tetchegoyhen's picture
Commit files
c8ad474 verified
[
{
"id": "107",
"alignments": [
{
"src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte."
},
{
"src": "Euskadi Bono Denda",
"tgt": "Euskadi Bono Denda"
},
{
"src": "Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2021eko irailaren 20ko agindua aldatzea Euskadi Bono Denda ri dagokionez. Agindu horren arabera, 2 milioi euro gehiago bideratuko dira merkataritza-bonura, eta, azkenean, 7,1 milioi inbertituko dira merkataritza-bonuaren edizio honetarako; 6,6 milioi Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jarriko ditu, eta gainerakoa, berriz, atxikitako udalek.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskadi Bono Dendarako kreditua 2 milioi euro gehiago handitzea. Bonu hauek tokiko dendetan beherapenekin erosteko balio dute.\nGuztira, Euskadi Bono Dendarako 7 milioi euro baino gehiago eman dira. Gehiena Eusko Jaurlaritzak jarri du eta gainerakoa ekimenarekin bat egin duten Euskadiko Udalek."
},
{
"src": "Javier Hurtado sailburuak azaldu duenez, Euskadi Bono Dendaren helburua da gertuko merkataritzako kontsumoa sustatzea tokiko kontsumoa bultzatzeko bonuen bidez. 2020ko edizioak izan zuen harrera ona ikusita, Sailak bigarren deialdi bat egitea erabaki zuen.\nHorrela, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Bono Dendaren Euskadiko lehen fasea arrakastatsutzat jo du, bonuen % 88 kontsumitu baitira. Euskadi Bono Dendaren bigarren fasea urtarrilaren 10ean hasiko litzateke, 580.000 eurorekin, eta \"Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik erabaki dugu bigarren fase horretako zenbatekoari beste 2 milioi gehitzea. Horrenbestez, bigarren fase hori 2,5 milioirekin abiatuko da, eta 258.000 deskontu-bonu izango dira Euskadiko merkataritza eta zerbitzu establezimenduetarako. Gaur onartu diren beste 2 milioi horiekin, Euskadi Bono Dendak guztira 7,1 milioi euro izango ditu bi faseetan\".",
"tgt": "Ekimen hau 2020an hasi zen eta oso ondo atera zen: bonuen ia % 90 erosi eta gastatu zen.\nHorregatik, Eusko Jaurlaritzak berriro egitea erabaki zuen. Bigarren fasea urtarrilaren 10ean hasiko da. Ia 300 mila bonu jarriko dira salgai. 2 milioi eta erdi euroko gastua da."
},
{
"src": "Gobernu Kontseiluak 2021erako 4.000 lanpostu inguruko enplegu publikoaren eskaintza onartu du gaur, eta 2022rako egonkortze-prozesuak planifikatzen jarri da. Zupiriak azaldu duenez, Administrazio Orokorrean 435 lanpostu eskainiko dira aurten eta Hezkuntza Administrazioan 1.856 plaza. Ertzaintzarako eta Osakidetzarako eskainitakoak (Ertzaintzarako 424 eta Osakidetzarako 1.273) Berpiztu programaren barruan sartu dira oraingoan. \"Apurka-apurka, Jaurlaritzak behin-behinekotasuna murrizteko hartutako konpromisoa betetzen ari da eta datorren urtean zehar Euskal Administrazioko sektoreak hainbat egonkortze-prozesu gauzatzen joango dira\", adierazi du.",
"tgt": "Hurrengo EPEei buruz\nEusko Jaurlaritzak EPE bat onartu du, 2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza, 4.000 plaza ingurukoa.\nHorrela, aldi baterako lanpostu gutxiago egotea lortu nahi da eta egonkortasuna eta lanpostu finkoak eman nahi zaizkie Euskal Administrazio Publikoko langileei.\nAterako diren plazak honako hauek izango dira: • 435 Administrazio Orokorrerako • 856 Hezkuntzarako • 424 Ertzaintzarako • 273 Osakidetzarako."
},
{
"src": "Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailari lotuta, Gobernu Kontseiluak akordioa sinatu du, Santurtziko Udalari 3,42 milioiko zuzeneko dirulaguntza bat emateko, Aurora Vildosola auzoan hiri-berroneratzerako proiektu bat abian jartzeko.\nKultura arloan, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Bilboko Arte Ederren Museoaren Fundazioari 12.610.000 euroko urte anitzeko dirulaguntza ematea, \"Bilboko Arte Ederren Museoa Handitzea eta berritzea\" proiektua finantzatzeko, 2021-2036 epealdian.\nHalaber, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak kirol munduari zuzendutako hainbat diru-laguntzen berri eman du. Alde batetik, Gobernu Kontseiluak Euskal Eskubaloi Federazioarentzat 38.000 euroko dirulaguntza onartu du \"Basque Country Cup\" finantzatzeko helburuarekin. Bestalde Gobernu Kontseiluak Soka Getxo Elkartearentzat 52.500 euroko dirulaguntza bat ere onartu du, Getxon ospatu zen Munduko Sokatira Txapelketaren finantzazioan laguntzeko helburuarekin. Azkenik, Gobernu Kontseiluak Euskal Halterofilia Federazioarentzat beste 15.000 euroko dirulaguntza bat onartu du nazioarteko txapelketetan Halterofiliako Euskal Selekzioaren partaidetza-gastuak finantzatzeko.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza hauek ematea onartu du: • Santurtziko Udalari 3 milioi euro baino gehiago Aurora Vildosola auzoa hobetzeko. • Bilboko Arte Ederren Museoaren Fundazioari 12 milioi euro baino gehiago, museoa handitzeko eta berritzeko obra egiteko. • Euskal Eskubaloi Federazioari 38 mila euro Basque Country Cup antolatzeko. • Soka Getxo Elkarteari 50 mila euro baino gehiago Munduko Sokatira Txapelketa antolatzeko. • Euskal Halterofilia Federazioari 15 mila euro nazioarteko txapelketetan halterofiliako euskal selekzioaren partaidetza-gastuak ordaintzeko."
},
{
"src": "Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du. Halaber, txertaketa prozesuaren beri eman du sailburuak.",
"tgt": "Koronabirusari buruz\nSagardui sailburuak azken datuak eman ditu koronabirusaren egoerari eta txertaketa-prozesuari buruz Euskadin."
}
]
},
{
"id": "125",
"alignments": [
{
"src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte."
},
{
"src": "Arantxa Tapia sailburuak aukera baliatu du energia-kostuen balorazioa eta azterketa egiteko. Hala, industria energia eskuratzeko baldintzen mende dagoela azaldu du, eta prezioen gorakadak susperraldia eta enplegua arriskuan jartzen dituela. \"Eztabaida honi aurre egiteko moduaren ondorioa izango da gure lantegiek nola jarraituko duten aurrera\", azpimarratu du. Ildo horretan, euskal industriaren errealitatea defendatuko duen energia-estrategia bat proposatzeko asmoa agertu du, eskaria murrizteko, eskaintza handitzeko eta merkatuaren aldakortasuna konpentsatzeko jarduketekin, egonkortasuna ekarriko duen baterako jarduera-planteamendu batekin.",
"tgt": "Erakunde eta enpresen arteko lankidetza argiaren prezioei aurre egiteko\nEusko Jaurlaritzak argiaren prezioaren igoera aztertu du eta horrek dituen ondorioak Euskadin.\nEgoera zaila da euskal industria energia lortzeko duen moduaren menpe dagoelako. Gainera, prezio horiek ekonomia eta lanpostuak hobetzea eragozten dute.\nHorregatik, Eusko Jaurlaritzak euskal industriari lagunduko dion energia-estrategia bat egin nahi du."
},
{
"src": "Hala ere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak azpimarratu du ez dela Eusko Jaurlaritzaren asmoa behatzaile soilak izatea, eta ez dela ezkutatuko energiaren prezioaren eraketa beste batzuei dagokiela dioen argudioaren atzean. Horregatik, Euskadik sistema egonkorragoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa diseinatzen lagunduko duela ziurtatu du, eta Europako gomendio eta jarraibideekin bat datorren epe ertain-luzerako energia-estrategiaren aldeko konpromisoa areagotuko dela. Horrela, bi lan-ildo landuko dira nagusiki: eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien sustapena; eskariaren gainean jardungo da, eraginkortasun energetikoa hobetuz murriztuz, eta eskaintzan jardungo da, berriztagarriaren sorrera eta biltegiratzea indartuz.",
"tgt": "Estrategia horrek Europako arauak beteko ditu. Eta 2 gai hauek landuko ditu: • eraginkortasun energetikoa, hau da, energia aurreztea baliabide gutxi erabiliz zerbait ekoizteko edo zerbitzu bat emateko. • energia berriztagarriak sustatzea. Energia berriztagarriak naturatik lortzen diren energiak dira.\nHonekin, Eusko Jaurlaritzak nahi du Euskadin horrelako energia-sistema bat sortzea: • egonkorra, aldaketarik gabe mantentzen dena. • eraginkorra, baliabide gutxi erabiliz emaitzarik onenak lor ditzan. • iraunkorra, inguruneari kalterik egin gabe luzaroan iraun dezakeena."
},
{
"src": "EKONOMIA ZIRKULARREKO ETA BIOEKONOMIAKO 2024 PLANA",
"tgt": "Ekonomia zirkularreko eta bioekonomiako 2024 plana"
},
{
"src": "Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gaurko Gobernu Kontseiluak onartu duen Ekonomia Zirkularreko eta Bioekonomiako 2024 Plana aurkeztu du, lehengaien kontsumoaren eraginkortasuna sustatzeko, hondakinak murrizteko eta ekoizpen garbia optimizatzeko. Tapia sailburuak azaldu duenez, Plan horrek bioekonomiaren bultzada jasotzen du aurreneko aldiz, teknologia berritzaileak bitartekotzat hartuta, eta ekoizpen zein kontsumo eredu berri baten alde egiten du, Euskadi ekonomia efizienteagora eramateko xedez. Plan honek produktibitate materiala % 30 handitzea eta hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea aurreikusten du, eta Euskadi ekonomia zirkularraren liderren artean kokatzen du Europan.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak Ekonomia zirkularreko eta bioekonomiako 2024 plana aurkeztu du. Plan honek honetarako balio du: • lehengaien erabilera eraginkorra sustatzeko. • zaborrak murrizteko. • ekoizpen garbia hobetzeko. • bioekonomia teknologia berriekin bultzatzeko, Euskadin ekonomia eraginkorra izaten lagun dezan.\nPlan honekin, Eusko Jaurlaritzak nahi du materialen produkzioa % 30ean haztea eta zabor kopurua % 10 murriztea. Horrela, Euskadi Europako ekonomia zirkularraren liderren artean egongo da."
},
{
"src": "Gobernu Kontseiluak adierazi du administrazio publikoek etxebizitza lehentasunez erosteko eta inbertsio-funtsen jarduera mugatzeko lege-proposamena kontuan hartzearen aurkako irizpidea duela. EH Bildu legebiltzar taldeak egindako ekimenak administrazio publikoen lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea arautzen du, alokairu sozialeko etxebizitzen kopurua handitzeko bide gisa.",
"tgt": "Etxebizitza lehentasunez erosteko legea\nEH Bilduk lege hau proposatu du administrazio publikoek lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko duten eskubidea arautzeko. Horrek lehentasuna ematen die administrazio publikoei beste edozein pertsona edo enpresaren aurretik etxebizitzak erosteko. Horrek alokairu sozialeko etxebizitza gehiago egoteko balio du.\nEusko Jaurlaritza ez dago ados EH Bildu legebiltzar taldearen proposamenarekin."
},
{
"src": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzak urriaren 21ean beste epe berri bat irekiko du COVID-19ak eragindako enpresen eta autonomoen kaudimenari laguntzeko zuzeneko laguntzetarako eskabideak aurkezteko. Epe berri hori 2021eko azaroaren 5eko 12: 00etan amaituko da. Hala jasotzen da gaur Gobernu Kontseiluak onartutako aldaketa-aginduan, eta ekainaren 29an onartutakoarekin alderatuta zenbait berrikuntza jasotzen ditu.\nHalaber, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 150.000 euroko dirulaguntza zuzenari Gosearen Aurkako Ekintza erakundeari . eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren ekarpena erabiliko da inplementazio-mekanismo bat abiarazteko, gatazka-eremuetako indarkeria-ekintzen eta elikadura-segurtasun ezaren arteko lotura ulertzeko.\nHezkuntza arloari dagokionez, Gobernu Kontseiluak, 2022ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak egiteko egonaldietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du. 548 plaza deitzen dira, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta. Deialdi honek 847.038 euroko diru-kopurua du.",
"tgt": "Laguntzak\nEusko Jaurlaritzak laguntza hauek emango ditu: • Pandemiak eragin dien enpresa eta autonomo entzat. Urriaren 21ean epe berri bat irekiko da gastuak ordaindu ahal izateko laguntzak eskatzeko. • 150 mila euro Gosearen aurkako ekintza erakundeari emango dio eLankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak. Horrela, talde bat jarriko da abian aztertzeko gatazka-eremuetan gertatzen diren indarkeria eta elikagaien segurtasunik ezaren arteko harremana. • DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek 2022ko udan atzerrian hizkuntzak ikasteko aukera izan dezaten. 548 plaza daude Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza-ikastaroak egiteko."
}
]
},
{
"id": "126",
"alignments": [
{
"src": "Pipper, eragin handiena duen txakur turistikoa, eta Pablo Muñoz Gabilondo donostiarra Euskadin izango dira udazkenean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren kanpaina batean, gida berria eta dog friendly baliabideak sustatzeko. Gaurtik aurrera, hainbat erreportajeren protagonista izango da, sare sozialetan partekatuko diren hainbat euskal helmugatan. Bidaia Arabako Errioxan hasi da.",
"tgt": "Pipper txakur turista bat da eta Pablo Muñoz Gabilondo donostiarrarekin bidaiatzen du.\nUdazken honetan Euskadin zehar bidaiatuko du: • Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren kanpaina ezagutzera emateko. • Euskadiko dog friendly gida berria eta tokiak sustatzea.\nDog friendly toki guzti hauek ezagutu daitezke Pipper eta Pablok egingo dituzten bideo erreportajeetan. Lehenengo erreportajea Arabako Errioxari buruz izango da. Eta erreportaje hauek sare sozialetan ikus daitezke."
},
{
"src": "2018ko maiatzetik, Pipperrek ehun helmuga baino gehiago egin ditu 50.000 kilometro, eta Espainiari bira ematen dion lehen txakur turista bihurtu da. Bidaietan maskotarekin mugitzen diren familiek zer egin dezaketen eta zer ez aztertzen du, ondoren http://www.pipperontour.com webgunean eta sare sozialetan dituen 100.000 jarraitzaile baino gehiagori kontatzeko. Pipperren zereginen artean, maskotak espazio publikoetara sartzeko arauak dibulgatzea dago, bizikidetza ona sustatzeko eta negozio-jabeek jakin dezaten nola erraz diezaieketen beren negozioen erabilera bidaiari-segmentu berriei.",
"tgt": "2018tik, Pipperrek txakurrekin joan daitezkeen toki eta hiriak bisitatzen ditu. Orain arte, 100 toki baino gehiagotan egon da eta Espainiari bira ematen dion lehen txakurra da.\nGainera, Pipperrek bere web orria du eta 100 mila pertsona baino gehiagok jarraitzen dituzte bere abenturak. Web orria da: http://www.pipperontour.com\nWeb orrian ere badago honi buruzko informazioa: • txakurrek bete behar dituzten arauak espazio publikoetan sartzeko. • zer arau bete behar dituzten txakurrekin bidaiatzen duten pertsonek negozioetan."
