzearen alde egiten du, bakardadearen, erorketen, segurtasunaren eta ingurune soziofamiliarrarentzako laguntzaren prebentzioan jarduteko\".", "tgt": "Sailburuak adierazi du betiON zerbitzuarekin helburu hauek lortu nahi direla: • arreta guztiz pertsonalizatua ematen hobetzea beti • bakardade-arazoak eta erorikoak prebenitzen eta segurtasuna eta gizarte-babesa ematen saiatzea • zerbitzu sozio-sanitarioen arteko lankidetza-adibide izatea • desgaitasuna duten pertsonei eta gaixotasun mentalak dituztenei ere eskaintzea orain", "score": 0.3464946480475279 }, { "src": "Altako bisita horiez gainera, etxeko bisitak ere egiten dizkiete erabiltzaileei, beste motibo-mota batzuengatik. Besteak beste, arrisku-maila altua identifikatuta duten pertsonen eta etxean esku hartzeko beharra dakarren arazo-motaren bat edo gizarte-arriskuren bat dutenen aldizkako segimenduak, edo baita erabiltzailearen eta bere ingurunearen egoerari buruzko informazioa eguneratzeko beharrezko bisitak ere. Gero, egokitzat jotzen bada, intzidentzia-txostena egiten da, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari bidaltzen zaio.", "tgt": "betiOn zerbitzuko langileek era askotako bisitak egiten dizkiete erabiltzaileei: • Zerbitzuan alta hartu nahi dutenentzako bisitak. Pertsona batek eta haren inguruak zer egoera bizi duten, zer behar dituzten eta zer zerbitzu eskaini dakiekeen jakiteko balio dute. • Zerbitzuaren erabiltzaileei arrazoi desberdinengatik egiten zaizkien bisitak. Tarteka-tarteka, arazo gehien dituzten pertsonei jarraipena egiteko, laguntzaren batekin etxean zuzenean esku hartzeko edo pertsonaren eta haren inguruaren egoerari buruzko informazioa eguneratzeko balio dute. Beharrezkoa bada, langileen egoerari buruzko txostena egiten dute eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu-zuzendaritzara bidaltzen.", "score": 0.34853390566523157 }, { "src": "Bisita-mota hori % 41 hazi da azken bi urtean; izan ere, pertsonalizazio-eredua ezarri da. Eredu hori erabiltzaileen etengabeko balorazio-sisteman oinarritzen da; horren bitartez, beren bizi-ereduak aztertzen dira eta une bakoitzean behar den babes-maila zehaztu daiteke. Ondorioz, betiONek erabiltzaileei prestazio osagarri batzuk eskaintzen dizkie: laguntza zaintzailearentzat, narriadura kognitiboaren arriskua arintzeko ariketa kognitiboak eta zenbait gailuren bidez egokitutako telelaguntza.", "tgt": "Zaintzaileari ere eskaintzen zaio laguntza, narriadura kognitiboa geldiarazteko ariketak egiteko, eta, horretaz gain, telelaguntzako zenbait tresna ere eskaintzen dira.", "score": 0.4819709503234622 } ] }, { "id": "96", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gipuzkoako IV. Foro Juridikoaren irekiera-ekitaldian parte hartu du gaur arratsaldean. Ekitaldia El Diario Vasco egunkariak antolatu du, eta Más derechos para las personas con discapacidad izenburua du. Inaugurazioan, Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakariak eta Carmen Adán Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak ere parte hartu dute. Gainera, Arantxa Aldaz kazetaria, egunkariko Informazio burua, moderatzailea izan da.", "tgt": "Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da. Sailburuak Justiziari buruzko ekitaldi batean parte hartu du. Ekitaldia El Diario Vasco egunkariak antolatu du Donostian eta Más derechos para las personas con discapacidad izenburua du. Arantxa Aldaz kazetariak zuzendu du. Sailburuaz gainera, ekitaldian egon dira Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria eta Carmen Adán Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia.", "score": 0.8340305105729994 }, { "src": "Artolazabalek horrelako topaketei balioa eman die, \"desgaitasunak dituzten pertsonen autonomia eta borondatea errespetatzeko\" balio dutelako, eta aukera ematen dietelako beren erabakiak hartzeko \"eta beren gaitasun juridikoa gauzatzeko, behar dituzten laguntzekin\". Sailburuak adierazi duenez, \"gizartea eta, bereziki, operadore juridikoak kontzientziatu behar ditugu desgaitasunen eta justiziarako sarbidearen arloan\".", "tgt": "Sailburuak esan du horrelako topaketak garrantzitsuak direla desgaitasun duten pertsonen autonomia eta borondatea errespetatu behar direla konturatzeko bai beren erabakiak hartzerakoan, baita justizia eskuratzerakoan ere, behar dituzten laguntzekin.", "score": 0.5278181027810057 }, { "src": "Hitzaldian, sailburuak Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko hitzarmenari buruz hitz egin du, eta esan du aldaketa bat ekarri zuela \"aurreko erantzun gainbabeslearen aurrean\". Jarduteko modu berri hori, azaldu duenez, bi lege berritan islatu da: ekainaren 2ko 8/2021 Legean, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala aldatzen duena; eta martxoaren 31ko 6/2022 Legean, irisgarritasun kognitiboaren kontzeptua zabaltzen duena.", "tgt": "Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko hitzarmena aldaketa handia izan zen administrazio publikoek justiziara iristeko eta justizia tratatzeko gaia lantzeko zuten moduan.", "score": 0.3715582684274357 }, { "src": "\"Lege berriaren arabera, desgaitasuna duten pertsonek gaitasun juridikoa dute. Horrenbestez, desagertu egin da lehengo desgaitasun-, tutoretza- eta ordezkaritza-sistema\", azaldu du. Eta onartu du \"tutoretza-erakundeek egiten ari ziren lan nabarmena birplanteatzera behartu duela, orain laguntza judizialeko neurriez arduratzen baitira\". Sailburuak azaldu duenez, horrek aurreko ezgaitze-sententziak berrikustea ekarriko du. Prozesu hori 2024ko irailaren 3a baino lehen amaitu behar da, eta \"epaitegietan unean uneko errefortzuak\" beharko dira.", "tgt": "Hitzarmenaren ideiak 2021eko eta 2022ko bi legetan islatu dira: • Bat desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoan laguntzeari buruzko legea da. • Horrek esan nahi du jada ez dagoela ezgaitzerik, • tutoretzarik eta ordezkaritzarik haiek babesteko modu gisa. Tutoretza-erakundeak arduratuko direla behar dituzten laguntzez. Epaitegiek lana indartu beharko dutela, epaiak berrikusi beharko direlako. 2024ko irailaren 3a baino lehen egin beharko dute hori. • Beste legea irisgarritasun kognitiboari buruzkoa da. Euskadiko Justiziako Plan Estrategikoa", "score": 0.21554522426715123 }, { "src": "Ildo horretatik, Beatriz Artolazabalek jakinarazi duenez, Euskadiko Justiziako Plan Estrategikoaren (2021-2025) eta Pertsona ahulekiko Justizia atalaren esparruan, \"ekintza-plan bat prestatzen ari gara, desgaitasuna duten pertsonak gainerako herritarren baldintza beretan Justiziara sartzea bermatzeko\". Eta, beste datu batzuen artean, esan du 80.000 pertsona inguru daudela Euskadin mendekotasun-egoeran, eta 140.000 pertsonak baino gehiagok %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutela aitortuta.", "tgt": "80 mila pertsona inguru daude Euskadin mendekotasun-egoeran. Eta 140 mila pertsonak baino gehiagok aitortuta dute %33ko edo hortik gorako desgaitasuna. Sailburuak esan du Eusko Jaurlaritza proposamen bat lantzen ari dela, Euskadiko Justizia Plan Estrategikoaren (2021-2025) \"Pertsona ahulekiko Justizia\" atalaren barruan. Proposamen horrek bermatu nahi du desgaitasun duten pertsonek gainerako herritarrek dituzten baldintza berberak izatea justiziara jotzeko orduan. Hau Justizia gizatiarragoa eta bidezkoagoa egiteko modu bat da.", "score": 0.4259069450040376 }, { "src": "Azkenik, sailburuak Euskadiko \"elkarte-sare indartsua\" ere goraipatu du, \"Edeka plataformaren bidez sarean lan egitera ohitua\". Horregatik, diagnostikoan eta ekintza lerroetan lan egiteko eskatu die, desgaitasuna duten pertsonek beren gaitasun juridikoa modu autonomoan erabil dezaten.", "tgt": "Sailburuak hitz egin du Euskadiko elkarteek sarean egiten duten lanaz Edeka plataformaren bidez.", "score": 0.42486245807507234 }, { "src": "Artolazabalek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Justizia eta DEsgaitasun Foroak bultzatutako lana ere aipatu du, baita CERMIk (Desgaitasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordea), Plena Inclusión, ASPACE eta abarrek egindako lanak ere.", "tgt": "Baita ere zoriondu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Justizia eta Desgaitasun Foroaren lana. Foro horretan CERMI, Plena Inclusión, Aspace eta beste erakunde batzuek parte hartzen dute.", "score": 0.4533962521061118 } ] }, { "id": "103", "alignments": [ { "src": "• Jean-René Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko presidentearekin batera, Donibane Garazin Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldiaren buru izan da", "tgt": "Gaur Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna ospatu da Donibane Garazin. Iñigo Urkullu Lehendakaria han egon da Jean-René Etchegaray Iparraldeko Elkargoko presidentearekin batera eta ekitaldiaren buru izan da.", "score": 0.3936327184221369 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabalaz gain, ekitaldian izan dira Bidasoaren bi aldeetako agintariak, kulturaren, akademiaren, politikaren eta gizarte-erakundeen ordezkariak, bai eta euskal diasporarekin harreman zuzena duten familiak ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako beste ordezkari batzuek ere parte hartu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Iparraldeko kultura, politika eta gizarte erakundeen ordezkariek eta euskal diasporako familiek ere.", "score": 0.43333632539501704 }, { "src": "Horien aurrean, Lehendakariak gogorarazi du Euskal Herria duela mende batzuetatik hona herri emigrante bat dela, herrialde berrietan integratzeko hasierako zailtasunak ezagutzen dituena. Garrantzitsua da gogoan izatea gaur gure atera deitzen dutenean eta etorkizun hobea baino bilatzen ez duten migratzaileak hartzea dagokigunean.", "tgt": "Lehendakariak esan du Euskal Herria aspalditik izan dela beste herrialde batzuetara emigratu behar izan duen herria. Euskal Herriak badaki zaila dela leku berrietan integratzea. Horregatik, gaur egun garrantzitsua da Euskadin harrera ona egitea gure lurraldera etorkizun hobe baten bila iristen diren migratzaileei.", "score": 0.4292735698665879 }, { "src": "• \"Europak errotik aldatu behar du, eta gure lurraldean babesa eta etorkizun berria bilatzen duten pertsonak hartzeko politika komuna onartu behar du. Ezin dugu gizarte gisa beste alde batera begiratu", "tgt": "Urkulluk ere esan du Europan kanpotik datozen pertsonak hartzeko herrialde guztietarako politika bateratua egon behar dela.", "score": 0.409777337458512 }, { "src": "Etorkizunari begira, lehendakariak bi ekimen nabarmendu ditu: Han eta Hemen proiektua, plataforma digital eta globala, mundu osoko euskaldunei zuzendua, informazioa eta baliabideak elkarrekin trukatzeko eta esperientziak partekatzeko, eta Kanpoan diren Euskal Komunitateen Legea eguneratzea, erronka berriei aurre egiteko. Hala, iragarri du udazken honetan euskal diasporari eta legebiltzar-taldeei helburu hori parekatzeko, eztabaidatzeko eta osatzeko proposamen bat helaraziko zaiela.", "tgt": "Lehendakariak adierazi du datorren udazkenean euskal diasporarekin lotutako bi proiektu berri izango direla: • Han eta Hemen plataforma digitala mundu osoko euskaldunak harremanetan jartzeko eta informazioa, esperientziak eta baliabideak partekatzeko. • Kanpoan diren Euskal Komunitateen Legea. Lege honen proposamen bat Eusko legebiltzarreko talde politikoekin eztabaidatuko da eta euskal diasporari helaraziko zaio. Iparraldeko Elkargoaren presidenteak euskal diasporak gure gizartean duen garrantziaz ere hitz egin du. Munduko euskaldunek gure kultura aberatsagoa egiten dutela esan du, euskara beste leku batzuetan garatzen dutelako eta beren nortasuna mantentzen dutelako.", "score": 0.5630524428984642 }, { "src": "Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna", "tgt": "Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ekitaldia", "score": 0.849943957899399 }, { "src": "Besteak beste, erakusketa txiki bat aurkeztu da Udaletxearen aurrean, euskal emigrazioak izan duen eta duen garrantzia ezagutu eta aitortzeko. 9 panelen bidez, erakusketak ibilbide bat egiten du euskal emigrazioaren etapetan zehar, 100 argazki eta dokumentu baino gehiagorekin. Euskal Herriak XIX. mende hasieratik gaur egun arte partekatzen duen historia zoragarri baten berri ematen dute horiek guztiek.", "tgt": "Udaletxean erakusketa bat aurkeztu da. Erakusketan 100 argazki baino gehiago ikus daitezke eta 19. mendearen hasieratik gaur arteko euskal emigrazioari buruzko dokumentuak ere.", "score": 0.38137892431927733 } ] }, { "id": "158", "alignments": [ { "src": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak GAZTAROAN EKIN, IRSEARABA eta BERRIZTU erakundeekin hainbat hitzarmen sinatu ditu, adingabeen eta gazteen gizarteratzea sustatzeko. Guztira, 1,5 milioi euro pasatxo bideratuko ditu eginkizun horretara. Hitzarmen horien bidez, delituak egin dituzten adingabeak egoitzan hartzea eta gizarteratzea jorratzen dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hainbat hitzarmen sinatu ditu elkarteekin delituak egin dituzten adingabe eta gazteei laguntzeko gizarteko kide izan daitezen. Laguntza horien bidez, elkarteek delituak egin dituzten adingabeei honako hauek eskaini ahal izango dizkiete: • Egoitza-harrera, hau da, adingabeentzako bizitzeko leku bat eta bertan behar den guztia eskaintzen zaie. • Gizartearen parte izateko laguntza.", "score": 0.3091716208270168 }, { "src": "Proiektu zehatzak", "tgt": "Elkarte bakoitzak egingo dituen proiektuak.", "score": 0.2853157577320377 }, { "src": "Zehatz-mehatz, GAZTAROAN EKIN elkartearekin sinatutako hitzarmenaren helburua da Arabako Andoiu-Gorbeia heziketa-zentroan emakume adingabeak eta gazteak egoitzan hartzea eta gizarteratzea sustatzea. Horretarako 399.596 euro bideratuko dira. Era horretan, erregimen ireki, erdireki edo itxian —terapeutikoak barne— kautelazko neurriak edo neurri irmoak betetzen dituzten 16 emakume adingabe eta gazte artatu nahi dituzte.", "tgt": "GAZTAROAN EKIN elkarteak ia 400 mila euro jasoko ditu kautelazko neurriak edo neurri irmoak dituzten 16 neska adingabe eta gazteri laguntzeko.", "score": 0.3530144819196116 }, { "src": "Arabako Gizarte Berrintegrazioko Institutuarekin (IRSEARABA) akordioa luzatu dute 58.135,50 euroko balioagatik, erakunde horrek Adingabeen Epaitegiari babesa emateko ingurune irekian neurriak berariaz aplikatzen direla bermatzeko garaian, hau da: zaintzapeko askatasuna, gizarte-heziketako eginkizunak, tratamendu anbulatorioa, komunitatearen onurarako prestazioak eta asteburuetan norberaren etxean egoteko neurriak. Halako neurrien bidez epaitutako adingabeen gizarteratzea bilatzen da.", "tgt": "Neurri horietako batzuk hauek dira: • zaintzapeko askatasun • gizarte- eta hezkuntza-zereginak, adibidez, enplegu-ikastaroak, gizartean ondo erlazionatzen ikasteko ikastaroak ... • gazteek komunitate bati laguntzen dioten jarduerak egitea • gazteek asteburuan etxean geratzeko aukera izatea.", "score": 0.2755236903679582 } ] }, { "id": "244", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramailea den Josu Erkorekak azaldu du zein erabaki hartu diren.", "score": 0.2921843472742077 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, emakumeek Hondarribiko Alardearen desfile tradizionalean parte hartzeko duten \"eskubidea\"ren aldeko adierazpena sinatzea dela eta, nabarmendu du oharra norabide egokirantz egiteko urrats bat dela. \"Proposamen txalogarria da, eta balio berezia du; izan ere, gazteen belaunaldia da protagonista\", esan du.Era berean nabarmendu du oso gogoan izan beharreko keinua dela, eta baliagarria izan daitekeela berdintasunarekin eta bizikidetzarekin errespetuzkoa den Alardean aurrera egiteko.", "tgt": "Emakumeek Hondarribiko Alardean parte hartzeko duten aukeraren aldeko adierazpena sinatu berri du gazte-talde batek, eta Eusko Jaurlaritzaren iritziz, adierazpen hori positiboa da. Gipuzkoako herri horretako desfile tradizionala da, izan ere, Alardea, eta, bertan, gizonezkoek baino ez dute desfilatzen. Alardea berdintasuna eta bizikidetza errespetatuko dituen egintza bihur dadin baliagarria izan daiteke adierazpena, Eusko Jaurlaritzaren ustez.", "score": 0.3868478059022442 }, { "src": "Jon Bienzoba ETAko presoaren lanak jaso dituen erakusketa dela eta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Galdakaoko Udalari biktimekin sentikorra izateko eta beren eskariari egoki erantzuteko eskatu dio.\"Espazio publiko batean ETAko preso baten erakusketa egiteari ez zaio legeak aginduta aurka egiten, gizatasunak eta biktimenganako sentsibilitateak aginduta baizik\", esan du.Horrela azaldu du ez dela espetxeratutako pertsona baten arte-adierazpenerako eskubidea zalantzan jartzen, babes publikoarekin egiten den erakusketa salatzen dela.\"Iraganaren memoria kritikoa eraikitzen ari gara.Ezin da minimizatu, hutsaldu eta alde batera utzi ETAK eragin zuen kalte bidegabea\", esan du.", "tgt": "ETAko preso batek Galdakaon egindako erakusketa ETAren terrorismoaren biktimekiko sentikortasuna erakuts dezala eta erakusketa erretiratu dezala (eskatu zaion gisan) galdegin dio Eusko Jaurlaritzak Galdakaoko Udalari. Bizkaiko udalerri horretako Udalak, izan ere, erakusketa bat antolatu du, Jon Bienzoba ETAko presoaren margolanekin. Eusko Jaurlaritzaren ustez, erakusketa hori bertan behera geratu beharko litzateke. Izan ere, nahiz eta legezkoa den preso batek bere lana espazio publikoan erakustea, kontuan hartu behar da ETAk iraganean sortu duen mina.", "score": 0.4510396226253607 }, { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak erabaki duela \"Hiri-inguruneetan merkataritza-ekintzailetzarako laguntzen programa\" errepikatzea.Deialdi bikoitza da:batetik, Euskadiko udalentzako laguntzak, merkataritza-ekintzailetza sustatzeko, eta, bestetik, ekintzaileentzako laguntzak, gure herri eta hiriburuetan establezimendu berriak ireki ditzaten.Erkoreka sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela saltoki berriak ireki daitezen edo gaur egun daudenak negozio-ildo berriekin zabal daitezen sendotzea.\"Tokiko saltokiaren aldeko apustua egiten dugu; izan ere, gure hiri-nukleoak egituratzeko gaitasun handia dute. Baina, halaber, auzo berrietan eta hurbileko eremuetan irekitzeko edo zabaltzeko apustua ere egiten dugu\", esan du.", "tgt": "Hiri inguruetan, hau da, herri eta hirietan merkataritza-ekintzailetza babesteko laguntzen programa da.", "score": 0.3860603952544132 }, { "src": "Migratzaileei Arreta emateko Programa", "tgt": "Etorkinei arreta emateko laguntzak", "score": 0.20484353558826637 }, { "src": "Bestalde, Erkoreka sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak beste zuzkidura ekonomiko bat onetsi duela \"Migratzaileei Arreta emateko Programarako\". Zehazki, baimena eman da 400.000 eurokodirulaguntza emateko, ahultasun bereziko egoeran eta gizarte-bazterketa larrian dauden iragaitzazko pertsonei arreta emateaz arduratzen diren lau elkarteentzat.Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi du Euskadi iragaitzazko gunea dela Afrikatik Europako iparraldera doazen pertsonentzat.Horrela, bada, migratzaileekin urteak lanean daramatzaten elkarteekin koordinatuta lan egiteak duen garrantzia nabarmendu du.", "tgt": "Etorkinei arreta ematen lan egiten duten 4 elkarteri 400 mila euroko diru-laguntza ematea onartu du Gobernu Kontseiluak. Egoera zailean edo gizartean baztertua izateko arriskuan dauden pertsonei laguntzen diete elkarte horiek.", "score": 0.25875592558110644 }, { "src": "EHUrekin lankidetza-proiektuak", "tgt": "Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) lankidetzan aritzeko proiektuak", "score": 0.40151985936526474 } ] }, { "id": "358", "alignments": [ { "src": "Udaldiari begira, mugikorretarako zaindu aplikazioa abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, gazteen eta nerabeen artean alkohol-kontsumoak eragindako nahasmenduen agerraldia saihesteko. Aplikazio berri hau gaurtik aurrera deskargatu daiteke Google Play-n eta informazio interesgarria eskaintzen du kontsumoaren ondorioei buruz, alkoholaren inguruko mito faltsuak apurtzen lagundu eta aisia-aukerak eskaintzeaz gain.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak mugikorretik erabiltzeko APP berri bat egin du, \"Zaindu\" izenekoa. APP hori egin da, hain zuzen ere, gazteek alkohol gutxiago edan dezaten. Berria da APPa, eta Google Play-tik deskargatu ahal izango da gaurtik aurrera.", "score": 0.3667122337001797 }, { "src": "Zaindu Programaren esparruan garatu da app hau, eta profil desberdinetako pertsonei dago zuzendua: nerabeak, gazteak, gurasoak, emakume haurdunak, eta baita hezkuntzako, ostalaritzako eta instituzioetako eragileak ere. Aplikazioak ebidentziak eskaintzen ditu alkohol-kontsumoaren ondorioei buruz, adingabe batek edo haurdun dagoen emakume batek edatea zergatik den txarra azaltzen duten arrazoiak ematen ditu, eta baztertu egiten ditu alkoholdun edarien kontsumoari buruzko mito faltsuak. Gainera, informazio interesgarria eskaintzen die gazteei, besteren artean, garraio publikoen ordutegia edo laguntza behar izanez gero jo beharreko baliabideak.", "tgt": "Zer topatuko dute gazteek \"Zaindu\" APPan? • Informazioa: zer gertatzen da alkohola edatean eta zergatik da txarra alkohola kontsumitzea. • Informazioa: alkoholik edan gabe nola dibertitu eta zer plan egin: - Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dauden jarduera kulturalak. - Atzerrirako bidaiak. - Kirola eta ariketa fisikoa. • Gazteentzako informazio interesgarria: - Garraio publikoaren ordutegiak. - Laguntza-telefonoak. - Elkarteetan parte hartzea, boluntario izatea...", "score": 0.04655871999824469 }, { "src": "Osasuneko sailburu Jon Darpónek adierazi duenez, gazteak eta nerabeak sentsibilizatzea da aplikazioaren asmoa \"alkoholak nola jarduten duen, eta zein ondorio eta arrisku dituen ezagutzeak duen garrantziari buruz\". \"Gazteenen artean zabaldua dagoen ideiari aurka egitea da xedea, pentsatuz arriskurik ez dakarren substantzia baten aurrean daudela, oso eskuragarri duguna eta oso normalizatua gure gizartean\", gaineratu du. Aplikazioa prebentzioaren eta osasuna sustatzearen ikuspegitik dago planteatuta, eta alkoholik gabeko aisia-planak egitera animatzen ditu gazteak eta nerabeak.", "tgt": "Osasuneko sailburu Jon Darpónek aurkeztu du APPa. Sailburuak esan du APPa baliagarria dela gazteek jakin dezaten zer gerta dakiekeen alkohola edaten dutenean eta zer ondorio izan ditzakeen horrek eurengan. Garrantzitsua da hori, gazteentzat oso gauza normala, eskuragarria eta arriskurik gabea baita alkohola. APParen bidez, gazteak animatu nahi dira dibertitzera eta planak egitera, alkoholik edan beharrik gabe.", "score": 0.3367360025468487 } ] }, { "id": "263", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak Gobernu Bileraren ondorengo ohiko prentsaurrekoa eman du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak aditzera eman du zer erabaki hartu dituzten.", "score": 0.3389498416314832 }, { "src": "Josu Erkoreka sailburuak jakitera eman du Konstituzio Auzitegiak behin betiko artxibatu duela Mariano Rajoy presidente zuen PPko Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Legearen aurka jarritako konstituzio-kontrakotasun helegitea. Sailburuak esan duenez, erabakia hartu da Pedro Sánchezen Gobernuak errekurtso horretan atzera egin ostean Eusko Jaurlaritzarekin akordio batera iritsi ondoren legea aldatzeko. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du Konstituzio Auzitegiak errekurtsoa, beste tramiterik gabe, artxibatu izana datu ona eta positiboa dela.", "tgt": "Konstituzio Auzitegiak artxibatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Legearen aurka jarritako errekurtsoa. Mariano Rajoy-ren Gobernuak uste zuen Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Legeak ez zuela Konstituzioak esandakoa betetzen. Horregatik, lege horren aurkako errekurtso bat aurkeztu zuen Konstituzio Auzitegiaren aurrean. Duela gutxi, Eusko Jaurlaritza eta Pedro Sánchezen Gobernua akordio batera iritsi dira lege hori aldatzeko. Ciudadanos-ek errekurtso bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak eta Pedro Sánchezen Gobernuak adostutako Lege horren aurka. Orain, Konstituzio Auzitegiak errekurtso hori aztertu behar du.", "score": 0.5183403421364196 }, { "src": "Lege honi dagokionez, Eusko Legebiltzarrak onartutako Legearen hainbat artikuluren erreformari Ciudadanosek Konstituzio Auzitegian jarritako helegiteari buruzko erabakia hartzea falta da. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak gaitzetsi egin du Eusko Legebiltzarrean inolako ordezkaritzarik ez duen Ciudadanos alderdiak hainbesteko babesa izan zuen lege bati helegitea jarri izana. \"Injerentzia bat da. Ziur gaude Konstituzio Auzitegiak arrazoia emango digula\", erantsi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ustez, ez dago ondo hori, Ciudadanosek ez baitauka ordezkaririk Eusko Legebiltzarrean. Eusko Jaurlaritzak uste du Konstituzio Auzitegiak eurei emango diela arrazoia.", "score": 0.31343539576632573 }, { "src": "Memoria Historikoaren Lege Proiektuari dagokionez, Erkoreka sailburuak azpimarratu du Euskadin asko aurreratu dela, eta adostuta, gainera, gai honetan. \"Gauzak ongi egiten ari gara, eta, orain, lanari lege berri batekin emango diogu amaiera\", adierazi du. Horrela, sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzak aurreratuta duela onartu, kontrastatu eta Legebiltzarrera bidaliko den testu artikulatua.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak esan du lanean ari direla Memoria Historikoaren Legean , eta asko egin dutela aurrera gai horretan. Baita ere esan du lan on bat egiten ari direla, eta lan horri esker, Memoria Historikoaren Lege berri bat egongo dela.", "score": 0.39102725246637837 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakitera eman du Gobernu Bilerak \"2018ko Balantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren sektore publikoko gardentasunaren ezarpen-mailari buruzkoa\" onartu duela. Erkorekak nabarmendu duenez, gardentasun-eredua finkatuta dago eta autoexijentzia handia da informazioa kalitatezkoa izan dadin. Alde horretatik, txostenean jasotakoari egin dio aipamena, eta adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak \"gauzak ongi egiteaz gainera, gauza onak ere egiten ditu euskal gizartearentzat\". Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du argitaratutako informazioa zehatza, osoa, garrantzizkoa, eguneratua, bere testuinguruan kokatua eta irekia dela, eta horrek berriz erabiltzeko aukera ematen duela. Erkoreka sailburuak aipatu du txostenean mugarri gisa aipatzen dela Euskadi Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan (OGP) sartu izana.", "tgt": "Gobernu irekia Eusko Jaurlaritzak 2018ko Balantzearen txostena onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Sektore Publikoaren gardentasunari buruzkoa. Txostenak dio Eusko Jaurlaritzak, gardentasunaren arloan... • Gauzak ondo egiten dituela. • Gauza onak egiten dituela Euskadiko gizartearentzat. • Modu argi eta irekian komunikatzen dela herritarrekin. Gainera, txostenak dio oso ona dela Euskadik parte hartzea Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan.", "score": 0.6117144227863828 }, { "src": "Administrazio digitalari buruz, berriz, Erkorekak esan du, Ernst&Young aholkularitzak duela gutxi egindako txosten baten arabera, Euskadi aitzindaria dela administrazio digitalean. Horrela, azaldu du euskal administrazioak funtzionamendu digitalaren eskakizunen % 94,7 betetzen dituela: web-ataria, egoitza elektronikoa, herritarren eta enpresen arreta, identitate digitala eta sinadura elektronikoa, ordezkaritza eta erregistro elektronikoa eta komunikazioa eta jakinarazpenak. Horrez gainera, sailburuak nabarmendu du OpenData ataria aitzindaria dela Estatu osoko katalogoan dataset gehien argitaratzen dituen datu-iturri gisa.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Open Data web-orria Estatutik datu gehien argitaratzen duen ataria da.", "score": 0.4010462607772039 }, { "src": "Era berean, bozeramaileak gogoratu du Legebiltzarra Gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari buruzko lege-proposamena tramitatzen ari dela. Erkorekaren esanetan, ekimen hori Euskadik informazio publikoa eskuratzearen, kontu ematearen eta herritarrek parte hartzearen arloetako eskubide berrietan berme eta segurtasun osoz aurrera egiteko behin betiko onespena izango da.", "tgt": "Eusko Legebiltzarra lanean ari da Gardentasunaren eta Herritarren Parte-hartzearen Legean. Euskadik beharrezkoa du lege hori, gai hauetan aurrera egiteko: • Herritarren eskubideak, informazio publikoa eskuratzeko. • Administrazioak kontuak ematea, hau da, herritarrei azaltzea zer egiten duten. • Herritarrek parte hartzea.", "score": 0.40142356657406125 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakitera eman du Gobernu Bilerak bi deialdi onartu dituela 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren esparruan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartuak ditu 2 deialdi, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2020 Planari dagozkionak.", "score": 0.41770711188115134 }, { "src": "Alde batetik, Ikasiker Beken deialdia onartu du 2019-2020 ikasturterako. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragile gisa egiaztatuta, ikerketa-taldeetan parte hartu nahi duten ikasleentzako 160 beka dira.", "tgt": "Honetarako dira 2 deialdi horiek: • 160 Ikasiker beka 2019-2020 ikasturterako: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikerketetan lagundu nahi duten ikasleentzako bekak dira. • STEAM Euskadi Hezkuntzako Estrategia: Eusko Jaurlaritzak jarri du martxan, Innobasquerekin", "score": 0.46846612372140883 }, { "src": "Beste alde batetik, STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategia ezartzeko Innobasquerekin hitzarmena egitea ere onartu da. Erkorekak azaldu duenez, helburua formakuntza zientifiko-teknikoa hezkuntzako etapa guztietan sustatzea da. \"Gure ustez lehentasuna du giza kapitala sendotzeko lanak, eta adin goiztiarretatik hasita, gainera. Garrantzizkoa da gazteak teknologia, ingeniaritza eta matematikak zentzu, testuinguru eta sormenez erabiltzeko gero eta gaitasun handiagoa eskatzen duen lan-merkaturako prestatzea\". Era berean, sailburuak nabarmendu du STEAM Estrategia bereziki emakumezkoen bokazio zientifiko-teknologikoak suspertzera bideratuta dagoela.", "tgt": "Estrategiak honako hau bultzatu nahi du: • Prestakuntza zientifikoa eta teknikoa, eskola eta institutuetan, maila guztietan. • Geroz eta gazte gehiago izatea zientzia eta teknologia ikasi eta horretan lan egiten dutenak.", "score": 0.29670606057916465 } ] }, { "id": "345", "alignments": [ { "src": "Gobernuko bozeramaile Josu Erkorekak, Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan jakinarazi duenez, gaur egiten ari dira \"Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren\" bilera, eta bertan dago mahai gainean Euskal Enplegu Publikoaren Legearen Aurreproiektua onestea. Erkorekak azaldu duenez, gaur onesten den dokumentua oraingo erregulazioaren ‒1989an datatua‒ eguneratze bat da, integrala eta berritzailea, eta azpimarratu du lotu egiten dituela euskal instituzioen arrazionalizazio-, modernizazio- eta digitalizazio-prozesuak. \"Enplegu publikoa erregulatzea da gure helburua, hain zuzen ere, herritarrekiko Administrazio eraginkorrago, gardenago eta hurbilago bat sortzeko, Gobernantza Publikoaren eskakizun handiko irizpideekin bat datorrena\", gaineratu du.", "tgt": "Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoren, zer erabaki hartu dituzten azaldu du prentsaurreko batean. Kontseiluan Euskal Enplegu Publikoaren Lege-aurreproiektua onartuko da. Euskal funtzionarioen lana arautzen duen gaur egungo Enplegu Publikoaren Legea 1989koa da eta eguneratu egin behar da.", "score": 0.31798958533765953 }, { "src": "Sailburuak azaldu duenez, testuak jasotzen duen beste berritasun bat da langile publiko guztiei helarazten diela kudeaketa etika publikoaren estandarren arabera zuzentzeko eskakizuna. Horren haritik, adierazi duenez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak gaur testua onetsi ondoren, bere tramitazioaren azken faseari heltzen dio proiektuak. \"Urtea amaitu aurretik behin betiko onartu eta Legebiltzarrera bidaliko dugu\", gaineratu du Erkorekak.", "tgt": "Erkorekak esan du Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren bilera egon dela gaur. Urte amaieran, Proiektua onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidaliko da.", "score": 0.23475386926169897 }, { "src": "Lege-proiektu honek sakondutako konpromisoei aipamen eginez, Administrazio Publikoan lan egiten duten pertsonen kontziliazioa, emakumeen eta gizonen erabateko berdintasuna eta familia-eredu berriak nabarmendu ditu Josu Erkoreka bozeramaileak.", "tgt": "Organo horretan EAEko Administrazio Publikoaren funtzionamenduarekin eta bertan lan egiten duten pertsonekin lotutako gaiak jorratzen dira.", "score": 0.2975106993078124 } ] }, { "id": "182", "alignments": [ { "src": "Gaur eguerdian Lehendakaritzan egin den prentsaurrekoan, Nekane Murga Osasuneko sailburuak osasunaren ikuspegitik bete beharreko jarraibideak azaldu ditu, eta Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak, berriz, antolaketari buruzko alderdiak zehaztu ditu.", "tgt": "Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da. Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko sailburua.", "score": 0.3001245863915479 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Segurtasuneko sailburuek gaur goizean egin dute datorren uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako osasun-jarraibideak azaltzeko agerraldia. Jarraibide horien helburu nagusia da herritarrek botoa emateko eskubidea bermez osoz gauzatu ahal izatea osasun publikoa babestuta.", "tgt": "Bi sailburuek azaldu dute zeintzuk izango diren segurtasun- eta osasun-neurriak Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeetarako.", "score": 0.47448083798644636 }, { "src": "• Hauteskunde-mahaiak eratzeari, horien kokapenari eta barneko antolaketari buruzko jarraibideak. Honakoak nabarmentzen dira: • Hauteslekuak ez dira adinekoen egoitzetan kokatuko. • Hauteskunde-mahaia osatzen duten pertsonen arteko segurtasun-tartea (1,5 m) bermatuko da, bai eta botoa ematera joaten diren pertsonen artekoa ere lurrean jarritako marken bidez; marka horiek norberaren txanda iritsi arte itxaroteko lekua seinaleztatuko dute. Berdin jokatuko da altzarien kasuan ere: boto-kutxa, kabinak, eta abar. • Antolaketa-neurriak hartuko dira hauteslekurako sarbideetan ordena mantenduko dela bermatzeko. Horretarako, sarrera-irteerak antolatuko dira jendea pilatzea eragozteko. Ilarak sortzen badira, hautesle zaurgarriak (65 urtetik gorakoak edo haurdun dauden emakumeak) lehenetsiko dira, hauteskunde-mahaietan ahalik eta denborarik gutxien igaroko dutela bermatzeko. • Posta bidezko botoa: puntu honetan, batetik, posta bidezko botoa egiteko ohiko prozedura aipatzen da, eta, bestetik, boto-eskaerak ahalordetzeko notario-esku-hartzea behar den kasuetarako segurtasun-neurriak ezartzen dira. Adibidez, egoitzetan bizi diren pertsonak, • Higiene-jarraibideak hauteslekuetan. • Bozketa-egunaren aurretik, instalazioak desinfektatuko dira. • Bozketa-egunean, aireztatuta egongo dira hauteslekuak, eta mahaiak, boto-kutxak eta kabinak tarteka garbituko dira, bai eta komunak, ateen heldulekuak, eskudelak eta sarri ukitzen diren bestelako gainazalak ere. • Hauteskunde-mahaiak ixten direnean, lokalak garbitu eta desinfektatuko dira. • Hauteslekurako sarreran nahiz mahaietan gel hidroalkoholikoa egongo da, bai eta zakarrontziak ere erabili eta botatzeko mukizapiak edo bestelako materialak botatzeko. • Mahaiko kideen eta gainerako langileen babes pertsonalari buruzko jarraibideak. Puntu honetan biztanleriari orokorrean emandako gomendioak bete behar dira: segurtasun-tartea uztea, maskara kirurgikoa erabiltzea (materiala emango zaie) eta eskuak sarri garbitzea. Boto-zenbaketan neurri horiek areagotzea eskatzen da. Gainera, ez dute beren eskuekin NAN edo bozketa-gutun-azalak ukitu beharrik izango. • Hautesleentzako jarraibideak. Aipatutako hiru gomendio horiek betetzeaz gainera, komeni da pertsona bakoitzak, etxetik irten aurretik, errolda-txartelean begiratzea botoa zein hautesleku, sekzio eta mahaitan eman behar duen, bai eta dokumentazioa prestatzea ere. Helburua da hautesleku barruan ahalik eta denbora gutxien egotea. • Mahaiko zenbaketa, ondorengo eragiketak eta zenbaketa orokorra: zenbaketari begira, neurri hauek hartzea eskatzen da: distantzia, maskara eta eskuak garbitzea. Nitrilozko eskularruak eta FFP2 maskarak emango dira.", "tgt": "7 osasun-aholku • Hauteskunde-ekitaldiak egiten diren tokietan: • Pertsonen arteko kontaktua saihestea. • Segurtasun-tartea mantentzea. • Ez banatu liburuxkak edo objektuak. • Sarreran gela hidroalkoholikoa izatea. • Zakarrontzi bat izatea, eskuzkoa ez den tapa duena irteeran. Eta ekitaldiaren amaieran desinfektatzea. • Hauteskunde egunean pertsonen arteko harremanei buruz: • Adinekoen egoitzetan hauteslekuak egotea saihestea. • Metro eta erdiko distantzia mantentzea: -hauteskunde mahaia osatzen duten pertsonen artean. - botoa emateko zain dauden pertsonen artean (distantzia lurzoruan markekin adieraziko da). • Hauteslekuetako pertsonen sarrera eta irteera antolatzea, pilaketak saihesteko. • Lehentasuna ematea 65 urtetik gorako pertsonei eta haurdun daudenei, ilarak sortzen badira. • Posta bidezko botoa • Egin beharreko urratsak. • Segurtasun neurriak notario bat behar den kasuetarako, botoa ematera joan ezin diren pertsonentzako. • Ikastetxetan eta hauteslekuetan: • Lekuak desinfektatu, bozketak egin aurretik. • Aireztatuta edukitzea eta mahaiak maiz garbitzea, kutxak, kabinak, komunak, ateen heldulekuak... • Sarreran gela hidroalkoholikoak izatea. Eta paperontziak irteeran. • Lokalak itxi ondoren garbitu eta desinfektatu. • Hauteskunde mahaietako pertsonak eta beste pertsona batzuk: • Segurtasun-tartea mantentzea. • Emango zaien maskara eramatea. • Eskuak maiz garbitzea. • Ez dute NANik eskuekin ukitu beharko, ezta gutun-azalak ere. • Botoa ematera doazen pertsonak: • Segurtasun-tartea mantentzea. • Maskara eramatea. • Informazioa eta dokumentazioa etxetik eramatea. • Ahalik eta denbora gutxien egon hauteslekuetan. • Botoak zenbatzean: • Distantzia mantentzea, maskara eta eskuak garbitzea. • Nitrilozko eskularruak eta FFP2 maskarak emango dira.", "score": 0.24230765016587572 }, { "src": "Bestalde, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak bihar onartuko duela uztailaren 12ko hauteskundeetako mahaikideentzako Jarraibideen Eskuliburua. Eskuliburuak jada badu Hauteskunde Batzorde Zentralaren eta Euskadiko Hauteskunde Batzordearen oniritzia, eta oraingoan hauteslekuetako osasun-gomendioak jasotzen dituen eranskin bat ere izango du.", "tgt": "Jarraibideen eskuliburuak Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak onartuko du hauteskunde-mahaietan parte hartuko duten pertsonei zuzendutako jarraibideen eskuliburua ematea jakin dezaten zer egin behar duten bozketa-egunean.", "score": 0.43118173409293364 }, { "src": "Udalek ekainaren 13tik 17ra bitartean zozketa egiten dutenean, eskuliburua hauteskunde-mahaietako lehendakariei, kideei eta ordezkoei banatuko zaie izendapenaren jakinarazpenarekin batera. Eranskinean jasoko diren eta egun horretan bete beharko diren neurriak Osasun Sailaren ebazpenean ezarritakoak dira.", "tgt": "Eskuliburuak osasun-neurriak ere azalduko ditu. Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketak ekainaren 13tik 17ra egingo dira. Presidente, bokal edo ordezkoa izatea egokitzen zaien pertsonak jakinarazpena eta eskuliburua jasoko dituzte.", "score": 0.10387535103375695 }, { "src": "Horrela, hauteskunde hauetan aurrekoetan baino 41 hautesleku gehiago egongo dira.", "tgt": "Uztailaren 12ko hauteskundeetan osasun neurriak bete ahal izateko, aurreko hauteskundeetan baino 41 hautesleku gehiago egongo dira. Guztira 761 hautesleku eta 2.678 hauteskunde mahai izango dira.", "score": 0.5964033963233101 }, { "src": "Horrez gainera, uztailaren 12an egongo diren 761 hauteslekuetatik 100ek beste kokaleku bat izango dute. Herritarrek, beraz, arretaz irakurri beharko dute EINk etxeetara bidaliko duen errolda-txartela, bertan jartzen baitu hautesle bakoitzak zein hautesleku eta mahaitan eman behar duen botoa.", "tgt": "100 hautesleku berriak dira. Botoa ematera doazenek ondo begiratu behar dute bidaliko zaien txartela bertan jarriko baitu botoa eman behar duten tokiko datuak.", "score": 0.18774050070164164 }, { "src": "Era berean, jakitera eman du Hauteskunde Batzorde Zentralak Correos gaitu duela boto-eskaerak telematikoki eta sinadura elektronikoarekin egin ahal izateko bere webgunetik. Posta bidezko botoa eskatzen dutenek, postariak hauteskunde-dokumentazioa etxean ematen dienean, aukera izango dute postariari botoa emateko, posta-bulegora joan beharrean.", "tgt": "Posta bidez bozkatzea eskatu duten pertsonen kopuruak gora egin du duela 4 urteko hauteskundeekin alderatuta. Baina Internet bidez ere sina daiteke sinadura elektronikoarekin.", "score": 0.17559091984746264 }, { "src": "Posta bidezko botoa emateko izapideak hasteko epea uztailaren 2an amaituko da eta, Segurtasuneko sailburuak gogoratu duenez, botoa posta bidez emateko izapideak hasten badira, gero ezingo da botoa aurrez aurre eman. Era berean, adierazi du hauteskundeak.eus web-orriaren bidez zuzenean sar daitekeela posta bidezko botoa eskatzeko EINren formularioan. Formulario hori norberaren datuekin bete eta sinatu ondoren, eskaera dagokion posta-bulegora eraman behar da. Formularioak duen barra-kodeak asko errazten du botoa posta bidez emateko eskaera posta-bulegoan aurkezteko eta erregistratzeko izapidea.", "tgt": "Posta bidezko botoa uztailaren 2a arte eskatu ahal da.", "score": 0.31015923009878055 } ] }, { "id": "128", "alignments": [ { "src": "ASPACE Gipuzkoaren 50. urteurrena", "tgt": "Urriaren 5ean ASPACE Gipuzkoaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zen Tabakaleran. ASPACE Gipuzkoak 50 urte bete ditu", "score": 0.6024570603413015 }, { "src": "Tabakaleran egindako ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izan dira, baita Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Maite Peña Gizarte politiketako diputatua ere.", "tgt": "Ekitaldian parte hartu dute: • Iñigo Urkullu, Lehendakariak • Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburuak • Gotzone Sagardui, Osasun sailburuak • Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak • Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko presidenteak • Eneko Goia, Donostiako alkateak • Maite Peña, Gizarte Politiketako diputatuak.", "score": 0.7614326311352982 }, { "src": "Iñigo Urkullu lehendakaria ASPACE Gipuzkoaren 50. urteurrena dela-eta antolatutako ekitaldian izan da gaur goizean. Bertan, herritarren autonomia pertsonala sustatzearen alde egin du, \"bizitza duina, osoa, kalitatezkoa eta ahalik eta independenteena izan dezaten saiatuz, beren eskubideak bermatuz\", baita gizarteratzea eta laneratzea bultzatzearen alde ere, bizi-eredu independentea bermatuz. \"Gizarte bat benetan oparoa da pertsona guztiek, baldintza berdinetan, hezkuntza, prestakuntza, lana, ondasun kulturalak edo aisialdikoak eskura ditzaketenean\", adierazi du.", "tgt": "Lehendakariak esan du Euskadin honako hauek bultzatzeko lan egiten dela: • pertsonen autonomia, bizitza duina eta kalitatezkoa izan dezaten. • pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, independenteak izan daitezen. Gizartean, pertsona guztiek baldintza berberetan hauetara sartzeko aukera izan behar dute: • hezkuntzara eta prestakuntzara • lanera • kulturara eta aisialdira.", "score": 0.4914481008816992 }, { "src": "Lehendakariak, bere hitzaldian, erakunde hori osatzen duten familien eta profesionalen lana eskertu du, \"ezer ez zatekeen posible izango zuen batasuna eta ahalegina gabe\", eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean duten eginkizuna azpimarratu du. \"Harro egoteko moduko sektorea da\", adierazi du. Gainera, Iñigo Urkulluk pandemian egindako lana goraipatu du, Elkarrizketa Zibilerako Mahaian lan eginez, zaintzaileentzako proiektuak, zentro sozialak, Xume bezalako etxebizitzak eta helduentzako eguneko zentroak martxan jarriz. Lehendakariak Aspacek lortutako aurrerapenak ere aipatu nahi izan ditu, hala nola ikusgarritasun soziala edo haurtzarotik helduarora bitarteko baliabide edo zerbitzuak. \"Bizi-itxaropena handitzea eta pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea lortu duzue. Arreta eta ikerketa sustatu dituzue\", gaineratu du.", "tgt": "Lehendakariak ASPACEko familiei eta profesionalei eskerrak eman dizkie egiten duten lanagatik. Egiten duten guzti horri esker, ASPACE elkarte erreferentea da arlo hauetan: • osasunean • sozialean • Euskadiko Hirugarren Sektorean. Gainera, ASPACEk pandemian zehar egin duen lan garrantzitsua gogorarazi du. Elkarte honek Elkarrizketa Zibilerako Mahaian parte hartu du. Eta proiektuak jarri ditu abian hauentzako: • zaintzaileentzako • zentro sozialetarako • Xume etxebizitzetarako, hau da, tutoretzapeko etxebizitzak eta komunitate etxebizitzak • helduentzako eguneko zentroetarako.", "score": 0.24994078386551696 }, { "src": "Halaber, Urkullu lehendakariak azpimarratu du ASPACE Euskadiko eremu soziosanitarioko elkarte garrantzitsuenetako bat dela, \"politika publikoetan gero eta garrantzi handiagoa hartzen duena\". Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak hil honetan bertan aurkeztuko den estrategia soziosanitario berri bat onartu duela azpimarratu du.", "tgt": "Lehendakariak esan du ASPACEk lortu duela: • erabiltzaileei, haurrei zein helduei, ikusgarritasuna eta beharrezko zerbitzuak ematea. • pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea. • erabiltzaileei arreta pertsonala eskaintzea. • ikerketa bultzatzea, egunetik egunera hobetzen jarraitzeko. Bukaeran, Urkulluk esan du ASPACE bezalako elkarteak beharrezkoak direla eta are eta garrantzitsuagoak direla hartzen dituzten politika eta erabaki publikoetan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak aurkeztuko du estrategia soziosanitario berri bat.", "score": 0.1262933940978024 }, { "src": "Aspaceren 50. urteurrenaren ospakizunari hasiera ematen dion Tabakalerako ekitaldia, askoren artean lehena da. Izan ere, urtean zehar programa zehaztuko da, Arrasaten eta Irunen egingo diren bi ekitaldi barne, eta ospakizuna Donostian egingo den elkarte-jai batekin itxiko da.", "tgt": "Aurten, ASPACE Gipuzkoa elkarteak 50 urte bete ditu. Tabakaleran egin zen ekitaldia lehena izan zen eta urte osoan zehar jarduera gehiago egingo dira. Jarduera horien artean, 2 ekitaldi egingo dira Irunen eta Arrasaten. Amaitzeko, elkarteen jai bat ospatuko da Donostian.", "score": 0.07447376335323895 }, { "src": "Ekitaldi instituzionalean, Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde horren 50 urteko ibilbidea partekatzeaz gain, kanpaina bat aurkeztu da. Kanpaina horren leloa 'Elkarrekin gai gara' da, eta urte osoan zehar ikusgai egongo da Aspace presente dagoen udalerrietan.", "tgt": "Ekitaldi honetan, \"Elkarrekin gai gara\" izeneko kanpaina ere aurkeztu zen. Kanpaina urte osoan zehar egingo da elkarteak zentroak dituen herri eta hirietan.", "score": 0.2628595491121198 }, { "src": "Gipuzkoan, garun-paralisia duten 472 pertsona artatzen ditu erakundeak, eta horretarako 340 profesional eta 126 boluntario ditu. Elkartearen 15 zentroen banaketa geografikoa lurraldeko 11 udalerritan banatzen da (Andoain, Arrasate, Beasain, Bergara, Eibar, Eskoriatza, Donostia, Irun, Tolosa, Urretxu eta Zarautz). Datozen hilabeteetarako aurreikusitako helburuen artean bat nabarmentzen da: bazkideen kopurua handitzea, gaur egun 1.500 bazkide baitira.", "tgt": "Gaur egun, ASPACE Gipuzkoak garun-paralisia duten 472 pertsona artatzen ditu. 340 profesional eta 126 boluntario ditu. ASPACEK 15 zentro ditu herri eta hiri hauetan: • Andoain • Arrasate • Beasain • Bergara • Eibar • Eskoriatza • Donostia • Irun • Tolosa • Urretxu • Zarautz", "score": 0.8025455272069975 } ] }, { "id": "134", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.23615519809813337 }, { "src": "Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Gobernu Kontseiluak gaur goizean onatu duen laguntza-programa berria aurkeztu du, hain zuzen, 12 milioi euroko laguntza-programa pandemiak gaueko aisiako establezimenduetan izan dituen eraginak arintzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euro emango ditu gauean irekitzen duten eta pandemiaren eragina jasan duten taberna, jatetxe edo diskotekei. Horrela gastuak ordaindu ahal izango dituzte.", "score": 0.24854965672939497 }, { "src": "Sailburuak azaldu duenez, gaueko aisiarako laguntza hauek \"Sail honek argitara emandako aurrekoak bezala, 3 printzipiotan oinarritzen dira. Lehenik eta behin, gehien behar duten sektoreetarako dira, inor ez dadin atzean geratu. Bigarrenez, jarduerari eta enpleguari eusteko dira eta, horrenbestez, establezimendu hartzaileei eskatzen zaie jarduerari eustea gutxienez 4 hilabetean. Azkenik, hartzaileen eskuetara ahalik eta azkarren iristea da asmoa, enpleguari eusteko helburu hori bete ahal izateko\".", "tgt": "Laguntzak hauetarako dira: • gehien behar duten sektoreentzat. • jarduera eta lan-postuak mantentzeko. Laguntzak ahalik eta azkarren emango dira lan-postu horiek denboran zehar mantentzeko. Horregatik, laguntzak eskatzen dituzten tabernek, jatetxeek eta diskotekek gutxienez 4 hilabetez mantendu behar dute jarduera.", "score": 0.3673666157468551 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak gaurko bileran 2021-2022 ikasturtean iraila-martxoa bitarte Lantokiko Prestakuntza deritzon modulua egingo duten Lanbide Heziketako ikasleentzako enpresako egonaldirako beken deialdia onartu du, baita ere. Laguntza hauek orotara 999.804 euroko diru-kopurua dute.", "tgt": "Beste laguntzak • Hirigintza inklusiboa: gizonen eta emakumeen berdintasuna bermatzeko eta zerbitzu hau modu berean lortu ahal izan dezaten. Laguntza hau udalentzat da. • Hezkuntza: 2021-2002 ikasturtean Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat ordenagailuak, tabletak... erosteko. • Eskolatze Osagarriko Programak: hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta eman ahal izateko itunpeko ikastetxeei, irabazi-asmorik gabeko erakundeei, udalei... zuzenduta. • Zientzia eta teknologia: Oinarrizko ikerketako edo ikerketa aplikatuko berritzeko • Lanbide Heziketa: Lanbide Heziketa Duala bultzatzeko, 2021-2022 ikasturtean. Horrela, ikasleek enpresetan ikasi eta praktikak egin ditzakete. • Enpresetan praktikak egiteko bekak: Lantokiko prestakuntzako ikasleek enpresetan praktikak egin ahal izateko 2021-2022 ikasturteko iraila eta martxoa bitartean. Eta ebaluazioak 2022ko martxoan egitea. • Kultura: 15 mila euroko laguntza Martin Ugalderen lana literaturan katalogatzeko eta digitalizatzeko. Aurten 100 urte beteko dira jaio zenetik.", "score": 0.11372554666215573 }, { "src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du, baita txertaketa prozesuaren inguruko informazioa ere.", "tgt": "Osasun sailburuak Euskadin koronabirusari eta txertaketari buruzko datuak eman ditu.", "score": 0.5152140308031994 } ] }, { "id": "277", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.489557281190401 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, preso dauden Kongresuko eta Senatuko diputatu katalanak desgaitzeko aukeraz, adierazi du erabaki hori hartuz gero errorea izango litzatekeela. Erkorekaren arabera, zubiak eraiki eta negoziazio-bideak zabaltzea da Kataluniarako konponbidea,\"eta ez demokratikoki aukeratutako pertsonei kargu publikoetan aritzen ez uzteko erabakiak hartzea\", gehitu duenez.", "tgt": "Josu Erkorekak diputatu katalan presoen egoeraz hitz egin du Kongresuan eta Senatuan. Kongresuaren eta Senatuaren Mahaiak erabaki hori hartuz gero, diputatuek ezingo lukete beren kargua bete hauteskunde demokratikoetan hautatuak izan ondoren. Horrez gain, esan du Kataluniaren eta Espainiaren arteko arazoaren irtenbidea hitz egitea eta alde biak ados jartzea dela.", "score": 0.3237802632898897 }, { "src": "Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aditzera eman du Gobernu Kontseiluak bi protokolo sinatzea onartu duela. Bata Munduko Ondare gisa \"Ardoaren eta Mahastien Paisaia\"ren hautagaitza berrabiarazteko da; bestea, berriz, XIX eta XX. mendeetako Barakaldoko industria-ondarea berreskuratzeko.", "tgt": "Kultura eta ondarea", "score": 0.20909273618275007 }, { "src": "XIX eta XX. mendeetako Barakaldoko industria-ondarea berreskuratzeko protokoloari begira , Bingen Zupiriak azaldu du proiektuaren helburua dela kargalekuak multzo monumentaltzat aitortzea eta beharrezko azterlanak egitea Espainiako Gobernuarekin hala adostuta horiek zaharberritzeko.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak oniritzia eman du Euskadiren kultura- eta natura-ondareari buruzko 2 protokolo sinatzeko. • \"Errioxako ardoaren eta mahastien paisaia\", munduko ondare. Gobernuak hautagaitza bat aurkeztu nahi du Ebro ibaiaren bazterreko ardo-ekoizpenaren gunea munduko ondare gisa onar dadin. Horri esker, jarduera ekonomiko handiagoa egongo da eta ongizatea eta kultura hobetuko dira ingurune horretan. Horretarako, hiru autonomia-erkidegoek, hau da, Euskadik, Nafarroak eta Errioxak, elkarrekin lan egin eta parte hartu behar dute. • eta 20. mendeetako industria-ondarea Barakaldon. Gobernuak garai bateko mineralen karga-habeak monumentu gisa onar daitezen nahi du. Horretarako, karga-habeei buruzko azterlan bat egin eta karga-habeak zaharberritu behar dira, Espainiako Gobernuarekin akordioa egin ondoren.", "score": 0.17329745771725558 }, { "src": "Bestetik, Erkoreka sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak argi berdea eman diela Euskadin enplegua sortzea sustatzen duten 4 Programari , 20 milioi euroko inbertsioaz. Bozeramaleak azaldu duenez, Programa horiek \"2020ko Enplegurako Plan Estrategikoa\"n kokatzen dira, eta 300 milioi euro inbertituko dira aurtengo 2019an. \"Gure helburua da aurten 14.000 lanpostu berriren sorrera hauspotzea, ondorengoen bidez: prestakuntza, ekintzailetza, gazte-enplegu, laneratze eta tokiko ekonomiarako laguntza programak eta eraikuntzako Renove planak eta tokiko enplegu-planak\", nabarmendu du. Erkorekak adierazitakoaren arabera, Programak ondorengoak dira:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartua du \"2020ko Enplegu Plan Estrategikoa\". Aurten, 2019an, guztira 300 milioi euro gastatuko dira plan horretan. Gaur, Gobernu Kontseiluak onartu du 20 milioi euroren laguntzak ematea enplegua sortzeko balioko duten 4 programari. Horretarako, laguntza emango die prestakuntzarekin, ekintzailetzarekin , gazteekin, tokiko ekonomiarekin eta beste hainbat gairekin zerikusia duten proiektuei.", "score": 0.3545685783633306 }, { "src": "- 3 milioi kontratazio-konpromisoa duten heziketa-ekintzetarako.", "tgt": "Honela banatuko dira 20 milioi horiek: • 10 milioi, langabezia handia dagoen herri eta eskualdeetako programetarako. • 4 milioi, laneratze -proiektu berritzaileetarako. • 3 milioi, pertsonei prestakuntza emateko, baldin eta haiek gero enpresa batean kontratatzeko konpromisoa badago. • 2,3 milioi, Hezibizi programarako.", "score": 0.27230791671947563 } ] }, { "id": "329", "alignments": [ { "src": "Genero-indarkeriaren biktima diren 4.565 emakumek jasotzen dute gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan Ertzaintzaren babesa. Babes-neurrien artean nabarmentzen dira Bortxa telefonoa —732 biktimek dute— eta eskolta pertsonala —gaur egun 66 emakumeri esleitu zaie—.", "tgt": "Euskadin, genero-indarkeriaren biktima diren 4.565 emakume babeste ditu Ertzaintza. Bi modutara babesten ditu Ertzaintzak indarkeria-mota horren biktima diren emakumeak: Bortxa telefonoarekin eta bizkartzainak jarrita.", "score": 0.4324561815256573 }, { "src": "Gainera, Eusko Jaurlaritzaren 24 orduko arreta zerbitzuaren 900 840 111 telefonora erraz sartzeko aukera ematen du —telefono zenbaki hori tratu txarren edo sexu-erasoen biktima diren emakumeei zuzentzen zaie—.Era berean, GPS bidez kokatzeko alarma aktibazioa du, besteak beste.", "tgt": "Bortxa telefonoa • 732 emakumek erabiltzen dute. • Tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzat Ertzaintzat daukan larrialdietako telefonoa da. Emakume batek deitzen duenean, dei hori Ertzaintzaren Koordinazio Zentroan jasotzen da eta emakume horren kasua daraman ertzain-etxean. • Emakumeak deitzen duenean, aktibatu egiten da GPSa non dagoen jakiteko. • Telefono horrekin 900 840 111 telefonoarekin ere jar daiteke harremanetan. Tratu txarrak jaso dituzten edota sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzua da. 24 orduz ematen du zerbitzua.", "score": 0.18023649053293933 }, { "src": "Ertzaintzak espedientea zabalik duten etxeko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako aplikazio espezifiko bat ere garatu du, BORTXA aplikazioa.", "tgt": "Bizkartzainak • 66 dira bizkartzaina duten emakumeak. Ertzaintzak 2000. urtea geroztik ematen die arreta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei. Eta 2006. urtetik aurrera honela lan egiten dute: Genero-indarkeria edo etxeko indarkeria kasu berri bat dagoenean, Ertzaintzak espediente bat ireki eta bere ordenagailuetan erregistratzen du.", "score": 0.06936043227542547 }, { "src": "Beste kasu bat hautematen den bakoitzean, Ertzaintzak informatikoki erregistratzen du Etxeko Indarkeriako/Genero Indarkeriako espediente batean (EI/GI). Une horretatik aurrera, biktimaren arrisku-maila edozein izanik ere, eta kasua auzitegietan ebazten bada ere, autonomia-erkidegoko poliziak babes aktiboa emango dio biktimari.", "tgt": "Une horretatik aurrera, Ertzaintzak babesa ematen dio emakumeari. Berdin dio arriskua handia ala txikia den, edota kasua epaitegietan dagoen ala ez. APPs berriak", "score": 0.30426186945438255 } ] }, { "id": "301", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondoren izan ohi den prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak hartutako erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.27171383578751807 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Deklarazio Instituzional bat onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrarekin hartua duen konpromisoa berresteko, baita lan-eremuan ere.", "tgt": "Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lan-eremuan", "score": 0.33643238570350564 }, { "src": "Erkorekak gogora ekarri duenez, datorren ostiralean, otsailaren 22an, Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna ospatzen da, eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak lanean diharduela soldata-desberdintasunaren arazoari erantzun integral bat emateko. Zentzu horretan, azaldu duenez, soldata-arraila da, ordainsariei dagokienez, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun estrukturalaren arazoaren erakusgarrietako bat. \"Lan-merkatuan emakumeengan eragina duten diskriminazioa eta desberdintasunak islatzen ditu; arraila horrek birsortu eta iraunarazi egiten ditu emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak gure gizartean\", zehaztu du.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak adierazpen bat onartu du lan-eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzearen alde. Otsailaren 22an ospatzen da Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna. Erakutsi nahi du konprometituta dagoela soldaten desberdintasunaren arazoarekin. Lan bera egiteagatik emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzeaz ari gara. Alde horri \" soldata-arrakala \" esaten zaio, eta diskriminazioa eragiten die emakumeei gure gizartean.", "score": 0.22711622131727954 }, { "src": "Sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak bere egiten du soldata-arraila ezabatzen laguntzeko erantzukizun instituzionala. \"Jabetzen gara arazo konplexu bat dela eta dimentsio anitzetatik heldu behar zaiola. Horregatik lan egiten dugu eragile inplikatu guztiekin koordinazioan\", gaineratu du. Gainera, Gobernuko bozeramaileak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da 2030ean Euskadi kokatzea soldata-desberdintasun gutxiena duten Europako bost herrialdeen artean. \"Gizonen eta emakumeen arteko soldata-berdintasunerantz aurrera egitea, justiziako helburu bat izateaz gain, onuragarria da gizarte osoarentzat\", zehaztu du.", "tgt": "Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak, erakunde gisa, erantzukizunez jokatu behar duela gai honetan eta soldata-arrakala gainditzen lagundu behar duela. Eusko Jaurlaritzak zera lortu nahi du 2030. urterako: Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako bost herrialdeen artean egotea. Izan ere, soldata-berdintasuna justua eta beharrezkoa da, eta gizarte osoarentzat onuragarria.", "score": 0.3286641286554194 }, { "src": "Erkoreka sailburuak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du fiskaltzatik ohartarazpenik jaso Osakidetzako LEPari buruz. Testuinguru horretan, Erkorekak azpimarratu duenez, ez du batere zentzurik Osasuneko sailburuaren dimisioa eskatzeak lankidetzazko jarrera erabatekoa eta etengabea erakutsi duelako justiziarekiko. \"Irmoa eta publikoa da bukaeraraino iristeko bere erabakitasuna\", zehaztu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azken egunotan atera diren albisteak aipatu ditu; Osakidetzako EPEari eta prozesu hori auzibidean jartzeari buruzko albisteak, alegia. Zehazki, esan du: • Eusko Jaurlaritzak ez duela jaso Fiskaltzaren jakinarazpenik. • Osasun sailburu Jon Darpon uneoro ari da epaitegietatik eskatzen diotenari erantzuten eta horregatik ez dauka zentzurik kargua utz dezala eskatzeak.", "score": 0.1684119999415094 }, { "src": "Gainera, sailburuak azaldu duenez, LEPerako 86 tribunal eratu ziren, 1.250 langile espezializatuk eta adituk osatuak, eta guztiek sinatu zituzten konfidentzialtasun-kontratuak eta klausulak. \"Erakunde batek ezin du jakin, a priori, norbaitek konfiantza urratuko duenik\", adierazi du.", "tgt": "Erkorekak Osakidetzaren EPEaren nondik-norakoak ere azaldu ditu: • 86 epaimahai eratu ziren probak kontrolatzeko. • Epaimahai horietan 1.250 adituk parte hartu zuten. • Adituek konfidentzialtasun agiriak sinatu zituzten.", "score": 0.30809826197716195 } ] }, { "id": "276", "alignments": [] }, { "id": "24", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak, UPV/EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreekin batera, 2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Plana aurkeztu du Lehendakaritzan, \"gobernuaren, unibertsitateen, eragileen eta gizartearen arteko Ituna\". Urkulluren hitzetan, gizarte bezala aurrera egiteko elkarlana ezinbestekoa da eta, hau horrela, \"gizarteari helarazten diogun mezua argia da: Unibertsitateak eta administrazioak, biak batera, biak mahai berean eserita etorkizuneko erronkei aurre egiteko\".", "tgt": "Gaur goizean Eusko Jaurlaritzak onartu du 2023, 2024, 2025 eta 2026rako Unibertsitate Sistemaren Plana. Iñigo Urkullu Lehendakariak aurkeztu du Euskal Herriko, Deustu eta Mondragon Unibertsitateetako ordezkariekin batera. Urkulluk esan du plan berri hau gizarte guztiarekin elkarlanean egin dela, Eusko Jaurlaritzak unibertsitateekin, eragileekin eta gizartearekin batera egin du eta. Lankidetza hau oso garrantzitsua da Euskadik gizarte bezala aurrera egiten jarrai dezan.", "score": 0.2147207061452147 }, { "src": "• Unibertsitate Sistemaren Plana funtsezko tresna da Euskal Unibertsitate Sistemaren (EUS) helburuak eta unibertsitate-politika koordinatua zehazteko", "tgt": "2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Plana Horretarako, hurrengo 4 urteetarako planak zehazten ditu: • unibertsitate-politikak • helburuak eta egingo diren ekintzak • nola koordinatu behar diren Euskal Unibertsitate Sisteman parte hartzen duten eragile guztiak.", "score": 0.3888066992453744 }, { "src": "Gaur Gobernu Kontseiluan onartu den Plan hau da Euskal Unibertsitate Sistema (EUS) antolatzeko Eusko Jaurlaritzak aitortzen duen berariazko tresna. Tresna honen bidez, unibertsitate-politikak definitu, helburuak identifikatu eta Euskal Unibertsitate Ekosistema osatzen duten eragileak koordinatzen dira. Plana, gainera, Nazio Batuen 2030 Agendarekin lerrokatuta dago, eta gizarte oparoaren alde, eskubide eta aukera-berdintasunean eta ingurunea errespetatzeko honek jasotzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometituta dago.", "tgt": "Plan honekin Eusko Jaurlaritzak Euskal Unibertsitate Sistema hobetu eta antolatu nahi du.", "score": 0.3307155592823671 }, { "src": "Plana onartu ondoren, Hezkuntza Saila 2023-2026 Unibertsitate Planak jasotzen dituen eremuak garatzen hasiko da, plan hau amaitzean egungo planak helburuetan zein aurrekontuaren gauzatzean izan duen betetze-maila bera lor dezan. Betiere, hezkuntza-sistema bikaina bultzatzea eta Euskadiko gizartearen beharrei eta erronkei erantzutea helburu hartuta.", "tgt": "Plan berri honek balioko du Euskal gizartea honelako gizartea izan dadin: • Beti hobetzen ari dena eta gizarteko beharrei eta erronkei erantzuten diena. • Bertako pertsonek eskubide eta aukera berberak dituztena. • Ingurunea errespetatzen duena. Planak irauten duen 4 urteetan, Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro gastatuko ditu. Plan honek izango du aurreko planak baino ehuneko 15 diru gehiago. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila martxan jarriko da jada planarekin eta helburua da markatutako helburu guztiak betetzea, aurreko planarekin egin zen bezala.", "score": 0.3076064724850205 }, { "src": "Ildo horretan, Lehendakariak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren eta hiru unibertsitateen arteko lankidetza nabarmendu du. Izan ere, lankidetza horren ondorioz, unibertsitateen arteko titulu bat sortu da, integrazio estrategikoari, 2030 Agendaren jarraipenari eta komunikazioari eta Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzkoa, eta 35 plaza eskainiko ditu 2023-2024 ikasturterako. Hiru erakundeek batera eta koordinatuta unibertsitate-graduondoko bera eskaintzen duten lehen aldia da.", "tgt": "Lehenengo aldiz, graduondo berri bat eskainiko dute batera Euskal Herriko, Deustu eta Mondragon Unibertsitateek 2023-2024 ikasturtean. Graduondo berria 2030 Agendaren jarraipenari eta komunikazioari eta Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) buruzkoa da. Eta 35 plaza eskainiko ditu.", "score": 0.27515185221381955 } ] }, { "id": "238", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin batera, 21CMH-Fabrikazio Aurreratuari eta Makina-Erremintei buruzko Biltzarrarenirekiera-ekitaldian izan da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Foro horretan, Lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzak \"Renove 4.0 Programa\" berria jarriko duela abian; horretarako, 4 milioi euroko deialdia egingo du eta hark industria-inguruneetako gailuen eraldaketa digitalari lagunduko dio.\"Jauzi kualitatibo berria egiteko garaia da\", esan du.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiako sailburua Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egon dira. Eusko Jaurlaritzak berriz ere \"Renove 4.0 programa\" jarri behar duela abian iragarri du lehendakariak, biltzarraren hasieran. 4 milioi euro gastatuko ditu Eusko Jaurlaritzak industriari laguntzeko programa horretan.", "score": 0.5395429438348247 }, { "src": "• Fabrikazio Aurreratuari eta Makina-Erremintei buruzko Biltzarraren XXII. edizioaren bidez, industria aurreratuaren erronkak eta joerak aztertu nahi dira", "tgt": "Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina Erremintaren 21. Biltzarra hasi da gaur han. Industria aurreratuari buruz hitz egingo da biltzar horretan.", "score": 0.3890998477834547 }, { "src": "Biltzar horren bidez, industria aurreratuaren erronkak eta joerak aztertu nahi dira, ekonomia-egoera globalaren zailtasunak ere jasaten dituen sektore indartsuaren egoera aztertu nahi da. Iazko urtea positiboa izan zen fakturazioaren eta esportazioen aldetik. Joerari maila onean eusten zaio, baina egia da, bestalde, eskarien sarreran eragina izaten ari dela moteltze orokorra eta hark automobilgintzarekin lotura duten fabrikatzaileetan duen eragina.", "tgt": "Badirudi ekonomia moteltzen ari dela; ez da hainbeste hazi, eta auto-fabrikatzaileei ari da gehien eragiten.", "score": 0.2917944629938113 }, { "src": "Urkullu Lehendakariak fabrikazio aurreratutik industria adimendunerako trantsizioa azpimarratu du. Hori horrela, Lehendakariak nabarmendu du merkatuak, makina edo osagaiez gainera, soluzio osoak ere eskatzen dituela, malgutasun eta zehaztapen handiagoa dakartzaten soluzioak, ekonomia zirkularraren bidez baliabideen erabileran eraginkortasun handiagoa dakartenak, zerbitzu aurreratu berriak emateko digitalizazioa. \"Hori da industriaren erronka berria\", esan du.", "tgt": "Industriak gauzak egiteko era aldatzen ari direla aipatu du lehendakariak, industria aurreratutik adimendunera igaro direlako, hau da prozesuetan teknologia eta informatika erabiltzen duen industria izatera.", "score": 0.2849356201345837 } ] }, { "id": "296", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazurekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.4559293947587862 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak Martxoaren 8aren inguruan egindako Erakunde Adierazpenaren onetsi du", "tgt": "Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzko Erakunde Adierazpena Gobernu Kontseiluak erakunde-adierazpen bat onartu du Martxoaren 8ari buruz.", "score": 0.5364656556416888 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Gobernu Kontseiluak Martxoaren 8aren inguruan egindako Erakunde Adierazpenaren berri eman du. Horrela, datorren ostirala, martxoaren 8a, \" Emakumeen Nazioarteko Eguna\" dela gogorarazi du Bozeramaileak e. Sailburuak esan duenez, errebindikaziorako eguna da, Eusko Jaurlaritza bat datorren eta bere egiten duen errebindikazioa. \"Ardatz estrategikoetako bat da Gobernu Kontseiluak onetsitako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean\", zehaztu du.", "tgt": "Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna da.", "score": 0.36940992283309604 }, { "src": "Hala, Erkorekak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak jarraitu egingo duela lanean gizonen eta emakumeen berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzeko. Horretarako, sailburuak azaldu duenez, neurri aitzindariak eta zehatzak hartu dira.", "tgt": "Horregatik, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 7. Plana onartu du Eusko Jaurlaritzak. Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak honen alde egiten duela lan: • emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea • emakumeen eskubideak bermatzea • euskal gizartea berdintasunaren alde jardutea", "score": 0.20343123976504554 }, { "src": "Bestalde, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak instrukzio bat onetsi du klausulak txertatzeko gizonen eta emakumeen arteko ordainsari-berdinketarako eta euskal kontratazio publikoko soldata-arrailaren aurkako neurriak hartzeko. Azpiazu sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren erronka dela 2030erako Euskadi kokatuta egotea soldata-arraila txikiena duten Europako bost herrialdeen artean; eta sailburuaren hitzetan, beste aurrerapauso handi bat eman da gaur.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hau lortu nahi du 2030. urterako: Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako 5 herrialdeen artean egotea.", "score": 0.42993588706208147 }, { "src": "Zentzu horretan, Azpiazuk azaldu duenez, instrukzio hori kontratazio-eremu eta kontratazio-organo desberdinetan lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago, baina baita kontratuak sustatzen dituzten horiei, premiak antzeman eta ezagutu eta inork baino hobeto dakitenek zeintzuk diren emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko eskakizunak, kontratazio bakoitzean berealdiko papera izan dezaketenak.", "tgt": "Klausula hori kontratuak egiten dituzten pertsona guztiek bete behar dituzte, baita administrazio publikoko langileak kontratatzeko prozesuetan lan egiten duten guztiek ere.", "score": 0.30625060990893077 } ] }, { "id": "165", "alignments": [ { "src": "Urkulluren lehendakari izendapen ofiziala irakurri ostean, lehendakaria juntetxetik irten da euskal askatasunen sinbolo den zuhaitzaren azpian egiteko zina. Lehendakariaren alboan izan da Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko presidentea; izan ere, autonomia-erkidegoko ganberaren ezohiko bilkura bat da. Zina amaitutakoan, Ertzaintzaren bandak Euzko-Abendaren Eserkia jo du.", "tgt": "Urkulluk Gernikako Batzar Etxean egin du. Gernikako arbolaren azpian, euskal askatasunen sinboloa baita. Bertan bildu dira Eusko Jaurlaritza berria osatzen duten pertsonak Eta ofizial egin da lehendakariaren izendapena Gero, Urkullu zuhaitzaren azpian zina egitera atera da; Han Eusko Jaurlaritzako pertsona batzuk baino ez dira izan. Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria, izan da zinean. Zinaren ondoren, Ertzaintzaren musika bandak Euskadiko ereserkia jo du, \"Euzko-Abendaren Ereserkia\".", "score": 0.09057000045128509 }, { "src": "Lehendakariaren zina egiteko eta kargua jabetzeko egintzara agintari ugari bertaratu da, eta horien artean zeuden jarduneko Eusko Jaurlaritza, Patxi Lopez lehendakaria, eta euskal erakundeetako, EUDELeko, alderdi politikoetako, judikaturako eta eragile sozialetako ordezkariak. Era berean, bertan izan dira María Chivite Nafarroako Erkidegoko lehendakaria, Unai Ugaldea Nafarroako Parlamentuaren presientea edo Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Segurtasun Ministroa.", "tgt": "Han izan dira Bakartxo Tejeria eta beste pertsona batzuk: Patxi López lehendakaria, Eudeleko ordezkariak, Arartekoa , alderdi politikoetakoak, gizarte eragileak eta Justizia munduko eragileak, María Chivite Nafarroako presidentea, Unai Ugalde Nafarroako parlamentuko presidentea edo Fernando Grande Marlaska Barne ministroa.", "score": 0.5105375118314971 }, { "src": "Urkulluk euskara hutsean egin du karguaren zina, eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek haien karguaz jabetzeko erabiltzen duten Autonomia Estatuaren Legebiltzarreko alearen gainean eta Bizkaiko Foru Zaharraren gainean egin du zina. 1600ko azaroaren 4an Juan Ruiz de Anguiz eskribauak egindako kopia hau, Bizkaiko Jaurerriko erakunde guztiak, bizkaitarren banako bermeak eta bizitza publikoan parte hartzeko modua jasotzen dituen lehen testua.", "tgt": "Euskaraz eta eskua Autonomia Estatutuaren ale batetan jarrita egin du zina. Ale hau Juan Ruiz de Angiz eskribauak egin zuen 1600. urtean. Bizkaiko Jaurerriko erakundeei buruz hitz egiten duen lehen testua da. Bizkaitarren eskubideak eta bizitza publikoan parte hartzeko modua. Urkulluren zinaren hitzak lehen lehendakariak, Jose Antonio Agirrek, esan zituen hitz berak dira:", "score": 0.28884049238376697 }, { "src": "Hau izan da Iñigo Urkullu lehendakariak erabilitako testua: \"Apal-apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, eusko-lur gainean zutik eta Gernikako haritzaren azpian, asaben gomutaz, herri-ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzo beteko dudala zin dagit\".", "tgt": "\" Apal-apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, eusko-lur gainean zutik eta Gernikako haritzaren azpian, asaben gomutaz, herri-ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzo beteko dudala zin dagit \"", "score": 0.8306655495842533 }, { "src": "Hemiziklora itzuli direnean, lehendakariak juntetxeko tribunatik hartu du hitza, eta karguaren jabetzaren adierazpena egin du. Karguaren jabetza hartu ondoren, guztiek zutik entzun dute Agur Jaunak. Kanpoan, eta makila eskuan zuela, egin dira argazki ofizialak. Gero, lehendakariak, Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak ohorezko liburuan sinatu dute.", "tgt": "Gero, denak sartu dira berriro Juntetxean. Han, lehendakariak tribunatik hitz egin du, lehendakari kargua hartu ondoren. Ondoren, guztiek zutik jarrita \"agur Jaunak\" entzun dute. Ekitaldia Urkulluren hitzekin amaitu da, kanpoan argazkiak eginez Makila eskuan zuela lehendakariak.", "score": 0.14194377427259314 } ] }, { "id": "196", "alignments": [ { "src": "• Gobernu Kontseiluak zenbait neurri onartu ditu enpleguaren eta gizarte-politiken arloan, pertsonen eta familien beharrei erantzuteko", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Enplegua eta gizarte-politikak Koronabirusak gehien eragin dien pertsonen eta familien beharrei erantzuteko zenbait neurri onartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Guztira milioi bat euro bideratuko du zeregin horretara.", "score": 0.311611201895155 }, { "src": "Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du Gobernu Kontseilua ren osteko ohiko prentsaurrekoan, bide digitaletik, Osasun sailburu Nekane Murgarekin eta Enplegu eta Gizarte politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekinbatera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren lehendakari Iñigo Urkulluk, Osasuneko sailburu Nekane Murgak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.6415151996464991 }, { "src": "Bere hitzaldian, Lehendakariak Aste Santuan etxean geratzeko deia egin du, konfinamendu eta autobabeserako neurriei eutsiz. \"Egindako lan guztiari eutsi egin behar diogu. Bide onean goaz\", adierazi du. Ildo horretan, Segurtasun Sailak bigarren egoitzetara mugitzea saihesteko dispositibo bat antolatuko duela jakinarazi du.", "tgt": "Aste Santuan etxean geratzeko eskatu die lehendakariak herritarrei Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila plan bat ari da antolatzen jendea oporrak igarotzeko etxeetara joan ez dadin.", "score": 0.2828221442707903 }, { "src": "Bestalde, Lehendakariak iragarri du 76 milioi eurorekin beste hiru laguntza programa sustatu direla: autonomoentzako laguntzak Lanbideren bidez; gazte bermearen sistema; eta kontziliaziorako laguntzak .", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hau onartu du: • Gizarte-larrialdiko laguntzetarako normalean ematen dena baino 16 milioi euro gehiago Horrela, guztira ia 44 milioi euro izango dira koronabirusak gehien eragin dituen familiei laguntzeko. • 76 milioi euro: • autonomoak diren langileei laguntzeko. Lanbidek bideratuko du. • lanik gabeko gazteak kontratatzen dituzten udalei laguntzeko. • familia eta lana kontziliatu behar duten familiei laguntzeko. • 10 milioi euro gizarte-bazterketan eta pobrezian bizi diren pertsonei", "score": 0.2904098417800444 }, { "src": "Lehendakariak esan du neurri horiek alarma egoeraren luzapena iragarri osteko eszenatoki batean hartzen direla, datorren apirilaren 26ra arte han zuzen. Lehendakariak jakinarazi du, igandean, Espainiako Gobernuko presidentearekin izandako bileran, Eusko Jaurlaritzak isolamendu sozialerako neurriak luzatzearen aldeko jarrera azaldu zuela. \"Beharrezko luzapena dela uste dugu\", gaineratu du. Eta, gainera, zenbait jarduera egitea ahalbidetuko duen aplikazio malguago bat aztertzeko eskatu zuela adierazi du, \"beti, eta azpimarratzen dut, pertsonentzako osasun eta segurtasun bermeak mantenduz\", nabarmendu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza bat dator gizarte-isolamendua apirilaren 26ra arte luzatzeko Espainiako Gobernuak hartu duen erabakiarekin. Iragan igandean,apirilaren 5ean, lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari esan zion Eusko Jaurlaritza ados zegoela erabaki horrekin eta beharrezkoa dela uste duela.", "score": 0.2909175058596385 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritza isolamendu sozialeko neurriak luzatzearen alde agertu da, eta zenbait jarduera egitea ahalbidetuko duen aplikazio malguago bat aztertzeko eskatu du, beti ere osasun- eta segurtasun-bermeei eutsiz", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak aztertu nahi du zenbait jarduera jakin baimendu daitekeen, isolamendu-egunak errazago pasatzeko.", "score": 0.2776117651092966 }, { "src": "Hala, ziurtatu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela arreta sanitarioa eta sozio-sanitarioa, eta, horregatik, lehentasunezkoa izaten jarraituko duela material sanitarioaren eskuragarritasuna bermatzea, ekipo profesionalak indartzea, Zainketa Intentsiboetako Unitate nahikoak izatea eta egoitzetako egoera arreta bereziz artatzea.", "tgt": "Baldin eta, betiere, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatuta geratzen bada. Horregatik, lanean jarraituko du: • osasun-materiala egon dadin bermatzeko • profesionalen taldeak sendotzeko • behar beste zainketa intentsiboetako unitate edukitzeko • adinekoen egoitzak modu berezian zaintzeko.", "score": 0.22293601676214558 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritza 'Normaltasunera Itzultzeko Plana' lantzen ari da", "tgt": "Normaltasunera itzultzeko plana Eusko Jaurlaritza normaltasunera itzultzeko plan bat prestatzen ari da; pixkanaka jarriko da abian.", "score": 0.4323595118059558 }, { "src": "Etorkizun hurbileko egoera posibleei aurrea hartzeko, Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritza \"Normaltasunera Itzultzeko Plana\" lantzen ari dela, pixkanaka aplikatu beharko den plan bat. Urkullu lehendakariaren arabera, fase honetan, funtsezkoa da erakundeen arteko lankidetzari eustea, bai estatu mailan Gobernu Zentralarekin, bai maila autonomikoan foru-aldundiekin eta udalekin, Eudelen bidez.", "tgt": "Horretarako, administrazio guztiekin ari da lanean: • estatuarekin • foru-aldundiekin • udalekin, Eudelen bidez", "score": 0.3437190932161147 }, { "src": "Bestalde, Nekane Murga Osasun sailburuak Euskadiko koronabirusaren egoeraren datu eguneratuen berri eman du.", "tgt": "Koronabirusaren bilakaerari buruzko datuak Osasuneko sailburuak eskura dauden azken datuen berri eman du koronabirusa Euskadin nola eragiten ari den jakiteko. Datuei buruzko informazioa: Koronabirusak Euskadin eragin duen egoerari buruzko datu eguneratuak .", "score": 0.43884611235620063 }, { "src": "Gai-zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 1.0 } ] }, { "id": "26", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.23500015792178552 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin, honek Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Euskadiko Lege proiektua aurkeztu du, eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin, berak Osakidetzak 30 milioi euroko kreditu gehigarri baten gehikuntzaren berri eman du, batetik, eta, bestetik, egiturazko plantilla 19 profesionalekin handituko dela jakinarazi du; egiturazko plantillak, dagoeneko, 31 mila plaza dituelarik.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Eusko Jaurlaritzak onartu du 30 milioi euro gehiago ematea Osakidetzari honako hauek egiteko: • 19 profesional gehiago kontratatzea plantilla handitzeko. • Kirurgiarako azpiegiturak hobetzeko eta ekipo eta materialak erosteko.", "score": 0.5310781201789669 }, { "src": "Bingen Zupiria bozeramaileak, Euskadiko bizikidetzari buruzko eztabaida politikoari dagokionez, azpimarratu du euskal gizarteak erantzun etikoa eskatzen duela \"eragindako mina onartzen ez dutenen\" jokabide politikoen aurrean. \"Ez da bidezkoa, batetik, biktimentzat justizia eta erreparazioa eskatzea, eta, bestetik, min hori eragin duten pertsonei lehentasun politikoa eman nahi izatea. Ez da bidezkoa. Gizarte honek ez du merezi horrelako egoerak bizitzea\", adierazi du.", "tgt": "Euskadin bizikidetzari dagokionez Zerrenda batzuetan parte hartzen duten pertsonek ez dute barkamenik eskatu beste batzuei egindako kalteagatik. Horregatik, Bingen Zupiriak esan du euskal gizarteak nahi duela alderdi politikoek jokabide justua izatea eta biktima guztiak errespetatuko dituen bizikidetza lortzeko lanean jarraitzea.", "score": 0.2688176660012137 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak Energia trantsizioari eta klima aldaketari buruzko Lege proiektua onetsi du 2050 aurretik Euskadin klima neutraltasuna lortzeko", "tgt": "Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Legea Eusko Jaurlaritzak onartu du Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Euskadiko Lege proiektua eta Legebiltzarrera bidali du tramita dezaten.", "score": 0.5253508937661298 }, { "src": "Alde batetik, Gobernu Kontseiluak Gizarte bonu termikoa zuzenean ematea eta ordaintzea erraztuko duen legeari argi berdea eman dio , beraz, aldeko irizpidea adierazi du Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar taldeek egindako lege proposamenaren inguruan berogailuaren, ur beroaren edo sukaldearen fakturak ordaintzeko laguntzak zuzenean ematea eta ordaintzea ahalbidetzeko. Zupiriak azaldu duenez, gizarte bonu termikoa pobrezia energetikoa arintzeko laguntzak zuzenean emateko programa da, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatzen da, baina ordainketa autonomia erkidegoek kudeatzen eta izapidetzen dute, beraz, zuzenean ematearen aldekoa da jaurlaritza ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du lege bat martxan jartzea gizarte bonu termikoa modu zuzenean eman eta ordaindu ahal izatea errazteko. Bonu termikoa laguntza bat da gehien behar duten familiek berogailu, ur bero eta halakoen fakturak ordaindu ahal izateko. Laguntza hau ematen da Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez eta autonomia erkidego bakoitzak tramitea eta ordainketa egiten ditu.", "score": 0.36876929448592594 }, { "src": "Bestalde, Jaurlaritzak beste irizpide baten berri eman du , oraingoan kontrakoa, Arartekoaren eskumenekin zerikusia duena . Bozeramaileak adierazi du Gobernuak uste duela ez dela beharrezkoa eta ez dela komenigarria Arartekoren zeregina arautzen duen legea aldatzea zehapen ekonomikoak edo isunak ezartzeko ahalmena izan dezan, PP-Ciudadanos alderdiak proposatzen bezala; \"Gobernuak uste du ahalmen hori emateak bereganatuta duen bitartekaritza-funtzioa desnaturalizatuko lukeela\". Horrela, nabarmendu du Jaurlaritzak ustez Arartekoa kontrol-erakunde bat dela, herritarren eskura administrazio publikoen funtzionamendua zaintzeko dauden aukeren sorta zabalaren osagarri dena eta zeregin hau integratu eta indartu egiten duena.", "tgt": "PP-Ciudadanos alderdiak proposatu du legea aldatzea, Arartekoak isunak jarri ahal ditzan. Eusko Jaurlaritzak uste du hori egitea ez dela beharrezkoa, izan ere Arartekoa bitartekari gisa lan egiten duen erakundea da eta administrazio publikoek modu egokian lan egiten dutela eta herritarren eskubideak errespetatzen dituztela kontrolatzen eta ziurtatzen laguntzen du.", "score": 0.3971873886349417 }, { "src": "Hezkuntza arloan, gaurko bileran Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeek makinak edota ekipamendua erosi edo errentan har ditzaten dirulaguntzak ematea onartu da. 2.200.000 eurokoko diru-kopurua duen deialdia da eta teknologiak etengabe dakarren berrikuntzari erantzuteko baliatu den laguntzak dira. Nabarmena da berrikuntza horiek erronka handiak dakartzatela enpresa-sektoreetara eta pertsonen prestakuntzara, Gobernuaren ustetan Lanbide Heziketa ezinbesteko bidelaguna da gaur egun Euskadin, bai pertsonen enplegagarritasunerako, bai enpresen lehiakortasunerako.", "tgt": "Lanbide Heziketako ikastetxeentzako laguntzak teknologian berritzeko Eusko Jaurlaritzak onartu du 2 milioi eurotik gorako laguntza ematea Lanbide Heziketako ikastetxeei. Laguntza hau teknologia-ekipoak erosi edo alokatu eta trantsizio digitalerako planak martxan jarri ahal izateko da. Horrela erantzun ahal izango diete ikasleek gerora lan egingo duten enpresek dituzten beharrei eta ongi espezializatuko dira gaur egun lana lortu ahal izateko.", "score": 0.36945213503063784 }, { "src": "Eta amaitzeko, Gobernu Kontseiluaren bileran, 2023an egingo diren edo hasiko diren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak ezarri dira. Urtero egiten den deialdi da hau hitzordu hauek lehiarako marko bat eskaintzen bait die goi-mailako euskal kirolariei, jarduera ekonomikoa sortzeaz aparte. Guztira, 200.000 euro bideratuko dira laguntza horietara, federazioei, mundo-mailako lehiaketetan parte hartzen duten kirolariei edota zirkuito edo ligaren formatuko lehiaketetan pentsatuta.", "tgt": "Kirol-lehiaketak antolatzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du laguntzak ematea goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko. Lehiaketa horiek 2023an hasi edo egin beharko dira.", "score": 0.47150454893306815 } ] }, { "id": "19", "alignments": [ { "src": "Muguruzak Estibalizko santutegian (Araba), Euskal Gorrak-gorren euskal elkarteen federazioaren 45. urteurreneko jardunaldian eta Fernando Pascual Amorrortu sarien III. edizioan parte hartu du.", "tgt": "Gaur Estibalizko santutegian, Araban, ospatu da Euskal Gorrak gorren elkarteen federazioaren 45. urteurrena. Ekitaldi honetan Fernando Pascual Amorrortu sariak eman dira.", "score": 0.49882449759159675 }, { "src": "Irune Muguruzak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurtzaroko zuzendariak, gaur goizean animatu du gizarteak eta erakundeek urrats sendoak egiten jarrai dezaten gorren komunitatea erabat gizarteratzeko, eta komunitate horrek parte har dezan eta gizarte-bizitzaren alderdi bakoitzaz osoki goza dezan.", "tgt": "Ospakizunean 260 pertsonak parte hartu dute. Eusko Jaurlaritzaren aldetik Irune Muguruza egon da, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurtzaroko zuzendaria dena.", "score": 0.07937468823555546 }, { "src": "Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea, Emilio Sola, Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua eta Aitor Bedialauneta, Euskal Gorrak-eko lehendakaria, hainbat hitzaldi egin dituzte, Eusko Legebiltzarreko Zeinu Hizkuntzako interpreteen laguntzarekin.", "tgt": "Han egon dira ere Barkatxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea, Emilio Sola, Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua eta Aitor Bedialauneta, Euskal Gorrakeko lehendakaria.", "score": 0.7122301319893816 }, { "src": "Muguruzak Eusko Jaurlaritzaren Desgaitasuna duten Pertsonak Justiziara Iristeko Plana aipatu du, gure gizarte osoarentzat justizia irisgarriagoa izan dadin ekintzak diseinatzeko oinarri gisa. Era berean, gizarte-talde gazteenei azaldu behar diegu Euskal Gorrak biltzen dituen kolektibo osoarekin batera lan egin behar dugula: amestutako erabateko inklusioa lortuko duten ideiak eta irtenbideak emanez. Estibalizko leku honen ezaugarri nagusia isiltasuna eta izaera dira. Denok asko dakigu horretaz. Hain zuzen ere, gure pertsona gorren kolektiboak isiltasunaz asko daki, eta are gehiago daki nola interpretatu eta hitza beste era askotara jararaztea, Irune Muguruzak esan duenez.", "tgt": "Irune Muguruzak esan du gizarteak eta erakundeek lanean jarraitu behar dutela pertsona gorren erabateko inklusioa lortzeko gure gizartean, gizarte-bizitzan parte hartu eta goza dezaten. Horretarako, gazteek zeregin garrantzitsua dute inklusio horretarako ideiak eta konponbideak eman behar dituztelako. Eusko Jaurlaritzako \"Desgaitasuna duten Pertsonak Justiziara Iristeko Plana\" ere aipatu du. Plan hau pertsona guztientzat justizia irisgarriagoa izateko da.", "score": 0.3301787908330912 } ] }, { "id": "388", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur adierazi duenez, Iñigo Urkullu Lehendakariak eskertu egin die nazioarteko taldeei ETAren amaiera lortzeko izan duten parte-hartzea eta inplikazioa, baita hori gauzatu ahal izateko azkeneko hilabeteetan egin duten lana ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak prentsaurreko batean esan du Iñigo Urkullu lehendakariak eskerrak eman dizkiela nazioarteko eragileei azken hilabeteetan ETAren amaiera lortzeko egin duten lanagatik.", "score": 0.5814577210103651 }, { "src": "Bozeramaileak azaldu duenez lau talderi zabaldutako eskertza izan da: Nazioarteko Lantaldea, Nazioarteko Egiaztapen Batzordea, Henry Dunant Taldea eta Intermediate taldea. Lehendakariak berak 2017ko irailean helarazi zien aipatutako taldeei gutun bat ETAren behin betiko iragarpen batek bete beharko lituzkeen baldintzei buruz zuen iritzia haiei adieraziz: \"unilaterala, ez duela ordainik izan behar, alegia; eraginkorra, anbiguotasunak eta eufemismoak alde batera utzita, argia eta nabaria izan behar duelako; eta behin betikoa, hau da, itzulgarria izango ez dena\".", "tgt": "Bozeramailearen esanetan, lehendakariak honako hauei eman dizkie eskerrak: • Nazioarteko Lantaldea. • Nazioarteko Egiaztapen Batzordea • Henry Dunant Taldea eta Intermediate Taldea Lehendakariak gutun bat bidali zien talde horiei 2017ko irailean, aditzera emateko nolakoa izan beharko litzatekeen ETAren desegitearen iragarpena: • Alde bakarrekoa, hau da, trukean ezer eskatzen ez duena. • Eraginkorra, hau da argia eta zalantzarik gabekoa. • Behin betikoa, hau da, jarduerara berriz ez itzultzekoa.", "score": 0.4871865332707155 }, { "src": "Gaurko Gobernu Kontseiluaren prentsaurrekoan zeuden kazetariek galdetu diote Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren baterako posiziorik egongo ote den ETAren amaiera dela-eta, eta Erkorekak erantzun du bi exekutiboak daudela etengabe harremanetan eta batera hausnarketa-prozesu batean ETAren amaierari eta bizikidetza eraikitzeari lotutako gaien inguruan. Erkorekak adierazi du deklarazioaren terminoak ezagutu arte, ez dela behin betiko inolako erabakirik hartu gai horien inguruan. Bozeramaileak gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak joan den astean iragarri zuen jadanik ondo aztertutako balorazio bat egingo zuela ETAk bere erabakia adierazi eta gero.", "tgt": "Josu Erkoreka bozeramaileak esan du Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua etengabe ari direla hizketan ETAren amaieraren eta etorkizuneko bizikidetzaren inguruan. Eusko Jaurlaritzak ETAren iragarpenaren ostean aztertuko eta erabakiko du hori guztia.", "score": 0.48842570631254517 }, { "src": "Osasuna, Gobernu Kontseiluak Borondate aurreratuen euskal erregistroa arautzen duen dekretua aldatu du, epeak arindu eta eskaera gehiagori erantzun ahal izateko", "tgt": "Aurretiazko borondateak arautzeko Dekretua Eusko Jaurlaritzak Dekretu bat onartu du, \"Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa \" arautuko duena.", "score": 0.3452131257726761 }, { "src": "Jon Darpón Osasun sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoan zehaztu duen bezala, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du formula hori sustatzen jarraitzeko, euskal herritarren artean izaten ari den onarpen ona kontuan hartuta. \"Gero eta pertsona gehiagok nahi dute nola hil nahi dugun jaso duten jarraibide batzuen erregistro ofiziala egin, pertsona hiltzeko unean bere borondatea adierazteko ezintasuna duen kasuan; erregistro hori osasun-profesionalentzako eta beren hurbilekoenentzako gida izan dadin nahi da\", azaldu du.", "tgt": "Aurretiazko borondateak jarraibide batzuk dira, pertsona batek uzten dituenak, etorkizunean erabil daitezen, bere nahiak adierazteko gauza ez bada. Familiarentzako eta osasun-arloko profesionalentzako jarraibideak dira, eta aditzera ematen dute zer zainketa-mota eta nola jaso nahi duen pertsona horrek.", "score": 0.29703100584671266 }, { "src": "Gaur gogorarazi den bezala, borondate aurreratuen dokumentuan funtsezko printzipioak eta osasun-eremuan hartu beharreko erabakiak orientatuko dituzten irizpideak adierazi daitezke, besteak beste: bizitzaren amaieran zaintzak non jaso nahi diren edo organoen emaile izateko borondatea; tratamendu eta zaintza batzuen onarpena edo ukapena zer osasun-egoeratan nahi den kontuan hartzea; edo ordezkari bat esleitzea, baliozko bitartekari izan dadin, osasun-taldearen aurrean, pazienteak bere borondatea adierazi ezin duen kasuan.", "tgt": "Besteak beste, honako hauen inguruan hartzen dira erabakiak: • Bizitzaren amaierako zainketak non jaso nahi diren. • Organo-emaile egiteko borondatea. • Zer tratamendu- eta zainketa-mota jaso nahi diren eta zein baztertzen diren. • Ordezkari bat izendatzea, osasun-arloko profesionalekin hitz egin dezan.", "score": 0.34872653963282557 }, { "src": "Jon Darpon Osasun sailburuak adierazi duenez, dokumentu hori errazago egiteko, osasun-zentroetan famili medikuaren aholkularitzarekin idatzi ahal izateko aukera zabaltzen ari da Osakidetzan. Izan ere, jakinarazi duenez, Euskadi buru da erregistratutako borondate aurreratuen dokumentuen kopuruan; mila biztanle bakoitzeko 9,9 emaile dago, eta espero da, aldaketa horren bidez, kontsulta-kopura epe laburrera areagotzea eta % 33koa izatea.", "tgt": "Osasuneko sailburu Jon Darponen esanetan, Euskadi da aurretiazko borondateen dokumentu gehien erregistratzen dituen eskualdeetako bat: 1.000 biztanletik 10ek erabaki dute dokumentu hori egitea. Geroz eta jende gehiagok erregistratu nahi ditu modu ofizialean aurretiazko borondateak, eta Eusko Jaurlaritzaren ustez, kopuru hori % 33ra igoko da datozen urteetan. Eusko Jaurlaritzak, Dekretu honekin, aurretiazko borondateak erregistratzeko erraztasuna eman nahi die herritarrei. Dokumentua Osasun Zentroetan idatzi eta erregistra daiteke, familia-medikuaren laguntzarekin. Sailburuak esan duenez, Euskadiko herritarrek oso gogoko dute aurretiazko borondateak erregistratzeko modu berri hau.", "score": 0.2939881540652627 }, { "src": "Gaurko egunean ere, bestelako erabakiak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Horien artean, esaterako, aurtengo Lagun Onari sariaren irabazlea nor izanen den erabaki du: \"Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua\" (\"EuroBasque\") izango da sariduna, euskal kultura, balio demokratikoak, historia eta ekonomia Europan zehar zabaltzeko egiten duen lanagatik.", "tgt": "EuroBasque elkarteak jasoko du Lagun Onari saria Gobernuak Lagun Onari saria emango dio \" EuroBasque -Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua\" elkarteari. Elkarteak euskal kultura, historia eta ekonomia Europan zehar zabaltzeko egiten duen lanagatik jasoko du saria.", "score": 0.4112596945399738 }, { "src": "\"EuroBasque\" irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta duela 70 urte sortu zen, \"Europako Mugimenduaren\" euskal atal gisa. Gaur egun, 110 kide ditu (erakundeen ordezkariak edota gizarte zibileko eta eremu sozioekonomiko eta politikoko pertsona ospetsuak). Udalak, unibertsitateak, kultura-elkarteak, sindikatuak, adituak eta Europako politikako ordezkariak biltzen ditu.", "tgt": "EuroBasque irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, duela 70 urte sortua eta erakunde desberdinetako 110 kidez osatua. Erakunde horiek arlo desberdinetan lan egiten dute: ekonomia, politika, gizartea...", "score": 0.4749690969394165 }, { "src": "\"EuroBasqueren\" helburuen artean, honako hauek azpimarra daitezke: Euskadiren eta beste herri, eskualde eta nazionalitate batzuen arteko harremanak sustatzea, aniztasuna errespetatuko duen Europa batu baten beharra zabaltzea, Europar Batasunaren eraikuntzaren ideal demokratikoei eta dinamizazio sozial eta politikoari eustea, eta herritarrek Europako hauteskunde eta erakundeetan parte hartzeko aukera sustatzea.", "tgt": "Hauek dira elkartearen helburuetako batzuk: • Euskadiren eta beste herri, eskualde eta herrialde batzuen arteko harremanak sustatzea. • Aniztasuna errespetatuko duen Europa batu baten beharra defendatzea. • Europako hauteskunde eta erakundeetan herritar gehiagok parte har dezaten lortzea.", "score": 0.5688472909792671 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak maiatzaren 9an (Europako egunean) Lehendakaritzan egingo den ekitaldian emango dio saria \"EuroBasque\" elkarteari.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak maiatzaren 9an, hots, Europaren egunean, emango dio saria EuroBasque elkarteari.", "score": 0.6423070189449553 }, { "src": "14 milioi euro, prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko dekretua", "tgt": "Gizarte Zerbitzuen Funtsak 14 milioi euro jasoko ditu", "score": 0.2825376040207383 }, { "src": "Kontseiluak baimendu du Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta EUDELek Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren esparruan adostutako \"Gizarte Zerbitzuen Funtsa\" 14 milioi eurorekin hornitzea. Zenbateko horrekin, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren funtsezko proiektuak bultzatuko dira Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek 14 milioi euro emango dizkiote Gizarte Zerbitzuen Funtsari. Diru hori da, hain zuzen ere, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren proiektuak bultzatzeko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.", "score": 0.42473651191040185 }, { "src": "2018 urtean, erakunde guztien artean 20 milioi euroko ekarpena egingo diote funts horri, eta Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoak onartutako irizpideen arabera banatuko dituzte. Organo horrek finantzatutako proiektu eta zerbitzuen jarraipena egingo dute, eta, sei hilean behin, txosten bat bidaliko diote Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari.", "tgt": "2018an, Eusko Jaurlaritzak eta 3 foru-aldundiek 20 milioi euro emango dizkiote Funtsari, eta Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoak ezarriko du nola banatu behar den diru hori. Organo horrek txosten bat bidaliko dio Finantzen Euskal Kontseiluari , 6 hilero finantzatzen diren proiektuei buruzkoa.", "score": 0.4429564728757027 }, { "src": "Gaurko bilkuran doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko \"Doktoretza aurreko Programaren\" edizio berri bat onartu du (2018-2019 ikasturtekoa) Gobernu Kontseiluak. Hori horrela, ikerketa zientifikoari lotutako gaitasun eta trebetasunak eskuratu nahi dituzten pertsonen prestakuntza sustatzeko 8,5 milioi euro dira guztira.", "tgt": "Doktoretza Aurreko Programaren beste edizio bat Gobernu Kontseiluak Doktoretza Aurreko Programaren beste edizio bat onartu du, 2018-2019 ikasturterako. Doktoretza Aurreko Programa prestakuntza-programa bat da, oraindik doktoretzarik ez daukaten ikertzaileentzat. Eusko Jaurlaritzak 8,5 milioi euro inbertituko ditu ikerketa zientifikoan lan egiteko gaitasun eta trebetasunak eskuratu nahi dituzten ikertzaileen prestakuntza sustatzeko.", "score": 0.6080858879048321 }, { "src": "Programa hori lau urtean luzatu ahal izango da I+Gan ahalmen eta jarduera egiaztatua duten eta egoitza soziala Euskadin, Estatuan edo atzerrian duten unibertsitate edo erakundeetan.", "tgt": "Programak lau urtera arteko iraupena izan dezake Ikerketa eta Garapenean (I+G) esperientzia duten unibertsitate eta erakundeetan, izan Euskadikoak, Espainiakoak zein beste herrialde batzuetakoak.", "score": 0.3112837512982622 } ] }, { "id": "44", "alignments": [ { "src": "Dirulaguntza hauen bidez finantzatu ahal izango dira berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko eta ikasteko patio inklusiboak sortzeko obrak. Jolastoki inklusibo kontzeptuak jolaserako espazioak eta uneak sortzeari egiten dio erreferentzia. Espazio horietan, ikastetxeko haur guztiek beren intereseko jolas-jarduerak egin ahal izango dituzte ikuspegi inklusibotik eta hezkidetzatik.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du laguntzak ematea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei aisialdi guneetan erreformak egiteko eta jolastoki inklusiboak sortzeko. Honek esan nahi du, espazioak eta uneak egon daitezela haurrek berdintasun aukeretan jolastu ahal izateko. Jolastoki inklusiboak balio du haurrek harremanak eta bizipenak sortzen ikasteko, berdintasunean eta aniztasunaren errespetuan oinarrituta. Jolasteko une eta tokietan.", "score": 0.23330432551217187 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, udalen jabetzakoak diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eraikinetan jolastokiak sortzeko eta zaharberritzeko lanak finantzatzeko. 7 milioi euroko zenbatekoa duen deialdi honek, azken batean, aipatutako ikastetxeetan jolastoki inklusiboak sortzea sustatzen du.", "tgt": "Laguntzak 7 milioi eurokoak izango dira guztira. Ikastetxeetako eraikinak udalarenak izan behar dira, hori dela eta, laguntzak udalei emango zaizkie.", "score": 0.1738717848390903 }, { "src": "Laguntza hauen onuraduna izateko, obrak 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren hasi eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira. Obra horiek gauzatzeko, Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren % 90 hartuko du bere gain. Gainerako % 10 obra-proiektua aurkezten duen udalaren kontu izango da. Eskaera bakoitzari emandako kopurua ezin izango da 87.120 eurotik gorakoa izan, BEZ barne (72.000 euro + BEZ).", "tgt": "Zer ezaugarri dituzte laguntza horiek? • 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen bukatuko diren obrei emango zaie dirua. • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emango du laguntza obraren gastuaren % 90a ordaintzeko. • Udal bakoitzak gainerako % 10a ordainduko du. • Laguntza bakoitza gehienez 72.000 eurokoa izango da (BEZa gabe). • Udalek hilabete batean zehar laguntzak eska ditzakete, informazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. • Laguntza horretaz gain, beste laguntzak ere eska daitezke ikastetxeetan obrak egiteko (Udalaguntza).", "score": 0.1025393395540498 }, { "src": "Jolastoki inklusiboak", "tgt": "Zer da jolastoki inklusiboa?", "score": 0.5605555988558903 }, { "src": "Deialdi hau Hezkuntza Sailaren II Hezkidetza-planarekin lerrokaturik egiten da (\"EAEko Hezkuntza Sistemarako II Hezikidetza-plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean\"). Plan honek, bere gidalerroetan eta oinarrizko zutarrietan, baliabideen eta espazioen erabilera ekitatiboa bultzatzeren aldeko apustua egiten du; izan ere, espazioen banaketak eta erabilerak eta hezkuntza-ingurunearen antolakuntzak ere garrantzizko eginkizuna betetzen dute balioen eta arau sozialen transmisioan.", "tgt": "Hezkuntza Sailaren II Hezkidetza-planaren barruan ikastetxeentzako lan-ildo bat dago: \"berdintasunaren eta tratu onaren bidean\". Hor jolastoki inklusiboak sortzea sartzen da. Haurrentzako jolasteko tokiak nola antolatzen diren, nola banatzen eta erabiltzen diren balioak eta gizarte-arauak erakusteko beste modu bat ere bada.", "score": 0.4924709180800505 } ] }, { "id": "130", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.17868942620581554 }, { "src": "Udaberri 2024 Bizikidetzarako, Giza Eskubideetarako eta Aniztasunerako Planak honako printzipio hauetan oinarritutako elkarbizitza-eredu bat eraikitzen jarraitzea du helburu: pertsonaren duintasuna, terrorismoaren eta indarkeriaren erabateko deslegitimazioa, giza eskubideen berme eta babes eraginkorra, eta aniztasuna zaindu eta garatu beharreko balio gisa onartzea.", "tgt": "Udaberri 2024 Bizikidetzarako plana Eusko Jaurlaritzak Udaberri 2024 Bizikidetzarako, Giza Eskubideetarako eta Aniztasunerako plana aurkeztu du. Plan honekin Eusko Jaurlaritzak jarraitu nahi du elkarbizitza -eredu bat eraikitzen, honako printzipio hauekin: • pertsonaren duintasuna. • terrorismoa eta indarkeria ezabatzea. • giza eskubideak babestea. • aniztasuna errespetatzea.", "score": 0.449743926181234 }, { "src": "Dokumentuak \"giza eskubideen urraketa larriko\" bost hamarkadei eta \"Euskadin askatasunen aurkako atentaturik zuzenenari\" eta ETAren indarkeriarik gabeko azken hamar urteei egiten die erreferentzia, eta hori guztia \"benetako diagnostiko itxaropentsu\" batetik abiatuta, \"ikasgai\" batzuk geratzen diren arren. \"Iraganari buruzko hausnarketa kritikoan bereziki ETAren terrorismoa eta indarkeria erabili edo justifikatu dutenei, interpelazioa egin behar zaiela azpimarratu nahi dugu\", gaineratu du.", "tgt": "Planak gai hauek ere aipatzen ditu: • azken 50 urteetako Euskadiren historia ETArekin, izan ere, Euskadin indarkeria egon zen eta ez ziren giza eskubideak errespetatu. • azken 10 urteak ETAren indarkeriarik gabe. Eusko Jaurlaritzak uste du beharrezkoa dela gai horiek tratatzea benetako ebaluaketa bat egin ahal izateko. Baina oraindik, lana egiteko dago, ETAren indarkeria justifikatu eta erabili duten pertsonek egin duten kalteaz pentsatu behar baitute.", "score": 0.25366242028535557 }, { "src": "Era berean, dekalogoak terrorismoaren eta beste indarkeria-adierazpen batzuen biktimen aitortza \"legala, instituzionala, soziala eta morala\" egiten du; halaber, \"gure memoria\" eraikitzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, eta \"nortasun propioa\" duen eta euskal ereduan jasotako helburu birsozializatzailea duen espetxe-politika baten defentsan jarraitzen du. Gainera, \"etorkizuneko bizikidetza-eredua eraikitzean, gazteriak izan beharko lukeen garrantzia azpimarratzen dugu plan honetan\", esan du Artolazabalek.", "tgt": "Gainera, planak aitortzen ditu: • terrorismoaren eta beste indarkeria mota batzuen biktimak. • beharrezkoa dela biktimei egindako kaltea konpontzen lagunduko duen espetxe-politika bat izatea. Eusko Jaurlaritzak gaurko memoria sortzen jarraitu nahi du eta gertatu zen guztia ez ahaztea. Horregatik uste du gazteak oso garrantzitsuak direla eta parte hartu behar dutela bizikidetza-eredu hori sortzeko.", "score": 0.35930528580349186 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2021-20222erako Galeseko, Flandriako eta Korsikako eskualdeekin lankidetza teknikoko proiektuak babesteko deialdia. Guztira 40.000 euro banatuko dira alde biko harremanak sendotzea eta Euskadirentzako estrategikotzat jotzen diren kanpoko beste eskualde batzuekin itunak eta lankidetzak finkatzeko helburuarekin.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 40 mila euro emango ditu, Gales, Flandria eta Korsikako eskualdeekin lankidetza proiektuak egiteko 2021 eta 2022an. Horrela, Eusko Jaurlaritzak nahi du: • eskualde horiekiko harremanak sendotzea. • Euskadirentzat garrantzitsuak diren beste eskualde batzuekin lankidetzan aritzeko modu berriak sortzea.", "score": 0.488822195444477 }, { "src": "Segurtasun arloan, bi lankidetza-hitzarmen sinatzea erabaki du gaurko Gobernu Kontseiluak. Alde batetik, Segurtasun Sailaren eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu da, bereziki zaurgarriak diren kolektiboekin, adinekoekin eta migratzaile edo errefuxiatuekin, erlazionatutako Segurtasun Plan Nagusiaren babesean, horien segurtasunak izan ditzakeen mehatxuei aurrea hartu ahal izateko. Eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren eta Unión de Espeleólogos Vascos – Euskal Espeleologoen Elkargoaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onartu da, larrialdien eta babes zibilaren arloan arrisku larriko eta hondamendi eta lazeria publikoko egoeretan jarduteko. Hitzarmenak inplikatzen du jarduera-programa zabal bat gauzatzea Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren lehentasunei eta irizpideei jarraituz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2 lankidetza hitzarmen sinatu ditu: • Segurtasun Sailarekin eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoarekin pertsona ahulenei segurtasun handiagoa eskaintzeko. Adibidez, adinekoei, migratzaileei edo errefuxiatuei, seguru eta ondo egon daitezen. • Euskal Espeleologoen Elkargoarekin, arrisku larriko edo hondamendi egoeretan laguntzeko. Horretarako, jarduera-programa bat egingo da, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren jarraibideekin.", "score": 0.45491084290903017 }, { "src": "Ekonomia eta Ogasun saiali lotuta, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko arriskuen aseguramendua esleitzeko kontratu-prozedura berri baterako jarduerei hasiera ematea, lizitazio-prezioaren bi urteko aurreikuspena 60.480.000 eurokoa izango delarik.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Euskadiko arrisku-aseguruaren zerbitzua kontratatzeko prozesua hasiko du. Kontratua 2 urterako izango da. Kontratatu den enpresak 60 milioi euro gastatu ahal izango ditu arrisku-aseguruaren zerbitzua emateko.", "score": 0.20726320273175855 }, { "src": "Halaber, Gobernu Kontseiluak ontzat eman du Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak emateko deialdia, batetik, udalerrietako informazio geografikoa hobetzeko , eta, bestetik, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturako osagaiak geoEuskadi geoatariaren bidez berrerabiltzean edo integratzean oinarritutako baliabide edo zerbitzu geografikoak ezartzeko.", "tgt": "Euskadiko udalei laguntzak Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie udalei: • udal informazio geografikoa hobetzeko. • zerbitzu geografikoak sortzeko Euskadiko Datu Espazialen Egitura erabiliz geoEuskadi geoatariaren bidez.", "score": 0.5637727707538004 }, { "src": "Azkenik, Kultura eta hizkuntza politikari dagokionez, Bingen Zupiria sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 60.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu duela gaur Euskadiko Piraguismo Federazioarentzat, Orbeldin, Usurbilen, ur bizien kanala eraikitzeko proiektua finantzatzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Piraguismo Federazioari 60 mila euro emango dizkio Orbeldin, Usurbilen, ur bizien kanala eraikitzeko.", "score": 0.5041705073989758 }, { "src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du, baita txertaketa prozesuaren inguruko informazioa ere. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako profesionalei eskerrak emateko abiarazi duen kanpaina aurkeztu du.", "tgt": "Osasun sailburuak Euskadin koronabirusari eta txertaketari buruzko datuak eman ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat abian jarri du Osakidetzako profesionalei hilabete hauetan zehar egindako lanagatik eskerrak emateko.", "score": 0.5271618533761684 }, { "src": "Gai-zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 1.0 } ] }, { "id": "328", "alignments": [ { "src": "Hezkuntza Sailak 2019 urte hasieran deituko du Enplegu Publikorako Eskaintza, eta bertan zehaztuko dira izena emateko epeak, proben egun eta ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak, eta Hezkuntzako EPE honetarako garrantzizko gainerako informazio guztia.", "tgt": "Bilera horretan iragarri die EPEan 1.825 irakasle-postu eskainiko direla. • urtearen hasieran emango dute EPEari buruzko informazio guztia:azterketak noiz izango diren; izena emateko epea; programazioa aurkezteko epea eta abar.", "score": 0.29127918005644965 } ] }, { "id": "157", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Bileraren ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Bingen Zupiriak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, Pedro Azpiazuk zein akordiotara iritsi diren azaldu dute.", "score": 0.5095768663526856 }, { "src": "Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu EAEko 2021eko Aurrekontu Orokorren gidalerroak. Azpiazuren hitzetan, XII. Legegintzaldiko lehen aurrekontuak, Covid-19ak eragindako osasun krisiak eta haren ondorio ekonomikoek markatuak, \"ausartak izango dira\". \"Ezin daiteke beste modu batean izan, susperraldiaren eta eraldaketa ekonomiko eta sozialaren aurrekontuak izango direlako\", gaineratu du.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du gaur nola erabiliko den Euskadiko 2021eko Aurrekontu Orokorretako dirua. Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldi berriaren lehen aurrekontuak. Aurrekontu horiek COVID-19aren krisiak markatu ditu.", "score": 0.4151002956823781 }, { "src": "Hala, azaldu duenez, 2021erako Aurrekontuek ez dute murrizketarik ekarriko politika publikoetan, \"gure bidea ez da austeritatea izango\", eta, gainera, osasunak eta hezkuntzak bultzada handia izango dute aurrekontuetan. \"Uste dut horiek direla euskal herritarren ardurak, eta erantzun egingo diegu\", gaineratu du.", "tgt": "Horretarako, Eusko Jaurlaritzak diru gehiago emango du honako honetarako: • politika publikoetarako • osasunerako • hezkuntzarako", "score": 0.25095123798459584 }, { "src": "Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak pandemiaren aurretik zeuden erronkak ere aipatu ditu, eta azpimarratu du krisi hau aukera-unea izango dela eraldaketa energetiko-ekologikoaren, eraldaketa digitalaren eta gure ongizate-estatuaren erresilientzia indartzeko beharraren erronkei aurre egiteko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak aukera gisa hartu nahi du krisi hau, lehendik zituen erronkak betetzeko, adibidez: • Ingurumena errespetatzen duen energia erabiltzeko • Eraldaketa digitala egiteko, hau da, gizartearen alderdi guztietan aplikatzeko, teknologia digitalean, ordenagailuetan, tabletetan, telefono mugikorretan, Interneten... • Gizarte-zerbitzuak eta -politikak indartzeko, Krisi-egoeretan desberdintasun gutxiago egon daitezen.", "score": 0.2934343902655903 }, { "src": "Osasunaren arloari dagokionez, Bingen Zupiriak ezagutzera eman du Gobernu Kontseiluak argi berdea eman diola gaur, alde batetik, 2020rako osasun-arloko profesionalen formaziorako beken eta laguntzen deialdia ri, eta, bestetik, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioaren haurren minbizia ikertzeko proiektuetarako laguntzen deialdia ri, 1.167.524,31 eurokoa. EITB Maratoiak iaz bildu zuen diru kopuru berbera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako eta osasunerako laguntza hauek onartu ditu: • 966 mila euro Lanbide Heziketa dualeko proiektuetarako. Hau da, ikasleek enpresetan ikasi eta praktikak egin ditzaten. Helburua gaitasun profesionalak eta sozialak hobetzea da. • 970 mila euro honako honetarako: • Oinarrizko edo aplikatutako ikerketarako proiektuetarako 2021erako, 2022rako eta 2023rako. • Teknologiaren ikerketa edo berrikuntzarako. • Bekak: Osasun arloan lana egiten duten pertsonak 2020an trebatzeko. • Milioi bat euro baino gehiago ikerketa-proiektuetarako, \" Berrikuntzarako Euskal Fundazioaren haurren minbizia eta Ikerketa Sanitarioa, BIOEF \"rako. Diru-kopuru hori lortu zen EITBko Maratoian", "score": 0.22549701139134523 }, { "src": "Gai-zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 1.0 }, { "src": "Prentsa-txostena", "tgt": "Prentsa-txostena", "score": 0.9999999999999999 } ] }, { "id": "11", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak Miramar Jauregian egin ohi duen bileraren ondoren, Iñigo Urkullu Lehendakariak, ikasturte hasierarekin batera, egindakoari eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa egin du, eta ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak helburuak garbi dituela eta helburu horiek lortzeko gogoz lanean jarraituko duela, etengabeko hobekuntza aplikatuz eta errealismoaren printzipiotik aldendu gabe.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua Donostiako Miramar Jauregian bildu da udako etenaldiaren ondoren, ikasturte politikoari berriro ekiteko. Iñigo Urkullu Lehendakariak hitz egin du Eusko Jaurlaritzak orain arte egindakoaz eta etorkizunerako dauden erronkez. Urkulluk esan du helburuak argi daudela eta horiek lortzeko lanean jarraituko dutela.", "score": 0.28620358204561847 }, { "src": "Gizaki gisa egonkortasuna bilatzen dugula argi izanda, eta oinarri horretatik abiatuta, Lehendakariak azpimarratu du Jaurlaritzaren helburua dela gure bizi-kalitatea egunero pixka bat gehiago hobetzea.", "tgt": "Pausoz pauso hobetzen joango dira eta errealitatea kontuan hartuko dute, herritarren eguneroko bizi-kalitatea hobetzea baita helburu nagusietako bat.", "score": 0.26173024281397506 }, { "src": "• Ahaleginak zentratuz zerbitzu publikoen hobekuntzan, kalitatezko enpleguan, etxebizitza-politiketan eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean", "tgt": "Zerbitzu publikoak hobetzea Etxebizitza-politika", "score": 0.3430468241731908 }, { "src": "Ildo horretan, lehenik eta behin, zerbitzu publikoak hobetzeko lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du Urkulluk: Osasun Publikoa, Segurtasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Hezkuntza. \"Hobetzeko lan egingo dugu. Inbertitzen jarraituko dugu. Beti errealismoaren printzipioa aplikatuz. Gure etorkizuna hipotekatu gabe. Izan ere, urrats faltsu batek guztiok pairatuko ditugun ondorioak izan ditzake eta izango ditu. Zorroztasuna eta seriotasuna, atzerapausorik eman gabe. Gure konpromisoa da eta izaten jarraitzen du\", adierazi du.", "tgt": "Lehendakariak esan du lanean jarraitu behar dela Euskadiko osasun publikoa, segurtasuna, gizarte zerbitzuak eta hezkuntza hobetzeko. Hori egiteko modua horretan seriotasunez inbertitzea da, etorkizunean pentsatzen. \"Ezin dugu atzerapausorik eman, ondorioak guztiok pairatuko ditugulako\", adierazi du Lehendakariak.", "score": 0.41224496132996596 }, { "src": "Ikasturte berriari begira, halaber, Lehendakariak azpimarratu du Gizarte Segurantzan afiliatutako milioi bat pertsona gainditu eta finkatu nahi direla, kalitatezko enplegua sortzen jarraituz. \"Gure lan-merkatuak gure gazteei irteera onak eskaintzea lortu behar dugu. Gizarte gisa aurre egin behar diogu horri. Lan-baldintza onak izatea da aplika dezakegun gizarte-politikarik onena. Zenbat eta hobeak izan, orduan eta erraztasun gehiago izango dituzte emantzipatzeko eta nahi duten etorkizuna eraikitzeko. Bakarrik, bikotean edo familia bat sortuz \", adierazi du. Ildo horretan, Euskadi ekosistema aproposa izaten jarraitzearen alde agertu da Eusko Jaurlaritza, \"pausoa ematera ausartzen diren pertsonentzat eta enpresek behar dituzten aukerak aurkitzeko lekua izan dadin. Inbertitzen, berritzen eta esportatzen duten enpresak \".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren beste helburuetako bat da enplegua eta lan-merkatua hobetzea. Lehendakariak gazteek lanpostu onak aurkitu ahal izatea aipatu du, emantzipatzeko, modu independentean bizitzeko eta etorkizuna nahi duten moduko izan dezaten. Eta enpresek berritu , inbertitu eta esportatu egin behar dutela eta behar dituzten langileak aurki ditzatela.", "score": 0.21745367404932342 }, { "src": "Bestalde, Iñigo Urkulluk esan du Jaurlaritzak bere etxebizitza-politikaren aldeko apustua egiten jarraituko duela, etxebizitza publikoen sustapena areagotuz eta eskubide subjektiboa bermatuz, baita gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erreal eta eraginkor baten alde borrokatuz ere. \"Tamalez, uda honetan berdintasun hori finkatzetik urrun dagoela ikusi dugu, inoiz gertatu behar ez diren jokabide onartezinak betiko baztertzen saiatuko gara\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak etxebizitza-politikan lanean jarraituko du. Etxebizitza publiko gehiago egingo ditu, pertsona guztiek bizitzeko etxe bat izateko eskubidea izan dezaten.", "score": 0.2830569892199441 }, { "src": "• Ikasturte berri honetarako helburuen artean nabarmentzen dira, halaber, Euskadiren aurrerapen sozioekonomikoa, Ikerketa eta garapen teknologikoko inbertsioa eta Arku Atlantikoaren aldeko apustua.", "tgt": "Lehendakariak ere hitz egin du landu beharreko beste gai garrantzitsu batzuei buruz: • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna. Uda honetan ere, indarkeria matxistako gertaera asko izan dira eta jarraitzen duen arazoa da. • Euskadiren aurrerapen sozioekonomikoa. Aurrera egin behar dugu ingurumena, ekonomia eta gizartea kontuan hartuta. Hori lortzen da Nazio Batuen 2030 Agendaren helburuak betetzen dituzten politikak landuta. • Ikerketa eta garapen teknologikoko inbertsio publikoa. Eusko Jaurlaritzak 2030eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana garatzen jarraituko du. Zientziaren aldeko apustua egin eta baldintzak hobetu behar dira, hemengo pertsonak egon daitezen ikertzen eta zientzia egiten eta beste herrialde batzuetatik ere etor daitezen. • Arku Atlantikoa. Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du Europako politikan gai honi buruz hartzen diren erabakietan bere iritziak kontuan har daitezen eta Makro-eskualde Atlantikoa eraiki ahal izan dadin.", "score": 0.09219693970350742 } ] }, { "id": "327", "alignments": [ { "src": "Gaur, Bilbon, Transferentzien Batzorde Mistoa batu da, Euskadiri salgaien bi trenbide eta AP-1 autobidean transferitzeko geratzen den azken tartea eskualdatzea adosteko. Alde biko organo horren topaketaren buru Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua eta Meritxell Batet Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa izan dira. Bileran, gainera, besteak beste, honako hauek parte hartu dute: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Maria de los Llanos Castellanos Lurralde Koordinazioko idazkari nagusia eta Jesús Loza Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria.", "tgt": "Transferentzien Batzorde Mistoak bilera egin du gaur, Bilbon. Batzorde horretan, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek parte hartzen dute. Transferentziak negoziatzea da batzorde horren lana. 2011z geroztik egin duen lehen bilera izan da. Azken bileran, hain zuzen, 12 transferentzia hitzartu ziren.", "score": 0.37006984718793406 }, { "src": "Transferentzia hori Gernikako Estatutuaren 10.34 artikuluari jarraikiz egiten da; bertan, errepide eta bideen arloko eskumena lurralde historikoei dagokiela ezartzen da. Kasu horretan, errepidea jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzak berak transferitu beharko dio Arabako Foru Aldundiari.", "tgt": ". AP-1aren azken tartea. Eusko Jaurlaritza izango da titularra, eta zerbitzua emateaz arduratuko da. Transferentzia horri esker, Eusko Jaurlaritzak 285 mila euro baino gehiago deskontatuko ditu Kupotik. Orain arte, Europistas enpresak kudeatu du, eta azaroaren 30an amaitzen da autopista horretan zerbitzua emateko daukan kontratua. Egun horretatik aurrera, errepide hori hobetzeko lanak hasiko dira. Transferentzia horren jatorria Gernikako Estatutuan dago. Izan ere, han dago zehaztuta Eusko Jaurlaritzarena dela garraioaren arloko eskumena. Eusko Jaurlaritzak, gero, Arabako Foru Aldundiari emango dio transferentzia.", "score": 0.0 }, { "src": "• Ondasunak eta instalazioak: Guztira 13 kilometro luze ditu eta, bertan, bi trenbideak eta dagozkien salgaien terminalak; horiek Eusko Jaurlaritzaren eskuetan izango dira. Lutxana-Barakaldo geltokiaren kasuan, titulartasuna bi gobernuek partekatuko dute.", "tgt": ". Merkantzia-trenen 2 linea. Linea hauek dira: Basurtu-Ospitalea-Ariz (7 kilometro) eta Irarugi-Lutxana-Barakaldo (6 kilometro). Eusko Jaurlaritza arduratuko da zerbitzua kudeatzeaz. Lutxanaren kasuan, dena den, Espainiako Gobernuak kudeaketan parte hartzen jarraituko du. Transferentzia horri esker, Eusko Jaurlaritzak 135 mila euro baino gehiago deskontatuko ditu Kupotik. Transferentzia horren jatorria Gernikako Estatutuan dago. Izan ere, han dago zehaztuta Eusko Jaurlaritzarena dela merkantzia-garraioaren eskumena Euskadiren barruan. Bi gobernuek hitzarmenak sinatzen jarraituko dute, elkarrekin lan egiteko eta tren-zerbitzu ona emateko Euskadin eta Espainiako gainerako lurraldeetan.", "score": 0.0 }, { "src": "• Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren aldetik: • Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua • Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburua • Sabino Torre, Araubide Juridikoko sailburuordea • Antonio Aiz, Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea • Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea • Begoña Pérez de Eulate, Estatutuaren Garapenerako zuzendaria • Aitziber Beldarrain, Erakundeen Baliabideetako zuzendaria • Janire Bijueska, Garraio Plangintzako zuzendaria", "score": 0.47943576177976055 } ] }, { "id": "41", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarekin batera. Erkorekak Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Euskadiko \"Suteen prebentzio eta itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuen Lege Proiektua\" aurkeztu du. Arau horrek larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemako oinarrizko zerbitzuetako bat arautuko du. Azaldu duenez, lehenbiziko aldiz, plantilletako emakumeen presentzia eskasa zuzentzeko neurriak, arauketa espezifikoa, jasoko du, Euskadiko Poliziaren Legean Ertzaintzarako eta Euskadiko udaltzaingoetarako ezarritakoa bezalakoa.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Eusko Jaurlaritzak onartu du Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuen Lege Proiektua. Lege honek arautuko du larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko sistemako zerbitzua. Zerbitzu honek lan egiten du arrisku handiko egoeretan edo hondamendietan pertsonak, ondasunak edo ingurumena babesteko. Gainera, legeak neurri zehatzak izango ditu zerbitzu honen plantilletan emakume gehiago egon daitezen, Euskadiko Poliziarenean eta Ertzaintzarenean bezala.", "score": 0.22194354607195158 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak Euskadiko \"Suteen prebentzio eta itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuen Lege Proiektua\" onartu du", "tgt": "Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuen Lege Proiektua", "score": 0.6582959471421959 }, { "src": "Bere aldetik, Gobernuaren bozeramaileak jakitera eman du Jaurlaritzak 110 milioi euroko zuzkidura onartu duela 2023rako, 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat, urtean 2.400 euro jaso ahal izateko seme edo alaba bakoitzeko. Gainera, laguntza horiek zerga-kenkariei eta lehendik bultzatutako beste neurri batzuei gehitu ahal izango zaizkie, hala nola Haurreskolen doakotasunari edo kontziliaziorako laguntzei. Laguntza hauen bidez, Bingen Zupiriak azaldu duenez, Jaurlaritzak hazkuntza erraztu nahi du eta baldintzak sortu nahi ditu familiek nahi duten seme-alabak izan ditzaten baldintza ekonomiko hobeagotan.", "tgt": "Laguntzak 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat Eusko Jaurlaritzak onartu du 110 milioi euro ematea 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzako laguntzetan. Familiek 200 euro jasoko dituzte hilean 3 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko, hau da, 2.400 euro urtean. Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak familiei lagundu nahi die seme-alabak hazten eta mantentzen, horrela nahi duten seme-alabak izan ditzaten. Laguntza hori ere eska dezakete beste laguntza hauek jasotzen dituzten familiek: • haurtzaindegi zerbitzua doan (Haurreskolak) • kontziliaziorako laguntzak • zerga-kenkariak, hau da, zerga gutxiago ordaintzea.", "score": 0.5345922415706456 }, { "src": "Martxoak 1etik aurrera eskatu daitezken prestazio hauei esker 65.000 pertsonak baino gehiagok izango dute seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntza berriak jasotzeko eskubidea.", "tgt": "Martxoaren 1etik aurrera eskatu ahal izango da eta 65.000 pertsona baino gehiagok eskatu ahal izango dute. Interesa duten pertsonek honako hauek egin ditzakete: • 945 062 040 telefonora deitu • helbide honetara mezu elektronikoa bidali: umeak@euskadi.eus • web-orri honetan begiratu: eus/hilekolaguntzak", "score": 0.5153596654893166 }, { "src": "• Laguntza horiek bideratzeak ekarriko duen kudeaketa-kargaz jabetuta, lantaldea handitu egin da eta 60 pertsona gehiago arituko dira eskaerei erantzuna ematen", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 60 pertsona baino gehiago kontratatu ditu eskaerei eta zalantzei erantzuteko.", "score": 0.3391488552876444 }, { "src": "Gaueko aisialdiaren esparruan arma zurien eta objektu arriskutsuen erabilera areagotzearen testuinguruan, Segurtasun sailburuak azaldu du Saila harremanetan dagoela hiru lurraldeetako ostalaritzako ordezkariekin, azken gertakarien ondoren piztutako alarmari erantzuteko.", "tgt": "Azkenaldian gehiagotu egin dira arma zuriz (labanak) eta bestelako objektu arriskutsuz egindako erasoak. Eraso horiek gauez gertatzen ari dira kalean, tabernetan eta diskoteketan. Gauza horiek guztiak arma zurien eta objektu arriskutsuen erabiltzearen aurkako Ekintza Planaren barruan egingo dira, Ertzaintzarekin eta Euskadiko udaltzaingoekin batera.", "score": 0.2445299274786001 }, { "src": "\"Arma Zuriak eta Objektu Arriskutsuak Erabiltzearen aurkako Ekintza Plana\"ren esparruan, Erkorekak adierazi du aisialdirako lokalak banan-banan aztertzea erabaki dela, kasuistika oso heterogeneoa delako eta gaueko aisialdia inolako arazo edo gorabeherarik gabe garatzen den establezimenduentzat kaltegarriak izan daitezkeen neurri orokorrak saihestu nahi direlako. \"Kasuz kasu jardutea erabaki dugu. Aisialdirako lokal bakoitzaren eta bere ingurunearen segurtasuna aztertzen ari gara, leku bakoitzeko arazoaren tamainari erantzun zehatza eta mugatua eman ahal izateko\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak erabaki du taberna edo diskoteka bakoitza eta horien inguruak aztertzea banan-banan. Hori horrela egingo da leku bakoitzak egoera desberdinak dituelako, horrela leku bakoitzean dauden arazoei hobeto erantzun ahal izateko. Gainera, arazo horiek ez dituzten lekuek orain arte bezala funtzionatzea nahi da.", "score": 0.2600474930184914 }, { "src": "Gaurko Kontseiluak kreditu bat erreserbatzea onartu du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Bilboko Buenos Aires kaleko 10. zenbakian dagoen Telefonicaren eraikin zaharra erosteko prozesuari aurre egiteko. Bozeramaileak azaldu duenez, esmoa da eraikina Bizkaiko hiriburuko ekipamendu judizialean sartzea, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen etorkizuneko egoitza gisa, eta gune bakar batean bateratzea hainbat zerbitzu, hala nola Auzitegiko Institutu Anatomikoa, laborategiak eta Institutuaren beraren bulegoak, bai eta Balorazio Integraleko Auzitegiko Medikuntza Unitatea eta Auzitegiko Medikuntza Klinika ere. Salerosketa-eragiketa 15 milioi euro ingurukoa izango da, eta Bilboko ekipamendu judizialean 5.000 metro karratu baino gehiago sartuko dira, sotoan eta bost solairutan banatuta.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak kreditu bat onartu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Telefonicaren Bilboko eraikina eros dezan. Eraikinak 15 milioi euro inguru balio du. Sail honek eraikin horretan sortu nahi du Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen egoitza. Horrela, Institutuak eraikin berean izango ditu zerbitzu guztiak: • laborategiak eta bulegoak • Auzitegiko Medikuntza Klinika • Balorazio Integraleko Auzitegiko Medikuntza Unitatea.", "score": 0.5773572466707284 }, { "src": "Kultura arloan, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2023ko ekitaldian arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) sustatzeko prestakuntza, sustapen edo erakusketa programa eta jardueretarako deialdia . Guztira 825.000 euro banatuko dira dirulaguntza hauetan. Iazko deialdian, deialdi berdina egin zen eta 155 proiektu babestu ziren Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren eskutik.", "tgt": "Kulturako programa eta jardueretarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du 825 mila euro ematea 2023an zehar antzerkia, dantza eta zirkoa bultzatzeko laguntzetan. Laguntza horiek balioko dute gai horiek aurkezteko eta sustatzeko programak eta prestakuntza jarduerak egiteko.", "score": 0.36895808975465033 } ] }, { "id": "170", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldi bat egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan. Bertan jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak laguntza berriak onetsi ditu Covid-19tik eratorritako krisi ekonomikoa arintzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta hainbat erabaki hartu ditu. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aipatu ditu onartu diren laguntza berriak.", "score": 0.22068909586930438 }, { "src": "Batetik, Gobernu Kontseiluak laguntza-lerro berri bat onetsi du \"Covid19 Aparteko Funtsaren\" barruan, krisi sanitarioari eta ekonomikoari aurre egiteko; zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen ikerlana sustatzeko laguntzak dira, koronabirusaren aurkako borrokarekin lotutako 14 proiektu babesteko. Josu Erkoreka bozeramaileak azpimarratu duenez, ikerketak zeregin erabakigarria betetzen du krisi honetan. \"Zehaztu egingo du, neurri handi batean, datozen hilabeteetan euskal gizartean gertatuko dena\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntza berriak onartu ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen 14 proiektu. Proiektu horiek COVID-19ari buruz ikertzen ari dira.", "score": 0.3753624850348645 }, { "src": "Hala, Gobernu Kontseiluak urte honetarako Programa bat baimendu du: ikastaro, jarduera eta kongresu zientifikoak antolatzeko laguntzak. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak aitortu duenez, Covid19k gogor jo ditu biltzar zientifikoak, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzaren nahia da, gutxika eta segurtasun-berme guztiekin, jarduera horri berriro heltzea. \"Laguntza-lerro honekin sustatu egiten dugu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareak ekitaldiak, presentzialak eta online, antolatzea\", gaineratu du.", "tgt": "Laguntza-programa bat ere onartu du 2020an antolatzeko: • Ikastaroak • Jarduerak • zientziari buruzko kongresuak Zientziari buruzko bilerak Covid-19agatik gelditu behar izan dute. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak antolatu nahi ditu berriz ere jarduera horiek pixkanaka segurtasun-neurriak betez. Laguntza horiekin Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea aurrez aurreko edo Internet bidezko jarduerak antolatu ahal izango ditu.", "score": 0.2725245466608778 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Osakidetzak jardutea \"erosketa, biltegiratze eta logistikarako zentral\" gisa euskal instituzioen material sozio/sanitario guztirako, Covid-19ren berragertzeei aurre egiteko. Sailburuak azaldu duenez, hemendik aurrera, Osakidetza arduratuko da materiala erosi eta hornitzeaz (guanteak eta maskarak, besteak beste) Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen menpeko erakunde guztiak. Erkorekak esan duenez, Zentral bakar horrek aukera emango du eraginkorragoa izatean eta stock estrategiko bat eskueran izaten euskal sektore publiko osoaren premiei erantzun eta estaldura logistikoa emateko. \"Instituzio publikoek indartu egiten dugu koordinazioa material horien kontratazioa eta erosketa arrazionalizatu eta agintzeko\", azpimarratu du.", "tgt": "Hemendik aurrera, Osakidetzak erosi eta banatuko du osasun-material guztia • eskularruak • maskarak • garbiketa-produktuak... Osakidetzak ere material hori guztia gordeko du. Horrek guztiak COVID-19aren agerraldi berriei aurre egiten lagunduko du. Material hori euskal erakunde guztiei banatuko zaie: • Eusko Jaurlaritzari • foru aldundiei • udalei • erakunde horien mende dauden erakunde guztiei Eusko Jaurlaritzak uste du horrela: • eraginkorragoak izango direla • materiala gordeta egongo dela behar denerako • gastu gutxiago izango direla eta materiala erosteko hobeto antolatuko direla", "score": 0.2745998219724396 }, { "src": "Bestalde, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak, Tubacex enpresako langileen % 20 berregokitzeari buruz galdetuta, azpimarratu du oso albiste txarra dela, eta nabarmendu du, orain, Jaurlaritzak oso errealistak izan behar duela eta enpresekin, sektoreko klusterrekin eta enpresa- eta sindikatu-eragileekin lanean jarraitu behar duela, aurreikusten den udazkena ahalik eta ondoen pasatu dadin. Ildo horretan, Tapia sailburuak, bihar bertan egingo den Elkarrizketa Sozialerako Mahaia aipatuz, adierazi du bileran etorkizun ekonomiko eta industrialarekin lotutako hainbat alderdi jorratuko direla, eta, besteak beste, gehien kaltetutako kluster sektorialekin batera egiten ari den lanaren berri emango dela, hala nola energia, aeronautika eta automobilgintza.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak albiste txarra dela esan du Tubacex enpresak langile-kopurua murriztu behar izatea.", "score": 0.34097083949245977 } ] }, { "id": "121", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.18683500523248647 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gaur Gobernu Kontseiluak onartu duen 2030erako Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Plana aurkeztu du; planak Euskadik datorren hamarkadan jarraitu beharreko estrategia markatuko du. Sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 2030erako honako helburu hauek aurreikusten ditu: % 30 murriztea hondakinak sortzeagatiko tasa; hiri-hondakinen gaikako bilketa % 85era arte areagotzea; hondakin ez-arriskutsuen % 85 berrerabiltzea eta, hala, bigarren mailako material bilakatzea, eta % 15 baino gutxiagora murriztea hondakindegietan ezabatzea.", "tgt": "2030erako Euskadiko Hondakinen Plana Eusko Jaurlaritzak 2030erako Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Plana onartu du. Plan honetan azaltzen da Eusko Jaurlaritzak zer egingo duen datozen 10 urteetan gure erkidegoan sortuko ditugun hondakinekin. Planaren helburuak dira: • Sortzen ditugun hondakinak murriztea. • Gure etxeetan, dendetan, tabernetan sortzen ditugun hiri-hondakinen gaikako bilketa handitzea. • Hondakin ez-arriskutsuak berrerabiltzea eta hauek beste materialetan bilakatzea. • Hondakinak ezabatzeko hondakindegien erabilera murriztea.", "score": 0.4873592602045436 }, { "src": "Arantxa Tapiak adierazi duenez, kalkulatzen da 2030erako Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Plana betearazteak 97 milioi euroko inbertsioa ekarriko duela; eta, horretarako, honako hauek lortzeko ekintza ugari izango dira abian: materialen zirkulartasuna lortzea, alegia, produktu berriak fabrikatzeko berriro erabili ahal izatea; klima-aldaketa arintzea; gardentasuna eta trazabilitatea hondakinen kudeaketan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 97 milioi euro gastatuko du Plan honetan jada balioa ez duten materialak erabil daitezen beste produktu batzuk egiteko; honi zirkulartasuna deitzen zaio. Baita hondakinek klima-aldaketan eragin gutxiago izan dezaten ere. Eta hondakin batek egiten duen ibilbide osoa jakiteko, sortzen denetik harekin zer egiten den arte.", "score": 0.2811565078528437 }, { "src": "Etorkizunerako aztertzen ari diren neurrien artean, birziklapena areagotzeko enpresentzako laguntzak daude, bai eta isurpena ez sustatzeko eta ingurumen-ikuskaritzarako eta -kontrolerako gaitasuna hobetzeko kanona ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak enpresentzako beste neurriak ikertu nahi ditu, hala nola: • Diru-laguntzak ematea gehiago birzikla dezaten. • Tasa bat ordainaraztea hondakinak ezabatzeko itsasora edo ibaietara botatzen badituzte. • Ingurumenarekin lotutako kontrolak hobetzea.", "score": 0.2625726064052874 }, { "src": "Bere aldetik, Jokin Bildarratz sailburuak Gobernu Kontseiluak gaur hezkuntza arloan onartu dituen hainbat akordioren berri eman du; horien artean, nabarmentzen da 206,2 milioi euro jantokien zerbitzua kontratatzera bideratzeko akordioa. Zehazki, Hezkuntza Sailaren kudeaketa zuzeneko hainbat jantokiren funtzionamendurako prestatutako jakiak egin, garraiatu eta entregatzeko zerbitzua kontratatzera bideratuko da gastu hori. Horrela, guztira 20 lote aterako dira lehiaketara Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 336 eskola-jantokitan zerbitzua emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 200 miloi euro baino gehiago gastatuko du ikastetxeetan bazkari zerbitzua kontratatzeko: janaria prestatzeko, eramateko eta entregatzeko. Lehiaketa publikora 20 kontratu aterako dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 336 eskola-jantokitan zerbitzua emateko.", "score": 0.2931761522075488 }, { "src": "Gainera, Jokin Bildarratzek jakitera eman du Gobernu Kontseiluak titularitatez kooperatiba edo fundazio diren itunpeko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko dirulaguntza deialdia onartu duela (HEZKOOP-2021). Sailburuak adierazi duenez, 24 milioi euroko zenbateko globala duten dirulaguntzak deitzea du helburu, itunpeko ikastetxeen titularrak diren irakaskuntza-kooperatibek edo fundazioek hitzartutako maileguak finantzatzeko. Mailegu horiek, hezkuntzan erabiltzeko eraikinak eskuratzera bideratuak izan beharko dute, edo eraikin berriak egitera, daudenak handitzera, ordezkatzera edo indarrean den legeriak exijitutako baldintzetara egokitzera bideratutako inbertsioak egiteko.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du laguntzak ematea kooperatiba edo fundazioa diren itunpeko ikastetxeei. Laguntzak dira lokalak erosteko edo lokaletan hezkuntza erabilerarako eraikuntza-obrak egiteko. Diru-laguntza hauetarako deialdiak HEZKOOP-2021 izena du.", "score": 0.5030439779600275 }, { "src": "Halaber Hezkuntza sailburuak aditzera eman du Gobernu Kontseiluak 2021eko irailetik abendura bitartean eskola-orduetan eman beharreko IRALE programako (Irakasleak Alfabetatu eta Euskalduntzea) euskara ikastaroetan parte hartzeko irakasleak liberatu dituzten ikastetxe pribatuei edo ekimen sozialeko ikastetxeei eman beharreko dirulaguntzen deialdia onartu duela, 628.000 euroko zenbateko globala duten dirulaguntzak hain zuzen.", "tgt": "Onartu diren beste laguntza batzuk ekimen sozialeko ikastetxe pribatuetarako dira. Laguntza hauek dira ikasturteko lehen hiruhilekoan IRALE programaren barruan euskara ikasteko lan egiteari uzten dioten irakasleak dituzten ikastetxeentzat.", "score": 0.336677078432018 } ] }, { "id": "95", "alignments": [ { "src": "Hauxe da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek emakume ikertzaileen jarduna aitortzeko antolatzen dituen aintzatespenen laugarren edizioa. Berez ez da sari bat, Euskadiko emakume ikertzaileak eta horien lana bistaratzeko modu bat baizik, ikertzaileen belaunaldi berrien eredu eta inspirazio izan daitezen.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak eta Ikerbasquek urtero ekitaldi bat ospatzen dute Euskadiko emakume ikertzaileen lana aitortzeko eta ikusarazteko.", "score": 0.3208530730754873 }, { "src": "Ekimena Ikerbasqueren Plan Estrategikoaren esparruan gauzatzen da, plan horren 12 erronketako bat baita Ikerbasqueren ikertzaileen komunitatean sartzen diren ikertzaileen genero-berdintasunean aurrera egitea. Alde horretatik, Zientziarako Euskal Fundazioak gauzatutako Berdintasun Planean jasota dago emakume ikertzaileei urtero aitorpena egiteko ekimen hau.", "tgt": "Aitorpena Ikerbasqueren Plan Estrategikoaren eta emakumeak ikerketaren munduan sartzearekin lotutako Zientziarako Euskal Planaren ekintzen barruan dago.", "score": 0.34665552094695234 }, { "src": "Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu eta Ikerbasqueko presidentea buru zela, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan diharduten hiru emakumeri aitortzak banatu zaizkie gaur goizean, Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabali, hain zuzen ere. Ekitaldian, Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Eva Ferreira EHUko errektorea eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea ere izan dira, bai eta Euskadiko unibertsitate, ikerketa-zentro eta zentro teknologikoen ordezkariak ere. Ekitaldirako beren-beregi etorria, Bilboko Botikazar Institutuko Batxilergoko ikasle talde bat ere bertan izan da.", "tgt": "Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Ikerbasqueko presidentea da. Sailburua ekitaldiaren burua izan da. Ekitaldian ere parte hartu dute Ikerbasqueko, Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Zientzia eta berrikuntzako euskal sistemaren ordezkariek, eta Bilboko Botikazar institutuko ikasle talde batek.", "score": 0.3867341659479695 }, { "src": "• Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabal emakume ikertzaileek euren ibilbideagatik aitorpena jaso dute gaur.", "tgt": "Ikerbasqueko ebaluazio-batzorde batek aho batez erabaki du, hau da, batzordea osatzen duten pertsona guztien adostasunarekin, 2022an saritutako 3 emakume ikertzaileak izan daitezela: Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabal. Sariek aitortzen dituzte bere ibilbide profesionalak une desberdinetan: aurreratua, sendotua eta etorkizun handikoa.", "score": 0.2803324125807312 }, { "src": "Aitortutako emakume ikertzaileak aukeratzeko, Ikerbasquek Euskadiko emakume ikertzaileen ekoizpen nahiz ekarpen zientifikoei buruzko datuak aztertu ditu. Amaierako hautaketa Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzordeak egin du, Fundazioko Batzorde Zientifikoak baliozkotu duelarik. Batzordeak hiru kategorietako ikertzaileen maila zientifiko altua azpimarratu du, eta horrek agerian uzten du, batzordearen esanetan, Euskadin emakume ikertzaileek egiten duten zientziaren ahalmen handia.", "tgt": "Hautaketa egiteko, Euskadin ikerketak egin dituzten emakumeen lanak aztertzen dira. Datuek erakusten dute maila oso altua dela eta emakumeek Euskadin egiten duten zientziak indar eta etorkizun handia duela.", "score": 0.2432308347793117 }, { "src": "• UPV/EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna.", "tgt": "Jasone Cenoz (aurreratua) • UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna da. • Bi hizkuntzatan edo gehiagotan heztea eta ikastea ikertzen du.", "score": 0.6062440319183106 }, { "src": "• Ikerbasque Research Professor ikertzailea, Achucarro - Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan.", "tgt": "Amanda Sierra (sendotua) • Neurozientziatan doktorea eta Achucarron Ikerbasque Research Professoreko ikertzailea da, Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan. • Gaixotasunei erantzuteko garuna nola birsortzen den aztertzen du.", "score": 0.5770560362181593 }, { "src": "Starting, ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenaren aitorpena: • Marta Olazabal, Ikerbasqueren Research Associate ikertzailea BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan", "tgt": "Marta Olazabal (etorkizun handikoa) • Lurraren Ekonomian doktorea eta Ikerbasque Research Associateko ikertzailea da, BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan. • Hirietako klima-aldaketa eta gizakiak horri ematen dion erantzuna ikertzen ditu.", "score": 0.46021282759655013 } ] }, { "id": "382", "alignments": [] }, { "id": "76", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2212929541221562 }, { "src": "Bere aldetik, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Azaroaren 25a \"Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna\" dela eta Eusko Jaurlaritzak onartu duen Adierazpena irakurri du, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak gaitzetsi nahi ditu eta bere konpromisoa adierazi nahi du beste erakunde batzuekin eta gizarte osoarekin koordinatuta lan egiten jarraitzeko indarkeria desagerrarazteko helburuarekin.", "tgt": "Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko Nazioarteko Egunari dagokionez Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Beatriz Artolazabal sailburuak Eusko Jaurlaritzako adierazpena irakurri du. Adierazpenean Eusko Jaurlaritzak dio indarkeria matxista mota guztien aurka dagoela erabat. Gainera, konpromisoa hartu du gainontzeko erakundeekin eta gizartearekin lanean jarraitzeko euskal gizartea emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizartea izan dadin.", "score": 0.33905479217063833 }, { "src": "Artolazabal sailburuak berdintasun eza eta indarkeria matxistaren arazoari herri bezala erantzuteko beharra nabarmendu du, \"gizarte osoaren arazo baten aurrean, erantzunak bateratua izan behar baitu\". Horrela, koordinazioa indartuko duten urratsak ematen jarraituko dela ziurtatu du sailburuak: indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko III. Akordioa sinatuz; emakume biktimen espedienteen kudeaketa integratuaren proiektua aurrera eramanez; eta, besteak beste, Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarako Herri ituna bultzatuz.", "tgt": "Izan ere, oso garrantzitsua da gizarteak eta erakundeek elkarlan egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza eta indarkeria matxistaren arazoei erantzuteko. Eusko Jaurlaritzak gainontzeko erakundeekin lanean jarraituko du horrela: • laster sinatuko daindarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko erakundeen arteko 3. Akordioa. • emakume biktima horien espedienteak erakundeen artean kudeatuta eta koordinatuta. • Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarako Herri ituna bultzatuta.", "score": 0.36836636588188276 }, { "src": "Azkenik, Beatriz Artolazabal sailburuak, Jaurlaritzaren izenea, indarkeria matxistaren ondorioz erailak izan diren emakumeak gogoratu ditu, emakume biktimei gure babes eta elkartasun guztia adierazi die, eta gogoratu du Gobernuak dituen baliabide eta zerbitzu guztiak eskura dituztela, eta 900 840 111 telefono zenbakia dela hauetara heltzeko sarbide nagusia. \"Era berean, herritarrak animatu nahi ditugu azaroaren 25ean antolatuko diren deialdietan indarkeria matxistaren aurrean gaitzespena publikoki adierazi dezaten, horrela emakumeen aurkako indarkeria gizarte osoaren arazoa dela erakutsiz\", amaitu du.", "tgt": "Sailburuak azpimarratu du Euskadiko erakunde publiko guztiek egindako lana gai honen inguruan kanpaina bakarra antolatzeko. Izan ere, arazo hori euskal gizarte osoaren arazoa da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak herritarrak animatu nahi ditu azaroaren 25ean antolatuko diren hainbat jardueretan parte hartzera eta indarkeria matxistaren aurka daudela erakustera. Amaitzeko, Artolazabalek gogoratu ditu indarkeria matxistaren ondorioz hil diren emakume guztiak. Baita ere, laguntza eskaini die indarkeria mota oraindik jasaten ari diren eta jasan duten emakumeei. Haiei gogorarazi dizkie Eusko Jaurlaritzak sostengatzeko ematen dituen eta erabil ditzaketen baliabideak eta zerbitzuak. Informazio gehiago nahi izanez gero, 900 840 111 telefonora dei daiteke.", "score": 0.22349975298548874 }, { "src": "Koordinazio horren erakusgarri gisa, Emakundek urtero egiten duen azaroaren 25eko kanpaina aipatu du Berdintasuneko sailburuak, aurten, Euskadiko erakunde guztiek sinatu dutena. Kanpaina hau gizonei zuzenduta dago, eta gizonak dira indarkeria matxistaren aurrean altxatu eta ezetz esaten dutenak. \"Beharrezkoa ikusten dugu gizonei zuzentzea eta mezu hau bat dator, gainera, Europako Kontseiluaren Istanbulgo Hitzarmenaren jarraibideekin, Berdintasunerako Legearekin berarekin edo Berdintasunaren aldeko Herri Itunarekin. Horiek guztiek gizonen eta haurren sentsibilizazioa eta inplikazioa bultzatzea eskatzen dute\", adierazi du.", "tgt": "Aurtengo kanpaina, gizonak berak dira indarkeria matxistari EZETZ esaten diotenak eta beste gizon batzuei gogorarazten diete EZ esateko modu asko daudela, baina ulertzeko modu bakarra dagoela. Artolazabalek gogorarazi du ere hainbat lege daudela helburu nagusia gizonekin eta mutilekin lan egitea dutenak. Legeak honako hauek dira: • Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta aurka borrokatzeko Europako Kontseiluaren Hitzarmena. • Berdintasunerako Lege berria • Berdintasunerako Herri Ituna.", "score": 0.307114142786825 }, { "src": "Jaurlaritzak oniritzia eman dio gaur pandemia batek eragindako beste osasun-larrialdi bat errepikatuko balitz erakundeen artean egin beharreko kudeaketarako prozedura berriari . Agiri hau joan den asteko astelehenean aurkeztu eta onartua izan zen Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (LABI) bileran, eta Covid-19aren krisian lortutako esperientzia zabalean oinarritzen da. Prozedura honek helburu nagusia du Eusko Jaurlaritzaren tresna arau-emaileak aldatzea, pandemia-egoera global edo tokiko bat berriz gertatuko balitz, erakundeen artean erantzun koordinatu eta integrala emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (LABI) dokumentua pandemia batek sortutako osasun-larrialdia erakunde guztien artean hobeto kudeatzeko. Dokumentu hori egiteko kontuan hartu du Covid-19aren krisiaren esperientzia. Honekin Eusko Jaurlaritzak hobeto eta erakunde guztien artean koordinatuta erantzun nahi die herritarrei.", "score": 0.469840673837996 }, { "src": "Halaber, Gobernu Kontseiluak gure Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzupeko langileen ordainsarien %1,5eko igoera gehigarria onartu du gaurkoan , 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera abian jarriko dena. Gehikuntza hori, aurretik onartutako %2ko igoerarekin batera, %3,5eko igoera egiten du 2021eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekin alderatuta. Prezioen igoerari aurre egiteko aplikatzen den neurria da gaur onartu dena.