},
{
"src": "Pipperrek maskotek lagunduta bisita daitezkeen lekuak erakusten dizkie bere jarraitzaileei, eta konpainiako animaliak garraioetan, ostalaritzan eta baliabide turistikoetan integratzea sustatzen du.",
"tgt": "Euskadin zehar egingo duten bidaian, txakurrekin joan daitezkeen hotel, taberna, jatetxe eta dendak bisitatuko dituzte. Baita txakurrekin bidaiatu daitekeen garraioak ere."
},
{
"src": "Txakurra duten bidaiarien segmentuak turismoa sustatzeko duen garrantzia datu honekin laburbiltzen da: Espainian, 4 etxebizitzatatik 1ek gutxienez txakur bat du. Jabe gehienentzat txakurra familiako beste kide bat da, eta hori kontuan hartzen da aisialdia edo oporrak bezalako erabakiak hartzerakoan. Euskadin gero eta garraio, ostatu eta ostalaritza-establezimendu gehiagok hartzen dute erabiltzaile-profil gorakor hori.",
"tgt": "Gaur egun 4 familiatik 1ek txakurra dauka. Familia horietan, txakurra familiako beste kide bat da. Horregatik, txakurra kontuan izaten dute oporrei eta aisialdiari buruz erabakitzeko.\nHorregatik, Euskadin gero eta hotel, jatetxe eta garraio gehiagok zerbitzuak eskaintzen dituzte txakurra duten familia hauentzat."
},
{
"src": "Bisitaldiak maskoten bidezko turismoa sustatzeko Turismo Sailaren estrategia indartzeko balio izan du; izan ere, 2018an gida eta landing page \"EUSKADI TXAKURRAREKIN \" argitaratu zen, Gasteizko baliabideetan ardaztutako \" TXAKUR HIRITARRAK \" izeneko argitalpenarekin jarraitu zuen, eta Donostiako hirian maskotarekin bidaiatzen duten turistentzako leku irisgarriak ikusi ditu orain.",
"tgt": "2018an, Eusko Jaurlaritzak \"Euskadi txakurrarekin\" kanpaina aurkeztu zuen. Ondoren, \"Txakur hiritarrak\" gida argitaratu zuen Gasteizen txakurrekin bidaiatzen duten familiei eskaintzen zaien zerbitzuekin."
},
{
"src": "Pipper komiki formatuko Donostiako gida berriaren protagonista",
"tgt": "Pipper Donostiako turismo gida berriko protagonista da"
},
{
"src": "Pipper komiki formatuko argitalpen berri baten protagonista da. Basquetourrek editatu du, eta honako izenburu hau du: « 'DOGGYETORRI' DONOSTIARA». Komikiak jarraipena ematen die Alfaguarak argitaratzen dituen eleberri grafiko batzuei (Las Aventuras de Pipper). Eleberri horien bidez, hezitako maskotak espazio publikoetan integratzea eta arduraz edukitzea sustatzen da.",
"tgt": "Pipper Donostiako turismo gida berriko protagonista da. Basquetourrek argitaratu du. Gidak \"Doggyetorri Donostiara\" izena du eta komikia da.\n\"Las aventuras de Pipper\" komiki bilduma\nAlfaguara argitaletxeak ere \"Las aventuras de Pipper\" komikiak argitaratzen ditu.\nKomiki hauek pertsonak arduratsuak izatea bultzatzeko dira egoera hauetan: • animalia bat izatea erabakitzen dutenean. • espazio publikoak erabiltzean dituztenean animaliekin. Adibidez, parkeetan."
},
{
"src": "Donostiari eskainitako komikian, Pipperrek hiriko hainbat toki irisgarri zeharkatzen ditu, abenturak bizitzen ditu, gastronomiaz gozatzen du, erosketak egiten ditu eta, azken finean, Donostiaren aurpegirik onena erakusten du, hiri atsegina, abegikorra eta kosmopolita bisitetarako eta baita bere lagun ez gizatiarrentzat ere. @pipperontour sareetako milaka jarraitzaileen artean zozketaz hautatutako beste 25 txakur donostiarrek ere lagunduko diote binetetan.",
"tgt": "Komiki honetan beste 25 donostiar txakurrek parte hartzen dute. Pipper sare sozialetan jarraitzen duten pertsonen artean zozketa bidez aukeratuak izan dira.\nKomikiak Pipperrek Donostiara bisitan egiten dituen gauzak kontatzen ditu. Adibidez, toki ezberdinak bisitatu, erosketetan ibili, gastronomiaz gozatu...\nHonekin ezagutzera eman nahi da Donostia hiri adiskidetsu eta irekia dela txakurrekin datozen pertsonekin."
},
{
"src": "Gidaren amaieran, txakurrek erabil ditzaketen baliabideak (garraioa, negozioak, aisialdirako guneak), portaera-arauak eta Donostian txakurrak arduraz adoptatzeko baldintzak zehazten dituen atal bat dago.",
"tgt": "Gidaren bukaeran, atal bat dago informazio honekin: • txakurrekin bisita daitezkeen garraio, negozio eta aisialdirako tokiak. • portaera arauak. • Donostian txakurrak modu arduratsuan adoptatzeko baldintzak."
},
{
"src": "Gida hemen kontsulta eta deskarga daiteke: https://labur.eus/FSYJg",
"tgt": "Gida ikus eta deskarga daiteke hemen klik eginda: https://labur.eus/FSYJg"
}
]
},
{
"id": "14",
"alignments": [
{
"src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu.\nBingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte."
},
{
"src": "Tokiko erakundeetako legearen inguruan Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiari buruz, Bingen Zupiria bozeramaileak zehaztu du Jaurlaritzak ez duela ezagutzen Auzitegi Konstituzionalaren epaia, ezagutzen dena \"Auzitegi Konstituzionalak publiko egin zuen prentsa ohar bat\" dela baizik. Zentzu honetan, adierazi du prentsa oharrak baldintzatu egiten duela egin den interpretazioa, izan ere, prentsa oharraren arabera \"lehentasuna ematen zaio udaletan euskararen erabilerari\" eta sailburuaren hitzetan, \"hori ez da horrela\".",
"tgt": "Udal Legeari dagokionez\nBingen Zupiriak esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela auzitegiaren epaia ezagutzen, bakarrik auzitegiak argitaratutako prentsa oharra.\nBaita ere prentsa oharra argia ez dela esan du, adierazten duelako euskararen erabilerak lehentasuna duela Euskadiko udaletan. Eta hori ez da legeak dioena."
},
{
"src": "Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak gogorarazi du Tokiko Erakundeen Legea 2016an onartu zuela Legebiltzarrak gehiengo osoarekin eta han finkatuta geratu zirela kontu hauek. Bestetik, adierazi du, Espainiako Gobernuak Konstituzionalera eramateko arrisku bat ere egon zela baina akordio bat lortu zela errekurtsorik egon ez zedin.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du Auzitegi konstituzionalak ez duela Udal Legea errespetatu. Lege hori 2016an onartu zuen Eusko Legebiltzarreko ia alderdi politiko guztien babesarekin."
},
{
"src": "Auzitan jartzen den 6. artikulu horrek , bere lehenengo eta hirugarren puntuetan ere, oso baieztapen borobilak egiten dituela adierazi du Zupiriak: euskara, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala da eta aukeratutako hizkuntzan zerbitzua emateaz gain, hizkuntza sustatuko dugu lan tresna bezala. \"Ofizialtasun bera ematen dio legeak euskarari eta gaztelaniari\", adierazi du.\nBozeramaileak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak bere Gobernu Programan apustu argia egin zuen eta egiten du herritarren hizkuntza eskubideak defendatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko lan hizkuntza bezela.",
"tgt": "Lege honen 6. artikuluak dio euskara eta gaztelania Euskadiko bi hizkuntza ofizialak direla eta udalek zerbitzuak emango dituztela herritar bakoitzak aukeratzen duen hizkuntzan.\nSailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak gai hauen aldeko apustua egiten duela: • euskararen erabilera lan hizkuntza bezala sustatzea • herritarren hizkuntza eskubideak defendatzea • euskararen erabilera bultzatzea."
},
{
"src": "Bere aldetik, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Europako Batzordeak argitaratu berri duen \"Regional Innovation Scoreboard (RIS) 2023\" txostenaren emaitzak aurkeztu ditu. Honek, Europako eskualdeko berrikuntza-sistemen jarduna neurtzen du, eta arlo horretako nazioarteko erreferentzia nagusitzat jotzen da. Sailburuak jakitera eman du Europako Batzordeak berrikuntza handiko eskualdeen artean egoera hobetu duela Euskadik, eta eskualdeko bikaintasun-polo gisa mantentzen da . \"Euskadi \"berrikuntza Handiko\" Europako eskualdeen artean dago, 2016tik bere errendimendu berritzailea % 11,5 hazi ondoren\", adierazi du",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du \"Regional Innovation Scoreboard (RIS) 2023\" txostena. Txosten hori Europako Batzordeak argitaratzen du eta Europako eskualdeetako berrikuntza ebaluatzen du.\n2023ko txostenak dio Euskadi berrikuntzan gehien hobetu den Europako eskualdeetako bat dela.\nEmaitza onak lortzen dituen eskualdeetako bat da, honako hauek dituelako: • Ondo trebatutako pertsona gazteak. • Bizitza osoan ikasten jarraitzen duten pertsonak. • Produktu berrien salmenta asko. • Inbertsio handia berrikuntza-jardueretan, adibidez, diseinuan, marketinean..."
},
{
"src": "Gobernuak, halaber, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabiltzeko materialen eta dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarri teknikoak aztertzen, zuzentzen eta eguneratzen dituen dekretua onartu du gaurko bileran. Dekretu berriak hizkuntza inklusiboa errespetatuko du genero-berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, eta etorkizuneko hauteskundeen kudeaketa arinduko du. Horrez gainera, testuak legeetan egindako aldaketekin erlazionatutako berrikuntzak ere jaso ditu, esate baterako, jaits daitekeen boto-paperaren erdu berri bat atzerrian bizi diren herritarrek botoa ematea errazteko eta Hauteskunde Mahairako izendapenei alegazioak telematikoki aurkezteko aukera.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan erabiltzen diren materialak eta dokumentuak hobetzeko dekretua.\nDekretu honekin hobekuntza hauek egingo dira: • Testuak hizkuntza inklusiboago batera egokitzea, hau da, pertsonak sexu edo genero-identitateagatik baztertu gabe idatzita dauden hizkuntza batera. • Internetetik deskargatu ahal izango den boto-txartela sortzea, Euskaditik kanpo bizi diren pertsonek botoa eman ahal izan dezaten. • Justifikazioa Internet bidez aurkeztu ahal izatea, Hauteskunde Mahaian egon behar diren baina joan ezingo diren pertsonentzat."
},
{
"src": "Era berean, Eusko Jaurlaritzak sei legeren euskarazko bertsioa eguneratzeko eta harmonizatzeko beharrezkoak diren legegintzako dekretuak onartu ditu gaur, betiere lege horien bi hizkuntza bertsioen (euskara eta gaztelania) baliokidetasuna bermatuta gera dadin. Neurri horren bidez, hizkuntzaren ikuspuntutik idazketa desegokia izateak sor ditzakeen segurtasun juridiko ezaren arazoak saihestu nahi dira. Kontutan izan behar da euskarazko bertsioetan eguneratze txikiak eskatzen dituzten sei lege hauek 80ko eta 90eko hamarkadakoak dira eta egokitzapena beharrezkoa ikusten zen.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak dekretu batzuk onartu ditu euskaraz dauden 6 dekretu eguneratzeko.\nHonekin ziurtatu nahi du lege horiek euskaraz zuzen idatzita daudela eta euskaraz eta gaztelaniaz gauza bera esaten dutela. Horren ondorioz, ez da arazorik edo zalantzarik egongo eta legea argia izango da ezartzen denean."
},
{
"src": "Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak bide eman dio gure Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako eta konfederazioentzako diru-laguntzen 2023ko deialdiari. Orotara, ia milloi bat euroko diru kopurua da bideratuko dena. Bozeramaileak azaldu duenez, laguntzaren zatirik handiena Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera zehatzak laguntzera bideratzeko; nagusiki, gazteria, emakume, kanpo-irudi eta komunikazio, memoria historiko, gastu arrunt eta funtzionamenduaren arloko jardueretara.\nHezkuntza saialaren iniziztibaz, Gobernuak itunpeko ikastetxeei laguntzak emateko deialdia egitea onartu du, enplegua mantentzeko eta irakasle-plantillak gaztetzeko akordioen esparruan, datozen urteetarako aurreikusten den demografia-beherakadaren aurrean. Deialdi honek ia 14 milloi euroko diru-kopurua du. Zupiriak adierazi duenez, deialdi honen ardatz nagusiak dira: batetik, irakasleen enpleguari eustea eta, bestetik, irakasleen belaunaldi-erreleboa erraztea.\nAurreko urteetan bezala, Gobernuak hirigintza inklusiboari buruzko diru-laguntzen deialdia egitea onartu du gaurko bieran. Diru-laguntza horien helburua da genero-ikuspegia sartzea udal-plangintzan eta -hirigintzan, eta, besteak beste, lurraldeko baliabide eta ekipamenduetarako sarbidean gizonen eta emakumeen berdintasuna bermatzea eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna handitzea.\nOsasunari lotuta, gaurko Gobernu Kontseiluari jakinarazi zaio Osasun sailburuak Agindua onartu duela EITB Maratoia 2022ren bitartez bildutako funtsekin Esklerosi Anizkoitzaren inguruko ikerketa-proiektuak egiteko deialdia egingo dela.\nEta azkenik, Kulturaren arloan, alde batetik, 150.000 euroko dirulaguntza bat onartu da \"Arabako Ikusentzunezko SLU\" entitatearentzat \"Tximist\" izeneko proiektuaren bitartez euskarazko edukiak sare sozialetetara eta Spotify bezelako plataformetara hurbiltzeko. Eta, bestetik, kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 350.000 euro bideratuko ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko .",
"tgt": "Onartutako laguntzak • Euskal etxeak eta euskal etxeen federazioak: milioi 1 euro Euskaditik kanpo dauden euskal etxeei ohiko gastuak ordaindu eta jarduerak egiten jarraitu ahal izateko. Batez ere, gazteentzako, emakumeentzako jarduerak, memoria historikoarekin zerikusia dutenak... • Itunpeko zentroak: ia 14 milioi euro irakasleek enpleguak mantendu ahal izateko eta irakasleen erretiroagatik aldaketak errazteko. • Hirigintza inklusiboa. Laguntza horiek honako hauek ziurtatzeko balioko dute: - Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna herri eta hirietan zerbitzuak ematen diren eraikin eta tokietan sartzeko eta erabiltzeko. - Espazio publikoak seguruak direla emakumeentzat. • Tximist proiektua: 150 mila euro Arabako Ikusentzunezko SLUri, euskarazko informazioa sortzeko sare sozialetan eta Interneten. • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea: 350 mila euro irakurketa sustatu eta liburutegietako zerbitzuak gehiago erabil daitezen. • Esklerosi anizkoitzari buruzko ikerketa-proiektuak: Eusko Jaurlaritzak onartu du Esklerosi anizkoitza ikertzeko proiektuak deitzea, EITB Maratoia 2022an jasotako diruarekin."