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ehuneko 1,5 gehiago igoko ditu Euskadiko sektore publikoan lan egiten duten pertsonen soldatak. Igoera hau egingo da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Aurretik, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko ehuneko 2a igo zituen soldatak. Beraz, igoera osoa ehuneko 3,5ekoa izango da. Honekin, prezioen igoerari aurre egin nahi zaio.", "score": 0.2555274942473873 }, { "src": "Bestalde, Gobernuak baztertu egin du Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar taldeak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko Legea aldatzeko egindako lege proposamena, Administrazio elektoralak propaganda elektoralaren bidalketa , hau da, boto-paperak eta hauteskunde propaganda, modu zentralizatuan egiteko.", "tgt": "Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko Legea aldatzeari dagokionez Elkarrekin Podemos - Izquierda Unida talde politikoak proposatu zuen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen legea aldatzea. Proposamenean proposatzen zen sistema bakarra sortzea gutun-azalak, boto-paperak eta hauteskunde propaganda bidaltzeko. Eta bidalketa hori administrazio elektoralak egin dezala.", "score": 0.5157301126503855 }, { "src": "Donostia International Physics Center Fundazioari (DIPC) 500.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea ere onartu du Gobernuak Neutrinoen Fisika-Laborategia langilez hornitzeko eta ekipatzeko. Euskadiko neutrinoen programa hau ikerketa-programa aitzindaria da Europan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hainbat laguntza emango ditu zientziaren arloan hainbat jarduera bultzatzeko: • 200 mila euro ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako. Laguntzek pertsona horiek Euskaditik kanpoko ikerketa-zentroetara bidaiatzeko eta han ikertzeko balio dute. • 500 mila euro Euskampus Fundaziorako Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategien Sarea • 500 mila euro Donostia International Physics Center Fundaziorako langileak kontratatzeko eta materialak erosteko neutrinoen fisika-laborategirako. Euskadiko neutrinoen programa hau ikerketa-programa erreferentea da Europan. • Ia 82.500 euro UNED Urrutiko Unibertsitaterako 2022ko euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko proiektuetarako.", "score": 0.16414711151937916 }, { "src": "Alde batetik, Espainiako Gobernuarekin eta Bilbo, Durango, Eibar eta Lasarte-Oriako Udalekin egindako hitzarmenak sinatzea, udalerri horiei Next Generation funtsetatik zuzeneko dirulaguntzak emateko, eta horrela, bertako auzoen hiri-berroneratze integralerako programak bultzatzeko. Programa horiek dagoeneko martxan daude. Funts horiek 6,5 milioi euro bideratzen dituzte Bilboko Otxarkoaga auzoko hiri-berroneratzera, 2 milioi euro Txontan (Eibar) egiten ari den esku-hartzera, 3,6 milioi euro Aramotzera (Durango) eta 4,39 milioi euro Basaundi-Bailarara, Lasarte-Orian. Guztira 16,77 milioi euro dira Europako funtsetatik bideratutakoak eta kopuru horri Jaurlaritzak auzo kaltebera horietan inbertitu dituen 14 milioi euro gehitu behar zaizkio.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak onartu dituzte Europar Batasuneko Next Generation Funtsen laguntzak martxan jartzeko hitzarmenak. Guztira 16,7 milioi euro emango dira honako udal hauetako auzo kalteberak hobetzeko obretarako: • Bilboko Udalak 6,5 milioi euro jasoko ditu Otxarkoaga auzoa hobetzeko. • Durangoko Udalak 3,6 milioi euro jasoko ditu Aramotz auzoa hobetzeko. • Eibarko Udalak 2 milioi euro jasoko ditu Txonta auzoan egiten arin den obrarako. • Lasarte-Oriako Udalak 4 milioi euro jasoko ditu Basaundi-Bailara auzoa hobetzeko. Lehenago, Eusko Jaurlaritzak 14 milioi euro eman zituen jada martxan dauden obra horietarako.", "score": 0.36329119175408553 }, { "src": "Eta bestetik, Irungo Udalarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) lankidetza-hitzarmena sinatuko da hiri-pasabide berri bat eraikitzeko intermodalitate-eremu bat ahalbideratuko duena . Guztira, obra honek 6,8 milloi eskatuko ditu eta Jaurlaritzak %22a ordainduko du.", "tgt": "ADIFek eta Irungo Udalak hitzarmen bat sinatuko dute Renfe tren geltoki berrira sartzeko pasabide bat egiteko. Horrela, hiriko garraioa eta inguruko herrietatik datozen garraioak lotzeko gune bat sortuko da. Lan honek ia 7 milioi euroko kostua izango du eta Eusko Jaurlaritzak obraren ehuneko 22a ordainduko du.", "score": 0.32096091162521306 }, { "src": "Amaitzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 200.000 euroko dirulaguntza emango dio Artium Fundazioari bizirik dauden euskal artisten artelanak erosteko . Hirugarren aldia da Eusko Jaurlaritzak bizirik dauden artisten artelanak erosteko dirulaguntza hau bideratzen duela eta 50.000 euroan handitu da kopurua.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 200 mila euroko laguntza emango dio Artium Fundazioari bizirik dauden euskal artisten lanak erosteko.", "score": 0.6841475224727166 } ] }, { "id": "77", "alignments": [ { "src": "Lehendakaria buru izan da gaur goizean Santurtzin, euskal haurrak erbestera eraman zituzteneko 85. urteurrena ospatzeko ekitaldian. 80 pertsona ingururen aurrean hitz egin du; horietatik dozena bat 1937an ebakuatuak, haurrak zirenean, Eusko Jaurlaritzak Gerra Zibiletik urruntzeko egindako ahaleginean. Haiekin batera, Santurtziko arrantzaleen kofradia bete duten pertsona ebakuatuen ondorengoak egon dira.", "tgt": "Azaroaren 22an ospatu zen 1937an Espainiako Gerra Zibilean zehar ebakuatutako haurrak gogoratzeko ekitaldia. Eusko Jaurlaritzak bidaia horiek antolatu zituen gerratik 20 mila haur baino gehiago salbatzeko. Lehendakariak hitz egin die haurrak zirenean itsasontzi horietan bidaiatu zuten eta bertan zeuden pertsonei.", "score": 0.2773002861951703 }, { "src": "Eskultura Santurtziko portuan", "tgt": "Ekitaldia Santurtzin ospatu zen Santurtziko Arrantzaleen kofradian. Izan ere, duela 85 urte itsasontziak Santurtziko portutik atera ziren. Lehendakariak eta Santurtziko alkateak", "score": 0.24496151966769925 }, { "src": "Ebakuatuak izan ziren pertsonekin eta haien familiekin batera izan dira ekitaldi hunkigarri honetan, besteak beste: Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; eta Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.", "tgt": "Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatu du ekitaldi hau. Bertan pertsona hauek hartu dute parte: • ebakuatutako pertsonek eta haien familiek • Iñigo Urkullu, Lehendakariak • Aintzane Urkijo, Santurtziko alkateak • Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak • José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak • Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak • EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin-Podemoseko ordezkariek eta zinegotziek. • Basque Children UK elkarteko kideek • Gogorako Zuzendaritza Kontseiluko kideek.", "score": 0.4195019668129526 }, { "src": "Gerran zehar ebakuatutako pertsonen omenezko eskultura jarri da Santurtziko portuko kaian", "tgt": "ebakuatutako pertsonen esperientzia gogoratzen dute Gerrako haurren omenezko eskultura Bertan, eskultura bat jarri dute, duela 85 urte gerran ebakuatutako pertsona guztien memoria gogoratzeko.", "score": 0.4852559900514896 }, { "src": "Santurtziko Udalak eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldia izan da gaurkoa. Santurtziko Udalaren izenean hitz egin du ekitaldian, Aintzane Urkijo alkateak, hauxe adieraziz: \"Duela 85 urte, gure portuan familiak banatu zirela bizi izan zuen herriak, beren seme-alabak Frantziara, Erresuma Batura, Errusiara edo Belgikara bidaltzeko. Horietako batzuk hemen zaudete gaur, eta hori zer izan zen gogorarazten diguzue, gure historiak egiten gaituelako garen bezalakoak. Izan ere, kontatzen ez dena ez da existitzen, eta zuen historia existitzen da\".", "tgt": "Esan die haiek eta senideak oso ausartak izan zirela, txikiak izanik familia utzi behar izan zutelako Frantziara, Ingalaterrara, Errusiara edo Belgikara joateko, irakasle eta erizainekin batera. Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak esan du duela 85 urte Santurtziko herritarrek ikusi zuten familia askok seme-alabengandik banandu eta beste herrialdeetara bidali behar izan zituztela. Era berean, esan zuen ekitaldian zeuden ebakuatutako pertsonek eta haien senideek gure historiaren zati hori gogorarazten eta ezagutarazten digutela. Beharrezkoa da gertatu zena gogoratzea eta kontatzea, kontatzen ez dena, ez baita existitzen.", "score": 0.2726996118546709 }, { "src": "Horien guztien aurrean, Iñigo Urkullu Lehendakariak eskerrak eman dizkie haur horien harrera erraztu eta horretan parte hartu zuten pertsona, erakunde, erkidego eta herrialdeei. \"Euskadik ez du ahaztu eta ez du inoiz ahaztuko zuen gizatasun-keinua eta gure umeekiko elkartasuna; gure memoria kolektiboaren parte da\".", "tgt": "Urkulluk ere eskerrak eman dizkie Eusko Jaurlaritzarekin batera, haur horiek salbatzeko lan egin zuten gizon eta emakumeei, herrialdeei eta erakundeei. Euskadik ez du ahaztuko izan zuten gizatasuna eta elkartasuna.", "score": 0.4254319936230984 }, { "src": "Gainera, Urkulluk Euskal Herriaren espiritu abegitsua berretsi du, herri emigrantea izateaz gain, \"harrera lurraldea izan gara eta gara\". Gaur egun Saharako haurrak edo Txernobil ingurukoak hartzen dituzten familiei erreferentzia eginez, eta, bereziki egun, Errusiako inbasioaren biktima diren haurrei: \"85 urte geroago inbasioaren historia errepikatu egiten da, baina alderantziz\".", "tgt": "Honen adibide dira urte askotan zehar Saharako edo Txernobilgo haurrak hartzen dituzten euskal familiak. Gaur egun, Ukranian beste gerra batekin ere historia errepikatzen ari denean, euskal familiek haur ukrainarrak ere hartzen dituzte.", "score": 0.2704662587848322 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak bakearekin eta printzipio eta balio etiko eta demokratikoekin duen konpromisoa. \"Duela 85 urteko irudiek, gaurko irudiek, gerrari ezetz esatera garamatzate. Berriz ere berresten dugu indarkeriarik eza eta elkarrizketa gatazkak konpontzeko metodo gisa; berresten dugu printzipio eta balio etiko eta demokratikoekiko konpromisoa\".", "tgt": "Lehendakariak esan du duela 85 urte gertatu zenak gogorarazten digu gerrak eta indarkeriak ez dutela gatazkak konpontzeko balio. Elkarrizketa da eta izango da gatazkak konpontzeko modu bakarra. Gainera, Euskadik bakearen alde lan egiten jarraituko duela esan du.", "score": 0.3172359282545237 }, { "src": "Arrantzaleen kofradian egindako ekitaldian, bertaratutakoek bideo batean ikusi eta entzun ahal izan dituzte ebakuatutako pertsonen testigantzak, haien haurtzaroko oroitzapenak, ebakuazioari eta erbesteari buruzkoak, eta haur batentzako gerra baten bizipenak dakartzan gogoetei buruzkoak.", "tgt": "Ebakuatutako pertsonen testigantza Ekitaldian zehar bideo bat ikusi eta entzun ahal izan zen ebakuatutako pertsonak haurtzaroko oroitzapenak, itsasontziko bidaia eta beste herrialde bateko bizitza kontatzen. Haur batentzat gerra bat bizitzearen inguruko gogoetak eta esperientzia ere kontatzen zuten.", "score": 0.5629199215282734 }, { "src": "Proiekzio horren ondoren, 1937an, hurrenez hurren, Sobietar Batasunera eta Erresuma Batura ebakuatutako Victoria Ortegak eta Flori Diazek hartu dute hitza.", "tgt": "Bideoa ikusi ondoren, Victoria Ortegak eta Flori Diazek ere hitz egin zuten. Victoria ebakuatu zuten Errusiako Sobietar Batasunera, gaur egungo Errusiara, eta Flori Erresuma Batura.", "score": 0.4611844981972211 }, { "src": "Ekitaldiak bigarren zati bat izan du, kanpoan, non gerran zehar ebakuatutako pertsona guztien omenezko eskultura bat erakutsi den, Iluminada Fernándezek eta Imanol Basañezek egin dute, Erresuma Batura eta Belgikara ebakuatutakoak, hurrenez hurren.", "tgt": "Ekitaldiak bigarren zati bat izan zuen Santurtziko kaian. Eskultura berria desestali dute Iluminada Fernándezek, Erresuma Batura ebakuatu zutena eta Imanol Basañezek, Belgikara ebakuatu zutena.", "score": 0.2718986226473087 }, { "src": "Eskultura Benito Valladaresek Bilbon bizi den artista kadiztarrak egin du. Santurtzin kokatzeak pisu sinboliko handia du; izan ere, bere kaitik abiatu zen, lau mila haur inguru zeramatzan Habana ontzia, 1937ko maiatzaren 21ean.", "tgt": "Eskultura hau Benito Valladares artistarena da.", "score": 0.5534055913303187 } ] }, { "id": "106", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.16600896625707207 }, { "src": "Azpiazuk azaldu duenez, gaur arratsaldean ezohiko Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua egingo da modu telematikoan, Euskadik, abuztuaren 3an, pandemiak eragindako aurrekontu-inpaktua neutralizatzeko Estatuak aktibatutako funtsetik jaso zituen 644,5 milioi euroen banaketa adosteko. Banaketa Ekarpenen Legean ezarritako koefizienteen arabera egingo da: 456,37 milioi euro Eusko Jaurlaritzarentzat eta 188 milioi eurokoa Lurralde Historikoentzat – 30,4M€ Arabarentzat, 94,79M€ Bizkaiarentzat eta 62,9 M€ Gipuzkoarentzat-.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du 188 milioi euro banatzea hiru lurraldeen artean: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa. Diru hori Espainiako Gobernuaren funtsetatik dator, eta autonomia erkidegoei ematen die pandemiaren ondorioei aurre egiteko. Diru hori nola banatzen den adosteko Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua bilduko da. Bilera Internet bidez egingo da. Euskadik pasa den abuztuan 644 milioi euro jaso zuen. Horrela banatuko da: • 456 milioi euro Eusko Jaurlaritzarentzat. • 188 milioi euro lurraldeentzat: Arabarentzat, 94 Bizkaiarentzat eta 62 Gipuzkoarentzat.", "score": 0.2512720473413016 }, { "src": "• Euskadik ordezkaritza berria izango du Parisen", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza berria Parisen Gobernu Kontseiluak onartu du Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza berria sortzea Parisen, Frantziako hiriburuan. Euskadik beste 6 ordezkaritza ditu mundu osoan zehar.", "score": 0.4268109154376965 }, { "src": "Gaurko Gobernu Kontseiluak Jaurlaritzaren ordezkaritza berri bat sortzea onartu du, oraingoan Parisen . Euskadi Basque Country markaren kanpo-posizionamendua indartzea aurreikusten duen nazioartekotze-estrategiaren barruan kokatzen da delegaritza berri hau irekitzeko erabakia. \"Izan ere, Euskadiri eta Frantziaren artean hainbat gaitan amankomuneko interesak dauzkagu, euskal esportazioetan bigarren herrialdea dugu Frantzia eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea bezalako organoetan kolaboratzaile estuak gara\", adierazi du Zupiriak. Hau horrela, bozeramaileak nabarmendu du Parisekoarekin zazpi erakunde-ordezkaritza izango dituela Euskadik munduan eta egoitza berri honi esker sarea indartua geratzen dela.", "tgt": "Ordezkaritza berri hori beste urrats bat da nazioartekotze-estrategian, hau da, Euskadi beste herrialde batzuetan presente egotea. Horrek atzerrian Euskadi Basque Country marka indartzeko balio du. Gainera, Parisen ordezkaritza izatea garrantzitsua da, Euskadi eta Frantzia gai amankomun askok batzen dituelako. Euskadik produktu asko saltzen dizkio Frantziari, eta bi herrialdeetako erakundeen arteko lankidetza dago, hala nola Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearena.", "score": 0.2712704875779155 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak Jaurlaritza eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren artean hitzarmen bat sinatzea onartu du erakin publikoak birgaitzeko. Eraikin publikoak birgaitzeko zuzeneko laguntza hauek titulartasun publikoko eta erabilera publikoko eraikinen birgaitze jasangarria dute helburu eta Europako funtsei esker garatzen dira. Guztira, Euskadik 22 milioi euro pasatxo jasoko ditu eta Jaurlaritzak hainbat sailetako eraikinen zerrenda bat hautatu du beraien erabilera jasangarriagoa izan dadin eta energia-kontsumo txikiagoa izan dezaten.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak hitzarmena onartu du Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren artean diru-laguntzak emateko eraikin publikoak birgaitzeko. Euskadirentzat 22 milioi euro baino gehiago iritsiko dira. Diru hori etorriko da pandemiaren ondorioei aurre egiteko Europar Batasuneko herrialdeen artean banatu diren Europako funtsetatik. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko aukeratu ditu birgaitu beharreko eraikinak, jasangarriagoak izan daitezen eta energia gutxiago gasta dezaten.", "score": 0.7357068724853102 }, { "src": "Hezkuntza Sailari dagokionez, itunpeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleentzako zuzenduta dauden euskarazko hezkuntza-eduki digitalak finantzatzeko, 2 milioi euroko diru-laguntzak onartu dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartu du 2 milioi euro ematea euskarazko eduki digitalak ortzeko proiektuak dituzten ikastetxeei Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleentzako.", "score": 0.6623425653899002 }, { "src": "Azkenik, Zupiria sailburuak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak 2012ko Kiroleko Dopinaren aurkako legearen bigarren aldaketaren proiektua onartu duela, dopinaren aurkako Munduko Kodeak egindako aldaketetan oinarrituta. Gaur onartutako testua Legebiltzarrera bidaliko da, bertan eztabaidatu eta onar dezaten.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du Kiroleko dopinaren aurkako legea aldatzeko proiektua. Lege hori 2012an onartu zen eta bigarren aldiz aldatuko da. Aldatu egingo da 2021eko urtarrilean indarrean sartuko delako Dopinaren aurkako Munduko Kodea aldaketa berriekin.", "score": 0.5594045845558354 }, { "src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du. Egoera epidemiologikoaren eta asistentzialaren analisia egin du eta hemendik aurrera miaketa nola egingo duten azaldu du, zaurgarritasun handieneko sintomak dituzten pertsonengana iristeko . Azkenik, txertaketari buruzko berritasun batzuk eskaini ditu.", "tgt": "Osasun sailburuak, Gotzone Sagarduik, Euskadin koronabirusaren azken datuak eman ditu: kutsatutako eta ospitaleratutako pertsonen kopurua.", "score": 0.4319686763241205 } ] }, { "id": "25", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.27885486332885323 }, { "src": "Kirol-lehiaketetan ikusi diren indarkeria-ekintzei dagokienez, Bingen Zupiria bozeramaileak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, gaitzespen irmoa helarazi du horrelak gertaeren aurrean. \"Jokabide horiek guztiz onartezinak dira. Talde aurkariekiko eta pertsonekiko errespetu falta larria erakusten dute\", azpimarratu du.", "tgt": "Egoera hau dela eta, Eusko Jaurlaritzak esan du kiroleko indarkeria-egoeren kontra daudela. Izan ere, pertsonekiko eta taldeekiko errespetu falta dira.", "score": 0.21026024995301518 }, { "src": "Halaber, Zupiriak nabarmendu du kirolaren figura horiek erreferenteak direla gazteentzat, eta ematen ari den adibidea kirol-lehiaketa batek eta kirol-jarduerak eman beharko luketenaren kontrakoa dela.", "tgt": "Era berean esan du kontuan hartu behar dela kirolari profesionalak erreferenteak direla gazteentzat eta egoera horiek adibide txarrak direla haientzat.", "score": 0.3990479226851633 }, { "src": "Gertakari horien aurrean, euskal erakundeak, federazioekin batera, hezkuntzara eta prestakuntzara bideratutako hainbat ekintza bultzatzen ari dira. Sailburuak azaldu duenez, indarkeria prebenitzeko batzordeetan gertatzen diren kasuak aztertzen ari dira, eta egoera horri aurre egiteko, monitorizazio-sistema bat ezarri da, prestakuntza-pilulak sortuz. \"Horrek erakundeen, federazioen, kluben eta arbitroen arteko lankidetza maximoa eskatzen du\", gaineratu du.", "tgt": "Gai hori lantzeko, Eusko Jaurlaritza beste erakunde, federazio eta kirol-klubekin batera egoera hauek aztertzen ari dira eta prestakuntza batzuk jarri nahi dituzte martxan, kirolean indarkeria-egoerarik egon ez dadin tresnak eskaintzeko.", "score": 0.3256396873821143 } ] }, { "id": "43", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan. Berarekin batera, Nerea Melgosa Vega Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu berria izan da, gaur goizean hartu du kargua. Melgosak aukera baliatu du bere agintaldian ezarri dituen helburuen berri emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Nerea Melgosa Vega Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu berriak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2244388975355082 }, { "src": "Bere aldetik, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman du 7 milioi euroko dirulaguntza ematea onartu duela gaurkoan Gobernuak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako aisialdi-eremuetan obrak edo erreformak egiteko, ikastetxe horietan patio inklusiboak sor daitezen sustatzeko. Sailburuak azaldu duenez, jolastoki inklusibo kontzeptuak jolaserako espazioak eta uneak sortzeari egiten dio erreferentzia, non haur guztiek beren intereseko jolas-jarduerak egingo dituzten ikuspegi inklusibo eta hezkidetzailetik begiratuta. Deialdi hau Euskal Hezkuntza Sistemarako II. Hezkidetza Planaren ildotik garatzen da eta bertan, jolaserako gune horiek birpentsatzea proposatzen da, azken batean, patio inklusiboak hezkidetza eta harreman parekideagoak errazteko pentsatuak daudelako.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 7 milioi euro gastatzea dirulaguntzetan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako. Laguntzak obrak eta erreformak egiteko dira ikastetxeetako patioak inklusiboagoak izan daitezen. Honek esan nahi du, espazioak eta uneak egon daitezela haurrek berdintasun aukeretan jolastu ahal izateko.", "score": 0.5206484841867487 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak Quebecekin lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzen deialdi bat onartu du. Proiektu horiek aldebiko harremanak areagotzea eta Euskadirentzat estrategikoak diren kanpoko eskualdeekin aliantza eta lankidetza berriak ezartzea dute helburu. Diruz lagun daitezkeen proiektu horiek arlo hauekin dute zerikusia: Kultura, Hizkuntza Politika, Ekonomia, Ingurumena eta Ikerketa eta Garapen Ekonomikoa.", "tgt": "Quebecekin lankidetzarako proiektuentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du Quebecekin lankidetza teknikoko proiektuei laguntzak ematea. Euskadirentzat Kanadako hiri hori eskualde garrantzitsua da harremanak izateko eta lankidetzako proiektuetan aritzeko. Laguntzak emango dira kultura, hizkuntza, ekonomia, ingurumena, ikerketa eta teknologiarekin zerikusia duten proiektuei.", "score": 0.630327730691581 }, { "src": "Bestalde, 2023. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko osoan bere zeregina betetzen duten langileentzat ordainsari igoera onartu du gaurko Kontseiluak. Iaz indarrean izan diren soldaten aldean %2,5eko igoera orokorra baimendu da aurtengo urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin eta igoera hau funtzionarioentzat zein lan-kontratuko langileentzat izango da, baita Lehendakariarentzat, sailburuentzat, goi-karguentzat eta antzekoentzat ere. Igoera hau gauzatzeko aurreikusten den zenbatekoa 103.000.000 eurokoa da .", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen soldata % 2,5 igotzea • urte honetarako. Igoera izango da funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat, Lehendakariarentzat, sailburuentzat... Guztira 103 milioi euro izango dira.", "score": 0.44091525977784196 }, { "src": "Gainera, Gobernuak Eako Udalarekin hitzarmen bat sinatzea baimendu du alokairu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen bat garatzeko , gehien bat udalerri horretan erroldatutako pertsonentzat pentsatuak. Akordio honi esker, Udalak Eusko Jaurlaritzari ia 1.700 metro koadroko lurzorua doan lagatuko dio eta bertan Etxebizitza Sailak 16 etxe berri inguru eraikiko eta kudeatuko ditu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu du Eako udalarekin 16 alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko. Ean erroldatuta dauden pertsonek eskatu ahal izango dute alokairu hori. Eusko Jaurlaritzak doan emango dio Udalari 1.700 metroko lurzorua eraikitzeko.", "score": 0.5173601333417347 }, { "src": "Eta azkenik, Gobernu Kontseiluak Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko 2023ko ekitaldiko dirulaguntzen deialdia onartu du. 480.000 euro bideratuko dira, aurreko urtean baino 16.000 euro gehiago.", "tgt": "Arte Plastiko eta Ikusizkoentzako laguntzak", "score": 0.3190946069679957 } ] }, { "id": "15", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.302009408378794 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarekin, Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuarekin, eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Erkoreka lehendakariordeak, Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.6388368259756331 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du Tourra Euskaditik igarotzeak balio izan duela euskal gizarteak azken 30 urteotan bizikidetza sozialari dagokionez izan duen bilakaera erakusteko. \"Azken hamarkadetan gure erkidegoan atxikimendu sozial handiena izan duen ekitaldia izan da\", adierazi du.", "tgt": "Frantziako Tourra Bilbon hasi zen uztailaren 1ean eta Euskaditik igaro zen uztailaren 1ean, 2an eta 3an. Tourraren igarotzea izan da Euskadin azken 30 urteetan jende gehien parte hartu duen ekitaldia. Eusko Jaurlaritzak euskal gizartea zoriondu du, bizikidetza errespetatzen duela erakutsi baitu. Hau da, gizartean bizi garela pertsona guztiak, gauzak eta lekuak errespetatuz.", "score": 0.11425047872546262 }, { "src": "Era berean, Bingen Zupiriak gogorarazi du Tourraren irteeraren iragarpena 2019an egin zela, pandemia betean, eta 3 urte geroago, \"esan dezakegu Tourra ospakizun handia izan dela, ondoez hura gainditzeko aukera ematen diguna\"", "tgt": "Bingen Zupiriak gogorarazi du Tourraren hasieraren iragarpena 2019an egin zela, pandemia baino lehen, hain zuzen ere. 3 urte geroago, Tourra festa handia izan da, gizarteak egoera hain zaila bizi izan ondoren.", "score": 0.5492534927381051 }, { "src": "Bere aldetik, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Euskaditik igaro den Frantziako Tourrerako euskal erakundeek prestatu duten segurtasun-dispositiboak erabateko arrakasta izan duela jakinarazi du. Aurrekaririk ez zuen erronka zen Euskadiko Segurtasun Publikoaren ardura zuten eragile guztientzat, eta \"esan dezakegu Euskadik ezin hobeto egin diola aurre erronka horri\". Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren izenean zoriondu egin nahi izan ditu Erkorekak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatzen duten talde horietako bakoitza eta guztiak.", "tgt": "Gainera, Eusko Jaurlaritzak esan du arrakastatsua izan dela Tourra Euskaditik igarotzean egon den segurtasun publikoaren antolaketa. Ekitaldi hau oso erronka garrantzitsua zen segurtasun publikoa antolatu behar zuten pertsonentzat, hain ekitaldi handia izateagatik. Hori posible izan da pertsona eta erakunde hauen lanari esker: • Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako lan-taldeak. • Ertzaintza: beste behin ere erakutsi du polizia profesionala dela eta edozein segurtasun-erronkari aurre egin diezaiokeela euskal gizartea babesteko. • \"Tour Lagun\" bezala, boluntario moduan lan garrantzitsua egin duten herritar asko.", "score": 0.26190229631777046 }, { "src": "Herritarren erantzuna ere eskertu nahi izan du Segurtasun sailburuak. Alde batetik, \"Tour Lagunen\" lan altruista eta eskuzabala, garrantzitsua izan baita segurtasun-operatiboa osatzeko. Beste alde batetik, eskerrak eman diezkie herritar guztiei ere. \"Eragozpenak eragin ditugu mugikortasunean. Gure kale eta errepideetan mozketak eta noranzko aldaketak izan dira. Baina herritarrek ulertu egin dute eta portaera eredugarria izan dute, agintarien ohar guztiak bete baitituzte\", gaineratu du.", "tgt": "Herritarrek ere asko lagundu dute, poliziaren eta antolatzaileen aholkuak jarraitu baitituzte kale eta errepideetako aldaketa eta itxiera guztietan. Hori guztia dela eta, Eusko Jaurlaritzak eskerrak eman dizkie Tourrean lan egiten duten pertsona guztiei eta herritarrei parte-hartzeagatik eta elkar ulertzeagatik.", "score": 0.30961989535864515 }, { "src": "Gogoraraziz egun hauetan batera izan direla Udako Irteera Operazioa, Itsasarteko Pasabide Operazioa eta Euskaditik igaro den Tourraren ondorioz mugikortasunean ezarritako murrizketak, Josu Erkoreka atseginez eman du jakitera istripu aipagarririk ez dela gertatu.", "tgt": "Amaitzeko, Bingen Zupiriak gogora ekarri du egun horietan Tourra igarotzeaz gain, pertsona asko oporretan joan direla eta turista asko Euskadiko errepideetatik igaro direla. Hala ere, ez da istripu larririk egon.", "score": 0.20069233993391705 }, { "src": "Eta azkenik, gaurko bileran euskararen erabilera normalizatzeko plangintzaldi berrira begira, sail eta erakunde autonomiadun guztiek jarraitu beharreko eredua onartu du Gobernuak. Eredu hori KEMEN metodologian oinarrituta egongo da, hau da, euskararen normalizazioren kudeaketari lotutako adierazleetan oinarrituta. Modu honetan, euskara normalizatzeko planak egin beharko dira Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomiadun guztietan, hala nola euren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publiko eta sozietate publikoek ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztiek euskararen erabilera normalizatzeko hurrengo planak egiteko jarraituko duten eredua. Eredu horrek KEMEN metodoa erabiliko du. Hau oinarritzen da euskararen erabilerari buruz informazioa eman eta abisatzen duten datuetan. Honek euskararen normalizazioaren kudeaketan lagunduko du.", "score": 0.4773735587778003 } ] }, { "id": "198", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakitera eman duenez, Lehendakariak datorren ostegunean Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean egingo duen agerraldiari begira, Covid19ren krisiari erantzuteko sail bakoitzak gauzatu dituen jarduketak biltzen dituzten agiriak partekatu ditu gaur Gobernu Kontseiluak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu. Datorren ostegunean, Lehendakariak agerraldia egingo du Diputazio Iraunkorrean. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren sail bakoitzean Covid-19aren aurrean burututako jarduketen dokumentuak ikusi dira egungo Gobernu Kontseiluan.", "score": 0.24629991487425623 }, { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, bide digitaletik, Osasun sailburu Nekane Murgarekin batera.", "tgt": "Josu Erkoreka bozeramaileak eta Nekane Murga Osasuneko sailburuak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.36843187858610676 }, { "src": "Hala, Erkoreka sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak erabaki asko hartu dituela Koronabirusaren pandemia Euskadin hedatzen jarraitzea eragozteko, betiere hiru lehentasun kontuan hartuta: osasun publikoa babestea eta birusa zabaltzea eragoztea, ezohiko krisialdi honetan egoerarik okerrenean daudenei laguntzea, eta osasun-krisi hau gainditu bezain laster ekonomia eta enplegua leheneratu ahal izateko oinarriak jartzea.", "tgt": "Erkorekak esan du 3 helburu eduki dituztela beti jarduketa eta neurri horiek guztiek: • Pertsonen osasuna babestea eta birusaren hedapena saihestea. • Egoera horretan, gaizkien pasatzen ari diren pertsonei laguntza ematea. • Neurriak hartzea, krisialdia pasa eta gero, ekonomia eta lanpostuak errekuperatzeko. Erkorekak esan du koronabirusaren krisialdiak osasun-sistema eta profesionalak orain arte ezezaguna zen egoera batean jarri dituela.", "score": 0.29933542809007 }, { "src": "Euskal osasun-sistema proban jarri duen larrialdi-egoera baten aurrean, Jaurlaritzaren bozeramaileak balioan jarri du Osakidetza eskaintzen ari den erantzuna, inoiz ez bezalakoa eta guztiz konplexua den proba honi erantzun duina emateko gai izan baita. \"Osakidetza arintasunez jarduteko, egokitzeko eta erantzun iraunkorra emateko gai dela egiaztatzen ari da\", adierazi du. Gainera, euskal gizarteak ekimen solidarioen bidez erakusten ari den konpromiso kolektiboa ere azpimarratu du.", "tgt": "Osakidetza eta euskal gizartea Gaineratu du Osakidetza oso lan ona egiten ari dela. Euskal osasun-sistemak erakutsi duela unean-unean erantzun azkarrak emateko gai dela. Erkorekak esan du euskal gizartea ere erantzun kolektibo ona ematen ari dela, alegia, guztion artean, eta ekintza solidario asko egon direla.", "score": 0.25556071881537046 }, { "src": "Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko krisi honek industrian, enpresa txiki eta ertainetan, autonomoengan edo merkataritzan izango dituen ondorioei aurre egiteko \"talka-plana\" aipatu du, eta iragarri du neurri horiez gain, gaur, Gobernu Kontseiluak onartu egin duela Euskadiko enpresak finantzatzeko ELKARGIrekin eta finantza-erakundeekin 500 milioi euroko finantzazio lerro berri bat. \"Zirkulatzailearen finantzazio-lerro berria da, bost urterako eta zero kostuan, eta urtebeteko gabealdia eskaintzen du\", zehaztu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak neurriak hartu ditu enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta saltegiei laguntzeko hobeto eraman ahal izan dezaten krisiaren ondorioak.", "score": 0.3246594089534535 }, { "src": "Bestalde, Nekane Murga Osasun sailburuak Euskadiko koronabirusaren egoeraren datu eguneratuen berri eman du.", "tgt": "Koronabirusaren bilakaerari buruzko datuak Osasuneko sailburua azken datuak ari da ematen koronabirusaren eraginari buruz Euskadin. Eguneratutako datuak Koronabirusaren egoerari buruz Euskadin", "score": 0.34608673832527753 } ] }, { "id": "322", "alignments": [ { "src": "Berritu egin da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko zientzia gaietarako Aholku Batzordearen eraketa", "tgt": "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua Eusko Jaurlaritzaren erakundea da eta aholkuak ematen ditu zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruz. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin jarraitzeko, honako hauek egingo ditu Eusko Jaurlaritzak:", "score": 0.48608455207575685 }, { "src": "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua Gobernuko, foru-aldundietako, unibertsitateetako, teknolofia-zentroetako, enpresetako eta I+G bultzatzeko beste erakunde batzuetako ordezkariek eratzen dute. Kontseilua gaur arratsaldean batu da, Lehendakaritzan, 2018an garatutako \"ZTBP Euskadi 2020\"ren jarduerak eta egoeraren balantzea eta lortutako emaitza nagusiak aztertzeko.", "tgt": "Erakunde hauetako pertsonek osatzen dute: • Eusko Jaurlaritza • Foru-aldundiak • Unibertsitateak • Teknologia-zentroak • Enpresak • eta I+D+i babesten duten beste erakunde batzuk Iñigo Urkullu lehendakaria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluarekin bildu da Lehendakaritzan eta hauek aztertu dituzte: • Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan aurten egin diren jarduerak • plana nola dagoen • lortu diren emaitzak • urtetik hona, Plan horren hiru fase garatu dira. • Orain abiatuko da 4. fasea, azkena.", "score": 0.31940157755557463 }, { "src": "RIS3 Euskadi espezializazio adimentsurako estrategia zabaltzeko, legegintzaldi honetan euskal enpresak buru dituzten I+Gko 100 proiektu estrategiko berri onesteko konpromisoari eusten zaio. 2017aren eta 2018aren artean, proiektu berri horietako 67 onetsi dira, eta aurrekontua, guztira, 415 milioi eurokoa izan da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren HAZITEK programaren barruan. Gainera, 7 ekimen estrategiko sustatzen ari dira RIS3 espezializazio-eremuetan, estrategia zabaltzeko abian jarritako pilotaje-taldeetan sortutakoak.", "tgt": "2019 eta 2020 bitartean, 4. fasean, Euskadiko eskualde-berrikuntzako adimendun espezializaziorako estrategia sortuko da.", "score": 0.2544974211925798 }, { "src": "Euskadi berrikuntzako buru diren eskualde eta herrialdeekin parekatzeko, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan I+G+B jarduerei laguntza emateko programak urtean % 5 hazteko konpromisoa ezarri du. Konpromiso horri eutsi nahi zaio, baina oraindik Legebiltzarrak onetsi egin behar du 2019rako aurrekontu-proiektua; bertan, ikerketarako eta berrikuntzarako partidak % 6,5 haztea aurreikusten da eta, beraz, 461,5 milioi eurokoa izatea.", "tgt": "Euskadi berrikuntza gaietan erreferentea izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak. Hori egin ahal izateko, 2019ko aurrekontu-proiektua onartu behar da.", "score": 0.2153217694956045 }, { "src": "Jarraitu egiten du euskadik goi-mailako berrikuntzako eskualde eta herrialden artean, eta gora egin dute ikerketako inbertsioek eta emaitzek", "tgt": "Euskadin gora egin dute berrikuntzako inbertsioak eta ikerketako emaitzak Kontseiluak honako hau ere esan du: • Euskadik goi-mailako berrikuntzako eskualde eta herrialdeen artean jarraitzen duela. • Ikerketa eta Garapenerako diru gehiago dagoela.", "score": 0.5692051152719385 }, { "src": "• Berritu egin da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko Zientzia Gaietarako Aholku Batzordearen eraketa", "tgt": "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren ustez, oso ondo doa plana. 6.700 milioi euro inbertitu dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean.", "score": 0.36243157682413824 }, { "src": "Gainera, ZTBPko tresnak eta programak, Kontseilu honek onetsitako neurri osagarriekin batera, emaitzak ematen ari dira, zientzia-, teknologia- eta enpresa- emaitzak[1]: • 490 zientzia-argitalpen berri; horietako % 55 kalitate eta inpaktu handienekoa (Q1 lehenengo kuartilean egoteagatik). • EPO Europako patenteen 808 eskabide. • 36.000 milioi euro produktu berrien fakturazioen ondorioz.", "tgt": "Planeko programen emaitzak oso onak dira. Gai horiek aztertzen dituzten erakundeek emandako datuen arabera, gauza hauek lortu dira 2014., 2015., 2016. eta 2017. urteetan: • 490 argitalpen zientifiko berri: argitalpen horietatik, erdiak baino gehiago oso kalitate onekoak dira. • 808 patente-eskabide egin dira Europako Patenteen Bulegoan (EPB). • 36.000 milioi euro produktu berriak saltzeagatik.", "score": 0.16522007578882691 }, { "src": "Onetsi egin dira, 2017aren eta 2018aren artean, 67 ikerketa-proiektu estrategiko berri, legegintzaldian 100 proiektu berri bultzatzeko konpromisoarekin bat etorriz", "tgt": "67 ikerketa-proiektu berri onartu dira euskal enpresen ikerketa eta garapenerako 100 proiektu berriri. • eta 2018. urteetan, 400 milioi euro inbertitu ditu dagoeneko 67 proiektu berritan.", "score": 0.3488144749797394 } ] }, { "id": "174", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, asteko bilera egin du. Bertan, besteak beste, honako akordio hau nabarmendu du: 28 milioi euroko inbertsioa, Gauzatu programaren bidez, oinarri teknologikoko eta/edo berritzaileko ETEak garatzeko. Horren bidez, 500 enplegu sortuko dituen 100 milioi euroko inbertsio induzitua lortzea espero da.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 28 milioi euro baino gehiago onartu ditu Gauzatu programaren barruan.", "score": 0.2915580576891209 }, { "src": "Garapen ekonomikoaren eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta basogintzako sektoreen eta arrantzako eta akuikulturako produktuen ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntzak deitu dituen agindua ere onetsi da, 2.450.000 euroan. Bilera horretan, Euskadiko nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako sektoreko lanbide- eta enpresa-elkarte eta -federazioentzako laguntzak arautzen dituen agindua ere onetsi da.", "tgt": "Laguntza horiekin 500 lanpostu sor daitezke. Gobernu Kontseiluak 2 milioi eta erdi euro baino gehiago onartu ditu nekazaritza, baso, arrantza eta akuikultura proiektuetan I+G+bri laguntzak emateko. nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako profesionalen eta enpresen elkarteentzat", "score": 0.05525845244357139 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren azken bilera horretan, enpleguaren eremuan, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz jarduerak eten edo murriztu behar izan dituzten laneratzeko enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko laguntzen deialdia onetsi da. Hala, Lanbidek 6 milioi euro bideratuko ditu xede horretara.", "tgt": "Lanbideren bidez, 6 miloi euro emango dira laneratze-enpresei eta enplegu-zentro bereziei laguntzak emateko. Mota horretako enpresei emango zaizkie Covid-19agatik jarduera gelditu edo murriztu behar izan dutelako.", "score": 0.2828774247550063 }, { "src": "Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza", "tgt": "Etxebizitzan inbertitzea", "score": 0.2483983847618612 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak baimena eman du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 22 milioi eurotik gorako inbertsioa egiteko, horren bidez Bilbon, Gasteizen eta Azpeitian etxebizitza sozialen eta gazteentzako zuzkidura-bizitokien hiru sustapen eraiki daitezen .", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 22 milioi euro baino gehiago onartu ditu etxebizitza sozialak eta gazteentzako etxebizitzak eraikitzeko Bilbon, Gasteizen eta Azpeitian.", "score": 0.5137863534102887 }, { "src": "Segurtasun-eremua dela eta, Gobernu Kontseiluak Euskadiko Poliziaren Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Dekretua onetsi du.", "tgt": "Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea Gobernu Kontseiluak Dekretua onartu du Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeak izango duen edukiarekin.", "score": 0.36850513653312844 }, { "src": "Horrez gain, Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden alderdi politikoei 2020ko apirilaren 6tik 2020ko uztailaren 12ra bitarteko (bihar barne) funtzionamendu-gastu arruntei aurre egiteko dirulaguntza ematea onartu du, 1.214.557 euro banatuko dira.", "tgt": "Alderdi politikoentzako diru laguntzak Gobernu Kontseiluak milioi bat euro baino gehiago onartu ditu Euskadiko alderdi politikoentzako diru-laguntzetan Funtzionamendu-gastuetarako, apirilaren 6tik uztailaren 12ra.", "score": 0.41259466669449096 }, { "src": "Era berean, Gobernu Kontseiluak, gaur, lankidetza-hitzarmena onetsi du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artekoa, elkarri administrazio elektronikoko oinarrizko soluzioen prestazioa emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena Bi erakundeek lankidetzan jardungo dute gai horiekin zerikusia duten gaietan administrazio elektronikoarekin, hau da, bere zerbitzuak eskaintzearekin herritarrei Internet bidez.", "score": 0.4041826224985856 }, { "src": "Hezkuntza-eremuan, onartu egin da, batetik, eskolatze osagarriko programetarako 1,2 milioi euroko inbertsioa, eta, bestetik, ikasleen aita eta amen elkarteen federazio eta konfederazioentzako laguntzen deialdia , 350.000 euroan.", "tgt": "Hezkuntzarako laguntzak • Milioi 1 euro baino gehiago eskolatze osagarriko programetarako. • Programa horiek behar bereziak dituzten ikasleentzat dira. • 350 mila euro, ikasleen gurasoen elkarteei laguntzak emateko.", "score": 0.35918303162216714 }, { "src": "Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa", "tgt": "Merkataritzarako laguntzak", "score": 0.3670854056733051 } ] }, { "id": "287", "alignments": [ { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskadiri AP-68 autobidearen transferentzia egitea adostu dute. Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza arduratuko da autobidearen titulartasunaz, funtzioez eta zerbitzuez, 0 kilometro-puntutik (Bilbo) 77,5 kilometro-puntura (Arabaren eta Burgosen arteko muga). Gainera, Eusko Jaurlaritzak Estatuaren posizioa, subrogatuko duela esan du sailburuak, 2026ra arte, Abertis enpresaren administrazio-emakidaren kontratuan. Era berean, transferentzia jasotzean, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiei eskualdatzeko kudeaketa-lanak hasiko dituztela jakinarazi du Erkorekak.", "tgt": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua da. Erkorekak iragarri du AP-68 autobidearen transferentzia adostu dutela Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Horrek esan nahi du hemendik aurrera Eusko Jaurlaritza arduratuko dela autopista hori kudeatzeaz Euskadin dagoen tartean, hau da, 0 eta 77,5 kilometroen artean. Kilometro horretan dago, hain zuzen, Arabaren eta Burgosen arteko muga. Transferentzia egindakoan, Arabako eta Bizkaiko aldundiak arduratuko dira bakoitzaren zatia kudeatzeaz.", "score": 0.5443117524804922 }, { "src": "Akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, urtero, Kupotik 2 milioi euro deskontatuko dituela nabarmendu du. Hain zuzen, 31 milioi euroren % 6,24, hori baita Espainiako Gobernuak urtero Estatuko autobideetarako aurrekontuan jaso duen kopurua.", "tgt": "Espainiako Gobernuak aurrekontuko 31 milioi erabiltzen ditu urtero herrialdeko autobideak zaintzeko. Transferentzia hau dela-eta, Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro gutxiago ordaindu beharko ditu urtero kupoaren barruan.", "score": 0.36998225793238687 }, { "src": "Erkoreka sailburuak akordio hau Euskadirentzat oso positiboa dela azpimarratu du. \"Gaur, Eusko Jaurlaritzaren konpromiso eta helburu nagusietako bat gero eta hurbilago dugu: Gernikako Estatutua osorik bete dadin lortzea, autogobernu aitortua\", esan du. Sailburuak azaldu duenez, transferentzia horren bidez, osatu egiten da errepideen euskal mapa, eta % 100ean euskal erakundeen titulartasunekoa izatera igaroko da, horrela. \"Akordioaren bidez, gainera, Itunaren harreman itunduaren eta alde bikoaren eredu historikoa aitortu eta sendotzen da\", gaineratu du.", "tgt": "Erkoreka sailburuak adierazi du akordio ona dela, Estatutuak autogobernuari buruz dioena betetzeko bide ematen du-eta. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat zen: Euskadiko autobide guztien gaineko eskumena , alegia.", "score": 0.2067017656784904 }, { "src": "Bozeramaileak adierazi du akordio berri horrek elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez Gernikako Estatutua osorik betetzea bideragarria dela erakusten duela. \"Akordio berrien sarrera izatea espero dugu\", esan du.", "tgt": "Erkorekak gaineratu du akordio honek zera erakusten duela: negoziazioari eta elkarrizketari esker, posible dela Estatutua osorik betearaztea. Halaber, esan du balitekeela laster lortzea beste akordio batzuk.", "score": 0.4947832263975438 } ] }, { "id": "50", "alignments": [ { "src": "Emakundek urtero deitzen duen Lan eta Ikerketa Argitalpenen IX. Lehiaketaren irabazlea izan ondoren, gaur goizean aurkeztu du Ane Alonso arkitektoak, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariarekin batera, eraikuntza sektoreko obretako lanetan oso emakume gutxi egotearen arrazoiak aztertzen dituen ikerlana: \" La ausencia de las mujeres en el sector de la construcción en los trabajos a pie de obra \" . Elgarrestak nabarmendu du gure gizartean irauten duten genero-rol eta -estereotipoek arrakala handiak sortzen dituztela hainbat sektoretan, kasu batzuetan oso modu muturrekoan, eraikuntzaren sektorean egiten diren obren kasuan bezala. Azterlanaren arabera, sektorean emakumeen presentzia % 8koa baino ez da, eta zuzenean obretan egiten diren lanetan, % 1era jaisten da kopurua.", "tgt": "Ane Alonso arkitektoa da eta irabazi du Emakundek urtero emakumeei lotutako ikerketei ematen dien saria. Aneren lanaren izena da \"La ausencia de las mujeres en el sector de la construcción en los trabajos a pie de obra\". Lan honekin erakutsi izan nahi du sektore batzuetan emakume gutxik lan egiten dutela, edo ia batek ere ez.", "score": 0.2547208055661145 }, { "src": "Ane Alonso (Bilbo, 1971) arkitekturan lizentziaduna da EHUn. 20 urte baino gehiago daramatza eraikuntzako lana eta lanbideari ekiteko beste modu bat bilatzen. Genero-ikuspegia txertatzeko prozesu parte-hartzaileen bidez, hirigintzaren eta arkitektura tradizionalaren praktika profesionala ikuspegi demokratikoago, parte-hartzaileago eta inklusiboago batetik berrikustea proposatu zuten arkitektoen lehen olatuaren kide da.", "tgt": "Anek 20 urte daramatza eraikuntzaren sektorea gertutik ikusten. Hirigintza eta arkitektura aldatu behar zirela esan zuen lehen arkitektoetako bat izan zen, ikuspegi demokratikoagoa, parte-hartzaileagoa eta inklusiboagoa sartzeko. Anek bere lana aurkeztu du Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariarekin batera.", "score": 0.2690029627703996 }, { "src": "Elkarrizketatutako emakumeek hainbat lanbidetan egiten dute lan: igeltsero, iturgin, margolari eta arotz. Beren lanari buruzko estereotipo eta mito batzuk deseraikitzen dituzte, hala nola, horrelako lanetan behar den indar fisikoarena, emakumeen sarbidea zailduko lukeena. Aitortzen dute eraikuntzako lanak nekea dakarrela kasu askotan, baina, uste denaren kontra, ez dela indar fisiko gehiegirik behar. Gaur egun obran erabiltzen den makineriak nabarmen aldatu ditu lan gehienak egiteko behar diren eskakizunak. Haien hitzetan, ez da horrenbesteko indarrik behar eta ez da egia emakumeek ezin dutela indar hori garatu. Ikerketan, gaur egun eraikuntzan lan egiten dutenekin zerikusi gutxi duen langile tipoaren irudia deseraikitzearen alde egiten da.", "tgt": "Lan hau egiteko, Anek eraikuntzan lan egiten duten emakumeak elkarrizketatu ditu. Adibidez, iturginak, margolariak edo arotzak. Horrelako lanetan hain emakume gutxi zergatik dauden jakin nahi izan du. Elkarrizketatutako emakumeek diote jendeak pentsatzen duela eraikuntza lan gogorra dela, indar fisikoa eskatzen duena eta horrek emakumeak geldiarazi ditzakeela. Baina egia esan ez dela horrela eta emakumeek gizonek bezala egin dezaketela. Gaur egun ez da hainbeste indar fisiko behar, laguntzen duten makina asko baitaude. Lehen zegoen \"eraikuntzako langilearen\" ideia aldatu egin da.", "score": 0.2459450170329689 }, { "src": "Ikerketa sektoreko hainbat emakumeren (iturginak, arotzak...) benetako testigantzez hornitzen da, lanaren errealitatea obran bertan ezagutzeko eta emakume falta eragiten duten arrazoiak ikertzeko. Ikerketak agerian uzten du emakumeek eraikuntzaren munduan duten ordezkaritza urria genero-roletan eta estereotipo sexistetan oinarritzen dela, bai eta, oro har, emakumeek orokorrean jasaten dituzten lan-baldintzetan. Eta nabarmendu du sektorean dagoen erabateko segregazioa arazo ikusezin eta normalizatua dela. Hain zuzen ere, azterlanaren ondorio nagusietako bat da erabat normalizatuta dagoen errealitate bat izateak eragina duela egoera orekatzeko neurri gabezian eta emakumeei sektorean berdintasun-baldintzetan sartzeko eskaintzen zaien aukera mugatuan.", "tgt": "Eta ikerlanaren ondorioak hauek dira: • Gizarteak normaltzat jotzen du emakume gutxi egotea, eraikuntza gizonen lana bezala ikusi delako beti. • Ez da ezer egiten egoera hau orekatzeko eta emakumeek lan horiek berdintasunean egin ahal izateko aukera zabaltzeko.", "score": 0.3499984657383915 } ] }, { "id": "52", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jonan Fernandez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2305920216766553 }, { "src": "Bere aldetik, Fernandezek 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren 2021-2022 aldirako Betetze-Malari buruzko Txostena eta 2023rako Lan-Plangintza aurkeztu du. Programa hau Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa sailen eta erakundeen artean koordinatzeko eta bultzatzeko duen legealdi-plana da.", "tgt": "Jonan Fernandezek txosten bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak azken 3 urteetan zehar 2030 Agenda eta GJHekiko konpromisorako egindako lanari buruz.", "score": 0.20970284287208502 }, { "src": "2021-22 memorian jasotzen denaren arabera, aurreikuspenen betetze-maila handia izan da: aurreikusitako 25 jardueretatik, 18 ehuneko 80-100ean bete dira; eta 7 ehuneko 40-60an.Gainera, aurreikusitako jarduera horiez gain, beste 12 jarduera bultzatu dira, hasierako planean sartuta ez zeudenak. 2030 Agendaren idazkari nagusiak bi lorpen garrantzitsu nabarmendu ditu: batetik, 2030 Agenda Euskadi Foroa sortzea eta sendotzea, eta, bestetik, Nazio Batuen Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren munduko egoitza Euskadin kokatzea.", "tgt": "Txosteneko datuek diote: • Aurreikusitako 25 jardueretatik, 18 ia guztiz eta 7 ia erdia bete dira. • Planean sartuta ez zeuden beste 12 jarduera bultzatu dira. • 2030 Agenda Euskadi Foroa sendotu egin da. • Euskadi da Nazio Batuen Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren munduko egoitza.", "score": 0.4859809445774681 }, { "src": "2023ko Lan Planari erreferentzia eginez, Jonan Fernandezek 2023ko lehen helburua 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren lau ardatz nagusiak indartzea dela azaldu du: zabalkundea, lankidetzako gobernantza, ebaluazioa eta trakzio-konpromisoak, \"garrantzi berezia emanez trantsizio energetiko-klimatikoari, ekonomiaren deskarbonizazioari eta energia berriztagarrien sustapenari. Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarrirako Helburuen arloan duen lan-plangintzak, legegintzaldiaren amaierara arte, 34 jarduerari ekitea aurreikusten du.", "tgt": "2023rako helburu nagusia da Programaren 4 ardatzetan lan egitea: zabalkundea, lankidetzako gobernantza , ebaluazioa eta konpromisoak. Batez ere garrantzi handia emango zaie gai hauei: energiaren eta klimaren trantsizioari , energia berriztagarriei eta ekonomia ez dadila energia fosilen (petrolioa, ikatza...) menpe egon.", "score": 0.3944757720118672 }, { "src": "Local 2030en egoitzari dagokionez, Fernandezek iragarri du 2023ko bigarren hiruhilekoan Nazio Batuetako zuzendariek Local 2030 Idazkaritzaren Euskadiko egoitzan lan egingo dutela aurreikusten dela. Une honetan, Nazio Batuen, Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, eta Bilboko Udalaren arteko izapideak ixten ari dira.", "tgt": "Sailburuak esan du ere urte honen erdialdera, Nazio Batuetako langileek jada Bilboko Local 2030en euskal egoitzan lan egingo dutela.", "score": 0.327625225381857 }, { "src": "Ardo sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko asmoz, Jaurlaritzak agindu bat onartu du gaurkoan 2023. urterako dirulaguntzak bideratzeko eraldaketa-instalazioetan, mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta sektore horretan merkaturatzeko egituretan eta tresnetan inbertsio materialak eta ez-materialak finantzatzeko. Zupiriak azaldu duenez, Europatik bideratutako nekazaritza funtsetatik datozen laguntzak dira hauek eta aurkeztutako gastuen % 25 eta % 50 artean estaltzeko helburua dute. Aurreko deialdietan, aurkeztutako gastuak 10 milioi euro ingurukoak izan ziren, beraz, antzeko kopurua aurreikusten da aurten ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du dirulaguntzak ematea ardoaren sektoreko enpresei lehiakorragoak izateko eta materialetan eta instalazioetan inbertitu ahal izateko.", "score": 0.426894713181399 } ] }, { "id": "191", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarekin eta Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramale Josu Erkorekak, Osasuneko sailburu Nekane Murgak, Ekonomiako sailburu Arantza Tapiak eta Garraioko sailburu Iñaki Arriolak, hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.46300601569676336 }, { "src": "Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluan aztertutako gaien berri eman du. Bozeramaileak azaldu duenez, Lehendakariak \"Alderdi Politikoen Mahaia\" deitu du biharko. Mahai horretan, \"osasun-larrialdiko adierazpena\" ebaluatuko da eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdiari begira egon daitezkeen agertokiei buruzko gogoeta egingo da.", "tgt": "Lehendakaria bihar bilduko Alderdien mahaian Legebiltzarreko alderdi politikoetako ordezkariekin. Bilera horretan: • Larrialdi sanitarioko adierazpena\" aztertuko dute. • Euskadin hauteskundeak egiteko aukera aztertuko dute.", "score": 0.34862532196057416 }, { "src": "Josu Erkorekak gaineratu duenez, hausnarketa horri eusteko, Eusko Jaurlaritzak txosten eguneratua aurkeztuko du osasun-larrialdiak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaerari, egungo egoerari eta aurreikuspenei buruz.", "tgt": "Horretarako, lehendakariak txosten bat eramango du bilerara, datu hauekin: larrialdi sanitarioaren gaur egingo egoera, izaten ari den eboluzioa eta etorkizuna nola aurreikusten den.", "score": 0.2743437339764226 }, { "src": "Biharko bileran, alderdi politikoek aukera izango dute haien ikuspuntuak planteatzeko, baita erabakirik egokiena hartzea ahalbidetuko duen harremanetarako bidea ezartzeko, betiere egungo egoera eta etorkizuneko itxaropenak kontuan hartuta.", "tgt": "Alderdi politikoek euren iritzia eman ahal izango dute komenigarritzat jotzen duten ala ez hauteskundeak egitea.", "score": 0.2669286782137059 }, { "src": "Horrez gain Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak Itelazpirekin elkarlanean banda zabala Euskal Autonomia Erkidego osora hedatzea helburu duen hitzarmena onartu du.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Itelazpirekin banda zabaleko Internet-sarea Euskadiko toki gehiagotara iritsi dadin.", "score": 0.3251665269376037 }, { "src": "Hitzarmen honek, beraz, ildo bereko aurreko hitzarmenak berritzen ditu; izatez, 2017az geroztik, hitzarmen horiei esker, 473 populazio-guneetan banda zabala hedatu ahal izan da eta eremu horiek \"zuritu\" ahal izan dira.", "tgt": "Aurretik sinatutako hitzarmenei esker, 2017a geroztik, banda zabalaren sarea ia 500 eremu berritara iritsi da.", "score": 0.37324627761281515 }, { "src": "Erkorekak azaldu duenez, Covid-19aren pandemiak eragindako osasun-krisiak agerian utzi du zer garrantzitsua den gizarte konektatua izatea. Konfinamenduan, belaunaldi berriko banda zabaleko sarea erabili ahal izatea erabakigarria izan da pandemiaren kudeaketarako. Gainera, azpimarratu duenez, sare digitalak erabili ahal izateak aukera eman du urrutiko hezkuntza eskaintzeko, enplegu-erregulazioko espedienteak online tramitatzeko, familiei eta enpresei laguntzak emateko, edo erosketak online egiteko, etxetik irten behar izan gabe.", "tgt": "Gizarte osoak Interneterako sarbidea edukitzea beharrezkoa da: • Larrialdi sanitarioko egoera kudeatzeko. • Urrutiko hezkuntza eskaintzeko. • ABEEen izapideak egiteko. • Internet bidez erosteko, etxetik irten ezin delako. • Familiei eta enpresei laguntzak emateko.", "score": 0.33962440850349335 }, { "src": "Bozeramaileak gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da pertsona eta enpresa guztientzat % 100eko konektagarritasuna lortzea, \"Euskadiko 2020ko Agenda Digitalean\" jaso zen bezalaxe. Orain arte, 18 milioi euro inbertitu dira xede horrekin.", "tgt": "\"Euskadi 2020 Agenda Digitalean\" Eusko Jaurlaritzaren helburua da pertsona eta enpresa guztiek izatea Euskadin Interneterako sarbidea. Horretarako, 18 milioi euro inbertitu ditu.", "score": 0.4932750397932793 }, { "src": "Gaurko Gobernu Kontseiluan etxebizitzaren alokairua ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonei etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko programa onartuko dugu.", "tgt": "Etxebizitza-alokairuak ordaintzeko laguntzak Gobernu Kontseiluak programa bat onartu du egungo egoera dela-eta, etxeko alokairuak ordaintzeko arazoak dituztenei laguntza ekonomikoak emateko.", "score": 0.5942691716755302 }, { "src": "Larrialdi sanitarioak eragindako krisiaren ondorioz langabezian geratu diren edo aldi baterako enplegu-erregulazioa jasan duten pertsonak laguntza horren onuradun izan daitezke, baita, langile autonomoak edo enpresariak izanik, euren diru-sarrerak edo salmentak % 40 edo gehiago murriztu zaizkienak ere.", "tgt": "Laguntza horiek eska ditzakete: • Langabezian geratu diren langileek. • ABEEn dauden langileek. • Diru-sarrera gutxiago (%40 edo gutxiago) izan dituzten langile edo enpresari autonomoek", "score": 0.3093283971448137 }, { "src": "Erkorekak prentsaurrekoan gogorarazi duenez, duela hilabete, Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen Covid-19aren pandemiaren ondoriozko ekonomia- eta gizarte-krisialdiari aurre egiteko Talka Plana. Euskal enpresei, batez ere enpresarik txikienei, laguntzeko 1.025 milioi euroko premiazko lehen funtsa onartu zuen. Funts hori beste 30 milioi eurorekin osatu zen, autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako zuzeneko laguntzen bidez. Ondoren, beste 500 milioi eurorekin gehitu zen enpresei zuzendutako zirkulatzaileko finantzaketa-lerroa. Covid-19aren Funtsak 1.555 milioi eurotan baloratutako ekimenak hartzen ditu aintzat.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak duela hilabete jarri zuen martxan talka-plan bat, Covid19 funtsa, 1.500 milioi eurotik gorako laguntzekin egoerari aurre egiteko.", "score": 0.3116704931551612 }, { "src": "Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera suspertzeko eta Covid-19ari aurre egiteko proiektua aurkeztu du.", "tgt": "Euskadin jarduera ekonomikora eta sozialera itzultzeko eta koronabirusa hedatzea eragozteko proiektua aurkeztu du Tapia sailburuak. Birusaren hedapena eragozteko, txertorik ez dagoen arte, Eusko Jaurlaritzak teknologiarekin lan egingo du.", "score": 0.3934790429136695 }, { "src": "Tapiak azaldu duenez, jarduerari berriro ekitean eta txertorik ez dagoen bitartean Covid-19a hedatzea eragozteko oinarri teknologikoko azpiegitura bat erabiliko du Eusko Jaurlaritzak. Horretarako maiatzean zehar BRTAko langileekin eta garraio publikoko profesionalekin lehen proba pilotua egingo da, Adimen Artifiziala aplikatuz Euskadiko laborategi-sarean kudeatutako test estentsiboen prestaketan oinarrituta.", "tgt": "Testak egingo zaizkie eta kutsatze-probak garraio arloko langileei eta laborategietan aztertuko dira adimen artifizialeko sistemekin.", "score": 0.3055543409900077 } ] }, { "id": "381", "alignments": [ { "src": "Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak gaur aurkeztu dute Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, Tokio 2020ko, Beijing 2022ko eta Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan euskal kirolarien parte-hartzea sustatzea helburu duen proiektua. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Porfirio Hernandez Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidentea eta Amagoia Arrieta eta Agurtzane Eguiluz kirolariak izan dira ekimenaren aurkezpenean.", "tgt": "Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak gaur aurkeztu dute hurrengo Joko Paralinpikoetarako kirol-proiektua: Tokio 2020, Beijing 2022 eta Paris 2024. Proiektuaren helburua da Joko Paralinpiko horietan euskal kirolarien parte-hartzea sustatzea. Bilbon aurkeztu da kirol-proiektua, Euskadiko Artxibo Historikoan. Aurkezpenean egon dira: Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Porfirio Gonzalez, Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren lehendakaria eta Amagoia Arrieta eta Agurtzane Eguiluz kirolariak.", "score": 0.5624287420556552 }, { "src": "Bikaintasunezko kirol proiektua martxan jarri da datozen hitzorduetan olinpikoak izateko potentzialtasun edo ahalmena duten kirolariekin. Nazioarte mailan, kategoria absolutuan, emaitzak dituzten kirolariei beka eman beharrean (hau Basque Team fundazioak egin du jada azken hamarkadan eta egiten jarraitzen du), proiektu hauek baliabideak kirolarien ingurugiroan ardazturiko ekimenetan oinarritzen dira. Fundazioak ez ditu kirolariak zertan bekatu, proiektuaren parte izateko. Batek ez du bestearekin zerikusirik.", "tgt": "Aurkeztu duten bikaintasuneko kirol-proiektua Joko horietan kirolari olinpiko izateko potentziala duten kirolariekin lan egiteko da. Bekak emango zaizkie nazioartean kategoria absolutuan lehiatzen diren eta emaitza onak dituzten kirolariei. Badira 10 urte Basque Team Fundazioak beka horiek ematen dituela. Proiektuaren ardatza kirolariaren ingurunea izango da, hau da, kirolaria inguratzen duen guztia: familia, etxea, etab.", "score": 0.4550629060360903 }, { "src": "Fundación Basque Team Fundazio", "tgt": "Basque Team Fundazioa", "score": 0.612098717026426 }, { "src": "Euskal federazioek zuzenduko dituzte proiektuak eta horretarako Basque Teamen laguntza ekonomikoa eta irudi eta komunikazio aholkularitza izango dute, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroak eskainitako zerbitzu biomedikuekin eta kirol teknikoen aholkularitzarekin batera.", "tgt": "Basque Team-en helburua kirolariei dirua eta bestelako zerbitzuak ematea da, hala nola: • medikuak • teknikariak • entrenamendua • komunikazioa • integrazioa lanean • ikasketak", "score": 0.21706808823171453 }, { "src": "20007. urtean Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak sortutako fundazioak bere hamargarren urteurrena ospatu du 2017an. Bere hastapenetan bezala, BASQUE TEAMek profesionalak ez diren kirolarien parte-hartzea nazioartean bultzatzeko eta maila bikaineko emaitzak lortzeko helburua du gaur egun ere, eta horretara bideratzen ditu bere baliabideak. Laguntza ekonomikoez gain mota guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkie kirolariei (medikuak, teknikoak, coachinga, komunikazioarekin lotutako zerbitzuak, hezkuntza eta lan arlora egokitzeko laguntza...). 2007tik fundazioak 140 kirolari baino gehiago bekatu ditu, 41 kirol diziplinatan.", "tgt": "Kirolari horiek ez dira profesionalak. Maila goreneko nazioarteko lehiaketetan parte hartzen eta emaitza onak lortzen laguntzen die diruak eta ematen zaizkien zerbitzuek. Adibidez, Joko Paralinpikoetan, munduko eta Europako lehiaketetan...", "score": 0.27543746671039987 } ] }, { "id": "385", "alignments": [] }, { "id": "314", "alignments": [ { "src": "• Gobernu Kontseiluak Gizarte Elkarrizketarako Mahaia sortzeko Dekretua onetsi du", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu. Elkarrizketa soziala San José sailburuak iragarri du Elkarrizketa Sozialerako Mahaia eratzeko dekretua onartu dela.", "score": 0.21841512886453013 }, { "src": "Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin eta María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ekonomiako sailburu Arantxa Tapiak eta Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.4313832581860871 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritza asteartean, hilaren 29an, onetsiko den lege-proiektuan hezkuntza-hitzarmenen hobekuntza eta eguneratzea jasotzea aztertzen ari dela.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak lege-proiektu bat onartuko du urtarrilaren 29an, itunpeko ikastetxeekin akordio hobeak egin ahal izateko.", "score": 0.27868780351075173 }, { "src": "Itundutako ikastetxeetan deitu den 8 eguneko greba dela eta, Erkoreka sailburuak eta San José sailburuak esan dute Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu egokiak emango dituela, grebaren aurreikuspenari erantzuteko. Testuinguru horretan, Erkorekak nabarmendu du akordioa posible dela, hezkuntza-hitzarmen berarekin itundutako ikastetxeetako beste alde baten lan-baldintzei buruzko akordioak gauzatu izan direlako, dagoeneko. Hori horrela, esan du grebak itunduetako alde batean baino ez duela eragina.", "tgt": "Ikastetxe batzuetan, 8 eguneko greba iragarri dute. Beste batzuetan, ordea, ez dute grebarik egingo, aurretik akordioetara iritsi direlako sindikatuak eta patronalak. Horregatik uste du Eusko Jaurlaritzak akordioak posible direla, grebarik ez egiteko. Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu egokiak bermatuko ditu, grebak irauten duen bitartean nahikoa irakasle egon daitezen.", "score": 0.2997348144311266 }, { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Britainia Handiko Parlamentuak Brexitaren inguruko bozketaren ondoren sortuko den egoera aztertu duela. Sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzaren ustez Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea albiste txarra dela, baina ulertzen du Europak erantzun bat eman behar diola britainiarren hautaketari. Hori horrela, Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak irmoki bultzatzen duela adostutako eta antolatutako irteeraren egoera, EBren eta Erresuma Batuaren artean adostutako Irteera Akordioan aurreikusitakoa bezalakoa.", "tgt": "Erresuma Batuko parlamentuak Brexitaren aurka bozkatu du. Eusko Jaurlaritzak aztertu du zer egoeratan geratuko den Europa Britainia Handiak alde egin eta gero. Baina, aldi berean, adierazi du britainiarrek berek hartutako erabakia izan dela, eta onartu egin behar dela. Eusko Jaurlaritza Britainia Handia eta Europako Batasuna akordio batera iristearen alde dago. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak laguntza eta informazioa emango dizkie Britainia Handia Europako Batasunetik ateratzeak beren jardunean eragina izan dezakeen enpresei.", "score": 0.32458337397573134 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzaren ustez, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea albiste txarra da", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du albiste txarra dela Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzea.", "score": 0.6898826259969303 }, { "src": "Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak tresna bat gaitu duela, enpresei Erresuma Batua EBtik irteteak ekar dezakeenari buruzko aholkularitza emateko. Horretarako konpromisoa hartu zuen BREXIT Batzordeak; bertako buru da Iñigo Urkullu Lehendakaria. Tapiak esan duenez, Eusko Jaurlaritzarentzat garrantzitsua da irteera prestatzea eta beharrezko neurriak sasoiz hartzea.", "tgt": "Tapia sailburuak esan du egoera honi aurre egiteko neurriak hartu behar direla.", "score": 0.2830427069962704 }, { "src": "Horrela, Tapiak azaldu du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia-Basque Trade and Investmenten (BTI) bidez –SPRIri atxikita–, webgunea prestatu duela eta, bertan, enpresek beren kontingentzia-planak prestatzeko eman beharko dituzten urratsen inguruko informazioa, oharrak eta gomendioak jaso direla. ETEek Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Londresen duen bulegoarekin jardun ahalko dute elkarreraginean, www.brexit.eus webgunearen bidez.", "tgt": "Web orri hau sortu du: www.brexit.eus . Orri horretan: • enpresek informazioa eta aholkuak aurkituko dituzte, eta kontingentzia-planak prestatzeko laguntza. • enpresak harremanetan jarri ahal izango dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Londresen daukan bulegoarekin.", "score": 0.2371552924670532 }, { "src": "María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak esan du Gobernu Kontseiluak Gizarte Elkarrizketarako Mahaia sortzeko Dekretua onetsi duela, Eusko Jaurlaritzaren eta ordezkaritza gehien duten sindikatu- eta enpresa-erakundeen arteko hirualdeko, topaketarako eta erakunde-partaidetzarako organo gisa. San Josék nabarmendu du gizarte-elkarrizketa erakundetzea egiteke zegoela eta, Dekretu honen bidez, garai berri bati ekingo zaiola, langileen eta, oro har, gizartearen gizarte- eta lan-baldintzak hobetzeko akordioak bilatzea guztion jomuga izanik.", "tgt": "Mahai horretan langileen gizarte- eta lan-baldintzei buruzko kontuak eztabaidatu eta erabakitzen dira. Mahaia hiruko organoa da, eta hiru alde hauek parte hartzen dute: • Eusko Jaurlaritzak, • sindikatuek • eta patronalek (enpresa-erakundeak) • Dekretu batean agertzeak esan nahi du Mahaiari eta Elkarrizketa Sozialari izaera instituzionala aitortzen zaiela. Lehenengo aldia da izaera hori ematen zaiela.", "score": 0.3264486657719463 } ] }, { "id": "37", "alignments": [ { "src": "Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok eta Maider Lainez alkateak Plazaola Bide Berdea sustatzeko material berriak aurkeztu dituzte gaur Andoainen. Sailburuaren ustez, azpiegitura horiek eta zikloturismoaren praktika lehentasunezko ardatzak dira Euskadiko turismo-eredu jasangarrian, alderdi hauek bultzatzen dituztelako: desestazionalizazioa, hain turistikoak ez diren eremuetako fluxuen mugimendua, eskaintzaren aniztasuna eta turismo arduratsua. Bide Berdeek, gainera, gaur egun ezagutzen dugun Euskadi osatu duen gure ondare industriala ezagutarazten laguntzen dute. Izan ere, trenbideen garapena beharrezko elementua zen XIX. eta XX. mendeetako industrializazioan.", "tgt": "Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Maider Lainez Andoaingo alkateak aurkeztu dituzte Plazaola Bide Berdea sustatzeko ekintza berriak. Aurkezpena Andoainen egin da. Gainera, turismo mota honekin ere ondare industriala ezagutu, naturaz gozatu eta beste ekintza batzuk ere egin daitezke, adibidez toki eta museo berriak bisitatu. Ekintza guzti horiek lagunduko dute Euskadiko Bide Berdeak, bereziki Plazaolako Bide Berdea, eta bizikletaren turismoa ezagutarazten.", "score": 0.7517952923019856 }, { "src": "Plazaola Bide Berdea Euskadiko paraje ederrenetako batzuetatik igarotzen da, eta Topic museoa, Sagardoetxea edo Chillida-Leku museoa bezalako kultur baliabide ugari ditu bisitatzeko. Ibilbidea urteko edozein sasoitan egin daiteke, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren konpromisoa da ibilbidea sustatzen, bultzatzen eta lankidetzarako eta baterako lanerako sarea indartzen jarraitzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat garrantzitsua da turismo mota hau indartzea, turismo jasangarriaren adibide ona delako. Izan ere, Euskadiko lurralde osoa ezagutu daiteke urteko edozein sasoitan. Adibidez, Plazaolako Bide Berdean bisita daiteke: • Sagardoetxea: Euskal Herriko sagardoaren historia ezagutzeko. • Topic Museoa, Tolosako txotxongiloen museoa. Txotxongiloak eta beren historia ezagutu, ikasi eta sortzeko. • Chillidaleku Museoa: Aire zabalean dagoen museoa da eta Eduardo Chillida artistaren eskulturak daude ikusgai.", "score": 0.18040881638088427 }, { "src": "Euskadiko zikloturismoko estrategian aurreikusitako jardueren artean daude, besteak beste, Bide Berdeen Jardunaldiak, errepide bidezko turismo-ibilbideen eskaintza (Euskadi cycling), baterako marketineko ekintzak eta Euskadi Bike Country kluba sortzea. Gainera, tailer profesionalak antolatzen ari dira enpresa turistikoei zikloturismoko produktua bideratzen laguntzeko. Datorren 13an eta 14an alojamendu-zerbitzuetako enpresei eta turismo-zerbitzuetako enpresei zuzendutako tailer espezifikoak emango dira. Enpresek bizikletaz bidaiatzen duten pertsonen lekuan jarri eta hainbat gai landu ahal izango dituzte: zer behar duten eta zerbitzuak nola egokitu, zikloturismoaren merkatua nola egituratzen den eta zein diren merkaturatzeko bide nagusiak.", "tgt": "Plazaola Bide Berdean egingo diren ekintza berriak dira: • Bide Berdeen jardunaldiak, bide berdeak ezagutzera emateko. • \"Euskadi cycling\", errepide bidezko zikloturismo • Euskadi Bike Country kluba sortzea. • Tailerrak antolatzea turismo enpresentzat, hotelentzat, landetxeentzat, turismo gidarientzat... bizikletaren turismoa saltzen laguntzeko. Gainera, Euskadi bisitatzen duten pertsonei turismoa egiteko beste modu bat eskaintzen die. Izan ere, bizikleta ekintzak egiteaz eta naturan egoteaz gain, herri eta leku berriak ere ezagutu ditzakete.", "score": 0.43557892206375537 } ] }, { "id": "156", "alignments": [ { "src": "Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiagak eta Trafikoko Zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak gaur azaldu dituzte Euskadiko Trafikoa eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan \"La Vuelta\" Euskadin izango den egunetan, urriaren 20an eta 27an, txirrindulariek igaroko dituzten errepideetan eta 25 udalerrietako kaleetan lasterketak izango dituen eraginak eta abian jarriko den dispositiboa. Kasu honetan salbuespenezko neurriak ezarriko dira osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, eta Arrateko eta Urduñako mendateetako igoeretan ez da publikorik izango.", "tgt": "Txirrindularitza itzulia Euskaditik urriaren 20an eta 27an pasatuko da Itzuliak trafikoa aldatuko du, bai errepideetan eta 25 euskal hiri eta herrietako kaleetan. Pertsonek ezin izango dute lasterketa ikusi Arrate eta Urduñako mendateetan itxita egongo direlako jendearentzat osasun-larrialdiagatik.", "score": 0.3212224220219748 }, { "src": "Urriak 20: 1. etapa. Irun – Eibar. 173 km.", "tgt": "Txirrindularitza etapa urriaren 20an Irunetik Eibarrera joango da, 173 km izango dira.", "score": 0.3010351891680005 }, { "src": "(Irun, Errenteria, Donostia, Hernani, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Legazpi, Oñati, Bergara, Eibar)", "tgt": "Txirrindulariak honako herri eta hirietatik pasatuko dira: • Irun • Errenteria • Donostia • Hernani • Orio • Zarautz • Getaria • Zumaia • Azpeitia • Azkoitia • Zumarraga • Legazpi • Oñati • Bergara • Eibar", "score": 0.5077298493720055 }, { "src": "• Irteera Ficoban izango da 12:51n. Ibilbide neutralizatua Irun erdialdetik.", "tgt": "Txirrindulariak Irungo Ficobatik aterako dira 12:51n.", "score": 0.5452765087943088 }, { "src": "• Era berean, itxita egongo da helmugako bidea Gaubean.", "tgt": "Horregatik, Irungo erdialdea itxita egongo da.", "score": 0.24051984214733943 }, { "src": "• Errepideak lasterketaren burua iritsi baino 40 minutu lehenago itxiko dira.", "tgt": "Errepideetako trafikoa lasterketako txirrindulariak pasatu baino 40 minutu lehenago moztuko da.", "score": 0.5922362765732296 }, { "src": "• GI-636 errepidea 12:15ean itxiko da Osinbiribileko biribilgunean eta Zubimusun. Ordu horretatik aurrera Irun blokeatuta geratuko da, eta autobidetik bakarrik pasatu ahal izango da.", "tgt": "Hauek dira trafikorako itxiko diren guneak: • Santiagoko mugako pasabidea goizeko 7etatik aurrera arratsaldeko 4ak arte. • Oximbiribileko biribilgunea eta Zubimusun GI-636 errepidetik, 12: 15ean. Beraz, ezin izango da Irunen sartu 12:15etatik aurrera, autopistatik bakarrik pasatu ahal izango da. • Errenteriatik N-636 errepideko Altamirako tunela 12:30ean, beste errepide batzuk erabiltzea gomendatzen da Errenterian eta GI-636an ataskorik ez sortzeko.", "score": 0.4694963844012019 }, { "src": "• Donostia eta Zestoa artean N-634 eta GI-631 errepideetatik zirkulatzen dutenek erne ibili beharko dute enpresetako sarrera-irteerekin 14:00etatik aurrera. Ordezko bideak erabiltzea gomendatzen da eta, ahal den neurrian, lantokietako sarrera-irteerak mailakatzea.", "tgt": "Gainera, honako hau ere gomendatzen da: • Donostian adi egotea eguerdiko 01:25ak aldera, Trafiko aldaketak egongo direlako. Donostia eta Zestoa arteko N-634 eta GI-631 errepideak ez erabiltzea 14: 00etatik aurrera. Jendea eremu horretako lantokietara atera eta iristea eskatzen da modu mailakatuan, hainbat unetan. • Adi Urretxu eta Zumarraga inguruan auto-ilarak egon daitezkeelako.", "score": 0.1337505747739971 }, { "src": "o Aurretik, eta azpiegitura muntatzeko, mendateko igoera itxi egingo da urriaren 18an 19:00etan, eta helmugako azken kilometroa itxita egongo da urriaren 19ko goizeko 08:00etatik.", "tgt": "Arrateko portua moztuko da era honetan: • urriaren 18an, arratsaldeko 7retan, moztuko da portua Itzuliaren muntaia egiteko. • urriaren 19an, goizeko 8:00etatik aurrera, moztuko da lasterketaren helmugara iritsi aurreko kilometroa. • urriaren 20an goizeko 8:15etatik: • kotxeak • bizikletak • pertsonak Ezin izango dira igo portura N-634tik, Azitainetik, Matxariatik eta Barinagako Ixuatik. • urriaren 20an, ikastolara joateko bakarrik erabiliko da. Baina arratsaldeko 2:30erako, ikastolako langileak eta umeak ikastolatik jaitsita egon beharko dira.", "score": 0.36162696860324467 }, { "src": "Urriak 27: 7. etapa. Gasteiz – Uribarri Gaubea. 159 km.", "tgt": "Urriaren 27ko etapa Gasteiztik Uribarri Gaubeara joango da eta 159 km egingo ditu.", "score": 0.4170210271341065 }, { "src": "(Vitoria-Gasteiz, Landa, Gopegi, Murgia, Urduña, Espejo, Añana, Subijana-Morillas, Izarra, Uribarri Gaubea)", "tgt": "Txirrindulariak honako herri hauetatik pasako dira: • Vitoria-Gasteizetik • Landatik • Gopegitik • Murgiatik • Urduñatik • Espejotik • Gesaltza Añanatik • Subilla-Morillasetik • Izarratik • Uribarri Gaubeatik.", "score": 0.4964449716530814 }, { "src": "• Irteera Gasteizen izango da 13:00etan, Mendizabalatik. Ibilbide neutralizatua hiriburuko ingurabidean. Duranatik irtengo da.", "tgt": "Txirrindulariak Gasteizko Mendizabalatik aterako dira eguerdiko 1etan. horregatik, zirkulazioa itxita egongo da eta Gasteizetik irtetzeko Duranatik izan beharko da.", "score": 0.34247761703621066 }, { "src": "• Ez da trafiko-arazo esanguratsurik aurreikusten, Murgia inguruan, Altubeko gainean, izan ezik.", "tgt": "Murgia inguruan, Altubeko goian, trafiko arazo garrantzitsuak izan ahal dira.", "score": 0.462622713870567 }, { "src": "• Urduñako igoera bi aldeetatik itxiko da ibilgailuen eta pertsonen trafikoarentzat 08:30etik aurrera, eta ez da irekiko lasterketa bigarren bueltan igaro arte.", "tgt": "Pertsonen eta ibilgailuen trafikoa moztuko da toki hauetan: • Urduñako igoera, bi igoeretatik, goizeko 8:30etatik aurrera. Irekiko da itzulia bi aldiz pasa eta gero. • Uribarri Gaubea, itzuliaren helmuga inguruan.", "score": 0.4742781073082986 }, { "src": "• Proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa udaltzaingoekin elkarlan estuan gauzatuko da.", "tgt": "Trafikorako eta segurtasunerako langileak", "score": 0.22035229717184926 }, { "src": "• Horietatik 50 Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako trafiko-unitateetako motoristak izango dira.", "tgt": "Ertzaintzak honako hauen laguntza izango du: • 450 langile, Gipuzkoan, urriaren 20ko etaparako. • 220 langile, Araban, urriaren 27ko etaparako. • Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Trafiko Unitateko 50 motorista.", "score": 0.44412930860136324 }, { "src": "Gomendioak:", "tgt": "Gomendioak", "score": 0.8992818698399492 }, { "src": "Segurtasun Sailak herritarrei dei egiten die: • Arrateko eta Urduñako mendateetara eta Gaubeako helmugara hurbildu EZ daitezen. • Ahal dela, txirrindulari-probak eragindako lekuetatik igaro ez daitezen. • Garraio publikoa erabil dezaten, ahal den neurrian.", "tgt": "Segurtasun Sailak honako gomendioak eskaintzen dizkie herritarrei: • EZ zaitez joan Arrate eta Orduñako portuetara. • EZ zaitez joan Uribarri Gaubeako helmugara. • EZ zaitez ibili txirrindularien itzulia dabilen inguruetatik. • Erabil ezazu garraio publikoa.", "score": 0.3868333759292719 }, { "src": "Nahitaez zirkulatu behar izanez gero, ordezko bideak erabiltzea, aurretik ibiltzea, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aginduak jarraitzea eta errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen da. Errepideei buruzko informazioa hemen kontsulta daiteke: 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.eus webgunean, twitterreko @TrafikoaEJGV kontuan eta TrafikoaEJGV APPan.", "tgt": "Gidatu behar baduzu, hobe da: • beste errepide batzuk erabiltzea • lehenago ateratzea • Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarraibideak betetzea.", "score": 0.37379871753596416 } ] }, { "id": "386", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gaur goizean esan du Eusko Jaurlaritzaren iritziz ETAren amaierari foro askotan heldu dakiokeela, eta ez bakarrik Terrorismoaren Aurkako Itunaren foroan. Erkorekaren hitzen arabera, Terrorismoaren Aurkako Itunerako alderdi politikoei deitu zaie, eta beraiek ezarri behar dituzte jarrerak; hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak ezin du eremu horretan \"ekarpenik egin\". \"ETAren amaierari buruzko kontu batzuei terrorismoaren aurkako itunetik kanpoko foro eta esparruetan heldu dakieke; Gobernuak espero du erakunde guztiek hala ulertzea\", esan du Erkorekak.", "tgt": "ETAren amaiera hainbat lekutan eztabaida daiteke, ez bakarrik terrorismoaren aurkako itunean.", "score": 0.2737879376832698 }, { "src": "ETA desagertu ondoren etorri den egoera berria dela eta, Gobernuaren bozeramaileak esan du erronka nagusia bizikidetza normaltasun osoz eraikitzea izango dela. Iraganaren kontaketa, memoria kritikoaren eraikuntza eta espetxe-sistemaren berrikuspena direla eta, Erkorekak nabarmendu du gai horiek guztiak alderdi politiko guztien adostasunarekin aztertuko direla, ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea da. Gaur, Eusko Jaurlaritzaren jarrera zein den azaldu du, ETAren amaierari buruz eta terrorismoaren aurkako itunari buruz. Itun horretan alderdi politikoek baino ez dute parte hartzen; beraz, Eusko Jaurlaritzak, gobernu bezala, hor ez dauka ezer esateko. Baina bai uste du ETAren amaiera beste hainbat lekutan eztabaida daitekeela. ETA desagertu denez, Erkorekak esan du orain dela garaia alderdi politiko guztiek ados jar daitezen honelako gaietan: • bizikidetza normaltasunez eraikitzea • iraganean gertatutakoaren memoria kritikoa eraikitzea • espetxe-sistema berrikustea", "score": 0.20743471297274518 }, { "src": "Bihar Eusko Legebiltzarrean izango den autogobernu lantaldearen gainean eta Eusko Jaurlaritza eratzen duten alderdien arteko desberdintasunen gainean galdetu zaionean, Erkorekak esan du \"ez duela planteamendu ezkorra egingo, eta ez duela jendaurrean gobernuaren konfiantzarik eza erakutsiko autogobernuaren lantalderako aukeren gainean\".", "tgt": "Autogobernuaren ponentzia Bihar egingo da Eusko Legebiltzarrean Autogobernuari buruzko ponentziaren bilera. Erkorekak esan du alderdien artean iritzi ezberdinak daudela gai honen inguruan ados jartzeko, baina ez duela pesimista izan nahi eta konfiantza duela proposamena onartuko dutela. Zaila dela uste du, baina badagoela denbora eta akordioa posible bada, iritsiko dela.", "score": 0.36402139804738676 }, { "src": "Era berean, pentsiodunek Lehendakariari pentsioen aldeko manifestaziora joateko egin dioten eskaria dela eta, Erkorekak azaldu du proposamena aztertuko dutela, baina gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren irizpide orokorra manifestazioetara ez joatea dela. Hori dela eta esan du Gobernuaren iritziz bere eginkizuna dela proposamen bideragarriak eta errealistak lantzea, gizartea eratzen duten pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko.", "tgt": "Pentsioak igotzeko eskatuz azkenaldian mobilizatzen ari diren pentsiodunek hurrengo manifestaziora joateko eskatu diote lehendakariari. Eusko Jaurlaritza ez dela manifestazioetara joaten azaldu du Erkorekak. Jaurlaritzaren lana pertsonen bizi-baldintzak hobetzea dela proposamen politikoak eginez. Euskal Autonomia Erkidegoko politikei esker, pentsiodunek gutxieneko diru-sarrerak dituzte.", "score": 0.43449283805620337 }, { "src": "Memoria historikoa", "tgt": "Memoria historikoa", "score": 1.0 }, { "src": "Gaurko saioan Gobernu kontseiluak laguntza-deialdia onetsi du, Memoria Historikoa berreskuratzeko eta sinbolo frankistak kentzeko lanarekin jarraitzeko. Hala, Gerra Zibileko eta erregimen frankistako biktimak gogora ekartzen, ohoratzen eta ordaina ematen lagunduko duten ekitaldi publikoak bultzatu nahi ditu Jaurlaritzak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntzak onartu ditu Memoria Historikoa berreskuratzen eta ikur frankistak kentzen lan egin dutenentzat. Francoren diktaduraren eta Espainiako Gerra Zibilaren biktimak oroitzen eta ohoratzen lagunduko dituzten ekintzak babestea nahi da. Adibidez: • garai horretako pertsonak edo gertaerak omentzeko ekintzak. • ikerketa-lanak, gai hauei buruzkoak: errepresioa , erbestealdia edo demokraziaren urraketa. • gai horiek jorratzen dituzten jardunaldiak, erakusketak, bideoak, argitalpenak.", "score": 0.43675334722276465 }, { "src": "Turismoa", "tgt": "Turismoa", "score": 0.9999999999999999 }, { "src": "Batetik, 1,3 milioi euro udalerrietan helmugen erakargarritasuna, lehiakortasuna eta kalitatea hobetuko dituzten proiektu turistikoak garatzeko. \"Arreta berezia jarriko dugu \"Helmugako Kalitateko Jardunbide Egokiak\" programetan sartzen diren ekimenetan, IKTen erabileran eta Europako Ekoetiketan\", azaldu du bozeramaileak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango ditu Euskadik helmuga turistiko bezala duen posizioa hobetzen jarraitzeko. 2 milioi euro baino gehiago banatuko ditu mi motatako laguntzetan: • 1,3 milioi udalerrientzat, turistentzat erakargarriago bihurtzeko gauzak egiten dituzten udalerrientzat, alegia. Eta batez ere, \"Kalitateko jardunbide egokiak turismo-helmugetan\" programan parte hartu, eta IKTak eta Europako Ekoetiketa erabiltzen dituztenentzat. • 900 mila euro herrien garapenerako turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko eta turismo jasangarria eta eskuragarria egiten laguntzeko.", "score": 0.3979444725628779 }, { "src": "Arrantza sektorea", "tgt": "Arrantza", "score": 0.5446158563337842 }, { "src": "Halaber, laguntza-ildoa onartu ditu gaurko Gobernu Kontseiluak, nekazaritza, basogintza, arrantza eta akuikulturaren jarduera modernizatzeko. Hala, 1,6 milioi euro bideratuko dira sektore horietako ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko, segidako helburu hauetarako, hain justu: eraginkortasuna areagotzeko, lehiakortasuna hobetzeko, hazkunde jasangarria bultzatzeko eta sektore horietan lankidetza sustatzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntzak onartu ditu baserrietako, basoetako eta itsasoko lanak modernizatzeko. 1,5 milioi euro baino gehiago emango ditu lan-sektore horiek hobetzeko ikerketa-proiektuetarako, helburu hauek lortzeko: • efizienteagoak izan daitezen • lehiakorragoak izan daitezen • hazkunde iraunkorrean lagun dezaten • sektore horien arteko lankidetza areagotu dezaten", "score": 0.43127051322011106 }, { "src": "Prestakuntza etengabea funtzionarioentzat", "tgt": "Etengabeko prestakuntza funtzionarioentzat", "score": 0.7537195344487593 } ] }, { "id": "356", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldi bat egin du gaur eguerdian Gobernu Kontseiluan heldu zaizkien gaien kontu emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta hainbat erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak aditzera eman du zein gai eztabaidatu diren eta zer adostu den.", "score": 0.22313175329877685 }, { "src": "Gobernuko bozeramaile Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan jakinarazi duenez, \"Estatuko Administrazioaren eta Euskadiko Administrazioaren arteko Lankidetzarako Batzorde Bilateral Teknikoa\" atzo bildu zen Madrilen. Bileran, batetik, egiteko dauden transferentzien gaia eta, bestetik, Konstituzio Auzitegiko gatazkena aztertu zirela adierazi du Erkorekak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bildu dira Lankidetzarako Batzorde Bilateral Teknikoan. Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du Espainiako Gobernuarekin lortu diren akordio guztiak onak direla Euskadirentzat. Gainera, hemendik aurrera, 2 gobernuak lankidetzan ariko dira hainbat gairen inguruan.", "score": 0.4642884440250086 }, { "src": "Konstituzio Auzitegiko gatazkei dagokienez, Erkorekak azaldu duenez, adostu egin zuten 2018ko Aurrekontuen Euskal Legearen aurkako errekurtsoa ez gauzatzea. \"Espainiako Gobernu berriak hartu duen konpromiso horrek ahalbidetu egiten digu langile publikoen soldata-igoeran erabateko segurtasun juridikoarekin lan egitea\", adierazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.", "tgt": "2 gobernuak akordio batera iritsi dira, EAEren Aurrekontu Legea ren inguruko arazoen eta lege horrek ezartzen dituen soldata-igoeren inguruan.", "score": 0.19788894735551799 }, { "src": "Horren haritik, Sailburuak adierazi du txostenak landuta izan bezain laster emango dizkiotela Gobernu Kontseiluari behar diren akordioak soldata % 1,5 igotzeko 2018ko urtarrilaren 1eko eraginarekin, eta beste % 0,25eko gehigarri bat 2018ko uztailaren eta abenduaren artean. \"Lanean dihardugu soldataren % 100 ordaintzea bermatzeko Aldi baterako Ezintasunaren lehenengo egunetik hasita Euskal Administrazio Publikoan lan egiten dutenei\", gaineratu du Erkorekak.", "tgt": "Espainiako Gobernuak baimena emango dio Eusko Jaurlaritzari EAEko Administrazio Publikoko langileei soldatak igotzeko. Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluari aurkeztuko dizkio 2018an zehar soldatak igotzeko akordioak. Honela igoko dira soldatak: • % 1,5 urtarriletik ekainera. • % 1,75 ekainetik abendura. Orobat lortu nahi da EAEko Administrazio Publikoko langileek lehendabiziko egunetik bertatik soldata osoa kobratzeko aukera izatea, lanera joan ezin dutenean, gaixotasun bat edo istripu bat dela medio.", "score": 0.20824774372893123 }, { "src": "Batzorde teknikoak aztertutako beste gaietako bat izan zen egiteko dauden transferentziak, Gernikako Estatutua osorik betearazteko.", "tgt": "Egiteke dauden transferentziak", "score": 0.2747194205856348 }, { "src": "Horren haritik, Erkorekak, gai horretan hartutako akordioen artean, nabarmendu du Transferentzietarako Batzorde Misto baten deialdia irailean egiteko konpromisoa, dagoeneko adostutako trenbideko bi linea, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo, eskuordetzeko, alegia. Gainera, sailburuak aipatu du tramiteak hasiko direla AP-68aren eta AP-1aren kontzesiodunekin autopistako bi zatiak transferitzeko. Bestalde, adierazi duenez, bilera tekniko eta espezifiko berri baten deialdia egingo da Pasaiako Portuko interes orokorreko deskatalogazioa aztertzeko.", "tgt": "Irailean bilduko da Transferentzien Bitariko Batzordea , oraindik Eusko Jaurlaritzari egin gabeko transferentzien inguruan hitz egiteko. Bilera horren bidez, Euskadiren esku utziko da 2 trenbide-lerroren kudeaketa: Alonsotegi-Barakaldo eta Bilbo-Basauri.", "score": 0.2259106247148646 }, { "src": "Gainera, \"Poliziaren Abusuei buruzko Legea\" deritzan 12/2016 Legearen aurka aurkeztutako Konstituzio-kontrakotasuneko Errekurtsoan Espainiako Gobernuaren aldetik atzera egite akordioari buruzko informazioa eman du Erkoreka sailburuak. Hala, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Espainiako Gobernuaren aldetik hartutako konpromisoa nabarmendu du, hain zuzen ere konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa kentzekoa, eta, gainera, azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak \"poliziaren abusuei buruzko legearen\" erreforma bat sustatuko du adostutako aldaketak sartzeko.", "tgt": "Poliziaren abusuei buruzko legea Espainiako Gobernuak erabaki du Justizia Auzitegietara ez jotzea Poliziaren Abusuei buruzko Legearen kontra (12/2016 Legea). Lege horren bidez, lagundu egin nahi zaie poliziarengandik tratu txarrak jaso zituztenei, arrazoi politikoak zirela medio preso zeuden bitartean.", "score": 0.4493526864189514 } ] }, { "id": "309", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondoren izan ohi den prentsaurrekoan, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazurekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.1710799173057844 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak beste bi Lege Proiektu onetsi ditu: Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua eta 2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien Lege Proiektua", "tgt": "Euskal Enplegu Publikoaren Lege-proiektua Aurtengo urterako premiazko aurrekontu-neurriei buruzko Lege-proiektua", "score": 0.40144416792263904 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua. Erkorekak azaldu duenez, Lege Proiektu horrek oraingo araudia eguneratzea adierazten du.", "tgt": "Orain dagoen Euskal Enplegu Publikoaren Legea aldatu egingo da. Gobernu Kontseiluak proiektu hori onartu du. Gobernu Kontseiluak lege-proiektu hori ere onartu du.", "score": 0.2811918336229 }, { "src": "Bestalde, Erkoreka sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua dela enplegu publikoa egonkorra eta kalitatekoa izatea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du 13.500 plazako deialdi publiko bat egiteko, ahalik eta lan-egonkortasun handiena bermatzeko. \"LEP berriek plantillak gaztetzea berekin ekar dezaten nahi dugu\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko lanpostuak egonkorrak eta kalitatezkoak izatea nahi du batez ere.", "score": 0.29013912801451647 }, { "src": "Estandar etikoei dagokienez, Gobernuko bozeramaileak adierazi du langile publiko guztiei helarazi zaiela kudeaketa-lanak etika publikoaren estandarrek zuzendutakoa behar izatearen eskakizuna. \"Langile publikoek integritatearen eta gardentasunaren printzipioak errespetatzen dituztelarik beteko dute beren lana\", gaineratu du. Hala, jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak berea onetsiko du eta bere jarraipena eta ebaluazioa egingo ditu.", "tgt": "Lege berriak hobekuntzak ekarriko ditu arlo batzuetan: • lana eta familia edo bizitza pertsonala hobeto uztartzeko aukera egongo da,familia mota berriak errespetatuta. • Bitarteko langile gutxiago egongo dira Administrazio Publikoan. • Administrazio Publikoan lan egiten dute pertsonek etika hartuko dute oinarritzat, zintzotasun eta gardentasunaren printzipioak errespetatuta. • karrera profesionala arautu egingo da, hau da, langile publikoei ondo ordainduko zaie eta aitortu egingo zaie egiten duten lana. .", "score": 0.3143592331458244 }, { "src": "Itunpeko ikastetxeak direla-eta, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak adierazi duenez, itunpeko ikastetxeetako moduluetako langile-osagaien eguneratzea barne hartu du Lege Proiektuak. \"Hezkuntza Sailaren menpeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsarietarako ezarritako portzentaje berean igoko dira osagai horiek, hau da, % 2,25\", zehaztu du.", "tgt": "Lege horrek honako hauek hartuko ditu barne: • Euskal sektore publikoko langileen soldatak igotzea (% 2 baino gehiago igoko dira). • DSBE igotzea (% 3 baino gehiago), hura jasotzen duten pertsona guztiei, eta pentsiodunentzat igoera handiago bat (% 4 baino gehiago). • Itunpeko ikastetxeetako langileek gehiago kobratuko dute. Soldata-igoera unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako langileen soldata-igoeraren berdina izango da (%2 baino gehiago).", "score": 0.20273196368560462 } ] }, { "id": "215", "alignments": [ { "src": "BAT NFC gailu mugikorrentzako doako aplikazio ofizial bat da, Arabako Mugikortasun Agintaritzak sustatua, zeinetan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak", "tgt": "AMA Arabako Mugikortasun Agintaritza da. Hauek osatzen dute: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.", "score": 0.35937516698472366 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren parte-hartzea duen Arabako Mugikortasun Agintaritzak (AMA) gaur goizean aurkeztu du gailu mugikorretarako BAT NFC aplikazio berria. Horren bidez, BAT txartelarekin lotutako kontsultak egin ahal izango dira, baita txartela birkargatu ere.", "tgt": "AMAk BAT txartelerako APP berri bat aurkeztu du. APP hori gure mugikor eta tabletetan instalatuta, Arabako garraio publikorako BAT txartela kargatu ahal izango dugu. Eta kontsultak ere egin ahal izango ditugu.", "score": 0.19569112965202254 }, { "src": "Euskotrenek koordinatuko du aplikazioaren erabilera, BAT txartela kudeatzen duen erakundea den heinean, eta Antonio Aiz, Euskotreneko presidenteak, 2019an aplikazioa martxan jartzeko egin diren lanak deskribatu ditu. Lan horien artean nabarmendu duenez, \"Bat txartelaren zenbait erabiltzaile anonimoek proba pilotuan parte hartu dute, behar bezala funtzionatzeko eta hobetzeko ekarpenak eginez\".", "tgt": "BAT txartela Euskotrenek kudeatuko du, aplikazioa martxan jarri aurretik lanean jardun baita aplikazio horretan.", "score": 0.438600140843503 }, { "src": "BAT txartela erabiltzen duten zenbait pertsona anonimok hartu dute parte Euskotrenek eginiko proba pilotuan, eta ekarpenak egin dituzte aplikazioa eta bere funtzionamendua hobetzeko", "tgt": "Iaz, probak egin ziren erabiltzaileekin erabilera eta funtzionamendua hobetzeko.", "score": 0.3506013321600296 }, { "src": "Besteak beste, ekintza hauek egin daitezke BAT txartelean: • Diru-zorroa erostea eta birkargatzea, unean bertan. • Aldi baterako tituluak erostea eta birkargatzea, unean bertan. • Saldoa eta azken 15 mugimenduak kontsultatzea. • Mapak eta beste dokumentu interesgarri batzuk kontsultatzea. • Erosketa-faktura sinplifikatua sortzea.", "tgt": "APP honekin: • Eragiketak egin ditzakegu, kutxazain edo kargatzeko makina batetik pasa beharrik gabe. • Seguru, erraz eta azkar erabil dezakegu. • Urteko egun guztietan eta edozein ordutan erabil daiteke. • Kontsultak egin daitezke: - kargatzeko egin diren azken 15 mugimenduak - saldoa, hau da, zenbat diru geratzen zaigun - mapak eta intereseko beste dokumentu batzuk • BAT txartelaren saldoa erosi eta kargatu dezakegu. • Aldi baterako txartelak erosi eta kargatu ditzakegu. • Erosketaren eta kargaren fakturak eta ordainagiriak eskura ditzakegu.", "score": 0.3947205424394928 }, { "src": "Ordainketak merkataritza seguruaren sistemarekin babestuta daude, Kutxabank/Redsys plataforma erabiliz.", "tgt": "Ordainketak seguruak dira, Kutxabankeko ordainketa-plataformatik egiten baitira.", "score": 0.4153717324186049 }, { "src": "Aplikazioa erabat egokituta dago Android 4.0 sistema eragilea edo berriagoa duten NFC telefono mugikorretara, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak lagatako BARIK NFC aplikazioaren patentearen gainean egin da. Hala, ahalbidetzen da baliabide publikoak hobeto erabiltzea eta sistema komun bat sortzea Euskadiko lurraldeen arteko elkarreragingarritasunaren barruan.", "tgt": "APP hau NFC mugikorretatik erabil daiteke Android 4.0 bertsioarekin edo goragokoarekin.", "score": 0.287880522928835 }, { "src": "https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.ctb.batnfcapp", "tgt": "Esteka honetatik deskarga daiteke: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.ctb.batnfcapp", "score": 0.7825152530035947 }, { "src": "AMAren ekimen honekin, hori osatzen duten erakunde publikoek beste aurrerapauso bat eman dute Arabako herritarren esku dauden garraio publikoko zerbitzuak hobetzeko. Hain zuzen, modernizatzeko eta egungo nahiz etorkizuneko lekualdaketa-beharretara egokitzeko prozesu batean murgilduta dago sektore hori, eta, horretarako, zenbait proiektu ditu martxan, hala nola abiadura handiko trena (Euskal Y-a), Gasteizko tranbia eta autobus elektrikoen zerbitzua handitzea eta zerbitzuak eta tarifak koordinatzeko politikak sakontzea.", "tgt": "AMAren ekimen honek zerikusi dauka Arabako garraio publikoen hobekuntzarekin.", "score": 0.366884963294777 } ] }, { "id": "380", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua Har Eman erakundearen gailu mugikorretarako aplikazio digitalen aurkezpenean izan da. Har eman erakundearen helburua da espazio inklusiboak sortzea askotariko pertsonen, elkarteen, laneko zentroen eta arloko bestelako erakunde eta pertsonen artean. Artolazabalek, Har Eman erakundeko presidente Felipe Ibarraranen eskutik, ezagutu ditu irakurketa errazeko taldeak eta askotariko errealitateekiko konexioa, Vital Fundazioaren, Tubacexaren eta Michelinen babesarekin.", "tgt": "Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua da. Felipe Ibarraran Har Eman erakundeko lehendakaria da. Har Eman erakundeak espazio inklusiboak sortzeko lan egiten du, honako hauek kontuan hartuta: • askotariko pertsonak. • elkarteak. • zentro okupazionalak. • bestelako entitateak. Beatriz Artozabal eta Felipe Ibarraran egon dira Har Eman erakundeak egin duen mugikorretarako aplikazio digitalen aurkezpenean. Sailburuak, bestalde, Har Eman erakundeko irakurketa errazeko taldeak ezagutu ditu. Talde horietan errealitate eta pertsona ezberdinak ezagutzeko aukera dago. Vital Fundazioaren eta Michelin enpresaren laguntza jasotzen dute.", "score": 0.7259077500467104 }, { "src": "Har-Eman: tablet eta mugikorretarako aplikazioa", "tgt": "Har-Eman: tablet eta mugikorretarako aplikazioa", "score": 1.0000000000000002 } ] }, { "id": "247", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarterekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Hezkuntza sailburuorde Cristina Uriartek landutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.22805297860458393 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak azpimarratu du erabaki zuzena dela Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzea eta El Pardora eramatea.Gainera, Estatu demokratiko batean jasanezina den egoera bati amaiera emango diolako hartu du pozgarritzat erabakia.", "tgt": "Frankoren gorpuzkiak Pradora eramango dituzte Eusko Jaurlaritzak erabaki ontzat jo du Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Valle de los Caídosetik Madrilera, Pradoko udal hilerrira, eramatea.", "score": 0.3566801681818167 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak ezagutzera eman duenez, Gobernu Kontseiluak aztertu egin du Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legearen aurreneko zirriborroa; etorkizuneko lege hau 11 kapituluk osatzen dute, Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktima guztiek \"egia\", \"justizia\" eta \"aitortza\" jasotzeko duten eskubidea arautzeko asmoz.Erkoreka sailburuak adierazi duenez, lege berri hori baliagarria izango da Memoriaren arloko jarduera guztiei zentzu-unitate bat emateko eta beren segurtasun juridikoa indartzen laguntzeko.Gainera, jakinarazi duenez, gaur bertan hasiko da Gobernua zirriborro hau Legebiltzarreko Talde guztiekin eta elkarte memorialistekin partekatzen.\"Talde-lan hau modu partekatu batean amaitzea da gure nahia, Memoria Historikoaren eta Frankismoaren biktimen inguruko unitate hori zainduz eta sustatuz\", adierazi du.Zentzu horretan, euskal gizartearen, bere eragile sozialen eta instituzionalen lana nabarmendu du, aitortzaren, lehengoratze moralaren eta egiaren ordainarena arloan.\"Legea lan horren arau bidezko isla izatea nahi dugu\", gaineratu du.", "tgt": "Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea Eusko Jaurlaritzak aztertu du Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren legearen lehenengo proposamena. Kapitulu horietan, gai hauei buruz hitz egiten da: • egia • justizia • eta aitortza Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimena. Eusko Jaurlaritzak hau pentsatzen du lege berriari buruz: • sentidua emango die Memoriaren arloan egindako gauza guztiei • lagunduko du justiziari buruzko segurtasuna indartzen. Eusko Jaurlaritzak proposamen hau alderdi politiko guztiekin partekatuko du baita gaiaren inguruan lan egiten duten asoziazioekin ere", "score": 0.32380433349276605 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekakazpimarratu duenez, migrazio-mugimenduak Eusko Jaurlaritzaren agendan daude, Euskadi beti izan baita herrialde emigrante bat, batzuetan nork berak aukeratuta eta beste batzuetan derrigorrez. Zentzu horretan, adierazi duenez, gaur egun, emigratzen duten pertsonak gazteagoak dira eta prestakuntza-maila handikoak; eta Eusko Jaurlaritzaren nahia da beren identitatea, kultura eta hezkuntza mantentzea dauden lekuetan; eta baita Euskadi Basque Country-ren irudia proiektatzen laguntzea ere.\"Gure erronka, orain, haiek zaintzea, babestea eta osorik integratu daitezen lortzea da.Erronka global bat da hau eta, horregatik, premiazkoa da Europaren ekintza koordinatu eta itundu bat, erabateko egoera ahulean eta babesik gabe iristen direnei arreta emateko\", gaineratu du.", "tgt": "Emigranteak dira bizitzera beste herrialde batera joaten direnak Euskadi herri emigrante bat izan da, eta da. Eusko Jaurlaritzak nahi du pertsona horiek joaten diren herrialdean: • mantendu ahal izatea: • identitatea • kultura • hizkuntza • Euskadi ezagutzera ematea.", "score": 0.3086864287734058 }, { "src": "Bestalde, Erkoreka sailburuak jakinarazi duenez, Kanpoko Euskal Giza Taldeen VII. Mundu Batzarra Bilboko Euskalduna jauregian egingo da urriaren 2tik 4ra, \"SAREGINTZAN\"lemapean.Erkorekak azpimarratu duenez, euskal giza taldeen eta instituzioen arteko topaketa, lana eta lankidetza sustatzea da helburua.\"Hausnarketarako, debaterako eta iritziak trukatzeko gune bat da\", gaineratu du.Hala, adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak debatea eta esperientziak partekatuko ditu euskal etxeek kanpoaldean betetzen duten zereginari buruz.Gainera, ezagutzera eman duenez, Batzarraren aurreko egunetan, irailaren 23tik 27ra, \"Gaztemundu\" izango da: programa trinko bat Euskal Etxeetako gazteak kultur kudeaketan prestatzeko.", "tgt": "Biltzarraren helburua da lankidetzan lan egitea Kolektibitateen eta euskal erakundeen artean. Gaztemundu Eusko Jaurlaritzaren programa bat da; helburua da munduan dauden euskal etxeetako gazteek Euskadi bisitatzea eta hauek ezagutzea: • euskal kultura • euskal hiri eta herriak", "score": 0.25682782434311646 }, { "src": "Hezkuntzako sailburuak, bere aldetik, jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak baimendu egin du 55 milioi euroko gastua unibertsitateaz KANPOKO mailetan ikasleak eskolatzeko beketarako eta laguntzetarako.Uriartek nabarmendu duenez, beharrezkoa izanez gero, gehitu egingo da zenbateko hori, Eusko Jaurlaritzaren helburua baita hezkuntzarako sarbidean ikasle guztien aukera-berdintasuna bermatzea, familiaren egoera ekonomikoa ez dadin oztopo gehigarri bati izan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 55 milioi emango ditu unibertsitatez kanpoko ikasleentzako beka eta laguntzetarako", "score": 0.33539439920132735 }, { "src": "Auzitegi Gorenaren sententzia dela eta, zeinak behartu egin baituen Eusko Jaurlaritza derrigorrezkoen ondoko irakaskuntzetan beken deialdiak aldatzera, sailburuak jakinarazi duenez, aldaketa batzuk egin dira deialdiaren segurtasun juridikoa eta beka horien onuradun diren ikasleena ere bermatzearren.Cristina Uriartek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago eskumenen inbasio horren aurrean.\"Sententzia judizial hori beken sistema estatu osoaren mailan homogeneizatzeko ageriko interes politiko baten emaitza da, gure eskumenak urritzeko asmoz, kontuan hartuta beken kasuan gure eskumena inolako tentsiorik gabe garatu izan dugula azken 30 urteetan.Euskadik bere beka-sistema propioa eratu du, eta gure gizartearen premien arabera kudeatu du\", adierazi du.Zentzu horretan, sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzatik jarraitu egingo dugu exijitzen bekei dagokienez eskumen osoak berreskuratzeko.", "tgt": "Auzitegi Gorenak behartuta, Eusko Jaurlaritzak aldatu behar izan du eskola bukatu ondoren ikasten jarraitu nahi duten gazteentzako beken deialdia. Eusko Jaurlaritzak aldaketa horiek egin ditu, ziurtatzeko: • deialdiak dioena betetzen dela • Ikasleek bekak jasotzen dituztela. Hezkuntza sailburuordeak esan du auzitegi honen epaiak ez dituela errespetatzen Eusko Jaurlaritzaren eskumenak; izan ere, 30 daramatza lanean gai honetan eta ez da inoiz arazorik izan. Gainera, Euskadik beka-sistema propio bat dauka euskal gizartearen premiei erantzuten diena. Horrela bada, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du bekei buruzko eskumen guztiak errekuperatzeko.", "score": 0.401202475710882 } ] }, { "id": "272", "alignments": [ { "src": "Osakidetzak amaitu du, dagoeneko, Umetoki Lepoko Minbiziaren Baheketarako Programa Araban eta Gipuzkoan. Gipuzkoan sartzeko geratzen ziren azkenak sartu ditu, dagoeneko: ESI Goierri-Urola Garaia, Donostialdea, Bidasoa eta Tolosaldea. Horrela, dagoeneko ia 19.000 emakumeei hitzordua eman zaie, gutunez, osasun-zentrora joan daitezen, umetoki-lepoko minbizia garatu aurretiko minbiziaren aurreko lesioak detektatzeko proba erraz bat egitera, kontuan hartuta emakumeetan ohikoenak diren minbizietan laugarrena dela.", "tgt": "Minbizi mota bat da zerbix edo umetoki-lepoko minbizia. Emakumeetan ohikoenak diren minbizietan laugarrena da minbizi-mota hori. Gaixotasun hori garaiz detektatzeko Osakidetzak programa bat dauka. \"Umetoki-lepoko minbiziaren baheketarako programa\" da. Osakidetzak gutun bat bidaltzen die emakumeei eta froga sinple bat egiteko hitzordua ematen die. Froga horrekin ikusten da minbizi mota hori garatzeko zer aukera dagoen. Programa hori 2018an jarri zen martxan Arabako eta Gipuzkoako anbulatorioetan. Orain arte, 19.000 emakumeri eman zaie hitzordua. Gipuzkoari dagokionez, programa gauzatu duten azken osasun-zentroak Goierri, Urola Garaia, Donostialdea, Bidasoa eta Tolosaldea izan dira.", "score": 0.20261368236807245 }, { "src": "Programa 2018ko ekainean jarri zen esperientzia pilotu gisa martxan Debabarrenan, eta, dagoeneko, martxan da Araban eta Gipuzkoan, eta aurtengo urtean zehar Bizkaiko ESI guztietan ezartzea aurreikusten da. Uztailaren 1a gutuna jaso duten Basurtoko ESIko emakumeek hitzordua izango duten lehen eguna izango da. Horretarako, egun hauetan 868 dei egingo dira. Urrian, Barrualde-Galdakao ESIa sartuko da, eta gainerako hiru erakundeak, Barakaldo-Sestao, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta eta Uribe ESIak alegia, abenduan sartuko dira baheketa-programan.", "tgt": "Eta aurten, Bizkaian ere jarri da martxan. Datozen egunetan, 868 gutun bidaliko dira. Uztailaren 1etik aurrera hasiko dira hitzorduak ematen gutuna jaso duten emakumeei. Urte osoan zehar, pixkanaka, programa Bizkaiko osasun-zentro guztietan egingo da. Urrian, Barrualde-Galdakaon. Abenduan, Barakaldo-Sestaon, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetan eta Uriben.", "score": 0.3253580965755595 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur, Donostiako Unibertsitate Ospitalean dagoen azken belaunaldiko laborategia bisitatu du; bertara bidaltzen dira Euskadiko lagin guztiak, bertan aztertzeko", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria Nekane Murga, Osasuneko sailburuarekin egon da Donostiako Unibertsitate Ospitalean. Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketarako Unitatea bisitatu dute. Bertako laborategian aztertzen dituzte emakumeei osasun-zentroetan egiten dizkieten frogen laginak. Ekipo oso modernoak eta aurreratuak dituzte laborategi horretan.", "score": 0.40991716155101293 } ] }, { "id": "47", "alignments": [ { "src": "Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak, Julian Eraso Itzuliaren antolatzaile den OCETA-ren (Euskadiko Txirrindularitza Erakundeak) presidenteak, Maite Mutuberria egileak eta Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak parte hartu dute Itzuliaren aurtengo kartelaren aurkezpenean. Itzulia Basque Country-ren 62. edizioa apirilaren 3tik 8ra egingo da. Vitoria-Gasteizen izango du irteera eta sei etaparen ondoren Eibarren bukatuko da.", "tgt": "Gaur Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztu da hurrengo Itzulia, Euskadiko txirrindularitza itzulia, iragartzen duen kartela. Aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria Kulturako sailburua, Julian Eraso Euskadiko Txirrindularitza Erakundeko presidentea eta Miguel Zugaza Museoko zuzendaria. Hau Itzuliaren 62. edizioa izango da. Lasterketa apirilaren 3tik 8ra egingo da. Vitoria-Gasteizen izango du irteera eta 6 etaparen ondoren Eibarren bukatuko da.", "score": 0.32083957216491665 }, { "src": "Literatura Lanen Ilustrazio kategorian Euskadi Literatura Saria jaso zuen Mutuberriak 2022an eta aurreko lau urteetan bezala berari egokitu zaio Itzuliako aurtengo kartela diseinatzea", "tgt": "Duela 4 urtetik, kartela egiten du Euskadi Literatura Saria Ilustrazio kategorian irabazi duen pertsonak. 2022an Maite Mutuberriak irabazi zuen. Horregatik, Maite da aurtengo Itzuliaren kartelaren diseinatzailea.", "score": 0.4719443840083668 }, { "src": "Maite Mutuberriak berak azaldu du kartelaren sormen prozesua: \"bueltatu, biratu, irauli. Lehen begi-kolpean, itzuli hitzaren adiera nabarienak irudikatzen ditu kartelak. Aldi berean, txirrindulariek lasterketan egiten duten ahalegin itzela islatu nahi izan dut. Sisiforen harkaitza bailitzan, txirrindulariek bizikleta gailurrera bultzatzen dute, berriz ere haranera jaisteko, itzulinguru etengabe batean\". Diseinuari dagokionez, Itzuliak berezko dituen koloreak erabili ditu \"ohiko berde, gorri eta zuriak biziagotuz, lasterketa egunetan gure inguruetan bizi den giro alaia iradokitzeko. Kolore hauei gainera, maillotaren hori deigarria gehitu diet\". Maite Mutuberriak azaldu duenez \"lana burutzeko XX. mende hasieran murgildu naiz, Itzuliaren sorreraren garaian. Orduko euskal margolarien lanak arretaz eta plazerrez begiratu ditut, tradizioa irudikatzeko zuten modu, tonu eta forma estilizatuetatik zerbait ikasi nahian\".", "tgt": "Maite Mutuberria egileak azaldu du zer irudikatu nahi izan duen kartelean. Alde batetik, biratzeko ideia, bai itzuliarena bai txirringa-gurpilena. Bestalde, txirrindulariek egiten duten ahalegina. Erabili dituen koloreak: gorri, berde eta zuriak, irudikatzen dute Euskadiren ideia eta lasterketaren egunetan bizi den giroa. Horia ere erabili du, lasterketako irabazlearen mailotagatik. Maitek dio 20. mende hasierako euskal margolarien lanetan inspiratu dela.", "score": 0.27112138939230285 }, { "src": "Zupiria sailburuak azaldu duenez \"Gerra Zibila baino lehenago goi-mailako euskal artistak arduratzen ziren Itzuliaren kartelak egiteaz eta 2019an ohitura hori berreskuratzea erabaki genuen. Euskal sortzaileei beren lana erakusteko aukera berriak eta ohikoa ez den publiko zabal batengana heltzeko aukera eskaintzen die ekimen honek\". 2019tik Yolanda Mosquerak, Asisko Urmenetak, Miren Asiainek eta Javier de Isusik diseinatu dituzte Itzuliako kartelak. Denak daude Arte Ederren BIlboko Museoan gordeta.", "tgt": "Zupiria sailburuak esan du Gerra Zibila baino lehen euskal artista handiek egiten zutela txirrindularitza itzuliaren kartela. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak 2019an ohitura hori berreskuratu nahi izan zuen. Eta horrela, aukera eskaintzen zaie euskal sortzaile berriei beren lanak pertsona askori ezagutzera emateko.", "score": 0.4714316892408434 }, { "src": "Aurkezpenean, museoko zuzendari Miguel Zugazak adierazi du \"diseinu grafikoa eta ilustrazioa museoan adierazten direla, azken aldian izugarri aberastu den kartel-bilduma garrantzitsu baten bidez. Hori dela eta, pozten gara Itzuliaren kartelaren aurkezpen markoa izateaz eta, jakina, bilduman jatorrizko diseinua sartzeaz, aurten Maite Mutuberriaren lan bikaina. Horrek guztiak eragiten du, hain zuzen ere, publikoari adierazpen sortzaileak eskaintzeko grina hori, arlo artistikoaren ikuspegi zabalagoa ematen dutenak eta beren balioa egunerokotasunarekin lotutako esparruetara zabaltzen dutenak, eta, kasu honetan, kirolik herrikoi eta heroikoenetako batera\".", "tgt": "Itzuliaren kartel guztiak Arte Ederren Museoan gordeta daude. Museoko zuzendariak esan du han diseinu grafiko eta ilustrazioen bilduma handi bat dutela.", "score": 0.10893700960865874 } ] }, { "id": "248", "alignments": [ { "src": "• Legebiltzarraren urteko jardunari hasiera ematen dion Politika Orokorreko Osoko Bilkuran jardun du gaur Lehendakariak", "tgt": "Politika orokorreko osoko bilkura egin da Eusko Legebiltzarrean. Osoko bilkura hori oso garrantzitsua da euskal politikan, ikasturte politikoari hasiera ematen diolako. Goizeko bederatzi t'erdietan hasi da Osoko Bilkura.", "score": 0.37538057841210415 }, { "src": "Politika Orokorreko Debatea goizeko 9:30ean hasi da Iñigo Urkullu Lehendakariaren diskurtsoarekin.Hiru ataletan egituratu da bere jarduna:Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren ekintzak eta erronkak; Legealdiaren azken urtean garatu beharreko ekimen nagusiak; eta Euskadiren erronkak 2030 horizontean.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria izan da hitz egiten lehena. Hiru zati izan ditu lehendakariaren diskurtsoak: • zer egin du eta zer egingo du Eusko Jaurlaritzak agintaldiko azken urtean • zer erronka ditu Eusko Jaurlaritzak • zer egingo du Eusko Jaurlaritzak Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriaren17 Helburuak", "score": 0.20253056582133575 }, { "src": "Eta pausoz pauso hazten jarraitzeko, elkarrizketaren, akordioaren eta lankidetzaren alde apustu eginez amaitu du bere jarduna Urkullu Lehendakariak.Hala, azpimarratu egin du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela egonkortasun politikoa eta Gobernuaren ekintza babestea.Lehendakariak adierazi duenez, ezegonkortasuna etengabea izan arren, Euskadin elkarrizketa politiko bat egon da, bai Gobernua osatzen duten alderdien artean bai oposizioko hiru taldeekin.\"Egonkortasun politikoa Herrialdearentzat eta instituzioen ekintzarentzat.Elkarrizketa akordiorako borondatearekin.Nire esku dagoen guztia egingo dut Euskadin politika baliagarri batekin hartuak ditugun konpromisoari eta erantzukizunari eusteko\" gaineratu du.", "tgt": "Horiek guztiak lortzeko, Eusko Jaurlaritzak nahi du adostasuna, lankidetza eta elkarrizketa izatea hauen artean: • Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiak • Oposizioko 3 alderdiak. Eusko Jaurlaritzaren ustez, Espainiako Gobernuarekin dagoen komunikazio falta ez da ona Euskadirentzat. Eusko Jaurlaritzak esan du aurrekontu hau onartzeko beharrezkoa dela talde politiko guztiak elkarlanean aritzea.", "score": 0.33005177512405387 }, { "src": "Lehenik, kontu emateari ekin dio Lehendakariak, eta azpimarratu duenez, Gobernu Programaren 150 konpromisoak martxan daude jadanik, eta 15 Plan Estrategikoak, berriz, exekuzioan.Gainera, gogora ekarri duenez, 15 lege-proiektu onetsi dira eta 5 lege-proposamen aurkeztu dituzte Gobernua osatzen duten alderdiek.\"Ganbera honetara 28 lege-proiektu igortzeko hartua dugun konpromisoari eusten diogu\", gaineratu du.", "tgt": "Horrez gain, esan du: • Gobernu Programaren 150 konpromisoak abian dira. • 15 plan estrategikoak abian dira. • 15 lege-proiektu onartu dira. • Eusko Jaurlaritzak bere konpromisoa bete nahi du, eta 28 lege-proiektu aurkeztu.", "score": 0.4420589835092847 }, { "src": "Elkarrizketaren, akordioaren eta lankidetzaren premia defendatu du Iñigo Urkulu Lehendakariak, horrela pausoz pauso hazten jarraitzeko, bai Gobernua osatzen duten alderdien artean bai oposizioko hiru taldeekin ere.Politika Orokorreko Debatean Legebiltzarrean izan duen jardunean Herrialdearen hiru erronka nagusiak planteatu ditu:demografia, klima-aldaketaren aurkako borroka eta eraldaketa teknologikoa.Gainera, zenbait neurri iragarri ditu, besteren artean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako Lege Proiektua martxan jartzea, Migraziorako euskal Itun soziala, langabezia % 10etik behera murriztea enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa lortzeko, migrazioaren erronkari erantzutea eta Estatu eredu berri bat bultzatzea, bere errealitate plurinazionala eta euskal Autogobernuaren izaera berezia aitortuko dituena.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko ditu ondorengo hauek: • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Lege-proiektua. • Migraziorako Euskadiko Gizarte Hitzarmena: ongi eta elkartasunez erantzuteko beste herrialde batzuetatik datozen pertsonei. • Enplegu gehiago eta hobea lortzea, jende gehiagok izan dezan lana • Lan egitea, Espainiako Estatuan aitortu dadin: • euskal autogobernua • Estatua zenbait naziok osatzen dutela. Euskadik 3 erronka oso garrantzitsu ditu: • demografia: leku bakoitzeko biztanleria; zenbat jende bizi, jaio eta hiltzen den leku horretan eta abar • klima-aldaketaren aurkako borroka: pertsonen jardueraren eraginez Lurreko kliman gertatzen ari den aldaketa da klima-aldaketa. Adibidez, Lurra berotzea. • teknologiaren aldaketa eta aurrerapena", "score": 0.37241862232170797 }, { "src": "Lehendakariak azpimarratu duenez, ezinbestekoa da Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa bat ezartzea euskal agendan aurrera egin ahal izateko, kontuan hartuta agendan biltzen direla egiteko dauden transferentziak gauzatzea, Abiadura Handian aurrerapausoak emateko inbertsioak bultzatzea, industria eta eraldaketa energetikoa babestea, automozioaren sektorearen etorkizuna bermatzea eta euskal Aireportuen alde apustu egitea.\"Gai horiek ezin dute bazterrean geratu Estatuan bizi den ezegonkortasunaren, hauteskunde-giro etengabearen edo Espainiako Gobernuan elkarrizketarik ez egotearen ondorioz\", gaineratu du Lehendakariak.Zentzu horretan azpimarratu duenez, atzerapauso bat da hauteskundeak errepikatzea.", "tgt": "Urkullu lehendakariak, gainera, esan du beharrezkoa dela Espainiako Estatuarekin komunikazioari berriro ekitea gai hauetan aurrera egin ahal izateko: • egiteke dauden transferentziak • Abiadura Handiko Trena • euskal industri • energia erabiltzeko dugun modua aldatzea • EAEko aireportuak Gainera, Espainian hauteskundeak errepikatzea atzerapausoa da.", "score": 0.4396424144439258 }, { "src": "2020ko Aurrekontuen Aurreproiektua aipatzean, zeina datorren hilabetean onetsiko den, Lehendakariak azpimarratu duenez, lehen aldiz, emakumeen eta gizonen berdintasunaren ikuspegitik landutako proposamen bat izango da; eta lehentasuna emango die kohesio sozialari, ekonomia suspertzeari eta kalitateko enpleguari.Bestalde, Lehendakariak aitortu duenez, aurrekontuak negoziatzeko, jabetu egiten dira Ganbera honetako Taldeen erraztasuna lortzearen premiaz.", "tgt": "2020ko Aurrekontuak hurrengo hilean onartuko dira. 2020ko Aurrekontu honetan: • Lehenengo aldiz, kontuan izan da emakumeen eta gizonen berdintasuna. • • Garrantzitsuena izango da: • kohesio soziala • ekonomia sustatzea • enplegu hobea sortzea.", "score": 0.472788883874528 }, { "src": "Giza Garapenaren ardatza dela eta, Lehendakariak nabarmendu duenez, aurrekontuaren 4 eurotatik 3 Osasunaren, Hezkuntzaren eta Gizarte Babesaren eremuetara daude bideratuta.\"Pertsona da gure lehentasuna, gizartea da gure lehentasuna\", adierazi du.Gainera, \"Euskadi Bonu Jasangarria\" dela eta, azpimarratu duenez, azken bi urteetan 1.100 milioi euro lortu dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu erdia baino gehiago gai hauetarako da: • Osasuna • Hezkuntza • Gizarte-babesa • Euskadi Bonu Jasangarriarekin milioi bat eurotik gora lortu du Eusko Jaurlaritzak gai horietan lanean jarraitzeko.", "score": 0.2448672967023365 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren ekintza eta erronka nagusiei dagokienez, Lehendakariak lehentasunezko lau ardatz xehakatu ditu:Giza Garapena, Hazkunde Jasangarria, Bizikidetza eta Giza Eskubideak, eta Autogobernua.", "tgt": "2.- Hazkunde Jasangarria", "score": 0.23163428991434645 }, { "src": "Hazkunde Jasangarrari dagokionez, Lehendakaria gai hauetaz aritu da: enplegua; industria eta berrikuntza; Euskadi Basque Country-ren internazionalizazioa; eta Ingurumena eta Iraunkortasuna.", "tgt": "Lehendakariak gai hauei buruz hitz egin du: • enplegua • industria eta berrikuntza; hau da, industrian berrikuntzak ekartzen dituzten aldaketak. • Euskadi Basque Country nazioartean zabaltzea: Euskadin egiten diren gauzak beste herrialde batzuetan ikusi ahal izango dira. • ingurumena eta jasangarritasuna: gauzek luze irauteko eta, hala, inguruneari kalterik ez eragiteko. • 3.- Bizikidetza eta giza eskubideak Eusko Jaurlaritza Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Plana betetzen ari da.", "score": 0.3816146277773889 }, { "src": "Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen ardatza dela eta, Lehendakariak adierazi duenez, betetzen ari da \"Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Plana\".Zentzu horretan azpimarratu duenez, bake- eta bizikidetza-politikak premiazkoak dira oraindik, zeren eta, bere iritziz, ezinbestekoa baita gizartearen aurrean azaltzea bidegabea izan zela terrorismoa; makilakada bat gizartearen eta giza eskubideen aurka.\"Konpromiso etiko batetik abiatuta hedarazi nahi dugu bakearen eta bizikidetzaren kultura\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ustez, bake- eta bizikidetza-politikak beharrezkoak dira, oso bidegabea izan zelako euskal gizartearen eta giza eskubideen aurkako terrorismoa. Horregatik, bakearen eta bizikidetzaren kultura landu behar da, gizartean besteekin hobeto bizi ahal izateko.", "score": 0.5451547828910845 }, { "src": "Autogobernuari dagokionez, Lehendakariak agerian utzi du Eusko Jaurlaritzak hartua duen konpromisoa \"Autogobernu gehiago eta hobeago\" batekin.", "tgt": "4.-Autogobernua Eusko Jaurlaritzak autogobernu gehiago eta hobea lortu nahi du Euskadirentzat.", "score": 0.0 }, { "src": "Azkenik, Lehendakariak partekatu egin du 2030 horizonteko Euskadiren erronken ikuspegia eta, bere iritziz,eraginkortasunez erantzun behar izango zaio eszenario globaleko eraldaketa hirukoitzari:Demografiko-sozialari; Energetiko-ekologikoari eta Teknologiko-digitalari.\"Eraldaketa hirukoitzaAUKERA BAT DA\", adierazi du.Lehendakariak ziurtatu duenez, Euskadi prest dago eraldaketa global horri aurre egiteko.Horretarako, Eusko Jaurlaritzak esparru bat du Agenda 2030ak eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuek definitua, Gobernu Programan zehaztutako norabide batekin; eta lankidetza-eredu instituzional eta sozial batekin.\"Norabidea egokia da eta, auto-exijentzia handienarekin, pausoz pauso jarraituko dugu aurrera\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren iritziz, Euskadik etorkizunean dituen erronkei efikaziaz erantzuteko, beharrezkoa da gai hauetan lan egitea: • demografia eta gizartea • energia eta ekologia • teknologia eta arlo digitala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak hauek ditu: • Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak • Gobernu Programaren helburuak • Instituzioetan eta gizartean lan egiteko modu bat, lankidetzan arituz.", "score": 0.3270249440207529 } ] }, { "id": "143", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Osasun sailburu Gotzone Sagarduirekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu. • urteko lehen bilera izan da. Bileraren ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gotzone Sagarduy Osasuneko sailburuak azaldu dute zer erabaki duten. Eusko Jaurlaritzako sailak", "score": 0.24362376591826382 }, { "src": "Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, Euskadik aurrera egiten jarraitzen du txertaketa prozesuan, \"Elkartasunaren eta zuhurtziaren printzipioei jarraituz\" eta beti bigarren dosia bermatuz. Hala, Euskadin 29.325 dosi eman dituztela jakinarazi du, adinekoen egoitzetan bizi diren pertsona guztiei lehen dosia eman diétela ziurtatu du eta bigarrenarekin hasi direla. Gainera, joan den ostiralean Osakidetzako osasun langileen txertaketarekin hasi zirela gogorarazi du. \"Gaur egun 914 langileri jarri diegu txertoa\", adierazi du.", "tgt": "Txertaketa-prozesuak aurrera jarraitzen du Euskadin. Sailburuak esan du elkartasunez ari dela egiten, alegia, lehenengo, behar handiena duenari; eta zuhurtziaz, iristen zaizkigun txerto batzuk gerorako utziz, bermaturik gera dadin lehen dosia hartu dutenei bigarrena ere eman ahal izango zaiela.", "score": 0.32139122319653934 }, { "src": "• Euskadin 29.325 dosi eman dira, adinekoen egoitzetako pertsona guztiei lehen dosia eman zaie eta bigarrenarekin hasi da, eta osasun-profesionalen txertaketarekin hasi da", "tgt": "Dagoeneko ia 30.000 txerto jarri dira. Jadanik, egoitzetan bizi diren nagusi guztiek jarria dute lehen dosia, eta hasiak gara bigarrena ematen. Osakidetzako osasun-profesionalei, berriz, joan den ostiralean hasi ginen txertoa jartzen.", "score": 0.07522942419057842 }, { "src": "Halaber, txertaketa-kanpainari dagokionez, Osasun sailburuak gogorarazi du dosien eskuragarritasuna ez dagoela Euskadiren esku, ezta Ministerioaren esku ere, baizik eta Europatik erosketa zentralizatua egiten dela. Gainera, Euskadira iritsi diren bi txertoen fitxa teknikoek, Pfizer-Biontech eta Moderna enpresek garatutakoek, txertaketa osoa bi dosi emanez egiten dela diote. Egoera horren aurrean, Sagarduik azaldu duenez, Euskadik txertoen kudeaketa zuhurtzian oinarrituta egitea erabakitzen du, materialaren kudeaketa egokia eginez, txertaketa egokia izan dadin. \"Horixe egin dugu eta egiten jarraituko dugu hemendik aurrera; izan ere, estrategia egokia dela frogatu da, herritarren immunitatea bermatuko digu, baldin eta, edozein arrazoirengatik, hornidurarik ez badago. Beraz, berretsi egiten dugu txertaketa-kanpaina hasi zenetik dosien erdia gordetzeko estrategia\", adierazi du.", "tgt": "Sailburuak esan duenez, nahikoa txerto edukitzea ez dago ez Eusko Jaurlaritzaren ez Osasun Ministerioaren esku. Euskadin, bidaltzen dizkiguten txertoak Pfizer-Biontech eta Moderna enpresenak dira.", "score": 0.32201701031141744 }, { "src": "Osasun sailburuak Euskadiko datu epidemiologikoak errepasatu ditu, eta adierazleek bilakaera kezkagarria erakusten jarraitzen dutela esan du, intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen duela eta datozen egunetan joerak gora egiten jarraituko duela azaldu du. Ospitaleei dagokienez, tentsioa nabaritzen hasi dela adierazi du. \"Ziurgabetasun eta arrisku testuinguru batean jarraitzen dugu. Lehentasunezkoa da arduraz jokatzen jarraitzea, birusaren transmisioa geldiarazteko eta, ahal den neurrian, murrizteko \", azaldu du.", "tgt": "Kutsatze-kasuek gora egiten jarraitzen dute egunetik egunera, eta badirudi datozen egunetan ere horrela jarraituko dugula. Ospitaleetan tentsioa nabaritzen hasi dira, Covid-19aren ondorioz gaixorik daudenen kopuruak gora egin duelako. Birusaren transmisioa murriztea lor daiteke, guztiok arduraz jokatzen badugu.", "score": 0.3454421549679025 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren erabakiak", "tgt": "Gobernu Kontseiluak bi dekretu onartu ditu.", "score": 0.41460473067066783 }, { "src": "Bere aldetik, Zupiria bozeramaileak jakitera eman du Gobernu-Kontseiluak gaurko bileran onartu ditu Jaurlaritza osatzen duten Sail ezberdinen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duten dekretuak onartu dituela. Zehazki, Lehendakaritzaren eta beste honako Sail hauen antolaketa- eta funtzio-esparru berriak erabaki dira: Segurtasuna, Lana eta Enplegua, Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak eta Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.", "tgt": "Dekretu horietan esaten da nolakoak izango diren sailak pertsonei dagokienez eta haien funtzioei dagokienez. Gaur, Lehendakaritzaren egitura onartu da, baita sail hauetakoa ere: • Segurtasuna, Lana eta Enplegua. • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua. • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa. • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak. • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.", "score": 0.11027734805841355 }, { "src": "Hezkuntza arloan, Hezkuntza Sailaren eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko oneritzia eman du Gobernu-Kontseiluak. Horrela, Hezkuntza Sailak burutzen dituen zenbait hezkuntza-jarduera Europako Gizarte Funtsekin kofinantzatzeko prozedura arautzen da eta jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoa ia 4 milioi eurokoa da.", "tgt": "Hezkuntza Gobernu Kontseiluak Hezkuntza Sailaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko lankidetza- hitzarmen bat onartu du. Hitzarmen horretan dago arauturik nola erabiliko diren Europar Batasuneko funtsetatik Euskadira hezkuntza-jardueretarako etorriko diren 4 milioi euroak.", "score": 0.6401379710845645 }, { "src": "Horrez gain, gaur onartu ditu Gobernu Kontseiluak Euskal Herriko Unibertsitatean erretore kargu berritzea burutzen duten dekretuak.", "tgt": "Berriki, beste errektore bat aukeratu dute Euskal Herriko Unibertsitatean. Kargu hori berritzen duten dekretuak ere onartu dira. Lehen mailako arretako soldataren osagarria", "score": 0.40319286186793263 }, { "src": "Bestalde, Osasuneko mahai sektorialean, 2020ko abenduaren 10ean, ELA, SATSE, LAB, SME, CC.OO eta UGT sindaktuen adostasunarekin, lehen mailako osasun-arreta zerbitzuetan, administrazio-arloetan ari diren langileentzako, kategoriari dagokion ordainsariaren %ko 4-ko osagarria onartu zuten eta gaur arrerabidea eman zaio diru-gehigarri horren aplikazioari.", "tgt": "Neurri hori osasun-sektoreko mahaian proposatu zuten, abenduaren 10eko bileran. Mahai horretan, Eusko Jaurlaritza eta sindikatuak batzen dira (ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT).", "score": 0.2680802203297007 } ] }, { "id": "278", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta Nekane Murga Osasun sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman dute, Gobernu Kontseiluaren ondoren.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Osasuneko sailburu Nekane Murgak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.22279239441145987 }, { "src": "Nekane Murga sailburuak doluminak eman dizkio hildako 75 urteko emakumearen familiari. Emakumea Vitoria-Gasteizko Santiago Ospitalean egon zen. Emakumeari eraso egin zioten, bere etxeko atariko igogailuan eta, bi egunetara, hil egin zen.", "tgt": "Gasteizen atzo hildako emakumea Eusko Jaurlaritzak bere babesa erakutsi dio Gasteizen hil den emakumeari. Bere etxeko atarian eraso egin zioten eta bi egun geroago hil da Santiago ospitalean.", "score": 0.2700752805348976 }, { "src": "Nekane Murga Osasun sailburuak esan du Gobernu Kontseiluak Osakidetzan Familia Medikuntzako eta Erizaintzako 46 plaza sortzea adostu duela, Euskadin lehen mailako arreta sendotzeko. Murgak azaldu duenaren arabera, hori hainbat eragilerekin elkarlanean prestatu den Estrategia gauzatzeko lehen urratsa izan da; estrategian, lehen mailako arreta sendotzeko 35 neurri zehatz jaso dira. \"Gure konpromisoa irmoa da\", esan du.", "tgt": "Osasuneko sailburuak iragarri du 46 plaza berri sortuko direla Osakidetzaren Lehen Mailako Arretarako. Familiako medikuen eta erizaintzako plazak izango dira. Estrategiaren arabera, hori da gauzatu beharreko 35 neurrietako bat.", "score": 0.36029527147717677 }, { "src": "Sailburuak nabarmendu du giza kapitala funtsezkoa dela, osasun-eremuan dagoen belaunaldi-erreleboaren erronkari heltzeko orduan. Hori dela eta, Murgak jakinarazi duenez, datozen asteotan hainbat espezialitatetako egoiliar berrien 446 plazak betetzen hasiko dira. \"Pasa den astean, Euskadik espezialistak prestatzeko beste 48 plaza berri gehiago izango dituela iragarri genuen\", esan du. Osasun sailburuak nabarmendu du Estatu osoan eskaintzen diren plazen ehunekoaren gorakadarik handiena dela, bereziki familia-medikuntzaren eta -erizaintzaren eta medikuntza eta erizaintza komunitarioaren eta pediatriaren eremuetan. \"Lanean jarraituko dugu, euskal gizarteari zerbitzu hobea emateko eta profesionalei antolamendu hobea izaten laguntzeko\", esan du sailburuak.", "tgt": "Horrela bada, Eusko Jaurlaritzak iragarpen hau egin du: • Medikuntzako espezialitate desberdinetako 446 profesionalek hartuko dituzte euren lanpostuak datozen asteetan. • Mediku espezialistak prestatzeko beste 48 plaza berri.", "score": 0.3705861125621691 }, { "src": "Bestalde, Erkorekak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela 2 milioi euroko gastua egiteko, gure herri eta hiriburuetako merkataritza-establezimenduak modernizatzen laguntzeko. Horrela, saltoki bakoitzak gehienez 90.000 euroko laguntza jasoko duela azaldu du. \"Euskadiko merkataritza txiki eta ertainari berritzen eta kudeaketa-tresnak eta beren establezimenduak hobetzen lagundu nahi diegu, herritarrentzat erakargarriagoak izateko eta salmentak hobetzeko\", esan du.", "tgt": "Merkataritza modernizatzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euroko gastua egingo du Euskadiko herrietako eta hiriburuetako saltokiak modernizatzen laguntzeko. Horrek esan nahi du dirua izango dutela aldaketak egiteko euren negozioetan eta jendearentzat erakargarriagoak izateko, kudeaketa eta antolaketa hobetzeko, salmentak areagotzeko... Saltoki bakoitzak 90.000 euroko laguntza jasoko du gehienez.", "score": 0.503350201709539 }, { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak iragarri du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela 10,8 milioi euroko kreditua areagotzeko, euskal hezkuntza-sisteman aurtengo urterako luzatutako aurrekontuetan jaso ez diren jarduketak abiarazteko. Sailburuak azaldu duenez, gorakada horrez gainera, pasa den otsailean Legebiltzarraren Legearen bidez onetsitakoa ere badugu, zeinak, besteak beste, Hezkuntzan lan egiten duten langileentzako ordainsarien gorakadekin lotutako partidak ere jaso baitzituen.", "tgt": "Joan den otsailean, Eusko Legebiltzarrak Lege bat onartu zuen. Lege horretan, Hezkuntzarako dirua sartzen zen, Hezkuntza arloko langileen soldatak ordaintzeko, adibidez.", "score": 0.2714744231293003 }, { "src": "Euskararen eremuan, Erkoreka sailburuak esan du Gobernu Kontseiluak, gaur, 1,5 milioi euroko bi programa onetsi dituela, euskararen erabilera sustatzeko: Euskalgintza programa , gizarte-bizitzan euskararen garapena eta normalizazioa helburu duten proiektuak sustatzeko, eta eremu digitalean euskara sustatzeko , garatzeko eta normalizatzeko laguntzak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu euskara gehiago erabiltzea bultzatuko duten programetarako. Hauek dira programak: • Euskalgintza: eguneroko bizitzan euskararen erabilera normalizatzeko proiektuetarako dirua emango du. • Euskara eremu digitalean: laguntzak emango ditu euskara gehiago erabili dadin Interneten, informatikako aplikazioetan , eta abar.", "score": 0.27518112550600443 } ] }, { "id": "274", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin eta Mª Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuarekin batera, ADEGIren 2019ko Enpresaren Eguna itxi du.", "tgt": "ADEGI Gipuzkoako enpresaburuen elkartea da. 2019ko Enpresa Eguna ospatu du, Donostiako Tabakaleran. Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldiarekin eman zaio amaiera ekitaldiari.", "score": 0.21615726452067213 }, { "src": "Itxiera-ekitaldia Donostia-San Sebastiángo Tabakaleran izan da eta, bertan, Bakartxo Tejería Legebiltzarreko lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria ere izan dira.", "tgt": "Ekitaldian izan dira hauek ere: Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapia (Ekonomia) eta María Jesús San José (Lan eta Justizia); Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejería; Markel Olano ahaldun nagusia, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria.", "score": 0.5140386783614032 }, { "src": "Ekitaldian, bi sari banatu dira. Alde batetik, ADEGI saria \"Gipuzkoako Enpresa Berriari\", eta Kiro Grifols enpresari eman zaio, eta, bestetik, ADEGI saria \"Enpresa Kultura Berriari\", eta Fresmak enpresari eman zaio.", "tgt": "Ekitaldian, ADEGI sari bana eman zaie bi enpresa hauei: • \"Gipuzkoako Enpresa Berria\" saria, Kiro Grifols enpresari. • \"Enpresa Kultura Berria\" saria, Fresmak enpresari.", "score": 0.5964257947695725 }, { "src": "Lehendakariak azken sei urteotan Euskadin enpresa-jarduerak izan duen etengabeko hazkuntzaren balioa nabarmendu du. Horrela, gogora ekarri du Euskadik eta Gipuzkoak, zalantzazko egoeretan ere, beti erakutsi dutela aldaketari aurrea hartzeko gaitasuna; \"krisialdien ondorioz, gogorrago bihurtu gara\", esan du. Euskadik, bizi duen egungo egoeran, berriro ere du trantsizio-prozesua aurrez aurre, eta, Lehendakariak esan duenez, \"gure erabakien mende gaude, eta gure konpromisoa elkarrekin erabakitzen jarraitzea da\".", "tgt": "Lehendakariak euskal enpresen gainean hitz egin du. Aditzera eman du azken 6 urteetan etengabe hazi dela euskal enpresen jarduna. Baita ere esan du Euskadiko eta Gipuzkoako enpresek ondo egin diotela aurre krisiari eta indartu egin direla.", "score": 0.15704520815188322 }, { "src": "Lehendakariaren hitzen arabera, industria adimendunean aurrera egiteko, zibersegurtasunean, elkarlaneko robotikan eta material berrietan aurrera egiteaz gainera, aurrez aurre jarri behar da trantsizio berdea; izan ere, \"hori aukera bat da\" aurrezpen energetikoko sistemak sartzeko. Halaber, hondakinak murriztuko dituzten, birziklapena areagotuko duten eta lehengaien berrerabilera handituko duten fabrikazio-diseinuak sartu behar dira. Era berean, industria adimendunerako bidean, Lehendakariak nabarmendu du Europan I+G jardueraren ondorioz aintzatesten den eta berrikuntza bereizgarri duen eskualde izateko, ikerketak eta garapen teknologikoak lehentasun nagusi izan behar dutela. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du % 5 baino gehiago areagotzeko urtean ikerketako eta garapeneko inbertsio publikoak. \"Herrialde-apustua da, eta euskal enpresa guztien konpromisoa izan behar du\", esan du.", "tgt": "Orain, jarraitu egin behar da, eta erronka berriei egin behar zaie aurre, gizartea eta enpresen mundua aldatzen ari baitira. Eta horretarako, enpresek eta gobernuak elkarrekin hartu behar dituzte erabakiak. Lehendakariak esan du Euskadiko enpresek aurrera egin beharra daukatela, industria adimentsurantz. Horretarako, lan egin beharra daukate, besteak beste, gai hauetan: • Zibersegurtasuna , robotak eta material berriak. • Trantsizio berdea: energia-aurrezpena, birziklapena, material erabilien berrerabilpena... • Berrikuntza eta I+G", "score": 0.1972624286930541 }, { "src": "Enpresaren eta gizartearen beraren eraldaketa-egoera horretan, Iñigo Urkulluk hiru erronka nabarmendu ditu: trantsizio digitala, trantsizio energetikoa eta trantsizio demografikoa. \"Ezin gara geldirik geratu. Aurrea hartu behar dugu, trantsizio horiek aukera-iturri berria izan daitezen. Fabrikazio aurreratutik industria adimendunera egiteko gai izan behar dugu\", esan du.", "tgt": "Lehendakariak esan du Euskadik 3 erronka dituela: • Trantsizio digitala: teknologia mota berrietarantza jotzea. • Trantsizio energetikoa: energia mota berriak erabiltzen hastea. • Trantsizio demografikoa: biztanlerian gertatuko diren aldaketak.", "score": 0.34618577661019967 } ] }, { "id": "17", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.28457946590220884 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera. Gizarte Politiketako sailburuak Haurren eta Nerabeen Legearen aurreproiektua aurkeztu du.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Haurren eta Nerabeen Legea Nerea Melgosa Berdintasun sailburuak aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Haurren eta Nerabeen Legearen aurreproiektua.", "score": 0.6137760212359002 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Tourra hasteko 4 egun falta direnean, azpimarratu du \"jaialdi hau\" Euskadiren irudi positibo bat munduan proiektatzeko aukera paregabea izango dela. Gainera, Bingen Zupiriaren arabera, aukera ona izango da, batez ere, txirrindularitza zalentzat, baina baita gainerako biztanleentzat ere, \"kolorez eta interesez\" betetako ikuskizunaz gozatu ahal izateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du hori oso ona dela Euskadi munduari ezagutaraziko diolako. Izan ere mundu osoan ikusiko dira hemengo paisaiak, hiriak eta txirrindularitzarekiko zaletasuna. Gainera, ospakizun bat izango da denentzat lasterketaz gozatu eta txirrindulariak gertutik ikusi ahal izango dituztelako.", "score": 0.18211644041252106 }, { "src": "Azken prestaketei dagokienez, Zupiria sailburuak azaldu du herritarrei mugikortasunari buruzko mugei buruzko informazioa eskaintzen ari zaiela, Tourraren garapen egokirako beharrezkoak diren azpiegitura guztiak prestatzen ari direla eta boluntarioekin koordinazio-lan handia egiten ari direla. Grand Départ baino lehen, ostegunean taldeen aurkezpena egingo dela gogorarazi du.", "tgt": "Gainera, Tourraren hasierak herrietan eta hirietan ohiko trafikoa aldatuko eta mugatuko du. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak une oro trafikoaren aldaketei buruzko informazioa eskainiko die herritarrei. Dena ondo atera dadin, Eusko Jaurlaritza boluntarioekin lan handia egiten ari da Tourreko etapak antolatzeko.", "score": 0.12723949366562204 }, { "src": "Eta bestetik, Dekretu berria onartu da gaurkoan erakunde publiko eta pribatuen jarduera eta kudeaketan euskararen garapen-maila ebaluatu, egiaztatu eta aitortzeko. Arau berri honek Bikain kalitate-ziurtagiriak arautzen zituen dekretua ordezten du, eta Bikain ziurtagiriez gain beste bereizgarri eta aintzatespen batzuk biltzen ditu. Gure ustez, aldaketa honi esker, erakunde gehiagori emango zaie euskararen normalizazioan urratsak ematen ari direlaren aitortza. Aurreko dekretuan, erakundeek Bikain ebaluazio-sistemaren hiru maila baino ezin zituzten eta orain, onartutako dekretuari esker, horiez gain, \"Euskeraz barra barra\" eta \"Harrobi\" diploma izango dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Dekretu berri bat onartu du euskara mailaren ebaluazio-sistema arautzeko Euskadiko erakunde publikoetan eta pribatuetan. Orain arte, Bikain ziurtagiriak baziren. Hau ziurtagiri ofiziala eta doakoa da eta adierazten du erakunde batek euskararen ohiko erabileran duen maila. Dekretu berri honekin, Bikain ziurtagiriez gain, diploma eta bereizgarri berriak izango dira, hala nola, \"Euskaraz barra barra\" eta \"Harrobi\". Horri esker erakunde gehiagok adierazi ahal izango dute euskararen erabileran eta kudeaketan duten maila, eta horrela, euskararen normalizazioan aurrera egingo da.", "score": 0.43066635596776104 }, { "src": "Lan eta Enplegu sailaren eskutik, eta Inklusiorako V. Euskal Planaren barruan, Kontseiluak 2 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du gizarteratzeko proiektu esperimentalak egiteko, bazterkeriaren aurkako estrategian sakontzeko eta desberdintasun hori eragiten duten faktoreei erantzuteko. Laguntza hauek bi erakunde publikoren artean banatuko dira: Vitoria-Gasteizko eta Donostiako udalak, eta gizarteratzera bideratutako irabazi-asmorik gabeko zortzi erakunde pribatu. Zupiriak azaldu duenez, propiektu hauen helburua izango da, modu berezi batean, emakumeak, desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonak edota osasun mentaleko arazoak eta adikzioak dituztenak laguntzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro emango ditu laguntzetan gizarte inklusio proiektuetarako, batez ere hauei laguntzeko: • emakumeei • desgaitasun intelektuala duten pertsonei • osasun mentaleko arazoak eta adikzioak dituzten pertsonei. Laguntzak emango zaizkie: • Gasteizko eta Donostiako udalei. • Irabazi-asmorik gabeko 8 erakunderi.", "score": 0.4590954678393945 }, { "src": "Gobernuak, halaber, 2023ko bigarren seihilekora luzatu nahi du bidaiarien garraioko operadore publikoentzako laguntzak, laguntza horien ondorioz herritarren bidaiek % 50eko deskontuekin jarrai dezaten. Horretarako garraio enpresei emandako kreditu globalak sei milioi eurotan handitzea onartu du gaurkoan. Zenbateko berri horri gehitu behar zaio dagoeneko hamabi milioi euro bideratu zirela garraio publikoko operadoreei diru-sarreren murrizketaren kostuari aurre egiten laguntzeko, erregaien prezioen gorakadaren testuinguruan eta eguneroko mugikortasun-beharretan garraio publikoaren erabilera bultzatzen saiatuz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro gehiago emango ditu ekainetik abendura garraio publikoko enpresek erabiltzaileei bidaia-txartelen erdia kobratzen jarraitu dezaten. Lehenago Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euroko laguntza eman zuen. Laguntza honekin Eusko Jaurlaritzak nahi du: • Garraio publikoko enpresei gasolina eta gasolioa ordaintzen lagundu, horien prezioa asko igo baita eta bidaia-txartela gutxiago kobratzeagatik diru gutxiago dute. • Gero eta pertsona gehiagok garraio publikoa erabil dezala sustatu.", "score": 0.25043338138480764 }, { "src": "Hezkuntza arloan, Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea eta lankidetza sustatzeko haren organo eta elkarteetan, Jaurlaritzak laguntza-deialdi bat onartu du prestakuntza-jarduerak diruz laguntzeko. Partida ia 900.000 eurokoa izango da eta diruz lagundu beharreko jarduerek lotura izan behar dute ikasleen osasun emozionala hobetzearekin, bizikidetza positiboarekin, euskararen erabilera sustatzearekin edo pertsona guztien gaitasun digitala hobetzearekin, guztiak ikuspegi inklusibo eta hezkidetzaile batetik.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ia 900 mila euroko laguntzak emango ditu hezkuntza arloan lan egiten duten pertsonek prestakuntzak egin ditzaten. Bereziki, gai hauetan laguntzen duten prestakuntzak: • Ikasleen osasun emozionala hobetzea, hau da, emozioak ezagutzen eta kudeatzen jakitea, bizitzaz gozatu eta arazoei aurre egin ahal izateko. • Bizikidetza positiboa sortzea, hau da, pertsona guztiak errespetatzen eta onartzen dituzten harremanak sustatzea. • Euskararen erabilera sustatzea. • Pertsona guztien gaitasun digitala hobetzea, teknologia modu seguru eta arduratsuan erabili dezaten.", "score": 0.2511163647544743 } ] }, { "id": "368", "alignments": [ { "src": "Emakunderen Begira batzordearen eraginpean sortutako publizitate eta komunikazio ez sexistarako Kode Deontologikoa eta autoerregulaziokoa inplementatzeko komunikabide eta agentzien sarearen seigarren bilera egin da gaur goizean Bilbon. Aurten lantzen ari diren gai nagusia da kirolaren tratamendua komunikabide eta publizitatean. Zentzu honetan, arlo honetako albiste eta iragarkietan genero ikuspegia txertatzea guztiz beharrezkoa ikusten dute eta hori lortzeko ari dira lanean.", "tgt": "Begira sareak 6. bilera egin du Bilbon. Bileraren gaia kirola izan da. Kirolari buruzko informazio ematen dutenean, komunikabideek eta publizitateak nola tratatzen duten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaia izan da bileran aztertu dutena. Aurrerantzean, Begira sareak Kode Deontologiko eta Autorregulaziokoa erabiliko du. Kode horretan daude bilduta publizitatean eta komunikabideetan lan egiten duten pertsonentzako arauak. Arau horietan azaltzen da publizitatea eta berriak ez direla sexistak izan behar eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna transmititu behar dutela.", "score": 0.22768805628293376 } ] }, { "id": "375", "alignments": [ { "src": "Maiatzaren 29an, Euskadiko OGPren Foro Erregularra eratu da, 2018-2020rako gobernu irekiaren ekintza-plana sortzeko prozesurako.", "tgt": "Maiatzaren 29an eratu zen Gobernu Irekirako Aliantzaren Foro Erregularra. Foro horretan eratuko da Gobernu Irekirako Eusko Jaurlaritzaren Ekintza Plana 2018., 2019. eta 2020. urteetarako.", "score": 0.3979146912290428 }, { "src": "Bileran proiektuaren sustatzaile diren zortzi erakunde eta entitateetako ordezkariak izan dira (Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalak, bai eta Innobasque eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzaz eginiko autohautaketa prozesuaren ondoriozko herritarren 7 ordezkariak: Mestiza elkartea, Bilboko Emakume Kontseilua, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Sareen Sarea, Gasteiz udalerriko Kontseilak, Osoigo plataforma eta Alberto Ortiz de Zárate gobernu irekiaren eremuko profesional gisa. Ezin izan da bertaratu, baina Foro Erregularreko partaide izango da, EUDEL, gainerako udalen ordezkaritzan.", "tgt": "Erakunde hauek egon dira bileran: • Eusko Jaurlaritza • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiak • Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak Herritarrak ordezkatzen dituzten bestelako entitateak eta pertsonak ere egon dira: • Mestiza elkartea • Bilboko Emakume Kontseilua • Euskadiko Gazteriaren Kontseilua • Sareen Sarea • Gasteiz udalerriko kontzejuak • Osoigo plataforma • Alberto Ortiz de Zarate, gobernu irekiaren arloko profesional gisa EUDEL ezin izan da bertaratu, baina Foro Erregularreko partaide izango da.", "score": 0.5671007913261289 }, { "src": "Foro horren lehen eginkizuna gobernamendu-eredua onestea izan da, OGPren (Open Government Partnership - Gobernu Irekirako Aliantza) fundazio-adierazpenean jasotako printzipioekin bat etorriz. Bileran, halaber, baterako lana egin da eta erakunde sustatzaileek hasierako hautagaitza aurkezteko prozesuan eginiko diagnostikoari buruz herritarren ordezkarien taldeak egindako ekarpenak jaso dira.", "tgt": "Foro Erregularrak bere gobernantza-eredua onartu du. Gobernu Irekirako Aliantzaren printzipioak jarraitzen ditu. Bileran, erakundeek lehendik egindako lanaren inguruan ideia berriak jarri dituzte mahai gainean herritarren ordezkariek.", "score": 0.17521448099187648 }, { "src": "Halaber, gardentasunaren, open dataren, kontu emateen (politika publikoen ebaluazioa barne), herritarren partaidetza-lankidetzaren, integritatearen, kultura digitalaren, kudeaketa publiko aurreratuaren eta herritarren arreta-zerbitzuen arloan erakunde sustatzaileek egindako ekimen nagusiak eta erronka nagusiak aztertu dira.", "tgt": "Gai hauen inguruko erakundeen ekimenak ere aztertu dira: • gardentasuna; administrazioak eman dezatela jakitera zer egiten duten, ezer ezkutatu gabe. • datu irekiak; informazioa mundu guztiarentzat eskuragarri. • kontuak ematea: administrazioek ondo bete ditzatela beren eginkizunak. • herritarren parte-hartzea eta lankidetza • zuzentasuna: zerbitzu pribatuen gainetik, zerbitzu publikoei • lehentasuna ematen dieten balioak eta arauak. • kultura digitala: interneten sorkuntza eta elkartrukea bultzatzen duen informazioaren kultura. • kudeaketa publiko aurreratua • herritarrei erantzuteko zerbitzuak", "score": 0.36702421914647204 }, { "src": "Foro erregularra izango da konpromisoen lehen zirriborroa prestatzeko arduraduna; konpromiso horiek prozesuan foro irekiarekin partekatuko zaizkie ekintza-plana sortzen parte hartzeko interesa duten gainerako elkarte eta herritarrei, eta behar besteko maiztasunez batuko da, parte-hartzean oinarritutako prestaketa-prozesu hori sustatzeko.", "tgt": "Foro Erregularrak dokumentu bat prestatuko du konpromisoekin. Dokumentu hori partekatu egingo da Foro irekian eta parte hartu nahi duten elkarte eta herritarrekin.", "score": 0.2914803529033693 } ] }, { "id": "249", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakari buru izan da Gure Artea sariak emateko ekitaldian, Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan. Epaimahaiak aurten aukeratutako saridunak honako hauek izan dira: Xabier Arakistain Ecenarro \"Arakis\", \"Arte plastiko eta ikusizkoen arloan agenteek egindako lana aitortzeko\" modalitatean; Sahatsa Jauregi Azkarate, \"Sorkuntza-lana aitortzeko\" modalitatean; eta Miren Arenzana Letamendi, \"Ibilbide artistikoa aitortzeko\" modalitatean. Lehendakariak azpimarratu du Euskadik \"herri sortzailea\" izan behar duela, eta horretarako kultura, artea eta sormena behar duela.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du Gure Artea sariak emateko ekitaldia, Gasteizen. Aurten, hiru hauek izan dira saridunak: • Xabier Arakistan Ecenarro \"Arakis\": arte bisualen modalitatean. • Sahatsa Jauregi Azkarate: sorkuntza-lanaren modalitatean • Miren Arenzana Letamendi: ibilbide artistikoaren modalitatean.", "score": 0.4760758094277494 }, { "src": "• Ekitaldia Gasteizko Artium Museoan egin da, eta Lehendakariak azpimarratu du Euskadik \"herri sortzailea\" izan behar duela, eta horretarako kultura, artea eta sormena behar duela", "tgt": "Ekitaldia Artium Museoan egin da. Lehendakariak esan du kulturak, arteak eta sorkuntzak ekarpen handia egiten diotela euskal gizarteari eta Euskadi ezagutarazten dutela munduan zehar.", "score": 0.35850747429346064 }, { "src": "Lehendakariarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren izenenean izan dira: Josu Erkoreka, bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Beatriz Artolazabal, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua; Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua; Bingen Zupiria, Cultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; eta Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasun sailburua. Halaber, Artiumera bertaratu dira, beste ordezkarien artean, Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia; eta Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.", "tgt": "Lehendakariarekin batera, Eusko Jaurlaritzako beste sailburu batzuk egon dira, baita Arabako foru-diputatua eta Gasteizko alkatea ere.", "score": 0.24127807219233022 }, { "src": "\"Ibilbide artistikoa aitortzeko\" saria", "tgt": "Gure Artea sariek balio dute Euskadin artearen munduan dabiltzan artisten lana aitortzeko.", "score": 0.24231697137178962 }, { "src": "Gure Artea sariak arte plastikoen eta ikusizkoen arloan Euskadin ematen diren garrantzitsuenak dira. Epaimahai batek erabakitzen ditu urteroko saridunak; aurtengo epaimahaikideak honako hauek izan dira:Fernandol Golvano (presidentea), Beatriz Herráez, Gema Intxausti, Iñaki Gracenea eta Maite Martínez de Arenaza.", "tgt": "Gure Artea sariak Euskadin ematen diren sari garrantzitsuenak dira.", "score": 0.6137559295169802 }, { "src": "Hala, Lehendakariak azpimarratu du \"artea ezinbestekoa izan dela gure herria ezagunagoa izan dadin eta gure mugetatik harago ere aitortu dezaten: \"Artium ere helburu horrekin jaio zen, eta Bilboko Arte Eder, Guggenheim edota Tabakalerarekin bat egiten du horretan. Beren artean eta beste batzuekin batera \"think global, act local\" filosofiari eusten diote\".", "tgt": "Horretarako sortu dira gure museoak: Artium, Gasteizen; Tabakalera, Donostian, edo Guggenheim eta Arte Ederrak, Bilbon. Eta ideia honekin egiten dute lan: \"Think global, act local\", Zera esan nahi du: \"Pentsatu globalki, jardun lokalki\"", "score": 0.34929705719482146 }, { "src": "Epaimahaiak, bestalde, 2001 eta 2003 bitartean Arakistain Bilbaoarteko erakusketa-programaren arduraduna izan zela eta 2006tik 2011ra arte Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturuneko zuzendaria izan zela adierazi du: \"Montehermoson, kudeaketa-eredu feminista zuen arte eta pentsamendu garaikideko kultur-gune berritzaile bat sustatu zuen, emakumeen paritatea bermatuz programa guztietan\".", "tgt": "Bilbaorte erakusketen arduraduna izan da eta Montehermoso Kulturgunearen zuzendari, Gasteizen.", "score": 0.39698089889851734 }, { "src": "Azkenik, Xabier Arakistainek hitzaldi ugari eman dituela azpimarratu du epaimahaiak, honakoak bezalako kultura-aretoetan: Londresko Tate Modern, Royal College of Art eta UCL, Parisko EHESS, Vienako MAK, Berlingo 8. Bienala, New Yorkeko Brooklyn Museum eta New Museum, Boston College, Mexiko Hiriko MUAC, Costa Ricako Unibertsitatea, Txileko Santiagoko Arte Ederren Museoa edo Madrilgo MNCARS, besteren artean.", "tgt": "Hitzaldiak ere eman ditu, oso museo ezagunetan: Londres, Paris, Berlin, Mexiko edo New York.", "score": 0.22870735795901076 }, { "src": "\"Sorkuntza-lana aitortzeko\" saria Sahatsa Jauregi Azkaraterentzat izan da aurten, \"eskulturari eta artxiboari loturiko lan bat garatzeagatik eta herri-kulturaren forma ezberdinen analisi sakonean oinarritutako erreferentzia-aukera itzela osatu duelako horretarako\". Epaimahaiak, era berean, bere ekoizpen zabala nabarmendu du: \"Baina etengabeko elkarlaneko saretan eragileak eta praktikak lotzen dituen Euskal Herriko artearen kartografia batean Jauregiren jarduera garrantzitsua bada ere, artista gisa produzitzen duena bere belaunaldiko azpimarragarrienetakoen artean kokatzen da. Azken urteetan eraiki duen formen eta irudien katalogo zabalak —hainbat testuingurutan eta euskarritan erakutsia— berau inguratzen duena modu berezi eta zehatz batean erregistratzen duen bildumagile artatsu bati buruz hitz egiten du\".", "tgt": "Sahatsa Jaurégi. Artista honek eskulturari eta artxiboari lotutako lanak egiten ditu. Bere belaunaldiko artista garrantzitsuenetako bat da.", "score": 0.11148533119382882 }, { "src": "Azkenik, \"Ibilbide artistikoa aitortzeko\" saria Miren Arenzana Letamendi artista bilbotarrak jaso du aurten.Gure Artea sarietako epaimahaiak bere erabakian adierazi duenez, Arenzanaren lana \"erreferentzia garrantzitsua da ondoko belaunaldientzat\". Halaber, bere sorkuntzan genero ikuspegia txertatzeko egin duen apustua nabarmendu du.\"Hiru hamarkadaz lanean ibili ondoren, Miren Arenzana Letamendi eskultoreak bere obretan beste esparru eta diziplina batzuetako erreferentziak erabiltzen ditu, adibidez, diseinua eta arkitektura. Laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, bere produkzioa industriako materialen (plastikoak, gomak, metakrilatoak...) eta eskulangintzako beste batzuen (bordatuak) inguruko ikerketa izateagatik definitzen da, baita eskulturaren praktika esanahi eta berrikuntza formaleko beste esparru batzuetara zabaltzen duten objektuak birziklatzeagatik ere\", nabarmendu du.", "tgt": "Bere lanetan, diseinua eta arkitektura ere lantzen ditu eta material industrialak erabiltzen: plastikoa, goma artisau-materialak, adibidez, brodatuetan, edo material birziklatuak.", "score": 0.29033846939795077 } ] }, { "id": "308", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak 2017ko apirilaren 25ean martxan jarri zuen Brexit Batzordea bildu da gaur eguerdian Europako Batzordeak eta Espainiako Gobernuak garatutako kontingentzia-planei buruzko informazioa kide guztiekin partekatzeko helburuarekin.", "tgt": "2017ko apirilean, Eusko Jaurlaritzak Brexitari buruzko Batzordea jarri zuen martxan.", "score": 0.3960296174417131 }, { "src": "• Lehendakaria izan da Erresuma Batua EBtik ateratzearen ondorioak aztertzeko eratutako batzordeak egin duen bosgarren bileraren buru", "tgt": "Batzorde hau eratu zen ikusteko zer ondorio izan zitzakeen euskal enpresentzat Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak.", "score": 0.23732264364199582 }, { "src": "Lehendakariak otsailaren 13rako deitu du kontingentzia-planei buruzko Jardunaldia non Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak aurkeztuko dira.", "tgt": "Bileran, lehendakariak esan du hurrengo bilera otsailaren 13an egingo dela, honako gai hauen inguruan: kontingentzia-planak eta Eusko Jaurlaritzak ezarriko dituen neurriak.", "score": 0.33332218028614 } ] }, { "id": "87", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.23465931313361327 }, { "src": "Pedro Azpiazu sailburuak Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektua aurkeztu du. Aurrekontuek 14.250,7 milioi euroko zenbatekoa izango dute, eta, beraz, % 8,7ko igoera izango dute 2022an onartutakoekin alderatuta (1.142 milioi euro gehiago). Aurrekontuen proiektu horren % 76 (10.254,6 M€) gizarte-politiketara bideratuko da. Aurrekontu-igoerarik handiena izango duten Sailak Osasuna eta Hezkuntza izango dira, eta, haien atzetik, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa, Lana eta Enplegua eta Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak. Eusko Jaurlaritzak eutsi egin dio inbertsio publikoaren aldeko apustu irmoari, eta 1.800 milioi eurotik gorakoa izango da (2022an baino % 14,8 handiagoa). Halaber, I+G+Bra bideratutako aurrekontuak % 12ko igoera izango du, eta 658,4 milioi eurora iritsiko da (2022an baino 70,6 milioi euro gehiago).", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du Euskadiko 2023ko Aurrekontu Orokorren Proiektua. Aurrekontua 14 milioi eurotik gorakoa da eta 2022ko aurrekontuak baino milioi bat euro gehiago izango ditu. Beraz, ondorengo sail hauek diru gehiago jasoko dute: • Osasuna eta Hezkuntza • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa • Lana eta Enplegua • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak. Eusko Jaurlaritzak ere diru gehiago emango du hurrengorako: • Inbertsio publikoa: 1.800 milioi euro baino gehiago gastatuko ditu. Inbertsio publikoak balio du herritarrentzako gauzak egiteko, hala nola, ospitaleak, errepideak... • Ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B): 650 milioi euro baino gehiago gastatuko ditu.", "score": 0.4826246688806109 }, { "src": "\"Aurrekontuen proiektu honen oinarriak oso sendoak dira, eta haren kaudimenak bermatzen du Euskadi gai izango dela bere zerbitzu publikoen mailari eusteko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko, enplegua sortzeko eta bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial nahasiari aurre egiteko\", adierazi du Azpiazuk.", "tgt": "Honekin guztiarekin, Eusko Jaurlaritzak uste du Euskadik aurrekontu oso onak izango dituela zerbitzu publikoak bermatzeko eta mantentzeko, ekonomia bultzatzeko eta 2023an enplegu gehiago sortzeko.", "score": 0.4048541128161522 }, { "src": "Lehengo sektorearekin lotuta, mahastizaintzako eta ardogintzako enpresak, ekoizleen elkarteak eta lanbide arteko erakundeak finanziatzeko ArdoINB diru laguntzen kopurua zabaltzea erabaki da. Laguntza hauek 1.100.000 gehiago izango dituzte mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean egiten diren inbertsioei laguntzen jarraitzeko, enpresen errendimendua hobetzeko, merkatuaren eskaeretara egokitzeko eta lehiakortasuna handitzeko.", "tgt": "Milioi bat euro baino gehiagoko laguntza izango da ardoa ekoizten eta saltzen duten enpresek eta elkarteek honako hauek egin ahal ditzaten: • ekoizpena hobetu • erosleek eskatzen dutenari erantzun • lehiakorragoak", "score": 0.28404476222172376 }, { "src": "Alde batetik, 3,5 milloi euro onartu dira udal haur eskolen mantendurako , eskola hauek eskaintzen duten zerbitzua funtsezkoa gertatzen baita euskal familia askorentzat, familia bizitza eta lan bizitza bateragarri egin ahal izateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 3 milioi eta erdi euro emango ditu 18 haur eskola-publikoren mantentzeko gastuetarako. Eskola horiek oso garrantzitsuak dira euskal familia askorentzat, familia bizitza eta lan bizitza bateragarri egin ahal izateko.", "score": 0.22511754904165843 }, { "src": "Bestetik, 2023ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak egiteko egonaldietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du gaurko bileran. 532 plaza eskaintzen dira, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta. Deialdi honek 848.000 euroko diru-kopurua du. Hezkuntza Sailak Agindua Buletinean argitaratu eta hurrengo egunean irekiko du eskaerak aurkezteko epea eta aurreikuspenen arabera azaroaren erdi aldera argitaratuko da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 532 plaza eskainiko ditu hizkuntza ikastaroak egiteko 2023ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan. Horretarako, ia 850 mila euro emango ditu. Plaza horiek dira DBHko 3. eta 4. Mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzako.", "score": 0.6041071551689616 } ] }, { "id": "330", "alignments": [ { "src": "Ikerketako 21 profesionalek, gaur, merezitako omenaldia jaso dute. Eusko Jaurlaritzak, lehen aldiz, jendaurrean aintzatetsi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) ikertzaileek bikaintasunean, espezializazioan eta merkatuarekiko hurbiltasunean egin duten lana.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die Euskadin zientzia eta teknologia gaietan lan egiten duten 21 pertsonari. Pertsona horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikertzaileak dira (ZTBES).", "score": 0.2708319152827903 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatu duen omenaldi-ekitaldiko buru izan da Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria, eta, bertan, teknologia-zentroek eta IKZek (ikerketa korporatiboko zentroak) beraiek hautatu dituzten ikertzaileei beren lana aintzatesteko diploma banatu zaie.", "tgt": "Omenaldi ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru. Euskadiko Teknologia-zentroek eta Ikerketa Korporatiboko Zentroek hautatu dituzte 21 profesional horiek.", "score": 0.24846261402625125 }, { "src": "Lehendakariak, bere aldetik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareak partekatutako ahalegina azpimarratu du. \"2015ean Sarea berrantolatu zenetik, esparru egonkorra daukagu eta ahalegin hirukoitza eskatu dugu: bikaintasuna, espezializazioa eta merkatutik hurbil izatea\", esan du. Hala nola, Lehendakariak Euskadiren lehiakortasunerako ekoizpen prozesuei ezagutza gehiago eranstea beharrezkoa dela gogorarazi du. \"Ahalegin horretarako ezinbestekoa da erakunde, enpresa eta gizartearen konpromisoa eta nola ez, ezinbestekoa da ikertzaile bikainak izatea\", adierazi du Iñigo Urkulluk. Izan ere, Lehendakariaren ustez, ikertzaileak euskal berrikuntzaren eragile nagusiak dira.", "tgt": "Lehendakariak esan du: • zentro horiek oso garrantzitsuak direla ikerketarako eta berrikuntzarako Euskadin eta zentro horietan lan egiten duten pertsonak direla garrantzitsuena. • Euskadik lehiakorra izan nahi badu, ideia berrietan lan egin behar dela eta jakinda gauzak nola egin behar diren. • ikerketek instituzioen, enpresen eta gizartearen laguntza behar dutela.", "score": 0.24977999865295702 }, { "src": "• Omenaldia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzeko testuinguruan sartzen da; berrantolaketa-prozesua laster amaituko da eta, prozesuaren amaieran, Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoa sortuko da", "tgt": "2019.eko urte hasieran, Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoa sortuko da.", "score": 0.38525873802052096 } ] }, { "id": "186", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu, Nekane Murga Osasun sailburu eta Sonia Pérez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak , Josu Ekorekak, Ekonomia sailburuak, Arantxa Tapiak, Osasun sailburuak, Nekane Murgak, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Sonia Pérezek azaldu dituzte zein erabaki erdietsi dituzten.", "score": 0.5574830910952313 }, { "src": "Josu Erkorekak iragarri duenez, Segurtasun Sailak, dagoeneko, abian jarri du hauteskundeen operatiboa, Estatistikako Institutu Nazionalarekin, Postetxearekin, Hauteskunde Batzordearekin eta euskal udalekin koordinazioan. \"Uztailaren 12ko hauteskundeak partaidetzako berme guztiekin egin ahal izateko ari gara lanean\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uztailaren 12rako iragarri ditu hauteskundeak Hauteskundeak antolatzeko, honako hauek ditu lankide Eusko Jaurlaritzak: • Estatistiken Institutu Nazionala (EIN) • Udaletxeak", "score": 0.3132880013280998 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, gaur, Lehendakariaren 11/2020 Dekretua onetsi du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitzekoa. Josu Erkorekak aipatu duenez eta Lehendakariak berak atzo azaldu zuenez, uztailaren 12a aukeratu du, txosten teknikoek eta osasunekoek honako hau adierazten baitute: \"higiene- eta urruntze-neurriak betetzen baditugu, udan izango ditu epidemiak zifrarik baxuenak\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2020ko uztailaren 12rako deitu ditu Eusko Jaurlaritza aukeratzeko hauteskundeak.", "score": 0.27137588895982817 }, { "src": "Datorren ekainaren 13tik 17ra, Udalek hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak aukeratzeko zozketak egingo dituzte. Segurtasun Sailak hauteskundeetarako aurreikusitako segurtasun- eta osasun-baldintzen berri emango die. Horretarako, Josu Erkorekak azaldu duenez, bozketa egunean mahaikideen babeserako izango dituzten ekipamenduak aztertzen eta diseinatzen ari dira Osasun Sailarekin. Horrekin batera, bozketa eguneko osasun- eta segurtasun-baldintzei buruzko berariazko informazio-kanpaina bat ere egingo da.", "tgt": "Bestalde, hauteskundeak abiarazteko neurriak hartzen ari dira herritarrek segurtasunez eman dezaten botoa. udalek zozketa egingo dute, hauteskunde-egunean bozketa-mahaietan egon behar duten pertsonak aukeratzeko. Pertsona horiei, honako hauek emango zaizkie: • hauteskunde-egunean bete behar dituzten segurtasun eta osasun neurriei buruzko informazioa. • norbera babesteko ekipoak , erabili ditzaten. Bestalde, kanpaina bat egingo da informazioa emateko hauteskunde-egunean izango diren segurtasun eta osasun neurriei buruz. Laguntza horiek emateko, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak aztertuko dira: • aldi berean • horiek baloratzeko irizpide berak erabiliz. Horrela, aukera berdina izango dituzte aurkeztutako proiektu guztiek.", "score": 0.32312612586591294 }, { "src": "Bozeramaileak azaldu duenez, Segurtasun Saileko Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza lanean hasi da, INErekin eta udalekin, bozketa-zentroen eta hauteskunde-mahaien egokitasuna eta berrantolaketa-premiak aztertzeko. Josu Erkorekak gaineratu duenez, \"10 mahai baino gehiago dituzten espazioak berregokitzearen aldeko apustua egiten dugu. Adinekoen egoitzetan edo zentroetan dauden bozketa-lokalak lekuz aldatuko ditugu. Lokalak egokituko ditugu, boto-emaileen sarbidea eta joan-etorria mailakatua izan dadin eta zirkulazioa ordenatua, beti ere, beharrezko distantziak zainduz. Higiene, garbiketa eta desinfekzio zerbitzu guztiak areagotuko dira\".", "tgt": "Herritarrek segurtasunez eman dezaten botoa, honako hauek egingo dira: • bozkatzeko lekuak zabaltzea, 10 mahai baino gehiago badituzte. • bozkatzeko lekuak aldatzea, zaharren egoitzetan eta zentroetan badaude. • bozkatzeko lekuak prestatzea, herritarrek aukera izan dezaten: • era ordenatuan sartzeko eta mugitzeko • txandaka bozkatzera joateko • pertsonen artean 2 metroko tartea uzteko • garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzuak indartzea.", "score": 0.2611349443101624 }, { "src": "Josu Erkorekak adierazi duenez, ahalik eta gehien erraztuko ditugu hauteskunde-prozesu osoan online egin daitezkeen izapide guztiak. \"Gure helburua botoa emateko eskubidea erabiltzeko zailtasun gehien dituzten herritarren joan-etorriak murriztea da\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak erraztu egingo ditu hauteskundeetarako internet bidez egin daitezkeen tramite guztiak. Horrela, joan-etorriak egiteko zailtasunak dituztenek internet bidez eman ahal izango dute botoa.", "score": 0.3262142081218315 }, { "src": "Hauteskundeen web orria aktibatu da, euskadi.eus atari ofizialaren barruan. Hauteskunde hauen epeei eta prozedurei buruzko informazio guztia eskuragarri dago eta hala egongo da hauteskunde-prozesu guztian zehar. Alderdi politikoek eskura dituzte bertan hauteskunde-prozedura bakoitzeko inprimaki elektronikoak, erraz eskuratzeko moduan eta autoeditagarriak: • Hautagaien aurkezpena, • koalizioak eratzea, • Kontu-hartzaile eta apoderatu gisa lan egingo duten pertsonak izendatzea, etab.", "tgt": "Gainera, alderdi politikoek aukera dute: • izapide bakoitzerako behar den dokumentazioa deskargatzeko. • aukeratuak izan daitezen, hauteskundeera aurkezten diren hautagaiak aurkezteko. • beste alderdi batzuekin koalizioak egiteko. • hauteskundeen egunean ahaldun gisa lan egingo duten pertsonak izendatzeko.", "score": 0.42113564599967734 }, { "src": "Josu Erkorekak azaldu duenez, informazio-kanpaina bat jarriko da abian posta bidezko botoa sustatzeko. \"Posta bidezko botoa emateko epeak luzatzeko eskatzea erabaki dugu. Oraingoz, boto-eskaera, gaur hasi eta uztailaren 2ra arte egin ahal izango da.Hautesleek botoa posta bidez emateko eskaera Estatistikako Institutu Nazionalaren webgunetik deskargatzeko modua erraztea bultzatuko dugu\". Bozeramaileak gaineratu duenez, \"lanean ari gara, egun horietan konfinatuta edo kuarentenan egon daitezkeen pertsonek eta arrisku taldetakoak izan daitezkeenek posta bidezko boto-eskaera apoderatu baten bidez egiteko aukera izan dezaten\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa sustatuko du Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat egingo du, posta bidezko botoa sustatzeko. Bestalde, posa bidezko botoa eskatzeko epea luzatzeko eskatu du. Horretarako, botoa posta bidez emateko eskabidea deskargatu ahal izango dute Estatistiken Institutu Nazionalaren webgunetik. Bestalde, egun horietan ezin dutenek posta bidezko botoa eskatu: • konfinatuta edo berrogeialdian daudelako • talde kalteberetako kideak direlako. aukera izango dute posta bidezko botoa eskatzeko ahaldun baten bidez.", "score": 0.5065890257895166 }, { "src": "Bozeramaileak azaldu duenez, une oro, Segurtasun Sailak informazio eguneratua emango du uztailaren 12ko hauteskundeetan herritarren parte-hartzea bermatzeko egiten diren urrats guztiei buruz. Hauteskunde-prozesuen webgunean, twitter kontuan, komunikabideetan zabalduko dituzten informazio-oharretan, dibulgazio-kanpaina berezitan eta Gobernuaren ohiko kontsulta-bideen bitartez ere bai.", "tgt": "Une oro, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango die herritarrei, uztailaren 12ko hauteskundeetan modu seguruan bozkatu ahal izango dutela bermatzeko. Herritarrek informazioa jasotzeko bideak: • hauteskundeen webgunea • Twitter • egunkariak, telebista eta irratia • informazio kanpainak • eus webgunea", "score": 0.40870200263423623 }, { "src": "Herritarrek oro har erabiltzeko maskara kirurgikoak, eta profesionalek erabiltzeko FFP2 eta FFP3 maskarak egiteko makineria erosteko 582.876,67 euroko dirulaguntza emango du Eusko Jaurlaritzak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 580.000 euro baino gehiago emango ditu maskarak egiteko makinak erosteko.", "score": 0.31139180465464805 }, { "src": "Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak azaldu duenez, Nueva Sibol enpresak produkzio-ahalmena hirukoiztuko du eta Bexen enpresak egun duen produkzioa bikoiztuko du. Bi enpresa horiek, datozen sei hilabeteetan, goi-mailako babesa ematen duten 10 milioi maskara eta 120 milioi maskara kirurgiko bermatuko dituzte.", "tgt": "Horrela, Nueva SIBOL eta Bexen enpresek gaur egiten dituztenak baino askoz maskara gehiago egingo dituzte. Hurrengo sei hilabeteetan • babes handiko 10 milioi maskara egingo dituzte: profesionalentzat • 120 milioi maskara kirurgiko egingo dituzte: herritarrentzat", "score": 0.25227349982810904 }, { "src": "Atzo, astelehenean, Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 25ean 2. fasera igarotzeko eskabidea aurkeztu zuen. Espainiako Gobernuari eskatutako dokumentazio guztia bidali dio Eusko Jaurlaritzak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Nekane Murga Osasun sailburuek azaldu dute.", "tgt": "Astelehenean, maiatzaren 18an, Eusko Jaurlaritzak eskatu zuen Euskadik aukera izan dezala deseskaladaren 2. fasera igarotzeko maiatzaren 25ean. Horretarako, proposamen bat eta behar den informazio guztia bidali dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioari. Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuaren erantzunaren eta 2. faseko baldintzen zain dago.", "score": 0.6462936416716476 }, { "src": "Prentsaurrekoan Sonia Pérez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuak Covid19ak eragindako itxieraren ondoren euskal turismo- eta merkataritza-sektorea bultzatzeko bi aparteko laguntza-programa aurkeztu ditu. 15 milioi euro dira. 7,5 milioi euro turismorako eta beste 7,5 merkataritzarako. Laguntzak ezarrita dauden neurrien osagarria den babes-estrategia batean kokatuta daude, bi alditan jarduteko aurreikuspenarekin: erresistentzia eta berrabiarazte ekonomikoa. Sailburuak azaldu duenez, laguntzak beste edozein laguntzaren osagarriak dira diruz lagundutakoaren kostua gainditzen ez den bitartean, eta norgehiagoka bidez emango dira, Aginduan ezarritako baremazio bati jarraikiz.", "tgt": "Ezohiko laguntzak Turismoarentzat eta Merkataritzarentzat Eusko Jaurlaritzak ezohiko 2 diru-laguntza onartu ditu, 15 milioi eurokoak: • 7 milioi eta erdi euro turismoarentzat • 7 milioi eta erdi euro merkataritzarentzat Horien bitartez, turismoan eta merkataritzan lan egiten duten pertsonei lagundu nahi zaie lanean jarrai dezaten koronabirusak sortu duen egoeraren ondoren.", "score": 0.40206115399787284 } ] }, { "id": "45", "alignments": [ { "src": "Osasun Sailak eta Osakidetzak, ikerketan diharduten zentroetako profesionalekin batera, bat egin dute aurten ere Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Egunarekin. Egun horren bidez, emakumeek eta neskek zientzian bete-betean eta berdintasunez parte hartu ahal izateko helburua lortu nahi da, sektore horretan dagoen genero-arrakala murriztu ahal izan dadin.", "tgt": "Otsailak 11, Zientziako emakumeen eta nesken nazioarteko eguna da. Egun honen helburua da emakumeek zientziara sarbidea izatea eta parte hartzea. Sektore honetan oraindik gehienak gizonak dira.", "score": 0.24679517741728174 }, { "src": "Osakidetzak 40 urte bete ditu, eta markako datuak aurkeztu ditu ikerketa-proiektuetan parte hartzen duten emakumeei dagokienez. Izan ere, Osakidetzaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planean jasotako ekintza nagusietako bat da Osakidetzako ikertzaileen artean eta ikerketa-taldeen lidergoan emakumeen presentzia sustatzea.", "tgt": "Horregatik, egun honetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurkeztu ditu Osakidetzan ikerketa proiektuetan lan egiten duten emakumeen datuak. Gaur egun, proiektu horien %66a emakumeak dira.", "score": 0.34693599452250606 }, { "src": "Gero eta gehiago dira Bioaraban, Biocruces Bizkaian, Biodonostian eta Kronikgunen ikerketa-jarduerak zuzentzen dituzten emakumeak", "tgt": "Datuek diote are eta emakume gehiago daudela jarduera horietan ikerketa institutuetan, hala nola, Bioaraba, Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune izenekoetan. Hori zen Osakidetzaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuetako bat.", "score": 0.5302165756487885 } ] }, { "id": "55", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, gaur, 4,79 milioi euroko partida onartu du, hirugarren sektoreak, 2023an, gizartean esku hartzeko eremuan egingo dituen jarduerak sustatzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du ia 5 milioi euro ematea 2023an Hirugarren Sektoreko gizartean esku-hartzeko jardueretan laguntzeko. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamena izan da.", "score": 0.2948079919433644 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak eremu horretan eskaintzen dituen pizgarri ekonomikoak abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak arautzen ditu, eta haien xedea da hirugarren sektoreko erakundeek pertsona ororen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatzeko eta babesteko egiten dituzten jarduerak finantzatzen laguntzea.", "tgt": "Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren dekretu batean araututa daude. Helburua da erakunde horiei laguntzea pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko eta gizarteratzeko jarduerak egiten.", "score": 0.2042484510504227 } ] }, { "id": "149", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin batera.", "tgt": "Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da eta zenbait erabaki hartu ditu. Bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatza Garamendik azaldu dute zer erabaki hartu dituzten.", "score": 0.2446724214164927 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak abenduaren 1ean urtero ospatzen den HIESaren Munduko Egunari erreferentzia eginez hasi du agerraldia. Bingen Zupiriak prebentzioaren eta babes-neurriak hartzearen beharra nabarmendu du, sexu-harremanetako infekzioei eta gaisotasunari aurre egiteko modurik eraginkorrena baita; eta, aldi berean, solidarioak izatearen garrantzia azpimarratu du, norbanakoaren erantzukizunetik abiatuta.", "tgt": "Gai horri buruz, Zupiria sailburuak esan du beharrezkoa dela: • prebenitzea, eta ez transmititzeko neurriak hartzea. • denok izan behar dugu solidarioak eta arduratsuak.", "score": 0.23736591658578465 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azaldu du Gobernu Kontseiluak onartu egin duela hiru milioi euro bideratzea, telekomunikazio operadoreek, zuntz optikoa bizilagun gutxi eta maiz isolatuta dauden landa-eremuetara eramateko. Gaur gaurkoz, gune hauetan ez dago halako azpiegitura teknologikorik eta, ekimen honi esker, 4.710 etxebizitzatara iritsiko da konexioa. Honenbestez, Euskadi landatar osora hedatuko da kobertura. \"Irmoki uste dut lortuko dugula aipatu desberdintasunak ezabatzea, bai eta eremu horietako auzotarrei zerbitzu berriak eskuratzeko aukera ematea ere. Horrek, aldi berean, administrazioen eta herritarren arteko harremanak hobetzea eta arintzea ahalbidetzen du\", azpimarratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro emango ditu zuntz opitkorako, pertsona gutxi bizi diren eremuetara eta eremu isolatuetara iris dadin. Laguntza horren helburua da desberdintasunak ezabatzea.", "score": 0.2907195015685331 }, { "src": "Bestalde, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak argi berdea eman diola Euskadiko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileen egitura eguneratuko duen Kidegoen eta Eskalen Lege Proiektua ri. Garamendik azaldu duenez, Legeak lanpostu bakoitzerako funtzioak eta titulazioak berrantolatzea ahalbidetuko du, eta Administrazioaren egungo talde eta azpitalde profesionalen kopurua sinplifikatuko du; horrez gain, prozesuak malgutuko ditu lanpostu bakoitzaren betekizunak eguneratzeko eta aldatzeko, lanbide titulazioetan gertatzen diren aldaketen arabera. \"Administrazioko giza baliabideak behar bezala antolatzeak herritarren beharrei erantzun egokia ematen lagunduko digu. Eta ez hori bakarrik, langileen hautaketa prozesu arrazionalagoa ere ahalbidetuko du, barne-antolakuntzako behar eta premia berriekin bat datorren hautaketa prozesua ahalbidetuko baitu\", gaineratu du.", "tgt": "Lege honekin beste modu batera antolatuko dira Euskadiko Administrazio Orokorreko langileak. Legearen bidez, gauza hauek egin ahal izango dira: • lanpostuen funtzioak hobeto antolatzea. • Administrazio Publikoko lanbide-talde eta -azpitaldeak gutxitzea. • aldatzea lanpostu bakoitzaren betekizunak , titulazioa profesionalak aldatzen diren heinean. Horrek guztiak administrazioko langileen antolaketa hobetuko du, eta, horrela, hobeto erantzungo diete herritarren beharrei.", "score": 0.3020549955281301 }, { "src": "Gainera, Garamendi sailburuak aditzera eman du Lege proiektuari esker lan-eskaintza publikoetan sartzeko txanda bereziak sortu ahal izango direla, deitutako plazen kidego eta eskaletan gutxienez zortzi urteko antzinatasuna egiaztatzen duten bitarteko langileentzat. \"Gaur egun interinoek multzo zabala osatzen dute gure administrazioko langileen artean eta txanda berezi hauei esker enplegua finkatu ahal izango dugu\", esan du.", "tgt": "Gainera, enplegu publikoaren eskaintza bat ateratzen bada, bitarteko langileek , administrazioan gutxienez 8 urte daramatzatenek, proba praktiko ezberdin bat egin dezakete.", "score": 0.27867054603920693 }, { "src": "Halaber, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren erronka nagusiak ezagututa, \"Euskal Retail Prestakuntza\" programa rekin aurrera jarraituko duela. Hala, Eusko Ganberei dirulaguntza izendunak emango zaizkie, 800.000€-koak, prestakuntza-programaren jarduerak garatzeko.", "tgt": "Horregatik jarraituko du Retail Euskal Eskolaren prestakuntza-programarekin.", "score": 0.29153362749659667 }, { "src": "Horrez gain, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak zehaztu du Gobernu Kontseiluak 100.000 euroko diru-laguntza onartu duela Durangoko Azokaren inguruan zuzeneko jardueren ezohiko plan bat finantzatzeko, Covid-19ak sortutako krisiaren ondorioak arintzeko. Horrela, azaldu du osasun egoera dela eta, aurten Durangoko Azoka, batez ere, online egingo dela, baina Gerediaga Elkarteak \"Zu non, han DA!\" proiektua antolatu duela Azoka eta euskal kultura ahalik eta biztanle gehienengana hurbiltzeko helburuarekin, osasun krisiak eragindako edukiera eta mugikortasun murrizketak kontuan hartuta.", "tgt": "Durangoko Azokaren zuzeneko jardueretarako laguntzak Aurten, koronabirusaren krisiagatik, Durangoko Azoka online egingo da. Azokarako, \"Zu non, han da!\" proiektua antolatu da. Durangoko Azoka eta euskal kultura pertsona guztiengana hurbiltzeko.", "score": 0.29511384994830575 } ] }, { "id": "33", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.29067345212015905 }, { "src": "Hezkuntza arloan, bozeramaileak jakitera eman du Gobernuak ia 58 milloi euroko gastua bideratzea erabaki duela Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetarako garbiketa zerbitzuak kontratatzeko , ezinbestekoak bait dira ikastetxeek beharrezko higiene eta osasun-baldintzak bete ditzaten eta beren jarduera normaltasunez garatu ahal izan dezaten.", "tgt": "Garbiketa zerbitzua kontratatzea ikastetxe publikoetan Eusko Jaurlaritzak 58 milioi euro emango ditu Hezkuntza Sailaren menpe dauden ikastetxeetan garbiketa zerbitzua kontratatzeko.", "score": 0.5049400782999333 }, { "src": "Bingen Zupiriak azaldu duenez, Jaurlaritzak, halaber, bi milioi euro erabiltzea erabaki du emakumearen aurkako indarkeriaren, familia barruko indarkeriaren eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei doako laguntza juridikoa emateko , Euskadiko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoarekin egin ohi den lankidetzaren esparruan. Ekarpen horrek hiru euskal elkargoetako indarkeriari buruzko guardiako txandan ematen den aurretiazko aholkularitzaren eta abokatu-laguntzaren kostua konpentsatzeko balio du.", "tgt": "Doako laguntza juridikoa indarkeriaren biktimei Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro emango ditu Euskadiko Abokatuen Elkargoetan doako aholkularitza juridikoa eman diezaieten emakumearen aurkako, familia barruko eta sexu-askatasunaren aurkako indarkeria-delituen biktimei.", "score": 0.6368279349131915 }, { "src": "Lehendakaritzarekin lotura, bozeramaileak jakinarazi du, gaur arratsaldean, 4tatik aurrera, Ekonomia Suspertzeko eta Enplegu Aukerak Sortzeko Berpiztuko Planaren Kontseilu Errektorea bilduko dela, lehendakaria buru dela. Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 3an onartu zuen Berpiztu Programa, 2024ra arte guztira 13.250 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoarekin, eta 2023ko ekitaldi hau ixtean, metatutako inbertsioa 11.940 milioikoa izango da, hau da, konprometitutako inbertsio osoaren % 90. Zupiriak azaldu duenez, gaur arratsaldeko bilerak programa honen emaitzak xehetasunez azaltzeko balioko du.", "tgt": "Berpiztu Eusko Jaurlaritzako programa bat da. Programa hau 2020an onartu zen Euskadin ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko. Programa honetan 13 mila milioi euro gastatuko dira 2024ra arte.", "score": 0.1589377813162837 }, { "src": "Bestetik, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretuaren aldaketa onartu da gaurkoan, bai eta izendapen berriek eragindako goi-karguen izendapenak ere. Honenbestez, Dekretu berriak aldaketa hauek jasotzen ditu: Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak Kabinetearen Zuzendaritza izena hartu du; Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren izena Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia izango da; Komunikazio Zuzendaritzak Gizarte Komunikazioko Zuzendaritza izena hartu du; Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren izena Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia izango da aurrerantzean; Kanpo Harremanen Zuzendaritzak deitura berdinakin jarraituko du; eta Europako Gaien Zuzendaritzak Europar Batasunerako Zuzendaritza izena hartuko du. Bestalde, Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza kendu egiten da eta haren eginkizunak Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkaritza Nagusiari esleitzen zaizkio.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Lehendakaritza nola antolatuta dagoen arautzen duen dekretua aldatzea. Aldaketak egin dira goi-karguak dituzten pertsonetan eta idazkaritza eta zuzendaritza batzuen izenetan, hala nola: • Kabinetearen Zuzendaritza (lehen Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza zena). • Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia (lehen Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia zena). • Gizarte Komunikazioko Zuzendaritza (lehen Komunikazio Zuzendaritza zena). • Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia (lehen Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia zena). • Europar Batasunerako Zuzendaritza (lehen Europako Gaien Zuzendaritza zena). • Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza kendu egin da.", "score": 0.2022784572990256 }, { "src": "Gobernantza sailarekin lotuta, alde batetik, Euskadiko Administrazio Publikoaren zenbait sektoretako lan-kontratuko langile finkoentzako txanda kontratuari 2023ko abenduaren 31ra arte lotutako Erretiro Partzialeko Plana gauzatzeko akordioa onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak gaurkoan. Adostasun honen arabera, lan-kontratuko langileen lan-bizitzaren amaiera nabarmen hobetuko duela pentsatzen da, eta aldi berean enplegu berriak sortzen lagunduko du, eta belaunaldien arteko erreleboa ahalbideratu.", "tgt": "Erretiro Partzialeko Plana Eusko Jaurlaritzak txanda-kontratudun Erretiro Partzialeko Plana onartu du Euskal Administrazio Publikoko langile finkoentzako, 2023aren amaierara arte. Horri esker, langileek erretiroa lehenago hartu eta lan-bizitzaren amaiera hobetu ahal izango dute. Gainera, lanpostu berriak sortu ahal izango dira gazteentzat.", "score": 0.5237173501608979 }, { "src": "Gainera, Jaurlaritzak EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren 14/2022 Legea aldatzeko egindako lege-proposamena babestea erabaki du, RGIa jasotzen duten pertsonek lehen hiruhilekoan modu automatizatuan jasotzen dituzten zenbatekoak eguneratu daitezen. Zupiriak azaldu duenez, Jaurlaritzak proposamen hori aintzat hartzearen aldeko iritzia eman du, Legeari segurtasun juridiko handiagoa ematen diola uste duelako eta babes hobea eskaintzen dielako laguntza hauen titularrei eta onuradunei.", "tgt": "EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdi politikoek Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea aldatzeko proposamena egin dute. Eusko Jaurlaritzak proposamen hori onartu du, eta horri esker DSBEaren zenbatekoak aldatu egingo dira gaur egungo ekonomiaren egoerara egokitu daitezen.", "score": 0.4720634793912942 }, { "src": "Bestalde, Jaurlaritzak EH Bilduren legebiltzar-taldeak garatu gabeko lurzoru urbanizagarria aurreko egoerara (hau da, lurzoru urbanizaezinera) itzultzeko egindako lege-proposamena aintzat hartzearen aurkako iritzia azaldu du.", "tgt": "Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez du onartu EH Bilduk eraiki daitezkeen lurzoruei, hau da, lurzoru urbanizagarriei buruz egindako proposamena.", "score": 0.44808616788648514 } ] }, { "id": "242", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du, Gobernu Kontseiluaren ondoren, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta erabaki batzuk hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.", "score": 0.21612056782132857 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, irakaskuntza itunduko greba-deialdia dela eta, honako hau nabarmendu du: \"Egiaztatuz gero, hilabeteko greba egitea gehiegizkoa, neurrigabea eta familiekin adeitasunik gabea da\".\"Arduratuta gaude sindikatuen eta hezkuntza itunduko zati baten arteko lan-gatazka honen haserreagatik\", esan du. Era berean gogorarazi du edozein lan-gatazkak bitartekaritzaren irudia duela aldeentzat eskuragarri, Lan eta Justizia Sailean.", "tgt": "Sindikatuek esan dute grebak hilabete iraungo duela. Jaurlaritza kezkatuta dago; denbora gehiegi dela uste du, eta familiak ez direla kontuan hartzen. Gogoratu du Lan eta Justizia Sailak bitartekari lanak egin ditzakeela gatazkaren bi aldeen artean: sindikatuak eta itunpeko hezkuntzaren sektorearen zati bat.", "score": 0.1944662640369578 }, { "src": "Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman diola Finantzen Euskal Institutuari KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIAren % 7,3 6,6 milioi euroan eskuratzeko. \"Urrats garrantzitsua da Gobernuaren politikan; izan ere, euskal enpresak Euskadin finkatzeko apustua egiten du\", esan du. Azpiazu sailburuak azaldu duenez, Gobernuak uste du korporazioak interes estrategikoa duela nekazaritzako elikagaien sektorera bideratutako industria-politikarako. Gainera nabarmendu du Finantzen Euskal Institutuak Kaikun presentzia izateak indartu egingo duela euskal enpresaren estrategia eta hark gure lehen mailako sektorearekin duen konpromisoa. \"Esne-hornidura tokiko abeltzainen bidez ekoiztea bermatuko da\", esan du.", "tgt": "Erosketa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko elikaduraren industriaren aldeko apustua egin du. Kaiku Euskadiko enpresa garrantzitsu bat da. Eta Finantzen Euskal Institutuak enpresa horretan parte hartzeak bermatuko du Euskadin ekoizten den esnea tokiko abeltzainena izatea, hau da, Euskadiko herrietakoa.", "score": 0.21875861215335257 }, { "src": "Kolonbiarekin lankidetza", "tgt": "Kolonbiarekin elkarlanean", "score": 0.5563670434014238 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Errepikapenik Ezerako Batzordearekin jardungo duela lankidetzan.Erkorekak nabarmendu du helburua dela gatazkaren ondorioz exiliatutako pertsonak babestea. Horrela, lankidetza HEGOA UPV/EHUren Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuaren bidez egingo dela azaldu du, eta laguntzak exiliatu behar izan zuten eta Euskadin bizi diren gatazkaren biktimak izango dituela oinarri.", "tgt": "Kolonbiako proiektu batekin elkarlanean ariko da Eusko Jaurlaritza, Kolonbiako gatazkaren ondorioz bertatik ihes egin behar izan zuten eta Euskadin bizi diren erbesteratuak babesteko. HEGOAren bitartez gauzatuko da elkarlana, Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordearekin. HEGOA Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutua da, Euskal Herriko Unibertsitatearena.", "score": 0.29348973868855577 }, { "src": "Haur Hezkuntzako Eskoletarako laguntzak", "tgt": "Haur-eskoletarako laguntza ekonomikoak", "score": 0.4238980228431506 }, { "src": "Era berean, Josu Erkoreka sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela 26 milioi euroko gastua egiteko, Euskadin Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa finantzatzeko. Zero eta hiru urte bitarteko umeen ikasgela itunduei eusteko laguntzak dira. Erkorekak azaldu duenez, sare homologatu horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Haurreskolak Partzuergoaren bidez ematen duen zerbitzua osatzen da.\"Hori funtsezko zerbitzua da, familia- eta lan-bizitza behar bezala uztartzeko\", esan du. Josu Erkoreka sailburuak nabarmendu du zerbitzu horren finantzaketaren helburua hirukoitza dela: ikastetxe horiek mantentzen laguntzea, familiek ordaindu beharreko kuotak murriztu eta homogeneizatzea eta ikastetxe horien hezkuntza- eta laguntza-kalitatea hobetzea.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 26 milioi eta erdi euro gastatzea onartu du, Euskadiko Haur Hezkuntzako lehen ziklorako. Horrelako gelak oso garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, familiek aukera izan dezaten familia bizitza eta lana uztartzeko. Horren bidez, honetan guztian lagundu nahi da: • Ikastetxe horiek mantenduko dira. • Familiek kuota txikiagoak ordaindu beharko dituzte. • Ikastetxe horietako hezkuntzaren eta asistentziaren kalitatea hobea izango da.", "score": 0.4617283014015706 }, { "src": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ezagutzera eman du Gobernu Kontseiluak garapenerako lankidetzako \"Ignacio Ellacuría\" saria ren deialdia eta Gizarte eta Giza Zientzien modalitateko \"Ikerketako Euskadi\" saria rendeialdia onetsi dituela.\"Ignacio Ellacuría\" sariaren bidez, erakundeek, kolektiboek eta banakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokari eta pobrezia gainditzeko borrokari egiten dieten ekarpena saritzen da; Ikerketako Euskadi sariarenbidez, zientzia-jarduera sustatu nahi da.", "tgt": "Jaurlaritzaren Kontseiluak bi Sari hauetarako deialdia onartu du: • Garapenerako Lankidetzaren Ignacio Ellacuria Saria: erakundeak edo pertsonak saritzen dira, berdintasunaren eta justiziaren alde eta pobreziaren aurka borrokatzen dutenak. • Ikerkuntzako Euskadi Saria: zientziarekin lotutako jarduerak saritzen dira.", "score": 0.4290811737779534 } ] }, { "id": "197", "alignments": [ { "src": "KZgunea Eusko Jaurlaritzak Euskadin herritar digitalen bultzada sustatzeko sortu duen telezentroen sareak, telelaguntza-zerbitzu baten bidez, herritarren zalantza teknologikoak argitzen lagunduko du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten pertsonek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.", "tgt": "Herritarrek etxean geratu behar duten egun hauetan, KZgunea zabalik utzi du Eusko Jaurlaritzak telelaguntza -zerbitzua izateko.", "score": 0.3080245188300118 }, { "src": "Horrela, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) inguruko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZgunea sareak babesa eman nahi die laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei, gaur egun etxetik egin behar diren online erosketetan, banku-izapideetan eta abarretan. Gainera, zerbitzu honen lehentasunezko helburuetako bat da beren gaitasun digitalak areagotzeko aholkuak edo jarraibideak behar dituzten familiei laguntza ematea eta, horrela, beren seme-alabei lagundu ahal izatea ikastetxeek Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiei bidaltzen dizkieten online zereginetan. Adinekoen egoitzei ere laguntza ematen diete, senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.", "tgt": "KZguneek Internet nola erabili jakiteko zalantzak argitzen dituzte, orain Internet bidez egin behar ditugun eguneroko gauzak egiteko, hala nola: • erosketak • bankuko izapideak... Hala, Eusko Jaurlaritzak lagundu egin nahi die egun hauetan: • pertsona guztiei, eta bereziki etxetik Internetez erosketak egin nahi eta nola egin ez dakiten adinekoei. • familiei, beren seme-alabei Internetez bidaltzen dizkieten eskolako zereginetan lagun diezaieten. • zahar-egoitzetakoei, bideokonferentzian familiakoekin izan ditzaten.", "score": 0.2015162641657584 }, { "src": "IKTen erabilerari buruzko zalantzak dituzten pertsonek kudeaketa-zentroko 945 01 61 00 arreta-telefonoaren bidez edo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako KZguneetako telefonoen edo posta elektronikoen bidez helaraz ditzakete kontsultak.", "tgt": "KZguneak eskaintzen duen zerbitzu honen berri izateko: • Deitu telefono-zenbaki honetara: 945 01 61 00 • edo idatzi Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako KZgunearen zentroetako helbide", "score": 0.3854800993978304 }, { "src": "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko zalantzak argitzeko interesa dutenek KZgunea sareko zentroetan telefonoz edo posta elektronikoz egin dezakete kontsulta", "tgt": "KZgunearen zentroek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei buruz ikasteko plataforma bat ere badute.", "score": 0.4315363638346155 }, { "src": "Gainera, KZgunea sareko zentroek normalean aurrez aurre ematen diren ikastaro guztietako materiala eskuragarri jarri dute Formakuntza Plataforman eta urrutiko ikastaroen plangintzarekin aurrera jarraitzen dute. Informazio eta Komunikazio Teknologietan interesa duten pertsonek Youtube-ko kanalean edo blogean ere jaso dezakete formakuntza.", "tgt": "Orain, plataforma honen bidez egin daiteke: • orain arte aurrez aurre egiten ziren ikastaro guztien materiala kontsultatu. • bere horretan jarraitzen dute Internetez egiten ziren urrutiko ikastaro guztiek.", "score": 0.43750592657364024 } ] }, { "id": "71", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakaria, Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak lagunduta, gaur goizean elkartu da Argentina, Txile, Kolonbia, Ameriketako Estatu Batuak, eta Uruguaiko euskal etxeetatik etorri diren 20 gazterekin. Gazte horiek aurtengo Gaztemundu programan ari dira parte hartzen.", "tgt": "Iñigo Urkullu Lehendakaria gaur elkartu da Argentina, Txile, Kolonbia, Ameriketako Estatu Batuak eta Uruguaiko Euskal Etxeetatik etorri diren 20 gazterekin. Gazte horiek dira aurten Gaztemundu programan parte hartzen dutenak. Ekitaldian Gorka Alvarez ere egon da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.", "score": 0.7402398162723849 }, { "src": "Basque Country estrategiaren barruan sartzen da Gaztemundu programa; 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak helburu bikoitz honekin: batetik Euskadiren errealitatearen alderdi guztiak ezagutzera ematea; eta, bestetik, belaunaldi berriei euskal etxeetako bizitzan aktiboki integratzen laguntzea. Xede horrekin, euskal etxeetako gazteek 15 eguneko egonaldia egin ohi dute Euskal Herrian, bertan bizi diren eta bertan lan egiten duten pertsona, erakunde, antolakunde eta enpresekin harremanetan jartzeko eta Euskadi barruko eta kanpoko gazteen arteko kontaktu-plataformak sortzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 1996an sortu zuen Gaztemundu programa. Helburua zen beste herrialde batzuetan bizi diren euskal jatorriko gazteek Euskadi ezagutzea eta gazte horiek beren herrialdeetako Euskal Etxeetako bizitzan parte hartzea.", "score": 0.3359025825225423 } ] }, { "id": "273", "alignments": [ { "src": "Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuen Gobernu Kontseiluak asteroko ohiko bilera Urdaibaiko Erreserban egin du, Busturiako Madariaga Dorrean hain zuzen ere.", "tgt": "Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua ezohiko lekuan elkartu da aste honetan: Busturiko Madariaga Dorrean. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren egoitza da dorre hori.", "score": 0.44462054709446774 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu eta Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, prentsaren aurrean agertu da, gaur eguerdian, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Patronatuaren egoitzan gaur egin den Gobernu Kontseiluan aztertutako gaien berri emateko.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak erabaki batzuk hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ingurumeneko sailburu Iñaki Arriolak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek", "score": 0.16053210562729353 }, { "src": "Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, Iñaki Arriolak, prentsaurrekoan esan du Kontseiluari eman diola bere Sailak landu duen Klima Aldaketari buruzko Legearen aurreproiektuaren zirriborroa, eta \"orain garrantzi handiko lege hau herritarrek parte hartzeko prozesuan murgilduko da, eta bide administratiboari ekingo dio\", adierazi du. Arriola sailburuaren arabera, Klima Aldaketari buruzko Legearen aurreproiektuaren bidez administrazio publiko guztien, sektore pribatuaren eta herritarren jarduera-esparrua zehaztu nahi da 2050erako Klima Aldaketaren Estrategian ezarritako helburuak bete ahal izateko. \"Karbonorik gabeko ekonomia jasangarri eta lehiakor baterako bideari erabakigarritasunez ekin behar zaio, gizarte osoa inplikatuta giza jarduera kliman eta ekosistema naturaletan izaten ari den eragina geldiarazteko edo arintzeko, bederen\", ñabartu du.", "tgt": "Ezarriko den Klima Aldaketaren Legea Arriola sailburuak dokumentu bat aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari: Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektua lantzeko dokumentua. Ingurumen Saila prestatzen ari den lege oso garrantzitsu bat da klima-aldaketarena. Lege hori egiteko, denbora-tarte bat eman behar da aldez aurretik herritarrek beren iritzia eman eta parte har dezaten. Aurreproiektuan, azaltzen da zer egin behar duten administrazio publikoek, enpresek eta herritarrek 2050erako Klima Aldaketaren Estrategiak dioena betetzeko. Gizarte osoak dauka paperen bat eginkizun horretan, egiten dugun guztiak eragiten baitie klimari eta naturari. Garrantzizkoa da ekonomia gero eta jasangarriagoa eta lehiakorragoa izatea eta energia garbiagoak erabiltzea ekonomian.", "score": 0.3604058616406876 }, { "src": "Era berean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak Urdaibaiko Biosferaren Erreserban babestutako ekosistemak zaintzearekin eta hobetzearekin erlazionatutako dekretu bat onartu duela. \"Arau berritzailea da, eta hazkunde bizkorreko zuhaitz sailen lekuan hazkunde moteleko bertako espezieak aldatzea sustatzeko eman daitezkeen laguntzak ezartzen eta arautzen ditu\", erantsi du.", "tgt": "Onartu den dekretu batez ere hitz egin du Arriola sailburuak. Urdaibaiko Biosfera Erreserban dauden babestutako ekosistemak babesteko eta hobetzeko arau bat da. Zuhaitz autoktonoak landatzeko ematen diren laguntzak erregulatzen ditu arau horrek. Zuhaitz horiek hazkunde bizkorreko beste batzuk baino astiroago hazten dira; orain arte hazkunde bizkorrekoak landatu dira.", "score": 0.21077028234212647 }, { "src": "Langabeziari buruzko maiatzeko datuak ezagutu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, esan du joera positiboa dela. \"Maiatza amaitzean 1.771 langabetu gutxiago zeuden Euskadin, eta lanik gabeko 113.873 pertsona zeuden erregistratuta Lanbiden. Azken hamabi hilabeteotan langabeziaren beheraldia 8,928 pertsonakoa izan da, % 7,27 egin du behera, ñabartu du. Sailburuaren arabera, beraz, joera positiboari eutsi egiten zaio, eta jarraitu egingo da, beraz, enpleguaren kalitatea eta kopurua hobetzeko bidean, \"legealdi honetarako gure bi helburu nagusi izanik\", erantsi du.", "tgt": "Maiatzeko langabeziaren datuak jakinarazi ditu Artolazabal sailburuak. Daturik garrantzitsuenak hauek dira: • Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hilean baino 1.771 langabe gutxiago • Lanbiden , 110 mila pertsona baino gehiago daude izena emanda langabetzat. • Azken urtean, ia 9 mila pertsona gutxiago daude lanik gabe Euskal Autonomia", "score": 0.3203974290422349 }, { "src": "Bestalde, Beatriz Artolazabal sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak, oniritzia eman diola ELGA-Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakunderako 130.000 euroko dirulaguntzari; horren bidez Euskadiko lanaren etorkizuneko joerak eta aukerak identifikatzeko proiektua garatzea da helburua. Sailburuak esan dunez, proiektu horren bidez, sektore eta lanbide-jardueren araberako enplegu-modu berriak aztertuko dira, eta etorkizunean automatizaziorako ahulenak izango diren sektoreak identifikatuko dira.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 130 mila euroko laguntzak ere onartu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan lanaren etorkizuna zein izango den aztertzeko. Horri esker, sektorez sektore zer enplegu mota berri sor daitezkeen ikusiko da, eta zein sektoreri eragingo dien gehien automatizazioak.", "score": 0.2954460906024778 }, { "src": "2020ko Aurrekontuaren Jarraibideei dagokienez, Erkoreka sailburuak adierazi du datorren asteartean onartuko direla Gobernu Kontseiluan, eta 2020ko Aurrekontu Proiektuak herritarren lehentasunei erantzungo diela: ekonomia suspertzeari, enplegua sortzeari eta oinarrizko zerbitzuen kalitatea bermatzeari.", "tgt": "2020ko aurrekontuak Erkoreka sailburuak esan du hurrengo asteartean onartuko dela 2020ko Aurrekontuen Proiektua. Proiektu hori izango da: • EAEko ekonomiak hobera egiteko • lanpostu gehiago sortzeko • zerbitzu publikoak kalitatekoak izateko (osasungintza, irakaskuntza...)", "score": 0.4394107727354677 }, { "src": "Proiektua onartzeari buruz, berriz, bozeramaileak gogoratu du lehendakariak argi esan zuela joan den ostiralean Legebiltzarreko Osoko Bilkuran, eta hark esandako hitzak aipatu ditu: \"alderdi politiko guztiak izan nahi ditugu aintzat gure Gobernu Programa betetzeko aurkezten ari garen plan eta proiektu bakoitzean eta guztietan\". Horrela, Erkorekak, Jaurlaritzaren legebiltzar-egoeraz jabetuta, herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten gai guztiak planteatzeko, negoziatzeko eta adosteko eskaintza egin du. \"Eginahal horretan, funtsezko erreminta dira 2020ko Aurrekontuak\", erantsi du.", "tgt": "Orobat, Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarreko alderdi politiko guztiak izan nahi dituela kontuan, eta haiekin hitz egin bai aurrekontuen gai horretaz eta baita beste proiektu batzuez ere, gobernu-programa betetzeko. Aurrekontuena, une honetan, oso proiektu garrantzitsua da, Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko balio baitute.", "score": 0.35953827472792044 } ] }, { "id": "135", "alignments": [ { "src": "Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Gasteizko Ironman probaren aurkezpenean parte hartu du. Saila probaren laguntzailea da, eta irailaren 12an egingo da Arabako hiriburuan. Aurkezpenean Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Ramiro González Arabako diputatu nagusiak ere esku hartu dute.", "tgt": "Irailaren 6an Gasteizko Ironman proba aurkeztu da. Aurkezpenean egon dira: • Javier HurtadoTurismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua. • Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. • Ramiro González Arabako diputatu nagusia. Ironman proba irailaren 12an egingo da Gasteizen. Proba hau triatloi bat da, hau da, proba horretan 3 kirol hauek egiten dira: • igeriketa • txirrindularitza • korrika 12 urte baino gehiago dira Ironman proba egiten dela eta hau Gasteizen egiten den bigarren urtea da. Probaren antolakuntzak uste du 2 mila kirolari baino gehiagok parte hartuko dutela.", "score": 0.31257355607665444 }, { "src": "Javier Hurtadok azpimarratu duenez, kirola turismoari lotutako jarduera-esparru ekonomiko berri bat sortzen ari da. \"Kirol-ekitaldiak turismoaren garapenaren katalizatzaile izan daitezke eta izan behar dira, eta onura ekarriko dute ekonomiara eta gizartera. Horrela, turismo jasangarriaren, kalitatezkoaren eta tokiko garapen hori eta kultura-aberastasuna ekarriko duenaren trakzio-ikuspegitik heldu behar diogu. Izan ere, turismoa urtaroen mende ez egoteko eta eskaintza bereizia egiteko tresna bat da kirol-turismoa, biak gure turismo-kudeaketaren oinarrizko ardatzak izanik\", esan du.", "tgt": "Gainera, proba horiek urteko edozein garaitan egiten dira. Horrek antolatzen diren tokietako ekonomiari laguntzen dio. Horregatik, garrantzitsua da turismo jasangarria eta kalitatezkoa bultzatzea.", "score": 0.14588242708453944 } ] }, { "id": "339", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan jakinarazi du Kontseilu horrek \"Jokoaren Euskal Behatokia\" sortzeko, antolatzeko eta funtzionatzeko Dekretua onartu duela. Hala, zeharkako eta kide anitzeko organo honek Euskadin jokoaren errealitatearen informazio, azterketa, analisi eta ikerketako zerbitzu zentralizatu gisa funtzionatuko duela azaldu du. \"Gure helburua da jokoaren errealitatearen ezagutza sistematikoa eta eguneratua edukitzea, bai eskaintzari dagokionez bai gizartearen eskaerari eta geroko joerei dagokienez\", gaineratu du.", "tgt": "Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua , eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak aditzera eman du zer gai landu diren eta zer erabaki hartu diren. Eusko Jaurlaritzak Jokoaren Euskal Behatokia sortuko du. Gobernu Kontseiluak Jokoaren Euskal Behatokia martxan jartzeko Dekretua onartu du. Behatokiaren helburua izango da Euskadin jokoaren analisia egitea eta horri buruz informatzea. Horrela, Eusko Jaurlaritzak jakin ahalko du zer joko-mota eskaintzen diren, zenbat jendek jokatzen duen eta etorkizunean zer joko-mota nagusituko diren.", "score": 0.2534303659569306 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Familiako eta laneko bizitza bateragarri egitea sustatzeko laguntzak handitu egin direla. Hala, laguntzen zenbatekoa 2,4 milioi euro arte igo dela azaldu du. Zenbateko horri esker, lanean ari diren amek eta aitek seme-alabak eta laguntza behar duten edo osasuneko arazo larriak dituzten senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu ahal izango dute. \"Gure helburua da familien sustapen- eta laguntza-politikak indartzen jarraitzea euren bizitzaren ziklo osoan\", adierazi du Erkorekak.", "tgt": "Familia eta lana bateragarri egiteko Eusko Jaurlaritzak 2,4 milioi euro gehiago emango ditu familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko laguntzetarako. Horrela, lanean ari diren amek eta aitek eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu ahal izango dute seme-alabak eta euren laguntza behar duten edo gaixotasun larriak dituzten senitartekoak zaintzeko. Eusko Jaurlaritzaren helburua da familiei bizitza osoan zehar laguntzea.", "score": 0.4589689052514301 }, { "src": "Gainera, Josu Erkorekak jakinarazi du gaurko bileran Gobernu Kontseiluak ikerketa zientifikoa sustatzeko bi ekimen onartu dituela. Alde batetik, \"2018ko Ikerkuntzako Euskadi Saria\" , Euskadin lan egiten duten talde kualifikatuen eta ikertzaileen esfortzuak adoretzeko, bultzatzeko eta baloratzeko eta zientzia-jarduera sustatzeko. Eta, bestetik, 2019an Euskadin Kongresu eta bilera zientifikoak antolatzen laguntzeko programa.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoa sustatu nahi du. Horretarako, 2 gauza egingo ditu: • Martxan jarriko du laguntza-programa bat, 2019an Euskadin kongresu eta biltzar zientifikoak antolatzeko. • 2018ko Euskadi Ikerketa Saria ematea, Ikerketa zientifikoa eta Euskadiko ikerlari eta ikerketa-taldeen lana sustatzeko.", "score": 0.3442309183826606 }, { "src": "Erkoreka sailburuak adierazi du Euskadiko 2019ko Aurrekontuetarako negoziazioak irekita jarraitzen duela oposizioko hiru alderdiekin: EH-Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PP. Hala ere, gaur arte Elkarrekin-Podemos alderdiaren proposamen zehatz bat baino ez dutela jaso adierazi du. Erkorekak esan du 2019ko Aurrekontua gizarte-politikan, inbertsioan, berrikuntzan, langile publikoen lan-baldintzetan eta beste hainbat arlotan hobea dela. \"Suspertze ekonomikoari eta enpleguari eusteko politika guztiekin Gobernu honek duen konpromiso sozial gorena bateratzen duen aurrekontua dela\" zehaztu du.", "tgt": "Euskadiko 2019ko Aurrekontuak Eusko Jaurlaritzak hizketan jarraitzen du gainerako alderdi politikoekin (Euskal Herria-Bildu, Elkarrekin-Podemos eta Alderdi Popularrarekin), Euskadik 2019an izango duen aurrekontua adosteko. Eusko Jaurlaritzak Elkarrekin-Podemos-en proposamen zehatz bat bakarrik jaso du. Eusko Jaurlaritzak, 2019ko aurrekontuarekin, ekonomia eta enplegua indartzeko politika guztiekin konplitu nahi du. Bozeramaileak esan duenaren arabera, aurrekontu hau hobea da alderdi hauetan guztietan: • Gizarte-politikak, hots, herritarrek bizi-kalitate hobea eta ongizatea izateko hartzen diren erabaki politikoak. • Diru-inbertsioa. • Berrikuntza, alegia, zerbaitetan berrikuntza dakarten aldaketak. • Langile publikoen lan-baldintzak.", "score": 0.40583500118517707 }, { "src": "Estatuko Aurrekontu Orokorrei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du positiboa dela Espainiako Gobernuak aurrekontuak onartu ahal izatea; \"erakunde-mailako egonkortasunaren ikuspegitik garrantzitsua dela\" gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ustez, oso garrantzitsua da Espainiako Gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzea, esan nahi baitu erakunde publikoak egonkorrak direla.", "score": 0.4919833653498579 }, { "src": "KATALUNIA", "tgt": "KATALUNIA", "score": 1.0000000000000002 }, { "src": "Kataluniako preso politikoen gainean galdetuta, politikari katalanak behin behineko espetxeratze-egoeran egoteak zentzurik ez duela azpimarratu du Erkoreka sailburuak. \"Ez da logikoa ez ikuspegi politikotik, ez judizialetik, ezta beharrezkoa den distentsioaren ikuspegitik ere\", gaineratu du.", "tgt": "Bozeramaileak esan du ez dela ona Kataluniako politiko asko kartzelan egotea. Eusko Jaurlaritzaren ustez, ez da lagungarria politikoki eta judizialki, ezta Kataluniako tentsioa baretzeko ere.", "score": 0.31672118814324784 } ] }, { "id": "288", "alignments": [ { "src": "Bestalde, Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak garrantzizko bi Dekretu onetsi ditu birziklatzea bultzatzeko eta ekonomia zirkularraren kulturan aurrera egiteko. Lehenengo Dekretuak eguneratu egiten du hondakin industrialen araudia eta, sailburuak adierazi duenez, arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzetik sortutako hondakinen garrantzia nabarmentzea da helburua. \"Berrerabiltzeak murriztu egiten du material berrien erauzketa eta hondakinen isurketa\", adierazi du. Bigarren Dekretuak konpostajerako instalazioak eta jarduerak arautzen ditu. Bozeramaileak azaldu duenez, etxeetan sortutako bio-hondakinak konpostatzeko instalazioek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzak 2 dekretu garrantzitsu onartu ditu birziklatzea eta ekonomia zirkularra bultzatzeko. Dekretuetako batek industrian sortzen diren hondakinei buruzko araua eguneratuko du. Dekretu horrekin, altzairuaren fabrikazioan sortzen diren hondakinak berrerabiltzea nahi du Eusko Jaurlaritzak. Bigarren dekretuak konpostajerako instalazioak eta jarduerak arautuko ditu. Dekretu horretan definituko dira etxeetan sortutako zabor organikoa konpostatzeko instalazioek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dira.", "score": 0.24610864219961673 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediarekin batera.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluan zer gai jorratu eta zer erabaki hartu diren azaldu dute.", "score": 0.4664058323620615 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak adierazi duenez, Euskalteleko akziodun maioritarioak, Zedona britainiarrak, Euskadin enpresak itsatsita dituen erroak mantentzea nahi da. \"Gure Herrialdearekin duen lotura\", zehaztu du. Zentzu horretan, adierazi du espero duela akziodun berriak mantentzea jarduerarekiko eta enpleguarekiko konpromisoa, oraingo lan-lerroa eta berrikuntza teknologikoaren aitzindaritzan egotearen aldeko apustua. Gainera, sailburuak argi utzi du oraingoz Eusko Jaurlaritzak ez duela enpresan berehalako ekintzarik ezartzeko asmorik. Erkorekak esandakoaren arabera, zuhurragoa, egokiagoa eta zuzenagoa da operazioaren hedadura aurretik ezagutzeko zain egotea.", "tgt": "Zegona enpresa da Euskaltelen akziodun berria. Eusko Jaurlaritzak espero du enpresa horren apustua izatea: • Euskaltelek Euskadirekin duen harremanari eustea. • zerbitzu bera ematen jarraitzea. • gaur egungo lanpostuei eustea. • Euskaltelen lan egiteko erari eustea, teknologia eta berrikuntza gaietan egunean egotea.", "score": 0.30119911386813697 }, { "src": "Transferentziak", "tgt": "Transferentziak Eusko Jaurlaritzak espero du eskumenen transferentziaren gaia laster ebatziko dela.", "score": 0.4884508197856236 }, { "src": "Transferentziei dagokienez, Erkoreka sailburua optimista agertu da. \"Konfiantza dut martxan jarritako lanean eta hartutako konpromisoetan\", adierazi du. Hala, Erkorekak azaldu duenez, gaurko egunean zehar bi ordezkaritzek jarraitu egingo dute proposamenak trukatzen, eta espero da ponentzia teknikoaren inguruan bihar beste bilera bat egitea. \"Bertan espero dut itxi ahal izango direla akordio guztiak Transferentzien Batzorde Mistoa biltzerako, datorren ostegunean\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak espero du akordio guztiak itxita edukitzea Transferentzien Batzorde Mistoaren apirilaren 11ko bilerarako.", "score": 0.4754026701140332 }, { "src": "Itsasertza Proiektua", "tgt": "Itsasertza proiektua Eusko Jaurlaritzak Itsasertza proiektua onartu du.", "score": 0.6237608161529605 }, { "src": "Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du \"Itsasertza Proiektua\" itsasoko kutsadura-egoerei aurre egiteko, bere eraginak arriskuak ekar baititzake pertsonengan eta ondasun materialetan. \"Itsaso eta kostaldeetako kutsadura-egoera larriei aurre egiteko plan bat da, larrialdi-egoera kritikoa sorrarazten duten egoerei\", adierazi du. Segurtasuneko sailburuak azaldu duenez, planak ondokoak ezartzen ditu: jarduteko aurreikusitako prozedurak, kontingentziarik gertatuz gero aurrera eraman behar diren protokoloak, eta berehala erantzuteko neurriak kalte berriak prebenitu eta saihesteko, eta jadanik sortutakoak konpontzeko.", "tgt": "Itsasertza Euskadiko Larrialdietako Plan Berezia da, itsasoko kutsadurari aurre egiteko. Batez ere, kutsadura-egoera larria denean eta arriskua sortzen duenean pertsonengan eta ondasun materialengan. Itsasertza planak azaltzen du: • nola saihestu kalte berriak • nola konpondu jada sortutako kalteak", "score": 0.2922006788590083 }, { "src": "GRANDE AMÉRICA kargaontziak hondoratzean isuritako fuela iristeko arrisku posiblearen aurrean, sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak komunikazio zuzena mantentzen jarraitzen du arlo horretan eskumena duten estatuko erakundeekin; eta oraingoz, ez da aktibatu beharrik izan arriskugarritasunaren eta zaurgarritasunaren analisi espezifikorik euskal itsasertzean izan dezakeen eraginari buruz. \"Probabilitatea txikia da gure kostaldean kutsaduraren agerraldi larririk izatekoa\", gaineratu du.", "tgt": "Euskaditik gertu hondoratu zen kargaontzi hori duela aste batzuk. Itsasora isuritakoa gure kostaldera iristeko gertu egon da. Jaurlaritzaren ustez, ez da beharrezkoa izango larrialdi-plana martxan jartzea, oraingoz ez baitago kutsadura larririk gure kostaldean.", "score": 0.20574550006711667 }, { "src": "Birziklatze Dekretuak", "tgt": "Birziklatzeari buruzko dekretuak", "score": 0.5535491215726619 } ] }, { "id": "253", "alignments": [ { "src": "Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak \" EAEko demokrazia patriarkala \" izenburuko ikerketa aurkeztu du. Ikerketa hau Emakundek urtero genero eta berdintasuna gaiak lantzen dituzten lanei ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da. Ikerketaren helburua da aztertzea nola birsortzen den patriarkatua EAEn, ze ezaugarri dituen, eta ze ondorio bertan bizi diren emakumeen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan.", "tgt": "Urtero, Emakundek bekak ematen dizkie ikertzaileei, emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egin ditzaten. Ikerketa horretan, aztertu dute ea zerk eragiten duen euskal gizartean patriarkatua iraunaraztea, eta ea horrek zer ondorio dituen emakumeen bizitzan.", "score": 0.3540589180233988 }, { "src": "• \"EAEko demokrazia patriarkala\" ikerketa Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du", "tgt": "2019an hautatutako ikerketetako baten izenburua \"EAEko demokrazia patriarkala\" da.", "score": 0.33990771051077795 }, { "src": "Ikerketa Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du eta lantaldean aritu dira Lore Etxeberria, Estitxu Garai eta Nora Miralles. Ikerketak patriarkatuaren birsortze mekanismoak aztertzen ditu lau dimentsiotan: erlazio patriarkalak lan ordainduan, lan ez ordainduan, ongizate erregimenean eta eremu sozio-politikoan. Eta guztietan aztertu da genero ezberdintasunak nola birsortzen duen emakume eta gizonen arteko material ekonomikoaren, sozialaren, kulturalaren eta sinbolikoaren banaketa.", "tgt": "Ikerketa hori 4 emakumek egin dute: Jule Goikoetxea, Lore Etxeberria, Estitxu Garai eta Nora Miralles. Ikerketan aztertzen dira zer-nolako harreman motak eta desberdintasunak dauden emakumeen eta gizonen egoeraren artean, 4 gai hauetan:", "score": 0.6132298686896624 } ] }, { "id": "392", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek 2018-2020rako Euskadin enpleguaren eta kualifikazioaren aldeko lankidetzako esparru-akordioa sinatu dute. Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Roberto Larrañaga Euskal Enpresen Konfederazioko presidenteak hartu duten konpromisoa elkarrekin lan egitea da, euskal enpresek 100.000 lanpostu betetzeko duten beharrari datozen hiru urteotan erantzuteko. Lehendakaria eta Confebaskeko presidentea bat datoz akordio hau \"aukera\" bat dela, Euskadiren hazkuntza-bidean.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren eta Confebask –en ustez, Euskadiko egoera ekonomikoa hobetzen ari da eta hurrengo 3 urteotan jendea beharko da EAEko enpresetan 100.000 lanpostu betetzeko. Lankidetzan aritzeko, eta helburu hori lortze aldera, akordio bat sinatu dute. Honela du izena Jaurlaritzaren eta Confebask-en arteko akordioak: \"Lankidetza-akordio markoa, enplegua eta kualifikazioa sustatzeko Euskadin (2018-2020) \".", "score": 0.31605047855360147 }, { "src": "Lankidetza-akordioa gaur goizean sinatu da, Lehendakaritzan, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritza eta euskal enpresa-elkarteetako ordezkariak. Lehendakariarekin batera, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua izan dira. Patronalen aldetik: Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea, Pello Guibelalde ADEGIkoa, Iñaki Garcinuño CEBEKekoa eta Pascal Gómez SEAkoa. Topaketaren ondoren, bi aldeek sinatu dute akordioa; ondoren, Lehendakariak eta Larrañagak agerraldia egin dute.", "tgt": "Hauek guztiak izan dira akordioaren aurkezpenean: • Eusko Jaurlaritzaren aldetik: Lehendakaria, Iñigo Urkullu, eta Ekonomiako, Enpleguko eta Hezkuntzako sailburu andreak. • Confebask-en aldetik: presidentea, Roberto Larrañaga, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako enpresaburuen ordezkariak.", "score": 0.27684557505639024 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak \"ondasun erkidea\"ren aldeko lankidetza publiko-pribatuaren ideia nabarmendu du. Lehendakariak gogorarazi du \"gure historian prestakuntzarik onena duen gazteria\" dugula eta esan du \"bere ahalmen guztia aprobetxatu\" behar dugula. \"Zenbat eta lan-kualifikazio handiagoa, handiagoa izango da ere enpresa-lehiakortasuna\", eta horrek ere ekarri beharko luke, Lehendakariaren hitzen arabera, \"lan-baldintza hobeak\" izatea. Halaber, \"emakumeak lan-merkatuan sartu behar direla\" esan du, \"eta hori aukera paregabea dela, eta, aprobetxatzen badakigu, herrialdeko indargune handia ere izango dela\".", "tgt": "Iñigo Urkulluk esan duenez, lankidetza hori garrantzitsua izateaz gain, aukera handia izango da Euskadirentzat, arrazoi hauek direla-medio: • Aprobetxatu behar da gure historia osoko gazte prestatuenak ditugula. • Jendearen kualifikazio handia dela-eta, enpresak lehiakorragoak izango dira. • Enpesetan dauden lan-baldintzak hobetu behar dira. • Emakume gehiago hasi behar dira enpresetan lan egiten.", "score": 0.31688729825428275 }, { "src": "Bestalde, Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak nabarmendu du hau lankidetza publiko-pribatuko akordio \"historikoa\" dela eta, beraz, \"elkarlanean jardun behar dela, enpresek enplegua sortzeko eta, ondorioz, aberastasuna eta ongizatea sortzeko. Azken batean, \"lanpostu bat ere bete gabe gera ez dadin helburu duen lan\"erako abiapuntu den akordioa.", "tgt": "Roberto Larrañagak esan duenez, lankidetza hori oso ona da enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadin. Horrez gain, esan du lan egingo dutela behar diren lanpostu guztiak betetzeko.", "score": 0.3387731486408929 }, { "src": "Lankidetza-akordioak Gobernu Programan \"enplegu gehiago eta hobea\" sortzeko eta langabezia-tasa % 10etik behera murrizteko jardun-ardatzari erantzuten dio. 2018-2020 aldi honetarako sortuko diren enplegu kualifikaturako eta kalitateko enplegurako aukerei erantzuteko helburua ezartzen da. Horretarako, bost jardun-eremu ezarri dira: • Lan-prospekzioa eta -bitartekaritza: Euskadiko lan-egoeraren bi analisi egingo dira, bai eta enpresek eskatzen dituzten profilen inguruko eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka lortu ahal izateko Ekintza Plana ere. Halaber, Lanbideren eta enpresa-erakundeen arteko lan-bitartekaritzarako bide berriak ezarriko dira. • Gazte-enplegua: lan-orientazioa, enplegu kualifikatuko eskaintzei erantzuteko; \"Lehen Aukera\" programaren eragina zabaldu ahal izateko jarduketa berriak identifikatzea; LH dualean parte hartzen duten enpresen eremua zabaltzea; edo birziklapeneko prestakuntza-programak sustatzea, besteak beste. • Krisian dauden enpresetan arrisku-egoeran dauden langileak beste nonbait kokatzea: industria-enpresen eskariak eta kualifikazioak aztertuko dira eta martxan jarriko dira zailtasunak dituzten euskal enpresetako langileak berriro kokatzeko proiektu pilotuak eta abar. • Enplegurako eta lanbide-orientaziorako prestakuntza: moduluak zehaztea kontratazio-konpromisoarekin; prestakuntza- eta/edo birkualifikazio-ibilbideak (bereziki 55 urtetik gorakoentzat); 4.0 industriaren eremuko prestakuntza; etab. • Enpleguko kalitatea eta emakumearen aktibazioa lan-merkatuan: aldi baterako kontratuak mugagabe izan daitezen sustatzea; aldi baterako izaera duten kontratuen tasa murrizteko neurriak garatzea; euskal enpresetan legea bete dadin berdintasun-planak egitea; laneko eta familiako bizitza uztartzeko neurriak sustatzea, besteak beste.", "tgt": "Bost arlo hauek landuko dituzte: • Laneko prospekzioa eta bitartekaritza: enpresek lanpostuak betetzeko behar dituzten langileak aurkitzeko. Lanbide lankidetzan arituko da. • Gazte-enplegua: gazteek beren prestakuntza enplegu kualifikatura zuzentzeko. • Krisian dauden enpresetako langileak beste industria-enpresa batzuetan laneratzea. • Enplegurako prestakuntza eta orientazioa: jendeak (gazteak zein 55 urtetik gorakoak) kontu kualifikatuei buruzko prestakuntza jasotzeko programak (industria 4.0). • Kalitatezko enplegua eta emakumea lan-merkatuan: kontratu mugagabe gehiago eta aldi baterako kontratu gutxiago egoteko laguntzak, berdintasun-planak, lana eta familia bateragarriak egitea enpresetan...", "score": 0.3046771005870813 }, { "src": "Lan plana", "tgt": "Lan-batzordeak: plana probintzietan edo autonomia-erkidegoan abian jartzeaz arduratuko dira.", "score": 0.20425196911920204 } ] }, { "id": "254", "alignments": [ { "src": "ONCE Euskadiko \"denontzako mundua, desgaitasunak gainditzea\" leloa daraman XVIII Argazki Lehiaketaren argazkien aukeraketak osatutako erakusketak ateak ireki ditu Gasteizko Vital Fundazioa Erakusketa Guneko Araba Aretoan (Postas kalea 13-15). Erakusketarako aukeratuak izan diren irudiak ikusgai egongo dira datorren irailaren 26a arte.", "tgt": "Gasteizko Vital Fundazioaren Erakusketa Aretoan izenburu hau duen erakusketa dago ikusgai: \"Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen\".", "score": 0.34592952043905273 }, { "src": "• ONCEren XVIII Argazki Lehiaketaren argazkiak Gasteizen ikusgai", "tgt": "Erakusketan, 50 argazki daude, ONCEren 18. Argazki Lehiaketan parte hartu dutenen artean hautatuak.", "score": 0.19068905819978121 }, { "src": "Aurkezpen ekitaldian hartu dute parte Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; Rafael Ledesmak, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak; Emilio Solak, Arabako Gizarte Zerbitzuen Diputatuak; Livia Lopezek, Gasteizko Udaletxeko Osasun Publikoko zinegotziak; Marian Olabarrietak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendariak; eta Axier Urrestik, Vital Fundazioaren zuzendari orokorrak.", "tgt": "Marian Olabarrieta da Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendaria. Horrela gizarte justuagoa izango baitugu. Erakusketaren irekitze-ekitaldian izan dira hauek ere: • Juan Carlos Andueza, ONCEren lurralde-ordezkaria. • Rafael Ledesma, ONCEren Lurralde Kontseiluko presidentea • Emilio Sola, Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua • Livia López, Gasteizko Udaleko osasun-publikoko zinegotzia • Asier Urresti, Vital Fundazioaren zuzendari nagusia", "score": 0.36157214271462074 }, { "src": "Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren iritziz, \"ONCEk ikusteko, entzuteko, mugitzeko eta beste handicap batzuetarako zailtasunak dituzten pertsonen arloan etengabe egin ohi dituen ekimenen bidez, gizarte-kohesio handiagoa lortzen da. ONCEk 80 urte baino gehiago daramatza lanean, eta urte horiek guztiak lan horren adibide dira eta Europa osorako erreferente\".", "tgt": "Azaldu du elkarteak 80 urte daramatzala lanean, ikusteko, entzuteko, mugitzeko eta bestelakoak egiteko zailtasuna dituztenei gizartean integratzen laguntzeko.", "score": 0.31201437963972006 }, { "src": "\"Gaur, zehazki, irudia, erretratua edo argazkia ebidentziaren euskarri dira. 50 irudi hauetako edozeinek pentsarazten dio behatzen edo interpretatzen dituenari aurrera egin daitekeela, ez dagoela mugarik eta gurea bezalako gizarte aurreratuak bertako kide guztien gizarte- eta lan-inklusioa eta gizarteratzea eta laneratzea sustatu eta horretarako bide eman behar duela. Argazkietan islatzen den adierazpen eta adibide horrek, pertsona guztien integrazioa lortzeko, gizarte bidezkoagoan pentsarazi behar digu\", esan du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak.", "tgt": "Horrez gain, Olabarrietak adierazi du, argazkiek erakusten digutenez, irudi horiek benetakoak direla, eta horietan ikus dezakegunez, zailtasunak zailtasun, aurrera egin daitekeela. Esan du gure gizarteak pertsona guztiei lagundu behar diela lan-munduan, gizartean eta esparru guztietan integratzen.", "score": 0.2530777471604019 }, { "src": "Olabarrietak azaldu duenez, \"Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen izeneko argazki-erakusketa hau oraingoan Araba aretoan dago; Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, gizarte bidezkoago, aurreratuago eta solidarioago horretan pertsona bakoitzaren integrazioa helburu duen erakunde solidario eta humanista horrek sustatzen dituen beste ekintza batzuek bezala\".", "tgt": "\"Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen\" erakusketari buruzko datuak", "score": 0.277487652334626 }, { "src": "\"Denontzako mundua, desgaitasunak gainditzea\" argazki erakusketa ikusgai egongo da Gasteizko Araba Aretoan, irailaren 26a arte ondoko ordutegian: 18.00etatik 20.30etara (astelehen larunbata bitartean);12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.30etara (igande eta jai egunetan).", "tgt": "Ordutegia: Astelehenetik larunbatera (arratsaldeko 6:00etatik 8:30era) Igande eta jaiegunetan (12:00etatik 2:00etara eta arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara)", "score": 0.32601707814169745 }, { "src": "Guztira 1377 lan aurkeztu dituzte 57 herritako 466 argazkilarik lehiaketara. Argazki gehien bidali dituzten herriak Espaniaz gain, Irango Islamiar Errepublika, Federazio Errusiarra, Vietnam eta Bangladesh izan dira. Epaimahaia osatu dute Juan Armentiak, Euskadiko Argazki Elkarteen Federazioaren Presidenteak, eta harekin batera Ibai Armentia eta Jose Ramon Varela argazkilariek.", "tgt": "ONCEren lehiaketari buruzko datuak • Lehiaketan 1.377 argazki jaso dira • 57 herrialdetako 466 egilek hartu dute parte • Argazkilaritzan adituak direnek osatu dute epaimahaia • Euskal erakundeen eta argazkilaritza-elkarteen laguntza izan du", "score": 0.3053613546392289 } ] }, { "id": "38", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2695808341919707 }, { "src": "Bingen Zupiria Gobernuaren bozeramaileak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak Fundación Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa / Fundación Memorial 3 de Marzo fundazioaren eraketan parte hartzea erabaki duela gaurko bileran eta etorkizuneko fundazioaren estatutuak ere onartu ditu. Prozesuaren hasieratik aurreikusi bezala, erakunde hau fundazio publikoa izango da, hiru euskal erakunde publikok — Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak— eta Gasteizko Elizbarrutiak osatua. Eta ekimen sozialak, hau da, Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteek, Fundazioaren Patronatuan parte hartuko du lau ordezkarirekin. Bozeramaileak nabarmendu duenez, Fundazioaren eta haren Estatutuen eraketa urrats erabakigarria da, gasteiztar guztien asmo nahia betetzen du eta 1976an izan ziren gertakari tamalgarriei eta injustuei aitortza egiten die. Fundazioa eratzen denetik, Patronatuak zuzenduko du memoriala sortzeko prozesua.", "tgt": "Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa Eusko Jaurlaritzak onartu du Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioaren sorreran parte hartzea. Fundazio honek memoriagune bat sortu nahi du Gasteizen 1976ko martxoaren 3an greba batean parte hartzen ari ziren eta poliziak hil zituen langileak gogoratzeko. Gasteiztarrek beti gogoratzen dute gertatu zen hori eta memoriagunearen ekimena Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteena da. Fundazioaren patronatua osatu eta memoria-gunea sortzeko erabakiak hartuko dituzten erakundeak hauek dira: • Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteak • Gasteizko Udala • Arabako Foru Aldundia • Gasteizko Elizbarrutia • Eusko Jaurlaritza.", "score": 0.45182671858756474 }, { "src": "Hasteko, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen Dekretuan egin diren aldaketak aipatu ditu. Aldaketa esanguratsuenen artean, sailburuak azpimarratu du Dekretuaren erredakzio berriak eskola-maparen kontzeptu malguagoa sartzen duela, \"eskola-mapa moldagarriago bat, sor daitezkeen aldaketa sozio-demografikoen arabera aldatuko dena\". Eskola-mapa plangintzarako tresna bat da, euskal hezkuntza-zerbitzu publikoaren eskaintza, barnean hartzen dituen irakaskuntzak eta horiek ematen dituzten ikastetxeak jasotzen dituen antolamendu eta plangintza-tresna.", "tgt": "Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarearen Dekretua Eusko Jaurlaritzak aldatuko ditu Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzen duen Dekretuaren baldintzak. Aldaketa garrantzitsuenetako bat da gizartean gertatuko diren aldaketetara egokituko den eskola-mapa bat sortuko dela. Eskola-mapa honek balioko du hezkuntza-publikoko eskaintza eta irakaskuntzak antolatzeko.", "score": 0.6565935760603651 }, { "src": "Era berean, eta joan den azaroan Gobernu Kontseiluak onartutako Onarpen Dekretu berriarekin bat etorriz, erredakzio berriak ikasle zaurgarrientzat plazen erreserba kontuan hartu beharra jasotzen duela gogorarazi du, eskola-plazak planifikatzeko orduan; eta baita hezkuntza-sisteman sartzen diren ikasleen eskolatze orekatuan funts publikoekin sostengatutako ikastetxe guztiek duten erantzunkidetasuna ere, izan ohiko onarpen-prozesuan zehar zein hartatik kanpo. Gainera, aldaketa nabarmenetakoen artean gela bakoitzeko ikasleen gehieneko eta gutxieneko ratioak ezartzen dira.", "tgt": "Dekretu berriak ikastetxeei behartzen die ikasle zaurgarri entzat plazak erreserbatzera. Helburua da diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztietan oreka egotea ikasleen aniztasunean . Horretarako, ezartzen du ikasleak modu orekatuan nola banatu.", "score": 0.3662085948794533 }, { "src": "Gaur goizean onartutako beste gai garrantzitsu bat, Hezkuntza Sailaren menpeko Gipuzkoako ikastetxe publikoetarako eskola-zerbitzua kontratatzea izan da. Eskola-garraioko zerbitzu hori Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat izango da eta 16,4 milioi euro bideratuko dira horretarako. \"Eskola-garraioa zerbitzu osagarri bat da, baina garrantzi handia ematen diogu, hezkuntzarako sarbidean unibertsaltasuna bermatzen baitu. Etxetik ikastetxera gutxieneko distantzia-baldintza betetzen duten ikastetxe publikoetako ikasle guztiek erabili ahal izango dute zerbitzua\", azpimarratu du Bildarratz sailburuak.", "tgt": "Eskola-garraio zerbitzua ikastetxe publikoetan Eusko Jaurlaritzak onartu du 16 milioi euro baino gehiago gastatzea Gipuzkoako ikastetxe publikoentzako eskola-garraio zerbitzua kontratatzeko. Zerbitzu hau izango da etxebizitzarekiko hurbiltasun baldintzak betetzen dituzten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Honekin bermatu nahi da ikasle guztiek ikasteko aukera berdinak izatea.", "score": 0.44921621112339166 }, { "src": "Lizitatu beharreko ibilbide kopuru handia dela eta, eta enpresa txiki eta ertainei kontrataziorako sarbidea errazteko helburuarekin, Hezkuntza sailburuak azaldu du kontratazio-espedienteak lurraldeka lizitatzen direla. Gogoratu behar da Arabako eta Bizkaiko lizitazioak joan den abenduan onartu zirela.", "tgt": "Zerbitzu hau emateko, Eusko Jaurlaritzak eskola-garraio enpresak kontratatu behar ditu. Hemendik aurrera, zerbitzu hori lurraldeka (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) kontratatuko da enpresa ertain eta txikiek eskaintzak aurkeztu ahal izateko. 2022ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak Arabako eta Bizkaiko eskaintzak onartu zituen.", "score": 0.22341154561678409 }, { "src": "Hezkuntza Sailak milioi bat euroan handitu du 2022ko Udalaguntza deiladia, udal-jabetzako ikastetxeetan hobekuntzak egiteko", "tgt": "Udalaguntza ikastetxeentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du milioi bat euro gehiago ematea Udalaguntza dirulaguntzetarako ikastetxeek udal jabegoko eraikinetan obrak egin ahal izateko.", "score": 0.3592719432358464 }, { "src": "Hezkuntza sailburuak, halaber, zuzentzen duen sailak udalekin duen koordizazioan oinarritutako erabaki baten berri eman du. Hain zuzen ere, Udalaguntza deialdiaren baitan, Hezkuntza Sailetik bideratzen den aurrekontua milioi bat euro baino gehiago gehitzea onartu baita. Udalaguntza deialdiaren bidez, udal-titulartasuna duten eta hezkuntza publikora bideratzen diren eraikinetako obren kostuaren %60 ordaintzen du Hezkuntza Sailak. \"Milioi bat euroko gehikuntza horrekin, deialdiaren aurrekontu osoa 8 milioi eurokoa da. Guztira 316 eskaera onartu dira, jarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Gehinenez 360.000 euro jasoko du eskaera bakoitzak\", adierazi du.", "tgt": "2022an, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 7 milioi euro ematea. Beraz, guztira laguntza 8 milioi eurokoa izango da. Laguntza hau Hezkuntza Sailaren eta udalen arteko lankidetza da. Hezkuntza Sailak emango du obrek balio dutenaren ehuneko 60a eta udalerri bakoitzeko udalak emango du gainerako ehuneko 40a. Udal bakoitzak aurkeztu du proiektu bakoitzerako eskaera eta guztira, 316 udalek betetzen dituzte laguntzaren baldintzak.", "score": 0.18413408028003708 }, { "src": "Kulturarekin lotuta, alde batetik, Gobernuak 200.000 euro bideratuko ditu 2023. urtean kulturako publikoak garatzeko proiektu eta jarduera bereziak eta berariazkoak gauzatzeko . Sailburuak azaldu duenez, proiektu hauek jarduera bereziak eta espezifikoak izan beharko dira eta kulturarako sarbidea galarazten edo mugatzen duten oztopoak gainditzeko, publikoekiko harreman-eredu berriak eratzeko, sorkuntza eta kultura-publikoen arteko elkarrekintzaren garrantzia nabarmentzeko edota kultura-publikoek egiten duten praktika aktiboaren garrantzia nabarmentzeko helburua dutenak.", "tgt": "Publikoarekin harreman berriak sortzeko kultura proiektuak Eusko Jaurlaritzak 200 mila euro gastatuko ditu 2023an, kulturan publikoarekin harreman berriak sortzea bultzatzen dituzten programa eta jardueretan. Hau da, kultura jardueretara pertsona gehiago joatea eta modu aktiboan parte hartzea bultzatzen dutenak.", "score": 0.3870557497479324 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du urtero egiten den Euskadi Literatura sarien deialdia . Guztira zazpi modalitatetan banatzen dira sariak eta aurreko urtean argitaratutako literatura lanen kalitatea saritzea dute helburu, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko. Modalitate bakoitzak bost kidek osotutako epaimahai bat izango du. Saridunen zerrenda udazkenean ematen da jakitera eta orduan egiten da sariak banatzeko ekitaldia ere. Saridun bakoitzak 18.000 euro eta Jose Ibarrola Bellidok egindako eskultura jasotzen du.", "tgt": "Euskadi Literatura Sariak Eusko Jaurlaritzak onartu du 2023ko Euskadi Literatura Sariaren deialdia. Sari honek aurreko urtean argitaratu diren literatura lan onenak saritzen ditu. Hau da, 2023an 2022ko lanak sarituko dira. Sariak 7 modalitate ditu eta balioko dute literatur idazleak, itzultzaileak, ilustratzaileak... ezagutzera emateko. Modalitate bakoitzak 5 pertsonek osotutako epaimahaia du. Irabazle bakoitzak jasoko ditu 18.000 euroko saria eta Jose Ibarrola Bellidok egindako eskultura bat.", "score": 0.4233594530509082 }, { "src": "Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, gainera, kirol federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko 2.200.000 euroko dirulaguntza deialdia bideratzea onartu da garko bileran. Eskatzaileek kirol-proiektuen azalpen memoria bat aurkeztu beharko dute eta kalifikazio batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu eskabide guztiak. Balorazioa egiterakoan kontutan hartuko dira besteak beste, kirol proiektua, egitura kualifikatua, emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko ekimenak eta euskeraren erabilpena.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro baino gehiago emango ditu euskal kirol federazioen kirol-programetarako. Laguntza hau jasotzeko, federazioek txosten bat aurkeztu behar dute egin nahi duten proiektuaren azalpenekin.", "score": 0.3338326960670565 } ] }, { "id": "334", "alignments": [ { "src": "Lehendakariaren eta Generalitat de Catalunyako President Quim Torraren artean biharko aurreikusita dagoen bilera aipatu du Gobernuko bozeramaile Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. Erkoreka sailburuak esan duenez Eusko Jaurlaritzaren nahia da bilerak balio izatea bi gobernuen arteko harreman instituzionalak eta lankidetzazkoak bizkortzeko beren interesekoak diren gai horietan guztietan. Jakinarazi duenez, Lehendakariak eta Presidentek egoera politikoa aztertuko dute eta bere errealitate plurinazionala aitortuko duen Estatu eredu batean aurrera egiteko ikusten duten premiaz jardungo dute.", "tgt": "Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoren, zer erabaki hartu dituzten azaldu du prentsaurreko batean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak bihar egingo duten bilerari buruz hitz egin du Erkorekak. Eusko Jaurlaritzaren nahia da bilera horrekin berriz ere bi gobernuen arteko harremanak sendotzea eta bi gobernuentzat interesekoak diren gaietan elkarrekin lan egitea. Bileran, Urkulluk eta Torrak gai hauei buruz hitz egingo dute: • gaur egungo egoera politikoa zein den • beharrezkoa dela aurrera egitea Espainiak aitortu dezan estatu plurinazionala dela.", "score": 0.35090578142291795 }, { "src": "• Santurtziko eraso matxista berria kondenatu du Gobernuak eta bere solidaritatea erakutsi die zauritutako emakumeari eta bere semeari", "tgt": "Gizon batek emaztea eta semea sastatu zituen Santurtzin atzo. Eraso matxista bat da, emakumeen aurkako indarkeria kasua.", "score": 0.23061063403423462 }, { "src": "Gobernuko bozeramaile Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, babes osoa erakutsi die atzo Santurtzin gertatutako sastatze bikoitzaren biktimen familiari eta lagunei. Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak irmo kondenatzen du emakumeari eta bere semeari egindako eraso matxista. \"Emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik bortitzena da, nagusitasunean eta desberdintasunean oinarrituta eraikitako harremanen muturreko adierazlea\", azpimarratu du sailburuak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren izenean, Erkorekak babes osoa erakutsi die sastatutako bi pertsonen familiari eta lagunei. Erkorekak esan duenez, honelako indarkeriak emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasunarekin daude lotuta.", "score": 0.6210080095761992 }, { "src": "Eraso horren aurrean, Gobernuko bozeramaileak animatu egin ditu herritarrak ekintza bortitz hori kondenatzeko deituko diren kontzentrazioetan parte hartzera. \"Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko herritar guztien jarrera aktibo bat behar da\", gaineratu du.", "tgt": "Eta herritarrak animatu ditu honelako indarkeriei ezetz esateko deituko diren protestetan parte hartzeko. Eta indarkeriarik gabeko gizarte askea eraikitzeko.", "score": 0.38772946189930296 }, { "src": "Gainera, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Itzarri-BGAEren ekarpenak % 1 era arte gehitzea. Hala, Erkorekak azaldu duenez, aurten Eusko Jaurlaritzak BGAEri egingo dizkion ekarpenen guztizkoak 20,8 milioi euroko eragina izango du aurrekontuan eta Euskal Sektore Publikoan lan egiten duten 90.000 pertsonak izango dira igoera horren onuradunak.", "tgt": "Erkorekak iragarri duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko langile publikoen pentsioetarako Eusko Jaurlaritzak jarriko duen diru-kopurua %1 igoko da. Horrek esan nahi du: • 20 milioi euro baino zertxobait gehiago emango dituela Itzarrirako. • 90.000 langile izango direla igoera horren onuradun.", "score": 0.23445881179889513 } ] }, { "id": "201", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak sustatutako Elkartasun Antolatuko Guztion Artean Sarea martxoaren 17an jarri zen abian, eta etxetik irten ezin diren sintomarik gabeko pertsonen babesa bermatzeko behar-beharrezkoak diren oinarrizko zereginak egitera bideratutako elkartasun antolatuko ekimenak babestea du helburu. Zehazki, beren bizilekuan, bakarrik edo bikotekidearekin bizi diren eta familiaren laguntzarik ez duten 70 urtetik gorako pertsonei, mendeko pertsonei edo beste kalteberatasun-egoera batean daudenei (administrazioek deribatuta) zuzenduta dago zerbitzua.", "tgt": "Joan den martxoaren 17an, Guztion Artean Elkartasun Sare Antolatua jarri zen martxan. Nork eska dezake laguntza? • 70 urtetik gorako pertsonek. • Mendekotasuna duten pertsonek. • Zaurgarritasun -egoeran dauden pertsonek, Administrazioak hala erabakitzen badu. • Bakarrik edo bikotekidearekin beren etxeetan bizi diren pertsonek, familiaren laguntzarik ez badute. Lehenengo astean, 137 pertsonek eskatu dute laguntza.", "score": 0.41741881389679564 }, { "src": "• Gurutze Gorriak eta Cáritasek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideen arabera, laguntza eskaini duten 193 pertsonak beharrezkoa den profila betetzen dutela baloratu dute, eta pertsona gehiagoren egokitasuna testatzen ari dira", "tgt": "Koronabirusari aurre egiteko sortutako ekimena da: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zuzentzen du, eta Gurutze Gorria eta Caritas ari dira lanean.", "score": 0.3028437722250229 }, { "src": "Hau da, zerbitzua eskatzen duten pertsonek laguntza behar izan dezakete eguneroko bizitzako premiei erantzuteko, hala nola premiazko hornigaiak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta beste batzuk, betiere premiazkoak), zaborra jaisteko, Osasun Txartel Indibidualean agindutako sendagaiak biltzeko, maskotaz arduratzeko (paseatzera ateratzeko edo larrialdiko albaitaritza-arreta emateko) eta geroratu ezin diren izapideak eta kudeaketak egiteko.", "tgt": "Boluntario bila dabil Sarea; hau da, etxetik atera ezin duten pertsonei eguneroko premiazko kontuetan laguntzeko prest dauden pertsonak behar ditu. Zer laguntza mota eskaintzen du zerbitzuak? • Elikagaiak eta premiazkoak diren higiene- eta garbiketa-produktuak erosi. • Zaborra jaitsi • Osasun Txartel Indibidualean errezetatutako botikak jaso. • Etxeko animaliak kalera atera edo, presakoa bada, albaitariarengana eraman. • Atzraezinak diren izapideak edo gestioak egin.", "score": 0.26608898148674676 }, { "src": "Euskadin, aste honetan, 136 pertsonak eskatu dute laguntza behar-beharrezkoak diren zerbitzuak baino eskaintzen ez dituen Elkartasun Antolatuko Guztion Artean Sarearen bidez beren oinarrizko premiei erantzuteko, eta Cáritasek eta Gurutze Gorriak, larunbatera arte, euskal gizartearen 517 laguntza-eskaintza jaso zituzten hiru lurraldeetan.", "tgt": "Euskadin, oraingoz, 517 lagunek eskaini dute beren burua boluntario gisa aritzeko.", "score": 0.22998522592405934 }, { "src": "Gainera, Gurutze Gorriak eta Cáritasek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideen arabera, 193 boluntariok beharrezkoa den profila betetzen dutela balidatu dute aldi labur honetan. Izan ere, lagundutako pertsonen eta boluntarioen osasuna zaintzeko, beharrezkoa da, plan honek kontuan hartzen dituen beste alderdi batzuen artean, boluntarioek osasun-arazorik ez izatea.", "tgt": "Caritasek eta Gurutze Gorriak erabaki behar dute pertsona horietatik nork lagundu dezakeen; izan ere, osasun-arazoak dituztenek, adibidez, ezin dute lagundu.", "score": 0.2651790260274129 }, { "src": "Gurutze Gorriak, 945-222.222 telefono-zenbakiaren bitartez, laguntza-eskaerak eta boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonen datuak jasotzen ditu, haien parte-hartzea bideratzen du eta parte hartzeko baldintzei buruzko informazio xehatuagoa ematen du. Cáritasek antzeko funtzioak betetzen ditu, eta, lagundu nahi diotenek, 688662773 telefono-zenbakira deitu dezakete zuzenean.", "tgt": "Laguntza eskatzeko, Gurutze Gorriaren telefono-zenbaki honetara deitu behar da: Parte hartu nahi dutenek hona deitu behar dute: • Gurutze Gorria: 945 222 222 Hortik bideratzen dituzte boluntario izan nahi duten pertsonen eskaerak eta laguntza-eskatzaileenak. Zerbitzuak nola funtzionatzen duen ere argitzen dute. • Caritas: 688 662 773", "score": 0.3887587389926843 }, { "src": "Boluntario izateko, beharrezkoa da patologia kronikorik ez izatea eta jarduera hasi aurreko 14 egunetan sintomarik agertu ez izana, ezta bizileku batera joan aurretik ere. Gainera, beharrezkoa da 18-64 urte izatea eta datorren hilabetean, astean bi edo hiru egunetan, gutxienez bi ordutan laguntzeko prest egotea.", "tgt": "Boluntario izan nahi dutenek, baldintza hauek bete behar dituzte: • 18 urtetik 64 urtera bitartean izan. • Gaixotasun kronikorik ez izan. • Koronabirus-sintomarik ez izan, boluntario izaten hasi baino 14 egun lehenago edo etxe batera joan baino 14 egun lehenago. • Denbora librea izan, hilabetez. Gutxienez, egunean 2 ordu izango dituzte libre, astean bitan edo hirutan.", "score": 0.35754755744034145 }, { "src": "Sareak erakundeen, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko Sareen Sarearen, Gipuzkoako Gizalde, Arabako Sartu eta Bizkaiko Bolunta boluntariotza-agentzien, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren laguntza ere jasotzen du.", "tgt": "Badira beste antolakunde batzuk, Sarean parte hartzen ari direnak: • Sareen Sarean (Euskadiko hirugarren sektoreko sareen sarea). • Boluntariotzaren Euskal Kontseilua • Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaia • Gipuzkoan: Gizalde • Araban: Sartu • Bizkaian: Bolunta", "score": 0.5578991221614855 }, { "src": "Gurutze Gorriko boluntariotzaren Autonomia Erkidegoko arduradun José Andrés Illanasek azaldu duenez, behar-beharrezkoak diren zerbitzu horiek betetzeko laguntza-eskaria (Gurutze Gorriaren eta Cáritasen telefonoen bidez) oso handia izan da egun hauetan. Eta askoz handiagoa beren burua boluntario gisa eskaini dutenen kopurua. \"Jende asko izan da. Egia esan, gizartea elkartasuna erakusten ari da. Kontua boluntario guztiek jarduteko eta auzokoei laguntzeko aukera arin bideratzea da orain\", adierazi du.", "tgt": "Jose Andres Illanas Gurutze Gorriko boluntarioen arduradunak esan du euskal gizartea oso solidarioa izaten ari dela.", "score": 0.3128392567725326 }, { "src": "Horretarako, boluntario gehiago beharko dira. Ildo horretan, Gurutze Gorriak eta Cáritasek laguntza eskaintzen duten pertsona gehiagoren egokitasuna testatzen jarraituko dute, laguntza eskaintzen dutenean zein jarduera hasten dutenean, beren osasun-egoera egokia dela ziurtatzeko.", "tgt": "Pertsona askok deitu dute beren burua boluntario gisa eskaintzeko; hain zuzen, jende gehiagok deitu du horretarako, laguntza eskatzeko baino. Batzuei biltegiratuta zuten janaria amaituko zaie, eta beste batzuek botika gehiago beharko dituzte.", "score": 0.26205710185070386 }, { "src": "Bestalde, gogorarazi beharra dago betiON Telelaguntza Zerbitzuak, osasun-krisia hasi zenetik, areagotu egin duela erabiltzaileei (eta, bereziki, kalteberatasunik handiena jasaten dutenei) eskainitako arreta. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako telelaguntza-programak 56.633 erabiltzaile ditu. Guztien % 77 emakumeak dira, % 23 gizonak, eta batez besteko profila bakarrik bizi den adineko emakume batena da. Kalkulatutakoaren arabera, 2.000 erabiltzaile inguru kalteberatasun handiko egoeran daude.", "tgt": "BetiON telelaguntza-zerbitzua Eusko Jaurlaritzak lehendik ere eskaintzen zuen zerbitzu hori, baina osasun-krisialdia hasi zenetik lan-karga asko handitu da. 56 mila pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute BetiON. • 10 erabiltzailetatik 7 emakumeak dira. • Erabiltzaileak, batik bat, bakarrik bizi diren adineko emakumeak dira. • Gutxi gorabehera, 2.000 pertsona daude egoera zaurgarrian.", "score": 0.28606974689124476 } ] }, { "id": "316", "alignments": [ { "src": "• Lehendakaria buru izan da Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileran", "tgt": "Euskal Gizataldeen Aholku Batzordea bildu da gaur.Euskal gizataldeak mundu osoan aurki daitezkeen euskal etxeei lotuta daude. Euskal etxeak bilguneak dira; euskal diasporaren bilguneak, hain zuzen.", "score": 0.27238271210516807 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakaria, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Gorka Álvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarekin batera, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da. Gaur eguerdiko saioan, Lehendakariak iragarri du Euskal Gizataldeen VII. Mundu Kongresua Bilbon izango dela, 2019ko urriaren 2tik 4ra bitartean. Lau urtean behin antolatzen da topaketa, eta topaleku izaten da mundu osoko euskal zentroetako kideak batzeko.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du bilera, Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen. Iragarri du Euskal Gizataldeen hurrengo topaketa urriaren 2tik 4ra izango dela, Bilbon.", "score": 0.21233026627953705 }, { "src": "• Euskal Gizataldeen Kongresua lau urtean behin antolatzen da, eta topaleku izaten da mundu osoko euskal zentroetako kideak batzeko", "tgt": "Topaketa hori lau urtean behin egiten da.", "score": 0.26410511977202317 }, { "src": "Ekitaldia irekitzeko diskurtsoan, Lehendakariak euskal diasporaren eta Euskadi Basque Country nazioarteko bokazioaren balioa nabarmendu du. Lehendakariak azaldu du euskal diasporaren errealitatea azken urteotan aldatu egin dela, emigratzen duten pertsonen profila desberdina dela. \"Hori da mundu globalak diaspora tradizionalaren eta berriaren arteko elkarbizitzari dakarkion erronka\", azaldu du. Hori horrela, Lehendakariak honako hau esan du: \"Mundu Kongresua aukera ona da Euskal Komunitate Globalaren ideian aurrera egin eta hura eratzeko, kanpoan euskal komunitate osoa hartzeko gai izango den horretan\". Diskurtsoan, Lehendakariak kanpoan euskal komunitatearekin lan egiteko orduan \"sareak\" sortzeko kontzeptua nabarmendu du.", "tgt": "Lehendakariak esan du euskal diasporak zeresan handia daukala Euskadik nazioartean duen rolaren barruan. Urrian egingo den mundu-batzarra ekitaldi garrantzitsua da Euskal Komunitate Globala eratzeko, batua sentitzen den eta sarean lan egingo duen komunitate bat, alegia.", "score": 0.2969275552160949 } ] }, { "id": "333", "alignments": [ { "src": "• Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarraren helburua izango da azken urteetan produkzio-prozesuetan izan diren hain aldaketa sakonak aztertzea, baita antzeman daitezkeen erronka berriak ere", "tgt": "Egun hauetan ospatzen da Laneko Segurtasun eta Osasuneko 4. Nazioarteko Kongresua, Bilbon.", "score": 0.3124300831181402 }, { "src": "OSALANek antolatutako Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra, \"Etorkizuneko lan erronken aurrera begirako azterketa\", inauguratu du Iñigo Urkullu Lehendakariak, Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San José lagun zuela.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak eta Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San Josék eman diote hasiera Kongresuari.", "score": 0.4238874771357685 }, { "src": "Bere jardunean, Lehendakariak nabarmendu duenez, Euskadiko lan-baldintzen hobekuntza eutsia da Eusko Jaurlaritzaren helburua. Hala, Lehendakariak defendatu egin ditu kalitateko enplegua, enpresa arduratsuak eta giza baliabideen kudeaketa aurreratua sortzeko eta laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak. \"Guztion onerako diren konpromisoak\", zehaztu du. Zentzu horretan azpimarratu duenez, Osalanen zereginari esker helburu horiek irmotu egin dira enpresen eta Herrialdearen kulturan.", "tgt": "Lehendakariak azaldu du zer nahi duen Eusko Jaurlaritzak: • EAEko lan-baldintzak hobetzea • sortzen diren lanpostuak kalitatezkoak izatea • enpresek arduraz jokatzea eta lana ondo egitea giza baliabideen arloan • lanpostuak osasuntsuak eta seguruak izatea", "score": 0.3809677110792239 }, { "src": "Lehendakariak azaldu duenez, pertsonen osasunari kalte egingo ez dion lan batekin hartutako konpromisoan aurrerapausoak ematea da Osalanen jarduna mugitzen duen ideia. Zentzu horretan Lehendakariak adierazi duenez, proiektu kolektibo bat, ekimen publiko eta profesional bat izan da Osalan, eragile ekonomikoei eta sozialei lagundu diena lanari lotutako arriskuak gutxitzeko eta laneko osasuna hobetzeko erronka bikoitz horretan.", "tgt": "OSALAN proiektu kolektibo bat da, publikoa eta profesionala. Agente ekonomiko eta sozialek egindako lanaren ondoan egon da laneko arriskuak gutxitzen laguntzeko (istripuak, gaixotasunak...) eta laneko osasun-baldintzak hobetzeko.", "score": 0.37350321690673005 }, { "src": "Bere aldetik, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék azaldu duenez, Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarraren helburua da produkzio-prozesuetan azken urte hauetan gertatu diren hain aldaketa sakonak aztertzea, baita antzematen diren erronka berriak ere, adi-adi egotea eta jarrera parte-hartzailea mantentzea eskatzen digutenak. \"Ahalegin handiak egin ditugu eta ilusio handia jarri dugu Biltzar hau antolatzen eta erantzun bikaina eta eskuzabala izan dugu adituen aldetik, beren ikuspegiak, ideiak eta ezagutzak partekatzeko prest\", adierazi du.", "tgt": "Lan eta Justiziako sailburuak azaldu du zertaz hitz egingo den OSALANen Kongresuan: • azken urteotan enpresetako lan-prozesuetan gertatu diren aldaketa garrantzitsuak. • zer espero den etorkizunean gertatzea eta nola prestatu egoera berrirako.", "score": 0.2869030463911549 } ] }, { "id": "374", "alignments": [ { "src": "Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuen Gobernu Kontseiluak asteroko ohiko bilera Urdaibaiko Erreserban egin du, Busturiako Madariaga Dorrean hain zuzen ere. Aitor Aretxaga Busturiako alkateak egin dio harrera Lehendakariari eta, elkarrekin, Madariaga Dorrean kokatutako ikasleentzako tailer berriak bisitatu dituzte. Bisitaren ondoren, Gobernu Kontseiluaren bilera hasi da.", "tgt": "Ohikoa ez den tokian bildu da Gobernu Kontseilua Bilera Urdaibaiko Erreserban egin da, Madariaga dorrean, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen zela eta. Busturiako alkateak egin dio harrera lehendakariari, eta bilera egin aurretik Madariaga Dorreko tailer berriak bisitatu dituzte. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.43356691263091707 }, { "src": "Prentsaurrekoan Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak adierazi du, Ingurumenaren Mundu eguna dela eta, Gobernu Kontseiluak ingurumenaren zaintzarekin eta babesarekin loturako sei programa onartu dituela.", "tgt": "Hauek izan dira gaiak: • Euskara: Eusko Jaurlaritzak 2,7milioi ematea erabaki du euskarari laguntzeko \"Irale\" eta\"Euskalgintza\" • Giza Eskubideak: Eusko Jaurlaritzak 1,2milioi ematea erabaki du programa hauetarako: giza eskubideen eta pertsonen arteko bizikidetzaren inguruko udal, elkarte edo entitate pribatuen proiektuetarako. Biktimak ulertzeko eta laguntzeko balioko duten proiektuak izan beharko dute, biktimak gizartera gerturatzeko. • Ingurumena: Ingurumena zaintzen lagunduko duten zenbait programa onartu ditu Eusko Jaurlaritzak.", "score": 0.15131257606503792 } ] }, { "id": "110", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.17605873454179852 }, { "src": "Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak gaur Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadi Basque Country 2025 Nazioartekotzeko Esparru Estrategia berria aurkeztu du, nazioartekotze-jarduera indartzeko helburua duen estrategia, Covid-19aren agerpenak eragindako eredu sozioekonomikoa berreskuratu eta eraldatzeko jokaleku batean. \"Pandemia etorkizun globalaren ikuspegia azpimarratzen ari da. Euskadi Basque Country Estrategia berriak errealitate horri aurre hartu eta erantzuten dio\", esan du. Kanpo Harremanetarako idazkaritza nagusiak adierazi duenez, estrategia nazioartekotzeko ibilbide-orri komun bat da, trantsizio digital, klimatiko eta sozialak errazten dituena, eta estatuz azpiko gobernuen garrantziaren hazkundea bezalako joerak aprobetxatuko dituena. Helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko agendaren ardatz izango diren lehentasunezko geografiak identifikatu dira.", "tgt": "Euskadi Basque Country 2025 Estrategia Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadi Basque Country 2025 Nazioartekotzeko Estrategia berria eta Kanpo Ekintzako Plana ere. Horrek zerikusia du Euskadik munduko gainontzekoekin dituen jarduerekin eta harremanekin. Adibidez, Euskadin egiten diren gauzak beste herrialde batzuetan saldu ahal izatea.", "score": 0.4430665911869947 }, { "src": "Hau horrela, Marian Elorzak nazioarteko jarduera gidatuko duten lau ardatz nagusiak azaldu ditu: Euskadiren kanpo-posizionamendua hobetzea; ehun sozioekonomikoaren nazioartekotzea bultzatzea; Europako proiektuan laguntzea eta parte hartzea; eta erronka globalak gainditzeko euskal ekarpena indartzea.", "tgt": "Estrategia honek 4 ardatzen arabera garatu beharreko helburuak eta jarduerak ditu: • Euskadik kanpoan posizio hobea izatea lortu. • Euskal enpresen eta erakundeen nazioartekotzea bultzatu. • Europako beste proiektuetan lagundu eta parte hartu. • Euskaditik munduak dituen erronkak gainditzeko laguntza indartu.", "score": 0.39532464973271836 }, { "src": "Lan eta Enplegu sailari dagokionez, Jaurlaritzaren Kontseiluak Lanbideren eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren arteko hitzarmen bat sinatzea onartu du, BGDS jasotzen duten pertsonei laguntzeko , laneratzeko eta gizarteratzeko proiektu pilotuak garatzeko. Europako funtsetatik datozen 6,59 milioi euroko zuzkidura du, eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalaren barruan dago.", "tgt": "Lanbideren eta Ministerioaren arteko hitzarmena Gobernu Kontseiluak onartu du Lanbideren eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren arteko hitzarmen bat, proiektuak egiteko Bizitzeko Gutxieneko Errenta jasotzen duten pertsonei lana aurkitzen laguntzeko. Europar Batasuneko diruarekin ordainduko dira proiektu horiek. Guztira, ia-ia 6,7 milioi euro gastatuko dira.", "score": 0.6408145807605623 }, { "src": "Halaber, Gobernu Kontseiluak baztertu egin du Elkarrekin Podemos legebiltzar taldeak proposatutako EnergiBerri-Euskadiko Energia Berriztagarriak sozietate publikoa sortzeari buruzko lege-proposamena izapidetzea eta onartzea, aukera, eraginkortasun eta proportzionaltasun arrazoiengatik. Bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak uste du jadanik badaudela proposamenarekin lortu nahi diren helburuak betetzen dituzten organoak eta foroak, eta behar bezala funtzionatzen dutela.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak baztertu egin du Elkarrekin Podemos legebiltzar taldeak egindako proposamena izapidetzea eta onartzea. Proposamena zen energia berriztagarrien euskal enpresa publikoa sortzeko lege bat egitea. Proposamena baztertu zen aukera, eraginkortasun eta proportzionaltasun arrazoiengatik.", "score": 0.5639702452221195 }, { "src": "Gainera, Gobernu Kontseiluak \"Ardatz\", 2030erako Gobernantza, Berrikuntza Publiko eta Gobernu Digitalerako Plan Estrategikoa , onartu du gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren gobernantza, berrikuntza publikoa eta gobernu digitala egituratzeko zeharkako tresna izango dena. Bingen Zupiriak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren ustez, gobernu on bat izateko, berdintasunezkoa eta elebiduna, berritzailea eta etengabeko ikaskuntzan ari dena bermatzeko, ezinbestekoa da helburu horiek betearaziko dituen jarduera esparruak sortzea. Eta horrek gizarte premiak eta kalitatezko zerbitzu publikoak aseko dituzten politika publikoetara hurbilduko gaitu.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du Ardatz 2030erako Gobernantza, Berrikuntza Publiko eta Gobernu Digitalerako Plan Estrategikoa. Plan honen bidez, herritarrek politika publikoak nola egiten diren eta ideia berriak proposatzen parte har dezakete, teknologia berriak eta administrazio digitala erabiliz.", "score": 0.6089582772274458 } ] }, { "id": "60", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritza urtero 9.200 gazte baino gehiago emantzipatzen laguntzen ari da Euskadin, alokairua ordaintzeko dirulaguntzen (EPO, EPE eta Gaztelagun) eta ASAP eta Bizigune programen bidez. Gainera, azken hiru urteetan beste 4.369 etxebizitza babestu baten esleipendun izan dira. Datu horiek Etxebizitzaren Euskal Behatokiak landutako Biztanleria gaztea eta etxebizitza 2022 txostenak jasotzen ditu. Txosten horrek 18 eta 35 urte bitarteko pertsonen egungo egoera eta autonomia-erkidegoko emantzipazio-tasa berantiarren atzean dauden arrazoiak aztertzen ditu, batez ere adin horietako pertsonen lan-merkatuaren egoerarekin eta merkatuan etxebizitza eskuragarrien eskaintza urriarekin lotuta.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza gazteei laguntzen ari da emantzipatzen hau da, modu independentean bizitzen, laguntza ekonomikoen bidez. Ia 10 mila gazte (9.200) laguntzak jasotzen ari dira urtero etxebizitza baten alokairua ordaintzeko. Hainbat programa eta laguntza ekonomiko zehatzen bidez egiten da.", "score": 0.31945284981889244 }, { "src": "• Azken hiru urteetan 18 eta 35 urte bitarteko beste 4.369 pertsonak eskuratu dute etxebizitza babestu bat", "tgt": "Gazteei emantzipatzen laguntzen zaie etxebizitza babestuekin ere. Azken 3 urteetan, 4 mila gaztek baino gehiagok lortu dute mota horretako etxebizitza bat.", "score": 0.15219668205426998 }, { "src": "Gainera, 5.060 gazte Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eta 112 Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa jasotzen ari dira, eta beste 350 ASAP eta Bizigune etxebizitza hutsak mobilizatzeko programen onuradun dira.", "tgt": "18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat Eusko Jaurlaritzak martxan jarri ditu honako neurri zehatz hauek: • Lehentasun handiagoa izatea Eusko Jaurlaritzaren alokairu-etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eskuratzeko. Zuzkidura-bizitokiak premia horietarako etxebizitza bereziak dira. • Gaztelagun programari esker, ia 4 mila gaztek hilero alokairua ordaintzeko laguntza bat jaso dute. Laguntza hori 36 urte izan arte jaso dezakete, horretarako baldintzak mantentzen badituzte. Orain arte, ia 6 mila gaztek jaso dute horrelako laguntza. • Beste laguntza ekonomiko batzuk, hala nola, 5.000 gaztek baino gehiagok jasotzen duten Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO), eta 112 gaztek jasotzen duten Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (EPE). • 350 gaztek jasotzen dituzten ASAP eta Bizigune bezalako programak. • Etxebideren zerrendetan adin horretako 30 gazte baino gehiago daude etxebizitza baten zain. Hirutik bi alokairuko baten zain daude.", "score": 0.130045131256762 } ] }, { "id": "123", "alignments": [ { "src": "Gotzone Sagargui Osasun sailburuak maskararen erabileran egin du azpimarra, kutsatzeen goranzko joeraren aurrean. \"Maskara erabili behar dugu. Txertoarekin batera, COVID-19aren aurkako tresnarik eraginkorrena da\", nabarmendu du. Hala adierazi du gaur goizeko Gobernu Kontseiluaren ostean eskainitako prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu du pandemiaren egoera Euskadin.", "score": 0.37152596217124195 }, { "src": "Sailburuak azaldu duenez, Euskadin goranzko joera ikusten ari da kutsatzeetan eta 14 egunetan metatutako intzidentzia-adierazlean. Adierazle horrek 12 egun daramatza etengabe hazten, eta litekeena da hazten jarraitzea. \"Goiz da olatu berri baten aurrean gauden eta osasun-sisteman eragin handia izango duen zehazteko\", adierazi du. Ospitaleratzeei dagokienez, igoera ikusten ari da, baina ez Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. \"Ikusten duguna da igoeraren intentsitatea lehen ezagutu duguna baino askoz txikiagoa dela, txertaketari esker, hein handi batean. Txertaketa da aurreko goranzko joerako egoerekiko aldea markatzen ari dena\", esan du.", "tgt": "Euskadin azken asteetan, kutsatzen diren pertsona kopurua handitu da eta handitzen jarraituko du. Sailburuak esan du oraindik ez dakitela kutsatzeen olatu berri batean gauden. Baina kutsatze kopuru honek ospitaleei eragiten die, pertsona gehiago ospitaleratu direlako. Oraingoz, ez daude pertsona gehiago Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.", "score": 0.18013548082412123 } ] }, { "id": "250", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Osasuneko sailburu Nekane Murgarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak eta Osasuneko sailburu Nekane Murgak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburua da.", "score": 0.256368278105516 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, gaur goizean Legebiltzarrari bidali dizkio Lehendakariak datorren ostiraleko Politika Orokorreko Debateko bere jardunaren funtsezko lerroak.", "tgt": "Politika orokorrari buruzko eztabaida egingo da Eusko Legebiltzarrean hurrengo ostiralean.", "score": 0.2893160375547663 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Lehendakariak xehatu egingo ditu Eusko Jaurlaritzaren jarduera nagusiak eta estrategiaren erronkak lehentasunezko lau ardatzen inguruan: Giza Garapena, hazkunde iraunkorra, Bizikidetza eta Giza Eskubideak, eta Autogobernua.", "tgt": "4 gai nagusi landuko ditu lehendakariak bere hitzaldian: • Giza garapena • Hazkunde jasangarria • Bizikidetza eta Giza Eskubideak • Autogobernua", "score": 0.4071510837489326 }, { "src": "Gainera, Erkoreka sailburuak jakinarazi duenez, Legealdiaren azken urtean garatu beharreko ekimen nagusiak aurkeztuko ditu Lehendakariak. Horien artean, ondokoak nabarmendu ditu: ekonomia suspertzea eta enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa sortzea; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna indartzeko Lege Proiektua onestea; Hezkuntzako Lege berria Legebiltzarrera igortzea; ETAren indarkeria esplizituki barnean hartuko duen lehenaldiari buruzko hausnarketa kritiko global bat lortzea; eta autogobernuak egindako bidea aintzat hartzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetako azken urtean zer egingo duen ere kontatuko du lehendakariak: • Ekonomia suspertu, eta lanpostu gehiago eta hobeak sortu. • Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Lege-proiektua • Hezkuntzaren Lege berria Eusko Legebiltzarrari aurkeztu, onar dezan. • Euskadiko iraganari eta ETAren indarkeriari buruzko hausnarketa egin. • Autogobernuari esker lortu dena onartu.", "score": 0.4506004276236883 }, { "src": "Azkenik, Erkoreka sailburuak esanda, Lehendakariak partekatu egingo du Euskadiren erronkak 2030 horizontean ikuspegia. \"Eusko Jaurlaritza konfiantza handiagoaz ari zaio begira etorkizunari eta hurbiltzen ari da joera sozialetara eta herritarren ongizate-baldintzetan eta bizi-kalitatean eragina izango duten eraldaketa globaletara\", adierazi du. Josu Erkorekak azpimarratu duenez, Gobernuak defendatzen duen ereduan akordioa eta lankidetza behar dira eta erantzun-esparrua Agenda 2030ek eta Garapen Iraunkorrerako Helburuek zehaztutakoa da.", "tgt": "Euskadiko etorkizuneko, hau da, hemendik 2030era bitarteko gaiez ere arituko da lehendakaria. Lankidetza eta akordioa bide lagun hartuta, euskal gizarteak aurrera egitea nahi du Eusko Jaurlaritzak, Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko helburuek diotena lortzeko.", "score": 0.19502160686001177 }, { "src": "Estatuaren gobernagarritasunari buruz Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza zuhurtzia handienarekin jokatzen ari da Gobernu zentrala osatzeko negoziazioa noraezean dela ikusita. \"Sortu den egoera zeharo ulertezina eta arduragabea da\", gaineratu du. Bozeramaileak behin eta berriro adierazi bezala, ikusi eta entzuten denez, saihestezina da, antza, hauteskundeak errepikatzea. \"Hala gertatuz gero, azaldu egin beharko diote gizarteari zergatik eskualdatzen dieten herritarrei haiek berengain hartu nahi izan ez duten erantzukizuna\", nabarmen du.", "tgt": "Josu Erkoreka bozeramaileak esan du Eusko Jaurlaritza oso kezkatuta dagoela Espainian gobernua osatzeko negoziazioen gorabeherak direla eta. Beste hauteskunde batzuk egingo direla uste du, eta hori gertatzen bada, akordio batera iristeko gai zergatik ez diren izan azaldu beharko liekeela alderdi politikoek gizarteari, hori baita haien erantzukizuna.", "score": 0.3346979092538603 }, { "src": "Poliziaren abusuen biktimei ordaina", "tgt": "Polizia-gehiegikerien biktimei buruz", "score": 0.32494108857592346 }, { "src": "Poliziaren abusuen biktimei ordaina emateko eskaerak aurkezteko 2 urteko epea ireki izanari dagokionez, Erkoreka sailburuak azaldu du, ebazpena onetsitakoan, argitaratu bezain laster irekiko dela eskaerak jasotzeko epea. \"Epe luzea da, 2 urtekoa, biktimei behar adina denbora eman nahi diegulako lege horren existentziaren berri izan dezaten\", zehaztu du. Gainera, Josu Erkorekak nabarmendu duenez, eskaerak aztertzeko prozesu zabal bat sustatzea da Eusko Jaurlaritzaren asmoa, haiek sakon analizatu eta ebatzi ahal izateko, behar den arreta eta dedikazio guztiarekin.", "tgt": "Erkorekak esan du onartu dela polizia gehiegikerien biktimen erreparaziorako eskabideak aurkezteko ebazpena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Agirian argitaratzen denetik 2 urte izango dira eskabideak aurkezteko. Denbora luzea da: • biktimek legea ezagutu dezaten • Administrazioak eskabideak aztertu eta behar bezala ebatzi ditzan.", "score": 0.27487757280664193 }, { "src": "LEP Lehen Mailako Arreta", "tgt": "Lehen Mailako Arretarako Osakidetzak deitu duen EPEari Murgak iragarri du datorren urtean, urtarriletik ekainera bitartean egingo direla Osakidetzaren Lehen Mailako Arretarako EPEaren barruko azterketak.", "score": 0.2769671724043272 }, { "src": "Osasuneko sailburu Nekane Murgak Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako Lan Eskaintza Publikoaren hurrengo deialdia ren hasiera ezagutzera eman du. Murga sailburuak azaldu duenez, 2020ko lehenengo hiruhilekoan egingo dira probak, eta adierazi du deialdi honetan Lehen Mailako Arretako 215 plaza aterako direla lehiaketara: 176 Familiako eta Komunitateko Medikuntzakoak, eta 39 Pediatriako Medikuntzakoak. \"Eusko Jaurlaritzak eutsi egiten dio enplegu egonkor eta kalitateko baten alde hartua duen konpromisoari, eta horrek bultzatuko du Lehen Mailako Arreta maila asistentzial erakargarriago bat izatera profesionalentzat\", adierazi du. Zentzu horretan, Nekane Murgak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak Lehen Mailako Arretarekin hartua duen konpromisoa irmoa da. \"Maila asistentzial hau erakargarriagoa izatea lortu nahi dugu eta horretarako enplegua egonkortuko dugu\", zehaztu du.", "tgt": "Guztira, 215 lanpostu aterako dira lehiaketara: • Familia eta Komunitateko Medikuntzako 176 lanpostu • Medikuntza Pediatrikoko 39 lanpostu Eusko Jaurlaritzak lehen mailako arretak kalitatezko zerbitzua ematea nahi du, eta horregatik da garrantzitsua lanpostuak egonkorrak izatea.", "score": 0.41419123271770136 } ] }, { "id": "104", "alignments": [ { "src": "Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua Donostiako Intxaurrondo Hegoa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean izan da gaur goizean, 2022-2023 ikasturte berriaren hasiera dela eta. Sailburuarekin batera, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea izan dira bisitan, baita Amaia Urzelai Hezkuntzako lurralde-ordezkaria ere. Donostiako Udaletik berriz, Nekane Arzallus lehen alkateordea izan da ekitaldian.", "tgt": "Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua da. Gaur ikastetxe batera bisita egin du Intxaurrondo auzoan, Donostian, 2022-2023 ikasturteari hasiera ofiziala emateko. Bisitan ere izan dira Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea, Amaia Urzelai Hezkuntzako lurralde-ordezkaria eta Nekane Arzallus Donostiako Udaleko lehen alkateordea. Bisita ondoren, Hezkuntzako sailburuak 2022-2023 ikasturtearen hasiera berriaz hitz egin du. Oraingo honetan ez da COVID neurririk egongo.", "score": 0.36065084502524164 }, { "src": "Gipuzkoako hiriburuko Intxaurrondo auzoan kokaturik, Intxaurrondo Hegoa ikastetxe publikoak Haur eta Lehen Hezkuntzako 115 ikasle inguru ditu ikasturte honetan bere geletan (2 eta 12 urte bitartekoak). Ikastetxe eleaniztuna izatea du hezkuntza-proiektuaren ezaugarri nagusia, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz irakasten baitu. Berritasun gisa, euskara-ingelesa murgiltze goiztiarreko eredu berritzaile hori 2 eta 3 urteko geletan ere ezartzen hasiko da aurten. Gainera, proiektuetan oinarritutako metodologiaren aldeko apustua egiten du, haurren ezagutza eta interesetatik abiatuta, ikasleak ikaskuntza-prozesuan parte aktibo izan daitezen. Proiektu eta jarduera horietako asko garatzeko, adin desberdinetako ikasleek elkarrekin jarduten dute lanean. Ikastetxea dagoen kaleari ohore eginez (Baratzategi kalea), ikasleek ikastetxetik hurbil duten eskola-baratzea ere lantzen dute.", "tgt": "Bisitatu duten ikastetxea, Intxaurrondo Hegoa, ikastetxe publikoa da. Haur eta Lehen Hezkuntzako 115 ikasle ditu. Ikastetxe horretan euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz irakasten dute. Aurten 2 eta 3 urteko ikasleak ere ingelesarekin hasiko dira. Proiektuka lan egiten dute, hau da, haurrek dakitena eta ikasi nahi dutena kontuan hartuta. Batzuetan, adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasten dute. Ikastetxetik gertu dagoen eskola-baratzean lan eginez ere ikasten dute.", "score": 0.42999484257173015 }, { "src": "Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-etapetan, 2022-2023 ikasturtea 261.031 ikaslerekin hasi da Euskadin, hau da, Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Lanbide Heziketara arteko ikasleak. Zifra horrek adierazten du orotako ikasle kopurua %0,90 jaitsi dela iazko ikasturtearekin alderatuta.", "tgt": "Euskadin ikasturtea irailaren 8an hasi da, Haur Hezkuntzatik eta Batxilergora eta Lanbide Heziketara arteko ikasleentzat. Guztira, 360 mila ikasle baino gehiago. Pasa den ikasturtean ikasle gehiago izan ziren. Ikasturte honetan ikasle gutxiago daude Haur eta Lehen Hezkuntzan, haur gutxiago jaiotzen direlako. DBHn eta Batxilergoan iaz baino ikasle batzuk gehiago daude.", "score": 0.5180397170954979 }, { "src": "Lanbide Heziketan, azken urteetan gertatzen ari den bezala, ikasleen kopuruan igoera ikus daiteke (% 2,27). Baina kontuan izan behar da Lanbide Heziketako matrikulazio-aldia ekainaren erdialdera arte irekita dagoela, eta, beraz, igoera hori are handiagoa izan daiteke oraindik.", "tgt": "Baita Lanbide Heziketan ere, nahiz eta oraindik behin betiko daturik ez dagoen matrikulatzeko epea irekita baitago.", "score": 0.3778118389496967 }, { "src": "Sarea eta hizkuntza ereduak", "tgt": "Sarea eta hizkuntza ereduak", "score": 1.0 }, { "src": "Seme-alabak eskolatzeko familiek aukeratzen duten sareari dagokionez -sare publikoa edo sare itundu-pribatua-, hautu hori aurreko urteetakoaren parekoa da, eta erdiek baino gehiagok egiten duten publikoaren aldeko hautua. Familien %51,1ek sare horren alde egiten du, eta % 48,9k pribatu edo itunduaren alde.", "tgt": "Ikastetxe publikoen eta itunpekoen artean aukeratzeko orduan, familien erdiek baino gehixeagok aukeratzen dute seme-alabek ikastetxe publikoetan ikastea. Datuak aurreko ikasturtekoaren antzekoak dira.", "score": 0.39223859658155447 }, { "src": "Hizkuntza-ereduei dagokienez ere, azken urteetako joerari eusten zaio: D eredua da gehien eskatzen dena ikasleen guztizkoaren artean, eta gora egiten du Haur Hezkuntzan: 3-5 urteko adin-tartean, eredu hori da gehien eskatzen dena eta 0,5 puntu egin du gora iaztik. Aipaturiko adin tartean, ikasleen %82,4 daude D ereduan; B ereduan %15,1; eta A ereduan, berriz, %2,4.", "tgt": "Hizkuntza-eredua aukeratzeko orduan familia gehienek D eredua aukeratzen dute ikasteko. Ikasleen ehuneko 80k baino gehiagok euskaraz egiten dute. Azken urteotan, gero eta familia gehiagok aukeratzen dute eredu hori, batez ere haur eta lehen hezkuntzan.", "score": 0.27967917540498577 }, { "src": "Figura berriak", "tgt": "Ikasturteko berriak", "score": 0.2662611206886616 }, { "src": "Hitza hartu duelarik, Bildarratz sailburuak azpimarratu du ikasturte honetan \"hezkuntzaz, pedagogiaz eta edukiez hitz egingo dugula gehiago, ez hainbeste Covid-ari buruz\". Eta ekitaldia baliatu du hezkuntzako profesional guztiei pandemia garai honetan erakutsi duten konpromisoa eta egin duten lana eskertzeko. \"Gure gizartea zorretan dago zuekin\", esan du.", "tgt": "Bildarratz sailburuak esan du ikasturte honetan hezkuntzan ez dela COVID neurriei buruz hainbeste hitz egingo, hezkuntzaz, irakasteko moduez eta ikasgaiez baizik. Eskerrak eman dizkie irakasleei pandemian egin zuten lanagatik.", "score": 0.42888394927633566 }, { "src": "Ikasturte honetan curriculum berriak ezartzen hasiko dira etapa bakoitzeko maila bakoitietan. Gai horri dagokionez, Bildarratzek azpimarratu du konpetentzien araberako ikaskuntzak eta ikasleen etengabeko ebaluazioak protagonismo handiagoa hartuko dutela eskoletan, \"hezkuntza gero eta pertsonalizatuago bateranzko bidean aurrera eginez\", ikasle bakoitzak bere hezkuntza-maila gorena lortzeko helburuz.", "tgt": "Ikasturte honetan ikastetxe publikoetan berritasun hauek egongo dira: • Berrikuntza arduraduna • Orientatzaile gehiago. • Irakasgai berriak eta gaitasunen araberako irakaskuntza eskola-etapa bakoitzeko ikasturte bakoitietan. Horri guztiari esker, ikasleak gero eta protagonistago izango dira beren ikaskuntzan eta hezkuntza pertsonalizatuagoa izango da.", "score": 0.34091504003151385 }, { "src": "Euskal Hezkuntza Lege berriari dagokionez, Bildarratz sailburuak adierazi du Hezkuntza Saila testu artikulatu bat lantzen ari dela, joan den apirilean Legebiltzarrean lortutako akordioaren edukia eta espirituari eusten diena. Lege-proiektua datozen hilabeteetan Gobernu Kontseiluan onartu eta Legebiltzarrera bidaltzeko aurreikuspena egiten du Hezkuntza Sailak.", "tgt": "Euskal Hezkuntza Legea Euskal Hezkuntza Lege berriari buruz sailburuak esan du datozen hilabeteetan Lege Proiektua Gobernu Kontseiluan onartuko dela, gero Eusko Legebiltzarrak onartzeko.", "score": 0.546192592312246 }, { "src": "Tramitazio horrek aurrera egiten duen bitartean, Sailak hezkuntza-araudi berriak bultzatzen jarraitzen du, aipatutako akordioak ezarritako ispirituari jarraituz. Arau horien bidez jauzi kualitatiboa egin nahi da, 2023-2024 ikasturteari begira, plangintzan, antolaketan, ikasleak onartzeko prozesuan eta zuzendaritza-taldeak ahalduntzearen aldeko apustuan.", "tgt": "Legeak onartzeko prozesua jarraitzen duen bitartean, Eusko Jaurlaritza beste neurri batzuk bultzatzen ari da datorren 2023-2024 ikasturterako. Plangintza eta antolaketa, ikasleak onartzeko prozesua eta zuzendaritza-taldeak hobetzearekin lotutako neurriak dira.", "score": 0.30158366865152036 } ] }, { "id": "240", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur aurkeztu dute tresna berritzaile hau.", "tgt": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak testuak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzeko sistema berria aurkeztu dute.", "score": 0.7118714204139419 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak \"Itzultzaile Automatiko Neuronala\" aurkeztu dute gaur, Eusko Jaurlaritzak adimen artifizialetik abiatuta herritarren erabilerarako sortutako proiektu praktikoa. Donostian egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez, gaztelaniatik euskarara zein euskaratik gaztelaniara egiten ditu itzulpenak, \"kalitate handia\" lortuz. Itzultzaile berri hau herritar guztien eskura dago www.euskadi.eus/itzultzailea webgunean.", "tgt": "Web-orri honen bitartez erabil daiteke: www.euskadi.eus/itzultzailea Berria da itzultzaile hori, adimen artifizialetik abiatuta egina dagoelako", "score": 0.34566941660684813 }, { "src": "Urtea amaitu baino lehenago eskuko telefonoetarako eta tabletetarako app-ak prest izango dira; gainera, telefonoetan posible izango da ahotsaren bidez itzulpenak eskatzea, hau da itzulpena diktatzea.", "tgt": "Zer ezaugarri ditu itzultzaile horrek? • 000 karaktereko testuak itzultzeko gai da aldi bakoitzeko. • Erabilera oso erraza da: • Sartu webgune honetan: euskadi.eus/itzultzailea • Idatzi testua horretarako prestatutako tokian. • Sakatu \"Itzuli\" botoia. • Une honetan, itzultzailea proba-fasean dago. • Jendeak erabili egin behar du, itzultzailea trebatzen joan dadin. Hilabete batzuk barru, prest egongo da behin betiko bertsioa. • Aurtengo urte amaierarako, eskuko telefonoetarako eta tabletetarako app -ak prest izango dira eta, gainera, telefonoetan posible izango da ahotsaren bidez itzulpenak eskatzea.", "score": 0.033523813839284634 }, { "src": "Zupiria sailburuak azpimarratu du tresna honen helburua \"laguntzea\" dela, eta ez itzultzaileen lana ordezkatzea: \"Makina batek egindako itzulpena beti gainbegiratu behar da eta zuzendu behar da. Laguntza-tresna da, eta laguntza-tresna moduan erabili behar dugu. Beste hizkuntzetako itzultzaileren bat erabili duenak badaki nola erabili horrelako tresna bat. Orain arte egondako sistemekiko aldea da neuronalek testu koherenteak eta irakurtzeko errazak egiten dituztela. Hala ere, aipatu behar da batzuetan akatsak egin ditzaketela. Hortaz, arretaz gainbegiratu behar da makinak egindako itzulpena. Helburua ez da, inola ere, itzultzaileak ordezkatzea, baizik eta punta-puntako laguntza bat eskaintzea bi hizkuntzetan aritzen direnei, lan-munduan, arlo akademikoan eta abarretan\". Halaber, sailburuak nabarmendu du jatorrizko testuak ondo idatzita eta puntuatua egon behar duela emaitza onak lortzeko.", "tgt": "Zupiria sailburuak esan du itzultzailea gai dela oso itzulpen onak egiteko, baina ez direla beti perfektuak. Horregatik, itzultzaile honen helburua ez da itzulpengintzako profesionalek egiten duten lana ordezkatzea. Makina batek egiten dituen itzulpenak berrikusi eta zuzendu egin behar dira.", "score": 0.2828732407367116 }, { "src": "Bestalde, Zupiria sailburuak gaineratu du \"Itzultzaile Automatiko Neuronala\" positiboa izan daitekeela euskararen erabileraren aldetik: \"Uste dugu positiboa izan daitekeela euskara gehiago erabil dadin hainbat arlotan eta, horrekin batera, erabilgarria izan daitekeela euskara jakin bai baina menperatzen ez dutenentzat edota ikasten ari direnentzat\". Azaldu duenez, hizkuntzen teknologiak agertu zirenetik, Eusko Jaurlaritzaren ardura izan da \"euskara Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan edo Ingurune digitalean integratzea, oso lagungarria izango baita euskara indartzeko bidean\". \"Proiektu honen bidez apustu hori berresten dugu\", adierazi du.", "tgt": "Itzultzaile hori oso baliagarria izan daiteke beren lanean edo ikasketetan euskara eta gaztelania erabiltzen duten pertsonentzat. Euskara gehiago erabiltzen ere lagun dezake, hizkuntza menperatzen ez dutenentzat nahiz ikasten ari direnentzat. Eusko Jaurlaritzak beti babestu izan du teknologia berrien erabilera euskara bultzatzeko.", "score": 0.2940343995809794 }, { "src": "\"Urte batzuk joan dira Eusko Jaurlaritza lanean hasi zenetik itzultzaile automatikoa garatzeko lehenengo urratsak ematen, 2007an, eta itzulpen automatikoaren alorrean sekulako jauzia gertatu da. Gramatikan eta analisian oinarritutako itzulpenak onak, zuzenak, direnean, badute halako kutsu ortopedikoa. Sare neuronalen bidez lortutako itzulpenak erraz irakurtzen dira, koherentzia dutelako, esaldiaren barruko elementuen arteko lotura ondo mantentzen dutelako\", gaineratu du.", "tgt": "Sare neuronalen bidezko itzulpen automatikoa Sistema hori erabilita, itzultzaile automatikoaren testuak koherenteagoak dira, zuzenagoak eta irakurtzeko errazagoak.", "score": 0.2927496146768103 }, { "src": "Sare neuronalen bidezko itzulpen automatikoa teknologia berri samarra da, adimen artifizialaren garapenetako bat da. Esan daiteke sistema horiek azken hiru urteotan hasi direla erabiltzen modu produktiboan. Itzulpen automatikoari dagokionez, jauzi kualitatiboa da orain arte erabili izan diren sistemekin alderatuta (gramatika-analisian eta –transferentzian oinarritutakoak, sistema estatistikoak edo horien hibridoak). Zupiriak azaldu duenez, giza garunaren funtzionamendua imitatzen saiatzen dira, beraz, entrenamendua behar dute ikasteko.", "tgt": "Azken 3 urte hauetan, testuen itzulpen automatikoak asko egin du aurrera sare neuronalak bezalako sistema berriak erabilita.", "score": 0.22786208195412738 } ] }, { "id": "113", "alignments": [ { "src": "Berriz ere partaidetza nabarmena dugu CAF-Elhuyar Sarien azken edizioan; urtero egiten den lehiaketaren xedea da ikerketa zientifiko eta teknologikoen euskarazko zabalkundea aitortzea eta sustatzea.", "tgt": "CAF-Elhuyar sariak urtero ematen dira duela 6 urte. Sari horien helburua da euskarazko ikerketa zientifiko eta teknologikoen hedapena aitortzea eta sustatzea. Aurten, sarien leloa da \"Zientzia eta irudimena, etorkizuneko giltzak\".", "score": 0.16848845954958122 }, { "src": "2022ko lehiaketaren goiburua da \"Zientzia eta irudimena, etorkizuneko giltzak\", eta NEIKERek bere sari berezia emango du seigarren urtez jarraian, NEIKER saria, 2.000 eurokoa, lehen sektoreari lotutako dibulgazio artikulurik onena bilatuta.", "tgt": "Sari horien barruan, NEIKERek 2 mila euroko sari berezia emango dio lehen sektorearekin lotutako artikulurik onenari.", "score": 0.5017509640983622 }, { "src": "\"Saria ezagutza eta proposamen berritzaileak eta merkatura transferigarriak garatzeko gure filosofiaren barruan sartzen da, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintza industriaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko\", azaldu du Eva Ugarte NEIKEReko zuzendariak.", "tgt": "Eva Ugarte NEIKEReko zuzendariak azaldu du sari honek zerikusi handia duela NEIKERen egiten dutenarekin: ezagutza eta irtenbide berriak garatzea nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza industriak lehiakorra eta jasangarria izan daitezen.", "score": 0.5188308762084138 }, { "src": "NEIKERen sari berezia aurkeztutako lan guztien artean aukeratuko da, eta gainerako CAF-Elhuyar sariekin bateragarria da; beraz, lehiaketako beste kategorietako batekoa ere izan daiteke irabazlea. Artikuluak 2022ko otsailaren 12ra arte aurkez daitezke, esteka honen bitartez, edo cafelhuyarsariak@elhuyar.eus helbide elektronikora bidali.", "tgt": "NEIKER sariaren lehiaketan parte hartzeko lanak 2022ko otsailaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira. Bi modutara egin daiteke: • Elhuyarreko web orrian: elhuyar.eus • Posta elektroniko bidez: cafelhuyarsariak@elhuyar.eus", "score": 0.24065957524087694 }, { "src": "Elhuyarrek CAFen lankidetzarekin eta NEIKERen babesarekin antolatzen duen lehiaketaren edizio berriak egileak eta sortzaileak bilatzen ditu, zientziaren eta irudimenaren bitartez euskal gizartearen erronkei erantzuten dietenak: klima larrialdia, desoreka sozialak, dibertsitatea...", "tgt": "NEIKER sarira aurkezten diren pertsonak CAF-Elhuyarren gainerako sarietara ere aurkeztu daitezke. Sari hauek egile eta sortzaileen bila dabiltza, zientziaren bidez euskal gizartearen etorkizuneko erronkei erantzuten dietenak: klima larrialdia , desberdintasun sozialak edo aniztasuna.", "score": 0.14636023988984168 }, { "src": "Asmo horrekin, euskarazko artikuluak hiru kategoriatan aurkeztu ahal izango dira NEIKER sari berezia eskuratzeko. Alde batetik, \"Dibulgazio artikulu originalen\" kategoria dago, bi azpikategoriatan banatuta: bata, lan orokorrei buruzkoa, eta, bestea, doktorego tesian oinarritutako lanei buruzkoa. Azpikategoria bakoitzean, irabazleak 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkariaren urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura jasoko ditu.", "tgt": "Euskarazko artikuluak 3 kategoriatan aurkez daitezke: • Artikulu originalak: lan orokorrak eta doktorego tesiak. Kategoria honen saria 2 mila eurokoa da, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura. • Zientzia kazetaritzako lanak. Kategoria honen saria 2 mila eurokoa da, Elhuyar aldizkariaren urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura. • Sorkuntza beka: zientzia eta teknologia gizartearekin lotzen dituzten proiektuak. Saria 5 mila euroko dirulaguntza izango da proiektua garatzeko eta eskultura bat.", "score": 0.3700206765269893 }, { "src": "Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.", "tgt": "Lehiaketako oinarriak kontsulta daitezke hemen.", "score": 0.7721618984216254 }, { "src": "NEIKER eta Elhuyar hitzarmena", "tgt": "NEIKER saria 2016an sortu zen, NEIKER eta Elhuyar Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmen baten ondorioz. Ikerketa munduan euskara sustatu nahi zuten.", "score": 0.39393754253231056 } ] }, { "id": "73", "alignments": [ { "src": "Euskararen Aholku Batzordea, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duena, elkartu da gaur urteko egitasmoen jarraipena egin eta hurrengo urteko jarduerak lantzeko. Lehendakaritzan egin den bileran Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak ere parte hartu dute batzordea osotzen duten gainontzeko kideekin batera.", "tgt": "Iñigo Urkullu Lehendakaria gaur buru izan da Euskararen Aholku Batzordearen bileran. Bilera Lehendakaritzan ospatu da, Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Bileran parte hartu dute ere Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak. Bilera egin da aurtengo planak nola joan diren eta datorren urtean egingo diren jarduerak ikusteko.", "score": 0.4077586579853011 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak gazteak ere izan ditu hizpide eta \"erabilerarako esparru eta aukerak irabaztea erronka nagusi dugun honetan, ezinbestekoa dugu pertsonen bizi-baldintzak, -ohiturak, -ahalmenak eta -aukerak kontuan hartzea, horietan euskara ohikotasunez txertatzeko bidea urratzeko proposamenak egiterakoan. Oso bereziki gazteei dagokienez\". Lehendakariak azpimarratu duenez adostasuna, eraginkortasuna eta ikuspegi inklusiboa dira Euskararen Legeak abian jarri zuen ibilbidearen zutabe sendoenak eta \"gizarte eleaniztun batean ezinbestekoagoa da hiru zutabe horien arteko sintesia kontuan izatea. Bereziki zaindu behar baita helburuaren beraren erakargarritasuna, euskarekiko esperientziaren erakargarritasuna, alegia. Euskal hiztunaren autoestimuarekin batera, nagusiki, berriz ere, gazteengan\".", "tgt": "Bileraren hasieran Lehendakariak honako hau esan du hizkuntza politikari eta euskarari buruz: • Oso garrantzitsua dela Euskadin euskararen erabilera sustatzeko egiten ari den ahalegina. Eta gizartea beti aldatzen ari denez, euskararen esparruan ere egiten ari den politika berrikusi behar dela. • Oso garrantzitsua dela gazteen papera gizartean euskara toki gehiagotan egon dadin. • Oso garrantzitsua direla Euskararen Legea eta hori oinarritzen den 3 zutabeak: adostasuna, eraginkortasuna eta inklusioa. • Euskaraz ere bizitzea erosoa izan behar dela pertsonentzat, euskara gizarteko esparru guztietan egotea eta erabili ahal izatea lortu behar dela: kulturan, lanean, aisialdian...", "score": 0.20128284922577486 }, { "src": "Euskararen Aholku Batzordea", "tgt": "Zer egiten du Euskararen Aholku Batzordeak?", "score": 0.5938600384442396 }, { "src": "Euskararen Aholku Batzordearen helburua da ahaleginak eta proiektuak batzea eta koordinatzea euskara normalizatzeko. Gaur egun 26 kidek osatzen dute Euskararen Aholku Batzordea eta lau batzorde-atalez osotuta dago: ESEP berritzeko batzorde atal berezia; ingurune digitalarena; hizkuntza eta generoarena; eta eremu sozioekonomiko pribatuarena. Batzorde-atal horietan gizartearen ordezkaritza zabala batzen da; izan ere, arlo bakoitzean adituak diren pertsonek osatzen dituzte.", "tgt": "Batzordearen helburua da euskararen normalizazioa lortzea euskal gizartean, proiektuak koordinatzearen bidez. Batzordea 26 pertsonek eta lan-batzordek osatzen dute. Lan-batzorde horiek gizarteko eremu guztietako pertsonek eta adituek osatzen dituzte. Batzordeak hauek dira: • Euskara Sustapenerako Ekintza Plana berritzeko batzorde atal berezia. • Ingurune digitalaren batzordea. • Hizkuntza eta generoaren batzordea. • Eremu sozioekonomiko pribatuaren batzordea.", "score": 0.6034703743253125 } ] }, { "id": "129", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.22067143563359157 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 250 milioi euroko Inbertsio Programa Berezia abian jartzea onartu duela. Zenbateko horretatik, 170 miloi urte honetan bertan hasiko dira gauzatzen eta kopuru honi batu behar zaio 2021eko Aurrekontuetan inbertsioetarako jaso ziren 1.000 milioiak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 250 milioi euro emango ditu Inbertsio programa berezia martxan jartzeko. Plan honekin aldaketa handiak lortu nahi dira gai hauetan: • teknologian eta digitalean. • energian eta kliman. • gizartean eta osasunean.", "score": 0.474486243488811 }, { "src": "Horrela, Administrazioaren inbertsio-ahalmen gehigarria inbertsio-jarduera zehatzetarako erabiliko da eta lehentasun hauek izango ditu: • Gizarte-azpiegiturak: hezkuntzakoak, sozio-sanitarioak, kulturalak eta etxebizitzakoak. Proiektu horiek jasoko dute programaren % 50. • Azpiegitura ekonomikoak: industrialak, teknologikoak eta digitalak. Helburua da industriaren eta zerbitzu aurreratuen eraldaketa eta dibertsifikazioa areagotzea. • Azpiegitura energetikoak eta ingurumenekoak. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa energia berriztagarriko iturri berrien, biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren buru izatea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak dirua du inbertsio publikoa bultzatzeko, hau da, zergetako dirua gastatzea herritarrentzako gauzak egiteko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak dirua gastatuko du gai hauetan hobetzeko: • Gizartean: hezkuntza, osasuna, kultura, etxebizitza... • Ekonomian: industrian, teknologian eta zerbitzu aurreratuetan aldaketak bultzatzeko. • Energian eta ingurumenean: Euskadi buru izan dadin energia berriztagarriak erabiltzen, biodibertsitatea zaintzen eta klima aldaketaren aurka borrokatzen.", "score": 0.17638829573188972 }, { "src": "Hezkuntza sailari dagokionez, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du hezkuntza-premia bereziak dauzkaten ikasleak eskolaratzen dituzten itunpeko ikastetxeei dirulaguntza zuzenak ematea, 15 milioi euro orotara. Laguntza hauen xedea da 2021-2022 ikasturtean Hezkuntza-laguntzako Espezialistak kontratatzeak eragindako gastuak finantzatzea.", "tgt": "Hezkuntza Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie 2021-2022 ikasturtean hauei: • Itunpeko ikastetxeei premia bereziak dituzten ikasleentzat hezkuntza-laguntzeko espezialistak kontratatzeko. • Haur hezkuntzako lehen zikloko eskola pribatuei hurrengo gaietarako: • mantentze gastuak ordaintzeko. • familiek ordaintzen dituzten kuotak gutxitzeko. • 0 eta 3 urte arteko haurrentzako hezkuntza hobetzeko. • 0 eta 3 urte arteko haurrentzako eskolak dituzten udalei, mantentze gastuak ordaintzeko. • Lanbide heziketako itunpeko ikastetxeei atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak emateko.", "score": 0.3473242446880794 }, { "src": "Bestetik, Gobernu Kontseiluak onartu du 500.000 euro jartzea espetxeetan edo baldintzapeko askatasunean zigortuta dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduratzeko proiektuetarako , baita askatasunaz gabetzen duen zigorraren betearazpena etenik duten pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduratzeko ere.", "tgt": "Zigortutako pertsonen gizarteratzea eta lan-munduratzea Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango ditu zigortutako pertsonen gizarteratze eta lan-munduratze proiektuetarako. Proiektuak pertsona zigortu hauei zuzentzen zaizkie: • kartzeletan daudenei. • baldintzapeko askatasuna dutenak. Hau da, aske daude, baina kontrolatuta daude eta baldintza batzuk bete behar dituzte.", "score": 0.49089511216162907 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailari lotuta, Jaurlaritzak bioekonomiako berrikuntza‑proiektuetarako laguntzen deialdia ren agindua onartu du. Laguntza horiek hiru milioi euro baino gehiagokoak dira, eta helburu dute arlo honetan berrikuntzako lan frogagarriak eta lan‑pilotuak sustatzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie bioekonomiako berrikuntza proiektuei. Laguntzek gai honetako proba lanak bultzatzeko balioko dute.", "score": 0.35213559170533953 }, { "src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du, baita txertaketa prozesuaren inguruko informazioa ere, besteak beste, errendimendu handiko txertaketa-guneen itxiera ri buruz mintzatu da.", "tgt": "Osasun sailburuak Euskadin koronabirusari eta txertaketari buruzko datuak eman ditu. Gainera, errendimendu handiko txertaketa guneak itxi direla azaldu du. Gune hauek espazio handiak dira pertsona asko batera txertatu ahal izateko. Adibidez, Illunbe Donostian edo BEC Bilbon.", "score": 0.45091157546486 }, { "src": "Gai-zerrenda", "tgt": "Gai-zerrenda", "score": 1.0 } ] }, { "id": "256", "alignments": [ { "src": "Lehendakariak aukera izan du Frantsizko Aita Santuari Gernikako Arbolaren bereizgarri bat entregatzeko.", "tgt": "Lehendakariak Gernikako Arbola duen intsignia bat oparitu dio.", "score": 0.2831137582028907 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusi Jonan Fernandez lagun zituela, Frantzisko Aita Santuak asteazken honetan San Pedro plazan ospatu duen Entzunaldi Publikoan izan da. Ondoren, Estatu Idazkari Pietro Parolin kardinalarekin Jauregi Apostolikoan egindako bilera pribatu batean Share proposamena aurkeztu du.", "tgt": "Gero, Vatikanoko Estatu Idazkari Pietro Parolín kardinalarekin batzartu da, Jauregi Apostolikoan. Lagundu diote Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernandezek.", "score": 0.4383910876567266 } ] }, { "id": "379", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak gida bat sortu du, web forman, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eta haren edukia ezagutzera emateko. Web hori elebiduna da eta honako esteka hauen bidez bisita daiteke: euskadi.eus/serviciossociales eta euskadi.eus/gizartezerbitzuak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak gida bat prestatu du interneten Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eta haren edukia ezagutzera emateko. Web-gida hori elebiduna da eta eskura dago esteka hauetan: euskadi.eus/serviciossociales eta euskadi.eus/gizartezerbitzuak Web-orriak 9 apartatu ditu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako zerbitzu eta laguntza ezberdinak azaltzeko eta informazioa erraz bilatzeko.", "score": 0.7224906781941645 }, { "src": "Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du gida horren helburua dela gizarte-zerbitzuen berri ematea eta horretarako modu eraginkorrena dela \"gida bizia sortzea, eguneratu daitekeena eta herritar ororentzat eskuragarri dagoena\".", "tgt": "Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua da. Web-gida horri buruz, sailburuak esan du: • oso argi azaltzen dituela gizarte zerbitzuak. • eguneratu egin daitekeela • herritar ororentzat dagoela eskuragarri.", "score": 0.41978291653185573 } ] }, { "id": "266", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.4859541741025866 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak azpimarratu duenez, inbestidurarako eguna jarri izana positiboa den arren, Estatuko Gobernuarekin elkarrizketarik ez izatea arazo objektiboa da Euskadirentzat. Alde horretatik, adibide moduan aipatu du aste honetan bertan eskatu behar izan dutela Abiadura Handiko Trenaren lanak eta trenbidea Gasteizen lurpean sartzekoak arintzeko. Erkorekak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren ustez premiazkoa dela komunikazio-bideak berriz ere martxan jartzea eta oraindik gauzatzeko dagoen Euskal Agendarekin lanean jarraitzea. \"Espainiako Gobernu berriak ezin du gehiago atzeratu erantzuna eman gabe dauden erronka sozialei, ekonomikoei eta politikoei eta lurraldearekin lotutakoei erantzuna ematea\" adierazi du.", "tgt": "Josu Erkorekak adierazi du berri ona dela Espainiako Gobernu berria noiz eratuko den jakitea. Eta aurrera egin dezakete konpondu gabe dauden hainbat gaitan: Abiadura Handiko Trenaren lanak eta trena Gasteizera iristeari lotutakoak. Eusko Jaurlaritzarentzat oso garrantzitsua da bi gobernuen arteko komunikazioa berreskuratzea, Euskal Agendaren inguruan lan egiteko. Eratuko den gobernu berriak konpondu gabe dauden gaiei erantzun behar lieke: • gizarte-gaiak • ekonomikoak • politikoak • lurralde-gaiak", "score": 0.25195283193855467 }, { "src": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaleak berriz ere esan du hauteskundeak berriz egitea arduragabekeria bat litzatekeela. \"Herritarrek argi eta garbi adierazi dute jada zer nahi duten, eta bi aldiz, gainera, oso denbora laburrean. Hauteskundeak berriz deitzea porrota litzateke, eta Eusko Jaurlaritzak ez du halako egoerarik aurreikusi nahi\" adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ustez ez da ona Espainian berriro hauteskundeak deitzea, herritarrek emana baitute beren iritzia. Hauteskundeak errepikatzea porrota litzateke. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak esan du komeni dela lan egin nahi duen jende guztiak prestakuntza-ikastaroak egitea.", "score": 0.2832651564213173 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak 2019-2020 ikasturterako Unibertsitate Beken deialdia onetsi duela. Erkorekak azaldu duenez, bekak Euskadin edo beste autonomia-erkidego batzuetan ikasten ari diren euskal ikasleei zuzentzen zaizkie. Hau horrela, Bozeramaileak esan du 26,4 milioi euro dira inbertituko direla unibertsitateko edo goi-mailako ikasketen matrikulak ordaintzeko, garraioa finantzatzeko unibertsitate-zentroetaraino mugitzeko zailtasun bereziko kasuetan eta bikaintasuna saritzeko bekak goi-mailako errendimenduko ikasleak aintzatetsi eta saritzeko.", "tgt": "Unibertsitate-bekak Eusko Jaurlaritzak 26 milioi baino gehiago emango ditu 2019-2020ko unibertsitate-beketarako. Diru hori Euskadin edo beste autonomia-erkidegoren batean ikasten duten ikasleentzat izango da. Diru horrekin, hauek ordainduko dira: • Unibertsitateko edo Goi-mailako Ikasketetako matrikulak • Unibertsitaterainoko garraioa • Nota altuak dituzten ikasleak sarituko dira.", "score": 0.25048221534813103 }, { "src": "Erkorekak azpimarratu du deialdi honetarako aldatu egin behar izan dela beka-sistema, hain zuzen ere, unibertsitatekoen eta unibertsitatekoak ez direnen arteko koherentziari eusteko, hainbat alderditan gauzak hobeto egiteko (besteak beste, guraso bakartasunagatik dedukzioak egitea) eta Auzitegi Gorenaren epaira ezinbestekoak diren alderdietan egokitzeko, errekurtsoa saihestearren.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak beka horiek aldatu egin ditu, hobetzeko: • Unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko beken arteko lotura • Bakarrik ama edo aita duten ikasleek unibertsitate-gastu gutxiago ordaintzea • Auzitegi Gorenak gai honi buruz dioena aplikatzea.", "score": 0.2792662984560591 }, { "src": "Auzitegi Gorenaren epaiari dagokionez, Erkoreka sailburuak adierazi du albiste txarra dela, Euskadiko Autogobernua larriki mugatzea eta urratzea den aldetik. \"30 urte daramatzagu gure beka-sistema behar bezala kudeatzen, eta orain Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiak bekak beherantz berdintzea dakar praktikan\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat, berri txarra da Auzitegi Gorenak dioena aplikatzea, aldatu egin beharko baititu orain arteko baldintzak.", "score": 0.28551768428358704 }, { "src": "Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ekaineko lanbagezia tasaren inguruko datuen berri eman du. Horrela, esan du LANBIDEren bulegoetan inskribatuta zegoen langabe-kopuruak behera egin duela, hain zuzen, 2.530 pertsona gutxiago dira, eta, guztira, 111.343; beherakada, termino erlatiboetan, % 2,2koa izan da. Hau horrela, ekainean, langabeziak aurreko urtean baino pixka bat gehiago egin duela behera azaldu du. Gainera sailburuak esan du 2018. urteko hilabete gehienetan eta 2019ko lehen hileetan izan den langabeziaren urte arteko beherakadaren erritmoa murrizteko joera aldatu egiten dela. \"Jarraitzen du langabeziak behera egiten arlo guztietan, batik bat 45 urtetik gorakoen sektorean eta iraupen luzeko langabeziaren sektorean. Hori positiboa da, eta horrela jarraitu behar da, eta, nahiz eta nazioarteko ekonomia eta merkatuetan gorabeherak dauden, lan-merkatura jo nahi duten pertsona guztiek etengabeko prestakuntza eguneratua izan behar dutela gogorarazi behar dugu\", adierazi du Artolazabalek.", "tgt": "2019ko urte-hasieratik, gero eta jende gehiago ari da lanean, eta gehienek: • 45 urte baino gehiago dituzte • eta denbora asko daramate lanik gabe.", "score": 0.2443360422271657 } ] }, { "id": "92", "alignments": [ { "src": "Forensic Science, Ertzaintzak Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin sustatzen duen ekimena da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren STEAM Estrategiaren baitan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak biltzen dituen ingelesezko akronimoa) garatzen da eta helburua du eskola-maila guztietan formakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea eta arlo horretako bokazio profesionalak inspiratzea, bereziki nesken artean.", "tgt": "19 ikastetxek \" Forensic Science \" proiektuan parte hartu dute. Proiektu honetan ikasleek hainbat jarduera egiten dituzte eskola-maila guztietan zientzia, teknologia eta arteak sustatzeko. Helburua da gai horiek etorkizunean lanbidetzat har ditzatela, batez ere nesken artean.", "score": 0.16271441319513438 }, { "src": "Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Buruzagitzak krimen bat simulatu du: Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen Eduardo Chillida artista donostiarraren Idigi I akuafortearen lapurreta. Simulazioa Hezkuntzako STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) proiektu berritzailearen barruan egin da.", "tgt": "Bigarren hezkuntzako ikasleek egin duten jardueretako bat Ertzaintzak asmatutako krimen bat argitzea da: Bilboko Arte Ederren Museotik Eduardo Chillidaren margolan baten lapurreta.", "score": 0.404673125526194 }, { "src": "Ikasleek ikastetxeetan diziplina zientifiko eta teknikoetan eskuratzen ari diren ezagutzak erabiltzen dituzte krimenaren lekuan bildutako ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoa jarraituz ikerketa egiteko eta poliziaren aurrean defendatuko dituzten ondorioak ezartzeko. Gaur goizean, 12 euskal ikastetxetako ikasleak polizia zientifiko bihurtu dira egun batez.", "tgt": "Ikasleak polizia zientifiko bihurtzen dira egun batez. Lapurreta ikertzeko eta argitzeko metodo zientifikoa erabili dute eta ikastetxean zientzia eta teknologiari buruz ikasitakoa praktikan jarri dute.", "score": 0.567361624079861 }, { "src": "Proiektuak, beste jarduera batzuen artean, Eduardo Chillida artistaren akuaforte baten lapurretaren simulakroa barne hartzen du, eta gazteek metodo zientifikoa ezarriz argituko dute, hainbat gaitasun, besteak beste talde-lana, berrikuntza edo pentsamendu kritikoa eta kreatiboa, lantzen dituzten bitartean", "tgt": "Horrela, beste gai batzuk ere lantzen dira, hala nola: • talde-lana. • berrikuntza, hau da, gauzak beste era batera egitea. • pentsamendu kritikoa eta sortzailea, hau da, errealitatea aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna erabakiak geure kabuz hartzeko.", "score": 0.3282231438633296 }, { "src": "Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Amaia Agirre Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria izan dira goizean ikasleekin zientzia eta teknologia arteekin eta giza zientziekin arrakastaz integratzen dituen proiektuan, artearekin, artearen testuinguru historikoarekin eta zuzenbidearekin zerikusia duten alderdiak barne hartzen baititu.", "tgt": "Gainera, ikerketan ere landu dituzte testuinguru historikoa eta artea eta zuzenbidea bezalako gaiak. Jardueran ere lagundu diete Victoria Landa Ertzaintzako zuzendariak eta Amaia Agirre Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak.", "score": 0.3069273681538898 }, { "src": "Krimena argitzeaz gainera, proiektu hau garatzeko formakuntza espezifikoa jaso duten ikasle eta irakasleek Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren laborategiak bisitatuko dituzte.", "tgt": "Proiektuan ere, ikasleek eta irakasleek prestakuntza berezia jasoko dute eta Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren laborategiak bisitatuko dituzte.", "score": 0.5841454824727802 }, { "src": "\"Forensic Science\" proiektuan UPV/EHUko irakasleek eta profesionalek osatutako batzorde zientifikoak laguntzen du:", "tgt": "Proiektu hau STEAM Euskadi Estrategiaren parte da. Hezkuntza Sailak eta Ertzaintzaren Polizia Zientifikoak antolatzen dute eta Innobasquen eta batzorde zientifiko baten laguntza dute. Batzorde zientifiko hori UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitateko 12 profesional eta irakaslek osatzen dute.", "score": 0.03217622805555892 } ] }, { "id": "3", "alignments": [ { "src": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak parte hartuko du Desgaitasuna duten pertsonen justiziarako sarbidea: eskubideak, aurrerapenak eta erronkak izeneko jardunaldian", "tgt": "Urriaren 24an, ospatu da \"Desgaitasuna duten pertsonen justiziarako sarbidea: eskubideak, aurrerapenak eta erronkak\" jardunaldia. Eusko Jaurlaritza plan honetan lanean ari da desgaitasuna duten pertsonen eskubideak errespeta daitezen eta gainerako pertsonek bezala justiziara iritsi eta parte har dezaten.", "score": 0.513079938984992 }, { "src": "Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea; Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria; eta Eugenio Artetxe, Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendaria, izan ditu lagun Melgosak Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.", "tgt": "EDEKAk antolatu du jardunaldi hau Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako pertsona hauek parte hartu dute: • Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. • Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea. • Marian Olabarrieta, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria. • Eugenio Artetxe, Justizia zuzendaria.", "score": 0.3155135265859423 }, { "src": "Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak parte hartu du gaur Desgaitasuna duten pertsonen justiziarako sarbidea: eskubideak, aurrerapenak eta erronkak izeneko jardunaldian. EDEKAk, Ezgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinatzaileak, antolatutako ekitaldian, kolektibo horrek Euskadiko egitura judizialerako sarbidean dituen zailtasunak eta erakunde publikoek izan ditzaketen konponbideak aztertzeko.", "tgt": "Jardunaldia antolatu da desgaitasuna duten pertsonek Euskadiko Justizian tramiteak edo prozesu legalak egiteko dituzten zailtasunak aztertzeko. Baita ere, aztertu dira zer konponbide eman ditzaketen erakunde publikoek eta arlo honetako profesionalek.", "score": 0.32787357483502966 }, { "src": "Bere hitzaldian, Melgosak nabarmendu du estatuek bermatu behar dutela desgaitasuna duten pertsonek gainerakoen baldintza beretan izango dutela justizia, \"baita prozedura egokituz bidez eta adinerako egokituz ere, pertsona horiek zuzeneko eta zeharkako parte-hartzaile gisa dituzten benetako eginkizunak betetzen laguntzeko\".", "tgt": "Jardunaldian zehar, Melgosa sailburuak esan du beharrezkoa dela desgaitasun duten pertsonek edo ordezkatzen dituzten pertsonek justizian gehiago parte ahal izatea. Izan ere, desgaitasun duten pertsonak herritarren ehuneko 6a baino gehiago dira. Eta gizartearen parte izanik ere, gainerako pertsonen eskubide eta aukera berak izan behar dituzte.", "score": 0.26149080465872704 }, { "src": "\"Gobernua garen aldetik, gure betebeharra da sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak sendotzea eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak errespetatzen direla ziurtatzeko beharrezko ekintzak gauzatzea\", esan du Melgosak", "tgt": "Desgaitasun duten pertsonak gainerako pertsonak bezala justiziara iritsi eta parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak honako hau egitea: • Lanean jarrraitzea pertsona horien eskubideak errespeta eta bete daitezen. • Prozesu-administratiboak haien beharretara egokitzea. • Profesionalak eta gizartea sentsibilizatzea eta prestakuntza ematea gai horri buruz.", "score": 0.3123590951158738 }, { "src": "Ildo horretatik, Nerea Melgosak adierazi du \"desgaitasuna duten pertsonen ordezkaritza eta parte-hartze handiagoa lortu behar dela Justizia Administrazioaren legezko prozeduretan eta funtzioetan; gizartearen alderdi guztiak inplikatzen eta islatzen dituen agindu demokratikoa da, eta, hain zuzen, bizi garen gizartea egituratzen du\".", "tgt": "Pertsona guztiek justiziara iristen eta parte hartzen dutela ziurtatzeak berdintasuna eta inklusioa lortzen lagunduko du. Horrela, diskriminazioaren aurka ere borrokatuko da eta gure gizartea bidezkoagoa izatea lortuko da.", "score": 0.21104495025294145 }, { "src": "Hitzaldian, sailburuak NBEren Pertsona Ezinduen Eskubideei buruzko Konbentzioari buruz hitz egin du, eta honako hau adierazi du: \"giza eskubideetan oinarritutako inklusioa lortzeko eredua da, eta gure ekintza eta politika publiko guztiak gidatu behar ditu\".", "tgt": "Horretan guztian lan egiteko eta ekintza eta politika publiko egokiak sortzeko, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartuko du Nazio Batuen (NBE) desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa.", "score": 0.3742977503117252 }, { "src": "Melgosak nabarmendu du garrantzitsua dela sistema judiziala \"diskriminazioa prebenitzeko eta konponketa eraginkorrak eskaintzeko\", eta Eusko Jaurlaritzaren Ezintasuna duten Pertsonentzako Justizia Plana nabarmendu du.", "tgt": "Gainera, Eusko Jaurlaritzak Ezintasuna duten Pertsonentzako Justizia Eskuragarritasunerako Plana dauka. Ezintasuna duten Pertsonentzako Justizia Eskuragarritasunerako Plana", "score": 0.2818057119194255 } ] }, { "id": "155", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bileraren ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Bingen Zupiriak, hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.22260006358571552 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak jakitera eman duenez, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Eusko Jaurlaritzaren zorpetze-ahalmena handitzeko aukera ri, EAEren 2020ko aurrekontu orokorretan ezarritako zorpetze-gaitasuna aldatzea ahalbidetuko duen lege-aurreproiektuaren onarpenaren bidez, hain zuzen; 2020ko aurrekontua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren defizit- eta zor-helburu berrietara egokitzeko helburuarekin. Orain % 2,6 eta BPGren % 16,3 dira. Zupiriak azpimarratu du, une honetan, koherentziaz jokatu behar dela osasun- eta ekonomia-krisiak sortutako egoera berriarekin, gastu gehiagoko eta diru-sarrera gutxiagoko egoera horri aurre egiteko eta, horrela, euskal ekonomiaren susperraldia eta dinamizazioa bultzatu ahal izateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontua aldatuko du. Eusko Jaurlaritzak lege-aurreproiektua onartu du 2020ko aurrekontu orokorrak aldatzeko. Aurreproiektuak Euskadiren zorpetzeko ahalmena aldatuko du 2020an. Euskadik gastu gehiago eta diru-sarrera gutxiago ditu COVID-19aren osasun- eta ekonomia-krisia dela eta. Horregatik, aurrekontuko aldaketa honako honetarako izango dira: • defizit eta zor publikoaren helburu berriak betetzeko. • Euskal ekonomia sustatzea eta berreskuratzeko. Gainera, ekonomiaren egoerak Euskadin aukera emango dio Eusko Jaurlaritzari gastuak finantzatzeko behar duten diru-kopurua maileguan eskatzeko.", "score": 0.2759671242690243 }, { "src": "Hezkuntza arloari dagokionez, Bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak ikerkuntza zientifikoari eta teknologia aurreratuei lotuak bi proposamen onatu dituela gaur. Ade batetik, argi berdea eman dio Materials Physics Center ikerketa-zentroari bideratutako 180.000 euroko subentzioa ri, ikerkuntza kuantikoaren arloan egiten ari diren lana bultzatzeko; eta, bestetik, onatu du miloi bat euroko diru-kopurua Lanbide-Heziketako itunpeko zentro pribatuentzat bideratzea, 4.0 eremuko teknologietarako, makineria eta ekipamendu aurreratua erosteko edo errentan hartzeko aukera izan dezaten.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak bi laguntza hauek onartu ditu: • 180 milioi euro fisikaren gaineko ikerketa lanetarako, horiek Materials Physics Center Ikerketa Zentroan egiten dira. • Milioi 1 euro Lanbide Heziketako ikastetxeek 4.0 teknologia erabiltzeko makinak eta beharrezko ekipoak erosi edo alokatu ahal izateko.", "score": 0.3914085493461144 } ] }, { "id": "58", "alignments": [ { "src": "Emakunde Saria, 2022ko edizioan, On-giz: ezberdinen elkartearentzat izan da. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta hamarkada bi baino gehiagoz maskulinitate berrien inguruan lan egin du, gizon-talde ugari sortuz, eta, ondoren, emakumeekin ere hasi da lanean. Emakumeekin osatutako taldeetan, emakumeen ahalduntzea eta lidergo pertsonala eta kolektiboa lantzen dira, eta, bestalde, gizonekin osatutako taldeetan gizonen dominazioaz, sexismoaz eta patriarkatuaz jabetzea lantzen da, baita maskulinotasun hegemonikoaren oinarri diren botere- eta lehiakortasun-harremanez jabetzea ere.", "tgt": "Duela 20 urte baino gehiago da, On-giz irabazi-asmorik gabeko elkartea lanean ari dela sentsibilizatzeko eta pentsatzeko gaur egun gure gizartean egon diren eta dauden gizonen eta emakumeen ereduei buruz. Genero-identitate berriak sortzen laguntzeko ere lan egiten du. Emakume-taldeetan lantzen dira ahalduntzea eta lidergoa. Eta gizon-taldeetan honako hauei buruz pentsatzen lan egiten dute: • gizonak gizartean duen zeregina • emakumeen aurkako jarrera bortitzak • emakumeak gizonak baino gutxiago direla eta ezin dutela nahi dutena edo gizonek egiten dituzten gauza berak egin dioten pentsaerak.", "score": 0.3170836475433582 }, { "src": "• Hasieran gizonekin bakarrik lan egiten bazuen ere, gaur egun gizonen, emakumeen eta talde mistoekin lan egiten du", "tgt": "On-giz elkartea gizon-taldeekin hasi zen lanean. Ondoren lan egiten hasi ziren ere emakume-taldeekin eta talde mistoekin, hau da, emakumeak eta gizonak dauden taldeekin.", "score": 0.14777255850894352 }, { "src": "On-giz gizon talde bakarrarekin hasi zen, eta, gaur egun, 9 gizon talde eta beste 10 emakume talde daude aktibo elkartean. Hamabostean behin biltzen dira Gasteizen eta Arabako herri batzuetan.", "tgt": "Gaur egun, elkartean daude: • 9 gizon-talde • 10 emakume-talde. 15 egunero biltzen dira Gasteizen eta Arabako herri batzuetan.", "score": 0.4883431758351506 }, { "src": "Epaimahaiak modu positiboan baloratu du hautagaitza hori bat etortzea gizonak interpelatzen dituzten hainbat lan-ildo eta erakunde arteko kanpainekin. Are gehiago testuinguru soziala kontuan harturik, zeinean aurrera egin den gizonen kontzientziazioan eta inplikazioan berdintasunaren eta indarkeriarik gabeko gizarte baten alde.. Halaber, sari honen bidez, epaimahaiak berdintasunaren alde lan egiten duten beste erakunde eta kolektibo batzuen lana baloratu nahi izan du, gizonen beharrezko inplikaziorik gabe berdintasuna ezinezkoa dela ulertuta.", "tgt": "Sari hau emateko, epaimahaiak kontuan hartu du elkarte honek egin duen eta egiten duen lan guztia gizonak kontzientziatu eta barneratzeko eta pertsona guztientzako berdintasuna eta gizarte justua lortzeko parte har dezaten lortzeko. Gainera, sari honekin aitortu nahi dute beste entitate eta talde batzuek berdintasunaren alde egiten duten lana ere. Izan ere, hori lortzeko, beharrezkoa da gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna defendatzen duten gizonak egotea.", "score": 0.2559249353546118 }, { "src": "• Epaimahaiak aintzat hartu du hautagaitza hori bat datorrela gizonak interpelatzen dituzten lan-ildo eta erakunde arteko kanpainekin", "tgt": "Epaimahaiak esan du elkartearen lana bat datorrela erakundeek ere egiten ari diren lan eta kanpainekin.", "score": 0.4526407723094562 }, { "src": "Sariaren helburua", "tgt": "Sariaren aurkezpena", "score": 0.2139547647820295 }, { "src": "Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak On-giz elkarteari emandako saria euskal erakundeek gizonak berdintasunean inplikatzeko egiten ari diren ahaleginaren barruan kokatu du. Hala, gogorarazi du azaroaren 25eko erakunde arteko azken kanpaina gizonei zuzendu zitzaiela, eta Emakundek urtea maskulinitateei buruzko nazioarteko kongresu batekin itxi duela. \"Sari honek erakusten du berdintasuna lortzeko beharrezkoa dela gizonen eta emakumeen ekarpena, eta gizonen inplikazioa bultzatzeko ahalegina egin behar dela\", esan du sailburuak. \"Gizonen sentsibilizazioan eta inplikazioan eta emakumeen ahalduntzean eta lidergoan lan egiten jarraitu behar dugu, berdintasunean aurrera egin ahal izateko funtsezko osagaiak direlako\", gaineratu du. Artolazabalek, halaber, gogorarazi du gizonekin lan egitea hainbat arau eta gidalerrotan jasotzen den helburua dela, hala nola Berdintasunerako Lege berrian, \"zeinak printzipio orokorren artean jasotzen baitu administrazio publikoen beharren artean dagoela gizonek berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka kontzientziatu eta haien parte hartzea eta inplikazioa sustatzea\", edo Berdintasunaren eta Emakumeen aurkako Indarkeriarik Gabeko Bizitzen aldeko Herri Itunean, \"zeinaren konpromisoetako bat baita gizonekin eta mutilekin lan egitea\", bai eta berdintasun-politiken nazioarteko esparruan ere. \"Gizonen konpromisoa beharrezkoa da, batez ere, etxeko lanetan eta zaintza-lanen erantzunkidetasunean, bai eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan ere, hurrengo belaunaldiei berdintasun-balioak eta berdintasunezko gizonen ereduak transmititzeko duten zeregina ahaztu gabe\", adierazi du Artolazabalek.", "tgt": "Saria aurkezteko prentsaurrekoa antolatu da eta parte hartu dute: • Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak • Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendariak • • On-giz elkarteko Ester Molinerok eta Xabier Odriozolak. Beatriz Artolazabalek esan du sari honek aitortzen duela erakundeek egiten dituzten esfortzua eta lana gizonek ere emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna defendatzeko. Bai Artolazabalek bai Miren Elgarrestak gogorarazi dute oso garrantzitsua dela gizonak parte sentitzea eta lan egitea berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka. Hainbat legek dioten eta Eusko Jaurlaritzak Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko nazioarteko egunerako azken kanpainan gogorarazi zuen bezala. Esan dute ere garrantzitsua dela lanean jarraitzea: • gizonak parte sentitu daitezen eta gai honetan aurrera egiten jarraitzeko lan egin dezaten. • emakumeen ahalduntzean. • gizonek etxeko lanetan eta haurrak eta adinekoak zaintzen parte har dezaten. Horrek guztiak balioko du belaunaldi berriei berdintasuna eta gizonaren zereginari buruz pentsatzeko modu berri bat transmititzeko.", "score": 0.4206999807028037 }, { "src": "Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestaren hitzetan, bestalde, \"emakumeen ahalduntzea eta gizonek berdintasunarekin duten inplikazioa dira, konbinatuta, berdintasunezko eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte baterantz aurrera egitea ahalbidetzen diguten bi osagai nagusiak\". Bere ustez, \"bi esparru horietan lanean jarraitu behar dugu, elkarren osagarri eta beharrezkoak baitira, eta gaur egun atzo baino tresna gehiago ditugu hori egiteko, lege berri bat dugu, eta honen aginduei erantzuna eman behar diegu\".", "tgt": "Gainera, Miren Elgarrestak esan du beharrezkoa dela erakundeek elkarrekin lan egitea, adibidez, lege berria betearazteko eta beharrezko erantzunak emateko.", "score": 0.27445969229991246 } ] }, { "id": "85", "alignments": [ { "src": "Irailean abiatutako Arnasetik sormen lehiaketak joan den ostiralean izan du amaiera gala, Amasa-Villabonako Gurea Antzokian. Publikoan arnasguneetako hainbat gazteren urduritasuna antzematen zen, lehiaketako sarietako bat irabazteko aukera zuten-eta. Arrakasta handia izan du euskararen arnasguneetako gazteei zuzendutako lehiaketak: 99 lan aurkeztu dituzte hiru kategoriatan. Julen Portillo youtuberrak aurkeztu du gala eta Sara Alonso musikariak parte hartu du oholtzan hainbat abesti eskainiz.", "tgt": "Urriaren 28an, ostiralean Arnasetik lehiaketako sariak banatu ziren Amasa-Villabonako Gure Antzokian. Julen Portillo youtuberrak aurkeztu zituen sariak eta Sara Alonso musikariak bere abestietako batzuk abestu zituen.", "score": 0.5464023082326772 }, { "src": "Euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte arteko gaztetxoek 99 sormen lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta ostiralean jendez betetako aretoan banatu ziren sariak. UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bultzatutako Arnasa Gara ekimenaren barnean antolatu da Arnasetik lehiaketa.", "tgt": "Arnasetik 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat bideoak sortzeko lehiaketa bat da. Arnasetik lehiaketa irailean hasi zen eta urrian bukatu zen sarien banaketarekin. Mankomunitateko udalerrietako ikasleek 99 lan aurkeztu zituzten guztira.", "score": 0.33183670981230623 }, { "src": "Arnasetik Arnasa Gara egitasmoak antolatutako lehiaketa izan da. Arnasa Gara 2019an abiatu zuten elkarlanean UEMAk, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, euskararen arnasguneak hizkuntzaren bizitasunerako duten garrantzia jendarteratzeko.", "tgt": "Lehiaketa Arnasa Gara programaren barruan dago. Euskararen garrantzia nabarmentzea da helburua, pertsona gehienek euskaraz hitz egiten duten udalerrietan.", "score": 0.24954601901616244 }, { "src": "Arnasetik lehiaketan arnasguneetako ikastetxeek hartu dute parte, bai eta arnasguneetako udalerri txikietako ikasleak jasotzen dituzten zenbait ikastetxe handiagok ere. Euskararen arnasguneak euskararen ezagutza eta erabilera maila oso altuak dituzten udalerriak dira. Hizkuntza biziberritzerako funtsezkoak dira, bertan modu naturalean bizi ahal delako, transmisioa ziurtatuta dagoelako eta hizkuntzaren hedapenean laguntzen dutelako.", "tgt": "Udalerri horiei arnasguneak deitzen zaie, euskara oso bizirik dagoen lekuak baitira. Batzuetan bigarren hezkuntzako eskolara aldatzean udalerri txikietan bizi diren ikasle horiek beste udalerri batera joan behar dute ikastera. Eta horrek esan nahi du beti euskaraz hitz egiten duten ingurunea aldatzen dutela hainbeste edo ezer hitz egiten ez den ingurune batengatik.", "score": 0.3125056141416546 }, { "src": "Esan bezala, arnasguneen garrantzia jendarteratzeko Arnasa Gara ekimena hiru entitatek osatzen dute: UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Hiru erakundeetako ordezkariek elkarlanaren garrantziaz hitz egin zuten Arnasetik lehiaketako sari-banaketa ekitaldian.", "tgt": "Lehiaketa hau 2019an egin zen lehen aldiz eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak UEMAk antolatzen du Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.", "score": 0.4889944438355457 }, { "src": "Lehiaketaren bidez, bi helburu lortu nahi izan dira: arnasguneetako gaztetxoen euskarazko sormena lantzea; eta arnasguneetako nerabeei hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta eragitea.", "tgt": "Aurten lehiaketak 2 helburu izan ditu: • Mankomunitateko udalerrietako gazteen • euskarazko sormena bultzatzea. • Pentsaraztea egunerokoan hizkuntza nola erabiltzen dugun • eta hitz egiteko ditugun moduei buruz.", "score": 0.271599772899975 }, { "src": "Adinaren araberako hiru kategoriatan banatu dira sariak, eta publikoaren saria ere egon da: Azpeitia, Leitza, Idiazabal, Zarautz eta Bera herrietako gazteak izan dira irabazleak.", "tgt": "Kategoriak eta sariak Azpeitia, Leitza, Idiazabal, Zarautz eta Bera herrietako gazteak izan dira irabazleak. Honako hauek dira kategoriak eta sariak:", "score": 0.752732348910967 }, { "src": "Amasa-Villabonako sari-banaketan, kategoria bakoitzeko lan onenek eta publikoaren sariaren irabazleek 500 euroko sariak lortu dituzte, eta sari hori trukean erabili ahal izango dute Irrisarri Land-erako sarreretan, Durangoko Azokako denda birtualean edota EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean gastatzeko. Hauexek izan dira sarituak:", "tgt": "Sariek 500 euroko balioa dute. Irabazleek sariaren balioa honako hauengatik trukatu ahal izango dute: • Nafarroako Irrisarri Land parkera joateko sarrerak. • liburuak, musika... Durangoko Azokako interneteko dendan. • EITBren Goazen! edo Irabazi arte! telesailen produktuak.", "score": 0.20023442311857104 }, { "src": "Lehiaketan hiru kategoria bereizi dira, adinaren arabera. Kategoria bakoitzean erronka bati erantzun behar izan diote.", "tgt": "Lehiaketan 3 kategoria zeuden adinaren arabera banatuta eta kategoria bakoitzean ikasleei eskatzen zitzaien gai desberdinei erantzuteko. Gainera, publikoaren saria ere zegoen.", "score": 0.35621268093085284 }, { "src": "Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailen kategorian: • \"Pasabideko kontuek\" , Karmelo Etxegarai ikastola (Azpeitia, Gipuzkoa)", "tgt": "Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak: Saria izan da \"Pasabideko kontuek\" lanarentzako. Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleena, Azpeitian, Gipuzkoan. https://www.youtube.com/shorts/pkW9eGYEZ14", "score": 0.5111047289605317 }, { "src": "• Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailetako ikasleen kategorian, haurrek etorkizun hurbilean, LHtik DBHra eman beharreko jauzian, aurkituko dituzten egoera berriak islatu behar izan dituzte beren sormen lanetan, formatu librean (marrazkian, bertsoan, poeman, bideoan, abestian...). Izan ere, arnasgune gehientsuenak udalerri txikiak baitira, bertako ikasleek inguruetako ikastetxe handiagotara jo behar izaten dute DBH mailako ikasketak egitera. Guztira, 40 lan aurkeztu dira kategoria honetan.", "tgt": "Lehen eskolatik bigarren hezkuntzara aldatzeak zer esan nahi duen kontatu behar zuten. Aurkez zitzaketen: marrazkiak, bertsoak, poemak, abestiak... Kategoria honetan 40 lan aurkeztu dira.", "score": 0.14399177103030295 }, { "src": "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailei dagokien kategorian: • \"Sormen tailerra 2\", Zarauzko ikastola (Zarautz, Gipuzkoa)", "tgt": "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak: Saria izan da \"Sormen tailerra 2\" lanarentzako, Zarauzko ikastolako, Gipuzkoan.", "score": 0.6590107364359599 }, { "src": "• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. ikasmailetako ikasleen kategorian, nerabeek bideo-tutorial bat egin behar izan dute youtuber estiloan, Julen Portillo youtuber gaztearen saio bat eredu hartuta. Honetan, 52 lan aurkeztu dira.", "tgt": "Bideo-tutorial bat egin behar zuten. Horretarako, Julen Portillo youtuber gaztearen grabazio bat erabil zezaketen adibide gisa. Kategoria honetan 52 lan aurkeztu dira.", "score": 0.35277692921235804 }, { "src": "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailei dagokien kategorian, bi lanek berdinketa izan dute, eta epaimahaiak saria erdibana ematea erabaki du; lehen lanean egilearen freskotasuna nabarmendu nahi izan da, eta bigarrenean aldiz, erakutsitako maila teknikoa.: • \"Ni naiz ni\", Amazabal Institutua (Leitza, Nafarroa) • \"Zer dira arnasguneak?\", Idiazabal (Idiazabal, Gipuzkoa)", "tgt": "Kasu honetan berdinketa egon da eta horregatik 2 sari eman dira: • \"Ni naiz ni\", Amazabal Institutua, Leitzan, Nafarroan. Egilearen freskotasunagatik eman diote. https://www.youtube.com/shorts/HyvxIdHoMEw • \"Zer dira arnasguneak?\" Idiazabalgo Institutua, Gipuzkoan. Maila tekniko onagatik eman diote. https://www.youtube.com/watch?v=Z1vKtqY3Krw", "score": 0.39521896981301513 }, { "src": "• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. ikasmailetako ikasleen kategorian, gaztetxoei eman zaien bideo bat osatzea eskatzen zitzaien, bideoko protagonistaren galderei erantzunez. Orotara, 7 lan aurkeztu dira.", "tgt": "bideo bat eman zaie eta osatzea eskatzen zitzaien, bideoko protagonistaren galderei erantzunez. Kategoria honetan 7 lan aurkeztu dira.", "score": 0.7200598921230081 }, { "src": "Publikoaren sariari dagokionez, 1.000 lagun baino gehiagok eman dute bozka internetez, eta boto gehien jaso dituen lana hauxe izan da: • \"Minerva eta Mariloli\", Toki Ona Institutua (Bera, Nafarroa)", "tgt": "Publikoaren saria: \"Minerva eta Mariloli\" lanarentzako izan da, Toki Ona Institutuko ikasleena, Beran, Nafarroan. Lan honek mila boto baino gehiagoa jaso zituen.", "score": 0.4928109520931087 }, { "src": "Arnasa Gara eta elkarlana", "tgt": "Arnasa Gara Programa", "score": 0.3382065041549114 }, { "src": "Josune Zabalak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak, etorkizuneko asmoei buruz hitz egin zuen, \"elkarrekin aurrera egin\" eta arnasguneetako herritarren ahotsa plazara ekartzeko nahia azpimarratu zuen: \"Geure arnasguneak babesten eta indartzen jarraituko dugu gaur hemen zaudetenak gogoan, gure programa honetan parte izan duten guztiak ere bai, eta etorkizunean batuko zaizkigunei begira\".", "tgt": "Sarien banaketan parte hartu zuten Arnasa Gara programa bultzatzen duten 3 erakundeetako batzuek: • Iraitz Lazkanok, UEMAko lehendakariak. 2019tik gaur arte egin duten guztia gogoratu zuen. Urte hauetan, gauza asko eta oso onak egin dituzte eta etorkizunean ere horrela izatea nahi dute. • Mikel Arregik, Euskarabidea, Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak. UEMAk egiten duen lana eskertu zuen, Nafarroarentzat erreferente bat delako eta asko laguntzen duelako merezi duten garrantzia ematen gehien bat euskaraz hitz egiten den Nafarroako udalerriei. • Josune Zabalak, Eusko Jaurlaritzako, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak. Esan zuen 3 erakundeek programarekin aurrera egiten jarraitu behar dutela.", "score": 0.27793467344973566 }, { "src": "Iraitz Lazkanok, UEMAko lehendakariak, 2019tik gaurdaino egindako bidea errepasatu du. Bere hitzetan, ibilbide hori \"emankorra izaten ari da, eta emankorra izaten jarraituko du datozen urteotan ere\". UEMArentzat elkarlanean aritzea oso garrantzitsua dela nabarmendu du Lazkanok: \"Mezua bateratua izateak asko indartzen du arnasguneen garrantziari buruzko adostasun politiko eta soziala\".", "tgt": "Gainera, hirurek esan dute 3 erakundeen lankidetza oso garrantzitsua dela. Baita ere, arnasguneak edo gehien bat euskaraz hitz egiten den udalerriak babesten eta indartzen jarraituko dutela eta gizarteari horien garrantzia ezagutarazi behar zaiola.", "score": 0.22784953768270327 } ] }, { "id": "286", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak zer akordiotara iritsi diren azaldu dute.", "score": 0.18963196507553529 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du 35 milioi euroko gastua familia eta lan-bizitza kontziliatzeko laguntzen Programa finantzatzeko. Sailburuak azaldu duenez, hiru laguntza-lerro dira, eszedentzian dauden edo lanaldia murriztuta duten gurasoentzat, helburu hauekin: seme-alabak zaintzea edo menpekotasun-egoeran edo osasun-egoera larrian dauden senideak zaintzea. \"Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa kontziliatzea eta seme-alaben zaintzaren erantzunkidetasuna erraztea Familiei Laguntzeko Erakunde arteko IV. Plana 2022ko ardatz estrategikoetako bat da\", zehaztu du Erkorekak.", "tgt": "Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro gastatuko ditu bizitza pertsonalaren, lanaren eta familiaren kontziliaziorako laguntza ekonomikoetan. Laguntza horien onuradun izango dira lanean eszedentzia edo murrizketa bat hartu behar duten pertsonak, beren seme-alabak eta mendeko edo gaixotasun larriak dituzten senideak zaindu behar dituztenak.", "score": 0.33127473214106823 }, { "src": "Gainera, Erkoreka jakinarazi du, Plan honen barruan, argi berdea eman dio Gobernu Kontseiluak beste 34,5 milioi euroko laguntzari seme-alaben jaiotzagatik, adopzioagaitik eta erditze edo adopzio anizkoitzagaitik. Erkoreka sailburuak azaldu duenez, familia errentaren arabera 400€, 500€ edo 900€-ko laguntzak izango dira. \"Apurka-apurka familia proiektuak hasi eta herritarrek nahi dituzten seme-alaba kopurua izateko pertsonek dituzten zailtasunak ezabatu nahi ditugu\", esan du.", "tgt": "Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzak beste 34 milioi euro eta erdi gastatuko ditu seme-alaba gehiagoren jaiotza edo adopzioagatik. 400, 500 edo 900 euro emango dira seme-alaba bakoitzeko, familia bakoitzaren errentaren arabera. Laguntza horien helburua da erraztasunak ematea familia bat sortu eta bizi-proiektu bat gauzatu nahi duten pertsonei.", "score": 0.435943471262365 }, { "src": "Bestalde, Erkoreka sailburuak jakinarazi duenez, \"Kultura Ondasuna, Multzo Monumentala kategoriarekin\" sailkatu ditu gaur Gobernu Kontseiluak Donostiako Alde Zaharra eta kaia. \"Bi leku horiek balio historikoak, arkitektonikoak eta urbanistikoak dituzte, kalifikazio honekin aintzatetsi eta babesten ditugunak\", adierazi du. Josu Erkorekak adierazi duenez oreka lortzea da helburua, Donostiako Alde Zaharraren morfologia kontserbatzearen eta bertan bizi diren 4.000 pertsonen premiak kudeatzeko garaian malgutasuna mantentzearen artean. \"Jarduera urbanistiko orekatu bat bideratzea da kontua, babesaren ikuspegitik ez ezik, herritarren erabileraren ikuspegitik ere\", gaineratu du. Sailburuak ziurtatu duenez, deklarazio horrek ahalbidetu egingo du oinezkoen erabilerari eta galtzada-harrizko zoladura mantentzeari lehentasuna ematea; baita eraikinek, plazek, harresiek, zubibideek, iturriek eta monumentuek duten balioa nabarmentzea, baita zuhaiztiek eta lorategiek ere.", "tgt": "Horregatik, garrantzitsua da inguru hori urbanizatzean toki horiek ez ukitzea eta bertan bizi diren 4.000 pertsonentzako onurak sortzea. Alde Zaharra eta Kaia Monumentu Multzoa izendatuta, oinezkontzako kale gehiago egingo dira, galtzada-harriak mantenduko dira, eta gehiago baloratuko dira gune horretan dauden eraikinak, plazak, harresiak, zubiak, iturriak, monumentuak eta lorategiak.", "score": 0.28147041812950885 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du \"Gauzatu-Industria Programa\" oinarri teknologikoko ETEen sorkuntza eta garapena bultzatzeko, eta 28 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak xede horretarako. Sailburuak azaldu duenez, industria finantzatzeko programa bat da; ibilbide luzea duen programa honek ETEei aurrerakin itzulgarriak ematen dizkie inbertsio nabarmenak egiten dituztenean, enplegu berria sortzen dutenean, dagoena mantentzen dutenean eta balioa eta hobekuntza lehiakorra dakartzaten proiektu berritzaileei heltzen dietenean. \"Sistema industrialaren lehiakortasuna hobetzea eta enpresek egiten duten apustu teknologikoa eta berritzailea eskutik doaz\", adierazi du. Zentzu horretan, sailburuak nabarmendu duenez, finantzazio baterako sarbidea eragile bat da, ETEei haztea eta haien lehiakortasuna hobetzeko ekintzak martxan jartzea ahalbidetzen duena.", "tgt": "Laguntza horiek Gauzatu-Industria programaren barruan daude. Pyme hauei emango zaie laguntza: • Inbertsio garrantzitsuak egiten dituztenei • Enplegua mantentzen eta lanpostu berriak sortzen dituztenei. • Proiektu berritzaileak eta lehiakorrak egiten dituztenei Programaren helburua da industriak lehiakorragoak izatea; horretarako, teknologiaren eta proiektu berritzaileen alde egin behar dute.", "score": 0.2313221451548255 }, { "src": "Bestalde, Tapia sailburuak jakitera eman du, Eusko Jaurlaritzak baimendu egin duela azpiegitura proiektuak hobetu eta ahalbideratzeko eta Euskadiko Azpiegitura eta Burdinbide Garraioa kudeatzeko konpromiso-kredituak sortzea, guztira 54.650.000 euroko kopuruaz. Sailburuak azaldu duenez, Kontseiluak baimena eman du konpromiso-kredituen egoera handitzea baimentzeko; era horretan, handitu egin du lau gai garrantzitsutarako baimenduen diru kopurua, bertan nabarmenduz Loiolako Erriberetako Lotunea eta BEA Autobus Elektriko Adimentsua beste udalerri batzuetara hedatzea (adibidez, Donostia eta Leioara).", "tgt": "Diru hori konpromiso-kreditu bezala emango da, eta hitzarmenak izenpetzeko eta proiektu garrantzitsuak aurrera eramateko erabiliko da, hala nola: • Loiolako Erriberak auzoko aldageltokia (Donostia) • Bus Elektriko Adimenduna zabaltzea (Donostia eta Leioa).", "score": 0.3809289146766467 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogora ekarri du gaur arratsaldean egingo dela, bideokonferentzia bidez, Transferentzien Batzorde Mistoa, AP-68 Autobidea Euskadiri eskuordetzeko akordioa berresteko.", "tgt": "Arratsaldean, Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera egingo da, bideokonferentzia bidez, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean. Bilera horretan, AP-68 autopistaren kudeaketa Euskadiri transferitzeko akordioa hartuko da.", "score": 0.5637049843454296 }, { "src": "Erkorekak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak oso positiboki baloratu du akordio hori. \"Aurrerapauso bat da Gernikako Estatutua, Autogobernu aintzatetsia, osorik betetzeko bidean\", gaineratu du. Bestalde, nabarmendu duenez, akordio horrekin behin betiko osatzen da errepideen euskal mapa. \"Euskal instituzioen titulartasunekoak izango dira % 100ean\", zehaztu du. Gainera, sailburuak esan duenez, oso garrantzitsua da akordioak argi eta garbi aintzatestea Kontzertuaren harreman-eredu historiko itundua eta bilaterala.", "tgt": "Erkoreka sailburuak adierazi du akordio ona dela, Estatutuak autogobernuari buruz dioena betetzeko bide ematen du-eta. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat zen: Euskadiko autobide guztien gaineko eskumena , alegia.", "score": 0.26265486538369615 } ] }, { "id": "116", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2354213671400656 }, { "src": "• Gobernuak akordio osatu gabea dela uste badu ere, historikotzat jotzen du, izan den adostasun-maila kontuan hartuta", "tgt": "Dokumentuan ere diote ez dela akordio perfektua baina klimaren gaian urrats garrantzitsua dela eta historikoa, akordioarekin bat egin duten herrialdeak asko baitira.", "score": 0.2538146817464742 }, { "src": "Halaber, Zupiria sailburuak adierazi du, trantsizio energetiko-klimatikoa herrialdeko helburu nagusi gisa finkatzearen aldekoak diren neurrian, Eusko Jaurlaritza jakitun dela planetan klima-aldaketaren aurkako borrokan eta ingurumenaren babesean lehenengo ekintza-ildoa dela. Horrela, Jaurlaritzak irtenbideak bilatzeko eta ekintzak areagotzeko konpromisoa hartzen duela esan du; eta, horri lotuta, finantzaketa bideratzeko, lehentasun global horri irtenbidea emateko tokiko erantzunen bidez.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat, klimaren egoera dela eta energia arloan egin behar den aldaketa, oso helburu garrantzitsua da Euskadirentzat. Horregatik, konpromisoa hartzen du konponbideak bilatzeko, dirua jartzeko ekintzak martxan jartzeko eta Euskaditik tokian tokiko erantzuna emateko, planeta osoarena, globala den arazo bati. Koronabirusari buruz", "score": 0.24361386300608945 } ] }, { "id": "239", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du, Gobernu Kontseiluaren ondoren, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.22907360020277412 }, { "src": "Horrela, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du eremu autonomikoan Eusko Jaurlaritzak Brexitaren Segimendu Batzordearen beste bilera bat deitu duela, eta hura, ordu honetan, Lehendakaritzan dagoela batuta. Bileraren helburua da aduanetako eta mugaz gaindiko kontroleko zereginetako pertsonalaren errefortzu-planak aztertzea.Erkoreka sailburuak esan du Eusko Jaurlaritza hurbiletik jarraitzen ari dela gertakariak, eta, aldi berean, akordiorik gabeko Brexitaren egoerarako erantzun- eta informazio-mekanismoak lantzen ari dela. Hori horrela esan du erakunde publikoek, dagoeneko, dagozkien eskumenen eremuetan, haren eragin negatiboa gutxitzeko kontingentzia-neurriak hartu dituztela, halakorik gertatzen bada.", "tgt": "Sailburuek jakinarazi dutenez, une horretan bilduta zegoen Eusko Jaurlaritzaren Brexitaren Jarraipen Batzordea. Horregatik, Jarraipen Batzordearen bileran lanean jarraitzen dugu, Euskadi prest egon dadin eta ahalik eta gutxien eragin diezaion, baldin eta azkenean Brexit-a akordiorik gabe gertatzen bada.", "score": 0.2868381523938435 }, { "src": "EBko eta Erresuma Batuko negoziatzaile-taldeek \"Ateratzeko Akordio\" berria azkendu dute Brexitaren eremuan, eta hark Europako Kontseiluaren baimena jaso du, dagoeneko. Testuak Brexit antolaturako aukera ematen du, eta segurtasuneko etorkizuna dakar. Erkoreka sailburuak nabarmendu du akordio ona dela; izan ere, zalantza eragiten diguten gai gehienetan segurtasun juridikoa ere ematen du.Baina, esan duenez, akordioa oraindik ez da barruan berretsi, Erresuma Batuko Parlamentuan; beraz, egoera guztiak dira posible, berriz ere. \"Egoerak datozen egunotan beste norabide positiboago bat hartzea espero dugu, baina, dugun erantzukizunagatik, egoera txarrenetarako bildu, lan egin eta prestatzen jarraitzea erabaki dugu: irteera latza, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren akordiorik gabea\", esan du.", "tgt": "Erresuma Batuko gobernuaren eta Europako Batasunaren arteko akordioa lortu da, irteera adostua eta ordenatua izan dadin. Baina oraindik ez dakite hala izango den, akordio hori Erresuma Batuko Parlamentuak onartu behar baitu.", "score": 0.25310822920188325 }, { "src": "2020rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua", "tgt": "Euskadiko Aurrekontu Orokorrak", "score": 0.6891458469670323 }, { "src": "Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak 2020rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua onetsi duela; hura 11.774M/€-koa da. Azpiazuk azaldu duenez, aurrekontu globala 2019an aurkeztutako proiektua baino 10M/€ baxuagoa da, euskal zor publikoa amortizatzeko beharra baxuagoa delako, baina aurrekontu operatiboa –politika publikoetako gastuetarako erabilgarri, finantza-aktiboak isolatuta– 301M/€ handiagoa da, alegia, iaz baino % 2,9 handiagoa.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 2020rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du. • Eusko Jaurlaritzak ia 12.000 milioi euro gastatu ahal izango ditu. • Aurrekontu hori iazkoa baino 10 milioi txikiagoa da. • Aurten, zor publiko gutxiago ordaindu behar da. • Aurten iaz baino 310 milioi euro gehiago daude, politika publikoetan • Aurrekontuko 10 eurotik ia 8 osasunean, hezkuntzan, enpleguan eta gizarte- politiketan gastatuko dira. • Iaz baino gehiago gastatuko da inbertsio publikoan eta berrikuntza", "score": 0.25675977535673106 }, { "src": "Azpiazuk honako bi alderdi hauek nabarmendu ditu Aurrekontuen Proiektuan: genero-ikuspegia eta jasangarritasuna. Horrela nabarmendu du 2020rako aurrekontuaren bidez gizarte- eta belaunaldi-arraila eta eten digitala murriztu nahi direla; hezkuntzan ekitatea, bikaintasuna eta inklusioa sustatzen dituzten jarduketei lehentasuna eman nahi zaiela, pertsonen enplegagarritasuna sustatu nahi dela eta garapen ekonomikoa, berrikuntza eta I+G+b bultzatu nahi direla.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak gauzetan gastatzeko erabiliko du aurrekontu hori, genero -ikuspegia eta jasangarritasuna kontuan hartuta. Aurrekontuek helburu hauek dituzte: • Gizartean desberdintasun gutxiago egotea alderdi sozialei, adinari edo mundu digitalerako sarbideari dagokionez. • Aurrekontuetako diruarekin egiten denak balio izatea justizia gehiago egon dadin, hezkuntza kalitatezkoa eta inklusiboa izan dadin, pertsonek lana izan dezaten, eta ekonomia, berrikuntza eta I+G+B hobetu daitezen.", "score": 0.35699446762215664 }, { "src": "Kontziliazioa", "tgt": "Kontziliaziorako laguntza ekonomikoak", "score": 0.5548910773917961 }, { "src": "Gobernuko bozeramaileak, Eusko Jaurlaritzak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez datorren azarotik aurrera emango dituen laguntzak arautzen dituen familia eta lana bateratzeko laguntzen dekretua dela eta, eremu autonomikoan ekimen aitzindaria dela nabarmendu du.\"Ikusiko dugu nolako harrera eta inplikazioa duten\", esan du.Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko parekatzea dela eta, Josu Erkoreka sailburuak esan du ez duela zentzurik, jatorritik erabat bereizita dauden gauzak parekatzea ekarriko bailuke.", "tgt": "Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren bidez, azarotik aurrera, Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoak emango dizkie pertsonei, familia- eta lan-bizitza hobeto bateratzen laguntzeko.", "score": 0.49414721124701166 } ] }, { "id": "295", "alignments": [ { "src": "Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Unibertsitate Sistemaren Plana 2019-2022; unibertsitate guztietarako estrategia eta helburu bateratu batzuk ezartzea helburu duen Plan bat. Hala, azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ekintza estrategikoen enbor bat ezarri du, ekintza bateratuena euskal unibertsitate-sistema osatzen duten 3 unibertsitateentzat, haietako bakoitzak bere ekintzak modu independente batean garatu ahal izatetik harago doana. \"Praktikan, unibertsitate bakoitzaren Plan estrategikoak Eusko Jaurlaritzak definitu duen lan-lerro estrategikoek zehaztutakoak izango dira neurri handi batean\", zehaztu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Euskal Unibertsitate Sistemako hiru unibertsitateetarako plan honetan, Eusko Jaurlaritzak honako hauek definitu ditu: • estrategia eta helburu berberak 3 unibertsitateetarako. • Unibertsitate bakoitzak modu independientean martxan jar ditzakeen ekintzak. Unibertsitate bakoitza egokitu egin beharko da Eusko Jaurlaritzak Plan honetan definitu dituen lan-ildoetara.", "score": 0.20700100190232554 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zituela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak aditzera eman dute zein akordio hartu dituzten.", "score": 0.5340882589057379 }, { "src": "Unibertsitate Sistemaren Plana 2019-2022", "tgt": "2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana Eusko Jaurlaritzak Unibertsitate Sistemaren Plana onartu du 2019, 2020, 2021 eta 2022rako.", "score": 0.7206508003557984 }, { "src": "Bestalde, Cristina Uriartek jakinarazi duenez, Hezkuntza Sailak eta Gasteizko Udalak asmoen protokolo bat adostu dute hezkuntzako bizikidetzaren eta ekitatearen aldeko lankidetza bat garatzeko.", "tgt": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Gasteizko Udalak Asmoen protokolo bat adostu dute, euskal hezkuntza-sistemak Bizikidetzaren eta berdintasunaren alde lan egin dezan.", "score": 0.642188642573352 }, { "src": "Urteko Araugintza Plana", "tgt": "Urteko Araugintza Plana Eusko Jaurlaritzak Urteko Araugintza Plana eguneratuko du 2019rako.", "score": 0.7977117380946724 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du 2019rako \"Urteko Araugintza Plana\" eguneratzea. Hala, Erkorekak azaldu duenez, Plan honek bere baitan hartzen ditu aurten Gobernuak landu, onetsi eta Legebiltzarrari helaraziko dizkion Lege Proiektuak eta Dekretuak; guztira, 145 arau: 19 lege eta 126 dekretu. Horien artean, sailburuak nabarmendu egin du etorkizuneko lege bat, oraingo lege hauen edukiak eguneratu eta zabalduko dituena: \"Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea\"; \"Mugikortasun Jasangarriari buruzko Legea\", eta \"Gazteriari\" eta \"Haurren eta nerabeen Arretari eta Babesari buruzko\" lege berriak.", "tgt": "Plan horren helburua da honako hauek onartzea eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea: • 145 arau: zerbait nola egin behar den azaltzen duten erregelak. • 19 lege: Gobernu batek jartzen dituen arauak, zerbait baimentzeko edo debekatzeko. • 126 dekretu: Gobernuak hartzen dituen erabakiak. Eusko Jaurlaritzak lege hauen edukia zabalduko du: • Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea. • Mugikortasun Jasangarriaren Legea. Halaber, lege berriak egingo ditu: • Gazteriaren Legea • Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legea", "score": 0.34789707721744 }, { "src": "Doako Justizia", "tgt": "Doako Justizia Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euro inbertituko ditu Doako Justiziareko, 2019an.", "score": 0.5759156097469639 }, { "src": "Gobernuko bozeramaileak ezagutzera eman duenez, Gobernuak 15 milioi euro inbertituko ditu \"Doako Justizia\" finantzatzen, 2019an. Erkoreka sailburuak argitu duenez, inbertsio horrek bermatu egingo du kalteberatasun-egoera berezian dauden pertsonek doako sarbidea izatea Euskadiko Justizia Administraziora. Hau da, ahalbidetu egingo du pertsona inputatu, atxilotu edo kartzelatu guztiek arreta jasotzea, baliabide ekonomikorik ez dutenean edota babes bereziko kolektiboetakoak direnean: indarkeria matxista, indarkeria familiaren barruan, terrorismoaren biktimak, adingabeak, atzerritarrak, desgaitasun psikikoa duten pertsonak abusu edo tratu txarren biktima...", "tgt": "Horrekin, ziurtatu egin nahi da doan jo ahal izango dutela justiziara dirurik ez duten personek eta egoera hauetan daudenek: • inputatuta, atxilotuta edo preso • Babes bereziaren premian Adibidez: • Genero-indarkeria nozitu dutenak • Etxeko indarkeria nozitu dutenak • Terrorismoaren biktimak • Adingabeak • Atzerritarrak • Desgaitasun psikiko bat izanik, abusu edo tratu txarrak nozitu dituztenak", "score": 0.45154501442986306 }, { "src": "Dirulaguntzen Plan Estrategikoa", "tgt": "Dirulaguntzen Plan Estrategikoa Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du 2019rako. Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 81 jarduera-ildo izango ditu. Eta babesa emango die sozietate publikoei (besteak beste, SPRIri eta EEEri energia berriztagarrien industria hobetzeko.", "score": 0.6460988964353879 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du gaur Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2019rako. Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 435,9 milioi bideratuko ditu euskal enpresen lehiakortasuna hobetzera, baita Euskadiko ekonomia produktibo osoarena ere. Sailburuak azaldu duenez, Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 81 jardute-lerroekin jarriko da abian, eta 384 milioi euro baino gehiagorekin. Gainera, sozietate publiko atxikiek, SPRIk eta EVEk, osatzen dituzte dirulaguntzak 51,9 M gehigarrirekin, industriaren lehiakortasuna hobetzeko, eraginkortasun energetikorako eta berriztagarrien sustapenerako.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 430 milioi baino gehiago inbertituko ditu, euskal enpresaren lehiakortasuna Eta Euskadiko produktibitatea hobetzeko.", "score": 0.5299877642724449 } ] }, { "id": "91", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.21629334214797763 }, { "src": "Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak gaur Gobernu Kontseiluan onartu den alokairu eskuragarriaren agindua ren berri eman du. Azaldu duenez, aginduak alokairu babestuko erantzun bat eman nahi die Etxebiden izena emanda duten 21.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak dituzten familiei. 7.000 eskatzaile inguru dira. \"Kolektibo horrek benetako zailtasunak ditu alokairu librea eskuratzeko, eskaintza eskasa eta prezio altuak direla eta. Kontuan hartuta titulartasun pribatuko etxebizitza babestuetarako kalifikatutako lurzoru-kopuru handia dagoela, agindu honen asmoa da lurzoru horren zati bat alokairurantz mugitzea, sustatzaileei erakargarri egingo dieten baldintzak ezarriz eta merkatu librearen azpiko errentak ezarriz\", adierazi du. Hau da, araudi berriak titulartasun pribatuko lurzoruak mugiaraztea du helburu. Eta, horretarako, laguntza-sistema bat aurreikusten du 20 edo 50 urterako alokairu eskuragarriaren espezialitate berri hau aukeratzen duten enpresentzat.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du alokairu eskuragarriaren agindua Etxebiden izena emanda duten eta urtean 21 mila eta 39 mila euro arteko diru-sarrerak dituzten familiei laguntzeko. Hauek 7 mila familia inguru dira. Euskadin etxebizitza babestu asko etxebizitza sustatzaileenak dira, hau da, eraikinak egin eta gero saltzen edo alokatzen dituzten enpresak. Horregatik, agindu honekin Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du: • etxebizitza gehiago egotea alokairu eskuragarri gisa • ohiko alokairuan baino alokairu-prezio baxuagoa izatea. Gainera, 20 edo 50 urteko alokairu eskuragarriak eskaintzen dituzten sustatzaileentzako laguntzak sortu nahi dira. Etxebizitza horiek banatzeko sistema bat ere sortuko da. Izan ere, gutxienez etxebizitza horien erdia gordeko da urtean 21 mila eta 30 mila euro arteko diru-sarrerak dituzten familientzat.", "score": 0.4758459945599362 }, { "src": "Arrazoizko alokairuko esleipen prozesuetan, espezialitate honetara bideratzen den etxebizitzen erdia 21.000 eta 30.000 euro bitarteko azpitaldeari zuzendu beharko da. Alokairu mota honetan ezar daitezkeen gehieneko errentei dagokienez, aginduak prezio-tarte desberdinak zehazten ditu, eskatzaileen diru-sarreren arabera.", "tgt": "Familien diru-sarrerak kontuan hartuko dira ordainduko duten alokairuaren prezioa jartzeko eta alokairuen gehieneko prezio bat ezarriko da.", "score": 0.2922775218256457 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planaren zeharkako trakzio ekimenak bultzatzeko laguntza-programa onartu du. Ekimen horiek RIS3 espezializazio adimenduneko arloen arteko lankidetza bultzatuko duen tresna gisa ulertzen dira, eta hiru trakzio-ekimen proposatzen dira oraingoan: Zahartze Osasuntsuaren, Mugikortasun Elektrikoaren eta Ekonomia Zirkularraren eremuak. Laguntzak gehienez ere 25.000 eurokoak izango dira eskaera bakoitzeko, eta mota horretako proiektuak gidatzeko gaitasuna duten erakundeei zuzenduko zaizkie, hau da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile zientifiko-teknologikoak, klusterrak, enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, fundazioak eta erakunde eta sozietate publikoak.", "tgt": "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planari dagokionez Eusko Jaurlaritzak onartu du 25.000 euroko laguntza ematea RIS3 espezializazio adimenduneko proiektuak bultzatzeko. Proiektuak 3 gai hauei buruz izango dira: • zahartze osasuntsua, prozesu horrek ongizate fisikoa, soziala eta mentala lortzea eta zahartzaroan bizi-kalitatea izatea ahalbidetzen dio pertsonari. • mugikortasun elektrikoa, hau da, auto, motor, autobus elektrikoak. • ekonomia zirkularra, murriztu egiten ditu baliabideen erabilera, kutsadura eta energia-kontsumoa. Izan ere, ez ditu botatzen balio ez duten produktuak, baizik eta berrerabili edo erabili egiten ditu gauza berriak sortzeko. Laguntza hau eskatu ahal izango dute enpresek, fundazioek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta erakunde publikoek.", "score": 0.4843235228433541 }, { "src": "Lan eremuarekin zerikusia duten erabakien artean, Kontseiluak Lanbideren lan-taldea indartzea onartu du . Joan den ekainean Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskumena hartu zen eta programa honen kudeaketa hobetzeko asmoz, 79 lagun kontratatzea erabaki du Lanbidek. Eta bestalde, Lanbidek bere 42 bulegoetan BakQ ziurtagiria emango du hemendik aurrera , herritarrek ziurtagiri horrekin administrazioarekin harreman digitalak izan ditzaten eta izapideak digitalki egin ahal izateko.", "tgt": "BakQ ziurtagiria Lanbiden ere lortu ahal izango da, bere 42 bulegoetako edozeinetan.", "score": 0.45339194342394606 }, { "src": "Gainera, agindu bat onartu du gaurkoan Gobernuak ekonomia zirkularrarekin zerikusia duena. 1.500.000 euroko dirulaguntzak izango dira Ekonomia Zirkularrerako Estrategiari eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2030erako Planari erantzuteko. Honako helburu hauek bete nahi dira: produktibitate materiala % 30 handitzea; materialen kontsumoarekin lotutako karbono-emisioak % 26 murriztea; material zirkularraren erabilera-tasa % 30 handitzea; hondakinen sorrera % 30 murriztea; Euskal Autonomia Erkidegoan fabrikatutako produktu zirkularrenen fakturazioa hirukoiztea; eta enplegu zirkularra % 15 handitzea.", "tgt": "Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Eusko Jaurlaritzak onartu du ekonomia zirkularreko berrikuntza proiektuei 1,5 milioi euroko laguntza ematea. Laguntza horiek helburu hauek betetzeko dira: • materialen ekoizpena % 30 handitzea. • karbono-emisioak % 26 murriztea, hau da, produktu bat ekoiztean sortzen diren gasak eta ingurumenari kalte egiten diotenak. • hondakinen % 30 gutxiago sortzea. • enplegua ekonomia zirkularrean % 15 handitzea. • Hiru aldiz gehiago saltzea Euskadiko ekonomia zirkularrean ekoiztutako produktuak.", "score": 0.526418387129748 }, { "src": "Ukrainako gatazkak sortu duen egoerari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak deialdia onetsi du abeltegiko animaliak elikatzeko operadoreei 1.850.000 euroko laguntzak emateko . Bere helburua da abeltzaintza-sektoreari laguntzea lehengaien hornikuntza bermatuz eta, horri esker, abeltegiko animalien elikaduraren sargai nagusien gehikuntzei eustea. Laguntza horiei gehitu behar zaizkie Eusko Jaurlaritzak irailaren amaieran nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiei laguntzeko onetsi zituen 14,1 milioiak.", "tgt": "Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei dagokienez Eusko Jaurlaritzak onartu du ia 2 milioi euroko laguntza ematea nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei lehengaiak erosteko eta ekoizteko kostuak ordaintzeko.", "score": 0.46346955781846694 }, { "src": "Halaber, Gobernu Kontseiluak Emakundek landutako bi txostenen berri izan du mahai gainean gaurkoan: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2021.urteko Zifrei buruzko Txostena eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana gauzatzean botere publikoek izan duten jarduera-memoria. Zifra-txostenaren helburu nagusia administrazio publikoei genero-desberdintasunei eta horien bilakaerari buruzko informazio eguneratua ematea da, emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko estrategiak gauzatzeko.", "tgt": "Euskadiko emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez Eusko Jaurlaritzak ezagutu du emakumeen eta gizonen egoerari buruzko txostena, baita erakunde publikoek nola bete duten ere Euskadiko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako 7. Plana. Txosten honek informazio eguneratua ematen dei administrazioei gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunei buruz berdintasuna lortzeko ekintzak bultzatu ahal izateko.", "score": 0.4450489626526382 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu aurten Euskadiko komunikabideentzako dirulaguntzetara", "tgt": "Komunikabideentzako laguntzei dagokienez Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadiko komunikabideei 13 milioi euro ematea.", "score": 0.6066052809581712 } ] }, { "id": "22", "alignments": [ { "src": "Busturiako (Bizkaia) Urdaibaiko Ekoetxean Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako ekitaldian, gainerako sailburuak izan dira, eta ikasle, irakasle, udal ordezkari, ikastetxe horietako udalerrietako ordezkari eta alkate ugari izan dira.", "tgt": "Iñigo Urkullu Lehendakaria ekitaldi batean egon da Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiekin, Gobernu Kontseiluaren Busturiako bileraren ondoren. Ekitaldian hainbat ikasle, irakasle eta ikastetxeen udalerrietako alkate egon dira. Ikastetxe horietako 5 ikaslek hitz egin dute jasangarriak izateko egiten dituzten gauzez.", "score": 0.29901803398696436 }, { "src": "Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiarekin eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzekin batera, \"Eskola Jasangarria\" ziurtagiria eman die gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Eskolako Agenda 2030 Programan parte hartu duten 25 ikastetxe publiko eta itunduri.", "tgt": "Ekitaldi honetan, Lehendakariak eta Arantxa Tapia eta Jokin Bildarratz sailburuek, \"Eskola Jasangarria \" ziurtagiria eman diete Eusko Jaurlaritzako Eskolako Agenda 2030 Programan parte hartu duten 25 ikastetxe publiko eta itunduri.", "score": 0.6569719357153009 }, { "src": "Ziurtagiria jaso duten ikastetxe horiek IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertan batera bultzatzen dute irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza. Guztiek gainditu dute auditoretza bat, berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituena.", "tgt": "IRAES 21 jasangarritasunaren aldeko eskola-sare bat da. Eskola horietan, ikasleek, familiek, irakasleek eta eskolako beste langileek elkarrekin lan egiten dute jasangarritasunerako hezkuntza garatzeko. Ziurtagiria eskola-sareko eskolei ematen zaie programa honetan duten konpromisua eta parte hartzea saritzeko.", "score": 0.36486569594990426 } ] }, { "id": "102", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan. Bertan, udaren balantzea egin du, azken asteotan Euskadin bizi izan den egoerari errepasoa eginez, behin betiko datuak ez diren arren. Eta errepaso hori egiterakoan, hiru arlo hartu dira erreferentziatzat: segurtasuna, kultura eta turismoa.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da berrikusteko Euskadin uda nola joan den hiru arlo hauetan: segurtasuna, kultura eta turismoa. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gai horien inguruko datu esanguratsuenak eman ditu.", "score": 0.37710479708772965 }, { "src": "Udako diagnostiko bati erreparatzen badiogu, segurtasunari dagokionez, poliziaren ikuspuntutik, herri eta hiriburuetako jai nagusiak ondo joan dira, batez ere kontuan hartuta segurtasunaren erronka askoz handiagoa zela, pertsonen mugimendua eta kontzentrazioa askoz ere handiagoa izan baita. Jaietako ospakizunei kalte egin dien gertakari garrantzitsurik izan ez den arren, jaiak lausotu dituzten sexu-eraso salaketak aipatu behar dira. Zentzu honetan, Zupiria bozeramaileak emakumeen aurkako indarkeria onartezina dela berretsi du eta esan du gizarte heldu batek etengabe gaitzetsi behar lukela horrelakorik inoiz gehiago gerta ez dadin. Lapurretei doakionez, delinkuentzia-datuak pandemia aurreko urteetakoen antzekoak izan dira.", "tgt": "Herri eta hiriburuetako jaietan segurtasuna eta poliziaren lana ona izan da. Uda honetan askoz jende gehiago egon da jaietan eta hori arazo handiagoa zen segurtasunerako. Orokorrean, ez da gertakari garrantzitsurik egon. Adibidez, lapurketei buruzko datuak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Baina sexu-erasoak jasan dituzten emakumeen salaketak egon dira Ertzaintzan. Hori urtero errepikatzen da. Eusko Jaurlaritzak uste du lanean jarraitu behar dela egoera horiekin amaitzeko, emakumeek kalean eta jaietan aske sentitzeko aukera izan behar dutelako.", "score": 0.3583279613879714 }, { "src": "Bestetik, nabarmentzeko datua da zenbatu diren 127 ziztada biktima uztailetik orain arte. Kasu gehienetan pintxoak emakumeei egin zaizkie eta 7 kasutan gizonei. Sailburuak azpimarratu du Gobernuak ziztaden aurka jarduteko ezarritako protokoloek behar bezala funtzionatu dutela, eta salaketa jarri duten pertsona guztiak osasun-zentroetan artatu dituzte. \"Oso garrantzitsua da nabarmentzea pintxoen ondoren ez dela gai toxikoen arrastorik aurkitu. Eta nabarmendu behar da ere Ertzaintzak ez duela inolako asmo kriminalik ikusi haien atzean. Aldiz, salaketa kopurua askoz txikiagoa izan da: 49 salaketa egon dira\", adierazi du.", "tgt": "Urte honetan zerbait berria izan da, hau da, \"ziztaden\" gaia, batez ere emakumeei egindakoak. Egoera horien aurreko protokoloek ondo funtzionatu dute. Uztailetik orain arte izan dira: • 127 biktima (7 kasutan gizonei egindako ziztadak) • 49 salaketa (osasun-zentroetan artatuak eta ez da droga edo gai toxikoen arrastorik aurkitu).", "score": 0.18421735198287606 }, { "src": "Kulturaren eremuan ere, Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu du kultur programazioa pandemia aurrekora itzuli dela. \"Pandemia aurreko irudiak ikusi ditugu: jende asko jaialdi, areto eta antzokietan. Uda aurretik sumatzen zen joera hori, gure datuen arabera. Pixkanaka-pixkanaka kultura gosez zeuden herritarren eskariari erantzun izan die programatzaileek. Lan handia egin dute lehengora bueltatzeko eta publikoak orokorrean ondo erantzun du\", azaldu du.", "tgt": "Hainbat ekitaldi kultural izan dira pandemia aurreko urteetan bezala. Uda baino lehen, jarduera gehiago programatzen zirela nabaritzen hasi zen, jendeak kulturaz gozatzeko gogoa zuelako. Eta datuek diote jarduera asko eta parte-hartze handia egon direla.", "score": 0.1786905473546085 }, { "src": "Kulturklikek, gure Herri eta hirietako agenda osatua biltzen duen atarian adibidez 2022eko udan 3561 kultur jarduera jaso ditu, 2019ko udan baino 1000 inguru gehiago dira.", "tgt": "Adibidez, Kulturklik atarian, Interneten 3.500 kultur jarduera baino gehiago agertzen ziren jada 2022ko udan. Pandemiaren aurreko urtean baino 1.000 jarduera gehiago.", "score": 0.43581137952807314 }, { "src": "Testuinguru honetan, Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak azpimarratu du orain aurretik dugun erronka nagusiena joera hori udazkenean eta neguan ere mantentzea dela. \"Esan beharra dago zine, antzoki eta jaialdietan beraien egitarauak ahalik eta kalitatezko ekitaldi gehienarekin osatzeko ahaleginetan ari direla. Herritarroi dagokigu orain horri erantzuna ematea eta kulturaren sektoreak ere bultzada hori jasotzea\", gaineratu du", "tgt": "Sailburuak esan du lortutako programazio maila eta parte hartzea zinema, antzerki eta jaialdietan mantendu behar dela datorren udazkenean eta neguan.", "score": 0.30009651293309014 }, { "src": "Eta turismoari dagokionez, behin betiko datuak laster izango dira eskura baina uztailera arteko turismo-datuak kontuan izanik, bozeramaileak azpimarratu du balantzea positiboa dela eta 2019ko zifrak gainditu direla. \"Eta emaitza hau oso beharrezkoa zen covid aurreko jarduera berreskuratu duen sektore honentzat\", esan du.", "tgt": "Turismori buruzko datuak uztailean oso onak dira Euskadin, 2019koak baino hobeak. Hori oso garrantzitsua da, turismo sektoreak arazo handiak izan baitzituen pandemiaren ondorioz. Sektore honek lana ematen dio 100 mila pertsonari eta diru asko ekartzen dio euskal ekonomiari.", "score": 0.239921447585713 }, { "src": "• Uda osoaren perspektibak ezin hobeak dira turismoaren esparruan, eta horrek sektorea berreskuratzen lagunduko du", "tgt": "Turismoaren egoera hobetu da Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Batez ere, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen turismoa berreskuratu da.", "score": 0.15517677655233578 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du hirugarren urtez jarraian Covid 19ko biktima guztiekiko enpatia eta elkartasun ekitaldia egingo dela. Topaketa irailaren 21ean izango da, 9: 30ean, Gasteizko Sempervirens parkean.", "tgt": "Irailaren 21ean, goizeko 9 eta erdietan Covid 19ko biktimei elkartasuna adierazteko ekitaldia egingo da Gasteizen. Aurtengoa ospatzen den hirugarren urtea da.", "score": 0.36993615572251426 }, { "src": "2020an urtero data horretan bertan eta espazio horretan pandemiaren ondorioz hildako pertsona guztiak gogorarazteko asmoz ekitaldi bat antolatzeko erabakia hartu zen. Gune honek osasunaren arloko profesionalen eta oinarrizko zerbitzu guztien lana ere gogoratu nahi ditu, baita boluntarioek eta konpromisoa hartu zuten pertsonek egindako ahalegina ere.", "tgt": "Ekitaldia Sempervirens parkean egingo da. Parke hori 2020an sortu zen urtero data eta espazio berean pandemiaren ondorioz hildako pertsona guztiak gogorarazteko. Leku hau oinarrizko eta osasun zerbitzuetako profesionalen eta boluntarioen oroigarri ere bada, pandemian egindako ahaleginagatik eta lanagatik.", "score": 0.08418696123675717 }, { "src": "Gainera, Zupiriak Lehendakariak gaurko bileran gogorarazi duenari egin dio erreferentzia, \"pandemia global baten eraginpean jarraitzen dugu eta 2020ko martxoan hasi zenetik atzo arte 7903 pertsona hil direla Euskadin Covid-ekin\". Ekintza honek berretsi egiten du bai jasandako sufrimenduaren oroitzapena eta baita ere gizarteak adierazitako konpromiso- eta elkartasun-espiritua bizirik mantentzeko Jaurlaritza eta erakundek duten borondatea.", "tgt": "Urkullu Lehendakariak gaurko Kontseiluaren bileran gogorarazi du pandemiak mundu osoan jarraitzen duela. Euskadin, 2020ko martxoan hasi zenetik, ia 8.000 pertsona hil dira.", "score": 0.30433756011555135 } ] }, { "id": "166", "alignments": [ { "src": "Bosgarren urtez, Emakunde-Emakumearen euskal erakundeak DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat agendak egin ditu eta hilabete honetan zehar banatuko ditu ikastetxeen artean. Agenden helburua da berdintasunarekin zerikusia duten eguneroko egoerak azalaraztea eta gazteen artean honako edukiak zabaltzea, besteak beste: bizitza proiektuak aukeratzeko askatasuna, nesken gauzak eta mutilen gauzak daudela ezartzen duten estereotipoak desagerrarazteko beharra, zaintzan pertsona guztien bizitzan duen garrantzia eta zaintza lanak banatzeko eta balioan jartzeko beharra, aniztasunaren errespetua (sexua, arraza, baldintza fisikoak...), pertsonen autonomia indartzea, gorputz perfektuen tirania salatzea, auto-estimuaren eta ahalduntzea bultzatzeko beharra, neska ala mutil izan sentimenduak adierazteko beharra, pertsonen arteko adiskidetzea, edota emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenak goraipatzea. Agendak, besteak beste, ikasleekin gai hauen inguruan hausnartzeko aukera ematen du.", "tgt": "Aurten bosgarrenez argitaratuko du Emakundek berdintasunari buruzko gaiak jorratzen dituen agenda bat DBH 1-eko eta 2-ko ikasleentzat. Agendan, gazteek eguneroko egoeretan berdintasunari eta pertsonak errespetatzeari buruz hausnartzeko gaiak landu dira.", "score": 0.26814810394986516 }, { "src": "Guztira 45.000 agenda egin dira eta irailean zehar banatuko dira ikastetxeen artean", "tgt": "45.000 agenda egin dira, eta irailean banatuko dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako ikastetxeetan.", "score": 0.5076125147132095 } ] }, { "id": "357", "alignments": [ { "src": "Abuztuaren azken asteburua, Gasteizko enparantza desberdinetan, Euskadiko ardo zuriak,Euskadiko hiru jatorri izendapenak eta Arabako Errioxako ardo zuria, eta gastronomia uztartuko dira Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatutako \"Zuria ta Kitto\" ekitaldi enoturistikoaren bidez.", "tgt": "Zuria ta Kitto ekitaldi bat da, Gasteizko plazetan egingo dena, abuztuaren 31n (ostirala) Ekitaldi honen bidez, ardo zurien kalitatea ezagutaraziko da, eta ardo zuri hauek dastatu ahal izango dira: • Euskadiko ardo zuriak • Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txakolina • Arabako Errioxako ardo zuriak • Euskadiko kalitatezko gastronomia Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatzen du ekitaldi hau. Mikel Garaizabal enologoak aurkeztu du ekitaldia.", "score": 0.4764467192456835 } ] }, { "id": "270", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.1680322296311423 }, { "src": "Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak adierazi du Gobernu Kontseiluak EAEren 2020ko Aurrekontu Orokorretarako aurrekontu-zuzentarauak onartu dituela. Sailburuak azaldu duenez, aurrekontu horiek Giza Garapen Jasangarrirako Estrategia bultzatzen jarraituko dute, hark ematen baitio forma 2016-2020rako Gobernu Programari. \"Gobernuak bere eskumeneko politika publikoak garatzeko beharrezko dituen aurrekontu-beharrizanei erantzuten jarraituko du, legealdi osoan egin izan duen berme berdinaz. Osasunak jarraituko du izaten baliabide gehien erabiltzen dituen saila, atzetik hezkuntza, enplegua eta gizarte-politikak, eta ekonomiaren garapena dituela\", gehitu du.", "tgt": "Euskal Autonomia Erkidegoko datorren urteko Aurrekontu orokorretarako arauak onartu ditu Gobernu Kontseiluak. Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoekin hitz egingo du Eusko Jaurlaritzak aurrekontu horiek eztabaidatu eta onartu ahal izateko. Aurrekontu horiei buruz, Azpiazu sailburuak esandakoaren arabera: • 2016-2020 gobernu-programaren barruan daude eta Giza Garapeneko estrategiaren • Eusko Jaurlaritzaren eskumena diren politika publikoak egin ahal izateko beharrezkoak dira. • Osasun arlora bideratuko da diru gehien, gero, enplegura, gizarte-politiketara eta ekonomiaren garapenera. • Genero gaiek ere garrantzia handia izango dute, emakumeen egoera kontuan hartuko da gizonenarekin alderatuta.", "score": 0.3946686207919732 }, { "src": "Ogasun eta Ekonomiako sailburuak aditzera eman du Eusko Jaurlaritzak Batzorde Mistoan erabakitako helburu guztiak 2020rako betetzeko asmoa duela, alegia, zero defizita, % 13,2ko zorra eta % 2,9ko tasako gastu-arau fiskala. Halaber, nabarmendu du Gobernuaren apustua langabezia-tasa % 10etik behera jaistea dela. \"Gure aurreikuspenaren arabera, Euskadiren 2020ko langabezia-tasa % 9,7 izango da\", adierazi du.", "tgt": "Sailburuak esan duenez, guztiak beteko dira: zero defizita , gastuaren araua, langabezia-tasa, eta beste batzuk. urtean jende gutxiago egongo da langabezian, 100eko 10 baino gutxiago", "score": 0.19453221910918794 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela 40 milioi euroko gastua egiteko, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko. Erkorekak azaldu duenez hiru laguntza-lerro dira: • Ikastetxe itunduetarako laguntzak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak euskal hezkuntza-sisteman erabat integratzeko . • Laguntzak behar bereziak dituzten ikasleek ikastetxe publikoetara joateko baliatzen duten garraiobidea • Ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduera bereziak abiarazteko lankidetzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 40 milioi euroko gastua baimendu du hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko eskolan.", "score": 0.5819218762778422 } ] }, { "id": "54", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera. Tapiak proiektu eolikoen izapidetzean izandako aurrerapenen berri eman du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2220415894109345 }, { "src": "Arabako Oion udalerrian kokatuko den Labrazako Parke Eolikoak 8 aerosorgailu izango ditu eta 40MW energia sortzeko ahalmena izango du. Azpiegitura Aixeindarrek sustatzen du. Bi erkidego ezberdinei, Euskadiri eta Nafarroari, eragiten dien proiektua denez, ministerioen tramitazioa behar izan du, eta aldeko txostena jaso berri du. Azazetako Parke Eolikoak ere 8 aerosorgailu aurreikusten ditu eta 40MW energia sortzeko gaitasuna izango du. Alegría-Dulantzi, Iruraiz Gauna, Donemiliaga, Arraia Maeztu eta Bernedo udalerrietan kokatuko da, Araban. Aixeindar da kasu honetan ere sustatzailea.", "tgt": "Sailburuak hitz egin du parke eolikoak eraikitzeko bi proiektuei buruz: Labrazakoa eta Azazetakoa, biak Araban. Bakoitzean, 8 aerosorgailu jarriko dira eta 40 megawatt energia sortu ahal izango dute. Aixendar enpresak kudeatuko ditu.", "score": 0.17544708060744527 }, { "src": "Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak jakinarazi du Labrazako Parke Eolikoak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena jaso duela eta Azazetako proiektuari dagokiona berehala egongo dela . \"Urrats hori jauzi garrantzitsua da azpiegitura horiek izapidetzeari dagokionez, etorkizunean Euskadiko laugarren eta bosgarren parke eoliko bihur baitaitezke. Zalantzarik gabe, Euskadiko energia-politikan garrantzi berezia duen mugarri baten aurrean gaude, eta oraindik energia eolikoaren sorrera aktibatzeko denbora falta bazaigu ere, aurrerapauso garrantzitsua da\", adierazi du Tapiak.", "tgt": "Euskadin, gaur egun 3 parke eoliko daude eta beste bi horiek laster errealitatea izan daitezke. Hau aurrerapen garrantzitsua da haizearen indarrari esker energia sortu ahal izateko.", "score": 0.27582670645148083 }, { "src": "Tapia sailburuak adierazi duenez, gaur egun Euskadik kontsumitzen duen energiaren % 10 sortzen du, eta helburua 2030erako % 15era iristea da, iturri berriztagarriak erabiliz. \"Jakin badakigu gai honetan ezin izango garela erabat buruaskiak izan, baina ahalegin handiagoa egin behar dugu energia garbiaren sorrera areagotzeko. Hori lantzen ari gara, nahiz eta oraindik nahiko genukeen ratioetatik oso urrun egon\", esan du.", "tgt": "Sailburuak honako datu hauek eman ditu: • Euskadik kontsumitzen duen energia guztiaren ehuneko 10 bertan sortzen da. • 2030erako, ehuneko 15era gehiagotzea espero da. • Gainera energia berriztagarriak erabiliz lortzea espero da. Datu horiek onak dira, baina urrun daude Eusko Jaurlaritzak buruaskiago izateko lortu nahi duenetik, hau da, beste lekuetako energiaren mende egon beharrik ez izateko.", "score": 0.3833132383733197 }, { "src": "Hori horrela, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak etorkizunean energia berriztagarrien beste modalitate batzuen beharra azpimarratu du, eta, horretarako, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorial bat prestatzen ari da. Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (LPS) Euskadiko lurraldea antolatzeko tresna bat da, eta ingurumena edo kultura bezalako balio babesgarriak hartzen ditu kontuan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritza Energia Berriztagarrien Lurralde Plan batean lanean ari da. Plan honek balioko du Euskadin energia berriztagarriak beste modu batzuetan lortzeko eta gainera ingurumena eta kultura babesten dutenak ere.", "score": 0.41015926586459384 }, { "src": "Alde batetik, Gobernu Kontseiluak, 2023ko ekitaldirako, Ikerketa eta Garapeneko Zeharkako trakzio proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntza-programaren deialdia onartu du, Euskadi 2030 Zientzia,Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan. Bozeramaileak azaldu duenez, 1.200.000 euro bideratuko dira zeregin honetara Lehendakaritzako Berrikuntza Funtsetik eta hiru atal hauetan sailkatuko dira proiektuak: Zahartze Osasuntsua, Mugikortasun Elektrikoa eta Ekonomia Zirkularra.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du milioi bat euro baino gehiago ematea Berrikuntza eta Garapen proiektu kolaboratiboak egiten laguntzeko. Laguntza hauek 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan daude. Proiektuek honako hauekin zerikusia izan behar dute: • Zahartze osasuntsua. • Mugikortasun elektrikoa, hau da, energia elektrikoa erabiltzen dituzten garraioak. • Ekonomia zirkularra.", "score": 0.32930732174394217 }, { "src": "Gainera, Gobernu Kontseiluak Arabako eta Bizkaiko zortzi enpresaren kanpoko larrialdietako planak onartu ditu gaurkoan, enpresa hauetan gerta litezkeen eta enpresen kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuei aurre egiteko. Enpresa hauek dira: BAHÍA DE BIZKAIA GAS, WEYLCHEM BILBAO eta ESERGUI (hirurak Zierbenan kokatuak), DEKITRA eta GENERAL QUÍMICA (biak Lantaronen), MAXAM OUTDOORS (Galdakaon), ACEROS INOXIDABLES OLARRA (Loiun) eta REPSOL BUTANO (Santurtzin).", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 8 larrialdietako plan onartu ditu Bizkaiko eta Arabako enpresetan. Plan horiek balioko dute enpresatik kanpo gertatzen diren eta eragina izan dezaketen istripuei aurre egiteko.", "score": 0.38944907745333845 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak, halaber, baimendu du gaur 2023rako 565 milioi euroko gastua xedatzea, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera jasotzeko eskubidea duten pertsonen diru-sarrerak bermatzeko. Denak hain zuzen ere, Lanbidek leihatila bakarrean ematen dituen prestazioen multzoa. Iaz baino % 20 gehiago da zeregin honetan aurten gastatuko dena eta horren badu bere zergatia: enpleguaren hobekuntza laguntza hauen onuradun gutxiagotan islatzen da (Lanbidek funtzio hori bere gain hartu zuenetik izan den zifra baxuenean) baina urtarriletik aurrera % 8,5eko igoera aplikatu behar da, eta apiriletik aurrera, abenduan onartutako legea indarrean sartzearen ondorioz, osagarri batzuk indartu egin dira, beraz, diru-kopuru handiagoa aurreikusi behar izan da. Beraz, honetan oinarritzen da 565 milloi izatea Lanbidek zeregin honetarako behar duen kopurua. Kopuru handia baina hemendik aurrera hilez hil banatzen joango dena.", "tgt": "Lanbide Eusko Jaurlaritzako enplegua bilatzeko eta orientazioko zerbitzua da. Eusko Jaurlaritzak 550 milioi euro baino gehiago onartu ditu 2023an Lanbidek behar duten pertsonei diru-laguntzak eman ahal izateko. Aurten iaz baino diru gehiago emango da, ehuneko 20 gehiago. Laguntzak honako hauek dira: • Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) • Etxebizitzarako Prestazio Osagarria • Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera (BGDS)", "score": 0.1512081599289896 }, { "src": "Bestetik, ia bost milioi euroko partida onartu du gaur Kontseiluak hirugarren sektoreak 2023an, gizartean esku hartzeko eremuan egingo dituen jarduerak sustatzeko . Zupiriak azaldu duenez, lehentasuna izango dute pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatzeko eta babesteko jarduerak, nagusiki esperimentazio- edo berrikuntza-osagai bat dutena. Eta ekintza-mota horiek gizarte-inklusioaren eremuan, familiaren babesaren eta haur eta nerabeentzako arretaren eta babesaren eremuan kokatzen dira, bai eta etorkinen integraziora eta, oro har, kulturartekotasunera ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ia 5 milioi euro emango ditu 2023an hirugarren sektoreko enpresek jarduerak egin ahal izateko.", "score": 0.40796244250190344 } ] }, { "id": "16", "alignments": [ { "src": "15 eta 25 urte bitarteko hogei gaztek \"Parkeando\" aurkeztu dute gaur, Gesaltza Añanako Gatz Haranan, eta uztailaren 1ean eta 2an aurkeztuko dute Pobesen eta Kuartangon. Oreka, malabar, akrobazia eta jauzien ikuskizun bat da, sokekin, herritar orori zuzendua. Artistek diziplina horiek gizarte-zirkuaren tresnarekin jartzen dituzte praktikan, eta, haien bidez, garapen pertsonalerako eta sozialerako, autoestimurako, adierazpenerako eta komunikaziorako bide ematen da. Pertsona horietako batzuek aniztasun funtzionala dute.", "tgt": "Azirkarte elkarteak aurkeztu du \"Parkeando\" (Parkeatzen) bere bigarren ikuskizuna ekainaren 30ean, Añanako Gatz Haranean, Araban. \"Parkeando\" sokekin egindako oreka, malabar, akrobazia eta jauzien ikuskizun bat da, herritar guztiei zuzendua. Aniztasun funtzionala duten 15 eta 25 urte bitarteko 20 gaztek antzezten dute.", "score": 0.3605642714507453 }, { "src": "2017an sortu zenetik, Azirkartek gizarte-zirkuarekin lan egiten du. Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, gizarte-bokazioa duten hezitzaileek eratua. Haren helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonek jarduera fisikoetan eta kirol-arlokoetan parte hartzea eta haietan murgilaraztea, kolektibo horren ahalmena ezagutzera ematen lagunduko duten ekintzak sustatzea eta praktika horiek sustatu ahal izateko beste erakunde batzuekin akordioak ezartzea.", "tgt": "Nerea Melgosak esan du ikuskizun hau gazte horiek gizartean parte hartzeko egiten duten lanaren eta ahaleginaren adibide ona dela. Eta elkarteko antolatzaileak zoriondu ditu, benetako gizarteratzea lortzeko egindako lanagatik. 2017an sortu zen Azirkarte Elkartea. Aniztasun funtzionala duten pertsonen benetako gizarteratzea eta partaidetza lantzen ditu arte- eta kirol-jardueren bidez. Horrela, pertsona gisa garatzea eta haien ongizatea bultzatzen dira.", "score": 0.1956479696436856 }, { "src": "Uztailaren 1a eta 2a, Pobesen eta Kuartangon", "tgt": "Uztailaren 1ean eta 2an, Pobesen eta Kuartangon ere antzeztu dute.", "score": 0.6169621235175682 }, { "src": "Óscar Ruiz de Azuak, Iñaki Gonzálezek eta Joseba Martínez de Ilarduyak ikasleak motibatzen dituzte eta gizartea jarduera inklusibo horretan parte hartzera gonbidatzen du.", "tgt": "Óscar Ruiz de Azua, Iñaki González eta Ioseba Martínez de Ilarduya dira ikuskizunean parte hartu duten gazteei laguntzen eta motibatzen dieten pertsonak.", "score": 0.5648492616855189 }, { "src": "\"El sauce llorón\" izan zen Azirkarteren lehen ikuskizuna; \"Parkeando\" da bigarrena. Lan horietan antzezpenean dihardutenek eszenografia, musika eta arropa sortzen parte hartu dute. Azirkarte elkarteko Oscar Ruiz de Azua sortzailekidearen hitzetan, \"gizarte-zirkuak agerian uzten du pertsona horiek malabarrak, akrobaziak, orekak edo trapezioa egiteko gai direla, eta xede duten guztia lor dezaketela\".", "tgt": "Óscarrek esan du Gizarte-zirkuak erakusten duela gazte horiek gai direla proposatzen den guztia egiteko eta lortzeko, malabaren eta akrobazien ikuskizun hau bezala. Gainera, ikuskizunetan parte hartzen duten pertsonek ere eszenografia , musika eta arropa sortzen parte hartu dute. Orain arte, Azirkarte elkarteak Gizarte-zirkuko bi ikuskizun jarri ditu abian: • Lehenak \"El sauce llorón\" (Zume negartia) zuen izena. • \"Parkeando\" da bigarrena.", "score": 0.36715912813049295 }, { "src": "Hona hemen beste elkarte laguntzaile batzuk: Menorcako Acirkaos, lau gazterekin eta bi hezitzailerekin; Txitatoki, Gernika, lau gazterekin eta bi hezitzailerekin, eta Madrilgo Carampa, lau gazterekin eta hezitzaile batekin.", "tgt": "Gizarte-zirkuan beste elkarte hauetako zenbait gaztek eta hezitzailek ere parte hartzen dute: • Menorcako Acirkaos • Gernikako Txitatoki • Madrilgo Carampa.", "score": 0.44975208797534094 }, { "src": "Gazteak, hezitzaileak eta astoak egunero irteten dira goizeko 10:00etan. Larunbatean, Gesaltzatik Pobesera, eta igandean, Aprikanotik Zuhatzu Kuartangoraino. Aurten, honako hauek parte hartu dute proiektuan: Fundación Vital, Fundación Valle Salado de Añana eta Gesaltza Añanako, Pobeseko eta Kuartangoko udalak.", "tgt": "Jarduera horiek egiteko eta sustatzen laguntzeko, elkarteak akordioak egiten ditu beste erakunde batzuekin. Aurten, Gizarte-zirkua proiektuarekin elkarlan egiten duten erakundeak dira: • Gasteizko Ikiriki elkartea eta osasun-zentroa • Vital Fundazioa • Añanako Gatz Harana Fundazioa • Gesaltza Añana, Pobes eta Kuartangoko udalak.", "score": 0.13983032554083957 } ] }, { "id": "228", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Gobernuak irekita duela aurrekontuen negoziazioa talde guztiekin. Gainera, gogorarazi du Azpiazu sailburua Elkarrekin Podemosekin bildu zela joan den astean, eta jakinarazi du aste honetan bilduko dela EH Bildurekin eta, berriro, Elkarrekin Podemosekin. Era berean, Alderdi Popularrarekin biltzeko data bat adosteko ere lanean ari direla adierazi du. \"Gobernuaren borondatea da Aurrekontuen proiektua hiru alderdi politikoekin partekatzea\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta erabaki batzuk hartu ditu. Eusko Jaurlaritza alderdi politiko guztiekin bilerak egiten ari da, aurrekontuaren inguruan ados jartzeko. Aurreko astean, Eusko Jaurlaritza Elkarrekin Podemosekin bildu zen. Aste honetan, EH Bildurekin egingo du bilera, eta hurrengo astean Elkarrekin Podemosekin bilduko da berriz. Eusko Jaurlaritzak Alderdi Popularrarekin ere bildu nahi du. Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak azaldu eta negoziatu nahi ditu oposizioko hiru alderdiekin.", "score": 0.2879898373973907 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zituela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Josu Erkorekak; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Bingen Zupiriak, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak, zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.", "score": 0.5463284806583115 }, { "src": "\"Euskadiko toki erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko Dekretua\"", "tgt": "Euskadiko udaletan hizkuntza ofizialen erabilera normalizatzeko dekretua", "score": 0.5243604097163547 }, { "src": "Bestalde, Bingen Zupiria sailburuak ziurtatu du legealdi honetan euskara normalizatzeko ahaleginak erabilera soziala sustatzera bideratu direla; eta nabarmendu du toki-erakundeek funtsezkoak izan dezaketela eta izan behar dutela sustapen horretan. \"Udaletan eta udalerrietan euskararen erabilera bultzatzeko garrantzi handiko dekretua onartu dugu\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Euskadiko udaletan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua onartu du. Eusko Jaurlaritzak denbora darama lanean euskararen normalizazioa lortzeko, alegia, euskarak eguneroko bizitzan ohiko erabilera izan dezan. Hori lortzeko, beharrezkoa da udalek parte hartzea eta euskararen erabilera sustatzea. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, dekretu honi esker, aitortu eta bultzatu egiten dira udalek euskara sustatzeko dituzten eskumenak.", "score": 0.485428530428985 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak jakinarazi dutenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du \"Euskadiko toki erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko Dekretua\" , lehentasunezko helburutzat hartuta euskara ohiko erabilera orokorreko lan-hizkuntza bilakatzea beren jardunetan, eta udalerrien funtzionamendua euskaraz izatea ahalbidetzea. Gainera, dekretuak instituzioen arteko harremanetan ere sustatu nahi du euskararen erabilera. \"Euskararen erabilera udalerrietan eta udalerrietatik bultzatzea da helburua. Laneko hizkuntza eta herritarrei zerbitzu emateko hizkuntza izatea nahi dugu, baita toki eremuan ere\", adierazi du Erkorekak.", "tgt": "Dekretu horren helburua da euskarari lehentasuna ematea, izan dadin: • udaletako ohiko hizkuntza. • herritarrei kasu egiteko hizkuntza. • udalen arteko harremanetarako hizkuntza.", "score": 0.2685474354390277 }, { "src": "Zentzu horretan, Erkoreka sailburuak nabarmendu du, Dekretu horrekin garai berri bati ematen zaiola hasiera, non toki erakunde bakoitzak erabaki ahal izango duen lanerako eta herritarrekin erlazionatzeko zein hizkuntza erabili. \"Hori guztia, betiere, udal instituzioarekiko harremanean herritarrek hizkuntza aukeratzeko duten eskubidea bermatuta, inolako diskriminaziorik egin gabe\", azpimarratu du. Horrekin lotuta, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak nabarmendu duenez, Dekretu honekin bultzada bat ematen zaie udal eskumenei euskararen sustapenean.", "tgt": "Gainera, dekretu horrek aukera ematen dio udal bakoitzari lanean eta herritarrekiko harremanean zein hizkuntza erabili nahi duen erabakitzeko. Horrez gain, pertsona bakoitzak bere udalarekin zein hizkuntzatan komunikatu nahi duen aukeratzeko duen eskubidea errespetatzen du.", "score": 0.38697569551791144 }, { "src": "Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna", "tgt": "Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Eguna da.", "score": 0.5070922575890421 }, { "src": "\"Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna\" ren testuinguruan ‒datorren astelehenean azaroaren 25ean‒ Erkoreka bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren izenean aditzera eman du gaitzespen irmoa indarkeria sexistaren adierazpen ororen aurrean, baita gizarte igualitario bat eraikitzeko konpromisoa ere, emakumeen aurkako indarkeriarik gabea. \"Berretsi egiten dugu lanean jarraitzeko konpromisoa emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte libre baterantz aurrerapausoak ematearren eta, berme handienekin, indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzearren\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak indarkeria sexista mota guztiak salatzen ditu, eta lanean ari da euskal gizartea emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat izan dadin. Horrez gain, laguntza eskaintzen die indarkeriaren biktima diren emakumeei, eguneroko gai guztietan dituzten premiei erantzuteko.", "score": 0.37835879858511984 }, { "src": "Hori bai, diziplina anitzeko erantzun bat planteatu du Erkoreka sailburuak, Gobernuko arlo guztiak inplikatuta prebentzioan eta premiei erantzunak ematen emakumeek beren bizitza garatzen duten edozein eremutan. Konpromiso horren erakusgarri gisa, Josu Erkoreka sailburuak besteren artean aipatu du Berdintasunerako Euskal Legea aldatzeko proposamena, berdintasuna indartzeko eta emakumeen aurkako indarkeria errotik erauzteko helburuz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak aldatu egin zuen Berdintasunerako Euskal Legea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna indartzeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik egon ez dadin.", "score": 0.5032227659134056 }, { "src": "Enpresaren sektorerako laguntza-programak", "tgt": "Enpresentzako laguntza-programak Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro baino gehiago emango ditu Enpresentzako laguntza-programentzat.", "score": 0.46687705173084265 }, { "src": "Bideratu programari dagokionez, krisian dauden enpresak berregituratzen eta suspertzen laguntzeko, Arantxa Tapiak azaldu duenez, aurkeztutako berregituraketa-planen arabera, zuzkidurak 4 milioi 550 mila eurokoak izango direla zenbatetsi da; hortaz, 2.150.000 euro gehitu behar zaizkie laguntza horietara bideratutako fondoei. Tapiak esandakoaren arabera, 2019ko deialdian enpresen ohikoak baino kasu gehiago egon dira, zeinak, zailtasun-egoeran egonda, hasierako akordio batera iritsi diren enpresaren eremuan eta bete egin dituzten, era horretan, Bideratu laguntzetan parte hartzeko ezinbestekoak diren irizpideak.", "tgt": "Laguntza horiek 2 programa hauen artean banatzen dira: • Indartu programa: 2 milioi euro. Lanik gabe dauden pertsona asko bizi diren eremuei laguntzeko programa. • Bideratu programa: 2 milioi euro baino pixka bat gehiago. Programa honek krisian dauden enpresei lagunduko die.", "score": 0.17856194245890558 } ] }, { "id": "187", "alignments": [ { "src": "Prentsaurrekoan Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluan onartutako gaiak azaldu ditu. Adierazi duenez, gaur, Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta presentziala pixkanaka berreskuratzeko Plana adostu dute. Erkorekak gogoratu duenez \"une hauetan, administrazio-prozeduren epe guztiak etenda daude\" eta gaineratu duenez, helburua da aurrea hartu eta Eusko Jaurlaritzaren arreta presentziala behar duten pertsonentzako erantzuna planifikatzea, besteak beste honako hauek eskatzeko orduan: • Familia- eta lan-kontziliaziorako laguntzak • Hezkuntza-bekak • Autonomoentzako dirulaguntzak • Etxebizitza ordaintzeko laguntzak", "tgt": "Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua eta erabaki batzuk hartu ditu. Gobernu Kontseiluak dagoeneko onartua dauka Administrazioak jendeari bere zerbitzuak, apurka, aurrez aurre emateko plana. Baina beharrezkoa dugu herritarrei berriro ere aurrez aurre kasu egiten hastea, hainbat gauza eskatzeko modua izan dezaten: • Familia eta lana kontziliatzeko laguntzak • Ikasteko bekak • Autonomoentzako dirulaguntzak • Etxebizitza ordaintzeko laguntzak Deseskalatzeko plana osasun-arloko gomendioak betetzeko moduan burutuko da, pixkanaka, laguntzak emanez honako hauei: • Langileei, lana eta familia kontziliatzeko aukera izan dezaten. • Premia handiena duten taldeei: autonomoei, enpresa oso txikietako nagusiei...", "score": 0.3783760372221744 }, { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu eta Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak Ekonomiako Sailburu Arantza Tapiak eta Osasun sailburu Nekane Murgak zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.", "score": 0.47108408829214826 }, { "src": "Erkorekak gogorarazi du Hezkuntza sailburuak beti azpimarratu duela ikastetxeek arlo horretan duten autonomia. Gainera, bozeramaileak gaineratu du Hezkuntza Sailak bere proposamena bidali diela hezkuntzako eragile guztiei, proposamena kontrastatzeko. Erkorekaren hitzetan, \"hezkuntza administrazioaren elkarlanerako gogoa erabatekoa da\".", "tgt": "Hezkuntza Sailak betitik esan du zentroak autonomo direla honelako erabakiak hartzeko: ireki bai ala ez, eta nola. Berriz ikasgelara bueltatzeko proposamena hezkuntza-komunitate guztiari bidali zaio.", "score": 0.21980487886195035 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gogorarazi duenez, proposamenak oinarri pedagogiko argiak ditu. \"Oso hezkuntza-mugarri zehatzak gainditzear dauden ikasleez ari gara\". Erkorekak gogorarazi du ikastetxe bakoitzak erabakiko duela hori nola gauzatu.", "tgt": "Hori bai, proposamena kurtso batzuetarako besterik ez da, heziketa-prozesuko une garrantzitsuan dauden ikasleentzat.", "score": 0.2311412082158297 }, { "src": "Hauteskundeen deialdiari buruz galdetuta, Josu Erkorekak gogorarazi du Lehendakaria aste honetan bilduko dela alderdi politikoekin, eta haiekin kontrastatu nahi duela egoera. Bozeramaileak azaldu duen bezala, Lehendakariak dokumentazioa aurkeztuko du gaur egungo osasun-egoera eta etorkizunerako aukerak zehazteko, bai eta hauteskunde-egunean botoa eman behar duten eta hauteskunde-administrazioko kide diren pertsonen osasuna erabat bermatzeko hartu beharko liratekeen neurrien multzoa zehazteko ere.", "tgt": "Aste honetan biltzekoa da Lehendakaria Eusko Jaurlaritzako alderdi politikoekin. Hauteskundeak uztailean egin ote daitezkeen aztertuko dute. Gaur egun COVID-19 dela eta gurean osasun-arloan daukagun egoerari buruzko informazioa emango die, eta gerora agian zer pasako den azalduko. Horrez gain, hauteskundeen egunean jendeak arriskurik gabe botatzeko zer neurri hartu beharko diren ere adieraziko die.", "score": 0.42592146866731173 }, { "src": "Erkorekak gaineratu duenez, \"Lehendakariak ez du erabakirik hartu. Bi aukeren artean, osasun-egoera uztailean edo urrian hobea izan daitekeen ebaluatu behar da, hori kontrastatu eta erabakirik egokiena hartu. Erabakitzeko unea da. Uztaileko aukera orain erabakitzen ez bada, beharrezkoa den hausnarketa egin gabe desagertzen da \".", "tgt": "Lehendakariak ez dauka oraindik erabakita hauteskundeak noizko deituko dituen. Aztertu beharko da noiz izango den osasun-egoera hobea, uztailean edo urrian, eta horren arabera erabaki.", "score": 0.2801326375191173 }, { "src": "Gainera, Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez, edozein eskabide, idatzi edo jakinarazpen baliabide elektronikoen bidez aurkez daiteke. Erkorekak azaldu duenez, \"egiaztatu dugu pertsona askok nahiago dutela administrazioarekin aurrez aurre harremanetan jarri. Besteak beste, pertsona kalteberenek eta eten digitalaren eragin handiena jasaten dutenek. Plan honen bidez, haien kudeaketei bide eman nahi zaie, bereziki mota guztietako gizarte-laguntzak dituzten plan gehiago ditugun une honetan\".", "tgt": "Baina denek ezin dute; agian, ez dakitelako nola, ez dutelako bitartekorik edo nahiago dutelako bertara joan eta aurrez aurre eskatu.", "score": 0.2603091655941983 }, { "src": "Prentsaurrekoan Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren plangintzak herritarrentzako arretara mailaz maila itzultzea aurreikusten du eta, horretarako, betiere, segurtasuna bermatzea, bai arreta ematen dutenei, bai arreta jasotzen dutenei. Datorren ostegunean, maiatzaren 21ean, hiriburuetako ZUZENEAN zerbitzuaren bulegoak irekiko dira. Hortik aurrera, gainerako zerbitzu presentzialak pixkanaka irekitzen joango dira.", "tgt": "Herritarren arretarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da ZUZENEAN. Maiatzaren 21ean, ostegunez, irekiko dira berriz bulego horiek. Pixkanaka, aurrez aurreko beste zerbitzu batzuk ere irekiko dira.", "score": 0.32010037412873316 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, \"badakigu ezer ez dela \"Covid aurreko\" egoeran bezalakoa izango\". Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta desberdina izango da, eta hiru aldaketa nagusiak honako hauek izango dira: • Aurretiko hitzordua beharko da. Datorren astelehenean, hilaren 18an, eus webgunearen bidez hitzordua eskatzeko web-sistema abiaraziko dugu. Sistema erraza eta mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik irisgarria. Gainera, bulegoan bertan aurretiko hitzordua emateko makina automatikoak jartzen ari gara. Pertsona eta izapide bakoitzarentzat arretarako 15-20 minutuko denbora kalkulatu dugu. • Arreta presentziala hasiera batean izapideei erantzuteko eta dokumentazioa erregistratzeko baino ez da zabalduko. Herritarrentzako kontsulta- eta informazio-zerbitzua 012 telefonoaren, Telegram bat-bateko mezularitza-zerbitzuaren eta eus -eko kontaktu-buzoiaren bidez eskaintzen jarraituko da. Une hauetan, Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arretarako taldeak egunean ia 3.000 kontsultari ematen die arreta, hiru kanal horien bidez. • Babes kolektiboko neurriak bulego guztietan ezartzen amaitzen ari gara, esaterako, manparak, eserlekuak urruntzea edo kentzea, markak lurrean, sartzeko kontrolak edo gel hidroalkoholikoen banagailuak.", "tgt": "Aldaketa nagusiak hauek izango dira: • Aldez aurretik ordua jarri beharko da. • Hurrengo astelehenetik, maiatzaren 18tik, aurrera, edozein gestio egiteko, ordua eta eguna jarri beharko da Internet bidez: euskadi.eus Mugikorraren, tablet-aren edo ordenagailuaren bitartez jar daiteke. Horrez gain, bulegoetan makinak jarriko dituzte ordua eskatzeko. Kalkulatuta daukate bakoitzari 15-20 minutu inguru emango zaizkiola tramite bakoitzeko. • Aurrez aurreko arreta tramiteak burutzeko eta agiriak erregistratzeko besterik ez da izango. • Kontsultak egiteko edo informazioa jasotzeko: • -012 telefono zenbakia -Telegram, berehalako mezularitza -Webeko kontakturako postontziaeuskadi.eus Eusko Jaurlaritzak herritarren arretarako daukan lan-taldeak ia 3.000 kontsultari erantzuten die egunero, bide horietatik. • Babes-neurriak Bulego guztietan manparak jartzen ari dira, bai eta jendearen artean distantzia handiagoa egoteko espazioak, eta seinaleak lurrean, sartzeko kontrolak edo gel desinfektatzaileko botilak.", "score": 0.3748443835645263 }, { "src": "Josu Erkorekak azaldu duenez, sail guztiak beraien izapideen errepaso zorrotza egiten ari dira, administrazio digitalari bultzada bat emateko eta online kudeaketaren esperientzia hobetzeko. Bitartean, oraindik presentzia fisikoa behar duten izapide guztien epeak zabalduko ditugu. \"Gure helburua da bulegoetan herritarren presentzia ahalik eta gehien murriztea eta denboran banantzea, pilaketarik egon ez dadin\".", "tgt": "Arreta emateko bulegoetan aldi berean jende asko pila ez dadin, Eusko Jaurlaritzaren sail guztiak lanean ari dira ahalik eta izapide gehien internet bidez egiteko.", "score": 0.3156713769595262 }, { "src": "Gainera, Bozeramaileak gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzak erabaki du aurrerantzean, ZUZENEAN zerbitzura doazen pertsona guztiak bulegotik identifikazio digitaleko sistema batekin irtetea; sistema hori doakoa izango da, eta aukera emango die beren izapidearekin jarraitzeko edo online segimendua egiteko. Zehazki, \" B@kQ \" birtuala emango zaie. IZENPE Autentifikazio, Ziurtapen eta Sinadura Digitalaren Euskal Agentziak ematen duen eta erabiltzeko oso erraza eta segurua den identifikazio elektronikoko baliabidea da. KZ Gune guztietan, osasun-zentroetan eta hainbat udaletan eskura daiteke, administrazioarekiko harreman digitala eta segurua bermatzeko.", "tgt": "Izapideren bat burutzera Zuzenean bulego batera joanez gero, identifikazio digitala emango digute doan, izapidea internet bidez aurreratzen jarraitzeko edo kontsultatzeko. Identifikazio hori sinadura digitala da, Izenpek emandakoa. Internet bitartez administrazioarekin tramiteak seguru izapidetzeko. Bako dauka izena, eta KZ Guneetan, osasun-zentroetan eta udaletxe askotan eskura daiteke.", "score": 0.32397377426250973 }, { "src": "Pasa den martxoaren 12an, Osasun Publikoaren Agintaritzaren gomendioei jarraikiz, Eusko Jaurlaritzak arreta presentzial guztia eteteko erabakia hartu zuen. Atzo, astelehenean, hilaren 11n, langile publikoaren % 60 itzuli zen lan presentzialera. Itzulera-jardunaldi horren balantzea positiboa da.", "tgt": "Maiatzaren 11n, astelehenean, atzera ere lantokietara itzuli dira euskal administrazioko langileen % 60, erdia baino gehixeago, alegia.", "score": 0.39056682411604254 }, { "src": "Itzuleran ez zen jende-pilaketarik egon, eta segurtasun-distantzia gorde zen; ez zen gorabeherarik erregistratu.", "tgt": "Aurreneko eguna lasaia izan zen, gorabeherarik gabea. Jendea ez zen pilatu eta segurtasun-tartea errespetatu zuten. Maiatzaren 21ean zabalduko dituzte jendeari arreta emateko bulegoak.", "score": 0.2212903795034321 }, { "src": "Prentsaurrekoan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak cororavirusaren krisiak Arabako Errioxako upeltegietan izan duen eraginari buruzko datuak azaldu ditu. Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro bideratuko ditu ardogintza, sagardo eta bertako garagardoaren sektoretara finantzaketarako tresna berri bat gisa.", "tgt": "Ardo, sagardo eta garagardoaren arloko sektoreetarako laguntzei buruz Gobernu Kontseiluak 50 milioi euroko laguntza ematea adostu du bertako ardoa, sagardoa eta garagardoa egiten duten enpresentzat. Tapia sailburuak datu batzuk eman ditu azaltzeko COVID-19ak nola eragin dien Arabako Errioxako bodegei.", "score": 0.49193691534506084 }, { "src": "Bestalde, osasun sailburu Nekane Murgak Euskadiko koronabirusaren inguruko azken datuak eman ditu.", "tgt": "Koronabirusari buruzko datuak", "score": 0.38063970061952984 } ] }, { "id": "122", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Erresuma Batuko eta Euskadiko Basque Children '37 elkarteetako ordezkariak hartu dituzte gaur eguerdian Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen. Erresuma Batuan eta hemen, Euskadin, 1937ko maiatzean Gerra Zibilean ebakuatutako haurren oroimena bizirik mantentzeko elkarte horien jarduerak ezagutzea da topaketaren arrazoia. Era berean, bi liburu aurkeztu dizkiete Iñigo Urkullu lehendakariari eta Artolazabal sailburuari: Sólo serán tres meses eta Los niños vascos recuerdan y son recordados elkarteek berriki argitaratukoak, Gogora Memoriaren Institutuaren diru-laguntzen lerroaren bidez.", "tgt": "Asteartean urriaren 26an, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Beatriz Artozabal sailburuak Lehendakaritzan hartu dituzte elkarte hauetako kideak: • Erresuma Batuko Basque Children \"37. • Euskadiko Basque Children \"37. Bisitan zehar, elkarteek ezagutzera eman dute zer jarduera egiten dituzten memoria hori mantentzeko, bai Erresuma Batuan eta baita Euskadin ere. Izenburu hauek dituzten 2 liburu ere aurkeztu dituzte: • Solo serán tres meses: Hiru hilabete bakarrik izango dira. • Los niños vascos recuerdan y son recordados: Euskal haurrek gogoratzen dute eta gogoratuak dira.", "score": 0.5171097871495541 }, { "src": "1937ko apirilean Durango eta Gernikako bonbardaketen ondoren, Eusko Jaurlaritzak operazio masiboak hasi zituen biztanleria zibila Britainia Handira eta Frantziara ebakuatzeko. 60 operazio inguru egin ziren arren, 1937ko ekainaren 21ekoa (ia 4.000 haur Santurtziko portutik abiatu ziren Southamptonera, Ingalaterran) gerrak biztanleria zibilarengan eta errefuxiatuen harreran izan zituen ondorioen sinbolo bihurtu da.", "tgt": "Euskadin eta Erresuma Batuan elkarte hauek lan egiten dute 1937ko maiatzean Ingalaterrako Southamptonera ebakuatuak izan ziren haurren memoria mantentzeko. Orduan Espainia gerran zegoen, 1936an hasi eta 1939 amaitu zen Espainiako Gerra Zibilean. 1937ko apirilean, Durango eta Gernikako herrietan bonbardaketak egon ziren Espainiako Gerra Zibilagatik. Bonbardaketen ondoren, Eusko Jaurlaritza euskal herritarren ebakuazioa antolatzen hasi zen, Erresuma Batura eta Frantziara eramateko. Eusko Jaurlaritzak 60 bidaia antolatu zituen euskal herritarrak salbatzeko.", "score": 0.2802549143357982 }, { "src": "Adrian Bell, Solo Serán Tres Meses liburuaren egilea, ebakuazioari buruzkoa, hori posible egin zuten gizon-emakumeena, eta Ingalaterran geratu eta hiru hilabeteak beren bizitzarik onenean nola luzatzen ziren ikusi zuten haurrena. 2020an liburu honen edizio berri bat argitaratu zen Gogora Institutuaren diru-laguntzen lerroaren bidez.", "tgt": "Liburuak Gogora Memoriaren Institutuaren laguntzari esker argitaratu ahal izan dira. Gainera, laguntza honi esker ere, 2020an \"Solo serán tres meses\" liburuaren edizio berria atera zen.", "score": 0.23000301746844531 }, { "src": "Basque Children '37 UK-Euskadi ebakuatutako haurren euskal elkartearen izenean, Derek Doyle Britainia Handiko kontsul ohia eta haren emazte Rosa Doyle, Gaizka Garamendi eta Jose Luis Duo, 1937ko maiatzean Erresuma Batura ebakuatutako Eduardo Duoren semea, izan dira.", "tgt": "Lehendakariarekin bildu ziren pertsonak hauek izan ziren: • Carmen Kilner, elkarteko presidentea eta bere senarra, John Kilner. Carmen Ana María Gonzálezen alaba da, haurrekin Erresuma Batura bidaiatu zuen irakasleetako bat eta han bizitzen gelditu zena. • Adrian Bell, \"Solo serán tres meses\" liburuaren idazlea. Liburuak kontatzen du ebakuatutako haurrei laguntzeko lanean aritu ziren gizon eta emakumeen historia. Azkenean, haurrak askoz ere denbora gehiago egon ziren Erresuma Batuan eta batzuk han bizitzen gelditu ziren ere. • Derek Doyle, britainiar kontsul ohia , eta Rosa Doyle emaztea. • Gaizka Garamendi. • José Luis Duo, Eduardo Duoren semea. Eduardo Erresuma Batura ebakuatu zuten haurretako bat izan zen.", "score": 0.07250289555804357 }, { "src": "Haiekin batera izan dira Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza.", "tgt": "Bilera honetan ere egon dira: • José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea. • Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.", "score": 0.7690457900756428 }, { "src": "Bihar, elkarteetako kideak Bilbon izango dira, eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua eta Euskadiko Artxibo Historikoa bisitatuko dituzte. Bertan, ebakuazioarekin lotutako dokumentu historiko batzuk kontsultatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, orduko kontsul britainiarrari lotutakoak, Ralph Stevenson, Eusko Jaurlaritzarekin batera, ebakuazioa koordinatzeko operazioan parte hartu zuenak.", "tgt": "Asteazkenean urriaren 27an, elkarteetako kideak Bilbora joango dira eta bisitatuko dituzte: • Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua • Euskadiko Artxibo Historikoa. Artxiboan ebakuazioarekin lotutako dokumentu historiko batzuk kontsultatuko dituzte. Batez ere, Ralph Stevenson britainiar kontsularen parte hartzeari buruz informazioa dutenak. Ralph Stevensonek Eusko Jaurlaritzarekin lan egin zuen Euskaditik haurren ebakuazioa antolatzeko.", "score": 0.7592143167523936 }, { "src": "Santurtzitik", "tgt": "Santurtzitik Southamptonera", "score": 0.5836178431215814 } ] }, { "id": "362", "alignments": [ { "src": "Alfredo Retortillo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, gaur, \"Euskadi txakurrarekin\" liburuxka eta kanpaina aurkeztu du; bertan, Euskadi bisitatzera txakurrekin datozenentzako edo berton bizi eta beren maskotekin planak egin nahi dituztenentzako plan, establezimendu eta ibilbideak jaso dira. Aurkezpenean, Elena Fernández Dog Vivant-eko zuzendaria eta sortzaileetako bat izan da, liburuxka prestatzen laguntzaile izan baita, bai eta kanpainan parte hartuko duten beste influencer batzuk ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua da Alfredo Retortillo. \"Euskadi txakurrekin\" kanpaina aurkeztu dute sailburuak eta Elena Fermandez Dog Vivantwebgunearen zuzendariak. Euskadi inguru ireki eta atsegina izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak Euskadira txakurrekin datozenentzat eta hemen bizi eta txakurrak dituztenentzat. Liburuxka batean azaltzen dira: • txakurrekin zer plan eta ibilbide egin daitezkeen. • txakurrak zer hotel, jatetxe eta dendatara sar daitezkeen.", "score": 0.3846932960603385 }, { "src": "Sailburuak gogora ekarri duen bezala, Europar Batasunean 65 milioi txakur baino gehiago daude eta, horietatik, 6 milioi baino gehiago, Espainian. \"Joera goranzkoa da, eta, azken hamarkadan, bikoiztu egin da. Gero eta familia gehiagok dute maskota bat, eta 4 etxetik 1ek gutxienez txakur bat du. Eta, gainera, horietako askorentzat, txakurra familiako beste kide bat gehiago da, eta kontuan hartzen da erabakiak hartzeko orduan, besteak beste, aisiarako edo oporraldietarako\".", "tgt": "Alfredo Retortillok adierazi du: • Europar Batasunean 56 milioi txakur baino gehiago dagoela. • Espainian, berriz, 6 milioi txakur baino gehiago.", "score": 0.5017976492527798 } ] }, { "id": "34", "alignments": [ { "src": "• Gobernu Kontseiluak kulturarako eta aho-hortzen osasunerako laguntzak onartu ditu", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.2781313920088102 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin eta Jonan Fernández Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Jonan Fernández Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.7515464971367678 }, { "src": "Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak merkataritza modernizatzeko programaren bigarren deialdia aurkeztu du, Funts Teknologikoa izenekoa. 4,1 milioiko zuzkidura du Euskadirentzat, Next Generation Europako Funtsekin finantzatutako 2 deialditan (2022-2023). Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta gaur onartu da 2022an egindako jarduketetarako bigarren deialdia, 2,1 milioi eurokoa. Hurtadok azaldu duenez, bere helburua lehiakortasuna eta modernizazioa bultzatzea da, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta iraunkorraren bidez. 4 milioi horiek Euskadiko turismo eta merkataritza sektoreetarako Next Generation Funtsen gainerako ekarpenei gehitu behar zaizkie, 85 milioi baino gehiago.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Funts Teknologikoa programa aurkeztu du. Merkataritza modernizatzeko laguntza-programa da eta 4 milioi euro baino gehiago izango ditu. Bigarren deialdian, 2 milioi euro baino gehiago emango dira 2022an egindako proiektuetarako. Dirua Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik dator. Euskadiko turismo eta merkataritza sektoreek 85 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte funtsa horietatik. Laguntzen helburua da Euskadiko dendak modernoagoak, lehiakorragoak eta jasangarriagoak izatea, digitalizazioaren bidez.", "score": 0.3790457976806182 }, { "src": "• Lehendakariak agenda indartzen jarraituko du ardatz atlantikoa bultzatzeko", "tgt": "Ardatz Atlantikoa", "score": 0.26124405124284067 }, { "src": "\"Estrategia honek sistema sinergiko bat eta erakundeen eta gizartearen arteko lankidetzarako gune bat eratu nahi ditu. Horregatik, hain zuzen, itun handi bat sustatu nahi du gazteriarekin eta gazteriaren alde. Hamar proiektu bultzatzaileetatik hamargarrena eta azkena, hain zuzen ere, helburu hori garatzera bideratuta dago. Herrialde mailako helburua eta lehen mailako lehentasuna da. Adostasun zabalena bilatu behar da\", adierazi du Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Ardatz Atlantikoa bultzatu nahi du. Hau Euskadi, Galizia, Asturias eta Kantabriaren arteko proiektu bateratua da, herrialdearen iparraldeko garraio-konexioak hobetzeko. Estrategian ere aipatzen da itun handi bat egingo dela gazteriarekin eta gazteriagatik. Ituna gizartearen eta erakundeen artean izan behar da, gazteria gure herrialdean oinarrizko gaia baita.", "score": 0.14518498184750514 }, { "src": "Atlantikoko ardatzaren bultzadaren esparruan, bozeramaileak iragarri du Lehendakariaren asmoa agenda areagotzea dela, proiektu hori bultzatzeko. Horrela, Lehendakariak Frantziak Espainian duen enbaxadorearengana joko duela azaldu du, gai honen inguruan sortu diren ekimenak ofizialki jakinarazteko, Europako Garraio Komisarioarengana joko duela eta Galeseko presidentearekin bilduko dela. Gainera, urteko bigarren seihilekoan Atlantikoko Makroeskualdea bultzatzeko aukera zabalik dago, Espainiak Europar Batasuneko lehendakaritza izango baitu.", "tgt": "Horregatik, Lehendakaria bilduko da Frantziako enbaxadorearekin, Europako Garraio Komisarioarekin eta Galesko presidentearekin proiektu honen ekimenei buruz hitz egiteko. Irailetik aurrera, Espainiak Europar Batasuneko lehendakaritza izango du. Hau proiektua garatzeko aukera bat ere izan daiteke.", "score": 0.5096001274214451 }, { "src": "Bere aldetik, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Gazteen Emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia ren inguruko informazioa eman du. Jonan Fernándezek azaldu duenez, estrategia honen helburua da 2030erako gazteen emantzipazio-tasa % 50era hurbiltzen laguntzea, eta, emantzipatzeko batez besteko adinari dagokionez, 28 urtetik behera kokatzea da helburua. Estrategiak Emantzipa Programa bultzatzea aurreikusten du. Horri esker, 2024an, hilean 300 euroko laguntza emango zaie 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten 25 eta 29 urte bitarteko gazteei. \"Hau ekimen garrantzitsua da, zalantzarik gabe, baina are gehiago ekimen isolatua ez delako. Autonomia prozesuetan eta bizitza eta familia proiektuak eraikitzeko prozesuetan gazteekin lankidetzan aritzera bideratutako neurrien ekosistema baten parte da\", zehaztu duenez.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia onartu du. Helburuak honako hauek dira: • 2030erako: gazteen erdiak modu independentean bizi ahal izatea 28 urte bete baino lehen. • 2024rako: Emantzipa programari esker, emantzipatzen ari diren 25 eta 29 urte bitarteko gazteek hilean 300 euroko laguntza jaso ahal izatea, urtean 28 mila euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte.", "score": 0.5074147824781854 } ] }, { "id": "194", "alignments": [ { "src": "Gaur goizean, Gorka Urtaran alkateak eta Beatriz Artolazabal Gizarte Politiketako sailburuak zorionak opa dizkiote haren 104. urtebetetzean Basilisa Maestre Ancini, Vitoria-Gasteizko Aranbizkarra auzoko herritarrari. Basilisa Maestrek betiON erabili du 2014. urtetik, eta emakume adinekoenen artean telelaguntza-zerbitzu horrek artatutako Arabako bigarrena da.", "tgt": "Gorka Urtaran alkateak eta Beatriz Artolazabal sailburuak, Basilisa Maestre Ancin zoriondu dute, 104 urte bete ditu eta. Basilisa Gasteizen bizi da, Aranbizkarra auzoan. Hori dela-eta, Gorka Urtaran alkateak eta Beatriz Artolazabal sailburuak ere, betiON zerbitzuko langileekin batera zoriondu nahi izan dute Basilisa, senitartekoek eta lagunek ezin izan baitute zoriondu aurrez aurre.", "score": 0.49518209105644906 }, { "src": "betiON Telelaguntza Zerbitzuak artatutako Arabako emakume zaharrenetan bigarrena da, eta lurralde horretako pertsona adinekoenen artean konfinamenduan urteak betetzen dituen lehena", "tgt": "betiON Telelaguntza Zerbitzuak artatutako Arabako emakume zaharrenetan bigarrena da.", "score": 0.6574890574955129 }, { "src": "Hala ere, Basilisa bihurtu da alarma estatuan konfinamendua agindu ondoren zerbitzu hau erabiltzen duten Arabako adinekoenen artean urteak bete dituen lehendabizikoa. Horregatik, hala alkateak nola sailburuak bat egin dute betiOnek bere erabiltzaileei urteurrenean egiten dieten zorion agurrarekin; izan ere, egokiera are bereziagoa da, beste pertsona nagusiek bezala Basilisak ezingo baitu bere senitarteko eta hurbilekoen bisitarik jaso.", "tgt": "Basilisa da betiON zerbitzuko erabiltzaileen artean, hiritarrok etxean gelditu behar dugun egun hauetan, Araban urteak bete dituen lehenengoa.", "score": 0.3006801915799327 }, { "src": "Zerrenda horri aurten ehun urte beteko edo bete dituzten adineko beste 113 pertsona gehitu behar zaizkio. Beraz, betiON zerbitzuan ehun urte bete dituzten pertsonak guztira 243 erabiltzaile izatera helduko dira, gehienean bakarrik bizi direnak; bada, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak martxan jarritako telelaguntzak artatzen ditu.", "tgt": "betiON zerbitzuko langileek beti zoriontzen dituzte urteak betetzen dituzten erabiltzaileak. Gainera, Eusko Jaurlaritzak betiON zerbitzua eskatu nahi duten pertsonentzat tramiteak erraztea erabaki du, koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean.", "score": 0.24005800975048522 }, { "src": "Ekitaldia Lehendakaritzan egin da bideo-dei baten bitartez. Basilisa Maestre, Marañongoa da (Nafarroan), baina Gorrebusto, Durruma Kanpezu eta Villafriako herritarra izan da bizitzan urte luzez, eta orain oso osasuntsu dago duela gutxi infekzio batetik suspertu ondoren.", "tgt": "Basilisa zoriontzeko ekitaldia Lehendakaritzan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin da, Gasteizen, eta bideokonferentzia bidez egin da. Nafarroan jaio zen Basilisa, Marañonen. Baina, urte askoz bizi izan da: • Gorrebuston • Kanpezun • Villafrían.", "score": 0.45320761404794385 }, { "src": "Bileran, Artolazabal sailburuak zorionak eman dizkio \"hain eder egoteagatik\", eta urtebetetze konfinatua igarotzea zein zaila den ulertu duela esan du, berak hilabete hasieran urteak bete zituelako eta ezin izan zuelako familian ospatu.", "tgt": "Sailburuak esan dio Basilisari oso eder dagoela eta badakiela zer den urteak betetzea honelako egoeran. Sailburuak ere apirilaren hasieran bete zituen urteak eta ezin izan zuen egon senitarteko eta lagunekin.", "score": 0.2804164188297673 }, { "src": "Gorka Urtaran alkateak, berriz, bere arrakastaren sekretua galdetu dio, \"hain primeran egoteko\". \"Lan egin eta lan egin\", adierazi du Basilisa Maestrek, patatak biltzen jornalari gisa egindako lana gogora ekarriz. Urtaranek zorionak eman dizkio gasteiztar guztien izenean, eta, opari gisa, protagonistak zapuztu egin du, \"Oso alkate ederra\" dela esan baitio.", "tgt": "Alkateak galdetu dio Basilisari zein den sekretua 104 urterekin hain ondo egoteko. Patatak biltzen ibili zen bera jornalari gisa. Oso alkate ederra dela ere esan dio Basilisak.", "score": 0.39509287323514647 }, { "src": "Gerra zibilean, Basilisa Maestre Donostiara aldatu zen, eta hor etxeetan zerbitzari atera zuen bizimodua, emakume askok bezala. Ondoren, galtzerdiak ehuntzen lan egin zuen, eta gero horiek herrietan saltzen. Egun, artean ere irakurle porrokatua da, Arabako Errioxako liburu bat du esku artean, eta ez du huts egin eguneroko mezara konfinamendua baino lehen.", "tgt": "Gerra zibil garaian, Donostiara joan zen bizitzen eta etxeetan ibili zen zerbitzari, beste emakume asko bezala. Galtzerdiak ehuntzen ere ibili zen, gero herririk herri saltzeko. Gustuko du irakurtzea eta egun hauetan Arabar Errioxari buruzko liburu bat ari da irakurtzen.", "score": 0.5168238025843159 }, { "src": "betiON telelaguntza-zerbitzuak ehun urteko adina gainditu duten 130 pertsona erabiltzaile ditu egun. Horietatik, 115 emakumeak dira, alegia, guztien % 88,5, eta zaharrena Donostiako herritar bat izan zen: joan den martxoan, 106 urte egin zituen. Hala ere, telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaile zaharrena Bilbon bizi den gizon bat da, eta 107 urte beteko ditu hurrengo uztailean.", "tgt": "BetiON zerbitzuak 100 urtetik gorako 130 erabiltzaile ditu BetiON telelaguntza-zerbitzuan: • 100 urtetik gorako 130 erabiltzaile daude. Horietatik, 115 emakumeak dira. • Emakume zaharrena Donostian bizi da eta 106 egin zituen martxoan. • Denetan zaharrena gizonezkoa da, Bilbon bizi da eta 107 urte egingo ditu uztailean. • Eta 2020an, 113 erabiltzailek beteko dituzte100 urte. Guztira, tele-laguntza jasotzen duten 243 pertsona egongo dira 100 urte edo gehiagorekin eta bakarrik bizi direnak.", "score": 0.4059589374955137 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako telelaguntza-programak, egun, 57.000 erabiltzaile ditu guztira. % 77 inguru emakumeak dira, eta % 23, berriz, gizonak. Batez besteko profila bakarrik bizi den 80 urteko emakume nagusiarena da.", "tgt": "Gaur egun, 57.000 erabiltzaile ditu zerbitzu horrek. Gehienak, bakarrik bizi diren emakumeak dira, 80 urtetik gorakoak.", "score": 0.2935010236857797 }, { "src": "Oraindik orain, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak doako 900 telefono-linea bat gehitu dio betiOn Telelaguntza Zerbitzuari, etxeko laguntzarako gailuak gehitu eta sendotzeko eta, hartara, Covid19aren krisi sanitarioak hasitako ekonomia- eta gizarte-ondorioei aurre egiteko.", "tgt": "BetiON tele-laguntza-zerbitzuak telefono bidezko laguntzarako doako linea berri bat dauka koronabirusaren krisiak sortu dituen etxeko beharrei erantzuteko.", "score": 0.2644473373693827 }, { "src": "Era horretan, pertsona onuradun berriaren etxean gailua instalatzeko modua dagoen arte, betiON telelaguntza-zerbitzua 900 telefono-linea baten bitartez eskainiko da erabat dohainik, telelangileek adineko pertsona guztiei arreta ematen dietela segurtatzearren.", "tgt": "Doako telefono-linea berriarekin zerbitzuko profesionalek oraindik aparatua ez daukaten erabiltzaileen beharrei eta kontsultei erantzun diezaiekete.", "score": 0.21696167432382926 }, { "src": "Doako 900 telefono-linea berri hori Covid-19 krisi sanitarioagatik betiON Telelaguntza Zerbitzurako jada jarritakoetan beste bat da. Hala, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak, agindutako alarma-egoerak irauten duen bitartean, malguago jokatuko du ere zerbitzuan alta hartzeko dokumentazioa aurkezteko orduan. telelaguntza@euskadi.eus helbide elektronikoa ere gaitu da, izapideak egiteko behar diren eskaerak eta dokumentazioak horra igorri ahal izateko.", "tgt": "Zerbitzua eskatzeko, eskaera bidali beharko da helbide honetara: telelaguntza@euskadi.eus.", "score": 0.3098903875570591 }, { "src": "Era horretan, beren etxeetan telealarma-gailu bat izan nahi duten pertsonak ez daude behartuta familiako medikuak betetako osasun-fitxa eta oinarrizko gizarte-zerbitzuak emandako gizarte-txostena aurkeztera. Alarma-aldi hau bukatutakoan eta ondorengo bi hilabeteetan, bakarrik eskatzen zaien kasuetan aurkeztu beharko dira dokumentu horiek zerbitzua ematen jarraitzeko.", "tgt": "Eta EZ da aurkeztu behar: • familiako medikuak betetako fitxa. • dagokion gizarte-zerbitzuaren txostena.", "score": 0.4039520171116077 } ] }, { "id": "355", "alignments": [ { "src": "Gaur Arabako Lautadako Zikloturisten Ibilbide Luzea aurkeztu da; proiektuan, zikloturismoa eta natura- eta familia-turismoa batzen dira. Prentsaurrekoan Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza etas Kontsumo sailburuak, Josean Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako diputatuak eta Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Udaleko Enpleguko eta Ekonomiaren Garapen Jasangarriko zinegotzi ordezkariak parte hartu dute.", "tgt": "Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua da. Josean Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako diputatua da Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Udaleko Enpleguko eta Ekonomiaren Garapen Jasangarriko zinegotzi ordezkaria da. Alfredo Retortillo sailburuak, Josean Galera foru-diputatuak eta Nerea Melgosa zinegotziak Arabako Lautadako Ibilbide Zikloturista Handia aurkeztu dute.", "score": 0.5209710268347981 }, { "src": "Retortillo sailburuak, amaitzeko, zera nabarmendu du: \"zikloturismoak naturaren gozamenarekin, ezagutzarekin eta kontserbazioarekin lotutako turismoaren garapena dakar, eta horrek bidaiaria hartu eta sentsibilizatzen du, ingurumeneko, ekonomiako eta gizarteko jasangarritasunerako irizpideen arabera\".", "tgt": "Ibilbidea hau Arabako Lautada bizikletaz zeharkatzeko, naturaz gozatzeko eta familiarekin turismo egiteko pentsatuta dago.", "score": 0.2600416967248083 }, { "src": "Gainera azaldu du Arabako Lautadako Ibilbide Luzea zenbait ibilbideren lotunearen ondorio dela, besteak beste, Eraztun Berdearen buelta, Vasco-Navarro trenbidearena, urtegiaren ibilbidea, Posten Errege Bidea edo Donejakue bidea. Guztira 117 kilometro dira, bisitariek eta arabarrek gozatzeko, eta, bere hitzetan, \"oso arrakastatsua izango da\".", "tgt": "Arabako Lautadako Ibilbide Handiak 117 kilometro ditu. Ibilbide Handi honek hainbat ibilbide lotzen ditu: • Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdearen bira • Vasco-Navarro trenbidea • Urtegiko ibilbidea • Posten Errege Bidea • Donejakue Bidea Alfredo Retortillok esan du ibilbide honekin Arabako eta Lautadako eskualdeko lekuak ezagutarazi nahi zaizkiela: • naturaz gozatzen dutenei • aire zabalean kirola egiten dutenei • familiarekin turismoa egiten dutenei Ibilbide Handiaren 117 kilometroetan hainbat jarduera egin daitezke: • hegaztiak behatu Salburuan eta Mendixurren • Landako eta Garaioko hondartzak bisitatu • Estibalizko santutegia bisitatu (erromanikoa) • Gazeoko elizako pinturak ikusi (gotikoa) • Aguraingo Alde Zaharra bisitatu • Vasco-Navarro trenbidearen geltokiak ikusi Nerea Melgosak esan du ibilbide honek natura-ondarea eta Arabak duen biodibertsitatea zaintzen laguntzen duela. Gainera, ibilbide hau turismo jasangarriaren adibide ona da.", "score": 0.22305528997848462 }, { "src": "Bestalde, Nerea Melgosa Turismoko zinegotziak Arabako Lautadako Ibilbide Luzea, ibilbideen sarearen barruan, \"Euskadin natura- eta paisaia-ondarea eta biodibertsitatea kontserbatzeko dugun aktiboetako bat\" dela nabarmendu du, \"eta gure altxorretako bat, natura-turismoari eta turismo jasangarriari dagokienez\". Ataria ibilbide hau aurkezteko aukeratu da, oso garrantzitsua delako gure Eraztun Berdean. Vitoria-Gasteiz, aurtengo udan, Biosphere helmuga jasangarria da; titulu horrek hainbat balio adierazten ditu\". Zinegotziak zera nabarmendu du: \"bizikletak alokatzeko zerbitzua sendotu egin da; ekainetik Atariara zabaldu da, eta 10 bizikleta elektriko sartu dira. Bizikleta gehiago izateaz gainera, aurtengo udako nobedadea da erabiltzaileek beren gustura jaso ahalko dutela zerbitzua, eta udalerriko eta lurraldeko ibilbide berdeetatik bisita gidatuak egin ahalko dituztela\".", "tgt": "Ekainean 10 bizikleta elektriko erosi dira, Atariak bizikletak alokatzeko eskaintzen duen zerbitzurako. Ataria Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroa da. Zentro horrek parkea ezagutzeko zerbitzuak ditu.", "score": 0.46248457768464024 } ] }, { "id": "202", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, bide digitaletik, Osasun sailburu Nekane Murgarekin eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazurekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Josu Erkorekak, Osasuneko sailburuak, Nekane Murgak eta Ogasuneko sailburuak, Pedro Aspiazuk, zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.", "score": 0.3594875579641756 }, { "src": "Ogasun eta Ekonomia sailburuak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak premiazko hainbat neurri onartu ditu gaur, ahal den neurrian, Covid-19ren pandemiak Euskadin izango dituen eragin ekonomiko handiak arintzeko. Bozeramaileak azaldu duenez, neurri horien lehentasunezko helburua da euskal osasun-sistemari beharrezko baliabide guztiak ematea, egunerokoan zerbitzu profesionala eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitu ahal izan dezan; baita, egoera hori gehien pairatzen ari diren kolektiboen beharrei erantzutea ere, bai ekoizpen-ehunean, bai familietan. \"Gobernuak baliabide ekonomiko eta giza baliabide guztiak jarriko ditu\", adierazi du.", "tgt": "Zertarako dira neurriak? • Euskal osasun-sistemari behar dituen baliabideak ematea, zerbitzu profesional eta kalitatezkoa eman ahal izateko. • Erantzuna ematea gehien sufritzen ari direnek –enpresak eta familiak– dituzten premiei erantzuteko. Eusko Jaurlaritzak ahal duen baliabide guztiak jarri ditu, baliabide ekonomikoak zein giza baliabideak.", "score": 0.11587942995648358 } ] }, { "id": "257", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua Gobernu Kontseiluaren ondoko ohiko prentsaurrekoan agertu da, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarekin eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua Iñaki Arriolak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2091047238662885 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, Pedro Sanchez-en inbestiduraren inguruan galdetuta , esan du, zailtasunak egon arren, espero dutela investidura datozen orduetan gauzatzea. Gainera, Erkorekak nabarmendu du Gobernu Zentral baten beharra premiazkoa dela, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Programaren zati handi bat aurrera ateratzeko beharrezkoa da Madrilgo Gobernu egonkor batekin koordinazioa izatea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak espero du Espainiako Gobernu berria laster eratuta egotea, nahiz eta prozesu zaila izaten ari den. Eusko Jaurlaritzarentzat premiazkoa da gobernu berria izatea, Espainiako gobernu egonkor baten laguntza behar duelako hainbat gauza egiteko.", "score": 0.18498426622979208 }, { "src": "Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege Proiektua eta Ingurumen Administrazioari buruzko Lege Proiektua onetsi dituela. Arriolak nabarmendu du lege-proiektu horiek onetsi izana garrantzitsua dela Euskadi garapen jasangarrirako egiten ari den bidean.", "tgt": "Ingurumenari buruzko lege berriak Eusko Jaurlaritzak honako lege hauen proiektuak onartu ditu: • Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea: Lege honekin, etorkizunean natura-ondarea zaintzeko eta hobetzeko modu berriak sustatu nahi dira. • Ingurumen Administrazioaren Legea: Lege honen bidez, herritarrek administrazioek ingurumenari dagokionez hartzen dituzten erabakietan parte hartuko dute eta horien jakitun izango dira. Bi lege hauek oso garrantzitsuak dira, Euskadin garapen jasangarria lortzen lagunduko dutelako.", "score": 0.44541950633096067 }, { "src": "Bestalde, Ingurumen Administrazioari buruzko Lege Proiektua dela eta, argitu du ingurumeneko administrazio publikoaren eta herritarren arteko harremanean sistematika berria diseinatzen dela eta, horrela, herritarrek erabakiak hartzean parte hartzeari bide ematen zaiola eta ingurumenaren arloan informaziorako eskubidea bezalako alderdiak arautzen direla. Gainera, plan, proiektu eta programen ingurumen-ebaluazioko prozedurak argitzen eta sinplifikatzen direla azaldu du.", "tgt": "Horrez gain, legeari esker, ingurumena nola dagoen jakiteko egiten diren planak, proiektuak edo programak argiagoak eta sinpleagoak izango dira.", "score": 0.3147758047542328 }, { "src": "Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez jarraian egingo dituela finantza-arloan jasangarriak diren inbertsioak, 97,8 milioi euroan. Azpiazu sailburuak esan du, horretarako, Gobernu Kontseiluak gaur onetsi duela 71,8 milioi sartzea, iaz superabitaren ondorioz sortu ziren gerakinen ondoriozkoak. \"Gainerako baliabideak ordurako aurrekontuan zeuden sartuta\", esan du.", "tgt": "Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak ia 98 milioi euroren finantza-inbertsio jasangarriak egingo ditu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman du 2018an lortu zuen superabitaren ia 72 milioi euroak erabiltzeko.", "score": 0.3950557652100288 }, { "src": "Azpiazuk nabarmendu du finantza-arloan jasangarriak diren inbertsioak bultzada garrantzitsua direla inbertsio publikorako. Hori horrela, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak jakinarazi du 2019an bikoiztu egingo dela aurrekontuan aurreikusitako % 7,4a, eta % 15era hurbilduko dela. \"Ziur gaude Eusko Jaurlaritzaren inbertsio publikoaren aldeko apustu irmoak eragina izango duela garapen ekonomikorako, kalitateko enplegurako, klima-aldaketaren aurkako borrokarako eta euskal herritarren ongizaterako\", esan du.", "tgt": "Inbertsio jasangarri hauek oso garrantzitsuak dira, lagungarriak baitira inbertsio publikoa sustatzeko, hau da, zergen dirua herritarrentzako gauzak egiteko erabiltzeko: ospitaleak, errepideak... Horri esker, Eusko Jaurlaritzak ia-ia 2018ko diru-kopurua halako bi edukiko du 2019an inbertsio publikorako. Hori oso ona da, honako hauek egin ahal izango direlako: • ekonomia hobetu • lanpostu onak sortu • klima-aldaketaren arazoan lagundu", "score": 0.3049367031217847 }, { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak esan du Gobernu Kontseiluak 200.000 euroko gastua egiteko baimena eman duela, Berrizko emigratzaileen aterpetxea mantentzeko. Era berean, gogorarazi du aterpetxeak jarri direla abian, iragaitzazko pertsonak hartzeko, Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Irunen. \"Gure helburua da aldi baterako ostatua ematea migratzaileei eta modu integralean ematea arreta, beren gizarte-integraziorako prestakuntza barne\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 200 mila euro inbertituko ditu Olakueta aterpetxea mantentzeko. Aterpetxea Berrizen dago, Bizkaian, eta migratzaileentzat da. Migratzaileak dira beren herrialdea utzi eta bizimodu hobe baten bila beste herrialde batera bizitzera joaten diren pertsonak. Badaude iragaitzazko migratzaileentzako beste aterpetxe batzuk ere, udalerri hauetan: • Bilbo • Donostia • Gasteiz • Irun Aterpetxeen zerbitzuarekin, Eusko Jaurlaritzak honako hauek eskaini nahi dizkie migratzaileei: • denbora batez bizitzeko leku bat • gizartean integratu ahal izateko prestakuntza.", "score": 0.3174008372710109 } ] }, { "id": "185", "alignments": [ { "src": "JAXA espazio agentziak zuzentzen duen HTV-9 misioaren bidez egin da jaurtiketa Nazioarteko Espazio Estaziorako (ISS) bidean. Bidaiak 4 egun iraungo ditu estazioaren abiadura 27.580 km/h-ra iritsi arte.", "tgt": "Kameraren bidaiak 4 egun iraungo du Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi arte.", "score": 0.4977218755548544 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur arratsaldean inauguratu du Bilbo, Gasteiz, Madril, Erroma, Paris, Washington, Florida, Brusela, Tokio eta Tanegashima uhartetik egindako jaurtiketa ekitaldia, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarekin eta Cristina Garmendia SATLANTISeko presidentearekin batera.", "tgt": "Jaurtiketa horretan bideokonferentziaz hartu dute parte hauek: • Iñigo Urkullu lehendakariak • Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak • Cristina Garmendia Satlantis enpresako presidenteak. Gainera, jaurtiketa hainbat hiritatik ikusi da: • Bilbotik • Gasteizetik • Madriletik • Erromatik • Parisetik • Washingtonetik, Estatu Batuetatik. • Floridatik, Estatu Batuetatik. • Bruselatik, Belgikatik. • Tokiotik, Japoniatik. • Tanegashima uhartetik, Japoniatik.", "score": 0.4661452759312277 }, { "src": "• Satlantisek 15 kg-ko miniaturizazio muturreko kamara bat jaurti du Japoniatik metrotik beherako ebazpenak lortzeko, 7 urteko garapen teknologikoaren eta 16 milioi €-tik gorako inbertsioaren ondoren.", "tgt": "Argazki-kamera hori sortzeko, 7 urtez egin dute lan Eta 16 milioi euro gastatu dituzte.", "score": 0.20776175710483683 }, { "src": "- Ingurumena eta bizi-baldintzak hobetzeko erabiliko den emaitza.", "tgt": "Ikerketa horiek ingurumena eta gure bizimodua hobetzen lagunduko dute.", "score": 0.28543344231590745 }, { "src": "\"Proiektu honek ikerketa eta teknologia, ekoizteko gaitasuna eta ingurumenaren hobekuntza batu ditu. Basque Research and Technology Aliance-n jasotako gaitasunak \", esan du.", "tgt": "Lehendakariak esan du hori guztia oso garrantzitsua dela eta Basque Research and Technology Alliance zentroaren laguntzarekin lortu dela.", "score": 0.4495962598440654 }, { "src": "Enpresako arduradunek azaldu dutenez, jaurtiketa honek tamaina honetako kamera batek espazioan erresoluzio submetriko bat lortzen duen lehen aldia da. Japoniarra ez den teknologia bat ISS japoniar eremuan instalatzen den lehen aldia ere bada.", "tgt": "Satlantis enpresako arduradunak oso pozik daude jaurtiketa horrekin; izan ere, lehenengo aldia da • hain kamera txikia eta hainbeste bereizmenekoa espaziora bidali eta han erabiltzen dena. • japoniarra ez den teknologia erabiltzen dena Nazioarteko Espazio Estazioaren gune japoniarrean. Satlantis lehen enpresetako bat da hainbat teknologia dituen kamera hori sortzen.", "score": 0.2979332706793701 }, { "src": "Ekitaldi honen inguruan antolatutako mahai-inguruan, Satlantiseko CEO Juan Tomas Hernanik moderatu du, eta Karmelo Sainz de la Maza (Elkarkidetzako presidentea), Javier Ponce (CDTIko zuzendari nagusia), Paolo Minciacchi (e-GEOSeko CEO, Telespazio), Jean Jacques Dordain (ESAko zuzendari nagusi ohia), sean o 'Keefe (ESAko zuzendari nagusia) izan dira bertan.", "tgt": "Jaurtiketaren ondoren, solasaldia izan da eta munduko hainbat lekutako 10 adituk hartu parte: • Juan Tomás Hernani Satlantis-eko zuzendariak • Karmelo Sainz de la Maza Elkarkidetzaren presidenteak • Javier Ponce Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren zuzendari nagusiak • Paolo Minciacchi Geos Telespazio-ren zuzendariak • Jean Jacques Dordain Europako Espazio Agentziaren zuzendari nagusi ohiak • Sean O'Keefe NASAren administratzaile nagusi ohiak • Miguel Angel Panduro Hispasat-en zuzendariak • Eva Labarta Everis Initiatives-en zuzendariak • David Norton Floridako Unibertsitatearen zuzendariordeak • Masatoshi Nagasaki Space BD-ren zuzendariak.", "score": 0.39669310495351967 }, { "src": "Satlantis enpresa aitzindaria izan da teknologiak, adimen artifiziala, elektronika industriala, optika eta mekanika oso zehatz uztartzen, emaitza berri hau lortzeko. Lehiakortasun handia dagoen eremuan lan egiten duen enpresa izanda, Espaziora iristea funtsezkoa izan da. \"Irabazitako posizioa finkatzea ere garrantzitsua da\", esan du Hernanik. \"Enpresa aliantza publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzarekin eta MINECOrekin (Axis/Ico), akziodunen artean, EVERIS bezalako industria-bazkide handiekin eta orza bezalako finantza-inbertitzaileekin. Enpresa beste jauzi bat egiteko prest dago, 26 milioi euroko finantzaketa-erronda batekin, sateliteen operadore globalekin aliantza eginez \".", "tgt": "Enpresarentzat oso garrantzitsua da: • Espaziora iristen lehena izatea. Izan ere, enpresa askok gauza bera lortu nahi dute. • lortu den hori behin bakarrik ez gertatzea eta hain gauza garrantzitsuak egiten jarraitzea. Satlantis batasun publiko eta pribatu bat da, kide hauek dituena: • Eusko Jaurlaritza • Espainiako Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa • Everis, beste batzuei espaziora bidaliko diren produktuak garatzen laguntzen dien enpresa bat. • Orza, beste enpresa batzuek gauzak egin ahal izateko dirua inbertitzen duen enpresa bat.", "score": 0.23718643084097962 } ] }, { "id": "18", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.27108560618142435 }, { "src": "IKAS-IKER bekak ere onartu dira gaurkoan. Beka hauek unibertsitate-ikasleei aukera ematen diete euskal ikerketa-sisteman egiten den oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren arloko lanetan lehen urratsak egiten has daitezen. 