}
]
},
{
"id": "168",
"alignments": [
{
"src": "Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak gaur Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza lanean ari da irailean eskoletara bueltatzea ikasleen, irakasleen eta gainerako hezkuntza-komunitatearen segurtasun-baldintza osoetan egin ahal izatea bermatzeko.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu.\nJosu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuak zein akordiotara iritsi diren azaldu dute.\nEskoletarako itzulera irailean\nEusko Jaurlaritza lanean ari da irailean eskoletara bueltatzea segurua izan dadin pertsona guztientzat: • ikasleentzat • hezkuntzako profesionalentzat • eskoletako langile guztientzat."
},
{
"src": "Bestalde, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Lehendakariak enbaxadore britainiarrari adierazi diola kezkatuta dagoela Euskadiren irudiaren ospearen irudiarekin eta erabaki horrek turismoaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean izan duen eraginarekin. Eusko Jaurlaritzaren ustez, autonomia-erkidego guztien egoera ez da berdina, eta horrelako erabaki edo gomendio negatibo generikoek kalte handia egin diezaiokete Euskadin bisitarien etorreraren % 4 hartzen duen sektore bati, eta dagoeneko oso kaltetuta dagoena krisi horrekin.",
"tgt": "Lehendakariak Erresuma Batuko enbaxadorearekin hitz egin du.\nErresuma Batuak erabaki du Espainiatik iristen diren pertsonak 15 egunez egon behar dutela konfinatuta edo berrogeialdian.\nLehendakariak Erresuma Batuko enbaxadoreari esan dio kezkatuta dagoela hartu duten erabaki horrengatik.\nEusko Jaurlaritzak uste du erabaki hori ez dela ona Euskadiren irudiarentzat.\nErabaki horrek honako hauei eragiten die: • turismoari • merkataritzari • ostalaritzari, hala nola tabernei, jatetxeei, hotelei...\nEuskadirentzat turismoa oso garrantzitsua da eta uda honetan, COVID-19ak sortu duen krisiagatik, dagoeneko pertsona gutxiagok bisitatzen dute Euskadi.\nKontuan izan behar da autonomia-erkidego bakoitzak bere egoera duela.\nEusko Jaurlaritzak uste du erabaki hori Espainia osorako berdina dena, ez dela ona."
},
{
"src": "Lehendakaria Presidenteen Konferentzian ez egoteari buruz galdetuta, Erkoreka bozeramaileak esan du Lehendakariak ez joatea erabaki duela, uste baitu ez litzatekeela koherentea izango Europako Funtsei buruz hitz egiteko bilera batean parte hartzea, Euskadiren zorpetzeko gaitasuna adosteko Kontzertuaren Batzorde Mistoa egin gabe. Ildo horretan, Erkorekak esan du martxoaren 11n Kontzertuaren Batzorde Mistoa egin zutela eta urteko lehen seihilekoan berriro deitzea erabaki zutela, egoera aldatzen bazen. Gainera, Presidenteen hainbat bideokonferentziatan, Lehendakariak berretsi zuen beharrezkoa zela Batzordea deitzea egonkortasun-helburuak zehazteko, eta, uztailaren 2an, Lehendakariak gutun bat bidali zion Espainiako Gobernuko presidenteari, Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitzeko eskatuz. Lehendakariak ez du erantzunik jaso.",
"tgt": "Presidenteen konferentzia Lehendakariak presidenteen konferentziara ez joatea erabaki du.\nKonferentzia horretan honako hauek hartzen dute parte: • Espainiako Gobernuko presidenteak • Autonomia erkidegoetako presidente guztiak.\nLehendakariak uste du konferentzia hori egin aurretik Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilera bat egin behar dela.\nBilera hori beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak erabaki dezan zenbat diru prestatua eskatu behar duen dituen gastuak finantzatzeko.\nEkonomia Itunaren Batzorde Mistoa martxoaren 11n bildu zen.\nMartxoko bilera horretan erabaki zen beste bilera bat egingo zutela 2020ko abuztua baino lehen.\nLehendakariak bideokonferentzia askotan komentatu du bilera hori egitea beharrezkoa zela.\nGainera, uztailaren 2an eskutitz bat bidali zion Espainiako gobernuko presidenteari bilera hori egin behar zela eskatzeko.\nBaina ez du erantzunik jaso."
},
{
"src": "MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA TURISMO BONOAK",
"tgt": "Turismo eta merkataritzarako laguntza bonuak."
},
{
"src": "Gobernu Kontseiluaren ondorengo agerraldian Josu Erkoreka bozeramaileak Euskadiko turismo, ostalaritza, jatetxe eta merkataritzaren sektoreari laguntzeko programa berria ere zehaztu du, Gobernu Kontseiluak gaur onartu duena. 5,7 milioi euroko programa da, deskontu-bonuetan. Eusko Jaurlaritzak foru aldundiekin, hiriburuetako udalekin eta Eudelekin batera abian jarritako \"Euskadi Turismo Bonua\" eta \"Euskadi Bono Denda\" dira.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak 5,7 milioi euro emango ditu Produktuak edo zerbitzuak erosteko deskontuak dituzten bonuetarako .\nBono hauek dira: • Euskadi Turismo Bonoa • Euskadi Bono Denda."
},
{
"src": "Erkorekak azaldu duenez, \"helburu partekatua da COVID19ren ondorioak moteltzeko sektore horri laguntzea\". 20 eta 60 euro arteko zenbatekoa duten 4 bonu mota dira, erabiltzen diren sektorearen arabera. Euskal erakundeek 5 eta 20 euro arteko deskontuak egingo dizkiete erosketaren zenbatekoaren arabera. Helburua da 620.000 bonu jaulkitzea Euskadiko merkataritzaren, jatetxeen, ostalaritzaren eta turismoaren jarduera dinamizatzeko. Batez ere, tokiko eta eskualdeko negozioak, eta horregatik, turismoarekin eta ostalaritzarekin zerikusia duten mikro-enpresa txiki eta ertainei laguntzea da programaren ardatza.",
"tgt": "COVID-19ak sortutako egoera honetan, bonu horiekin pertsonei lagundu nahi zaie eta gai hauetan lana egiten duten tokiko enpresa txiki eta ertainei: • turismoan • tabernetan, jatetxetan eta hoteletan. • merkataritzan\nEusko Jaurlaritzak 620 mila bono banatuko ditu.\n4 bono diferente daude eta horien prezioa 20 eta 60 euro bitartekoa da.\nHoriekin, 5 eta 20 euro bitarteko deskontua egingo da, erosketen arabera."
},
{
"src": "Gainera, Josu Erkorekak hainbat elkarte eta GKErentzako 6 laguntza-lerro onartu direla jakinarazi du, Covid 19ren krisiari premiazko erantzuna emateko planaren baitan. 680.000 euroko laguntzak dira Terrorismoaren Biktimen Elkartearentzat, Terrorismoaren Biktimen Kolektiboarentzat eta Pakearen Aldeko Terrorismoaren Biktimen Elkartearentzat, Arrigorriagako Udalarentzat, CEAR-Euskadirentzat, SAVE the Childrenentzat, UNICEFFrentzat eta Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisarioarentzat (ACNUR).",
"tgt": "Beste laguntza batzuk\nEusko Jaurlaritzak beste 6 laguntza mota onartu ditu COVID-19aren krisia dela eta.\n680 mila euro banatuko dira: • Terrorismoaren Biktimen Elkartearentzat • Terrorismoaren Biktimen Kolektiboarentzat • Bakearen aldeko Terrorismoaren Biktimen Elkartearentzat • Arrigorriagako udalarentzat • CEAR-Euskadirentzat • Save the children -rentzat • Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsarentzat (UNICEF) • Nazio Batuen Errefuxiatuen Goi Komisarioarentzat (ACNUR)."
},
{
"src": "HEZKUNTZA ARLOKO LAGUNTZAK\nHezkuntza sailburuak 60 milioi euro baino gehiagoko hezkuntza-komunitatearentzako hainbat laguntza-programa ere aurkeztu ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira 28,5 milioi euroko inbertsioa euskal unibertsitateetan atrikulatutako 10.781 pertsonen bekak finantzatzeko, 8,7 milioi euro doktoratu aurreko kontratuak 318 ikertzailek egin ahal izateko laguntzetarako, 14,38 milioi euro hezkuntza-laguntzako 587 espezialista kontratatzeko , 8,47 milioi euro ikastetxe publikoetarako 108 autobus-linea finantzatzeko datozen bi ikasturteetan edo laguntzak sustatzeko Kultura ekintzailea Lanbide Heziketako ikasleen artean.",
"tgt": "Laguntzak hezkuntzarako\nEusko Jaurlaritzak 60 milioi euroko laguntzak onartu ditu, hezkuntzarako.\nHonela banatuko dira: • 28,5 milioi euro beketan euskal unibertsitateetan ikasten ari diren ia 10.800 pertsonentzako. • 8,7 milioi euro 300 pertsona baino gehiagorentzako Unibertsitatean ikertzen ari direnak, doktoretza aurreko kontratuak egin ahal izateko. • 14,38 milioi euro e 580 pertsona baino gehiago kontratatzeko eskoletan eta hezkuntza zentroetan laguntza emateko. • 8,47 milioi euro Ikastetxe publikoetako 100 autobus-linea baino gehiago finantzatzeko hurrengo 2 ikasturteetarako. • Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako laguntzak enpresak sortzeko, hau da, enpresa-proiektua sortzeko norberaren kontura."
},
{
"src": "KORONABIRUSA DATUAK\nAgerraldi horretan bertan, Nekane Murga Osasuneko sailburuak Covid-19ko osasun-egoerari buruzko datuak eta azterketa eguneratu ditu.",
"tgt": "Kononabirusaren eboluzioari buruzko datuak\nOsasun sailburuak Euskadin koronabirusak duen eboluzioari buruzko azkeneko datuak eman ditu."
}
]
},
{
"id": "207",
"alignments": [
{
"src": "COVID 19 izeneko koronabirusaren aurrean, Euskadin hartzen ari diren prebentzio neurri zein ekintzen berri eman du gaur Osasun Sailak. Horrez gain, Nekane Murga sailburuak aurreratu duenez, sailen arteko mahai bat eratuko da bihar Eusko Jaurlaritzaren baitan, jarduera-arloak koordinatzeko. Bertan, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak, Segurtasuna, Hezkuntza, eta Merkataritza eta Turismo sailak egongo dira ordezkatuta. Biharko bileran Iñigo Urkullu lehendakaria izango da buru.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak lan-mahai bat osatu du hainbat profesionalekin, koronabirusaren gaia lantzeko.\nMahai horretan sail hauetako pertsonek hartuko dute parte: • Osasuna • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak • Segurtasuna • Hezkuntza • Merkataritza eta Turismoa,\nLan-mahai hori otsailaren 28an (ostirala) bildu da, Iñigo Urkullu lehendakaria da mahaiko presidentea\nKoronabirusaren egoerak arazoak sor ditzake. Hartzen ari den neurriak aipatu ditu Eusko Jaurlaritzak arazoak prebenitzeko eta haiekin jarduteko.\nKoronabirusa pertsonengan arnas-gaixotasunak eragiten dituen birusa da.\nGaixotasun horiek izan daitezke: katarro arrunt bat edo pneumonia bezain larria.\nKoronabirusa COVID 19 ere deitzen da."
},
{
"src": "Osasuneko sailburuak atzo bertan hartu zuen parte koronabirusaren inguruan Madrilen burututako Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren bileran. Biharamunean ere, lasaitasun eta konfidantza mezua helarazi nahi izan die euskal herritarrei. Euskadin ez da koronabirus kasu bakar bat ere egiaztatu, baina litekeena da datozen egun edo astetan gertatzea, eta horregatik \"gure osasun-sistemak erne jarraitzen du, prebenitu, detektatu eta, behar izanez gero, ekiteko\", adierazi du. Izan ere, sailburuak berak berretsi duenez, Osakidetza \"zorrotz\" ari da artatzen kasu susmagarri oro; orain arte, 13, guztira (11, negatibo, eta beste biak, ikertzen).",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskatu die lasai egoteko eta Osakidetzako profesionalengan konfiantza izateko.\nEuskadin ez da egiaztatu koronabirus-kasurik.\nOraingoz, 13 pertsonaren kasuak ikertzen ari da Osakidetza, sintoma horiek eta koronabirusa izan dezaketenak.\n13 kasuetatik: • 11k negatibo eman dute, • ez dute koronabirus-gaixotasunik. • Oraindik ikertzen ari dira 2 kasu."
},
{
"src": "Era berean, herritarrek eskura duten informazioa indartu egin da; bai ohiko bideen bitartez, halanola osasun-zentroak eta ospitaleak, eta Osasun Aholkua, bai Osasun Sailaren webgunearen bidez (www.euskadi.eus) eta Osakidetzaren webgunea medio (www.osakidetza.euskadi.eus). Gomendio nagusia honako hau da: orain dela gutxi arrisku eremu batera bidaiatu eta arnas infekzio-sintomak (eztula edo eztarriko mina, kasu) nabaritzen dituzten pertsonek etxean geratu behar dute, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefonora deitu (900 20 30 50).",
"tgt": "Etxean geratu behar dira, eta Osasun Kontseiluaren telefonora deitu: 900 20 30 50 leku hauetan egon diren pertsonak: • Italia, Lonbardia, Veneto, Emilia-Romaña eta Piamonte eskualdeak • Txina • Hego Korea • Japonia • Singapur • Iran\nEta sintoma hauetakoren badute: • Eztula • Eztarriko mina • Sukarra • Aire-faltaren sentsazioa."
},
{
"src": "Prebentzioari, detekzioari eta jardunari ekiteko, Euskadik badu berariazko protokolo bat, komunitate zientifikoaren gomendioen arabera eguneratzen dena. Era berean, Osakidetzako profesionalei prestakuntza eman zaie, zehazki Prebentzio, Epidemiologia eta Larrialdietako unitateei, aurki Lehen Mailako Arretako profesionaletara zabalduko dena.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritza hartzen ari den neurriak\nDatozen egun edo asteetan, baliteke koronabirusa duen pertsonaren bat agertzea Euskadin.\nEusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza adi daude eta gauza hauek egiten ari dira:\n1. Jarduteko protokolo berezia dute, kasu horiek detektatu eta, behar izanez gero, jarduteko.\nZientzialarien gomendioei jarraituz eguneratzen du protokolo hori Eusko Jaurlaritzak.\nLehen Mailako Arretako profesionalek ere egingo dute prestakuntza hori."
},
{
"src": "Euskadi izan da, halaber, analisiak bere laborategietan egin ahal izateko teknika garatu duen lehen autonomia-erkidegoa. \"Aurrerapen garrantzitsua\" da berau, lehen emaitzak sei orduren buruan lortzeko aukera eskaintzen duelako, emaitzok baieztatuko dituen bigarren analisi bat egitea beharrezkoa bada ere.",
"tgt": "Euskadi da analisiak bere laborategietan egin eta aztertu ahal izateko teknika propioa duen lehen autonomia-erkidegoa.\nHorrek aukera ematen du lehen emaitzak 6 ordutan izateko.\nOndoren, beharrezkoa da beste analisi bat egitea, emaitzak baieztatzeko."
},
{
"src": "BIDAIATZEKO MUGARIK EZ",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak ez ditu atzerrirako bidaiak mugatzen"
},
{
"src": "Osasun Saileko Zaintza eta Txertaketa arduraduna den Jose Maria Arteagoitiak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, gaixotasuna kutsatzeko arriskutzat jotzen diren eremuak zabaldu egin dira, ondorengo hauek izanik: Txina, Hego Korea, Japonia, Singapur, Iran eta Italia (Lonbardia, Veneto, Emilia-Romaña eta Piamonte eskualdeak).",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak esan du bidaia egin daitekeela, baina herritarrei eskatu die zuhurrak eta arduratsuak izateko eta oso beharrezkoa bada bakarrik bidaiatzekoa herrialde hauetara: • Italia, Lonbardia, Veneto, Emilia-Romaña eta Piamonte eskualdeak • Txina • Hego Korea • Japonia • Singapur • Iran"
},
{
"src": "PREBENTZIO-NEURRIAK",
"tgt": "Nola prebenitu gaixotasun hori kutsatzea"
},
{
"src": "Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute neurri erraz batzuk hartzea lagungarria izan daitekeela balizko kutsadura prebenitzeko:\n- Eskuak garbitu ura eta xaboiarekin.\n- Eztul edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra ondo estali ukondoarekin edo zapi batekin.\n- Ahal dela, erabili eta botatzeko zapiak erabili, mukiak kendu orduko botatzeko.",
"tgt": "Gaixotasun horrekin ez kutsatzeko, Eusko Jaurlaritzak gomendio hauek eman ditu: • Eskuak urez eta xaboiz garbitu. • Eztul edo doministiku egitean, ondo estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Horrela ez da askatzen muki-arrastorik, listurik... • Botatzeko zapiak erabili mukiak kentzeko eta, erabili ondoren, bota."
}
]
},
{
"id": "210",
"alignments": [
{
"src": "Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren asteroko bilera egin du gaur, eta honako puntu hauek onartu ditu: • Genero-indarkeriaren emakume biktimentzako \"Ordainketa bakarreko\" dirulaguntzaren barruan esleitutako zuzkidura . Laguntza hori emateko 1.300.000 euro bideratuko dira. • Euskadiko aurrekontu-araudian 2020rako aurreikusitako zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen duen Dekretu-proiektua • 2020an kreditu-kontuak formalizatzea baimentzen duen akordioa • Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoko presidente, eta Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordea Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoko kide izendatzea , Batzorde Mistoaren hurrengo bilera martxoaren bigarren edo hirugarren astean egingo dela aurreikusita.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak eta erabaki batzuk hartu ditu. Kontseiluan, Eusko Jaurlaritzak gauzak egitea erabaki du: • Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emango ditu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat. Laguntza hori behin baino ez da ordainduko. Eusko Jaurlaritzak, guztira, milioi 1 eta 300 mila euro emango ditu dirulaguntza • 2020ko zorperatze-eragiketak onartzeko Dekretua. Hau da, bere gastuak ordaintzeko maileguan eskatuko duen dirua. Eragiketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurtengo Aurrekontu Orokorretan daude jasota. • Eusko Jaurlaritzak 2020an eskatuko dituen kredituak baimentzea. • Pertsona hauek izendatzea Ekonomia Ituneko Batzorde Mistoan lan egiteko: • Lehendakaria: Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburua • Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua • Itziar Agirre, Ogasun sailburuordea.\nBatzorde hori martxoan bilduko da."
}
]
},
{
"id": "21",
"alignments": [
{
"src": "Euskadiko lau ikastetxetako (Bizkaiko bi, Gipuzkoako bat eta Arabako beste bat) DBH - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ehun bat ikaslek, beren irakasleekin batera, Eusko Jaurlaritzak Lakuan dituen instalazioak bisitatu dituzte gaur, Ekonomia eta Ogasun Sailak Hezkuntza Sailarekin eta foru-aldundiekin lankidetzan 2022-2023 ikasturte honetan bultzatutako Zerga Hezkuntzako moduluan izan duten partaidetzari amaiera emateko.",
"tgt": "Euskadiko 4 ikastetxeetako DBHko 4. mailako 100 bat ikaslek irakasleekin batera Eusko Jaurlaritzako egoitza bisitatu dute, Lakuan, Gasteizen.\nBisita hori izan da ikasturte honetan ikasi duten Zerga Hezkuntzako moduluari amaiera emateko modua."
},
{
"src": "Horrela, Eusko Jaurlaritzak bere instalazio nagusietako jarduera presentzial honi ekin dio berriro hirugarren edizio honekin, lau urte geroago, pandemiak behartutako osasun-neurrien ondorioz bisita horien egutegia bertan behera geratu ondoren.",
"tgt": "Duela 4 urte bisita hau egiteari utzi zitzaion pandemiagatik. Ikasturte honetan berriro ekin zaio."
},
{
"src": "2017-2018 ikasturtean abian jarri zenetik, Zerga Hezkuntzako programan milatik gora euskal ikastetxek eta 42.000 bat ikaslek hartu dute parte baterako ekimen honetan. Hezkuntza-modulu honetan, prestakuntza etikoaren eta herritar-prestakuntzaren ikuspegitik lantzen dira zergei buruzko gaiak.",
"tgt": "Modulu hau 2017-2018 ikasturtean jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak, Hezkuntza Sailarekin eta Aldundiekin lankidetzan.\nHelburua da ikasleek zergen sistemak nola funtzionatzen duen ikasi ahal izatea, ikuspegi etiko eta herritar batetik.\nUrte hauetan zehar, programa honetan parte hartu dute mila ikastetxe baino gehiagoko 42 mila ikaslek."
},
{
"src": "Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuk eta Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratzek anfitrioi-lana egin dute bisita honetan, non Lakuako instalazioak ibili dituzten Ogasuneko sailburuorde Itziar Agirreren eskutik. Instalazio horietan 2.400 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan, eta Itziar Agirrek instalazioen inguruan ikasleek egindako galderei erantzun die. Horren asmoa izan da Eusko Jaurlaritzaren funtzionamenduaren errealitatea hurbilaraztea, eta jakitera ematea Euskadin biltzen diren baliabideen % 70ek nola funtzionatzen duten eta zein erakundek kudeatzen dituzten.",
"tgt": "Ikasleak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako eraikinaren eta 2.400 pertsona baino gehiagok lan egiten duten toki ezberdinetan ibili dira.\nHaiekin batera izan dira Pedro Azpiazu eta Jokin Bildarratz Ekonomia eta Ogasun eta Hezkuntzako sailburuak eta Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordea.\nIkasleek galderak egin ahal izan dizkiete eta horrela jakin ahal izan dute Eusko Jaurlaritzak nola funtzionatzen duen, administrazioek zer eskumen dituzten eta zergetatik biltzen duten diruarekin zer egiten duten."
},
{
"src": "Ekitaldien Aretoan amaitu da bisita. Bertan, ikasleek Gazteria Zuzendaritzaren opari bat eta Ekonomia Ituna azaltzen duen liburuxka bat jaso dituzte. Foro honetan, Azpiazu eta Bildarratz sailburuek, Agirre sailburuordearekin batera, labur-labur azaldu dituzte Euskadiren funtzionamendu instituzionalaren gakoak, eta hezkuntza-modulu honetan parte hartu izana eskertu diete ikasleei. Hezkuntza-modulu honek oinarrizko ezagutza ematen du gure erakunde-sarearen funtzionamenduari, haren antolamenduari, eskumenak administrazioen artean banatzeko moduari eta administrazioak finantzatzeko moduari buruz. Bideo bat proiektatuta, azalpen horiek testuinguruan jarri dira irudien bidez.\nLakua IIko sarrerako harmailetan ateratako taldeko argazki batek amaiera eman dio bisita honi. Bertan, Deustuko Ikastola, Betiko Ikastola, Herran BHI eta Mutriku BHI ikastetxeek hartu dute parte.",
"tgt": "Ekitaldi aretoan opari bat eta liburuxka bat eman zaizkie Kontzertu Ekonomikoa zer den azaltzeko. Bisita amaitutakoan, argazki bat egin dute denek batera Lakua II eraikineko sarrerako eskaileretan."
}
]
},
{
"id": "231",
"alignments": [
{
"src": "Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, ITP Aero-ren planta berriaren inaugurazioan izan da. Bertan, harrotasunez partekatu du euskal multinazionalaren 30. urteurrena.",
"tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak ITP Aero enpresaren lantegi berriaren inaugurazioan parte hartu dute.\nITP Aero enpresak 30 urte daramatza hegazkinen motorrak eta piezak fabrikatzen."
},
{
"src": "Gaur egun, ITP Aero enpresa aitzindaria da Estatuko motor eta osagai aeronautikoetan, eta bederatzigarren konpainia munduan, bere sektorean. 30 urtetan, 900 milioi inguru fakturatzen ditu, bost herrialdetan dago eta 4.000 pertsona ditu enplegatuta.",
"tgt": "Erreferente bat da Espainian eta munduan.\nEnpresak 4.000 langile ditu, eta lantegiak 5 herrialdetan."
},
{
"src": "ITP enpresak 360 milioi inbertitu ditu I+G+b-n bost urtetan, eta teknologia propio bat sortu du, motor eta osagai aeronautikoen diseinura, fabrikaziora eta zerbitzura egokitua. Inbertsio horrek ahalbidetu du fabrikazio gehigarriaren teknologietako eta digitalizazioko bikaintasunean aurrerapausoak ematea, etorkizuneko motorraren arkitektura berria garatzea, eta, aukera emango du, gainera, propultsio hibrido-elektrikoaren oinarriak finkatuko dituen teknologia eskueran izateko.",
"tgt": "Azken 5 urteetan, enpresak 360 milioi euro inbertitu ditu I+G+b arloan, hegazkinen motorrak eta piezak fabrikatzeko teknologia propioa sortu ahal izateko.\nTeknologia propio horrek enpresari aukera ematen dio kalitate handiarekin lan egiteko eta onenen artean egoteko.\nITP Aerok lanean dihardu, etorkizunean hegazkinek propultsio hibrido-elektrikoarekin hegan egin ahal izan dezaten"
},
{
"src": "Bere jardunean, Lehendakariak nabarmendu egin du konpainiaren izaera abangoardista berrikuntzaren eremuan. \"Fabrikazio aurreratuan abangoardiako konpainia bat zarete, eta aitzindari zarete espezializazio adimendunaren Euskadi RIS 3 Estrategian\", adierazi du.",
"tgt": "Lehendakariak esan du enpresa abangoardian dagoela arlo horretan."
},
{
"src": "Era berean, Urkulluk azpimarratu duenez, aeronautikaren etorkizuna trantsizio teknologikoan, energetikoan eta ingurumenekoan kokatzen da. Hala, dei bat egin die enpresei trantsizio horri aurrea hartzeko, eta motor eraginkorragoen eta garbiagoen, arinagoen eta isilagoen alde apustu egiteko. \"Dagoeneko ikerketa-gai bat da hegazkinen elektrifikazioa. Eszenario berri horrek aukera bikain bat zabaltzen du ITPrentzat, teknologiaren eta fabrikazioaren desafio honetan inplikatuta dagoela kontuan hartuta\", adierazi du.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzaren ustez, etorkizuneko hegazkinek honelako motorrak erabili beharko dituzte: • eraginkorragoak • arinagoak eta isilak • kutsatzen ez dutenak. ITP Aero horretan guztian dabil lanean."
},
{
"src": "ITP Aero-ko Externals planta berria",
"tgt": "ITP Aeroren Externals-en lantegi berria"
},
{
"src": "Instalazio berrietan 14 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da eta erantzun egiten diote Externals-en eskari handiari merkatu aeronautikoan, motor aeronautikoak estaltzeko erabiltzen diren osagaietan, baita fluido, egitura eta beste elementu batzuetan ere.",
"tgt": "ITP Aerok 14 milioi eurotik gora inbertitu du lantegi berria martxan jartzeko.\nLantegi berri horretan, Externals piezak fabrikatuko dira, hau da, hegazkinen motorren kanpoalde guztia estaliko duten piezak."
},
{
"src": "Planta berria, Derion kokatua Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren barruan, bete-betean ari da funtzionatzen eta gaur egun 115 langile ditu enplegatuta, 160 lanpostura arte gehitzeko aurreikuspenekin.Eraikinak konpainiako Externals-en negozio-arloaren egoitza globala hartzen du barnean, besteren artean, hainbat osagairen ingeniaritza, garapen eta produkzioko bulegoak.",
"tgt": "Lantegi berria Derion dago, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.\nOraingoz, 115 langile ditu, eta aurrerago 160 izango ditu.\nEraikin horretan daude, halaber, Externals piezen ekoizpen- eta ingeniaritza-bulegoak."
}
]
},
{
"id": "232",
"alignments": [
{
"src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan.",
"tgt": "Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua , eta zenbait erabaki hartu ditu.\nEusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Josu Erkorekak, zer akordio hartu dituzten azaldu du."
},
{
"src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, \"Kidego eta Eskalen Lege Aurreproiektua\" aurkezteaz gain, azaroaren 10eko hauteskundeetan Euskadin lortutako emaitzak baloratu ditu. Ildo horretan, nabarmendu du Gobernua sostengatzen duten bi alderdiek jaso dutela babesik handiena, bai botoetan, bai eserlekuetan. \"Gobernuaren lanari emandako konfiantzazko abal gisa interpretatzen dugu\", adierazi du.",
"tgt": "Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeen emaitza\nEuskadin, gaur egun Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek lortu dute boto gehien:\nEuzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) eta Alderdi Sozialistak (PSOE).\nAlderdi horiek izango dute parlamentari gehien Madrilen, euskal herritarrak ordezkatzeko."
},
{
"src": "Gobernu Kontseiluan landutako gaiei dagokionez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi du, ordu honetan Lakuan dago bilduta dagoela Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua etorkizuneko \"Kidegoen eta Eskalen Legea\"onesteko.",
"tgt": "Kidegoen eta Eskalen Legea Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua bildu da Lakuan, Kidegoen eta Eskalen Legea onartzeko.\nKidegoen eta Eskalen Legeak administrazioko langileak antolatzen ditu, herritarren beharrizanei egoki erantzuteko."