330.000 euroko aurrekontua du deialdiak.", "tgt": "Unibertsitatea eta ikerketa", "score": 0.2495680755167796 }, { "src": "Bestetik, Doktorego-aurreko programako laguntzak. %12 handitu da laguntza hauetara bideratzen den diru-kopurua, hau da, guztira 11,2 milioi euroko kopurura iritsi arte. Programa honen xedea ikertzaileen prestakuntza eta hobekuntza sustatzea da, doktore titulua eskuratzeko egiten ari diren bide horretan. Deialdi honek dakarren berrikuntza nagusia da, \"Doktorego Ondoko Orientazioa\" izeneko lerro berri bat sortu dela. Honi esker, doktoregoa amaitu duten ikasleek laguntzari eutsi ahal izango dio 4 urtez, baina doktorego-ondorengo baldintzetan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak apustu handia egin du unibertsitate eta ikerketaren alde azken urteetan. Orain 45 milioi euro gastatzea onartu du honako hauetarako: • Unibertsitateko ikasleentzako bekak: 28,5 milioi euro. Kopuru hori handiago izan daiteke behar duten familia gehiago badaude. Beti ere, baldintzak bete behar dituzte. • Doktorego -aurreko laguntzak: 11,2 milioi Kopuru hori handitu egin da beste urteekin alderatuta. Laguntza hori doktoregoa lortu baino lehen unibertsitatean ikerketa egiten duten ikasleen prestakuntzarako da. Orain doktoregoa lortu duten ikasleek ere jaso dezakete 4 urtez. • Doktorego-ondoko laguntzak: 5,4 milioi euro. Kopuru hori 88 ikertzaileen artean banatuko da 3 urteko kontratuan zehar eta 4. urte batez luza daiteke. • IKAS-IKER bekak: 330 mila euro. Kopuru hori oinarrizko ikerketa lanetan parte hartzen duten ikasleentzat dira. • Kongresu eta bilkura zientifikoak: 200 mila euro. Kopuru hori aurtengo azken 6 hilabeteetan egingo diren mota horietako ekitaldiak egiteko dira.", "score": 0.14118290145511905 }, { "src": "• Gazteen emantzipazioa bultzatzeko 300 euroko laguntza arautuko duen aldez aurreko onarpen-dekretua sinatu du Lehendakariak", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Emantzipa programako laguntzak nola emango diren arautuko duen dekretua.", "score": 0.33535755138842294 } ] }, { "id": "127", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.22125875371727452 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, LABIren Aholku Batzordearen arratsaldeko bileraren zain, azaldu du, azken datuek pandemiaren atzerakadaren joera islatzen dutela, \"Intzidentziak eta ospitaleratzeek behera egin dute, eta herritarren % 90ek jaso dituzte txertoaren bi dosiak\", esan du. Hori horrela, adierazi du helburu gehienak bete direla eta, beraz, erabaki berriak hartzeko eta normaltasunerantz aurrerapausoa emateko unea dela. Gainera, Bingen Zupiriak defendatu du 18 hilabete hauetan hartutako neurriek pandemia gelditzeko eraginkorrak direla erakutsi dutela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak esan du azken datuek erakusten dutela pandemia gelditzen ari dela. Datu horiek diotena da: • pertsona gutxi kutsatzen direla. • pertsona gutxi daudela ospitaleratuta edo Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak eraginkorrak izan direla pandemia gelditzeko. Euskadin, herritarren %90ak txertoaren bi dosiak ditu dagoeneko. Guzti hau dela eta, beharrezkoa da neurri berriak ezartzea normaltasunera itzultzeko.", "score": 0.2998569715924638 }, { "src": "Nolanahi ere, bozeramaileak gogorarazi du, \"zientziak ez du oraindik gaixotasunaren jatorria aurkitu, ezta gaixotasunari aurre egiteko tratamendurik ere\", eta txertoak kutsatzeak gelditzeko erabilgarri dagoen tresnarik onena izaten jarraitzen duela. Hala, pandemiaren egoera nazioartekoa dela azpimarratu du, eta, beraz, \"zuhurtziari eustea\" komeni dela.", "tgt": "Oraindik ez dakigu zein den koronabirusaren jatorria eta zer tratamendu erabili gaixotasun honetarako. Horregatik, txertoa da kutsatzeak gelditzeko tresnarik onena. Hala ere, pandemia oraindik mundu osoan dago, eta beharrezkoa da herritarrek kontu izatea.", "score": 0.3026315465284186 }, { "src": "Zupiriak aukera hau aprobetxatu du hildakoak, haien familiak eta oraindik sendatu ez diren kaltetuak gogoratzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak gogoratu ditu gaixotasun honengatik hil diren pertsonak, haien familiak eta oraindik sendatu ez diren pertsonak.", "score": 0.4862644619863102 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiari amore emateko, hau da, bertan behera uzteko, Alarma Estatua arautu zuen Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea betez zigorrak ireki eta izapidetu zitzaizkien pertsonek aurkeztutako administrazio-errekurtsoak .", "tgt": "Alarma Estatuan zehar, pertsona batzuk zigortu ziren herritarren segurtasuna babesteko legea ez betetzeagatik. Orain, Eusko Jaurlaritzak baimena eman du pertsona hauek aurkeztu zituzten errekurtsoak bertan behera uzteko.", "score": 0.3059676213844823 }, { "src": "Horrez gainera, Bingen Zupiriak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak txosten hauen berri izan duela gaur: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2020rako Zifrei buruzko Txostena eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana gauzatzean botere publikoek izan duten jarduera-memoria.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak jaso ditu: • 2020ko datuak emakume eta gizonen egoerari buruz Euskadin. • Euskadiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako 7. planagatik administrazio publikoek egin dutena azaltzen duen memoria.", "score": 0.40406830535672733 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduaren bidez, 14,8 milioi euroko laguntzak onetsi ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorea babesteko. Laguntza horien helburu nagusia da teknologian, energia-eraginkortasunean eta giza kapitalean oinarritutako sektore jasangarria eta berritzailea sustatzea.", "tgt": "akuikultura jasangarria • teknologian • energia eraginkortasunean • sektorean lan egiten duten pertsonetan.", "score": 0.41279881880906366 }, { "src": "Halaber, Hezkuntza sailari lotuta, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du , bi dirulaguntza zuzen ematea BCBL eta Achucarro bikaintasuneko ikerketa zentroei. Orotara 479.684 euro ko kopurua egiten duten laguntza hauek, Neurobiozientzien eremuan egiten duten ikerketa lanerako ekipamendu zientifikoa eskuratzeko erabili beharko dituzte aipaturiko bi ikerketa zentroek.", "tgt": "Euskampus Fundazioari Mugaz Gaindiko • Achucarro ikerketa zentroa • Basque Center on Cognition Brain and Language. Honek Neurobiozientzian ikertzeko ekipamenduak erosteko balioko du. • berrikuntza • teknologia berriak erabiltzea • lankidetza estrategiak.", "score": 0.16254899265674155 }, { "src": "Bestalde, Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak jakinarazi du gaurko Gobernu Kontseiluak onartu egin duela HABE- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena. Akordioaren arabera Gipuzkoan helduen euskalduntzean B2 mailara bitarteko ikaskuntza prozesua doakoa izango da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hitzarmena onartu du hauen artean: • HABE, Helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako erakundea • Gipuzkoako Foru Aldundia. Hitzarmen hau Gipuzkoako helduek B2 mailara arte euskara doan ikasi ahal izateko.", "score": 0.5184286373587023 }, { "src": "Gainera, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Kultura Ondarearen Erakunde arteko Organoaren osaera, antolaketa, funtzionamendua eta zereginak arautzen dituen dekretua.Organoa hau arduratzen da hiru administrazio-mailen arteko komunikazioaz, lankidetzaz eta laguntzaz, euskal kultura-ondarea babesteko sistema homogeneo bat lortzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak dekretua onartu du Euskal kultura ondarearen erakunde arteko organoa nola osatu eta antolatzen den eta dituen funtzioak arautzeko.", "score": 0.4670542358288808 } ] }, { "id": "112", "alignments": [ { "src": "Gobernuak osasun larrialdia aktibatzea erabaki du Auzitegi Gorenaren ebazpena ezagutu ondoren. Bien bitartean, Jaurlaritza balizko neurriak aztertzen ari da, Gobernuaren eskumenen arabera eta pandemiaren aurkako Legearen arabera, egoera horren berezko ezaugarriak kontuan hartuta, ezin baitira aurrekoekin alderatu. Bestalde, Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari planteatutako proposamena errepikatuko da, hau da, Errege Dekretua aldatzea, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izan dadin kanpoan ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Gorenaren erabakia jakin du. Erabaki horrek dio Euskadin COVID ziurtagiria eska daitekeela toki pribatu batzuetan sartzeko. Horregatik, osasun larrialdia abian jartzea erabaki du. Larrialdiak neurri berriak ekarriko ditu, baina oraindik inork ez daki zein izango diren. Eusko Jaurlaritza hau aztertzen ari da. Gobernuaren eskumenen arabera eta Pandemiaren aurkako Legearen arabera izango dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Lurralde arteko Kontseiluari eskatuko dio maskara erabiltzea derrigorrezkoa izatea kanpoan ere.", "score": 0.3576815795869357 }, { "src": "Joan den astean aginduan jasotako ekitaldiak edo jarduerak antolatzen dituzten udal-erakundeekin, eragileekin eta norbanakoekin lotutako neurriak: • Prebentzio-neurriak betetzea ezin izango dela bermatu aurreikusten badute, jarduera eten edo atzeratu beharko dute. • Eta ekitaldietan prebentzio-neurriak hartzen badira badira, hauek indartu egin behar dira.", "tgt": "Betetzen jarraitu behar diren neurriak • Saihestea leku berean jende asko pilatzea. • Barruko espazioak aireztatzea. • Eskuak maiz garbitzea. • Maskara zuzen erabiltzea barneko eta kanpoko espazioetan. • Udal-erakundeek, eragileek eta norbanakoek antolatzen dituzten ekitaldi eta jardueretan, hauek egingo dira: • Etetea edo atzeratzea, prebentzio-neurriak ezin badira bete. • Bete daitezkeen neurriak indartzea.", "score": 0.5229444855761803 } ] }, { "id": "209", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak agerraldia egin dute Gernikako Estatutua nola bete aztertzeko lan-bileraren ondoren.", "tgt": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Darias bildu dira, Gernikako Estatutua betetzeko moduaz hitz egiteko.", "score": 0.6458721990748502 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak ziurtatu duenez, gaur goizean Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroarekin izandako lan-topaketa oso emankorra izan da, adeitasun- eta ulermen-giroan garatua, non urrats garrantzitsuak eman diren. Josu Erkorekaren arabera, bi gobernuek bat egin dute garrantzitsua, lehentasunezkoa eta premiazkoa den horretan: Gernikako Estatutua osorik betetzea; horretarako, lanerako \"kronograma\" bat dago, 1979tik transferitu gabe dauden gai guztiak biltzen dituena. \"Gaurkoa egun garrantzitsua da. Etapa berri bat irekitzen da. Historian lehen aldiz, lan-kronograma bat dugu egiteko dauden eskumen guztiak Euskadira transferitzeko \", adierazi du Erkorekak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak erabaki dute garrantzitsua eta premiazkoa dela Gernikako Estatutuak ezartzen duen guztia betetzea. Izan ere, historian lehen aldiz, egutegi horretan zehaztu da noiz transferituko diren oraindik transferitu ez diren Gernikako Estatutuaren eskumen guztiak.", "score": 0.3397086809802951 }, { "src": "Barne hartzen ditu Espetxe Sistemaren eskumena eta Gizarte Segurantzaren Sistemarekin zerikusia duten gaiak", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat, hauek dira eskumen garrantzitsuenak: • Espetxe-sistema • Gizarte Segurantzarekin zerikusia duen guztia. Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua negoziatzen ari dira Espetxe Sistemaren eskumenari buruz.", "score": 0.4673319921071108 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak adierazi du Euskadik, bere eskumenen esparruan, espetxe-sistema propioa definitu nahi duela, bergizarteratzera, berreziketara eta birgizarteratzera bideratua. \"Euskadik zerbitzu publikoaren profil propioa du, eta hori espetxe politiketan ere aplikatuko dugu. Has gaitezen lanean \", adierazi du.", "tgt": "Gainera, Eusko Jaurlaritzak espetxe-sistema propioa izan nahi du, espetxean dauden pertsonek aukera izan dezaten: • Birsozializatzeko, hau da, gizartean berriro integratu ahal izateko, espetxetik atera ondoren. • Berriz hezteko, hau da, berriz ere ikasi ahal izateko. • Birgizarteratzeko, hau da, pertsona horiek berriz ere gizarteko partaide izateko; adibidez, lana izateko...", "score": 0.2554037901359733 }, { "src": "Espetxe Sistemaren eskumenari dagokionez, Josu Erkorekak nabarmendu du hori dela Gernikako Estatutuak jasotzen duen gai nuklearretako bat. \"Euskadirentzat oso garrantzitsua da\", adierazi du. Hala, iragarri du gaurtik aurrera bi gobernuak lanean hasiko direla eskumen hori negoziatzeko eta adosteko; eskumen horren barruan daude Euskadin dauden hiru espetxeetako baliabide materialak eta pertsonalak: Zaballa, Basauri eta Martutene. Euskadi, Espetxe Sistemanren eskumena jasotzeko prest dagoela ziurtatu du bozeramaileak. \"2007an onartu genuen adingabeen epaitegiek ezarritako neurriak espetxeetan betearazteko eskumena, eta emaitzek urtez urte bermatzen dute gure kudeaketa\", zehaztu du.", "tgt": "2007tik, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu Euskadiko adingabeen epaitegiek hartzen dituzten neurriak, delituak edo faltak egiten dituzten adingabeak gizarteratzeko. Hori guztia dela eta, Eusko Jaurlaritzak esan du Euskadik behar den guztia duela eta prest dagoela gai hori kudeatzeko.", "score": 0.2926629416779703 } ] }, { "id": "173", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, asteko bilera egin du. Bertan, besteak beste, honako akordio hau nabarmendu da: turismoko bonuak eta merkataritzako bonuak jaulkitzeko euskal erakundeekiko lankidetza-akordio banaren aurkepena.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta akordio batzuk hartu ditu", "score": 0.25502420648138574 }, { "src": "Gainera, Hirigune laguntza-programarako deialdia onetsi da, Covid-19aren aurrean Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratuta dago. Ekitaldi honetan, programaren aurrekontua 1.950.000 euro da.", "tgt": "Hirigune laguntza-programa ere abian jarri da Programa honek turismoari eta merkataritzari lagundu nahi die Covid-19aren krisiagatik zailtasunak dituztelako.", "score": 0.3038151288357289 }, { "src": "Gaurko bileran, Gobernu Kontseiluak onartu du, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) lau hitzarmen berritzea, Osakidetzako, Hezkuntzako, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langile publikoen prestakuntzarako . Horretarako 1,3 milioi bideratuko dira. Helburua lau erakunde horietan lan egiten duten langile publikoen planak eta prestakuntza-programak berritzea da, bai eta horien finantzaketa arautzea ere.", "tgt": "Langileen prestakuntzarako laguntzak Gobernu Kontseiluak 1,3 milioi euro onartu ditu honako erakunde hauetako langileen prestakuntzarako: • Osakidetza • Hezkuntza • Euskal Herriko Unibertsitatea • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 4 prestakuntza- hitzarmen berritu ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (HAEE).", "score": 0.5497305751171029 }, { "src": "Bestalde, onartu egin da, 2020ko oporraldian euskara indartzera bideratutako hezkuntza-jardueretan Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritu nahi duten erakundeentzako laguntzen deialdia egiten duen Agindua. 240.000 euroko kopuruarekin, Udan, euskaraz! deialdiak 2020ko udan garatuko diren jarduerak lagunduko ditu diruz.", "tgt": "240 mila euro ere onartu ditu Udan, euskaraz! laguntza-programarako Programa hau lagungarri diren hezkuntza-jardueretarako da. Euskara indartzeko 2020ko udako oporretan.", "score": 0.2650260296238877 }, { "src": "Kultura eta Hizkuntza Politika", "tgt": "Kultura eta hizkuntza politika Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailak txosten bat aurkeztu du bi hizkuntza ofizialen gaineko erabilera eskubideari buruz: euskara eta gaztelania.", "score": 0.49233953572983513 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gaurko Gobernu Kontseiluan aurkeztu du Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2019ko memoria . Datu horien arabera, iaz hizkuntza eskubideen urraketekin loturiko 194 intzidentzia erregistratu ziren, aurreko urtean baino 51 gutxiago (2018an 245 izan ziren).", "tgt": "Txosten honen arabera, 2019an zehar 194 intzidentzia izan dira eta horietan ez da eskubide hori errespetatu. 2018an baino 51 intzidentzia gutxiago.", "score": 0.4371577165778745 }, { "src": "Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak 2.400.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du, gaurko Gobernu Kontseiluan, 2020-2022 aldirako kultura-ondarea baliarazteko eta zabaltzeko . Diru-laguntza lerro hau zuzenduta dago udalei eta beren kultura-ondarea baliarazteko eta zabaltzeko proiektuak bultzatzeko interesa duten eragileei. Aurtengo edizioan 300.000 euro gehiagoko aurrekontua izango du deialdiak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du ere 2 milioi 400 mila euro, 2020an, 2021ean eta 2022an Euskadiko kultura-ondarea ezagutarazteko egingo diren jardueretarako laguntzetan.", "score": 0.32343462057774974 } ] }, { "id": "252", "alignments": [ { "src": "Haurrak eta nerabeak dira gaixotasun horrekiko esposizio handiena duten kolektiboak. Gaixotasun horrek bat-bateko sukarra, buruko min handia eta, askotan, goragalea eragiten du.", "tgt": "Meningitisa gaixotasun larria da, batez ere ume txikiei eta nerabeei eragiten diena. Meningitisaren eraginez, handitu egiten dira burmuina eta bizkarrezur-muina estaltzen dituzten mintzak. Meningitisaren sintomak dira bat-bateko sukarra, buruko min handia zorabioak eta gorakoak.", "score": 0.21612644681492893 }, { "src": "Aldi berean, erabaki da ezohiko txertaketa-kanpaina egitea meningokokoari aurre egiteko txerto berri horrekin; helburua da 2008. urtea baino lehen jaiotako pertsonak babestuta geratzea, zehazki 2001. eta 2007. urteen artean jaiotakoak. Pertsona horiek jada jaso dute C meningokokoaren aurkako hirugarren dosia, baina txerto osagarri bat jasoko dute A, W eta Y serotipoen aurka babestuta geratzeko. Sailburuak aditzera eman duenez, \"ahalik eta inpakturik handiena lortu nahi da, arrisku-taldeen immunitatea hobetuz, hau da, gaur egungo nerabeen immunitatea hobetuz\".", "tgt": "Meningitisa bakterio batek sortzen du: meningokokoak. Meningokoko-mota desberdinak daude; letren bidez bereizten dira: A, C, W eta Y. Pertsonak bakterio horretatik babesteko, haren kontrako txertoa hartu behar da.", "score": 0.11937850612403553 }, { "src": "2019-2020 ikasturte honetatik aurrera, indarrean dagoen haurrak txertatzeko egutegi berria aldatuko da, eta C meningokokoari aurre egiteko txertoaren hirugarren dosia ordeztuko da A, C, W eta Y meningokokoei aurre egiteko txerto tetrabalentearekin; horrek populazioaren babesa areagotzeko aukera emango du. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Europan zein Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan, meningitis gisa ezagutzen den gaixotasun meningokozikoaren epidemiologian aldaketak gertatu direla hauteman ostean; izatez, W eta Y serotipoek eragindako kasuek pixkanaka egin dute gora.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du meningokokoaren kontrako txertaketa-kanpaina, orain arte egiten zena, aldatzea. Izan ere, azken urteotan Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan, meningitis-kasu gehiago izan dira W eta Y meningokokoek sortuta.", "score": 0.32854664669996286 }, { "src": "Ezohiko txertaketa-kanpaina hori 13 eta 18 urte arteko 139.000 pertsonarengana baino gehiagorengana iristea lortu nahi da. Kasu horretan, txertaketa arian-arian egingo da, egutegi honi jarraituz: • 2019-2020 ikasturtea: 2001., 2002. eta 2004. urteetan jaiotako gazteak. • 2020-2021 ikasturtea: 2003. eta 2005. urteetan jaiotako gazteak. • 2021-2022 ikasturtea: 2006. eta 2007. urteetan jaiotako gazteak.", "tgt": "Nolakoa izango da txertaketa-kanpaina berria 2019-2020 ikasturtean?", "score": 0.29272014952663267 }, { "src": "Urrian hasiko zaie 12 urteko neska-mutilei hirugarren dosiaren txertoa jartzen. Horientzat 21.000 dosi baino gehiago erostea aurreikusi da. Bestalde, ezohiko txertaketa-kanpaina urtarrilaren bigarren astean hasiko da eta kanpaina horrek ikasturte osoa iraungo du, baita hurrengo bi ikasturteak ere. Hurrengo hiru urteetan, guztira 13 eta 18 urte arteko 139.000 gazteri txertoa jartzea kalkulatu da.", "tgt": "Prentsaurreko batean, Osasun sailburu Nekane Murgak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Juanjo Aurrekoetxeak eta Txertaketen Aholku Batzordeko buru Txema Arteagoitiak azaldu dutenez, bi parte izango ditu kanpainak: • Hirugarren dosiaren txertaketa-kanpaina: urrian hasiko da. - Txertoaren hirugarren dosia A, C, W eta Y meningokokoaren kontrakoa izango da. Orain arte, C meningokokoaren kontrakoa zen soilik. • Txertaketa-kanpaina berezia: urtarrilean hasiko da. - 2008an jaiotako umeei emango zaie txerto berri hau. - 2001etik 2006ra artean jaiotako umeek hartua dute c meningokokoaren kontrako hirugarren dosia, eta orain beste txerto indargarri bat emango zaie, A, W eta Y meningokokoaren kontrakoa. Kanpaina honi buruzko beste datu batzuk: • Datozen 3 ikasturteetan, 13 urtetik 18 urtera bitarteko ia 140 mila pertsona txertatuko dira. • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 21 mila txerto-dosi baino gehiago erosiko ditu kanpainaren lehen parterako, eta 200 mila dosi baino gehiago, datozen 3 ikasturteetarako. • Txertoen kostua 7 milioi eta erdi euro baino gehiagokoa da. • 2002tik 2007ra bitartean jaiotakoei ikastetxeetan jarriko zaie txertoa.; Horien aita-emek informazioa jasoko dute, eta txertatzeko baimena eman beharko dute. • 2001ean jaiotakoei Unibertsitatean jarriko zaie txertoa. • Osasun-zentroetan ere jarriko dira txertoak. • Euskadin, gaixotasun hau nahiko kontrolatuta dago, eta kasu gutxi dago, baina prebenitu beharra dago.", "score": 0.1975416123882917 }, { "src": "Informazio gahiago: http://www.euskadi.eus/informazioa/haur-txertaketa-/web01-a2gaixo/eu/", "tgt": "Informazio gehiago:", "score": 0.3844707384059715 } ] }, { "id": "290", "alignments": [ { "src": "Itunpeko hezkuntzaren eremuan sindikatuek deitutako bilerari buruz galdetuta, sailburuak adierazi duenez, hainbat arrazoirengatik ez du zentzurik Eusko Jaurlaritza elkarraldi horretara bertaratzeak. Besteren artean, aipatu duenez, ez da Lan Harremanetako Kontseiluak deitutako bilera bat, toki mailara mugatzen baita presentzia. Gainera, gogora ekarri du Kristau Eskolak bere borondatea adierazi duela bilera horretan ez egoteko. Gainera, Erkorekak zehaztu duenez, kokagune publiko baten bitartez deitzen den bilera bat da, \"solaskideen artean bilera bat egiteko oso errespetutsua ez den modu bat\", sailburuaren arabera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu.", "score": 0.23038831439562527 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.558266361850307 }, { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak bere kezka adierazi du egiteko dauden transferentzien negoziazioa aurrera ez doalako. Sailburuaren arabera, dokumentazioa lantzen eta trukatzen jarraitzen dute, baina oraindik ez dira hasi gaien balorazio ekonomikoa egiten. \"Testu juridikoak trukatzen ari gara eta alderdi horretan aurrera egiten ari gara, baina blokeatuta jarraitzen dugu transferentzien balorazioan eta Ogasun Ministerioak Kupotik deskontatu behar duen zenbatekoaren zenbatespenean\", adierazi du.", "tgt": "Transferentzien negoziazioa aurrera ez doalako Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du Espainiako Gobernuarekin, eskumenen transferentziaren inguruan. Baina Espainiako Gobernuaren Ogasun Ministerioak blokeatuta dauzka honako hauek: • transferentzien balorazio ekonomikoa • Kupotik zenbat diru deskontatu behar den. • Kupoa: urtero Euskadik Espainiako Gobernuari ordaintzen dion diru-kopurua, ematen dizkion zerbitzuengatik. Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitu nahi du transferentzien inguruko akordio bat lortzeko.", "score": 0.39778166380216357 }, { "src": "Gainera, Erkoreka sailburuak lortu arte lanean jarraitzeko borondatea erakutsi du, \"baina beharrezkoa da Espainiako Gobernuaren bultzada politiko bat\", gaineratu du. Erkorekaren iritziz akordioa posible da eta, berak dioenez, borondate instituzionala eta hartutako konpromisoekin zintzo jokatzea da kontua.", "tgt": "Erkorekak esan du posible dela akordioa lortzea, baina ezinbestekoa dela Espainiako Gobernuak ere aurrera egitea eta hartutako konpromisoak betetzea.", "score": 0.374066768582151 }, { "src": "Polizia autonomikoak", "tgt": "Polizia autonomikoak", "score": 1.0 }, { "src": "Polizia autonomikoak dira eta, Alderdi Popularrak egindako deklarazioei buruz galdetuta, Erkoreka sailburuak oso larritzat jo ditu deklarazio horiek eta, adierazi duenez, Euskadin legea ez betetzearen dei berri baten aurrean gaude. \"Euskadirentzako oinarrizko adostasunak eta akordio historikoak zanpatzen dituen proposamen bat da\", gaineratu du. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du proposamena deigarria dela sistemaren ignorantziagatik eta ezjakintasun nabarmenagatik. \"Sinestezina dirudi PPko liderrari gogora ekarri behar izatea Espainiako Konstituzioarekin berarekin eta Gernikako Estatutuarekin enbortuta dagoela Ertzaintza\", azpimarratu du.", "tgt": "Alderdi Popularrak esan du Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak lehentasuna dutela Ertzaintzarekiko. Ertzaintzaren lana definituta dago Gernikako Estatutuan, baita Espainiako Konstituzioan ere.", "score": 0.1970327261897223 }, { "src": "Datuak 2019ko martxorako", "tgt": "Langabeziaren datuak: 2019ko martxoa Datu horien arabera, 2019ko martxoa azken 15 urteetako hilik onena izan da..", "score": 0.48544215275540403 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azpimarratu duenez, martxoan erregistratutako langabeziaren eboluzioa ona izan da; bigarren hilabete onena azken 15 urteetan 2005eko martxoaren atzetik. Hala, azaldu duenez, Lanbideko bulegoetan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du, 1.911 pertsona gutxiago; hortaz, 117.952 dira langabezian dauden pertsonak, eta beherakada % 1,6koa da termino erlatiboetan. \"Enplegua sortzen jarraitzen dugu eta gure erronka da enplegu hori gehiago eta hobea izatea\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak enplegua sortzen jarraitzen du, eta nahi du geroz eta jende gehiagok izatea lana eta lanpostu hobeak.", "score": 0.41016244862200973 } ] }, { "id": "340", "alignments": [ { "src": "Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak gaur zabaldu du ofizialki Neure Clinic, diagnostiko goiztiarrerako klinika. Donostian kokaturiko zentroaren helburu nagusia dislexia, adierazpen hizkuntzaren arazo espezifikoa (AHAE) eta afasiaren inguruko nahasteen ebaluazio eta diagnostiko zehatzak eskaintzea da.", "tgt": "Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak Neure Clinic izeneko klinika ireki du Donostian. Klinikaren helburua hizkuntzaren nahasmenduen ebaluazio eta diagnostiko zehatzak eskaintzea da; besteak beste, honako nahasmendu hauei buruzkoak: dislexia , adierazpen hizkuntzaren arazo espezifikoa (AHAE) edo afasia .", "score": 0.6223272093647039 }, { "src": "• Inaugurazio-ekitaldia gaur ospatu da Donostian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua den Cristina Uriarte eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Foru Diputatua den Ainhoa Aizpururen aurrean", "tgt": "Inaugurazio-ekitaldian izan dira: • Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburua. • Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatua. • BCBLko kide fundatzaileak: Ikerbasque, Innobasque, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia. • Hizkuntza-nahasmenduak dituzten umeen eta hauen senideek osatutako elkarteen bozeramaileak; besteak beste, TEL Euskadi elkartea.", "score": 0.5030000171014205 }, { "src": "Ekitaldian BCBL-ko kide fundatzaile diren Eusko Jaurlaritza, Ikerbasque, Innobasque Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) hainbat ordezkariez gain, hizkuntza nahasteak dituzten umeen eta hauen senideek osatutako elkarteen bozeramaileek parte hartu dute. Elkarte horien artean TEL Euskadi da aipagarri, dohaintza bati esker klinika sortzen laguntzeagatik. Elkarte honek, beste zenbaiten artean, Neure Clinic-en garapena gertutik ezagutzeko aukera izan du.", "tgt": "TEL Euskadi elkarteak dohaintza bat egin du klinika sortzeko. Elkarteek Neure Clinic-en dauden ekipoak ezagutzeko aukera izan dute.", "score": 0.4276845954807546 }, { "src": "«Gure jomuga Neure Clinic-en bidez logopeda eta terapeutei diagnostiko zehatzak egiten laguntzea da, nahaste ezberdinak dituzten pertsonak tratatzeko hainbat jarraibide eskaintzeaz gain», esplikatu du Nekane Galparsorok, klinikaren arduradunak.", "tgt": "Nekane Galparsoro klinikaren arduradunak dio klinikak logopedei eta terapeutei lagundu nahi diela honekin guztiarekin: • diagnostiko zehatz batekin. • nahasmendu horiek dituztenak tratatzeko jarraibideekin.", "score": 0.4527414777707098 }, { "src": "Hori dela eta, Neure Clinic-ek BCBL-ko ikertzaileen azken aurkikuntzak jasotzen dituzten ebaluazio-metodo aitzindariak erabiltzen ditu, gaztelania zein euskararen kasuan ematen diren hizkuntza-arazoen edozein aspektu neurtzeko balio dutenak. Aldi berean, bildutako datuak nahaste ezberdinen inguruko ezagutza zientifikoan aurrera egiten lagunduko duen datu-basera gehituko dira.", "tgt": "Klinikak ebaluaziorako metodo berriak dauzka, BCBLren ekipoak egindako azken aurrerapenekin. Aurrerapen horiei esker, hobeto ezagutuko dira hizkuntza-nahasmenduak (gaztelera zein euskarazkoak) eta horiei lotutako guztia.", "score": 0.20983828541156652 } ] }, { "id": "387", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariaren Adierazpena", "tgt": "Hau esan du Iñigo Urkullu lehendakariak:", "score": 0.4405011464728554 }, { "src": "Poza. Hamarkadetan zehar, ETAren desagertze baldintzagabea exijitu izan dugu eta hori itxaroten egon gara. Gaur gure kezka eta ardura izateari utzi dio ETAk. Ez du jada parte hartuko gure bizitzetan mehatxu gisa, ez du jada indarkeria legez kontra erabiliko Euskal Herriaren izenean. Erabaki hau aldebakarrekoa, eraginkorra eta behin betikoa izan zedin lan egin dugu. Gertakari historiko baten aurrean gaude, erabat positiboa. Denbora asko kosta izan da, gehiegi; baina, azkenik, bakea indarkeriaren gainetik ezarri da. Une honetan gizartearen gehiengoaren lasaitasun eta poztasun sentimendu sakonak partekatzen ditut.", "tgt": "Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak urte luzez exijitu duela ETA desegitea eta hori itxaroten egon dela. Gaur, ETA ez da, jada, mehatxu bat, eta herritarren kezka izateari utzi dio. Ez du jada indarkeria erabiliko Euskal Herriaren izenean. Eusko Jaurlaritza lanean jardun da ETAren amaiera hau aldebakarrekoa , eraginkorra eta behin betikoa izan dadin. Gertakari historiko positibo baten aurrean gaude. Denbora gehiegi kosta izan da, baina, azkenean, bakeak irabazi egin dio indarkeriari. Iñigo Urkullu lehendakariak esan du berak ere sentitzen dituela gizartearen gehiengoak sentitzen duen lasaitasuna eta poztasuna.", "score": 0.33953989561631803 }, { "src": "Memoria. ETA mehatxu gisa desagertuko da; baina ez oroitzapen triste gisa. Eragindako min bidegabe guztiaren memoria geratzen da. Bere azken komunikatuan, ETA ez da gai izan biktima guztiei zuzendutako zuzenketako hitzik adierazteko. Baina gizarteak eta erakundeek hori egin dezakegu: indarkeria eta giza eskubideen urraketa arma politiko gisa erabiltzea erabateko akats etikoa izan zen. Inoiz gehiago ez. ETAk eragindako biktima bakar bat ere ez zen inoiz gertatu behar. Gizartearen, erakundeen, politikaren eta giza eskubideen lorpen demokratiko honen subjektu eta partaide nagusiak dira gaur biktimak.", "tgt": "Lehendakariaren esanetan, ETA ez da, jada, mehatxu bat, baina oroitzapen triste bat izango da. Gizartearen memorian dago egindako min bidegabea. ETAk ez du adierazi biktima guztiei zuzendutako errektifikazio-hitz bat bera ere bere azken adierazpenean. Baina gizarteak eta erakundeek egingo dugu hori: indarkeria eta giza eskubideen urraketa giza akatsa, akats politikoa eta demokratikoa da. Iñigo Urkulluk esan du gizarteak ez duela berriz sekula halakorik nozitu nahi. Iñigo Urkullurentzat, sekula ez zen izan behar ETAren biktimarik. Biktimak dira gizartearen, erakundeen politikaren eta giza eskubideen arrakasta demokratiko honen protagonistak.", "score": 0.44785804209762026 }, { "src": "Itxaropena. Une txarrenetan itxaropenak mugitu gintuen, eta bizikidetza integratu eta integratzailea, bidezkoa eta memoria duen itxaropenak mugitzen gaitu orain. Une honetan, beharrezkoa da bakearen alde lanean jardun diren hainbat eta hainbat pertsonen, gizarte entitateen, alderdi politikoen eta erakundeen ahalegina gogoratzea. Denbora luzez baldintzarik kontrakoenetan egin behar izan zuten lan eta, zenbaitetan ere, itxaropenari eutsiz itxaropen ororen kontra. Gaur errekonozimendu berezia merezi dute. Horien itxaropenak eta pertseberantziak ekarri gaituzte honaino. Memoriaren parte dira. Mila esker.", "tgt": "Iñigo Urkullurentzat, itxaropena izan zen une okerrenetan ekitera eraman zituena. Orain ekitera bultzatzen dituena bizkidetzaren itxaropena da, bizikidetza integratu eta integratzaile , zuzen eta memoriadun baten itxaropena. Ezinbestekoa da bakearen alde lanean jardun diren hainbat eta hainbat pertsonen, gizarte-entitateen, alderdi politikoen eta erakundeen ahalegina gogoratzea. Unerik txarrenetan lan egin behar izan zuten bakearen alde. Itxaropena zeukaten, itxaropenik ez zegoenean. Lehendakariak esan du pertsona horiek errekonozimendu berezi bat merezi dutela gaur. Gaur, honaino iritsi bagara, beraien itxaropen eta pertseberantziarengatik izan da. Pertsona horiek guztiak memoriaren parte dira. Iñigo Urkulluk eskerrak eman dizkie.", "score": 0.2591471533198775 }, { "src": "Ilusioa. Gaur bereziki hunkitzen gaitu geure nagusiek luzaro irrikatu eta behar izan duten helburua geure gazteekin partekatu ahal izatea: bakean bizitzea. Geure nagusien amets hau errealitate bihurtzen ari da. Belaunaldi berriek gizarte ireki eta giza eskubideekiko tinko konprometitutakoan hazi ahal izango direla sinestearen ilusioa partekatzeak hunkitzen gaitu gaur.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzarentzat, hunkigarria da oso Euskadiko gazteekin partekatu ahal izatea pertsona nagusiek amesten eta beharrezkotzat jotzen zutena: bakean bizitzea. Nagusien amets hori errealitate bihurtzen ari da. Iñigo Urkulluk adierazi du hunkituta eta ilusioz beteta daudela, belaunaldi berriek aukera izango dutelako giza eskubideekin konprometituta dagoen gizarte ireki batean bizitzeko.", "score": 0.3903083365281151 }, { "src": "Konpromisoa. Egitasmo bat izan dugu: bakea. Lanean jarraitzeko helmuga bat dugu: bizikidetza. Konpromiso eta proposamen multzo bat aurkeztu dugu gaur modu partekatuan. Etorkizunerako eta itxaropenerako egitasmo bat dugu helburu nagusi batekin: Gizartea elkartea. Konpromiso etikoak jarraitu egiten du. Gaur oso garrantzitsua den zerbait amaitu da. Ez gelditzeko erabaki tinkoa dugu. Biziikidetza normalizatu baten alde lanean jarraitzen dugu, orain eszenategi hobeago batean. Bideak jarraitzen du.", "tgt": "Lehendakariak esan du proiektu bat izan dutela: bakea. Eta, orain, lanean jarraitzeko helburu bat daukatela: bizikidetza. Iñigo Urkulluk adierazi du konpromiso eta proposamen batzuk aurkeztuko dituztela. Etorkizunerako eta itxaropenerako proiektu bat da, helburu bat duena: gizartea elkartzea. Garrantzi handiko zerbait amaitu da gaur. Baina Eusko Jaurlaritza ez da hor geldituko. Lanean jarraituko dute bizikidetza normalizatu baten alde, errealitate hobe batean orain. Bideak aurrera darrai.", "score": 0.27959602833179487 }, { "src": "Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen Adierazpena", "tgt": "Hau adierazi du Nafarroako Foru Komunitateko Presidente Uxue Barkosek: Nafarroako Foru Komunitateko Presidenteak berriz azpimarratu du berak eta bere Gobernuak bizikidetzaren alde egiteko duten konpromisoa.", "score": 0.6765819307185386 }, { "src": "ETAk atzo jakinarazitako hondar adierazpenak amaiera eman dio indarkeriaz eta oinazez beteriko garai ilun bati. Garai horretan, indarkeriara jo zutenek eta terrorismoan aritu direnek bizikidetza baketsua hautsi zuten gure gizartean. Horrexegatik, eta bereziki horrexegatik, erakundeok lan egin behar dugu gaur garai berri bat has dadin.", "tgt": "Uxue Barkos presidenteak esan du ETAren adierazpena indarkeriaz eta minez betetako historiaren zati baten amaiera dela, gizarteari bakean elkarbizitzen utzi ez dion historiaren zati baten amaiera. Baita ere esan du erakundeek lan egin nahi dutela indarkeriarik gabeko etapa berri bati hasiera emateko.", "score": 0.28749161968834164 }, { "src": "Gure erakundeak eta gure gizarteak aspaldi ari ziren galdatzen ETAren desagerpena, hau da, ETAren desegite alde bakarrekoa, egiazkoa eta behin betikoa. ETAren ekintza terroristak oinazea eta galera konponezinak eragin dizkio milaka jenderi; guztiak izan dira indarkeria bidegabe eta zuritu ezinaren biktimak. ETAk ez zuen inoiz existitu behar, inork inoiz uste behar izan ez zuelako, halako ideia edo proiektu baten ustezko defentsan, armak hartzen ahal zituenik beste pertsona batzuei eraso egiteko, lekua harturik herriarengandik etorritako subiranotasun bidezkoari.", "tgt": "Gizarteak eta erakundeek aspalditik eskatu diote ETAri desegiteko. ETAren indarkeriak eta jokabideak min handia egin die pertsona eta familia askori. Presidenteak, halaber, esan du ETAk ez zuela inoiz existitu behar, ideia edo proiektu bat ezin delako defendatu armekin edo indarkeriarekin beste pertsona batzuei erasota.", "score": 0.39185023084621673 }, { "src": "ETAk indarkeria bertan behera utzita, duela urte bat inguru armagabetu eta orain desegin ondoren, unea iritsi da iraganaren memoria kritikoan aurrera egiteko eta indarkeria bidegabekoa eta ezin zurituzkoa izan zela aitortzeko. Memoriak gertatuaren kontakizuna berreskuratzen du iraganetik, gogoan izan dezagun eta ahanzturan eror ez gaitezen, historiaren ispiluaren aitzinean paratzeko eta ez erortzeko ahanzturaren eta oroimenaren galeraren bidegabekerian. Memoriak, gainera, balio digu iraganean gertaturikoa ez dadin itxuragabetu edo, are okerrago, zuritu.", "tgt": "Behin ETAk indarkeria alde batera utzita, armak entregatuta eta, orain, deseginda, etapa berri bati ekingo diogu, iraganaren memoria kritiko bat sortzeko eta aitortzeko indarkeria erabiltzea ez dela izan bide zuzena. Uxue Barkos presidenteak esan du memoriak iragana eta etorkizuna batzen dituela, gertatutakoa oroitzeko, ez ahazteko eta indarkeria ez justifikatzeko.", "score": 0.474086630507938 }, { "src": "Memoriak, hain zuzen ere, lor dezake orainaldian, gure iragana eta gure etorkizuna eskutik joatea. Memoria ez baita soilik iraganeko kontua, aitzitik, batez ere etorkizuneko kontua da. Memoriak zerikusia du etorkizuneko belaunaldiekin eta gure seme-alabei, gure ilobei, bakearen kultura transmititzearekin, ez dezaten ahantz gertaturikoa, biktimak ez daitezen ahanzturan erori eta, azkenik, indarkeriarik gabeko gizarte batean biziko direnek etorkizun hobea eraiki ahal izan dezaten.", "tgt": "Memoria garrantzitsua da gazteenei bakearen kultura bat transmititzeko, biktimak ez ahazteko, gertatu den guztia ez ahazteko, indarkeriarik gabeko gizarte batean bizitzeko eta etorkizun hobea izateko. Presidenteak esan du tristea dela ETAk bere azken adierazpenean errekonozitu ez izana biktima guztiei egin dien kaltea eta analizatu ez izana bere indarkeriaren eragina.. Baina presidenteak uste du garrantzitsua dela adierazpen hori gizartearentzat, etapa berri baten hasiera baita: ETA behin betiko desegin da. Memoria zuzen eta egiazkoak etorkizunerako itxaropen bihurtu behar du iraganeko mina eta tristura.", "score": 0.46173074563172534 }, { "src": "Memoria gizarte etikoagoan, bidezkoagoan eta demokratikoagoan bizikidetza baketsua eraikitzeko oinarria da, erreparazio osoa lortzeko oinarria da; biktimek eskubidea dute horretarako. Eta, plurala eta askotarikoa bada ere, memoriak oinarri finko bat partekatu behar du. Oinarri hori izan behar dira Giza Eskubideak eta giza duintasuna, sendoak eta eztabaidaezinak baitira, eta barne hartu behar dute espetxe politika salbuespenekoak gainditzea. Damurik, ETAren amaierako adierazpenak ez du begiratu etiko eta kritikorik adierazi bere jardunaren ondorioei, ez baitu onartu biktima guztiei –guzti-guztiei gero– eragindako minaren bidegabekeria.", "tgt": "Memoria beharrezkoa da, baita ere, bakean elkarbizitzeko, gizarte demokratiko eta zuzenago batean, biktimei egindako kaltea erreparatu ahal izateko. Memoriak dibertsoa izan behar du, eta giza eskubideak izan behar ditu oinarri. Horrek laguntzen baitu pertsonak bakean eta askatasunean bizi daitezen. Espetxe-politiken egoerak ere aldatu egin behar du.", "score": 0.3681209068632563 }, { "src": "Nire aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria naizen aldetik, berretsi egiten dut nire eta neure gobernuaren konpromisoa bizikidetzaren alde. Orain arte bezala hemendik goiti ere, tinko, ilusioz eta itxaropenez sustatuko ditugun politika publikoen ardatzak hauek izanen dira: terrorismoak eta indarkeriak eragindako minaren aitortza eta erreparazioa; biktimek egia eta justiziarako duten eskubidea; eta bakearen kultura, bizikidetzaren balioak eta Giza Eskubideen errespetua etorkizuneko belaunaldiei transmititzen asmatzea. Inoiz ez zen gertatu behar hain kontu lazgarririk, baina orain oinarriak sendotu behar ditugu sekula ere berriz gerta ez dadin.", "tgt": "Baita ere adierazi du ilusio eta itxaropen handiarekin sustatuko dituztela politika publikoak, helburu hauek betetzeko: • Biktimen mina aitortzea eta erreparatzea. • Biktimek egiarako eta justiziarako eskubidea izatea. • Gazteenei kultura bat transmititzea, bakean, elkarbizitzan eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritua.", "score": 0.4823539604194468 } ] }, { "id": "40", "alignments": [ { "src": "• Euskadiko Gurutze Gorria eta Eusko Jaurlaritza lankidetzan ari dira pobrezia-egoerak eta migratzaileak artatzen dituzten dozena erdi programatan", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Gurutze Gorriak urte asko daramatzate lankidetzan gehien behar dute pertsonen premiei erantzuteko. Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendaritza eta Euskadiko Gurutze Gorria lankidetzan ari dira ere Euskadira iristen diren migratzaileei arreta emateko.", "score": 0.2905790045446305 }, { "src": "• Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Javier Senent Espainiako Gurutze Gorriko presidentearekin eta Aitor Allende Euskadiko koordinatzailearekin batera bisitatu du beren egoitza", "tgt": "Otsailaren 25ean, bildu dira Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Javier Senent Garcia, Espainiako Gurutze Gorritik eta Aitor Allende, Euskadiko Gurutze Gorritik. Bilera Gasteizen Gurutze Gorriak duen egoitzan izan da.", "score": 0.5701094442232393 }, { "src": "Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Javier Senent Garcia Espainiako Gurutze Gorriko presidentearekin eta Aitor Allende Euskadiko Gurutze Gorriko koordinatzailearekin bildu da gaur. Elkarraldia erakundeak Gasteizen duen egoitzan izan da, eta lankidetza indartzeko eta Euskadin egiten duten baterako lana balioan jartzeko balio izan du. Sailburu izendatu berria Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin izaten ari den harremanen barruan kokatzen da bilera.", "tgt": "Bilera honekin indartu nahi da bi erakundeen arteko lankidetza. Urteetan zehar, lankidetza hazi egin da eta are eta laguntza programa gehiago ditu.", "score": 0.22327177522671945 }, { "src": "Zehazki, Euskadiko Gurutze Gorriaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzak hainbat esparru hartzen ditu bere baitan, eta estutu egin da azken urteotan. Hori da pobrezia-egoerak arintzeko gaitutako bi tresnen kasua. Oso egoera ahulean dauden familiei eta pertsonei arreta emateko programa berri bat eta sistematik kanpo geratzen diren familiei argiaren, uraren eta gasaren fakturak ordaintzea errazteko hitzarmen bat. Horrela, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartzen ditu zailtasun ekonomiko larriak dituzten eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) onuradun ez diren familiak eta kolektiboak.", "tgt": "Programa hau zailtasun ekonomiko larriak dituzten eta GLL edo DSBE kobratzen ez duten familiei argindar, ur eta gas fakturak ordaintzen laguntzeko da.", "score": 0.31805725304389215 }, { "src": "Aurten, 259 pertsona edo familia izan dira dagoeneko programa honen onuradun: 57, Araban; 135, Bizkaian; eta 67, Gipuzkoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro emango ditu programa honetarako. 2023an, dagoeneko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 259 pertsonei edo familiei laguntza hau eman zaie.", "score": 0.3507513532334151 }, { "src": "Joan den hilabetean, egoera oso ahulean dauden pertsonen eta familien oinarrizko premiei berehalako arreta emateko programa berri bat prestatu zen, eta Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euro bideratu ditu horretarako, Hitzartuz programaren barruan. Urtarriletik, Euskadiko Gurutze Gorria da laguntza horien eskabideak, balorazioak eta izapideak koordinatzeaz arduratzen den erakundea, bere lurralde-ordezkaritzetako edozeinen bitartez.", "tgt": "Programa berri bat da egoera oso ahulean dauden pertsonen eta familien oinarrizko premiei premiazko arreta emateko. Urtarriletik, Gurutze Gorria arduratzen da laguntzak jasotzeaz, baloratzeaz eta izapidetzeaz. Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euro emango ditu programa honetarako. 2023an, dagoeneko 2.000 eskabide baino gehiago jaso dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.", "score": 0.5604878167913618 }, { "src": "Kasu bakoitzaren banakako balorazioaren eta bizikidetza-unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arabera, familia horiei emandako zenbatekoak 150 eurotik (kide bakarreko unitateetan) 300 eurora bitartekoak dira (4 kide edo gehiagoko familia-unitateetan). Gehienez ere hiru entrega egingo dira urteko, kalteberatasun larriko kasuetan izan ezik, horiek behar bezala aztertuko baitira.", "tgt": "Laguntzak familien egoeraren eta pertsona-kopuruaren arabera ematen dira; 150 eta 300 euro arteko laguntzak dira eta urtean 3 aldiz ere eman daitezke.", "score": 0.2540018904782699 }, { "src": "Bi bide daude: batetik, txanpon-txartel batzuk ematen ari dira, Eroski, Mercadona eta Carrefour supermerkatuetan eta hurbileko denda txikietan erabil daitezkeenak; bestetik, laguntzak aplikazio mugikor baten bidez ere bideratzen ari dira –Encantado de comerte app-a–. Aplikazio horretatik, hartzaileek egoera ezin hobean eros ditzakete elikagaiak, baina saltokiek ezin izan dituzte egunean zehar saldu, eta % 70erainoko beherapena izaten dute jatorrizko prezioan.", "tgt": "Laguntzaren dirua 2 modutan erabil daiteke: • Txanpon-txartela: Eroski, Mercadona eta Carrefour bezalako supermerkatuetan erosketak ordaintzeko. • \"Encantado de comerte\" izena duen mugikorrerako aplikazio baten bidez, saltokiek egunean saldu ezin izan dituzten eta prezio merkeagoetan dauden elikagaiak ordaintzeko.", "score": 0.4910252272642337 }, { "src": "Migratzaileentzako arreta", "tgt": "Migratzaileei arreta emateko programak eta laguntzak", "score": 0.5200380906238572 } ] }, { "id": "139", "alignments": [ { "src": "Ertzaintzak goranzko joera hauteman du finantza-iruzurren salaketetan, neurri batean gora egiten ari direlako Internet bidez egiten diren inbertsio-jarduerak eta tresna teknologiko berriak. Jarduera honek aldaketa handiak izan ditu azkenaldian, eta gaur egun edonork egin ditzake inbertsioak bai aktibo tradizionaletan bai digitaletan (agiri elektronikoak, diseinu digitalak eta, ezagunenak, kriptodirua). Merkatu digital hori oraindik arautzeko prozesuan dago, eta inbertsio-aukerak ez daude iruzurretatik salbu. Delitu Ekonomikoen Ataletik hainbat aholku ematen dituzte arriskuak saihesteko, bai eta, era honetako delituen biktima izanez gero, jarraitu beharreko hainbat urrats ere.", "tgt": "Ertzaintzak ohartarazten du are eta finantza iruzur gehiago daudela Internet bidez. Hori gertatzen da: • pertsonek inbertsio gehiago egiten dituztelako Internet bidez. • teknologiako tresna berriengatik. Gaur egun, edonork egin ditzake inbertsio digitalak. Inbertsio digitalak sistema informatikoekin egiten diren inbertsioak dira, adibidez ordenagailuarekin, hauen bidez: dokumentu elektronikoak, kriptodirua ...", "score": 0.27125506895722207 }, { "src": "Helburua inbertitzailearen konfiantza lortzea da eta, horretarako, profesionaltasun eta sinesgarritasun itxura eman nahi izaten dute, diru-kopuru handiagoak inbertitu ditzaten. Tresna ezberdinak erabiltzen dituzte, besteak beste, legezkoa dirudien web-orri bat, bezeroari kontu bat sortzen diote web-orrian, kontratuak formalizatzen dituzte, eta arreta pertsonalizatua ematen diote inbertitzailea izango denari. Hau da, izapide guztiak egiten dituzte, inbertsio-zerbitzuak emateko baimendutako enpresa bat izango balitz bezala.", "tgt": "Honela egiten dira iruzurrak: • Egunkarietan, telebistan, sare sozialetan iragarkiak jartzen dira. • Kriptodiruan 250 eta 300 euro artean inbertitzea eskaintzen dute, denbora gutxian etekin asko lortzeko. • Legea betetzen duela ematen duen web-orri bat dute. Web-orri honetan, bezeroaren izenean kontu bat sortzen dute. • Kontratu bat egitea eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dute, administrazioak baimendutako enpresa bat balitz bezala. Helburua da biktimek konfiantza izatea gero eta diru gehiago inbertitzeko.", "score": 0.16952304443540073 }, { "src": "Iruzurra gauzatzen da \"inbertitzailea\" bere dirua berreskuratu nahian hasten denean eta ustezko iruzurgileek, komisioak ordaintzea edo kontuak legeztatzea aitzakia gisa jarrita, diru gehiago eskatzen diotenean lehen jarritakoa berreskuratzeko. Inbertitzailea, eskatutako diru-kopuruak jarri ondoren, konturatzen da analistarekin zuen harremana desagertzen doala pixkanaka eta ez duela agindutako dirua jasotzen. Azkenean konturatzen da iruzur egin diotela.", "tgt": "Gero pertsona hori konbentzitzen dute instalatzeko urruneko idazmahaigaia aplikazio berezi bat ordenagailuan. Aplikazio horrekin iruzurgileek kontrola dezakete biktimaren ordenagailua eta erabili erosketak egiteko hainbat kantitate ezberdinetan biktimaren diruarekin. Horrela zaila da prozesua jarraitzea eta dirua non dagoen jakitea. Biktimak bere dirua berreskuratu nahi duenean, iruzurgileek diru gehiago eskatzen diote aurreko dirua berreskuratzeko. Horretarako, komisioak ordaindu edo kontuak legeztatu behar dituela esaten diote. Biktimak dirua ematen du berriro eta iruzurgileak poliki-poliki desagertzen dira.", "score": 0.07778150575146882 }, { "src": "3- Inbertsio-zerbitzuen web-orria aztertu, eta begiratu broker bat ala inbertsio-enpresa arautu bat den, bere egoitza zerga-paradisu batean dagoen, etab. Arretaz irakurri letra txikia, eta kontuan izan inbertsio jakin horrek dituen arriskuei buruz eta inbertitutako kapitala galtzeko aukerari buruz zenbaitetan agertu ohi diren ohartarazpenak.", "tgt": "Inbertitu aurretik: • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean egiaztatu enpresa administrazioagatik baimenduta dagoen. Enpresa atzerrikoa bada, herrialde horretako erakundeetako web orrian begiratu. • Interneten bilatu enpresari buruzko albisteak eta iritziak. • Enpresaren web-orria aztertu, jakiteko: broker bat den edo administrazioak baimendutako inbertsio enpresa den. Ondo irakurri azaltzen den guztia eta inbertitzeko arriskuen aholkuak. • EZ fidatu hauetaz: • guk eskatu gabe iristen diren inbertsiorako eskaintzez. • denbora gutxian irabazi asko agintzen dituzten enpresez.", "score": 0.12621888207659132 }, { "src": "2- Ez fidatu urruneko idazmahaia jaistea eta erabiltzea eskatzen badizute; onartzen dugun une beretik iruzurgilea gure gailu elektronikora (ordenagailura, telefono mugikorrera...) sar baitaiteke. Egin baduzu, amaitu konexioa eta ez baimendu besterik.", "tgt": "Inbertsio prozesua hasi dugunean: • EZ eman gure gako eta pasahitzei buruzko informazioa. • EZ fidatu urruneko idazmahaia jaisteko eta erabiltzeko eskatzen badigute. Hau egin baduzu, amaitu konexioa eta ez baimendu beste konexio berririk. • Iruzurraz hasieran konturatzen bagara, EZ eman diru gehiago.", "score": 0.3196945875983981 } ] }, { "id": "208", "alignments": [ { "src": "Osasun sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dizkio koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko Saila hartzen ari den prebentzio-neurriak. Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez, Osasun Saila harremanetan dago Euskadirekin hegaldi zuzenak dituzten aireportuekin, eta, gaurtik bertatik, Euskadira iristen diren bidaiari guztiei jakinarazten ari zaie arnas gaixotasun baten berezko sintomak (eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa) sumatzen badituzte etxean egon behar dutela eta Osasun Kontseiluaren telefonoarekin harremanetan jarri behar dutela: 900 20 30. Gomendio horiek azken egunotan arrisku eremuetara bidaiatu duten herritarrei ematen zaizkien berberak dira, Txinako Hubei eskualdera kasu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila harremanetan dago kanpoko herrialdeetatik Euskadira hegaldi zuzenak dituzten aireportuekin. Italia iparraldetik edo Txinako Hubeitik Euskadira iristen direnek sintoma hauetakoren bat badute: • Eztula • Eztarriko mina • Sukarra • Eta airea falta zaiela sentitzen badute etxean geratu behar dute eta Osasun Aholkuaren telefono-zenbakira deitu behar dute: 900 20 30 50.", "score": 0.18502002907387982 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan. Berarekin batera izan dira Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, zeinak aurkeztu dituen gaur onetsitako enplegurako laguntzak, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernández, zeinak aurkeztu duen garapen Dekretua motibazio politikoak eragindako indarkeriazko testuinguru batean sortutako biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak , Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.49174792984038596 }, { "src": "Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak dei egin die herritarrei arduraz eta zentzuz joka dezaten, eta arrisku-eremu horietara egiten diren joan-etorriak behar-beharrezkoak kasuetan soilik egin daitezen.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskatzen die zentzuz eta arduraz jokatzeko koronabirusak eragin duen egoerari aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskatu die arduraz jokatzeko eta koronabirus-kasuak dauden lekuetara ahal dela ez joateko eta ezinbesteko kasuetara mugatzeko.", "score": 0.39722201038724736 }, { "src": "Osasun Sailak gogorarazi du, orain arte Euskadik ez duela erregistratu koronabirusen kasu bakar bat ere, eta, beraz, beharrezkoa dela lasaitasun-mezua helaraztea. Hala ere, Saila eta Osakidetza erne daude, jarduera-protokolo espezifiko bat dute prebenitzeko, detektatzeko eta, beharrezkoa bada, jarduteko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Osakidetza adi daude, eta jarduera-protokolo berezi bat dute abian kasuak detektatzeko eta beharrezkoa bada jarduteko.", "score": 0.6000508831418749 }, { "src": "Gainera, Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez, gaur bertan, Madrilen, autonomia erkidego guztiek bilera bat egingo dute erabakiak hartzeko eta estrategiak koordinatzeko; bertan izango da Nekane Murga Osasun sailburua.", "tgt": "Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak bilera bat izan du Madrilen gainerako autonomia erkidegoekin batera gai honi buruzko erabakiak hartzeko.", "score": 0.3704785750482848 }, { "src": "Bestalde, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernándezek jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Dekretua, \"polizien abusuen biktimak\" deitutakoei errekonozimendua eta erreparazioa emateko prozedura garatzen duena . Dekretuak, besteak beste, zehaztu egiten du Balorazio Batzordearen jardunbidea, kontuan hartuta bere funtzioa dela aurkeztutako eskaerak baloratzea eta, dagokionean, biktima izatearen deklarazioa proposatzea eta, hala badagokio, baita erreparazioa emateko neurriak hartzea edo aurkeztutako eskaerei uko egitea ere.Une horretatik aurrera, Balorazio Batzordeari deia egin eta bere lanei ekingo die, Dekretu honetan ezartzen diren prozedura-aurreikuspenen arabera. Horrela, 12/2016 Legeak, giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoak, bere bideari jarraitzen dio, ezarritako lege- eta prozedura-ibilbidearen arabera.", "tgt": "\"Polizia-abusuen biktimei\" errekonozimendua eta erreparazioa emateko dekretua. Polizia-abusuen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko Dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Dekretu honek balio du arrazoi politikoak direla eta preso egonda Balorazio Batzordeak nola jardungo duen azaltzen du dekretuak. Zeregin hauek ditu batzordeak: • Pertsonek aurkezten dituzten eskaerak balioestea. • Pertsona bat biktima dela zer egoeratan adieraziko den balioestea. • Poliziak eman dizkion tratu txarrak nola erreparatuko diren balioestea. • Eskabideak zer kasutan onartuko diren balioestea. Balorazio Batzordea berehala hasiko da lanean, giza eskubideen biktimak aitortzeko eta balioesteko, 12/2016 Legea aplika dadin. Horrenbestez, dekretuak betetzen du legeak dioena, eta gizartearen beharrei erantzuten die.", "score": 0.3039449244504685 }, { "src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak aurka egin dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren errekerimenduari lau artikulu indargabetzeko. Hain zuzen ere, TIG zerbitzua ‒Turismo Ibilgailu Gidaridunen zerbitzua‒ arautzen duen euskal Dekretuaren artikuluak dira. \"Errekerimendu hau gure araudiko 2, 3, 4 eta 5. artikuluen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtso baten aurkezpenaren aurretiazko pausoa da, kontuan hartuta artikulu horiek alderdi hauek jasotzen dituztela: zerbitzua hogeita hamar minutuko aurrerapenarekin aurre-kontratatzeko betebeharra, eta bezeroen bila zirkulatzeko, non dauden kokatuta ikus dadin aparkatuta egoteko, eta kontratatu aurretik ibilgailuak geolokalizatzeko debekua\", adierazi du.", "tgt": "Madrileko Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eskatu zuen baliogabetzeko Turismo Ibilgailu Gidaridunen (TIG) zerbitzua arautzen duen Dekretuaren 4 artikulu. Batzordeak hauxe azaltzen duten EAEko dekretuaren artikuluak baliogabetu nahi ditu: • Ibilgailu horiek ordu erdi lehenago kontratatu behar direla. • Debekatuta dutela: • bezeroen bila joatea, taxiek egiten duten moduan. • geldirik egotea, libre daudela adieraziz. • ibilgailua, kontratatu aurretik, mugikorrean lokalizatu ahal izatea.", "score": 0.45387356341240864 }, { "src": "Bere aldetik, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek ezagutzera eman duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin ditu Enpleguaren sorkuntza babestu eta bultzatuko duten programak, Lanbidek kudeatuko dituenak. Zehazki: • Batetik, 50 milioi euro baino gehiago bideratzen dira desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko enplegu-zentro espezializatuen bitartez; eta, bestetik, 6 milioi euro baino gehiago desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzeko, baita jarduera Profesionala babesteko unitateetarako. • Pertsona eta proiektu ekintzaileak babesteko laguntzen deialdia k egin dira; laguntza horiek, proiektu berrietarako laguntzak ez ezik, enpresa-jarduerak irmotzeko laguntzak ere jasotzen dituzte. • Auzolandegiak programa jarri da martxan, gazte boluntarioen eremuetakoak, non 200 gaztek parte hartu ahal izango duten Euskadiko hainbat lekutan, beste erkidego batzuetan, baita beste herrialde batzuetan ere.", "tgt": "TIG bat da ibilgailu gidaridun bat, pertsona bat edo gehiago leku batetik bestera eramaten dituena. Hauxe egingo du Eusko Jaurlaritzak: • 50 milioi euro baino gehiago emango ditu enplegu-zentro espezilizatuek desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak sor ditzaten. • 6 milioi euro baino gehiago emango dira honetarako: • desgaitasuna duten pertsonak enpresa arruntetan lan egin ahal izateko. • Jarduera Profesionala Babesteko Unitaterako, desgaitasuna dutenei lanean hasten eta lanpostu horretan jarraitzen laguntzeko. • Laguntzak emango dira ekintzaileentzat eta proiektu ekintzaileetarako. Proiektu berriak abian jartzeko edo dagoeneko badauden enpresen jarduerak aurrera jarrai dezan laguntzeko izango dira laguntzak. • Auzolandegiak programa ere jarriko da abian, 200 gaztek borondatezko lana egin dezaten EAEko edo beste herrialde batzuetako komunitate-proiektuetan.", "score": 0.24163315918679315 }, { "src": "Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, euskal araudia legezkoa, beharrezkoa eta proportzionatua da Euskadiko TIG zerbitzuari ezarri dizkion mugetan, eta Eusko Jaurlaritzaren helburua da hiri-garraioan dauden bi zerbitzu-moten artean oreka lortzea: taxi-zerbitzuarena eta TIG zerbitzuarena. \"Euskadik konpetentzia osoa du gidaridun ibilgailuen errentamendu-baimenak emateko\", adierazi du. Horrekin lotuta, abenduan onetsitako euskal Dekretua aipatu du, Taxiaren eta TIGaren Mahaian garatutako lankidetzaren emaitzaz. \"Indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintza guztiak betez landu dugu Dekretu hau, eta betiere gizartearen interes publikoa eta orokorra ziurtatuz\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak dio dekretua legezkoa eta beharrezkoa dela taxiek eta TIGek eskaintzen duten zerbitzua orekatzen lagunduko duelako. 2019ko abenduan onartu den Euskal Dekretua Eusko Jaurlaritzaren eta Taxien eta TIG Mahaiaren artean egin da", "score": 0.35341286160644064 } ] }, { "id": "137", "alignments": [ { "src": "Kalean da jada Ecovidrio, Ecoembes eta Eusko Jaurlaritzaren birziklatze-kanpaina, ontziei bigarren bizitzak emateak duen garrantzia nabarmentzen eta Euskadik birziklatzen emandako erantzun-maila handia eskertzen oinarritua. Ekoadrilak uda osoan zehar animatuko du ondo birziklatzen jarraitzera, tona birziklatuen portzentajean Estatu mailan aitzindari izateko ez ezik, baita 2030erako Europako helburuekin lerrokatuta iristeko ere, ontzien % 75 berreskuratuta (gaur egun % 63koa da tasa).", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak, Ecovidriok eta Ecoembesek Ekoadrila kanpaina aurkeztu dute. Kanpaina honekin nahi dute: • gogorarazi zein garrantzitsua den ontziak birziklatzea eta berrerabiltzea. • eskerrak eman herritarrei egiten ari diren birziklatze-lanagatik. Gainera, herritarrei birziklatzen jarraitzera animatzen gaituzte 2030ean Europako helburuak betetzeko. Helburu horiek ontzien % 75 berreskuratzea nahi dute ontzi berriak egin ahal izateko. Gaur egun, Euskadin ontzien % 63 berreskuratzen da.", "score": 0.3276812959097049 }, { "src": "Aurkezpen-ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok, eskualdeko Ecovidrioren generete Oskar Acedok eta Ecoembeseko Euskadiko ordezkari Jose Arrancudiagak parte hartu dute.", "tgt": "Aurkezpenean parte hartu dute: • Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok • Ecovidrioren gerente Oskar Acedok • Ecoembeseko Euskadiko ordezkari Jose Arrancudiagak.", "score": 0.7842660087660077 }, { "src": "EKOADRILA \"oso hemengoa\" den kanpaina bat da, bizitza propioz —besteren artean birziklatutako ontzi bakoitzarekin sortzen dena— betetako ontzi-familiekin. Bigarren bizitza horiek irudikatzeko lau pertsonaia sortu dira, hitz egin, abestu eta birziklatzeagatik eskertzen digutenak, eta, gainera, esan egiten digute zergatik den keinu hori hain garrantzitsua, baita nola egin ere modu egoki batean.", "tgt": "Ekoadrila kanpaina egiteko 4 pertsonaia sortu dira. Pertsonaia horiek hitz egin eta abesten duten eta birziklatzea eskertzen diguten birziklatutako ontziak dira. Pertsonaia horiek kontatzen digute zergatik den hain garrantzitsua birziklatzea eta nola egin modu egoki batean.", "score": 0.22418073866169005 }, { "src": "Bere protagonistak dira: Detergenteberri, plastikozko ontzien ondorengo. Lataburu, metalezko ontzi anitzen ondorengo. Kajaguren, kartoien eta paperen ondorengo. Eta Fraskobide, beirazko botilen eta txarroen ondorengo. Pertsonaia horiek eskerrak ematen dizkigute birziklatzeagatik, eta orain bezain ondo birziklatzen jarraitzera animatzen gaituzte.", "tgt": "Ekoadrila pertsonaiak dira: • Detergenteberri, plastikozko ontzietatik birziklatua. • Lataburu, metalezko ontzietatik birziklatua. • Kajaguren, kartoien eta paperen ontzietatik birziklatua. • Fraskobide, beirazko botila eta potoetatik birziklatua.", "score": 0.33358761586179414 }, { "src": "@detergenteberri @kajaguren @fraskobide ontziek beren profil propioa izango dute Instagramen, eta @ekoadrila-ren baterako perfil bat Facebooken. www.ekoadrila.eus webgunean aholkuak aurkitu ahal izango dira birziklatzeari buruz, eta 4 esperientzia iraunkor bikainen zozketan parte hartu ahal izango da, birziklatze-testa betetzeagatik soilik. Kanal anitzeko kanpaina hau uda osoan egongo da indarrean Euskadin eta irailaren lehenengo astean amaituko da.", "tgt": "Kanpaina hau uda osoan zehar egingo da eta irailaren lehen astean amaituko da. Halaber, www.ekoadrila.eus webgunean birziklatzeari buruzko aholkuak daude eta 4 esperientzia jasangarriren zozketan parte hartu ahal izango da. Horretarako, birziklatzeari buruzko testa bakarrik egin behar da.", "score": 0.6768374246558546 }, { "src": "Ekoadrilak bizitza hartu du 6 astetan Euskadi osoan zeharkatzeko. Hala, birziklatzeari buruzko zalantzak argitu eta opariak banatuko ditu (% 100 kotoi organikoz egindako poltsa bat) Ekoadrila Test-en parte hartzen duten guztien artean. Hortaz, uda honetarako kanpaina dibulgatiboa, atsegina eta ludikoa izango dugu.", "tgt": "Ekoadrilak Euskadi osoa zeharkatuko du, hala: • birziklatzeari buruzko zalantzak argitzeko. • opariak banatzeko, adibidez % 100 kotoi organikoz egindako poltsa bat, birziklapenari buruzko test batean parte hartzen duten pertsonen artean.", "score": 0.5976737099123399 }, { "src": "Kanal anitzeko komunikazioa: Birziklatzearen aldeko mezuak ahalik eta hedapen handiena izateko, kanpaina askotariko hedabideetan egongo da presente, 360º komunikazio-estrategia bati esker: prentsa-iragarkiak, metro-mupiak, autobusen markesinak, foiletoak, telebistako spotak, irratiko iragarkiak, sare sozialetakoak edo web honetan: www.ekoadrila.eus", "tgt": "Kanpaina hau dago toki hauetan: • egunkarietako, telebistako eta irratiko iragarkietan • metroko kartel eta autobus-markesinetan • liburuxketan • sare sozialetan • ekoadrila.eus webgunean", "score": 0.3208798472690745 } ] }, { "id": "289", "alignments": [ { "src": "\"Visit Euskadi\" turismoko atariak, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak kudeatuak, proposamen berri bat egiten du bidaiariak Euskadi zeharkatu dezan Ernest Hemingway idazle eta kazetariaren ikuspegitik.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak \" The Hemingway Basque Route \" aurkeztu nahi die Euskadi bisitatzen duten bidaiariei.", "score": 0.3472109715141066 }, { "src": "Ibilbideak, \"The Hemingway Basque Route\" izenekoak, Pulitzer sariduna eta Literaturako Nobel izandakoa ezagutzera eman nahi du, joan den mendeko hogeiko urteetan bizitza osorako maitemindu zena paraje honetaz.", "tgt": "Ernest Hemingway XX. mendeko idazle eta kazetari bat izan zen, Estatu Batuetakoa. Bi sari hauek irabazi zituen: Pulitzer saria eta Literaturako Nobela.", "score": 0.14309847454158559 }, { "src": "Lehenengo etapa, \"The Sun Also Rises / Festa\", 35 km-koa da, eta Donostiatik Txingudira eramaten du bidaiaria. Bigarrena, \"Handietako bat\" izenekoa, 76 km-koa da, eta Gipuzkoako hiriburutik Eibarrera doa. Armagintzako herri horretatik abiatzen da hirugarren etapa, \"Euskaldunak oso jende ona dira\" izenekoa, eta Bermeoraino eramaten du bidaiaria.", "tgt": "Hauek dira etapak: • etapa: \"Festa\" izenekoa; 35 km. ditu. Donostiatik Txingudiraino doa. • etapa: \"Handietako bat\"; 76 km. ditu. Donostiatik Eibarrera doa. • etapa: 'Euskaldunak oso jende ona dira\"; 65 km. ditu. Eibarretik Bermeoraino doa. • etapa: \" Uda arriskutsua\"; 59 km. ditu. Bermeotik Bilboraino doa. • etapa: \"Munduko gauzarik zibilizatuena\"; 110 km. ditu. Bilbotik Gasteizeraino doa. Hemingway-k askotan egin zuen bide hori eta gaur egun ia berdin-berdin dago. • etapa: \"Errepideek leku onenetara eramaten gaituzte\"; 118 km. ditu. Gasteizetik Donostiaraino doa, lehengo N-1etik zehar. Etapa hori egin zuen gehiena.", "score": 0.16908818140827958 }, { "src": "\"The Hemingway Basque Route\", zalantzarik gabe, plan hobezina da Euskadi modu lasai batean ezagutzeko, eta XX. mendeko idazle gailenetako baten pausoei jarraitzeko, kontuan izanik erabat maitemindu zela euskaldunen izaeraz eta kulturaz duela urte asko.", "tgt": "\"The Hemingway Basque Route\" oso ibilbide interesgarria da Euskadi modu lasaian ezagutzeko", "score": 0.3029795165900461 } ] }, { "id": "352", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Osasuneko sailburu Jon Darpón lagun zuela, agerraldi bat egin du gaur eguerdian Gobernu Kontseiluan heldu zaien gaien kontu emateko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek aditzera eman dute zein diren Kontseiluan landutako gaiak eta hartutako erabakiak.", "score": 0.21118573460857015 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek jakinarazi duenez, Osakidetzan irabazi asmorik gabeko osasun-zentro itunduen integrazioa arautzen duen Dekretu bat onetsi du Gobernu Kontseiluak. Ez da zerbitzuak emateko akordio bat, sare publikoan egindako gehikuntza bat baizik, eta, beraz, lotzen diren erakundeetan Osakidetzako osasun-zentroen jardunbide berbera aplikatzea ahalbidetzen du\", azpimarratu du sailburuak. Hala, Darpónek azaldu du Dekretu horrek berekin ekarriko dituela osasun-zentroaren integrazio asistentziala, integrazio klinikoa eta integrazio funtzionala.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak Dekretu bat onartu du, arautzen duena irabazi asmorik gabeko osasun-zentro itunduak Osakidetzako zentroen sarean integratzea. Zentro itunduak pribatuak dira, eta Osakidetza euskal osasun-sistema publikoa da. Dekretu honen bidez, zentro itunduek Osakidetzako osasun-zentroek eta ospitaleek bezalaxe funtzionatu ahal izango dute. Gipuzkoako Onkologikoa da integrazio eta elkarlan horren adibide bat, Osakidetzarekin akordio bat daukan zentro pribatu gisa.", "score": 0.5995215526375129 }, { "src": "Sailburuak adierazi duenez, lankidetza-eredu horrek ahaleginak batzeko balio izango du bai teknologiaren eremuan eta profesionalen esperientziari dagokion horretan, eta baita osasun-laguntza planifikatzeko eta antolatzeko garaian ere.", "tgt": "Darpón sailburuak esan du baliagarria izango dela hori, zentroak elkarlanean aritu daitezen, honako hauen inguruan: • Teknologiaren erabilera (gailu medikoak) • Profesional medikoen esperientzia (medikuak, erizainak...) • Osasun-laguntzaren antolakuntza (pazienteak nola artatu)", "score": 0.30806020528418665 }, { "src": "Gainera, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu duenez, bigarren gastu bat baimendu da, 1,2 milioi eurokoa \"Eskolatze Osagarrirako Programak\" abiarazteko. Erkoreka sailburuak azaldu duenez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko programak dira, zirkunstantzia pertsonalek edo sozialek eraginda eskoletan egokitu ezin diren ikasleen egoera larrietatik eratorriak.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak onartu du, baita ere, gastu hauek egitea: • 55 milioi euro, unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleentzako beketarako. Diru hori nahikoa ez bada seme-alabei ikasketak ordaintzeko beharra daukaten familia guztientzat, diru gehiago jarriko da beketarako. Eusko Jaurlaritzaren ustez, hezkuntza oso garrantzitsua da pertsonentzat, eta horretan inbertitu behar da. • Milioi bat euro baino gehiago, \"Eskolatze Osagarriaren Programa\"rako. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat da programa hori. Ikasle horiek arazo asko dituzte eskolan ongi egoteko, beren egoera pertsona edo soziala dela medio. Diasporaren eguna", "score": 0.16894555791993987 } ] }, { "id": "326", "alignments": [ { "src": "Foro Erregularra iragan azaroaren 15ean batzartu zen, OGP Ekintza Plana Euskadi delakoaren exekuzio prozesua euskal biztanleen eta erakundeen artean bultzatzeko xedearekin.", "tgt": "2018ko azaroaren 15ean, Foro Erregularrak bilera egin zuen OGP Euskadiren Ekintza Plana martxan jartzeko. Euskal herritarren eta erakundeen artean jarriko da plana martxan.", "score": 0.351531705839087 }, { "src": "Proiektua sustatu duten zazpi erakundetako ordezkariak bertaratu ziren bilerara (Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak eta Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak). Horien alboan, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren gidaritzapean garaturiko autoaukeratze-prozesuan aukeraturiko biztanleriaren 7 ordezkariak egon ziren ere: Mestiza Elkartea, Emakumearen Kontseilua, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Sareen Sarea, Vitoria-Gasteizko kontzejuak, Osoigo Plataforma eta Foro Erregularrari ikuspuntu teknikoa ematen dioten Gobernu Irekiaren arloko profesionalak.", "tgt": "Erakunde hauek egon ziren bileran: • Eusko Jaurlaritza • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiak • Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak Herritarrak ordezkatzen dituzten entitate eta pertsona hauek ere egon ziren: • Mestiza Elkartea • Emakumearen Kontseilua • Euskadiko Gazteriaren Kontseilua • Sareen Sarea • Gasteiz udalerriko kontzejuak • Osoigo plataforma • Gobernu Irekiaren arloko profesionalak.", "score": 0.4746922638999473 }, { "src": "Aurreko bileraren akta onartu ondoren, Ekintza Planaren biztanleriarako bertsioa banatu eta gainbegiratu zen. Eguneratze hori beharrezkoa zen, konpromisoen araberako 5 lantaldeak sortu eta tokiko gobernuak babesteko OGPren unitateak egindako iruzkinak jaso ondoren. Aipatu bertsioa iragan urriaren 30ean bidali zen eta konpromisoen araberako 5 lantaldeek hemendik aurrera egingo duten lanaren abiapuntua da.", "tgt": "Bilera egin aurretik gauza hauek egin ziren: • 2018ko urriaren 30ean, herritarrek prestatu zuten Ekintza Planaren bertsioa bidali. • 2018ko azaroaren 5ean, Foro Erregularreko zenbait pertsona Madrilen bildu zen OGPrekin. Bilera horretan esan zenez, Ekintza Plana oso ondo doa. Azaroaren 15eko azken bileran, gauza hauek egin ziren: • Aurreko bileraren akta onartu. • 5 lantalde desberdin eratu. • Herritarrek prestatutako Ekintza Planaren bertsioa banatu eta berrikusi. OGPren babes-unitateak Planaren azken bertsioari buruzko iruzkinak egin zituen. Aurrerantzean, Planaren azken bertsio horrekin lan egingo dute 5 lantaldeek.", "score": 0.22430455155138404 }, { "src": "Hasierako iruzkinen ostean, konpromisoen araberako lantalde bakoitzeko arduradunek beren lanen egoera azaldu zuten, bai eta Foro Erregularraren barruko gardentasun- eta atzeraelikadura-dinamika bati jarraiki egingo diren kontratazioak ere.", "tgt": "Bileran, bestalde, lantalde bakoitzeko arduradunak azaldu zuen zer lan egiten ari den talde bakoitza eta zer lan-kontratu egingo den Foro Erregularrean.", "score": 0.36207763911302976 } ] }, { "id": "179", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak euskaltegien egoeraren inguruko adierazpenak egin ditu gaur eta, era berean, dei egin du ikasleek pausoa eman dezaten euskaltegietara itzultzeko, euskara irakasteko zentroek lan handia egin baitute segurtasun eta osasun baldintza guztiak bermatzeko.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da.", "score": 0.38902511299294096 }, { "src": "\"Une honetan, euskaltegi gehien-gehienak hasi dira aurrez aurreko eskolak ematen, gehienetan jarduera presentziala eta ez-presentziala uztartzen. Era berean, ekaina hastearekin batera 25 udako ikastaro hasi dira eskaintzen eta uztailean gehiago eskainiko dira, baita barnetegiak ere\", azaldu du Zupiriak Bilboko Gabriel Aresti euskaltegitik.", "tgt": "Han azaldu du zein den euskaltegien egoera Euskadin eta euskara ikasleak eskolekin jarraitzera eta udako ikastaro berrietan izena ematera animatu ditu. Sailburuak honako datu hauek eman ditu: • Ia euskaltegi guztiek Euskadin hasita zeuden klaseei berriro ekin diete, aurrez aurrekoak egiten dira dagoeneko, baita internet bidezkoak ere. • Ekainean 25 ikastaro intentsibo hasi dira: 14, Bizkaian; 6, Araban; eta 9, Gipuzkoan. • Uztailean ikastaro gehiago aterako dira. • Barnetegiek ere aurrez aurreko jarduerak eskainiko dituzte udako hilabeteetan.", "score": 0.2718463648317649 }, { "src": "Covid19aren hedapenaren eraginez, euskaltegiek beren ohiko jarduna eten behar izan zuten martxoaren hasieran. Hala ere, hori gertatu zen momentutik, EAEko euskaltegi guztiak antolatu ziren eta lan egin zuten eskolak era ez-presentzialean eskaintzeko. Hala ere, maiatzaren 25etik aurrera euskaltegiek beren aurrez-aurreko jarduera berreskuratzeko aukera izan dute, behin jarduera-plana Eusko Jaurlaritzari aurkeztuta.", "tgt": "Euskaltegiek martxoan gelditu behar izan zituzten eskolak Covid19a dela-eta Handik aurrera, euskaltegi guztiak antolatu ziren eskolak internet bidez ematen jarraitzeko. Euskaltegiek Eusko Jaurlaritzari aurkeztu diote segurtasun- eta osasun-neurrien plana, ohiko jarduerari berriro ekiteko.", "score": 0.3084364420279687 } ] }, { "id": "323", "alignments": [] }, { "id": "261", "alignments": [ { "src": "Lehendakaria New Yorkera egiten ari den bidaia ofiziala dela eta, Gobernu Kontseiluak bere ohiko bilera bideokonferentzia bidez egin du gaur goizean. Nazio Batuen High Level Political Forumean parte hartzeko da bidai hori.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria bidaia ofizial batean egon da egunotan New Yorken. New Yorkera joan da Nazio Batuen Goi Mailako Foro Politikoan parte hartzera. Hori dela-eta, ezin izan da Lehendakaritzan —Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan—egon Gobernu Kontseiluaren asteroko bilerarako. Halere, New Yorketik gidatu du bilera, bideokonferentzia bidez. Hau da, Interneten bidez, Gasteizko bileran parte hartu ahal izan du, eta gainerako sailburuekin hitz egin.", "score": 0.24544500682912948 } ] }, { "id": "220", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak aditzera eman dute zer akordiotara iritsi diren.", "score": 0.5066811149419339 }, { "src": "Kazetariek Pedro Sanchezen inbestidurari buruz galdetu diotenean, Bozeramaileak azpimarratu du inbestidura aurrera aterako balitz, beharrezko urratsa izango litzatekeela, positiboa eta norabide onean. Bozeramailearen iritziz, Gobernua egoteak aukera emango du alde biko harreman instituzionalean egiteke dauden konpromisoei heltzeko; eta, gainera, egiteke dauden transferentziak burutu eta aitortutako autogobernua betetzeko egutegiari eta planari heltzeko ere. Halaber, positiboa dela azpimarratu du, Espainiako Gobernu berria Estatuak dituen egiturazko erronkei erantzuten hasi ahal izango delako, arlo guztietan: ekonomikoan, sozialean, lurraldekoan, instituzionalean eta politikoan.", "tgt": "Aurretik, euren iritzia eman dute, gaurkotasuneko beste gai batzuei buruz. Pedro Sánchezen inbestidura , Espainiako gobernuaren presidente izateko. Eusko Jaurlaritzak uste du inbestidura beharrezkoa eta positiboa dela zeren, horri esker, berriro helduko zaie: • Bi gobernuen arteko negoziazioei, hau da, Espainiakoaren eta Euskadikoaren artekoei • Egiteke dauden transferentzien egutegiari • Espainiak dituen erronkei erantzuteari: ekonomikoak, sozialak, lurraldetasunari lotuak, eta abar.", "score": 0.125036830723075 }, { "src": "Transferentziei dagokienez, Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak esan du, autogobernu-arloaren arduraduna den aldetik, ardura hori nork hartuko duen jakin bezain laster, harekin harremanetan jarriko dela. \"Garrantzitsua da alde biko lanari berriro heltzea eta Gernikako Estatutua lehenbailehen betetzea. Eusko Jaurlaritza prest dago, elkarrizketak eta dokumentazio aurreratua daude\", esan du. Zehazki Gizarte Segurantzaren Araubide Ekonomikoaren Kudeaketari buruz galdetuta, Erkoreka sailburuak azaldu du hori Euskadiren eskumena dela, Gernikako Estatutuaren 18. artikuluak adierazten duen moduan, eta zehaztu du EAJren eta PSEren artean sinatutako Eusko Jaurlaritzaren programan lehentasunezko bi transferentzietako bat dela.", "tgt": "Erkorekak esan duenez, negoziazioei berriro heltzeko jakin behar du Espainiako gobernu berriko nork hartuko duen ardura hori Eusko Jaurlaritzak uste du lan eta hitz egin dutela, eta dokumentuak prest daudela transferentziak negoziatzen jarraitzeko eta Gernikako Estatua betetzeko Era berean, esan du Gizarte Segurantzaren transferentziak lehentasuna duela.", "score": 0.35153908591338745 }, { "src": "Kazetariek Kataluniari buruz galdetu diotenean, Bozeramaileak positibotzat jo du PSOEk eta ERCk elkarrizketarako eta akordio bat lortzeko berretsitako ituna, baita akordio hori herritarrei kontsultatzea ere. Ildo horretan, Josu Erkorekak gogorarazi du Lehendakariak behin baino gehiagotan planteatu duela \"elkarrizketa, negoziazioa, akordioa eta berrespena\" formula.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du PSOEren eta ERCren arteko ituna ona dela. Itun horren helburua da akordio batera iristea erabakitzeko zer harreman izango duen Kataluniak Espainiako Estatuarekin", "score": 0.18823351120019113 }, { "src": "Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak \"Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia\" onetsi duela, datozen urteotarako ibilbide-orria. Haren bidez, Euskadi lehiakorragoa eta jasangarriagoa izango da, eta bertan bizi garenoi ongizate hobea eskainiko digu. \"Euskadi Europan ekonomia zirkularraren arloan erreferente den eskualde gisa kokatu nahi dugu; bertan, ingurumena jasangarritasuneko, lehiakortasuneko eta enplegua sortzeko funtsezko eragile bilakatu behar da, eta hazkuntza ekonomikoa baliabide naturalen kontsumotik, hondakinen sorreratik eta berotegi-efektuko gasen emisiotik banandu behar da\", esan du Arriolak.", "tgt": "Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiari buruz Gobernu Kontseiluak Ekonomia Zirkularrari buruzko Estrategia hori onartu du. Urrats horiek jarraitu beharko dira, nahi bada Euskadik lortzea: • Ekonomia zirkularrean erreferente bat izatea Europan. • Lehiakorragoa izatea • Jasangarriagoa izatea • Herritarrei ongizate handiagoa eskaintzea.", "score": 0.4164243805827204 }, { "src": "Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak \" Gardena\" Eusko Jaurlaritzaren gardentasuneko eta informazio publikorako atari berria abian jarri duela.Bozeramaileak azaldu duenez, web-espazio birdiseinatua da, herritarrek informazio publikorako duten irisgarritasuna hobetzeko. \"Gure helburua da nahi duten pertsona guztiek euskal administrazio publikoaren informaziora erraz, intuitiboki, edozein lekutatik, edozein ordutan eta edozein gailutatik jo ahal izatea\", esan du. Erkoreka sailburuak nabarmendu du atari berria smartphonetatik eta tabletetatik kontsultatzeko bereziki diseinatuta dagoela.", "tgt": "Web orri horren helburua da pertsonak euskal administrazio publikoaren informazio guztira iritsi ahal izatea: • Erraz • Edozein une eta ordutan • Edozein tokitatik • Edozein gailutatik: ordenagailua, tableta, mugikorra.", "score": 0.4833319271615544 } ] }, { "id": "281", "alignments": [ { "src": "Zarauzko estazio berria prestatzeko behar den denboran, Ibilgailuen Azterketa Teknikoko behin behineko estazio bat gaituko da herritarrei zerbitzu egiteko.", "tgt": "Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) zerbitzu bat da, ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko.", "score": 0.4110734587290118 }, { "src": "Araudi berriak arian-arian sartuko du emisioen kontrol handiagoa, eta emaitzen trazagarritasuna ahalbidetuko du, ikuskatzaileak esku hartu beharrik gabe, hau da, egiaztapen bakoitzaren emaitza gailuak neurtzen duenaren araberakoa izango da, eta ez pertsonak balora edo interpreta dezakeenaren araberakoa.", "tgt": "Hau da, ibilgailua aztertzen da arretaz, dena ondo dagoen eta segurtasun-arauak betetzen dituen ikusteko.", "score": 0.23891974550812908 }, { "src": "Zarauzko instalazioak egokitzen diren bitartean, 3 linea mugikor izango dituen aldi baterako edo behin-behineko AIT bat eskainiko zaie erabiltzaileei. Une honetan, Eusko Jaurlaritza Zarauzko Udalarekin elkarlanean ari da zerbitzu horretarako kokaleku egokia aurkitzeko, estazio berria prestatzen den bitartean.", "tgt": "Euskadiko IAT zerbitzuak arazoak ditu erabiltzaileei zerbitzu hori emateko. Eusko Jaurlaritza eta Zarautzeko Udala elkarlanean ari dira estazio berria irekitzeko tokirik onena bilatzen. Estazio berri hori amaitu bitartean, bezeroek aldi baterako IAT estazio batean aztertu ahal izango dituzte ibilgailuak.", "score": 0.21950590008997076 }, { "src": "Egoeraren analisi zehatza egin ostean, Eusko Jaurlaritzak hauteman du TÜV Rheinlandek kudeatzen dituen Urnieta eta Irungo estazioek hartzen dutela azterketa bakoitza egiteko denbora gehien, eta ez dagoela alde hori justifikatzeko ageriko arrazoirik. Hori dela eta, Urnietan eta Irunen aztertutako ibilgailuen kopurua Euskadiko gainerako estazioetako batez bestekoa baino askoz ere txikiagoa da.", "tgt": "Irungo eta Urnietako IAT estazioetan arazoak egon dira, zerbitzua eskatzen zuten bezero gehiegi zegoen eta denbora luzez itxaron behar zuten ibilgailua aztertzeko. Eusko Jaurlaritza ohartu da Irungo eta Urnietako estazioak direla denbora gehien ematen dutenak ibilgailu bakoitza aztertzeko. Horregatik, Euskadiko beste estazio batzuetan baino ibilgailu gutxiago aztertzen da. Baina ez du aurkitu arrazoirik beste estazio batzuk baino denbora gehiago behar izateko. Irungo eta Urnietako estazioek esan dute arau berri hori dela eta, jaitsi egin dela estazioetako lana..", "score": 0.20380861394091251 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ibilgailuen Azterketa Teknikoen zerbitzuaren egoera aztertu ostean, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak erabaki du hiru lurraldeetan zerbitzuaren osotasuna modu estrukturalean sendotzeko aurreikusitako neurriak aktibatzea —duela bi urtetik diseinatzen ari zen lana— eta Irun eta Urnietako zentroetan gertatutakoa ikertzea. Izatez, bi zentro horietan zerbitzuak izan duen kolapsoak eragin handia izan du beste zentro batzuetan, baita ondoko lurraldeetan ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aztertu egin du estazio horietan gertatutakoa konponbide bat eman ahal izateko.", "score": 0.386003507379105 }, { "src": "Hartutako neurrien artean dago Bergarako IAT estazioan laugarren linea bat berehala zabaltzea, Urnieta eta Irungo zentroetatik datorren ezohiko lan-kargari erantzuteko, eta Jundizen 4 lineatik (bostgarrenak erritmo mantxoagoan funtzionatu ohi izan du) 6ra pasako dira.", "tgt": "Ibilgailu gehiago aztertu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak honako hau erabaki du: • Bergarako estazioan linea berri bat irekitzea Irungo eta Urnietako estazioetan aztertu ezin daitezkeen ibilgailuentzat. • Jundizko estazioan linea berri 2 irekitzea. • Zarautzen estazio berri bat irekitzea.", "score": 0.26413443969553946 }, { "src": "Urnietako eta Irungo estazioak TÜV Rheinland enpresak kudeatzen ditu; Jundizko eta Bergarako estazioak ITAsua emakidadunak; Arrigorriagako eta Zamudioko estazioak APPlus enpresak; eta Trapagako eta Amorebieta-Etxanoko estazioak ITELink enpresak.", "tgt": "ITASUA enpresak kudeatuko du Zarautzeko estazio berria. Bergarako eta Gasteizko Jundizko estazioak kudeatzen ditu dagoeneko ITASUA enpresak. TÜV Rheinland da estazio bi horiek kudeatzen dituen enpresa. Enpresa hauek kudeatzen dituzte: • TÜV Rheinland-ek Irungo eta Urnietako estazioak. • ITASUAk Jundizko eta Bergarako estazioak. • Applus-ek Arrigorriagako eta Zamudioko estazioak. • ITELink-ek Trapaga eta Amorebieta-Etxanoko estazioak.", "score": 0.23927002382464782 }, { "src": "Berehala ez bada ere, Eusko Jaurlaritzak Beasainen, Zallan eta Sopelan ere estazioak irekiko ditu. AIT berri hauekin egungo emakidadunek 2 estazio kudeatu beharrean 3 kudeatuko dituzte.", "tgt": "Era berean, Eusko Jaurlaritzak beste 3 estazio berri ireki nahi ditu: • Beasainen • Zallan • Sopelan", "score": 0.4284484183749753 }, { "src": "Urnietako eta Irungo AIT estazioei informazio-espedientea irekitzea", "tgt": "Informazio-espedientea Irungo eta Urnietako IAT estazioei Eusko Jaurlaritzak informazio-espedientea irekitzea erabaki du bi estazio horiei, zer gertatu den jakiteko.", "score": 0.7091374410985026 }, { "src": "Europako araudi berria 2018ko maiatzaren 20an jarri zen indarrean, eta Europak urtebeteko epea eman zuen estazio guztiak eskakizun berrietara egokitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan estazioek pixkanaka egokitu dituzte haien instalazioak eta tresneriak, eta betebehar berri guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko prestatzen ari dira. Hartara, hilaren 20an estazio guztiak Europako egungo gidalerroen arabera funtzionatzen arituko dira.", "tgt": "2018ko maiatzaren 20a geroztik, estazio horiek Europako arau berria hartu behar dute kontuan. Estazioek urte beteko epea daukate zerbitzua arau berri horretara egokitzeko. Euskadin, estazio guztiek egokitu dituzte euren instalazioak eta ekipoak.", "score": 0.38384174530297127 } ] }, { "id": "331", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako prentsaurrekoan, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzionala onartu duela \"Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna\" dela eta.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Legebiltzarreko bozeramailea da. Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren, hartutako erabakien berri eman du prentsaurreko batean. Aste honetan, azaroaren 25ean, Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak gai horri buruzko adierazpen bat onartu du.", "score": 0.257388291871609 }, { "src": "Sailburuak indarkeria sexistako adierazpen guztien aurkako gaitzespen irmoa adierazi du. \"Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte berdinzale baten eraikuntzarekiko konpromisoa berresten dugu\" aditzera eman du. Era berean, gogorarazi du desberdintasuna dela emakumeen aurkako indarkeriaren oinarria, eta, hortaz, ezinbestekoa dela berdintasunaren alde lan egitea emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Ildo horretan, Erkorekak nabarmendu du gizarte osoaren inplikazioa funtsezkoa dela emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko.", "tgt": "Adierazpen horretan, Eusko Jaurlaritzak dio emakumeen aurkako indarkeria-mota ororen kontra dagoela. Eusko Jaurlaritzak zera dio: indarkeria sexistari EZ.", "score": 0.21676075109079967 }, { "src": "Erkoreka bozeramaileak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak indarkeria sexistari aurrea hartzeko beharrezko berdintasun-politikak bultzatzen dituela eta \"BAI\" esaten duela; BAI neska-mutilek, estereotipo eta rol sexisten mugarik gabe, sozializatzeko eta haien bizitza-proiektuak garatzeko duten eskubideari; BAI errespetuan oinarritutako harremanak sustatzeari; BAI emakumeen ahalduntzeari; eta BAI herritarrak eta, bereziki, gizonezkoak berdintasunarekin inplikatzeari.", "tgt": "Adierazpen horretan Eusko Jaurlaritzak esan du eraiki nahi duen gizartean herritar guztiak berdinak izango direla. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak dio: • BAI berdintasunaren aldeko politikak egiteari. • BAI neska-mutilei aukera emateari estereotiporik edo rol sexistarik gabeko gizarte batean bizitzeko. • BAI herritarrak, eta batez ere gizonak, berdintasunaren alde lan egitera bultzatzeari.", "score": 0.1862901121291029 }, { "src": "Bestalde, Josu Erkorekak jakinarazi du gaurko saioan Gobernu Kontseiluak aztertu duela 35,5 milioi euroko laguntzak ematea garapenerako lankidetzako 90 proiekturentzat . Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak proiektuen artean hiru modalitate nabarmendu ditu: Hegoaldeko herrialde pobretuetan pobreziaren aurkako borrokan laguntzen duten garapenerako lankidetza-proiektuak; produkzioaren garapeneko, hezkuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuak; eta munduan desberdintasunak sortzen dituzten kausak uler daitezen sustatzeko Euskadin gauzatzen diren garapenerako hezkuntza-proiektuak.", "tgt": "Hauek dira Gobernu Kontseiluak hartu dituen beste erabaki batzuk: • 35, 5 milioi euro ematea garapenerako lankidetzako 90 proiektu finantzatzeko. -Hegoaldeko herrialde pobreetan, pobreziaren aurka borrokatzeko proiektuak. -Ekoizpena, prestakuntza eta teknologia hobetzeko proiektuak. -Hezkuntza- eta prestakuntza-proiektuak garatzeko Euskadin herrialdeen arteko desoreka-egoeren zergatiari buruz. • 3,5 milioi euro ematea 0-3 urte arteko haurrekin diharduten haur-eskola publikoei laguntzeko. Laguntza horiek garrantzitsuak dira. Haiei esker, gutxiago ordaindu behar da eta, hartara, mota horretako eskola gehiago egon daitezke.", "score": 0.44821933109096074 } ] }, { "id": "337", "alignments": [ { "src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du gaur Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josérekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.12579406546283786 }, { "src": "Lan eta Justiziako sailburuak jakinarazi duenez, Doako Laguntza Juridikoari buruzko Dekretua onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak. Sailburuak azaldu duenez, Doako Laguntza Juridikoari buruzko Dekretuaren helburuetako bat da ahalik eta eraginkortasun handiena lortzea doako justizia-sistemaren kudeaketan, \"pertsonen funtsezko eskubide bat da benetako babes judiziala bermatuta izatea, haien baliabide ekonomikoak edozein izanda ere\", zehaztu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Doako Laguntza Juridikoari buruzko Dekretua onartu du Dekretu horren bidez, zera lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak: doako justiziaren sistemaren helburuak betetzea.", "score": 0.3854936504292614 }, { "src": "Gainera, San Josék gogora ekarri duenez, 2018an Eusko Jaurlaritzak 14.580.000 milioi euro zuzendu ditu Doako Asistentzia Juridikorako eta 2019ko Aurrekontuen proiektuan % 3,4 gehitzea dago aurreikusita. \"Hau da, milioi erdi euro, 15 milioi eurotik gora igoko dutenak guztizko partida\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 14 milioi euro eman ditu 2018an Doako Laguntza Juridikorako, eta 2019an 15 milioi baino gehiago bideratuko ditu esparru horretara.", "score": 0.3452718020845778 }, { "src": "Bestalde, gaurko saioan Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du \"Energia Iraunkortasunerako Ekintza Plan Orokorra\". Energiaren ikuspegitik eraginkorrenak eta iraunkorrenak izan behar dutela adierazi du Erkorekak, eta horretarako neurri batzuk hartu dituzte euskal Administrazio Publikoan kontsumoa murrizten eta energia berriztagarriak bultzatzen laguntzeko. \"Plan honek, ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari dagokienez, errentagarrienak diren ekintzei emango die lehentasuna\", gaineratu du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Iraunkortasun Energetikoaren Plana onartu du Hori lortzeko, energia berriztagarriak bultzatuko ditu Eusko Jaurlaritzak, eta energia gutxiago kontsumituko da Euskadiko Administrazio Publikoetan. Planak lehentasuna emango die ekonomiarako, ingurumenerako eta gizarterako onuragarrienak diren proiektuei.", "score": 0.4021115003553628 }, { "src": "Bestalde, Erkoreka sailburuak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak 250.000 euroko inbertsioak onetsi ditu partikulen azelerazioan eta neutronikan espezializatutako \"BERC\"-en oinarrizko ikerketa eta bikaintasuna babesteko. Hala, Erkorekak azaldu duenez, \"Materials Physics Center\" irabazi asmorik gabeko elkarte bat da: materialen fisikaren eremuko foro intelektual eta bikaintasunezko bat, eta bere helburua da graduondoan ikerketako jarduerak eta irakaskuntza sustatu, burutu eta finantzatzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak inbertsioak egingo ditu partikulen azelerazioari eta neutronikari Eusko Jaurlaritzak 250.000 euroko diru-laguntza emango dio Material Physics Center ikerketa-zentroari, partikulen azelerazioari eta neutronikari buruzko ikerketak egin ditzan. Materials Physics Center irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Materialen fisikari buruzko ikerketa-jarduerak eta azterlanak bultzatzen ditu.", "score": 0.42150840015968305 } ] }, { "id": "51", "alignments": [ { "src": "Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kontsultatutako enpresen % 65ek aurreikusten du langile berriak kontratatzea datozen bi urteetan hainbat sektoretan, hala nola energiaren eta uraren horniduran, hondakinen kudeaketan, manufaktura-industrian, osasun- eta gizarte-jardueretan edo ostalaritzan. Inkestaren arabera, gainera, hamarretik zazpik zailtasunak izan dituzte azken bost ekitaldietan beren beharretara egokitutako profilak aurkitzeko.", "tgt": "Lanbidek inkesta bat egin die pasa den urte bukaeran sektore askotako 10.000 euskal enpresa ingururi: energia eta ura, hondakinen kudeaketa, industria, ostalaritza, osasun- eta gizarte-jarduerak... Inkesta 600 enpresek erantzun dute.", "score": 0.38176542954470577 }, { "src": "• Euskal Enplegu Zerbitzuak inkesta bat egin du bere prestakuntza-beharrak ezagutzeko eta enpleguko eta prestakuntzako politikak hobetzeko", "tgt": "Inkesta egin zen langileek prestakuntzari, arazoei eta etorkizuneko kontratazio-planei buruz dituzten premiak jakiteko. Horrek guztiak balioko du Eusko Jaurlaritzak enplegu- eta prestakuntza-politikak hobeto egin ahal izateko. Enpresek politiketan duten parte-hartzearen gaia lantzen ari den Aholku Batzorde bat dago.", "score": 0.1363579567187357 }, { "src": "Jarduera ekonomikoen eta lan-merkatuaren beraren eraldaketa sakonaren testuinguruan, Lanbidek eta Lan eta Enplegu Sailak, Idoia Mendia lehendakariordeak zuzenduta, Hezkuntza eta Ekonomiaren Garapen Sailekoekin eta gizarte-eragileekin (Confebask, CCOO eta UGT) batera, Prestakuntza-premiak Aztertzeko eta Hautemateko Aholku Batzordearen bidez, enpresak enpleguko eta prestakuntzako politiken eta programen diseinuan eta garapenean zeregin aktiboagoan inplikatu nahi dituzte.", "tgt": "Batzordean honako hauek parte hartzen dute: • Lanbidek • Lan eta Enplegu Sailak • Hezkuntza Sailak • Ekonomiaren Garapen Sailak • Confebask patronalak • CCOO eta UGT sindikatuek.", "score": 0.3726412900060602 }, { "src": "Lehen pandemiak eta oraintsuago gerrak enpresa-zailtasunak markatu dituzten urte batzuen ondoren, enpresen % 65ek adierazi du datozen bi urteetan langileak kontratatzeko asmoa duela. Asmo horrekin bat datoz bai hamar langile baino gutxiagoko konpainiak, bai 250 langile baino gehiago dituztenak. Era berean, ez dago alderik lurralde historikoen arabera. Langile gehiago izateko joera handiena duten jarduera-sektoreak honako hauek dira: energiaren, gasaren eta aire girotuaren hornidura, uraren kudeaketa, saneamendu-jarduerak eta hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa, manufaktura-industria, osasun- eta gizarte-jarduerak, ostalaritza, eraikuntza eta garraioa eta biltegiratzea.", "tgt": "Inkestan galdetu zen ea datozen 2 urteetan pertsona gehiago kontratatzea aurreikusten zuten. Enpresen erdiak baino gehiagok, ehuneko 65ak baietz erantzun du. Erantzuna ona izan da bai 250 langile baino gehiagoko enpresa handietan, eta bai 10 langile baino gutxiagoko txikietan. Euskal probintzia guztietan eta ia sektore guztietan.", "score": 0.1895724671039247 }, { "src": "Etorkizunean aurre egin beharreko erronkei dagokienez, nabarmentzekoa da hiru trantsizioei aurre egitea: digitala, ingurumenekoa eta demografikoa, eta, azken horretan, bereziki, plantillen zahartzeari eta langileen ordezkapenari lotutako guztia. Egoera ekonomikoagatik, inflazioagatik, kostuen igoeragatik eta merkatu berriei ekiteagatik ere kezkatuta daude.", "tgt": "Enpresek diote etorkizunerako honako erronka hauek dituztela: • Trantsizio digitala, ingurumenekoa eta demografikoa. Hau da, erantzuten jakitea teknologia berriak sartzeko, ingurumena errespetatzeko eta erretiroa hartuko duten langileak ordezkatzeko aldaketei. • Egoera ekonomikoa: inflazioa , kostuen igoera eta produktuak leku eta herrialde berrietan saltzea.", "score": 0.3901459854220833 }, { "src": "Profil egokiak aurkitzeko zailtasunak", "tgt": "Langileak aurkitzeko zailtasunak", "score": 0.5987672135427814 }, { "src": "Enpresek azaldu dutenez, langile kualifikatuak kontratatzeko oztopo nagusiak prestakuntza eta espezializazio egokirik ez izatea izan dira, eskatutako lan-esperientzia faltaz gain. Horregatik, profil zailenen artean ofizialak, langileak eta artisauak, soldatapeko sukaldariak, soldatzaileak, oxiebakitzaileak eta mekanikako teknikariak daude.", "tgt": "Enpresek diotenez, langile gaituak dira aurkitzen zailenak. Arazoa da langile horiek ez dutela postu horietarako beharrezko prestakuntzarik eta esperientziarik. Adibidez, ez dituzte aurkitzen: ofizialak, langileak eta artisauak, sukaldariak, soldatzaileak, mekanikako teknikariak...", "score": 0.19568283988017068 }, { "src": "Langile teknikoen, profesional zientifikoen, intelektualen eta laguntzakoen kasuan, inkestak prestakuntzarik eza eta esperientziarik eza ere aipatzen ditu, erizain espezializatuak, medikuak, ingeniariak eta sistema informatikoetako eragiketetan teknikariak dira beren eskaeretan gehien agertzen diren lanpostuak.", "tgt": "Teknikari, zientifiko, intelektual eta laguntzaileen artean, arazoa prestakuntza eta esperientzia falta da. Adibidez, ez dituzte aurkitzen: erizain espezializatuak, medikuak, ingeniariak eta informatikako teknikariak.", "score": 0.375445192692134 }, { "src": "Bestalde, kualifikatu gabekoei edo oinarrizko okupazioei dagokienez, espero ziren lan-baldintzak izan dira eragozpen handiena, bai soldatari dagokionez, bai lanaldiei dagokienez, bai kontratu motari dagokionez, eta hemen soldatapeko zerbitzari eta sukaldariak eta denda eta biltegietako saltzaileak agertzen dira.", "tgt": "Prestakuntzarik gabeko langileen arazoak soldata, lanaldiak eta kontratu mota dira. Ez dituzte aurkitzen: zerbitzariak eta sukaldariak, dendetako eta biltegietako saltzaileak.", "score": 0.3062368699679517 }, { "src": "Gainera, erdi-mailako kargudunak betetzeko langileak eskatzean, ikusi da ez zutela gaitasun egokirik (digitalak, elkarlanekoak, analitikoak, hizkuntzak, jarrera eta interesa), eta, gainera, ez zutela esperientziarik; aldiz, administrazioko eta bulegoko lanpostuetan, zailtasuna izan da, halaber, gaitasunik eza. Azkenik, zuzendaritzako edo gerentziako langileen artean, esperientziarik eza izan da oztoporik handiena.", "tgt": "Erdi-mailako kargudunen eta bulegoko lanak dituztenen arazoa gaitasun falta da, hau da, informatika, hizkuntzak, jarrera...", "score": 0.4111916596495592 } ] }, { "id": "390", "alignments": [ { "src": "\"Larrialdietako 112ren APP berria jaisten dutenek GPS sistemaren bitartez lokalizatzeko aukera aktibatu dezakete, eta datu medikoak ere eman ditzakete (alergiak, gaixotasun kronikoak, hartutako botikak, eta abar). Horri esker zerbitzua eraginkorragoa izan daiteke osasun-larrialdiei erantzun behar izaten zaienean. Gainera, pertsona batek larrialdi-abisua bidaltzen digunean berak nahi duen pertsonari deitzeko harremanetarako zenbaki bat gehitzeko aukera ere emango zaio\", adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak larrialdiei erantzuteko sistema berri bat aurkeztu du. APP bat da, alegia, telefono mugikorretarako aplikazio bat, pertsona orori zerbitzua errazago erabiltzen laguntzen diona. Batez ere, komunikatzerik ez duten pertsonentzat da (hitz egiteko edo entzuteko zailtasunak dituztenentzat). Nola funtzionatzen du APP honek? • Doakoa da. • Android eta IOS sistemaren bidez jaitsi daiteke. • Euskaraz eta gaztelaniaz jaitsi daiteke. • Deitzen duenaren kokalekuari buruzko datuak ematen dituen GPS bat aktiba dezake, deitzeko botoia sakatuta. • Pertsonaren datu medikoak eman daitezke (alergiak, medikamentuak, gaixotasun kronikoak...). • Pertsona baten datuak eman daitezke, hari deitu ahal izateko, zenbaki horretatik larrialdi-dei bat jasotzen denean.", "score": 0.1792600653347688 }, { "src": "Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak gaur aurkeztu du Larrialdiak Kudeatzeko Txurdinagako Zentroan larrialdietako APP berria. APP horri esker erraz eta zuzenean komunikatu ahal izango dira 112 SOS DEIAK Koordinazio Zentroarekin bai entzumen edo mintzamen arazoak dituzten pertsonak bai herritar guztiak, oro har.", "tgt": "Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Bilboko Txurdinagako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan aurkeztu du APPa.", "score": 0.6968032206476632 } ] }, { "id": "206", "alignments": [ { "src": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman duenez, Gobernu Kontseiluak Zaldibarko zabortegitik kentzen ari diren hondakinak birkokatzeko salbuespenezko eta premiazko neurrien dekretu bat onartu du. Josu Erkorekak azaldu duenez, dekretu horrek Verter Recycling-en lursailetan bi biltegi eraikitzen hastea ahalbidetuko du, bertako hondakinak hartzeko prestatuta daudenak, baita horietara iristeko bideak ere. \"Alberto eta Joaquin erreskatatzeko eta lursaila sendotzeko lanetan ateratzen ari diren lurra eta hondakinak segurtasun berme osoz kokatzeko kokaleku bat premiazkoa da\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan batzartu da, eta erabaki batzuk hartu ditu. Gobernu Kontseiluak premiazko neurriak onartu ditu, Zaldibarreko zabortegian desagertutako langileen bilaketa-lanetan kentzen ari diren hondakinak beste leku batean biltegiratzeko. Lurrari eta hondakinei eusteko leku segurua izan behar du. Bi depositu eraikiko dira enpresaren lurren barruan, bai eta deposituetaraino heltzeko sarbideak ere.", "score": 0.2660327032233646 }, { "src": "Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Osasun sailburu Nekane Murgarekin batera.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Nekane Murga Osasuneko sailburuak azaldu dute zer akordiotara heldu diren.", "score": 0.3347425539503259 }, { "src": "Nekane Murga Osasun sailburuak, EAEn koronabirusaren aurrean jarduna aztertzeko sailarteko mahaiaren bilera ren ostean, jakinarazi du 13 koronabirus kasu baieztatu direla Euskadin; 10 Araban, 2 Gipuzkoan eta 1 Bizkaian; horietatik 5 osasun-langileak dira. Murga sailburuak berretsi du Osasun Sailak lanean jarraitzen duela baieztatutako kasuen kontaktu-azterketetan, eta azterlan horiek 211 pertsona hartzen dituztela barne. Ildo horretan, Nekane Murgak iragarri du 12 mediku gehiago sartuko direla Osasun Publikoko zaintza epidemiologikoko taldean, eta, horri esker, gaur egun 25 pertsonak lan egiten duten zerbitzua indartuko da. Bestalde, Osakidetzako osasun-erakunde guztiek jarduera-protokoloak aplikatzen jarraitzen dute. Nekane Murgak onartu du, osasun arloko profesionalen artean izandako kasu positiboek murrizketak ekarri dituela zentroetan, bereziki Arabako ESIan. Hala ere, sailburuak berak lasaitasunerako deia egin du, bereziki Arabako biztanleei, osasun-laguntza bermatuta baitago.", "tgt": "Euskal Autonomia Erkidegoan, koronabirusak kutsatutako 13 kasu egiaztatuta daude: • 10, Araban. • 2, Gipuzkoan. • 1, Bizkaian. 13 pertsona horietatik, 5 osasun-arloko langileak dira: medikuak edo erizainak. 25 profesionalek osatutako talde bat ari da lanean Osasun Publikoko Zainketa Epidemiologikoan. Osakidetzan jarduteko protokolo bereziak aplikatzen ari dira.", "score": 0.32347636797371526 }, { "src": "Gainera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, dibertsitate funtzionala duten pertsonen enplegagarritasuna bultzatzeko Laguntzen Programa bat onetsi du Gobernu Kontseiluak. 700.000 euro dira, pertsona horiek lan-merkatuan sartzea errazteko, bi modutan; batetik, 4.000€ euroko laguntzak enpresei, kontratu finkoak eta lanaldi osokoak egiteko; eta, bestetik, 1.000€ euroko laguntzak, enpresei zuzenduak, lanpostuak egokitu eta era guztietako oztopoak ezabatu ditzaten, produkzio-zentroetan pertsona horiei sarbidea, mugikortasuna, komunikazioa edo ulermena zailtzen dizkieten oztopoak, alegia. Bozeramaileak adierazi duenez, programa honekin, Eusko Jaurlaritzak espero du desgaitasuna duten pertsonen 200 kontratu finko baino gehiago izatea lan-merkatu arruntean.", "tgt": "Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako lanpostuak sortzeko laguntzak Gobernu Kontseiluak 700 mila euroko laguntza onartu du dibertsitate funtzionala dutenek lanpostu bat aurkitzeko aukera gehiago izan dezaten. Bi motatako laguntzak emango dira: • Guztira, 4.000 euroko dirulaguntzak dibertsitate funtzionala duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresentzat, betiere kontratu mugagabeak eta lanaldi osokoak egiten badizkiete. • Guztira, 1.000 euroko laguntzak pertsona horientzako lanpostuak egokitzen dituzten eta mota guztietako oztopoak kentzen dituzten enpresentzat (fisikoak, komunikaziokoak, eta abar...). Eusko Jaurlaritzak espero du laguntza horiei esker 200 kontratu mugagabe baino gehiago egitea desgaitasunaren bat duten pertsonei.", "score": 0.36061941032683736 }, { "src": "Horrez gain, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak berritu egin dituela bost kide Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan; Batzordearen zeregina da jardun administratibo guztia legeekin eta Zuzenbidearekin bat etortzen dela zaintzea, eta bere ardura da sortzen diren gatazkak bere gain hartzea tokiko autonomia defendatzean, ezohiko errekurtso administratiboetan, deuseztasunean, interpretazioan eta ebazpenean kontratu edo emakida administratiboei dagokienez edo udalerrien alterazioari dagokionez, horrek eragina duenean Lurralde Historiko batean baino gehiagotan. Josu Erkorekak adierazi duenez, prestigio handiko bost jurista dira, 6 urte gehiago jarraituko dutenak Aholku Batzorde Juridikoko kide izaten: Fátima Saiz, Imanol Zubizarreta, Iñaki Beitia, Luis María Eskubi, eta Maite Astigarraga Goenaga.", "tgt": "Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa EAEko administrazio publikoek egiten duten guztia legeen eta Zuzenbidearen araberakoa dela zaintzen du batzorde horrek. Ospe handiko juristak dira, eta 6 urte gehiago emango dute lanean batzordean. Hona bokalak: Fátima Saiz, Imanol Zubizarreta, Iñaki Beitia, Luis María Eskuin eta Maite Astigarraga Goenaga.", "score": 0.4252958630856857 } ] }, { "id": "13", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.27496625627769244 }, { "src": "Bozeramaileak jakitera eman du Lehendakariak Gobernu Kontseiluari jakinarazi diola, bera eta Alain Rousset Nouvelle Aquitaineko presidentea Europako Garraio komisarioa den Adina Veileanekin elkartuko direla bihar.", "tgt": "Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Alain Rousset Nouvelle Aquitaineko presidentea bideokonferentzia bidez bilduko dira Europako Garraio komisarioa den Adina Veileanekin.", "score": 0.6165024392069274 }, { "src": "Zupiriak azaldu du bilera bideokonferentzia bidez egingo dela eta Iberiar penintsula eta Frantziako hego-mendebaldea lotu beharko dituen korridore atlantikoarekin lotutako gaiei errepasoa egitea duela helburu. Proiektu hori trantsizio ekologiko eta energetikoen helburuen barruan dago eta 1996an sortutako Europa barneko Garraio Sarearen parte da.", "tgt": "Bilera horretan korridore atlantikoari buruz hitz egingo dute. Korridorea garraio proiektu bat da Espainiako iparraldea Frantziako hegoaldearekin trenez lotzeko. Proiektu hau 1996an sortu zen eta Europa barneko Garraio Sarearen parte da.", "score": 0.2887719949156409 }, { "src": "Bingen Zupiriak adierazi duenez, bilera horretan, lehendakariak eskatuko du Bordele-Hendaia-Gasteiz interkonexioa 2030erako garaiz eta modu egokian egitea eta lehentasuna ematea mugaz gaindiko interkonexio horiei Europa barneko Garraio Sarearen (TEN-T) esparruan egiten diren inbertsioen artean. Era berean, interkonexio horren egungo gauzatze-egoerari buruzko kezka azalduko du lehendakariak, eta abiadura handiko linea berri bat eraikitzearen beharra azpimarratuko du, Bordele-Akize eta Euskal Y-a lotuko dituena, Europako araudian jasotako konpromisoak errespetatuz eta elkarreragingarritasuna bermatuz.", "tgt": "Lehendakariak komisarioari eskatuko dio 2030erako Bordele-Hendaia-Gasteiz konexioa errealitatea izan dadila. Urkulluk ere esango dio kezkatuta dagoela egungo atzerapen-egoerarekin eta oso garrantzitsua dela abiadura handiko trenaren linea berri bat eraikitzea Frantzia eta Espainia arteko mugaraino. Horrek Bordele-Akize linea eta euskal \"Y\" -a lotuko lituzke.", "score": 0.38284250750364385 }, { "src": "Osakidetzako LEPetan antzemandako gorabeherei dagokienez, Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du gorabeheren berri izan bezain laster Osakidetzaren webgunean argitaratu zela horri buruzko informazioa, eta zegokion epaimahaiak horiek konpontzeko hartu zituen erabakiak zehaztu zirela.", "tgt": "Osakidetzako LEPri dagokionez Eusko Jaurlaritzak esan du Osakidetzako LEPren azken probetako arazoen berri izan bezain laster, arazo horiek konpontzeko epaimahaiaren erabakiak argitaratu zirela Osakidetzaren webgunean.", "score": 0.5410923525102618 }, { "src": "Bingen Zupiriak gogorarazi du Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoak Eusko Legebiltzarrak onartutako prozeduraren arabera egin direla. Hala, adierazi duenez, gorabehera horiek Osakidetzaren egituraren kontroletik kanpo daude, \"probak eta azterketak egiteko ardura duten epaimahaien erantzukizuna dira betiere hautagai guztien arteko berdintasuna bultzatzeko helburuarekin\", adierazi du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du frogak Eusko Legebiltzarrean onartu bezala egiten direla. Azterketak egiten dituzten epaimahaiek azterketetara aurkezten diren pertsona guztien arteko berdintasuna errespetatuz egiten dute beti.", "score": 0.4450876187692489 } ] }, { "id": "131", "alignments": [ { "src": "• Sailburuak eman dio amaiera Fernando Canales chefak, lehenengo mundu biraren 500. urteurrena dela eta, gastronomiaren garrantziaren inguruan ItsasMuseumen emandako hitzaldiari.", "tgt": "Irailaren 14ean hitzaldi bat egin da gastronomiak duen garrantziari buruz Bilboko Itsasmuseumen.", "score": 0.2593291451610278 }, { "src": "Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eman dio amaiera Bizkaiko Merkataritza Itsasketako Kapitainen Elkarteak Elcanoren mundu biraren 500. urteurrena dela-eta antolatutako hitzaldiari.", "tgt": "Bizkaiko Merkataritza Itsasketako Kapitainen Elkarteak Elcanoren mundu biraren 500. urteurrena dela-eta antolatu du hitzaldia. Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, hitzaldiari amaiera eman dio. Sailburuak dio Euskadiko sukaldaritza oso garrantzitsua dela, horregatik urtero jende gehiagok bisitatzen gaitu. Pertsona horiek euskal sukaldaritza ezagutzera eta probatzera etortzen dira.", "score": 0.7304710279274101 }, { "src": "Hitzaldia Fernando Canales sukaldariak eman du, eta XV. eta XVI. mendeetako gastronomian espeziek zuten garrantzia eta Lurraren zirkumnabigazioa osatu zuen lehenengo bidaia haren bultzatzaile gisa bete zuten eginkizuna azpimarratu du. Sailburuak jakitera eman du, bestalde, gastronomia dela Euskadira bidaiatzeko arrazoi nagusia, eta urtez urte gora egiten duen joera dela adierazi du.", "tgt": "Fernando Canales sukaldariak hitzaldia eman du. Sukaldariak dio espeziak oso garrantzitsuak zirela 15. eta 16. mendeetako sukaldaritzan. Horregatik hasi zen munduari lehen bira ematen bukatu zuen bidaia.", "score": 0.33236834885644123 }, { "src": "Hurtadoren ustez, euskal gastronomia balio handiko baliabide bat da, Euskadiren irudiari asko laguntzen diona; izan ere, ez da jatetxerik garrantzitsuenetan geratzen, baizik eta baita miniatura sukaldaritzan, kalitatezko produktuan, taberna, sagardotegi, upeltegi eta horietako profesionaletan ere.", "tgt": "Euskal sukaldaritzak euskal nortasuna eta izateko modua ezagutzera emateko aukera ematen du: • bertako jatetxe handien eta \"pintxoen\", sagardotegi, taberna eta sektore honetako profesionalen bitartez. • eskaintzen dituen produktuen kalitateagatik.", "score": 0.3518332012809546 }, { "src": "Alde horretatik, Hurtadok nabarmendu du sektoreak pandemia garaian erakutsi duen profesionaltasuna eta erresilientzia, bai eta Sailaren erresistentzia plana ere, sektore horietara 100 milioitik gora bideratu baititu.", "tgt": "Gainera, sailburuak gogorarazi du pandemiak eragin handia izan duela sektore honengan eta bertako profesionalengan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak 100 milioi euro baino gehiago eman ditu Erresistentzia Planarekin sektore hau berriro martxan jartzen laguntzeko.", "score": 0.29999641163277657 }, { "src": "Sailburuak gastronomiaren garrantzia berretsi du, eta lurraldearen identitatea eratzean betetzen duen eginkizuna nabarmendu du, \"jaten duguna gara, baina jaten dugun hori historia baten, eragin batzuen, mestizajearen, emaitza da\", esan du. \"Nik ez dakit nolakoa izango den Euskadiko sukaldaritza hemendik hogei urtera\" –laburbildu du Hurtadok– \"baina gauza bat dut argi: ziur nago abangoadia izango garela, erreferentzia izaten jarraituko dugula eta gure sukaldaritza oraindik ere askotarikoagoa izango dela. Izan ere, gizarte abegitsu eta ireki gisa gurera iristen diren pertsonak integratzen ditugun era berean, etortzen direnek ekartzen dituzten zaporeak geureganatzen dakigu\".", "tgt": "Euskal sukaldea beste herrialde batzuetatik Euskadira bizitzera datozen pertsonen lana ere bada. Euskal Herria herri irekia baita eta integratzen ditu bai iristen diren pertsonak, bai haien kulturetatik ekartzen dituzten zaporeak eta sukaldaritza. Horrek euskal sukaldaritza desberdina eta abangoardiakoa izaten laguntzen du.", "score": 0.14104322721382928 }, { "src": "Aurten euskaldun batek, Juan Sebastián Elcanok, munduari emandako lehenengo biraren 500. urteurrena bete da. Itsasontzi haietan Espainiako eta Europako lurralde askotako tripulazioa zegoen. Ahalegin kolektibo hori esplorazioak edo bidaiak ekarriko zien loriarekin zerikusirik ez zuen arrazoi batengatik hasi zen: espezien sorlekura, gaur egun Moluka izenez ezagutzen ditugun irletara, iristeko bide bat aurkitzea.", "tgt": "Aurten 500 urte bete dira munduko lehen bira egin zenetik. Bira Juan Sebastián Elcano euskal marinelak eman zuen. Elkanok Espainiako eta Europako komunitate ezberdinetako hainbat marinelekin egin zuen bidaia hau.", "score": 0.3214141694323771 }, { "src": "Horregatik, amaitu du esanez Hurtado sailburuak, Espainiako bost autonomia-erkidegok erabaki dute koordinatuta elkarlanean jardutea Elcano bideari euskarria eta proiekzioa emateko. Turismo-baliabide hori autonomia-erkidego bakoitzeko eskaintzari batu zaio, lehen zirkumnabigazioaren aurreko historiaren hariaren bidez.", "tgt": "Bide honen bidez, pertsonek ezagutu dezakete erkidego bakoitzak duen eskaintza turismoan eta nolakoa zen mundua lehen bira hori baino lehen.", "score": 0.2984344910841632 } ] }, { "id": "141", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak Elkarlan eta Open Data sariak banatu ditu gaur, 2020. urteari dagozkionak, eta ehun proiektu eta ideia berritzaile inguru aurkeztu dira, gehienak osasunari, gizarte-kohesioari, ingurumenari, kulturari, garapen ekonomikoari edo zerbitzuei lotutakoak. Sari banaketa Bilboko Artxibo Historikoan egin da, ekitaldi misto batean, presentziala eta telematikoa aldi berean. Bilbon bertan izan dira saritu ia guztiak eta baita Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko arduradunak ere, Jone Berriozabal Erakunde Harremanetarako sailburuordearekin, Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariarekin eta Miren Martiarena Gobernu Irekiako zuzendariarekin batera. Saileko arduradunek eta herritarrek osatutako epaimahaiak baloratu eta puntuatu ditu proiektuak. Elkarlan lehiaketako proiektuen kasuan, herritarrek parte-hartze handia izan dute, 7.500 pertsonak baino gehiagok eman baitute botoa on-line.", "tgt": "Jone Berriozabal, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak, Javier Bikandi, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariak eta Miren Martiarena, Gobernu Irekiako zuzendariak parte hartu dute 2020ko Elkarlan eta Open Data sarien banaketa ekitaldian. Ekitaldia Bilboko Artxibo Historikoan egin da aurrez aurre, eta baita Internet bidez ere. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko arduradunek eta herritarrek osatzen dute sarien epaimahaia.", "score": 0.6812039152609767 }, { "src": "Elkarlan sariek balio publikoa sortzeko proiektu berritzaileak aitortzen dituzte, herritarrek edo taldeek aurkeztutakoak osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, kulturaren, gizarte-kohesioaren, gobernantzaren eta erabaki publikoetan parte hartzearen arloetan beharrizan eta erronka sozialak sustatu edota bideratu asmoz. Bestalde, Open Data lehiaketak euskal erakundeek herritarrei informazioa emateko eta erabiltzeko eskaintzen dizkieten datu irekiak berrerabiltzea bultzatzen du.", "tgt": "Elkarlan sariek proiektu berritzaileak aitortzen dituzte. Hurrengo arloetan gizarte erronka eta beharrak bultzatzen dituzten proiektuak dira: • osasuna • ingurumena • kultura • gizarte-kohesioa, hau da, bateratuta dagoen gizartea eta pertsona guztien iritzia kontuan hartzen duena. • gobernantza, hau agintzeko modu berria da, eraginkorra, kalitatezkoa eta pozgarria. herritarren parte-hartzea erabaki publikoetan. Open Data sariek bultzatzen dute euskal erakundeek herritarrei eskainitako datu irekiak berriz erabiltzea.", "score": 0.3211524578082768 }, { "src": "• Hogeita hamar proiektu aurkeztu dira Elkarlan 2020 lehiaketara, eta hirurogei proiektu eta ideia inguru Open Data-2020 lehiaketara", "tgt": "2020.an proiektu hauek aurkeztu dira: • Elkarlan sarietara 30 proiektu inguru. • Open Data sarietara 60 proiektu inguru.", "score": 0.28229559528129833 }, { "src": "Ai Laket Euskadi elkarteari ere Elkarlan saria eman diote, drogen informazio eta azterketarako gune finkoaren proiektuagatik; jai eta aisialdi giroan drogen eta droga horien kontsumoaren inguruko edozein kontsulta egin nahi duenarentzat erreferentziazko lekua da. Saritutako beste ekimen bat Zubietxe elkarteak garatu duena izan da, Bilboko Alde Zaharraren eta Abusuren inguruan baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonentzat. Liburudenda sozial bat da, eta, hainbat urtez martxan egon ondoren, komunitate-eragile bihurtu da, inguruarekin eta bizilagunekin aliantzak sortzen dituena.", "tgt": "Elkarlan sariak irabazi dituzten proiektuak dira: • Bizkaiko Parkinson elkarteak (Asparbi) garatu duen hatsapp taldea errehabilitazio terapiarekin jarraitzeko musikoterapia eta ahozko terapiaren bidez. • Ai Laket Euskadi elkarteak sortu duen drogen informazio eta azterketarako gune finkoa. Informazio gune hau erreferentziazko lekua da drogei buruzko edozein galdera egiteko. • Zubietxe elkartearen liburu-denda soziala. Haren inguruan eta bizilagunekin aliantzak sortzen ditu. • Harrera egiteko Herritarren Sarea. Migratzaileak eta errefuxiatuak hartzeko lan egiten du.", "score": 0.3334140092571999 }, { "src": "Datu irekietan oinarritutako aplikazioen atalean, Manuel Jose Garciak garatutako proiektuak irabazi du, lizitazioak formalizatzeko administrazio publikoak eta enpresak konexioan jartzen dituen aplikazio batek. Bigarren saria Unai Anterok eta Beatriz Arenalek egindako Avatar Parking mugikorrerako aplikazioarentzat izan da. Aplikazio hori Donostian gertuen dagoen autoen aparkalekua aurkitzeko laguntzaile gisa pentsatuta dago. Ideien atalean, Open Data lehen saria Ortzi Torices eta Hodei Goncalvesentzat izan da, airean dagoen polen mailak iragartzeko sare neuronal artifizialetan oinarritutako eredu fisiko-matematiko bat sortzeko proposamenarekin. Hurrengo urratsa izango litzateke informazio hori osasun profesionalei eta alergia arriskuan dauden herritarrei banatzea, polen maila aurreratu eta eskainitako zerbitzua hobetu ahal izateko. Ideien atalean, bigarren saria Iker Diezek eta Alberto Nietok jaso dute, bere web aplikazioagatik eta mugikorragatik; izan ere, Euskadiko erabiltzaile-turistari espazio geografiko mugatu batean turista bakoitzak nahi dituen planak eta jarduerak proposatzen dizkio.", "tgt": "Open Data sariak irabazi dituzten proiektuak dira: • Lehen saria: lizitazioak formalizatzeko administrazio publikoak • eta enpresak konektatzen dituen aplikazioa. • Bigarren saria: Avatar Parking mugikorrerako aplikazioa, • Donostian aparkalekua aurkitzeko.", "score": 0.47370993795783567 } ] }, { "id": "315", "alignments": [ { "src": "• Bizkaiak Bilboko Metroaren 1. eta 2. Linean MUGI txartela erabiltzeko aukera emango du, eta Gipuzkoak BAT eta BARIK txartelak Lurraldebuseko unitate guztietan erabiltzekoa", "tgt": "Euskadin, garraio publikorako 3 txartel daude: • BAT: Araban erabiltzen da. • BARIK: Bizkaian erabiltzen da. • MUGI: Gipuzkoan erabiltzen da. • Orain arte, txartel horiek probintziako garraiobide publiko guztietan eta beste probintzietako garraiobide batzuetan erabili ahal ziren, baina ez guztietan. Adibidez: MUGI txartela ezin zen erabili Bilboko Metroaren 1 eta 2 lineatan. Edo BARIK eta BAT txartelak ezin ziren erabili Lurraldebuseko autobusetan. Gaur, Euskadiko Garraio Agintaritza (EGA-ATE) bildu da Gasteizen. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garraioko arduradunak bildu dira. • urteaz geroztik, Euskadiko Garraio Agintaritza lanean aritu da txartel guztiak garraiobide gehiagotan erabiltzeko aukera egon dadin. • Bi hilabete barru, MUGI erabili ahal izango da Bilboko Metroaren 1 eta 2 lineatan. • Lurraldebuseko autobusek makina berriak izango dituzte BAT eta BARIK erabili ahal izateko. • Araban, BAT txartela makina baliogabetzaileetan bakarrik karga zitekeen.", "score": 0.2633995306947046 }, { "src": "Oztopo horiek gainditzeari esker beste maila bat gainditu ahal izango da interoperabilitateari dagokionean, eta Euskadiko garraio publikoko bidaiarien mugikortasuna nabarmen hobetuko da. Horrekin, hurrengo mugarrian lanean ari dira dagoeneko: txartel bakarra osatzea, elementu fisiko edo birtual gisa.", "tgt": "Aldaketa horiekin, Euskadiko garraio publikoaren sistema asko hobetuko da, eta erabilgarriagoa izango da Euskadin barrena batetik bestera ibili behar dutenentzat.", "score": 0.2850876620536884 } ] }, { "id": "161", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gotzone Sagarduy Osasuneko sailburuak zein akordiotara iritsi diren azaldu dute.", "score": 0.23542874737194694 }, { "src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik jakitera eman du Osasun Sailak zentro soziosanitarioetan COVID-19aren Zaintzarako eta Kontrolerako Protokoloa prestatu duela; hartan, Euskadiko adinekoen osasuna –COVIDaren aurrean kalteberena den kolektiboetako bat– babesteko urrats eta gomendio batzuk ezartzen dira.", "tgt": "Sagarduy sailburuak esan duenez, Osasun Sailak COVID-19a zaindu eta kontrolatzeko protokoloa egin du adinekoak dauden zentroetan.", "score": 0.36625257590180066 }, { "src": "Gainera, Osasun sailburuak koronabirusak Euskadin bizi duen egoerari buruzko datu eguneratuak eman ditu ezagutzera. Sagardui sailburuak adierazi duenez, datuek joera bera islatzen dute, poliki-poliki beheraka doana; hala ere, azpimarratu du oraindik zuhurtziari eutsi behar diogula eta pandemiaren bilakaeraren joera aztertzen jarraitu behar dugula datozen asteetan.", "tgt": "Era berean, koronabirusak Euskadin bizi duen egoerari buruzko datuak eman ditu. Sailburuak esan du kasuak pixkanaka jaisten ari direla. Baina oraindik kontu handiz ibili behar dela eta zuhurrak izan.", "score": 0.6376342021481197 }, { "src": "Era berean, Bozeramaileak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak eskola-eremuan osasuna sustatzeko laguntzak arautzen eta deitzen dituen agindua onetsi duela. Laguntzen deialdia, 94.000 euro guztira, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako guraso-elkarteei eta irakaskuntza-kooperatibei zuzentzen zaie. Zupiriak azaldu duenez, Europar Batasunaren \"Osasuna politika guztietan\" estrategiarekin gomendioekin bat egiten du ekimenak eta Euskadi Mugiment programaren barruan kokatzen da, herritar guztien artean jarduera fisikoa sustatzeko proiektuaren barruan.", "tgt": "94 mila milioi euro gastatzea onartu du Gobernu Kontseiluak Guraso Elkarteentzako (AMPA) eta irakaskuntza- kooperatibentzako laguntzetan. Laguntza horiek Euskadi Mugiment izeneko proiektu batekin dute zerikusia Herritar guztiak jarduera fisikoa egitera bultzatzen dituena.", "score": 0.27921722648927055 }, { "src": "Bestalde, Zupiria sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak onartu egin duela Covid-19aren krisiaren ondorioz ahulezia ekonomikoan dauden eta Euskadiko alokairu libreko etxeen parkean errentariak direnen pertsonentzat ezarritako laguntza zuzenak eskatzeko epea abenduaren 31ra arte luzatzen duen agindua.", "tgt": "Alokairuan bizi diren pertsonak eta koronabirusaren arazoagatik zailtasun ekonomikoak badituzte, abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak.", "score": 0.31485144898660555 } ] }, { "id": "70", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Jonan Fernandez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin batera. Berak, Gazteen Emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu du. Orain, bi hilabeteko epea ireki da ekarpenak jasotzeko eta martxoan onartzea aurreikusten da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jonan Fernandez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. Eusko Jaurlaritzak datorren martxoa baino lehen onartu nahi du. Gaurtik aurrera eta bi hilabetez, ekarpenak aurkez daitezke.", "score": 0.25095295552910957 }, { "src": "Jonan Fernandezek azaldu duenez, emantzipatzeko adina aurreratzea helburu estrategikoa eta lehen mailako lehentasuna da Eusko Jaurlaritzarentzat, atzerapenak gazteen bizi-proiektuen garapena hankaz jora jartzen baitu, eta desoreka demografikoari laguntzen baitio. Horrela, Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategiaren helburua da emantzipatzeko batez besteko adina 28 urtera murriztea 2030ean, eta emantzipazio-tasa, 25 eta 29 urteen artean, egungo % 39,5etik % 50era igotzea. Horretarako, 10 trakzio-proiektu eta 26 ekimen osagarri biltzen ditu, 5 eremutan egituratuta: enplegua, etxebizitza, errenta, kohesioa eta erresilientzia.", "tgt": "2030erako helburu nagusiak dira: • Emantzipatzeko batez besteko adina 28 urtera jaistea. • Emantzipatzen diren 25 eta 29 urte bitarteko gazteen kopurua % 50era igotzea. Estrategiak hainbat neurri jarriko ditu martxan honako 5 gai hauetan taldekatuta: • Enplegu: 500 lanpostu sortuko dira gazteentzako enplegurako talka programen bidez eta beste 14.000 lanpostu enplegu-programa orokorren bidez. • Etxebizitza: alokairurako laguntza 300 €-ra igoko da eta gazteentzako etxebizitza publikoak lortzeko aukera gehiago egongo dira. • Errenta: gazteentzako mailegu-programa bat sortuko da 2023an. Era berean, aztertuko da 25 eta 29 urte bitarteko gazteei emantzipatzeko laguntza ekonomikoa ematea. • Gizarte-kohesioa: baliabiderik eta familia-sarerik gabeko 18 urtetik gorako gazteek DSBEa eskatu ahal izango dute, baldintzak betetzen badituzte. Trapezistak programaren barruan. • Erresilientzia: zerbitzu bat sortuko da gazteei emantzipazio-prozesuan laguntzeko eta orientatzeko.", "score": 0.4955214093434105 }, { "src": "Jaurlaritzak Segurtasun sailak proposaturiko dekretu berri bat onartu du Ertzaintzari, Euskadiko udaltzaingoei eta merezimenduzko ekitaldiak egin dituzten pertsona eta erakundeei dominak, zorionak eta gainerako ohorezko kondekorazioak ematea bateratzeko. Errekonozimendu horien bidez, segurtasun publikoaren defentsan garrantzi handia duten jarduerak saritu nahi dira, bai eta Ertzaintzaren edo udaltzaingoen onerako edo prestigiorako den jarduera erabakigarriagatik ere.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Ertzaintzari, Euskadiko udaltzaingoei eta pertsona eta erakundeei ematen zaizkien polizia-merezimenduzko sari eta errekonozimendu guztiak bateratzea. Sari hauek segurtasun publikoan egindako lan ona aitortzeko ematen dira.", "score": 0.4842322891326046 }, { "src": "Arrantza-sektoreari aparteko laguntzak ematea onartu du gaurkoan Gobernuak, lehiakortasunari eusten laguntzeko eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko. Aparteko laguntza honen zenbatekoa 4 milioi eurokoa da, eta gasolioaren kostuak finantzatzeko erabiliko da zehazki. Bozeramaileak adierazi duenez, Gobernuaren ustez, funtsezkoa da gure lehen sektoreak Ukrainako gatazkaren ondorioz jasandako eragina minimizatzen saiatzea, eta horregatik akordio bat hartu zuen apirilean hainbat eremu ekonomikotan gerrak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko. Horrela, 143 milioi euroko funts ekonomiko bat sortu zen, Errusiak Ukrainan egindako inbasioak euskal ehun ekonomiko osoan dituen ondorioei aurre egiteko, eta horien artean dago orain arrantzaleei aktibatu zaien kopurua.", "tgt": "Hainbat sektoreentzako laguntza ekonomikoei dagokienez", "score": 0.20722654870876667 }, { "src": "Hezkuntza arloan, adostu da zuzeneko dirulaguntza bana ematea UPV/EHUri, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari hiru eremu hauetako programak eta ekintzak finantzatzera bideratzeko: eraldaketa digitala unibertsitatean, Unibertsitatea+Hezkuntza proiektuak eta osasun-ikasketetako programak. Hiru dirulaguntza hauen batura ia 4 milloi eurokoa da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak honako laguntza hauek onartu ditu: • 12 udaletan gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetarako. 4 milioi euro baino gehiago emango dira 179 pertsonek parte hartuko duten 13 programatarako. • Arrantza-sektorerako Ukrainako gerraren ondorio negatiboetarako laguntza gisa. 4 milioi euro emango dira gasolio-gastuetarako. Laguntza hori sektore honetarako onartutako 143 milioiko funts baten parte da. • Euskadiko enpresa txiki eta ertainen proiektuetarako. 25 milioi euroko abala emango zaio Luzaro finantza-erakundeari, kredituak eman ditzan. • Euskal Herriko, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateko programetarako. Ia 4 milioi euro emango dira 3 dirulaguntzetarako unibertsitateko eraldaketa digitalarekin osasun-ikasketarekin eta Unibertsitatea+Hezkuntzarekin lotutako programetarako.", "score": 0.1666546212487621 }, { "src": "Etxebizitza gaiei lotuta, Irungo Aleiko esparruan alokairu-erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen bat garatzeko Irungo Udalarekin hitzarmen bat sinatzea baimendu da. Akordio horri esker, Etxebizitza Sailak 60 babestutako etxebizitza eraiki ahal izango ditu, eta hartzaileak Gipuzkoako udalerri horretan erroldatutako pertsonak izango dira nagusiki.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Irungo Udalarekin hitzarmen bat onartu du alokatzeko 60 babestutako etxebizitza eraikitzeko. Irunen erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute etxebizitza horiek eskuratzeko.", "score": 0.44337244490517397 } ] }, { "id": "118", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Giza Zientzien, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien 2021eko Sarien banaketan izan da. Bertan, erakundeetako ordezkari ugari eta zientzia- eta kultura-arloetako pertsona ospetsuak izan dira. Aurten, Agustin Azkarate Euskal Herriko Unibertsitateko Historian doktorea eta Arkeologian katedraduna eta Ane Zulaika ikus-entzunezko sortzailea izan dira sarituak.", "tgt": "Gaur Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Giza Zientzien, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien 2021eko sariak banatu dira. Ekitaldia Gasteizko Santa Maria Katedralean egin da. Ekitaldira Iñigo Urkullu Lehendakaria joan da eta politika, kultura eta zientzia munduko beste pertsona asko ere.", "score": 0.7761281086172077 }, { "src": "Ekitaldia 2020ko Gazte Sariaren irabazleek, Alexander Gurrutxagak eta Joana Otxoak musikaz alaitu dute, eta errepertorioko hiru pieza interpretatu dituzte.", "tgt": "Musika-emanaldi bat ere egin da Alexander Gurrutxaga eta Joana Otxoarekin, 2020ko Gazte Sariaren irabazleak.", "score": 0.5093283407138203 }, { "src": "Ekitaldia hasi da 2019az geroztik 35 urtetik beherako gazteek aurkeztutako ikerketa- edo sorkuntza-proiektuak babesten dituen Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren banaketarekin. Maialen Olabe, epaimahaiko bozeramaileak, Ane Zulaika Aranburu ikus-entzunezkoen sortzailearen \"Emakumeak Blai\" lana definitu du: \"Emakume gazte baten ikuspegitik, ezkutuan zegoen emakumeen errealitatea agerian uzten duen lana da\". Saria jaso ondoren, Ane Zulaikak \"protagonismorik izan ez duten emakume batzuen istorioak biltzeko\" izaera azpimarratu du bere proiektuan. Emakumearen, euskararen eta ondarearen garrantzia nabarmendu nahi duen film labur batean islatuko da hori guztia.", "tgt": "Aurten, Eusko Ikaskuntza sarien irabazleak izan dira: • Agustin AzkarateEuskal Herriko Unibertsitateko Historian doktorea eta Arkeologiako irakaslea. Azkarate izan zen Gasteizko Santa Maria Katedrala berritzeko plana egin zuena. • Ane Zulaikaikus-entzunezko sortzailea. Saria irabazi duen proiektuak \"Emakumeak Blai\" du izena eta 35 urtetik beherako gazteek aurkeztutako proiekturik onena da. Proiektu honek orain arte erakutsi ez diren emakumeen historiak kontatzen ditu. Historia hauek emakumearen, euskararen eta ondarearen garrantzia azpimarratuko duen film labur baten parte izango dira.", "score": 0.12412209859558919 }, { "src": "Bere aldetik, Agustin Azkaratek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2021eko Saria egiaztatzen duen diploma jaso du. Eskerrak emateko, \"Anboto eta Udalaitz begien bistan\" dituen baserri batean bere familiaren jatorria eta haurtzaroa gogoratu ditu. Saria Vitoria-Gasteizi eskaini dio, \"duela ia berrogei urte adoptatu ninduen eta naizen guztia zor diodan hiriari\". Arabako hiriburuak, hiri \"aitzindari eta berritzaile\" gisa, \"ondarearen kudeaketa modu integralean, natura eta kultura uztartuz, sortzeko eta eraldatzeko ahalmen handia duen formula dela erakusten du\". Eta, azkenik, honako hau ziurtatu du: \"Oinordetzan jasotako ondareak, izan ginenaren memoriak, nortasun propioa ematen digu, berezi egiten gaitu, behin betiko indartzen gaitu, globalizazioaren marea geldiezinari arrakastaz aurre egiteko\".", "tgt": "Agustin Azkaratek eskerrak eman ditu sariagatik eta bere haurtzaroa eta baserriko familia gogoratu ditu. Bertatik Anboto eta Udalaitz mendiak ikusten ziren. Saria Gasteizko hiriari eskaini dio, han bizi baita duela ia 40 urte eta oso harrera ona egin zion. Azkarateren ustez, Gasteiz beste batzuk baino lehen gauza berriak egiten dituen hiria da. Eta oso ondo daki ondarea, natura eta kultura batzen. Haren ustez, izan ginenaren ondareak eta memoriak identitate bat ematen die pertsonei eta herriei eta indartsuago egiten gaitu globalizazioaren aurrean.", "score": 0.47905444223736626 }, { "src": "Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkullu lehendakaria Azkarate irakasleari esker ona azaldu dio \"Eusko Jaurlaritzaren solaskide etengabea izan da, bere ideiak eta proposamenak aurkeztu ditu eta bere lankidetza eskaini du aholkua eskatu diogun bakoitzean\". Bikaintasun profesionalaren adierazgarri dira Gasteizko Santa Maria Katedrala berritzeko plana eta \"20 urtez katedrala berreraikitzeko abenturaren berri herritarrei eman zien kontzeptu eredugarria\". Lehendakariak Ane Zulaika ere zoriondu du. Izan ere, \"begirada gazteak ere behar ditugu, bai, iragana ulertzeko eta gizarte arduratsu bat eraikitzen jarraitzeko\".", "tgt": "Lehendakariak eskerrak eman dizkio Azkarate irakasleari beti Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu delako, ideiak eta aholkuak ematen. Eta gogora ekarri du Santa Maria Katedrala berritzeko planean herritarrek 20 urtez parte hartzeko egin zuen lan garrantzitsua.", "score": 0.369620207603993 } ] }, { "id": "12", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluko berriak Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.5582471697855739 }, { "src": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu duen Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Lege-proiektua aurkeztu du. Nerea Melgosak azaldu duenez, etorkizuneko legeak lankidetzarako eta elkartasunerako euskal politikarako esparru juridiko berria ezarriko du, egun dauden erronka globalei modu eraginkorragoan aurre egiteko, \"garapen-ikuskera bat eskainiz, pertsonak eta planeta erdigunean jarriz, haien aniztasuna kontuan hartuz\". \"Etorkizuneko lankidetza-lege berri honekin, Euskadin nazioarteko garapen-agendak bere gain hartzea nahi da. Konpromiso solidarioa indartu nahi dugu gure nortasun-ezaugarrietatik: Kalitatezko lankidetza deszentralizatua bultzatzen dugu, elkartasunean eta gizarte lankidetza publiko sendoan oinarritua\", adierazi du.", "tgt": "Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legeari buruz Kontseilu Gobernuak onartu du euskal lege berri bat egiteko proiektua: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea. Lege horrek esango du euskal politikak nola izan behar duen lankidetza-gaietan eta nola jokatu modu eraginkorrean. Garapen -politikek pertsonengan eta planetan arreta jarri behar dute, dagoen aniztasuna kontuan hartuta.", "score": 0.4493222392138138 }, { "src": "Era berean, sailburuak azpimarratu du baliabide solidario posible guztiak ere mobilizatu nahi direla, erakunde-arkitektura berri bat finkatzen aurrera egiteko helburuarekin, lankidetzarako euskal eragileen arteko koherentzia eta erantzunkidetasuna hobetzeko. Hau horrela, Megosak nabarmendu du euskal sektore publiko osoari eta gainerako eragileei elkartasun-politikaren aldeko deia egiten diela Lege-proiektuak.", "tgt": "Lege berriak nahi du Euskadik: • Beste herrialde batzuen agenda berarekin lan egitea garapen gaietan. • Elkartasunarekiko konpromisoa indartzea, lankidetza-politika deszentralizatuaren, solidarioaren eta erakunde publiko eta pribatuen lankidetzaren bidez. • Ahalik eta baliabide gehien biltzea lor dezala, lankidetzako euskal eragile guztiek batera funtziona dezaten. • Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen lankidetza-jarduna zabaltzea.", "score": 0.3195611527142525 } ] }, { "id": "10", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera. Tapiak gaurko Gobernu Kontseiluan jorratutako hainbat dirulaguntzen berri eman du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Gobernu Kontseiluaren akordioak", "score": 0.27836514244799143 }, { "src": "Guztira, 40 euskal enpresa joango dira Japoniara bidaia ofizial honetan.", "tgt": "Lehendakaria Japoniara joango da", "score": 0.30568631001056334 }, { "src": "Programaren barruan, topaketa instituzionalak eta sektoreko beste topaketa batzuk egingo dira: Lehendakaria, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Business Leader Summitera joango da, energiaren, eolikoaren eta hidrogenoaren sektoreko euskal enpresen proiektu arrakastatsuak bertatik bertara ezagutzeko. Eta Javier Hurtado sailburuarekin batera, Euskadiko turismo-operadoreak bilduko dituen Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jardunaldian parte hartuko du.", "tgt": "Lehendakariak Japoniara bidaiatuko du datorren hilean. Bisita ofiziala egingo du beste Eusko Jaurlaritzako kideekin batera: Arantxa Tapia ekonomia sailburua eta Javier Hurtado merkataritza eta turismo sailburua. Baita ere, 40 euskal enpresetako ordezkari joan dira. Bidaian zehar Eusko Jaurlaritzako kideak japoniar enpresen eta erakundeen ordezkariekin bilduko dira eta hainbat jardueretan parte hartuko dute: • Business Leader Summit. Euskal enpresen proiektuak ezagutarazteko. Enpresa horiek energia eolikoarekin eta hidrogenoarekin lan egiten dute. • Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jardunaldia. Japonian turismoa lantzen duten euskal enpresak bilduko dira. • Basque Week Toshima hirian. Bi toki egongo dira Euskadiri eskainita gure kultura, kirola, tradizioak, leku turistikoak eta gastronomia ezagutarazteko.", "score": 0.15158737008320608 }, { "src": "Bidaia datorren hilean egingo da, eta Euskadi-Japonia 2023 urteko jarduera-programaren barruan kokatzen da. Programa horren helburua da Euskadi Basque Country marka Japoniako herrialdean ezagutaraztea eta bi aldeko harremanak areagotzea.", "tgt": "Bisita 2023ko Euskadi-Japonia programako jardueren parte da. Programa horren helburua da Euskadi Basque Country marka Japoniako herrialdean ezagutaraztea eta bi lurraldeetako harremanak areagotzea.", "score": 0.4267007078723127 }, { "src": "Hezkuntza alorrari lotuta, gaurko bileran onartu da 500.