},
{
"src": "Erkorekak azaldu duenez, \"Kidegoen eta Eskalen Lege Aurreproiektua\" lege labur bat da, hauek osatua: 2 kapitulu, 19 artikulu, 2 xedapen gehigarri, iragankor 1 eta indargabetzaile 1. Lege horrek oraingoa ordeztuko du, 2004koa, helburu hartuta Administrazio Publikoko talde eta azpitalde profesionalak modernizatzea eta haien kopurua sinplifikatzea; baita kategoriei moldakortasuna ematea ere, aldatu eta eguneratu ahal izan daitezen lanpostuetako profilak titulazio akademikoak aldatu eta berriak sortu ahala. \"Lege hau onetsitakoan, Gobernuak aldizka eguneratuko ditu eskala bakoitzean bete behar dituzten funtzioak, baita eduki behar diren ikasketa-eremuak edo titulazioak orain sortu edo aldatzen den eskaletako bakoitzean sartu ahal izateko\", adierazi du.",
"tgt": "Legeak 2 kapitulu eta 19 artikulu izango ditu.\nLege horren bidez, 2004ko legea eguneratu nahi da, helburu hauekin: • Administrazio Publikoko lanbide-talde eta -azpitaldeak • lanpostuen profilak modu erraz batean aldatu eta eguneratu ahal izatea.\nHala, Eusko Jaurlaritzak ohikotasunez eguneratuko ditu administrazioko langileek izan behar dituzten funtzioak eta prestakuntza."
},
{
"src": "Bestalde, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu duenez, etorkizuneko \"Kidegoen eta Eskalen Legea\"-ri txertatu egingo zaizkio enplegua irmotzeko prozesu bereziak. \"Gure nahia da prozesu berezi horiek martxan jarri ahal izatea, lehen aldiz, 2020tik aurrera antolatuko ditugun Lan Eskaintza Publikoetan\", gaineratu du.",
"tgt": "Lege honek, halaber, prozesu batzuk ezarriko ditu lanpostuak bermatzeko.\nEusko Jaurlaritzak 2020ko enplegu publikoaren eskaintzetan jarriko ditu martxan prozesu horiek."
},
{
"src": "Bestalde, jakitera eman duenez, etorkizuneko lege horren bidez, langile publikoen bitartekotasuna % 40tik gorakoa denean, Administrazio Publikoek aukera izango dute \"sarbide-txanda bereizi\" bat sortzeko LEPetan, lanpostuan gutxienez 8 urteko esperientzia ziurtatzen duten pertsonentzat. Sailburuak esandakoaren arabera, dagoeneko Administrazio publikoetarako lanean diharduten milaka pertsonen talentua aprobetxatzea da helburua. \"Egonkortasuna ahalbidetu nahi dugu, betiere indarrean dagoen lege-esparruaren barruan, horrek behartzen baikaitu bermatzera oposizioak egiten dituzten pertsona guztien berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna\", zehaztu du.",
"tgt": "Gainera, baldin eta administrazio publiko batean langileen % 40 behin-behinekoak badira eta enplegu publikoaren eskaintza bat ateratzen bada, lanean gutxienez 8 urte daramatzatenek bestelako proba praktiko bat egingo dute.\nEusko Jaurlaritzak etekina atera nahi dio administrazio publikoentzat lan egiten duten baina lanpostu finkorik ez duten pertsonen esperientziari.\nHorrekin, Eusko Jaurlaritzak hau lortu nahi du: • gero eta pertsona gehiagok izatea lan egonkor bat administrazio publikoetan. • enplegu publikoaren eskaintzetara aurkezten diren pertsona guztien berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna bermatzea."
}
]
},
{
"id": "251",
"alignments": [
{
"src": "Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarterekin batera.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki hartu ditu. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuak Gobernu Kontseiluan zer gai jorratu eta zer erabaki hartu diren azaldu dute."
},
{
"src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak ezagutzera eman duenez, Ogasuneko sailburuaren asmoa da oposizioko hiru taldeekin kontaktuak hastea aurrekontuak negoziatzeko proiektua prest dagoen une beretik, \"azaroaren 10ean hauteskundeak egon ala ez egon\", gaineratu du.Zentzu horretan, Bozeramaileak aitortu egin du hauteskunde-giro batek ez duela errazten negoziazioa baina, bere iritziz, badago marjina eta posible da akordioa.Gainera, gogora ekarri duenez, AP-68 transferitzeko akordioa azken hauteskunde Orokorretako kanpaina hasi zen egunean izan zen.",
"tgt": "Aurrekontuen negoziazioaz\nErkorekak esan du Eusko Jaurlaritzaren Ogasuneko sailburuak bilerak egingo dituela laster Eusko Legebiltzarreko oposizioko hiru alderdi politikoekin, aurrekontuak negoziatzeko.\nEspainiak gobernurik gabe jarraitzen du, eta baliteke datorren azaroaren 10ean berriz ere hauteskunde orokorrak izatea. Baina Erkorekak esan du, hauteskundeak izanagatik ere, EAEko aurrekontuei buruzko negoziazioak egin egingo direla, eta badagoela akordioetara iristeko aukera."
},
{
"src": "Espainiako Gobernuaren osaerari dagokionez, Erkorekak azpimarratu duenez, ez dago benetako motiborik hauteskundeak errepikatzeko.\"Oraindik akordiorik ez badago egoskorkeriagatik eta akordio batera iristeko borondate politikorik ez dagoelako da\", gaineratu du.Hala, adierazi duenez, hauteskundeetako emaitzak itunentzako panorama konplexu bat utzi zuen, baina, Bozeramailearen arabera, \"posible da akordioa\".",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak uste du ez dagoela hauteskundeak berriz egiteko arrazoirik. Eta iruditzen zaio Espainian ez dagoela adostasunik, bi aldeek, PSOEk eta Podemosek, borondaterik ez dutelako. Hala ere, oraindik akordioa posible dela uste du."
},
{
"src": "Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du lansarien % 0,25eko igoera berri bat langile publiko guztientzat. Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak bete egiten du horrela langile publikoen lansariak % 2,5 igotzeko konpromisoa, aurten, 2019an, % 0,25eko igoera gehitzen baitzaio lansarien % 2,25eko igoerari, otsailean onetsitakoari.\"Oinarri juridiko irmo bat izan dugunean aplikatu dugu\", zehaztu du.Gainera, Erkoreka sailburuak gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak hileko soldataren % 1,5era arte igoko dio ekarpena Itzarri-BGAEri hurrengo Gobernu Kontseilu batean, urtea amaitu aurretik.\nHau horrela, Josu Erkoreka sailburuak ezagutzera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak deialdi bat egingo die, irail honetan, Funtzio Publikoan gehiengoan dauden sindikatuei Mahai Orokorraren bilera bat egiteko.Erkorekak adierazi duenez, lansarien esparrua planteatzea eta negoziatzea da helburua, lantzen ari garen 2020ko Aurrekontuen Lege Proiektuan txertatzeko.\"Borondatea eta erantzukizuna eskatzen dizkiegu sindikatuei datorren urterako lansarien negoziaziorako\", gaineratu du.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako funtzionarioen soldatez.\nGobernu Kontseiluak euskal sektore publikoaren langileen soldatei beste igoera bat egitea onetsi du. Izan ere, 2019an soldatak 2,5 igotzeko konpromisoa hartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Otsailean, 2,25 igo ziren. Eta orain, irailean, 0,25 igo dira.\nErkorekak, bide batez, beste hau ere iragarri du: • Urtea bukatu aurretik, langile publikoen pentsio-planen ekarpenak igotzea onetsiko du Gobernu Kontseiluak. • Hilabete honetan, irailean, Funtzio Publikoaren mahai orokorrak bilera egingo du, sindikatuen eta Eusko Jaurlaritzaren artean langileen lan-baldintzak negoziatzeko; tartean, sektore publikoko langileen soldata-igoerak."
},
{
"src": "HEZKUNTZA",
"tgt": "Hezkuntzaz"
},
{
"src": "Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek, bere aldetik, gastu-aurreikuspena onetsi dela jakinarazi du; 606 milioi eurokoa, Euskadin unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunerako , hasi berri den ikasturterako.Uriartek azaldu duenez, 2019-2020 ikasturtean, Euskadiko 314 ikastetxek izango dute ituna:34 Araban, 160 Bizkaian eta 120 Gipuzkoan.Hala, sailburuak zehaztu duenez, denak batuta itunpeko 7.157 ikasgela dira guztira, unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-etapetan; hau da, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.Bestalde, Cristina Uriarte sailburuak gogora ekarri duenez, deialdi honetan jasota geratzen da soldaten % 2,25eko igoera, eta igoera hori eta lerradurak kontuan hartuta, hezkuntza-itunetarako esleitutako partida 27,5 milioi eurora igo da aurreko deialdiarekiko.",
"tgt": "Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak 606 milioi euro emango dizkiela ikastetxe pribatu ez-unibertsitarioei. Itunpeko ikastetxe esaten zaie laguntza publikoa jasotzen duten zentro pribatu horiei.\nIkasturte honetan iazkoan baino 27 milioi euro gehiago emango zaie. Ikastetxe horietako langileen soldatak ere igo dira.\n2019-2020 ikasturtean, 314 itunpeko ikastetxe izango da EAEn: • 34, Araban. • 160, Bizkaian. • 120, Gipuzkoan.\nGuztira, 7 mila ikasgela baino gehiago dituzte ikastetxe horiek, heziketa-etapa hauetan: • Haur Hezkuntza (bigarren zikloa) • Lehen Hezkuntza • Bigarren Hezkuntza • Batxilergoa • Lanbide Heziketa"
}
]
},
{
"id": "262",
"alignments": [
{
"src": "Iñigo Urkullu lehendakariak, Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San Josék lagunduta, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak antolatu duen Kooperatiben konpromisoa garapen iraunkorraren alde jardunaldian parte hartu du, eta azpimarratu du errekonozimendua eta konpromisoa aitortzeko jardunaldiak egiaztatzen duela Euskadiko ehun ekonomiko eta soziala aurreikuspenak eginda ari dela etorkizuna bideratzen.",
"tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak eta María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak honako jardunaldi honetan parte hartu dute: \"Kooperatiben konpromisoa, Garapen jasangarriaren alde\"\nEuskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak antolatu du jardunaldi hau, Euskadin kooperatibek egiten duten lana aintzatesteko."
},
{
"src": "Lehendakariak nabarmendu du kooperatibek Garapen Jasangarrirako Helburuekin hartuta duten konpromisoaren garrantzia, kooperatiben mugimenduaren izateko arrazoiarekin, hau da, hazkunde ekonomiko jasangarria eta kalitatezko enplegua lortzeko ahaleginarekin, estu lotuta dauden helburuak izanik, beti pertsona izanda jardueraren ardatza. Lehendakariak adierazi duenez, kooperatiba-eredua baliokoa da, eta egiaztatzen du pertsona ardatz bihurtzea dela merkatu globalean efizientzia eta lehiakortasun handiagoa izateko tresnarik onena. \"Ereduak pertsona du ardatz, inbertsioa berriz iraultzen du ingurura eta hazkunde jasangarriaren esparruan ahalik eta ongizaterik handiena lortzea du helburu, bai ingurumenaren ikuspegitik, bai ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik, eta ikuspuntu globalarekin\", ñabartu du lehendakariak.",
"tgt": "Lehendakariak esan du kooperatibek bete egiten dituztela Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren Helburuak. Hau da: • Ekonomia hobetzen laguntzen dute, modu jasangarri batean. • Lanpostu onak dituzte, eta pertsonek dute garrantzia. Euskadiko kooperatibak pertsonetan oinarritzen dira, eta, hartara, hau dena lortzen dute: • Efizienteagoak eta lehiakorragoak dira • Beren inguruan gastatzen dute dirua, hobetzen jarraitu ahal izateko. • Pertsonei bizi-kalitate hobea eskaintzen die. • Modu jasangarri batean hazten dira: • ingurumenean • ekonomian • gizartean"
},
{
"src": "Jasangarritasunaren ikuspegitik, gizarte-balioaren kontzeptuak islatzen du erakunde batek gizarte osoari egiten dion ekarpena Garapen Jasangarrirako Helburuak gauzatzearen bitartez. Alde horretatik, lehendakariak azpimarratu du Agenda 2030ean bertan aitortzen dela kooperatibak direla helburu horiek lortzeko eragile nagusiak. Horrela, adierazi du Euskadik kooperatiba-ereduan oinarritutako enpresa inklusiboaren eta parte-hartzailearen eredu berria sustatzearekin konpromisoa hartuta duela.",
"tgt": "Agenda 2030 osatzen duten herrialdeek esan dute Euskadiko kooperatibek helburu horiek betetzen dituztela enpresa inklusiboak eta partizipatiboak direlako."
},
{
"src": "Bestalde, Lan eta Justiziako sailburuak nabarmendu du kooperatibismoa balio demokratikoak dituen, gizakia lehenengo mailan jartzen duen eta garapen jasangarria eta gizartearen, ingurumenaren eta teknologiaren arloan berrikuntza sustatzen dituen ekonomia-modu bat dela.",
"tgt": "Enpresa inklusibo eta partizipatiboetan: • Laguntzen da langileek hobera egin dezaten, enpresan gustura egon daitezen. • Langileak jabeak ere badira, eta enpresako erabakiak hartzen parte hartzen dute • Lehentasuna ematen diete jasangarriak diren proiektuei, eta ingurumena errespetatzen dute. • Gauzak egiteko modu berriak bultzatzen dituzte arlo hauetan: • gizartean • ingurumenean • tenologian"
}
]
},
{
"id": "284",
"alignments": [
{
"src": "Hezkuntza Sailaren EIMA Katalogoak martxan dauka mailegu-zerbitzu berria, eta horrekin batera, baita webgune berritua ere: eimakatalogoa.eus Unibertsitate aurreko mailetarako euskarazko ikasmaterialen dokumentazio-zentroa da EIMA Katalogoa, hezkuntza-komunitatearentzat pentsaturiko baliabide erabilgarria, baina katalogatutako hainbat material edozein herritarren eskura ere ipintzen duena. Datuak ez dira nolanahikoak: gaur egun, 25.000 erreferentzia ditu katalogoak, eta horietatik 4.000 inguru sarean kontsultatu edo deskargatu daitezke.",
"tgt": "EIMA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko zerbitzu bat da.\nEdonor joan daiteke hango dokumentazioa kontsultatzera edo maileguan hartzera.\nEIMA Katalogoa web-orrialde bat ere bada: euskarazko hezkuntza-materiala aurki dezakezu, kontsultatzeko edo deskargatzeko.\nEIMA Katalogoak 25 mila material desberdin ditu orain.\nHorietatik 4 mila daude kontsultatzeko edo deskargatzeko moduan, web-orrialdean."
},
{
"src": "Askotariko baliabideak dira EIMA Katalogoan jasorikoak, besteak beste: • Eskolan erabiltzeko sortutako materiala: testu-liburuak, ariketa-koadernoak, aplikazio informatikoak... orotara 9.300 erreferentzia. • Sareko hainbat baliabide didaktiko: webguneak, simulazioak, jolasak... 1.200 erreferentzia. • Haur eta gazte-literatura, adin-tarteka eta gaika sailkatuta: 4.700 erreferentzia. • Helduentzako literatura: 2.800 erreferentzia. • Monografiak: 5.900 erreferentzia. • Ikus-entzunezkoak: 2.300 erreferentzia. • Jolas didaktikoak: 190 erreferentzia.",
"tgt": "Zer nolako hezkuntza-materiala aurki daiteke EIMA Katalogoan? • 9.300 testu-liburu, ariketa-liburuak, aplikazio informatikoak... • 1.200 esteka (web-orrialdeak, jokoak, simulazioak...) • 4.700 liburu, haurrentzat eta gazteentzat, adinen eta gaien arabera sailkatuta. • 2.800 liburu, helduentzat • 5.900 monografia • 2.300 bideo • 190 joko"
},
{
"src": "Nori dago zuzendua EIMA Katalogoa?\nBereziki hezkuntza-komunitateari irekitako baliabidea da: ikastetxeei, irakasleei, eta baita gurasoei ere. Dena den, euskarri digitalean dagoen hainbat material didaktiko, baldin eta erabilera askekoak badira, plataforma honen bidez eskura ditzake edozein herritarrek, bertan bilaketa egin ondoren.",
"tgt": "Nork erabil dezake zerbitzu hau? • Irakasleek (Unibertsitate aurreko hezkuntza-etapetakoak) • Aita-amek • Herritarrek, oro har"
},
{
"src": "Webgune berritua: eimakatalogoa.eus",
"tgt": "Web-orrialde berria: eimakatalogoa.eus EIMA Katalogoaren web-a aldatu egin da."
},
{
"src": "Katalogatuta dauden 25.000 dokumentuen artean kontsultak ikasmailen, jakintza-gaien, ikasmaterial moten, argitaletxeen, edo egileen arabera egin daitezke. EIMA Katalogoaren webgune berrituan errazago egingo zaio erabiltzaileari katalogoko materialak bilatzea eta eskatzea, intuitiboa eta erabilerraza baita plataforma berritua: • Interneten eskuragarri dauden materialak badira, bertatik bertara eskuratu daitezke. • Materiala euskarri fisikoan badago, eus webgunetik eskatu daiteke. Horretarako, erabiltzaile-kontua sortu behar da aurretik. Erabiltzailea irakaslea bada, materiala ikastetxean jaso dezake posta bidezko doako mailegu-zerbitzua baliatuz. • Erabiltzaileak nahi duen material hori aurkitzen ez badu, EIMA Katalogoarekin harremanetan jar daiteke, lortzen saia daitezen.\nHorrez gain, EIMA Katalogoak berak gai bat ardatz hartu, katalogoan horren inguruko bilaketa egin, eta material-aukeraketak ere proposatzen ditu. Adibidez: • Aitona-amonen eta biloben arteko harremanei buruzko liburu-aukeraketa bat • Haurren beldurrak lantzeko ipuinen eta eleberrien hautaketa bat",
"tgt": "Orain errazagoa da materialak bilatzea eta aurkitzea.\nMaterialak honela bila daitezke: hezkuntza-etapaka,\nikasgaika, argitaletxeka edo egileka. • Artxibo elektronikoan lor daitezke, web-orrialdean. • Web-orrialdearen bidez eska daitezke, eta doan bidaltzen dira ikastetxeetara. Zerbitzu honetan sartzeko, beharrezkoa da web-ean erregistratzea. • EIMA Katalogoaren arduradunekin kontsultatu daiteke baldin eta eta web-ean ez dagoen materialen bat badago. Jendea bila aritu den gai baten inguruko materiala ere aurki daiteke.\nAdibidez: • Aitaita-amamek bilobekin dituzten harremanei buruzko bilduma bat • Umeekin beldurra lantzeko ipuinen eta eleberrien hautaketa bat"
},
{
"src": "EIMA izena akronimo bat da eta hau esan nahi du: euskal ikasmaterialgintza. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak 1982. urtetik hona abian duen lan-programa bat da. Helburu nagusia da unibertsitate aurreko ikasmailetarako euskaraz behar adina ikasmaterial sor dadin bultzatzea, ikasmaterial horien kalitatea zaintzea eta ikasmaterial horiek zabalkundea izan dezaten administraziotik laguntzea.",
"tgt": "EIMA sigla bat da, euskarazko termino honena: euskal ikasmaterialgintza.\nIrakaskuntzarako euskarazko materiala sortzea esan nahi du.\nZerbitzu hau 1982tik dago, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak sortu zuen.\nHelburu du euskarazko kalitatezko materialak sortzea, gordetzea eta jakitera ematea, Administraziotik."
},
{
"src": "Zerbitzu honen baitan, EIMA Katalogoa da funtsezko adarretako bat. Ikasmaterialen zabalkundean laguntzeko 2005ean sortua, urte hartatik dihardu EIMA Katalogoak dokumentazio-zentroan euskarazko ikasmateriala biltzen, katalogatzen eta sarean kontsultagarri jartzen.",
"tgt": "EIMA Katalogoak 2005. urtetik funtzionatzen du.\nEuskarazko hezkuntza-materialei buruzko informazioa biltzen, katalogatzen eta argitaratzen du."
}
]
},
{
"id": "285",
"alignments": [
{
"src": "Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 78k liburuak irakurtzen ditu: % 16k egunero edo ia egunero, % 33k astean behin gutxienez, beste % 16k hilean behin gutxienez eta beste % 13k maiztasun txikiagorekin. Gainontzeko gazteek ez dituzte liburuak irakurtzen, baina bai beste gauza batzuk (prentsa, blogak eta abar) edo ez dute ezer irakurtzeko ohiturarik.",
"tgt": "Behatokiak inkesta bat egin du 18 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteen artean zera jakiteko: irakurtzen ote duten, zenbat irakurtzen duten eta zer motatako liburuak irakurtzen dituzten.\nInkesta horren emaitza esanguratsuena izan da hamar gaztetatik ia zortzik (zehazki, % 78) adierazi duela nahiko sarri irakurtzen dituela liburuak.\nZenbatean behin irakurtzen dituzte liburuak? • Astean behin edo gehiagotan: % 33 (10etik 3) • Egunero edo ia egunero: % 16 • Hilean behin, behintzat: % 16 • Hilean behin baino gutxiagotan: % 13. • Gainerakoek ez dute inoiz libururik irakurtzen, baina beste testu mota batzuk irakurtzen dituzte, hala nola egunkariak, Interneteko blogak..."
},
{
"src": "Liburuak irakurtzen dituzten gazteei zein literatur jeneroak irakurtzen dituzten gehien galdetu zaie. % 20k abenturazko nobelak aipatu dituzte, % 17k nobela historikoak eta beste horrenbestek (% 17k) nobelak, orokorrean; gainera % 16k nobela fantastikoak irakurtzen dituztela diote eta beste % 15ek zientzia fikziozkoak. Beste % 14k gehien irakurtzen dute nobela beltza, poliziakoa, eta %13k amodiozko nobelak. Beste literatur jeneroak (poesia, antzerkia, saiakerak, biografiak, komikiak, bidaia-liburuak, sukaldaritzakoak, autolaguntzakoak...) aipatu dituztenak % 10a baino gutxiago dira, kasu bakoitzean.",
"tgt": "Zer motatako liburuak irakurtzen dituzte? • Abenturazko nobela: % 20 (10etik 2) • Nobela historikoa: % 17 • Nobela, oro har: % 17 • Fantasiazko nobela: % 16 • Zientzia fikziozko nobela: % 15 • Nobela beltza, polizia-nobela: % 14 • Maitasunezko nobela: % 13 • Beste literatur genero batzuk: % 10 (10etik 1)"
},
{
"src": "Azken urtean irakurritako liburuen batez besteko kopurua 6 edo 7 dira. Eta irakurri duten azkenean jartzen badugu arreta ikusten dugu egilearen sexua gizonezkoa dela kasu gehienetan (% 56) eta emakumezkoa % 27tan. Gainontzekoetan gazteek ez dakite egilearen sexua edo egile batzuen artean idatzita dago eta gizonezkoak eta emakumezkoak dira egile horiek.",
"tgt": "Azken urtean, zenbat liburu irakurri dituzte? Nork idatziak ziren? • 6 eta 7 liburu artean irakurri dituzte. • Irakurri duten azken liburuagatik galdetuta, erdiak baino gehiagok erantzun du autorea gizonezkoa zela; erdiak baino nabarmen gutxiagok, aldiz, erantzun du autorea emakumezkoa zela."
},
{
"src": "Euskarriari dagokionez, % 81ek adierazi dute irakurritako azken liburu hori paperean irakurri dutela eta % 17k, aldiz, euskarri digitalean zegoela azaldu dute.\nAzkenik, eskuratzeko moduari erreparatuko diogu. Azken liburu hori erosi dutela esan dute % 48k, beste % 18k Internetetik doan eskuratu dutela, % 13k lagun edo senide batek utzi diela azaldu dute, %12k liburutegitik hartu dutela maileguan eta gainontzeko % 10ek beste bide batez eskuratu dute (oparitu egin diote, zozketa batean suertatu zaie, liburuak trukatzeko puntu batean hartu dute edo beste modu batez hartu dute) edo ez diote galderari erantzun.",
"tgt": "Hona hemen beste datu batzuk irakurri duten azken liburuari buruz: • Paperezko liburua zen: hamar gaztetatik zortzi baino gehiago • Liburu digitala zen: hamar gaztetatik ia bi • Liburua erosi dute: Gazteen erdia kasik • Internetetik jaitsi dute: hamar gaztetatik ia bi • Lagun edo senide batek utzi die: hamar gaztetatik ia bi • Gainerakoak: Liburutegian edo liburuak trukatzeko toki batean hartu dute, oparitu egin diete eta abar."
}
]
},
{
"id": "305",
"alignments": [
{
"src": "Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek jakinarazi duenez, Lanbide Heziketako V. Euskal Plana onetsi du Gobernu Kontseiluak. Sailburuak adierazi duenez, laugarren iraultza industrialetik sortutako aukerei eta premiei egokitzeko beharrezkoa da ikasleak tresna berriez hornitzea, beren etorkizunaren jabe izateko aukera emango dietenak 4.0 gizarte-eredu berri batean.",
"tgt": "Lanbide Heziketako V. Euskal Plana\nKristina Uriarte sailburuak esan du Gobernu Kontseiluak Lanbide Heziketaren (LH) barruko ikasketei buruzko plana onetsi duela; bosgarrena, alegia.\nPlan horren asmoa da LHa amaitzen duten ikasleak prestatuta egotea eta jasotako prestakuntzaren ondoren bizi garen gizarte-mota berri honetan aurrera egiteko behar dituzten tresnak izatea.\nLaugarren industria-iraultzaren eta 4.0ren gizartea."
},
{
"src": "Zentzu horretan, Uriartek adierazi du garai berrietara egokitzea eskatzen duela errealitateak; eraldatzen ari den gizarte baten erronka berriei erantzuteko, kontuan hartuta gero eta gehiago dagoela oinarrituta aurrerapen teknologikoetan, baina betiere balio sozialak eta giza dimentsioa nabarmentzeko premia biziarekin. \"Funtsezkoa da giza garapen jasangarri baten alde lan egitea, eta horretarako barneratu behar ditugun konpetentziek eta kualifikazioek lortu egin behar dute pertsonen enplegagarritasunaren eta enpresen lehiakortasunaren premia berriei aurre egitea\", zehaztu du.",
"tgt": "Gizarte honetan aldaketa asko ari dira gertatzen, eta oso azkar, gainera.\nBereziki, teknologiaren arloan.\nPertsonek prestatuta egon behar dute sortuko diren lan-mota berrietan lan egin ahal izateko, eta enpresek lehiakorrak izan beharko dute.\nBaina gizartean, pertsonen balioekin zerikusian duen horretan eta giza garapen jasangarrian ere egin behar da aurrera."
},
{
"src": "ZUZENEAN: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua",
"tgt": "ZUZENEAN zerbitzua"
},
{
"src": "Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak ezagutzera eman ditu Gobernuko ZUZENEAN - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren erabilerari buruzko datuak; herritarrentzako zerbitzu integrala, publikoa eta doakoa.",
"tgt": "Herritarren arretarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da ZUZENEAN.\nZerbitzu publiko bat da, doakoa. Herritarrek egiten dituzten era guztietako kontsultei erantzuten die zerbitzu honen bidez Eusko Jaurlaritzak."
},
{
"src": "Sailburuak nabarmendu duenez, 2018ko zifra globalek hazkunde berri bat adierazten dute, % 4koa, herritarrek egindako zerbitzu honen erabileran. \"Erantzundako ia 900.000 kontsultarekin itxi dugu 2018a ZUZENEAN\", zehaztu du. Hala, Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza herritarren batez besteko 3.547 kontsultari erantzuten ari zaio egunean, eta horietatik gehienak modu presentzial batean egiten dira hiru hiriburuetako bulegoetan.",
"tgt": "2018an aurreko urtean baino askoz ere jende gehiagok erabili zuen zerbitzu hau.\nEusko Jaurlaritza oso pozik dago horrekin; izan ere: • 900 mila kontsulta baino gehiago jaso ziren urte osoan. • Egunean 3,500 kontsulta baino gehiago izaten dira. • Kontsultarik gehienak aurrez aurre egiten dira, Eusko Jaurlaritzak Bilbon, Gasteizen eta Donostian dituen bulegoetan."
}
]
},
{
"id": "31",
"alignments": [
{
"src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan. Bertan, jakitera eman du Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ematen dituen dirulaguntzen araubidea arautzen duen lege-proiektua onartu duela gaur. Legegintzaldi honetarako aurreikusita zegoen lege-ekimena da eta onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak lortzea du helburu. Bingen Zupiriak azaldu duenez, orain, erregulazio berri honekin, esparru juridiko orokor bat proposatzen da, eta dirulaguntzak esleitzeko orduan irizpideak planteatzen dira, hala nola diruz lagundu beharreko proiektuan edo jardueran genero-ikuspegia txertatzea, edo pertsona edo erakunde eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak edo jarduerak garatzen egindako ibilbidea baloratzea.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.\nDiru-laguntzei buruzko Legea\nEusko Jaurlaritzak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ematen dituen dirulaguntzak arautuko dituen Lege-proiektua.\nLege honen helburua da arautzea dirulaguntzak emateko orduan zer hartuko den kontuan: • Esleitzeko irizpideak, hau da, emateko irizpideak. • Genero ikuspegia. • Dirulaguntza eskatzen duen pertsonak edo erakundeak zer egin duen emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako gaietan."
},
{
"src": "ESKOLA-GARRAIOA",
"tgt": "Eskola-garraioa"
},
{
"src": "Eskola-garraioko zerbitzuaren kudeaketarekin lotutako epai bati dagokionez, bozeramaileak iragarri du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak errekurtsoa jartzea erabaki dutela EAEko Administrazioaren eta eskola-garraioko zerbitzua ematen duten enpresen arteko harremanak euskaraz ere egin behar izatea auzitan jartzen zuen epaiaren aurka. \"Epai horrek ez zuen zalantzan jartzen autobus-gidarien, begiraleen eta ikasleen artean erabili beharreko hizkuntza-eredua. Kontratuan ezartzen zen Administrazioaren eta zerbitzu hori emango duten enpresen arteko harremanak euskaraz ere izan behar zuela\", adierazi du.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritza ez dago ados egun hauetan izan den eskola-garraioari buruzko epai batekin. Horregatik, errekurtso bat jarriko du. Epaiak dio Euskal Administrazioaren eta eskola-garraioko zerbitzua ematen duten enpresen arteko harremanak ez direla gaztelaniaz izateaz gain, euskaraz ere izan behar."