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Euskampus Fundazioari , LTC-Sarea ekimena garatu dezan, hau da, Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategien Sarea. Laborategi hauek bikaintasuneko ikerketa nazioartekotzen duten ekimenak dira, eta berrikuntza sustatzen dute ikerketatik abiatuta. 2015az geroztik abian dagoen mugaz bi aldetako ekimen hau Bordeleko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean garatzen da eta bazkide estrategikoak ditu Tecnalia, Donostia International Phisic Center eta IdEx Bordeaux. Lan dinamika honek esparru instituzional egonkorra bermatzen du Euskal Herriko eta Bordeleko ikerketa-taldeek elkarrekin lan egin dezaten.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 500 mila euro emango dizkio Euskampus Fundazioari Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategien Sarerako (LTC). Proiektu hau 2015etik dago martxan Bordeleko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean (EHU). Ikertzeko eta berritzeko lankidetzarekin du zerikusia eta beste zentro eta enpresa batzuk ditu bazkide, hala nola Tecnalia, Donostia International Physics Center eta Idex Bordeaux.", "score": 0.4906210355374562 }, { "src": "Hasierako deialdia, aurtengo apirilean onartua, 2,4 milioi eurokoa zen, baina 800.000 euro gehiago jartzea erabaki da. Kopuru hori euskarazko ikus-entzunezko proiektuetara ere bideratuko da, datozen egunetan Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA) sinatuko den hitzarmen baten ondorioz, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontuaren ekarpenarekin. Beraz, aurtengo ikus-entzunezko proiektuetarako laguntzen zenbatekoa 3,2 milioi eurokoa izango da guztira.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 800 mila euro gehiago emango ditu euskarazko ikus-entzunezko produktuak egiteko. Joan den apirilean zabaldu zen laguntzen deialdia, guztira 2 milioi euro baino gehiagorekin.", "score": 0.29550185768674414 } ] }, { "id": "243", "alignments": [ { "src": "Nekane Murga Osasun sailburuak 2019ko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina aurkeztu du, Bilbon; astelehenean hasten da, urriaren 14an. Datozen sei asteotan, arriskutzat jotzen diren taldeek txertoa hartu ahalko dute, gripearen ondorioz etor daitezkeen konplikazioak prebenitzeko. Osasun Sailak azpimarratu du txertoa gaixotasun horri aurre egiteko prebentzio-neurri nagusia dela; gaixotasunak urritik apirilera bitartean du indarrik gehien.", "tgt": "Osakidetza-euskal osasun-sistema da. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Bilbon prentsaurreko batean aurkeztu du aurtengo gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Kanpaina urriaren 14an hasiko da, astelehenean, eta 6 aste iraungo du, azaroaren amaierara arte. Pertsona horientzat garrantzitsua da prebentzioa eta txertoa hartzea, gripea indar handiagoarekin agertzen denean prest egoteko; urria eta apirila bitartean izan ohi da hori.", "score": 0.03363031748299353 }, { "src": "Astelehenetik aurrera, urriaren 14tik aurrera, 65 urtetik gorakoek, haurdun daudenek eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek txertoa hartu ahalko dute, osasuneko konplikaziorik ez izateko", "tgt": "Txertaketa-kanpainaren xede dira batez ere: • 65 urtetik gorakoak • Gaixotasun kronikoren bat dutenak • Haurdun daudenak", "score": 0.293466367147368 }, { "src": "Txertoa, nagusiki, 65 urtetik gorako pertsonei, gaixotasun kronikoren bat dutenei eta haurdun dauden emakumeei zuzentzen zaie, haiek jotzen baitira arrisku-taldetzat, baina osasun-langileen kasuan ere hartzea gomendatzen da. Txertaketa-kanpainako helburuak, arrisku-taldeetako pertsonen banakako osasuna babesteaz gainera, osasun kolektiboa babestea ere bada, oinarrizko prebentzio-neurri errazen bidez, besteak beste: behin erabiltzeko zapiak erabiltzea, eskuak sarri garbitzea edo eztul edo doministiku egitean ahoa estaltzea.", "tgt": "Txertaketa-kanpainarekin lortu nahi da: • Gaixotzeko arrisku handiena duten horien osasuna zaintzea. • Gainerako herritarren osasuna zaintzea, babes-neurrien bidez: erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea, eskuak sarritan garbitzea edo doministiku egitean ahoa estaltzea.", "score": 0.493376979333834 }, { "src": "Larrialdi eta Etengabeko Arreta Guneen itxarongelek maskaren euskarriak izango dituzte, gripeagatiko kutsadurak eteteko", "tgt": "Ospitaleetako larrialdietako itxaron-geletan eta Etengabeko Arretarako Guneetan, makinak egongo dira maskarak hartzeko.", "score": 0.3613468611614497 }, { "src": "Nobedade gisa, eta gaixotasunaren transmisioa eteteko, maskara euskarriak egongo dira ospitaleetako Larrialdien eta Etengabeko Arreta Guneen itxarongeletan. Euskarri horiekin batera, informazio-kartela egongo da; horren bidez, biztanleei gogorarazten zaie nolako garrantzia duen eskuetako higieneak eta maskara erabiltzeak, arnasketa sintomarik edukiz gero. Aurrerago, maskara euskarriak osasun-zentroetako itxarongeletan jarriko dira ere.", "tgt": "Kartelak jarriko dira jendeari erakusteko gripea zabaltzea eragozteko oso garrantzitsua dela: • eskuak garbitzea • maskara erabiltzea, arnasa-arazorik izanez gero.", "score": 0.2471276225170716 } ] }, { "id": "218", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan agertu da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du goiz honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak zer erabaki hartu dituzten azaldu du.", "score": 0.2500753623272954 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak Konstituzio Auzitegian errekurtso bat jartzea erabaki du, \"urriaren 31ko 14/2019 Errege Lege Dekretua (\"Dekretu Digitala\") –horren bidez, segurtasun publikoko arrazoiengatik premiazko neurriak hartzen dira administrazio digitalaren, sektore publikoko kontratazioaren eta telekomunikazioen arloan–\" dela eta.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegira joko du errekurtso bat dekretu horren aurka, ez dago-eta ados dioenarekin.", "score": 0.29478460348183694 }, { "src": "Erkoreka sailburuak gogorarazi duenez, Lege Dekretu hori Espainiako Gobernuaren eta Kataluniakoaren arteko tentsio handiko testuinguru batean landu eta onartu zen. Testuinguru horretan, \"segurtasun publikoa\", \"ordena publikoa\" eta \"segurtasun nazionala\" bermatzeko aitzakiarekin, Espainiako Gobernuak neurriz kanpoko kontrol-sistema bat –desegokia estatu deszentralizatu batean– ezarri zuen. Bozeramaileak adierazi duenez, oinarrizko araudi horrek autonomia historikoen (hala nola Euskadiren) autonomia politikoaren printzipioa eta autoantolaketarako eskumena urratzen ditu. \"Gaur egun desagertu egin dira Espainiako Gobernua Lege Dekretu hori premiaz izapidetzera bultzatu zuten salbuespen, larritasun, garrantzi eta aurreikusezintasuneko arrazoiak\", zehaztu du.", "tgt": "Espainiako Gobernuaren eta Kataluniakoaren artean bizi zen tentsio giroagatik egin zen dekretua. Dekretuak zioen, besteak beste, Gobernuak weborriak itxi ditzakeela agindu judizialik gabe, segurtasun eta orden publikoaren arrazoiak medio. Eusko Jaurlaritzak uste du horrek erkidego historikoen autonomia politikoa –Euskadirena, adibidez– urratzen duela.", "score": 0.3952302849177984 }, { "src": "Ildo horretan, Josu Erkorekak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 6 hilabeteko aldebiko negoziazio-aldi bat irekiko dutela Lege Dekretu horren inguruko desadostasunak ebazteko; eta datorren otsailaren 5a baino lehen, Lurralde Politikako ministro Carolina Dairasek eta berak, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua den aldetik, idazki bat bidaliko diote Konstituzio Auzitegiari, \"Aldebiko Lankidetza Batzordearen\" barruan negoziazio-prozesua irekiko dela jakinarazteko. \"Garai berri batean gaude, non erakundeen eta alderdi politikoen arteko elkarrizketa eta negoziazioa izango diren nagusi. Garai berri honetan, administrazio publiko digitalei lotutako guztia elkarrizketaren, negoziazioaren eta adostasunaren bidez landuko da\", adierazi du.", "tgt": "Erkoreka sailburuak esan du ona dela erakundeen eta alderdi politikoen artean elkarrizketak eta negoziazioak izatea administrazio publiko digitalen gai honi honi buruz.", "score": 0.46500313775787133 }, { "src": "Kazetariek espetxe-politikari buruz galdetu diotenean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berretsi du ez dagoela planteamendu berririk, izan ere, presoak beren bizilekutik gertu dauden espetxeetara hurbiltzea Gobernu Programan, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Idazkaritzaren planetan, Hitzeman eta Zuzenbidean programetan baitago. Gainera, azpimarratu du \"hurbilketa\" eta \"gizarteratzea\" kontzeptuak desberdinak direla. \"Espetxe-legeak gizarteratzeko eta graduetan aurrera egiteko baldintzak ezartzen ditu, hala nola, eragindako kalte bidegabea aitortzea. Hurbilketak ez \", zehaztu du.", "tgt": "Erkoreka sailburuak beste gai batzuei buruz ere hitz egin du, hala nola: • Egiteko dauden transferentziak . Oraindik ez da zehaztu noiz izango den bilera Lurralde Politikako ministroarekin. Eusko Jaurlaritzak espero du lehenbailehen izatea, aurrera egin ahal izateko Espainiako Gobernuarekiko negoziazioekin. • Espetxe-politika . Eusko Jaurlaritzak ez du bere planteamendua aldatu. Gobernu-programan idatzita dago: presoak beren etxeetatik hurbilago dauden kartzeletara gerturatu behar dira. Hurbiltzea eta birgizarteratzea gauza diferenteak dira. Legeak dio birgizarteratzeko nahitaezkoa dela, adibidez, presoek aitortzea beren delituen bitartez sortu zuten kaltea. Presoak hurbilarazteko ez dago inolako eskakizunik bete behar. • Langile publikoen soldata ehuneko bi igotzea. Eusko Jaurlaritzako 2020rako aurrekontuetan, Euskadiko Administrazio Publikoko langileentzako igoera hori sartuta dago. Sailburuak esan du lanean ari direla igoera hori lehenbailehen ordaintzeko.", "score": 0.14124511178830565 } ] }, { "id": "100", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan. Bertan, Lehendakariak hurrengo osteguneko Legebiltzarreko Bilkuran egingo duen agerraldiaren ildo nagusiak partekatu ditu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.3028872257596215 }, { "src": "Eta testuinguru horren erdian, Lehendakariak legegintzaldi honen euskarri diren bi alderdien artean hitzartutako Gobernu Programan finkatzen diren konpromisoen betetze-maila azalduko du eta geratzen diren ia bi urteetarako zereginak errepasatuko ditu, gai sektorialekin zerikusia dutenak, bai autogobernuaren garapenarekin harremana dutenak ere, \"hori baita egungo Legegintzaldiko akordioaren zutabe nagusietako bat\".", "tgt": "Hurrengo ostegunean Eusko Legebiltzarrean Politika Orokorreko Osoko Bilkura ospatuko da. Urkullu Lehendakariak hitzaldia egingo du Bilkuran eta honako gai hauei buruz hitz egingo du: • Eusko Jaurlaritzaren lana orain Europan hainbat krisi bizitzen ari garenean. • Eusko Jaurlaritzak beste erakunde batzuekin, eragile sozialekin eta ekonomikoekin batera hartu dituen neurriak krisi egoera horiei erantzuteko eta batez ere, zailtasun handienak dituztenei laguntzeko. • Duela bi urte legegintzaldiaren hasieran agindutako Gobernu Programatik zer bete den. • Hurrengo bi urteetarako geratzen diren zereginak: gai sektorialak eta autogobernuaren garapena. • Herri-itunak egitearen beharra gainontzeko alderdi politikoekin Euskadiren etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan.", "score": 0.10117875513605967 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko dio Gasteizko epaitegiak udaltzainen lan-poltsan sartzeko B2 euskara maila eskatzeari buruz emandako epaiari", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak helegitea jartzea erabaki du Gasteizko epaitegiaren epaitzaren aurka. Epaitza udaltzain gisa lan egin ahal izateko izan behar den euskara profilari edo mailari buruzkoa da.", "score": 0.5264947284871564 }, { "src": "Bestalde, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak helegitea jartzea erabaki du Gasteizko epaitegiaren epaitzaren aurka, udaltzainen lan-poltsan sartzeko B2 euskara maila eskatzeari dagokionez. \"Gure ustez, atzo argitaratu zen epaiak abstrakzioa egiten dio Euskararen Normalkuntza Legearekin duela 40 urte hasi zen prozesu legalari, eta horregatik aurkeztuko dugu errekurtso bat\", azaldu du. Era berean, adierazi du gero eta herritar gehiagok eskatzen dietela administrazioei euskaraz arreta jasotzeko, eta horrek hizkuntza-gaitasunaren maila eskatzen duela. \"Horregatik erabaki zen B2 profila ezartzea udaltzaingoetan ordezkapenak egiteko lan-poltsa horiek osatzerakoan\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du epaitegi honen erabakia Euskadin duela 40 urte dagoen Euskararen Normalkuntza Legearen aurka doala. Gero eta herritar gehiagok eskatzen diete administrazioei euskaraz arreta jaso ahal izatea. Horretarako, B2 profila eskatu behar zaie udaltzaingoan lanean hasi nahi duten pertsonei.", "score": 0.3636203792581502 }, { "src": "Zerga-sistemari dagokionez, Bingen Zupiria sailburuak azpimarratu du Euskadiko zerga-eredua eta gainerako autonomia-erkidegoetakoa desberdinak direla; \"euskal eredua erabateko arriskuaren eredua da, diru-sarrerei eta gastuari begira diziplina eskatzen duen eredua, betiere oreka egon dadin\". Sailburuak azpimarratu duenez, elkartasun-maila bermatuko duten gizarte-politikekin bat etorriko den garapen ekonomikoko sistema bat bermatzeko, beharrezkoa da diru-sarrera horiei eta horien kudeaketa onari begira konpromiso bat izatea. Ildo horretan, bozeramaileak gogorarazi du euskal erakundeek eredua berrikusteko eta aldaketaren bat aplikatu behar den ikusteko konpromisoa dutela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du Euskadi desberdina dela gainerako autonomia-erkidegoetatik, zerga-eredu propioa baitu. Hau da, zergak nola jaso erabakitzen du. Euskal eredua biltzen denaren eta gastatzen denaren arteko oreka lortzen saiatzen da. Garapen ekonomikoa egon dadin eta aldi berean politika sozialak egin ahal izateko, elkartasuna, konpromisoa eta diru-sarreren kudeaketa ona behar dira. Euskal zerga-sistema berrikus daiteke eta aldaketaren bat ezarri behar den ikusi.", "score": 0.3990331670720584 } ] }, { "id": "180", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin eta Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Nekane Murga Osasun sailburuak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak zein akordiotara iritsi diren azaldu dute Osasun sailburuak informazioa eman du Euskadiko koronabirusaren egungo egoerari buruz.", "score": 0.22531965002749713 }, { "src": "Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak iragarri duenez, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Darias-ekin batera Transferentzien Batzorde Mistoaren beste bilera bateko buru izango da, ekainaren 25ean.", "tgt": "Datorren ekainaren 25ean bilera bat izango da Madrilen Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean transferentziei buruz. Josu Erkoreka bozeramaileak eta Carolina Darias Lurralde Politikako ministroak zuzenduko dute bilera.", "score": 0.27949203801485006 }, { "src": "Bilera Madrilen egingo da, dagoeneko adostuta ditugun hiru gaiak Euskadiri eskualdatzeko: • Farmazia-produktuei buruzko legeria betearazteko funtzioak. • Derrigorrezko Eskola Aseguruaren osasun-prestazioen kudeaketari atxikitako baliabideak. • Kaleratze kolektiboaren espedienteen eraginpean dauden langileen erretiro arruntaren aurretiko laguntzen kudeaketari atxikitako funtzio eta zerbitzuak.", "tgt": "Bilerak balioko du zenbait gairen eskumena Espainiako gobernutik Eusko gobernura igarotzeko. Gai horiek honako hauekin dute zerikusia: • Farmazia-produktuei buruzko legearekin. • Derrigorrezko eskola-aseguruaren osasun-prestazioekin. • Kaleratze kolektibo baten ondorioz eragindako langileei jubilazio aurretik eman beharreko laguntzekin.", "score": 0.11497039613054774 }, { "src": "Prentsaurrekoan Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluan landu diren gaien ingurukoak azaldu ditu. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakitera eman duenez, Gobernu Kontseiluak trebakuntza gutxi duten gazte langabeen \"Gizarte eta Lan Aktibaziorako Prestakuntza Programa\" onetsi du. Guztira 1,6 milioi euro dira, 2022. urtera arte lan-integrazioko ibilbideak martxan jartzeko.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak prestakuntza-programa bat onartu du langabezian dauden eta ikasketa gutxi dituzten gazteentzat.", "score": 0.3411558512152621 }, { "src": "Josu Erkorekak azaldu duenez, programa \"2021erako Gizarteratzeko Euskal Plan\"ean sartzen da. 16 eta 25 urte bitartean duten eta gizarte-kalteberatasun egoeran dauden gazteen kolektiboan jartzen du fokua. Programa horren bidez, prestakuntza-aukerak eskaintzen zaizkie, DBH amaitu ez duten eta oinarrizko gaitasunik ez dutelako enplegurako prestakuntzarekin jarraitzeko aukerarik ez duten pertsonen lan-mundurako trantsizioa arrakastatsua izan ahal izateko. Honako hauek dira hartzaileak: • Lehen edo bigarren hezkuntzako etapetan zenbait aldiz errepikatu duten eta, 17 urte beteta ere, oraindik titulurik ez duten ikasleak. • 16 urte baino gehiagorekin iritsi eta, beraz, Bigarren Hezkuntzan eskolatu ez diren gazte atzerritarrak. • Oinarrizko Lanbide Heziketa hasi baina utzi duten gazteak.", "tgt": "Helburua da DBH amaitu ez duten eta ikasten jarraitzeko asmoa ez duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteak lana aurkitzeko trebatzea. Programan Ezaugarri horietakoren bat duten 210 gaztek parte hartu ahal izango dute: • Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasturteak errepikatu zituztenak eta titulua 17 urterekin lortu ez dutenak. • Atzerritik 16 urte baino gehiagorekin iritsi zirenak eta ez badira bigarren hezkuntzan eskolatu. • Oinarrizko Lanbide Heziketa hasi zutenak baina bertan behera utzi dutenak.", "score": 0.28219431601539763 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak, halaber, 36,1 milioi euroko programa onetsi du, 2020-2021 ikasturtean ikastetxe itunduetan hezkuntza berezia finantzatzeko. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, Euskadin, 623 profesional ari dira ikastetxe itunduetan lanean, laguntza berezia duten ikasleak hezten. Deialdi honen bidez, itunpeko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzan eta DBHn ari diren eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko beharrezko diren profesionalak finantzatzen ditu Hezkuntza Sailak.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak 36 milioi euro baino gehiago onartu ditu Itunpeko ikastetxeak datorren ikasturtean eskaintzen dituzten hezkuntza berezirako laguntzetarako Euskadin, zentro horietan, 623 profesionalek egiten dute lan. Hezkuntza berezikoak, Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Profesional horiek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen irakaskuntzan dihardute.", "score": 0.3981366159703714 }, { "src": "Prentsaurrekoan Nekane Murga Osasun sailburuak Covid-19-ren datuak eguneratu ditu. Horrez gain, Gobernu Kontseuluak anbulantzia ez-asistentzialetan, konbentzionaletan eta garraio kolektiboko anbulantzietan gaixoen garraio sanitarioa esleitzeko kontratua ere onartu du gaur. Lizitazio-aurrekontua 107,6 milioi eurotik gorakoa da, hau da, % 12,9 igo da egungo kontratuarekin alderatuta, zerbitzuaren kostuetara eta indarrean dagoen hitzarmen kolektibora egokitzeko.", "tgt": "Gobernu Kontseiluak kontratua onartu du anbulantziak garraiatzeko zerbitzua lehiaketara ateratzeko. Zerbitzuaren kostua 107 milioi eurotik gorakoa izango da. Kontratu horrek esan nahi du egindako aurreko kontratuan baino ia % 13 gehiago gastatzen dela anbulantzien zerbitzuan.", "score": 0.3259256096927734 } ] }, { "id": "370", "alignments": [ { "src": "OGP Euskadi (Open Government Partnership – Gobernu Irekirako Aliantza) proiekturako Foro Erregularrak herritarrak gonbidatu ditu elkarlaneko bilera ireki batera 2018 – 2020 Ekintza Planaren konpromisoak zehazteko.", "tgt": "OGP Euskadi proiektuko Foro Erregularrak lan-saio bat antolatu du, 2018., 2019. eta 2020. urteetarako Ekintza Planaren konpromisoak definitzeko. Nahi duten herritar guztiek parte har dezakete saioan.", "score": 0.36085730607757943 }, { "src": "- Non: Euskadiko Artxibo Historikoa (María Díaz Haroko Kalea, 3, 48013 Bilbao, Bizkaia)", "tgt": "Eguna: uztailaren 2a Ordua: Goizeko 10etatik eguerdiko ordu batera. Tokia: Euskadiko Artxibo Historikoa, (Maria Diaz de Haro kalea, 3. Bilbo)", "score": 0.02795421023781957 }, { "src": "OGP-aren metodologiari jarraiki, Planean txertatzeko konpromisoen aurre-proposamen edo zirriborro bat garatu dugu, zurekin landu eta zehaztu nahi duguna uztailaren 2an izango dugun lan saioan. Planak Euskadi gobernatzeko moduan zinezko eragina izatea nahi badugu, beharrezkoa baita konpromisoen diseinu fase honetan ahalik eta begirada eta ñabardura gehien kontuan hartzea.", "tgt": "Zertarako da saioa? • Erakundeen eta gizarte zibilaren arteko topaketaren ostean, Foro Erregularrak Ekintza Planean sartzeko zer konpromiso aukeratu dituen aurkezteko. • Saioan parte hartzen duten herritarrekin eztabaidatzeko eta definitzeko .. konpromiso-proposamenaren lehen zirriborroa. Fase hau garrantzitsua da. Izan ere, zenbat eta jende gehiagok parte hartu eta zenbat eta iritzi gehiago entzun, orduan eta errealistagoa izango da Ekintza Plana.", "score": 0.09844120952503893 }, { "src": "Zure ikuspuntua eta kezkak ekartzeko, eta nahi dituzun ekarpenak egiteko aukera izango duzu eztabaidarako eta elkar – sorkuntzarako antolatu ditugun mahai honetako batean: • Kontu – ematea, agintaldi - planen bitartez • Herritarrentzako zerbitzuak Open data Euskadi eta Linked open data bitartez • Euskadin herritarren parte-hartzerako ilab-a • Open Eskola (Herritartasunerako eskola irekia) • Integritatearen Euskal Sistema", "tgt": "Debaterako mahaiak osatuko dira, hainbat gairi buruz iritzia eman eta ideiak proposatzeko. Hauexek dira, hain zuzen, mahaietan jorratuko diren gaiak: • Kontuak ematea • Herritarrentzako zerbitzuak (Open Data eta Linked Open Data) • Ilab: herritarren parte-hartzea Euskadin • Open Eskola (herritarrentzako eskola irekia) • Integritatearen euskal sistema", "score": 0.10550986294215224 } ] }, { "id": "159", "alignments": [ { "src": "\"Erronka handia izan da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarentzat, aurreikusita ez zeuden eta turismoko eta merkataritzako zuzendaritzen aurrekontu osoaren % 18 inguru biltzen duten partidak baitira. Atzo beharrezkoa zena ezinbestekoa da gaur, eta garrantzitsua da administrazioek erantzun eraginkorrak eman ahal izatea\", azaldu du sailburuak.", "tgt": "Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua da. Gastu hori ez zuen aurreikusi sailak bere aurrekontuan.", "score": 0.23580763256244866 }, { "src": "Bonuen izenak \"Euskadi Turismo Bonua\" eta \"Euskadi Bonodenda\" dira, eta 5, 10 edo 20 euroko deskontuak eskainiko dituzte turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren modalitateetan.", "tgt": "Sailburuak \"Euskadi Turismo Bonua\" eta \"Euskadi Bono Denda\" aurkeztu ditu gaur. Eusko Jaurlaritzak bonu hauek martxan jarri ditu merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren sektoreei laguntzeko. Deskontuak 5, 10 edo 20 eurokoak izan daitezke.", "score": 0.4758415883186489 }, { "src": "Bonu horiek Euskadin bizi diren edota, turismoko bonuen kasuan, beste leku batzuetatik etorri diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoek erosi ahal izango dituzte urriaren 28tik aurrera. Ez da bono fisikorik egongo; aitzitik, gastatu nahi diren establezimenduan bertan kudeatuko dira online plataformaren bitartez (plataforma hilaren 6tik aurrera egongo da abian).", "tgt": "Bonuak dira eta erosi ahal dituzte Euskadin bizi diren 18 urtetik gorako pertsonak dendetan, jatetxeetan, hoteletan deskontuak izateko ... Euskadi bisitatzera kanpotik etorritako jendeak ere eros ditzake.", "score": 0.4207104090032614 }, { "src": "Turismoan eta ostalaritzan, 3 modalitate daude. 1. eta 2. modalitateak ostalaritzari, jatetxe-arloari eta turismo-intereseko jarduerei lotutako establezimendu eta enpresei zuzenduta daude, eta 5 edo 10 euroko deskontuak izango dira, 20 edo 40 euroko gutxieneko erosketetarako, hurrenez hurren. Hirugarren modalitatean, deskontua 20 eurokoa izango da 60 eurotik gorako erosketetan, turismoko ostatu-arloko establezimenduetan. 2 bonu eskuratu ahal izango dira establezimendu bakoitzeko, eta, beraz, pertsona bakoitzak gehienez ere 40 euroko deskontua baliatu ahal izango du guztira.", "tgt": "Bonu-motaren arabera. • Merkataritzarako bonuek 10 euroko deskontuak dituzte. Gutxienez 30 euroko erosketa egin behar da. Pertsona bakoitzak gehienez 4 bonu eros ditzake. • Taberna, jatetxe eta jarduera turistikoetarako bonuak 5 eta 10 euroko deskontuak dituzte. 5 euroko deskonturako gutxieneko erosketa 20 eurokoa izango da. 10 euroko deskonturako gutxieneko erosketa 40 eurokoa izango da • Turismo-ostatuetarako bonuak 20 euroko deskontua izango dute. Gutxieneko erosketa 60 euroko izan behar du. Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu, ostatu hartze bakoitzeko, erosi ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak gehienez 40 euroko deskontua izan dezake.", "score": 0.1419679581871676 }, { "src": "Zirkulazioan jarriko diren 966.250 bonuek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan, eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2 milioi euroko ekarpena egingo du turismoan, eta 3,7 milioi eurokoa merkataritzan, 5,7 milioi euro guztira. Beraz, guztira, 620.000 deskontu-bonu izango dira, 250.000 turismoan eta ostalaritzan, eta 370.000 merkataritzan.", "tgt": "Milioi erdi merkataritzarako eta 450 mila baino gehiago ostalaritza eta turismorako. Hau 8,7 milioi euroko laguntza da merkatuarentzat. Bonu horiei esker egingo diren erosketak, guztira, 26 milioi eurokoak izango dira. Eusko Jaurlaritzak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez 5,7 milioi euro jarriko ditu 600 mila bonu baino gehiago saltzeko.", "score": 0.2824580990059793 }, { "src": "Gaur gauzatu egin da erakundeen artean turismo, ostalaritza eta merkataritzako bonuaren baterako estrategiarako lortu den eta aitzindaria den akordioa. Bonu horien aginduak urriaren 5ean argitaratuko dira, eta hilaren 6tik aurrera egongo dira indarrean. Haien arabera, establezimenduek 3 asteko epea izango dute atxikitzeko. Epe horren ondoren, urriaren 28an, bonuak eskuragarri egongo dira herritarrentzat.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak urriaren 5ean argitaratuko ditu bonu horiei buruzko aginduak.", "score": 0.5549481853173359 }, { "src": "www.euskadibonodenda.eus", "tgt": "Urriaren 28tik aurrera, Internet bidez erosi ahal izango dira bonuak. www.euskadibonodenda.eus www.euskaditurismobono.eus", "score": 0.6064588425621716 }, { "src": "Sailburuak egungo egoeran ezinbestekoa den erakunde arteko adostasuna azpimarratu nahi izan du. \"Funtsezkoak dira hainbat mekanismo, hala nola ABEEEen luzapena (Espainiako Gobernuak atzo bertan onartu zuena) eta urteko 20.000 euroko edo hortik beherako kotizazio-oinarria duten langileentzako ABEEEaren osagarriaren luzapena (lehendakariak Gizarte Elkarrizketarako Mahaiarekin berretsi berri duena). Oso berri onak dira, segurtasun-sare hori gutxienez otsailera arte zabaltzeko aukera emateaz gain ziurtasuna emango baitie enpresa eta pertsona askori krisiaren aurrean. Eta, are gehiago, lankidetza eta baterako ahalegina hain garrantzitsuak diren garai hauetan gizarte-eragileen artean lortutako adostasun baten emaitza izan delako\".", "tgt": "Hurtado sailburuak esan du oso garrantzitsua dela egoera honetan erakunde guztiek laguntzea eta ados jartzea. Adibidez, albiste on hauei buruz hitz egin du: • Espainiako Gobernuaren, enpresaburuen eta sindikatuen arteko akordioa enplegu-erregulazioko espedienteak (ERTE) handitzeko. • Eusko Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko akordioa Elkarrizketa Sozialeko Mahaian enplegu-erregulazioko espedienteetako langileek laguntzak kobratzen jarrai dezaten.", "score": 0.30364191308331817 } ] }, { "id": "395", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen batzorde orokorrean izan da gaur, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Sailburuak elkarte historiko honen batzordean hartu du parte eta kultura elkarteek XXI. mendean izan behar duten jokabideaz gogoeta bat egin du batzordeko kideen aurrean. Era berean, gonbita egin dio erakunde historiko honi hausnarketa partekatu bat egiteko euskal kulturak gaur egungo munduan izan behar duen lekuaz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da Bingen Zupiria. Sailburuak, esan bezala, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen batzar orokorrean parte hartu du. Batzarra Azkoitiko (Gipuzkoa) Insausti jauregian egin zen.", "score": 0.4902857771544529 }, { "src": "Zupiria sailburuak Euskadiko \"elkarteen panoramaren konplexutasunaz eta aniztasunaz\" hitz egin du, \"hainbat erakunde, elkarte, sozietate, klub, institutu, eragile eta taldez osaturikoa baita\". \"Euskal gizartearen gehiengoak ez du ezagutzen honek duen dimentsio soziala\", adierazi du. Era berean, balioa eman nahi izan die erakunde hauetan parte hartzen duten gizon eta emakumeei: \"Beren denbora besteen esku jartzen dute era guztietako jarduerak antolatzeko: kulturaren arlokoak, gizarte jarduerak, kiroletakoak, elkartasunarekin loturikoak, difusioaren esparrukoak, euskararekin zerikusia dutenak edo argitalpen txikiak argitaratzeko\".", "tgt": "Bingen Zupiria sailburuak adierazi zuen gizarte-mugimendu handia dagoela euskal gizartean. Izan ere, elkarte asko dago, bai eta beste motatako taldeak ere. Gainera, jende asko ibiltzen da ekintzak antolatzen hainbat arlotan: kultura, gizarte-gaiak, kirola, euskararen erabilera sustatzeko jarduerak, argitalpen txikiak editatzea, jardunaldiak antolatzea...", "score": 0.2199544302149062 } ] }, { "id": "94", "alignments": [ { "src": "Irailean langabeziak behera egin du berriro, eta Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak igo da berriro ere. Urtero portaera berdina ez duen hilabeteaz ari gara. Serie historikoan ikusten da krisi-garaietan langabezia beti hazi dela, eta hazkunde-urteetan langabezia beti jaitsi dela intentsitate desberdinarekin. Aldiz, afiliazioak gora egiten du beti irailean, bi alditan izan ezik. Eta oraingoan ere igo egin da kontratua duten eta eskubideak dituzten pertsonen kopurua. Izan ere, iraileko afiliazio-datu historiko onenean gaude.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du irailean Euskadiko historiako onenetakoa dela, honako hauek dituelako: • 2008tik langabezian dauden pertsona gutxiago, hau da, lan bila ari diren eta aurkitzen ez duten pertsonak. • Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopuru handiena. • lan-kontratu mugagabeen kopuru handiena. Hori guztia oso ona da uztailean eta abuztuan langabezia igo baitzen. Eta krisi-garaietan, iraila beti izan da hilabete txarra enplegurako, baina aurten ez da horrela izan. Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonen kopurua ere asko jaitsi da irailean. Hala ere, langabezian dauden pertsonen erdiek gutxienez urtebete daramate lan bila. Irailean Gizarte Segurantzan ere afiliatu dira ia 6.600 pertsona gehiago. Horrek esan nahi du gai honetan gure historiako irailik onena izan dela.", "score": 0.22368852889493288 }, { "src": "Eta langabeziari dagokionez, iraileko zifrarik txikiena da duela hamalau urtetik. Horri gehitu behar zaio historiako kontratu mugagabe berrien bolumen handiena. Datu horiek beti baloratzen ditugun zorroztasunetik, gure ustez, egungo testuinguruan, irailari dagokionez, oraindik ere datuak erakusten dizkigu konfiantza izateko gure produkzio-sarean eta gobernuok kontra egin beharreko mehatxuei aurre egiteko hartzen ari garen neurrietan.", "tgt": "Iraila ere hilabete ona izan da lan-kontratu mugagabeentzako. Gizonei zein emakumeei egin zaizkien kontratu berrien ia ehuneko 32a mugagabeak izan dira.", "score": 0.16947224837180258 } ] }, { "id": "234", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluak bere ohiko bilera egin du gaur goizean.", "tgt": "Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua , eta zenbait erabaki hartu ditu.", "score": 0.1675773070529222 }, { "src": "Landutako gaien artean, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta VISESA sozietate publikoaren artean sinatutako 2019ko Programa Kontratuari. Programa Kontratuan guztira babes ofizialeko 484 etxebizitza barne hartu dira 2019ko ekitaldirako. Etxebizitza horien % 72 (348) alokairu-araubidekoa izango da eta Alokabide sozietate publikoak kudeatuko du. Gainerako % 28a (136 etxebizitza), dagoeneko programatuta zegoena, erosketa-modalitatean sustatuko da.", "tgt": "484 etxebizitza horietatik: • 348 Alokabideren bidez alokatzeko izango dira • 136 erosteko izango dira. Etxebizitzak bi erakunde hauen artean egingo dituzte: • Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila • VISESA enpresa publikoa.", "score": 0.3152560533571502 }, { "src": "Gainera, bileran Gobernu Kontseiluak adostu egin du Bilbon hamar lokal eskuratzea. Guztiak Cristal izenez ezagun den eraikinean eta 2.765.000 eurokoa da erosketaren zenbatekoa. Erosketa-eragiketak aukera ematen du: 1.175 metro karratu handitzeko Bizkaiko hiriburuko ekipamendu judiziala; eraikina Zerbitzu ez Jurisdikzionaletako egoitza izateko, Bilboko gainerako ekipamendu judizialei lotuta; Barroetako eta Buenos Airesko Justizia Jauregietako bulego batzuk bertan kokatzeko, dagoeneko onetsita dauden Organo Judizial berriak barnean hartzeko (Lehen Instantziako Epaitegia 16. zk.) eta etorkizuneko Bulego Judizial Berria ezartzeko.", "tgt": "Lokal horiei esker, Bilboko Zerbitzu Judizialak leku handiagoa eta bulego berriak izango ditu. Jurisdikziotik kanpoko zerbitzuak, orain arte, Barroetako Justizia Jauregian eta Buenos Aireskoan egon dira.", "score": 0.27776734163750905 }, { "src": "Bestalde, bileran Jaurlaritza lakuako 436 lanposturen soldata-igoera ordaintzen azaroan hasiko dela onetsi da, 2010eko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginez. Gobernu Kontseiluak honako hau onetsi du: \"Euskal Autonomia Erkidegoaren zerbitzura dauden lan-kontratudunen kolektiboaren analisi funtzionalen antolamendu-prozesua amaitu ondoren lan-kontratudun langileen eta funtzionarioen lanpostuen zerrenda aldatzeak eragindako ondorio ekonomikoak ordaintzeari buruzko akordioa\". Horrela gauzatuko dira, azarotik aurrera, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egiteke dauden ordainsari berriak, aurten sailen eta erakunde autonomoen lanpostuen zerrenda (LPZ) eguneratzea ahalbidetu duen akordio sindikalaren ondoren. Neurriak aurrekontuan 4,5 milioi euroko inpaktua izango du. Gobernuak, aurtengo azaroan, atzerapenen % 50 ordainduko du eta, 2020ko maiatzean, gainerako % 50a.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du soldata-igoera ordaintzea Lakuan lan egiten duten gobernuko 430 langile eta funtzionarioei.", "score": 0.2918518742961079 } ] }, { "id": "227", "alignments": [ { "src": "Beatriz Artolazabalekin batera, aurkezpenean, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Agurtzane Llano Gazteriako zuzendariak ere parte hartu dute. Ekitaldia Indautxuko Grafit Rock Kafen izan da, Bilbon, Novia de Salcedo fundazioko, eta beste ikastetxe batzuetako gazteekin batera. Gazte Txartela, halaber, Nazioarteko Gazte Aterpekide Txartela ere bada; beraz, haren bidez, titularrek nazioarteko sarearen barruan dagoen edozein aterpetxetan har dezakete ostatu.", "tgt": "Gazte Txartelak izango dituen abantaila berriak eman ditu ezagutzera Eusko Jaurlaritzak, Indautxuko Grafit Rock Kafean, Bilbon. Txartelaren aurkezpenean hartu dute parte: • Beatriz Artolazabal sailburuak, • Marcos Muro, Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, • Agurtzane Llano, Gazteriako zuzendariak, • Novia Salcedo Fundazioko eta beste ikastetxe batzuetako gazteak.", "score": 0.4002144215222907 }, { "src": "Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Gazte Txartelaren zabalkunderako nobedadeak aurkeztu ditu; aurrerantzean, doan jasoko dute beren etxeetan Euskadin erroldatuta dauden 14 eta 29 urte bitarteko gazte guztiek. Aste gutxian, 300.000 txartel baino gehiago bidaliko dira; hala, egungo kopurua boskoiztuko da. Egungo prestazio eta deskontuez gainera, Gazte Txartel berriak Gazte Aterpekide Txartela ere barruan du, nazioarteko sare zabal batera sartzeko aukera izateko.", "tgt": "19 eta 29 urte arteko gazteek etxean jasoko dute gutun bat txartelarekin. Guztira, 300.000 txartel baino gehiago bidaliko dira. Txartela doakoa da.", "score": 0.23056442407846983 }, { "src": "Gazte Txartela jasotzeko aukera izateko baldintza da 14 eta 29 urte bitartean izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea. Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialek txartelari buruzko informazio etengabea eskaintzen dute. (http://www.gazteaukera.euskadi.eus/gaztetxartela/hasiera/). Gazte Txartel berria etxeetara iritsiko da, gutun bati itsatsita, gazte mintzaira informala izango duen gaurkotasuneko bertsioan.", "tgt": "Txartela eskuratzeko, 14 eta 29 urte bitarte izan behar dituzu eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon.", "score": 0.6130510070929662 }, { "src": "Gaur egun, 60.000 gazte inguruk dute Gazte Txartela. Gazte Txartela Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak Europan homologatuta dagoen eta European Youth Card Associationen (EYCA) –Europako Gazte Txartelen Elkartea– dagoen euskal \"gazte-txartel\" bakar gisa kudeatzen duena da.", "tgt": "Gazte Txartela Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzak ematen du. Gazte Txartela sartuta dago Europako Gazte Txartelen Elkartean. EYCA logoa daramate txartel honi zerbitzu ematen dien txartelak eta tokiak.", "score": 0.4907703989401121 }, { "src": "Gazte Txartelak abantailak eskaintzen ditu zenbait modalitateren bidez, besteak beste, 2.000 denda eta kirol- eta aisia-espazio ingurutan etengabeko deskontuen bidez, erosketa edo zerbitzuetarako zenbait eremutan, esaterako kulturan, kirolean, garraioetan, ostatuan, prestakuntzan, osasunean, turismoan eta abar. Halaber, Euskaditik kanpora, beste autonomia-erkidego batzuetako eta Europar Batasuneko herrialdeetako eta EYCA barruan dauden Europako gainerako herrialdeetako gazte-txartelek eskaintzen dituzten abantailak ere baditu. Haiek guztiek EYCAren logotipoa erabiltzen dute, eta gazte txartelaren neska-mutil titularrek abantaila haiek eskaintzen dituzten establezimendu eta erakundeak identifikatuko dituzte horrela. (www.eyca.org).", "tgt": "Deskontuak 2.000 denda eta espaziotan, hainbat alor eta jardueratan: kultura, kirola, garraioa, prestakuntza, osasuna, turismoa... erabil daiteke txartela: • beste autonomia-erkidego batzuetan. • Europar Batasuneko herrialdeetan. • Europako Gazte Txartelen Elkarteko kide diren Europako herrialdeetan.", "score": 0.39037329008828137 }, { "src": "Gazte Aterpekide Txartela ere barruan du, nazioarteko sare zabal batera sartzeko aukera izateko", "tgt": "Gazte Aterpekide Txartela ere barruan du, aterpekide gazteen nazioarteko sareko aterpetxeetan lo egin ahal izateko. Nazioarteko sare horretan, 4.000 aterpetxe daude munduko 90 herrialdetan.", "score": 0.5753422387275093 }, { "src": "European Youth Card Association-en (EYCA) –Europako Gazte Txartelen Elkartea– sartzen da Gazte Txartela; hura gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi-asmorik gabea eta Europako 36 herrialdetako 6 milioi gazte baino gehiagori European Youth Card-a ematen dieten 38 erakunde kiderena.", "tgt": "European Youth Card Association-en letrak dira, elkartearen izena ingelesez.", "score": 0.3686905303047254 }, { "src": "Europako 36 herrialdetako 6 milioi gaztek baino gehiagok European Youth Card txartela dute", "tgt": "Irabazi asmorik gabeko elkartea da. 38 elkarte daude bertan, eta Europako 36 herrialdeetako 6 milioi gazte baino gehiagori ematen dizkie zerbitzuak. Hona hemen elkartearen web-orria: www.eyca.org .", "score": 0.39183808836307726 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak, urtero, Gazte Txartela dutenak saritzen ditu, Gazte Txartela pack-arekin; pack hori erabilera bakarreko kupoi-deskontu berezien app batean datza. Gainera, aldian behin, Gazte Txartelak lehiaketak eta zozketak egiten ditu, web-orrialdearen bidez, eta sari interesgarriak izaten ditu: bidaiak, ikuskizunetarako sarrerak, liburuak edo teknologia. Aurten, 37 lehiaketa egin dira, gehi hilero errepikatzen diren hirurak (Photomuseum, Aquarium, Oiasso); haietan, 2.189 gaztek parte hartu dute.", "tgt": "Urtero oparitzen du Eusko Jaurlaritzak pack hori. Erabilera bakarreko deskontu-kupoiak dira, web-aplikazio baten bidez erabiltzekoak. Lehiaketak eta zozketak egiten dira Gazte Txartelaren web-orriaren bidez. Parte hartzen duten gazteek hau guztia irabaz dezakete: bidaiak, ikuskizunetarako sarrerak, liburuak... Aurten, gainera, beste 37 lehiaketa egin dira eta 2.000 gazte baino gehiagok hartu dute parte.", "score": 0.3546219072897044 }, { "src": "Txartelaren bidaiako laguntza-asegurua doakoa eta baliozkoa da mundu osoan", "tgt": "Bidaiako asegurua: Gazte Txartelak bidaiako asegurua dauka. Doakoa da eta mundu osoan erabil daiteke.", "score": 0.30337137830111083 }, { "src": "Gazte Txartelak bidaiako laguntza-asegurua du barne, erabat doakoa eta baliozkoa mundu osoan, eta, hurrengo bi urteetarako, kontratu irekia izapidetu da eta poliza hobetzea lortu da. Hobekuntzak honako hauek dira: kapitalak areagotzea, bi esklusio ezabatzea eta egonaldi estalia 90 egunekoa izan beharrean 105 egunekoa izatea; bai eta estalduran sexu-erasoen, sexu-abusuen eta genero-indarkeriaren kasuak sartzea ere.", "tgt": "Aseguru horrek abantaila berriak ditu: • bidaian zerbait gertatzen bada eta aseguruak diruz konpentsatu beharra badauka, orain, diru-kopuru hori handitu egin da. • bidaia luzeetarako balio du, aseguruak estalitako bidaia 105 egun artekoa izan daiteke. • aseguruan sartuta dago sexu-eraso , sexu-abusu eta genero-indarkeria kasuetarako arreta.", "score": 0.35262089536445157 } ] }, { "id": "347", "alignments": [ { "src": "• Legebiltzarraren urteko jardunari hasiera ematen dion Politika Orokorreko Osoko Bilkuran jardun du gaur Lehendakariak", "tgt": "Gaur egin da Eusko Legebiltzarrean Politika Orokorreko Osoko Bilkura. Osoko Bilkura hitzordu oso garrantzitsua da euskal politikan, Legebiltzarreko ikasturte berriari ematen baitio hasiera.", "score": 0.5255623663160166 }, { "src": "Politika Orokorrari buruzko Eztabaida goizeko 9:30ean hasi da Iñigo Urkullu Lehendakariaren diskurtsoarekin. Bere jarduna hiru ataletan egituratu da: oraingo ingurunearen eta koiunturaren ikuspegi orokorra; Gobernuaren ekintzaren balantzea legealdiaren erdian; eta etorkizuneko erronka nagusiak.\"", "tgt": "Goizeko bederatzi t'erdietan hasi da Osoko Bilkura. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da hitz egiten lehena. Hiru zati izan ditu lehendakariaren diskurtsoak: • Nolakoa den Euskadiren gaur egungo egoera: politikoa, ekonomikoa, eta abar. • Zer egin duen Eusko Jaurlaritzak bere agintaldiaren erdira arte. • Eusko Jaurlaritzak zer nahi duen eta zer egingo duen etorkizunean.", "score": 0.1748442409644744 }, { "src": "Lehendakariak Gobernuaren ekintzaren balantzea ere egin du.", "tgt": "Lehendakariak autogobernuaz ere hitz egin du.", "score": 0.34864510054225795 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen lau erronka nagusiez jardun du: hezkuntza, demografia, digitalizazioa eta Euskadi Basque Country nazioartekotze estrategia. Hala, gogora ekarri duenez, martxan jarri dira programen % 100a eta jakinarazi duenez 175 konpromiso eta 655 ekimen burutzen ari dira dagoeneko; guztira 3.268 jarduketa, Eusko Jaurlaritzako gardentasunaren Atarian argitara atereak.", "tgt": "Gai hauek landuko zituztela esan zuten: hezkuntza, demografia , digitalizazioa eta nazioartekotzea. Orain arte, aurreikusitako programa guztiak jarri dira martxan.", "score": 0.40151522700647685 }, { "src": "Etorkizuneko erronkei dagokienez, Lehendakariak adierazi duenez, enplegu gehiago eta hobea sortzearen aldeko neurri jakin batzuk hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak: Bonu Jasangarriekin jarraitzea, industriaren garapen-plan bat onestea, Abiadura Handiko Trena Gasteizen txertatzea, Lanbide zerbitzua modernizatzea eta abar.", "tgt": "Etorkizuneko erronkak: Eusko Jaurlaritzak zer egingo duen • Enplegu gehiago eta hobea sortzeko: -Bonu Jasangarriekin jarraitu • Industriaren garapen-plana • Abiadura Handiko Trena Gasteizen • Modernizatu Lanbide • Enpresak berritzaileagoak eta lehiakorragoak izan daitezen: Programetarako diru gehiago emango zaie (orain arte baino ehuneko 7 gehiago), berrikuntzan inbertitzeko. • Gizarte politikak hobetzeko: • RGI (Diru-sarrerak bermatzeko errenta) berria adostuko du. • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako Euskal Plan berria onetsiko du 2019-2022rako • Martxan jarriko ditu planak eskola inklusiborako • Euskal gizartean berdintasun gehiago egon dadin: Plan bat egingo du gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala murrizteko.", "score": 0.4092897198367739 }, { "src": "Osasunaren eremuan, Lehendakariak gogora ekarri du lehen mailako arretarako Estrategia onartzea aurreikusita dagoela eta baita Onkologikoa Osakidetzarekin lotzea ere. Segurtasunaren eremuan, berriz, azpimarratu du Ertzaintzako belaunaldi-berrikuntzarekin jarraituko dutela, eta bi promozio berritan 700 agente sartuko direla Akademian.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak nahi du Euskadi Europako aurrenetako herrialdea izatea indarkeriaren eta laneko diskriminazioaren aurka borrokatzen. • Osasuna: • Ospitale berria eraikiko da Eibarren. • Arreta hobetuko da anbulatorioetan. • Ospitale Onkologikoak harreman estuagoa izango du Osakidetzarekin. • Segurtasuna: 700 agente gehiago izango ditu Ertzaintzak.", "score": 0.24087797894116536 }, { "src": "Gizartearen eta ekonomiaren eremuan eta autogobernuan lankidetzan aritzeko eta akordioak lortzeko premia defendatu du Iñigo Urkullu Lehendakariak. Politika Orokorrari buruzko Eztabaidan zehar Legebiltzarrean jardun duenean neurri desberdinak iragarri ditu, besteren artean, inbertsio propioak % 7 gehitzea eta % 5 ikerketan eta garapenean; diru-sarrerak bermatzeko Lege berri baterako adostasun zabal bat bultzatzea; Eibarren ospitale berri bat irekitzea eta berdintasunaren, bizikidetza pluralaren, demografiaren eta migrazioen erronka berriei aurre egitea. Autogobernuaren eremuan, ziurtatu duenez, \"akordioa zabaltzea da giltzarria\" eta dei egin dio Espainiako Gobernuari \"BAI bikoitz\" bat eman dezan: \"Estatutua bere osotasunean betetzea, gure Autogobernu aintzatetsia, alegia; eta Estatuko errealitate plurinazionala onartzea\".", "tgt": "Lehendakariak nahi du Euskadirentzat Estatutu berria egiteko alderdi politikoen arteko adostasuna aurrekoa egiteko baino zabalagoa izan dadila.", "score": 0.19004313126303082 } ] }, { "id": "29", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.2812810397671807 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin batera. Sagarduik Osakidetzaren historiako Lan Eskaintza Publikorik handiena eta jendetsuenaren berri eman du.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.4794953433676013 }, { "src": "Lan-eskaintza publiko berri honetan, Osakidetzak 7.639 plaza jarri ditu mahai gainean, 110 lanbide-kategoriatan banatuta, eta horrek Osakidetzaren historian enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesurik jendetsuena bihurtzen du.", "tgt": "Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) berria Osakidetzak EPE berria egingo du eta ia 8 mila plaza eskainiko ditu. Plaza horiekin 110 lanbide-kategoria desberdinetako lanpostuak beteko dira, adibidez: erizaintza, familiako medikuak...", "score": 0.25684077665468524 }, { "src": "2020, 2021 eta 2022ko EPEko eta 2021eko egonkortzeko probak aurtengo uztailean eta azaroan egingo dira, Gasteizko UPV/EHUko campusaren eta Barakaldoko BECen artean banatuta.", "tgt": "EPEren probak egingo dira 2023ko uztailean eta azaroan zehar Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitatean eta Barakaldoko BECen.", "score": 0.4746809562528056 }, { "src": "Ildo horretan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren ahalegina nabarmendu du. Izan ere, lau urteko horretan 4 mila plaza egonkortzeko konpromisoa hartu zuen, eta, pandemia gorabehera, EPE honekin eta 2018-2019ko aurrekoarekin – gaur egun merituen balorazio-fasean –, 11 mila plaza lortuko ditu, hau da, Osakidetzako langileen heren bat. Hain zuzen ere, deialdiak Sagarduik zuzentzen duen Sailaren 2020-2024 Esparru Estrategikoan jasotako erronka nagusietako bati erantzuten dio: enplegua sendotzearen aldeko apustua, plantilla handitzera bideratutako neurriekin, Osakidetzako langileei lan-egonkortasun handiagoa emateko.", "tgt": "Osasunaren sailburuak esan du EPE honekin eta iaz egin zenarekin, Eusko Jaurlaritzak 11 mila plaza egonkortu nahi dituela. Hau da, Osakidetzan lan egiten duten pertsonek plaza finko bat lor dezatela lan egiten duten osasun zentroan edo dagokionean. Horrekin, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du 2020-2024 legealdiaren helburu garrantzitsuenetako bat: osasun-langileen lanpostuak finkatzea, Osakidetzako plantilla handitzeko.", "score": 0.2565809177026714 }, { "src": "Gogora institutuaren eskutik datorren iniziatiba bat onartzea erabaki du gaurkoan Jaurlaritzak, hain zuzen ere memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borrokan 1936-1977 urte bitartean egin zen lanaren ikerketa, berreskuratzea eta zabalkundea helburu duten proiektak finanziatzeko deialdia onartu da. Deialdi hau 112.000 €-koa da, eta memoria historikoan diharduten elkarte eta fundazioek gauzatutako ekimenak sustatzera bideratuta dago.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak laguntzen deialdia onartu du Gerra Zibiletik 1977ra arte Euskadiren memoria historikoari buruzko proiektuak bultzatzen dituzten elkarte eta fundazioentzat. Proiektu horiek dira memoria historiko hori berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko.", "score": 0.2700404464250797 }, { "src": "Halaber, bizikidetzako eta gizarte-topaketako kultura sustatzeko Elkarrekin Bonuen programarako aurtengo deialdia onetsi da gaurko bileran. Deialdiak 500.000 euroko aurrekontua du eta hiru eremutan banatuta: tokiko bizikidetza, hezkuntzakoa eta herritarren partaidetzakoa. Bingen Zupiriak adierazi duenez, irabazi-asmorik gabeko entitateen eta udal-erakundeen arteko baterako proiektuak finantzatuko dira deialdi honen bidez eta helburua da gizarte-eragileen arteko elkarlana sustatzen jarraitzea, gizartearen eremu guztietan bizikidetzako eta giza eskubideekiko errespetuko kultura bultzatzeko atal hauetan oinarrituta: bakea, giza eskubideak, biktimekiko elkartasuna, adiskidetzea eta gatazken ebazpena.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 500 mila euroko laguntzen deialdia onartu du Elkarrekin Bonuen programarako. Programa hau da udalek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek bakeari, bizikidetzari eta giza eskubideei buruz elkarrekin antolatzen dituzten proiektuetarako. Proiektu horiek bultzatu nahi dituzte: • pertsonen arteko bizikidetza herri eta hirietan • bizikidetzari eta pertsona guztien eskubideen errespetuari buruzko hezkuntza. • herritarren partaidetza.", "score": 0.3493654638434087 }, { "src": "Eta amaitzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren eskutik musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzen deialdia onartu da, guztira 860.000 eurokoa musika ekoizpena, sustapena eta zabalkunde proiektuak laguntzeko. Aurten deialdiaren diru kopurua 20.000 eurotan handitu da iazkoarekin konparatuta eta, sailburuak nabarmendu duenez, helburua da musikagintzaren balio kate osoa indartzea, hau da, sorkuntza, erakustaldia, kontsumoa eta profesionalen lana, beti ere enpresen eta programazioaren egonkortasuna babestuz.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du musika sortzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko proiektuetarako laguntzen deialdia.", "score": 0.3501590643175749 } ] }, { "id": "153", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluan onartutako beste gai batzuk", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu. Orain, Gobernu Kontseiluak onartu du, eta, ondoren, Legebiltzarrak onartu beharko du. Beste gai batzuk", "score": 0.3191717202041713 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonimoaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bilera amaitu ondoren, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza-politikako sailburuak eta Arantza Tapia Ingurumeneko sailburuak erabaki horien berri eman dute.", "score": 0.469215429083634 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak Euskadiko ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko BERPIZTU Programa onartu duela; helburua gisa galdutako enplegu guztia berreskuratzea eta langabezia-tasa % 10etik behera jartzea duen programa, 130.000 enplegu dinamizatuz, hain zuzen.", "tgt": "BERPIZTU programa onartu du Eusko Jaurlaritzak. Programa horren helburua da ekonomia eta enplegua suspertzea eta hau lortzea: • Langabezia ehuneko 10etik jaistea. • 130 mila lanpostu sortzea. Programa horrekin sortzen den enplegua kalitatezkoa eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen duena izan dadila ere nahi da.", "score": 0.25826570040144486 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak irailaren 29an aurkeztu zituen oinarriak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiarekin eta Mahai sozioekonomikoko eragile ekonomiko eta sozialekin kontrastatu eta jasotako ekarpenak gaur onartutako behin betiko programan sartu dira. Ondoren, Legebiltzarrera bidaliko da.", "tgt": "Lehendakariak, lehendabizi, irailaren 29an, sindikatu eta enpresaburuei aurkeztu zien programa elkarrizketa sozialerako mahaian, beren ekarpenak egin zitzaten.", "score": 0.4190909965485071 }, { "src": "Zupiria sailburuak argitu duenez, BERPIZTU programa osasun-pandemiak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko euskal erakundeen erantzuna da; erantzun propioa, izan ere, abiapuntutzat aurrekontu-baliabide propioak hartzen ditu, Europako funts gehigarriak kontuan hartu gabe. 13.250 milioi euro aurreikusten dira, aurrekontu-baliabideen eta abal publikoen artean.", "tgt": "BERPIZTUk pandemiak sortu duen krisi ekonomikoari erantzuteko balioko du.", "score": 0.26997892384138356 }, { "src": "\"BERPIZTU programa irekia eta malgua da, eta Euskadi eraldatzeko lau urterako apustua. Euskadi berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko balioko du, Europako estrategiarekin bat\", esan du Zupiriak.", "tgt": "Lau urtez funtzionatuko du BERPIZTU programak, eta balioko du Euskadi ingurumenari eta teknologia digital berriei garrantzia emango dien erkidego bihurtzeko eta erkidego inklusiboagoa izateko.", "score": 0.2880736975756057 }, { "src": "Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko Lege-proiektua", "tgt": "EAEko Ingurumen Administrazioaren Lege berria Gobernu Kontseiluak Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legea egiteko proiektua onartu du.", "score": 0.6031635967068261 }, { "src": "Bere aldetik, Ekonimoaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko Lege-proiektua onartu duela; hau Legebiltzarrera igorriko da bertan eztabaidatzeko. Arantxa Tapiak uste du \"Legea eztabaidatzeko eta behin betiko onartzeko unea dela\" eta ziur dago \"ahalegin hau behin betikoa izango dela\".", "tgt": "Azken legea onartzeko, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu behar da aurretik.", "score": 0.2638366473123644 }, { "src": "Tapia sailburuak nabarmendu du etorkizuneko lege honek ingurumenean eragina duten jardueretarako aurreikusitako administrazio-prozedurak antolatu, sinplifikatu eta bateratuko dituela. Azaldu duenez, indarrean dagoen araudia asko hobetzen duen proiektua da, ingurumenean eragina izan dezaketen jardueren kontrolean urratsak ematen dituelako, eta honetatik haratago doazen tresnak gehitzen dituelako, adibidez, INGURUNET tresnaren normalizazioa —sektore pribatuak aspaldi eskatzen zuena—, ingurumeneko elkarlanerako erakundeen figura, eta ingurumenari lotutako boluntarioak, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa den Erosketa publiko berdea, eta hainbat figuren bitartez etorkizuna sustatzea, adibidez, Ekoberrikuntza eta ingurumen-fiskalitatea.", "tgt": "Legeak orain arte zeuden arauak hobetu nahi ditu, eta enpresen eta pertsonen jarduerek ingurumenean duten eraginarekin du zerikusia. Beste alderdi hauek ere hobetuko dira legearekin: • INGURUNET gehiago erabiliko da: Administrazioarekin ingurumeneko gaiei buruzko Internet bidezko izapideak egiteko. • Ingurumen lankidetzako erakundeak • Ingurumen-boluntariotza • Erosketa publiko berdea: administrazioek ingurumenerako onak diren produktuak eta zerbitzuak erostea. • Ekoberrikuntza: ingurumen-gaietan. • Ingurumen-fiskalitatea: ingurumenarekin erlazionatutako zergak.", "score": 0.24162306642955428 } ] }, { "id": "351", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakaria, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zituela, ASPACE Bizkaiko Zabaloetxe Goikoa Errehabilitazio Integraleko Zentroan izan da, 40. urteurrena dela eta. Bere jardunean, Euskadin ASPACEk garatzen duen gizarte-lana nabarmendu du Lehendakariak.", "tgt": "Iñigo Urkullu lehendakaria ASPACEko zentroetako batean izan da, Bizkaian. Elkarte honek 40 urte bete ditu, eta, horregatik, lehendakaria eta bere sailburuetako bi , Beatriz Artolazabal (Enplegua eta Gizarte Politikak) eta Cristina Uriarte (Hezkuntza) Loiura joan dira, Zabaloetxe Goikoa Errehabilitazio Integraleko Zentrora, ASPACEk azken urteotan euskal gizartean egindako lan garrantzitsua aitortzera.", "score": 0.2930634946334415 }, { "src": "Bestalde, ASPACEren sorburuetara egin du atzera Lehendakariak, gogora ekarri nahian duela 40 urte familia-talde batek jarri zuela martxan proiektu hau, euren baliabideekin, garuneko paralisia zuten pertsonek arreta espezifikoa jaso zezaten. Ekimen aitzindari hark 450 pertsonari ematen die gaur egun arreta 14 Zentrotan, eta 200 profesionalek eta 150etik gora boluntariok osatutako talde bat du.", "tgt": "ASPACE garuneko paralisia duten pertsonekin lan egiten duen elkarte bat da. Duela 40 urte, familia-talde batek jarri zuen abian elkartea, garuneko paralisia zutenek beren egoerari eta arazoei egokitutako arreta jaso zezaten. Gaur egun, ASPACEk: • 450 lagun artatzen ditu. • 14 zentro ditu Euskadin. • 200 profesional eta 150 boluntariotik gora ditu. Lehendakariak adierazi du ASPACE eredu dela, lan egiteko duen moduagatik.", "score": 0.273781723849314 }, { "src": "Era berean, ASPACEren eta Euskadiko hirugarren sektore sozialaren lana nabarmendu du Lehendakariak. Hala, azaldu duenez, pertsonei arreta emateko eredu bat da, haien premiekin eta haien familienekin enpatizatzeko. \"Arreta pertsonala eskaintzen duzue hezkuntzako, errehabilitazioko eta osasuneko premiei erantzuteko\", zehaztu du.", "tgt": "ASPACEk arreta pertsonala eskaintzen die erabiltzaileei eta haien familiei, hezkuntzan, errehabilitazioan, osasun-arloan eta bestelakoetan dituzten premiei erantzuteko xedez.", "score": 0.4444605431558466 } ] }, { "id": "88", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.20930318465998524 }, { "src": "Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak azken 20 urteotan Osakidetzaren plantillan izan den gehikuntzarik handiena onartu duela; 2.467 plaza gehiago gehitu zaizkio eta, hala, Euskadiko Osasun Zerbitzuaren egiturak 30.073 plaza ditu. Aldi baterako 2.109 plaza dira, egiturazko bilakatuko liratekeenak, eta beste 358 plaza, Osakidetzaren Lehen Mailako Arreta sendotzen jarraitzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Osakidetzako plantilla handitzea. Gotzone Sagarduik esan du hori garrantzitsua dela lan postu egonkor eta kalitatezko gehiago sortzen direlako. Osakidetzak 2.476 plaza gehiago izango ditu plantillan: • aldi baterako ziren 2.109 plaza finko bihurtuko dira. • 358 plaza berri izango dira Lehen Mailako Arreta Horrela, plantillak 30 mila plaza baino gehiago izango ditu guztira. Osakidetzak azken 20 urteetan izan duen plaza-kopururik handiena da.", "score": 0.28274615244576545 }, { "src": "Osasun alorrean, halaber, Eusko Jaurlaritzak baimena eman du gastua 542.000 euro areagotzeko, berrikuntza-funtsetatik etorriko dena, 2022an osasun-ikerketako proiektuetarako laguntzak finantzatzeko. Hala, aurtengo deialdirako baliabide ekonomikoak, azkenean, 6.192.000 eurokoak izango dira.", "tgt": "Osasun-ikerketako proiektuei dagokienez Eusko Jaurlaritzak 542 mila euro gehiago emango dizkie osasunari buruzko ikerketa-proiektuetarako laguntzei. Horrela, laguntzak 6 milioi eurotik gorakoak izango dira.", "score": 0.3619593294177654 }, { "src": "Bestetik, Osasuneko sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak baimena eman duela lankidetza-hitzarmenak sinatzeko hiru lurralde historikoetako foru-aldundiekin , Euskadi osoan arreta soziosanitariorako.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak lankidetza- hitzarmenak sinatu ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru Foru Aldundiekin Euskadi osoan arreta soziosanitarioa hobetzeko.", "score": 0.4392678119146994 }, { "src": "Zehazki, hitzarmen horiek Osasuneko Sailburuak eta lurralde historiko bakoitzeko diputatuek sinatuko dituzte, eta 31 milioi euro inguruko gastua aurreikusten dute. Haien bidez, gizarte-zerbitzuen Euskadiko sistemako hiru baliabide mota garatzen lagunduko da: egoitza-unitate soziosanitarioak, adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzak eta egoitza-unitateak, laguntzadun etxebizitzak eta eguneko zentroak gaixotasun mental larria eta kronifikatua duten pertsonentzat.", "tgt": "Horrela, administrazio horiek 31 milioi euro gastatuko dituzte hiru egoitza mota hauek hobetzeko: • egoitza soziosanitarioak, oinarrizko osasun-zaintzak behar dituzten eta familiak zaindu ezin dituen pertsonentzako. • adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak beti edo aldi baterako bizi ahal izateko egoitzak. • egoitzak, laguntzadun etxebizitzak eta eguneko zentroak gaixotasun mental larria duten pertsonentzat.", "score": 0.5515962142980269 }, { "src": "Hezkuntza eta Ekonomia eta Ogasun sailei lotuta, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Zorrozaurreko uhartean bost higiezin erostea, Bilbon . Deustuibarreko 70. zenbakian dagoen eraikina osatzen duten lokalak dira eskuratuko direnak; eraikin hau, aldi berean, \"Artiach\" industria-multzoaren zati da. Higiezin horiek erosteko finkatutako prezio orokorra 1.250.000 eurokoa da. Eraikin honek hartuko du Ikaskuntzaren Berrikuntzarako Zentroaren egoitza nagusia.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 5 eraikin erosiko ditu Zorrozaurreko uhartean, Bilbon. Eraikin horiek milioi 1 eta 250 mila euro balio dute eta \"Artiach\" enpresaren zati dira. Han, Ikaskuntzaren Berrikuntzarako Zentroaren egoitza jarriko da.", "score": 0.3722319763873342 }, { "src": "Gainera, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur autobusetan eta kable bidezko garraiobideetan Barik eta Bat txartelen arteko elkarreragingarritasuna ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (CTB) arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeari. Hitzarmenak jasotzen du Eusko Jaurlaritzak 109.099,65 euroko dirulaguntza zuzena emango diola CTBri proiektua gauzatzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak sinatuko du lankidetza-hitzarmen bat Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (CTB) autobusetan eta tranbietan Barik eta Bat txartelak erabil ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak CTBri ia 110 mila euroko laguntza emango dio.", "score": 0.5584143482440245 }, { "src": "Kultura eta Hizkuntza Politika sailarik dagokionez, Gobernu Kontseiluan gaur onartu dira kultura-arloko jaialdiak antolatzeko 2022ko dirulaguntzak . Asmoa musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteak bultzatzen dituzten jaialdiak laguntzea da. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 350.000 euro bideratuko ditu dirulaguntza hauetara.", "tgt": "Kultura jaialdiak antolatzeari dagokionez", "score": 0.46487483801851814 } ] }, { "id": "62", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak lankidetza-protokolo orokor berri bat izenpetuko du adimeneko dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta horien familien alde lan egiten duen Gorabide elkartearekin. Protokolo horrek eguneratu egingo du 2019an Segurtasun Sailaren bidez sinatutakoa. Protokoloak jarduteko gida bat ezartzen du adimeneko dibertsitate funtzionala duten pertsonak euren ohiko bizilekutik desagertzen edo baimenik gabe joaten diren edo ihes egiten duten kasuetan polizia-baliabideen eraginkortasuna maximizatzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du Gorabiderekin. Gorabide Bizkaian dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta familien alde lan egiten duen elkarte bat da. Antzeko hitzarmen bat sinatu zen 2019an Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin. Hitzarmena protokolo bat da dibertsitate funtzionala duten pertsonak egun edo ordu jakin batzuetan desagertzen direnean ihes egiten dutenean edo etxera itzultzen ez direnean Ertzaintzak nola jokatu behar duen azaltzen duena.", "score": 0.24389723688454595 } ] }, { "id": "306", "alignments": [ { "src": "Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, automozioaren sektorearekin lankidetzan aritzeko Eusko Jaurlaritzak hartua duen erantzukizunetik, azken kontsumitzaileentzako laguntza-programa berri bat martxan jarri dela iragarri du, ibilgailu berrien erosketaren susperraldia bultzatzeko helburuz.", "tgt": "Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako sailburua da. Sailburuak iragarri du Jaurlaritzak Renove Plan bat jarriko duela martxan.", "score": 0.29849511874342194 }, { "src": "Tapiak azaldu duenez, Renove Plan bat da, konbustio-ibilgailu zaharrak ordeztea asmotzat duena, CO2 emisioak gutxitzeko eta, klima-aldaketaren eszenarioan, Europak eta baita Euskaditik ere hartutako konpromisoak betetzen laguntzeko. Laguntza-programa honen helburua da, besteak beste, ibilgailu elektrikoa, hibridoa eta emisio mugatua duten gasolina eta gasoil ibilgailuak sustatzea. Hau da, Renove Plan bat, ibilgailu elektrikoetara mugatu gabe, zenbait aukera eskainiko dituena; guztiak baliodunak eta ingurumena errespetatzen dutenak, gure ustez. Horrela Tapiak esan du aukera horiek beharrezkoak dira erabiltzaileentzat, automozioaren industriarentzat eta, azken batean, sistema osoarentzat.", "tgt": "Planaren bidez, diruzko laguntzak emango zaizkie autoa aldatu eta berri bat erosten dutenei. Plan hori bat dator klima-aldaketaren arazoari aurre egiteko konpromisoarekin. Konpromiso horretan lanean ari dira, hain zuzen, Europako zein Euskadiko erakundeak. Eusko Jaurlaritzak helburu hauek lortu nahi ditu Renove Planaren bidez: • konbustiozko auto zaharrak ordezkatzea • CO2 isuriak murriztea • auto elektrikoaren erabilera bereziki sustatzea Hala eta guztiz ere, beste mota bateko ibilgailuak (hibridoak eta gasolina edo diesela erabiltzen dutenak) erosten eta erabiltzen dira oraindik. Ekonomia, orain, mantsoago ari da hazten, eta Eusko Jaurlaritzak uste du plan honek ekonomiari eta automozioaren sektoreari lagunduko diela.", "score": 0.1474597491795054 }, { "src": "Ekonomian eta industrian halako desazelerazio bat antzematen den testuinguru batean, Tapiak azpimarratu egin nahi du industria-ehuna egiten ari den ahalegina prestatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Zentzu horretan, Tapia sailburuak gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak jarraitu egingo du automozioaren sektorea babesten; eta horretarako bere erabateko babesa erakutsi dio automozioaren etorkizuneko erronkei erantzuteko neurriak diseinatu eta gauzatzeko eratuko duten Lan Taldeari.", "tgt": "Automozioaren sektorean —automobilen industrian, alegia— hartzen diren neurriek ekonomia hobetu eta sektoreko salmentak areagotu behar dituzte, baina ingurumena kaltetu gabe.", "score": 0.20876320398883644 } ] }, { "id": "59", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.25189395934168823 }, { "src": "Bere aldetik, Artolazabalek Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko III. Akordioa aurkeztu du gaurko prentsaurrekoan. Akordio hau abenduaren 20an onartu zuen akordioaren jarraipen batzordeak Emakunden egin zuen bileran eta datorren urtarrilaren 19an egingo dute erakundeek honen sinadura ofiziala Lehendakaritzan, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela.", "tgt": "Indarkeria matxistaren akordioari dagokionez Sailburuak aurkeztu du Indarkeria matxistaren arreta hobetzeko 3. Akordioa. Akordio berri hau pasa den abenduaren 20an sinatu zen eta datorren urtarrilaren 19an Iñigo Urkullu Lehendakariak berretsiko du. Akordioa eguneratu egin da, azken urteetan legeak eta gizartea aldatu baitira. Orain lan egingo da, batez ere, biktimak eta haien premiak arreta-zerbitzuen erdigunean jartzeko. Biktimei arreta egokituagoa eta osoagoa emango zaie.", "score": 0.3976214161279308 }, { "src": "Gobernuko bozeramaileak Brasil bizitzen ari den egoerari buruzko hausnarketa partekatu du, eta sentimendu horretan, Brasilgo herriak demokratikoki aukeratutako Gobernuaren legitimitatea errespetatzen duela adierazi du. Halaber, kezka adieri du munduko hainbat herrialdetan, baita Europan ere, gertatzen ari diren zeinuzko populismoaren goranzko joeragatik. \"Eusko Jaurlaritzak sistema demokratikoaren eta herritarren borondatea ordezkatzen duten erakundeen balioaren defentsa sutsua berresten du, eta gure erakundeak indartzeko konpromisoari eusten dio egunero, gure askatasun eta elkarbizitza demokratikoa arriskuan jartzen duten mugimendu populista, demagogiko eta bortitzen aurkako antidoto gisa\", esan du.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Brasilen gertatutakoari buruzko iritzia azaldu du. Esan du gobernu brasildarra legitimoa dela, herriak hautatu baitu hauteskunde demokratiko batean. Baita ere esan du kezkatuta dagoela gero eta mugimendu populista gehiago gertatzen ari direlako munduko herrialde askotan eta Europan ere Indarkeriazko mugimendu horiek demokrazia arriskuan jartzen dute eta demokrazia defendatu egin behar da, erakundeak eta haien ordezkariak indartuta.", "score": 0.2997230865930001 }, { "src": "Halaber, Auzitegi Gorenak De Miguel kasuari buruz emandako epaiari buruz galdetuta, Bingen Zupiria sailburuak adierazi du Gobernuak Auzitegiaren erabakia errespetatzeko, onartzeko eta betetzeko borondatea duela. Gainera, Lehendakariak berak 2019an epaiaren berri izan zuenean egin zuen adierazpen bati heldu dio. Bertan, justiziak hartutako erabakiekiko erabateko errespetua adierazi zuen, eta epai hura, eta, beraz, gaurkoa eta ematen dituen zigorrak, bete egin behar direla uste duela adierazi zuen.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ere iritzia azaldu du Auzitegi Gorenak \" De Miguel kasuan \" emandako erabakiari buruz. Esan du erabakia errespetatzen duela eta zigorrak bete behar direla. 2019an Urkullu lehendakariak esan zuen gai horri buruz justiziak hartutako edozein erabaki errespetatuko zela, epaitu diren gertakariak Eusko Jaurlaritzak defendatzen duenaren aurkakoak direlako.", "score": 0.4664911754170654 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak egindako 2023-2026 Euskal Estatistika Planaren Lege Proiektua onartu du gaurko bileran Administrazio osoko estatistika-jarduera antolatzeko tresna izango dena. Lege Proiektu hau Legebiltzarrera bidaliko da bertan onartua izan dadin. Zupiriak azaldu duenez, 255 analisi egitea proposatzen duen egitasmoa da eta 86 milioi euroko kostua aurreikusten du.", "tgt": "Euskal Estatistikaren Planari dagokionez Eusko Jaurlaritzak onartu du 2023-2026 Euskal Estatistika Planaren Lege Proiektua. Eustatek egin du, Euskal Estatistika Erakundeak eta orain Eusko Legebiltzarrak onartu beharko du. Datozen 4 urteetan, 255 azterketa estatistiko egingo dira eta 86 milioi euroko kostua izango du.", "score": 0.536138467316742 }, { "src": "Hezkuntzari lotuta, 2022-2023 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beketara bideratutako diru kopurua ia 5 milloietan handitzea erabaki du gaurkoan Gobernuak. Diru kopuru berri hau Hezkuntza Sailak ikasturte honetarako onartutako unibertsitate-beka deialdiaren zenbatekoari gehitzen zaio, beraz, guztira 33 milioi euroko diru kopurua egongo da honetarako. Ikasturte honetan bekaren onuradun diren unibertsitate-ikasleek 400 euroko laguntza osagarria jasoko dute gaur onartutako diru-laguntzak kontuan izanda.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro gehiago emango ditu unibertsitate eta goi-mailako ikasketetako beketarako. Kopuru horrekin, 33 milioi euro dira dagoeneko ikasketa horiek egiteko beketarako onartutako dirua. Beraz, ikasle bakoitzak 400 euroko laguntza gehigarria jasoko du.", "score": 0.37655699012815863 }, { "src": "Eta amaitzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakitera eman du \"Kultura Ondarea Saria\" emateko deialdia egitea onartu duela gaur Gobernuak, Euskal Kultura Ondarearen ezagutza, materiala zein immateriala, gazteen artean zabaltzen laguntzeko. Ikasleek 3 eta 10 minutu bitarteko iraupena duten bi bideo aurkeztu beharko dituzte, gutxienez 3 eta gehienez 6 pertsonako taldeek osatuak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 30.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara.", "tgt": "Kultura Ondarea Sariari dagokionez Eusko Jaurlaritzak onartu du Kultura Ondarea Sariaren deialdia egitea. Sari honek euskal kultura ondarearen ezagutza zabaldu nahi du gazteen artea. Horretarako, 30 mila euro emango ditu.", "score": 0.4436432321878026 } ] }, { "id": "376", "alignments": [ { "src": "Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak Jaurlaritzaren Kontseiluaren ondoren izandako prentsaurrekoan jakinarazi du Espainiako Gobernuak aldeko erantzuna eman diola Euskal Autonomia Erkidegoan zehar igarotzen diren bi trenbide-linea eskualdatzeari. Zehazki, hauek dira: Alonsotegi-Barakaldo linea eta Bilbo-Basauri linea. Bozeramaileak nabarmendu du lineen kudeaketa partekatua izango dela eskualdatzea gauzatu arte.", "tgt": "Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua da. Bozeramaileak adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen diren 2 trenbide-linearen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eskuetan utziko du Espainiako Gobernuak. Hauek dira trenbide-lineak: • Alonsotegi eta Barakaldo artekoa • Bilbo eta Basauri artekoa", "score": 0.2640290530619696 }, { "src": "Erkoreka sailburuak azaldu duenez, Espainiako Gobernuaren erantzuna iritsi da auzitegietan errekurtsoa aurkeztu aurretik egindako errekerimendutik hilabete eta erdira eta, horrenbestez, azpimarratu duenez, horrek zati batean erantzuten dio Eusko Jaurlaritzaren aldarrikapenari.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak errekerimendua egin zion gai horren inguruan Espainiako Gobernuari. Hilabete eta erdira, Espainiako Gobernuak trenbide-linea horien kudeaketa ematea erabaki du. Horrela, errekerimenduari neurri batean erantzuten zaiola uste du Jaurlaritzak.", "score": 0.2786109874524586 }, { "src": "Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez, gaurko bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak ikerketa sustatzeko zenbait programa onartu ditu \"Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana\"ren barruan. Eusko Jaurlaritzak onartutako programen artean, Erkoreka sailburuak bi nabarmendu ditu.", "tgt": "Ikerketa sustatzeko zenbait programa onartu ditu Eusko Jaurlaritzak Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana-ren barruan ikerketa sustatzeko zenbait programa onartu dituela Eusko Jaurlaritzak. Hona hemen programa garrantzitsuenak:", "score": 0.6758505163726988 }, { "src": "Alde batetik, 734.000 euro zuzenduko ditu \"Biocruces\", \"Bioaraba\" eta \"Biodonostia\" osasun-ikerketako institutuentzat, EAEko osasun-sisteman gailu medikoak eta osasun-teknologia baliozkotu eta froga daitezen laguntzeko.", "tgt": "Osasun-ikerketako institutuak: Biocruces, Bioaraba eta Biodonostia Eusko Jaurlaritzak 734.000 euro emango dizkie institutu horiei, teknologia sanitarioak funtzionatzen duela eta EAEko osasun-sisteman erabil daitekeela erakusteko.", "score": 0.47557985767343725 } ] }, { "id": "438", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.2896439411436092 }, { "src": "Zupiriak azaldu du gaur egun Europak lau Makro-eskualde dituela: Baltika, Adriatiko-Jonika, Alpina eta Danubio eta Euskadik, Arku Atlantikoa osatzen duten herrialde eta eskualdeekin batera, bosgarren eskualde baten parte izan nahi du, Lehendakariak sarritan azpimarratu duen bezala. \"Eta arrazoi nagusia da- esan du Zupiriak- Europan zeregin garrantzitsua izaten jarraitu nahi dugula. Arku Atlantikoa osatzen dugun herrialde eta eskualdeok kezkaz ikusten dugu Europako grabitate-zentroa ekialderantz mugitzen ari dela, Atlantikoko fatxadaren kaltetan. Horregatik, garrantzitsutzat jotzen dugu maila anitzeko ahalegina egitea, erakundeen, ehun ekonomiko eta sozialaren eta herrialde eta lurralde atlantiko guztietako entitate eta elkarteak bat eginik ariko dena Makro-eskualde bat sortzeko beharra bultzatzeko. Mugak gaindituz, korridoreak eraikitzen, loturak hobetzen eta Europako alde honetako herritarren erronka demografikoari eta bizitza hobetzeko aukerei laguntzen lagunduko diena\" esan du.", "tgt": "Makro-eskualde Atlantikoa sortzea Oraingoz, Europak 4 makro-eskualde ditu: • Baltika • Adriatiko-Jonika • Alpina • Danubio Euskadik bosgarren makro-eskualdea izan nahi du Arku Atlantikoa osatzen duten herrialde eta eskualdeekin batera, Europan egiten den politikan zeregin garrantzitsua izaten jarraitzeko. Azken urteetan, Europako Ekialdeko eskualdeek protagonismo handiagoa izaten ari dira. Ekimen honekin honako hauek lortu nahi dira: • Alde atlantikoko herritarren bizitza hobetzea. • Lurraldeen arteko loturak hobetzea. • Erronka demografikoa konpontzen laguntzea.", "score": 0.5211078228587896 }, { "src": "Lehenik eta behin, bozeramaileak, Euskadi Makro-Eskualde Atlantikoa eratzeko egiten ari den eskariaren inguruan gertatzen ari diren nobedadeei buruz Lehendakariak Gobernu Kontseiluan aipatutakoak azaldu ditu. Bileran, Lehendakariak jakinarazi du, Europar Batasuneko Kontseiluaren Gai Orokorretarako Batzordeak abenduaren 12ko bileraren gai-zerrendan sartu duela erakunde berri hori kontuan hartzeko proposamena. Gobernuak oso positibotzat jotzen du erabaki hori, orain arte egindako ahaleginei bultzada ematen dielako.", "tgt": "Lehendakariak Makro-eskualde Atlantiko bat sortzeko proiektuaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Eskualde hau sortzea Euskaditik atera eta zuzentzen den eskaera da. Europar Batasuneko Kontseiluaren Gai Orokorretarako Batzordea bilduko da abenduaren 12an. Bilera horretan aztertuko da erakunde berri hori sortzeko proposamena.", "score": 0.3414776569518985 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75.urteurrena dela-eta adierazpen instituzionala onartu du gaurkoan. 75. urteurren honetan, Gobernuak berretsi egin nahi izan pertsona guztiek giza eskubide guztiak dituztelako kulturarekin duen konpromisoa. \"Salatzen dugu desberdintasun ikaragarriak daudela eta ehunka milioi pertsonari beren oinarri-oinarrizko eskubideak eskuratzea eragozten dietela, hala nola janaria, ura, etxea eta hezkuntza. Era berean, salatu egiten dugu berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak eta askatasun-baldintza funtsezkoenak errespetatzen ez dituzten erregimenen pean bizi diren pertsonen egoera. Gatazka armatuak oztopo handienetako bat dira giza eskubideez baliatzeko; batez ere, helburu zibilei erasotzen zaienean, Ukrainan eta Palestinan gertatzen den bezala, oraingo bi adibide jartzearren.Klima-aldaketak, gainera, beste desafio batzuk ekarri ditu, inoiz ez bezalako tamainakoak. Hura arintzeko konpromisoak eta hari egokitzekoak erabakigarriak dira giza eskubideak urratzen dituzten sufrimendu masiboak saihesteko. Gogoan izan Batzar Nagusiak giza eskubidetzat hartu duela ingurumen garbi, osasungarri eta iraunkorra izateko eskubidea.Gure herrialdean, inoiz amaitu gabeko lan bat dira giza eskubideak eta haiek berekin dakarten berdintasun- eta justizia-promesa, eta arreta eta ekintza behar dituzte etengabe, lan eskubideetan, berdintasunean, genero-indarkeriaren amaieran eta etxe baterako eta lan duinarako irispide unibertsalean sakontzeko, eskubide batzuk bakarrik aipatzearren. Gure gizartean, talde batzuk oso kalteberak dira, eta haiei arreta berezia eman behar diegu, hala nola desgaitasuna duten pertsonak, migratzaileak edo baztertuta geratzeko arriskuan daudenak. Euskadik, gainera, erronka espezifikoak ditu; adibidez, izandako indarkeria politikoaren memoriarekin lotutakoak eta hizkuntza-aniztasuna babesteko eta sustatzeko behar espezifikoekin lotutakoak\".", "tgt": "Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 1948an onartu zen. Aurten 75 urte beteko ditu. Eusko Jaurlaritzak adierazpen bat onartu du, pertsona guztientzat giza eskubideen kulturarekiko duen konpromisoa erakusteko. Adierazpenean salatzen da gaur egun desberdintasun handia dagoela mundu osoan eta milioika pertsonak ezin dituzte eskubide hauek baliatu: elikatzea, ura, etxebizitza edo hezkuntza eskuratzea. Badira berdintasunaren, askatasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak errespetatzen ez diren lekuak ere. Gerrak dauden lekuak, hala nola Ukrania eta Palestina. Ingurune garbia, osasuntsua eta jasangarria izateko eskubidea aitortzen ez diren lekuak. Gure herrialdean, nahiz eta eskubide guzti horiek dauden, adi egon behar da betetzen jarrai daitezen. Batzuetan lan gehiago egin behar da, adibidez: lan-eskubideetan, berdintasunean, genero-indarkeriaren amaieran, eta etxea edo lana lortu ahal izatea. Gainera, arreta berezia jarri behar da egoera okerragoetan dauden gizataldeekin, hala nola desgaitasuna duten pertsonekin, migratzaileekin edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenekin. Euskadin gainera badira gure hizkuntzak (euskara eta gaztelania) erabiltzearekin edo iraganean izandako indarkeriaren memoriarekin lotutako eskubideak.", "score": 0.3094829800767253 }, { "src": "\"Giza eskubideek interpelatzen gaituzte eta berekin herritarren konpromisoa, erantzukizun zibikoa eta pertsonen arteko elkartasuna dakarte. Pertsona orok komunitatearekiko betebeharrak ere baditu, komunitatea baita bere nortasuna guztiz eta era askean garatzeko toki bakarra. Horregatik, bat egiten dugu NBEren I commit (nik konpromisoa hartzen dut) kanpainarekin, eta gizartea bat egitera gonbidatzen dugu: Adierazpen Unibertsalaren printzipioak bete egingo ditut eguneroko bizitzan \" amaitu du Zupiriak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak deia egin die herritarrei NBEren kanpainarekin bat egiteko: \"Nik konpromisoa hartzen dut: Adierazpen Unibertsalaren printzipioak errealitate bihurtuko ditut nire eguneroko bizitzan\". Giza eskubideek ere pertsonen konpromisoa behar dutelako.", "score": 0.45723472305013646 } ] }, { "id": "440", "alignments": [ { "src": "Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Helduak Zabaltzen programaren Erandioko pilotajearen emaitzak aurkeztu ditu", "tgt": "Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da. Gaur Erandion egon da Helduak Zabaltzen programaren aurrerapenak aurkezteko.", "score": 0.6940181187246957 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak Euskofederpenekin batera duela urtebete abian jarritako ekimena da, adinekoen gizarte-zentroen eredua eraldatu eta egokitu nahi duena, bai eta digitalizazio-prozesua erraztu ere.", "tgt": "Helduak Zabaltzen programa Eusko Jaurlaritzak duela urtebete jarri zuen martxan Euskofederpenekin batera.", "score": 0.4422955417000234 }, { "src": "Ekimenaren helburua adinekoen gizarte-zentroen eredua eraldatzea eta egokitzea da.", "tgt": "Programaren helburua da Euskadiko adinekoen gizarte-zentroak garai berrietara egokitzea eta digitalizazio prozesuan laguntzea. Hau da, teknologia berriak beren zerbitzuetan erabiltzea.", "score": 0.4265967382064415 }, { "src": "Hitzaldian, Melgosak adineko pertsonen belaunaldi berrien profilean eta itxaropenetan izandako aldaketa azpimarratu du, eta gogorarazi du \"aldaketa teknologiko, sozial eta kultural azkarren lekuko izan direla, eta horrek eragina duela haien interesetan eta denbora pasatzeko moduan\". Hala, sailburuak agerian utzi du \"elkar ulertze hori funtsezkoa dela haientzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren programak eta jarduerak diseinatzeko\".", "tgt": "Melgosak esan du adineko pertsona mota berri bat dagoela, ez direla lehengoak bezalakoak eta beste gauza batzuk nahi dituztela. Denbora gutxian gizartean, teknologian eta kulturan aldaketa asko bizi izan dituzten pertsonak dira. Horregatik aldatu dira beren interesak eta denbora nola pasatu nahi duten. Zentroetan programatzen diren jarduerek adineko pertsonak aintzat hartu behar dituzte, interesgarriak eta erakargarriak izan daitezen.", "score": 0.17502828017091315 }, { "src": "Zentzu horretan, Nerea Melgosak adierazi duenez, \"Erandioko Helduak Zabaltzen programak digitalizazio eta partaidetzazko sorkuntza prozesu baten bidez abian jarritako hainbat ekimen berritzaile biltzen ditu, zentroekin lotutako adinekoak eta udaleko ordezkariak tartean sartuz\".", "tgt": "Hala egin dute Erandioko kasuan. Helduak Zabaltzen programak zentroak digitalizatzeko aukera eman du, adinekoen eta Udaleko ordezkarien parte-hartzearekin.", "score": 0.08216543452115517 }, { "src": "Ekimen horien artean, aipatzekoak dira web-orri bat sortzea, sare sozialetako profilak, eta La trastienda de la sabiduría izeneko podcast bat, \"guztiak programaren erabiltzaileek sortu eta mantendutakoak\".", "tgt": "Besteak beste, hauek sortu dituzte: • Web-orri bat • Sare sozialetako profilak • \"La trastienda de la sabiduría\" (jakinduriaren atzealdea) izeneko podcast bat.", "score": 0.46186933772541455 }, { "src": "Nerea Melgosak nabarmendu du garrantzitsua dela \"adinekoen behar aldakorretara egokitzea, batez ere 65 urtetik gorako biztanleria 2,5 aldiz biderkatu den testuinguru batean azken lau hamarkadetan Euskadin, 2021ean biztanleria osoaren % 23 izanik\". Sailburuaren hitzetan, \"aldaketa demografiko honek adinekoentzako zerbitzu dinamikoagoak eta egokitzaileagoak behar direla azpimarratzen du\".", "tgt": "Azken 40 urteetan, Euskadin 65 urtetik gorako biztanleria asko hazi da. Biztanleria osoaren ehuneko 23 da dagoeneko. Gizartearen aldaketa horren ondorioz, beharrezkoa da zerbitzuak dinamikoagoak izatea eta adinekoen beharretara egokitzea.", "score": 0.3270499186333428 }, { "src": "Azkenik, sailburuak iragarri du Helduak Zabaltzen programa landa-inguruneetara zabalduko dela, eta aurten esperientzia pilotuak hasiko direla Kanpezun, Araban eta Arratzun (Bizkaia), \"proiektua errepikatzeko eta hainbat testuingurutara egokitzeko helburuarekin\", esan du Melgosak, eta adierazi du \"urrats hori funtsezkoa dela landa-komunitateen behar espezifikoak ulertzeko eta horiei erantzuteko\".", "tgt": "Aurten, Helduak Zabaltzen programa beste landa-eremu batzuetan probatuko da, hala nola, Kanpezun, Araban eta Arratzun, Bizkaian.", "score": 0.31608315237442275 } ] }, { "id": "436", "alignments": [ { "src": "Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzaren Aholku Batzordeak bilera egin du Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea buru dela, eta Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria eta Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia ere bertan direla, eta positibotzat jo du joan den apirilaren 22an egin zen eta boluntariotzaren ikuspegitik basoko suteei aurre egitea ardatz izan zuen Euskadiko Udal-mailako Babes Zibileko Talde eta Elkarteen Arduradunen III. Topaketa. Era berean, kolektiboak ekitaldi osoan zehar babes zibilaren arloan egin duen lana ere aitortu du organo horrek.", "tgt": "Boluntariotzaren Aholku Batzordeak babes zibileko organizazioen boluntarioen lana aitortu nahi du. Bileran Rodrigo Gartzia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea izan da buru. Bertan parte hartu dute Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak eta Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak ere.", "score": 0.2519200417814252 } ] }, { "id": "437", "alignments": [ { "src": "Sexu-indarkeriaren biktimak artatzeko EAEko 24 orduko zentroak oso antolamendu-egoera aurreratuan daude, eta % 100ean jarriko dira abian hiru lurraldeetan 2024ko ekainerako. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila, Emakunderen bitartez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiekin lankidetzan ari da, EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta koordinatzeko Erakundeen arteko III. Akordioaren esparruan. Horrela, aurreratu egin dira Europar Batasunak ezarritako epeari, epe hori 2024. urtearen amaierara arte luzatu baita, autonomia-erkidego batzuek zailtasunak baitzituzten zentroak urte honen amaiera baino lehen abian jartzeko, hori baitzen hasierako epea. Bizkaiko eta Arabako zentroak, zehazki, 2024ko hasierarako egongo dira jada egokituta.", "tgt": "Datorren urteko ekainerako, Euskadin izango dira sexu-indarkeriaren biktimei laguntzeko 24 urduko 3 zentro. Lehenengo zentroak Bizkaian eta Araban irekiko dira, 2024ko hasieran. Zentro horiek erakundeen arteko akordio baten emaitza dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Hirugarren Akordioa emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta koordinatzeko. Akordio honetan parte hartu dute 3 foru aldundiek eta Emakundek, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailekoa izanik.", "score": 0.246793273576058 }, { "src": "• Foru Aldundiak arduratzen dira zentro horiek kudeatzeaz, Europako Kontseiluak emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeari eta haren aurka borrokatzeari buruz egindako hitzarmenarekiko konpromisoaren ondorioz.", "tgt": "Zentro horiek sortzea Europar Batasunak Istanbulgo Hitzarmenarekin eta gure herrialdeko beste lege batzuekin duen konpromisoa da. Lege horiekin emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta aurka borrokatu nahi da.", "score": 0.22123713629703354 }, { "src": "• Horrela, EAEk aurrea hartu dio Europar Batasunak autonomia-erkidego guztiei emandako 2024ko amaierara arteko luzapenari, Europako funtsek finantzatutako zentro horiek abian jartzeko.", "tgt": "Europar Batasunak herrialde guztiek 2024aren amaierarako zentro horiek irekita izatea nahi du. Horregatik, dirua eman du zentroak sortzeko. Euskadin, aldundiek kudeatuko dituzte.", "score": 0.3149066985614146 }, { "src": "Foru-aldundiek kudeatuko dituzte 24 orduko zentroak, Next Generation Europako Funtsak finantzatuta, eta Europako Kontseiluak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko egindako hitzarmenarekin (Istanbulgo Hitzarmena) eta ondoren onartutako Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoarekin (\"Soilik bai da bai\") hartutako konpromisoaren ondorioz sortu dira. Lege organiko honen aplikazio-eremu objektiboan sartzen dira onartu gabeko edo edozein eremu publiko edo pribatutan, eremu digitalean barne, sexu-bizitzaren garapen askea baldintzatzen duen sexu-izaerako edozein ekintza. Sexu-indarkeriatzat hartzen dira, halaber, emakumeen genitalen mutilazioa, behartutako ezkontza, sexu-konnotazioko jazarpena eta sexu-esplotaziorako salerosketa. Legeak adierazten du arreta berezia eskainiko zaiela eremu digitalean egiten diren sexu-indarkeriei; horren barruan sartzen dira sexu-indarkeriako ekintzak zabaltzea, onartu gabeko pornografia eta, nolanahi ere, haurren pornografia, eta baliabide teknologikoen bidezko sexu-estortsioa.", "tgt": "Sexu-indarkeria Legeak sexu-indarkeriari buruz hitz egiten duenean, indarkeria-mota desberdinez ari da, hala nola: • Sexu-erasoak eremu publiko, pribatu edo digitalean (Internet, sare sozialak...). • Emakumeen genitalen mutilazioa. • Behartutako ezkontza. Bere borondatearen kontra pertsona bat ezkontzera behartzea. • Sexu-jazarpena. • Sexu-esplotaziorako salerosketa. • Onartu gabeko pornografia. • Haurren pornografia. • Baliabide teknologikoen bidezko sexu- estortsioa.", "score": 0.31110243846427116 }, { "src": "Urrian eta azaroan zehar, Emakundek hiru lurraldeetan krisi-zentro horiek artatuko dituzten profesionalak prestatzeko saioak egin ditu, sexu-indarkeriaren biktimentzako arretan koordinazio hobea eta eraginkorra lortzeko eta emakumeen erreparazioan eta ahalduntzean laguntzeko. Datozen hilabeteetan ere koordinazioan lanean jarraituko du, protokoloen definizioa guztiz zehazteko eta zentroetako langileei prestakuntza espezializatua emateko.", "tgt": "Zentroek nola funtzionatzen dute", "score": 0.08667949944243238 }, { "src": "Horrela, krisi-zentroak larrialdiak artatuko dituzten arreta integraleko zentroak izango dira, baina baita iraganean gertatutako sexu-indarkeriako edozein gertakari ere. Ez da sartzeko baldintzarik egongo, doakoa izango da eta sarbideak zuzenekoak edo bideratuak izan daitezke. Zentro horiek 24 orduko arreta eskainiko dute asteko 7 egunetan, urteko 365 egunetan. Gune abegitsuak izango dira, eta emakumeen aurkako beste indarkeria matxista mota batzuetarako dauden teléfono zenbakiez bestelako zenbaki esklusiboa izango dute, eta informazioa, aholkularitza, gizarte-laguntza eta esku-hartzea emango diete biktimei eta haien senideei eta inguruko beste pertsonei. Psikologiako, arlo juridikoko eta sozialeko profesionalez osatutako diziplina anitzeko talde batez hornituta egongo dira, eta guztiek izango dute ikuspegia eta espezializazioa sexu-indarkerian.", "tgt": "Zentroetan pertsonak jasan berri dituen edo iraganean bizi izan dituen larrialdiak artatuko dira. Arreta doakoa izango da urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan. Tokiak abegitsuak izango dira. Biktimek eta haien senideek edo inguruko pertsonek telefonoz ere deitu ahal izango dute informazioa edo laguntza jasotzeko. Psikologiako, zuzenbideko eta gizarte-arloko profesionalek emango dute arreta zentroetan. Pertsona talde guztiak sexu-indarkerian adituak izango dira.", "score": 0.324783482250244 } ] }, { "id": "439", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2665762083404215 }, { "src": "• Gardentasun Lege-proiektuak helburu du administrazioaren gardentasuna bermatzea, herritarren parte hartzea bultzatzea eta gobernu programa bakoitza betetzeko garatutako ekintzen eta ekimenen kontu ematea erraztea", "tgt": "Euskadiko Gardentasunaren Lege-proiektua", "score": 0.3508757225272494 }, { "src": "Garamendi sailburuak gaurko prentsaurrekoan parte hartu du Euskadiko Gardentasunaren Lege-proiektua aurkezteko. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak bultzatu eta landutako lege proiektu honek gardentasunaren kontzeptua bere osotasunean jorratu eta garatzen duela azpimarratu du Garamendik. Esan duenez, hiru helburu nagusi ditu arauak: administrazioaren gardentasuna bermatzea herritarren aurrean, herritarrek gai publikoetan parte har dezaten bultzatzea eta gobernu programa bakoitza betetzeko garatutako ekintzen eta ekimenen kontuak denbora errealean ematea erraztea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu hau onartu du eta helburu nagusi hauek ditu: • Administrazioaren gardentasuna herritarren aurrean. • Herritarrak gai publikoetan parte-hartzera animatzea. • Gobernu programa bakoitzaren ekintzak bete diren denbora errealean kontuak ematea", "score": 0.5909997965562284 }, { "src": "Zentzu horretan, publizitate aktiboko betebehar gehiago erantsi zaizkio legeari,administrazio publikoen hartutako erabaki guztien, jardueren eta funts publikoaren erabileraren berri eman dezaten. Era berean, lege honek Gardena-Gardentasunaren Euskal Agintaritza sortzea aurreikusten du berme organo gisa. Honenbestez, informazioa eskuratzea ukatzen denean edo emandako informazioarekin herritarrak ados ez daudenean, Agintaritza horren aurrean erreklamatu ahal izango dute. Honez gain salatzaileen babeserako eta ustelkeriaren kontrako Europako sistema ere ezartzen da Euskadin. \"Euskadiko Gardentasunaren Legearen proiektuak herritarrekin dugun konpromisorako beste tresna bat izan nahi du, politika publikoen eraginkortasuna eta efizientzia hobetuko dituena, eta horrek eragina izango du gizartearen garapenean, Herriaren hazkunde ekonomikoan eta, azken batean, herritarren ongizatean\" azpimarratu du Garamendik.", "tgt": "Legearen atal batek publizitate aktiboari buruz hitz egiten du. Hau da, administrazioek hartzen dituzten erabakiei buruz nahitaez ezagutarazi behar den informazioa. Administrazioek esan beharko dute: • Zer erabaki hartzen dituzten. • Nola hartzen dituzten. • Nola antolatzen diren zerbitzuak. • Nor diren arduradunak. • Nola erabiltzen diren funts-publikoak, hau da, zenbat diru gastatzen den neurriak martxan jartzeko. Legen horren beste berri bat da Gardena-Gardentasunaren Euskal Agintaritza sortuko dela. Edonork erreklama dezake organo horren aurrean: • Informazio publikoa eskuratzea ukatu zaionean. • Eman zaion informazioarekin ados ez dagoenean.", "score": 0.25224612721824874 }, { "src": "• Olatz Garamendik: \"Euskadiko Gardentasunaren Legearen proiektuak herritarrekin dugun konpromisorako beste tresna bat izan nahi du, politika publikoen eraginkortasuna eta efizientzia hobetuko dituena, eta horrek eragina izango du gizartearen garapenean, Herriaren hazkunde ekonomikoan eta, azken batean, herritarren ongizatean\"", "tgt": "Sailburuak esan du lege hori herritarrekin konpromiso bat dela eta politika publikoak hobetzeko eta herritarrek bereago eta hurbilago sentitzeko balioko duela.", "score": 0.30116882784897714 }, { "src": "Era berean, Zupiriak iragarri du, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dutela, beren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako enpleguko lehentasunezko BGAE bat, Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea (EPSV izenaz ezagutzen dena) abian jartzeko. \"Talde profesional honek, normalean, lehenengo zutabean kotizatzen du, hau da, gutxienekoetan, eta horren eraginez prestazio eta pentsio murriztuak lortzen ditu\" esan du. Zupiriak azaldu duenez, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea hau abian jartzeak aurreikuspen sozial osagarri bat bultzatu nahi du autonomoentzat, eraginkorra izango dena, kudeaketa-gastuetan doitua eta langileak goiz sartuko direna. Erakunde hau martxan jartzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak euskal merkataritza-ganberei 100.000 euroko dirulaguntza ematea erabaki du Gobernu Kontseiluak gaur.", "tgt": "Gobernu Kontseiluaren beste akordioak • Euskadiko Administrazioaren Urteko Kontratazio Plana. 2024an aurreikusten da 223 kontratu publiko egingo direla eta ia 300 milioi euro balioko dute. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko legearen arabera, erakunde bakoitzak denboraz ezagutarazi beharko du egingo dituen kontratuak. • Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberen arteko lankidetza-hitzarmena. Hitzarmen horrek laneko BGAE bat jarriko du martxan kotizazio eta prestazio bajuak izan ohi dituzten beren konturako langileentzat edo autonomoentzat. Eusko Jaurlaritzak 100 mila euroko dirulaguntza emango die merkataritza-ganberei. • Zientzia eta ikerketa programa. Eusko Jaurlaritzak 800 mila euro ematea onartu du 2024 eta 2026 bitartean oinarrizko ikerketako edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko. Eta beste 200 mila euro kongresuak eta ikerketa zientifikoei buruzko bilerak antolatzeko. • Elebide, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua. Eusko Jaurlaritzak Elebideren 2022ko txostena onartu du. 2022an 2021ean baino 65 intzidentzia gutxiago egon ziren hizkuntza eskubideen aurkako jokaerengatik.", "score": 0.17389248912107486 }, { "src": "Amaitzeko, Kultura eta Hizkuntz Politika sailarekin lotutako gaien berri eman du Zupiriak. Izan ere Elebideren, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren, 2022ko txostena onartu da gaurko bileran. Txostenaren arabera, 2022an hizkuntza eskubideen urraketekin loturiko 212 intzidentzia erregistratu ziren iaz zerbitzu honetan, aurreko urtean baino 65 gutxiago. Izapidetutako intzidentzia guztien artean, 178 kexak izan ziren, eta horien artean 171tan (% 96) urraketa euskara erabiltzeko eskubidearekin lotuta egon zen; eta, 7 kasutan, eskubide-urraketa gaztelaniarekin lotuta egon zen. Kexa guzti hauen artean % 78a esparru publikoan gertatutako eskubide urratzeagatik egin ziren eta % 21ean esparru pribatuari zegozkien. \"Aipatu nahi dut salaketa hauen konponbidearen ikuspuntutik begiratuta 178 kexetatik ia % 60ak irtenbide egokia izan zutela eta % 32 izan ziren irtenbiderik gabe itxi zirenak, erreklamatuak Elebidek bidalitako jakinarazpenei erantzun ez izateagatik. Azkenik, 14 kexak (% 7,8) ez zuten irtenbiderik izan herritarrak erreklamatutako entitatean emandako erantzuna ez zuelako onartu\" azaldu du Zupiriak.", "tgt": "Guztira, iaz 212 intzidentzia egon ziren: 178 euskara ezin erabiltzeari buruzko kexak izan ziren eta 7 gaztelania ezin erabiltzeari buruzkoak. 178 kexetatik erdia baino gehiago ondo konpondu ziren. 14 kexa ez ziren konpondu.", "score": 0.3150583378986131 }, { "src": "Amaitzeko, galderen tartean, Hezkuntza Legeari erreferentzia egin dio bozeramaileak \"landutako dokumentuak 121 artikulu ditu eta banan-banan landu eta adostu dira guztiak alderdi politiko ezberdinekin; hitzaurrean egindako aldaketa txiki batek sortu ditu desadostasunak; zilegi da desberdintasun horiek azpimarratu nahi izatea, baina ez da ulertzen 3 urtez artikuluz artikulu lantzen aritutako legea bere osotasunean atzera botatzea hitzaurreko desadostasun txiki bategatik.", "tgt": "Bozeramaileak beste gai batzuei buruz ere hitz egin du, hala nola Hezkuntza Legeari buruz. Esan du legeak dituen 121 artikulu horiek alderdi politikoen akordio eta lanarekin egin direla. Horregatik, ez du ulertzen horietako batzuek kontrako botoa eman izana legearen idazkeran xehetasun txiki batekin ados ez egoteagatik.", "score": 0.16874234837278027 } ] }, { "id": "434", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. Ohikoa den moduan, bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluan jorratu eta onartutako hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.21115920160208382 }, { "src": "Azkenik, transferentzien negoziaketarako gaur Madrilen egingo den Espainiako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien arteko bilerari buruz galdetuta, Jaurlaritzako bozeramaileak, Bingen Zupiriak, esan du lehen bilera honekin Jaurlaritzak hasitzat ematen duela adostutako hiru eskumenak eskualdatzeko hiru hilabeteko epea.", "tgt": "Transferentziei buruzko bilera", "score": 0.20179146664799538 }, { "src": "• Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bilera egingo dute gaur arratsaldean Madrilen, Euskadiri eskumen berriak eskualdatzeko", "tgt": "Gaur bilera bat egingo da Madrilen Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean Euskadik eskumen berriak izan ditzan negoziatzeko. Hurrengo 3 hilabeteetan zehar 3 transferentzia berrien eskualdatzea negoziatuko da.", "score": 0.5407841375411958 }, { "src": "Zupiriak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Datuen Gobernantzarako Estrategia. \"Ekimen honen helburua da datuetan oinarritutako gobernu baterantz aurrera egitea, eta baliagarria izango da lan prozesuak gidatzeko eta erabakiak hartzeko herritarrentzako politika eta zerbitzu publikoen kudeaketan\" esan du. \"Egun datuak gobernatzeko eredu globalik ez dagoenez,- jarraitu du- zaila da erakundeen eta sektoreen artean datuak partekatzea eta berrerabiltzea, eta datuak, eta gabezia horrek prozesuak integratzea zaildu egiten du. Esparru komun bat sortu nahi da ezagutza, datuak eta informazioa modu arin, azkar, efiziente, fidagarri eta seguruan partekatzeko\" azaldu du bozeramaileak. Gauzak horrela, Gobernuaren iritziz Kontseiluak gaur onartu duen Datuen Gobernantzarako Estrategia urrats garrantzitsua da sektore publikoari gaitasun analitiko eta prediktibo handiak ematen baitizkio, beti ere datuetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko.", "tgt": "Sektore publikoko datuen gobernantza Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Datuen Gobernantzarako Estrategia. Estrategia honek lortu nahi du euskal sektore publikoko datuak ahalik eta modu onenean erabili daitezela eta balio dezatela lan-prozesuak gidatzeko eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko. Orain arte ez zegoen eredu eraginkor bat erakundeen artean datuak ondo erabiltzeko, berrerabiltzeko eta partekatzeko. Gobernantza estrategia berri horri esker datuak, informazioa eta ezagutza errazago, azkarrago eta seguruago partekatu ahal izango dira. Eta sektore publikoak gaitasun handiagoa izango du aztertzeko, aurreikusteko eta erabakiak hartzeko.", "score": 0.7650238862683166 } ] }, { "id": "431", "alignments": [ { "src": "2023.urtean, Lanbide‑Enplegu Zerbitzu Publikoak genero-indarkeriaren, salerosketaren, sexu-esplotazioaren edo etxeko indarkeriaren 403 biktimarentzako diru-sarrerak eta gizarteratze-programak bermatu ditu; noiztik eta, iazko martxoaren 29an, Eusko Legebiltzarrak 2022ko abenduan onartutako Lege berria indarrean sartu zenetik.", "tgt": "2022ko abenduan onartu zen Euskadiko Diru-sarrerak Bermatzeko Lege berria eta 2023ko martxoaren 29tik martxan dago. 2023ko hasieratik, Lanbide Enplegu Zerbitzu Publikoak ziurtatu du pertsona horiek diru-sarrerak izatea eta gizarteratzeko eta laneratzeko programetan parte hartu ahal izatea.", "score": 0.46914413695254453 }, { "src": "Arauak zera jasotzen du: egoera horiek pairatzen dituzten pertsonei soilik eskatuko zaie erroldatuta egotea, Lanbidera jotzen dutenean beren egoeraren justifikazioa izanda. Horrek bermatzen die berehala izango dutela aukera erasotzaileengandik urrun bizi ahal izateko. Zehazki, genero-indarkeriaren 357 biktima, etxeko indarkeriaren 31 biktima, gizakien salerosketaren 10 biktima eta sexu-esplotazioaren bost biktima izan dira.", "tgt": "Lege berri horri esker, gehien behar duten pertsonek diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) laguntza eskatu ahal izango dute. Horien artean daude indarkeria desberdinen biktima diren emakumeak eta errefuxiatuak. Pertsona horiek dira: • Indarkeria desberdinen 403 emakume biktima: - 357 genero-indarkeriaren biktima. Hau da, emakume batek gizon baten eskutik emakume izateagatik jasaten duen indarkeria fisikoa edo emozionala. - 31 etxeko indarkeriaren biktima. Hau da, familia bateko pertsona batek beste pertsona bati erasotzen dionean edo tratu txarrak ematen dizkionean. Adibidez: bikotekidea, semea edo alaba... - 10 gizakien salerosketaren biktima. Hau da, pertsona batek beste pertsona bat bere onurarako esplotatzea. - 5 sexu-esplotazioaren biktima. Hau da, onurak lortzea pertsona bat prostituitzera behartuz. • Babesteko sistemetatik etorritako 160 adingabe. Sistema horrek esku hartzen du adingabe bat edo batzuk arriskuan edo babesgabezian daudenean. • 307 errefuxiatu. • Aldi baterako babesa duten 157 pertsona. Hau da, babes horrek aukera ematen die, beren herrialdean bizi ezin duten lekualdatutako pertsonei bizi, lan egin eta laguntza medikoa jasotzea bizi diren herrialdean. • Terrorismoaren 7 biktima, Euskaditik alde egin behar izan dutenak egoera horrengatik. Azkenik, lana duten ia 10 mila pertsonak ere laguntza hori jasotzen dute oinarrizko premiak asetzeko (janaria, etxea, arropa...).", "score": 0.2592407576774828 }, { "src": "Legea eguneratzeak berrikuntza hau zekarren: terrorismoagatik Euskaditik alde egin behar izan zuten eta biktima-izaera egiaztatuta zuten pertsonak ere hartu ahal izatea. Horri esker, 4 pertsona gehiago babestu ahal izan dira. Eta horiek gehitu behar dira Kanpoko Euskal Gizataldeei buruzko Legerian aurreikusitakoari, non hiru pertsona gehiago hartu diren.", "tgt": "Lege berriari esker, pertsona horiek DSBE eska dezakete errolda-ziurtagiria eta bere egoera azaltzen duen egiaztagiria bakarrik aurkeztuta. Horrek bizitza berri bat hasteko diru-sarrerak izaten laguntzen die. Diru-sarrerak Bermatzeko Lege berria gehien behar duten pertsonengana iristen ari da.", "score": 0.19364085973901918 }, { "src": "2023ko apiriletik abendura bitartean, guztira, DSBEren titularren 5.343 espediente gehiago batu ziren. Hala ere, 9.059 emakida berri eman ziren. Horrek esan nahi du sisteman sarrerak gehi irteerak ere badaudela, enplegua lortzen duten pertsonen kasuan; eta horrek gainera ahalbidetzen du DSBEan aurreikusitako atalaseak gainditzea. Era berean, ia 10.000 espedientetan, batu egiten dira DSBEa eta laneko diru-sarrerak.", "tgt": "Pertsonen talde berriek jasotzen dute DSBE Horren adibide da, 2023an DSBEren titularren 5 mila espediente gehiago egon zirela eta 9 mila laguntza berri eman zirela. Horrek esan nahi du pertsona batzuek laguntza hori kobratzeari utzi dutela lana aurkitu dutelako. 2024an abian jarriko diren gaiak", "score": 0.3326273566383256 }, { "src": "Eredua aldatzea", "tgt": "Baldintzen eta betebeharren aldaketak", "score": 0.1575711694361156 }, { "src": "Lege berriaren defentsan, sistema modernizatzearekin batera, Idoia Mendia lehendakariordeak helburuen artean nabarmendu zuen zaurgarritasun-arrisku handienak dituztenei berehalako arreta ematea. Hartara, 2023an zehar, lehenengo publizitate-kanpaina egin zen lege berriak zekartzan aukerak, baldintzak eta betebeharrak zabaltzeko. Horrez gain, konpromisoa hartu zen lanpostu bat lortzeko moduan zeudenei enplegu-aukerak aurkitzeko.", "tgt": "Diru-sarrerak Bermatzeko Lege berriak aldaketak egin ditu hori eskatzeko pertsonek bete behar dituzten baldintzetan eta betebeharretan.", "score": 0.2728466248203236 }, { "src": "Horregatik guztiagatik, Sara Buesak Lanbideko Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendariak hauxe uste du: \"Legea bere helburua betetzen ari da\". \"Aldaketa sakon hau ezin da egun bakar batean burutu. Baina arrakasta bat da behar duenarengana iristea eta lan egiteko aukerak eskaintzea lana nahi dutenei (baina orain arte ez zekitenak nola konektatu lan-merkatuarekin). Edo, behintzat, oraindik egiteko dugun bidean asmatzen ari garen zantzu bat da\", nabarmendu du Buesak.", "tgt": "Aldaketa horiei esker, Euskadik bete egin du DSBE gehien kobratu behar duten pertsonengana iristeko eta pertsona horiei erantzuteko helburua. Hainbat arrazoirengatik lana aurkitzea kostatzen zaien pertsonei lana eskaintzea ere.", "score": 0.18267859971531833 }, { "src": "Legearen indarraldiko lehen hilabeteetan, 5.000 espediente eta 9.000 emakida gehiago daude. Horrek adierazten du gaur iristen dela lehen iristen ez zirenengana", "tgt": "Bai Eusko Jaurlaritza bai Lanbide pozik daude, legea helburu horiek betetzen ari delako. Laguntzak iristen dira gehien behar duten eta lehen eskatu ezin zuten pertsona eta taldeetara, ez zituztelako baldintza guztiak betetzen.", "score": 0.06830031490126336 }, { "src": "Urtarril honetan, gainera, indarrean sartu egingo da Lege horretan aurreikusitako egoera guztiei aplikatzea argitzen duen Erregelamendua; eta bazterketa-arrisku handienean dauden gizarte-erakundeen lankidetzarekin lagunduko da. Erregelamenduak ekarriko du zenbatekoak hiru hilean behin eguneratzeko prozedura ezartzea (hartzaileei jakinarazi zaien bezala). Lehenengo prozesuak 19.579 titularri eragiten zien. Horietatik, urtarrilaren erdialdean, % 95a automatikoki amaitzea lortu zen; hori guztia, beste administrazio batzuekiko elkarreragingarritasunari esker.", "tgt": "Urtarrilean jarriko da martxan lege berriak kontuan hartzen dituen egoera guztiak adierazten dituen erregelamendua. Baita 3 hilean behin pertsona bakoitzak jasotzen duen laguntzaren zenbatekoa eguneratuko dela adierazten du. Hori guztia egin ahal izateko, bazterketa-arrisku handiena duten pertsonei laguntzen dieten gizarte-erakundeekin batera lan egingo da.", "score": 0.2618515002441977 } ] }, { "id": "433", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.25280384126422323 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Jonan Fernandez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin batera. Azken honek EMANTZIPA programaren laguntzak arautzen dituen dekretua aurkeztu du.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jonan Fernández, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.5769743180221666 }, { "src": "Zupiriak azaldu duenez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen dituen Elkartek eta Gauzatu Industria, enpresa txiki eta ertainentzako laguntzen deialdia aurreratzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Gauzatu Industriak 28.000.000 euro izango ditu eta oinarri teknologiko eta berritzaileko enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko izango da. Eta Elkartek-ek 44.000.000 euro arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko. Gaurko erabakiaren ondoren, bi programa horien laguntzak 2024 urte hasieran eskatu ahalko dira eta, hala, urteko lehen seihilekoan jaso ahalko dituzte enpresek. \"Bi deialdiotan, SPRI taldea izango da laguntzaile eta proiektuak jaso, ebaluatu eta aztertuko ditu. Hurrengo urtean enpresei laguntzeko 80tik gora programa planifikatu dira eta urtarrilean emango da horien berri. Orotara, 600 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua aurreikusi da. Aurreko edizioetan bezala, enpresa ertain eta txikientzako laguntza hauek eta beste batzuk 2024ko hasierako saio informatiboetan aurkeztuko dira\" adierazi du bozeramaileak.", "tgt": "Enpresa ertain eta txikientzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du enpresa ertain eta txikiei emango zaizkien laguntzak aurreratzea. Laguntza horiek Elkartek eta Gauzatu Industria programen bidez emango dira. Gauzatuk 28 milioi euro izango ditu berritzaileak diren eta teknologia berrietan oinarrituta dauden enpresa ertain eta txikiak sortzen laguntzeko. Elkartek-ek 44 milioi euro izango ditu enpresa ertain eta txikietan ikerketa laguntzeko. SPRIk jaso, ebaluatu eta aztertuko ditu proiektuak. Saio informatiboak egingo dira enpresei laguntza programak azaltzeko. Laguntzak urtearen lehen erdian zehar lortu ahal izango dira.", "score": 0.2996435060180981 }, { "src": "• Laguntzak 2024 urte hasieran eskatu ahalko dira, urteko lehen seihilekoan enpresek laguntza jaso dezaten", "tgt": "Enpresak hurrengo urtearen hasieran has daitezke laguntza horiek eskatzen. Gazte horiek hilean 300 euro jaso ditzakete 2 urtean zehar.", "score": 0.2282995215425889 }, { "src": "EMANTZIPA programa gazteen emantzipazioan laguntzeko", "tgt": "Gazteentzako Emantzipa programa", "score": 0.288814684727452 }, { "src": "Gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntzak arautzen dituen Emantzipa Programaren Dekretua onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu Lehendakariak proposatuta. Bi urtetan zehar, hilean 300 euroko zuzeneko dirulaguntza aurreikusten du programak 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, emantzipazio-prozesu bat hasi dutenentzat edo hastera doazenentzat.\"Emantzipa Programa gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategiaren barruan dago. Estrategia hori martxoaren 21ean onartu zen eta helburua da gazteen emantzipazioa erraztea, beharrezkoa eta egokiena denean bultzada edo laguntza emanez\" adierazi du Fernandezek. Idazkari nagusiak azaldu duenez, 2030erako helburua da 28 urterekin emantzipatzeko batez besteko adina murriztea eta emantzipazio-tasa % 50eraino igotzea\" azaldu du 2030 Agendaren idazkari nagusiak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Emantzipa programa arautzen duen Dekretua onartu du. Programa hau pasa den martxoaren 21ean onartu zen eta 25 eta 29 bitarteko gazteentzako da emantzipatu nahi duten unean laguntzeko, hau da, modu independentean bizi ahal izateko. Gaur egun, gazte gehienak 30 urterekin edo gehiagorekin emantzipatzen dira. Laguntza horien bidez, Eusko Jaurlaritzak nahi du 2030ean, euskal gazteen emantzipatzeko batez besteko adina 28 urte izatea.", "score": 0.4786326574975617 }, { "src": "\"Kontuan izan behar da Euskadiko gazte gehienak 30 urte inguruan edo adin horretatik aurrera emantzipatzen direla. 25-29 urteko gazteek zailtasun handiagoak dituzte. Adin-tarte horretan, emantzipatutako pertsonen ehunekoa % 32,8tik behera dago\" azaldu Fernandezek horregatik Emantzipa programa honen helburu zuzena gazteen emantzipazio-prozesuak erraztea edo sendotzea da. Emantzipa Programaren 2024ko aurrekontua 53 milioikoa da eta 2024ko otsailaren 20tik aurrera eskatu ahal izango da laguntza. Aurreikuspenen arabera, lehen urtean, 15.000 gaztek baino gehiagok jasoko dute laguntza hori.", "tgt": "Emantzipa programak 53 milioi euro emango ditu laguntzetan 2024an. Laguntzak hurrengo otsailaren 20tik aurrera eska daitezke. 2024an zehar, 15 mila gazte baino gehiagok laguntza horiek lortzea espero da.", "score": 0.32943393199960724 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak EAEko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren artean lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du barne komunikazioetarako TETRA irrati-komunikazioen sarea partekatzeko. Modu honetara foru erakundea sare horretara sartu ahal izango da, hainbat zerbitzutan erabiltzeko, adibidez, premiazko osasun-garraioan, tren-sistemen eta tranbien seinaleztapen eta komunikazioetan, meteorologia eta ingurumen estazioen arteko datu garraioan, bide eta errepideetako komunikazio zerbitzuetan, obra hidraulikoetan eta suhiltzaile parkeetan, besteak beste. \"TETRAk Euskadiko Administrazio Orokorraren telekomunikazio sarearen bidez ahotsa eta datuak elkarrekin konektatzen laguntzen du, eta, horri esker, baliabide publikoak partekatuta erabil daitezke. Itelazpik kudeatzen duen sarea da, hau da, irrati-telebistako seinaleak eramaten dituzten zerbitzuak eta komunikazio publikoko zerbitzuak ematen dituen euskal enpresa publikoak alegia\" azaldu du Zupiriak.", "tgt": "Gobernu Kontseiluaren beste akordioak • Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena: Aldundiak komunikazioetarako TETRA sarea erabili ahal izango du premiazko pazienteen garraioan, tren, tranbia, errepideetako garraio-seinaleetan, ingurumen estazioetan, suhiltzaile parkeetan... Administrazio ezberdinek baliabide publikoak partekatzeko modu bat da. • Euskadiko garraio publikoko operadoreentzako dirulaguntzak: 2022ko irailetik garraio mota horretan bidaiatzen duten pertsonei txartelean egiten zaizkien ehuneko 50eko deskontuak konpentsatzeko laguntzak dira.", "score": 0.5261730395605911 }, { "src": "Halaber, Jaurlaritzak Euskadiko garraio publikoko operadoreei zuzeneko dirulaguntzak ematea erabaki du gaurkoan, 2022ko irailetik indarrean dauden % 50eko deskontuak aplikatzeak dakartzan kostuak finantzatzen laguntzeko. Gaur onartutako laguntza 2023ko bigarren seihilekoari dagokio eta 9,2 milioi eurokoa da. Garraio publikoko bidaietarako laguntzak emateko planteatu den antolamenduaren arabera, %50 horretan alegia: Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioaren aldetik, hobaria % 30ekoa da; eta Euskadiko Garraio Agintaritzan lortutako akordioaren arabera, berriz, Eusko Jaurlaritzak % 10ekoa du, eta operadore bakoitzaren mendeko administrazioek gainerako % 10ekoa. Eusko Jaurlaritzari dagozkion 9,2 milioi euroetatik, 2 milioi udalentzat dira, 3,7 Aldundientzat eta 3 Bizkaiko Garraio Partzuergoarentzat (Bilboko metroa). Zenbateko horiei 2023ko lehen seihilekoko 9 milioi euroak eta 2022ko azken lauhilekoko 6 milioi euroak gehitu behar zaizkie. Hau da, guztira, Eusko Jaurlaritzak 23 milioiko ekarpena egin du garraio publikoari hobariak emateko.", "tgt": "Onartutako laguntzak ia 10 milioi eurokoak dira: 2 milioi Udalentzako, 3.5 milioi baino gehiago Aldundientzako eta 3 milioi Metro Bilbaorako.", "score": 0.30904419909554587 } ] }, { "id": "441", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.2573879976962848 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarekin, Nerea Melgosa, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak, Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.746493367899374 }, { "src": "Arriolak Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu duen Abiadura Handiko ADIFen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena ren berri eman du. Akordio honen bidez, Garraioetako Sailak Bilboko Abandoko geltokira abiadura handiko trena iristeko korridorearen proiektuak eta obrak zuzenduko ditu. \"Hitzarmen berri honekin, Bizkaiko abiadura handiko trenaren azpiegituran lanean hasiko gara; aurrerapauso garrantzitsua da hau eta gure borondate argia adierazten du epeak azkartzeko. Aldi berean, teknikoki gaitasunak ditugula argi geratzen da, azken urteetan Euskal Trenbide Sareak egindako lanari esker\" adierazi du sailburuak. Lanen harira azaldu du bi puntu lotzea dutela helburu, alde batetik ADIFek dagoeneko egindako Galdakao-Basauri tartea eta bestetik Abandoko geltokia. Lotura 6,2 kilometro izango dituen tunel batekin egingo da, Basauritik Bilboko erdiralderarte. Eusko Jaurlaritzaren egin beharrak 226,5 milioi euro izango dira.", "tgt": "Abiadura Handiko Trena (AHT) Eusko Jaurlaritzak onartu du Abiadura Handiko ADIFen eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren arteko hitzarmena, Bilboko Abandoko geltokirako sarrera izango den Abiadura Handiko Trenaren zatiko obrak egiteko. ADIFek dagoeneko egin du Galdakao-Basauri zatia, orain 6,2 kilometroko tunela egingo du. Tunel horrek Basauri Bilboko erdialdearekin lotuko du. Arriola sailburuak esan du Eusko Jaurlaritza eraikitze honetan partaide dela, urte askotako esperientzia baitu Euskal Trenbide Sareak egin dituen AHTaren obra ezberdinetan.", "score": 0.47489602937843695 }, { "src": "Osasun sailburuak aldiz, 2023-2028 Osasun Mentaleko Estrategia ren dokumentua aurkeztu du. Azaldu duenez estrategia berriaren helburua da herritarren osasun mentala hobetzeko tresna erabilgarria eskaintzea, buruko gaixotasuna duten pertsonen osasun mentala eta fisikoa modu integralean artatzea, familiei laguntzea eta arreta integraleko eta komunitarioko eredu batean sustatuz, susperraldia eta gizarteratzea bultzatzea. Aurkeztutako estrategia aurrera eramateko baliabideak ere izan ditu hizpide sailburuak eta unitate berriak eta plantilla handitzeak iragarri ditu. \"Uda honetan hasi dira elikadura-jokabidearen nahasmenduko bi ospitale-unitate berriak eraikitzeko lanak (Araba ESIn eta Barrualde ESIn), milioi erdi euro baino gehiagoko inbertsioarekin, eta horri gehitu behar zaio estrategia abiarazteko behar diren psikiatren, psikologo klinikoen eta erizainen plantillaren handitzea. Era berean, haur eta gazteentzako eguneko ospitaleko 16 plaza berri sortuko dira Gipuzkoan \", zehaztu du sailburuak.", "tgt": "Osasun mentala Sagardui sailburuak 2023-2028 Osasun Mentaleko Estrategia aurkeztu du. Estrategia horren bidez herritarren osasun mentala hobetu nahi da pertsonak artatzearen eta familiei arreta eta laguntza ematearen bidez. Hori lortzeko ekintza hauek jarriko dira martxan: • Elikadura-jokabidearen arazoak tratatzeko bi zentro berri eraikitzea. • Araba ESI eta Barrualde ESI hobetzeko milioi erdi euro baino gehiago. • Psikiatra, psikologo kliniko eta erizain gehiago. • Haur eta gazteentzako eguneko ospitaleko 16 plaza berri Gipuzkoan.", "score": 0.7225904269865857 }, { "src": "• Nerea Melgosa sailburuak eman du gaurko Gobernu Kontseiluan jorratutako Emakumeen aurkako Indarkeriaren Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Egunari buruzko adierazpenaren berri", "tgt": "Indarkeria matxistaren aurkako eguna Azaroaren 25ean ospatzen da Emakumeen aurkako indarkeria matxista ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Eusko Jaurlaritzak gai honi buruzko adierazpen bat onartu du.", "score": 0.41274241563018155 }, { "src": "Melgosa sailburuak bere aldetik, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Egunari buruzko adierazpen instituzionala ren berri eman du. Jaurlaritzak adierazpenaren bidez, indarkeria matxistaren adierazpen guztiak gaitzetsi ditu eta, indarkeria matxista desagerrarazteko bidean, beste erakunde batzuekin eta gizarte osoarekin koordinatuta lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Aurtengoan, prebentzioaren garrantzian jarri du Jaurlaritzak azpimarra, batez ere gazteen arteko sexu-indarkeriaren eta hori saihesteko kalitatezko sexu-hezkuntzaren beharrean, hain zuzen ere. \"Gazteek ez dute ikasi behar sexua lotzen indarkeriazko, mendekotasunezko edo emakumeentzako jarrera umiliagarriekin. Egoera horren aurrean, gizarte osoaren ekarpena behar dugu. Erakundeak, hezitzaileak, komunikabideak, entretenimenduaren sektorea, familiak... Gobernu honek berretsi egiten du emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan lan egiten jarraitzeko konpromisoa, batez ere etorkizunari begira, belaunaldi berriei begira, berdintasunaren belaunaldi bihur daitezen\" esan du Melgosak.", "tgt": "Sagardui sailburuak esan du Eusko Jaurlaritza indarkeria matxista mota guztien aurka dagoela eta horrekin amaitu ahal izateko, gizartearekin eta beste erakunde batzuekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen duela. Aurtengo adierazpenean, lan honetarako gazterian eta belaunaldi berrietan jarri nahi izan da arreta. Erakundeek, hezitzaileek, komunikabideek, familiek... guztion artean lortu behar da gazteek ez sexua lotzea emakumeak makurrarazten eta azpiratzen dituzten indarkeriazko portaerekin.", "score": 0.45973545750228273 } ] }, { "id": "443", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.28710951842401805 }, { "src": "Lehenik eta behin, bozeramaileak azaldu du Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 2019eko Legea aldatzeko lege proposamena aintzat hartzearen aldeko iritzia eman duela gaurko bileran Gobernuak. Egun indarrean dagoen legeak euskal kultura ondarea osatzen duten ondasunen hiru babes maila bereizten ditu: babes berezia, ertaina eta oinarrizkoa. Zupiriak adierazi duenez, EAJ/PNV eta PSE legebiltzar-taldeek egindako lege proposamenak oinarrizko babes mailari lotutako aldaketa bat planteatzen du definizio handiagoa eta hobea emateko beharra ikusita. Ondare legea balio artistiko, historiko, arkeologiko, paleontologiko, etnologiko, antropologiko, linguistiko, zientifiko, industrial, paisajistiko edo arkitektonikoa duten kultura ondasun higiezin, higigarri eta ez-materialak babesten dituen araua da.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu eta 2019ko Euskal Kultura Ondarearen Legea aldatzeko proposamenari buruz hitz egin du. Lege honek babesten ditu balio artistikoa eta historikoa duten Euskadiko eraikinak, monumentuak, espazioak eta beste kultura-ondasun batzuk. Gobernuan dauden EAJ eta PSE alderdien proposamena da legeak hobeto defini ditzala kultura-ondasun horiek.", "score": 0.49577516650426956 }, { "src": "• Bingen Zupiria bozeramaileak gaitzetsi egin ditu futbol partida batean izandako indarkeria ekintzak, eta elkarlanerako deia egin du kirolean zein gizartea, oro har, indarkeriazko jokabideak desagerrarazteko", "tgt": "Indarkeria futbolean Bozeramaileak ere iritzia eman du asteburuan Euskadin futbol partida batean egon ziren indarkeriazko gertakariei buruz. Esan du Eusko Jaurlaritzak gizartean indarkeriari uko egiten diola eta futbolaren munduan ere ezin dela onartu.", "score": 0.35677219204081534 }, { "src": "Azkenik, asteburuan futbol partida batean izandako jarrera biolentoei buruz galdetuta, Bingen Zupiria bozeramaileak indarkeria ekintza oro salatu, gaitzetsi eta arbuiatu du, eta gizartean indarkeria jarrerei garrantzia kentzeak duen arriskuaz hitz egin du eta elkarlanean jarduteko deia egin du kirolean eta gainerako esparruetan indarkeria jokabideak desagerrarazteko eta balioetan oinarritutako kirola sustatzeko. Horren harira, Zupiriak duela lau urte abian jarritako monitorizazio-sistema aipatu du, kirolean, zehazki futbolean, errespetuaren, indarkeriarik ezaren eta kiroltasunaren balioak aztertu eta bultzatzeko. Sistema horri esker, kiroltasunak gora egin du azken urteetan, eta kiroltasun-indizea 8,93an kokatzen da egun 10etik. Hala ere, bozeramaileak beharrezkotzat jo du elkarrekin eta etengabeko hobekuntzan lanean jarraitzea.", "tgt": "Gainera gogorarazi du duela 4 urtetik hona sistema bat dagoela Euskadin kirol-munduan gero eta errespetu, kiroltasun eta indarkeriarik ez gehiago edo gutxiago dagoen aztertzeko. Horri kiroltasun-indizea deitzen zaio eta puntuazioa igo egin da urtero; orain 10etik ia 9 puntukoa da. Bozeramaileak esan du puntuazioa ona bada ere, lanean eta elkarlanean jarraitu behar dela hobetzeko.", "score": 0.28121292665449005 }, { "src": "Zupiriak azaldu du Gobernuak argi berdea eman diola Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia ezartzeko eta bertan sartzen diren jarduerak gauzatzeko toki-erakundeentzako salbuespenezko dirulaguntzak deitzen dituen aginduari, guztira bost milioi euroko aurrekontuarekin. Aginduak bi laguntza-ildo jasotzen ditu: lehenengoa, irisgarritasun-ikuspegi zabalaren araberako planak sortzera bideratuta dago (arkitektura-oztopoez gain, ikusmen-, entzumen-, kognitibo- edo organia-oztopoak, bai ingurune fisikoan, bai zerbitzu publikoetan edo informazio-zerbitzuetan) eta bigarren lerroa da ingurune fisikoa irisgarritasun fisikoaren, sentsorialaren eta kognitiboaren beharretara egokitzeko, besteak beste, igogailuen edo plataforma jasotzaileen, zerbitzu egokituen edo seinaleztapen-hobekuntzen bidezko ibilbide-diseinuen bidez.", "tgt": "Irisgarritasun unibertsala Eusko Jaurlaritzak agindu bat onartu du udalei 5 milioi euroko laguntzak emateko eta arautzeko, irisgarritasun unibertsalarekin zerikusia duten ekintzak martxan jartzeko. Laguntzak honako hauetarako emango dira: • Irisgarritasun-plan zabalak egitea zerbitzu publikoetan eta informaziokoetan. Kontuan hartuko dituzte oztopo arkitektonikoak, baita ikusmenekoak, kognitiboak , entzunezkoak edo organikoak ere. • Ingurune fisikoan egokitzapenak egitea, adibidez, igogailuak, plataformak, seinaleztapena hobetzea... Beste laguntzak", "score": 0.3379092443447527 }, { "src": "Osasun Sailak, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailarekin batera, albaitarien errezeta elektronikoa sustatzeko , ezartzeko eta erabiltzeko Euskal Autonomia Erkidegoko albaitarien eta farmazialarien elkargoekin sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren berri eman du gaurko Gobernu Kontseiluan, Zupiriak jakitera eman duenez. Gauzak horrela, hemendik aurrera, errezeta hori ezartzeak sendagaien trazabilitatea eta zentzuzko erabilera eraginkortasunez kontrolatzea ahalbidetuko du, segurtasuna eta animalien osasun eta ongizate hobea areagotuz. Lankidetza-akordio horren bidez, PRESCRIVET plataforma jarri da abian, albaitaritzako errezeta elektronikoaren erabileran inplikatuta dauden eragile guztiak (abeltzaintzako ustiategien titularrak, farmazeutikoak, merkataritza-banatzaileak eta albaitari elkargokideak) tresna bera erabil dezaten.", "tgt": "Albaitarien errezeta elektronikoa Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu du bere Osasun Sailaren eta Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren artean eta Euskadiko albaitarien eta farmazialarien elkargoekin. Akordioa albaitaritzako errezeta elektronikoa martxan jartzeko da. Animalientzako sendagaiak errezeta mota honekin lortu ahal izango dira orain. Horri esker: • sendagai horiek hobeto erabili eta kontrolatuko dira. • animaliak seguruago eta osasuntsuago egongo dira. Kontrola PRESCRIVET izeneko plataforma informatiko batetik egingo da. Abeltzaintzako ustiategien jabeek, farmaziek, albaitariek eta botikak egiten dituzten enpresetako saltzaileek erabili ahal izango dute.", "score": 0.6276193504161801 } ] }, { "id": "444", "alignments": [ { "src": "Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak Jakitun programaren bigarren topaketa aurkeztu du gaur. Programa aurten hasi da, eta Eusko Jaurlaritzako teknikariei eta politikariei zuzenduta dago, hainbat arlotan adituak diren pertsonen eta erantzukizun publikoa duen publiko baten arteko trukea bilatzen duen formatu baten bidez.\"Azken helburua da emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen eta indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobetzen lagun diezaguketen gako guztiak ezagutzea\", adierazi du Miren Elgarrestak.", "tgt": "Jakitun duela urtebete hasi zen Emakunderen programa bat da. Eusko Jaurlaritzan lan egiten duten teknikariei eta politikariei zuzentzen zaie. Jakitun programaren helburua da pertsona horiek gai interesgarriren batean adituak diren pertsonekin biltzea. Gai hori ezagutzea oso garrantzitsua da emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen laguntzeko eta indarkeria jasaten dutenentzako arreta hobetzeko. Jakitun programako saio honetan parte hartu dute feminismoan eta teknologian esperientzia duten 4 emakume adituk.", "score": 0.21065096218519624 }, { "src": "Jakitun programaren bigarren saioa ziberindarkerien inguruan egin da, eremu digitalean emakumeen aurka egiten diren indarkerien inguruan. \"Jazarpen, kontrol eta umiliazio modu bat da\", azpimarratu du Emakundeko zuzendariak.", "tgt": "Miren Elgarrresta Emakundeko zuzendariak Jakitun programaren bigarren topaketa aurkeztu du. Landu den gaia ziberindarkeria izan da. Teknologia berrien bidezko indarkeria jazarpen, kontrol eta umiliazio modu bat da.", "score": 0.21564031649087567 }, { "src": "Gai horri heltzeko, feminismoaren eta teknologiaren arteko harremanean esperientzia profesional nabarmena duten lau adituk parte hartu dute, eta ziberfeminismoa, misoginia digitala edo ziberindarkeria bezalako kontzeptuak azaldu dituzte bertaratutakoen hausnarketa sustatzeko.", "tgt": "Adituek hainbat hitz azaldu dituzte: ziberfeminismoa, misoginia digitala edo ziberindarkeria.", "score": 0.3978543478826204 }, { "src": "Águeda Gómez soziologoa Pontevedrako Diputazioko eta Vigoko Unibertsitateko Feminismo 4.0 Katedraren zuzendaria da, eremu digitalean berdintasuna sustatzeko. Gomezek indarkeria matxista digitalen prebalentziaz eta tipologiaz hitz egin du.", "tgt": "Horietako bat Vigoko Unibertsitateko Águeda Gómez soziologoa da. Eta indarkeria matxista digital mota ezberdinei buruz hitz egin du.", "score": 0.46059293728471407 } ] }, { "id": "445", "alignments": [ { "src": "\"Eusko Jaurlaritzak uste du oso positiboa dela Desgaitasunerako eta Desgaitasuna duten Pertsonek Aparkatzeko etorkizuneko Europako txartel berriak ezartzen dituen direktibaren proposamena, Europako Batzordeak joan den irailaren 6an aurkeztu zuena.Proiektu hori beharrezkoa da, eta, haren bidez, zerbitzuetara jotzeko orduan desgaitasunen bat duten Batasuneko estatu kideetako eta eskualdeetako pertsonek tratu-berdintasuna dutela eta bereizkeriarik jasaten ez dutela bermatuko da\", esan du Sailburuak.", "tgt": "Pasa den irailaren 6an, Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu du direktiba berria egiteko honako hauei buruz: • Europako Desgaitasun txartela • Europako desgaitasuna duten pertsonek Aparkatzeko txartela.", "score": 0.44498056245536033 }, { "src": "Melgosa: \"Helburua da zerbitzuetara jotzeko orduan desgaitasunen bat duten Batasuneko estatuetako eta eskualdeetako pertsonek tratu-berdintasuna dutela eta bereizkeriarik jasaten ez dutela ziurtatzea eta bermatzea\"", "tgt": "Txartel horien bidez, ziurtatzen da Europar Batasuneko herrialde kideetako eta eskualdeetako desgaitasuna duten pertsonak zerbitzuetara heldu daitezkeela, baldintza berberetan eta inolako diskriminaziorik gabe.", "score": 0.37196808073038384 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, Europako Batzordeari Desgaitasunerako eta Desgaitasuna duten Pertsonek Aparkatzeko etorkizuneko Europako txartelei buruzko direktiba hobetzeko ekimen batzuk proposatu dizkio. \"Helburua da zerbitzuetara jotzeko orduan desgaitasunen bat duten Batasuneko estatu kideetako eta eskualdeetako pertsonek tratu-berdintasuna dutela eta bereizkeriarik jasaten ez dutela ziurtatzea eta bermatzea\", esan du Nerea Melgosa Sailburuak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gauza batzuk proposatu dizkio Europako Batzordeari direktiba hobetzeko.", "score": 0.664775573202407 }, { "src": "\"Horretarako, REPER –EB aurreko estatu-ordezkaritza iraunkorra– bidez eta erakundeen, elkarteen eta herritarren ekarpenak egiteko Batzordearen \"Have you say\" kanalaren bidez, zenbait ekarpen egin ditugu; ekarpen horiek Direktiba optimizatzeko eta legegilekideen eztabaidei laguntzeko baliagarriak izango dira, hala nola aplikazio-eremua, txartelen doakotasuna, indarraldia eta berriztatzea, zabalkunde-kanpainak, iruzurrezko erabilera eta generoaren arabera bereizitako datuak\", esan du Melgosak.", "tgt": "Proposamen horiek egin ditu Europako Batzordearen \"Have you say\" kanalaren bidez. Bertan, erakundeek, elkarteek eta herritarrek ekarpenak egin ditzakete, direktibak egiten dituzten pertsonek iritzi horiek kontuan izan ditzaten.", "score": 0.3105121280379325 }, { "src": "Garrantzitsua da bi txartel horiek erabiltzean egon daitekeen iruzurraren aurka borrokatzea. Iruzurrezko erabilerak hura baliogabetzea eta itzuli behar izatea ekarri beharko luke, kontuan hartuta, hala ere, ordenamendu juridiko bakoitzak aurreikusten dituen zehapenak. Komeni da indarraldi-muga bat eta txartelak berritzeko ezinbesteko data bat ezartzea\", esan du Sailburuak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ekarpenak egin ditu honako gaiei buruz: • non eta nork erabil ditzakeen txartel horiek • doakoak izan daitezela • noiz eta nola berritu behar diren • erabilerari buruzko informazioa emateko kanpainak egitea • txartelen erabilera desegokia egitea saihestea • edo erabilerari buruzko datuak hartzeko orduan, emakumeen eta gizonen datuak bereiztuta hartzea. Sailburuak hitz egin du txartelen erabilerari buruz dauden datuei buruz: ez dago gizonen eta emakumeen erabilera bereizten duen daturik.", "score": 0.21585761602305306 }, { "src": "Batasuneko Parlamentuak eta Kontseiluak berretsi aurretik Batzordeak onetsi zuen proposamenean, Direktibak ezartzen du hark ez duela eraginik estatu kideek desgaitasunaren baldintza ebaluatzeko eta aitortzeko eskakizunak zehazteko duten eskumenean, ez eta desgaitasuna duten pertsonek aparkatzeko baldintza eta erraztasunetarako eskubidea emateko eskumenean ere. Ez du eraginik, era berean, estatu kideek nazio-, eskualde- edo toki-mailan desgaitasuna duten pertsonentzako ziurtagiri, desgaitasun-txartel edo bestelako dokumentu ofizial bat emateko duten eskumenean.", "tgt": "Europako Batzordearen txartelei buruzko proposamenak dio herrialde bakoitza arduratzen jarraituko dela pertsona baten desgaitasun egoera ebaluatzeaz eta aitortzeaz eta aparkatzeko eskubidea emateaz.", "score": 0.3575278668941489 }, { "src": "\"Xedapen hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak proposatu du bi txartel horiek estatuz azpiko kudeaketarako gaitasuna aitortzea, horretarako autonomia duten EBko Europako eskualdeetan, eta honako hauek barne hartzea: erregistroa edo zentsua, txartela ematea eta balioztatzea, berritzea eta kentzea. Era berean, txartelak kudeatzeko Europako, estatuetako, azpiestatuetako eta tokiko informazioaren koordinazioa eta trukea behar da\", esan du Melgosa Sailburuak.", "tgt": "Gai horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak proposatu du Europako eskualdeei ere ematea txartelak erregistratzeaz, emateaz eta berritzeaz arduratzeko aukera. Gainera, Eusko Jaurlaritzak proposatu du Europa mailan, herrialdeetako, eskualdeetako eta udaletako txartelei buruzko informazioa koordinatzea.", "score": 0.3026824421583316 }, { "src": "Diseinuari dagokionez, txartel berriak inprimatzeko, EBren urratsei jarraituko zaie, eta Direktiban deskribatzen diren formatuak eta diseinuak sartuko dira, txartelak dagokien serie-zenbakiarekin eta agintaritza igorlearen izenarekin eta zigiluarekin ematen direnean.", "tgt": "Txartelen diseinuak Europar Batasuneko jarraibideei jarraituko die. Direktibak jarraituko dituen urratsak", "score": 0.2713490938146303 }, { "src": "Nerea Melgosaren iritziz, \"bi txartel horiek eraginkortasunez eman behar dira ezagutzera.Hori horrela, agintaritza publikoek txartelak erabiltzeko sustapen- eta zabalkunde-kanpaina jakin batzuk aktibatu behar dira, batik bat aparkatzeko txartelaren kasuan, garraioko, trafikoko eta gizarte-zerbitzuetako departamentuekin eta tokiko eta eskualdeko administrazioei dagozkienekin elkarlanean.Gainera, Europako Batzordeak webgune bat aktiba lezake, txartelei buruzko informazio esanguratsuarekin, EBko hizkuntza guztietan\".", "tgt": "Txartelak ezagutaraztea Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du garrantzitsua dela: • txartelak ezagutarazteko kanpainak egitea • lankidetza egitea trafiko, garraio eta gizarte-zerbitzu sailekin • Europako Batzordeko webgune bat izatea txartelei buruzko informazioarekin, Europar Batasuneko hizkuntza guztietan • iruzurraren aurka borrokatzea, hau da, txartelen erabilera okerraren aurka. Txartelen erabilera okerra egiten bada, baliogabetu behar dira edo txartelak itzultzera behartu behar da, isunak jartzeaz gain.", "score": 0.4116902523731769 }, { "src": "Nerea Melgosak esan duenaren arabera, \"desgaitasuna duten neskatoek eta emakumeek bakartzea eta ikusezintasuna eta askotariko bereizkeriak jasateko arrisku handiagoa dute.Eusko Jaurlaritzak sexuaren arabera bereizitako datuak izatea zer garrantzitsua den nabarmendu nahi du; izan ere, horrek aukera emango digu emakume eta gizonen egoera desberdina aztertzeko eta, beraz, arauek izan dezaketen genero-inpaktua aurreikusteko\".", "tgt": "Horregatik, ezin da ondo neurtu pertsona-talde ezberdinengan duten eragina. Eta hori garrantzitsua izango litzateke, adibidez, desgaitasuna duten neskek eta emakumeek aukera gehiago dituzte isolamendua eta bestelako diskriminazioak jasateko.", "score": 0.07961777660852598 }, { "src": "Azkenik, Europar Batasuneko herritarrekiko tratu-berdintasuna bermatzeko, Batzordeak bestelako egintza juridiko bat aurkezteko asmoa du, proposamenaren irismena estatu kide bateko lurralde batean legez dauden edo hura bizileku duten eta, Batasunaren Zuzenbidearekin bat etorriz, beste estatu kide batzuetara bidaiatzeko eskubidea duten hirugarren herrialdeetako nazionalei zabaltzeko.", "tgt": "Europako Batzordearen direktiba berriak sartu nahi ditu txartel horien erabiltzaile gisa Europar Batasunetik kanpoko beste herrialde batzuetakoak diren baina herrialde kideren batean legez bizi diren pertsonak ere.", "score": 0.3013179376104081 } ] }, { "id": "446", "alignments": [ { "src": "Osakidetzak, gaur, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du APNABI - Autismo Bizkaia, Gaude, Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioa, Lantegi Batuak, Gureak Araba eta Gureak elkarteekin, eta haren helburu nagusia da adimen-desgaitasuna duten pertsonak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko lanpostuetan txertatzea eta finkatzea.", "tgt": "Osakidetzak, Euskal Osasun Zerbitzuak, hainbat elkarterekin lankidetza-hitzarmena sinatu du adimen-desgaitasuna duten pertsonek Osakidetzan lan egin ahal izan dezaten. Elkarteak honako hauek dira: • APNABI-Autismo Bizkaia • Gaude • Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioa • Lantegi Batuak • Gureak Araba • Osakidetzaren aldetik Nekane Sagardui Osasun sailburua egon da hitzarmenaren sinaduran. Sagarduik esan du hitzarmenak balioko duela adimen-desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzean eta laneratzean aurrera egiten jarraitzeko.", "score": 0.3306267682943421 }, { "src": "Gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburuak eta Osakidetzako Administrazio Kontseiluko presidenteak, eta erakunde horietako ordezkariek sinatu dute hitzarmena; erakunde horiek guztiak EHLABEn (desgaitasuna duten pertsonen gizarte- eta lan-inklusioa sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko entitateen Euskadiko elkartea), Euskadiko Erabateko Inklusiorako FEVASen (adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko entitateen Euskadiko elkartea) eta Laguntza duen Enpleguaren Euskadiko Foroan daude. Hitzarmen horren helburua da Osakidetzan zerbitzuak emango dituzten adimen-desgaitasuna duten pertsonen lanpostuan funtzioen egokitzapena eta garapena erraztea eta bultzatzea.", "tgt": "Hitzarmenak lagundu nahi du pertsona horientzat egongo diren lan-postuak, haien beharretara egokitu daitezen. Sinaduran parte hartu duten elkarte guztiak EHLABEn , Euskadiko Erabateko Inklusiorako FEVASen eta Laguntza duen Enpleguaren Euskadiko Foroan daude.", "score": 0.23896222623493213 }, { "src": "Osasuneko Sailburuak esan du ziur dagoela akordioari esker eremu horretako elkarlana sendotuko dela, eta, batik bat, adimen-desgaitasuna duten pertsonen lan- eta gizarte-inklusioan aurrera egiten jarraituko dela. Gogorarazi du, hori horrela, Osakidetzak onetsi dituela, dagoeneko, adimen-desgaitasuna duten pertsonei gordetako plazak dituzten enplegu publikoko eskaintzak, zenbait lanbide-kategoriatan, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa duela.", "tgt": "Osakidetzak behin baino gehiagotan atera ditu gizatalde honentzat gordetako lan-postuen lan-eskaintza publikoak.", "score": 0.22033330654221062 }, { "src": "Gotzone Sagarduik entitate sinatzaileek garatzen duten funtsezko lana nabarmendu du bereziki; izan ere, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen sustatzaileak dira, bai eta haien bizi-kalitatea hobetzeko eragile aktiboak ere, kontuan izanik horretarako haien beharretatik eta haien familienetatik abiatutako laguntza- eta kalitate-programak eskaintzen dituztela, haien erabateko inklusiorako eta gizarte-partaidetzarako bide emango dutenak, herritar diren aldetik.", "tgt": "Gainera, sailburuak esan du elkarte horiek egiten duten lana oso garrantzitsua dela, pertsona horien eta senideen bizi-kalitatea hobetzeko.", "score": 0.24566144346040475 } ] }, { "id": "447", "alignments": [ { "src": "Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Osakidetzaren 40. urteurrena ospatzeko gaur goizeko ekitaldian, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Euskal Osasun Zerbitzua Euskadiko zerbitzu publikoen oinarri finkoa eta funtsezkoa dela nabarmendu du. \"Osakidetza herrialde baten jomugan oinarrituta sortu zen. Euskal herritarren asmoan oinarrituta. Gure beharrei erantzungo dieten zerbitzu publiko batzuk izateko ametsean oinarrituta. Gaur, 40 urte geroago, jomuga hura errealitate bilakatu dela esan dezakegu\".", "tgt": "Gaur ekitaldi bat ospatu da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Osakidetza, Euskal Osasun Zerbitzuak betetzen dituen 40 urteak ospatzeko. Lehendakariak esan du Osakidetza jaio zela Euskadiko zerbitzu publikoen parte handi bat izateko, herritarren beharrei erantzuteko eta hori gaur egun errealitate da.", "score": 0.48155495092689066 }, { "src": "• Gotzone Sagardui Sailburuarekin eta Rosa Pérez Osakidetzako Zuzendari Nagusiarekin batera, Iñigo Urkullu Lehendakaria, gaur, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian Osakidetzaren 40. urteurrena ospatzeko egin den jardunaldiaren ekitaldi nagusiko buru izan da", "tgt": "Ekitaldi honetan 600 pertsona baino gehiagok hartu dute parte: ordezkari politikoak, profesionalak, Eusko Jaurlaritzako zuzendari-ohiak eta sailburu-ohiak. Baita Iñigo Urkullu Lehendakariak, Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak eta Rosa Pérez Osakidetzako Zuzendari Nagusiak ere.", "score": 0.11201174918570073 }, { "src": "Rosa Pérez Osakidetzako Zuzendari Nagusiak itxi du Osakidetzaren 40. urteurrena ospatzeko jardunaldia. Horretarako, eskerrak eman nahi izan dizkie Osakidetzak 40 urte betetzea posible egin duten guztiei, Osakidetzako profesional, kudeatzaile eta arduradun guztiei, Eusko Jaurlaritzari eta herritarrei, oro har, haien konfiantzagatik eta laguntzagatik.", "tgt": "Ekitaldi honekin aitortu nahi izan da 1983an sortu zenetik 40 urte hauetan zehar Osakidetzan egin den guztia. Lehendakariak eta Sagardui sailburuak ere eskerrak eman dizkiete 40 urte hauetan Osakidetzan lan egiten duten milaka profesionalei, egindako ahaleginagatik, dedikaziogatik eta konpromisoagatik.", "score": 0.23607318124471638 }, { "src": "Jardunaldian 600 pertsona baino gehiago batu dira, besteak beste: sailburu ohiak, zuzendari ohiak, agintariak –gobernuko, legebiltzarreko, aldundietako eta udaletako ordezkariak– eta Osakidetzako profesionalak. Jardunaldiaren helburua izan da Osakidetza izan denaren, denaren eta etorkizunean izatea xede duenaren balioa nabarmentzea. Horretarako, egindako bidearen balantzea egin da, bai eta aintzatespen-ekitaldi bat ere; hartan, lau hamarkadotan Osakidetzaren partaide izan diren sailburu ohiek, zuzendari ohiek eta langile ohiek parte hartu dute. Era berean, Osakidetzako profesionalek egin dituzten proiektu berritzaile eta hobekuntza-ideia onenak aurkeztu dira, erakundearen egungo eta etorkizuneko jardueraren lagin gisa.", "tgt": "Gainera, Osakidetzako profesionalek hobetzeko egiten dituzten proiektuei eta ideiei buruz hitz egin du, erakunde horren iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko lan onaren erakusgarri izanik.", "score": 0.4480052126924854 }, { "src": "Osakidetzak herritarren osasuna kudeatzeko aurrez aurre izango dituen erronkak aipatu ditu Lehendakariak: \"Osakidetza eskakizun berriei erantzuteko xedez egokitzeko erronka dugu aurrez aurre. Eta hala egingo dugu. Lortuko dugu, urratsez urrats; izan ere, zerbitzu publiko unibertsala eta kalitatekoa izaten jarraitu nahi dugu\". Hori horrela, Urkulluk honako hau esan du: \"argi dugu gure gizartearen helburua zein den: Osakidetzak munduko osasun-zerbitzu publiko onenetako bat izaten jarraitzea. Jarraituko dugu egunero helburu hori lortzeko lanean\".", "tgt": "Osakidetzaren etorkizunari dagokionez, Lehendakariak ziurtatu du urratsez urrats eta eguneroko lanarekin munduko osasun-zerbitzu publiko onenetako bat izaten jarraitzea lortuko dugula, pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzua emanez.", "score": 0.3710481214056387 }, { "src": "Osakidetzako osasun-asistentziako jardunbide egokien eta hobekuntza-ideien lagina", "tgt": "Osakidetzaren historiako data garrantzitsuak:", "score": 0.1257301539603809 }, { "src": "1983 1983ko maiatzaren 19an, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko herritar guztiei osasun-arreta integrala emateko Osakidetza sortzeko Legea onetsi zuen. Osakidetza zerbitzu unibertsala izateko sortu zen.", "tgt": "1983: maiatzaren 19an Eusko Legebiltzarrak Osakidetza sortzeko Legea onartu zuen.", "score": 0.6237850342718586 }, { "src": "1984 Osakidetzan lehen osasun-zentroak integratu ziren: Santa Marina, Amara, Leza, Santiago Apostol, Provincial de Gipuzkoa eta Gorliz ospitaleak, Zamudio, Bermeo, Zaldibar eta Araba ospitale psikiatrikoak eta osasun mentaleko zentroak, hiru foru-aldundienak.", "tgt": "1984: Osakidetzaren parte izatera sartu ziren Santa Marina, Amara, Leza, Santiago Apostol, Gipuzkoako probintziala, Gorliz, Zamudio, Bermeo, Zaldibar eta Arabako ospitale psikiatrikoak eta hiru Foru Aldundien osasun mentaleko zentroak.", "score": 0.7212703285698512 }, { "src": "1987 Arrasateko Debagoiena ospitalea sartu zen. Hiesaren Prebentzio eta Kontrol Programa jarri zen abian.", "tgt": "1987: Arrasateko Debagoiena ospitalea Osakidetzan sartu zen. Hiesa prebenitzeko eta kontrolatzeko programa martxan jarri zen.", "score": 0.7939471540960245 }, { "src": "1988 Insalud-en osasun-zentroak eta langileak eskualdatu eta integratu ziren: anbulatorioak, ospitaleak (Gurutzeta, Arantzazu, Txagorritxu, Galdakao, San Eloy eta Zumarraga) eta Arabako erizaintzako unibertsitate-eskola; 14.000 profesional baino gehiago, guztira. Osasun-txartela (OTI) ezarri zen, Estatuko 1. osasun-txartela. Gripearen lehen txertaketa-kanpaina Euskadin.", "tgt": "1988: Osakidetzan sartu ziren: anbulatorioak, Gurutzeta, Arantzazu, Txagorritxu, Galdakao, San Eloy eta Zumarragako ospitaleak eta Arabako erizaintzako unibertsitate-eskola. Osasun-txartela (OTI) jarri zen martxan, herrialde osoko lehena. Gripearen aurkako lehen txertaketa-kanpaina.", "score": 0.6863949559750416 }, { "src": "1990 Haurren Hortz Plana (PADI) sortu zen", "tgt": "1990: Haurren Hortz Plana (PADI) sortu zen.", "score": 0.8557170601400202 }, { "src": "1992 Mendaroko ospitalea zabaldu zen. Basurtuko ospitalea integratu zen. Transplanteen koordinazio-taldea sortu zen.", "tgt": "1992: Mendaroko ospitalea ireki zen. Basurtuko ospitalea Osakidetzan sartu zen. Transplanteak koordinatzeko taldea sortu zen.", "score": 0.52875577260447 }, { "src": "1995 Bularreko minbiziaren baheketa jarri zen abian 50 eta 60 urte bitarteko emakumeetan.", "tgt": "1995: Bularreko minbizia bahetzeko programa martxan jarri zen 50-60 urte bitarteko emakumeentzat.", "score": 0.5711199502640777 }, { "src": "2001 Donostia ospitalea sortu zen, Arantzazu, Gipuzkoa eta Amara ospitaleak integratu zirelako.", "tgt": "2001: Donostia ospitalea sortu zen (Arantzazu, Gipuzkoa eta Amara ospitaleak batu ziren).", "score": 0.6961306993426676 }, { "src": "2002 Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa sortu zen. e-Osabide asistentziarako sistema informatikoa garatu zen. Euskal Osasun Ikerkuntzaren fundazioa (BIOEF) eratu zen.", "tgt": "2002: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa sortu zen. e-Osabide laguntza-sistema informatikoa garatu zen. Euskal Osasun Ikerkuntzaren fundazioa (BIOEF) sortu zen.", "score": 0.8069532665624409 }, { "src": "2008 Kolon eta ondesteko minbiziaren Baheketa Programa hasi zen. Biodonostia eta Biocruces sortu ziren, osasun-ikerketako institutu gisa.", "tgt": "2008: Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programa martxan jarri zen. Biodonostia eta Biocruces osasun-ikerketako institutu gisa sortu ziren.", "score": 0.6449249371793306 }, { "src": "2013 Errezeta elektronikoa ezarri zen.", "tgt": "2013: Errezeta elektronikoa martxan jarri zen.", "score": 0.7002825889858965 }, { "src": "2014 Pazientearen Segurtasun Klinikoaren Estrategia. Helikoptero medikalizatua sartu zen.", "tgt": "2014: Pazientearen Segurtasun Klinikoaren Estrategia. Helikoptero medikalizatua erabiltzen hasi ziren.", "score": 0.8895084158514557 }, { "src": "2016 Alfredo Espinosa ospitalea (Urduliz) inauguratu zen. Osabide Global, Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko historia klinikoa bateratzea.", "tgt": "2016: Alfredo Espinosa ospitalea sortu zen Urdulizen. Osabide Global: Lehen Mailako eta Espezializatutako historia klinikoa bateratu ziren.", "score": 0.627279377705816 } ] }, { "id": "453", "alignments": [ { "src": "Trapezistak programaren profila mutil gazte batena da, 22 urtekoa, eta familiarik gabe migratzen duena Marokotik, Aljeriatik edo Saharaz hegoaldeko Afrikatik; 18 hilabete baino gehiago daramatzana Euskadin, hiri-ingurune batean bizi dena eta gizarte-laguntzako sarea eraikitzen ari dena", "tgt": "Arabak bat egin du Trapezistak programarekin. Programa honen helburua da Euskadira familiarik gabe iristen diren gazteei laguntzea. Programa honetan 374 gaztek parte hartzen dute. Gehienak: • Marokokoak, Aljeriakoak edo Saharaz hegoaldeko Afrikakoak • duela urte eta erdi baino gehiagotik bizi dira Euskadin. • hirietan bizi dira. • beren laguntza-sarea bilatzen dute gizartean.", "score": 0.10196328227000019 }, { "src": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak, 2022aren hasieran, proiektu pilotu bat bultzatu zuen Bizkaian, 18 eta 25 urte bitarteko gazteei gizarteratze prozesurako behar zuten aldi baterako laguntza eskaintzeko. Horrela, prestakuntza eta aholkularitza eman zitzaien lan-merkatuan sartzeko eta, batez ere, beren eskubideak eskuratzeko, haiek erabiltzeko gaitasuna emanez eta programarekiko menpekotasunik sor ez zedin.", "tgt": "Horretarako, eskaintzen dizkiete bizitzeko leku bat, sostengua, prestakuntza eta aholkularitza gizarteratzeko eta lanean hasteko. Trapezistak Bizkaian jarri zen martxan 18 eta 25 urte bitarteko gazteekin. Horregatik, programa honek uneoro laguntza eta prestakuntza eskaintzen die, gizartean beren lekua aurkitu ahal izan dezaten.", "score": 0.28368789467563715 }, { "src": "Sailburuak hirugarren sektoreko gizarte erakundeen lana goraipatu du, eta gogorarazi du Trapezistak programak, \"bizitzan funtsezkotzat jotzen ditugun\" bost eskubideak bermatu ditzakeela: osasuna, enplegua, etxebizitza, diru-sarreren bermea eta Gizarte Segurantza. \"Badakigu bidean lagundu behar diegula\", esan du. Agurrean, Melgosak azken hitz batzuk azpimarratu ditu: \"Animo, gogor lan egin eta zortea izan bizitzan. Eman diezaiogun txiribuelta bat bizitzari!