},
{
"src": "GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK\nOhikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:\nGobernu Kontseiluak gaurko bileran erabaki du Segurtasun Sailak eta Futbol Profesionalaren Ligak (LaLiga) lankidetza-hitzarmena sinatzea Euskadiko futbol-estadioen barruan eta inguruan tripulatu gabeko aireontziek asmo txarrez edo zuhurtziarik gabe hegan egitea eragozteko. Bozeramaileak adierazi duenez, bai Eusko Jaurlaritza bai LaLiga ondo jabetuta daude drone horiek segurtasun publikoarentzat duten benetako arriskuaz, eta uste dute beharrezkoa dela horiek detektatu eta inhibitzeko sistemak hedatzea.\nHalaber, Gobernu Kontseiluak Lanbidek 2,4 milioi eurotan mikroenpresei enplegua mantentzeko laguntza-programa handitzea erabaki du , jasotako eskaeren bolumen handiaren ondorioz. Europako funtsei lotutako kopuru hori orain arte emandako 12,9 milioiei gehituko zaie, eta helburua du ekintzailetzari eta trantsizio ekologiko eta digitalerako inbertsioak egin dituzten enpresei laguntzea.\nBestetik, Gobernantza sailak Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak 2022. urteari buruz egindako balantze-txostena ren aurkezpena egin du du gaurko bileran eta informazio publikoa eskuratzeko herritarren eskaeren kopuruak gora egin duela ondorioztatu du eta bai informazio publikoa eskuratzeko eskubideak bai publizitate aktiboak hobera egin dutela ere. Hala erakusten dute, besteak beste, Gardena gardentasun atarira egindako bisiten datuek, eta baita Legegunea webguneak, Open Data Euskadik (datu irekiak eta berrerabilgarriak eskaintzen ditu) edo kontratatzailearen profilak emandako datuek ere.\nKultura eta Hizkuntza Politika sailarekin zerikusia duten hainbat gaien berri ere eman du sailburuak. Alde batetik, urteroko bi deialdi onartu dira, batetik ikus-entzunezko produkzioa sustatzeko dirulaguntzena (2.430.000 euro film luzeei eta laburrei zuzendua) eta bestetik 375.000 euro onartu dira tokiko erakundeek artxibo sistemak martxan jartzeko edo sendotzeko. Bestalde, 2023ko ekitaldian \"Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.\" bitartez milioi bat euro inbertitzeko baimena onartu da Guggenheim Bilbao Museoaren bildumarako funts artistikoak erosteko. Horrez gain, 340.000 euroko dirulaguntzen deialdia onartu da gaur, 2023ko ekitaldian jarduera fisikoaren arloko orientazio zerbitzuak sortzeko eta mantentzeko . Deialdia Europar Batasunak finantzatutako Next Generation planaren barruan dago eta helburua du jarduera fisikorik ezak eta sedentarismoak gizartean eragiten dituzten arazoei aurre egitea da.\nAmaitzeko, Turismo sailaren eskutik 5,5 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza onartu da, Done Jakue bidetik igarotzean erabilera turistikoa duten interes kulturaleko 14 ondasun birgaitzeko. Dirulaguntza horien helburua da turismo-erabilera duten titulartasun publikoko kultura-intereseko ondasunen birgaitzea finantzatzea eta egitasmo hau Europar Batasunak finantzatzen ditu Next Generation EU funtsen bidez.",
"tgt": "Gobernu Kontseiluaren beste akordioak • Eusko Jaurlaritzaren eta Futbol Profesionalaren Ligaren arteko hitzarmena, tripulatu gabeko aireontziak, adibidez, droneak Euskadiko futbol-zelaien barruan eta inguruan ez hegan egiteko. Hegaldi horiek arriskutsuak dira pertsonen segurtasunerako eta Ertzaintzak kontrolatu behar ditu. • Lanbidek 2,4 milioi euro gehiago emango ditu enpresa oso txikiei (mikroenpresak) laguntzeko. Laguntza horiek dira enpleguak mantentzeko, enpresa berriak sortzeko eta beren trantsizio ekologiko eta digitalerako. • Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren 2022ko urteko balantzeak dio informazio publikoa eskuratzeko eskaerek gora egin dutela. • Dirulaguntzen deialdia honako hauetarako: ikus-entzunezko produkzioak, udaletako artxibo sistemak, jarduera fisikorako orientazio zerbitzuak eta Done Jakue bidetik igarotzean erabilera turistikoa duten interes kulturaleko 14 ondasun birgaitzeko. • Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroko inbertsioa egingo du Guggenheim Bilbao Museoak artelanak erosi ditzan."
}
]
},
{
"id": "320",
"alignments": [
{
"src": "Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Jon Darpon Osasunekoak eta Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak euskal unibertsitate publikoaren Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria bultzatzeko proiektua aurkeztu dute gaur goizez Bilbon.",
"tgt": "Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua da. Jon Darpon Osasuneko sailburua da. Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea da Kontseilariek eta errektoreak EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria aurkeztu dute."
},
{
"src": "Hezkuntza Saileko eta UPV/EHUko ordezkariek azken hilabeteetan burututako lanaren ondotik, etorkizuneko Fakultatearen proiektua definiturik dago jada. Proiektu integrala formazioa eskaini eta ezagutza sortzea helburu duena, egitura sozio-ekonomikoarekin elkarlana bultzatuz, eta ikerketaren gizarterako transferentzia erraztuz.",
"tgt": "Proiektu honen helburua da: • Profesionalak trebatzea • Medikuntza eta Erizaintzako gaiei buruzko informazioa eta jakintza zabaltzea • Gizartearen eta enpresen arteko elkarlana sustatzea • Ikerketaren emaitzak gizartean zabaltzea."
},
{
"src": "Hasieratik aurreikusia zegoen eran, etorkizuneko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Bilbon kokatuko da, Basurtoko Ospitalearen ondoan. Eraikin berri honek hartuko ditu Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako graduak, eta baita Osasun Zientzien arloko sei master ofizialen irakaskuntza ere: Farmakologia, Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala; Ingeniaritza Biomedikoa; Ikerketa Biomedikoa; Mikrobiologia eta Osasuna; Neurozientziak; eta Osasun Publikoko Unibertsitate Masterrak.\n• Etorkizuneko Fakultateak 32.000 metro koadroko azalera eraikia izango du.",
"tgt": "Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Bilbon egongo da, Basurtuko Ospitalearen ondoan. 32.000 metro karratu izango ditu, hau da, oso eraikin handia izango da.\nFakultate berri honetan gai hauek ikasiko dira: Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintza. Unibertsitateko 6 master egiteko aukera ere izango da, denak Osasun Zientzien arlokoak."
},
{
"src": "Gaur aurkeztu den proiektuak 52 milioi euro pasatxoko inbertsioa aurreikusten du. Horietatik ia 45 milioi Eusko Jaurlaritzak ipiniko ditu, eta eraikina jasotzera zuzenduko dira. UPV/EHUk gainerako 7 milioi euroen kudeaketa hartuko du bere gain, altzari eta ekipamenduak, lanen gainbegiratzea, lizentziak zein tasak ordaintzeko. Horretarako Unibertsitatea gainontzeko euskal erakundeekin ari da lanean eta laster emaitza onak lortuko dituelakoan dago.\nProiektua definitu ondoren, Hezkuntza Sailak zein UPV/EHUk berau exekutatzeko beharrezko izapideei ekingo diete, oinarrizko arkitektura proiektua diseinatzetik hasita.\n• 2019an, azpiegitura honen oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua idazten hasteko urratsak egingo dira.\n• 2020an eraikuntza lanen kontratazioa burutuko da, lanak urte horren amaieran hasteko helburuarekin.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak 52milioi baino gehiago inbertituko ditu proiektu hau egiteko. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak gauza hauek egingo dituzte: • 2019an, proiektua diseinatuko dute. • 2020an, eraikina egiten hasiko dira."
},
{
"src": "• Azpiegitura berria 2024-2025 ikasturtearen hasierarekin bat eginez bihurtuko da Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearentzako aterpe.",
"tgt": "EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria prest egongo da 2024. urteko ikasturtea hasteko."
}
]
},
{
"id": "332",
"alignments": [
{
"src": "Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Generalitat de Catalunyako Presidente Quim Torrak lehenbiziko bilera izan dute gaur arratsaldean Ajuria Enea jauregian. Ondoren batera egin duten agerraldian, biek egin dute egoera politikoaren analisi bat eta bat etorri dira Estatuko plurinazionalitatea aitortzeko eta dibertsitatea defendatzeko proposamen berriak Europari erakusteko premian. Bi Gobernuek eguneratu dute harreman sektorialetako agenda eremu desberdinetan lankidetzaren bideari berriro heltzeko helburuz.",
"tgt": "Iñigo Urkullu lehendakariak eta Generalitateko lehendakari Quim Torrak bilera bat izan dute gaur arratsaldean Ajuria Enean, Gesteizen. Bileraren ostean, hedabideen aurrean hitz egin dute bi lehendakariek: • gaur egungo egoera politikoari buruz, • estatuak Espainia estatu plurinazionala dela onartzeak duen garrantziaz • Europan aniztasunari buruzko proposamen berriak egin beharraz. • eta adierazi dute bi gobernuek bilera gehiago egingo dituztela bien intereseko gaiei buruz hitz egiteko."
},
{
"src": "Lehendakariak bere solidaritatea adierazi du preso dauden Catalunyako arduradun politiko, instituzional eta sozial guztiekiko, eta haiek askatzeko eskatu du.\nLehendakariak adierazi duenez, Catalunya eta Euskadi bi Erkidego politiko berezi dira, eta \"155. artikuluaren aplikazioa gure Autogobernua gutxietsi eta arriskuan jartzen duen aurrekari bat da\". Hala, oraingo gehiengo parlamentarioa aprobetxatzeko premia adierazi dio Lehendakariak President Torrari, egoerari irtenbide politiko bat emateko bidea bultzatzeko Espainiako Gobernuak duen gehiengoa, alegia. Urkullu Lehendakaria distentsioaren eta elkarrizketa politiko eta instituzionalaren bidea efektibo egitearen alde agertu da.",
"tgt": "Gaur egungo egoera politikoari buruz, lehendakariak bere elkartasuna adierazi die kartzelan dauden arduradun politiko katalanei, eta haien askatasuna eskatu du Era berean, esan du ez dela gauza ona izan Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155 artikulua aplikatu izana. autogobernua arriskuan jartzen duelako. Urkullu lehendakariak Torra lehendakariari esan dio gaur egun Espainiako Gobernuak beste talde batzuk dituela lagun Parlamentuan, eta hori aprobetxatu egin behar dela Kataluniak bizi duen egoera aldatzeko."
},
{
"src": "Elkarraldian, biek gogora ekarri dute 1998ko \"Bartzelonako Deklarazioaren\" edukia; bertan planteatzen zen premia zen \"Estatuko artikulazio plurinazionala ebaztea eta Estatuaren eremuan gure errealitate nazionalen aintzatespen juridiko-politikoa eta onarpen soziala eta kulturala lortzea\". Kultura politiko berri bat, Estatuko errealitate plurinazionala ulertzearekin bat datorren bat bultzatzeko konpromisoari eusten diote Lehendakariak eta Presidentek, baita Europari eta munduari dibertsitatearen aldeko proposamen berriak eskaintzeko ere.",
"tgt": "Estatu plurinazionalari buruz, bi lehendakariek \"Bartzelonako Deklarazioa\" ekarri dute gogora, 1998an izenpetu baitzuten. Deklarazio hartan esaten zen aitortu behar zela Espainia estatu plurinazionala dela, eta Euskadi eta Katalunia bezalako errealitate nazional ezberdinak daudela (politikoak, sozialak eta kulturalak)."
}
]
},
{
"id": "35",
"alignments": [
{
"src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, besteak beste, gaurko bileran onatu den Kultura 2028 Plan Estrategikoa azaltzeko. Plan hau XII. Legealdian zehar onartzea aurreikusita dauden Gobernu mailako 16 Plan Estrategikoetako bat da.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta erabaki batzuk hartu ditu. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hartu dituzten erabakiak azaldu ditu.\nEusko Jaurlaritzak Kultura 2028 Plan Estrategikoa onartu du. Plan hau kulturak gizartean presentzia handiagoa izateko da, herritarren beharrei erantzun diezaion eta erakundeetatik ere bultza dadin.\nPlan hau Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan onartu nahi dituen 16 planetako bat da."
},
{
"src": "Kultura sailburuak nabarmendu duenez, Kultura 2028 Plan Estrategikoaren abiapuntuan dago kultura gizartearen eta erakundeen politika publikoen erdigunean kokatu nahia. Halaber, Zupiriak adierazi duenez, kultura politiken erdigunean jartzen ditu herritarrak, hauen beharrei eta gizarte osoaren ongizateari erantzunak eman nahi dizkielarik. \"Izan ere, Plan honek aldarrikatzen du alde batetik, Herri batek, gizarte batek, kultura behar duela bere eraketarako eta kohesiorako eta kulturak egiten gaituela gizaki, egiten gaituela Herri. Kulturak, halaber, gure komunitate kultural eta politikoaren sendotasuna eta gure hizkuntzaren bizitasuna indartzen ditu. Eta kultura, herri erronka bezala kontzebitzen du, gizarte berdinzaleago, anitzago eta kohesionatuagoa eraikitzeko tresna eta bidea delako\", azpimarratu du.",
"tgt": "Kultura oso garrantzitsua da, honako hauetan laguntzen duelako: • Komunitatea sortzen eta honen parte senti gaitezen. • Hizkuntza bizirik mantentzen, kasu honetan, euskara. • Gizarte elkartuago eta anitzago bat sortzen, pertsonak ezberdinak izanik berdin tratatzen dituen gizarte bat."
},
{
"src": "Hurrengo sei urteetako kultura politikei begira, Kultura 2028 Plan Estrategikoan, alde batetik, hiru ardatz finkatzen dira: sorkuntza, eskaintza eta transmisioa; eta, bestetik, zeharkako bi konpromiso ezartzen dira: euskararen normalizazioa eta sustapena eta emakume eta gizonen berdintasuna. Eta azkenik, egiteko modu batean oinarritzen da Plana: auzolanean.",
"tgt": "Horretarako, planak hiru gai hauek landuko ditu: • Sorkuntza: sektore honetan lan egiten duten pertsonei laguntzea lan aukera gehiago izan ditzaten. • Eskaintza: Euskadiko artistek sortutako kultura-ekintza gehiago eskaintzea herritarrei. • Transmisioa: gazteek euskal kultura ezagutzen eta mantentzen gehiago parte har dezatela bultzatzea.\nPlan honen barruan ere, honako hauek lantzen jarraituko da: • Kultura-ekintzetan euskararen erabilera normalizatzea. • Emakume eta gizonen berdintasuna lortzea. • Auzolanaren bitartez, euskal gizartearen lan egiteko moduaren garrantzia nabarmentzea. Hau da, kultura-sektorean lan egiten duten pertsona, erakunde eta enpresek elkarrekin lan egingo dute."