\".", "tgt": "Era berean, pertsona guztiek ditugun oinarrizko eskubideak dituztela ziurtatzen dute: • osasun-sisteman arreta • lan bat lortzea eta mantentzea • etxebizitza izatea • gutxieneko diru-sarrera kobratzea.", "score": 0.2238654117347104 }, { "src": "Programaren balantzea", "tgt": "Trapezistak programa", "score": 0.16635097967423376 }, { "src": "Arabak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren programarekin, lau gizarte-erakunderekin, sareko 22 bizkaitarrekin eta gipuzkoarrekin", "tgt": "Trapezistak Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren programa bat da. Gainera, honako hauen laguntza du: • Migrazio eta Asiloko zuzendaritza. • Agintzari, programan parte hartzen duten hirugarren sektoreko 26 erakunderen lana koordinatzen duen gizarte enpresa.", "score": 0.5239190397658564 }, { "src": "Ehun gazte baino gehiagok lortu dituzte beren helburuak, eta beren kabuz mantentzen dira egun, laguntzarik gabe", "tgt": "Programa horri esker, 100 gaztek baino gehiagok helburuak lortu dituzte, lana dute eta laguntzarik jaso gabe bizi daitezke, hau da, gizartean integratu dira.", "score": 0.4134407147165092 }, { "src": "Bizkaian ezarritako proiektu horri ezker, ondorio garbia atera zen: jarraipen horrekin eta bizitzeko baliabideak emanez, kalean bizi ziren gazte gehienak gizartetik baztertzeko arriskutik urruntzen ziren. Bizkaiaren ondoren, gero Gipuzkoa sartu zen proiektu horretan eta, uztailetik aurrera, Arabak egin du bat. Gaur egun, 374 gaztek hartzen dute parte programan, besteak beste, Arabako hogeita hamar bat lagunek.", "tgt": "Hori guztiagatik, programa martxan jarri zen ere Gipuzkoan eta orain Araban.", "score": 0.18591807868185573 }, { "src": "Ekitaldiari jarraipena emateko, Unai Zabala Agintzariko zuzendari eta Trapezistak-eko koordinatzaileak eta Itaka Escolapioseko Rosiris Lastre Arrietak hartu dute parte, programan hasten diren Arabako lau erakundeen izenean. Rafa López Arostegi ere mintzatu da, Eusko Jaurlaritzako gizarte-politiken arloko aholkularia eta Trapezistak-ren bultzatzaileetako bat.", "tgt": "Nola sortu zen Trapezistak Ekitaldian ere parte hartu dute: • Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. • Unai Zabala Agintzariko zuzendari eta Trapezistak-eko koordinatzaileak. • Rosiris Lastre Arrietak, Itaka Escolapiosetik, Arabako programan parte hartzen duen erakundea. • Rafa López Arostegi, Trapezistak-en bultzatzaile eta Eusko Jaurlaritzako gizarte-politiken arloko aholkulariak. • Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak.", "score": 0.516763059704083 }, { "src": "Pandemiak 2020ko martxoan jotzen zuenean eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko herritarren konfinamendua beharrezkoa egin zenean, Euskal Gizarte Zerbitzuak kale guztietatik ibili ziren euren herrietan eta hirietan bizi ziren etxerik gabeko pertsonei babesa emateko. Ekintza hark errealitate gordina azaleratu zuen Bilbon: ehundik gora gazte etxegabetasun-egoeran bizi ziren. Orduan, hirugarren sektore sozialeko erakunde eta entitateak talde honekin hasi ziren lanean, eta Trapezistak programaren oinarriak ezarri zituzten.", "tgt": "2020ko pandemian zehar, euskal Gizarte Zerbitzuak kalez kale ibili ziren etxerik gabeko pertsonei bizitzeko leku bat eskaintzeko. Bilbon, familiarik eta etxerik gabeko gazte asko zeudela jakin zen. Egoera horri erantzuteko, hirugarren sektoreko erakundeak lanean hasi ziren gazte horiei laguntzeko. Eta horrela sortu zen Trapezistak programa.", "score": 0.486263626542442 }, { "src": "Aurkezpena Araban", "tgt": "Trapezistak-en aurkezpena Araban", "score": 0.7275113192285348 }, { "src": "Gasteizko Txiribuelta akrobazia eta zirku eskolan aurkeztu dute gaur Trapezistak elkartearen balantzea eta Araba programan sartuko dela iragartzen duen iragarkia. Zirku giroan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak parte hartu du ekitaldian, eta programaren balioa azpimarratu du eta \"ausartak\" deitu ditu agertokian lagun izan dituen hogeita hamar trapezistak.", "tgt": "Gaur ekitaldia egin da Arabak Trapezistak programarekin bat egin duela azaltzeko. Ekitaldia Txiribueltan egin da, Gasteizko akrobazia eta zirku eskola batean. Amaitzeko, Nerea Melgosak ausartak direla esan die Trapezistak taldeko gazteei eta orain arte bezala lan egiten jarraitzera animatu ditu.", "score": 0.1813305203514308 }, { "src": "Zirkuko emanaldia Itziar Sánchez trapezistak zuzendu du.", "tgt": "Ekitaldian, Itziar Sánchez trapezista eta Trapezistak taldean parte hartzen duten eta trapezistak diren 30 gazte inguru aritu dira.", "score": 0.45520937206750833 }, { "src": "Era berean, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendari Xabier Legarretak hitzaldi bat izan du jendaurrean Trapezistak-eko talde batekin, eta euren esperientziak partekatu dituzte programan.", "tgt": "Gainera, ekitaldian zehar, programako gazteek euren esperientziak partekatu dituzte jendaurrean izandako solasaldi batean.", "score": 0.4235149789560843 }, { "src": "Melgosak iragarki bat ere egin du: \"Neska-mutilak kalean bizitzen aurkitzen ditugunean, bizitzak zigortzen ditu; batzuk ez daude prestatuta prozesuari ekiteko eta beharrezko konpromisoak hartzeko. Denbora gehiago behar dute, haien prozesua luzeagoa baita. Hasieran, talde honentzat Irauli izeneko beste programa bat sortu genuen, Trapezistak programan sartu aurreko urratsa zena; gaur egun, programaren I. fasea dela uste dugu. Erakundeen eta pertsonaren beraren banakako lanak bide egokian jarriko ditu\", azaldu du.", "tgt": "Nerea Melgosak esan du programa honen aurretik Irauli programa jarri zela martxan. Programa hau Trapezistak sortu aurreko lehen urratsa izan zen. Sailburuak esan du gazteak programan sartzen direnean ez daudela prestatuta eguneroko betebeharrei aurre egiteko, eta datozen herrialdetik ezberdina den herrialde batean bizitzeko. Denbora gehiago behar dute.", "score": 0.24687450731110114 }, { "src": "Balantze honetako datu garrantzitsuenak hauek dira: 116 pertsonak beren helburuak lortu dituzte eta dagoeneko programa utzi dute, eta %24,4k bizi-proiektu bati eusten dio bere baliabideekin, inolako laguntzarik gabe.", "tgt": "Halaber, oso garrantzitsua da erakundeek eta etapa honetan laguntzen dieten pertsona guztiek egiten duten lana.", "score": 0.26330866818262355 } ] }, { "id": "430", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.3038381766235727 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.6112301763666546 }, { "src": "Euskadiko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako laguntza horiek, beraz, euskal enpresen lehiakortasuna lankidetzaren bidez handitzeko helburu estrategikoaren barruan sartzen dira. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak klusterrentzako laguntzen aurrerapena gaineratu dio ETEentzako Laguntza Planari, euskal enpresen lehiakortasuna lankidetzaren bidez sustatzeko eta handitzeko, eta euskal industriak tentsio handiko ingurune konplexu honetan dituen erronkei erantzuteko.", "tgt": "Euskadiko enpresa-taldeentzako laguntzak Laguntza berri honen bidez, Eusko Jaurlaritzak talde horiek egiten duten lana bultzatu nahi du, euskal enpresek lehiakortasuna hobetzeko lankidetzaren bidez, hau da, enpresa batzuek besteei lagunduz.", "score": 0.4489141553310579 }, { "src": "Tapia sailburuak jakinarazi du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2024ko ekitaldian Euskadiko klusterren antolakunde dinamizatzaileak babesteko emango diren laguntzak aurkeztu dituela gaur, aurretiaz. 3.868.000 euro onartu dira, eta joan den astean aurkeztu zen —eta oraingoan 16 euskal klusterren lana bultzatuko duen— ETEentzako Laguntza Planari gehituko zaizkio.\"Aurreko astean azpimarratu bezala, Jaurlaritzaren helburua da ekonomia eta enplegua suspertzeko diru laguntzak ahalik eta modu azkarrenean kaleratzea. Nazioarte mailan bizi den ziurgabetasun egoerari zailtasun gehiago jarri beharrean, asmoa da urte hasieratik laguntzen kudeaketarekin hastea\" azpimarratu du Tapiak. Sailburuak gaineratu du egungo kluster taldera laster finantza eta inbertsio klusterra batzea aurreikusten dutela.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 3,8 euro baino gehiagoko laguntza bat ematea Euskadiko 16 enpresa-taldeei. Laguntza hori gehitzen zaio enpresa txiki eta ertainei emango zaien 2024ko Laguntza Planari. Plana pasa den astean onartu zen eta ekonomia bultzatzen eta enplegua sortzen lagundu nahi du. Gainera, laster martxan egongo da finantza-enpresa talde berri bat. Eusko Jaurlaritzak erabaki du laguntza guzti hauek aurreratzea enpresek informazio osoa izan dezaten eta laguntzak denbora gehiagoz kudeatu ahal izateko. Baita mundu osoan bizi den egoera zaila dela eta, euskal enpresek gaur egun dituzten zailtasunei erantzuna emateko.", "score": 0.180830581615845 }, { "src": "• Euskadin industriaren garapenaren alde hartutako erabaki estrategiko guztiak biltzen dituen euskal industriaren plataforma esklusiboa aurkeztu du gaur Jaurlaritzak", "tgt": "Euskal industriaren atlasa", "score": 0.30628814875295557 }, { "src": "Hortaz, atlasak Euskadiko Industria Politikaren 9 ekintza arloak labur biltzen dira eta bestalde, industriaren historiaren bilakaera ezagutzeko mapa kronologikoa ere jasotzen da. \"Nazioarteko beste eskualde batzuetan erreferentziarik gabe diseinatutako \"atlasa\" da. Artxibo \"historikoa\" da, baina ez da estatikoa, nondik gatozen eta zer puntutan gauden jakiteko balio diguna, eta horrek balio du hobeto markatzeko norantz egin nahi dugun aurrera. Munduarentzako erakusleiho bat da, Euskadi Industrialaren posizionamenduan indartzen gaituena. Pertsona akademikoentzako eta ikertzaileentzako ezagutza- eta dibulgazio-sortzailea da, eta beste ekonomia eta herrialdeentzako inspirazio-iturri ere bada\" azpimarratu du Tapiak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Euskal Industriaren atlasa aurkeztu du. Atlas hau artxibo historiko bat da eta balio du euskal industrian nondik gatozen, non gauden eta norantz joan nahi dugun jakiteko. Atlas hau bakarra da, ez baitago beste herrialde batzuetan. Horrek erreferente bihurtzen du, ikertzaileentzako informazioa eta ezagutza eskaintzen duelako eta Euskadik bere industria munduan ezagutarazten duelako.", "score": 0.21452279312618774 }, { "src": "Tapiak azaldu duenez, atlasak modu ordenatuan eta dokumentatuan laburbiltzen ditu Euskadin industriaren garapenaren alde hartutako erabaki estrategiko guztiak. 80ko hamarkadako industria-birmoldaketatik hasita, industria aurreratuaren egungo estrategiara artekoa, berregituraketa-ekimenak, politika teknologikoaren lehen urratsak, energia-politikak, industrialdeen sorrera eta garapena, parke teknologikoak, nazioartekotze estrategiak, berrikuntzaren sustapena, kalitate-alderdien txertaketa... barne hartuta. Hau da, unean uneko beharrizan bakoitzari erantzuteko sortutako programa guztiak jasotzen dira atlasean.", "tgt": "Atlasean kontsulta daitezke euskal industria bultzatzeko hartu diren erabaki guztiak. Horrela ikus dezakegu euskal industriaren eraldaketa 80ko hamarkadatik gaur egun arte. Erabakiak urteka antolatuta daude eta 9 lan-arlo hauen arabera antolatzen dira. Arlo bakoitzean unean uneko beharrei erantzuteko erabakiak daude. Erabaki horiek tratatzen dituzten gai horietako batzuk dira: • teknologia eta energiari buruzko politikak • industrialdeen eta parke teknologikoen sorrera eta garapena • nazioartekotzea, hau da, Euskadin egiten diren gauzak beste herrialde batean saldu ahal izatea • kalitate eta berrikuntza bezalako gaiak bultzatzea, berrikuntza gauzak beste modu berri batera egitea izanik.", "score": 0.22233509273056717 }, { "src": "Kontsultatu atlasa: Atlasa hemen eskura daiteke: https://politicaindustrialvasca.spri.eus/ webgunean.", "tgt": "Atlasa etengabe eguneratuko da eta web honetan kontsulta daiteke: https://politicaindustrialvasca.spri.eus/eu/", "score": 0.6682268612975362 }, { "src": "• Gaur argitaratu da buletinean gazteen emantzipazioa sustatu eta errazteko Emantzipa programaren dekretua; hortaz, aurreikusi modura, eskaerak otsailaren 20tik aurrera egin ahal izango dira", "tgt": "Emantzipa programa Interesa duten gazte guztiek otsailaren 20tik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.", "score": 0.40768712841293775 }, { "src": "Lehenik eta behin Zupiriak adierazi du gaur argitaratu dela aldizkari ofizialean Emantzipa dekretuari buruzko argitalpena eta hortaz, aurreikusi modura, otsailaren 20an zabalduko dela eskariak egiteko epea. Gogorarazi du programa honen helburua dela gazteen emantzipazioa erraztea, hilero 300 bitarteko laguntzak emanez, 25-29 urte bitarteko gazteei. 2024 urteko aurrekontuetan 53 milioi euroko partida jaso da laguntza horiek bideratzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Emantzipa programaren dekretua argitaratu du gaur. Programa horretarako 53 milioi euro gastatuko ditu 15 mila gazteri laguntzeko. Dekretu horrek arautzen ditu programa horrek 25 eta 29 urte bitarteko gazteei emango dizkien laguntzak, emantzipatzen laguntzeko, hau da, modu autonomoan bizitzeko. Programa honi esker, gazteek 300 euro jaso ahal izango dituzte hilean 2 urtez.", "score": 0.317905874502635 }, { "src": "Bestalde, bozeramaileak adierazi du, datozen hilabeteetan, Segurtasun Sailak 11 milioi euroko aurrekontu-partidak kudeatuko dituela, 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak egin ahal izateko. \"Zenbateko horren barruan sartzen dira informatika-gastuak, telekomunikazioak, kabinak, boto-txartelak, hautestontziak, eskuliburuak, posta-zerbitzuak, hauteskundeetako komunikazio instituzionaleko kanpainak, alderdi politikoen finantzaketa hautestontzietan lortutako ordezkagarritasunaren arabera, etab\" azaldu du Zupiriak.", "tgt": "2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Eusko Jaurlaritzak 11 miloi euro emango ditu hainbat laguntzetan hurrengo hilabeteetan, Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeak egin ahal izateko. Laguntza horiek honako gastu hauetarako dira: informatikakoak, boto-txartelak eta eskuliburuak inprimitzeko posta zerbitzurako, hautestontzietarako, alderdi politikoak finantzatzeko... Aldaketak Segurtasun Sailean Eusko Jaurlaritzak aldaketak egingo ditu Segurtasun Sailean 2024ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeengatik.", "score": 0.5476098617129878 }, { "src": "Testuinguru horretan, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak gaur jakinarazi dio Gobernu Kontseiluari Sail horretako zenbait kargu publikoren barne-berregituraketa egitera doala, Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak kudeatzeko. Egungo Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Miren Goitiak egungo kargua utziko du, eta aholkularitza bat hartuko du hurrengo hauteskunde autonomikoetako operatiboa indartzeko. Haren lanpostua (Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako egungo zuzendari Ricardo Ituartek beteko du datorren ostiraletik aurrera, eta haren hutsunea Joseba Zorrillak beteko du, gaur egun segurtasun publikorako prestakuntza-politiken aholkularia denak.", "tgt": "Honako aldaketa hauek egingo dira: • Miren Goitia hauteskundeak antolatzeko aholkulari lanetan hasiko da. • Ricardo Ituarte Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea izango da. • Joseba Zorrilla Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria izango da.", "score": 0.5566347728724772 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak salatu eta gaitzetsi egin ditu anbulantzien aurkako erasoak pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen dituztelako", "tgt": "Anbulantzien aurkako erasoak Eusko Jaurlaritzak esan du pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen duen edozein indarkeria-portaeraren aurka dagoela.", "score": 0.5911995287473847 } ] }, { "id": "435", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluan jorratu eta onartutako hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.2026833219933892 }, { "src": "Zupiriak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak 2023ko lan eskaintza publikoa onartu du Administrazio Orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako zein Hezkuntza Administraziorako izango dena eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak eta Segurtasun Sailak onartutako eskaintzen berri ere eman da bileran. Guztira 3.010 plazatako eskaintza da, eta Gobernuaren ustetan aurrerapauso handia da Jaurlaritzak euskal sektore publikoan enplegu publikoa eta kalitatezkoa sustatzeko duen helburuan. 3.010 plaza horietatik, 590 plaza Administrazio Orokorrari dagozkio eta haren erakunde autonomoei; 886 Hezkuntza Administrazioari, 1.434 Osakidetzari eta Administrazio instituzionaleko gainerako zuzenbide erakunde publikoei, eta 100 plaza Ertzaintzako agente kategorian sartzeko. Plaza hauek guztiak 2020-2024 Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu Programan sartzen dira.", "tgt": "2023ko Lan eskaintza publikoa (LEP) Eusko Jaurlaritzak LEP bat onartu du euskal sektore publikoan enplegu publikoa eta kalitatezkoa sortzeko. LEP hau Berpiztu programaren barruan dago. Euskadiko ekonomia eta enplegua hobetzeko programa da Berpiztu.", "score": 0.36391791191421646 }, { "src": "• 3.010 plaza horietatik, 590 plaza Administrazio Orokorrari dagozkio eta haren erakunde autonomoei; 886 Hezkuntza Administrazioari, 1.434 Osakidetzari eta Administrazio instituzionaleko gainerako zuzenbide erakunde publikoei, eta 100 plaza Ertzaintzako agente kategoriari.", "tgt": "Guztira 3.010 plaza izango dira eta horrela banatuko dira: • Administrazio Orokorra eta erakunde autonomoak: 590 plaza • Hezkuntza: 868 plaza • Osakidetza: 1.434 plaza • Ertzaintza: 100 plaza.", "score": 0.45279485094286137 }, { "src": "Era berean, Gobernu Kontseiluak Osasun Sailak euskal osasun-sistemako pazienteak anbulantzia ez-asistentzialetan, konbentzionaletan eta garraio kolektibokoetan garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko prozesua hastea onartu du gaurko bileran. \"Datozen hiru urteetarako zerbitzua bermatuko duen lehiaketa honek 135 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoa du, beraz, egungo kontratuarekiko % 24ko igoera du eta Gehikuntza horren helburua da lehiaketa zerbitzuaren egungo kostuetara egokitzea eta anbulantziako osasun-garraioaren hitzarmen kolektiboa sinatzen laguntzea\" azaldu du Zupiriak. Esleipenean kontuan hartuko diren irizpideei dagokienez, proposamen ekonomikoaz gain, baloratuko dira, besteak beste: anbulantzien antzinatasuna, eskainitako ibilgailuen CO2 isuria, eskainitako baliabide materialak, lan-plana, prestakuntza-plana, erabiltzaileentzako zerbitzuak edo premia bereziak dituzten egoerak, eta genero-berdintasuna sustatzeko enpresaren protokoloa edo neurri konkretuak.", "tgt": "Osasun-garraioa kontratatzea Eusko Jaurlaritzak onartu du hurrengo 3 urtetarako, osasun-garraio zerbitzua kontratatzea, hau da, pazienteak garraiatzeko anbulantziak eta beste ibilgailu motak. Kontratu honetan 135 milioi euro baino gehiago gastatuko da. Enpresa batekin zerbitzu hau kontratatzean kontuan hartuko dira: kostua, anbulantzien antzinatasuna, zenbat kutsatzen duten, baliabideak eta lan-plana, prestakuntza, erabiltzaileentzako eta premia bereziak dituztenentzako zerbitzuak, genero-berdintasuna ... Beste gaiak", "score": 0.3774131842844069 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak eLankidetza-garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako 117.000 euroko beste ekarpen bat onartu du Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziari UNRWAri bideratzeko. Zuzeneko dirulaguntza hau Jaurlaritzak Gazako eta Zisjordaniako biztanleen beharrizan humanitarioak asetzeko urrian egindako 500.000 euroko ekarpenari gehitzen zaio. \"Hilabete luze honetan, egoera larriagotu da herrialde hartan, osasun-instalazioei, errefuxiatu eremuei eta eskolei egindako erasoak ez baitira eten; erregaien faltak arriskuan jarri ditu osasun-zerbitzuak eta edateko ura. Nazio batuen Agentziak baieztatu duenez, orain arte 155 milioi dolar jaso ditu; hau da, identifikatutako beharren % 32\" azaldu du bozeramaileak. Ildo horretatik, Zupiriak jakinarazi du datorren ostiralean berriro bilduko dela Ekialde Hurbileko eta Erdialdeko gatazkaren ondorio humanitarioen eta sozioekonomikoen jarraipena egiteko sailen arteko mahaia. Lehendakariak zuzenduko du bilera, eta bertan izango dira Raquel Martí, UNRWA Espainiako zuzendari exekutiboa, eta Jesús Núñez, Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Ikerketa Institutuko zuzendarikidea. Bileran Jaurlaritzako bederatzi sailek parte hartzen dute, Lehendakaritzako hainbat arduradunekin batera, eta bertan, besteak beste, Euskadin hartutako pertsonen egoera aztertu, bertan bizi den egoera humanitarioa gertutik ezagutu eta krisi humanitario honen aurrean lankidetza-bide berriak edo laguntzak proposa daitezkeen baloratu nahi da.", "tgt": "Palestinarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du eLankidetza, Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak 117 mila euro ematea UNRWAri, Nazio Batuen Agentziari palestinar errefuxiatuei laguntzeko. Kantitate hori Eusko Jaurlaritzak urrian emandako milioi erdiari gehitzen zaio. Gaza eta Zisjordaniako herritarrei laguntzeko eman zen, gaur egun Israelen aurkako gerran baitaude. eLankidetzaren laguntza berri hau emango da Gazako egoera okerragotu delako. Erasoak daude eskoletan, ospitaleetan eta ur eta erregai falta dago. NBEtik jasotzen ari diren laguntzak ez dira nahikoa herritarren beharrak asetzeko. Datorren ostiralean Eusko Jaurlaritzan sortu zen Mahaiaren bilera bat izango da, gerraren egoera jarraitzeko eta lankidetza edo laguntza aukera aztertzeko. Lehendakaria izango da bileraren buru eta bertan parte hartuko dute Jaurlaritzako Lehendakaritzako 9 sailek, Raquel Martí Espainiako UNRWA zuzendariak eta Jesús Núñez Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Ikerketa Institutuko zuzendarikideak.", "score": 0.5432594163285586 }, { "src": "Amaitzeko, Zupiriak azaldu du Gobernu Kontseiluak Emakunderen eskutik datorren ebazpen bat onartu duela gaurkoan: 400.000 euroko dirulaguntzen deialdia egiteko 2024. urtean empresa, erakunde pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, enpresetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko. \"Dirulaguntza zuzenduta dago, batetik, 10-150 pertsona bitarteko plantilla duten erakundeei beren lehen pausoetan laguntze aldera eta enpresaren barruan lehen berdintasun-diagnostiko eta -planak diseinatzen hasteko\" adierazi du Zupiriak.", "tgt": "Emakunderen diru-laguntzak berdintasun planak egiteko Eusko Jaurlaritzak onartu du 400 mila euro ematea Emakundek diru-laguntzak eman ditzan enpresa, erakunde pribatu, kooperatiba eta elkarteek diagnosi eta berdintasun planak egin ditzaten. 10 eta 150 pertsona bitarteko plantilla duten erakundeentzako laguntzak dira enpresaren barruan berdintasun kultura sustatzeko lehen urratsak eman ditzaten.", "score": 0.43821408823889696 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Marian Elorza, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren batera. Elorzak Kanpoko Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra aurkeztu du eta Makroeskualde Atlantikoa sortzeko proiektua z ere hitz egin du, atzoko Europar Batasuneko Kontseiluko bileraren harira.", "tgt": "Prentsaurrekoan Marian Elorza, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari Nagusia ere egon da. Elorzak gai hauei buruz hitz egin du: • Kontseilu Europarraren bilera. Makro-eskualde Atlantikoa sortzeko proiektuari buruz hitz egin zen. • Kanpoko Euskal Gizataldeen 8. Batzarra. 4 urtean behin egiten da. Aurten, Donostian izango da abenduaren 18tik 21era. Kongresuaren helburua da euskal erakundeak beste herrialde batzuetako euskal komunitateekin, Euskal Etxeekin biltzea.", "score": 0.5672211282950224 } ] }, { "id": "442", "alignments": [ { "src": "Enplegu publikoa lortzeko prozesu horietan beteko diren plazak Eusko Jaurlaritzak bere lanpostu zerrendetan berariaz erreserbatu dituenak dira, adimen desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten. Hautaprobetan parte hartu ahal izango dute %33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala duten 16 urtetik gorako pertsonek, beste baldintza batzuk betetzeaz gain, hala nola Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea (gainerako atzerritarrak lan kontratuko langileen lanpostura bakarrik aurkez daitezke), eskatutako lanak egiteko gai izatea edo beste administrazio publiko batzuetatik diziplinaz kaleratua ez izatea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 6 plazako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deituko du euskal administrazio publikoan lan egiteko. Plaza horiek adimen desgaitasuna duten pertsonentzat dira. Deialdi honetan aurkez daitezkeen pertsonek honako hauek bete behar dituzte: • 16 urtetik gorakoak izatea. • Ehuneko 33ko edo gehiagoko adimen desgaitasun izatea. • Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea (edo beste edonongoa sukaldeko laguntzailearen plazarako). • Lan mota horretarako zereginak egiteko gai izatea. • Beste administrazio publikoko lan batzuetatik diziplina arrazoiez kaleratua ez izatea.", "score": 0.16631382701014513 }, { "src": "Deialdi honen bidez, Eusko Jaurlaritzak berriz ere adierazi du konpromiso irmoa duela desgaitasun intelektuala duten pertsonek enplegu publikorako sarbidea izan dezaten laguntzeko, enplegua funtsezko baliabideetako bat baita gure gizartean baldintza berdinetan sartzeko. Azken batean, urrats eraginkorra da pertsona guztiak lan-munduan eta, kasu honetan, administrazio publikoan erabat integratzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak deialdi hori egin du pertsona horiek enplegu publikora gainontzeko gizartearen baldintza berberetan sartu ahal izan daitezen lagundu nahi duelako.", "score": 0.38572032493981123 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak adimen desgaitasuna duten 6 pertsona enplegu publikoan sartzeko hautaketa prozesua deituko du, eta ondoren esleitu eta administrazio publikoan sartuko dira. Deialdia indarrean izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko sailburu Olatz Garamendiren Agindu bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzearekin batera. Agindu horrek ordenantzako 5 plazaren deialdia jasotzen du, karrerako funtzionarioen kategoriarekin, eta sukaldeko laguntzaile plaza baten deialdia, lan kontratu finkoko kategoriarekin. Sarbide probak 2024ko lehen hiruhilekoan egingo direla aurreikusten da.", "tgt": "Deituko diren plazak dira: • Ordenantzako 5 lan-postu (pertsona horiek karrerako funtzionarioak izango dira). • Sukaldeko laguntzaile lan-postu bat (pertsona hori langile finkoa izango da).", "score": 0.28485388245129334 } ] }, { "id": "396", "alignments": [ { "src": "María Ubarretxena Gobernuaren Bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoa eskaini du, bertan hartutako akordioen berri emateko helburuarekin. Bertan izan da, baita ere, Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantzako Sailburua.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. María Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantzako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Izendapenak Gobernu Kontseiluan", "score": 0.20459224103171192 }, { "src": "Horrela, Bozeramaileak nabarmendu du Gobernu Kontseiluak, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailak hala proposatuta, bi laguntza-lerro onartu dituela, ia 3 milioi eurokoak, lehen sektoreari laguntzeko. Zehazki, Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta egurraren kateen digitalizazioa txertatu eta bultzatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ditu, hauen lehiakortasuna hobetzeko. 2024-2025 urteetarako izango diren 2,5 milioi euroko laguntza hauek \"eraginkortasuna areagotu, lehiakortasuna hobetu eta hazkunde jasangarria bultzatuko dute, lankidetza sustatuz\", adierazi du Ubarretxenak.", "tgt": "Nekazaritzako elikagaien eta egurraren sektoreetarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du 2 milioi eta erdi euro ematea laguntzetan nekazaritzako elikagaien eta egurraren sektoreei. Laguntza horiek sistema digitalak gehitzeko dira eta horrela, lehiakorrago izan daitezen. Sektore hauetako enpresek laguntza horiek 2024 eta 2025ean jasoko dituzte, honako hauetarako: • Eraginkorrago izateko, hau da, lana oso ondo egitea emaitza onak lortzeko. • Modu jasangarrian hazteko, hau da, ingurunea kaltetu gabe luzaroan iraun dezakeen moduan haztea. • Lankidetza sustatzeko, hau da, elkarri laguntzeko.", "score": 0.26658176225631414 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak onespena eman dio 2,5 milioi euroko laguntzari, nekazaritzako elikagaien eta egurraren kateen digitalizazioa txertatu eta bultzatzeko, hauen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin eta, bestalde, 480.000 euroko laguntza bideratzea ere onartu du frutak eta barazkiak ekoizten dituzten eta asoziazionismoa bultzatzen duten erakundeentzako", "tgt": "Frutak eta barazkiak ekoizten dituzten erakundeentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak 480 mila euroko laguntzak ematea onartu du frutak eta barazkiak ekoizten eta elkarteak sortzen dituzten erakundeentzako. Eusko Jaurlaritzak 175 mila euro ematea onartu du emakumeen ekintzailetza bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzak onartu ditu Gobernu Kontseiluan lan egiteari uzten dioten eta lanean hasiko diren pertsonak.", "score": 0.4374225420714674 }, { "src": "Bestalde, onartu egin da 480.000 euro bideratzea frutak eta barazkiak ekoizten dituzten eta sektorean asoziazionismoa bultzatzen duten erakundeentzako laguntzetara gaur egungo merkatuaren eskariei aurre egin ahal izateko; izan ere, merkatu hori lehiakorragoa eta zorrotzagoa da kalitatearen arloan. Laguntza hauek Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruaren baitan daude, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Politikaren Plan Estrategikoan islatzen direnak, eta FEAGA eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatuko dira.", "tgt": "Laguntza horiei esker, erakunde horiek elkarrekin lan egin ahal izango dute merkatuak eskatzen duenari erantzuteko eta lehiakorragoak izateko. Eusko Jaurlaritzak diru hori emango du Nekazaritzaren Europako Funtsarekin (NBEF) batera laguntzak ordaintzeko. Laguntza horiek Europar Batasuneko 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratua ren barruan daude.", "score": 0.4166196536347864 }, { "src": "• Bestalde, María Ubarretxena Gobernuaren Bozeramaileak nabarmendu duenez, ia 900.000 euroko laguntzak ere onartu dira gizarte-ekonomia eta emakumezkoen ekintzailetza sustatzeko", "tgt": "Gizarte-ekonomia bultzatzeko laguntzak Emakumeen ekintzailetza bultzatzeko laguntzak", "score": 0.31315417474281415 }, { "src": "Halaber, Ekonomia, Lana eta Enplegu arloan, María Ubarretxenak nabarmendu du ia 900.000 euroko laguntzak onartu direla enpresa arloari zuzenduta. 685.800 eurotik gorako laguntza-agindu bat onartu du, Euskadiko enpresen eta erakundeen elkarte-egiturak sendotuz gizarte-ekonomia bultzatzeko. Era berean, onespena eman dio 175.000 euroko laguntza-deialdiari emakumeen ekintzailetza sustatzeko. Honek, Ubarretxenak azpimarratu duenez, \"enpresa eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzea ahalbidetuko du\". Laugarren urtez jarraian jarriko dira abian laguntza hauek eta 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian jasotako helburaren barruan kokatzen da, hau da, lan-eremuan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzea.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 685 mila euro ematea onartu du Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeei laguntzeko. Laguntza horien bitartez, gizarte-ekonomia bultzatzen jarraitu nahi dute eta enpresek elkarrekin lan egin dezaten indartzea. Laguntza horien bitartez, Eusko Jaurlaritzak nahi du enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-postuetan are eta emakume gehiago egotea. Jarraian laugarren urtez ematen da laguntza hori. Eta lan-eremuan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren barruan dago.", "score": 0.3579865114482568 }, { "src": "Bestalde, Bozeramaileak jakinarazi du 2024. urtean euskarazko eta gaztelaniazko literatura argitalpenetarako dirulaguntzak emateko deialdia onartu duela, urteko edizio-planaren eta euskarazko audioliburuen argitalpen-kostuen parte bat ordaintze aldera. 760.000 eurotik gorako aurrekontua duten laguntza hauen gainean Ubarretxenak adierazi duenez, \"aurten, lehenengoz lagunduko dira euskara itzulitako best-sellerrak\".", "tgt": "Euskarazko eta gaztelaniazko liburuak argitaratzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak 760 mila euro ematea onartu du euskarazko eta gaztelaniazko liburuak argitaratzeko. Laguntza horiekin argitaletxeek liburuen edizioaren hainbat gastu ordaindu ahal izango dituzte. Aurten lehen aldiz, laguntza hori eskatu ahal izango da asko saldu diren liburuak euskarara itzulita argitaratzeko. Horretarako, 2023an baino 60 mila euro gehiago emango dira.", "score": 0.38367422744082685 }, { "src": "Gainera, Ogasun eta Finantzako sailak proposatuta, Euskadiko XIII. Legealdiko lehen aurrekontua izango denaren aurrekontu-ildoak onartu ditu Gobernu Kontseiluak. Modu horretan, Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantzako Sailburuak ildo horien berri eman du prentsaurrekoaren baitan, honako hau azpimarratuz: \"Euskal herritarren ongizatea eta hazkunde ekonomikoa bermatzera bideratuko da, ziurgabetasun globalak nagusi diren testuinguru batean\"\". Zentzu horretan, aurrekontuaren ildo nagusi moduan nabarmendu duenez, \"osasuna izango da aurtengo kontuen protagonista nagusia\".", "tgt": "13. Legealdiko lehen aurrekontua Eusko Jaurlaritzak 13. Legealdiko lehen aurrekonturako ildoak onartu ditu. Aurrekontu horrekin, Eusko Jaurlaritzak ziurtatu nahi ditu: • Pertsona guztien ongizatea. • Euskadiko ekonomia hazten jarrai dadila. • Kalitatezko osasun publikoa pertsona guztientzat.", "score": 0.0 }, { "src": "Azkenik, Gobernuko Bozeramaileak Gobernu Kontseiluan gai-zerrendatik kanpo onartu diren kargu-uzteen eta izendapenen berri eman du, eta jakinarazi du, halaber, Imanol Pradales Lehendakariak uztailaren 11tik aurrera alderdi politikoekin, sindikatuekin eta eragile sozioekonomikoekin egingo dituen bileren xehetasunen berri ere eman diela, Jaurlaritzaren kudeaketa-ildoak gidatuko dituen Gobernu Programa haiekin partekatzeko. Ildo nagusitzat \"zerbitzu publikoen aldeko apustua\" azpimarratu du Ubarretxenak.", "tgt": "Lehendakariaren bilerak Uztailaren 11tik, ostegunetik aurrera, Imanol Pradales Lehendakaria bilduko da: • alderdi politikoekin • sindikatuekin • gizarte eragileekin • enpresekin", "score": 0.4458737293507943 } ] }, { "id": "397", "alignments": [ { "src": "Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren Bozeramaile María Ubarretxenak XIII. Legegintzaldiko Gobernu Kontseiluaren osteko lehen prentsaurrekoa eman du gaur goizean, eta bertan hartutako erabaki nagusien berri eman du. Agerraldian, Mikel Torres Bigarren Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailburua ere izan da.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako 13. Legealdiko lehen Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. María Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.07660497381942126 }, { "src": "• Ordaintzeke dauden esku-hartzeak, Europako Nekazaritza Funtsaren (NBEF) kontura finantzatutako zuzeneko ordainketen bidez egingo direnak, 2023-2027 NPBn sartuta daude, eta, horien bidez, 2023an laguntza eskatu zuten nekazaritza-ustiategietako titularrek aste honetan bertan jasoko dituzte funtsak", "tgt": "Euskadiko nekazarientzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du 40 milioi euro ematea 2023an Euskadiko nekazariek eskatu zituzten laguntzak ordaintzeko. Eusko Jaurlaritzak laguntza horiek ordain ditzan, Nekazaritzaren Europako Funtsetik (NBEF) jasoko du dirua. Laguntza horiek Europar Batasuneko 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratua ren barruan daude.", "score": 0.26257084558216487 }, { "src": "Hartutako akordioen artean, Bozeramaileak nabarmendu du 40,3 milioiko ekarpena egin zaiela nekazariei. Ekarpena zuzeneko ordainketetan egin da, eta ordainketa horiek hiru Foru-Aldundien bitartez egin dira. Lurraldeka, Arabari 22.805.844,70 euro egokitu zaizkio (laguntza osoaren % 57), Gipuzkoari 9.659.318,93 euro (% 24) eta Bizkaiari 7.842.210,78 euro (% 19). Guztira, 7.112 nekazari dira zuzeneko ordainketen onuradunak, eta, ekarpen horiekin, finantzatzeke dauden esku-hartzeak ordaintzen dira, Nekazaritzaren Europako Funtsaren (NBEF) kontura, 2023-2027 NPBren barruan.", "tgt": "Guztira 7.112 nekazarik kobratuko dute laguntza hori uztailaren lehen astean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foruen bidez.", "score": 0.1936509993745856 }, { "src": "• Halaber, onartu da 28,5 milioi euro bideratzea 2024-2025 ikasturtean goi-mailako ikasketak egiteko beken deialdirako, aurreko deialdian baino 5 milioi euro gehiago", "tgt": "Laguntza modu honetan banatuko da: • Arabak ia 23 milioi euro jasoko ditu, laguntzaren erdia baino gehiago. • Gipuzkoak ia 10 milioi euro jasoko ditu. • Bizkaiak ia 8 milioi euro jasoko ditu. Eusko Jaurlaritzak onartu du 2024-2025 ikasturteko beketarako 28,5 milioi euro ematea laguntzetan.", "score": 0.21290810337812538 }, { "src": "Bestalde, Ubarretxenak hezkuntzaren alorrera bideratutako beste zenbateko garrantzitsu baten berri eman du, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak proposatuta onartu dena. Zehazki, 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beketarako deialdia da. Deialdi honetan, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ere jasotzen dira.", "tgt": "2024-2025 ikasturtean unibertsitateko ikasketetarako bekak Bekak honako gastu hauek ordaintzeko dira: • Unibertsitateko ikasketak. • Goi-mailako kasketak, hala nola masterrak edo graduondoak. • Mugikortasun zailtasunak dituzten unibertsitateko ikasleen garraio-gastuak.", "score": 0.44679334471255466 }, { "src": "Guztira, 28,5 milioi euro baino gehiago bideratuko dira, aurreko deialdian baino 5 milioi euro gehiago, baina aurrekontua handitu ahal izango da beharrezkoa izanez gero. Hala, María Ubarretxenak nabarmendu duenez, \"baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek laguntza ezarritako kopuruetan jasoko dutela bermatu nahi da horrela, aurkeztutako eskabideen kopurua eta eskatzaile onuradunen kopurua edozein izanda ere\".", "tgt": "2024-2025 ikasturtean aurreko ikasturtean baino 5 milioi euro gehiago gastatuko dira. Eta beharrezkoa bada, Eusko Jaurlaritzak diru gehiago emango du baldintzak betetzen dituzten ikasle guztien eskaera guztiei erantzun ahal izateko.", "score": 0.43065274863629693 }, { "src": "Alde batetik, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman diola Gaztemundu programaren deialdiari , Euskal Etxeetako gazteek Euskadin egonaldi bat egiteko aukera izan dezaten. Era honetan, euskal Diasporako 18 eta 35 urte bitarteko 15 gazte euskal dantzen irakaskuntzan trebatuko dira horien prestakuntzak mundu zabalean barreiatuta dauden Euskal Etxeetako funtzionamenduan eragin positiboa izan dezan. Basque Country Estrategiak Euskadi kanpoan proiektatzea du helburu, eta Gaztemundu egitasmoa 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Basque Country egitasmoaren baitan, eta, orduz geroztik, 1.000 gazte baino gehiago trebatu dira.", "tgt": "Gaztemundu programa Eusko Jaurlaritzak 2024 Gaztemundu programaren deialdia onartu du. Programa horri esker, mundu osoko Euskal Etxeetako gazteek, 15 egun pasa ditzakete Euskadin. Aurten, Gaztemundurekin euskal dantzetan formakuntza eskaini nahi zaie 18 eta 35 urte bitarteko 15 gazteri. Horrela, gazte horiek gure dantza beraien euskal etxeetan irakatsi eta ezagutarazi ahal izango dute. Gaztemundu programa Basque Country Estrategia ren barruan dago. Eusko Jaurlaritzak 1996an sortu zuen programa hori, Euskadi mundu osoko beste herrialdeetan ezagutarazteko. Gaur arte, mila gaztek baino gehiagok hartu dute parte programa honetan.", "score": 0.3902179413083544 }, { "src": "Era berean, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko 14 beken 2024-2025erako deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak, 288.000 euroko aurrekontuarekin. Horietako 6 Europar Batasunerako izango dira, beste sei Kanpoko euskal komunitatearen errolerako eta azken laurak Kanpo-harremanetarako. Laguntza horiek guztiak 28 urte arteko gazteei daude zuzenduta.", "tgt": "Kanpo-harremanetarako prestakuntzarako bekak Eusko Jaurlaritzak 14 beka ematea onartu du kanpo-harremanen eremuan prestatu nahi duten 28 urte arteko gazteei. Horretarako ia 300 mila euro gastatuko ditu. 14 bekak horrela banatuko dira: • 6 beka Europar Batasuneko herrialdeetako bulegotan lan egiteko: Gasteizen, Bruselan (Belgika) eta Parisen (Frantzia). • 4 beka Kanpoko euskal komunitatearen bulegoetan lan egiteko: Gasteizen, Buenos Airesen (Argentina) eta New Yorken (Estatu Batuak). • 4 beka Kanpo-harremanetarako bulegotan lan egiteko: Gasteizen, Txileko Santiagon (Txile) eta Bogotan (Kolonbia).", "score": 0.3976549157974214 }, { "src": "Bestalde, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torresek ekaineko enplegu-datuei buruz egindako aurretiazko analisiaren datuak partekatu ditu. Bere hitzaldian, Torresek azpimarratu du datuek hobera egin dutela, eta, kuantitatiboki oso garrantzitsuak ez izan arren, kualitatiboki oso garrantzitsuak direla azpimarratu du.", "tgt": "Ekaineko enplegu datuak", "score": 0.35601091363645043 } ] }, { "id": "398", "alignments": [ { "src": "XIII. Legealdiko Jaurlaritza osatzen duten hamabost sailburuek gaur goizean hartu dute kargua, Ajuria Enea Jauregian egindako ekitaldian. Horretarako, formula tradizionala erabili dute, Gernikako Estatutuaren ale baten gainean, eta, horrela, \"Euskadiren zerbitzuan\" eta \"legearen arabera\" hartzen duten agintea \"zintzo eta leialki\" erabiltzea hitz eman dute.", "tgt": "Ekainaren 25ean, asteartean, ekitaldi bat egin da Ajuria Enea Jauregian, Gasteizen. Ekitaldi honetan, sailburuak Eusko Jaurlaritzako 13. Legealdian beteko dituzten karguez jabetu dira. Ondoren, sailburu bakoitzak zin egin du eskua Gernikako Estatutuaren ale baten gainean jarrita, legeak zintzotasunez eta Euskadirentzat lan egiteko hartu duten karguaren betebeharrak beteko dituela.", "score": 0.29622711709307115 }, { "src": "Imanol Pradales Lehendakaria, izendapen-dekretuak irakurriz ekitaldiari hasiera eman diona, izan da ekitaldiaren buru, eta Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko Lehendakaria eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak ere bertan izan dira.", "tgt": "Hasteko, Imanol Pradales Lehendakariak pertsona horiek izendatzeko dekretuak irakurri ditu.", "score": 0.38830495617370936 }, { "src": "Lehendakariak hitzaldi labur bat eskaini die talde berria osatzen duten pertsonei, \"Euskadirekin eta Euskadiren alde\" hartutako konpromisoagatik eskerrak emanez, eta ausardia eta apaltasuna eskatuz: \"Ausardia eskatzen dizuet. Ez izan huts egiteko beldurrik. Euskadiko pertsonen bizitza hobetzea denean helburua, saiatu beti. Beti uste izan dut hobe dela huts egitea saiatzeagatik, pausoa ez emateagatik damutzea baino'. Baieztatu du, gainera, 'eredu izan behar dugula. Zorrotz jokatu eta guztiontzako gobernatu, Euskadi plural eta anitz batean'.", "tgt": "Horren ondoren, Lehendakariak lan talde berriari eskerrak eman dizkio Euskadirekin eta Euskadiren alde hartutako konpromisoagatik. Baita eskatu die ere, euskal gizarteren bizitza hobetzeko erabakiak hartzera ausartu daitezela eta ez dezatela huts egiteko beldurrik izan. Uste baitu hobe dela pentsatzen duguna egiteagatik huts egitea, ez egiteagatik damutzea baino. Gainera, esan du berak eta bere lan taldeak herritarrentzat eredu izan behar dutela, modu serioan lan egin eta Euskadi anitz batean, euskal gizarte guztiarentzat gobernatu behar dutela.", "score": 0.4433918541683221 }, { "src": "Horrela, gaineratu duenez, helburu hori lortzeko, \"agenda hirukoitz batetik lan egingo dugu: Ongizate Berria, Euskadi Globala eta Euskadi Humanista, funtsezkoak izango direnak,-adierazi du- esparru politikoan eta emozionalean euskal gizartearekin konektatzeko\".", "tgt": "Hori guztia lortzeko, 3 gai garrantzitsutan lan egingo dute: • Ongizate berria • Euskadi globala • Euskadi humanista. Gai horiekin ere lortu nahi du gobernatzen duten pertsonek euskal gizartearekin konektatzea.", "score": 0.268438448123419 }, { "src": "Pradalesek bere adierazpenak amaitzeko esan duenez, \"aurrera egin behar dugu, gure autogobernua eguneratu eta hobetu, Gernikako Estatutua behin betiko osatu eta alderdi politikoen eskutik lan egin, 1979 urtean adostutakoa zabaltzea lortuko duen Estatutu Itun berri bat lortzeko helburuarekin\".", "tgt": "Lehendakariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak honako hauek egin behar dituela: • Aurrera egiten jarraitzea eta gure autogobernua • Gernikako Estatutuaren eskumen guztiak transferitzen • Estatutu Itun berri bat egitea, gaur egun daukagun 1979ko Estatutuan lortutakoa zabaltzeko.", "score": 0.4201529393790303 }, { "src": "Ekitaldia Sailburu berrien lehen hitzaldiekin amaitu da eta, ostean, Ajuria Enean, Gobernu berriaren lehen Gobernu Kontseilua egin da.", "tgt": "Ekitaldiari amaiera emateko, gobernu-talde berria osatzen duten sailburu berriek hitz egin dute.", "score": 0.3106242406179331 } ] }, { "id": "399", "alignments": [ { "src": "Gernikako Arbolan egin du Imanol Pradalesek Lehendakari karguaren zina, gaur eguerdian, erakundeetako ordezkaritza zabal baten aurrean.", "tgt": "Ekainaren 25ean, asteartean, ekitaldi bat egin da Batzar Etxean , Gernikan. Ekitaldi honetan, Imanol Pradalesek Lehendakari karguaren zina egin du. Ondoren, Gernikako Arbolaren azpian, Imanol Pradalesek Lehendakari karguaren zina egin du, Agirre Lehendakariak 1936an esandako hitzekin:", "score": 0.12768464572944976 }, { "src": "Ekitaldira bertaratu direnen artean, aipatzekoak dira Carlos Garaikoetxea, Juan José Ibarretxe eta Patxi López Lehendakariak, XII. Legealdiaren Sailburuak eta erakunde eta gizarte arloetako ordezkaritza zabal bat, besteak beste, Espainiako Gobernuaren Presidenteordea.", "tgt": "Ekitaldian honako hauek ere parte hartu dute: • Lehendakari izandako Carlos Garaikoetxeak, Juan José Ibarretxek eta Patxi Lópezek. • 12 Legealdiko sailburuek. • Euskadiko erakundeen eta gizartearen ordezkariek • María Jesús Montero Espainiako Gobernuko presidenteordeak.", "score": 0.3762814377001309 }, { "src": "Hori agerikoa izan da hasieratik, Batzar-Etxeko sarrera nagusian Soterako arraunekin, Santurtziko sardina-saskiekin eta arrantza-sareekin osatutako arku batek eman baitiete ongietorria bertaratutakoei. Keinu horrekin, Imanol Pradalesek lekua egin nahi izan die euskal ondare etnografikoaren sinbolo batzuei, zehazki, itsasoari lotutakoei; izan ere, Lehendakariak lotura berezia du itsasoarekin, bere sorterriagatik eta bere arraunlari garaiagatik.", "tgt": "Ekitaldi hau ospatzeko, Imanol Pradalesek berarentzat garrantzitsuak diren gauza pertsonalak aukeratu ditu. Adibidez, La Sotera arraun taldeko arraunez osatutako arkua, izan ere, Pradales Santurtzikoa da eta gaztetan arraunlari izan zen. Santurtziko sardina-saltzaileen saskiak eta arrantza-sareak ere bazeuden, Euskadiko historian itsasoa zein garrantzitsua den gogoratzeko.", "score": 0.08340992034721113 }, { "src": "Ekitaldia Gernikako Batzar-Etxeko osoko bilkuren aretoan hasi da, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako Lehendakari izendatzen duen 586/2024 Errege Dekretuaren irakurketarekin.", "tgt": "Ekitaldia Gernikako Batzar Etxeko osoko bilkuren aretoan hasi da, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzeko dekretua irakurtzen.", "score": 0.6888612230225969 }, { "src": "Kanpoan, Gernikako Arbolaren tenpletearen ondoan -Euskal Herriaren askatasunen sinbolorik adierazgarriena- Imanol Pradalesek karguaren zina egin du Agirre Lehendakariak 1936an erabilitako formularen tradizioa eta muina ia bere osotasunean mantenduz: \"Eusko lur gainean zutunik, Jaungoikoaren eta euskal gizartearen aurrean apalik, Gernkako zuhaitzpean, asaben gomutaz, herri ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzo betetzea zin dagit.\"\".", "tgt": "\"Eusko lur gainean zutik, Jainkoaren eta euskal gizartearen aurrean apalik, Gernikako zuhaitzpean, arbasoez oroituz, herri ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzo betetzea. Zin dagit.\"", "score": 0.5056097460499546 }, { "src": "Zinaren ostean, Ertzaintzaren Bandak Eusko Abendaren Ereserkia jo du, eta, ondoren, berriz ere hemizikloan, Imanol Pradales Lehendakariak karguaz jabetzen dela adierazi du. Horren ostean, Iñigo Urkullu Lehendakariak aginte-makila eman dio.", "tgt": "Karguaren zina egin ondoren, Ertzaintzaren Musika Bandak Euskadiko Ereserkia jo du. Berriro osoko bilkuren aretoan sartu dira, eta han, Imanol Pradalesek Lehendakari kargua hartzeko hitzaldia esan du. Eta Iñigo Urkullu lehendakariak aginte-makila eman dio.", "score": 0.42776045029075477 }, { "src": "Ondoren, Pradales, makila eskuan, Arbol Zaharrera bidea egin du eta, momentu horretan, Lehendakari berriak sinbologia bereziko beste elementu bat sartu du, 1936an Agirre Lehendakariaren zinean entzun zen Agur Zaharra doinua berreskuratu nahi izan baitu.", "tgt": "Aginte-makila eskuan, Imanol Pradales Gernikako Arbola zaharrera joan da Agur Zaharra doinuarekin. Doinu hori berezia da Pradalesentzat, 1936an ere entzun baitzen, Agirre lehendakariak karguaren zina egin zuenean.", "score": 0.3715761553836427 }, { "src": "Azkenik, Lehendakariak, Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak ohorezko liburua sinatu dute Batzar-Etxeko bulegoan. Bertan, Imanol Pradalesek hala eskatuta, bi artelan kokatu dira. Batetik, Nestor Basterretxearen Izaro obraren jatorrizko prototipoa, hain zuzen, 1983tik Eusko Legebiltzarraren ikurra den obrarena. Bestetik, Eduardo Chillidaren Lurra saileko pieza bat, Gasteizko Eusko Legebiltzarraren sarreran egon ohi dena. Horrela, Lehendakariak kulturari presentzia eman nahi izan dio ekitaldian eta Euskal Artearen sortzaile handienetako biri omenaldia egin nahi izan die haien jaiotzaren mendeurrenean.", "tgt": "Ekitaldia amaitzeko, Lehendakariak, Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak ohorezko liburua sinatu dute Batzar Etxeko bulegoan. Hemen ere, Lehendakariak honako hauek jartzeko eskatu du: • Nestor Basterretxeak Izaro eskultura sortzeko erabili zuen jatorrizko eredua. Eskultura hau Eusko Legebiltzarraren ikurra da 1983tik. • Eduardo Chillidaren Lurra saileko eskulturetako bat, Eusko Legebiltzarraren Gasteizko sarreran dagoena. Honekin, euskal kulturari balioa eman eta euskal artearen eskultore garrantzitsuenetako biri omenaldia egin nahi izan die. Aurten 100 urte betetzen dira bi eskultore hauek jaio zirela.", "score": 0.8528444694661019 } ] }, { "id": "400", "alignments": [ { "src": "Gaur goizean, Bingen Zupiria Gobernuaren Bozeramaileak ohiko prentsaurrekoa eman du, XII. Legealdiko azken Gobernu Kontseiluaren ondoren. Bertan, Kontseiluaren baitan hartutako erabaki nagusien berri emateaz gain, bileran aipatu diren zenbait gogoeta eta agur-mezu partekatu ditu.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren 12. Legealdiko azken Gobernu Kontseiluan hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.26213127613627896 }, { "src": "Hala, nabarmendu du Iñigo Urkullu Lehendakariak, sailburu guztiei zuzenduta, aitortu egin duela urte hauetan sail guztiek izan duten akordiorako eta elkarrizketarako prestasuna. Eta, modu pertsonalean, Zupiriak, \"Bozeramaile eta Gobernu Mahaian gertatzen denaren eta behatzaile gisa\", eta Legegintzaldi honen oinarri izan den koalizio-Gobernua aipatuz, adierazi du \"kasu askotan oso ahalegin handia eta iraunkorra egin dela Sailburu guztien aldetik, akordioak lortzeko eta gizarteari liskar edo desberdintasun sentsazioa transmititzea saihesteko\".", "tgt": "Gainera, Zupiriak esan du legealdi honetan zehar talde politiko guztiek esfortzu oso handia egin dutela akordioak lortzeko eta herritarren alde lan egiteko.", "score": 0.27045145801730214 }, { "src": "Alde batetik, Segurtasunaren arloan, Ertzaintzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen 2011 urteko hitzarmenaren laugarren aldaketa onartu da, eta 6,3 milioi eurotan estimatutako hiru hobekuntza ekonomiko eta lan-hobekuntza garrantzitsu ekarriko ditu. Neurri berriek onurak dakartzate 55 urte baino gehiago dituzten eta erretiroa 60 urterekin hartzen duten pertsonentzat eta, halaber, ikerketa kriminaleko taldeak sustatu eta genero-berdintasun eraginkorrean aurrerapausoak emango dira. Bestalde Gobernu Kontseiluak H.A. Ilarduya SLU, Maier S.COOP, Petronor S.A., Bilbaína de Alquitranes, Guardian Llodio Uno S.L. eta General Química SAU enpresen Kanpoko Larrialdietako Planak onartu ditu. Hauek enpresa horiek barneko larrialdietako planetan aurreikusitako neurriak osatzen dituzte enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean kanpotik erantzuna antolatzeko helburuarekin.", "tgt": "Ertzaintzaren lan-baldintzak hobetzea Eusko Jaurlaritzak onartu du Ertzaintzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmena aldatzea, baldintza horiek hobetzeko. Horrekin, hitzarmenak ekonomia eta lan gaiak hobetuko ditu. Hobetuko diren gai batzuk dira: • 55 urtetik gorako pertsonek 60 urterekin hartu ahal izango dute erretiroa, 65 urterekin hartu ordez. • Ikerketa kriminaleko taldeak bultzatuko dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 6,3 milioi euro gastatuko ditu. Kanpoko larrialdi planak Eusko Jaurlaritzak enpresa hauen kanpoko larrialdietarako planak onartu ditu: • A. Ilarduya SLU • Maier SCOOP • Petronor SA • Bilbaína de Alquitranes • Guardian Llodio Uno SL • General Química SAU. Plan berri honek enpresa bakoitzak dituen larrialdi-planetako neurriak osatzen ditu. Hala, modu egokian erantzun ahal izango dute enpresaz kanpoko erakundeen laguntzarekin, enpresen barruan gerta daitezkeen istripuetan. Adibidez, suhiltzaileak, polizia, anbulantziak... Aurten, laguntzak emateko sistema aldatuko da, enpresek jakin dezaten zenbat ardo ekoitzi ahal izango duten urtean jasotzen duten laguntzarekin.", "score": 0.4474275528442797 }, { "src": "Azkenik, Gobernu Kontseiluak onespena eman dio Euskadiko abiadura handiko azpiegitura eraikitzeko lankidetza-hitzarmenaren hirugarren aldaketaren sinadurari. Aldaketa honek kanpo uzten ditu Ezkioko geltokian geratzen diren lanak, Adifek egingo baititu, eta Astigarragako geralekua, hitzarmen berri bat sinatu beharko baita lan horietarako.", "tgt": "Hitzarmen hau 2011tik dago martxan eta hobetzeko aldaketak egiten diren laugarren aldia da hau. Euskadiko abiadura handiko trenen sare berrirako hitzarmenean aldaketa Eusko Jaurlaritzak aldaketa bat sinatuko du Euskadiko abiadura handiko trenen sare berria eraikitzeko lankidetza-hitzarmenean.", "score": 0.18594023571202908 }, { "src": "Bestalde, Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena sailak proposatuta, Kontseiluak oniritzia eman dio Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren pean dauden ardoak destilatzeko ardoaren sektoreari ezohiko laguntzak emateari. 7,5 milioi euro inguruko laguntza da hau eta, Zupiriak adierazi duenez, \"laguntza horiek, bigarren urtez jarraian, Arabako Errioxako upeltegiei laguntza ematen diete, gehien bat merkataritza-irteerarik ez duten upategietan soberakinak eta ardo-stock handiak pilatzen direlako\".", "tgt": "Ardoaren sektorerako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du ardo-upeltegietarako aparteko laguntzak ematea. Horretarako, 7,5 milioi euro gastatuko ditu. Laguntza hau Errioxa jatorri deitura kontrolatuko ardoak ekoizten dituzten enpresentzat da.", "score": 0.3236741261555743 }, { "src": "Gainera, berretsi egin du Euskadin angularen arrantza profesionala arautzen duen eta Angulako Arrantzale Profesionalen Erregistroa sortzen duen Dekretua , espezie honentzat baldintza ekonomiko, ingurumeneko eta sozial jasangarriak lortzeko.", "tgt": "Angulen arrantza profesionalari buruzko dekretua Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadiko angularen arrantza profesionala arautzeko eta Angularen arrantzale profesionalen erregistroa sortzeko Dekretua. Honekin ziurtatu nahi da angularen arrantza modu jasangarrian egiten dela, ingurumena eta ekonomia kaltetu gabe.", "score": 0.6256031643855072 }, { "src": "Bestalde, Gobernuaren Bozeramaileak azpimarratu duenez, Dekretu berri baten onarpena ere adostu da, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat, hezkuntza-sistema inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko. Honek ekainaren 23ko 118/1998 Dekretua baliogabetu eta egungo egoerara eguneratu egiten du eta, araudi berru honekin, Eusko Jaurlaritzak ikasle guztiek bizitzarako gaitasunen garapen-maila handiena lortzea du helburu. \"Honi eutsiz, -adierazi du Zupiriak- prestakuntza, neurriak eta laguntzat bideratzera dator gaur onartutako dekretu berri hau\".", "tgt": "Ikastetxe berriak Hezkuntza inklusiborako dekretu berria Eusko Jaurlaritzak dekretu berri bat onartu du Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen aniztasunari erantzuteko. Horrekin lortu nahi da pertsona guztientzako hezkuntza inklusiboa , pertsona bakoitzaren beharren araberako prestakuntza eta laguntza egokiak eskainiko dituena. Dekretu berri horrek 1998an onartukoa ordezten du.", "score": 0.56826058118539 }, { "src": "Era berean, Bingen Zupiriak Gobernu Kontseiluak Hezkuntza arloan hartutako hainbat akordio nabarmendu ditu. Horietako bik eskola desberdinetan inbertsioak egitearekin dute zerikusia. Alde batetik, onespena eman dio ia 10 milioi euroko partida bideratzeari Haizeder Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen eraikin berria eraikitzeko , Eako Natxitua auzoan, 2.700 metro koadroko azalerakoa. Lanek, 21 hilabeteko iraupena izango dutenak, egungo eskola-instalazioak eraistea aurreikusten dute, frontoi estalia izan ezik. Bestalde, oniritzia eman zaio 12,6 milioi euroko inbertsioari, Urnietan Egape Bigarren Hezkuntzako Instituturako eraikin berria altxatzeko , 3.700 metro koadro baino gehiagokoa. Institutua eraikitzeko lanek, 24 hilabeteko epea dutenak, Babilonia Bulebarra izeneko etorkizuneko oinezkoentzako kale berritik izango du sarbidea eraikinak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 2 ikastetxe berri sortzea: • Haizeder haur eta lehen hezkuntzako ikastetxea, Eako Natxitua auzoan, Bizkaian. Hau sortzeko 10 milioi euro gastatuko dira. Ia 3 mila metro karratu izango ditu. Obra ia 2 urteko epean egingo da. Eraikin berri hori egiteko, egungo eraikina suntsitu behar da, baina frontoi estalia mantenduko da. • Egape bigarren hezkuntzako ikastetxea Sortzeko 12,6 milioi euro gastatuko dira. Ia lau mila metro karratu izango ditu. Obra 2 urteko epean egingo da. Ikasleak Babilonia Boulevardeko oinezkoentzako kaletik ere sartu ahal izango dira, udalak auzo berri bat eraikiko duen gune beretik.", "score": 0.39939338990663636 } ] }, { "id": "401", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Gobernuaren Bozeramaileak ohiko prentsaurrekoa eman du gaur eguerdian, Gobernu Kontseiluan hartutako akordioen berri emateko helburuarekin. Horien artean, azpimarra jarri du bertsolaritzaren gainean hartutako erabakian, Babes Bereziko Kultura Ondasun Inmaterial izendatzeko dekretua onartu baitute.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bertsolaritza Babes Bereziko Kultura Ondasun Immateriala izendatzeko Dekretu berria Eusko Jaurlaritzak Dekretu berri bat onartu du bertsolaritza Babes Bereziko Kultura Ondasun Immateriala izendatzeko.", "score": 0.2529130751808888 }, { "src": "• Bingen Zupiria Gobernuko Bozeramaileak azpimarratu du adierazpen honek \"bertsolaritza babesten eta bere transmisioa bultzatzen\" lagunduko duela", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.2712114314644591 }, { "src": "Erabaki honekin, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2023ko urrian hasi zuen prozesuari amaiera eman zaio. Bingen Zupiria Gobernuko Bozeramaileak azpimarratu duenez, \"bertsolaritza belaunaldiz belaunaldi komunitateak transmititzen, babesten eta aitortzen jakin duen adierazpen bizia da\" eta, horren ildora, gehitu du adierazpen honek \"bertsolaritza babesten eta bere transmisioa bultzatzen\" lagunduko duela.", "tgt": "Adierazpen honi esker, bertsolaritza izango da titulu hau izango duen Euskadiko lehen elementua. Bozeramaileak esan du Euskal Herriak bertsolaritza urte askotan zehar babesten eta pertsona batzuetatik besteetara transmititzen jakin izan duela. Horregatik, adierazpen horrekin Eusko Jaurlaritzak ere babesten eta transmititzen jarraitu nahi du.", "score": 0.1543654535025347 }, { "src": "• Izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hiru Lurralde Historikoetako aldizkari ofizialetan argitaratzen denean indarrean sartuko da, eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 2020an egindako eskaeraren emaitza da", "tgt": "Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Adierazpen hori argitaratuko da: • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldizkari ofizialetan.", "score": 0.5394440749188517 }, { "src": "Bestalde, Gobernuko Bozeramaileak azpimarratu du baimena eman duela Eudelekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorra udalen eskura jartzeko. Tresna honek, adierazi du, \"aukera ematen du administrazio guztien txartel guztiak mugikorrean modu homogeneoan eramateko\". Aplikazio honek 250.000 deskarga daramatza eta, hizarmenaren bidez, udalek bat egin ahal izango dute, dagozkioen osoko bilkuretan hala erabaki ondoren.", "tgt": "Mugikorrerako NIK Patrika Digitala aplikazioa Eusko Jaurlaritzak Eudelekin lankidetza hitzarmena sinatuko du udalek mugikorrerako NIK Patrika Digitala aplikazioa erabili ahal izan dezaten. Aplikazio honek balio du pertsonek mugikorrean aplikazio bakar batean administrazio publikoen txartel guztiak izateko. Eta orain arte, 250 mila pertsonak baino gehiagok deskargatu dute aplikazio hori. Hitzarmen horri esker, udalen txartelak ere aplikazio horretan egongo dira. Martxan jarri ahal izateko, udal bakoitzean talde politikoen arteko akordioa lortu beharko dute.", "score": 0.5635219857369438 }, { "src": "Era berean, Zupiriak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman diola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailari Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko eta 151.000 euroko zuzeneko laguntza emateko, Barik sistemari atxikita dagoen probintziako errepide eta kable bidezko garraioan eta itsas garraioan Mugi txartelak erabili ahal izateko. Dirulaguntza honekin, Partzuergoak ekipamenduaren egokitzapenak eta beharrezko garapenak egin beharko ditu 2024. urtea amaitu baino lehen. Hitzarmen hau Bat txartelaren elkarreragingarritasuna sustatzeko 2022ko azarotik indarrean dagoenari gehitzen zaio, eta Jaurlaritza burutzen ari den garraio-zerbitzuen integrazio progresiboaren barruan kokatzen da.", "tgt": "Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatuko du Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin . Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak 151 mila euroko laguntza emango dio. Laguntza hau Barik sistema duten Bizkaiko garraiobideetan ere Mugi txartela erabili ahal izateko da, hala nola Bizkaiko autobusetan, metroan, tranbian... Laguntza horri esker, beharrezkoak diren sistema eta ekipo guztiak egokituko dira 2024. urtea amaitu aurretik. Hitzarmen hau 2022ko hitzarmenari gehitzen zaio, lurralde bakoitzeko garraio-txartelak Euskadi osoan erabili ahal izatea lortzeko.", "score": 0.37344791384599313 }, { "src": "Azkenik, Justizia arloan, Jaurlaritzak hitzarmen bat onartu du Erkidegoko abokatuen hiru elkargoekin, Euskadiko espetxeetan erregimen itxi eta arruntean dauden pertsonentzako orientazio eta laguntza juridikoa garatzeko . Zupiriak jakinarazi duenez, \"akordio honek lau urte iraungo du, eta 343.000 euroko zuzkidura izango du aurtengorako, iaz baino nabarmen handiagoa (160.000 euro) \". Espetxe Laguntzako Zerbitzua aktibo dago Euskadin 1987tik.", "tgt": "Hitzarmena Euskadiko abokatuen 3 elkargoekin Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatuko du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoekin. Hitzarmen hau Euskadiko espetxeetan preso dauden pertsonei lege-gaietan doako orientazioa eta laguntza emateko da. 2024an, Eusko Jaurlaritzak zerbitzu horretan 343 mila euro gastatuko ditu, iaz baino 160 mila euro gehiago.", "score": 0.32740149050230805 } ] }, { "id": "402", "alignments": [ { "src": "Kursaaleko erabilera anitzeko aretoetan egin den lagunarteko bazkariak amaiera eman dion jai-egun eta aldarrikapen egunari, eta amaiera eman die \"Berdinak. Gaurko. Biharko\" lelopean, Euskadiko ONCE Gizarte Taldearen Aste izanik burutu diren ekitaldiei, hala nola XXII Kriskitin Lasterketa, non hiriko hainbat ikastetxetako ehunka ikaslek hartu hartu duten parte, Euskadiko itsuek Kontxako badian Donostia Hiria katamaranean egin ahal izan zituzten txangoak, edo Pasaiako Itsas Kultur Faktoria Albaolara bisita gidatua. Euskadiko ONCE Gizarte Taldearen Asteak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Eroski Fundazioaren laguntza jaso du.", "tgt": "Ekaineko lehen astean ONCE Gizarte Taldearen Astea egin zen Euskadin, honako lelo honekin \"Berdinak. Gaurko. Biharko.\" Horretarako jarduerak desberdinak antolatu ziren: • Kriskitin Lasterketa: bertan parte hartu dute Donostiako hiriko hainbat ikastetxetako ikaslek. • Pertsona itsuentzako Kontxako badian txangoak Donostia Hiria katamaranean. • Pasaiako Itsas Kultur Faktoria Albaolara bisita gidatua. Gala amaitzeko, pertsona guztiek elkarrekin bazkaldu zuten Kursaaleko erabilera anitzeko aretoetan.", "score": 0.19575087855118903 }, { "src": "Sailburuak Donostiako Kursaalen, ONCE Euskadiren Eguneko galan esku hartu du", "tgt": "ONCE Gizarte Taldearen Astearekin amaitzeko, ekainaren 8 larunbatean ONCE Euskadi Gizarte Taldearen Egunaren gala ospatu zen Kursaalen, Donostian.", "score": 0.3487637720259537 }, { "src": "Gala Gurutze Beitiak aurkeztu du, eta José Antonio Pérez Ariasek, ONCEren Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak eman dio hasiera topaketari. \"Berdinak. Gaurko. Biharko\" bideoa proiektatu den topaketan María Jesús Idoeta Donostiako zinegotzia eta Jorge Iñiguez ONCE Gizarte Taldearen Kontseilu Nagusiko idazkari nagusia ere izan dira.", "tgt": "Gurutze Beitia aktoreak aurkeztu zuen gala eta hasteko \"Iguales hoy y mañana\" bideoa ikusi zuten. Galan honako hauek ere parte hartu zuten: • Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. • José Antonio Pérez Arias, ONCEren Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidentea. • Maite Peña, Gipuzkoako Zaintza eta Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua. • María Jesús Idoeta, Donostiako udaleko Gizarte Zerbitzuko zinegotzia. • Jorge Iniguez, ONCEko idazkari nagusia. • Usue Vallejo, ONCE Euskadiko ordezkaria.", "score": 0.18883306312729964 }, { "src": "Gurutze Beitia aktorearen umorea etengabea izan da berak gidatu duen galan, eta ONCE Gizarte Taldeak omenaldia egin die, urtero bezala, taldean lan egin duten eta aurreko ekitaldian erretiroa edo ezintasuna jaso duten langileei, eta ekitaldiaren unerik hunkigarrieneko protagonista bihurtu dira, aipatutako agintarien eskutik oroimenezko garaikurrak jasoz.", "tgt": "Gainera, galan omenaldia egin zitzaien eta garaikurrak banatu zitzaizkien iaz erretiroa hartu zuten edo ezintasuna lortu zuten langileei. Une hori oso hunkigarria izan zen ONCEko pertsona guztientzat.", "score": 0.33610197352934645 }, { "src": "\"ONCE pertsona guztien eta pertsona guztientzako gizartea aukera-berdintasunean, diskriminaziorik gabe eta ordezkatzen dituen pertsonentzat eskubide osoekin lortzeko mugak gainditu dituen eta etengabeko konpromisoa hartu duen erakundearen eredua da. Berdintasunaren defentsa horri dagokionez, zoriondu egiten zaituztet ospatzen ari zareten aste honetarako aukeratu duzuen leloagatik: \"Berdinak. Gaurko. Biharko\", nabarmendu du Nerea Melgosak.", "tgt": "Hauxe esan zuten pertsona horietako bakoitzak: Gainera, esan du erakunde hau eredua dela ONCE Euskadiren parte diren pertsonen eskubideak defendatzeko konpromisoagatik eta diskriminatu ez ditzaten egiten duen lanagatik.", "score": 0.37800622946926044 }, { "src": "Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak zoriondu egin ditu ONCE Euskadi osatzen dutenak, \"pertsona guztiei euren eskubideak baldintza berdinetan gauzatzeko aukera ematen dien gizarte inklusiboari egindako ekarpenagatik\". Sailburuak Donostiako Kursaalen egin den ONCE Euskadiren Eguneko galan esku hartu du.", "tgt": "Melgosa sailburuak Once Euskadi zoriondu du, pertsona guztiek aukera berberekin parte har dezaketen gizarte inklusibo bat lortzeko egindako lanagatik. Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak laguntzen eta lanean jarraituko du ONCE Euskadirekin batera. Bi erakundeek urte asko daramatzate elkarrekin lanean.", "score": 0.4136334334606619 }, { "src": "Melgosaren arabera, \"hirugarren sektoreko erakundeen ekarpena ordainezina da, eta ONCE sektore horren adierazle bikaina da. Harro-harro goraipatzen dugu gizartearen arloan egin dugun ibilbidea, eta Euskadin hainbat hamarkadatan milaka pertsonaren inplikazioari esker egin dugun lan luze hori balioetsi nahi dugu. Erakundeak ordezkatzen ditugunok ondare hori jaso dugu eta gure ekarpena egin dugu, baina meriturik handiena gure herritarrena da. Gizarte konprometitua da gurea\".", "tgt": "Gogorarazi du ere ONCE erreferentea dela Euskadiko hirugarren sektoreko erakunde guztientzat. Eta erakunde horiek egiten duten lan handia, baita euskal gizartearengandik jasotzen duten konpromisoa eta laguntza ere. Izan ere, modu solidarioan parte hartzen duten pertsonei esker, gizarte hobea eta inklusiboagoa lortzeko lanean jarrai daiteke.", "score": 0.3346086259665142 }, { "src": "Jorge Iniguezek ONCE Gizarte Taldeak egiten duen lana nabarmendu du: \"73000 langilerekin diskriminaziorik ezaren eta teknologien irisgarritasunaren aldeko apustu sendoa egiten du Taldeak, hala nola QRrekin boto eskuragarria lortzearen alde\". Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak adierazi duenez, \"ONCE Gizarte Taldea gainditzearen eta pertsona guztien eta pertsona guztien gizartea lortzeko etengabeko konpromisoaren adibide argia da, aukera-berdintasuneko, diskriminaziorik gabeko eta ordezkatzen dituen pertsonentzako eskubide osoko baldintzetan\".", "tgt": "Jorge Iniguez ONCEko idazkari nagusiak esan du ONCE Gizarte Taldeak 73 mila langile dituela. Pertsona horiek guztiek honetarako egiten dute lan: • itsuak diskriminatu ez daitezen. • teknologiak irisgarriak izan daitezen, pertsona guztiek gizartean parte hartu ahal izan dezaten. Adibidez, QR bidezko boto eskuragarriarekin.", "score": 0.23857859522551028 }, { "src": "Bestalde, Gipuzkoako Zaintza eta Gizarte Zerbitzuetako foru diputatu Maite Peñak, \"eskutik helduta jarraituko dugula aurrera, desberdintasunetik abiatuta, gero eta berdintasunezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko; gizarte inklusibo batek esan nahi baitu desberdintasunaren balioa, aniztasunarekiko errespetua eta pertsona batzuek dituzten behar espezifikoen aitorpena aitortzea\" adierazi du. Mariaje Idoeta zinegotziak, berriz, \"europear hauteskundeen gogoeta-jardunaldi honetan\" jarri du arreta, \"egun egokia baita pertsona guztientzat modu autonomoan eskuragarri egongo den boto-eskubidea bermatzeko\".", "tgt": "Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak esan du ONCErekin batera lanean jarraituko dutela: • aniztasuna errespetatzen duen gizarte inklusiboa lortzeko. • pertsonen behar desberdinak ezagutzeko. Mariaje Idoeta Donostiako Udaleko zinegotziak esan du ONCEren eguna egun garrantzitsua dela eta lanean jarraitu behar dela pertsona guztiek modu autonomoan bozkatzeko aukera izan dezaten.", "score": 0.4323837987080413 } ] }, { "id": "403", "alignments": [ { "src": "Azkenik, Hezkuntza Sailak proposatuta, guztira 4,4 milioi euro baino gehiago onartu ditu Gobernu Kontseiluak hainbat laguntza-programa garatzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Hauek dira hartu dituzten erabakiak: Eusko Jaurlaritzak onartu du Eraikal programako laguntzen deialdia. Aurten milioi 1 euro baino gehiago emango ditu laguntza horietarako. Hezkuntzarako laguntzak", "score": 0.19942350858017013 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak, gaur goizean egindako bilkuran, argi berdea eman dio aurtengo ekitaldiari dagokion Emaitek Plus laguntza-programaren deialdiari , 73 milioi eurokoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko foku anitzeko zentro teknologikoen eta IKZ ikerketa kooperatiboko zentroen jarduera ez-ekonomikoari laguntza eman nahi dio.", "tgt": "2024 Emaitek Plus laguntza programa Eusko Jaurlaritzak 73 milioi euro gastatuko ditu 2024 Emaitek Plus laguntza programan.", "score": 0.3631997933515577 }, { "src": "• Ekimena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik abiatzen da, eta foku anitzeko zentro teknologikoen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko ikerketa kooperatiboko zentroen jarduera ez-ekonomikoari laguntzea du helburu.", "tgt": "Laguntza horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro hauetarako dira: • Foku anitzeko teknologia zentroak, teknologiatan eta ekonomiaren sektore desberdinetan ikertzen dute. • Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ), ikerkuntza egiten dute lankidetzan Euskadirentzat zientzian eta teknologian premiazkoak diren gaietan.", "score": 0.43213798012079263 }, { "src": "Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskadiko bizitegi-eraikuntzaren sektorean eraikuntza- eta arkitektura-kalitatea, jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko Eraikal programako laguntzen deialdia onartu du, milioi bat eurotik gorako aurrekontuarekin. Erakunde interesdunek bi hilabetez aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta diruz lagundutako jarduerak 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko dira.", "tgt": "Laguntza horiei esker, zentro horiek helburuak bete eta planifikatutako jarduerak egin ahal izango dituzte. Eraikal programaren laguntzak Laguntza horiek kalitatezko etxebizitza jasangarriak eta ingurumenari kalterik egiten ez diotenak eraiki daitezen bultzatzeko dira. Laguntza hori eskatzeko, proiektuak 2 hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Etxebizitza horien eraikuntza 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko da.", "score": 0.23693077217749478 }, { "src": "Eskabideak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2024ko uztailaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira, egoitza elektronikoaren bidez bakarrik.", "tgt": "Interesa duten zentroek Internet bidez bakarrik eskatu ahal izango dute laguntza, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik 2024ko uztailaren 19ra arte.", "score": 0.46870542041688235 }, { "src": "Era berean, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proposatuta, hiru milioi euroko laguntza onartu du Eusko Jaurlaritzak 2024-2026 aldian Euskal Kultura Ondarea osatzen duten ondasunak kontserbatzeko, zaintzeko, haien zabalkundea egiteko eta haien balioa nabarmentzeko. Diru kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko eta lurralde historikoetako administrazioek beren aurrekontu-sailetatik xede horretarako bideratu behar duten % 1etik eratortzen da. Jarduerak 2024ko urtarriletik 2026ko azarora bitartean burutu beharko dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurreko deialdian 22 proiektu lagundu ziren diruz.", "tgt": "Euskal kultura ondarerako laguntzak Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euroko laguntza emango du euskal kultura-ondarea kontserbatzeko, babesteko eta ezagutarazteko lanak finantzatzeko. Lanak 2024ko urtarriletik 2026ko azarora bitartean egin beharko dira. Euskadiko administrazio publiko guztiek aurrekontuaren ehuneko 1 gordetzen dute urtero laguntza horiek eman ahal izateko. Horrela, toki horietan lan egiten duten erakundeei eskaini nahi zaie parte-hartzeari eta erakunde horiek ondo kudeatzeko eta funtzioak betetzeko moduari buruzko prestakuntza.", "score": 0.3301908240856335 }, { "src": "Halaber, 200.000 euroko partida bat onartu du, Euskadin egiten diren goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak emateko, eta, zehazki, 2024ko ekitaldiko nazioarteko lehiaketen gastuekin laguntzeko. Dirulaguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. 2023ko deialdian goi mailako 27 kirol proba lagundu ziren diruz.", "tgt": "Laguntza hori eskatzeko, hilabeteko epea dago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. 2023an, 22 proiektu lagundu ziren. Kirol-lehiaketak antolatzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak 200 mila euroko laguntza emango du 2024an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko. Laguntza hauek Euskadin nazioarteko lehiaketak antolatzeko gastuak ordaintzeko dira. Laguntza hori eskatzeko, hilabeteko epea dago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. 2023an, laguntza horri esker, goi-mailako 27 kirol-lehiaketa egin ziren.", "score": 0.5198760100256618 }, { "src": "Halaber, 150.000 euroko dirulaguntzen deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak, itsas kultura-ondarea osatzen duten itsasontziak eta ekitaldiak babesteko eta ezagutzera emateko jarduerak sustatzeko , haien balio historiko, etnografiko, arkeologiko edo sozialean oinarrituta. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak 2024an hasitakoak edo hasiko direnak izan beharko dira, eta gehienez ere abenduaren 31ra arte gauzatu beharko dira.", "tgt": "Itsas kultura-ondarerako laguntzak Eusko Jaurlaritzak 150 mila euroko laguntza emango du itsas kultura-ondarea babestuko duten proiektuak bultzatzeko. Laguntza horiek ondare mota hori babesten eta balioan jartzen duten proiektuetarako dira. Adibidez, Euskadiko historiarako garrantzi handia duten itsasontziak zaharberritzea. 2024an zehar egiten diren proiektuak aurkez daitezke.", "score": 0.37249194215708414 }, { "src": "Gainera, Eusko Jaurlaritzak onartu du 1,5 milioi euro bideratzea \"Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L.\" sozietatearen kapitala gehitzeko. Horren erabakia otsailaren 29an egindako ezohiko bileran hartu zen eta, horrekin, Eusko Jaurlaritzak 63,8 milioi euroko partaidetza izango du sozietate horretan, hau da, kapital sozialaren % 50. Gainerako % 50a Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio.", "tgt": "Bilboko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoari laguntza Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euroko laguntza emango du Bilboko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoa kudeatzen duen enpresaren kapitala handitzeko . Horrek artelanak erosteko, jarduerak antolatzeko eta erakusketak antolatzeko balioko du. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak otsailaren 29an egindako bileran erabaki zen hori. Eta hemendik aurrera, bakoitzak museoa kudeatzen duen enpresaren kapitalaren ehuneko 50 izango du.", "score": 0.3864805339063561 }, { "src": "Berdintasunaren, Justiziaren eta Gizarte Politiken arloan, Eusko Jaurlaritzak 50.000 euroko dirulaguntza onartu du Nigerko eta Sahel eskualdeko programa humanitarioetan parte hartzea eta lidergoa bultzatzeko. Laguntza hori eLankidetza-Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren bidez bideratuko da. Ekimenak eLankidetzaren lehentasun estrategikoei erantzuten die, eta, bereziki, Ekintza Humanitarioko Estrategian jasotako partaidetzaren, kontu-ematearen eta kokapenaren aldeko apustuei.", "tgt": "eLankidetzaren laguntzak Eusko Jaurlaritzak 50 mila euroko laguntza emango die Afrikako Nigerren eta Sahel eskualdean bizi diren pertsonei programa humanitarioetan parte hartzeko. Laguntza hori emango da eLankidetza, Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren bidez.", "score": 0.4596903968529627 }, { "src": "Halaber, Segurtasunaren arloan, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio larrialdien eta babes zibilaren arloan Euskadiko Gurutze Gorriarekin lankidetza-hitzarmen berri bat sinatzeari, eta horrek bi aldeek 2019an sinatutako indarreko akordioa eguneratzea dakar. Dokumentu berriari esker, Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoaren programak eta ekintzak hobeto koordinatu ahal izango dira Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren programa eta ekintzekin. Horretarako, hitzarmenak 470.000 eurotik gorako dirulaguntza izenduna aurreikusten du.", "tgt": "Hitzarmen berria Gurutze Gorriarekin Eusko Jaurlaritzak lankidetza- hitzarmen berri bat sinatuko du Gurutze Gorriarekin, larrialdien eta babes zibilaren gaiak lantzeko. Hitzarmen berri honekin hobetu nahi da, Gurutze Gorriaren eta Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren programen eta ekintzen antolaketa. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 470 mila euroko laguntza emango du. Ekindendak ekintzaileek itxita dauden lokaletan denda berriak ireki ditzaten laguntzen du. Gainera, saltokiei berrikuntza gaietan laguntzen die.", "score": 0.47327654808272895 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak erabaki-proposamena onartu du, Donostiako Udalaren Donostia Sustapena sozietateari zuzeneko dirulaguntza emateko, merkataritza-sektorearen berrikuntza-hubaren esparruan ekintzailetzarako eta merkataritza suspertzeko Ekindendak proiektuan lankidetzan aritzeko.", "tgt": "Ekindendak proiekturako laguntza Eusko Jaurlaritzak Donostiako Udalaren Donostiako Sustapenari zuzeneko laguntza ematea onartu du Ekindendak proiektua abian jar dezan.", "score": 0.5031604826767769 } ] }, { "id": "404", "alignments": [ { "src": "Gaur, Lanbide - Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 5,5 milioi euroko laguntzak onartu ditu enplegua sustatzeko ekintzak abian jartzeko. Ekintzek hauxe dute xede: bat, teleprestakuntza; bi kualifikazio txikiko gazteak; hiru, desgaitasunen bat duten pertsonak (merkatu arruntean kontrata ditzaten sustatzeko); eta lau, langabezian dauden etorkinak gaztelaniaz alfabetatzea.", "tgt": "Lanbide, Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak onartu du 5,5 milioi euro gastatzea laguntzetan. Laguntza horiek honako hauek martxan jartzeko dira: • Prestakuntza Interneten lana ez duten pertsonentzat. • Prestakuntza gutxi duten gazteen enplegua. • Desgaitasuna duten pertsonen kontratu gehiago. • Gaztelania ikasteko ikastaroa lanik ez duten etorkinentzat.", "score": 0.7170902385599616 }, { "src": "Lehenengo deialdiak bi milioi euroko zuzkidura du, 2024-25 aldian langabeei zuzendutako teleprestakuntza modalitateko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko. Ekimenaren bigarren edizioa da. Eta helburu du pertsonak kualifikatzea enpresen benetako beharretara egokitutako gaitasunak eskuratu ditzaten; eta, ondorioz, haien enplegagarritasuna hobetu dezaten. Horren bidez, parte-hartzaileek profesionaltasun-ziurtagiriak lor ditzakete.", "tgt": "Prestakuntza Interneten lana ez duten pertsonentzat Horrekin lortu nahi da: • Lanik ez duten pertsonen prestakuntza hobetzea lana azkarrago aurki dezaten. • Gaur egun enpresen beharrei erantzungo dien prestakuntza egokia eskaintzea. Prestakuntza bukatzean, parte-hartzaileei Profesionaltasun-ziurtagiria emango zaie.", "score": 0.24931441395981258 }, { "src": "Aparte, argi berdea eman zaio 2024-26 diru laguntzen deialdiari. Deialdiaren helburua da aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egitea. Orotara, 1,6 milioi euroko zuzkidura du. Eta pertsona hauek ditu xede: EAEan kualifikazio txikia duten gazte langabetuak (hain zuzen ere, DBH lortu ez duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteak; eta, hainbat arrazoi tartean, prestakuntzarekin jarraitzeko aukerarik ez dutenak). Deialdi honek prestakuntza-proiektuak finantzatuko ditu. Halaber, proiektu horiek oinarrizko gaitasunetan, gaitasun sozio pertsonaletan eta gaitasun tekniko profesionaletan prestakuntza-ibilbideak sortuko ditu. Orotara, 15 prestakuntza-ibilbide sartuko dira.", "tgt": "Lanbidek 2 milioi euro gastatuko ditu 2024-2025 ikasturtean Interneten prestakuntza eskaintzeko lanik ez duten pertsonak prestatzen jarraitu ahal izateko. Prestakuntza gutxi duten eta lanik ez duten gazteentzako laguntzak Lanbidek onartu du 1,6 milioi euroko laguntza ere, derrigorrezko hezkuntza amaitu ez duten 200 gazteri prestakuntza eskaintzeko. Laguntza hau 16 eta 25 urte bitarteko gazteek ikasten jarraitu ahal izateko da. Laguntza horri esker, gai hauek lantzen dituzten oinarrizko 15 prestakuntzetako batean ikasi ahal izango dute: • oinarrizko gaitasunak eta ezagutzak. • gaitasun sozialak eta pertsonalak. • gaitasun teknikoak eta profesionalak. Laguntzak 2024-2026 ikasturterako dira.", "score": 0.21597528793737614 }, { "src": "Deialdi hau COVIDaren osasun-krisiaren ondoren sortu zen. Izan ere, aldi horretan, agerian geratu zen beste erako formakuntza ere beharrezkoa zela (inguruabarrak txarrak izan arren, aurrez aurreko formakuntza ordezkatzeko eta prestakuntzarekin jarraitzeko). Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoak uste du aurrez aurreko modalitateari alternatibak bilatu behar zaizkiola (eskulan kualifikatuaren beharra bete ahal izateko). Horregatik, deialdi honek helburu nagusia du pertsonak kualifikatzea (produkzio-sarearen benetako beharrizanetara egokitutako gaitasunak eskuratu ditzaten), lan-garapenerako eta garapen pertsonalerako aukerak eskainiz.", "tgt": "Lanbide prestakuntza Interneten eskaintzen hasi zen pandemia garaian, ezin baitzen aurrez aurreko prestakuntza egin.", "score": 0.21486652381432403 }, { "src": "Gaur egun, 2021-23ko eta 2022-24ko deialdiak indarrean daude. Erabat bukatuta dagoena 2020-22koa da. Bertan, 12 prestakuntza-ibilbideko plazak osatu ziren, 26 profesionaltasun-ziurtagirirekin. Orotara, 243 pertsonek lortu zuten gutxienez ibilbide bat bukatzea. Oraingo deialdian, berriz, aurreikusten da 200 gazte trebatzea.", "tgt": "Orain arte, laguntza honi esker: • martxan jarri dira 12 prestakuntza-ibilbide eta 26 profesionaltasun-ziurtagiri mota. • 243 gaztek bukatzea lortu dute gutxienez ziurtagiri edo prestakuntza-ibilbide horietako bat.", "score": 0.46015634527851323 }, { "src": "Bestalde, 1,4 milioi euroko zuzkidura egin da enplegu lagundurako laguntzen deialdian. Enplegu lagunduaren helburua da ondorengo kolektiboak lan-merkatu arruntean kontratatu ditzaten; edo, dagoeneko lanean egonez gero, enplegua mantentzea. Hona hemen lau xede-kolektibo: bat, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala edo garun-paralisia duten pertsonak; bi, % 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenak; hiru, % 33ko edo gehiagoko entzumen-desgaitasuna dutenak; eta lau, gutxienez % 20ko eta % 33tik beherako gaitasun intelektuala dutenak. Pertsona hauek guztiak langabezian egon behar dute; edo, bestela, pasatu behar dute Enplegu Zentro Berezi batetik (lan babestua) merkatu arruntera.", "tgt": "Enplegu lagundurako laguntzak Lanbidek 1,4 milioi euro emango ditu laguntzetan Enplegu lagundua bultzatzeko. Laguntza hauek pertsona hauentzat dira: • ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala edo garuneko paralisia dutenentzat. • ehuneko 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenentzat. • ehuneko 33ko edo gehiagoko entzumen-desgaitasuna dutenentzat. • ehuneko 20 eta 33 arteko desgaitasuna duten gaitasun intelektual mugatua dutenentzat. Laguntza hori eskatu ahal izateko, honako hauek bete behar dituzte: • Lanik gabe egotea. • Enplegu Zentro Berezi bateko lan babestutik ohiko enpresetako lan batera aldatzea.", "score": 0.442859170196497 }, { "src": "Deialdi honen zuzkidurarekin, espero da, gutxienez, enplegu-erakunde lagunduen 9 eskaerari erantzutea. Halaber, talde horiekin emaitza hauek aurreikusten dira: gutxienez, 70 pertsona desgaitu enplegu arruntean sartzea; gutxienez 200 enpleguko jarraipena bermatzea; eta, minimoz, 1.100 enpresarekin elkarreragitea (desgaitasuna duten pertsonak ohiko merkatuan laneratu daitezen sustatzeko). Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira.", "tgt": "Laguntza horien bidez, desgaitasuna duten pertsonek aukera hauek izatea nahi da: • Ohiko enpresetan lan-kontratu bat lortzea. • Enpleguak mantendu ditzatela. Laguntza horrekin, 9 enplegu-talde martxan jarri nahi dira hauek lortzeko: • Desgaitasuna duten 70 pertsonak gutxienez, ohiko enpresetan lan bat izan dezatela. • 200 pertsona ingururi lanean laguntza ziurtatzea. • Gutxienez 1.100 ohiko enpresekin lan egitea, pertsona horiek enpresa horietan lan egin ahal izan dezaten. Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera ematen dira.", "score": 0.25414193739904445 }, { "src": "2023an, orotara, 1,23 milioi esleitu ziren. Eta hauxe finantziatu zen: batetik, zortzi enplegu-talderen jarduerak; bestetik, 100 pertsona enpresa arruntetan kontratatzea (56 gizon eta 44 emakume); eta, hirugarrenik, 206 pertsonari laguntzea eta jarraipena egitea (pertsona hauek enpresetan zeuden integratuak eta 2023 baino lehenagoko lan-kontratuak zituzten). Era berean, 96 txertatze berri eta 202 jarraipen lortu ziren.", "tgt": "2023an, Lanbidek 1,2 milioi euro gastatu zituen enplegu lagundurako eta hau lortu zen: • Enplegu lagundurako 8 enplegu-talde martxan jartzea. • 56 gizon eta 44 emakume kontratatzea ohiko enpresetan. • Aurretik ere ohiko enpresetan lan egiten zuten 206 pertsonari laguntza ematea.", "score": 0.3978357127177362 }, { "src": "Berritasuna hauxe da: etorkin langabeak gaztelaniaz alfabetatzeko deialdia", "tgt": "Gaztelania ikasteko laguntzak", "score": 0.15561075414736333 }, { "src": "Azkenik, berrikuntza gisa, diru laguntzen deialdi bat onartu da 2024-25 urteetarako. Deialdiaren helburua da gaztelaniaz alfabetatzeko ekintzak abian jartzea. Eta etorkin hauek ditu xede: gaztelaniaz hitz egiten ez duten herrialdeetakoak direnak gehi Lanbiden inskribatuta daudenak. Deialdiak 500.000 euroko zuzkidura du. Eta 400 pertsona inguruk parte hartzea espero da.", "tgt": "Aurten, Lanbidek laguntza berri bat emango du 2024-2025 ikasturtean etorkinek gaztelania ikasteko aukera izan dezaten.", "score": 0.18098876395380872 } ] }, { "id": "405", "alignments": [ { "src": "Gaur goizean, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan delarik, asteroko ohiko batzarra izan du Gobernu Kontseiluak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Hauek dira hartu dituzten erabakiak:", "score": 0.19033165739204425 }, { "src": "Gaurko batzarrean Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Agindu bat onartu da, hain justu ere, guztira, 93.893.204 euro bideratzeko, alokairu sozialeko eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programak finantzatzeko .", "tgt": "Etxebizitzetarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak 94 milioi euro gastatuko ditu bi gai hauek bultzatzeko laguntza-programan: • Alokairu soziala, hau da, alokairu-prezio baxuagoa duten etxebizitzak diru-sarrera gutxi dituzten pertsonek ordaindu ahal ditzaten. • Etxebizitzak birgaitzeko lanak, horrela irisgarriago , energia-gastuan eraginkorrago eta halako gaietan hobeak izan daitezen.", "score": 0.3497839747282863 }, { "src": "Era berean, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio, Barakaldon, Antonio Trueba Bigarren Hezkuntzako Institutuaren (IES Antonio Trueba BHI) eraikin berria egiteko. Eraikin berri honek, orotara, DBHko 6 lerrori eta Batxilergoko 4 lerrori emango die aterpea, eta eraikitze-lanak 2025. urtearen lehenengo seihilekoaren barruan egitea aurreikusi da.", "tgt": "Institutu berria Barakaldon Eusko Jaurlaritzak 23 milioi euro baino gehiagoko laguntza ematea onartu du Barakaldon bigarren hezkuntzako institutu berri bat eraikitzeko. Institutu honen izena Antonio Trueba izango da eta DBH mailetan 6 ikasle talde eta batxilergoko 4 talde izango ditu.", "score": 0.28759629419108196 } ] }, { "id": "406", "alignments": [ { "src": "Melgosa sailburuak gaur goizean Bilboko Etxebarria parkean eta Gasteizko La Florida parkean antolatutako ekitaldietan parte hartu du", "tgt": "Maiatzaren 25ean Afrika eguna izan zen. Horregatik, 2 festa ospatu ziren: • Afrika eguna, Bilboko Etxebarria parkean. • Afrika astea, Gasteizko La Florida parkean. Afrika eguna, Bilbo Harrotasuna ospatu zen Etxebarria parkean, maiatzak 19 igandean, 24 ostiralean eta 25 larunbatean. Maiatzak 25 larunbatean Gasteizko Afrikako diasporak jaialdi bat antolatu zuen La Florida parkean.", "score": 0.029531788484280327 }, { "src": "\"Gasteizen, 46 herrialde desberdinetako 14.000 pertsona inguru bizi dira, eta horrek giza aberastasun aparta eta gure herrien kultur aniztasuna partekatzeko balio du\", Nerea Melgosak adierazi duenez, eta jardunaldiaren hainbat alderdi aipatu ditu Manuel Iradier Elkarte Afrikanistako kide Lutxo Royerorekin.", "tgt": "Festa horietan hainbat kultur- eta kirol-jarduerak antolatu ziren Afrikako herriaren kultura, ohiturak eta historia Euskadin ezagutarazteko. Gasteizen, sailburua egon zen Lutxo Royerorekin, Manuel Iradier Elkarte Afrikanista ko kidea. Sailburuak gogorarazi zuen Gasteizen 46 herrialdetako ia 14 mila pertsona bizi direla. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi nahi du lanean jarraituko duela Euskadin aniztasunarekiko errespetua eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko.", "score": 0.21567301704951602 }, { "src": "Haaly Pular, Mboolo Elkartea, Yoruba, Afrika Miniaturan, Mauritania Euskadi, Gambia Euskadi, Mujeres de Kennya, Ghana Unión, Telimelé Euskadi, Afrika Euskadi, Mano sobre el Corazón, Benkadi eta Ohaigbo Vitoria-Gasteiz kolektiboek antolatu dute Afrika Eguna, Manuel Iradier Elkarte Afrikanistaren laguntzarekin. Gasteizko Udalak, Vital Fundazioak eta eLankidetza-Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza eta Garapenerako Euskal Agentziak parte hartzen dute finantzaketan.", "tgt": "Jarduera horiek guztiak antolatu zituzten gai horietan lan egiten duten erakundeek, hala nola, Yoruba, Afrika Miniaturan, Mauritania Euskadi, Ghana Unión, Telimelé Euskadi, África Euskadi...", "score": 0.44341163784266596 }, { "src": "Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburua, Afrika Egunean izan da gaur goizean. Oraingo honetan dozenaka lagun bildu dira Bizkaiko hiriburuko Etxebarria parkean eta Gasteizko La Floridan parkean ere. Melgosarekin batera, Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendaria izan da.", "tgt": "Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburuak, bi ospakizunetan parte hartu zuen. Bilbon, Nerea Melgosarekin batera Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko Zuzendaria egon zen. Eta sailburuak esan zeun gaur egun Europako hainbat herrialdetan migratzaileen aurkako indarkeria-egoera gero eta gehiago bizi direla.", "score": 0.7173159841823562 }, { "src": "Euskadiko afrikar komunitateak hainbat ekitaldi antolatu ditu joan den igandetik, maiatzaren 19tik, Afrika Eguna, Bilbo Harrotasuna, ospatzeko. Astea jarduerez beteta egon da, Afrikako moda-desfile batetik hasi eta hitzaldi, emanaldi, erakusketa eta kontzertuetaraino. Bi futbol-txapelketa ere jokatu dira, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta haietan parte hartu dute Ghanak, Kamerunek, Ekuatore Gineak, Ginea Bissauk eta beste hainbatek.", "tgt": "Afrika Eguna, Bilbo Harrotasuna Egun horietan zehar hainbat jarduera antolatu ziren: • Afrikako moda-desfile bat • hitzaldiak eta erakusketak gai horiei buruz • emanaldiak eta kontzertuak • 2 futbol-txapelketa, bat emakumezkoena eta bestea gizonezkoena. Parte hartu zuten Ghana, Kamerun, Ekuatore Ginea, Ginea Bissauko... pertsonek.", "score": 0.31098954498054887 }, { "src": "Afrika Eguna 11:00etan hasi da, danbor-hotsekin. Ondoren, Afrikako ereserkia entzun, manifestua irakurri eta mahai-inguru bat egingo da gai honen inguruan: Emakumeen eskubideak eta askatasunak bultzatzea kontinentean eta diasporan.", "tgt": "Maiatzak 25 larunbatean festa Afrikako danbor-hotsekin hasi zen. Gero, Afrikako ereserkia entzun zen eta manifestua irakurri zen. Eguerdian, mahai-inguru bat egon zen Afrikan eta diasporan emakumeen eskubide eta askatasunari buruzkoa.", "score": 0.49285713033592027 }, { "src": "Jardunaldia Bilbon eta Gasteizen amaitu da DJ Andeson & DJ Karmelerekin, Etxebarria parkean, eta Nakany Kanté eta Kai Nakairekin, La Floridan.", "tgt": "Festa amaitu zen DJ Andeson eta DJ Karmeleren musikarekin. Festa amaitu zen Gineako Nakany Kanté eta Gasteizko Kai Nakai abeslarien musika kontzertuarekin.", "score": 0.47953445552820606 }, { "src": "Antzezlan batek Mendebaldeko Afrikako emakumeen egunerokotasuna eman du ezagutzera, Gasteizko Diaspora Afrikarraren Partzuergoko Manos Sobre el Corazón eta Haaly Pular erakundeetako boluntarioen eskutik.", "tgt": "Gasteizko Afrika astea", "score": 0.14699897394062514 }, { "src": "Aurten, Afrikako diasporaren elkarteak, gaur, larunbata, antolatu duen jaialdian oinarritu da Gasteizko Afrikaren Astea. Florida parkeko kioskoan egin da jardunaldia. Afrikako Batasunaren Erakundearen (OUA, egun UA siglez ezagutzen dena) sorrera oroitzen du. 1963ko maiatzaren 25ean eratu zen, Afrikako kontinentea demokraziaren eta elkartasunaren barruan bateratzeko helburuarekin.", "tgt": "Jaialdi honetan gogoratu zen Afrikako Batasunaren Erakundearen (OUA) sorrera. Erakunde hau sortu zen 1963ko maiatzaren 25ean, Afrika demokraziaren eta elkartasunaren barruan bateratzeko. Gaur egun, erakundea Afrikako Batasuna (UA) izenarekin ezagutzen da.", "score": 0.3850337080876711 }, { "src": "Arratsaldean, Sailburua Florida parkean antolatutako ospakizunera joan da, 09:00etan hasi dena. Egun osoan zehar, Farmazia Azoka izan da, eta jende ugari bildu da. Arratsaldean, sailburuak jai-eremua bisitatu du. Bertan, antzerkia, moda desfilea eta hainbat dantza antolatu dira.", "tgt": "Festarako antzerkia, afrikar moda-desfilea eta hainbat dantza jarduerak antolatu dira.", "score": 0.712594080504884 }, { "src": "Goizean goizetik azoka batean hainbat erakundek garatzen duten lana erakutsi da, besteak beste Mboolo, Mujeres de Kennya eta Gambia-Euskadi elkarteek. Gainera, Afrikako jantzi, maskara eta bitxi tradizionalak ikusgai jarri dituzten erakusketak egon dira. Beren jarduerak Afrikako kontinentean garatzen dituzten erakunde autoktonoek parte hartu dute, besteak beste Solidaridad Internacional-Nazioarteko Elkartasunak. Erakusketa batek zeremonietan zein eguneroko bizitzako jardueretan eragina izan duten pertsonen erretratuak bildu ditu.", "tgt": "Baita Afrika-Gasteiz kultur-azoka ere antolatu zen. Bertan erakutsi ziren: • Mboolo Elkartea, Mujeres de Kennya edo Gambia-Euskadi bezalako erakundeen lanak. • Afrikako arropa, maskara eta bitxigintza tradizionala, Afrikan lan egiten duen Solidaridad Internacional Nazioarteko Elkartasuna erakundeak antolatua. • Afrikako pertsona ezagunekin egindako erretratuak, hango zeremonia eta eguneroko bizitzako egoeretan. • Mendebaldeko Afrikako emakumeen egunerokoaz hitz egiten duen antzezlana, Manos Sobre el Corazón eta Haaly Pularrek antolatua. • Afrobeat eta amapiano dantza lehiaketak. Afrikar eta euskal dantzaldiak ere izan ziren. • Moda-desfilea eta lehiaketa afrikar eta euskal arropa tradizionalekin, DJ Logsen musika entzuten zen bitartean.", "score": 0.0872503025261013 } ] }, { "id": "407", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.2493867828010567 }, { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratutako beste hainbat gai.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.3422845402742627 }, { "src": "Hezkuntza sailari lotuta ere, Gobernu Kontseiluak Gasteizko Salburua Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duen Dekretua onartu du. \"Ikastetxe berri honek izen hori eramango du, Salburua BHI, eta obrak amaitu ondoren, 2024-2025 ikasturtearen hasierarekin ekingo dio hezkuntza-ibilbideari, hau da, datorren irailean\"- adierazi du bozeramaileak. Hasiera batean 6 unitate (6 talde) izango ditu ikastetxe berriak eta Gasteizko Salburua auzoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren premiei erantzuteko sortu dela zentroa azaldu du Zupiriak.", "tgt": "Institutu berria Salburuan Eusko Jaurlaritzak onartu du bigarren hezkuntzako institutu berri bat sortzea Salburuan, Gasteizen. Izan ere, Salburuako auzoak bigarren hezkuntza eta batxilergoa dituen ikastetxe bat behar du. Institutu hau irekita egongo da irailean 2024-2025 kurtsoa hasteko. Hasieran, DBHko lehen mailako 6 ikasle talde izango ditu.", "score": 0.42625629764725415 }, { "src": "• 5 milioi euroko doktoratu ondoko ikasketak garatzeko programa ere onartu du Gobernuak ikertzaile doktoreek atzerrian aldi baterako joan etorriak egiteko", "tgt": "Laguntzak doktoretza-ondoko programarako Eusko Jaurlaritzak onartu du ikertzaileentzat ia 5 milioi euroko laguntzak ematea.", "score": 0.43229029015153597 }, { "src": "Hezkuntza sailarekin zerikusia duten hainbat gai onartu ditu Gobernu Kontseiluak gaur. Horien artean, ia 5 milioi euroko doktoratu ondoko ikasketak garatzeko programa , ikertzaile doktoreak hobetzeko eta atzerrian aldi baterako joan-etorriak egiteko 2027ra arte. Zupiriak adierazi duenez, programa honetako kideek, lehen, urteko kontratuak zituzten eta orain, hasierako kontratua hiru urtekoa izango dute, beste urtebetez luza daitekeena. \"Horri esker, ikerketa-prestakuntza eraginkorragoa izan daitekela uste dugu\"- gaineratu du bozeramaileak. 2024-25 ikasturtean 95 pertsonak jasoko dute doktoretza-ondoko kontratu bat programa honen bidez.", "tgt": "Laguntza horiek ikertzaileak prestatzeko Doktoretza-ondoko programaren barruan daude, doktoregoa bukatu eta gero ikertzen jarraitzeko. Helburua da garai horretan dauden ikertzaileentzat prestakuntza hobea eskaintzea. Laguntza eskatuko duten ikertzaileei 3 urteko kontratu bat egingo zaie eta laugarren urte bat egiteko aukera izango dute ere. Orain arte, bakarrik urtebeteko kontratuak egiten ziren. Laguntza horiek ere balioko dute pertsona horiek ikerketak beste herrialdeetan jarraitu ahal izateko, 2027. urtera arte. 2024-2025 ikasturtean zehar, 95 ikertzailek jasoko dute programa honen laguntza. Horri esker, ikasleek ikasketak osatu eta egoera errealetan parte hartu ahal izango dute, etorkizunean lana aurkitzen laguntzeko.", "score": 0.30671286597759156 }, { "src": "Bestalde, Musika eta dantza eskolen Dekretu berri bat ere onartu da gaurko bileran. Dekretu berriak eskola horiek –izan publikoak zein pribatuak- sortzeko eta jardunean jartzeko oinarrizko arauak jasotzen ditu, baldin eta eskola hauetan eskaintzen diren ikasketek ez duten balio akademiko edo profesionaleko titulurik ematen. \"Dekretu berriaren nobedade nagusia da, 1992ko dekretuan ez bezala, oraingoan dantza sartzen dela eskola horietan eman beharreko irakaskuntza gisa\" –azaldu du Zupiriak.", "tgt": "Musika eta dantza eskoletarako Dekretu berria Eusko Jaurlaritzak onartu du musika eta dantza eskoletako Dekretu berria. Dekretu horrek arautuko du eskola mota horiek nola jarri martxan eta nola funtzionatu behar duten. Arauak musika eta dantza eskola publiko eta pribatuetarako dira. Eskaintzen dituzten ikasketak musika eta dantzari buruz ikasteko dira bakarrik. Ez dute balio ikasleek ondoren eskolak emateko edo profesional gisa lan egiteko. Gainera, dekretu berri horri esker dantza jarduerak eskaintzen dituzten musika eskolek Musika eta Dantza Eskola kategoria izan dezakete.", "score": 0.46683482544304106 }, { "src": "Ertzaintza eta Burgosen egoitza duen Isabel I Unibertsitatearen arteko hitzarmena onartu da gaur, Kriminologia eta Segurtasun Zientzien Graduko ikasleek gure polizian kanpoko praktika akademikoak egin ahal izateko. Lau urte iraungo duen hitzarmena da eta helburu du ikasleei prestakuntza akademikoan eskuratutako ezagutzak aplikatzeko eta osatzeko aukera ematea.", "tgt": "Isabel lehenengoa Unibertsitatearekin hitzarmena Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatuko du Burgosko Isabel Lehenengoa Unibertsitatearekin. Hitzarmenak 4 urte iraungo du. Hitzarmen honen bidez, Kriminologia eta Segurtasun Zientzien Graduko ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte Ertzaintzan.", "score": 0.3407256619796092 }, { "src": "Halaber, joan den apirilaren 3an Gobernu Kontseilura eraman zen CCOO eta UGT sindikatuekin lortutako akordioa, Administrazioaren zerbitzurako lan-kontratu finkoa duten langileen erretiro partzialerako. Gauzak horrela, gaur Kontseiluak onartu du Plan hori, apirilaren 3tik indarrean dago eta urte amaierara arte iraungo du. \"Borondatezko neurria da, eta neurri hori hartuko duten pertsonen kopurua ezezaguna bada ere, adinagatik 635 langile izan daitezke, eta txanda-kontratu hori gauzatzeko kalkulu ekonomikoa 16 milioi eurokoa izango litzateke\" –gehitu du Zupiriak.", "tgt": "Erretiro partzialeko plana Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadiko administrazio publikoko langileentzako erretiro partzialeko plana. Plan hori lan-kontratu finkoa duten eta erretiroa hartu nahi duten pertsonek eskatu ahal izango dute. Horrela, azken urteetan lanaldi partzialean lan egin ahal izango dute, hau da, astean 30 ordu edo gutxiago. Eusko Jaurlaritzak esan du, adinagatik, 635 pertsonak eskatu ahal izango dutela plana. Eta pertsona horiei guztiei erantzun ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euro gastatuko ditu. Plan hori apirilaren 3an onartu zen, CCOO eta UGT sindikatuekin batera. Eta data horretatik aurrera 2024ko amaierara arte egongo da martxan.", "score": 0.3122734045735023 }, { "src": "Azkenik, Jaurlaritzak 2024ko Euskadi Literatura Sarien deialdia onartu du gaurko bileran.", "tgt": "2024 Euskadi Literatura Saria Eusko Jaurlaritzak onartu du 2024ko Euskadi Literatura Sarien deialdia.", "score": 0.6616438961548425 }, { "src": "Urtero banatzen dira Euskadi literatura-sariak aurreko urtean argitaratutako literatura-lanen kalitatea saritzeko helburuz, eta literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko. Aurtengo kasuan ere, atal hauetan sailkatuko dira sariak: Euskarazko eta gaztelerazko literatura; Euskarazko haur eta gazte literatura; Euskarazko literatura itzulpena; Literatura lanaren ilustrazioa, eta Euskarazko zein Gaztelerazko saiakera lanak.", "tgt": "Sari hauekin ondorengo pertsona mota hauek 2023an egin duten lana bultzatu eta aitortu nahi du: • euskarazko eta gaztelaniazko literatura-idazleak • literatura-itzultzaileak • liburuak ilustratu dituzten pertsonak, hau da, marrazkiak egin dituzten pertsonak.", "score": 0.32508591200883 } ] }, { "id": "408", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.2860744457385077 }, { "src": "• 12 milioi euro Doktoratu aurreko laguntzetara ikertzaileei doktore titulua lortzen laguntzeko eta 2 milioi euro nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreetan ikertzaileen eta teknologoen IKERTALENT 2024 prestakuntza programarako", "tgt": "Laguntzak ikertzaileentzat Eusko Jaurlaritzak onartu du ikertzaileentzat ia 12 milioi euroko laguntzak ematea, 2024-2025 ikasturterako. Laguntza horiek ikertzaileak prestatzeko Doktoratu aurreko programaren barruan daude. Eta unibertsitatean ikertzen duten eta oraindik doktorego -titulurik ez duten pertsonak prestatzeko laguntzak dira. Ikertalent 2024 programa", "score": 0.282148325271573 }, { "src": "Hezkuntza sailaren proposamenez, 2024-2025 ikasturtean Doktoratu aurreko Programan laguntza berriak deitu eta lehendik zeudenak berritzen dituen Agindua onartu du Gobernu Kontseiluak. Ia 12 milioi euroko diru-kopuru globala duen deialdi honek ikertzaileen prestakuntza sustatu nahi du, Doktore titulua lortu ahal izan dezaten, eta kalitatezko ikerketa zientifikoari lotutako gaitasun eta trebetasunak eskuratu ditzaten. \"Deialdia berri honek iaz abian jarri zen lerro berri bati eusten dio, Doktorego Ondoko Orientazioa izeneko lerroari, eta 650.000 euro bideratzen ditu bertara. Aurreko 2023-2024 deialdiarekin alderatuta, Hezkuntza Sailak %6 handitu du programara bideratutako aurrekontua\" adierazi du jarduneko bozeramaileak.", "tgt": "Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak honako hau nahi du: • ikertzaileak doktorego-titulua lortzeko prestatzen jarraitzea. • ikerketaren aldeko apustua egiten jarraitzea, Euskadin kalitatezko ikerketa zientifikoa lortzeko. Gainera, laguntza horiekin Eusko Jaurlaritzak jarraituko du Doktorego Ondoko Orientazioa-programari laguntzen. Programa honek doktorego-titulua lortu berri duten ikertzaileei laguntzen die, lehen garai horretan.", "score": 0.36426210122667124 }, { "src": "Bigarrenik, nazioarteko lehiaketetan eta maila goreneko estatu mailako emakumezko ligetan parte hartzea sustatzeko 700.000 euroko partida onartu da, iaz baino 100.000 euro gehiago. 2024. urtean egin edo hasten diren eta nazioarteko eremua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen taldeko kirolen liga nazionaletan, kategoria absolutuan parte hartzea sustatzera bideratuko da diru hau.", "tgt": "Horretarako, 650 mila euroko laguntza emango du, iaz baino ehuneko 6 gehiago. Emakume kirolariek lehiaketetan gehiago parte har dezaten sustatzeko laguntza Eusko Jaurlaritzak 700 mila euroko laguntza onartu du emakume kirolariek Euskaditik kanpoko lehiaketetan eta emakumezkoen kirol ligetan parte har dezaten. Laguntza honekin, Eusko Jaurlaritzak nahi du emakume kirolari gehiagok 2024an parte hartu ahal izatea beste herrialde batzuetako lehiaketetan eta liga ofizial nazionaletan. 2024an, 2023an baino 100 mila euro gehiago emango dira.", "score": 0.16123822881981914 }, { "src": "Halaber, IKERTALENT 2024 programarako deialdia onartu da, nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak emateko. \"Deialdi honek 2.000.000 euro baino gehiago ditu ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzeko eta Euskadiko teknologia-zentroak sartzen dira bertan eta zentro horietan Ikerketa+Garapen+Berrikuntza proiektuak parte hartu ahal izango dute arlo zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan, marketinean eta euskal nekazaritzako elikagaien balio-kate osoko enpresa-antolaketan\" azaldu du Zupiriak. IKERTALENT programa 2007. urtean jarri zen abian eta ordutik 269 proiektu finantzatu ditu guztira: 125 ikertzaile gazte eta 144 teknologo gazte. Aurtengo deialdi honetan 12 beka eskaintzen dira formakuntzarako eta 10 teknologia teknikarientzat.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro baino gehiagoko laguntza onartu du zientzia eta teknologia arlok ikertzaileek prestakuntza jarrai dezaten Euskadiko teknologia-zentroetan lanean. Laguntza horien bidez, ikertzaile horiek nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektoreko I+G+b proiektuetan parte hartu ahal izango dute, Zientzia eta teknologia, enpresen antolaketa, merkatuak, marketina... bezalako gaietan lan egin dezaten. Laguntza horiekin eskainiko dira: • 12 beka prestatzen ari diren ikertzaileentzat. • 10 beka teknologian espezializatutako pertsonentzat. Eusko Jaurlaritzak 2007an Ikertalent programa jarri zuen martxan. Geroztik, programa horri esker 269 proiektu bultzatu ditu: • 125 ikertzaile gazteenak. • 144 teknologian espezializatutako langileenak.", "score": 0.3960356855902582 }, { "src": "• Jaurlaritzak 950.000 eurotan handitu du Udaltzaguntza programa udal titulartasunekoak diren eta ikastetxeak dauden eraikinetan obrak egiteko", "tgt": "Laguntzak ikastetxeetan obrak egiteko Udalaguntza ikastetxeei udalarenak diren eraikinetan obrak egiten laguntzen duen Eusko Jaurlaritzaren programa bat da.", "score": 0.5133064887118947 }, { "src": "Bestalde, hezkuntza sailaren eskutik Udalaguntza 2023 programaren zuzkidura ekonomikoa 950.000 euroan handitzea onartu da. Programa horren bidez, laguntzak ematen zaizkie Euskadiko udalei, udal titulartasunekoak izanik ere, ikastetxeak dituzten eraikinetan obrak egiteko gastuetarako. Zupiriaren hitzetan, \"Udalaguntza 2023 programaren deialdia 10 milioi euroko zenbatekoarekin hasi zen azaroan baino gaur zuzkidura ekonomikoa handitzea onartu ondoren, Udalaguntza 2023 deialdiaren zenbateko osoa ia 11 milioi eurokoa da, eta, beraz, laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzun ahal izango zaie\". Programa horri esker, aurreikusten da 395 jarduera lagunduko direla diruz, aurreko ekitaldian baino 60 gehiago. Eta aurtengo deialdiak dakarren berritasun nagusia da, diruz lagundu daitezkeen jardun moten artean tipologia berri moduan ageri direla eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak.", "tgt": "2023an, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen programa horri 10 milioi euro ematea. Orain, Eusko Jaurlaritzak erabaki du 950 mila euro gehiago ematea. Beraz, Udalaguntzarako laguntza ia 11 milioi eurokoa izango da. Horrekin, Eusko Jaurlaritzak erantzun nahi die eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztiei. Programa honi esker, 395 proiekturi lagundu ahal izango zaie, aurreko laguntzetan baino 60 gehiago. Gainera, aurten ere laguntzak emango dira, eraikinak energia-gastuan eraginkorragoak izan daitezen eta energia berriztagarriak erabiltzen hasteko.", "score": 0.22756269945871102 }, { "src": "Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratutako beste hainbat gai. Adierazi duenez, Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 21eko hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea osatu duten pertsonen ordainsariak onartu ditu gaur Gobernu Kontseiluak goizean egindako bileran.", "tgt": "Euskadiko Hauteskunde Batzordeko kideei ordaintzea Eusko Jaurlaritzak onartu du 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskadiko Hauteskunde Batzordean lan egin zuten pertsonek jasoko duten diru kopurua.", "score": 0.6077416055577872 }, { "src": "Era berean, gaurko bileran argi berdea eman zaio Osasun Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmazialarien elkargoek lankidetza-hitzarmen bat sinatzeari, Euskadin Farmazia Jagoleen Sare bat ezarri eta garatzeko; modu honetara, farmazia komunitarioaren asistentzia-dinamikan sendagaien segurtasuna zaintzen lagundu nahi da. Sare honen lehentasunezko jarduera sendagaien kontrako erreakzioen susmoak Zaintza Farmakologikoko Unitateari jakinaraztea izango da. Gainera, arreta eskainiko die txertoei, publizitate-sendagaiei, sendabelarrei, formula magistralei eta sendagai homeopatikoei.", "tgt": "Euskadiko farmazia jagoleen sarea Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Osasun Sailaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako farmazialarien elkargoen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko. Hitzarmen hau Euskadin Farmazia Jagoleen Sarea sortzeko da. Sarearen helburua da medikamentuak seguruak direla zaintzea eta pazienteengan sor ditzaketen erreakzio txarrei buruz duten edozein zalantza jakinaraztea. Horretarako, Euskadiko Zaintza Farmakologikoko Unitatearekin lan egingo du. Gainera, honako hauek behatuko dituzte: • txertoak • publizitate-sendagaiak, hau da, medikuaren errezetarik behar ez dutenak. • sendabelarrak, hau da, gaixotasunak sendatzeko landareak erabiltzen dituztenak. • homeopatiako sendagaiak.", "score": 0.5889498159564004 }, { "src": "Amaitzeko, kultura sailarekin zerikusia duten hiru gai aipatu ditu Zupiriak. Alde batetik, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak urtero banatzen dituen Gure Artea sarien deialdia onartu da. Aurten ere hiru modalitatetan banatuko dira Gure Artea sariak: Ibilbide artistikoa aitortzeko saria; Sorkuntza-lana aitortzeko saria: eta Arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria.", "tgt": "Gure Artea 2024 saria Eusko Jaurlaritzak Gure Artea 2024 sarien deialdia onartu du. Sari hauek euskal arte garaikideko eta euskal kulturako artisten lana aitortzen dute. 2024an 3 sari emango dira honako hauek aitortzeko: • artisten ibilbidea • sormen-jarduera • arte plastikoetako hainbat eragileren jarduera, hala nola pintura, eskultura... eta ikusizko arteak, hala nola argazkigintza...", "score": 0.3803245083889283 }, { "src": "Eta azkenik, jarduneko bozeramaileak aipatu du, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza ekonomikoari esker, Euskadiko Filmategiak zaharberritu duen Tasio filmak emango diola hasiera bihar Canneseko Zinemaldiko Classics sailari. \"Gobernu honen ustetan albiste eta aukera bikaina da bihar Cannesen gertatuko dena Euskadi-Basque Country marka eta euskal kultura kanpoan proiektatzeko; digitalizazio honi esker, Tasio- k zinema-aretoetara edo plataformetara itzultzeko aukera izango du, egungo garaietara egokitutako baldintzetan, belaunaldi berriek euskal zinemarentzat garrantzitsua den lan bat ezagutzeko aukera izan dezaten\" amaitu du Zupiriak.", "tgt": "Tasio filmaren zaharberritzea Euskadiko Filmategiak zaharberritu du Montxo Armendarizen Tasio filma. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzari esker egin ahal izan da. Film hau maiatzaren 15ean ikusi ahal izango da Canneseko Zinemaldian, Classics (klasikoak) saila inauguratuko baitu. Eusko Jaurlaritza oso pozik dago albiste honekin, euskal kultura eta zinema beste herrialde batzuetan ezagutarazteko aukera paregabea baita.", "score": 0.3997764367891298 } ] }, { "id": "409", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria bozeramaileak, ohikoa den moduan, jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratutako beste hainbat gai. Lehenik eta behin, langileek enpresetan parte hartzeko, enpresen gizarte-erantzukizuna zabaltzeko eta gizarte-ekonomia bultzatzeko Gobernu Kontseiluan gaur onartutako bi aginduren berri eman du Zupiriak. Lehen deialdia da langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan duten parte-hartzea erraztu eta hobetuko duten tresnen garapena eta ezarpena finantzatzeko, bai eta belaunaldi-erreleboa finantzatzeko ere. Eta bigarrena berriz, Enpresen Gizarte Erantzukizuna gure Erkidegoko enpresetan zabaltzeko eta ezartzeko. Guztira 290.000 euro bideratu dira bi helburu hauetan pausuak emateko eta \"kontutan izatekoa da ere iaz ia 50 erakunde izan ziren onuradun deialdi hauei esker\" gaineratu du bozeramaileak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Gizarte-ekonomia bultzatzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak bi laguntza ematea onartu du gizarte-ekonomia bultzatzeko, hauek lortzeko: • Gizarte-ekonomiako enpresetan langileek kudeaketa- eta zuzendaritza-lanetan parte har dezaten Eta belaunaldi-erreleboan laguntzea, hau da, langileek erretiroa lehenago hartu ahal izatea eta lanpostu horiek gazteei eskaintzea. • Enpresen gizarte erantzukizuna sortzea eta ezagutaraztea. Bi laguntza horietarako, Eusko Jaurlaritzak 290 mila euro gastatuko ditu guztira. 2023an, laguntza horiei esker, ia 50 enpresak gai horietan lan egiten eta aurrera egiten jarraitu ahal izan zuten.", "score": 0.23699886892160968 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.6194808787560167 }, { "src": "Arantxa Tapia sailburuak, Eusko Jaurlaritzak gaur onartu duen elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko neurri eta tresnak arautzen dituen Dekretua ren berri eman du. \"Euskadin, lehen sektorea estrategikoa da, eta egiturazko ahultasunak daude nekazaritza-sektorearen eta merkataritza-katebegiekiko harremanetan; gero eta globalizatuagoa dagoen munduaren testuinguru honetan, gainera, ekoizpen-kostuak etengabe igotzen ari direla ikusten ari gara eta horrek eragin zuzena du lehen sektorearengan; horregatik, onartutako dekretuaren helburua da elikadura-katean oreka berrezartzea , lehen sektorearen zati handi batek dituen zailtasunak arintzeko neurri gehigarriak txertatzea eta ahal den neurrian, elikadura-kateko eragileen arteko merkataritza-harremanetan gardentasuna ziurtatzea\" azaldu du Tapiak. Gauzak horrela, onartutako dekretuak kontrol eta ikuskapenen sistemak zein isunak zehaztu eta arautuko ditu eta lan horretarako kide anitzeko bi organo ere sortuko dira: Elikagai kontratazioaren Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearen Jarraipen Batzordea eta Euskadiko Elikadura Katearen Behatokia.", "tgt": "Nekazaritza- eta elikagaien sektorea hobetzeko dekretua Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartu du produktu horiek ekoizten dituzten pertsonen eta saltzen dituzten pertsonen arteko harremanek bete behar dituzten baldintzak arautzeko. Dekretu honen bidez, Euskadiko nekazaritza- eta elikagaien sektorearen egoera eta funtzionamendua hobetu nahi dira. Gaur egun, sektore honek munduan dauden gerren eta krisi ekonomikoaren ondorioak jasaten ditu. Egoera horien ondorioz, produktuen eta garraioaren prezioa igo egiten da. Horrek ere produktuen salmenta-prezioa igotzen du. Gainera, gaur egun globalizazioarekin munduko edozein tokitako produktuak merkeago erosi eta saldu daitezke. Horregatik guztiagatik, dekretuaren bidez kontrolak, ikuskapenak eta zigorrak hobetu nahi dira, ekoizleen eta saltzaileen arteko akordioak eta salmentak garbiak eta bidezkoak izan daitezen.", "score": 0.27403297328205717 }, { "src": "Hezkuntza sailarekin zerikusia duten bi gai onartu dira gaurko Gobernu kontseiluan. Batetik, Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroari zuzeneko laguntza bat ematea, atomo hotzetan oinarritutako Teknologia Kuantikoen Laborategi berria abian jar dezan. Laguntza hau 1,6 milioi eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Basque Quantum estrategiaren baitan kokatzen da, izan ere, Gobernuak uste du laborategi berri hori eta bertan egingo den ikerketa-lana funtsezkoak izango direla Euskadiko ekosistema kuantikoa indartzeko eta konputazio kuantikoaren eremu lehiakorrean masa kritikoa estrategikoki indartzeko, zientzia \"Bigarren Iraultza Kuantikoa\" deitu zaion momentua esperimentatzen ari den honetan. Eta bestetik, Gobernuak onartu du 200.000 euroan handitzea hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiora zuzenduriko banakako laguntzen deialdia. Honela, zenbatekoa handituta, laguntza-deialdi honen zenbatekoa 5.600.000 eurokoa izango da ikasturte honetarako", "tgt": "Hori guztia dela eta, zaila da ekoizten jarraitzea eta lehiakorrak izaten jarraitzea. Hezkuntza Sailaren laguntzak Eusko Jaurlaritzak bi laguntza ematea onartu du, hauetarako: • Donostia International Physics Center: 1,6 milioi euroko zuzeneko laguntza teknologia kuantikoko laborategi berri bat abian jartzeko. Laguntza hori Basque Quantum estrategiaren barruan dago, Euskadi lehiakorragoa izan dadin teknologia mota horretan. • Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioa. Hasieran uste baino 200 mila euro gehiago emango ditu. Beraz, 2023-2024 ikasturterako 5,6 milioi euro gastatuko ditu guztira. Eusko Jaurlaritzak 2,1 milioi euro baino gehiagoko laguntza ematea onartu du Donostiako Miramar jauregian hobekuntza-lanak egiteko.", "score": 0.16000202770340724 }, { "src": "• Era berean, kide anitzeko bi organo sortu dira: Elikagai Kontratazioaren Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearen Jarraipen Batzordea eta Euskadiko Elikadura Katearen Behatokia", "tgt": "Gai hori lantzeko eta hori guztia lortzeko, Eusko Jaurlaritzak honako hauek sortu ditu: • Elikagai Kontratazioaren Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearen Jarraipen Batzordea. • Euskadiko Elikadura Katearen Behatokia.", "score": 0.7190856737636201 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran sektore publikoko kontratazioa kudeatzeko 2023ko Memoriaren berri izan duela jakinarazi du Zupiriak. \"Memoria horretan islatzen da Erkidegoko Sektore Publikoan, hau da, sailak, erakunde autonomoak eta Sektore Publikoaren gainerako erakundeetan, guztira 8.579 kontratu egin zirela 2023an, guztira, 2.523 M €-ko zenbatekoarekin. 2022kin alderatuz, 2023an 150 kontratu gehiago egin ziren eta zenbateko osoa % 35 handitu zen\" azaldu du.", "tgt": "Sektore publikoaren 2023ko memoria Eusko Jaurlaritzak jaso du Euskadiko sektore publikoko lan-kontratuen kudeaketari buruzko 2023ko Memoria. Dokumentu honetan Eusko Jaurlaritzako sailek, erakunde autonomoek eta erakundeek egindako lan-kontratuei buruzko informazio guztia jasotzen da. 2023an, ia 8.600 kontratu egin dira eta 2,5 milioi euro baino gehiago gastatu dira. 2023an, 2022an baino 150 lan-kontratu gehiago egin dira.", "score": 0.43167561733487375 }, { "src": "Kultura sailari dagokionez, Gobernu Kontseiluak 2024-2025 urteetarako Miramar Jauregia birgaitzeko diru partida onartu du gaurkoan. Guztira 2.145.000 euro izango dira eta \"Kursaal Elkargunea SA\" izango da dirulaguntza jasoko duena, bera baita eraikinaren kudeaketaren arduraduna. Obrak 2025ko abendurako bukatuta egotea aurreikusten da.", "tgt": "Donostiako Miramar Jauregiko hobekuntza-lanetarako laguntza Kursaal Elkargunea enpresak egingo ditu lanak. 2024an hasi eta 2025eko abenduan amaituko dira.", "score": 0.28102194706936684 }, { "src": "Amaitzeko, Bingen Zupiriak azaldu du Kontseiluak gaur onartu duela arte eszenikoen ekoizpenerako dirulaguntzak arautzen dituen deialdia, zehazki, 2024ko ekitaldian egiten edo hasten diren antzerki, dantza eta zirkuko ekoizpenerako dirulaguntzak. 1.560.000 euro bideratuko dira deialdi honetara, -aurreko urtean baino 160.000 euro gehiago-.", "tgt": "Antzerki, dantza eta zirku ekoizpenetarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematea onartu du 2024an martxan jarri edo egingo diren antzerki, dantza eta zirku ekoizpenetarako.", "score": 0.39644592356724606 } ] }, { "id": "410", "alignments": [ { "src": "Datorren maiatzaren 7an, Kuttunak programak bigarren urteurrena beteko du. Euskadin askatasunik gabe dauden pertsonen seme-alabei zuzendutako arreta espezializatuko programa da. Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeak kudeatzeko eskumena hartu zuenetik abian jarritako Euskal Espetxe Ereduaren jarduera-ildoen barruan kokatzen da ekimen aitzindaria. Programa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du, eta Berriztu Hezkuntza Elkarteak kudeatzen du, 210.000 euroko dirulaguntzarekin.", "tgt": "2022ko maiatzaren 7an martxan jarri zen Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Kuttunak programa. Beraz, programak 2 urte bete ditu. Kuttunak programa berritzailea da eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du kartzelei buruzko politika propioak kudeatzeko eta egiteko eskumena duenetik. Berriztu elkarteak kudeatzen du Kuttunak programa eta, horretarako, 210 mila euroko laguntza jasotzen du urtero.", "score": 0.38563627554477437 }, { "src": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Berrizturen bitartez, askatasunik gabeko pertsonen seme-alabei laguntza psikoterapeutikoa eta soziohezitzailea emateko programa aitzindaria garatu du", "tgt": "Programa honekin, Eusko Jaurlaritzak laguntza psikologikoa eta soziala eskaintzen die kartzelan dauden pertsonen seme-alabei.", "score": 0.31166478685648463 }, { "src": "Esku-hartzeak hainbat hilabete irauten du, eta ezin da urtea gainditu, nahiz eta batzuetan ondorengo kontaktua mantentzen den programaren agurra pixkanaka egin dadin. Kuttunak 10 pertsona artatzeko pentsatuta dago, baina programa parte-hartzaile gehiagorengana zabaldu da, familia-unitate bereko adingabeak direlako.", "tgt": "Kuttunak programa Adingabeak gehienez urtebetez egon daitezke programan. Batzuetan, programa amaitu ondoren, arduradunak beste denbora batez izaten du harremana adingabeekin. Horrela ez da harremana bat-batean eteten. Kuttunak programan 10 adingabek har dezakete parte. Baina bi urte hauetan gehiago izan dira familia bereko adingabe guztiek parte hartu ahal izan dezaten. Kuttunak programaren datuak eta emaitzak", "score": 0.12760635505509385 }, { "src": "Kuttunak 3 eta 18 urte bitarteko adingabeei laguntza psikoterapeutikoa eta soziohezitzailea eskaintzeko zerbitzua da. Adingabe horiek espetxean dauden familia-testuinguruetan bizi dira edo bizi izan dira. Esku-hartzearen helburuak argiak dira: egoeraren ondorioz sortu diren alderdi problematikoak gutxitzea; alderdi traumatiko horiek sortzen dituzten gabeziak eta hutsuneak konpontzea; eta egoerari aurre egiten lagunduko dioten garapenerako beharrezkoak diren baliabide pertsonal eta sozialak sustatzea. Horretaz hezitzaile bat arduratzen da, zerbitzuaren arduradun gisa jarduten duena, baita psikoterapeuta bat ere.", "tgt": "Kuttunak programak laguntzen die kartzelan dauden pertsonen seme-alabak diren 3 eta 18 urte bitarteko adingabeei. Adingabe hauetako batzuek bai ama, bai aita, biak kartzelan dituzte. Adingabeei hezitzaile batek eta psikologiako profesionalek laguntzen diete. Bizi duten egoera ulertzeko eta horri aurre egiteko laguntza eta tresnak jasotzen dituzte. Programaren helburuak hauek dira: • Adingabeek bizi duten egoeragatik izan ditzaketen arazoak murriztea. • Sortzen dien kaltea erreparatzea. • Gizarteratzen eta behar dituzten gai pertsonal guztietan laguntzea.", "score": 0.31677209532400696 }, { "src": "Kuttunak programaren lana hiru fasetan banatzen da: behaketa, interakzioa eta amaiera. Profesionalek haurraren edo nerabearen harremana aztertzen dute espetxeratu aurretik, espetxeratze-aldian, baita espetxeratzeaz duen ezagutza ere. Batzuetan, onuragarria da aita edo ama benetan non dagoen jakitea, eta, horretarako, garrantzitsua da zer, nor eta nola komunikatu behar den zaintzea.", "tgt": "Kuttunak programa 3 fasetan banatzen da eta hau egiten da fase bakoitzean: • Egoera aztertu. • Profesionalen eta adingabeen artean harremanak izan. • Prozesua amaitu. Profesionalek gai hauek lantzen dituzte: • Adingabeak kartzelan sartu aurretik amarekin edo aitarekin zuen harremana. • Kartzelan dagoen bitartean duten harremana. • Kartzelan egoteak esan nahi duena eta gertatzen dena. Batzuetan, adingabeari ama edo aita benetan non dagoen esaten zaio. Kasu honetan, asko zaintzen da: • nork kontatzen dion adingabeari • nola kontatzen zaion • zenbat informazio ematen zaion.", "score": 0.2562519577966919 }, { "src": "Era berean, banakako zein taldeko programetan lan egiten da, presoarekin hainbat jardueratan elkarreraginez eta, are gehiago, ekintza solidarioetan parte hartuz.", "tgt": "Programan, banaka eta taldeka egiten da lan. Adingabeek eta gurasoek hainbat jarduera egiten dituzte elkarrekin eta jarduera solidarioetan ere parte hartzen dute.", "score": 0.25145208233349486 }, { "src": "2023an, 18 adingabek hartu zuten parte Eusko Jaurlaritzaren programan, eta gaur egun 11 haur eta nerabek hartzen dute parte", "tgt": "2023an, Kuttunak programak 18 adingabeei lagundu zien, 10 neska eta 8 mutil.", "score": 0.24867563786208816 }, { "src": "Aurreko ekitaldian 32 espediente bideratu ziren programara, eta, azkenean, 8 espedienterekin lan egin ahal izan zen, 18 adingabe bertaratuta: 10 neska eta 8 mutil, 11 eta 14 urte bitartekoak (% 50), 7 eta 10 urte artekoak (% 27,7), 3 eta 6 urte artekoak (% 11,11) eta 15 eta 18 urte artekoak (% 11,11). Askatasunaz gabetutako pertsona % 55,55 haur eta nerabe horien aita zen, eta %44,44eko kasuetan ama.", "tgt": "Adingabeen adinak hauek ziren: • 3 eta 6 urte bitartekoak, ehuneko 11 ziren. • 7 eta 10 urte bitartekoak, ehuneko 28 ziren. • 11 eta 14 urte bitartekoak, ehuneko 50 ziren. • 15eta 18 urte bitartekoak, ehuneko 11 ziren. Gainera, adingabe horien guztien ehuneko 55ek aita zuen kartzelan. Eta ia ehuneko 45ek ama zuen.", "score": 0.2977530273770433 }, { "src": "Gaur egun 11 adingabek parte hartzen dute programan, eta beste lau pertsona itxaron-zerrendan daude.", "tgt": "2024an, 11 adingabek parte hartzen dute programan. Eta 4 pertsona daude itxaron-zerrendan.", "score": 0.36418325146867736 }, { "src": "Berriztu Hezkuntza Elkarteak egindako programaren balorazioa oso positiboa da, eta familia-komunikazioaren hazkundea nabarmentzen da, espetxeko familia-bisitak barne. Esparru akademikoan ere bilakaera nabarmena izan da, eta haur eta nerabe batzuen ikasketa-plana aldatu egin da. Izan ere, haur eta nerabe horiekin ikastetxeak premia bereziak zituen, eta, azkenean, kalifikazio nabarmenak lortu dituzte, bikainak ez direnean.", "tgt": "Berriztu elkarteko kideak oso pozik daude programaren emaitzekin. Izan ere, adingabeen eta haien gurasoen komunikazioa hobetu da eta familia-bisita gehiago egiten dira.", "score": 0.2014351053290078 } ] }, { "id": "411", "alignments": [ { "src": "Gobernu Kontseiluak milioi bat euroko bi dirulaguntza onartu ditu eLankidetzaren bidez Ekialde Hurbileko Errefuxiatu Palestinarrei eta errefuxiatu palestinarrei laguntzeko Nazio Batuen Agentziari (UNRWA) laguntzen jarraitzeko. Bozeramaileak azaldu duenez, dirulaguntzaren helburua da \"Palestinako herritarrei premiaz behar dituzten osasun-zerbitzuak bermatzea, baita elikagai terapeutikoak eta tratamendu mediko egokia ere, eta Lanbide Heziketako Programa eraldatzen laguntzea\".", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu. Palestinako errefuxiatuentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du eLankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak milioi 1 euroko laguntzak ematea UNRWAri, Palestinako errefuxiatuei laguntzeko Nazio Batuen Agentziari. Laguntza horren bidez, ziurtatu nahi da errefuxiatu palestinarrek lehenbailehen jaso ditzatela osasun-zerbitzuak, eraikinak eta behar adina janari ez dutenentzako elikagaiak. Gainera, UNRWAren Lanbide Heziketako programa hobetzen lagundu nahi du. Tokiko elikagaien salmenta Eusko Jaurlaritzak dekretu berria onartu du saltzen diren tokiko elikagaiek bete beharreko baldintzak arautzeko. Dekretu berriak honako gai hauek definitzen ditu: • Produktuek bete behar dituzten higiene eta osasun baldintzak. • Produktua non sortzen den eta produkzioak eta saltzeko banaketak dituen etapak. • Zer informazio agertu behar den etiketetan, hala nola, osagaiak, alergiak eragin ditzaketen, jasangarritasun -arauak betetzen dituen... • Nola egin behar den produktu horien publizitatea.", "score": 0.2235283224557969 } ] }, { "id": "412", "alignments": [ { "src": "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokari buruzko zuzentaraua", "tgt": "Europako Parlamentuak bi zuzentarau berri onartu ditu: • Europako desgaitasunaren eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelei buruzko zuzentaraua. • Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokari buruzko zuzentaraua. Emakumeen indarkeriaren aurkako borrokari buruzko zuzentaraua Zuzentarau horrekin, emakumeen indarkeriaren aurkako borrokan lan egiten eta hobetzen jarraitu nahi da.", "score": 0.6374309730471235 }, { "src": "Orain, Parlamentuak onartu ondoren, hurrengo urratsa da EBko Kontseiluak Zuzentaraua formalki onartzea. Gero, EBAOn argitaratuko da, eta 20 egunera jarriko da indarrean. Hori datozen asteetan gertatuko da. Une horretatik aurrera, estatuek hogeita hamar hilabete dituzte beren ordenamendu juridikoan beharrezkoak diren xedapenak onartu eta argitaratzeko, araudian ezarritakoa lortzeko (Zuzentarauaren transposizioa), eta berrogeita bi hilabete xedapen horiek aplikatzeko.", "tgt": "Orain, Europako Kontseiluak onartu behar ditu bi zuzentarauak Europar Batasunean aplika daitezen.", "score": 0.35805993472948244 }, { "src": "Desgaitasunaren Europako Txartelak eta desgaitasuna duten pertsonentzako Aparkatzeko Europako Txartelak Estatuko txartelen titularren baldintza gehienak erabiltzeko aukera emango diete titularrei, bai eta horien laguntzaileei eta laguntzako animaliei ere.", "tgt": "Desgaitasunaren Europako txartelari eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelari buruzko zuzentaraua Gainera, txartel horien titularrek, haiekin doazenak eta laguntza-animaliek bidaiatzen duten herrialde edo eskualdearen desgaitasunaren txartelen titularren baldintza berberak izango dituzte.", "score": 0.5461507750603823 }, { "src": "Zuzentarauak ez du eraginik desgaitasun-egoera ebaluatzeko eta aitortzeko baldintzak edo desgaitasun bat oinarri hartuta zerbitzu espezifikoak jasotzeko eskubidea zehazteko estatu kideen eskumenean, ez eta desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko baldintzak eta erraztasunak izateko eskubidea ematekoan ere. Ez dio eragiten estatu kideek, estatu, eskualde edo toki mailan, desgaitasun-ziurtagiri bat, desgaitasun-txartel bat edo desgaitasuna duten pertsonentzako beste agiri ofizial bat emateko (edo desgaitasun batean oinarrituta zerbitzu espezifikoak izateko eskubideari buruzko erabakiak hartzeko) duten eskumenari ere.", "tgt": "Zuzentarau horrekin desgaitasunaren txartel bat sortuko da Europar Batasun osorako. Horrela ziurtatu nahi dute, Europar Batasuneko beste herrialde edo eskualde batera bidaiatzen dutenean, desgaitasuna duten pertsonek zerbitzu guztiak baldintza berberekin izan ditzaketela. Adibidez, aparkatzeko plaza erreserbatuak izatea, tasak deskontudunak edo doan izatea...", "score": 0.19101876736296491 }, { "src": "Arau berriak iraupen laburreko egonaldiei eta Erasmus+ bezalako mugikortasun-programa baterako beste estatu kide batera lekualdatzen diren desgaitasun-txartelen titularrei bakarrik aplikatuko zaizkie.", "tgt": "Zuzentarau berri hau bakarrik izango da: • Europar Batasuneko beste herrialde batera denbora gutxirako bidaiatzen denerako. • Desgaitasunaren txartela duten eta Erasmus+ bezalako programetan parte hartzen duten pertsonentzako, hau da, Europar Batasuneko beste herrialde batera hilabete batzuetan ikastera doazen ikasleak.", "score": 0.34855368858566566 }, { "src": "Desgaitasunaren Europako Txartela formatu fisikoan emango da, eta, eskuragarri dagoenean, formatu digitalean. Doakoa izango da, baita berritzea ere. Horren gainean eskumena duten estatuek eta estatuz azpiko gobernuek erabakiko dute galdu edo hondatuz gero kobratu ala ez. Desgaitasuna duten pertsonentzako Aparkatzeko Europako Txartela ere formatu fisikoan emango da.", "tgt": "Txartelek ezaugarri hauek izango dituzte: • Desgaitasunaren Europako txartela txartel fisikoa izango da. Aurrerago, formatu digitalean ere egongo da. Doan izango da beti, eskatzen den lehen aldian eta berritzen denean. Eta herrialde bakoitzak erabakiko du zerbait kobratuko duen txartela egoera txarrean badago edo galtzen bada. • Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko Europako txartela txartel fisikoa izango da. Eta herrialde bakoitzak kobratu ahal izango du eskatzen den lehen aldian eta berritzen denean. • Bi txartelek informazioa ingelesez eta txartela ematen duen herrialdeko edo eskualdeko hizkuntzetan izango dute.", "score": 0.3286576039061977 }, { "src": "Estatuek eta herrialdeek txartela emateko eta berritzeko administrazio-kostuak kobratu ahal izango dituzte. Txartelak ingelesez eta txartela ematen duen estatu kideko hizkuntzan edo hizkuntzetan emango dira. Zuzentarauak EBko herrialdeei eta Batzordeari eskatzen die txartelak ezagutzera emateko, bereziki Europako webgune zentralizatu bat sortuz. Webgune hori estatuko eta estatuz azpiko webguneei lotuta egongo da, eta txartelak nola lortu, erabili eta berritu jakiteko eta lehentasunezko baldintzei buruzko informazioa emango da bertan.", "tgt": "Txartel hauek ezagutarazteko, Europako Batzordeak web orri bat sortu behar du. Web orria ere konektatuta egon beharko du herrialde eta eskualde bakoitzeko web orriekin eta txartelei buruzko informazio guztia emango du: • nola eskatu, erabili eta berritu • pertsona desgaituei eskaintzen dizkien zerbitzu bereziak.", "score": 0.3660594282202391 }, { "src": "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokari buruzko zuzentarau bat ere onartu du Estrasburgoko Parlamentuak, eta ziber indarkeriaren aurkako lege zorrotzagoak, biktimentzat arreta hobea eta bortxaketak prebenitzeko neurriak eskatzen ditu. Era berean, emakumeen mutilazio genitala eta ezkontza behartua debekatzen ditu, eta orientazio espezifikoak ezartzen ditu linean egindako delituetarako, informazio pribatua zabaltzea eta exhibizionismo zibernetikoa barne direla.", "tgt": "Zuzentarau horrek eskatzen du Europar Batasuneko herrialde eta eskualdeetan: • Legeak gogorragoak izatea ziberindarkeria bezalako gaietan. • Biktimei laguntza hobea eta gehiago eskaintzea. • Neurriak hartzea bortxaketak prebenitzeko. Gainera, zuzentarauak debekatu egiten ditu: • Emakumeen mutilazio genitala, hau da, klitoriaren zati bat edo klitori osoa moztea emakume edo neskato bati. • Ezkontza behartua, hau da, neska edo emakume bat gizon batekin ezkontzera behartzen denean.", "score": 0.35156995063456137 }, { "src": "Era berean, araudiak inguruabar astungarrien zerrenda zehatzago bat ere jasotzen du zigor zorrotzagoak dakartzaten delituentzat, horien artean daude figura publikoen, kazetarien edo giza eskubideen defendatzaileen aurka egindako krimenak. Jaso diren beste delitu batzuk dira biktimak zigortzeko asmoa beren generoagatik, sexu-orientazioagatik, azal-koloreagatik, erlijioagatik, jatorri sozialagatik edo uste politikoengatik, bai eta pertsona baten «ohorea» zaintzeko edo leheneratzeko ere.", "tgt": "Gai honen inguruan lanean jarraitzeko eta aurrera egiteko, zigorrak gogorragoak izatea eragiten duten egoeren zerrenda osatuagoa egin da. Adibidez, kazetariak hiltzea, giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonak hiltzea, biktimak zigortzea beren generoagatik, larruazalaren koloreagatik, erlijioagatik...", "score": 0.24666975127836446 }, { "src": "Zuzentarauak lehentasuna ematen die biktimen segurtasunari eta ongizateari, bizitoki babestuetarako sarbidea barne dela. Ezartzen du osasun-arretak irisgarria izan behar duela, sexu- eta ugalketa-osasuneko zerbitzuak alde batera utzi gabe. Estatu kideetako agintariek betebehar zorrotzagoak izango dituzte txostenak egiteko eta frogak biltzeko. Era berean, herritarrak sentsibilizatu beharko dituzte, baimenik gabe sexu-harremanak izatea delitutzat hartzearen inguruan. Estatu kideek hiru urte izango dituzte xedapenak aplikatzeko.", "tgt": "Zuzentarau honen bidez, lehentasuna eman nahi zaio biktimen segurtasunari eta ongizateari. Adibidez, etxebizitza babestuak eskaintzea eta osasun- eta sexu - eta ugalketa -osasuneko zerbitzuak eskaintzea. Horretarako, Europar Batasuneko herrialde bakoitzak honako hauek egin beharko ditu: • Gai horri buruzko txostenak egin eta frogak jaso. • Herritarrak sentsibilizatzea argi izan dezaten sexu-harremanak beste pertsonaren baimenik gabe izatea bortxaketa eta delitua dela.", "score": 0.4716132659526682 } ] }, { "id": "413", "alignments": [ { "src": "Sailburuak adierazpen horiek egin ditu \"Zentzumen guztiak haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurka. Hautemate goiztiarra eta komunikazioa\" jardunaldiaren esparruan. Jardunaldi horiek Bilbon egin dira, haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta. Alde horretatik, Melgosak nabarmendu du ezin dela \"amore eman haurren eta nerabeen aurkako indarkeriaren gaitzespenean. Eskubide osoko pertsona horien aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa da. Eta, gainera, eraso horrek giza, gizarte eta ekonomia kostu izugarriak ditu\".", "tgt": "Apirilak 25 haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Egun horretan, Bilbon ospatu zen \"Zentzumen guztiak haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurka. Hautemate goiztiarra eta komunikazioa\" jardunaldia. Gainera, esan du Eusko Jaurlaritza edozein indarkeria-egoeraren aurka dagoela. Horregatik, lanean jarraituko du pertsona guztien giza eskubideak defendatzeko, indarkeriak kalte handia egiten baitio gizarte osoari.", "score": 0.42489076681632787 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzak haurrei eta nerabeei arreta emateko Zeuk Esan zerbitzua indartu du. Adingabeei eta horien inguruko helduei informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dien zerbitzua batez ere 116111 telefono-zenbakiaren bidez ematen da. Berdintasun, Justizia eta Gizarteko Politiketako jarduneko sailburuak gaur jakitera eman duenez, maiatzaren 2tik, ostegunetik, aurrera, telefono-zenbaki hori \"eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan\" egongo da operatibo.", "tgt": "Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarteko Politiketako sailburuak parte hartu zuen jardunaldian. Zeuk Esan haurrei eta nerabeei arreta ematen dien telefono-zerbitzua da, duten edozein kezka motarekin laguntzeko. Zeuk Esan, haurrei eta nerabeei arreta emateko telefono-zerbitzuak, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan emango du arreta 116111 telefonoan. Zerbitzu honetan adingabeei edozein motako kezkei buruz telefonoz informazioa eta aholkuak eman eta bideratzen zaie.", "score": 0.4361574413255537 }, { "src": "Datorren ostegunetik (maiatzaren 2tik) aurrera, telefonoak eguneko 24 orduetan emango du zerbitzua. Telefonoaren beste aldetik, psikologoek edo gizarte-hezitzaileek adingabeei eragiten dieten era guztietako egoerei erantzungo diete, haiekin harremanetan jartzen direnak adingabeak izan edo horien inguruko pertsona helduak izan.", "tgt": "Jardunaldi honetan, Melgosak igarri zuen maiatzaren 2tik aurrera, Zeuk Esan zerbitzua eguneko 24 orduetan hasiko dela funtzionatzen. Zeuk Esan zerbitzuan haur eta nerabeen gaietan espezializatutako profesionalak aritzen dira lanean, hala nola gizarte-hezitzaileak edo psikologoak.", "score": 0.3703636101567979 }, { "src": "Melgosa sailburuak Bilbon egin den \"Zentzumen guztiak haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurka\" jardunaldien esparruan eman du berrikuntzaren berri", "tgt": "Melgosak esan du hobekuntza honekin, Eusko Jaurlaritzak zerbitzu onuragarria eta azkarra eman nahi duela haurren eta nerabeen aurkako edozein indarkeria-egoeratan.", "score": 0.21931043853928134 }, { "src": "\"Adingabeei zuzendutako baliabidea da, baina inguruan gauden pertsona helduak ere artatzen ditu: amak, aitak, beste senide batzuk eta profesionalak, besteak beste, irakasleak, jarduera ludikoetako begiraleak, medikuak eta beste batzuk\", azaldu du Melgosak, eta adierazi du Zeuk Esan zerbitzua \"baliagarria eta arina\" dela, eta \"2023an bakarrik 1.625 kontsultari erantzun\" ziela.", "tgt": "Nola funtzionatzen du Zeuk Esan zerbitzuak Zerbitzu hau adingabeekin dauden eta haiekin zerikusia duten gaiei buruz aritu nahi duten helduentzat ere bada, hala nola gurasoak, senideak, irakasleak, medikuak...", "score": 0.3377531052530062 }, { "src": "Zeuk Esan zerbitzua haurrekin eta nerabeekin zerikusia duten gaietan espezializatutako profesionalek osatzen dute, eta orientazioa, aholkularitza eta informazioa ematen ditu. 116111 telefono-zenbakira egiten diren deiak doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan. Zerbitzuak, 116111 telefonoaz gainera, beste komunikazio-kanal batzuk ere baditu: newsletter bat, web-orri bat (www.euskadi.eus/zeukesan) eta sare sozialetako profilak.", "tgt": "Deiak doakoak eta anonimoak dira, hau da, ez da ezagutzen deitzen duen pertsonaren izena. Gainera, dei hori ez da agertzen telefonoaren fakturan. Interesa izanez gero, hemen aurki dezakezu informazio gehiago: • euskadi.eus/zeukesan web orrian • sare sozialetan: Facebook, Instagram... • zerbitzuko newsletter edo berrien buletinaren bidez.", "score": 0.22134747568212013 }, { "src": "2023an, Zeuk Esan zerbitzuak 1.248 pertsonaren bidez egindako 1.625 kontsulta artatu zituen, guztira. Pertsona horien % 56 adingabeak izan ziren (697) eta % 40 gertuko pertsona helduak (496) eta % 4 profesionalak (55). Adingabeen artean, kontsulta gehien 16 urtetik 18 urtera bitartekoek egin zituzten (525, % 72); eta nesken eta mutilen arteko proportzioa antzekoa izan zen (% 51 gizonezkoak izan ziren 2023an). Helduen artean, eskaeren % 61,5 (339) gurasoek egin zituzten.", "tgt": "Zeuk Esan zerbitzuaren datuak 2023an 2023an zehar 1.600 dei baino gehiago jaso ziren. 1.248 pertsona ezberdinek egin zituzten: • 697 adingabeak ziren, gehienak 16 eta 18 urte bitartekoak. Deitu duten neska eta mutil kopurua ia bera da. • 496 adingabeekin dauden helduak ziren eta horietatik 339 gurasoak ziren. • 55 profesionalak ziren. Adingabeek deitzeko arrazoia eta kezkatzen zituzten gaiak hauek ziren: • psikologikoki ondo ez egotea, adibidez, antsietatea, estresa, beldurra... izatea • bere adineko pertsonekiko harremanak • familia-harremanak.", "score": 0.3282828478151906 } ] }, { "id": "414", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.2561104200485534 }, { "src": "Amaitzeko, kazetarien galderei erantzunez, bozeramaileak, Gobernuaren izenean, pasa den igandeko hauteskundeen balorazioa egin du. Zupiriak adierazi duenez, Gobernua pozik dago emaitzekin eta herritarrek agertutako konfiantzarekin. \"Kanpainak aukera eman du programak eta proposamenak aurkeztu eta eztabaidatzeko, kanpaina normaltasunez igaro da eta parte hartzea garrantzitsua izan da\" esan du. \"Gobernu talde gisa, gobernu programa osatu genuen konpromiso zehatzekin, puntuz puntu bete duguna neurri handi batean, beraz, Gobernu Programan jasotako eta herritarrekin hartutako konpromisoak bete ditugu\" gaineratu du. Azkenik, bozeramaileak esan du datozen asteetan funtzioetan, aurrekontuei lotuta har ditzaketen erabakiak hartuko dituztela eta sailez sail esku artean dutena, bete dena eta betetzeko dagoena aztertuko dutela gobernu berriak informazio guztia izan dezan.", "tgt": "Apirilaren 21eko hauteskundeen emaitzak Bingen Zupiriak esan du Eusko Jaurlaritza pozik dagoela apirilaren 21eko hauteskundeen emaitzekin. Izan ere, aurreko hauteskundeetan baino pertsona gehiagok bozkatu dute eta jende askok konfiantza izan du gobernu honengan, haien alde bozkatuz. Hurrengo asteetan, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du, aurrekontuekin zerikusia duten gai administratiboak ixteko. Gainera, sail bakoitzak lan egingo du gobernu berrirako gai guztiak itxita eta antolatuta uzteko.", "score": 0.27379103147855816 }, { "src": "• Zupiria: \"Gobernu Programan jasotako eta herritarrekin hartutako konpromisoak bete ditugu\"", "tgt": "Gainera, Eusko Jaurlaritzak gobernu-programa eta herritarren beharrei erantzuteko konpromisoa bete dituela esan du.", "score": 0.3526854702306056 }, { "src": "Gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran hainbat dirulaguntza lerro onartu ditu Jaurlaritzak. Horien artean Zupiriak nabarmendu ditu, batetik, ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko dirulaguntzen deialdia , film luzeak, film laburrak eta serieak barnebiltzen dituena. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 7.280.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara, beraz, aurreko ekitaldian baino 4,8 milioi euro gehiago.Nobedade gisa, ikus-entzunezko ekoizpena (film luzeak eta laburrak) sustatzeko laguntzen bi modalitateak handitu egin dira, eta, era berean, aurten modalitate berri bat sortu da, nazioarteko bokazio argia eta berritzailea duten euskarazko serieen sorkuntza sustatzeko. Modu honetara, euskarazko jatorrizko bertsioko ikus-entzunezko serieen lehen denboraldia kalitate handikoa eta nazioarteko bokazio argi eta berritzailekoa egiten lagundu nahi da eta helburu horrekin 2.000.000 euroko aurrekontua izango du atal berri honek. Zupiriak azaldu duenez, iazko deialdian guztira 29 proiektu izan ziren Kultura eta Hizkuntza Politika sailen laguntzekin aurrera atera zirenak.", "tgt": "Ikus-entzunezko euskarazko ekoizpenari laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du ia 7.3 milioi euroko laguntza ematea serieak, film luzeak eta film laburrak sortzeko eta ekoizteko. Laguntza horien artean, aurten laguntza berri bat dago euskarazko serieen lehen denboraldia sortzeko. Serie berritzaileak eta kalitatezkoak izan beharko dute eta beste herrialde batzuetan ere saldu eta ikusi ahal izango direnak. Laguntza berri honetarako 2 milioi euro emango dira. • urtean, laguntza horri esker 29 proiektu jarri ziren martxan. Horregatik, aurten Eusko Jaurlaritzak laguntza hauetan ia 5 milioi euro gehiago gastatuko ditu.", "score": 0.4995606422574757 }, { "src": "Bestetik, Hezkuntza sailaren eskutik, 2024-2025 ikasturtean hizkuntza-normalkuntzako Ulibarri Programarako dirulaguntzak onartu dira gaurko bileran. Guztira 1.200.000 eurokoa da partida hau eta dagoeneko programan parte hartzen ari diren edo parte hartu nahi duten itunpeko ikastetxeei zuzendua dago. Zupuriak azaldu du Hezkuntza Sailak 1996-1997 ikasturtean abian jarri zuela hizkuntza-normalkuntzako Ulibarri Programa eta ikastetxe publikoek zein itunpekoek har dezaketela parte. \"2023-2024 ikasturtean, Euskadiko 410 ikastetxe dira partaide programan: 231 ikastetxe publiko eta 179 itunpeko\" adierazi du. Ulibarriren helburua da itunpeko ikastetxeei laguntzea euskararen erabilera normalizatzeko proiektuak susta ditzaten, hezkuntza-komunitatearen egunerokoan euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko.", "tgt": "Ulibarri programa Eusko Jaurlaritzak 1,2 milioi euroko laguntza ematea onartu du 2024-2025 ikasturtean Ulibarri programan parte hartzen duten edo parte hartu nahi duten itunpeko ikastetxeei . Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza eta erabilera indartu nahi ditu unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeetan. Horrela jarduerak eta proiektuak bultzatzeko, ikasleek, haien familiek eta irakasleek egunerokoan euskara gehiago erabil dezaten. 2023-2024 ikasturtean, 410 ikastetxek parte hartu dute Ulibarri programan: • 231 ikastetxe • 179 itunpeko ikastetxe.", "score": 0.4435096909290819 }, { "src": "Era berean, Gobernu Kontseiluak zuzeneko dirulaguntza bat onartu du gaur eta hortaz, baimendu zaio Gasteizko aireportua sustatzen duen sozietateari, VIAri, 4,5 milioi euroko zuzkidura datozen lau urteetarako, 2024tik 2028ra bitartean. Laguntza honen bidez Arabako eta Euskadiko aireportu-jarduera komertzial eta turistikoa bultzatu nahi da, etxeko eta nazioarteko helmugekin bidaia-eragiketa erregularrak eginez. \"Forondako aireportuko bidaiarien bilakaera nabarmena izan da azken urteotan, % 78ko hazkundea izan du pandemiaren aurreko urteetatik eta 2023an adibidez 310.000 pertsonako mugimendua erregistratu zuen\" azaldu du bozeramaileak.", "tgt": "Gasteizko aireporturako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du 4,5 milioi euroko laguntza ematea VIAri, Gasteizko aireportua hobetzeko lan egiten duen enpresari. Laguntza hori hurrengo 4 urteetarako izango da, 2024tik 2028ra arte. Horrekin, estatuko eta nazioarteko hegaldi gehiago bultzatu nahi dira aireportutik. Izan ere, azken urteotan, ia ehuneko 80 hegaldi gehiago daude aireportu horretan. Eta 2023an, 300 mila pertsona baino gehiago joan ziren edo iritsi ziren hegazkinez aireportu honetara.", "score": 0.39549035485968465 }, { "src": "Azkenik, ekintzailetzan laguntzeko eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko 2024ko laguntzak ere onartu ditu Gobernu Kontseiluak gaurko bileran. Deialdiaren aurrekontua 1.300.000 eurokoa da, turismo-ekintzailetza eta lehiakortasuna indartzeko eta bultzatzeko. Helburua da Euskadin tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzen laguntzea, euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza teknologikoa ahalbideratzea eta sektore seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri bat bultzatzea.", "tgt": "Turismo-enpresei laguntzak Eusko Jaurlaritzak turismo-enpresei 1,3 milioi euroko laguntza ematea onartu du. Enpresa berriek eta martxan dauden enpresek eska dezakete laguntza hori lehiakorragoak izateko eta teknologia erabiliz berritzeko. Laguntzak ere badira turismo-zerbitzu berri irisgarriak eta jasangarriak sortzeko, hau da, pertsona guztiek erraz erabil ditzaketen eta ingurumena kaltetzen ez duten zerbitzuak.", "score": 0.3278278641574877 }, { "src": "Gaurko Gobernu Kontseiluan jorratu eta onartutako beste hainbat gaiei dagokienez, 2025eko lan-egutegia onartu da. Lan eta Enplegu sailak aurkeztu duen Egutegi horrek 2024ko jaiegunen data berak ditu, eta nobedade gisa abenduaren 8a gehitu da (2024an jai hau igandean izango da) eta ez da agertzen urriaren 12a, 2025ean igandea delako.", "tgt": "2025eko lan-egutegia Eusko Jaurlaritzak onartu du 2025. urterako lan-egutegia.", "score": 0.3920893709081457 } ] }, { "id": "415", "alignments": [ { "src": "Halaber, gaurko Gobernu Kontseiluak onartu du Onkologikoa Euskal Osasun Zerbitzuan, Osakidetzan, behin betiko integratzeko hitzarmena sinatzea. Hitzarmen horren bidez egituratuko da Onkologikoa izeneko osasun-zentroa Euskadiko Osasun Sisteman integratzeko prozesua. Horrela, osatuko da 1988an, Euskal Osasun Zerbitzuak Institutu Onkologikoarekin egindako ituna bere gain hartu zuenean, hasi zen prozesua. Itun horren ondoren, Osakidetzako pazienteentzako onkologia-zerbitzuen kontratazioa arautzeko sinatutako beste itun batzuk etorri dira eta horiek jada Osasun Sailarekin sinatu dira. Osasun Planean islatzen denaren ildotik, 2018-2023 aldirako Euskadiko Onkologia Plana prestatu zuen. Plan horretan definitutako asistentzia-ereduak diziplina anitzeko ikuspegia du, eta pazienteen premia globalei erantzungo dien tratu humanizatua du ardatz. Plan horren helburua da, halaber, diagnostikorako denborak murriztea eta esku-hartze konplexuenak erreferentziazko unitateetan metatzea, behar den esperientzia bildu ahal izan dadin.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu: Hitzarmen horrekin amaitzen da 1988an hasi zen prozesua, Osakidetzako pazienteei onkologia-zerbitzuak eman ahal izateko. Eta hemendik aurrera, Osakidetzak bere kabuz kudeatu ahal izango du dena. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 2018-2023 Plan Onkologikoa beteko du. Plan horren bidez, pazienteei eskaini nahi zaizkie tratu hurbilagoa, haien behar guztiei erantzutea eta diagnosirako denbora gutxiago behar izatea.", "score": 0.323726899712495 }, { "src": "Bestalde, Gobernuak onartu du indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoa arautzen duen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legea garatzen duen dekretua. Laguntza berri horren abiapuntua da adingabe umezurtz horiek emakumeen aurkako indarkeriaren biktima zuzenak direla aitortzea, eta kaltea konpontzen laguntzeaz gain, zaurgarritasun-egoera bereziaren ondorioz hildako biktimen seme-alabei ematen zaien laguntza indartzeko betebeharra betetzea ahalbidetzen du. Urtero emango den laguntza bat da, eta adin-nagusitasunera arte edo 25 urtera arte jasoko da, baldin eta ikasten ari badira, mendekoak badira eta/edo desgaitasunen bat baldin badute. Dekretua atzeraeraginezko izaerarekin onartu da, 2003tik arau hau indarrean sartu arteko seme-alabei ordaina emateko.", "tgt": "Euskadik 3 eskumen berri izango ditu 3 dekretu horiekin legeztatzen dira espainiar gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak adostutako akordioak. Adingabe horiek 18 urte bete arte kobratu ahal izango dute laguntza hori. Eta 25 urte arte ikasten ari direnentzat, edo desgaitasuna edo mendekotasuna dutenentzat.", "score": 0.1479603218770582 }, { "src": "Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da Gobernu Kontseiluaren gaurko bileraren buru. Gaurko bileran, besteak beste, azken hiru transferentzien dekretuak , hain zuzen ere, aldirietako trenbideen, atzerriko unibertsitate tituluen homologazio eta parekatzearen eta autonomia pertsonalaren fasean nazioarteko babesa duten onuradunen harrera sistemaren arloetan eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkiola ziurtatzen duten Dekretu proiektuak. Hiru eskualdaketak martxoaren 11n adostu ziren Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoan. Dekretuak apirilaren 19an sartuko dira indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratzen direnean.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak Dekretu onartu ditu Euskadiri 3 eskumen berri emateko. Horrela zerbitzu hauek kudeatuko dituzte: • Aldiriko trenak: Euskadik kudeatuko du Bizkaiko eta Gipuzkoako tren-zerbitzua. Hau da, ordutegiak, tarifak eta halakoak erabakiko ditu. • Atzerrian egindako ikasketen tituluak homologatzea Euskadin bizi diren eta erroldatuta dauden pertsonentzat. Nazioarteko babesa duten pertsonen harrera, Euskadin gizarteratzean laguntzeko.", "score": 0.14440059812193626 }, { "src": "• Jaurlaritzak Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integrazio hitzarmena sinatzea onartu du", "tgt": "Onkologikoa Osakidetzan integratzeko hitzarmena Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Onkologikoa Osakidetzan, Euskal Osasun Zerbitzuan sartuko duen hitzarmena sinatzeko.", "score": 0.602367842430834 }, { "src": "• Adingabeko seme-alabentzako eta indarkeria matxistaren biktima diren umezurtzentzako dirulaguntza arautzen duen dekretua onartu da", "tgt": "Indarkeria matxistaren biktimen seme-alaba umezurtz adingabeentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du indarkeria matxistaren biktima izan diren eta umezurtz geratu diren seme-alaba adingabeentzako laguntzen dekretua. 2003tik umezurtzak diren adingabeek eskatu ahal izango dute laguntza hori. Laguntza horrekin, Eusko Jaurlaritzak aitortu nahi du seme-alabak ere indarkeria matxistaren biktima direla eta jasaten duten kaltea konpontzen ere lagundu nahi du.", "score": 0.613886512349086 }, { "src": "Era berean, Eusko Jaurlaritzak onartu du nekazaritza-, elikagai- eta arrantza- eta akuikultura-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzetarako 2024-2025 ekitaldirako deialdia egiteko agindua ekitaldirako (LEHIATU INBERTSIOA programa). Ia 17 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura duen programa bat da eta laguntza horien bidez, elikagaiak, basogintza eta elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak finantzatuko dira. Lehiatu Inbertsioa programa inbertsio berriak egiten dituzten jarduneko enpresei zuzenduta dago edo enpresa berri bat irekitzera bideratuta.", "tgt": "Leihatu Inbertsioa programa Eusko Jaurlaritzak onartu ditu ia 17 milioi euroko Lehiatu Inbertsio programako laguntzak. Laguntza horiek nekazaritza, elikagai, arrantza eta akuikulturako produktuak hobetzeko dira, baita gehiago saldu ahal izateko ere. Laguntza horiei esker, Euskadiko produktu horien industriek eta enpresek urtebeteko edo urte batzuetarako inbertsioak egin ahal izango dituzte.", "score": 0.3647009767305183 }, { "src": "Euskaren sustapenari lotuta, Eusko Jaurlaritzak 3,7 milioi euroko dirulaguntzak onartu ditu euskara ikasteko doakotasuna finantzatzeko eta 1,7 miloi bideratuko ditu gizarte-bizitzan euskara sustatu, garatu eta normalizatzea helburu duen \"Euskalgintza\" deialdira. Merkataritzari dagokionez, Jaurlaritzak 4 milioi bideratu ditu merkataritza-establezimenduak eta Euskadiko merkataritza-jarduerekin lotutako zerbitzuak modernizatzeko laguntzetara eta 2 milioi euro Euskadiren dinamizazio eta lehiakortasun komertzialera.", "tgt": "Euskara gehiago ikasteko eta erabiltzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak 3,7 milioi euroko laguntza onartu du jende gehiagok euskara doan ikas dezan. Euskalgintzak ere 1,7 milioi euroko dirulaguntza onartu du euskara normalizatzeko eta eguneroko bizitzan gero eta jende gehiagok euskaraz hitz egiteko proiektuak bultzatzeko. Euskadiko merkataritzarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro ematea onartu du Euskadiko saltokientzako laguntzetarako.", "score": 0.33335252162719126 } ] }, { "id": "416", "alignments": [ { "src": "Atzo goizean, 82 urterekin, José Antonio Ardanza Garro Lehendakaria zendu zen. Goian bego.", "tgt": "Apirilaren 8an, 82 urterekin hil zen José Antonio Ardanza Garro Lehendakaria. Hori dela eta, Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazpen bat egin du. José Antonio Ardanza Lehendakariaren ibildidea", "score": 0.605103036122549 }, { "src": "Bere senitartekoei doluminak, hurbiltasuna eta maitasuna helarazi nahi dizkiet, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Euskadiko erakunde guztien izenean, eta euskal gizartearen izenean. Bere hurbileko pertsona guztiei, bere lagun guztiei eta bere bizitzan bidelagun izan zituen lantalde guztiei ere sentimendu hauek helarazi nahi dizkiet.", "tgt": "Lehendakariak agur bero bat eta dolumina helarazi nahi izan die Ardanza Lehendakariaren familiari, lantaldeei eta lagunei Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko erakunde guztien izenean.", "score": 0.478265831593076 }, { "src": "Ardanza Lehendakariaren ibilbideak zerbitzu publiko ondradua irudikatzen du, euskal gizartearen hobe beharrari biziki lotua, bai eta Euskadiren eta bere Autogobernuaren orainari eta etorkizunari ere.", "tgt": "Baita gogorarazi du Ardanza Lehendakariak egindako lan garrantzitsua euskal gizarteagatik, Euskadigatik eta autogobernuaren alde.", "score": 0.24224548398322332 }, { "src": "Bere ondarea euskal gizartearekiko entrega eta konpromiso eredua da, gure Herrian ardura publiko bat geure gain hartzen dugun pertsona guztiontzat. Berba batek ezin hobeto laburbiltzen du Ardanza Lehendakariak guztiongan pizten duen sentimendua: errespetua.", "tgt": "Eredu eta erreferente izan zen euskal gizartearentzat bai Lehendakari gisa, bai pertsona gisa, lan egin zuen euskal erakunde bakoitzean egindako guztiagatik eta partekatu zuen guztiagatik. Gainera, Ardanza Lehendakariak egindako guztia euskal herriarekiko konpromisuaren adibide bat da, politikan lan egiten duten guztientzat. Ardanza Lehendakaria gogoratzean, hitz bakarra datorkigu burura: errespetua.", "score": 0.241840324947376 }, { "src": "Ardanza Lehendakaria Elorrion jaio zen, 1941ean, Frankoren diktadurapean bizi zen hiribildu batean, non gure herriko hamaika lekutan bezala, agerikoak ziren estatu-kolpearen ondorio politiko, ekonomiko eta sozialak, bai eta gerraren arrasto fisikoak ere.", "tgt": "Ardanza Lehendakaria Elorrion jaio zen, 1941ean Frankoren diktadurapean. Garain hartan, Elorrion eta Euskadiko gainerako herrietan gerra zibilaren ondorio ekonomikoak, sozialak eta politikoak jasan izan zituzten.", "score": 0.49283165550479396 }, { "src": "Testuinguru horrek Ardanzaren eta belaunaldi oso baten gaztaroa baldintzatu zuen, uneoro gure Herriaren askatasuna eta demokrazia amesten.", "tgt": "Horrek markatu zuen Ardanzaren eta Euskadiko demokraziaren eta askatasunaren alde borrokatu zuten pertsonen belaunaldi oso baten gazte-denbora.", "score": 0.4245181978484926 }, { "src": "Euzko Alderdi Jeltzalearen eta EGIren kide izan zen diktadura garaitik. Bere konpromiso politiko eta instituzionalaren aurretik, sozialki lotua eta atxikia egon zen, bai esparru kooperatibori, bai enpresa munduari.", "tgt": "Horregatik, gaztea zenetik Euzko Gaztedi Indarraren (EGI) kide izan zen, Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) gazte erakundea. Gazte-gaztetatik, lan egin zuen ere Euskadiko kooperatiben eta enpresen gaian.", "score": 0.3871367346054973 }, { "src": "Arrasateko alkatea izan zen, 1979tik 1983ra; Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, 1983tik 1985era.", "tgt": "Pixka bat beranduago hasi zuen karrera politikoa Euzko Alderdi Jeltzalean: • Arrasateko alkatea izan zen, 1979tik 1983ra. • Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan zen, 1983tik 1985era. • Euskadiko Lehendakaria izan zen, 1985etik 1999ra.", "score": 0.6857000149897318 }, { "src": "1985eko urtarrilaren 26an Lehendakari karguaren zina egin zuen Gernikako arbolaren aurrean. Bere konpromisoa adierazi zuen, Agirre Lehendakariak erabili zituen hitzekin:", "tgt": "1985ko urtarrilaren 26an Lehendakari karguaren zina egin zuen Gernikako arbolaren aurrean. Eta Agirre Lehendakariaren hitz berak erabili zituen:", "score": 0.9276184544587638 }, { "src": "\"Jaungoikuaren aurrean apalik, Euzko-lur ganian zutunik, asabearen gomutaz, Gernika'ko zuaizpian nere aginduba ondo betetzia Zin dagit\".", "tgt": "\"Jaungoikuaren aurrean apalik, Euzko-lur ganian zutunik, asabearen gomutaz, Gernika'ko zuaizpian nere aginduba ondo betetzia Zin dagit\". Garai hartako euskararekin hau esan zuen: \"Jaungoikoaren aurrean umil, euskal lurraren gainean zutik, arbasoen oroimenez, Gernikako Arbolaren azpian zin dagit ondo beteko dudala nire agindua\".", "score": 0.9910841380515615 }, { "src": "Lehendakari gisa euskal gizartearen aurrerapenari utzitako ondarea luzea eta zabala da, Autogobernuaren garapenean bereziki. Bere ekarpenak laburbiltzeko, hiru zertzelada emango ditut.", "tgt": "Lehendakari gisa aritu zen 14 urteetan, euskal autogobernua sortzeko eta sendotzeko lan egin zuen.", "score": 0.23299460957175344 }, { "src": "Lehenengo eta behin, etenik gabe lan egin zuen, Euskadiren susperraldi ekonomikoa bultzatzeko, industria-krisi eta –birmoldaketa baten barruan eta bere ondoren. Bere gobernuek gizarte-neurri aitzindariak abiarazi zituzten, euskal gizartearen kohesioa bermatzeko.", "tgt": "Urkulluk adierazpenean aipatu ditu Ardanza Lehendakariak egin zituen eta bere nortasuna nolakoa zen erakusten duten 3 gauza garrantzitsuenak: • Euskadiren suspertze ekonomikoa bultzatu zuen krisialdi handi batean. Bere gobernuetan zehar gizarte-neurri aitzindariak jarri ziren martxan euskal gizartearen batasuna ziurtatzeko. Gaur egun, neurri horiek gure bizitzaren parte dira. • Beti bakearen eta bizikidetzaren alde borrokatu zuen. Elkarrizketa bultzatu eta pertsonen duintasunadefendatu zuen. Beti egon zen indarkeriaren eta terrorismoaren aurka eta horrela helarazten zuen gai horretan euskal gizarteak bizi izan zituen urte zailenetan. • Akordioak lortzeko gaitasuna. Bere pazientziari eta ekinari esker lortu zituen beharrezkoak ziren akordio sozialak eta politikoak. Horretarako, bere balioak eta lan egiten zuen erakundeenak jarraitzen zituen beti.", "score": 0.290543824714965 }, { "src": "Balio humanista eta demokratiko sendoak izan dituen pertsona izan da, beti defendatu zituen bere ideiak, giza balioak, aniztasuna eta elkarbizitza demokratikoa errespetuz. Ardanza Lehendakaria lehen mailako erreferente politiko eta instituzionala izan da Euskadin.", "tgt": "Amaitzeko, Urkulluk esan du Ardanza Lehendakaria erreferente politiko oso garrantzitsua izan zela Euskadin. Izan ere, beti defendatu zituen giza eskubideak, aniztasuna eta elkarbizitza demokrazian.", "score": 0.4164312177248189 } ] }, { "id": "417", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Jonan Fernández, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Jonan Fernández Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.22971372432558473 }, { "src": "Bestetik, Gobernu Kontseiluak 20.000.000 euroko gastua egiteko baimena eman du, INDARTU 2024 PROGRAMA diruz laguntzeko. Programa honek helburu du hobekuntza lehiakorra eta garapen ekonomikoa ekarriko duten inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresak laguntzea. INDARTU 2024 programak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskaintzen ditu. \"Ezkerralde Hedatua eta langabezia-tasaren urteko batez bestekoa %5 baino handiagoa duten Erkidegoko udalerriak sustatu nahi ditu programak, enplegua sortzen duen inbertsio produktiboak sustatzea baita Eusko Jaurlaritzaren jardutea bideratzen duen funtsezko ardatz estrategikoetako bat\" gaineratu du bozeramaileak. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, urtero, enpresentzako laguntza-sortaren barruan, INDARTU programa deitzen du, eta ezaugarri hauek ditu: 1) laguntzak bideratzen dituen zonalde geografikoetan, enpresa berrien nahiz dagoeneko dauden enpresen inbertsio produktiboa sustatzea, 2) zonaldearen araberako diskriminazio positibo bat egitea, langabezia-egoera larriagoa bizi duten zonalde zehatzei zuzendua, 3) inbertsioak behar bezala diruz laguntzeko beharra azpimarratzea eta 4) enpresa bakoitzeko gehienez 3 milioi euroko diru-laguntza finkatzea.", "tgt": "Indartu 2024 programarako laguntzak Laguntza horiek dira enpresek gai hauetan inbertsioak egin ditzaten: • ekonomia eta lehiakortasuna hobetzea • % 5etik gorako langabezia duten Euskadiko eremuak bultzatzea, adibidez, Bilboko Ezkerraldea (Abanto-Zierbena, Erandio, Sestao...). Laguntzak gai hauetarako izango dira: • Enpresa berriek edo dagoeneko martxan daudenek inbertitu dezaten produktuen ekoizpen-prozesua hobetzen, jarduera ekonomiko berriak sortzen... • Langabezian dauden pertsona gehien dituzten herri eta hirietan enplegu gehiago sor dadin. Eusko Jaurlaritzak gehienez 3 milioiko laguntza emango dio enpresa bakoitzari. Eta inbertsioak modu egokian egiten direla ziurtatuko du.", "score": 0.26308323317066556 }, { "src": "• 20 milioi euro industria-deskarbonizaziora bideratuko dira eta beste 20 milioi langabezia tasa altuena duten eremuen garapen ekonomikoa bultzatzera", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro gastatuko ditu 2024 Indartu laguntzen programan. Industria deskarbonizatzeko laguntza Eusko Jaurlaritzak onartu du 20 milioi euro ematea Industria deskarbonitzatzeko programarako.", "score": 0.22786932137610125 }, { "src": "Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen Sailaren eskutik bi dirulaguntza programa onartu ditu Gobernu Kontseiluak gaurkoan. Batetik, Industria Deskarbonizatzeko programa onartu da, 20 milioi euroko aurrekontu-prebisioarekin. Helburua da industria-enpresei laguntzea berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko aukera ematen duten ekoizpen-instalazioetan, instalazio berrietan edo lehendik daudenetan, inbertsioak egin ditzaten, bai energia-kontsumoaren ondoriozkoak, bai ekoizpen-prozesuen ondoriozkoak. Europar Batasunaren Itun Berdeak helburu gisa ezarri zuen Europa klimaren aldetik neutroa den lehen kontinentea izatea hemendik 2050era eta berotegi-efektuko emisioak gutxienez %55 murriztea. \"Hori da Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Planean eta Euskadiko Legebiltzarrak aurten berretsitako Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legean hartzen den konpromisoa; baina klima-neutraltasunaren helburu hori lortzeko, ahalegin handiak egin beharko dira Euskadiko esparru ekonomikoetan, batez ere industria-sarean, industria-instalazioak deskarbonizatzeko inbertsioei aurre egin beharko baitie, hori dela eta, Jaurlaritzak 20 milioi horiek gaitu ditu enpresei zeregin horretan laguntzeko\" azaldu du Zupiriak.", "tgt": "Programa honen bidez, industria-enpresek produktu bat fabrikatzean karbono gutxiago isurtzeko beren instalazioetan inbertitzen lagundu nahi da. Karbonoa fabrikazioan sortzen diren gasak eta ingurumenari kalte egiten diotenak dira. Horrela, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitu ahal izango du Europako Itun Berdearen helburuak betetzeko. Itunak 2050. urterako Europan orain isurtzen den karbonoaren erdia isurtzea nahi du. Helburu hori lortzeko, ahalegin handia egin beharko da industrian eta Euskadiko beste sektore batzuetan. Eusko Jaurlaritzak laguntza horien bidez ahalegin horretan lagundu nahi du. Laguntzez gain, Eusko Jaurlaritzak gai honetan lan egiteko ere baditu: • Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Plana. • Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren", "score": 0.24603555707512126 }, { "src": "• Gazteen emantzipazioa sustatzeko Emantzipa laguntza-programaren lehen hilabetean 4.371 eskaera jaso dira", "tgt": "Gazteentzako Emantzipa programa", "score": 0.46451657204986657 }, { "src": "Jonan Fernandezek gazteen emantzipazioa errazteko abiatutako Emantzipa programaren lehen hilabeteko datuen berri eman du. Azaldu duenez, egiteko epea joan den otsailaren 20an ireki zenetik, 25 eta 29 urte bitarteko 4.371 pertsonak eskatu dute gazteen emantzipazioa bultzatzeko Emantzipa programako laguntza berria. Prestazio hori hilean 300 euro ordaintzean datza, gehienez 24 hilabetez, betiere etxebizitza libre baten alokairuaren, hipotekaren edo mailegu pertsonalaren gastua egiaztatzen bada. Orain arteko eskatzaileen % 52,2 Bizkaikoak dira, % 33,7 Gipuzkoakoak eta % 14,1 Arabakoak. \"Lortutako erantzuna oso positiboa da eta egindako aurreikuspenekin bat dator. Ez da gorabehera negatibo nabarmenik gertatu\" azpimarratu du Fernandezek. Interesa duten gazteek eskabideak aurkezten jarrai dezakete eta biderik zuzenena www.euskadi.eus/emantzipa helbidea da.", "tgt": "2024ko otsailaren 20tik zabalik dago Emantzipa programarako eskabideak aurkezteko epea. Programa horrek 25 eta 29 urte bitarteko gazteak emantzipatzen laguntzen du, hau da, modu autonomoan bizitzen. Programa horri esker, gazteek hilean 300 euro jaso ahal izango dituzte 2 urtez, alokairu-gastuak edo etxebizitza bat erosteko bankuaren mailegua ordaintzeko. Hilabete batean dagoeneko 4 mila eskaera baino gehiago jaso dira: • Erdia baino gehiago Bizkaian bizi diren gazteenak dira. • Ehuneko 33a Gipuzkoan bizi direnenak. • Ehuneko 14a Araban bizi direnenak. Eusko Jaurlaritzak esan du hori oso ona dela eta espero zuten adina pertsona ari direla laguntza eskatzen. Oraindik ere interesa duten gazteek hemen eska dezakete laguntza hori: www.euskadi.eus/emantzipa.", "score": 0.3147275912424348 }, { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai. Esaterako, Gobernu Kontseiluan onartu da Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei edo koalizioei funtzionamendu arrunteko gastuak finantzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen lehenengo ordainketa egitea. Ordainketa hau urtarrilla-apirila bitartekoa da, 1.388.000 eurokoa, baina 2024rako guztira 4.536.000 banatzea dago aurreikusita. Datorren hilean hauteskundeak izango direla ikusita, ordaintzeko geratuko dena urte bukaeran banatuko da apirilaren 21eko emaitzen arabera.", "tgt": "Alderdi politikoentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du alderdi politikoentzako eta alderdien koalizioentzako 2024ko laguntzen lehen ordainketa egitea. Lehenengo ordainketa 1,3 milioi eurotik gorakoa izango da. Laguntza horiek ohiko funtzionamendu-gastuak ordaintzeko dira. Lehen ordainketa horretan ia 1,4 milioi euro jasoko dituzte. Eta gainerako laguntza urte amaieran ordainduko da, apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeengatik. 2024an, 4,5 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte guztira.", "score": 0.45809330559553835 }, { "src": "Bestalde, Gobernuak 2024rako Lan Eskaintza Publikoa onartu du 177 lanpostu betetzeko toki entitateetara bideratzeko honako azpieskala hauetan: kontu-hartzailetza-diruzaintza, idazkaritza eta idazkaritza-kontuhartzailetza. Plaza horietako gehienak Bizkaiko udaletan eta toki-erakundeetan hutsik dauden lanpostuei dagozkie, eta ondoren, Gipuzkoan eta Araban. Deialdietan parte hartzeko modalitate desberdinak aurreikusten dira: txanda irekikoak edo barne-sustapenekoak. Deialdiak onartu eta oinarriak argitaratu ondoren, lanpostu horietako bat lortu nahi duten pertsonek Eskaintza honetan izena emateko izapideak bete ahal izango dituzte. Deialdi honen eraginpean dagoen toki-erakunde bakoitzak zehaztu beharko du eskatutako langileentzako hizkuntza-eskakizun egokia, bakoitzak aukeratu beharko du berea bertako herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu ahal izateko.", "tgt": "2024rako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) Eusko Jaurlaritzak 2024rako Lan Eskaintza Publikoa onartu du. Eskaintza hau Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako administrazioaren toki erakundeetan eta udaletan 177 lanpostu publiko betetzeko da. Plaza horiek betetzeko bi modu egongo dira: • Barne-sustapena: Administrazio horietan jada lan egiten duten pertsonak lanpostuz igo edo aldatu daitezke. • Txanda irekia: plaza horiek administrazio horietan oraindik lan egiten ez duten pertsonentzat dira. Orain, lehenik, LEParen deialdiak onartuko dira eta oinarriak argitaratuko dira. Ondoren, epe bat irekiko da interesdunek eskabideak eta beharrezko dokumentuak aurkez ditzaten. Toki-erakunde bakoitzak erabakiko du euskararen hizkuntza-eskakizuna, hau da, plaza bakoitzerako hizkuntza-maila egokia. Horrela, herritarren eskubideak ziurtatu ahal izango dira, aukeratzen duten hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz arreta eman diezaieten.", "score": 0.32544730447275233 }, { "src": "Era berean, gaurko bileran Urteko Estatistika Programa onartu da. Programa honek 232 estatistika-eragiketa aurreikusten ditu (hau da, aurreko aldian baino 22 gehiago), guztira ia 25 milioiko kostuarekin. Ikerketa hauek Eustatek eta Eusko Jaurlaritzako sailen estatistika-organoek jarriko dituzte martxan. \"Jaurlaritzak uste du estatistika ofiziala ezinbestekoa dela gizartearen errealitate sozioekonomikoa ezagutzeko eta kalitatezko datuak izateko; lortutako emaitzak funtsezkoak dira ere erabakiak hartzeko garaian, bai sektore publikoan, bai pribatuan\" gaineratu du Zupiriak.", "tgt": "2024ko Estatistika programa Eusko Jaurlaritzak onartu du 2024ko Estatistika Programa. Programa honetan ia 25 milioi euro gastatuko ditu. Programa honek balio du Eustatek eta Eusko Jaurlaritzako estatistika sailek estatistikari buruzko 232 jarduera egin ahal izateko 2024. urtean zehar. Horri esker, Eusko Jaurlaritzak ezagutu dezake euskal gizartearen eta ekonomiaren errealitatea eta horrela, herritarrentzat egokiak diren erabakiak har ditzake.", "score": 0.5013405790825615 }, { "src": "Osasun Sailak Euskadiko Lanbide Heziketako zazpi ikastetxerekin sinatutako akordioaren berri eman du gaurko bileran. Akordioak helburu du ikasleek praktikak sail horretako Osasun Publikoko Laborategian egin ahal izatea. Sinatutako hitzarmenei esker, ikastetxe horietako ikasleek Lantokiko Prestakuntza nahitaezko modulua egin ahal izango dute, hezkuntza-sistemak Osasun Publikoko Laborategian ezarritakoa, aztergai diren gaiekin zuzeneko lotura duten arloetan. Zehazki, lankidetza-akordioa honako irakaskuntza-puntu hauetara hedatzen da: • Araban, Gasteizko Egibide LHko ikastetxea. • Bizkaian, Gurutze Gorriaren ikastetxea, Elorrieta-Errekamari LHko ikastetxea eta Zabalburu ikastetxea (guztiak Bilbon), eta Erandioko Tartanga LHko ikastetxea. • Gipuzkoan, Donostiako Easo Politeknikoa ikastetxea eta Urnietako osasun-ikasketen zentroa.", "tgt": "Hitzarmena Euskadiko Lanbide Heziketako 7 zentrorekin Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat jarri du martxan bere Osasun Sailaren eta Euskadiko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeren artean. Hitzarmen honen bidez, ikastetxe horietako ikasleek praktikak egin ahal izango dituzte Osasun Publikoko Laborategian. Horri esker, praktikak leku egoki batean egingo dituzte, ikasten dituzten gaiekin eta prestakuntzarekin lotuta. Lanbide Heziketako zentroak honako hauek dira: • Gasteizko Egibide LHko ikastetxea. • Gurutze Gorriaren ikastetxea, Elorrieta-Errekamari LHko ikastetxea eta Zabalburu ikastetxea, guztiak Bilbon. • Erandioko Tartanga LHko ikastetxea. • Donostiako Easo Politeknikoa ikastetxea. • Urnietako osasun-ikasketen zentroa.", "score": 0.48674597129422265 }, { "src": "Amaitzeko, Kontseiluak gaur onartu du nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsa eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko 2024ko dirulaguntza deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira milioi bat euro bideratuko du komunikabide hauetan euskara sustatzera, hiru ataletan sailkatuta: eguneroko prentsan eta egunkarietan euskararen presentzia areagotzeko; internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak diruz laguntzeko eta osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratietan euskara sustatzeko.", "tgt": "Komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak Eusko Jaurlaritzak laguntzak onartu ditu komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko. Guztira, milioi bat euro emango ditu.", "score": 0.3828874247623206 } ] }, { "id": "418", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.2726834587051991 }, { "src": "Bingen Zupiriak azaldu dunez, gaurko Gobernu Kontseiluan onartu da 2030erako Euskadiko Airearen Kalitate Plan berria; plan honen helburu nagusia da pertsonen osasuna hobetzea. Kutsadura atmosferikoak osasunean dituen ondorio txarrak murriztu nahi dira, eta airearen kalitatean eragin handiena duten sektoreetan, hala nola garraioan, industrian eta bizitegietan, kutsatzaileen emisioa ere gutxitu. 5 ardatz ditu Planak: kutsadura atmosferikoa eta osasuna; mugikortasun jasangarria eta hiri berroneratzea; funtsezko beste sektore batzuetan ere kutsadura murriztea; airearen kalitatearen kontrola, jarraipena eta ebaluazioa hobetzea; eta herritarren prestakuntza, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa. Eta horien gainean 28 ekintza definitu dira. \"Gobernuak uste du Plan honi esker, aurrerapausoak emango direla Euskadiren helburuak Europako Itun Berdearen helburuekin lerrokatzeko eta bide horretan 2024-2030 aldirako planaren aurrekontu orokorra 45 milioi euro ingurukoa aurrikusten du\" azaldu du Zupiriak.", "tgt": "2030erako Airearen kalitate plan berria Eusko Jaurlaritzak onartu du 2030erako Euskadiko Airearen kalitate plan berria. Plan honekin lortu nahi du: • pertsonen osasuna hobetzea • ingurumena kutsatzen eta osasuna kaltetzen duten gas eta substantzia gutxiago isurtzea atmosferara. Horrela, Eusko Jaurlaritzak gai horietan lanean jarraitu ahal izango du eta Europako Itun Berdearen helburuak bete. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 45 milioi euro gastatuko ditu. Planak 5 gai garrantzitsu landuko ditu eta horretarako, 28 ekintza jarriko ditu martxan. 5 gai horiek dira: • Atmosferaren kutsadura eta osasuna: Azterketak egitea kutsadura horrek Euskadiko atmosferan eta pertsonen osasunean nola eragiten duen jakiteko. • Mugikortasun iraunkorra eta hiri-berroneratzea: Ingurumena errespetatuko duen eta pertsonen beharrei erantzungo dien mugitzeko, garraiatzeko eta hiriak antolatzeko modu bat bultzatzea. • Kutsadura murriztea industrian: Produktuak fabrikatzean karbono gutxiago isurtzea, hau da, sortzen diren gasak eta ingurumenari kalte egiten diotenak. • Airearen kalitatea hobeto kontrolatu eta hobetzea: Une bakoitzean airearen kalitatea ebaluatzeko sistema bat martxan jartzea edo airea kutsatuta dagoenean ohartarazten duen sistema bat sortzea. • Herritarrentzako prestakuntza eta kontzientziatzea: Eskoletan gai honen inguruan lan egitea eta herritar guztiek parte hartzeko kanpainak egitea. Laguntza honekin, 516 ibilbide berri erantsi nahi dira. Horretarako, 2024an Eusko Jaurlaritzak ia 21 milioi euro gastatuko ditu laguntza horietan.", "score": 0.44580839976025116 }, { "src": "• HABEk helduen euskalduntzerako eta euskara ikasi eta irakasteko INGURA ikas-ingurune digital berria abian jarri du, euskara online, noznahi eta nonahi, era eroso eta malguan ikasteko", "tgt": "INGURA, Euskara ikasteko plataforma berria Eusko Jaurlaritzak iragarri du HABEk INGURA plataforma digitala martxan jarri duela pertsona helduek euskara Interneten ikasteko.", "score": 0.3119938331205371 }, { "src": "Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu du HABEk helduen euskalduntzerako INGURA ikas-ingurune digitala abian jarri duela eta orain arte erabili den BOGA autoikaskuntza-sistema zaharkitua ordezkatzera datorrela; izan ere, INGURAk egungo ikas-beharrei erantzungo dien eredu tutorizatu eta modernoa eskainiko baitu. Hortaz, INGURA euskara online ikasteko ingurune digitala da, edozein gailutatik, noiznahi eta nonahi euskara eroso eta malgu ikasteko sortua. INGURA ingurune eleaniztuna da eta lau hizkuntzatan aritzeko aukera ematen du: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta A1 mailatik C1 mailara bitarteko ikastaroak eskainiko ditu. Ikastaro hauek Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumaren ildo metodologikoei jarraikiz diseinatu dira, ikuspegi komunikatiboan oinarrituta eta ekintzara bideratuta; horrenbestez, ikasleak mailaz mailako hizkuntza-komunikagaitasuna lortzeko, taldean nahiz bakarka, ulermen trebetasunak, ekoizleak, elkarreragina eta bitartekotza jarduerak eta estrategiak landuko ditu INGURA ikastaroetan.", "tgt": "INGURAk BOGA ordezkatzen du, orain arte erabiltzen zen autoikaskuntza sistema. Autoikaskuntzak pertsonek beren kabuz ikasi ahal izateko balio du. INGURA sistema berria hobeto egokitzen da gaur egungo pertsonen beharretara, edozein gailurekin (tableta, mugikorra...) Interneten eroso ikasteko aukera eskaintzen baitu, edozein unetan eta lekutan. Euskara maila desberdinetako ikastaroak eskainiko ditu: A1 mailatik C1 mailara, hau da, hizkuntza bat ikasteko nazioarte mailan aitortuta dauden maila guztiak. Gainera, INGURA 4 hizkuntzatan erabili ahal izango da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Ikastaro horiek sortzeko, helduek euskara ikasteko erabiltzen den oinarrizko ikasketak. Horrela, ikastaro horietan banakako edo taldeko jarduerak egingo dira, hizkuntza ulertu eta ondo komunikatu ahal izateko.", "score": 0.35583615047763684 }, { "src": "Aurten INGURAk A1 mailako ikastaroa eskainiko du, A1 mailako ikastaroa 60 unitatez osatua dago eta denak bakarka nahiz taldean modu tutorizatuan online egin ahal izango dira. \"A1 Ikastaroaren atal irekia jarriko da orain martxan eta Ikastaroaren lehen 30 unitateetako hainbat jarduera egiteko ingurunean izena ematea nahikoa da, atal hau doakoa eta irekia baita, eta prest dago dagoeneko edozein herritarren esku www.inguraonline.eus atarian\" azaldu du Zupiriak. Guztira 40 ikastordu. \"Atal irekiaren helburua euskara ikasteko baliabide atsegin eta erraz bat aurkeztuz, erabiltzaileak euskarara hurbildu eta euskara-ikasle bihurtzeko urratsak ematera animatzea da, euskaltegien bidezko euskararen ikaskuntza gidatu, partehartzaile, partekatzaile eta sozialera erakarriz\" gaineratu du bozeramaileak.", "tgt": "Hasteko, INGURAk udazkenetik aurrera euskarazko A1 maila (lehen maila) eskainiko du. Ikastaro osoak 60 unitate izango ditu. Ikastaro hau banaka edo taldeka egin ahal izango da. Eusko Jaurlaritzak pertsona gehiago animatu nahi ditu euskara ikastera. Horregatik, martxoaren 19tik aurrera, A1 mailako ikastaroko atal bat egin ahal izango da doan INGURA plataforman. Doako ikastaro hau 40 ordukoa da eta ikastaro osoaren lehenengo 30 unitateak ditu. Doako ikastaroa egin ahal izateko, plataforman izena eman behar da: www.inguraonline.eus Honekin, Eusko Jaurlaritzak nahi du euskara ikastea errazagoa eta atseginagoa izatea. Baita gero eta pertsona gehiago anima daitezela euskarara hurbiltzera, hizkuntza ezagutzera eta etorkizunean euskara ikasle izan daitezela euskaltegiren batean. Doako ikastaro irekian parte hartu ondoren, irailetik aurrera INGURAn ikasten jarraitu nahi dutenek euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean eman beharko dute izena.", "score": 0.20671326246916394 }, { "src": "Ikasturte berrian, 2024-2025 A1 ikastaro osoa eskainiko da. \"A1 mailako ikastaro osoa egiteko, euskaltegi edo autoikaskuntza-zentro batean matrikulatu beharko du ikasleak eta matrikula ia doakoa izango da\" esan du Zupiriak. Ikastaro honetan ikasleak bakarka egiteko jarduera mota ugari izateaz gain, irakasle batek gidatuta gela birtualean talde-jardueretan arituko da, berrikusketa-jarduerak nahiz ebaluazio-jarduerak egingo ditu, ekoizpenak biltegiratu eta txostenak kudeatzeko aukera izango du, besteak beste. \"Datorren ikasturtean, 2024ko aurrekontuetan jasota dagoen eran, dirulaguntza lerro berri bat abian jarriko da ikasle-helduei A1 mailari lotutako ikastaroak diruz laguntzeko eta prezio merke eta eskuragarriagoan eskaintzeko; testuinguru horretan kokatzen da INGURA ON LINEn eskaintza, A1 eskainiko baita euskaltegien bidez eta ikastaroak ekonomikoki eskuragarriagoak izango baitira. Legealdi honetako helburua izan da ikasle-helduen matrikularen doakotasuna sustatzea eta bide beretik doa orain egiten den INGURAren eskaintza\" azpimarratu du bozeramaileak.", "tgt": "Ikastaro osoak jarduera eta ariketa asko izango ditu Interneteko gelan eta taldeko jarduerak antolatu eta lanak berrikusi eta ebaluatuko dituzten irakasleekin ikasi ahal izango. Ikastaro osoa egin ahal izateko, beharrezkoa izango da euskaltegi edo autoikaskuntzako zentro batean matrikulatzea. Ikastaroak oso prezio baxua izango du, Eusko Jaurlaritzak bultzatu baitu bai matrikula eta bai INGURA plataforma doan izan daitezela. Gainera, datorren ikasturtean A1 mailako ikastaroa egin nahi duten helduentzako laguntzak egongo dira. Ia milioi bat euro emango ditu, ohiko gastuak ordaindu eta jarduerak egiten jarrai dezaten. Horrekin, ikasle guztiek ikastetxera iristeko eta ikasteko aukera berdinak dituztela ziurtatu nahi da.", "score": 0.36541990575851724 }, { "src": "Hasteko, Bingen Zupiriak azaldu du Eusko Jaurlaritzak bide eman diola Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako eta konfederazioentzako diru-laguntzen 2024ko deialdiari . Diru-laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen dira eta ia milloi bat euroko kopurua dute Euskal Etxeen urteko programak edo jarduerak bideratzeko, eta gastu arrunt eta funtzionamenduaren arloko jardueretarako. Gaur onartu den deialdian parte hartu dezakete mundu osoko 25 herrialdetan dauden 196 euskal etxeek. Deialdia EH argitaratzen den egunetik hasita, hilabete bateko epea egongo da eskaera egiteko.", "tgt": "Euskal etxeentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu ditu 2024an Euskaditik kanpo dauden euskal etxeei emango dizkien laguntzak. 196 euskal etxe daude munduko 25 herrialde ezberdinetan.", "score": 0.4355853567183226 }, { "src": "Bestalde, joan den astean Euskalmet agentzia publikoa martxan jartzea onartu zen, eta gaurkoan Gobernu Kontseiluak oniritzia eman die Administrazio Kontseilua osatuko duten pertsonei. Kontseilu horretako burua Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburua izango da, eta aurrerantzean ere, Jose Antonio Aranda izango da Euskalmeteko zuzendaria; datorren astelehenean izendatuko dute agentzia eratzeko bileran.", "tgt": "Euskalmeteko Administrazio Kontseilua Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren Administrazio Kontseilua: • Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea, Josu Erkoreka izango da Euskalmeteko presidentea. • José Antonio Aranda izango da zuzendari berria eta martxoaren 25ean, astelehenean, izendatuko dute.", "score": 0.5064201606022957 }, { "src": "Halaber, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio ere Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen Dekretuari. Dekretu horrek erakundearen legezko oinarriak eta oinarri operatiboak ezartzen ditu, eta haren helburuak, funtzioak eta egitura zehazten ditu, Euskadin Interneten eta teknologia berrien erabilerak eragindako mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko. Cyberzaintzak, Ertzaintzarekin koordinatuta, Euskadiko zibersegurtasun publikoa zainduko du, ziberkrimena jazarriz eta herrialdeko azpiegitura kritiko eta sentikorrak babestuz.", "tgt": "Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia Eusko Jaurlaritzak onartu ditu Cyberzaintza, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren estatutuak. Estatutu horrek azalduko ditu agentziaren arauak, helburuak, zereginak eta nola antolatuko den. Cyberzaintzak Ertzaintzarekin batera lan egingo du Internetek eta teknologia berriek Euskadin sor ditzaketen arriskuen aurka borrokatzeko. Agentziak landuko dituen gaietako batzuk hauek dira: • Interneten egiten diren delituak zaintzea eta gerta ez daitezela saiatzea. • Herritarren datu publikoak babestea. • Enpresen eta erakundeen datuak babestea.", "score": 0.5013269266800005 }, { "src": "Azkenik, gaurko bileran onartu da Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe publikoetarako eskola-garraio zerbitzua kontratatzeko baimena ematea. Zerbitzu hau Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH-ko ikasleei zuzenduta dago, guztira 416 ibilbide hiru herrialdeak kontutan izanik eta kostuaren batura 20 milloikoa da. \"Eskola-garraioko zerbitzu osagarriak hezkuntzarako sarbidearen unibertsaltasuna bermatzen du; Hezkuntza Sailak kudeatzen duen eskola garraioa erabiltzeko eskubidea dute bizilekutik ikastetxera 2 kilometro edo gehiagoko distantzia duten ikasleek, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan eta gutxieneko distantzia hori 4 kilometro edo gehiagokoa izan beharko da DBHko bigarren zikloan, eta 500 metrokoa besterik ez mugikortasun urriko ikasleen kasuan\" azaldu du bozeramaileak. \"Gaur egun, Hezkuntza Sailak kudeatzen dituen eskola-garraioko 584 ibilbide daude Euskadin, eta horietan sare publikoko 257 ikastetxetako ia 21.000 ikasle garraiatzen dira egunero\" gehitu du.", "tgt": "Ikastetxe publikoentzako laguntzak eskola-garraioko zerbitzua kontratatzeko Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako haur Hezkuntzako, lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publikoek eskola-garraioa kontrata dezaten. Zerbitzu hori izango da ikastetxetik distantzia hauetara bizi diren ikasle guztientzat: • 2 kilometro edo gehiagora bizi diren haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleentzat. • 4 kilometro edo gehiagora bizi diren DBH 3. eta 4. mailako ikasleentzat. • kilometro erdia edo gehiagora bizi diren mugikortasun urriko ikasleentzat. Gaur egun, 257 ikastetxe publikotako ia 21 mila ikaslek erabiltzen dute zerbitzu hori. Eta Eusko Jaurlaritzak 548 garrai ibilbide kudeatzen ditu.", "score": 0.6169449961627103 }, { "src": "Amaitzekoa, izendapen eta kargu kentzeen atalean, Gobernu Kontseiluak, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bokal ez-judizial izendatzea erabaki duela jakinarazi du Zupiriak,", "tgt": "Hauteskunde Batzordeko izendapena", "score": 0.40328280420178453 } ] }, { "id": "419", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.2290295812688656 }, { "src": "Lehenik eta behin, bozeramaileak azaldu du Gobernu Kontseiluak Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentzia, Sozietate Anonimoa sortzeko dekretua onartu duela gaur, eta horrekin batera, besteak beste, haren estatutu sozialak, xedapenak eta hasierako jarduketa-plana ere onartu dituela. \"Hemendik aurrera, Euskalmet sozietate anonimo publikoa izango da, eta sektore publikoa osatzen duten erakundeen \"bitarteko propio pertsonifikatua\" izango da\" azpimarratu du bozeramaileak. Adierazi duenez, Euskalmeten forma juridikoaren aldaketak ez die eraginik egingo haren funtzioei edo langileei; izan ere, egungo plantilla osoa sozietate anonimo publiko berrian sartuko da eta sozietate hori Eusko Jaurlaritzako Meteorologia Zerbitzuko egungo buru den Jose Antonio Arandak zuzenduko du eta sozietate berriak, orain arte bezala, Segurtasun Sailaren mendeko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari atxikita jarraituko du.", "tgt": "Euskalmet sozietate publikoa izango da Eusko Jaurlaritzak Dekretu bat onartu du Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentzia, sozietate publikoa bihurtzeko. Baita estatutuak eta lan-plana ere onartu dira ere. Beraz, hemendik aurrera, Euskalmetek Eusko Jaurlaritzaren gainerako sozietate publikoek bezala funtzionatuko du. Aldaketa horrek ez du eraginik izango gai hauetan: • Euskalmeteko langileek ez dute aldaketarik izango eta orain arte bezala jarraituko dute lanean. • Jose Antonio Arandak zerbitzuburu izaten jarraituko du. • Euskalmetek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren barruan jarraituko du. Baita larrialdi-egoerei modu egokian aurre egin ahal izateko ere, hala nola uholdeei, haize bortitzei, suteei, zuhaitzen erorketei...", "score": 0.3473928306427982 }, { "src": "Euskalmet publifikatzearen arrazoi nagusia da, tresna eta baliabide propioak behar direla Euskadiko meteorologiaren zaintza-, informazio- eta ezagutza-lanetarako behar den eguneroko jarduna emateko, bai eta kontrako meteorologiaren eta klima-aldaketaren etorkizuneko erronkei berme osoz aurre egiteko ere, larrialdien arretarekin eta kudeaketarekin hertsiki lotutako alderdiak direlako.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak erabaki du aldaketa hori egitea, tresna eta baliabide propioak izateko eta zereginei modu egokian erantzuteko Euskadiko meteorologiarekin zerikusia duen guztian: datu guztiak ondo ezagutzea, zaintzea eta horri buruzko informazioa ematea.", "score": 0.39761885373579997 }, { "src": "Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-eskolen titular diren udalei eta Haurreskolak Partzuergoari atxikitako udalei dirulaguntzak emateko Agindua onartu da gaur Gobernu Kontseiluan. 10 milioi euroko diru-kopurua du, eta ikastetexe hauetan azpiegitura-gastuak finantzatzera bideratuko da. Deialdi hau Europako Next Generation funtsei esker egin da eta diruz lagundu daitezkeen azpiegitura-gastuak haur-eskoletan plaza-kopurua handitzearen ondorioz sortuak izan beharko dira, izan haur-eskola horiek udalarenak edo Partzuergokoak. Zenbait obra mota finantzatu ahal izango dira, adibidez, eskola eraikinetan gela berriak irekitzeko eraberritze edo birgaitze lanak edo haur-eskola berriak eraikitzeko obrak, kasu guztietan eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko aholkuak kontutan izanik. Diru kopuru hau banatzerakoan lehentasuna izango dute pobreziako edo gizarte-bazterketako arrisku handiena duten jarduerak izatea, landa-eremuetakoak edota 1 eta 2 urteko adinetarako plaza-kopurua handitzeko izatea.", "tgt": "Haur-eskoletan obrak egiteko laguntzak Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro emango ditu haur-eskoletan erreformak egiteko edo espazio berriak eraikitzeko laguntzetan. Laguntza horiek honako hauetarako balioko dute: • eskoletan gela berriak sortzeko eta espazioak egokitzeko erreformak egiteko. • haur-eskola berriak eraikitzeko. Laguntza horiek jasotzeko, proiektuek Europako legeak energia-eraginkortasunari buruz ezartzen dituen baldintzak bete behar dituzte. Gainera, lehentasuna izango dute haur-eskolak: • Pobreziako edo gizarte-bazterkeriako egoeretako eremuetan badaude. • Landa-eremuetan badaude. • Plaza gehiago behar dituzten 1 edo 2 urteko ikasleak badituzte. Diru hori Europar Batasuneko Next Generation funtsetik dator.", "score": 0.29665203359931475 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-eskolen titular diren udalei eta Haurreskolak Patzuergoari atxikitako udalei dirulaguntzak emateko agindua onartu du, 10 milioiko aurrekontuarekin, ikastetxe horietan azpiegitura gastuak finantzatzeko", "tgt": "Laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte lehen zikloko haur-eskolak dituzten udalek eta Haurreskolak partzuergoko ikastetxeek.", "score": 0.43248006001084816 }, { "src": "• Jaurlaritzak kontziliaziorako eta seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzak ere onartu ditu, lehena ia 28 milioi euroko aurrekontuarekin eta bigarrena, 127 milioi euroko aurrekontuarekin", "tgt": "Familien kontziliaziorako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu ditu 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat laguntzak arautzen dituzten aginduak. Horretarako, 127 milioi euro gastatuko ditu.", "score": 0.3141317605409046 }, { "src": "Bozeramaileak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu kontziliaziorako eta seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzak arautzen dituzten aginduak. Kontziliazio laguntza horiek eskubide subjektiboak dira, eta Gobernuak 2024an, ia 28 milioi euro erabiliko ditu eskaerei erantzuteko. Laguntzek ondorengo egoerak babestuko dituzte: adingabeak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi murrizketa; laguntza behar duten senitartekoak edo osasun egoera larrian daudenak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi murrizketa; baimenak berdintzeko eszedentziarako laguntza (guraso bakarreko familiak) eta seme-alabak zaintzeko kontrataziorako laguntza.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu ditu familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituzten aginduak. 2024an ia 28 milioi euro gastatuko ditu laguntza horietan. Laguntza horiek eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileentzat dira, honako hauek egin ahal izateko: • Adingabeak zaintzeko. • Mendekotasuna edo gaixotasun oso larria duten senitartekoak zaintzeko. • Guraso bakarreko familien baimenak berdintzeko, hau da, aita edo ama bakar batek osatzen duen familiena. Laguntzak egongo dira seme-alabak zaintzeko pertsonak kontratatzen dituztenentzat ere. 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzako laguntzak", "score": 0.32725812598487175 }, { "src": "Bestalde, gaurko Kontseiluan ere seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntzak arautzen dituen agindua onartu da. Adingabea jaiotzen denetik hiru urte bete arte familiek jasoko duten hileko 200 euroko ordainketa da, eta familia ugarien kasuan hilean ehun eurorekin luzatzen da adingabeak zazpi urte bete arte. Aurreikusitako aurrekontua 127 milioi eurokoa da, eta orain arte 57.000 familiak baino gehiagok dute eskaera onartua, iazko azaroan neurri hori abian jarri zenetik.", "tgt": "Familiek 200 euro jasoko dituzte hilean 3 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko, jaiotzen direnetik 3 urte bete arte. Familia ugariek, hau da, 3 seme-alaba edo gehiago dituztenek, 100 euro kobratuko dituzte hilean 3 urte dituztenetik 7 urte bete arte. Laguntza hau 2023ko azaroan jarri zen martxan. Ordutik, 57 mila familiak baino gehiagok jaso dute laguntza hori.", "score": 0.4005698122200475 }, { "src": "Bestalde, gaurko bileran Jaurlaritzak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sail horren parte den Euskal Trenbide Sarea (ETS) ente publikoari Euskadiko abiadura handiko sareko Bilbao-Abandoko geltokira sartzeko korridorearen oinarrizko eta eraikuntzako proiektuak idazteko eta plataforma-obrak zuzentzeko eta gauzatzeko enkarguari argi berdea eman dio. Agindu hori ADIF Alta Velocidad enpresak eta Eusko Jaurlaritzak 6,2 kilometroko luzerako sarbide-tunela eraikitzeko sinatu zuten hitzarmenaren ondoren dator: tunel honek abiadura handiko Galdakao-Basauri tartea Bilboko erdigunearekin lotuko du Abandoko geltokiraino eta zabalera estandarrean. \"Gaur onartu den bigarren administrazio-urrats honen bidez, zehazten da ETS arduratuko dela proiektuak idazteko eta obrak kontratatu eta gauzatzeko behar diren jarduerak bultzatzeaz. Kontutan izan behar da obra hori ez dela Kupo bidez finantzatuko, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako adarrean abiadura handiko sarearekin lotuta egindako aurreko lanetan bezala. 226 milioi euroko kostua izango du guztira\" azaldu du Zupiriak.", "tgt": "Bilbao-Abandoko tren geltokirako sarrera Eusko Jaurlaritzak eskatu dio Euskal Trenbide Sareari (ETS) Bilbao-Abandoko abiadura handiko trenaren geltokira sartzeko tunela eraikitzeko proiektua egin dezala. Euskal Trenbide Sarea arduratuko da proiektua sortzeaz, behar den guztia kontratatzeaz eta eraikuntza-lanak egiteaz. Horrela betetzen da Eusko Jaurlaritzak eta ADIFek sinatutako hitzarmenean adostutakoa. Hitzarmen horretan, tunel bat egitea erabaki zen, abiadura handiko trena Bilboko erdialdeko Abandoko geltokiraino iritsi dadin. Tunelak 6 kilometro baino pixka bat gehiagoko luzera izango du eta Galdakao-Basauri zatia Bilboko Abandoko geltokiarekin lotuko du. Eusko Jaurlaritzak 226 milioi euro gastatuko ditu proiektu honetan.", "score": 0.46027094008037617 }, { "src": "Osasun sailari dagokionez, Farmazia-prestazioaren kudeaketarekin zerikusia duten bi gai onartu ditu Gobernu kontseiluak. Alde batetik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmazialarien elkargo ofizialek farmazia-prestazioaren eta osasun-lankidetzaren esparruan hitzarmen berri bat sinatzea onartu da farmazia-bulegoak Euskadiko Osasun Sisteman osasun-agente gisa integratzeko maila handitzeko, komunitateari zuzendutako zerbitzuak emanez, sendagaien erabilerari, prebentzioari eta osasunaren sustapenari dagokienez. Eta bide batez, euskal pazienteen farmazia-prestazioari dagokion gastua ere finkatu da: 566 milioi euroko aurrekontua, 283 milioi 2023 eta 2024 urteetan. Bestalde, Osakidetzak, Euskadiko Farmazialarien Elkargo Ofizialek eta banaketa farmazeutikoko biltegiek hitzarmen bat sinatu dute sendagaien hornidurarik gabeko egoerei buruzko komunikazio-estrategia komun bat aktibatzeko. Kasu horietan arinago jarduteko eta pazienteei kalterik ez eragiteko protokoloa da.", "tgt": "Osasun sailaren laguntzak Eusko Jaurlaritzak farmazien zerbitzuekin lotutako gai hauek onartu ditu: • Osasun Sailaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmazia-elkargoen arteko itun berria: farmaziek Euskadiko Osasun Sisteman gehiago parte hartu ahal izan dezaten sendagaien erabilerari, prebentzioari eta osasunaren sustapenari dagokienez. Baita ere, 2023 eta 2024 urteetarako 566 milioi euroko aurrekontua adostu da pazienteen sendagaien gasturako. Urtero, 283 milioi euro gastatuko dira. • Osakidetzaren, Euskadiko Farmazialarien Elkargoen eta farmazietako biltegien arteko hitzarmena: sendagai-faltaren egoerei buruzko komunikazioa hobetzeko. Horretarako, protokolo bat egin da egoera horiek azkar konpontzeko eta pazienteei kalterik ez egiteko.", "score": 0.5909039626517818 }, { "src": "Amaitzeko, Gobernu Kontseiluak euskal kirol-federazioetako programak finantzatzeko urteroko dirulaguntza deialdia onartu duela adierazi du Zupiriak, eta 2,2 milioi bideratuko direla federazioen kirol programak finantzatzera.", "tgt": "Kirol programetarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du kirol federazioei kirol programak martxan jartzeko laguntzak ematea.", "score": 0.4634151083715308 } ] }, { "id": "420", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzak jauzi kualitatibo bat eman nahi du datozen apirilaren 21eko hauteskundeetan dibertsitate funtzionala duten pertsonen integrazioa bultzatzeko. Horrela, hainbat ekintza berritzaile garatu ditu bai apirilaren 21ean bozkatuko dutenen bai bozketa-zentroetan mahaikide izatea egokitzen zaienen autonomia eta irisgarritasuna sustatzeko.", "tgt": "Apirilaren 21ean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Eusko Jaurlaritzak aukera eman nahi die dibertsitate funtzionala duten pertsonei hauteskunde horietan parte hartzeko. Horretarako, hainbat neurri berritzaile jarriko dira martxan. Horrela, Eusko Jaurlaritzak urratsak ematen jarraitu nahi du, bozkatzera doazen eta bozkatzeko mahaietan egotea tokatzen zaien dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioa eta parte-hartzea bultzatzeko. Baita gainerako pertsonen eskubide eta aukera berberak izan ditzaten ere. Gainera, apirilaren 21eko bozkatzeko mahaietan egongo diren dibertsitate funtzional fisiko edo intelektuala duten pertsonak material hauek eduki ahal izango dituzte:", "score": 0.17056468888856385 }, { "src": "• APNABI – Autismo Bizkaia elkartearekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzak deanbulazio-irisgarritasunaren proiektu pilotu bat jarriko du abian ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, Gasteizko, Donostiako, Bilboko eta Barakaldoko 8 bozketa-zentrotan", "tgt": "Informazio irisgarriaren proiektu pilotua", "score": 0.22638560505102237 }, { "src": "Hartutako neurri ugarien artean, biztanle gehien dituzten Euskadiko 4 hirietako (Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Barakaldo) 8 bozketa-zentrotan abian jarriko den bat nabarmentzen da. Adimeneko dibertsitate funtzionala duten edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako proiektu pilotu bat da, eta proiektuaren barruan irakurketa errazeko formatuan diseinatutako deanbulazio-kartelak instalatuko dira. Kartelak elebidunak izango dira, eta aukeratutako 8 bozketa-zentroetan zuzen kokatzeko jarraibideak izango dituzte. Gainera, zentro guztietan egongo da APNABI – Autismo Bizkaia elkarteko aditu eta balioztatzaile talde bat, nahi den deanbulazio-irisgarritasuna ematen den egiaztatzeko. Talde hori arduratuko da, hauteskundeen ondoren, esperientzia pilotuaren ondorioak bilduko dituen testu bat lantzeaz, Eusko Jaurlaritzak gida ofizial bat egin ahal izan dezan sistema hori Euskadin egiten diren etorkizuneko hauteskunde-prozesuetan ezartzeko.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak APNABI Autismo Bizkaiarekin batera, irakurketa errazeko formatuan dagoen informazio irisgarriaren proiektu pilotu bat jarriko du martxan, apirilaren 21eko hauteskundeen egunean. Kartelak jarriko dira formatu hori duten informazioarekin, euskaraz eta gaztelaniaz. Horretarako, 8 bozketa-zentro aukeratu dira biztanle gehien dituzten Euskadiko 4 hirietan: • Gasteiz • Donostia • Bilbo • Barakaldo Gainera, informazio-kartelekin batera, behar bezala jartzeko gida bat ere egongo da. Bozketa-zentro bakoitzean APNABI Autismo Bizkaiako adituen lantalde bat ere egongo da. Egiaztatuko dute kartel horiek helburua betetzen dutela eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek informazio guztia ondo ulertzen dutela. Hauteskundeen ondoren, talde horrek proiektu pilotu horri buruz txosten bat egingo du Eusko Jaurlaritzarentzako. Txosten horrekin, Eusko Jaurlaritzak gida ofizial bat egin ahal izango du Euskadin hauteskundeak daudenean, informazio irisgarri mota horiek erabili ahal izateko.", "score": 0.3430539656905602 }, { "src": "Apirilaren 21ean bozkatuko dutenentzako beste neurri inklusibo batzuk", "tgt": "Informazio irisgarriaren beste neurriak", "score": 0.2968274084745159 }, { "src": "Proiektu pilotu horrez gainera, Eusko Jaurlaritzak herritarren eskura jarri ditu: • Adimeneko dibertsitate funtzionala duten edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei egokitutako hizkuntza erabiltzen duen informazio-bideo bat. Hauteskundeak deitu zirenetik kanal (Eusko Jaurlaritzaren webgune eta sare sozialetan) eta komunikabide publikoetan (RTVE eta EITB) hedatzen ari den dokumentua da. DESKARGA https://we.tl/t-y9ri4Np6EP • Pertsona gorrek, ONCEko bazkide direnek edo entzuteko % 30eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek lehenengo aldiz jaso ahal izango dute bozkatzeko materiala braille sisteman euren etxeetan (bozketa-mahaian jaso ahal izateaz gainera). Egokitutako eta konfidentzialtasun-berme guztiekin zigilatutako sistema hori eskatzeko epea irekita dago Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako 012 doako telefonoan. Eskaera egiteko epea martxoaren 25ean amaituko da. Horren berri emateko, Eusko Jaurlaritzak zeinu-hizkuntza eta azpitituluak dituen azalpen-bideo bat prestatu du eta kanal (Eusko Jaurlaritzaren webgune eta sare sozialetan) eta komunikabide publikoetan (RTVE eta EITB) hedatzen ari da. DESKARGA https://we.tl/t-oqHiigmzQa", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak ere honako pertsona hauen beharretara egokitutako informazio irisgarria eskainiko du: Dibertsitate funtzional intelektuala duten edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat: egokitutako informazioa duen bideo bat. Bideo hau telebistan eta Eusko Jaurlaritzaren web orrietan eta sare sozialetan ikus daiteke. Hemen ere deskarga daiteke: https://we.tl/t-y9ri4Np6EP Martxoaren 25era arte eska daiteke informazio hori braillez Eusko Jaurlaritzaren doako 012 telefonoan. Bideo bat egin da zeinu-hizkuntzako azalpenekin eta azpitituluekin honetan interesa izan dezaketen pertsona guztiei hau ezagutzera emateko. Bideo hau telebistan eta Eusko Jaurlaritzaren web orrietan eta sare sozialetan ikus daiteke. Hemen ere deskarga daiteke: https://we.tl/t-oqHiigmzQa", "score": 0.5261242136633058 }, { "src": "• Neurri hori batuko zaie hauteskunde hauetan, bozkatzeko edo hauteskunde-mahaietako kide izateko eskubidea duten eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen integrazioa bultzatzeko diseinatutako beste neurri berritzaile batzuei", "tgt": "ONCEko kide diren pertsona gorrak edo % 30 edo gehiagoko entzumen-urritasuna dutenentzat: informazio guztia braillez eska dezakete eta hauteskundeak baino lehen bidaliko zaie etxera. Hauteskunde-egunean ere izango dute hau bozkatzeko mahaietan.", "score": 0.22456329383408238 }, { "src": "Baliabide publiko egokituak hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenentzat", "tgt": "Material egokituak bozkatzeko mahaietan egongo diren pertsonentzat", "score": 0.2245168858559921 }, { "src": "Dibertsitate funtzionala, fisikoa nahiz adimenekoa, duten eta mahaikide izango diren pertsonek eskubide hauek dituzte: • Entzuteko desgaitasuna: doako interprete-zerbitzua izango dute hauteskunde-mahaiko kide gisa dagozkien zereginak bete ahal izateko. Gainera, lehenengo aldiz, bukle magnetiko bat instala daiteke inplanteak edo audifonoak erabiltzen dituzten pertsonentzat. Zerbitzu hau eskualdeko Hauteskunde Batzordeari edo Eusko Jaurlaritzako herritarrei arreta emateko zerbitzuan eska dakioke. • Adimeneko desgaitasuna edo ulertzeko zailtasunak edo autismoaren espektroko nahasmendua dituzten pertsonek izango dituzte: • Jarraibideen eskuliburua hauteskunde-mahaiko kideentzat eskuliburuaren bertsio egokitu bat, APNABI – Autismo Bizkaia elkartearen laguntzaz, irakurketa errazeko bertsioan egin den jarraibide-agiria. DESKARGA https://we.tl/t-xrmD80Kmr8 • Jarraibide nagusiak modu errazean eta ulergarrian laburbiltzen dituen 5 minutuko dibulgazio-bideo bat: DESKARGA https://we.tl/t-lGv9NGPqCI", "tgt": "Entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat: • Zeinu-hizkuntzaren interpretearen doako zerbitzua, bozkatzeko mahaian lan egin ahal izateko. • Bukle magnetiko bat egongo da lehen aldiz inplanteak edo audifonoak dituzten pertsonentzat. Zerbitzu horiek eska daitezke eskualdeko Hauteskunde Batzordeari edo Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako zerbitzuan.", "score": 0.5238215290246868 } ] }, { "id": "421", "alignments": [ { "src": "• Era berean, Gobernu Kontseiluan onartu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-mahaiko kideentzako jarraibideen eskuliburua, zeinak hauteskunde-egunean mahaiak osatuko dituzten kideek bete beharreko eginkizunari eta zereginei buruzko argibide eta zalantzarik ohikoenak argitzen dituen", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Hauteskunde mahaietan egoteko eskuliburua Eskuliburuak pertsona horien eginkizunak eta zereginak azaltzen ditu eta izan ohi diren zalantzei erantzuten die. 5 minutuko bideo bat ere egin da, eginkizunak eta zereginak azaltzeko.", "score": 0.2208436940996404 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Josu Erkoreka, Lehenengo Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburuarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.44400154846181344 }, { "src": "Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluan bere sailari lotuta dauden eta onartuak izan diren gaien berri eman du. Azaldu duenez, gaurko kontseiluan onartu da Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen armamentua eta bestelako baliabide teknikoak eta defentsakoak eta horien hornidura arautzeko dekretua. Arau berri horrek Euskadiko udaltzaingoek erabili behar dituzten arma nahiz bestelako defentsako baliabide eta bitarteko tekniko motari eta horien erabilerari buruzko guztia arautzen du. Helburua polizia-jardunaren koordinazioa eta eraginkortasuna hobetzea da eta horretarako, arau berriak honako alderdi hauen gutxieneko esparrua zehazten du: Polizia-ibilgailuak, material teknikoa eta udaltzainek eraman behar duten oinarrizko segurtasun-ekipamendua; ekipamendu horien tipologia: bai armamentuarena bai baliabide tekniko eta defentsako osagarriena; horien kontserbazioa, zaintza, erregistroak eta segurtasun-neurriak eta erabiltzeko oinarrizko irizpideak eta baita ere agenteei armamentua erabiltzeko aukera kentzeko edo erretiratzeko prozedura. Erregelamendu berriak ezartzen du toki-erakundeek bermatu behar dutela material guztia emakumeek eta gizonek berdin erabiltzeko egokituta egongo dela. Era berean, Erkorekak adierazi du, dekretu berriak, legeak bezala, aurreikusten duela alkateek erabaki ahal izatea polizia-zerbitzu jakin batzuk armarik gabe ematea. Horretarako, alkateak arrazoitu egin beharko du herriko Udaltzaingoaren burutzak txostena egin ondoren.", "tgt": "Udaltzaingoaren Dekretu berria Eusko Jaurlaritzak Dekretu berri bat onartu du Euskadiko Udaltzaingoen armen eta babesteko material teknikoaren (kaskoak, txalekoak...) erabilera arautzeko. Dekretu horrek arautzen du udaltzainek nola eta zer motatako armak eta materialak erabili behar dituzten manifestazio, futbol-partida, indarkeria-egoerak bezalako egoeretan. Euskadiko udaltzaingo ezberdinei ere tresna berberak eskaintzen dizkie, elkarrekin eta eraginkortasunez lan egin ahal izan dezaten. Hori guztia lortzeko, dekretuak informazio hau jasotzen du: • Izan behar duten gutxieneko polizia-auto kopurua. • Udaltzaingoek eraman beharreko material teknikoa eta oinarrizko segurtasun-ekipoak. • Kasu bakoitzean erabili behar dituzten armak eta babes-materialak. • Nola mantendu, zaindu eta erregistratu behar dituzten armak eta material teknikoa. • Armak eta material hori erabiltzerakoan jarraitu beharreko segurtasun-neurriak. • Armak eta materiala erabiltzeko arauak eta moduak. • Agenteei armak zein egoeratan ken dakizkiekeen. • Armak eta material teknikoa egokiak izan behar dira emakumeek eta gizonek ondo erabili ahal izateko. • Udal bakoitzak erabaki ahal izango du udaltzaingoaren zerbitzuetako batzuk armarik gabe eskaini ahal izatea. Horretarako, alkate bakoitzak bere udaltzaingoaren burutzaren txosten batekin arrazoitu behar du.", "score": 0.2868905259214334 }, { "src": "Bestalde, gaurko Gobernu Kontseiluan onartu da, apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako Jarraibideen eskuliburua hauteskunde-mahaiko kideentzat. Testu xehatu horretan, Eusko Jaurlaritzak hauteskunde-egunean mahaiak osatuko dituzten kideek bete beharreko eginkizunari eta zereginei buruzko argibideak jaso ditu eta zalantzarik ohikoenak argitu ditu. Eskuliburua posta bidez iritsiko zaie martxoaren 23tik 27ra egingo den zozketan hauteskunde-mahaiak eratzeko izendatuko diren pertsonei. Gainera, APNABI – Autismo Bizkaia elkartearekin egindako lanari esker, aurten Mahaikidearen Eskuliburuaren irakurketa errazeko formatuan ere eskuragarri egongo da. Dokumentu berritzaile hau herritar guztien autonomia eta irisgarritasuna zaintzeko diseinatu da, adimeneko dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioan aurrera egiteko helburuarekin. Bi eskuliburu horiei laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak 5 minutuko dibulgazio-bideo bat prestatu du, datorren apirilaren 21ean Euskadiko hauteskunde-mahai bateko kide izatea egokitzen zaien pertsonentzako argibide nagusiak laburbiltzen dituena.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak jarraibideen eskuliburua onartu du apirilaren 21ean, igandean, hauteskundeetako mahaietan egongo diren pertsonentzako. Udal bakoitzak zozketa bat egingo du hauteskundeetako mahaietan egongo diren pertsonak hautatzeko. Zozketa horretan aukeratutako pertsonek eskuliburua etxean jasoko dute, posta bidez. Gainera, eskuliburu honen beste bertsio bat dago irakurketa erraza formatuan, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsona guztientzako.", "score": 0.460639153875709 }, { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai. Lehenik et abehin, bozeramaileak, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta onartutako adierazpena irakurri du. Adierazi duenez, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapenerako eguna da; izan ere, aurrerapausoak eman diren arren, mundu guztian irauten du gizon eta emakumeen arteko egiturazko berdintasun ezak. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak benetako berdintasuna lortzeko lanean jarraitzeko konpromiso irmoa adierazi du. \"Emakumeen eta gizonen berdintasunerako une historiko garrantzitsu batean gaude, non berdintasunaren aurkako diskurtsoak azaleratzen ari diren. Genero-indarkeria eta berdintasun eza ukatzen dituzten korronte horien aurrean, Berdinaldia, Berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko Herri Ituna bultzatzen ari gara eta etorkizunari begira egiten dugu, gazteenei begira, emakumeen eskubideetan aurrera egitea bizkortu behar dugulako, hurrengo belaunaldia berdintasunarena izan dadin. Martxoak 8an, nabarmendu nahi dugu, halaber, adineko hainbat emakumek berdintasunari eta beste emakume gazteago batzuen ahalduntzeari egin dioten ekarpen baliotsua. Gure esker ona adierazi nahi diegu, eta haietaz harro gaudela bere konpromisoagatik eta utzitako legatuagatik. Era berean, herritar guztiak animatzen ditugu konpromiso hori egunero publikoki adieraz dezaten, eta bereziki aurtengo martxoak 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean\" esan du Bingen Zupiriak.", "tgt": "Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko eguna Bingen Zupiriak martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzko Eusko Jaurlaritzaren adierazpen bat irakurri du. Bozeramaileak esan du egun hau emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eskatzeko eta horretan lanean jarraitzeko eguna dela eta berdintasun hori gai guztietan izan dadila, hala nola lanean, ikasketetan, soldatetan... Eusko Jaurlaritzak gai honetan lanean jarraitu nahi du orain arte bezala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetakoa izan dadin. Gaur egun, mundu osoan zehar entzuten dira emakumeek zailtasunik ez dutela eta genero-indarkeriarik ez dagoela esaten dutenak. Baina hori ez da horrela, horregatik Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek Berdinaldia bultzatzen dute, berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko Herri Ituna. Ekimen honek Euskadiko hainbat emakume kolektibori entzuten die adineko emakumeen esperientziak ezagutzeko eta emakume gazteenei entzuteko. Horrek gure gizartea azkarrago aldatzen lagunduko du. Honekin guztiarekin lortu nahi da laster berdintasunezko gizarte batean bizi ahal izatea. Eusko Jaurlaritzak gogora ekarri du adineko emakumeak oso garrantzitsuak direla gizartearentzat, beren esperientziagatik eta emakume gazteen ahalduntzea lortzeko egin duten eta egiten duten lan guztiagatik. Gainera, esan du gizarte osoa eskertuta dagoela, gazteentzat eredu onak direlako. Eusko Jaurlaritzak herritar guztiak gonbidatzen ditu martxoaren 8an eta egunero lanean jarraitzera Euskadik gai honetan aurrera egiten jarrai dezan.", "score": 0.48529359239849856 }, { "src": "Bestetik, Eusko Jaurlaritzak, gaurko bileran, EREIN 2024 programa onartu du, 11 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin, Euskadiko landa-ingurunea garatzeko, eta, zehazki, landa-eremuetako oinarrizko zerbitzuetan (azpiegituretan, ekipamenduetan edo urbanizazio-proiektuetan esaterako) inbertsioak egiteko. Programa horren hartzaileak udalerriak, kontzejuak eta beste edozein toki-erakunde dira eta honako jarduera hauek bultzatzeko laguntzak dira: ura, gasa eta energia elektrikoa hornitzeko oinarrizko azpiegiturak, baita energia berriztagarrien erabilera sustatzeko ere; irisgarritasun, argiztapen eta hiri-altzarien proiektuak; turismoari lotutako zerbitzuetarako azpiegiturak edo eguneko zentroen, adinekoentzako egoitzen, haurreskolen, farmazien eta aisialdiko, kulturako eta kiroleko jardueretarako zerbitzuak sortzeko azpiegiturak. Laguntza hauek ere gizarte- ekitaldiak antolatzera bideratuta daude, landa- eta itsasertz-ingurunea dinamizatuko duten jarduerak antolatzeko.", "tgt": "EREIN 2024 programa Eusko Jaurlaritzak EREIN programa onartu du Euskadiko landa-eremuak gara daitezen. Eusko Jaurlaritzak 11 milioi euro emango ditu inguru horietako herriek edo erakundeek bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi duen programa honetarako. Horretarako, programarekin honako hauek egingo dira Euskadiko landa-eremuetan: • Oinarrizko azpiegiturak hobetzea, hala nola ura, gasa edo argia hornitzea... • Landa-eremuetan etxeak eta auzo berriak eraikitzeko proiektuak abian jartzea. • Energia berriztagarriak erabiltzea bultzatzea. • Kaleetako argia hobetzeko, arrapalak eta igogailuak jartzeko, espaloiak, parkeak eta plazak hobetzeko proiektuak martxan jartzea. • Farmaziak, haurtzaindegiak, eguneko zentroak eta adinekoentzako egoitzak sortzea. • Turismo-zerbitzuak sortzea. • Aisialdiko, kulturako eta kiroletako jarduerak eskaintzea. • Euskadiko landa- eta kosta-eremuak aktibatzen lagunduko duten ekitaldiak eta jarduerak antolatzea. Proiektu honen bidez, Durangoko Udalak lursail horiek garbituko ditu eremu berriak berrantolatzeko eta eraikitzeko, hala nola bide berde bat, oinezkoentzako pasabideak, bidegorriak...", "score": 0.3832463626999349 }, { "src": "Azkenik, Gobernu Kontseiluak onartu du Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoaren bidez, trenbidea lurperatu eta udalerrian liberatutako 9.300 m²-ko azalera aldi baterako doan lagatzea Durangoko Udalari. Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektorialak aurrikusten du trenbidea lurreratu ondoren Durango eta Abadiñon libre geratzen den azalera hori erabilpen publikora bideratzea. Hau dela eta, Gobernuak ETSren eta Durangoko Udalaren arteko hitzarmena onartu du gaurko bileran aldi baterako lagapena finkatuz, gaur egun erabiltzen ez den espazioa egokitu dadin eta trenbide trazadura zaharra berrurbanizatzeko proiektua bultzatzeko.", "tgt": "Durangoko Udalaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko hitzarmena Eusko Jaurlaritzak onartu du Durangoko Udalari tren-linea zaharreko lurrak doan lagatzea. Trenbide zahar horiek jada ez dira erabiltzen, gaur egun trenbidea lur azpitik igarotzen delako.", "score": 0.38919914616369006 } ] }, { "id": "422", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.", "score": 0.30521151305075983 }, { "src": "Lehenik eta behin, bozeramaileak azaldu du, Lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak duela hilabete izandako bileraren ondoren aurreratu zen bezala, Jaurlaritzak Busturialdea-Urdaibai eskualderako erakundeen arteko Plan Estrategikoa egitea onartu duela gaur goizean, Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren bidez bultzatutako Lehentasunezko Jarduera Eremuetan (ZAP) orain arte garatu diren bost eremuen eredu bera jarraituz. Kontuan izanda eremu berezia dela, Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra hartzen duen heinean eta azken urteotan sortu diren zailtasunek arriskuan jarri dutela inguruko ekonomia- eta industria-sare berezia eraldatzea, enpresa-proiektu berriak garatzea eta lanpostu berriak sortzea, bost eremutan neurriak hartzea planteatuko du plan estrategikoak: Jarduera ekonomikoa, prestakuntza eta enplegua/Hiri-eraldaketa eta berroneratzea/Kultura eta turismo iraunkorra/Mugikortasuna eta ingurumena eta Oinarrizko azpiegiturak, adibidez, hornidura, saneamendua edo lurzoruak berreskuratzea. Plana prestatu ondoren, eskualdeko eragile sozial eta ekonomiko nagusiekin partekatutako hausnarketa eta diagnostikotik abiatuta, Legebiltzarrera bidaliko da, planteatutako proposamenen jarraipena egin dezan.", "tgt": "Busturialdea-Urdaibairako Plan estrategikoa Eusko Jaurlaritzak onartu du Busturialdea-Urdaibai eskualderako Plan estrategikoa egitea bertako ekonomia bultzatzeko eta kalitatezko bizitza izan dezaten. Busturialdea-Urdaibai eskualdean dago Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra. Erreserbak balio handiko ekosistema bakarra osatzen duten mendiak, hondartzak, ibaiak, paisaiak, landareak eta animaliak ditu. Horrela erreserba horretan kontserbatzen dira ekosistema hori eta ondare naturala. Gainera toki horretan ekonomiaren eta bertan bizi diren pertsonen bizitzaren garapen iraunkorra daukate. Plana Berpiztu programaren barruan egingo da. Berpiztu Euskadiko ekonomia eta enplegua hobetzeko programa bat da. Plan berri honek jarraituko dio egoera ekonomikoagatik lehentasunezkotzat jotzen diren eremuetan dagoeneko martxan dauden beste 4 planen ereduari. Azken urteetan egoera ekonomikoagatik Busturialdea-Urdaibai eskualdeak zailtasunak ditu: • lanpostu berriak sortzeko • bertako industrietan ekoizpena bultzatzeko • proiektu berriak martxan jartzeko. Hori dela eta, Plan estrategikoa 5 eremu hauetan arituko da: • Jarduera ekonomikoa eta prestakuntza bultzatzea eta enplegua sortzea. • Herriak eta hiriak hobetzea, eskualdeko baliabideak Adibidez, arrantza eta nekazaritza. • Kultura eta turismo iraunkorra bultzatzea, hau da, ingurumena kaltetzen edo kutsatzen ez duen turismoa. • Mugitzeko eta garraiatzeko, ingurumena errespetatuko duen eta pertsonen beharrei erantzungo dien modu bat bultzatzea. • Oinarrizko azpiegiturak, hala nola uraren hornidura eta garbiketa, lurrak berreskuratzea nekazaritza iraunkorra bultzatzeko... Plan hau egiteko, diagnosi bat egingo da lehenengo eskualdeko erakunde eta enpresekin batera eta kontuan hartuko dira pertsonen eta haien ingurune naturalaren beharrak. Ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, jarraipena egin dezan.", "score": 0.36156018235120646 }, { "src": "Hezkuntza Sailak proposatuta, Gobernuak titularitatez kooperatiba edo fundazio diren itunpeko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak deitzen dituen agindua onartu du gaurkoan. HEZKOOP-2024 izena duen deialdi honek 24 milioiko zenbatekoa du eta itunpeko ikastetxeen titularrak diren irakaskuntza-kooperatibek edo fundazioek hitzartutako maileguak finantzatzeko da.Finantziaziorako laguntza hauek hezkuntzan erabiltzeko eraikinak eskuratzera bideratuak izan beharko dute, edo eraikin berriak egitera, daudenak handitzera, ordezkatzera edo indarrean den legeriak exijitutako baldintzetara egokitzera bideratutako inbertsioak egiteko. Ikastetxeetan behin-behinekotasuneko egoerak desagerrarazten lagunduko duten inbertsioak biltzen ditu HEZKOOP-24ak, hau da, behin-behineko egoeratzat hartzen diren alokairuko lokalak, aurrefabrikatutako ikasgelak, etxebizitzetako behe-solairutan daudenak edo eskolatzeko egoki jotzen ez direnak. Diruz laguntzekoak izango dira ere leku nahikoa ez duten ikastetxeek espazioak zabaltzeko erabiliko diren inbertsioak.", "tgt": "Hezkoop 2024, itunpeko ikastetxeetarako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du itunpeko ikastetxeei 24 milioiko laguntza ematea. Ikastetxe horiek fundazioak edo kooperatibak izan behar dira. Laguntza hau eraikinak erosi ahal izateko edo espazio berriak eraikitzeko obrak egiteko da, ikastetxeetako espazioak handitu edo hobetzeko. Laguntza hori izango da alokairuko lokaletan edo egokiak ez diren tokiak dituzten edo nahikoa leku ez duten ikastetxeentzat. Eusko Jaurlaritzak ikastetxe horiek irakaskuntzarako espazio egokiak eta nahikoak izatea lortu nahi du.", "score": 0.2989111831567116 }, { "src": "Bestetik, Zupiriak azaldu duenez, Jaurlaritzak onartu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta HABE – Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen arteko hitzarmena sinatzea, Euskal Justizia Administrazioko kidego eta eskalak osatzen dituzten langileentzako euskara-prestakuntzako ikastaroak antolatzeko. Horretarako, 2024rako 430.000 euroko ekarpena onartu da. Ikastaroak autoikaskuntza-sistemen bidez, euskaltegi batek emandako aurrez aurreko ikastaro bidez edota Administrazioaren beraren lokaletan bertan eman ahal izango dira.", "tgt": "HABErekin hitzarmena Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatuko du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta HABE, Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen artean. Eusko Jaurlaritzak 430 mila euro gastatuko ditu hitzarmen honetan. Hitzarmena da HABEk euskara ikasteko ikastaroak emateko Euskadiko Justizia Administrazioko langileei, hau da, epaileei, abokatuei... Langileek ikastaro hauek egin ahal izango dituzte: • euskaltegi batean • Justizia Administrazioko zentroetan • autoikaskuntza-sistema batekin, hau da, pertsona batek bere kabuz ikastea.", "score": 0.6345362277498733 }, { "src": "Azkenik, gaurko Kontseiluak aurtengo ekitaldian zehar edozein hedabidetarako eta edozein euskarritarako film luze, serie edo miniserie proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onartu du. Guztira 500.000 euro izango dira eta euskaraz sortutako proiektuak sustatzera bideratuko dira laguntzak.", "tgt": "Laguntzak euskaraz filmak eta telesailak egiteko", "score": 0.13797763918463318 } ] }, { "id": "423", "alignments": [ { "src": "Irungo Dunboa HLHIk Familia Laguna programa jarri du abian gaur. Gipuzkoan jada finkatuta dagoen programa da, eta bere lan-eremua Arabara eta Bizkaira zabaldu du, proiektuan hiru zentro berri gehituta: Dunboa bera, aurkezpenaren agertokia, Arangoiti Ikastetxe Publikoa, Bizkaian, eta Adurtza Ikastetxe Publikoa, Gasteizen.", "tgt": "Otsailaren 20an, asteartea, Familia Laguna programa aurkeztu da Irungo Dunboa Haur eta Lehen Hezkuntza Ikastetxean (HLHI). Familia Lagunaren aurkezpen ekitaldia Eta azaldu dute ekitaldia egin den Irungo Dunboa ikastetxean, Familia Laguna programan ere lanean hasi dela.", "score": 0.2775618493519288 }, { "src": "Ekimena Gipuzkoan sortu zen duela hamarkada bat, eta Euskadin bizi diren familiak adin bereko beste adingabe batzuekin harremanetan jartzen ditu", "tgt": "Familia Laguna programak harremanetan jartzen ditu beste herrialde batzuetatik Euskadira etorri diren familiak antzeko adineko haurrak dituzten euskal familiekin eta jarduerak eta eguneroko zereginak egiten dituzte elkarrekin familien arteko erlazioa sortarazteko.", "score": 0.3982037628305547 }, { "src": "Elkarrekin Koop Txikik hamarkada bat darama proiektu honen buru Gipuzkoan, eta dagoeneko 200 familia ditu 18 ikastetxetan inplikatuta: 8 Donostian, 6 Errenterian eta 3 Andoainen. Gaurko ekitaldiak Gipuzkoako zentro berri bat, Dunboa HLHI, sartuko dela eta programa gainerako lurraldeetara zabalduko dela iragartzeko ere balio izan du. Horrela, Bizkaiak eta Arabak proiektu pilotu banarekin bat egin dute: Bilboko Arangoiti, Aldaika Heziketa Elkartearekin eta Gasteizko Adurtza, Adsis Fundazioarekin. Elkarrekin Koop Txiki programa bultzatzeko aholkuak eta prestakuntza ematen ari zaie irakasleei eta elkarteei.", "tgt": "Familia Laguna duela 10 urte baino gehiago jarri zen martxan Gipuzkoan eta Elkarrekin Koop Txiki elkarteak kudeatzen du. Gaur egun, programa honetan 200 familiak eta 17 ikastetxek hartzen dute parte: • Donostian 8. • Errenterian 6. • Andoainen 3. Ekitaldian ere azaldu dute proiektua Arabara eta Bizkaira zabalduko dela. Horrela, bi proiektu pilotu jarriko dira martxan: • Adurtza ikastetxe publikoan Araban, Gasteizko Adsis fundazioarekin. • Arangoiti ikastetxe publikoan Bizkaian, Bilboko Aldaika Heziketa elkartearekin. Horretarako, bi elkarte horiek lanean ari dira Elkarrekin Koop Txikirekin batera prestakuntza emateko elkarteetako profesionalei eta ikastetxeetako irakasleei.", "score": 0.2097761928418392 }, { "src": "Familia Lagunak Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza du, eta 20.800 euroko dirulaguntza onartu du programa ezartzeko.", "tgt": "Irungo aurkezpen ekitaldian parte hartu dute: • Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. • Julen Urkia, Dunboa ikastetxeko zuzendariak. Programa hori martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzak ia 21 mila euroko laguntza emango dio Familia Lagunari. Familia Lagunaren ibilbidea", "score": 0.4137072246065102 }, { "src": "\"Zalantzarik gabe, zuen ikasleek oinarriak dituzte etorkizunean pertsona toleranteagoak, errespetuzkoagoak eta harrerarako irekiagoak izateko\", esan dio Melgosak Julen Urkia Dunboa ikastetxeko zuzendariari.", "tgt": "Julen Urkia, Dunboa ikastetxeko zuzendariak esan du horrela bere ikastetxeko ikasleek beharrezko tresnak izango dituztela pertsona toleranteagoak eta adeitsuagoak izateko migratzaileekin.", "score": 0.5008595663842589 }, { "src": "Gaurko ekitaldian, Nerea Melgosa sailburuak inplikatutako ikastetxeak zoriondu ditu, \"biharko gizon eta emakumeak prestatzen ari zaretelako\". Ildo horretan, Melgosak nabarmendu du ikastetxeak eta irakasleak erabat murgilduta daudela beren hezkuntza-sisteman \"kulturarteko eredu pedagogiko bat\" sartzera.", "tgt": "Nerea Melgosak programan parte hartzen duten ikastetxeei zorionak eman dizkie, egiten duten lana oso garrantzitsua delako, izan ere, ikasleek kulturarteko hezkuntza jasotzen dute. Hau da, ikastetxe hauetako kultura desberdinetako ikasleek ikasten dute errespetuz elkarrekin bizitzen eta gauzak elkarrekin egiten.", "score": 0.21013049901450873 }, { "src": "Melgosak Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Plana gogora ekarri du. \"Onartu behar dugu kulturartekotasuna dela gizarte-harreman berrien oinarria. Eta hor, harreman sozial berri horien defentsan, Eusko Jaurlaritza beti egongo da laguntzen\", ondorioztatu du.", "tgt": "Sailburuak gogorarazi ditu gai honetan lan egiten duten Eusko Jaurlaritzako proiektuak: • Migraziorako Euskal Itun Soziala: Euskadira bizitzera etortzen diren pertsonei tratu ona eskaini ahal izateko, guri jasotzea gustatuko litzaigukeena bezalakoa. • Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko 6. Plana: harreman berriak sortzearen alde lan egiteko kultura desberdinetako pertsonen elkarrekiko errespetutik eta elkarrizketatik abiatuta.", "score": 0.3519936952184472 }, { "src": "Familia Laguna programa Gipuzkoan sortu zen 2014an, gizarte-arloko ama profesionalen talde baten eskutik. Ekimena, ondoren, Elkarrekin Koop Txikiren eskutik profesionalizatu zen. Garazi Zarautz eta Lola Guigo elkarteko koordinatzaileek azaldu dutenez, \"urte hauetan Familia Laguna martxan jartzeak agerian utzi du ikastetxeek kulturarteko ikuspegia txertatu behar dutela, hezkuntza-komunitate inklusiboa lortzeko\".", "tgt": "Familia Laguna 2014an sortu zen, Gipuzkoan. Gai sozialetan lanean ari ziren profesionalen ama talde batek jarri zuen proiektu hau martxan. Beranduago, Elkarrekin Koop Txiki elkartea sortu zuten modu profesionalago batean lan egin ahal izateko. Gaur egun, Garazi Zarauz eta Lola Guigo dira elkarteko koordinatzaileak.", "score": 0.46748013640618197 }, { "src": "Era berean, adierazi dutenez, \"programaren emaitza positiboek agerian utzi dute kulturarteko bizikidetza hobea dagoela eskola-komunitatean, bai eta iritsi berriak diren familien egokitzapenean ere, bai ikastetxera bai bizi diren udalerrira\". Beraien esanetan, \"jarrera arrazisten prebentzio handiagoa dago\", eta ikasle berriek \"euskararekiko motibazio handiagoa\" dute.", "tgt": "Koordinatzaileek esan dute programak oso emaitza onak eman dituela urte hauetan guztietan. Izan ere, martxan dagoen ikastetxeetan hobetu egin da kultura desberdinetako familien arteko elkarbizitza. Gainera, horri esker familia iritsi berriak hobeto egokitzen dira ikastetxe berrira eta auzo, herri edo hiri berrira. Baita laguntzen du ikasle berriek euskara ikasteko interesa izan dezaten ere.", "score": 0.10722971454313406 } ] }, { "id": "424", "alignments": [ { "src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ostean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendi eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.2413825099381214 }, { "src": "Garamendik azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur goizean Euskal Autonomia Erkidegoko langile publikoen ordainsariak 2023an % 0,5 igotzeari. Azaldu duenez, egungo soldata-igoera 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin ordainduko da, datorren martxoko nominatik aurrera, eta langile publiko guztiei aplikatuko zaie. \"Enplegu publikoaren kalitatea hobetzeko legegintzaldia da hau\", nabarmendu du sailburuak. Gainera, enplegua finkatzeko prozesuak azken fasean daudela adierazi du.\"1.600 plaza baino gehiago esleitu aurreko uneetan gaude\".", "tgt": "Euskadiko langile publikoen soldata igotzea Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadiko langile publiko guztien soldata ehuneko 0,5 igotzea. Martxotik aurrera, soldata igoera horrekin kobratzen hasiko dira. Gainera, igoera hori 2023an kobratu zuten soldatari ere erantsiko zaio. Beraz, martxotik aurrera kobratuko dute dagokien iazko igoera hori ere. Olatz Garamendik esan du legealdi honetan enplegu publikoaren kalitatea asko hobetu dela. Eta laster amaituko dela enplegu publikoko 1.600 plaza baino gehiago emateko prozesua. Horrekin, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du gero eta langile publiko gehiagok lanpostu finkoa izan dezala. Horregatik guztiagatik, euskal administrazio publikoko langileek beste grebarik ez egitea espero du.", "score": 0.30433078786733253 }, { "src": "Bestalde, Nerea Melgosak Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategia aurkeztu du. Melgosak azaldu duenez, euskal botere publikoentzako ibilbide-orria da, eta gure gizartean emakumeen eta gizonen berdintasunerako eskubidea eraginkortasunez aplikatzea ahalbidetzen du. \"Esparru horrekin, erakunde bakoitzak autonomiaz eta malgutasunez ekingo dio bere berdintasun-planari, bere eskumenen, lehentasunen eta errealitateen arabera\".", "tgt": "Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako 2030 Estrategia Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen berdintasunerako 2030 Estrategia aurkeztu du. Estrategia horrek berdintasun-plan propioa sortzen eta aplikatzen lagunduko die Euskadiko erakundeei. Horrela, erakunde bakoitzak bere kasa egin eta bere beharretara egokitu dezake. Horrek Euskadin emakumeen eta gizonen berdintasunerako eskubidea betetzen lagunduko du.", "score": 0.5729931698715235 }, { "src": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak iragarri du, halaber, Gogora Institutuaren eta Martxoak 3 Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dutela otsailaren 14an, Martxoak 3 memoriagunea sortzeko.", "tgt": "Gogora eta Martxoak 3 elkartearentzat laguntza Eusko Jaurlaritzak 35 mila euroko laguntza emango die Gogora eta Martxoak 3 elkarteari. Laguntza hori otsailaren 14an sinatu zen lankidetza- hitzarmen baten bidez emango da. Laguntza hori izango da erakunde horiek Martxoaren 3ko Memoriagunea izeneko espazioa ikertu, dokumentatu, ezagutarazi eta sortu ahal izateko. Gune honekin gogoratuko dira Gasteizen 1976ko martxoaren 3an greba batean parte hartzen ari ziren eta poliziak hil zituen langileak.", "score": 0.33906571819060854 }, { "src": "Bozeramaileak azaldu duenez, Jaurlaritzak baimena eman du gaur Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko , suteak itzaltzeko helikoptero baten errentamendua batera finantzatzeko. Akordio horren arrazoia da klima-aldaketak gero eta eragin handiagoa duela Euskadin, eta muturreko fenomeno meteorologikoen maiztasuna areagotzen duela. Fenomeno horietako batzuek, hala nola tenperatura altuek eta denboran iraun dutenek, baso-suteak izateko arriskua errazten dute.", "tgt": "Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiekin lankidetza-hitzarmena Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatuko du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiekin. Hitzarmen honen bidez hiru aldundiek suteak itzaltzeko helikoptero bat alokatu ahal izango dute. Aldundiek prest egon nahi dute Euskadiko mendietan eta basoetan sortzen diren sute egoerei aurre egiteko. Are eta tenperatura altuagoak ditugunez, maizago sor daitezke sute egoerak.", "score": 0.5473951686122346 }, { "src": "Era berean, Jaurlaritzak baimena eman dio Lanbideri aurten hiru milioi euro bideratzeko gazteentzako prestakuntza eta txandakako lanaren HEZIBI programa finantzatzeko. Programa horren bidez, bere lanbide-gaitasunak hobetu nahi dira, eta, aldi berean, enpresa batean ordaindutako jarduera bat egiten dute.", "tgt": "HEZIBI programa Eusko Jaurlaritzak onartu du Lanbidek 3 milioi euro gastatzea 2024an HEZIBI programa finantzatzeko. Programa honetan gazteek ikasi eta aldi berean enpresetan lan egin dezakete soldata batekin. Horrek laguntzen du ikasleak ondo espezializatzen, enpresek dituzten beharrei erantzuteko eta gaur egun lana lortzeko.", "score": 0.5534841386276489 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak Euskadiko BGAEentzako dekretu berria onartu du gaur, Estatuan bakarra eta berritzailea den pentsio-eredu osagarri hori sendotzen jarraitzeko. Bozeramaileak adierazi duenez, dekretuak elementu berritzaileak ditu, hala nola BGAEentzat egokiak diren aktibo berriak edo gehieneko administrazio-gastuen beherapena.", "tgt": "Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeentzako (BGAE) dekretu berria Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeentzako (BGAE) dekretu berria. Dekretu berri horren bidez, pentsioak osatzeko modu hori indartu nahi du eta pertsonei lagundu erretiroa hartzen dutenean. Bozeramaileak esan du dekretu hori berritzailea dela, zenbait abantaila eskaintzen dituelako, hala nola, plan horiek edukitzeagatik gastu administratibo gutxiago ordaintzea. Gainera, Euskadik bakarrik eskaintzen du erretiro-pentsiorako aurrezteko modu hori.", "score": 0.2136579532242752 }, { "src": "Era berean, Bizitegi-bazterketa Larriaren aurkako Euskal Estrategia berriaren xehetasunak partekatu ditu. Estrategia horren helburua etxegabetzeak prebenitzea eta etxebizitza-eskubidea gauzatzeko neurriak indartzea da. Sailburuak estrategia osatzen duten neurriak eta proiektu eragileak azaldu ditu.", "tgt": "Etxebizitza izateko eskubidea Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du pertsona guztiek etxebizitza bat izan dezaten eta etxegabetze -egoerak gerta ez daitezen. Etxegabetzeak gertatzen dira ohiko etxebizitzako hipoteka edo alokairua ordaindu ezin denean.", "score": 0.32201465746174046 } ] }, { "id": "425", "alignments": [ { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Idoia Mendia, Bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarekin batera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Idoia Mendia, Lan eta Enpleguko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte. Kultura Sailaren laguntzak", "score": 0.18831179301295542 }, { "src": "Idoia Mendiak azaldu duenez, bihar eratuko da Enpleguko Politika Publikoen Euskal Kontseilua, erakundeen artean era eraginkorrago eta koordinatuagoan lan egiteko. \"Helburua da herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea; horretarako, azterketa zehatza eta kualitatiboa egin. Orain artean, ez dugu elkarlanean aritzeko espazio partekaturik izan, helburu horrekin sortu da Enplegu Politika Publikoen Kontseilua, baliabideak antolatu eta baliabideak modu orekatuan banatuko dituen mapa eraikitzeko, ingurune bakoitzaren beharretara egokituz et beharrezkoak diren zerbitzuak osatuz. Mapa horretatik abiatuta, Enpleguaren Euskal Sarea eta leihatila bakarra ezarriko ditugu lurralde bakoitzean, bai eta Erkidego osorako leihatila birtual bat ere, non denok informazio bera izango dugun \", azaldu du Mendiak.", "tgt": "Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua Eusko Jaurlaritzak otsailaren 7an osatuko du Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua. Kontseilu horrek antolatu eta erabakiko ditu erakundeen arteko enpleguaren inguruko estrategiak. Horretarako, mapa bat sortuko du baliabideak antolatzeko eta modu orekatuan banatzeko. Horrela, leku bakoitzeko beharrei modu egokian erantzun ahal izango zaie eta erakundeek elkarri lagundu ahal izango diote. Mapa horrek balioko du ere honako hauek martxan jartzeko: • Enpleguaren euskal sarea. • Leihatila bakarra lurralde bakoitzean. Hau da, administrazio publikoaren bulego bat, herritarrek egin beharreko izapide guztiak toki berean egin ahal izateko. • Herritar guztientzako leihatila bat Interneten. Kontseilu honekin, Eusko Jaurlaritzak nahi du: • Erakundeek hobeto eta modu antolatuagoan erantzutea herritarren beharrei. Hau da, eraginkorragoak eta erabilgarriagoak izatea, emaitza onak lortzeko lana oso ondo egitea. • Herritarrek uneoro jakitea erakundeak zertan ari diren. Eredu hori Eusko Jaurlaritzak sortu du, instituzioek, erakundeek eta gizarteak GJHak bete ditzaten, 2030 Agendan gehiago parte har dezaten eta haien beharretara egokitu dezaten.", "score": 0.3994720954107334 }, { "src": "Era berean, Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren 2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du. 14 jarduera-lerro dituen Plan honek berritasun bat du eta da UPV/EHUk Ertzaintzarekin batera egingo duen tresna berri bat indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arrisku-maila baloratzeko, hau da, polizia-tresna berri bat lantzeko. Balorazio hau modu zientifikoan egingo da eta horretarako Jaurlaritzak 440.000 euroko inbertsioa egingo du 2027ra arte; tratu txar matxisten Euskadiko egungo errealitateari buruzko analisi zorrotza, zehatza eta sakona egin behar da, bai eta emakumeek biktima izateko duten arriskua baldintzatzen edo areagotzen duten faktoreei buruzkoa ere. \"Azken batean, indarkeria matxistaren mota eta profil guztiak modu sistematikoan eta berrituan ezagutu nahi dira biktimak babestu ahal izateko\" gaineratu du bozeramaileak.", "tgt": "Horrekin lortu nahi da pertsona guztiek informazio bera izatea eta era guztietako izapideak leku berean egin ahal izatea. Segurtasun Sailaren laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du Segurtasun Sailaren 2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. Plan honekin segurtasunarekin zerikusia duten 14 gaitan lan egingo da. Laguntza horietako batek tresna berri bat sortzeko balioko du, poliziak hobeto ezagutu dezan indarkeria matxistaren emakume biktimen errealitatea. Horrela, biktimak hobeto babestu ahal izango dituzte, ondo jakin ahal izango dutelako: • Zenbat arriskua dagoen emakume horiek indarkeria matxista pairatzeko. • Arrisku hori eragiten duten edo egoera horiek larriagotzen dituzten zergatiak. • Erasotzaile eta indarkeria matxista motak. Tresna hori sortzeko, Eusko Jaurlaritzak 440 mila euro emango dizkie Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) eta Ertzaintzari. Laguntza hori 2027ra arte jasoko dute.", "score": 0.2441591023538629 }, { "src": "Kontseilua enplegu, hezkuntza, gizarteratze eta lehiakortasun arloetako Eusko Jaurlaritzako sei ordezkarik osatuko dute, Lanbideko zuzendari nagusiarekin batera; eta beste sei ordezkarik; horietatik hiru Aldundi bakoitzeko ordezkariak izango dira, eta beste hiru Eudelek izendatuko ditu. Batzordearen eginkizun nagusiak estrategiaren koordinazioa, plangintza eta definizioa izango dira. Beraz, \"bihar eratuko da Kontseilua, eta Legearen beste garapenetako bat ere jarriko dugu martxan: Enpleguko eta Gizarteratzeko Politika Publikoak Ebaluatzeko Organoaren sorrera. Garrantzitsua da, beraz, herritarrek jakitea euskal erankundeak eraginkorragoak izan daitezen lanean ari garela \", amaitu du Mendiak.", "tgt": "Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua honako hauek osatuko dute: • Eusko Jaurlaritzako enplegu, hezkuntza, gizarteratze eta lehiakortasun arloetako 6 pertsonak. • Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak. • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako 3 pertsonak, lurralde bakoitzeko pertsona bana. • Eudeleko 3 pertsonak. Gainera, gai guzti hauetan lanean jarraitzeko ere Enpleguko eta Gizarteratzeko Politika Publikoak Ebaluatzeko Organo bat sortuko da.", "score": 0.4347863014089967 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak gogoan izan ditu Zaldibarko bi biktimak eta doluminak helarazi dizkie bi pertsonen senideei istripuaren laugarren urteurrenean", "tgt": "Zaldibarko zabortegiko istripua Eusko Jaurlaritzak gogora ekarri nahi izan ditu eta agur bero bat helarazi nahi izan die duela lau urte, Zaldibarko zabortegiko istripuan hil ziren bi pertsonen familiei.", "score": 0.4247130436920788 }, { "src": "Lehenik eta behin, Lehendakariak Gobernu Kontseiluan aurkeztutako dokumentuari erreferentzia egin dio Zupiriak. 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programari dagokionez, dokumentu horrek biltzen ditu: 2023 Betetze Txostena, Legegintzaldiaren Balantzea eta 2024 Lan Plana. \"2023ko abendura arte, aurreikusitako 23 jardueretatik 16k % 100eko betetze-maila izan dute, eta beste zazpik % 60-80koa. Hiru hobekuntza-eremu identifikatu dira: energia berriztagarriak, erronka demografikoa eta dibulgazioa. Hiru lorpen nabarmentzen dira: gobernantza-eredua, Nazio Batuen 2030 Lokalaren egoitza eta ebaluazio-sistema. Legegintzaldiko ondare nagusia Garapen jasangarriko helburuak - Now 2030 Basque Country euskal konpromisoaren ereduaren definizioa da eta, instituzionalizazio, sozializazio eta pertsonalizazio handiagoko konpromiso hirukoitzean oinarritutako eredua izan dela urte hauetan garatu dena\" azpimarratu du Zupiriak. .", "tgt": "2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa Lehendakariak Gobernu Kontseiluan aurkeztu du 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa. Eusko Jaurlaritzak programa horri jarraitzen dio Garapen Jasangarriko Helburuak (GJK) betetzeko eta bere sail eta erakundeetan gai hau antolatzeko. 1. 2023ko memoria 2. Legegintzaldiaren Hobetu behar diren gaiak direla: • Energia berriztagarriak: naturatik lortzen diren energiak dira (eguzkia, ura, haizea...). Energia horiek erabiltzen dira ingurumena kutsatzen duten eta pertsonen osasuna kaltetzen duten hainbeste gas eta substantzia ez isurtzeko. • Gizartearen erronkak, hala nola gizartearen zahartzea edo gazteak modu independentean bizi ahal izatea. • 2030 Agenda herritarrei gehiago ezagutaraztea. Oso ondo egin diren eta horietan lanean jarraituko diren gaiak direla: • Gobernantza eredua: eraginkortasunez, kalitatez eta modu egokian gobernatzeko modua. • Bilbo Nazio Batuen 2030 Lokalaren egoitza izango dela, GJHak gobernuekin lantzeko. • Ebaluazio-sistema Eusko Jaurlaritzak gai horietan guztietan dituen estrategiak aztertzeko eta birplanteatzeko. 3. 2024rako lan plana. Legegintzaldi honetan egin den beste gauza garrantzitsuenetako bat da\" Now 2030 Basque Country \" eredua.", "score": 0.40611389990985775 }, { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai. Lehenik eta behin, Zupiriak, Eusko Jaurlaritzaren izenean doluminak eta maitasuna helarazi dizkie Zaldibarko istripuan bizia galdu zuten bi pertsonen senideei istripuaren laugarren urteurrenean.", "tgt": "Programa honen barruan daude:", "score": 0.07299117841389885 } ] }, { "id": "426", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.2479317792377132 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin batera Euskadiko protonterapia- ekipoa hartuko duen eraikinari buruzko azken berriak emateko.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.4746653760512675 }, { "src": "Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak jakinarazi du, Osasun sailak Protonterapia Unitate berria hartuko duen azpiegitura eraikitzeko obren lizitazioa abiatu duela. \"Eraikina Donostian kokatutako da Euskadi osoari eta inguruneko beste lurralde batzuei zerbitzua eskainiko die, minbiziaren aurkako borrokan tratamendu aurreratuenarekin eta punta puntako osasun-azpiegiturekin\" azaldu du sailburuak. Adierazi duenez, abangoardiako teknologia honek pazientearentzako arriskuak murrizten ditu, hala minbizia duten pertsonen tratamenduaren humanizazioan sakonduko da \"helburua da heriotza-tasa murrizten jarraitzea, biziraupena handitzea eta minbizia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea\" esan du. Gauzak horrela, Euskadirentzat berebiziko garrantzia duen proiektu baten atzerako kontaketa hasi da, eta bi urteko epea aurreikusten da azpiegitura eraikitzeko. Jaurlaritzak ia 60 milioi euroko inbertsioa egin du. Protonterapia oso leku gutxitan ezarrita dagoen erradioterapia modalitate berezi bat da eta Eusko Jaurlaritzak, abangoardiako osasun-teknologiaren aldeko apustuaren barruan kokatzen da proiektua.", "tgt": "Protonterapia unitate berria minbiziaren aurka Eusko Jaurlaritzak eraikin berri bat egingo du eta bertan Protonterapia unitate bat jarriko du martxan. Protonterapia minbizia protoiekin tratatzeko erradioterapia mota bat da. Protoia atomoaren barruan dagoen parte txiki-txikia da. Terapia berria da eta ez du hainbeste albo-efekturik, eta ez ditu hainbeste kaltetzen gorputzeko beste eremu osasuntsu batzuk. Teknologia aurreratuagoa erabiltzen du minbizia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gaixotasun horrek eragindako heriotza-arriskua murrizteko. Eusko Jaurlaritzak 60 milioi euro gastatuko ditu Donostian unitate berri hori eraikitzeko eta Euskadi osoari eta gertuko beste lurralde batzuei eskainiko die zerbitzua. Tratamendu mota hori ez dago leku askotan eta Euskadi izango da martxan jarriko duen estatuko lehen erkidegoetako bat. Proiektu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak osasun-teknologia bultzatu nahi du, horrela Euskadin arreta hobetzen jarraitzeko. Martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko hasi du eraikina eraikitzeko lizitazioa. Eraikina 2 urteko epean eraikiko da.", "score": 0.2937094998557611 }, { "src": "Gobernu Kontseiluak gaur onartu du datozen hamar urteetarako plan berria: \"Aroa. Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa\". Bigen Zupiriak azaldu duenez, orain artean indarrean egon den Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) ordezkatuko du plan berriak. Euskararen Aholku Batzordearen garatu du dokumentua bi urtean ondorengo helburu nagusiarekin. gizarteak azken urteetan izan dituen aldaketei erantzun eta gaur egungo testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktiboak eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea, gizarte ekitatibo eta justoa eraikitzeko. Hortaz, Gizarteak azken hamar urteetan izan dituen aldaketei erantzun eta erakunde eta herritarrekin lankidetzan euskara indarberritzen jarraitzeko oinarriak finkatzen ditu eta bost jomuga nagusi zehazten ditu: euskara ikasteko erraztasunak handitzea, eskolaz kanpoko ekosistema euskaldunagoa lortzea, ingurune digitalean euskarak leku gehiago izatea, euskaraz lan egiteko aukerak ugaritzea eta euskarazko edukiak sortu eta kontsumitzeko aukerak ugaritzea.", "tgt": "Aroa, euskara sendotzeko plan berria Eusko Jaurlaritzak Aroa plan berria onartu du datozen 10 urteetan euskara sendotzeko. Euskararen Aholku Batzordea 2 urtez aritu da plan horretan lanean. Eta plan honekin lortu nahi dute gizarteak azken 10 urteetan izan dituen aldaketei erantzutea eta euskara egunerokotasunean sendotzea. Planak 5 helburu ditu: • Euskara ikastea errazagoa izatea. • Haur eta gazteen aisialdiko, kulturako eta kiroleko eskolaz kanpoko jardueren giroa euskaraz izatea eta garatzea. • Euskara gehiago erabiltzea eta euskaraz eduki gehiago izatea Interneten eta teknologian, hala nola ordenagailuetan, mugikorretan... • Euskaraz lan gehiago egin ahal izatea. • Euskarazko eduki gehiago sortu eta kontsumitu ahal izatea gai guztietan, hala nola kulturan, aisialdian, kirolean... Horretarako, Eusko Jaurlaritzak herritarrekin eta erakundeekin batera egingo du lan.", "score": 0.358475009746841 }, { "src": "Lehenik eta behin, bozeramaileak azaldu du Gobernu Kontseiluak onartu duela Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak hitzarmen berri bat izenpetzea Ertzaintza Apustuen Merkatuaren Ikerketa Globalerako Zerbitzura atxikitzeko, Euskadin kirol-apustuetako eta -lehiaketetako ustelkeriaren aurkako borroka bultzatzeko. Hitzarmen honen ondorioz, Ertzaintza Apustuen Merkatuaren Ikerketa Globalerako Zerbitzuko, kirol-apustuen merkatuko iruzurrari eta lehiaketen manipulazioari aurre egiteko polizia-lankidetzako eta -ikerketako sareko kide izango da. \"Programa informatiko baten bitartez, ertzainek kirol-apustuekin zerikusia duten ustezko iruzurren zantzuak edo alertak lortu eta partekatu ahal izango dituzte beste administrazio publiko batzuekin, ikerketa kriminal hauei aurre eginez\" adierazi du Zupiriak.", "tgt": "Kirol-apustuetako iruzurraren aurka Eusko Jaurlaritzak lankidetza- hitzarmena sinatu du Estatuko Administrazio Orokorrarekin, Ertzaintzak Apustuen Merkatuaren Ikerketa Globaleko Zerbitzuarekin batera lan egin dezan. Estatuko ikerketa-zerbitzu honek kirol-apustuei buruzko informazioa ikertzen eta partekatzen du administrazioekin. Helburua da Euskadiko kirol lehiaketa eta apustuetan iruzurra saihestea. Horretarako, Ertzaintzak programa informatiko bat erabili ahal izango du gai horri buruzko informazioa lortzeko eta beste administrazio batzuekin partekatzeko eta kriminalen sareak edo taldeak ikertzeko.", "score": 0.5483668071294301 }, { "src": "Halaber, Jaurlaritzak 2024erako Zor Publikoaren inguruko erabakia hartu du gaurkoan: zorpetze-eragiketak gehienez 836.700.000 eurokoak izan daitezke eta jaulkipenak bat edo gehiago egin daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean ezarritakoaren arabera. Zorpetze-eragiketak eurotan edo beste edozein dibisatan egin ahal izango dira, eta gehienez 50 urteko epea izango dute.", "tgt": "Zor publikoa Eusko Jaurlaritzak zor publikoa jaulkitzeko baimena eman du 800 milioi euro baino gehiago mailegatu ahal izateko. Hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorren Legearen barruan sartzen da. Mailegu horiek eurotan edo beste edozein moneta-motatan eman ahal izango dira. Gainera, 50 urtean itzuli ahal izango dira, gehienez ere.", "score": 0.2339866542385644 }, { "src": "Amaitzeko, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Eudel eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin lankidetza-hitzarmen berri bat sinatzeari, etxegabetzeen kasuei aurre egiteko, hau da, beren errentak ez ordaintzeagatik edo ohiko etxebizitzaren hipoteka ez ordaintzeagatik etxetik botatzeagatik kalteberatasun bereziko egoeran dauden pertsonak artatzeko. Hitzarmen honek hurrengo lau urteetan izango du indarra.\"2013tik gaur arte, babes publikoko edo antzeko 280 etxebizitza esleitu zaizkie bide judizialeko utzarazpenak eragindako kalteberatasun bereziko pertsonei\" esan du Zupiriak.", "tgt": "Etxegabetutako pertsonentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu du Eudelekin eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin (BJKN). Hitzarmen honek 4 urte iraungo du. Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak jarraitu nahi du etxegabetze-egoeretan ahulenak diren pertsonei laguntzen. Etxegabetze horiek egiten dira ohiko etxebizitzaren hipoteka edo alokairua ordaindu ezin izan dutelako.", "score": 0.37741840578129543 } ] }, { "id": "427", "alignments": [ { "src": "Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Nerea Melgosa, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreko burua izan da, gaur. Bertan, 2024ko plangintza eta ildo nagusiak onartu dira. Aurten, eLankidetzak 56.28 milioi euroko aurrekontua izango du, eta, horietatik, 54 milioi euro bideratuko dira gatazkak edo bestelako indarkeria egoerengatik krisi humanitarioetan dauden biztanleei laguntzeko ekimenetara, Hegoko erakunde feministetara, emakumeak ahalduntzeko prozesuetara, gisa eskubideen defendatzaileak babestera edo Euskadin sentsibilizazio ekintzak egiten dituzten erakundeetara, besteak beste.", "tgt": "Urtarrilaren 29an, Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak parte hartu du eLankidetza Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren lehen Kontseilu Errektorean. Kontseiluak 2024rako antolaketa onartu du eta aurten eLankidetzak izango duen 56 milioi eurotik gorako aurrekontua ere. Laguntzek honako hauetarako balioko dute: • gerren, lurrikaren eta halakoen ondorioz krisi-egoeran dauden herriei laguntzeko. • emakumeak ahalduntzeko • giza eskubideen alde lan egiten duten edo gai horiek Euskadin ezagutarazten dituzten pertsonak babesteko. Lege berri honen bidez, Euskadiren lankidetza-politika indartu nahi du gehien behar duten herrialdeei laguntzen jarraitzeko. Izan ere, gaur egun, gero eta pertsona eta herrialde gehiagok laguntza behar dute egoera desberdinengatik, hala nola gerrengatik, pobreziagatik, indarkeriagatik...", "score": 0.7706524333212742 }, { "src": "eLankidetzaren lanaren zati handi bat da GGKEei zuzendutako deialdia; garapenerako lankidetzako proiektuak, garapen produktiborako, prestakuntzarako eta laguntza teknologikorako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektuetan diharduten erakundeetara zuzendua, hain zuzen. Deialdi horrek 40 milioi euro izango ditu.", "tgt": "eLankidetzak diru horren zatirik handiena gastatuko du gutxi garatutako lurraldeei egoera hobetzen laguntzeko garapenerako lankidetzako programak martxan jartzeko.", "score": 0.25753859321232486 }, { "src": "Bestalde, lankidetza gaietan profesionalak espezializatzeko lau beketarako deialdia egingo da; egoitzan bertan egiteko. Gainera, Euskadiko GGKEetan genero- ekitatearen aldeko prozesuetarako deialdi bat egongo da, eta Ignacio Ellacuria sarirako hautagaiak aurkezteko beste bat.", "tgt": "Gainera, eLankidetzak beste laguntza hauetarako deialdia egingo du 2024an: • 40 milioi euro Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GGKE). Erakunde horiek herrialde pobretuetan lan egiten dute, honako hauek lortzeko proiektuekin: • garapen orokorra • garapena produkzioan, egitean eta fabrikazioan • teknologian prestakuntza eta laguntza. Erakunde horiek gizartean aldaketa lortzeko hezkuntzan ere lan egiten dute Euskadin. • 10,4 milioi euro, indarkeria- edo gatazka-egoerak dituzten herrialdeen edo eremuen beharrei erantzuteko bi laguntzatarako deialdia egiteko. • 500 mila euro, munduan dauden larrialdi-beharrei erantzuteko. • 150 mila euro, munduko Iparraldeko eta Hegoaldeko erakundeen arteko lankidetza-proiektuak bultzatzeko. Diru horrek 2024an proiektuak identifikatzeko balioko du eta 2025ean beste laguntza bat emango du proiektu horiek martxan jartzeko. • 4 beka profesionalentzat, lankidetza-gaietan trebatzen eta espezializatzen jarrai dezaten. • Genero-ekitatearen aldeko prozesuak EAEko GGKEetan. • Ignacio Ellacuría sarirako hautagaiak", "score": 0.19858174268113343 }, { "src": "Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea", "tgt": "Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea", "score": 0.9999999999999998 }, { "src": "• Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Lege berria aurki onartuko da", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak 2024an onartuko du Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Legea.", "score": 0.5635805218985733 }, { "src": "Zentzu horretan, eLankidetzak ekimenak bultzatzen jarraituko ditu, Eusko Jaurlaritzako sailak eta beste eragile batzuk lankidetza teknikoko eta esperientziak trukatzeko lankidetza ekintzetan parte har dezaten. Ekimenetako bat da Guinea Bissau- Euskadi Osasun Globaleko lankidetza programa. Bertan, besteak beste, euskal osasun arloko profesionalak Simão Mendes Ospitaleko langileekin batera aritzen dira, edo Akual programa, non lankidetza eragileek eta El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko ur-operadoretako teknikariek parte hartzen duten.", "tgt": "Horretarako, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du Euskadiko eta Hegoaldeko beste sail eta eragile batzuek lankidetza-proiektuetan parte hartzea eta gai horren inguruan dituzten esperientziak partekatzea. eLankidetzak bultzatzen dituen proiektu horietako batzuk dira: • Ginea Bissau-Euskadi Osasun Globaleko programa: Osakidetzako profesionalek prestakuntza ematen diete Ginea Bissauko Simão Mendes Ospitaleko medikuei. • Akual programa: lankidetza-langileek eta El Salvadorreko (Costa Rica) ur-enpresetako langileek elkarrekin lan egiten dute.", "score": 0.46390238408878703 }, { "src": "Elkartasun-ekimenak 2023an", "tgt": "Lankidetza-proiektuak 2023an", "score": 0.3693431357743418 }, { "src": "Iaz 50.9 milioi euro eman ziren 44 herrialdetan 162 elkartasun-ekimenak finantzatzeko. Gehienak Erdialdeko Amerikan, Hego Amerikan, Saharaz hegoko Afrikan, Ekialde Ertainean eta Euskadin garatzen ari dira.", "tgt": "2023an, Eusko Jaurlaritzak, eLankidetzaren bitartez ia 51 milioi euro gastatu zituen lankidetza-proiektuetan. Guztira, 162 proiektu jarri ziren martxan 44 herrialdetan. eLankidetzak gai hauetan gastatu zuen diru hori: • Ehuneko 27 emakumeak ahalduntzeko. • Ia ehuneko 21 erakunde feministen proiektuetarako. • Ia ehuneko 20 gatazka- eta indarkeria-eremuei laguntzeko. • Ehuneko 7 giza eskubideen alde lan egiten duten pertsonak babesteko. Proiektu horietako asko abian jarri ziren Amerika Erdialdeko eta Hegoaldeko herrialdeetan, Saharaz hegoaldeko Afrikan , Ekialde Ertainean eta Euskadin.", "score": 0.10925897973682418 } ] }, { "id": "428", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.26178695585843936 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Marian Elorza, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Marian Elorza, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.5776195491592351 }, { "src": "Lehenik eta behin Bingen Zupiriak azaldu du gaurko Gobernu Kontseiluak Lanbide zerbitzu publikoak bermatzen dituen eskubidezko prestazioen gastuaren xedapena onartu du: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (382 milioi), Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (180) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (79). Guztira, 641 milioi bideratu dira prestazioetara gaur hartutako erabakien arabera. Zupiriak gogorarazi du, apiriletik aurrera Lanbidek ez duela etxebizitzagatiko prestazioaren espediente berririk egingo, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGIa) jasotzen dutenek Etxebizitza Sailean dagoen prestazioari helduko diotelako eta pasabide bat ezarriko delako indarrean dauden eta orain Lanbideren parte diren espedienteak hara bideratzeko.", "tgt": "Lanbiderentzako laguntzak Eusko Jaurlaritzak onartu du 641 milioi euro ematea Lanbideri ematen dituen laguntzetarako. Gainera, apiriletik aurrera, DSBE kobratzen dutenek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailean eskatu ahal izango dute etxebizitzagatiko laguntza. Horretarako, sistema bat jarriko da martxan, Lanbide dagoeneko gai horri buruzko laguntzetarako izapidetzen ari den espedienteak sail honetara bidaltzeko. Lege berri horri esker, gehien behar duten pertsonek diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) laguntza eskatu ahal izango dute, bizitza berri bat hasteko.", "score": 0.2625143035464963 }, { "src": "• Gobernu Kontseiluak gaur hartutako erabakiarekin Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 382 milioi, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera 180 milioi eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarrira 79 milioi bideratu dira.", "tgt": "Dirua honela banatuko da: • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako (DSBE): 382 milioi euro. DSBE oinarrizko premiak asetzeko laguntza ekonomikoa da. • Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerarako: 180 milioi euro. Laguntza hau gobernuak pobrezia-egoeran dauden pertsonak eta taldeak babesteko egiten duen ordainketa da. • Etxebizitzarako Prestazio Osagarrirako: 79 milioi euro. Alokairua ordaintzeko DSBE kobratzen duten pertsonek eska dezaketen laguntza da.", "score": 0.34075794634801115 }, { "src": "• Lehendakariak Bruselara bidai ofiziala egingo du datorren astean immigrazioari eta trantsizio berdeari buruzko euskal agendak aurkezteko eta Makroeskualde Atlantikoa, autodeterminazioari buruzko hausnarketa eta euskararen ofizialtasuna bultzatzeko", "tgt": "Lehendakariaren bidaia Bruselara", "score": 0.22388433806318603 }, { "src": "Elorzak Lehendakariaren nazioarteko agendaren berri eman du eta jakinarazi du datorren astelehenean Bruselara egingo duela bidaia ofiziala. Bidaia honen barruan hainbat bilera izango ditu Europako erakundeetako arduradunekin, Europar Batasunaren agendaren funtsezko zenbait arlotan Eusko Jaurlaritza garatzen ari den ekimenak partekatzeko. Agenda astelehenean hasiko da, eta egun horretan, Lehendakariak Euskal Harrera Eredua aurkeztuko du, eta Europar Batasunean euskara ofiziala izateko eskariari helduta, Iñigo Urkullu Europako Batzordearen babesa lortzen saiatuko da. Asteartean, Makroeskualde Atlantikoa bultzatzeko bilerak egingo ditu eta trantsizio berdearen arloan Euskadi bultzatzen ari den azken proiektuen berri ere emango du Lehendakariak. Horretaz gain, asteazkenean, Europako Parlamentuan, Iñigo Urkulluk autodeterminazioari buruzko foro batean parte hartuko du, eta harrera egingo dio euskal komunitateari; harrera horretan Lege-eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekimeneko (RLEG) kideak ere izango dira.", "tgt": "Urtarrilaren 29tik 31ra, Iñigo Urkullu Lehendakariak Bruselara bidaiatuko du Eusko Jaurlaritzak hainbat gaitan egindako lana ezagutzera emateko. Egun hauetan zehar, Lehendakaria Europako erakundeetako hainbat arduradunekin bilduko da. Urtarrilak 29 astelehena Lehendakariak Harrerako Euskal Eredua aurkeztuko du. Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak migratzaile diren eta babesa behar duten pertsonen gizarteratzea ziurtatu nahi du. Gainera, lehendakariak laguntza eskatuko dio Europako Batzordeari euskara Europar Batasunean hizkuntza ofizial gisa erabil dadin. Urtarrilak 30 asteartea Lehendakariak hainbat bileratan parte hartuko du Makro-eskualde Atlantikoa bultzatzeko. Baita aurkeztuko ditu ere Euskadin martxan jarri diren trantsizio berdeko proiektuak. Adibidez, ekonomia zirkularreko proiektuak, murriztu egiten ditu baliabideen erabilera, kutsadura eta energia-kontsumoa. Ez baititu balio ez duten produktuak botatzen, baizik eta berrerabili egiten ditu edo gauza berriak sortzeko erabiltzen ditu. Urtarrilak 31 asteazkena Lehendakariak autodeterminazio-foroan parte hartuko du Europako Parlamentuan. Foro honetan herriek beren gobernu propioa erabakitzeko duten eskubideari buruz hitz egingo da. Gainera, Lehendakariak harrera egingo die Bruselako euskal komunitateko eta Lege-eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekimeneko (RLEG) pertsonei. Era berean, erregelamendu bat martxan jarriko da laguntza horiek jasotzen duten pertsonek enplegua lor dezaten bultzatzeko.", "score": 0.28687234337417394 }, { "src": "Bozeramailean adierazi duenez, Jaurlaritzak argi berdea eman dio Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea arautzen duen Dekretuari, Diru -sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Legearen bigarren arau-garapena, hain zuzen ere. \"Lehen garapena Erregelamenduarena izan zen, indarrean sartu berria eta presazkoena zena, jarduera guztiak argitzen dituelako eta Legearen aplikazioan interpretazioak saihesten dituelako. Eta orain Erakunde arteko Batzordea sortu da, bazterkeriaren aurkako borrokan lan egiten duten euskal erakundeen koordinazioan eta lankidetzan sakontzeko. Hurrengo arau-garapena enplegurako pizgarriena izango da\" azaldu du bozeramaileak.", "tgt": "Gizarteratzeko Batzordearen Dekretua Eusko Jaurlaritzak onartu du Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea arautzen duen Dekretua. Batzorde horrek euskal erakundeei lagunduko die elkarrekin eta modu koordinatuan lan egiten: • bazterkeriaren aurka • gehien behar duten pertsonek Diru-sarrerak Bermatzeko Lege berriaren laguntzak jasotzen dituztela ziurtatzeko.", "score": 0.5484081217836881 }, { "src": "Azkenik, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Laudioko Udalarekin egindako hitzarmenari eta honen ondorioz herrian alokairuan emateko babes ofizialeko 80 etxebizitza inguru eraikiko dira. Zupiriak azaldu duenez, Goiko Plaza eremuan kokatutako bi eraikinetan egingo dira etxebizitza horiekk, Udalak Etxebizitza Sailari dohainik emango dion elkarren ondoko bi lursailetan. Guztira, bizitegi-erabilerako 8.500 metro karratu izango dira eta Visesa sozietate publikoa arduratuko da 80 etxebizitza horiek eta bertako garajeak eraikitzeaz.", "tgt": "Laudioko Udalarekin hitzarmena Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatuko du Laudioko udalarekin babes ofizialeko 80 etxebizitza eraikitzeko. Hau da, Administrazio publikoak eskaintzen dituen etxebizitzak normalean merkatukoa baino merkeago alokatzeko. Etxebizitzak eraikiko dira Laudioko udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari emandako 2 lursailetan. Lursail horiek Goiko Plazan daude.", "score": 0.48779304362713244 } ] }, { "id": "429", "alignments": [ { "src": "Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Jundizko industrialdean dagoen Arabako Elikagaien Bankua bisitatu du gaur arratsaldean, Euskadiko eta Estatuko erakundeetako eta Elikagaien Bankuen Federazioko ordezkariekin batera.", "tgt": "Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Arabako Elikagaien Bankua (AEB) bisitatu du Jundizko industrialdean, Gasteizen. Bisitan parte hartu dute ere euskal eta estatuko erakundeetako eta Elikagaien Bankuen Federazioko ordezkariek. Nola funtzionatzen du Arabako Elikagaien Bankuak Bankuak Euskadiko eta estatuko Elikagaien Bankuen Federazioan ere parte hartzen du.", "score": 0.7000744468122521 }, { "src": "Aurreko edizioetan bezalaxe, Nerea Melgosa sailburuak ere boluntario gisa parte hartu zuen azken kanpainan, Zabalgana auzoan hain zuzen. Bertan, Euskadi osoko boluntarioek egiten duten ahalegina eskertu zuen.", "tgt": "Gainera, Nerea Melgosak parte hartu zuen boluntario gisa Gasteizko Zabalgana auzoko elikagaien bankuan. Horregatik, bisitan sailburuak esan zuen Arabako Elikagaien Bankua erreferentziazkoa dela. Eta eskarrek eman zizkien boluntarioei gehien behar dutenei elikagaiak banatzen egiten duten lanagatik.", "score": 0.4936644872585447 }, { "src": "Arabako Elikagaien Bankuak ia 1.400 familiari eta beste 360 pertsonari ematen die arreta kontsumo-erakundeen, jantokien eta laguntza-kolektiboen bidez", "tgt": "Gaur egun, Arabako Elikagaien Bankuak 1.400 familiari ematen dio arreta. Baita ere, beste 360 pertsonari ematen dio arreta jantokien, abegi-zentroen, egoitzen, elizen... bidez. Elikagaiak gordetzeaz eta doan banatzeaz arduratzen da gehien behar duten pertsona eta familiei eta jantokiei, harrera-zentroei, parrokiei...", "score": 0.37964044824772913 }, { "src": "Elikagaien Bankua erreferentea da Arabako elikagaien aprobetxamenduan. Enpresen, antolakundeen eta erakundeen artean kokatzen da, horiek arlo sozialera bidera ditzaten gizarte-erantzukizuneko ekintzak, eta lagun dezaten premiarik handiena duten pertsonen elikaduran eta laguntzan.", "tgt": "Arabako bankua ere erreferentziazkoa da, enpresa, erakunde eta entitateekin batera lan egiten duelako elikagaiak emateko. Baita elikagaiak aprobetxatzen ere, hau da, enpresetan soberan dauden elikagaiak ez botatzea eta gehien behar dituztenei ematea. Horren bidez, enpresen eta erakundeen gizarte-erantzukizuna bultzatu nahi da.", "score": 0.22353308454580414 }, { "src": "Arabako Elikagaien Bankua, independentea eta autonomoa da bere kudeaketan. Euskadiko Elikagaien Bankuko Federazioan sartuta dago, baita, Estatuko esparruan, Elikagaien Bankuen Federazioan (FESBAL) ere. Era berean, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioarekin (FEGA) koordinatuta dago, Europar Batasunaren esku-hartzearen izakinetatik datozen elikagaiak premiarik handiena duten pertsonen artean bana daitezen.", "tgt": "Arabako Elikagaien Bankua entitate independentea da, hau da, modu autonomoan antolatzen eta erabakitzen da. Estatuko Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioarekin ere lan egiten du Europar Batasunetik datozen elikagaiak banatzeko.", "score": 0.5044611506078369 }, { "src": "Elikagaien Bankuak soberakinen eta behar-beharrezkoak diren beste artikulu batzuen biltegiratzea eta doako banaketa kudeatzen du —laguntza-zentroei eta premia dutenei banatzen dizkie—.Horretarako, soberakinak biltzen ditu eta horiek hondatzea edo oker erabiltzea saihesten du, soberakin horiek hautatu eta birziklatzen baititu, banatzera begira.", "tgt": "Horretarako, soberan dauden oinarrizko produktuak biltzen dituzte, ez botatzeko eta behar bezala erabili ahal izateko. Boluntarioak arduratzen dira produktu horiek aukeratzeaz eta banatzeaz.", "score": 0.2508562237668842 }, { "src": "Era berean, lurralde historikoekin elkarreraginean aritzen da erantzunkidetasunez, eta elikagaiak trukatzen ditu Burgos, Nafarroa, Errioxa eta Kantabriako banku mugakideekin.", "tgt": "Elkarlanean ari da honako banku hauekin: • Gipuzkoa eta Bizkaia • Burgos, Nafarroa, Errioxa eta Kantabria.", "score": 0.3787332318969207 }, { "src": "Arabako Elikagaien Bankuaren alde 2023an egindako \"Elkartasun-bilketa handian\" ez zen lortu 2022koaren antzeko emaitzarik", "tgt": "2023ko Elkartasun-bilketa handia 2023ko azaroan, Arabako Elikagaien Bankuak \"Elkartasun-bilketa handia\" kanpaina antolatu zuen jendeak bankuarentzat ematen dituen elikagaiak biltzeko.", "score": 0.4418867224994047 }, { "src": "Arabako Elikagaien Bankuaren alde 2023an egin zen \"Elkartasun-bilketa handian\" ez zen lortu 2022koaren antzeko emaitzarik. Azken kanpaina honetan 2022koan baino elikagai fisiko gutxiago jaso da, % 10 gutxiago, baita elikagaietarako bonu gutxiago ere, % 15 gutxiago. Aitzitik, zuzeneko dohaintzen bidez diru gehiago bildu da, %10 gehiago.", "tgt": "Jasotako elikagai eta elikagaientzako bonu kantitatea gutxiago izan da, 2022an baino ehuneko 10 gutxiago. Baina diru gehiago jaso zuten dohaintzen bidez.", "score": 0.5562853667273769 } ] }, { "id": "432", "alignments": [ { "src": "Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu.", "score": 0.24440351937704896 }, { "src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburuarekin batera.", "tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.", "score": 0.714474436689128 }, { "src": "Arantxa Tapia sailburuak berriz, Gobernuak gaur onartu duen 2024ko ETEentzako Laguntza Planaren berri eman du. Ezegonkortasun egoeraren aurrean, aurten Enpresen Laguntza Plana inoiz baino lehenago kaleratu da Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko helburuarekin eta 562,2 milioi euroko zuzkidura eta 80 programa baino gehiago ditu. Plan berriak 600 milioitik gorako aurrekontua izango du, kluster sektorialen jarduera finantzatu eta laguntzeari lotutako gainerako tresnak kontuan hartuta.", "tgt": "2024ko Laguntza Plana enpresa txiki eta ertainentzat Eusko Jaurlaritzak 2024ko Laguntza Plana onartu du enpresa txikiak eta ertainak laguntzeko. Plan honek 80 programa baino gehiago eskaintzen ditu lehiakortasuna hobetzeko. Baita laguntzak eskaintzen ditu ere inbertsio berriak egiteko, enplegua sortzeko eta enpresak atzerrian ezagutarazteko. Plan honetan 600 milioi euro baino gehiago gastatuko dira eta horrela banatuko dira: • ehuneko 49a I+G+B proiektuetarako • ehuneko 30a karbono gutxiago isurtzen duten proiektuentzat hau da, produktu bat egitean sortzen diren gasak eta ingurumenari kalte egiten diotenak. Gainera, planak laguntza gehiago emango ditu honako hauetarako: • Landa-eremu eta kostako ekonomia bultzatzeko. • Abeltzaintza-, nekazaritza- eta arrantza-enpresen belaunaldi-erreleborako. Horri esker langileek erretiroa lehenago hartu ahal izango dute eta lan-postu berriak sortuko dira gazteentzako. • Elkartek: 44 milioi euro • Gauzatu industria: 28 milioi euro • Hazitek: 92,5 milioi euro.", "score": 0.29435720348634764 }, { "src": "Gauzak horrela, enpresek laguntzen katalogo xehatua izango dute aldez aurretik, programa bakoitzari dagokion dokumentazioa prestatu ahal izateko. Laguntza-plan honek www.euskadi.eus eta www.spri.eus webguneetan eskuragarri dagoen katalogo digital izango du, eta, era berean, interesa duten enpresa guztiek jaso ahal izateko paperezko katalogo bat ere argitaratuko da. Katalogo honek modu erraz eta praktikoan jasotzen ditu laguntza edo zerbitzu bakoitzaren izena, 2024ko deialdiaren zenbatekoa, haren deskribapena eta helburua, nori zuzenduta dagoen, noiz argitaratuko den laguntza (gutxi gora behera), Jaurlaritzaren Zuzendaritza edota horren ardura duen sozietatea, eta web esteka bat laguntzaren eskaera egiteko eta laguntzari dagokion araudia eta informazio guztia kontsultatu ahal izateko.", "tgt": "Horrela, enpresek informazio osoa izan dezakete eta laguntzak denbora gehiagoz kudeatu ditzakete. Enpresek laguntza bakoitzerako zein dokumentu aurkeztu behar dituzten begiratu ahal izango dute hemen: • euskadi.eus eta www.spri.eus webguneetan dagoen katalogo batean. • Paperezko katalogo batean.", "score": 0.20089540816267118 }, { "src": "• Eusko Jaurlaritzak ITSASERTZA Euskadiko Larrialdi Plan Berezia aktibatu du alerta fasean, itsasoaren kutsadurari aurre egiteko", "tgt": "Larrialdi-Plan Berezia itsasertzaren kutsadura dela eta", "score": 0.4085391654522724 }, { "src": "Tapia sailburuak jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bitartez, prebentzio moduan, ITSASERTZA, Itsasertzaren kutsadurari aurre egiteko Euskadiko larrialdi-plan berezia ren alerta fasea aktibatu duela, Galiziatik eta Asturiasetik Euskadiko kostaldera hondakin mikroplastikoak irits daitezkeela aurreikusita. Fase horrek inplikatzen du itsas kutsadurako gertakari posible baten aurrean mobilizatu daitezkeen baliabideak eta bitartekoak antolatzea, beharrezkoa den erantzun-mailaren arabera.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak aktibatu du Itsasertza, Euskadiko Larrialdi Plan Berezia. Plan honek azaltzen du nola jokatu eta nola antolatu Galiziatik eta Asturiastik mikroplastiko hondakinak euskal kostaldera iristen badira.", "score": 0.3063256469132413 }, { "src": "Egoeraren jarraipen estua egiten ari da Gobernua AZTI itsas teknologiaren zentroaren simulazio sistemaren bidez, arriskuen ebaluazioa egiteko eta beharrezkoak diren neurriak sustatzeko. ebaluatzeko, Oraingoz ez da inolako eraginik hauteman gure kostaldean. Alde horretatik, aurreikuspenen arabera, ekialdetik eta ipar-ekialdetik joko duen haizeak, hasiera batean, eragotzi egingo du isuria epe laburrean (aste honetan) gure kostaldera iristea. Hala ere, eta Plana aktibatu izanaren ondorioz, eta isuria iritsiko balitz ere aurrea hartu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak etengabeko zaintza-lana lehenetsi du, erakunde, organismo eta sektore guztiak koordinatuz, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren zuzendaritzapean, ahalegin guztiak bateratu eta koordinatzeko.", "tgt": "Horretarako, Eusko Jaurlaritzak egoera zaintzen du Azti programarekin. Honek uneoro arriskua ebaluatzen laguntzen du horrela beti prest egoteko. Gainera, beste erakunde batzuekin ere lan egiten du elkarrekin zaindu eta lan egiteko. Oraingoz, ez dago arriskurik Euskadiko kostaldean egun hauetan haizeak jotzen duen moduagatik.", "score": 0.15077139649650764 }, { "src": "• Euskadik Lurralde arteko Osasun Kontseilura eramango du musukoaren erabileraren inguruan adostasuna lortzeko proposamena", "tgt": "Musukoaren erabilera Euskadin Atzo Espainiako Gobernuko Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Kontseilua bildu zen musukoak noiz eta non erabili behar diren erabakitzeko.", "score": 0.34025563560250577 }, { "src": "Atzoko Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren ondotik, gaur Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak adierazi du Jaurlaritzak Ministerioari musukoaren erabileraren inguruan adostasuna lortzeko proposamena luzatuko diola. Izan ere, akordiorik gabe amaitu zen atzoko bilera eta autonomia-erkidegoen gehiengoak bota zituen atzera Ministeritzaren proposamenak, forma- eta funts-arrazoi ezberdinak medio. Sagarduik adierazi duenez, \" Ministerioaren proposamenak komunikabideen bidez ezagutu genituen. Proposamenen artean, autonomia-erkidegoek urteetan aplikatu dituzten prebentzio- eta antolaketa-neurriak daude, langileen artean kontingentzia-planik edo osasun-prebentziorako sistemarik ez bagenu bezala. Proposatutako neurri batzuek garrantzi handia dute: nahitaezkotasunak, salbuespenezkoa izan behar du eta justifikazio epidemiologiko eta juridikoan oinarrituta egon behar du eta Ministerioak ez zuen aurkeztu osasun-zentroetan maskarak nahitaez erabili behar zirela bermatzen zuen txostenik. Ez da larrialdi-egoerarik ezarri. Inplikazio juridikoak dituen neurria da, eta, gainera, autonomia-erkidego gehienek uste zuten une honetan ez duela eraginkortasunik kutsatzearen prebentzioan. Gainera, Ministerioak bi egun eman zituen bere proposamenari ekarpenak egiteko, baina handik ordu gutxira bere erabakia inposatuko zuela iragarri zuen. Ez gatoz bat beraz, gauzak egiteko modu eta formekin\" azpimarratu du Sagarduik.", "tgt": "Bilera gai horri buruzko akordiorik lortu gabe amaitu zen, autonomia-erkidego gehienak ez daudelako ados arrazoi askorengatik. Hauek dira arrazoietako batzuk: • Erkidegoek gobernuaren proposamenak ezagutu zituzten irrati, prentsa edo telebista bidez, ez zuzenean kontseiluaren bidez. • Proposatutako neurri batzuk aspaldi aplikatzen dira erkidegoetan. • Osasun Sistema Nazionaleko organo teknikoek lehenago ezagutu behar zituzten neurri horiek, eta ez zen hala izan. • Oraintxe neurri horiek ez dute lagunduko kutsatze gutxiago izaten. Gainera, herritarrak musukoak erabiltzera behartu ahal izateko, justifikatutako arrazoi bat egon behar da, pandemiaren kasuan bezala. Eta lege-prozesu jakin batzuk jarraitu behar dira. Azkenik, autonomia-erkidego bakoitzak du musukoak erabiltzera behartzeko eskumena , unean uneko egoeraren arabera.", "score": 0.38744351342802064 }, { "src": "Hala eta guztiz ere, konponbideak bilatzeko asmoz, Osasun Sailak, musukoen erabileraren inguruan adostasuna lortzeko proposamena luzatuko dio Ministerioari eta zehazki eskatuko dio: maskarak erabiltzeko derrigortasuna ezabatzea, kontingentzia-planei buruzko erreferentzia ezabatzea Euskadik aplikatzen dituelako, eta baja automatikoei buruzko erreferentzia ezabatzea, Lurralde arteko Kontseiluaren eremua gainditzen duela iritzita. Azkenik, Sagarduik jakinarazi du zerbitzu juridikoak aztertzen hasiak direla musukoak nahitaezko erabileraren erabakiaren ondoriozko egoerak.", "tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du gauzak beste modu batera egin behar direla. Hala eta guztiz ere, proposamen bat egingo dio Osasun Ministerioari honako hauek kendu ditzan: • Musukoa nahitaez erabiltzea. • Kontingentzia-planak, Euskadik dagoeneko aplikatzen dituelako. • Baja automatikoen gaia, gai hori ez dagokiolako kontseilu horri. Dena dela, zerbitzu juridikoak egoera aztertzen ari dira Espainiako gobernuak musukoa erabiltzera behartzen badu.", "score": 0.07752934074159176 }, { "src": "Lehenik eta behin, bozeramaileak adierazi du gaurko Gobernu Kontseiluan Lehendakariak aste honetan Madrilera egingo duen bidaiaren berri eman duela. Bidaia bihar eta etzi bitartean egingo du Lehendakariak. Takahiro Nakamae Japoniako enbaxadorearekin elkartuko da ostegunean iaz gauzatu zen Euskadi-Japonia programaren emaitzak aztertzeko, betiere alde biko harremanak estutzen eta Euskadi Basque Country sustatzen jarraitzeko. Egun horretan bertan iragan den urtean Japonian antolatu ziren jardueretan parte hartu zuten kulturako, enpresako eta industriako eragile eta ordezkari ugari biltzeko asmoa du Japoniako enbaxadak. Zita honen aurretik, Madrileko Euskal Etxean bertako kideekin bilduko da Lehendakaria eta Mariano Jabonero Iberoamerikako Estatuen Erakundeko (IEE) Idazkari Nagusiarekin ere batzartuko da. 2021ean sinatu zen Lankidetza Hitzarmenaren berritzea aztertu nahi da, Hezkuntzan, Zientzian eta Kulturan euskal komunitatearen eta komunitate iberoamerikarraren artean ekintza bateratuak aurrera eramaten jarraitzeko.", "tgt": "Euskadi-Japonia programa Lehendakariak Madrilera bidaiatuko du urtarrilaren 11ean Takahiro Nakamae Japoniako enbaxadorearekin biltzeko. Euskadi-Japonia programaren emaitzak aztertuko dituzte eta gai berriak proposatuko dituzte elkarrekin lanean jarraitzeko. Bileran egongo dira ere 2023an programa horretan parte hartu zuten kultura, industria eta ekonomiako sektoreko eragileak. Programa hori Euskadi-Basque Country Estrategiaren barruan dago. Lehendakariaren beste bilera batzuk Madrilen Lehendakariak Madrilera egingo duen bidaian beste pertsona hauekin ere bilduko da: • Madrilgo Euskal Etxeko pertsonekin, hau da, munduko beste herrialde batzuetan dauden euskal kultur eta gizarte etxeak. • Mariano Jabonero,Iberoamerikako Estatuen Erakundeko (IEE) Idazkari Nagusiarekin lankidetza- hitzarmena Hitzarmen hau 2021ean sinatu zen. Eusko Jaurlaritzak nahi du euskal eta iberoamerikar komunitateek hezkuntza, zientzia eta kultura gaietan elkarrekin lan egiten jarraitzea.", "score": 0.49138767949147155 }, { "src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak 2024-2025 aldian ikerketa eta berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko dirulaguntzak biltzen dituen agindua onartu du, unibertsitateetako ikerketa taldeei zuzendua dagoena. Unibertsitatetik enpresetara ezagutza transferitzeko helburua du Agindu honek, eta 500.000 euroko zenbatekoarekin onartu da. Deialdi honen bidez, unibertsitateetako ikerketa-taldeen eta enpresa-sarearen arteko lankidetza sustatu nahi da -enpresa horien intereseko arloetan- bai eta, hala badagokio, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko gainerako eragileen artekoa ere.", "tgt": "2024-2025 ikerketa eta berrikuntza teknologikoko proiektuetarako laguntzak", "score": 0.5699905067214261 } ] } ]