},
{
"src": "Plan honek 2022-2028 aldian Euskadi osoko kultura politiken bide-orri partekatua izan nahi du, hau da, herri erakunde guztientzako erreferentzia eta markoa. Horregatik, Kultura 2028 Plan Estrategikoaren indarraldia Foru Aldundi eta Udalen legealdi berrira, eta Eusko Jaurlaritzaren hurrengo legealdi osora luzatuko da.",
"tgt": "Plan honek sei urte iraungo ditu guztira eta 2028ra arte, Euskadiko erakunde publiko guztiek ezarriko dute: • Eusko Jaurlaritzak • Aldundiek • Udalek"
},
{
"src": "Alde batetik, Gobernu Kontseiluak gaur hiru enpresen kanpoko larrialdi planak onartu ditu: SOFIAM IBERICA (Iruña Oka/Araba), GASES OXINORTE (Barakaldo/Bizkaia) eta BAKELITE IBERICA (Lantaron/Araba) enpresenak hain zuzen ere. Zupiriak azaldu duenez, kanpoko larrialdietako plan horiek babes zibileko plan bereziak dira eta instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean kanpotik erantzuna antolatzea dute helburu.",
"tgt": "Kanpoko larrialdi planak\nEusko Jaurlaritzak onartu ditu 3 enpresa hauen kanpoko larrialdi planak: • Sofiam Ibérica, Iruña Okan (Araba) • Gases Oxinorte, Barakaldon (Bizkaia) • Bakelite Ibérica, Lantaronen (Araba).\nPlan hauek balio dute enpresetan gertatzen diren baina instalazioetatik kanpo eragiten duten istripuen kasuan jarduteko eta pertsonak babesteko."
},
{
"src": "Bestalde, bozeramaileak jakinarazi du Kontseiluak argi berdea eman diola Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen aldaketa aintzat hartzeari , haren idazketa hobetzeko eta okerreko interpretazioak saihesteko. Beraz, EAJ/PNV eta PSE-EE legebiltzar taldeek testuaren estraktuak argitzeko eta aldatzeko egindako lege proposamena aintzat hartzearen aldeko irizpidea adierazi da gaurkoan. Besteak beste, Legearen 85. artikuluan araututako lizentziak, onespenak eta hirigintza baimenak eteteko epeen zenbaketa argitu nahi du onartua izan den lege proposamenak artikuluaren egungo idazketak interpretazio oker bat egiteko bidea eman dezakelako.",
"tgt": "Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea\nEusko Jaurlaritzak onartu du Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea aldatzea, idatzita dagoen modua hobetzeko eta zuzen uler dadin esaten duena.\nBereziki argitu nahi dira hirigintzako gaiak onartzeko eta baimenak eteteko."
},
{
"src": "Halaber, Gaurko Kontseiluak baimena eman du Konstituzio Auzitegian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea ren xedapen gehigarri baten aurka. Bingen Zupiriak adierazi duenez, Gobernuak uste du Lege hau Eusko Jaurlaritzaren betearazpen-lanetan sartzen dela eta autogobernua urratzen duela bertan Estatuak bere tresna informatikoak ezartzen bait ditu Gobernu honek dirulaguntzen eta kontratuen prozeduretan betearazte-lanak egin ditzan. 2023rako Aurrekontuei buruzko Estatuko Legeak, aldez aurretik galdetu gabe, Euskal Autonomia Erkidegoari ezartzen dio Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aplikazio bat erabil dezala euskal organoek Europako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsak gauzatzeko ematen dituzten dirulaguntza eta kontratu guztiak izapidetzeko eta kudeatzeko. \"Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek ohartarazten dute gure prozeduretan Estatuko tresnak ezartzeak arriskua dakarrela, eta horrek legez kanpoko esku-sartzea ekarriko lukeela gure ardurapeko zeregin publikoetan, Estatuak jarduera exekutiboak egingo bait lituzke gure prozeduretan, Gernikako Estatutuak aitortzen duenaren aurka\", esan du.",
"tgt": "Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea\nEusko Jaurlaritzak errekurtsoa (kexa) aurkeztuko du Konstituzio Auzitegian 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen arau baten aurka.\nEusko Jaurlaritzak uste du arau horrek ez duela Euskadiren autogobernua errespetatzen. Hau da, gobernatzeko modu propioa, beste eremuetako erabakietatik apartekoa.\nArau honek Eusko Jaurlaritza behartzen baitu Espainiako Administrazioko tresna informatikoak erabiltzera Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko dirulaguntzak eta kontratuak izapidetzeko eta kudeatzeko."
},
{
"src": "Gobernu-kontseiluak gizartean bizikidetza, giza eskubideen errespetua, enpatia eta elkartasuna sustatzea helburu duen dirulaguntzen deialdia ere baimendu du gaurko bileran. 250.000 eurorekin diruztatuko dira 2023ko udalen eta gainerako tokiko erakundeen bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko proiektuak. Bizikidetzaren eta giza eskubideen esparruan, deialdiak bare-hartzen dituen programen eta ekintzen helburuen artean daude konpromisoa bultzatzea giza duintasunarekin, giza eskubideekin eta batasunezko bizikidetzarekin; baita gizartean indarkeria, terrorismo edo giza eskubideen urraketa orori zilegitasuna kentzen dion kontzientzia kritikoa bultzatzea ere. Dibertsitateari eta elkartasunari dagokionez, barne hartzen dituzte dibertsitatearen kudeaketa egokia, arrazakeriaren, xenofobiaren eta beste gorroto-delitu batzuen prebentzioa bultzatzen dituzten ekintzak.",
"tgt": "Laguntzak bizikidetza eta giza eskubideei buruzko proiektuetarako\nEusko Jaurlaritzak onartu du 2023an zehar 250 mila euroko laguntza ematea bizikidetza, giza eskubideekiko errespetua, enpatia eta elkartasuna sustatzen duten proiektuetarako.\nLaguntzak honako hauetan laguntzen duten programak eta jarduerak egiteko dira: • Errespetuarekin eta elkarrekin bizi den gizartea sortzeko. • Pertsonen eskubideak eta aniztasuna errespetatzea, hau da, pertsona guztiak ezberdinak garela errespetatzea. • Indarkeria eta diskriminazio modu guztiak errefusatzea.\nLaguntza hauek eska ditzakete euskal udalek eta tokiko erakundeek."
}
]
},
{
"id": "6",
"alignments": [
{
"src": "GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu da aste honetan eta erabaki batzuk hartu ditu."
},
{
"src": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburuarekin batera.",
"tgt": "Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburuak hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte."
},
{
"src": "Arriolak Gobernu Kontseiluan onartutako etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboaren Dekretua aurkeztu du. Dekretuak Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa aitortzeko eskakizun, baldintza eta prozedurak arautzen ditu, eta aukera ematen du alokairuko etxebizitza sozial batera jotzeko edo, bestela, merkatu librean errentamendu baten hileko ordainketa erraztuko duen prestazio ekonomiko batera jotzeko, mota horretako kontratu bat dutenen kasuan.",
"tgt": "Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboaren Dekretua\nEusko Jaurlaritzak onartu du Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboaren Dekretua.\nDekretu honek baldintza batzuk arautzen ditu pertsonek honako hauek izan ditzaten: • alokairuko etxebizitza sozial batean bizitzeko aukera. • alokairua ordaintzeko laguntza jaso ahal izatea ohiko alokairu-kontratua duten pertsonentzat.\nDekretu honekin, Eusko Jaurlaritzak ziurtatu nahi du Euskadin pertsona guztiek etxebizitza izan dezatela."
},
{
"src": "Lehendakaritzaren eskutik, eta Gazteriari lotuta, Gobernu Kontseiluak onartu du toki-erakundeetara 300.000 euro bideratzea gazteen emantzipazio-planak garatzeko . Deialdi honen bidez, Udalek gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egin ahal izango dituzte, izan ere partida honi esker udalek bertako gazteek udalerrian bizi duten egoera eta programak zer arlotan sustatu edo indartu behar diren jakiterik izango dute. Iaz ez zen 60.000 eurotara iritsi udalei helburu honetarako emandakoa eta aurten bostkoiztu egin da deialdi hau.",
"tgt": "Gazteak emantzipatzeko planak\nEusko Jaurlaritzak udalentzako laguntzak onartu ditu, gazteentzako emantzipazio planak sor ditzaten.\nLaguntza horren bidez, udalek herriko edo hiriko gazteek duten egoera ezagutu ahal izango dute, baita modu independentean bizi ahal izateko zer behar duten ere.\nEusko Jaurlaritzak iaz ia 60 mila euro eman zituen gai honetarako. Aurten udalek askoz diru gehiago jasoko dute, Eusko Jaurlaritzak 300 mila euro emango baitizkie."
},
{
"src": "Era berean, gaurko Gobernu Kontseiluan Ertzaintza eta Lanbiden arteko hitzarmen aren berri eman da, zerbitzu publikoan lan egiten dutenen segurtasunean lankidetzan jardutea eta iruzur-saiakerak saihestea helburu duena. Lau urteko iraupena izango du akordioak eta bi arlotan arituko dira Lanbide eta Ertzaintza elkarlanean: Ertzaintzak Lanbideri bere egoitza eta bulegoetako segurtasunari eta ordenari buruzko analisia, arrisku-ebaluazioa eta aldizkako azterketa, bai eta bertan lanean daudenen segurtasuna bermatzeko jardun-prozedura egokiak garatuko ditu. Eta bestalde, Ertzaintzari -polizia judizialaren arloan dagozkion eginkizunen esparruan- udal-erroldarekin zerikusia duten gaiekin lotutako irregulartasunak detektatzea; formakuntza espezializatua egitea; genero-indarkeriaren biktimen babesari buruzko formakuntza ematea eta prestazio sozialak jasotzen dituzten pertsonei buruzko txostenak eskatzen direnean eskaera horiei erantzuna ematea egokituko zaio.",
"tgt": "Ertzaintzaren eta Lanbideren arteko hitzarmena\nEusko Jaurlaritzak lankidetza- hitzarmena egingo du Ertzaintzaren eta Lanbideren artean. Horrela elkarrekin lan egingo dute zerbitzu publikoan lan egiten duten pertsonen segurtasunean eta iruzurrari buruz.\nHitzarmenak 4 urte iraungo du eta Ertzaintzak eta Lanbidek elkarrekin lan egingo dute honako hauetan: • segurtasuna Lanbideren bulegoetan nolakoa den ezagutzea • hor lan egiten duten pertsonek zer arrisku jasan ditzaketen ezagutzea • jarduteko moduak sortzea pertsonek modu seguruan lan egin dezaten.\nGainera, Ertzaintzak gai hauek ere landuko ditu: • Udal-erroldarekin lotuta, zuzena eta legala ez den guztia aurkitzea. • Gai hauei buruzko prestakuntza espezializatuak ematea: • agiri faltsuak eta iruzurrak. • nola babestu genero-indarkeriaren biktimak. • Gizarte-laguntzak jasotzen dituzten pertsonei buruzko informazioa emateko sistemak sortzea, horri buruzko txostenak eskatzen direnean. Lankidetzarako laguntzak"
},
{
"src": "Bestalde, Gobernu Kontseiluak, zazpi dirulaguntza zuzen onartu ditu lankidetza-erakundeentzat, guztira 1.500.000 euro baino gehiagorekin. Laguntza horien bidez, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak laguntza emango du Erdialdeko Amerikan eta Afrikan emakumeak ahalduntzeko, herrialde arabiarretan maskulinitate berriak bultzatzeko, Afrikan eguzki-energiako ekimenak bultzatzeko edo Hegoaldeko hainbat herrialdetan bake-prozesuak bultzatzeko, besteak beste.",
"tgt": "Eusko Jaurlaritzak onartu du 1,5 milioi eurotik gorako 7 zuzeneko laguntza ematea garapenerako lankidetzako erakundeei.\nLaguntza horiek eLankidetzaren bitartez emango ditu, hau da, Garapenerako lankidetzaren euskal agentziaren bitartez.\nLaguntza horiekin honako gauza hauek egingo dira: • Erdialdeko Amerikako eta Afrikako emakumeak ahalduntze • Herrialde arabiarretan maskulinitate berriak bultzatzea, hau da, gizon bat nolakoa izan behar den pentsatzen dena aldatzea eta horrela, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzea. • Eguzki-energiari lotutako proiektuak sustatzea Afrikan. • Indarkeria jasaten duten herrialde batzuetan bake-prozesuak bultzatzea, hala nola, Afrikako Aintzira Handietan, Mozambiken, Venezuelan eta Kolonbian."
},
{
"src": "Amaitzeko, Kultura sailari lotuta, Gobernuak argi berdea eman dio Eusko Jaurlaritza eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) arteko lankidetza-hitzarmenari euskarazko ekoizpenak sustatzeko. \"2019tik hona negoziatzen egon garen hitzarmen honen helburua da euskarazko zinema- eta ikus-entzunezko industriaren ekoizpena, banaketa, erakusketa eta hedapena sustatzea eta horrela, ICAAk ia 650.000 euro transferituko dizkio Eusko Jaurlaritzari, 2023an euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena, banaketa, erakusketa eta hedapena sustatzeko. Orain arte funtsa hori 2.400.000 eurokoa izan da, beraz, ICAAren ekarpenarekin 3.230.000 eurokoa izango da zuzkidura, eta horietatik 800.000 euro euskarazko ekoizpenera bideratuko dira\" azaldu du Zupiriak.",
"tgt": "Hitzarmena Zinematografiaren Institutuarekin\nEusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatuko du Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA). Eusko Jaurlaritzak eta ICAAk 2019tik hitz egin dute hitzarmen hau negoziatzeko eta sinatzeko.\nHitzarmen horri esker, ICAAk ia 650 mila euro emango dizkio Eusko Jaurlaritzari euskarazko film, dokumental eta telesail gehiago egin, ezagutarazi eta ikusi daitezen.\nLaguntza berri honekin, Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro baino gehiago izango ditu guztira gai hauetarako. 800 mila euro erabiliko ditu euskarazko filmak, dokumentalak eta telesailak egiteko."
},
{
"src": "Azkenik, Gazan eta Israelen dauden euskaldunen inguruan galdetu diote bozeramaileari. Zupiria kezkatuta agertu da, eta Kanpo Arazoetako Ministerioarekin eta Espainiak Tel-Aviven duen kontsulatuarekin etengabe harremanetan daudela adierazi du, eremu horietan dauden pertsonei dagokienez beharrezko neurriak har ditzaten. Era berean, Zupiriak gogor gaitzetsi ditu Hamasek egindako erasoa, eta modu berean gaitzetsi du, Israelen gerra iragarpena eta erasoak.",
"tgt": "Euskal herritarren egoera Israelen eta Gazan\nEusko Jaurlaritzak esan du kezkatuta dagoela Israelen eta Gazan dauden Euskadiko pertsonen egoerarekin, lurralde horretako indarkeria eta gerra une honetan.\nEusko Jaurlaritza hitz egiten ari da Espainiak Israelen duen kontsulatuarekin , han dauden euskal herritarrak nola dauden jakiteko eta eskatzeko behar den guztia egin dezatela, ondo egon eta itzuli daitezen.\nBingen Zupiria bozeramaileak esan du edozein alderdiren indarkeria eta gerra egoeraren aurka daudela."
}
]
}
]